1 00:00:12,971 --> 00:00:16,474 Hau Ranma da, Saotome estilo libreko arte martzialen eskolakoa. 2 00:00:18,560 --> 00:00:20,687 Eta hau Akane da, Tendô dojokoa. 3 00:00:26,026 --> 00:00:29,195 Senar-emaztegaiak dira euren gurasoek erabakita. 4 00:00:29,279 --> 00:00:30,739 Zu izan behar… 5 00:00:30,822 --> 00:00:32,157 Hau amorrua. 6 00:00:32,240 --> 00:00:34,701 Eta Ranmak arazotxo bat du. 7 00:00:34,784 --> 00:00:36,077 Zer arraio ari zara? 8 00:00:36,578 --> 00:00:39,706 Urez busti eta neska bihurtzen da. 9 00:02:13,550 --> 00:02:19,430 AZKAR ALA DEBALDE 10 00:02:23,685 --> 00:02:24,769 Tatewaki. 11 00:02:25,520 --> 00:02:26,855 Tatewaki. 12 00:02:27,480 --> 00:02:31,860 Kontxo, mototsdun neska eta Akane Tendô. 13 00:02:31,943 --> 00:02:34,863 Gaur hautatu beharko duzu… 14 00:02:34,946 --> 00:02:36,614 …gutako nor gogoko duzun. 15 00:02:40,326 --> 00:02:41,703 Biak gogoko zaituztet. 16 00:02:45,498 --> 00:02:46,916 Hautatu… 17 00:02:47,000 --> 00:02:48,001 …behar duzu… 18 00:02:48,668 --> 00:02:52,005 - …gutako bat bakarrik! - …gutako bat bakarrik! 19 00:03:06,936 --> 00:03:08,021 P-Chan. 20 00:03:10,440 --> 00:03:11,441 TENDÔ DOJOA 21 00:03:14,694 --> 00:03:15,778 Barkatu iezadazue. 22 00:03:17,363 --> 00:03:20,742 Akane Tendô, gaur goizeko galdera erantzutera etorri naiz. 23 00:03:24,120 --> 00:03:26,998 Zer galdera? Zertaz ari zara? 24 00:03:28,041 --> 00:03:31,961 Aupa, Tatewaki, zer moduz? 25 00:03:33,546 --> 00:03:36,549 Ranma, ergel halakoa, ez dugu entrenamendua bukatu. 26 00:03:36,633 --> 00:03:38,593 Astuna zara gero! 27 00:03:38,676 --> 00:03:40,470 Distraituta zeundelako! 28 00:03:40,553 --> 00:03:42,430 Agure ziztrina! 29 00:03:43,556 --> 00:03:45,600 Bueno, esaten ari nintzen bezala… 30 00:03:46,226 --> 00:03:50,396 Nor gogoko dudan gehien argitu behar nuela pentsatzen ari nintzen. 31 00:03:51,064 --> 00:03:53,733 Onartu arrosa hauek, maitasunaren ikur dira. 32 00:03:55,026 --> 00:03:56,361 Tori, aita. 33 00:04:02,659 --> 00:04:05,078 Zuri ez dizut zure maitasuna eskatu. 34 00:04:05,161 --> 00:04:07,705 Hobe, kezkatuta egongo nintzen-eta. 35 00:04:08,289 --> 00:04:12,252 Mototsdun neskaren ordez, ez baitakit noiz edo non ikusiko dudan, 36 00:04:13,503 --> 00:04:17,257 zu maite zaitudala ohartu naiz, nire alboan baitzaude beti. 37 00:04:20,551 --> 00:04:23,304 Ba oraintxe ikusiko duzula dirudi, Tatewaki. 38 00:04:28,559 --> 00:04:30,895 Mototsdun neska. 39 00:04:40,113 --> 00:04:42,448 Aukeratzea ezinezkoa da! 40 00:04:42,532 --> 00:04:43,825 Honek zer du orain? 41 00:04:43,908 --> 00:04:45,034 Ideiarik ez. 42 00:04:45,118 --> 00:04:47,120 Badakit zer egingo dugun. 43 00:04:47,704 --> 00:04:51,332 Hurrengo igandean nire etxera etorriko zarete biak. 44 00:04:51,833 --> 00:04:55,586 Lehen iristen den neskarekin irtengo naiz. 45 00:04:55,670 --> 00:04:57,005 Kito, erabakita. 46 00:04:59,215 --> 00:05:00,633 Barka iezadazue, neskak. 47 00:05:01,426 --> 00:05:03,636 Horrela egitea baino beste erremediorik ez dut. 48 00:05:03,720 --> 00:05:06,806 A zer txorakeria galanta, lerdoa. 49 00:05:07,390 --> 00:05:08,516 Zain izango nauzue. 50 00:05:11,352 --> 00:05:13,980 KATEME JATETXEA 51 00:05:16,107 --> 00:05:19,527 Emakume banatzaileen lasterketa martziala? 52 00:05:19,610 --> 00:05:21,195 Emakumeentzat da? 53 00:05:21,279 --> 00:05:25,575 Bai. Bidalketa-helbidera janaria lehen eramaten duenak irabazten du. 54 00:05:25,658 --> 00:05:27,243 Parte hartuko duzue? 55 00:05:27,327 --> 00:05:29,495 Tira, pentsatu beharko dugu. 56 00:05:30,038 --> 00:05:33,875 Irabazlea urtebetez azoka guneko buru izango da. 57 00:05:33,958 --> 00:05:37,337 Ekitaldiak antolatzen ditu eta bezeria handia dauka. 58 00:05:37,420 --> 00:05:38,796 Ez dago batere gaizki. 59 00:05:38,880 --> 00:05:40,340 Horra zure ramen mistoa. 60 00:05:40,423 --> 00:05:43,009 Bai, ondo dago, baina Shampoo 61 00:05:43,092 --> 00:05:45,803 eskarmentu handiko lehiakide abila da. 62 00:05:51,142 --> 00:05:53,311 Ramen misto bat eta arroza frijitua. 63 00:05:54,520 --> 00:05:56,898 Ez dakit justua den berak parte hartzea. 64 00:05:56,981 --> 00:05:59,859 Garaipena argi ikusteak dibertsioa kentzen dio. 65 00:05:59,942 --> 00:06:04,489 Ez kezkatu, guk ere badugu lehiakide gogorra. 66 00:06:04,572 --> 00:06:08,368 Garaipena ez da hain ziurra. 67 00:06:08,951 --> 00:06:10,453 TENDÔ DOJOA 68 00:06:10,536 --> 00:06:13,247 Banatzaile martzial ahaltsuena da? 69 00:06:13,331 --> 00:06:16,834 Bai, ez du behin ere galdu. 70 00:06:16,918 --> 00:06:19,253 Jatetxe guztiek limurtu nahi dute. 71 00:06:19,337 --> 00:06:21,464 Milesker janariarengatik. 72 00:06:21,547 --> 00:06:22,924 Plazera neurea da. 73 00:06:23,508 --> 00:06:26,969 Gozo-gozoa dago! Aurten aingiren jatetxea ordezkatuko dugu. 74 00:06:27,053 --> 00:06:28,179 Bai! 75 00:06:32,100 --> 00:06:34,268 Zergatik ari zara zu ere jaten? 76 00:06:34,352 --> 00:06:36,354 Berdin dio, ez? Nori axola dio? 77 00:06:36,437 --> 00:06:38,314 Ba nire partez lehiatuko zara. 78 00:06:38,398 --> 00:06:39,774 Aprobetxategi hori. 79 00:06:39,857 --> 00:06:42,276 Emakumeak baino ezin dira lehiatu. 80 00:06:46,364 --> 00:06:49,283 IRABAZIZ GERO, RAMENA URTEBETEZ DOAN JANGO DUGU 81 00:06:49,867 --> 00:06:52,662 Kontxo, hau da hau neska bizia. 82 00:06:53,246 --> 00:06:56,624 Nire partea emango didazu, ezta? 83 00:07:00,294 --> 00:07:02,463 BANATZAILE LASTERKETA 84 00:07:03,297 --> 00:07:06,342 Kontxo, dotore jarri zara gero. 85 00:07:06,426 --> 00:07:08,219 Zuk uste? 86 00:07:08,302 --> 00:07:10,972 Aurten ere irabaztea espero dut, Akane. 87 00:07:11,055 --> 00:07:14,517 Aita, zure alabaz aprobetxatzen zaren azken urtea da. 88 00:07:15,268 --> 00:07:18,438 Dena den, ziur irabaziko duzula. Ezta, Akane? 89 00:07:19,313 --> 00:07:21,691 Ranma! Banekien parte hartuko zenuela. 90 00:07:21,774 --> 00:07:23,734 Baina denbora-pasa bakarrik. 91 00:07:23,818 --> 00:07:25,236 Shampoo. 92 00:07:26,446 --> 00:07:28,865 - Birramona. - Ulertu duzu? 93 00:07:28,948 --> 00:07:32,535 Aprobetxatu aukera Ranma zure senarra bihurtzeko. 94 00:07:32,618 --> 00:07:33,911 Bai, badakit. 95 00:07:35,955 --> 00:07:41,419 Proba ditzan gure jatetxeko banatze-teknika martzial bereziak. 96 00:07:42,211 --> 00:07:43,212 Atso zaharra? 97 00:07:46,090 --> 00:07:48,092 Amaitu da itxaronaldia. 98 00:07:48,176 --> 00:07:49,010 HAUTAGAIAK 99 00:07:49,093 --> 00:07:53,473 Has dadila emakume banatzaileen lasterketa martziala! 100 00:07:53,556 --> 00:07:56,434 Aurten neu nauzue komentarista gisa, 101 00:07:56,517 --> 00:07:58,936 Ichiro, Fûrinkan kazetaritza taldekoa. 102 00:07:59,020 --> 00:08:01,230 Irabazteko, lehen iritsi behar dute 103 00:08:01,314 --> 00:08:04,942 zozketa bidez aukeratutako helbidera. 104 00:08:05,026 --> 00:08:09,322 Araurik ez. Oztopatzea baimenduta dago eta garraiobide guztiek balio dute. 105 00:08:09,405 --> 00:08:12,658 Baina platera entregatzean, 106 00:08:12,742 --> 00:08:14,660 jangarria egon behar du! 107 00:08:15,495 --> 00:08:20,291 Eta orain, aurtengo lasterketako lehiakideak aurkeztuko dizkizuet. 108 00:08:20,374 --> 00:08:22,418 Usadiozko neska banatzailea: 109 00:08:22,502 --> 00:08:25,296 Tsuyuko Sarashina, Chojuan soba postukoa! 110 00:08:25,379 --> 00:08:29,300 Motordun lasterkari ausarta Mawaru Koguruma da, Buono pizzeriakoa! 111 00:08:29,884 --> 00:08:33,804 Daikanki ramen jatetxeko gazte trebe hasiberria, Ranma Saotome. 112 00:08:34,388 --> 00:08:37,725 Erregina garaiezina! Neska banatzaile martzial gorena! 113 00:08:37,808 --> 00:08:41,312 Aurten, Kabayoshi aingiren jatetxearen izenean, Akane Tendô! 114 00:08:41,395 --> 00:08:43,147 Eta azkenik, ezezagun bat: 115 00:08:43,231 --> 00:08:47,276 Kateme jatetxetik, abilezia ulergaitzdun gazte txinatarra, Shampoo! 116 00:08:48,236 --> 00:08:49,570 Zein polita den! 117 00:08:49,654 --> 00:08:51,781 Lehiakide gogor asko ditugu. 118 00:08:51,864 --> 00:08:55,409 Aurtengo lasterketa inoiz baino basatiagoa izango da! 119 00:08:55,493 --> 00:08:58,412 Bueno, aukera dezagun bidalketa-helbidea. 120 00:08:58,496 --> 00:09:00,998 Arai estiloko erruleta biraka ari da. 121 00:09:01,582 --> 00:09:05,419 Helbidea ausaz egokitu da! 122 00:09:05,503 --> 00:09:07,505 Eman buelta eta begiratu hara! 123 00:09:07,588 --> 00:09:12,635 Gure banatzaile ederrak zorioneko etxe horretara abiatuko dira. 124 00:09:12,718 --> 00:09:14,887 Lasterketa hastera doa. 125 00:09:21,352 --> 00:09:24,647 Araurik gabeko emakume banatzaileen lasterketa martzialak 126 00:09:24,730 --> 00:09:26,774 sekulako hasiera izan du! 127 00:09:27,358 --> 00:09:29,151 Ranma, apusturik bai? 128 00:09:29,777 --> 00:09:32,238 Nik irabaziz gero, zita bat izango dugu. 129 00:09:32,321 --> 00:09:33,155 Zita bat? 130 00:09:33,239 --> 00:09:36,867 Dena den, lasterketa gu bion arteko norgehiagoka bihurtuko da. 131 00:09:38,703 --> 00:09:40,871 Ez al duzu inor ahaztu? 132 00:09:40,955 --> 00:09:42,456 Nik irabaziko dut! 133 00:09:43,040 --> 00:09:46,711 Araurik gabeko lasterketa da eta nahi dudana egin dezaket. 134 00:09:52,758 --> 00:09:56,095 O, ez! Kutxaren barrualdea zerrikeria hutsa bihurtu da! 135 00:09:56,178 --> 00:09:58,639 Chojuaneko Tsuyuko Sarashina, kanporatua! 136 00:09:59,140 --> 00:10:00,725 Sekulakoa. 137 00:10:00,808 --> 00:10:02,184 Beldurgarria benetan. 138 00:10:02,268 --> 00:10:05,062 Herentziazko teknika sekretua da: Kutxa-Iraulketa. 139 00:10:05,146 --> 00:10:09,817 Nire suhigaia ere ez da aurkari Shampoorentzat. 140 00:10:11,110 --> 00:10:14,947 Harroputza! Zure trikimailurik gabe, asko aspertuko nintzateke. 141 00:10:15,031 --> 00:10:17,450 Irabazten badut, zita bat izango dugu, e? 142 00:10:17,533 --> 00:10:20,161 Zita bat edo nahi duzuna, konforme. 143 00:10:20,244 --> 00:10:21,579 Ranma! 144 00:10:28,294 --> 00:10:29,462 Bai zera! 145 00:10:29,962 --> 00:10:32,465 Itxaron, Ranma! Borrokatu nire aurka! 146 00:10:32,548 --> 00:10:35,676 Dedio, erraz erortzen da bi horien trikimailuetan. 147 00:10:35,760 --> 00:10:40,181 BANATZAILE LASTERKETAREN HELMUGA! 148 00:10:40,264 --> 00:10:43,517 Akane Tendô. Mototsdun neska. 149 00:10:44,143 --> 00:10:47,229 Nor izango da lehena nire besoetara jauzi egiten? 150 00:10:47,730 --> 00:10:49,899 Ezin dut ez bata ez bestea utzi! 151 00:10:49,982 --> 00:10:53,152 Baina irabazlearekin irten behar dut! 152 00:10:53,235 --> 00:10:56,113 Barka iezadazue! 153 00:10:59,116 --> 00:11:00,993 Zorionak! 154 00:11:01,077 --> 00:11:04,789 Zure etxea aukeratu dute lasterketako bidalketa-helbide gisa. 155 00:11:04,872 --> 00:11:05,998 Artaburua! 156 00:11:06,082 --> 00:11:08,292 Nork esan du zurekin irtengo naizela? 157 00:11:12,713 --> 00:11:16,050 Hain jasanezina al da zuretzat nirekin zita bat izatea? 158 00:11:16,634 --> 00:11:18,177 Baina zer diozu? 159 00:11:18,260 --> 00:11:21,263 Zita bat nahi baduzu, zatoz hona eta bota nire bola! 160 00:11:27,228 --> 00:11:28,437 Txantxa zen. 161 00:11:33,234 --> 00:11:34,652 Banekien nik. 162 00:11:36,612 --> 00:11:40,032 Banekien ez zenuela nirekin zitarik eduki nahi. 163 00:11:44,412 --> 00:11:47,790 Baina neska, ez dago negarrez hasteko arrazoirik! 164 00:11:59,343 --> 00:12:02,555 Katu bat! 165 00:12:14,692 --> 00:12:16,152 Zure senera itzuli zara? 166 00:12:16,736 --> 00:12:17,903 Ramena! 167 00:12:19,947 --> 00:12:21,532 Oraindik harrapa dezaket! 168 00:12:23,242 --> 00:12:24,243 Ez da bidezkoa! 169 00:12:24,326 --> 00:12:26,620 - Ramena! - Aizu, lagundu egin zaitut! 170 00:12:30,541 --> 00:12:31,625 Ui, gutxigatik! 171 00:12:33,169 --> 00:12:34,587 Ez duzu irabaziko! 172 00:12:37,047 --> 00:12:38,048 Zure eskaria! 173 00:12:38,132 --> 00:12:39,592 - Iritsi naiz! - Ni hao. 174 00:12:40,968 --> 00:12:43,763 Alajaina! Zer gertatu da? 175 00:12:43,846 --> 00:12:46,390 Sinestezina! Hirurak batera heldu dira. 176 00:12:46,474 --> 00:12:48,684 Zer egiten du Tatewakik hemen? 177 00:12:49,185 --> 00:12:50,186 Ez dakit. 178 00:12:52,813 --> 00:12:57,193 Banatzaile lasterketari amaiera handia emango diogu! 179 00:12:57,276 --> 00:12:59,320 Hirurak batera heldu direnez, 180 00:12:59,403 --> 00:13:02,907 berdinketa hausteko, azken froga berezi bat egingo dugu. 181 00:13:03,491 --> 00:13:06,076 Akane Tendô, mototsdun neska, 182 00:13:06,619 --> 00:13:08,496 banekien etorriko zinetela, 183 00:13:08,996 --> 00:13:13,125 baina ez nekien nigatik hain sentimendu sakonak zenituztela. 184 00:13:13,209 --> 00:13:15,753 - Baina, baina zu… - Pitzatuta zaude ala? 185 00:13:16,337 --> 00:13:18,547 Berdinketa hausteko, arau bakarra! 186 00:13:18,631 --> 00:13:21,842 Irabazteko, Kunô jaunak, hegan atera berri den gazteak, 187 00:13:21,926 --> 00:13:23,928 zuen platera jan behar du! 188 00:13:24,011 --> 00:13:24,887 - Zer? - Kaka! 189 00:13:24,970 --> 00:13:27,431 Has dadila azken txanda! 190 00:13:28,015 --> 00:13:29,517 Nik irabaziko dut! 191 00:13:30,184 --> 00:13:33,145 - Zu ere nirekin irten nahi duzu? - Zure ametsetan! 192 00:13:33,854 --> 00:13:35,898 Nire ramena jango duzu! 193 00:13:35,981 --> 00:13:38,567 Erabakita: zurekin irtengo naiz. 194 00:13:38,651 --> 00:13:40,611 Nik ez dizut halakorik eskatu. 195 00:13:40,694 --> 00:13:42,863 Ongi, ea ba. 196 00:13:44,281 --> 00:13:45,991 Tori, Tatewaki, aingira da. 197 00:13:46,075 --> 00:13:48,035 - Ongi, jango dut. - Ez horixe! 198 00:13:52,456 --> 00:13:55,459 Irabazi eta zita bat izango dut Ranmarekin! 199 00:13:55,543 --> 00:13:57,253 Ez zara gure tartean sartuko. 200 00:13:58,003 --> 00:14:01,257 Banatze-teknika martzial berezia: Tallarin Frijituen Erasoa! 201 00:14:01,340 --> 00:14:02,341 Zer? 202 00:14:02,424 --> 00:14:05,970 Ene! Tallarin horiek sugeak dirudite! 203 00:14:06,053 --> 00:14:09,640 Kateme jatetxekoak dira eta eskuz eginak daude. 204 00:14:09,723 --> 00:14:14,186 Aurpegira itsasten badira, akabo, ezingo dituzu kendu. 205 00:14:14,270 --> 00:14:16,272 Eta ito nahi ez baduzu… 206 00:14:22,444 --> 00:14:25,865 Mototsdun neska. Zure bizitza arriskatu duzu nigatik. 207 00:14:26,448 --> 00:14:31,370 Tallarinak jan eta salbatuko zaitut! 208 00:14:35,332 --> 00:14:37,710 Ranma! Azkar, jan tallarinak! 209 00:14:40,004 --> 00:14:41,922 Ez nuen gutxiago espero, Ranma… 210 00:14:43,966 --> 00:14:45,426 Zer gertatzen ari da? 211 00:14:54,226 --> 00:14:55,352 Non gaude? 212 00:14:59,899 --> 00:15:02,151 Ongi etorri kunôtarren lurpeko dojora. 213 00:15:02,943 --> 00:15:07,114 Hainbeste maite banauzue, baztertuak jota geratuko dira. 214 00:15:07,740 --> 00:15:10,117 Beraz, irtenbide bakarra dago. 215 00:15:10,200 --> 00:15:12,369 Hemen biziko gara elkarrekin… 216 00:15:14,747 --> 00:15:16,081 Neurea zara! 217 00:15:25,507 --> 00:15:27,343 Ranma, harrapa ezazu! 218 00:15:28,427 --> 00:15:30,596 Ez dut beste aukerarik. 219 00:15:31,180 --> 00:15:33,474 Miau. 220 00:15:47,905 --> 00:15:50,366 Akabo aingirak. Akane, kanporatua! 221 00:15:50,449 --> 00:15:53,619 Nola ausartzen zara? 222 00:15:56,455 --> 00:15:58,791 Zoaz hemendik lotsa-lotsa eginda. 223 00:16:06,590 --> 00:16:10,177 Aizu, Akane… 224 00:16:11,637 --> 00:16:13,138 Shampoo… 225 00:16:14,765 --> 00:16:16,558 Katu bihurtuko zaitut! 226 00:16:17,935 --> 00:16:19,103 Geldi! 227 00:16:19,186 --> 00:16:22,106 - Tatewaki, ura! - Nahi adina erabili ezazu. 228 00:16:33,409 --> 00:16:34,535 Hau poza! 229 00:16:34,618 --> 00:16:37,287 Ranma, ni babesten ari zara, ezta? 230 00:16:37,871 --> 00:16:39,248 Ranma, txotxoloa! 231 00:16:39,331 --> 00:16:41,792 Zergatik babesten duzu Shampoo? 232 00:16:41,875 --> 00:16:44,086 Nola zergatik? Baina…! 233 00:16:44,169 --> 00:16:47,131 Hiru neskak amodiozko tirabira batean daude! 234 00:16:47,214 --> 00:16:49,258 Ustekabeko norabidea hartu du honek! 235 00:16:52,302 --> 00:16:55,556 Goazen hemendik eta izan dezagun gure zita. 236 00:17:00,060 --> 00:17:03,522 Jainkoarren! Lasaituko zara? Zer kristo ari zara? 237 00:17:03,605 --> 00:17:05,983 Eta zu? Zergatik zaude Shampooren alde? 238 00:17:06,066 --> 00:17:08,819 Akaneri bazter egin diote. 239 00:17:10,320 --> 00:17:11,989 Lasaitu, neskak. 240 00:17:12,656 --> 00:17:14,742 Utzi nigatik borrokatzeari… 241 00:17:15,325 --> 00:17:17,578 Ez gara zugatik borrokatzen ari! 242 00:17:27,087 --> 00:17:31,258 Katu bat! 243 00:17:31,341 --> 00:17:32,342 Ai. 244 00:17:49,068 --> 00:17:51,779 Tallarinak galdu ditut! 245 00:17:52,279 --> 00:17:55,199 Hau zorigaiztoa! Ezingo dugu zita bat izan. 246 00:17:55,282 --> 00:17:56,825 Aizu, geldi. 247 00:17:59,620 --> 00:18:01,580 Tori, jantzi hau. 248 00:18:01,663 --> 00:18:03,415 Eta nirekin irtengo zara? 249 00:18:03,499 --> 00:18:04,500 Aizu, aski da. 250 00:18:07,669 --> 00:18:10,589 Ranma Saotome! 251 00:18:11,090 --> 00:18:15,010 Nola ausartzen zara nire etxean hain modu lotsagarrian jokatzera? 252 00:18:16,595 --> 00:18:18,097 Jainkozko zigorra! 253 00:18:20,766 --> 00:18:22,017 Tatewaki. 254 00:18:22,601 --> 00:18:23,602 Tori. 255 00:18:26,647 --> 00:18:29,024 Akane Tendô, milesker laguntzagatik. 256 00:18:30,234 --> 00:18:32,528 Banoa, lotsagabe zikina! 257 00:18:33,070 --> 00:18:34,488 Ixo! 258 00:18:34,571 --> 00:18:39,409 Gauzak konplikatu dira ez duzulako hau jan nahi. 259 00:18:40,285 --> 00:18:41,745 A zer txorakeria. 260 00:18:42,246 --> 00:18:46,375 Nik, Tatewaki Kunôk, ez nuke sekula zuk emandako zerbait jango! 261 00:18:46,875 --> 00:18:50,546 Ez al daki neska eta mutila pertsona bera direla? 262 00:18:50,629 --> 00:18:55,551 Hasteko, ramen umelaz desegingo naiz! 263 00:18:55,634 --> 00:18:57,553 Tori! 264 00:18:57,636 --> 00:18:59,513 Banatze-teknika berezia: 265 00:19:00,597 --> 00:19:02,141 Txotxongilo Giltza! 266 00:19:03,100 --> 00:19:05,853 Jan egingo duzu. 267 00:19:07,104 --> 00:19:09,148 Ez al zara ohartu, lerdoa? 268 00:19:09,731 --> 00:19:12,234 Besoak ezin mugitu arren, 269 00:19:12,734 --> 00:19:16,655 ahoa irekitzen ez badut, ezingo nauzu ramena jatera behartu! 270 00:19:18,574 --> 00:19:21,160 Ba ahoa zabal-zabalik daukazu. 271 00:19:21,243 --> 00:19:22,452 Ramena! Adi! 272 00:19:22,536 --> 00:19:25,914 Ramena Kunô jaunaren ahoan sartu da! 273 00:19:26,498 --> 00:19:28,458 Beraz, garailea… 274 00:19:28,542 --> 00:19:30,419 Hau nazka. 275 00:19:30,502 --> 00:19:33,046 O, ez! Hau hondamendia! Ez du jan! 276 00:19:33,130 --> 00:19:35,632 Horrek ez du balio! 277 00:19:38,594 --> 00:19:40,429 SAKATU 278 00:19:43,348 --> 00:19:44,766 Zer arraio? 279 00:19:50,397 --> 00:19:52,316 Baina zer gertatu da? 280 00:19:56,403 --> 00:19:58,989 - Zer? - Ur-zurrusta beroa? 281 00:20:19,134 --> 00:20:22,054 Zu ez al zara mototsdun neska? 282 00:20:25,432 --> 00:20:27,142 Zure mira izan dut! 283 00:20:27,726 --> 00:20:31,939 Ranma Saotome ur-zurrustatik irten da! 284 00:20:32,022 --> 00:20:35,108 Eta ramen pixka bat geratzen zaio! 285 00:20:35,192 --> 00:20:37,611 Baina, tira… 286 00:20:38,695 --> 00:20:42,407 Kunô jaunak jan egin behar du lasterketa irabazi nahi badu. 287 00:20:44,034 --> 00:20:45,619 Tori. 288 00:20:46,745 --> 00:20:48,747 Mototsdun neska. 289 00:20:53,460 --> 00:20:54,544 Jaten ari da. 290 00:20:56,505 --> 00:21:00,842 Azkenean, norgehiagoka amaitu da! 291 00:21:00,926 --> 00:21:03,679 Aurtengo banatzaile lasterketaren irabazlea 292 00:21:03,762 --> 00:21:07,683 Ranma Saotome da, Daikanki ramen jatetxeko lehiakidea! 293 00:21:09,184 --> 00:21:10,644 Aupa! 294 00:21:13,689 --> 00:21:16,608 Kunô jauna, zer moduz ramena? 295 00:21:16,692 --> 00:21:20,362 Gozo-gozoa. Maitasuna da gozagarririk onena. 296 00:21:20,946 --> 00:21:24,700 Zorionak garaipenagatik. Zein da ba zure sekretua? 297 00:21:25,284 --> 00:21:28,120 Maitasuna? 298 00:22:56,917 --> 00:23:01,922 Azpitituluak: Loinaz C. A.