1
00:00:16,048 --> 00:00:24,323
“Beren betebeharra betez hil diren
San Franciscoko polizien omenez”
2
00:02:08,094 --> 00:02:13,432
HARRY
ZIKINA
3
00:05:27,493 --> 00:05:29,095
Ene!
4
00:05:29,562 --> 00:05:31,497
San Francisco hiriari.
5
00:05:31,764 --> 00:05:34,967
Atsegin handiz hilko dut
egunero norbait...
6
00:05:35,234 --> 00:05:38,137
...100.000 dolar ordaintzen
dizkidazuen arte.
7
00:05:38,404 --> 00:05:41,373
Onartzen baduzue,
argitaratu bihar erantzuna...
8
00:05:41,640 --> 00:05:44,510
...San Francisco Chronicle-ko
iragarki laburretan.
9
00:05:44,744 --> 00:05:46,512
Hitzordu bat egingo dizuet.
10
00:05:46,746 --> 00:05:48,314
Ez badidazue erantzuten...
11
00:05:48,881 --> 00:05:53,252
...hona nire hurrengo atsegina:
Apaiz bat edo beltz bat hiltzea.
12
00:05:54,920 --> 00:05:55,755
Scorpio.
13
00:05:58,958 --> 00:06:00,459
Zer dute buruan?
14
00:06:00,760 --> 00:06:01,894
Burutik jota daude.
15
00:06:02,161 --> 00:06:05,898
Non arraiotik aterako ditut
100.000 dolar?
16
00:06:06,165 --> 00:06:09,468
Ez diozu ordainduko, ezta, alkate?
17
00:06:10,402 --> 00:06:14,373
Ez diegu kriminalei ordaintzen
krimenik ez egiteko.
18
00:06:15,441 --> 00:06:17,376
Poliziari ordaintzen diogu
horretarako.
19
00:06:18,677 --> 00:06:20,646
Nork ikertuko du kasua?
20
00:06:21,781 --> 00:06:23,582
Callahan inspektoreak.
Kanpoan zain dago.
21
00:06:27,520 --> 00:06:29,855
Esaiozu Callahani sartzeko.
22
00:06:33,259 --> 00:06:34,260
Callahan?
23
00:06:35,795 --> 00:06:37,696
Alkate jauna,
Callahan inspektorea.
24
00:06:37,963 --> 00:06:39,031
Ederki.
25
00:06:39,265 --> 00:06:40,399
Ikusi egin nahi dut.
26
00:06:41,534 --> 00:06:43,936
-Zer?
-Txostena. Ea zer egin duzun.
27
00:06:44,937 --> 00:06:46,539
45 minutu daramatzat...
28
00:06:46,806 --> 00:06:49,575
...zure zain eserita,
ipurdia bero.
29
00:06:50,709 --> 00:06:53,546
Demontre, Harry!
Alkatearekin ari haiz hizketan.
30
00:06:55,981 --> 00:06:59,118
Eseri, Callahan inspektorea.
31
00:07:08,961 --> 00:07:10,863
Ero bat dabil kalez kale.
32
00:07:11,096 --> 00:07:14,233
Zertan ari zaren galdetu dizut.
33
00:07:17,503 --> 00:07:20,272
12 gizon dauzkat
identifikazio-artxiboak miatzen.
34
00:07:20,506 --> 00:07:23,943
Ikertzen: xantaiagileak,
teilatuetan ibili zaleak...
35
00:07:24,176 --> 00:07:25,344
...armen obsesoak...
36
00:07:25,578 --> 00:07:27,112
Alkate jauna?
37
00:07:27,513 --> 00:07:30,249
Zaindariak jarri ditugu teilatuetan
eta baditugu helikopteroak.
38
00:07:30,482 --> 00:07:33,953
Bereziki, eliza eta eskola
katolikoetan...
39
00:07:34,153 --> 00:07:35,654
...eta auzo beltzetan.
40
00:07:35,921 --> 00:07:38,090
Balistikakoak bala aztertzen
ari dira.
41
00:07:38,357 --> 00:07:39,658
30-06 bat da, hori ziur.
42
00:07:39,925 --> 00:07:42,461
Zazpi ildo,
hari bat eskuinean...
43
00:07:42,728 --> 00:07:45,698
Gaizkileen fitxak
ordenagailuz aztertu ditugu:
44
00:07:45,865 --> 00:07:50,102
Urriaren 23tik azaroaren 21era
urteak betetzen dituzten guztiak.
45
00:07:50,336 --> 00:07:51,303
Zer ba?
46
00:07:52,104 --> 00:07:54,506
Eskorpio delako
beren zodiako-ikurra.
47
00:07:55,140 --> 00:07:56,342
Mila esker, inspektore.
48
00:07:57,276 --> 00:07:58,944
Aipatu al diozue ohar hau
norbaiti?
49
00:08:02,281 --> 00:08:03,682
Zuk?
50
00:08:04,083 --> 00:08:05,050
Inori ez.
51
00:08:05,284 --> 00:08:07,052
Emazteari, andregaiari?
Kazetariei?
52
00:08:07,286 --> 00:08:08,487
Inori ez.
53
00:08:11,390 --> 00:08:14,526
Ederki. Bidali mezua Chroniclera.
54
00:08:15,027 --> 00:08:17,930
Ordainduko dugu. Baina astia
behar dugu dirua biltzeko.
55
00:08:18,197 --> 00:08:20,065
Itxaron. Ondo entzuten ari naiz?
56
00:08:20,432 --> 00:08:22,001
Zizare horren jokoa jokatu?
57
00:08:22,268 --> 00:08:23,903
Astia emango digu.
58
00:08:23,936 --> 00:08:26,138
Baten bat hil daiteke horrela.
59
00:08:27,273 --> 00:08:28,841
Utzidazue putakume horrekin
biltzen!
60
00:08:29,074 --> 00:08:32,578
Ezta pentsatu ere.
Sekulako txikizioa egingo zenuke.
61
00:08:32,778 --> 00:08:35,514
Bat nator berarekin.
Horrela egingo dugu.
62
00:08:35,748 --> 00:08:38,517
Mila esker, alkate jauna.
Goazemak, Callahan.
63
00:08:40,819 --> 00:08:42,221
Callahan!
64
00:08:43,489 --> 00:08:44,390
Jauna?
65
00:08:44,857 --> 00:08:48,460
Ez dut istilurik nahi, iaz Fillmore
auzoan sortu zenituenaren antzera.
66
00:08:49,261 --> 00:08:50,763
Hori da nire politika.
67
00:08:50,863 --> 00:08:54,166
Gizon heldu bat emakume bat
bortxatu nahian dabilenean...
68
00:08:54,266 --> 00:08:58,437
...tiro egiten diot putakumeari.
Hori da nire politika.
69
00:08:58,837 --> 00:09:00,172
Bortxatu nahian?
70
00:09:00,439 --> 00:09:02,007
Nola froga dezakezu hori?
71
00:09:03,676 --> 00:09:08,647
Neskaren atzetik biluzik gizona,
buztana tente, labana eskuan...
72
00:09:08,681 --> 00:09:12,785
...ez dut uste Gurutze Gorrirako
dirua biltzen ariko denik.
73
00:09:15,354 --> 00:09:17,456
Arrazoi duela uste dut.
74
00:10:10,075 --> 00:10:13,012
-Callahan inspektorea.
-Jaffe.
75
00:10:13,879 --> 00:10:14,680
Betikoa.
76
00:10:15,681 --> 00:10:17,783
Betiko bazkaria edo afaria?
77
00:10:18,017 --> 00:10:19,485
Zein da bien arteko aldea?
78
00:10:20,352 --> 00:10:21,620
Ez dago alde handirik.
79
00:10:24,023 --> 00:10:25,424
Aizak, Jaffe...
80
00:10:26,792 --> 00:10:29,395
...Ford hori banku aurrean
dago oraindik?
81
00:10:30,029 --> 00:10:32,464
Ford marroi argia?
82
00:10:36,402 --> 00:10:37,369
Bai, Ford marroi argia.
83
00:10:37,603 --> 00:10:38,570
Motorra ondo dabil?
84
00:10:39,538 --> 00:10:42,274
Ez dakit.
Nola nahi duzu hori jakitea?
85
00:10:42,741 --> 00:10:45,911
-Kea botatzen al du ihes-hoditik?
-Demontre!
86
00:10:46,445 --> 00:10:48,080
Hori da kutsadura hori!
87
00:10:53,085 --> 00:10:54,853
Egidak mesede bat.
88
00:10:55,754 --> 00:10:57,790
Deitu zenbaki honetara.
89
00:10:58,724 --> 00:10:59,691
Komisaria?
90
00:10:59,958 --> 00:11:02,594
Bai. Esaiek nire partetik...
91
00:11:02,828 --> 00:11:06,065
...2-11 bat egiten ari direla bankuan.
Ulertu duk?
92
00:11:07,900 --> 00:11:08,700
Ulertu dut.
93
00:11:08,934 --> 00:11:12,071
Esaiek, ahaztu gabe, oraintxe
gertatzen ari dela hori.
94
00:11:12,471 --> 00:11:14,973
Oraintxe gertatzen ari da.
Bai, jauna.
95
00:11:18,911 --> 00:11:22,948
Ea itxoiten duten
zalditeria iritsi arte.
96
00:11:26,518 --> 00:11:27,820
Kaka!
97
00:11:41,266 --> 00:11:42,234
Geldi!
98
00:13:03,815 --> 00:13:05,517
Bazakiat zer ari haizen pentsatzen.
99
00:13:06,185 --> 00:13:08,954
Zenbat tiro egin ditu: 6 edo 5?
100
00:13:09,521 --> 00:13:13,125
Egia esan, zalaparta horrekin
neronek ere ez zakiat.
101
00:13:13,525 --> 00:13:16,562
Hau Magnum 44 bat duk, ordea,
munduko pistolarik indartsuena.
102
00:13:16,762 --> 00:13:18,931
Eta aise lehertuko likek hiri burua.
103
00:13:19,198 --> 00:13:23,268
Beraz, galdeiok heure buruari:
"Zorioneko eguna ote dut gaurkoa?"
104
00:13:23,502 --> 00:13:25,070
Hala al da, zitala?
105
00:13:46,225 --> 00:13:48,060
Jakin egin behar diat.
106
00:14:04,776 --> 00:14:07,246
Putakumea!
107
00:14:11,016 --> 00:14:13,385
Badirudi hanka salbatuko dugula.
108
00:14:13,619 --> 00:14:15,454
Belauna azpian baditiat bi.
109
00:14:15,787 --> 00:14:17,389
Ez zaik inoiz beste lan bat
egitea bururatu?
110
00:14:18,123 --> 00:14:19,925
Estimatuta zagok, Steve.
111
00:14:20,259 --> 00:14:22,527
Potrero Hill-ekoak gaituk biok;
kideak, alajaina!
112
00:14:22,761 --> 00:14:24,329
Sendaketa erraza, e?
113
00:14:24,596 --> 00:14:28,033
Matxardak eta merkurokromoa.
114
00:14:28,066 --> 00:14:31,103
Esaten al diat nik atxilotuak
nola jipoitu, aitor dezaten?
115
00:14:32,537 --> 00:14:35,507
-Ez diat astirik.
-Erresuminduta edukiko duk...
116
00:14:35,941 --> 00:14:39,211
Esaiok emazteari jartzeko hor...
117
00:14:40,112 --> 00:14:41,446
Barkatu, Harry.
118
00:14:41,980 --> 00:14:44,283
-Zer ari haiz horrekin?
-Galtzak mozten.
119
00:14:45,017 --> 00:14:47,653
-Ez. Erantziko ditiat.
-Min emango dik.
120
00:14:47,919 --> 00:14:50,289
29,50 dolarretan,
hor konpon mina.
121
00:14:50,555 --> 00:14:52,991
Jira hadi, lotsatzen bahaiz.
122
00:16:12,204 --> 00:16:14,606
-Egun on, inspektore.
-Maria.
123
00:16:20,278 --> 00:16:22,614
Nirekin hitz egin nahi huen,
teniente?
124
00:16:26,385 --> 00:16:28,720
Noiz arraio moztu behar duk ilea?
125
00:16:28,954 --> 00:16:30,756
Hik moztean.
126
00:16:30,989 --> 00:16:34,993
Astirik ez. Goizeko 3rak arte
aritu nauk non bilatu prestatzen.
127
00:16:35,160 --> 00:16:38,296
-Ordu osagarri gisa jar itzak.
-Bai zera!
128
00:16:38,563 --> 00:16:40,665
Atxiloketa bikaina egin huen.
Nagusia pozik zagok.
129
00:16:40,899 --> 00:16:43,902
-A, bai?
-Hiri zorionak emateko esan zidak.
130
00:16:44,136 --> 00:16:46,071
Hunkituta nagok.
131
00:16:46,304 --> 00:16:48,273
Laudorio bat egin diat, hi!
132
00:16:48,507 --> 00:16:52,210
Izan hadi esker onekoagoa.
Eskerrak emateak ez hau hilko.
133
00:16:52,477 --> 00:16:54,346
Soldata igotzen didatenean
emango dizkiat eskerrak.
134
00:16:54,579 --> 00:16:58,717
Komunikaziokoek albistea Chicagotik.
Armazale amorratu bat.
135
00:16:58,950 --> 00:17:01,787
-Banoa.
-Itxaron pixka bat!
136
00:17:02,020 --> 00:17:03,455
Norbait jarri diat hire ondoan.
137
00:17:09,261 --> 00:17:10,262
Zer esaten ari haiz?
138
00:17:10,495 --> 00:17:11,863
Kide bat behar duk.
139
00:17:12,497 --> 00:17:15,500
-Zer du, ba, nire ohiko kideak?
-Ospitalean zagok.
140
00:17:16,001 --> 00:17:20,272
-Aste gutxi barru sendatuko duk.
-Agurtu Chico Gonzales. Hire kidea.
141
00:17:20,539 --> 00:17:22,107
Txantxetan ariko haiz.
142
00:17:22,174 --> 00:17:24,209
Ez diat eskolak emateko astirik.
143
00:17:24,476 --> 00:17:27,546
-Egiok mesede bat.
-Zer esan nahi duk?
144
00:17:28,079 --> 00:17:31,817
Zer gertatzen zaie nire kideei?
Deitzick ospitalean zagok...
145
00:17:32,017 --> 00:17:33,318
...eta Fanduchi, berriz, hila.
146
00:17:33,552 --> 00:17:34,753
Eta zer?
147
00:17:36,121 --> 00:17:39,324
Kidea behar badut, zertan ari den
badakien norbait hautatuko diat.
148
00:17:39,591 --> 00:17:40,725
Zer diok De Georgioz?
149
00:17:40,992 --> 00:17:42,227
Ezta pentsatu ere!
150
00:17:42,461 --> 00:17:44,529
Gonzalesekin lan egiten ez baduk,
akabo lana.
151
00:17:44,796 --> 00:17:46,731
5. solairutik zuzenean.
Ulertu al duk?
152
00:17:49,601 --> 00:17:50,735
Ulertu diat.
153
00:17:55,373 --> 00:17:57,609
De Georgio ikusten baduk,
bidalidak hona!
154
00:17:59,177 --> 00:18:00,512
Hemengoa haiz?
155
00:18:00,745 --> 00:18:02,781
Bai, baina San Jose State
unibertsitatean ikasi nuen.
156
00:18:03,014 --> 00:18:06,518
-Futbol-jokalaria hintzen?
-Ez. Boxeolaria. Arin astuna.
157
00:18:06,585 --> 00:18:09,387
Besterik ez nian behar:
unibertsitate-mutila.
158
00:18:09,621 --> 00:18:13,391
-Aurkitu al duzu gustuko ezer?
-Goiz da oraindik.
159
00:18:13,625 --> 00:18:15,760
-Lizentziaduna?
-Soziologian.
160
00:18:15,994 --> 00:18:20,031
Soziologia! Urruti helduko haiz,
bizi bahaiz.
161
00:18:20,098 --> 00:18:22,667
-Bizitzeko asmoa dut.
-Callahan inspektorea.
162
00:18:23,301 --> 00:18:26,872
Hire lizentziak ez zaitzala hil,
ni ere hilko ninduke eta.
163
00:18:27,105 --> 00:18:28,340
Gogoan izango dut hori.
164
00:18:29,708 --> 00:18:33,345
-Heroi! Lan bikaina atzokoa!
-Potolo! Hoa Bresslerrengana.
165
00:18:33,945 --> 00:18:36,348
Hi bai gizon goxoa, Harry.
166
00:18:41,019 --> 00:18:43,622
Galdera bat dut,
Callahan inspektorea.
167
00:18:44,022 --> 00:18:45,924
Zergatik deitzen dizute
Harry Zikina?
168
00:18:46,191 --> 00:18:49,327
Horrelakoa da gure Harry.
Ez du inor hobesten.
169
00:18:49,594 --> 00:18:53,932
Denak gorroto ditu: ingeles, irlandar,
judu, italiar, beltz, txinatar...
170
00:18:54,599 --> 00:18:55,667
Den-denak.
171
00:18:55,901 --> 00:18:59,704
-Zer iruditzen zaizkio mexikarrak?
-Galdeiok.
172
00:19:00,539 --> 00:19:02,307
Mexikarrak, bereziki.
173
00:19:44,816 --> 00:19:48,753
SCORPIORENTZAT. ASTIA BEHAR DUGU
DIRUA BILTZEKO. PAZIENTZIA IZAN.
174
00:21:47,439 --> 00:21:50,141
Hango teilatuan norbait dabil!
175
00:21:50,341 --> 00:21:52,210
Stockton kalean,
Washington plazatik gertu.
176
00:22:15,533 --> 00:22:16,668
Aizu, teilatuko hori!
177
00:22:17,402 --> 00:22:18,603
Zu, horko hori!
178
00:22:18,837 --> 00:22:20,505
Aizu! Egiten ari zarena utzi!
179
00:22:20,739 --> 00:22:23,374
Jiratu eta altxatu eskuak!
180
00:22:40,759 --> 00:22:43,094
Nola ihes egin dio helikopteroari?
181
00:22:43,461 --> 00:22:46,231
Nola alde egin die
nondik zihoan ikusi gabe?
182
00:22:46,464 --> 00:22:50,101
Berriketan ariko ziren,
iheslaria zelatatu ordez.
183
00:22:50,335 --> 00:22:51,903
Baliteke.
184
00:22:59,244 --> 00:23:02,180
-Erne patruila guztiak.
-Ozenago jarri.
185
00:23:03,515 --> 00:23:06,951
Washington plazatik gertu
ikusi dute iheslaria.
186
00:23:07,185 --> 00:23:08,253
Gizon zuria da.
187
00:23:08,520 --> 00:23:12,023
Zuria.
Berriz diot, zuria.
188
00:23:12,257 --> 00:23:14,459
Galtza kakiak dauzka jantzita...
189
00:23:14,659 --> 00:23:18,363
...alkandora urdina, jertse marroia,
eskularru ilunak.
190
00:23:18,630 --> 00:23:19,898
Maleta marroi argi bat du...
191
00:23:20,165 --> 00:23:24,235
...barruan, 30-06 errifle bat,
seguru asko.
192
00:23:24,469 --> 00:23:27,739
A zer ero koadrila!
Zulora sartu beharko lituzkete!
193
00:23:28,306 --> 00:23:29,808
Bai horixe.
194
00:23:33,111 --> 00:23:34,612
-Hor!
-Zer?
195
00:23:34,846 --> 00:23:36,481
Maleta marroi argia.
196
00:23:36,815 --> 00:23:39,017
-Non?
-Galdu egin dut.
197
00:23:41,085 --> 00:23:42,554
Han doa.
198
00:23:42,821 --> 00:23:44,122
Marroi argia iruditzen zaizu
maleta hori?
199
00:23:44,255 --> 00:23:46,457
Ez zakiat.
Oraindik ez diat ikusi.
200
00:23:46,658 --> 00:23:48,326
Ezkerretara jiratu Filberren.
201
00:23:48,593 --> 00:23:50,094
Kontuz horiekin!
202
00:23:50,361 --> 00:23:53,331
-Eroa!
-Kendu erditik, ergela!
203
00:23:57,202 --> 00:24:00,538
Marroi argia zen maleta.
Ziur nago horretaz!
204
00:24:02,040 --> 00:24:03,875
Neronek ikusi dut.
205
00:24:04,108 --> 00:24:05,677
-Hor dago.
-Ikusi dut.
206
00:24:18,256 --> 00:24:21,960
-Nola egingo dugu?
-Bilatu sarbide bat. Ni hemendik.
207
00:25:08,907 --> 00:25:10,541
Ba al da norbait etxean?
208
00:25:34,565 --> 00:25:36,701
-Opari polit bat zuretzat.
-Utzi ikusten.
209
00:25:52,317 --> 00:25:56,287
Zer polita! Hoa txinatarrera,
udaberriko biribilki bila.
210
00:26:01,592 --> 00:26:03,061
Nahikoa ikusi al duk?
211
00:26:03,294 --> 00:26:05,430
Kuxkuxero alua!
212
00:26:05,663 --> 00:26:07,966
-Poliziari deitu behar diogu.
-Ni polizia naiz...
213
00:26:12,370 --> 00:26:13,137
Geldi hor!
214
00:26:16,274 --> 00:26:18,176
Paretaren kontra, berehala!
215
00:26:22,680 --> 00:26:24,749
-Utziek joaten.
-Joaten uzteko?
216
00:26:24,983 --> 00:26:27,552
-Entzun didak.
-Polizia bati eraso ziotek.
217
00:26:27,752 --> 00:26:30,822
Polizia!
Zaborrontzi baten gainean...
218
00:26:31,022 --> 00:26:32,890
...Mari Motxinberoren kuxkuxean!
219
00:26:33,124 --> 00:26:34,492
Alde hemendik.
220
00:26:39,063 --> 00:26:42,066
-Eta maletadun gizona, zer?
-Okerreko zenbakia.
221
00:26:43,234 --> 00:26:45,103
Beste gauza bat bururatu zait.
222
00:26:45,336 --> 00:26:46,838
Zeri buruz?
223
00:26:47,005 --> 00:26:49,640
Badakit zergatik deitzen dizuten
Harry Zikina.
224
00:26:55,880 --> 00:26:57,548
71 inspektorea.
225
00:27:00,151 --> 00:27:03,021
71 inspektorea, erantzun.
226
00:27:04,022 --> 00:27:06,257
71 inspektorea,
entzuten didazu?
227
00:27:06,791 --> 00:27:10,228
-71 inspektorea naiz.
-8-0-4 bat jarri dugu abian.
228
00:27:10,461 --> 00:27:13,031
California Hall, Polk-en
eta Turk-en arteko izkinan.
229
00:27:13,264 --> 00:27:15,033
10-4. Harantz goaz.
230
00:27:35,153 --> 00:27:36,387
Ergel bera da.
231
00:27:36,754 --> 00:27:38,623
Non? Ez dut ikusten.
232
00:27:38,823 --> 00:27:41,459
-Han dago.
-Orain ikusten dut.
233
00:28:03,147 --> 00:28:07,185
Frankotiratzailea zela uste genuen,
baina bere burua hil nahi du.
234
00:28:20,198 --> 00:28:24,335
-Esan al diozue jaisteko?
-Alferrik. Zu hemen zaudenez...
235
00:28:24,602 --> 00:28:27,271
-Beraz, ni igoko naiz.
-Eskertuko dizugu.
236
00:29:36,707 --> 00:29:38,543
Ez saiatu niri heltzen!
237
00:29:39,777 --> 00:29:43,247
Ez. Hil, zuk hil nahi duzu,
ez nik.
238
00:29:44,015 --> 00:29:47,385
Zuek beti berdin. Azken unean,
beti norbaiti heldu nahi diozue...
239
00:29:47,618 --> 00:29:52,423
...zuekin batera eror dadin.
Niri ez, ordea!
240
00:29:53,191 --> 00:29:54,592
Ez didazu helduko?
241
00:29:55,960 --> 00:30:00,498
Nire adiskide bat 20. solairuan
egokitu zen suizida batekin.
242
00:30:00,765 --> 00:30:02,900
Suizidak adiskideari heldu,
eta biak erori ziren.
243
00:30:02,935 --> 00:30:04,368
Zanpatuta biak.
244
00:30:04,402 --> 00:30:08,339
Ez zegoen jakiterik norenak ziren
ez hankak, ez besoak.
245
00:30:08,539 --> 00:30:11,742
A zer kuxidadea zen hura!
Ia-ia botaka egin nuen.
246
00:30:12,310 --> 00:30:15,413
-Zure izena eta helbidea nahi ditut.
-Zertarako?
247
00:30:15,479 --> 00:30:19,951
Zikin-zikina utziko duzu dena!
Eta ezingo zaitugu identifikatu.
248
00:30:19,984 --> 00:30:23,588
Ezta gidatzeko karnetarekin ere.
Den-dena odolez blai!
249
00:30:26,958 --> 00:30:29,227
Goragale naiz!
250
00:30:29,493 --> 00:30:33,030
Ez oka egin. Jendea zuri begira
dago, behetik gora.
251
00:30:33,264 --> 00:30:36,100
Suhiltzaileen nagusia ere bai.
Aurpegi osoa...
252
00:30:36,734 --> 00:30:37,902
Putakumea!
253
00:31:37,228 --> 00:31:42,233
Horregatik naiz ni Harri Zikina,
lan zikin guztiak niretzat direlako.
254
00:31:55,179 --> 00:31:56,580
71 inspektorea.
255
00:31:58,316 --> 00:31:59,984
71 inspektorea naiz.
256
00:32:00,217 --> 00:32:04,588
Lantxo bat zuretzat. Sierraren eta
Texasen artean. Mutiko beltz bat.
257
00:32:06,957 --> 00:32:07,858
Zer gertatu zaio?
258
00:32:08,159 --> 00:32:10,728
Tiro egin diote aurpegian,
eta aurpegi zati bat desegin.
259
00:32:12,663 --> 00:32:14,532
Ba al dakizue mutikoa nor den?
260
00:32:14,799 --> 00:32:16,834
Charlie Russell zuen izena.
261
00:32:17,201 --> 00:32:18,636
Bere ama naiz.
262
00:32:19,337 --> 00:32:22,206
10 urte besterik ez ditu.
263
00:32:35,519 --> 00:32:38,055
Inspektore, agente horrek...
Ai, ene!
264
00:32:38,356 --> 00:32:40,391
Hoa mutikoaren amarengana.
265
00:32:52,403 --> 00:32:53,471
Zer daukak hor?
266
00:32:54,505 --> 00:32:56,640
30-06 bala-zorro bat.
267
00:32:56,874 --> 00:32:58,576
Hemen egon da.
268
00:33:03,080 --> 00:33:04,582
Ongi etorri hilketa sailera.
269
00:33:23,134 --> 00:33:27,138
Poliziarentzat uniforme urdinak
asmatu zituen gizonak...
270
00:33:27,538 --> 00:33:30,307
...honelakoak saldu behar ditu
bizimodua ateratzeko!
271
00:33:33,978 --> 00:33:36,147
Magnum 458 bat?
272
00:33:38,082 --> 00:33:40,951
-Elefante bat gelditzeko modukoa.
-Bai horixe.
273
00:33:41,819 --> 00:33:45,656
-Abantaila txiki bat nahiago, ezta?
-Ahal dudan handiena.
274
00:33:45,923 --> 00:33:48,959
Ez da elefantea.
Ez da animalia. Gogoratu hori.
275
00:33:49,193 --> 00:33:50,761
Zer duzu hor?
276
00:33:50,995 --> 00:33:55,199
Gaur gaueko zerbitzuko patruilak
urdinez adierazita daude.
277
00:33:55,433 --> 00:33:57,568
-Txanda bikoitzak, ordu bereziak.
-Gauez.
278
00:33:57,835 --> 00:34:00,504
Egunez, helikopteroek zainduko
dituzte teilatuak.
279
00:34:00,738 --> 00:34:04,675
Nabarmen ibili nahi dugu.
Patruilak aise ikusiko ditu jendeak.
280
00:34:04,909 --> 00:34:06,410
Hemen izan ezik.
281
00:34:06,544 --> 00:34:08,913
North Beach Harryrentzat da.
282
00:34:09,480 --> 00:34:11,916
-Zelatalekurik aurkitu duzu?
-Baietz uste dut.
283
00:34:12,149 --> 00:34:16,053
Escorpiok atzo erabilitako teilatua
baino goragoko eraikin bat.
284
00:34:16,654 --> 00:34:18,222
Kezkaren bat?
285
00:34:18,956 --> 00:34:22,092
-Ez, jauna.
-Esan. Lagunartean zaude.
286
00:34:22,326 --> 00:34:25,296
Scorpio ez da teilatu berera joango.
287
00:34:25,563 --> 00:34:28,599
Teilatu asko dago San Franciscon.
288
00:34:28,799 --> 00:34:32,169
Gehienak, itxita. Hori
zabalik egongo da berarentzat.
289
00:34:33,003 --> 00:34:36,140
Gaixo horiek
antzeko jokabideak izaten dituzte.
290
00:34:36,373 --> 00:34:40,077
Hiruzpalau aldiz segidan
lapurtzen dute denda berean.
291
00:34:40,311 --> 00:34:42,713
Beren superegoak atsegin hartuko du,
nonbait.
292
00:34:42,947 --> 00:34:45,182
Scorpio erasoan berriz ere.
293
00:34:45,716 --> 00:34:47,818
Zirrara hori atsegin dute.
294
00:34:47,952 --> 00:34:51,388
Scorpiok badu beste arrazoi bat
teilatu bera aukeratzeko.
295
00:34:51,622 --> 00:34:54,525
San Pedro eta San Paulo elizen
ikuspegi zuzena du handik.
296
00:34:54,792 --> 00:34:56,827
Gaur gauean,
bederatziurrena dute.
297
00:34:57,061 --> 00:34:58,596
Segi.
298
00:34:59,029 --> 00:35:01,999
Apaiz bat edo beltz bat hilko zuela
mehatxatu zuen.
299
00:35:02,233 --> 00:35:03,801
Russell mutiko beltza zen.
300
00:35:04,034 --> 00:35:07,638
Apaiz bat merezi duela
usteko du beharbada Scorpiok.
301
00:35:22,353 --> 00:35:24,188
71. inspektorea.
302
00:35:25,356 --> 00:35:27,691
Zelatalekuan gaude.
303
00:35:50,614 --> 00:35:51,782
Eta apaiza, zer?
304
00:35:51,982 --> 00:35:55,185
-Ba al daki bera dela amua?
-Bai, berak nahi izan du.
305
00:35:56,420 --> 00:35:59,256
Esan diogu bageneukala
boluntario bat beraren ordez.
306
00:35:59,757 --> 00:36:00,891
Nor?
307
00:36:02,660 --> 00:36:03,727
Ezetz asmatu?
308
00:36:04,261 --> 00:36:07,264
Badakit, bai.
Ongi etorri hilketa sailera.
309
00:37:34,685 --> 00:37:38,022
Merezi duk pixka batean
bizirik egotea, Harry.
310
00:37:51,669 --> 00:37:53,937
Amua irentsi dik putakumeak!
311
00:37:55,072 --> 00:37:58,075
Nik esatean, argitu ezak.
312
00:38:38,315 --> 00:38:39,183
Orain!
313
00:39:18,422 --> 00:39:20,257
-Ondo al hago?
-Baietz uste dut.
314
00:40:12,910 --> 00:40:14,344
Deitu anbulantzia bati.
315
00:40:15,712 --> 00:40:17,514
Collins ez da konturatu ere egin.
316
00:40:21,885 --> 00:40:24,822
Mugi. Ez geratu hemen.
Ez dago ezer ikusteko.
317
00:40:25,022 --> 00:40:27,224
Deitu zentralera.
North Beach-en barrena dabil.
318
00:40:55,152 --> 00:40:57,421
POLIZIAK MIATUKO DU
ERAIKIN HONETAN SARTZEN DENA
319
00:41:12,536 --> 00:41:14,571
Aldatu da jokoa, mutilok.
320
00:41:15,472 --> 00:41:17,875
14 urteko neska bat bahitu du.
321
00:41:19,476 --> 00:41:20,577
Ann Mary Deacon.
322
00:41:20,878 --> 00:41:24,314
Goizean aurkitu dute, eta
lehergailu sailekoei deitu diete.
323
00:41:24,548 --> 00:41:28,986
Alkatearentzat zen. Laborategitik
bidali digute, gutun honekin.
324
00:41:29,219 --> 00:41:30,954
"Ann Mary Deacon,
bizirik lurperatua".
325
00:41:31,188 --> 00:41:34,458
Bart arratsean zinemara joan,
eta ez da etxeratu neska gajoa.
326
00:41:35,425 --> 00:41:38,428
"San Franciscoko poliziek
behartu naute hori egitera".
327
00:41:38,662 --> 00:41:42,232
"200.000$ nahi ditut neskaren truk,
10eko eta 20ko billete erabilitan".
328
00:41:42,799 --> 00:41:44,201
"Gizon bat zorro hori batekin".
329
00:41:44,434 --> 00:41:48,605
"Marina Green East Harbor-en.
Gaueko 9etan".
330
00:41:48,639 --> 00:41:51,074
"Goizeko 3ak arte baino ez du izango
neskak oxigenorik".
331
00:41:51,308 --> 00:41:53,810
"Kulero eta bularretako gorriak.
Titi ederrak".
332
00:41:55,012 --> 00:41:58,815
"Txorakeriaren bat egiten baduzue,
itotzen utziko dut neska".
333
00:41:59,116 --> 00:42:00,417
"Scorpio".
334
00:42:02,920 --> 00:42:04,721
-Beste zerbait?
-Bai.
335
00:42:05,522 --> 00:42:07,724
Amak identifikatu ditu
bularretakoa...
336
00:42:07,991 --> 00:42:09,559
...ile-xerloa...
337
00:42:09,927 --> 00:42:11,028
...eta hau.
338
00:42:11,261 --> 00:42:12,829
Dentistak ere identifikatu du.
339
00:42:14,765 --> 00:42:17,067
Alikateekin atera omen dio.
340
00:42:19,069 --> 00:42:20,137
Neska hilda dago, ezta?
341
00:42:20,404 --> 00:42:24,574
Goizeko 3rak arte biziko da;
hori dio gutunak.
342
00:42:25,742 --> 00:42:29,146
Alkatea dirua biltzen
saiatzen ari da.
343
00:42:29,980 --> 00:42:31,515
Mesede asko eskatzen ari da.
344
00:42:33,583 --> 00:42:35,118
Ordaindu egin nahi du.
345
00:42:36,753 --> 00:42:38,221
Trikimailurik gabe.
346
00:42:44,061 --> 00:42:45,963
Zuk eraman nahi duzu zorroa?
347
00:42:47,097 --> 00:42:47,831
Bai.
348
00:42:48,065 --> 00:42:48,966
Ondo da.
349
00:42:49,199 --> 00:42:52,135
-Zoaz nagusiaren bulegora 6etan.
-Ederki.
350
00:42:52,402 --> 00:42:54,905
-Eta ni zer?
-Zu kanpoan geratuko zara.
351
00:42:55,138 --> 00:42:56,807
Inork ez du Harry babestuko?
352
00:42:59,076 --> 00:43:00,410
Ziur horrela egiten dela?
353
00:43:00,644 --> 00:43:03,447
Ez nago ziur!
Baina horiek dira nire aginduak!
354
00:43:05,415 --> 00:43:09,653
Ez naiz harritzen Harry Zikina
deitzea. Kaka guztia ematen diote.
355
00:43:09,820 --> 00:43:12,489
Esazu beste hitz bat,
eta hegoak ebakiko dizkizut.
356
00:43:13,357 --> 00:43:16,293
Eskuzabalak izan gaitezen.
Utziok gaua libre.
357
00:43:17,227 --> 00:43:19,296
Alde hemendik biak!
358
00:43:30,240 --> 00:43:32,309
Probatzen: 1, 2, 3.
359
00:43:32,542 --> 00:43:35,779
-Ez oihu egin!
-Ahopean esanda, aski.
360
00:43:36,246 --> 00:43:38,882
Maritxuren ardiaren ilea
elurra bezain txuria da.
361
00:43:39,082 --> 00:43:40,582
Horrela, hobe.
362
00:43:40,617 --> 00:43:44,654
Bizpahiru etxesaileko tartean,
ondo dabil; tuneletan, berriz, ez.
363
00:43:45,522 --> 00:43:47,557
Ederki, Sid.
Zenbat da?
364
00:43:47,791 --> 00:43:49,860
Itzulidazu trastea, osorik.
365
00:43:53,864 --> 00:43:57,267
200.000 dolar.
Kontatu eta sinatu.
366
00:44:00,203 --> 00:44:01,671
Kontatu al duk hik?
367
00:44:04,474 --> 00:44:06,209
Zuk kontatu al duzu, nagusi?
368
00:44:07,878 --> 00:44:10,080
Ez da nire ardura.
369
00:44:12,149 --> 00:44:15,519
Banekien nik
polizia izanda aberastuko nintzela.
370
00:44:17,988 --> 00:44:21,291
Kontuz, gero, inork lapurtu gabe.
371
00:44:24,294 --> 00:44:28,098
Bera hurbilduko zaik. Auskalo nola.
Hirian zehar ibilaraziko hau.
372
00:44:28,365 --> 00:44:30,634
Hoa berak esaten dian tokira.
Egizak berak agintzen diana.
373
00:44:30,901 --> 00:44:33,870
Trikimailurik gabe, bai?
374
00:44:42,546 --> 00:44:44,748
Txantxarik gabe.
Istilurik gabe.
375
00:44:44,981 --> 00:44:48,151
Emaiok dirua eta itzuli hona.
376
00:44:50,921 --> 00:44:53,657
Ba al duk zinta itsasgarririk?
377
00:45:03,900 --> 00:45:07,571
Nazkagarria duk, gero, polizia
batek horrelako labana erabiltzea!
378
00:46:09,566 --> 00:46:13,170
-Hor daukazu zorro horia?
-Bai, hemen daukat.
379
00:46:16,339 --> 00:46:18,508
-Nola duzu izena?
-Callahan.
380
00:46:18,742 --> 00:46:21,278
Zer zara?
-Polizia.
381
00:46:22,746 --> 00:46:24,114
Aizu?
382
00:46:34,391 --> 00:46:38,028
Ederki, polizia,
honela jokatuko dugu.
383
00:46:39,429 --> 00:46:42,532
Hiri osoan zehar ibilaraziko
zaitut, ea bakarrik zauden.
384
00:46:43,066 --> 00:46:46,036
Norbait atzetik badabilkizu,
akabo neska.
385
00:46:46,269 --> 00:46:50,240
Norbaitekin hitz egiten baduzu,
baita txakur pixontzi batekin...
386
00:46:50,540 --> 00:46:51,908
...akabo neska.
387
00:46:52,142 --> 00:46:55,111
-Neska onik al dago?
-Ixo, eta entzun.
388
00:46:55,378 --> 00:46:56,613
Autorik gabe.
389
00:46:57,113 --> 00:47:00,617
Kabinaz kabina joateko
astia emango dizut.
390
00:47:00,817 --> 00:47:04,287
Telefonoak 4 aldiz joko du;
ez baduzu garaiz erantzuten...
391
00:47:04,554 --> 00:47:06,456
...akabo jolasa.
392
00:47:06,957 --> 00:47:08,425
Akabo neska.
393
00:47:08,658 --> 00:47:10,460
Zer ordu duzu?
394
00:47:11,428 --> 00:47:14,564
-9,30ak. Entzun...
-Entzun zuk.
395
00:47:15,265 --> 00:47:16,766
Zuri begira naukazu.
396
00:47:17,400 --> 00:47:20,870
Beti ez, baina ez duzu jakingo
ez noiz eta ez non.
397
00:47:21,905 --> 00:47:26,109
Joan orain Forest Hills geltokira
lehenbailehen.
398
00:47:31,715 --> 00:47:34,551
-Bai.
-Ez ergela izan.
399
00:48:14,324 --> 00:48:15,692
Behera.
Hartu K bagoia.
400
00:48:15,959 --> 00:48:19,529
Church-en eta 20. kalearen
arteko izkinan jaitsi. Mugi.
401
00:50:20,183 --> 00:50:21,985
Atsedenaldi polita izan duzu.
402
00:50:22,218 --> 00:50:25,855
Beharko duzu.
Lasterketa ederra egingo baituzu.
403
00:50:26,055 --> 00:50:29,359
Garaiz iristen ez bazara,
akabo neska!
404
00:50:29,592 --> 00:50:32,662
Kabina publikoa, hanburgertegia,
Aquatic Park.
405
00:50:34,798 --> 00:50:37,767
Korri bizkor, putakume zikina.
406
00:51:10,099 --> 00:51:11,868
Zer daramak zorroan, txo?
407
00:51:13,002 --> 00:51:16,139
-Alde hemendik!
-Zorro alu hori!
408
00:51:16,406 --> 00:51:17,707
Emaiguk diru-zorroa.
409
00:51:21,244 --> 00:51:22,979
Ez duk entzun, baboa?
410
00:51:49,706 --> 00:51:51,574
Ez erantzun!
411
00:52:00,350 --> 00:52:04,621
-Nork hartu du?
-Agure batek. Ez dut ezagutzen.
412
00:52:09,125 --> 00:52:10,894
Chico, telefonoa eseki zidak.
413
00:52:13,296 --> 00:52:15,532
-Ezagutzen duzu Davidson Park?
-Bai.
414
00:52:15,765 --> 00:52:16,933
Zoaz gurutzera.
415
00:52:54,470 --> 00:52:56,673
Parkean nago;
Lansdale kaleko sarreran.
416
00:52:57,640 --> 00:52:59,576
Gora noa.
417
00:53:13,389 --> 00:53:15,358
Bikote bat ikusi dut.
418
00:53:18,595 --> 00:53:20,330
Bi gazte elkarri musuka.
419
00:53:20,597 --> 00:53:22,899
Mutilak edo neskak?
420
00:53:40,717 --> 00:53:42,819
Callahan naiz.
421
00:53:44,954 --> 00:53:48,491
Adiskideek Alice deitzen didate.
Desafio egidazu, nahi baduzu.
422
00:53:49,926 --> 00:53:52,662
Noiz atxilotu zintuzten azkenekoz?
423
00:53:53,162 --> 00:53:56,099
Bizioaren aurkako sailekoa bazara,
neure burua hilko dut.
424
00:53:56,633 --> 00:53:57,900
Etxean hil ezazu, ba.
425
00:54:58,961 --> 00:54:59,996
Geldi!
426
00:55:00,997 --> 00:55:02,732
Estatua bat bezala.
427
00:55:03,700 --> 00:55:05,101
Horrela.
428
00:55:05,802 --> 00:55:08,638
Hanka sar ezazu,
berdin zait zertan...
429
00:55:08,871 --> 00:55:11,441
...eta biok hilko zaituztet,
zu eta neska.
430
00:55:12,075 --> 00:55:13,376
Ulertzen?
431
00:55:14,877 --> 00:55:15,978
Bai.
432
00:55:17,613 --> 00:55:18,748
Utzi zorroa lurrean.
433
00:55:22,218 --> 00:55:23,519
Ezkerreko eskua.
434
00:55:24,020 --> 00:55:26,055
Erakutsidazu pistola.
435
00:55:30,960 --> 00:55:32,061
Hara!
436
00:55:32,495 --> 00:55:34,097
Handia da gero!
437
00:55:35,565 --> 00:55:37,433
Ezkerreko eskua. Bota pistola.
438
00:55:38,668 --> 00:55:39,869
Lasai.
439
00:55:44,073 --> 00:55:45,341
Altxatu eskuak.
440
00:55:45,575 --> 00:55:47,276
Mugi! Eskuak gora!
441
00:55:50,947 --> 00:55:54,016
Jiratu.
Gurutzeari begira.
442
00:55:56,552 --> 00:56:00,056
Mugi.
Jarri aurpegia zementoaren kontra.
443
00:56:21,577 --> 00:56:25,581
Eskua berriz altxatzen baduzu,
ez dizut esango neska non dagoen!
444
00:56:25,915 --> 00:56:27,784
Ulertu al diogu elkarri?
445
00:56:28,684 --> 00:56:29,952
Ulertu al diogu elkarri?
446
00:56:31,220 --> 00:56:33,222
Ez galdu oraindik kordea!
Ez, ez!
447
00:56:33,456 --> 00:56:35,024
Ez, ez. Oraindik ez!
448
00:56:35,258 --> 00:56:37,326
Ez galdu oraindik kordea,
zerri nazkantea!
449
00:56:38,427 --> 00:56:40,797
Ulertu al diogu elkarri?
450
00:56:41,564 --> 00:56:46,002
Neska axola bazaizu,
hobe duzu erantzutea!
451
00:56:46,235 --> 00:56:47,370
Entzuidazu ondo.
452
00:56:48,437 --> 00:56:50,072
Iritziz aldatu dut.
453
00:56:50,640 --> 00:56:52,208
Hiltzen utziko dut neska.
454
00:56:54,110 --> 00:56:56,245
Zuk hori jakitea nahi nuen.
455
00:57:00,483 --> 00:57:04,854
Ulertzen? Hori esan nahi nizun,
zu hil baino lehen.
456
00:57:13,863 --> 00:57:15,364
Agur, Callahan!
457
00:57:24,373 --> 00:57:26,108
Chico, ez ezazu hil!
458
00:59:16,419 --> 00:59:19,655
Badirudi Gonzales onik
aterako dela.
459
00:59:19,956 --> 00:59:22,124
Mutil sendoa da.
460
00:59:22,224 --> 00:59:24,026
Harry Callahan hemen dago.
461
00:59:24,193 --> 00:59:25,695
Bi saihets hautsita dauzka.
462
00:59:25,962 --> 00:59:28,631
Azterketa gehiago egin nahi
dizkiote bihar goizean.
463
00:59:28,864 --> 00:59:31,901
Putakumeak ostiko pare galanta
eman dio.
464
00:59:32,134 --> 00:59:33,336
Etxera bidaliko dut.
465
00:59:33,602 --> 00:59:34,870
Ederki, nagusi.
466
00:59:35,972 --> 00:59:37,606
Nagusiak etxera joateko ziok.
Agindu bat duk.
467
00:59:39,709 --> 00:59:43,112
Nagusiak jakin nahi dik
ea gaizki ulertu nizkion aginduak.
468
00:59:43,346 --> 00:59:46,816
Jakin nahi dik ea ni ergela naizen
edo ez nion nahita obeditu.
469
00:59:46,983 --> 00:59:49,185
Jakin nahi dik
ea zer zebilen Gonzales han.
470
00:59:49,385 --> 00:59:51,887
Jakin nahi dik
zergatik sartu dugun hanka.
471
00:59:52,154 --> 00:59:53,789
Zer esan behar diot?
472
00:59:56,225 --> 00:59:58,461
Zergatik ez diok egia esaten?
473
00:59:59,061 --> 01:00:02,131
Esaiok Gonzales bere nagusiaren
aginduak betetzen ari zela: nireak.
474
01:00:02,365 --> 01:00:04,900
Esaiok hik ez hekiela ezer.
475
01:00:05,134 --> 01:00:08,471
Hau bukatu ondoren, nagusiak
nire plaka nahi badu, emango zioat.
476
01:00:10,439 --> 01:00:13,009
Ez duk botilarik edukiko, ezta?
477
01:00:19,815 --> 01:00:21,817
Bressler tenientearen bulegoa.
478
01:00:24,587 --> 01:00:26,555
-Esaiozu jartzeko.
-Zer gertatzen da?
479
01:00:27,189 --> 01:00:32,194
Larrialditik: Hankan labana sartu
dioten morroi bat sendatu ditek.
480
01:00:33,863 --> 01:00:36,732
Bai, doktore?
Nolakoa zen morroia?
481
01:00:37,266 --> 01:00:39,035
Ile-hori luzea...
482
01:00:39,268 --> 01:00:42,104
...gorpuzkeraz tartekoa,
68 bat kilokoa...
483
01:00:42,705 --> 01:00:43,873
Azal zuria.
484
01:00:44,106 --> 01:00:47,543
-Ez du izenik esan?
-Ez.
485
01:00:48,644 --> 01:00:50,279
Gezurrezko izenak ematen dituzte.
486
01:00:51,680 --> 01:00:53,949
Baina nik nonbait ikusita daukat
mutil hori.
487
01:00:54,116 --> 01:00:58,187
Saiatu gogoratzen.
14 urteko neskato bat hilzorian dago.
488
01:00:58,320 --> 01:01:00,222
Ari naiz gogoratu nahian!
489
01:01:00,456 --> 01:01:01,791
Zera...
490
01:01:02,558 --> 01:01:04,193
Hemen inguruan lan egiten zuen...
491
01:01:04,393 --> 01:01:07,363
Emaiozu zerbait.
Sufritzen ari da!
492
01:01:07,596 --> 01:01:09,198
Bai, itxaron pixka bat.
493
01:01:13,269 --> 01:01:14,670
Neska ordubete barru hilko da!
494
01:01:14,904 --> 01:01:16,872
Gogoratu nahian nabil.
495
01:01:19,141 --> 01:01:20,976
Badakit nor den.
496
01:01:21,777 --> 01:01:25,848
Futbol-partidatan,
egitarauak saltzen zituen estadioan.
497
01:01:26,482 --> 01:01:29,218
Uste dut lorazainak
hor bizitzen uzten diola.
498
01:01:29,318 --> 01:01:31,854
-Bizi, non?
-Hor.
499
01:01:36,659 --> 01:01:38,227
Kezar estadioa.
500
01:02:40,055 --> 01:02:42,091
Agindurik gabe,
legez kontra sartzea izango huke.
501
01:02:42,424 --> 01:02:44,093
Igo egin behar.
502
01:02:45,427 --> 01:02:46,862
Linguini gehiegi.
503
01:02:48,998 --> 01:02:50,633
Beste sarbide bat aurkituko diat.
504
01:05:59,655 --> 01:06:00,656
Geldi!
505
01:06:19,775 --> 01:06:22,878
Ez egin ezer gehiago!
Ni hiltzen saiatu zara!
506
01:06:24,179 --> 01:06:25,314
Laguntzea nahi, Harry?
507
01:06:26,715 --> 01:06:30,652
-Hoa haizea hartzera, potolo.
-Mesedez, gehiago ez!
508
01:06:31,053 --> 01:06:34,456
Zaurituta nago!
Tiro egin didazu! Mesedez, ez!
509
01:06:34,990 --> 01:06:37,059
Mediku bat behar dut!
510
01:06:37,326 --> 01:06:39,728
Deitu mediku bati!
Ez ni hil!
511
01:06:40,262 --> 01:06:41,797
Non dago neska?
512
01:06:42,030 --> 01:06:43,132
Hil nahi izan nauzu!
513
01:06:43,399 --> 01:06:45,768
Hala balitz, zure odolaz blai
legoke zelai osoa.
514
01:06:46,068 --> 01:06:47,336
Non dago neska?
515
01:06:47,636 --> 01:06:48,737
Abokatu bat nahi dut.
516
01:06:48,937 --> 01:06:50,773
Non dago neska?
517
01:06:51,106 --> 01:06:54,143
-Eskubidez dagokit abokatua!
-Non dago neska?
518
01:06:54,977 --> 01:06:57,513
Eskubidez dagokit abokatua!
519
01:06:58,414 --> 01:06:59,815
Ez! Mesedez!
520
01:07:00,082 --> 01:07:02,518
Baditut eskubideak!
Abokatu bat nahi dut!
521
01:08:36,979 --> 01:08:39,314
Harry Callahan.
Premiazkoa omen da.
522
01:08:39,515 --> 01:08:43,252
Fiskala zain daukazu.
523
01:08:43,585 --> 01:08:46,655
-Callahan inspektorea.
-Sar dadila.
524
01:08:47,656 --> 01:08:49,791
Zatoz hemendik.
525
01:08:50,192 --> 01:08:53,462
-Kikara bat kafe nahi?
-Ez, mila esker.
526
01:09:01,803 --> 01:09:03,539
Berehala bukatuko dut.
527
01:09:04,239 --> 01:09:05,541
Eseri.
528
01:09:09,778 --> 01:09:13,148
Atxiloketari buruzko txostena
berrirakurri dut.
529
01:09:14,683 --> 01:09:17,886
Ez ohiko polizi-lana.
530
01:09:19,588 --> 01:09:20,822
Sinestezina benetan.
531
01:09:22,024 --> 01:09:23,225
Suertea izan dut.
532
01:09:23,458 --> 01:09:27,095
Suertea duzu ez zaitudalako
hilketa-saioaz salatuko!
533
01:09:30,065 --> 01:09:34,570
Nork eman dizu eskubidea
susmagarriak torturatzeko?
534
01:09:34,636 --> 01:09:38,574
Susmagarriari medikuaren eta
abokatuaren laguntza ukatzeko?
535
01:09:39,308 --> 01:09:41,910
Ezaguna zaizu Escobedo?
Miranda?
536
01:09:43,278 --> 01:09:46,281
4. Zuzenketa zer den
jakingo duzu!
537
01:09:47,783 --> 01:09:50,586
Gizon horrek bazituen
eskubideak.
538
01:09:51,853 --> 01:09:54,623
Hunkituta naukate
gizon horren eskubideek.
539
01:09:54,823 --> 01:09:57,092
Ea hala den.
Berriak ditut zuretzat.
540
01:09:57,259 --> 01:09:59,861
Ospitaletik irteten denean,
libre geratuko da.
541
01:10:01,163 --> 01:10:02,598
Zer diozu baina?
542
01:10:02,831 --> 01:10:03,932
Libre dago!
543
01:10:04,733 --> 01:10:06,068
Aske utziko duzu?
544
01:10:06,301 --> 01:10:08,036
Nahitaez.
Ezin dugu auziperatu.
545
01:10:08,270 --> 01:10:09,471
Zergatik ez?
546
01:10:09,705 --> 01:10:12,608
Ez dudalako diru publikotik
milioi erdi dolar galduko...
547
01:10:12,708 --> 01:10:14,977
...irabaziko ez dudan epaiketa
batean.
548
01:10:15,444 --> 01:10:17,879
Ez dugu frogarik,
hor dago koxka.
549
01:10:18,180 --> 01:10:20,849
-Eta hori zer da ba?
-Ezer ez.
550
01:10:21,316 --> 01:10:22,451
Zero.
551
01:10:23,819 --> 01:10:27,456
Balistikakoek ezin dute egiaztatu
ea bala errifle horretatik datorren?
552
01:10:27,723 --> 01:10:30,626
Bost axola balistikakoek
zer egiten duten!
553
01:10:30,993 --> 01:10:33,729
Errifle hori oroitzapen polita
izan daiteke.
554
01:10:34,796 --> 01:10:37,265
-Baina ezin da frogatzat onartu!
-Nork ezin du?
555
01:10:37,499 --> 01:10:38,634
Legeak.
556
01:10:39,334 --> 01:10:40,736
Legea erotuta dago orduan!
557
01:10:41,803 --> 01:10:44,656
Hori Bannerman epailea da,
Gora Jotzeko Auzitegikoa.
558
01:10:44,691 --> 01:10:47,509
Zuzenbide konstituzionaleko
irakaslea da baita ere.
559
01:10:47,544 --> 01:10:50,746
Bere iritzia eskatu diot.
Epaile jauna?
560
01:10:51,980 --> 01:10:56,652
Susmagarriaren etxeko miaketa
legez kontrakoa da, nire ustez.
561
01:10:56,818 --> 01:11:00,856
Horrela lortutako frogak,
ehiza-erriflea adibidez...
562
01:11:01,056 --> 01:11:02,891
...ezin ditu auzitegiak onartu.
563
01:11:03,158 --> 01:11:06,928
Agindu bat lortu behar zenuen.
Sentitzen dut.
564
01:11:07,162 --> 01:11:10,298
-Ez du bestelako korapilorik.
-Neskato bat hilzorian zegoen!
565
01:11:10,499 --> 01:11:13,468
Hilda zegoen dagoeneko,
mediku-txostenaren arabera.
566
01:11:13,702 --> 01:11:14,836
Nik ez nekien, ordea!
567
01:11:15,404 --> 01:11:20,008
Auzitegiak aintzat hartuko luke
neskarekiko agentearen kezka...
568
01:11:20,308 --> 01:11:24,312
...baina ezin du tortura onartu.
569
01:11:24,980 --> 01:11:28,417
Neskari dagozkion froga guztiak,
susmagarriaren aitorpena...
570
01:11:28,684 --> 01:11:29,851
...eta froga fisiko guztiak...
571
01:11:30,085 --> 01:11:32,287
...ez lirateke kontuan hartuko.
572
01:11:37,959 --> 01:11:39,928
Delitu bat egotz dakioke.
573
01:11:40,162 --> 01:11:43,031
Erriflearen eta neskatoaren
froga gabe?
574
01:11:43,799 --> 01:11:46,435
Ezin duzu inor kondenatu
espaloian tu egiteagatik!
575
01:11:48,070 --> 01:11:50,372
Susmagarriaren eskubideak...
576
01:11:50,639 --> 01:11:52,340
...urratu egin zenituen...
577
01:11:52,574 --> 01:11:54,710
...4. eta 5. zuzenketen...
578
01:11:54,910 --> 01:11:57,579
...6. eta, seguru asko,
14. zuzenketen arabera.
579
01:11:57,846 --> 01:12:00,248
Non daude Ann Mary Deaconen
eskubideak?
580
01:12:00,515 --> 01:12:03,452
Bortxatu ondoren zulo batean
hiltzen utzia! Nor du salatzaile?
581
01:12:03,719 --> 01:12:05,187
Auzitegiko fiskala!
582
01:12:06,154 --> 01:12:07,789
Zuk uzten badiguzu.
583
01:12:09,391 --> 01:12:13,295
Emaztea eta hiru ume ditut.
Ez dut hori kalean ikusi nahi.
584
01:12:13,628 --> 01:12:15,297
Morroi hori ez da luzaroan
kalean egongo.
585
01:12:15,564 --> 01:12:17,632
Zer esan nahi duzu horrekin?
586
01:12:18,066 --> 01:12:20,936
Hanka sartuko du azkenean,
eta han izango nau ni.
587
01:12:21,136 --> 01:12:23,739
Departamentu honek ez du
inoren jazarpenik onartuko!
588
01:12:24,406 --> 01:12:28,477
Beraren berri izango duzu berriro.
Norbait hilko du berriz ere.
589
01:12:28,844 --> 01:12:30,278
Nola dakizu hori?
590
01:12:31,513 --> 01:12:33,181
Gustatzen zaiolako.
591
01:14:54,756 --> 01:14:56,424
Ez zaizu segika inor etorri?
592
01:14:56,958 --> 01:14:58,093
Ez.
593
01:15:21,783 --> 01:15:23,952
200 dolarreko zerbitzua nahi duzu
benetan?
594
01:15:24,986 --> 01:15:26,821
Azken zentimoraino.
595
01:15:40,535 --> 01:15:41,937
Eroso eseri.
596
01:15:42,637 --> 01:15:44,172
Tira, eseri.
597
01:15:51,579 --> 01:15:53,014
Lasai.
598
01:15:54,182 --> 01:15:56,051
Patxadan.
599
01:15:56,418 --> 01:15:58,653
Dena ondo aterako da.
600
01:16:38,293 --> 01:16:40,462
Gainerakoa ere nahi duzu?
601
01:16:41,196 --> 01:16:42,864
Azken zentimoraino.
602
01:16:44,366 --> 01:16:47,669
Beltz putakumea!
603
01:17:08,456 --> 01:17:10,825
Hau etxearen kontura.
604
01:17:24,839 --> 01:17:26,341
Bera izango da.
605
01:17:28,843 --> 01:17:32,781
Poliziak jo zaituela diozu?
606
01:17:33,048 --> 01:17:34,849
Jainkoaren aurrean zin dagit.
607
01:17:35,116 --> 01:17:37,152
Zergatik jazartzen zaituzte?
608
01:17:37,385 --> 01:17:39,287
Hilketa leporatu didate...
609
01:17:39,554 --> 01:17:42,290
...eta orain hil egin nahi naute.
Begiraidazu!
610
01:17:42,557 --> 01:17:46,528
Errugabea naiz, noski, erruduna
naizela frogatzen ez duten artean.
611
01:17:46,828 --> 01:17:49,864
Joaten naizen leku guztietara,
poliziak atzetik dauzkat.
612
01:17:50,432 --> 01:17:53,268
Itxaron, erizaina.
Gauza bat galdetu nahi diot.
613
01:17:53,468 --> 01:17:55,437
Nork egin dizu hori?
614
01:17:55,670 --> 01:17:56,771
Identifika dezakezu?
615
01:17:57,072 --> 01:18:01,476
Callahan du izena.
Polizia handia. Hilketa sailekoa.
616
01:18:03,845 --> 01:18:06,815
4etako albistegian bota dute hori.
617
01:18:07,082 --> 01:18:09,918
Geroztik, elkarrizketa bat
egin diote Chroniclen.
618
01:18:10,385 --> 01:18:13,555
Berari segika ibili
eta jipoitu egin duzula dio.
619
01:18:14,456 --> 01:18:16,191
Egia al da?
620
01:18:17,092 --> 01:18:19,461
-Nire plaka nahi duzu?
-Erantzun bat nahi dut.
621
01:18:19,694 --> 01:18:21,396
Bere atzetik ibili zara?
622
01:18:22,464 --> 01:18:25,934
Bai, bere atzetik ibili naiz
neure aisialdian.
623
01:18:26,101 --> 01:18:29,104
Edonork esango dizu
morroia ez dudala nik jo.
624
01:18:29,139 --> 01:18:32,107
-Zergatik ez?
-Itxura onegia duelako, horra!
625
01:18:32,941 --> 01:18:35,510
Gauza bat argitu nahi dut.
626
01:18:35,743 --> 01:18:38,346
Ez ezazu berriz zelatatu.
Ez dut nahi.
627
01:18:39,280 --> 01:18:40,949
Berak ere ez.
628
01:18:42,817 --> 01:18:43,852
Zer esan nahi duzu?
629
01:18:45,587 --> 01:18:46,921
Agur, jauna.
630
01:18:50,859 --> 01:18:52,527
Proba itzak.
631
01:18:52,994 --> 01:18:56,498
Otordua egiten
dudan tabernakoak dituk.
632
01:18:56,698 --> 01:18:59,300
Bresslerrekin hitz egin diat
hi nire kide izateari buruz.
633
01:19:00,268 --> 01:19:02,837
Beraz, hemendik irtetean,
hor daukak postua.
634
01:19:03,471 --> 01:19:06,441
Ez dakit itzuliko naizen.
635
01:19:09,477 --> 01:19:12,447
Gogoeta egin dut horri buruz.
636
01:19:14,382 --> 01:19:18,186
Maisu-ikasketak eginak ditut.
Eta galdetzen diot neure buruari:
637
01:19:18,219 --> 01:19:20,155
Zertarako?
638
01:19:23,391 --> 01:19:26,194
-Terapia-ordua.
-Zaindu hadi.
639
01:19:31,933 --> 01:19:34,035
Bihar arte. Ordu berean?
640
01:19:55,957 --> 01:19:58,593
-Nire errua da.
-Zer?
641
01:19:59,194 --> 01:20:01,462
Chicok polizia uztea.
Jasango nuela uste nuen.
642
01:20:01,696 --> 01:20:03,131
Ez dut horretarako balio.
643
01:20:03,865 --> 01:20:06,000
-Ez esan hori sekula.
-Zer?
644
01:20:06,234 --> 01:20:08,036
Ez gutxietsi zeure burua.
645
01:20:08,603 --> 01:20:14,075
Ezin dut jasan poliziaren emazteak
jasan behar izaten duena.
646
01:20:14,542 --> 01:20:16,010
Chico, berriz, saiatzen da.
647
01:20:16,311 --> 01:20:19,447
Baina jendeari behin eta berriz
"polizia zikina" esaten entzutean...
648
01:20:20,615 --> 01:20:24,252
Chico gauez etxetik irteten
ikusten dudanean, ordea...
649
01:20:24,519 --> 01:20:25,720
...pentsatzen dut neure artean:
650
01:20:26,821 --> 01:20:29,224
..."Ikusiko al dut berriz Chico?"
651
01:20:30,225 --> 01:20:31,826
Ni al naiz bakarra?
652
01:20:32,093 --> 01:20:33,995
Zure emaztea ez al da erotzen?
653
01:20:34,262 --> 01:20:35,330
Ez.
654
01:20:36,431 --> 01:20:38,499
Ohitu dela esan nahi duzu?
655
01:20:39,000 --> 01:20:40,702
Ez, ez zen sekula ohitu.
656
01:20:40,935 --> 01:20:42,170
Orduan, zer?
657
01:20:42,870 --> 01:20:44,339
Hilda dago.
658
01:20:45,073 --> 01:20:46,741
Mesedez, barkatu.
659
01:20:47,375 --> 01:20:50,478
Autoz etxera zihoala,
mozkor bat tartean sartu zitzaion.
660
01:20:50,712 --> 01:20:52,113
Inolako arrazoirik gabe.
661
01:20:52,947 --> 01:20:55,116
-Sentitzen dut.
-Ondo da.
662
01:20:55,817 --> 01:20:57,418
Esaiozu Chicori...
663
01:20:58,253 --> 01:21:00,555
...ulertzen dudala
berak polizia utzi nahi izatea.
664
01:21:00,622 --> 01:21:03,658
Arrazoi du. Bizimodu hau
ez da egokia zuentzat.
665
01:21:04,259 --> 01:21:07,295
-Zuk zergatik jarraitzen duzu?
-Ez dakit.
666
01:21:08,863 --> 01:21:10,265
Egia esan, ez dakit.
667
01:21:46,000 --> 01:21:48,136
Emadazu botila bat Seagram.
668
01:21:49,537 --> 01:21:51,372
Zer arraio gertatu zaizu?
669
01:21:51,639 --> 01:21:53,508
Emaztearen anaia...
670
01:21:53,741 --> 01:21:56,511
Nik emaztea jo nuen,
eta berak ni jo ninduen.
671
01:21:56,911 --> 01:21:58,346
Behin baino gehiagotan.
672
01:21:59,814 --> 01:22:01,215
5,69 dolar.
673
01:22:03,151 --> 01:22:06,120
Zu al zara makina bat aldiz
lapurtu dioten hori?
674
01:22:06,354 --> 01:22:08,690
14 aldiz azken 3 urteetan.
675
01:22:08,956 --> 01:22:11,826
Azken bi alditan,
lapurrak zaurituta joan ziren.
676
01:22:12,060 --> 01:22:14,529
Tiratzaile ona naiz dagoeneko.
677
01:22:15,630 --> 01:22:19,334
Hementxe gordetzen dut beti.
Eskura.
678
01:22:19,500 --> 01:22:21,903
Mesedez! Erraz beldurtzen naiz.
679
01:22:24,839 --> 01:22:27,642
Putakumea! Lapurra!
680
01:23:02,643 --> 01:23:03,745
Agur.
681
01:23:04,979 --> 01:23:06,714
Bihar arte.
682
01:23:16,224 --> 01:23:18,826
Beste inork hemen jaitsi behar du?
683
01:23:19,160 --> 01:23:20,661
Eskola-autobusen inspektorea.
684
01:23:20,862 --> 01:23:23,398
Aizu, ez diote inori uzten...
685
01:23:23,598 --> 01:23:25,133
Baimena dut. Segi.
686
01:23:25,433 --> 01:23:27,135
Zer ari zara?
Ez zaitut ezagutzen.
687
01:23:27,402 --> 01:23:31,506
Abiatzen ez bazara,
garunak txikituko dizkizut.
688
01:23:33,508 --> 01:23:36,978
-Nora?
-Abiatu. Esango dizut nora.
689
01:23:41,549 --> 01:23:43,017
Diberti gaitezen pixka bat.
690
01:23:43,418 --> 01:23:44,786
Nork daki kanturen bat?
691
01:23:45,019 --> 01:23:47,989
Denok jakingo duzue abesti bat.
Ea ba, zuk jakingo duzu bat.
692
01:23:48,423 --> 01:23:50,191
Kantaiguzu zerbait.
693
01:23:51,058 --> 01:23:53,361
MacDonald zaharrak
baserri bat zeukan.
694
01:23:55,596 --> 01:23:58,232
Eta baserrian, berriz, ahateak.
695
01:25:29,223 --> 01:25:32,994
-Callahan inspektorea.
-Alkatea zain daukazu.
696
01:25:37,098 --> 01:25:39,567
-Zer dugu?
-Gure mutilaren beste ohar bat.
697
01:25:39,834 --> 01:25:43,804
-Nor harrapatu du oraingoan?
-Hor dago koxka. Ez dakigu.
698
01:25:45,873 --> 01:25:48,676
Erregaia hartu, eta ordu erdi barru
abiatuko da hegazkina.
699
01:25:49,076 --> 01:25:51,946
Gutxieneko eskifaia:
boluntarioak.
700
01:25:52,547 --> 01:25:54,315
Esaiezu gizon arriskutsua dela.
701
01:25:54,549 --> 01:25:58,185
Ohar hau bidali didate
goizeko 8etan.
702
01:25:58,553 --> 01:25:59,854
"San Francisco hiriari".
703
01:26:00,054 --> 01:26:02,490
"Traizioa egin zenidaten
azken aldian".
704
01:26:02,757 --> 01:26:07,261
"Jarri nire 200.000 dolarrak
hegazkin batean".
705
01:26:07,995 --> 01:26:11,599
"Ordu batean deituko diot
alkateari bahituez hitz egiteko...
706
01:26:11,832 --> 01:26:14,502
...baina atseginez hilko ditut,
nik diodana egiten ez baduzue".
707
01:26:14,569 --> 01:26:16,837
"Scorpio".
708
01:26:19,674 --> 01:26:21,642
Prest egon!
709
01:26:21,909 --> 01:26:23,744
Ez dut uste
gezurrezko abisua denik.
710
01:26:23,945 --> 01:26:26,113
Dei bat duzu bigarrenetik.
711
01:26:26,314 --> 01:26:28,616
Zain zeunden deia da.
712
01:26:35,022 --> 01:26:37,792
-Alkatea naiz.
-7 ume dauzkat bahituta.
713
01:26:40,194 --> 01:26:41,329
Autobusa hartu...
714
01:26:41,596 --> 01:26:44,932
Zoaz barrura, laztana.
715
01:26:45,199 --> 01:26:46,934
Hemen daukat gidaria.
716
01:26:47,301 --> 01:26:48,669
Hitz egiezu.
717
01:26:49,103 --> 01:26:50,504
Ez da nire errua.
Pistola bat du.
718
01:26:50,705 --> 01:26:51,606
Izena besterik ez!
719
01:26:55,476 --> 01:26:56,877
Marcella Platt naiz.
720
01:26:58,679 --> 01:27:01,115
Egiaztatu, nahi baduzue,
baina ez du garrantzirik.
721
01:27:01,349 --> 01:27:02,817
Ez naiz txantxetan ari.
722
01:27:03,017 --> 01:27:06,020
Erraza da.
Izorratzen banauzue...
723
01:27:06,220 --> 01:27:07,755
...umeak akabatuko ditut.
724
01:27:07,955 --> 01:27:11,425
-Hegazkina prest dago?
-Erregaiez betetzen ari dira.
725
01:27:11,626 --> 01:27:13,461
Zu hara iristean,
prest edukiko duzu dirua.
726
01:27:13,894 --> 01:27:14,261
Entzun ondo.
727
01:27:14,495 --> 01:27:17,531
Nik lasai gidatuko dut.
728
01:27:17,798 --> 01:27:19,667
Ni eta umez betetako autobusa.
Besterik ez.
729
01:27:20,001 --> 01:27:23,437
Sir Drake hiribidea hartu, eta
Santa Rosa aireportura joango naiz.
730
01:27:23,471 --> 01:27:26,374
Ez dut ez polizia-autorik
ez helikopterorik nahi.
731
01:27:26,741 --> 01:27:30,678
Arauak ondo betetzen badituzu,
umeek hegaldi ona izango dute.
732
01:27:30,878 --> 01:27:32,580
Nora zoaz?
733
01:27:33,180 --> 01:27:36,217
Hegazkinean esango diot pilotoari.
Ez dut abisurik nahi.
734
01:27:38,085 --> 01:27:41,122
Ziur esaten dizut
inork ez dizula trabarik egingo.
735
01:27:41,355 --> 01:27:42,857
Hitz ematen dizut.
736
01:27:44,158 --> 01:27:45,993
Marcella Platt.
Egiaztatu dugu.
737
01:27:50,097 --> 01:27:52,166
Prest zaude horri dirua eramateko?
738
01:27:52,466 --> 01:27:56,537
Nahikoa zirikatu gaitu!
Orain gelditu behar dugu!
739
01:27:56,704 --> 01:27:59,707
Umez betetako autobusa bahitu du.
Ezin naiz arriskatu.
740
01:28:00,307 --> 01:28:03,144
Hitz eman diot
inork ez ziola trabarik egingo!
741
01:28:03,344 --> 01:28:04,945
Eta hori agindu zuzena da!
742
01:28:06,914 --> 01:28:10,151
Bila ezazue beste banatzaile bat.
743
01:29:40,040 --> 01:29:41,776
Nora goaz?
744
01:29:42,777 --> 01:29:46,313
-Hau ez da bidea!
-Izozki-fabrikara goaz.
745
01:29:46,514 --> 01:29:48,349
Nork jaitsi nahi du?
746
01:29:48,549 --> 01:29:51,051
Amatxorengana joan nahi dut.
747
01:29:51,318 --> 01:29:52,419
Norengana?
748
01:29:53,320 --> 01:29:54,955
Kantatu! Kantatu berriz!
749
01:29:56,957 --> 01:29:58,659
Zer? Zergatik ez duzu kantatzen?
750
01:30:00,394 --> 01:30:02,429
Gaixorik zaude?
Zer duzu?
751
01:30:03,230 --> 01:30:05,699
Kantatzen ez baduzue,
zuen amak hilko ditut!
752
01:30:05,933 --> 01:30:08,536
Zuen amak hilko ditut!
Eta zuek ere hilko zaituztet!
753
01:30:15,576 --> 01:30:17,411
Zoaz eskuineko lerrotik.
754
01:30:17,678 --> 01:30:19,947
Umeak ez dira horrela
tratatu behar.
755
01:30:20,181 --> 01:30:22,550
-Min emango diezu.
-Gidatu autobus alu hau!
756
01:30:22,817 --> 01:30:24,819
Eta zoaz eskuineko lerrotik!
757
01:30:31,392 --> 01:30:33,427
Amarengana joan nahi dut!
758
01:30:41,435 --> 01:30:43,037
Hor jartzen du:
Sir Francis Drake hiribidea.
759
01:30:43,237 --> 01:30:44,271
Jiratu hor eskuinetara.
760
01:30:45,072 --> 01:30:48,175
Sir Francis Drake hiribidea
jartzen du horko iragarkian!
761
01:30:48,843 --> 01:30:50,611
Hortik ez.
762
01:30:51,245 --> 01:30:52,546
Amatxorekin egon nahi dut!
763
01:30:53,781 --> 01:30:54,782
Ixo!
764
01:30:56,750 --> 01:30:58,252
Jiratu eskuinetara!
765
01:31:12,600 --> 01:31:14,101
Ai ene!
766
01:31:21,876 --> 01:31:24,345
Zer arraio ari da hori hor goian?
767
01:31:28,782 --> 01:31:31,752
Zer arraio ari zara?
Aurreratu ezazu volkswagena!
768
01:34:43,077 --> 01:34:44,578
Bota pistola, zizare!
769
01:34:47,314 --> 01:34:49,316
Burua txikituko diot!
770
01:34:52,619 --> 01:34:54,254
Bota arma puta hori!
771
01:35:39,800 --> 01:35:41,435
Bazakiat zer ari haizen pentsatzen.
772
01:35:42,636 --> 01:35:45,973
Zenbat tiro egin ditu: 6 edo 5?
773
01:35:46,907 --> 01:35:50,144
Egia esan, zalaparta horrekin
neronek ere ez zakiat.
774
01:35:51,078 --> 01:35:54,648
Hau Magnum 44 bat duk, ordea,
munduko pistolarik indartsuena.
775
01:35:54,882 --> 01:35:57,451
Eta aise lehertuko likek hiri burua.
776
01:35:57,751 --> 01:35:59,586
Beraz, galdeiok heure buruari:
777
01:36:00,921 --> 01:36:02,556
"Zorioneko eguna ote dut gaurkoa?"
778
01:36:08,262 --> 01:36:10,330
Hala al da, zitala?
779
01:37:58,472 --> 01:38:02,276
AZPITITULUAK: Jon Muñoz