1 00:00:19,979 --> 00:00:22,148 Zinpekoek erabakia hartu dute. 2 00:00:22,899 --> 00:00:24,901 Akusatua altxatuko da, mesedez? 3 00:00:26,944 --> 00:00:31,783 Kaliforniako estatua John Thomas Sweeneyren aurkako kausan, 4 00:00:31,783 --> 00:00:34,077 akusatua bigarren mailako hilketaz 5 00:00:34,077 --> 00:00:37,622 errugabetzat jotzen dugu zinpekook. 6 00:00:40,249 --> 00:00:43,628 Akusatua nahi gabeko hilketa 7 00:00:43,628 --> 00:00:47,507 erruduntzat jotzen dugu zinpekook. 8 00:00:51,135 --> 00:00:53,096 Zinpeko jaun-andreok, 9 00:00:53,096 --> 00:00:57,433 nire, abokatuen eta bi familien izenean, 10 00:00:57,433 --> 00:01:02,230 - eskerrik asko zuen zerbitzuagatik. - Gure familiaren izenean ez, epaile! 11 00:01:02,772 --> 00:01:06,109 Ez eman eskerrak gure familiaren izenean! 12 00:01:06,109 --> 00:01:09,737 Dunne jauna, epaian izango duzu hitz egiteko aukera. 13 00:01:09,737 --> 00:01:11,280 Beranduegi izango da! 14 00:01:11,823 --> 00:01:14,492 Gizon horrek gure alaba hil arte ito zuen. 15 00:01:14,492 --> 00:01:18,037 Kartzelan usteldu beharko luke. 16 00:01:18,037 --> 00:01:18,955 Dunne jauna. 17 00:01:18,955 --> 00:01:23,417 Eta zuk gizon honek emakumeen aurka erabilitako bortxakeriaren 18 00:01:23,417 --> 00:01:27,380 froga garrantzitsuak ezkutatu dizkiozu zinpeko epaimahaiari. 19 00:01:28,840 --> 00:01:32,927 Hilabeteak eman zituen nire alaba jotzen eta gero hil zuen. 20 00:01:34,095 --> 00:01:38,015 Ile-sortak errotik atera zizkion. 21 00:01:38,015 --> 00:01:39,308 Dunne jauna! 22 00:01:39,308 --> 00:01:43,980 Bost minutuz ito egin zuen! 23 00:01:43,980 --> 00:01:47,483 Nire alaba ito zenuen. Putakume halakoa! 24 00:01:47,483 --> 00:01:50,528 - Dunne jauna. Aguazil. - Ustel zaitez infernuan! 25 00:01:50,528 --> 00:01:56,159 Eta zuk nola egin dezakezu lo munstro hau defendatuz? 26 00:02:16,304 --> 00:02:17,388 Kaixo, pitxin. 27 00:02:17,388 --> 00:02:18,472 Kaixo. 28 00:02:19,432 --> 00:02:20,391 Zer moduz? 29 00:02:21,559 --> 00:02:23,060 Tira, ondo. 30 00:02:29,442 --> 00:02:31,694 Hemendik aterako naiz. Agintzen dizut. 31 00:02:34,447 --> 00:02:38,534 Epaiketaren prestaketa hasi da, eta Jill, nire abokatua, tira... 32 00:02:38,534 --> 00:02:40,453 Oso gogorra da. 33 00:02:41,829 --> 00:02:43,539 Aizu, nire gurasoek... 34 00:02:45,791 --> 00:02:48,044 ez dizute sinesten, Lyle. 35 00:02:49,629 --> 00:02:51,380 Harremana haustea nahi dute. 36 00:02:51,380 --> 00:02:52,340 Jamie... 37 00:02:53,716 --> 00:02:56,260 Ahaztu hori. Ez dakite nolako harremana dugun. 38 00:02:57,261 --> 00:03:00,139 Aizu, badakizu maite zaitudala. 39 00:03:01,057 --> 00:03:01,933 Ezta? 40 00:03:02,433 --> 00:03:06,812 Hau guztia atzean utzi nahi dut zuri merezi duzuna eman ahal izateko. 41 00:03:08,522 --> 00:03:11,734 Eta zure laguntza behar dut. 42 00:03:12,860 --> 00:03:13,778 Ados? 43 00:03:15,154 --> 00:03:17,782 At Close Range ikusi behar duzu. 44 00:03:18,532 --> 00:03:19,367 Zer? 45 00:03:20,368 --> 00:03:21,452 Filma edo ote da? 46 00:03:21,452 --> 00:03:24,830 Bai, Sean Penn eta Christopher Walkenena. 47 00:03:24,830 --> 00:03:26,624 Primerakoa da, joder. 48 00:03:26,624 --> 00:03:28,584 Benetan, ikusi beharko zenuke. 49 00:03:31,337 --> 00:03:33,172 Ados. Zergatik? 50 00:03:36,634 --> 00:03:38,261 Zerbait egin behar duzu. 51 00:03:40,263 --> 00:03:41,264 Zer? 52 00:03:41,264 --> 00:03:43,808 Esan nire aitak bortxatu zintuela. 53 00:03:44,850 --> 00:03:45,810 Zer? 54 00:03:46,435 --> 00:03:47,270 Ez! 55 00:03:48,145 --> 00:03:49,689 - Zergatik ez? - Egia ez delako. 56 00:03:50,940 --> 00:03:52,775 Badakit. Baina inork ez du jakingo. 57 00:03:52,775 --> 00:03:55,861 Ez du axola. Ezin dut horri buruz gezurra esan. 58 00:03:55,861 --> 00:03:58,447 Esan gainera etorri zitzaizula edo halako zerbait. 59 00:03:58,447 --> 00:04:00,241 Jainkoarren, joder! Ordainduko dizut. 60 00:04:00,241 --> 00:04:01,659 Zer esatea nahi duzu? 61 00:04:01,659 --> 00:04:04,745 Gogoratu behin armairuan entzerratuta aurkitu ninduzula. 62 00:04:07,581 --> 00:04:09,625 - Ez dut gogoratzen. - Bai horixe. 63 00:04:09,625 --> 00:04:12,044 Txakur-kakan iraulkatzera behartu ninduen, armairuan 64 00:04:12,044 --> 00:04:14,839 aurkitu ninduzun, eta amak tuper bat eman zidan komun gisa. 65 00:04:14,839 --> 00:04:18,217 - Ziur ni nintzela? - Bai. Nola ez duzu gogoratzen? 66 00:04:18,217 --> 00:04:19,927 Pistola bat eman nizula? 67 00:04:19,927 --> 00:04:22,763 Ez. Bat eskatu nizula, besterik ez. 68 00:04:23,264 --> 00:04:25,141 Aitaren oso beldur zinetelako? 69 00:04:25,141 --> 00:04:28,686 Bai, mehatxatu gintuelako eta geure bizitzagatik beldur ginelako, 70 00:04:28,686 --> 00:04:30,062 beraz, zuri eskatu genizun. 71 00:04:30,062 --> 00:04:32,189 - Ez. - Baina ezetz esan zenigun. 72 00:04:32,189 --> 00:04:34,400 Orain esaten ari naiz ezetz. Ez dut hori egingo. 73 00:04:34,400 --> 00:04:38,237 Zergatik ez? Hori gertatu zen. Gertatu zen, zalantzarik gabe. 74 00:04:38,237 --> 00:04:40,573 Gertatu zela gogoratu behar duzu, gertatu zen eta. 75 00:04:40,573 --> 00:04:45,244 Gutxienez, esan besteei gogoratzen duzula, gogoratzen baituzu, Brian! 76 00:04:45,870 --> 00:04:48,331 Tira, Brian! Zer ostia? 77 00:04:48,331 --> 00:04:51,709 Brian, gogoratzen duzu! Brian, gogoratzen duzu, ostia! 78 00:04:51,709 --> 00:04:53,210 Gogoratzen duzu, ostia! 79 00:04:54,462 --> 00:04:55,338 Barkatu. 80 00:05:05,181 --> 00:05:09,143 Ea ulertu dudan. Aitak zuen txakurra hil zuen. 81 00:05:09,143 --> 00:05:12,355 Bai. Gure hudoa hil zuen, eta aitak burua moztu zion. 82 00:05:13,814 --> 00:05:16,275 Eta nik izozkailuan aurkitu nuen. 83 00:05:16,275 --> 00:05:20,279 Galdera bati oker erantzunez gero, burua mahaiaren kontra jotzen zidan. 84 00:05:20,279 --> 00:05:23,157 Karranka egiten zidan. Ahatea bezala ibiltzen nintzela zioen. 85 00:05:25,368 --> 00:05:26,577 Iseka egiten zidan. 86 00:05:26,577 --> 00:05:28,120 Zer da modu onena...? 87 00:05:28,120 --> 00:05:30,206 Z... Z... Zer? 88 00:05:33,209 --> 00:05:36,921 Amak jotzen gintuen. Izugarria zen. Aiztoaz mehatxatzen gintuen. 89 00:05:36,921 --> 00:05:39,090 Nahiago nuke jaio izan ez bazinete! 90 00:05:43,094 --> 00:05:45,388 Badakizu zer? Gaurkoz, nahikoa. 91 00:05:47,848 --> 00:05:50,768 Kontua ez da istorio horiek sinesten ez ditudanik. 92 00:05:50,768 --> 00:05:56,107 Ez ditut sinesten berak kontatzen dituen moduan, ulertzen? 93 00:05:56,107 --> 00:06:01,362 Berarekin hitz egin nuen lehen aldian, unetxo bat behar izan nuen, 94 00:06:01,904 --> 00:06:06,242 baina ume ikaratu baten itxura hartu nion eta enpatia sentitu nuen. 95 00:06:06,242 --> 00:06:11,122 Baina, ez dakit zergatik, auzi-gelan beste norbaiti buruz aritzen da. 96 00:06:11,122 --> 00:06:12,790 Tira, badirudi... 97 00:06:13,833 --> 00:06:14,959 psikopata dela. 98 00:06:16,293 --> 00:06:19,588 Tira, nik aktore txarra esan behar nuen, baina jakina. 99 00:06:24,301 --> 00:06:25,136 Zera... 100 00:06:26,178 --> 00:06:28,431 Dena haren ideia izan zela uste duzu? 101 00:06:29,348 --> 00:06:34,728 Lylek istorio osoa asmatu eta Erik jokoari jarraitzeko konbentzitu zuela? 102 00:06:37,106 --> 00:06:39,108 Eta alderantziz balitz? 103 00:06:42,236 --> 00:06:46,991 Ez diot nik hori uste dudanik. Ozen hitz egiten ari naiz, besterik ez. 104 00:07:01,297 --> 00:07:04,216 "Lehengoan, telebistan ikusi zintudan, eta idatzi behar nuen. 105 00:07:04,216 --> 00:07:07,261 Badakit errugabea zarela, iragarlea naiz eta". 106 00:07:15,311 --> 00:07:17,813 "Neure burua aurkeztuko dut. Candy naiz, 107 00:07:17,813 --> 00:07:22,234 dibortziatuta nago, bi ume ditut eta bizitza osoa eman dut pisuarekin...". 108 00:07:25,112 --> 00:07:28,741 "Kaixo, Lyle. Sinesten dizudala esateko idazten dizut. 109 00:07:28,741 --> 00:07:31,202 Ezinezkoa da zuk dioten hori egin izana, 110 00:07:31,202 --> 00:07:34,079 edo, egin bazenuen, ziur arrazoi on bat zenuela. 111 00:07:34,705 --> 00:07:38,542 Zure begietan sumatu nuen ikusi zintudan lehen aldian. 112 00:07:38,542 --> 00:07:41,504 Ezer behar baduzu, edozer gauza, 113 00:07:41,504 --> 00:07:45,549 edo norbaitekin hitz egin nahi baduzu, niri deitu. 114 00:07:45,549 --> 00:07:47,760 Agur bero bat, Norma". 115 00:07:53,974 --> 00:07:57,520 Los Angelesko Konderri Espetxe Saretik deitzen dizu... 116 00:07:57,520 --> 00:07:58,812 Lyle Menendezek. 117 00:08:00,314 --> 00:08:01,315 Bai? 118 00:08:02,316 --> 00:08:04,777 Kaixo. Norma? 119 00:08:05,319 --> 00:08:07,947 Ai ama, ezin dut sinetsi hau gertatzea. 120 00:08:07,947 --> 00:08:10,449 Jamie eta biok ez geunden elkarrentzat eginak. 121 00:08:11,283 --> 00:08:14,537 Orain gauzak asmatzen ari da, zenbait gauza esateko eskatu niola dio. 122 00:08:14,537 --> 00:08:17,206 Honek argi uzten du pertsona batzuk... 123 00:08:17,206 --> 00:08:19,166 Pertsona batzuk txarrak direla. 124 00:08:20,209 --> 00:08:22,253 Bai. Baina zu ez. 125 00:08:24,380 --> 00:08:25,631 Neska-puska ahotsa duzu. 126 00:08:38,310 --> 00:08:39,311 Tonyren mira dut. 127 00:08:41,313 --> 00:08:43,983 Hemen zegoenean, ez zegoen deprimituta egoteko astirik. 128 00:08:45,025 --> 00:08:46,819 Zeren mira duzu gehien? 129 00:08:47,987 --> 00:08:49,280 Sexuarena ala... 130 00:08:51,156 --> 00:08:52,074 zerena? 131 00:08:53,909 --> 00:08:57,955 Gogoratzen esan nizula aitak... 132 00:09:01,917 --> 00:09:03,794 tipo batekin afera izan zuela? 133 00:09:06,213 --> 00:09:10,384 Aitak... zuek hiltzeko asmoa zuela esan zizuna? 134 00:09:10,384 --> 00:09:11,427 Bai. 135 00:09:15,014 --> 00:09:17,224 Hori ez zen gertatu. Nik... 136 00:09:21,979 --> 00:09:22,980 asmatu nuen. 137 00:09:26,066 --> 00:09:27,192 Asmatu nuen. 138 00:09:31,572 --> 00:09:32,948 Galde dezaket zergatik? 139 00:09:35,242 --> 00:09:36,744 Zergatik asmatu zenuen? 140 00:09:40,789 --> 00:09:41,624 Erik? 141 00:09:44,335 --> 00:09:46,962 Erik, Lylek hori asmatzeko esan zizun? 142 00:09:54,678 --> 00:09:57,681 Jakin behar dut Ozielen kontuarekin zer gertatzen den. 143 00:09:58,182 --> 00:09:59,975 Hutsune handia da istorioan. 144 00:09:59,975 --> 00:10:02,853 Zergatik ez nion aitaren sexu-abusuena kontatu? 145 00:10:02,853 --> 00:10:04,813 Ja. Hori da... Bai. 146 00:10:05,397 --> 00:10:07,107 Liburu bat idatzi ahal banu... 147 00:10:08,067 --> 00:10:09,318 Nire istorioa da. 148 00:10:09,318 --> 00:10:12,196 Azalduko nuke nolakoa izan den Lyle Menendez izatea. 149 00:10:12,196 --> 00:10:15,991 Inork ez luke kartzelara joatea merezi dudala esango. 150 00:10:15,991 --> 00:10:20,412 Lyle, ideia bikaina da hori. Idazten lagun niezazuke. 151 00:10:21,914 --> 00:10:25,376 Lyle, egun hori gogora dezazun behar dut. 152 00:10:25,376 --> 00:10:26,585 Zein egun? 153 00:10:27,336 --> 00:10:30,756 Azken eguna. Gurasoek bizirik eman zuten azken eguna. 154 00:10:31,340 --> 00:10:32,257 Bai, ados. 155 00:10:34,176 --> 00:10:35,219 Tenisean jokatu nuen. 156 00:10:38,597 --> 00:10:40,432 Baina gogoa beste nonbait nuen. 157 00:10:40,432 --> 00:10:43,102 Gurasoek hilko zintuztetela uste zenuelako. 158 00:10:43,102 --> 00:10:45,562 Ez, ziur nengoen hilko gintuztela. 159 00:10:46,480 --> 00:10:47,815 Kontua noiz zen. 160 00:10:47,815 --> 00:10:49,817 Horregatik zineten ontzi-txangoaren beldur. 161 00:10:49,817 --> 00:10:52,444 Bai, nik uste, kapitaina han egon ez balitz, 162 00:10:52,444 --> 00:10:54,655 orduan hilko gintuzten. 163 00:10:54,655 --> 00:10:58,242 Ziur aski, guri tiro egin, gu uretara bota eta ito ginela esango zuten. 164 00:10:58,242 --> 00:11:02,996 Baina, Lyle, benetan nahi dut igande hartan gertatutakoa azaltzea. 165 00:11:03,789 --> 00:11:04,707 Gertaeren... 166 00:11:06,083 --> 00:11:07,292 Gertaeren egunean. 167 00:11:07,292 --> 00:11:08,460 Bai, ados. 168 00:11:08,460 --> 00:11:09,795 Joan behar dugu. 169 00:11:09,795 --> 00:11:12,589 Non daude? Non ostia daude ama eta aita? 170 00:11:12,589 --> 00:11:15,634 Ez dakit. Behean, nik uste. Telebista piztuta dago. 171 00:11:15,634 --> 00:11:17,761 Goazen hemendik, ostia! 172 00:11:17,761 --> 00:11:20,931 Autoan elkartuko gara minutu bat barru. Egon lasai. 173 00:12:07,853 --> 00:12:08,854 Nora zoazte? 174 00:12:10,814 --> 00:12:13,275 - Zinemara goaz. - Ez horixe. 175 00:12:13,275 --> 00:12:14,943 Ez zarete etxetik irtengo. 176 00:12:14,943 --> 00:12:16,653 Zinemara joan nahi dugu. 177 00:12:16,653 --> 00:12:21,033 Hemen geratuko zarete. Eta, Erik, igo. 178 00:12:21,033 --> 00:12:23,285 Ez. Ez duzu anaia ukituko. 179 00:12:23,285 --> 00:12:25,496 Ez duzu anaia berriz ukituko, joder. 180 00:12:25,496 --> 00:12:30,000 Zure anaia nire semea da, nahi dudana egin dezaket berarekin. Kendu erditik! 181 00:12:30,542 --> 00:12:33,337 Eta zu besoak uztarturik geratuko zara! 182 00:12:33,337 --> 00:12:37,299 Ez niri hitz egin. Ez duzu niri ezer esateko eskubiderik! 183 00:12:37,299 --> 00:12:38,884 Familia suntsitu duzu. 184 00:12:44,681 --> 00:12:46,225 Kitty, goazen. 185 00:12:48,727 --> 00:12:49,728 Goazen. 186 00:13:00,155 --> 00:13:02,157 Zertarako sartuko ziren han? 187 00:13:02,157 --> 00:13:03,742 Armak hartzeko, nik uste. 188 00:13:03,742 --> 00:13:07,162 - Armak goian dituzte? - Ez dakit. Ikustera igoko gara? 189 00:13:08,539 --> 00:13:09,373 Tori. 190 00:13:12,376 --> 00:13:15,629 Ez dago astirik. Hartu eskopeta eta joan autora. 191 00:13:58,463 --> 00:14:01,800 Baina hori ez da gertatu zena, ezta? 192 00:14:01,800 --> 00:14:04,261 Ez, baina gu hori gertatuko zelakoan geunden. 193 00:14:04,261 --> 00:14:05,637 Ez dut sinesten. 194 00:14:05,637 --> 00:14:06,722 Zer? 195 00:14:09,683 --> 00:14:13,979 Zinpekoa banintz, zure hitz bakar bat ere ez nukeela sinetsiko. 196 00:14:13,979 --> 00:14:14,897 Ados. 197 00:14:14,897 --> 00:14:18,734 Hori kontatu zenidan lehen aldian, guztia berriz sentitu zenuen, 198 00:14:18,734 --> 00:14:20,694 beraz, nik ere bai. 199 00:14:20,694 --> 00:14:22,696 Hantxe nengoen zurekin. 200 00:14:23,405 --> 00:14:26,199 Baina, zerbaitengatik, aulki horretan esertzean, 201 00:14:26,199 --> 00:14:28,118 asmatzen ari zarela dirudi. 202 00:14:28,118 --> 00:14:32,122 - Istorioa ondo kontatu nahi dut. - Ahaztu istorioa. Nire lana da hori. 203 00:14:32,831 --> 00:14:37,461 Amari eskopeta jarri zenion aurpegian. Ezta? Zergatik egin zenuen hori? 204 00:14:40,547 --> 00:14:45,218 Suposatzen dut horrela sufritzeari utziko ziola uste genuelako. 205 00:14:45,218 --> 00:14:47,596 Ez, ez zara baserritarra, Lyle. 206 00:14:47,596 --> 00:14:49,806 Ama ez da zure urdanga baliotsua. 207 00:14:50,432 --> 00:14:52,893 Zergatik merezi zuen hiltzea? 208 00:14:55,812 --> 00:14:58,523 - Aitari gu bortxatzen utzi ziolako. - Bai! 209 00:14:59,191 --> 00:15:00,067 Eskerrik asko. 210 00:15:02,235 --> 00:15:09,076 Aitari zuek bortxatzen utzi ziolako. 211 00:15:09,785 --> 00:15:12,454 Atsekabe hori sentitu behar dut, Lyle. 212 00:15:12,454 --> 00:15:15,207 Zinpeko epaimahaiak hori sentitu behar du. 213 00:15:15,207 --> 00:15:21,129 Emakume horrek, zuen amak, aitari zuek bortxatzen utzi zion. 214 00:15:22,589 --> 00:15:24,549 Heriotza-zigorra jaso zenezakete. 215 00:15:24,549 --> 00:15:28,011 Erakutsi horrek nola sentiarazi zizun. 216 00:15:31,848 --> 00:15:34,685 Zera... Emozioak? 217 00:15:36,645 --> 00:15:37,604 Bai. 218 00:15:39,106 --> 00:15:41,108 Negar egin dezadan nahi duzu? 219 00:15:43,026 --> 00:15:44,361 Egin dezaket. 220 00:15:47,406 --> 00:15:48,365 Bai. 221 00:15:59,209 --> 00:16:01,044 Lagundu nahi nion, besterik ez. 222 00:16:04,923 --> 00:16:06,466 Izugarri maite nuen. 223 00:16:08,760 --> 00:16:10,804 Eta pena izugarria ematen zidan. 224 00:16:14,766 --> 00:16:17,185 Neuk aurkitu nuen haren suizidio-oharra. 225 00:16:20,480 --> 00:16:26,236 Beraz, ni nintzen amak bere buruari egin behar ziona benetan zekien bakarra. 226 00:16:29,990 --> 00:16:32,284 Eta aita utzi behar zuela esan nion. 227 00:16:34,536 --> 00:16:37,497 Dibortzioan haren alde egingo genuela. Nik... 228 00:16:39,082 --> 00:16:44,504 lagundu nahi niola. Princetonera itzuli eta nirekin bizi behar bazuen, ahal zuela. 229 00:16:46,882 --> 00:16:51,887 Eta hainbeste pilula puta hartzeari uzten lagunduko niola esan nion. 230 00:16:53,346 --> 00:16:55,348 Dena ondo joango zela esan nion. 231 00:16:55,348 --> 00:16:58,852 Dena ondo joatea nahi nuen, eta ni ez nengoen ondo. Gezurra esan nion, 232 00:16:58,852 --> 00:17:00,687 dena ez baitzihoan ondo. 233 00:17:00,687 --> 00:17:04,649 Baina maite nuen. Bera maite nuen, eta oraindik maite dut. 234 00:17:04,649 --> 00:17:05,901 Ama maite dut. 235 00:17:07,569 --> 00:17:08,862 Amatxo maite dut. 236 00:17:14,034 --> 00:17:15,368 Primeran, Lyle. 237 00:17:18,872 --> 00:17:19,998 Orain bai. 238 00:17:31,593 --> 00:17:33,887 AUTOPSIA-TXOSTENA 239 00:17:43,772 --> 00:17:45,899 1993KO UZTAILA 240 00:17:56,535 --> 00:17:59,538 ESPETXE-GARRAIOA EZ HURBILDU 241 00:18:07,838 --> 00:18:09,464 AUPA MENENDEZTARRAK 242 00:18:09,464 --> 00:18:11,091 MENENDEZ ANAIAK MAITE DITUGU 243 00:18:38,451 --> 00:18:39,828 GUAPOEGIAK HILTZAILEAK IZATEKO 244 00:18:39,828 --> 00:18:42,038 EZKONDU NIREKIN, LYLE! 245 00:19:20,577 --> 00:19:21,703 Bale. 246 00:19:23,788 --> 00:19:24,748 Abramson andrea. 247 00:19:29,836 --> 00:19:32,797 Lasai, letra handiz idatzita dago, irakurri ahal izateko. 248 00:19:32,797 --> 00:19:35,217 Ez naiz akusazioa bezainbeste luzatuko. 249 00:19:40,347 --> 00:19:41,389 Epaiketa honetan... 250 00:19:43,225 --> 00:19:45,477 Epaiketa honetan "nork" ez da kontua. 251 00:19:46,561 --> 00:19:50,148 "Zer", "noiz" eta "non" ez dira kontua. 252 00:19:51,191 --> 00:19:54,277 Epaiketa honetan "zergatik" da kontua. 253 00:19:55,278 --> 00:20:00,742 Zergatik hil zituzten gurasoak Erik eta Lyle Menendezek? 254 00:20:01,493 --> 00:20:02,953 Galdera bakuna da. 255 00:20:02,953 --> 00:20:05,413 Baina datozen asteetan eta hilabeteetan zehar 256 00:20:05,413 --> 00:20:08,458 50 lekuko eta aditu baino gehiagorengandik 257 00:20:08,458 --> 00:20:11,294 entzungo duzuen erantzuna 258 00:20:11,294 --> 00:20:14,714 ez da batere bakuna izango. 259 00:20:14,714 --> 00:20:20,095 Xehetasun ikaragarri eta eskandalagarrien bidez jabetuko zarete 260 00:20:20,095 --> 00:20:26,351 Jose Menendez semeez abusatu zuen 261 00:20:26,351 --> 00:20:28,270 sadiko perbertitua zela. 262 00:20:28,812 --> 00:20:34,276 Kitty Menendezek ere semeez abusatzeaz gozatzen zuela. 263 00:20:34,276 --> 00:20:40,407 Zer egin zuten mutiko hauek, haur hauek, horrelako abusuak merezi izateko? 264 00:20:40,407 --> 00:20:42,993 Zer egin zuten? 265 00:20:42,993 --> 00:20:46,162 Esango dizuet Erik eta Lyle zertaz diren errudun. 266 00:20:46,162 --> 00:20:48,623 Haiek torturatu zituzten ama eta aita 267 00:20:48,623 --> 00:20:52,127 maitatzeaz errudun dira. 268 00:20:53,003 --> 00:20:54,921 Beraz, Erikek eta Lylek 269 00:20:54,921 --> 00:20:59,384 ez zuten gurasoei tiro egitearen trantze latza 270 00:20:59,384 --> 00:21:03,805 ez maleziarengatik ez mendekuarengatik pasatu. 271 00:21:05,015 --> 00:21:09,644 Ez zuten luxuzko autoengatik ez arropa berriarengatik egin. 272 00:21:09,644 --> 00:21:11,563 Ez zuten diruarengatik egin. 273 00:21:13,356 --> 00:21:17,527 Bidezko defentsan egin zieten tiro. 274 00:21:19,696 --> 00:21:23,199 Maite zituzten ama eta aitari tiro egin zieten 275 00:21:23,199 --> 00:21:27,996 Jose eta Kitty Menendezek haiek lehenago ez hiltzeko. 276 00:21:35,337 --> 00:21:38,006 Ikuspuntu interesgarria, gero. 277 00:21:38,590 --> 00:21:43,428 A zer kointzidentzia Arnel Salvatierraren kausan 278 00:21:43,428 --> 00:21:46,139 defentsa bera erabili izana! 279 00:21:46,765 --> 00:21:49,642 Eta nahigabeko hilketa bakarrik leporatu zioten. 280 00:21:50,727 --> 00:21:52,937 Horregatik kontratatuko zintuzten. 281 00:21:55,440 --> 00:21:59,569 Egon. Hasteko, hori ez da haien defentsa izan. 282 00:21:59,569 --> 00:22:02,155 Errugabetzat aitortu dute bere burua. 283 00:22:03,073 --> 00:22:06,326 Ez zenuen sexu-abusuena asmatuko, ezta? 284 00:22:07,077 --> 00:22:09,454 Azkenekoan, horrek funtzionatu zuen eta. 285 00:22:14,751 --> 00:22:16,211 Badakizu zer, Dominick? 286 00:22:17,003 --> 00:22:20,006 Izugarri sentitzen dut zure alabari gertatutakoa. 287 00:22:20,006 --> 00:22:24,219 Tipo horrek ez zuen libre geratu behar. Nigatik balitz, ez zen libre geratuko. 288 00:22:24,219 --> 00:22:27,347 Baina zerbait eman zizula konturatu beharko zenuke. 289 00:22:27,347 --> 00:22:31,309 Ibilbide bat eta ikuspuntu puta bat eman zizun. 290 00:22:33,561 --> 00:22:36,314 Eskerrak eman behar zenizkioke horregatik. 291 00:22:37,440 --> 00:22:39,859 Hala ere, agian benetan uste zuten 292 00:22:39,859 --> 00:22:41,861 gau hartan haien bizitzak arriskuan zeudela 293 00:22:41,861 --> 00:22:44,447 eta gurasoek haiek hilko zituztela. 294 00:22:45,782 --> 00:22:49,744 Ai, bidezko defentsaren teoria akastuna, betiko leloa. 295 00:22:49,744 --> 00:22:54,374 Tira, laztana, badut etxe bat San Andresko failatik gertu 296 00:22:54,374 --> 00:22:55,708 eta saldu nahi dizut. 297 00:22:56,626 --> 00:22:58,002 A zer istorioa! 298 00:22:58,753 --> 00:23:00,255 Greziar tragedia da. 299 00:23:00,255 --> 00:23:04,259 Urtetan zehar abusuak jaso dituzten eta bere bizitzengatik 300 00:23:04,259 --> 00:23:07,720 beldur diren anaia oinazetuek gurasoak hiltzen dituzte 301 00:23:07,720 --> 00:23:11,307 etsi-etsiko berezko defentsan. 302 00:23:11,307 --> 00:23:17,063 Gainera, istorioa zentzugabea da oso eta hutsunez beteta dago. 303 00:23:17,689 --> 00:23:21,776 Josek eta Kittyk igande hartan semeak hiltzeko asmoa bazuten, 304 00:23:21,776 --> 00:23:26,197 zergatik gonbidatu zuen Kittyk bere laguna Karen Wiere etxera 305 00:23:26,197 --> 00:23:29,242 gau hartan bridgean jokatzeko? 306 00:23:29,742 --> 00:23:33,872 Peter eta biok Santa Barbaratik berandu bazatozte ere, guri deitu. 307 00:23:33,872 --> 00:23:35,748 Agian hala ere etor zaitezkete. 308 00:23:35,748 --> 00:23:39,961 Eta benetan ote ziren Lyle eta Erik 309 00:23:39,961 --> 00:23:43,756 ontzi-txangoan gurasoek haiek hilko zituzten beldur? 310 00:23:43,756 --> 00:23:45,967 Prest marrazoak harrapatzeko? 311 00:23:46,509 --> 00:23:49,929 Ontzian hiru pertsona gehiago zeuden. 312 00:23:49,929 --> 00:23:52,348 Ez zen txango pribatua izan behar? 313 00:23:53,850 --> 00:23:58,104 Eta ba al zenekiten Kittyk eta Josek Princetonera joan behar zutela 314 00:23:58,104 --> 00:23:59,689 hil zituzten aste berean 315 00:23:59,689 --> 00:24:05,278 Lyleri erosi zioten etxebizitza berria altzariz hornitzeko 316 00:24:05,278 --> 00:24:10,200 eta, beraz, agian ez zutela semeak hiltzeko asmorik? 317 00:24:10,200 --> 00:24:14,996 Kitty Menendezek Eriken unibertsitateko inskripzioa betetzen ibili zen 318 00:24:14,996 --> 00:24:16,831 hil zituzten gauean. 319 00:24:16,831 --> 00:24:19,083 Tira, argudioaren mesedetan, 320 00:24:19,083 --> 00:24:23,171 demagun Lylek eta Erikek gurasoak berezko defentsan hil zituztela 321 00:24:23,171 --> 00:24:25,673 bere bizitzengatik beldur zirelako. 322 00:24:26,549 --> 00:24:30,595 Orduan, ez liokete poliziari deituko egia kontatzeko? 323 00:24:31,638 --> 00:24:36,601 Ez lukete aitortuko eta ez lituzkete urtetan zehar ezkutatu dituzten 324 00:24:36,601 --> 00:24:38,895 familia-sekretu lazgarri guztiak kontatuko? 325 00:24:40,104 --> 00:24:41,731 Ez lukete jokatuko 326 00:24:41,731 --> 00:24:46,736 egindakoagatik apur bat ere errudun sentituko balira bezala? 327 00:24:47,904 --> 00:24:51,032 Baina ez, ez zen hori gertatu. 328 00:24:51,032 --> 00:24:52,617 Zer egin zuten, ordea? 329 00:24:54,369 --> 00:24:58,206 Hasieratik gezurra esan zuten. 330 00:24:59,666 --> 00:25:03,878 Egingo...? Ziur egin dezakezula? Jabetu egingo dira. 331 00:25:03,878 --> 00:25:06,172 Ez dira jabetuko, ostia, Erik! 332 00:25:06,172 --> 00:25:07,966 Aizu. 333 00:25:08,591 --> 00:25:12,178 - Egin dezakegu. - Egingo dugu, ostia. 334 00:25:12,178 --> 00:25:14,764 - Egin dezakegu. - Bai, egingo dugu, ostia! 335 00:25:14,764 --> 00:25:16,891 - Asko maite zaitut. - Nik ere bai. 336 00:25:16,891 --> 00:25:18,643 Asko maite zaitut, E, bale? 337 00:25:19,727 --> 00:25:21,312 Ez izorratu, ados? 338 00:25:30,446 --> 00:25:31,864 Beverly Hillseko Larrialdiak. 339 00:25:31,864 --> 00:25:33,658 Nire gurasoak hil dituzte. 340 00:25:33,658 --> 00:25:37,203 Gezur bat bestearen atzetik esan zuten 341 00:25:37,203 --> 00:25:43,042 eta, nik dakidala, gutxienez 50 aldiz esan dute gezurra. 342 00:25:43,042 --> 00:25:47,630 Jendeari, lagunei, senideei eta prentsari gezurra esan zioten. 343 00:25:47,630 --> 00:25:52,343 Eta gero gezurra esan zuten herentziaren bere zatia jasoko zutela bermatzeko. 344 00:25:52,343 --> 00:25:56,973 Eta senideek testigatutakoa? Jose zakarra zela esan zuten, 345 00:25:56,973 --> 00:25:59,642 etxe hartan bizitzea amesgaiztoa zela. 346 00:25:59,642 --> 00:26:02,353 Anaia oso posesiboa izan zitekeen. 347 00:26:03,896 --> 00:26:07,984 - Lylek ezin zuen bere iritzirik eman. - Eta Eriki dagokionez? 348 00:26:08,943 --> 00:26:11,487 Ahultzat zuen, sentiberegitzat. 349 00:26:12,196 --> 00:26:16,075 Menendez abizena eramatea merezi ez zuela esaten zion. 350 00:26:16,784 --> 00:26:20,538 Batzuetan gauzak egiten zituen berari min eman eta negarrarazteko. 351 00:26:20,538 --> 00:26:23,041 Gero iseka egiten zion "marikoia" deituz. 352 00:26:25,585 --> 00:26:27,253 Bera gogortu nahi zuen. 353 00:26:28,338 --> 00:26:31,758 Gutxi gorabehera zenbat uda eman zenituen lehengusuekin? 354 00:26:31,758 --> 00:26:33,051 Zortzi uda. 355 00:26:33,051 --> 00:26:36,679 Eta, lehengusuekin emandako uda horietan zehar, 356 00:26:36,679 --> 00:26:39,932 inoiz ikusi zenuen sexu-abusuen zantzurik? 357 00:26:39,932 --> 00:26:42,352 Ez, zuzenean ez. 358 00:26:42,352 --> 00:26:47,523 Baina banekien Lyle eta Erik aitarekin dutxatzen zirela 359 00:26:47,523 --> 00:26:48,983 tenis-klaseak eta gero. 360 00:26:49,567 --> 00:26:53,071 Eta, Josek bata edo bestea bere gelan sartu bezain laster, 361 00:26:53,071 --> 00:26:54,697 atea kisketaz ixten zuen. 362 00:26:54,697 --> 00:26:58,951 Eta Kittyk argi uzten zidan ezin nintzela pasillo hartatik pasatu. 363 00:26:59,827 --> 00:27:01,788 Begira, onartzen dut. 364 00:27:01,788 --> 00:27:05,583 Ez zen erraza izango menendeztarren etxean haztea. 365 00:27:06,501 --> 00:27:12,215 Baina ba al dago hemen txikitan nolabaiteko abusurik jaso ez duen norbait? 366 00:27:12,215 --> 00:27:16,511 Gaur egungo balioen arabera, neuk ere adingabeen abusua jaso nuen. 367 00:27:16,511 --> 00:27:19,430 Aitak inolako errukirik gabe jotzen ninduen 368 00:27:20,139 --> 00:27:22,975 uhalekin, pertxekin edo zaldiz ibiltzeko gerrikoekin. 369 00:27:23,559 --> 00:27:27,563 Entzumena partzialki galdu nuen haren jipoi baten ondorioz. 370 00:27:28,773 --> 00:27:31,025 Berak ere uste zuen marikoia nintzela. 371 00:27:33,611 --> 00:27:35,279 Baina ez nuen hil. 372 00:27:35,279 --> 00:27:39,992 Usadio zaharrean egin nuen ihes. Etxetik joan eta neure bizitza hasi nuen. 373 00:27:39,992 --> 00:27:43,246 Baina, Nick, zuk ez zenuen sexu-abusurik jaso. 374 00:27:44,580 --> 00:27:46,958 Ezta Menendez anaiek ere. 375 00:27:46,958 --> 00:27:49,961 Ez Lylek ez Erikek inoiz ez zioten 376 00:27:49,961 --> 00:27:53,548 Jerome Ozieli sexu-abusuak jaso zituztenik esan. 377 00:27:53,548 --> 00:27:57,260 Omisio larria da hori. 378 00:27:57,260 --> 00:28:01,139 Gurasoak hil dituzula aitortzen baduzu, 379 00:28:01,139 --> 00:28:03,766 zergatik ez kontatu egia osoa? 380 00:28:03,766 --> 00:28:07,103 Orduan, gezurra dela uste duzu? Guztia asmatu dutela? 381 00:28:07,729 --> 00:28:11,190 Hitz egin dudan menendeztarren senide baten arabera... 382 00:28:11,190 --> 00:28:12,817 Zein senide? 383 00:28:12,817 --> 00:28:15,153 Barkatu, Linda, nire iturriak babestu behar ditut. 384 00:28:16,654 --> 00:28:19,115 Baina, haren arabera, 385 00:28:19,657 --> 00:28:23,369 anaiek sexu-abusuen kontua asmatu zuten 386 00:28:23,369 --> 00:28:29,459 parrizidio eta intzestuari buruzko hainbat liburu irakurriz gero. 387 00:28:29,459 --> 00:28:32,754 Liburu horiek, zinpekoak abusuak jaso zituztela konbentzitzeko 388 00:28:32,754 --> 00:28:35,590 beharko zituzten xehetasun guztiak emango zizkieten. 389 00:28:35,590 --> 00:28:38,760 Eta, Leslieren ikuspuntutik, 390 00:28:39,677 --> 00:28:43,347 sexu-abusuen kontua erabilgarria ere litzateke 391 00:28:43,347 --> 00:28:45,767 arreta desbideratzeko... 392 00:28:47,810 --> 00:28:50,313 Eriken sexualitatetik. 393 00:28:52,356 --> 00:28:56,778 Egon. Esan nahi duzu Erik...? 394 00:28:57,361 --> 00:28:59,530 Ea, lehengoan hizketan aritu nintzen 395 00:28:59,530 --> 00:29:04,202 nire bazkalordu-kide berri gogokoenarekin, Pam Bozanichekin, eta esan zuen... 396 00:29:04,202 --> 00:29:06,370 Guztiek dakite Erik gay dela. 397 00:29:06,370 --> 00:29:09,415 Inor aipatu nahi ez duen ageriko sekretua da. 398 00:29:09,415 --> 00:29:11,793 Nire taldeak badaki, defentsak badaki... 399 00:29:11,793 --> 00:29:14,504 Baina, auzitegian iradokitzen den bakoitzean, 400 00:29:14,504 --> 00:29:17,715 Leslie zoro moduan jartzen da. 401 00:29:17,715 --> 00:29:19,884 Zergatik uste duzue gay dela? 402 00:29:19,884 --> 00:29:23,638 Beste preso batzuengandik felazioak jaso dituela jakin dugu. 403 00:29:26,265 --> 00:29:30,019 Horrek ez zaitu gay bihurtzen, popular baizik. 404 00:29:30,019 --> 00:29:35,900 Eta argazkilari gay batek argazki homoerotiko samarrak egin zizkion. 405 00:29:37,443 --> 00:29:39,445 Ados, agian Erik gay da, 406 00:29:39,445 --> 00:29:42,156 baina armairuan geratzeak ez zaitu hiltzaile bihurtzen. 407 00:29:42,156 --> 00:29:44,242 Pertsona txar ere ez zaitu bihurtzen. 408 00:29:46,369 --> 00:29:48,120 Ez horixe. 409 00:29:51,082 --> 00:29:52,583 Baina beharbada 410 00:29:53,960 --> 00:29:58,256 anaiak sekretu sakon eta ilunago bat ezkutatzen ari ziren. 411 00:30:00,550 --> 00:30:05,596 Joserekin zerikusirik ez zuen sekretu bat. 412 00:30:06,848 --> 00:30:10,601 Eta beharbada hori zen Kittyk zekien sekretua. 413 00:30:13,104 --> 00:30:15,940 Erik! Zenbat aldiz esan dizut? 414 00:30:15,940 --> 00:30:19,026 Ez utzi teniseko galtza izerdituak lurrean. 415 00:30:19,026 --> 00:30:21,362 Etxe osoa kirastuko duzu! 416 00:30:36,002 --> 00:30:39,589 Nick, Lylek eta Erikek 417 00:30:39,589 --> 00:30:44,343 sexu-harremanak izaten zituztela esaten ari zara? 418 00:30:45,970 --> 00:30:48,097 Transferentziaren ideia da. 419 00:30:49,348 --> 00:30:52,476 Errazagoa da Joseri sexu-abusuak leporatzea 420 00:30:52,476 --> 00:30:56,022 benetako intzestu-harremana onartzea baino. 421 00:30:56,022 --> 00:30:57,899 Adostasunezkoa dena. 422 00:30:59,483 --> 00:31:02,945 Imajinatu zelako errua eta lotsa sentituko lukete anaiek 423 00:31:02,945 --> 00:31:05,323 bere sekretua jakingo balitz. 424 00:31:06,949 --> 00:31:12,079 Eta agian inoiz ezagutzera ez emateko hilko zituzten gurasoak. 425 00:31:13,873 --> 00:31:19,170 Begira, esan nahi dudana da, gertatu zitzaienagatik ere, 426 00:31:19,170 --> 00:31:22,256 Lylek eta Erikek barkamena jasotzeko eskubiderik ez dutela. 427 00:31:22,757 --> 00:31:26,844 Lesliek eta bere taldeak uste dute, arreta gertaeretatik desbideratuz, 428 00:31:26,844 --> 00:31:30,097 froga jakin batzuk auzitegitik kanpo mantenduz, 429 00:31:30,097 --> 00:31:34,310 gu lege-hipotesi xelebreekin nahasiz, 430 00:31:34,310 --> 00:31:35,770 gupida nahikoa piztuz 431 00:31:35,770 --> 00:31:40,441 eta haiek Charles Dickensen nobela batetik ateratako koitadu gisa irudikatuz gero, 432 00:31:40,441 --> 00:31:41,859 guk amua irentsiko dugula 433 00:31:41,859 --> 00:31:45,863 eta haiek Lesliek merezi dutela uste duen Hollywood erako amaiera izango dutela. 434 00:31:46,614 --> 00:31:52,453 Baina norbait bihozgabeki hiltzen duzunean... 435 00:31:56,707 --> 00:32:01,212 ez luke axola izan behar haurtzaro zorigabea izan izanak. 436 00:32:02,380 --> 00:32:06,008 Zigorra jaso beharko zenuke legearen pisu guztiarekin. 437 00:32:06,008 --> 00:32:10,221 Horixe da Menendez anaiek merezi duten amaiera. 438 00:32:10,221 --> 00:32:15,393 Eta, justiziaren onerako, 439 00:32:17,311 --> 00:32:19,355 amaiera hori jasotzea espero dut. 440 00:32:27,321 --> 00:32:30,992 Dunne jauna, bagoaz. Ezer gehiago behar duzu? 441 00:32:33,911 --> 00:32:35,079 Nola duzu izena? 442 00:32:35,746 --> 00:32:37,373 Paul. Paul D'Emilio. 443 00:32:38,124 --> 00:32:43,671 Ea, Paul, hemen badago ukitu ez dudan tiramisu zati bat. 444 00:32:44,255 --> 00:32:45,881 Ez nuke alferrik galtzerik nahi. 445 00:32:46,465 --> 00:32:47,383 Jan nahi nuke, 446 00:32:47,383 --> 00:32:51,846 baina argazki-saioa dut bihar eta alkandorarik gabe joan behar omen dut. 447 00:32:53,556 --> 00:32:57,226 Zelako sakrifizioak egiten ditugun gure bokazioarengatik! 448 00:33:02,773 --> 00:33:06,193 Dunne jauna, esan nahi nizun 449 00:33:06,986 --> 00:33:10,281 zure alabari gertatutakoa izugarri sentitzen dudala. 450 00:33:11,157 --> 00:33:13,075 Poltergeist en ederki aritu zen. 451 00:33:14,410 --> 00:33:16,662 Nire film gogoenetariko bat zen txikitan. 452 00:33:17,246 --> 00:33:18,789 Aspaldi ez dut ikusi. 453 00:33:21,292 --> 00:33:23,169 Ez naiz ikustera ausartzen. 454 00:33:28,132 --> 00:33:31,552 Zer arraio. Pare bat tiramisu mokaduk ez naute hilko. 455 00:33:32,178 --> 00:33:35,014 Goizean gimnasiora joango naiz saioa baino lehen. 456 00:33:35,723 --> 00:33:36,724 Eser naiteke? 457 00:33:36,724 --> 00:33:38,184 Bai, noski. 458 00:33:42,563 --> 00:33:45,983 Suposatzen dut umerik ez duzula. 459 00:33:46,859 --> 00:33:49,028 Oraindik ez. Egunen batean, agian. 460 00:33:49,820 --> 00:33:54,366 Emazte ohiak eta biok bi alaba izan genituen Dominique baino lehen, 461 00:33:55,659 --> 00:33:57,787 baina biak haurrak izanda hil ziren, 462 00:33:59,872 --> 00:34:04,794 beraz, Dominique gure mirari bihurtu zen, 463 00:34:05,920 --> 00:34:06,962 gure aingeru, 464 00:34:08,964 --> 00:34:11,634 eta beti pentsatu genuen berak hobiratuko gintuela. 465 00:34:13,260 --> 00:34:15,805 Horrela izan behar luke, ezta? 466 00:34:29,193 --> 00:34:32,530 Ziur nengoen 467 00:34:32,530 --> 00:34:35,825 hori izango zela 468 00:34:36,408 --> 00:34:38,285 oinazealdi osoko... 469 00:34:40,371 --> 00:34:42,289 gure bizitzako unerik gogorrena. 470 00:34:43,541 --> 00:34:45,000 Baina oker nenbilen. 471 00:34:46,293 --> 00:34:51,215 Askoz gogorragoa izan zen John Sweeneyren epaiketan 472 00:34:51,215 --> 00:34:55,719 defentsa bera biktima bihurtzen saiatzen ikustea. 473 00:34:55,719 --> 00:34:57,054 Zenbat urte zenituen? 474 00:34:58,389 --> 00:34:59,765 Bost edo. 475 00:35:00,808 --> 00:35:04,562 Gogoratzen dut aita mozkor eta sutan zegoela 476 00:35:04,562 --> 00:35:07,690 eta amari lepoa estutu ziola. 477 00:35:09,108 --> 00:35:11,360 Hilko zuen beldur nintzen. 478 00:35:12,486 --> 00:35:14,613 Inoiz izan zen bortitza zurekin? 479 00:35:15,489 --> 00:35:16,407 Bai. 480 00:35:17,533 --> 00:35:18,742 Askotan. 481 00:35:20,411 --> 00:35:22,121 Abusua amaigabea zen. 482 00:35:22,121 --> 00:35:24,999 Nik esango dizut abusua zer den. 483 00:35:28,002 --> 00:35:34,008 Dominique bost minutuz ito zuen. 484 00:35:36,927 --> 00:35:37,887 Nire alabak 485 00:35:39,680 --> 00:35:40,681 aurka egin zion... 486 00:35:42,725 --> 00:35:45,436 bost minutuz. 487 00:35:46,103 --> 00:35:50,357 Kabroiak aitortu ere egin zuen hemen, zelaian. 488 00:35:50,357 --> 00:35:54,195 Hil dut. Neure burua hiltzen saiatu naiz. 489 00:36:03,454 --> 00:36:06,123 Hiru urte eta erdi eman zituen kartzelan. 490 00:36:08,000 --> 00:36:10,628 Chef lana aurkitu zuen Santa Monican. 491 00:36:12,213 --> 00:36:15,049 Hori ez da justizia. 492 00:36:15,716 --> 00:36:16,926 Ez, ez horixe. 493 00:36:18,719 --> 00:36:24,141 Horregatik inoiz ez dut defentsa-abokatuek diotena sinesten. 494 00:36:25,392 --> 00:36:29,355 Gezurra esan, engainatu, lapurtu... Edozer egiten dute irabazteko. 495 00:36:30,231 --> 00:36:35,653 Horrek benetako biktimen oroimena zikintzea ekartzen badu ere. 496 00:36:37,154 --> 00:36:42,201 Haiek bigarren aldiz hiltzea bezala da. 497 00:36:49,792 --> 00:36:51,585 Zer moduz tiramisua? 498 00:36:52,211 --> 00:36:54,213 Argi dago gozo-gozoa zegoela. 499 00:36:55,381 --> 00:36:56,465 Argi dago. 500 00:37:04,807 --> 00:37:07,685 Gera naiteke, nahi baduzu. 501 00:37:16,735 --> 00:37:18,237 Berandu da, Paul. 502 00:37:18,946 --> 00:37:24,576 Eta bihar Lyle Menendezek deklaratuko du. 503 00:37:27,329 --> 00:37:30,040 Baina eskerrik asko entzuteagatik. 504 00:37:31,750 --> 00:37:33,585 Eta zorte on argazki-saioan. 505 00:38:03,907 --> 00:38:07,036 ESPETXE-GARRAIOA EZ HURBILDU 506 00:38:15,419 --> 00:38:17,796 Defentsak Joseph Lyle Menendezi deitzen dio. 507 00:38:18,297 --> 00:38:19,757 Igo eskuineko eskua. 508 00:38:20,299 --> 00:38:24,636 Tinko eta zinez baieztatzen duzu Jainkoaren aurrean zure aitorpenean egia, 509 00:38:24,636 --> 00:38:28,265 egia osoa eta egia baino ez duzula esango? 510 00:38:28,807 --> 00:38:30,476 - Bai. - Eseri, mesedez. 511 00:38:38,817 --> 00:38:42,154 Zure gurasoak Mary Louise Menendez eta Jose Menendez ziren? 512 00:38:42,154 --> 00:38:43,113 Bai. 513 00:38:43,864 --> 00:38:45,407 Gurasoak maite zenituen? 514 00:38:46,867 --> 00:38:47,785 Bai. 515 00:38:48,369 --> 00:38:50,371 Eta, 1989ko abuztuaren 20an, 516 00:38:50,371 --> 00:38:53,332 anaiak eta biok gurasoak hil zenituzten? 517 00:38:55,584 --> 00:38:56,460 Bai. 518 00:38:56,960 --> 00:38:58,879 Zergatik hil zenituzten? 519 00:38:59,838 --> 00:39:01,590 Beldur ginelako. 520 00:39:03,092 --> 00:39:06,929 Gogoratzen duzu aitari oso hurbiletik tiro egin izana? 521 00:39:07,638 --> 00:39:11,350 Hala egin omen nuen. Ez dut gogoratzen. Argazkia gogoratzen dut. 522 00:39:11,892 --> 00:39:15,437 Hemen ikusi zenuena? Aitak buruan zuen zauriaz ari zara? 523 00:39:18,482 --> 00:39:20,818 Arma muniziorik gabe geratu zitzaizun? 524 00:39:23,278 --> 00:39:24,113 Bai. 525 00:39:24,947 --> 00:39:27,991 Ezer berri jakin zenuen amaz une hartan? 526 00:39:27,991 --> 00:39:30,786 Ezer ikusi edo entzun ote zenuen? 527 00:39:31,412 --> 00:39:37,334 Aitaren atzean mugitzen ikusi nuen. Mugitzen ari zela zirudien. 528 00:39:39,586 --> 00:39:40,712 Eta... 529 00:39:42,172 --> 00:39:45,217 arma berriz kargatu nuen. 530 00:39:46,301 --> 00:39:47,553 Berriz kargatu zenuen? 531 00:39:49,555 --> 00:39:50,931 - Bai? - Bai. 532 00:39:52,307 --> 00:39:54,852 Eta zer egin zenuen kargatu ondoren? 533 00:40:02,734 --> 00:40:09,032 Besoa luzatu eta hurbiletik egin nion tiro. 534 00:40:15,914 --> 00:40:19,626 Lyle, jo dezagun atzera, sei urte zenituenera. 535 00:40:19,626 --> 00:40:23,589 Aitak zuri eta anaiari argazkiak egiten zizkizuen? 536 00:40:24,965 --> 00:40:25,799 Bai. 537 00:40:25,799 --> 00:40:30,345 Epaile jauna, lekukoari ozenago hitz egiteko eskatuko diozu? 538 00:40:30,971 --> 00:40:34,683 Bai. Menendez jauna, axola ez badizu, hurbildu mikrofonora. 539 00:40:36,018 --> 00:40:37,352 Barkatu, epaile jauna. 540 00:40:42,274 --> 00:40:46,612 Menendez jauna, gutun-azal honek dio: "Eriken seigarren urtebetetzea". 541 00:40:50,908 --> 00:40:53,410 - Argazki hau ezaguna zaizu? - Ni naiz. 542 00:40:53,911 --> 00:40:54,912 Eta hau? 543 00:40:57,080 --> 00:40:58,207 Hori anaia da. 544 00:40:58,707 --> 00:41:02,127 - Anaiak duen marka antzematen duzu? - Jaiotza-marka. 545 00:41:02,127 --> 00:41:04,463 Jaiotza-marka marroia. 546 00:41:05,005 --> 00:41:08,300 Eta, aitak horrelako argazkiak egiten zituenean, 547 00:41:10,469 --> 00:41:14,681 zuen aurpegiak ateratzen zituen? 548 00:41:16,266 --> 00:41:21,355 Ez. Gure genitalei egiten zizkien argazkiak, 549 00:41:22,439 --> 00:41:24,983 gorputzeko beheko atalari, eta... 550 00:41:26,944 --> 00:41:28,737 guri makurturik. 551 00:41:29,446 --> 00:41:34,493 Eta sei eta zortzi urte artean zenituela... 552 00:41:38,205 --> 00:41:41,917 aitak inoiz izan zuen sexu-kontakturik zurekin? 553 00:41:46,755 --> 00:41:47,631 Bai. 554 00:41:47,631 --> 00:41:49,007 Nola hasi zen? 555 00:41:54,388 --> 00:41:55,472 Tira... 556 00:42:02,354 --> 00:42:03,730 Hasi zen... 557 00:42:05,857 --> 00:42:11,530 Kirola egin eta gero, masajeak ematen zizkidan. 558 00:42:16,994 --> 00:42:21,665 Genitalak erakusten zizkidan, laztantzen ninduen 559 00:42:21,665 --> 00:42:24,543 eta niri gauza bera egiteko eskatzen zidan. 560 00:42:28,630 --> 00:42:31,383 Lurrean jartzen ninduen... 561 00:42:33,427 --> 00:42:37,431 eta nire mugimenduak gidatzen zituen. 562 00:42:39,766 --> 00:42:41,184 Eta nik... 563 00:42:43,687 --> 00:42:45,063 felazioak egiten nizkion. 564 00:42:47,316 --> 00:42:48,900 Zuk hori egin nahi zenuen? 565 00:42:54,948 --> 00:42:57,826 Eta inoiz egin al zizun beste ezer? 566 00:43:00,454 --> 00:43:01,330 Bai. 567 00:43:04,958 --> 00:43:05,959 Berak... 568 00:43:10,505 --> 00:43:12,841 Bai, berak objektuak erabiltzen zituen. 569 00:43:14,176 --> 00:43:15,677 Hortzetako eskuila 570 00:43:17,512 --> 00:43:22,100 eta... bizarra kentzeko tresna bat. 571 00:43:24,019 --> 00:43:25,562 Zer egiten zuen haiekin? 572 00:43:28,607 --> 00:43:30,442 Objektu-saioak izaten genituen. 573 00:43:32,277 --> 00:43:36,573 Ohean etzaten ninduen, ni biluzik egonda. 574 00:43:36,573 --> 00:43:40,827 Baselina-hodi bat zuen eta... 575 00:43:42,537 --> 00:43:43,789 nirekin jolasten zen. 576 00:43:48,335 --> 00:43:54,424 Eta aita inoiz saiatu zen zuri beste ezer sartzen? 577 00:43:58,804 --> 00:43:59,888 Bai. Zera... 578 00:44:01,640 --> 00:44:02,766 Bortxatzen ninduen. 579 00:44:04,559 --> 00:44:05,769 Negar egiten zenuen? 580 00:44:08,814 --> 00:44:09,773 Bai. 581 00:44:10,941 --> 00:44:12,651 - Odola zerizun? - Bai. 582 00:44:14,152 --> 00:44:15,278 Ikaratuta zeunden? 583 00:44:15,278 --> 00:44:16,279 Oso. 584 00:44:17,531 --> 00:44:19,366 Ez egiteko eskatzen zenion? 585 00:44:24,538 --> 00:44:26,498 Esaten nion ez... Barkatu. 586 00:44:31,753 --> 00:44:35,132 Esaten nion ez nuela hori egin nahi eta min ematen zidala. 587 00:44:36,717 --> 00:44:39,386 Berak zioen ez zidala minik eman nahi eta maite ninduela. 588 00:44:39,386 --> 00:44:41,471 - Amari kontatu zenion? - Bai. 589 00:44:41,471 --> 00:44:45,809 - Zer esan zenion amari? - Aitari ni bakean uzteko esateko. 590 00:44:47,185 --> 00:44:50,063 - Behin eta berriz ukitzen ninduela. - Zer esan zuen amak? 591 00:44:50,063 --> 00:44:54,443 Esan zuen: "Aski da, esajeratzen ari zara. 592 00:44:54,443 --> 00:44:57,946 Aitak zigortu behar zaitu gauzak gaizki egiten dituzunean". 593 00:44:59,406 --> 00:45:01,199 Eta maite ninduela esan zidan. 594 00:45:05,495 --> 00:45:08,373 Inoiz kontatu zenion beste inori? 595 00:45:09,541 --> 00:45:12,753 Ez, beldur nintzelako 596 00:45:12,753 --> 00:45:15,714 eta aitak nik ezer esaterik nahi ez zuelako. 597 00:45:16,214 --> 00:45:20,135 Esan zidan, inori kontatuz gero, gauza txarrak gertatuko zirela, 598 00:45:20,135 --> 00:45:22,929 hilko ninduela. 599 00:45:23,513 --> 00:45:25,098 Anaiari kontatu zenion? 600 00:45:31,229 --> 00:45:32,147 Ez. 601 00:45:35,317 --> 00:45:37,527 Ezer egin zenion anaiari? 602 00:45:44,910 --> 00:45:45,911 Bai. 603 00:45:48,371 --> 00:45:50,040 Zer egin zenion anaiari? 604 00:45:57,047 --> 00:45:59,549 Batzuetan, tira, sentitzen nintzenean... 605 00:46:00,217 --> 00:46:01,343 Ez dakit... 606 00:46:07,140 --> 00:46:08,850 Hortzetako eskuila hartu eta... 607 00:46:11,102 --> 00:46:13,313 Erikekin era berean jolasten nintzen. 608 00:46:18,401 --> 00:46:19,694 Barkatu. 609 00:46:22,489 --> 00:46:23,365 Barkatu. 610 00:46:24,366 --> 00:46:25,617 Barkatu. 611 00:46:47,597 --> 00:46:50,809 Ez dakit zer gertatu den hor. Sinestezina izan da. 612 00:46:50,809 --> 00:46:53,520 Sinestezina, benetan! 613 00:46:53,520 --> 00:46:56,231 Eta guztiek irentsi dute! 614 00:46:56,231 --> 00:46:59,067 Irentsi dute. Guztia irentsi dutelakoan nago. 615 00:47:00,652 --> 00:47:01,611 Zera... 616 00:47:05,740 --> 00:47:08,743 Sentitzen dut, Pam. Joan behar dut. 617 00:47:13,874 --> 00:47:18,336 Zinpekoak hunkituko nituela esan nizun. Hamabitik hamar. Horixe. 618 00:47:18,336 --> 00:47:22,716 Nik uste, inoiz egon den aitorpenik onena izan da. Zaldun zuria nirudien. 619 00:47:22,716 --> 00:47:24,551 Bai, ados nago. 620 00:47:24,551 --> 00:47:30,473 Ez naiz liburu batekin konformatuko. Hau gidoi bihurtu eta film bat egingo dut. 621 00:47:30,473 --> 00:47:32,809 Richard Griecok antzez lezake nire papera. 622 00:47:32,809 --> 00:47:34,185 Benetan, ez dago mugarik. 623 00:47:34,185 --> 00:47:37,314 Ez ninduke harrituko zinpekoek epaileari ohar bat idaztea esanez: 624 00:47:37,314 --> 00:47:41,401 "Nahikoa entzun dugu. Amai dezagun kontu honekin". 625 00:47:41,401 --> 00:47:44,279 Ziur aski, 10.000 gutun ere lor nitzake 626 00:47:44,279 --> 00:47:47,449 etxean hartu nahi nauen jendearengandik. 627 00:47:47,449 --> 00:47:50,076 Apaiz batek ere etxean hartuko nindukeela esan du. 628 00:47:50,660 --> 00:47:52,412 Bai, apaiz puta batek. 629 00:48:05,550 --> 00:48:07,802 Barkamena eskatu behar dizut. 630 00:48:10,347 --> 00:48:14,684 Ez didazu barkamenik eskatu behar, Dominick. Baina utzi niri jazartzeari. 631 00:48:14,684 --> 00:48:18,563 Sentitzen dut. Ez nekien. 632 00:48:20,899 --> 00:48:26,071 Sinesten diot, beraz, bi aukera dago: 633 00:48:26,613 --> 00:48:33,161 edo bi mutil horiek abusu higuingarriak jaso zituzten 634 00:48:33,161 --> 00:48:36,498 eta gurasoek merezi zutena jaso zuten, 635 00:48:37,123 --> 00:48:43,713 edo psikopata hiltzaile gezurti bati antzezten irakatsi diozu. 636 00:48:46,466 --> 00:48:51,930 Ez dakit bitan zein aukerak ikaratzen nauen gehiago. 637 00:48:53,264 --> 00:48:57,018 Nolanahi ere, zorionak, suposatzen dut. 638 00:49:03,900 --> 00:49:04,859 Dominick. 639 00:49:13,743 --> 00:49:15,078 Benetan sentitzen dut. 640 00:49:16,204 --> 00:49:17,706 Neska ederra zen. 641 00:49:18,790 --> 00:49:21,167 Eta bizitza osoa aurretik zuen. 642 00:49:29,968 --> 00:49:32,429 Badakizu zer izan zen esan zidan azkena? 643 00:49:34,389 --> 00:49:35,849 "Maite zaitut, aita". 644 00:49:40,520 --> 00:49:43,023 Behintzat hori betiko izango dut nirekin. 645 00:51:54,529 --> 00:51:57,532 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz