1 00:00:24,524 --> 00:00:26,775 THE SANDMAN-EN ESKUTIK 2 00:00:26,776 --> 00:00:28,652 HERIO: BIZITZAREN KOSTU ALTUA 3 00:00:28,653 --> 00:00:29,696 Sylvie maitea, 4 00:00:32,574 --> 00:00:34,492 hau irakurtzen duzunean, 5 00:00:35,285 --> 00:00:36,411 hilda egongo naiz. 6 00:00:51,718 --> 00:00:53,053 ...ez naiz hemen egongo. 7 00:00:54,721 --> 00:00:55,972 Badakit. 8 00:00:56,514 --> 00:01:00,143 Bolada batez ez hitz egitea hobe zela esan zenuen, baina... 9 00:01:00,894 --> 00:01:04,606 ez nuen nahi pentsatzea nire heriotzak zurekin zerikusia zuela, 10 00:01:05,106 --> 00:01:06,024 edo gurearekin. 11 00:01:07,275 --> 00:01:10,486 Kontua da planeta hiltzen ari dela, 12 00:01:10,487 --> 00:01:12,362 demokrazia hilda dagoela, 13 00:01:12,363 --> 00:01:14,573 eta giza arraza hurrengoa dela. 14 00:01:14,574 --> 00:01:19,871 Ez aurretik planetari ete geure buruei ahal bezain kalterik handiena eragin gabe. 15 00:01:23,958 --> 00:01:25,460 Kaixo! 16 00:01:27,796 --> 00:01:28,797 Kaixo! 17 00:01:31,508 --> 00:01:33,051 Ez zaude bulegoan. 18 00:01:35,095 --> 00:01:35,929 Zu ezta ere. 19 00:01:36,596 --> 00:01:40,517 Gaur piper egin dut. Ameliaren laguntzarekin. 20 00:01:41,309 --> 00:01:43,435 - Lanean ari bazara, gu bagoaz. - Ez! 21 00:01:43,436 --> 00:01:46,313 Joateko zorian zinen, ez? 22 00:01:46,314 --> 00:01:49,067 Batzuetan lan egiten duzun kafetegi horretara? 23 00:01:50,944 --> 00:01:55,115 Bai, irtetekotan nintzen. 24 00:01:57,283 --> 00:01:58,493 Hau bidali eta kito. 25 00:01:59,285 --> 00:02:03,080 The Guardian-eko artikulua irakurri nuen. Krisi klimatikoarena. 26 00:02:03,081 --> 00:02:06,375 - Denak horri buruz dira. - Itxaropentsua iruditu zitzaidan. 27 00:02:06,376 --> 00:02:08,169 - A bai? - A bai? 28 00:02:09,921 --> 00:02:10,922 Tira... 29 00:02:11,506 --> 00:02:14,050 Utziko zaitugu. Gauean etorriko zara, ezta? 30 00:02:17,345 --> 00:02:19,013 - Egia esan... - Gaur da? 31 00:02:20,598 --> 00:02:23,058 - Zin egin zenidan. - Ez duzu etxean geratu nahi? 32 00:02:23,059 --> 00:02:25,269 Beti berdin. Ez dituzu nire lagunak gogoko? 33 00:02:25,270 --> 00:02:27,020 Baina ez zu bezainbeste. 34 00:02:27,021 --> 00:02:30,274 Joango garela esan diot Jackieri. Sexton, zu eta ni. 35 00:02:30,275 --> 00:02:33,485 - Ulertuko du. - Ez dut bertan behera utziko. 36 00:02:33,486 --> 00:02:36,697 - Nahiago dut biok bakarrik egotea. - Obsesioa duzu. 37 00:02:36,698 --> 00:02:38,448 Eta norena da errua? 38 00:02:38,449 --> 00:02:40,784 Ezin gara beti bakarrik egon. 39 00:02:40,785 --> 00:02:42,370 Ez gaude bakarrik... 40 00:02:47,041 --> 00:02:48,251 Kaixo, Sylvie. 41 00:02:53,631 --> 00:02:54,966 Aupa, Sylvie. 42 00:02:58,136 --> 00:02:59,053 Kaixo, Sylvie. 43 00:02:59,804 --> 00:03:00,847 Ni naiz. 44 00:03:02,098 --> 00:03:05,268 Badakit bolada batez ez hitz egiteko esan zenuela, 45 00:03:06,853 --> 00:03:10,064 baina zera esan nahi nizun: egitear nagoena... 46 00:03:12,025 --> 00:03:13,902 ez du zurekin zerikusirik. 47 00:03:17,572 --> 00:03:18,573 Hara. 48 00:03:19,866 --> 00:03:22,327 Nork bota zaitu? 49 00:05:05,805 --> 00:05:06,931 Kaka. 50 00:05:15,940 --> 00:05:17,066 Kaixo? 51 00:05:18,192 --> 00:05:19,527 Norbait dabil hor? 52 00:05:22,655 --> 00:05:23,489 Bai? 53 00:05:26,034 --> 00:05:26,868 Kaixo? 54 00:05:33,249 --> 00:05:34,291 Ondo zaude? 55 00:05:34,292 --> 00:05:38,004 Bai, baina ezin naiz mugitu. 56 00:05:39,464 --> 00:05:41,591 Hara, ikusten dut arazoa. 57 00:05:42,091 --> 00:05:44,093 Uste duzu, ahal izango zenuke...? 58 00:05:45,762 --> 00:05:46,846 Ez dakit. 59 00:05:47,472 --> 00:05:49,474 Ez dut sekula hozkailurik mugitu. 60 00:05:50,058 --> 00:05:50,975 Agian bai. 61 00:05:51,559 --> 00:05:52,894 Ea ba... 62 00:06:01,152 --> 00:06:02,277 Horra. 63 00:06:02,278 --> 00:06:05,114 Ez nuen espero gaur hori egitea. Zatoz. 64 00:06:05,907 --> 00:06:07,282 - Eskerrik asko. - Ez! 65 00:06:07,283 --> 00:06:09,911 Barkatu, ahaztu dut nire egun librea dela. 66 00:06:16,501 --> 00:06:18,211 Aupa. 67 00:06:19,837 --> 00:06:20,797 Ondo zaude? 68 00:06:22,173 --> 00:06:23,965 Zer ari zinen hor? 69 00:06:23,966 --> 00:06:26,094 Ezer ez, erori egin naiz. 70 00:06:29,097 --> 00:06:30,973 - Honen bila zabiltza? - Bai... 71 00:06:31,474 --> 00:06:33,351 Alergietarako dira. 72 00:06:35,645 --> 00:06:36,938 Odoletan zaude. 73 00:06:38,106 --> 00:06:40,232 Hobe duzu nirera etortzea. 74 00:06:40,233 --> 00:06:41,733 Zer? 75 00:06:41,734 --> 00:06:43,235 Gertu bizi naiz. 76 00:06:43,236 --> 00:06:46,613 Tiritak dauzkat. Eta agian jaka ere konponduko dizut. 77 00:06:46,614 --> 00:06:48,116 Gero, hor konpon. 78 00:06:49,617 --> 00:06:50,952 Goazen ba. 79 00:07:05,508 --> 00:07:09,386 Hau da hau egun ederra. 80 00:07:09,387 --> 00:07:11,931 Adi. Entzuten al duzu? 81 00:07:14,308 --> 00:07:15,518 Zera entzuten dut... 82 00:07:16,269 --> 00:07:18,728 - Trafikoa? - Bai, hori da. 83 00:07:18,729 --> 00:07:20,439 Trafiko-zarata gogoko duzu? 84 00:07:20,440 --> 00:07:22,942 Ez al da jendea horregatik Londresen bizi? 85 00:07:24,694 --> 00:07:26,653 - Zaborra zeurea zen? - Zer? 86 00:07:26,654 --> 00:07:28,321 - Hantxe bota duzu? - Ez. 87 00:07:28,322 --> 00:07:30,866 Ilegala da. Nik ez nuke halakorik egingo. 88 00:07:30,867 --> 00:07:32,493 Eta zer ari zinen ba? 89 00:07:32,994 --> 00:07:34,620 Jakin badaiteke, noski. 90 00:07:35,788 --> 00:07:37,373 Ba pentsatzen. 91 00:07:38,249 --> 00:07:39,292 Zeri buruz? 92 00:07:42,753 --> 00:07:44,963 Planeta perfektu bat hartu 93 00:07:44,964 --> 00:07:47,884 eta gure zaborra botatzeko lekua bihurtu dugula. 94 00:07:49,051 --> 00:07:50,094 Ez dakit. 95 00:07:50,720 --> 00:07:51,846 Ba nik gogoko dut. 96 00:07:52,346 --> 00:07:53,389 Hementxe da. 97 00:07:57,894 --> 00:07:59,896 Zatoz, zauria sendatuko dizut. 98 00:08:03,316 --> 00:08:04,817 Oso jatorra zara. 99 00:08:05,318 --> 00:08:08,987 Bueno, berdin kostatzen da atsegina ala zakarra izatea. 100 00:08:08,988 --> 00:08:10,740 Eta askoz dibertigarriagoa. 101 00:08:11,866 --> 00:08:13,950 Kontxo. Eskerrik asko. 102 00:08:13,951 --> 00:08:16,077 Itxura hobea du. 103 00:08:16,078 --> 00:08:17,788 Arrainak ikusi dituzu? 104 00:08:21,209 --> 00:08:23,418 Laranja handi hori Slim da, 105 00:08:23,419 --> 00:08:26,714 eta txiki horiak Wandsworth izena du. 106 00:08:28,508 --> 00:08:31,427 Aurkeztuko zintuzket, baina ez didazu izenik esan. 107 00:08:32,220 --> 00:08:33,094 Barkatu. 108 00:08:33,095 --> 00:08:35,223 Sexton Furnival. 109 00:08:36,015 --> 00:08:37,433 Errua nire gurasoena da. 110 00:08:38,976 --> 00:08:39,894 Gogoko dut. 111 00:08:40,728 --> 00:08:42,396 Sexton Furnival. 112 00:08:43,147 --> 00:08:43,981 Eta zu? 113 00:08:44,774 --> 00:08:45,733 Ni... 114 00:08:49,487 --> 00:08:50,821 josten trebea naiz. 115 00:08:55,284 --> 00:08:56,910 - Tori. - Ba egia da. 116 00:08:56,911 --> 00:08:57,828 Eskerrik asko. 117 00:09:00,706 --> 00:09:03,084 Moda industrian lan egiten duzu? 118 00:09:04,085 --> 00:09:05,044 Ez. 119 00:09:05,545 --> 00:09:07,213 Zertan lan egiten duzu ba? 120 00:09:07,797 --> 00:09:08,756 Ba... 121 00:09:10,508 --> 00:09:13,261 zabortegi ilegaletatik kazetariak erreskatatzen ditut. 122 00:09:14,762 --> 00:09:15,930 Hiru koxkor? 123 00:09:18,015 --> 00:09:21,269 Bai. Baina... nola dakizu kazetaria naizela? 124 00:09:22,103 --> 00:09:24,939 Zenbat Sexton Furnival daude munduan? 125 00:09:26,357 --> 00:09:29,777 - Nire zutabea irakurtzen duzu? - Denbora librea dudanean. 126 00:09:30,403 --> 00:09:31,696 Zein lanetik? 127 00:09:33,906 --> 00:09:36,325 Esango nizuke, baina ez zenuke sinetsiko. 128 00:09:37,785 --> 00:09:38,619 Zergatik ez? 129 00:09:39,287 --> 00:09:40,288 Ba... 130 00:09:45,960 --> 00:09:46,919 Herio naizelako. 131 00:09:50,298 --> 00:09:51,424 Herio zara. 132 00:09:51,924 --> 00:09:52,758 Bai. 133 00:09:54,885 --> 00:09:55,719 Ongi. 134 00:09:55,720 --> 00:09:57,387 Baina ez kezkatu, 135 00:09:57,388 --> 00:09:59,765 gaur nire egun librea da-eta. 136 00:10:05,938 --> 00:10:07,356 Heriok egun libre dauka? 137 00:10:08,065 --> 00:10:09,065 Bakarra. 138 00:10:09,066 --> 00:10:10,442 Ehun urtean behin. 139 00:10:10,443 --> 00:10:14,071 Gizakia izatea nolakoa den ikusteko. 140 00:10:16,449 --> 00:10:17,949 Herio Shoreditchen bizi da? 141 00:10:17,950 --> 00:10:23,788 Ez, leku hau unibertsoak ni eroso sentiarazteko duen modua da. 142 00:10:23,789 --> 00:10:26,959 Teknikoki, ordu pare bateko adina dut. 143 00:10:28,294 --> 00:10:29,337 Noski. 144 00:10:32,590 --> 00:10:34,216 Uste dut agian... 145 00:10:35,551 --> 00:10:36,427 Joan beharko nuke. 146 00:10:37,136 --> 00:10:39,388 Milesker adabaki eta tearengatik. 147 00:10:41,223 --> 00:10:42,183 Eta guztiagatik. 148 00:10:42,808 --> 00:10:43,726 Noski. 149 00:10:45,603 --> 00:10:46,562 Laster arte. 150 00:10:48,939 --> 00:10:49,982 A bai? 151 00:10:51,359 --> 00:10:53,861 Goiz edo berandu, denok ikusiko zaituztet. 152 00:10:55,655 --> 00:10:56,530 Noski. 153 00:10:57,406 --> 00:10:58,407 Bueno, agur. 154 00:10:59,075 --> 00:11:00,534 Bai. Agur. 155 00:11:46,372 --> 00:11:47,998 Kaixo, polit hori. 156 00:11:48,833 --> 00:11:51,669 Berarekin egon zara, ezta? Usain dezaket. 157 00:11:52,545 --> 00:11:55,755 - Mekatxis. - Gaizki-ulertu bat dela uste dut. 158 00:11:55,756 --> 00:11:57,590 Nire esperientziaren arabera, 159 00:11:57,591 --> 00:12:01,344 botila apurtuak hain dira zorrotzak, non polita izateari utziko baitzenioke, 160 00:12:01,345 --> 00:12:02,303 polit hori. 161 00:12:02,304 --> 00:12:04,681 Entzun, dirua nahi baduzu... 162 00:12:04,682 --> 00:12:06,684 Isildu zaitez behingoz. 163 00:12:07,518 --> 00:12:08,852 Barrura itzuliko zara, 164 00:12:08,853 --> 00:12:10,520 atea joko duzu 165 00:12:10,521 --> 00:12:12,231 eta zu zarela esango diozu. 166 00:12:12,857 --> 00:12:13,816 Ez al da hala? 167 00:12:16,026 --> 00:12:17,152 Bai? 168 00:12:17,153 --> 00:12:18,529 Sexton naiz. 169 00:12:19,029 --> 00:12:20,030 Furnival. 170 00:12:20,656 --> 00:12:22,408 Sexton. 171 00:12:24,160 --> 00:12:27,079 Itzuli zara. Ez nuen espero zu hain laster ikustea. 172 00:12:28,080 --> 00:12:30,331 A, zu zara. 173 00:12:30,332 --> 00:12:32,001 Bai, neu naiz. 174 00:12:34,253 --> 00:12:35,755 Sartu, polit hori. 175 00:12:44,013 --> 00:12:47,849 - Ez sartu Sexton honetan, Hettie. - Horixe sartuko dudala. 176 00:12:47,850 --> 00:12:50,227 Nire truke txanpona da, ezta? 177 00:12:50,728 --> 00:12:52,146 Lan bat daukat zuretzat. 178 00:12:54,315 --> 00:12:55,316 Ongi da. 179 00:12:56,567 --> 00:12:57,526 Zer nahi duzu? 180 00:12:59,695 --> 00:13:01,280 Eseri, polit hori. 181 00:13:09,830 --> 00:13:11,999 Nire arima aurkitzea nahi dut. 182 00:13:12,625 --> 00:13:13,459 Zure arima? 183 00:13:16,253 --> 00:13:19,340 - Badakizu non galdu zenuen? - Ez dut galdu. 184 00:13:20,090 --> 00:13:23,468 Lerdo hori ongi ezkutatu nuen, bai. 185 00:13:23,469 --> 00:13:25,554 Inork aurkituko ez lukeen lekuan. 186 00:13:26,096 --> 00:13:27,306 Batez ere zuk. 187 00:13:27,973 --> 00:13:31,184 Arima Heriorengandik ezkutatu, eta ez zara inoiz hilko. 188 00:13:31,185 --> 00:13:33,978 Ezin du eraman ezin badu aurkitu, ezta? 189 00:13:33,979 --> 00:13:35,605 Ea ongi ulertu dudan. 190 00:13:35,606 --> 00:13:39,944 Zure arima ezkutatu didazu eta orain zuretzat aurkitzea nahi duzu? 191 00:13:40,611 --> 00:13:41,612 Ekarriko didazu? 192 00:13:43,531 --> 00:13:44,949 Gogor saiatu naiz. 193 00:13:46,075 --> 00:13:47,701 Ezin dut bakarrik egin. 194 00:13:54,959 --> 00:13:56,418 Badakizu non ezkutatu zenuen? 195 00:14:00,381 --> 00:14:03,676 Beharbada ahate-arrautza batean jarri nuen, 196 00:14:04,260 --> 00:14:06,929 ahate baten barruan, putzu baten barruan, 197 00:14:07,596 --> 00:14:11,140 gaztelu batean, irla batean, suzko aintzira batek inguratua, 198 00:14:11,141 --> 00:14:15,604 ehun herensugek zaindua, bakoitza bestea baino handiagoa eta basatiagoa. 199 00:14:18,440 --> 00:14:19,775 Eta, beharbada, ez. 200 00:14:21,861 --> 00:14:23,737 Denbora asko igaro da, bihotza. 201 00:14:24,738 --> 00:14:25,614 Eta... 202 00:14:26,740 --> 00:14:29,201 batzuetan burua nahastu egiten zait. 203 00:14:32,746 --> 00:14:33,664 Ongi. 204 00:14:39,628 --> 00:14:41,463 Bilatuko dut. 205 00:14:43,132 --> 00:14:46,552 Hartu hozkailutik nahi duzuna. Tea eta galletak, armairuan. 206 00:14:48,345 --> 00:14:49,430 Milesker, bihotza. 207 00:14:54,768 --> 00:14:57,146 - Ez diozu poliziari deituko? - Zergatik? 208 00:14:57,730 --> 00:15:00,815 Zure pisuan erasotzaile zoro bat dagoelako. 209 00:15:00,816 --> 00:15:03,484 Zu ere zoratua egongo zinateke arima galdu izan bazenu. 210 00:15:03,485 --> 00:15:07,489 Zerbait nahi? Gaur oso lanpetua nabil eta jatea ahaztu zait. 211 00:15:08,324 --> 00:15:09,950 - Ez, milesker. - Hau gosea. 212 00:15:11,076 --> 00:15:14,622 - Kaixo. Bat, mesedez. - Oilaskoa, arkumea ala begetarianoa? 213 00:15:15,331 --> 00:15:16,164 Begetarianoa. 214 00:15:16,165 --> 00:15:18,000 Zer jarriko diogu? 215 00:15:18,542 --> 00:15:20,543 Edozer. Chefaren aukera. 216 00:15:20,544 --> 00:15:23,047 Ederki. Ogi zapal begetariano bat, atoan. 217 00:15:24,089 --> 00:15:26,424 Behin monje zen bat etorri zen. 218 00:15:26,425 --> 00:15:29,929 Hauetako bat eskatu, eta badakizu zer esan zuen? 219 00:15:30,804 --> 00:15:33,765 - Emadazu bat guztiarekin? - Entzuna zenuen, e? 220 00:15:33,766 --> 00:15:35,767 Nik ez. 221 00:15:35,768 --> 00:15:38,770 Zer itxura ederra! Zenbat zor dizut? 222 00:15:38,771 --> 00:15:40,688 Ezertxo ere ez. Gorde dirua. 223 00:15:40,689 --> 00:15:42,607 Zer? Ez. 224 00:15:42,608 --> 00:15:44,859 Emakume ederra eta jatun ona. 225 00:15:44,860 --> 00:15:47,780 Bizirik egoteaz zoriontsu sentiarazten didazu. Disfrutatu. 226 00:15:48,364 --> 00:15:51,032 Inoiz jan dudan gauzarik goxoena. Proba ezazu. 227 00:15:51,033 --> 00:15:53,327 - Ez, milesker. - Hozkadatxo bat. 228 00:15:56,038 --> 00:15:58,873 Nahikoa denbora igaro da. Etxera itzul naiteke. 229 00:15:58,874 --> 00:15:59,875 Zer diozu? 230 00:16:00,542 --> 00:16:04,003 Nire pisukideak eta bere neska-lagunak joateko eskatu zidaten... 231 00:16:04,004 --> 00:16:05,254 Larrua jotzeko? 232 00:16:05,255 --> 00:16:06,840 Zu bai jatorra. 233 00:16:07,383 --> 00:16:09,634 Ez dakit zenbat denbora beharko duten. 234 00:16:09,635 --> 00:16:12,637 - Zenbat denbora daramate elkarrekin? - Hiru aste. 235 00:16:12,638 --> 00:16:14,390 Luzaro egongo zara kanpoan. 236 00:16:15,516 --> 00:16:16,391 Taxi! 237 00:16:16,392 --> 00:16:17,643 Zer ari zara? 238 00:16:18,519 --> 00:16:21,187 Hainbat gauza egin nahi ditut hemen nagoen bitartean. 239 00:16:21,188 --> 00:16:22,272 Adibidez? 240 00:16:22,982 --> 00:16:26,859 Operara edo BFI-ra joan. 241 00:16:26,860 --> 00:16:29,487 Dishoomeko ilaran chai bat hartu. 242 00:16:29,488 --> 00:16:32,323 Gero, festa batera joan. Eta after batera. 243 00:16:32,324 --> 00:16:35,828 Eta gero Regency Cafén gosaldu nahi dut. 244 00:16:36,370 --> 00:16:39,580 Eta Hettie Eroari bere arima aurkituko nuela esan nion. 245 00:16:39,581 --> 00:16:40,666 Zer iruditzen? 246 00:16:41,333 --> 00:16:44,169 Gehiegitxo astebete baterako, pentsa gau bakar baterako. 247 00:16:44,795 --> 00:16:46,046 Erronka onartua. 248 00:16:48,841 --> 00:16:50,008 Goazen! 249 00:16:50,009 --> 00:16:51,093 Ez! 250 00:16:52,469 --> 00:16:55,805 - Zergatik ez? - Hara... ez zaitut ezagutzen. 251 00:16:55,806 --> 00:16:58,809 Eta taxira igo ezean, ez nauzu sekula ezagutuko. 252 00:17:00,310 --> 00:17:01,353 Nora, bihotza? 253 00:17:02,312 --> 00:17:04,398 Sexton, nora joan nahi duzu? 254 00:17:05,899 --> 00:17:06,816 Etxera. 255 00:17:06,817 --> 00:17:08,151 Eta non da hori? 256 00:17:08,152 --> 00:17:10,653 Ezin du etxera joan. Pisukideak txortan ari dira. 257 00:17:10,654 --> 00:17:12,405 - Zer ondo. - Bai. 258 00:17:12,406 --> 00:17:14,199 Nora joan nahi duzu? 259 00:17:14,783 --> 00:17:17,077 Ideiarik ez. 260 00:17:17,703 --> 00:17:19,620 Horrelakoa da giza izaera, ezta? 261 00:17:19,621 --> 00:17:21,456 Nora eraman nahi gaituzu? 262 00:17:21,457 --> 00:17:22,498 Nik? 263 00:17:22,499 --> 00:17:24,918 Bai. Burura datorkizun lehen tokia. 264 00:17:26,336 --> 00:17:31,132 Landaredi pixka bat egotea gogoko dut. Parketik paseatzera joango gara? 265 00:17:31,133 --> 00:17:32,926 Primeran iruditzen zait. 266 00:17:33,427 --> 00:17:34,762 Igo. 267 00:17:35,596 --> 00:17:37,931 Eta opera? Eta Dishoom? 268 00:17:38,557 --> 00:17:39,849 Hara ere joango gara. 269 00:17:39,850 --> 00:17:43,270 Nire neba zaharrak esango luke norako batzuk saihetsezinak direla. 270 00:17:46,315 --> 00:17:47,316 Zure atzetik. 271 00:18:05,834 --> 00:18:07,419 Galdera bat egiterik bai? 272 00:18:08,170 --> 00:18:09,629 Pertsonala da? 273 00:18:09,630 --> 00:18:10,589 Oso. 274 00:18:11,090 --> 00:18:13,133 Ongi. Aurrera ba, bota. 275 00:18:14,009 --> 00:18:17,012 Zure ustez, zergatik merezi du bizitzeak? 276 00:18:18,555 --> 00:18:20,015 Bueno... 277 00:18:20,599 --> 00:18:22,726 Nire ahizpak, Maggiek, 278 00:18:23,977 --> 00:18:25,479 gizonengatik esango luke. 279 00:18:26,396 --> 00:18:27,439 Niretzat, ordea, 280 00:18:28,774 --> 00:18:30,651 gaueko txandaren amaiera da, 281 00:18:31,777 --> 00:18:36,532 eguzkia irteten hasi eta Londres osoa niretzat bakarrik dudanean. 282 00:18:37,157 --> 00:18:38,616 Eta unetxo batez, 283 00:18:38,617 --> 00:18:39,743 dena, 284 00:18:40,244 --> 00:18:42,412 den-dena posible dela dirudi. 285 00:18:43,288 --> 00:18:44,289 Bai. 286 00:18:45,707 --> 00:18:46,792 Zoragarria da. 287 00:18:48,961 --> 00:18:52,798 Eta zure ustez, Sexton? Zergatik merezi du bizitzeak? 288 00:18:55,467 --> 00:18:59,096 Pisukideak larrua jotzeari utzi eta etxera itzultzeko uneagatik. 289 00:19:00,305 --> 00:19:03,267 - Galdera serioa zen. - Eta horra nire erantzuna. 290 00:19:04,309 --> 00:19:06,185 Parrandan joatea merezi duzue. 291 00:19:06,186 --> 00:19:08,563 Hitz jakintsuak horiek. 292 00:19:08,564 --> 00:19:10,106 Zer duzu buruan? 293 00:19:10,107 --> 00:19:12,276 Undercut Cluba kalean behera dago. 294 00:19:12,860 --> 00:19:15,236 Undercut Cluba? Egon al zara? 295 00:19:15,237 --> 00:19:16,696 Ez dut plazera izan. 296 00:19:16,697 --> 00:19:19,115 Ba hobeto, sinetsidazu. 297 00:19:19,116 --> 00:19:20,409 Zu egon zara? 298 00:19:20,909 --> 00:19:24,287 Nire neska-lagun ohiak 80ko Gauetara eramaten ninduen. 299 00:19:24,288 --> 00:19:25,873 Eta 2000ko Gauetara. 300 00:19:26,665 --> 00:19:28,333 Eta 90ekoetara ez? 301 00:19:29,751 --> 00:19:30,919 Dibertigarria da? 302 00:19:31,420 --> 00:19:34,423 - Gauza horiek gogoko badituzu. - Zer, dibertsioa? 303 00:19:35,007 --> 00:19:37,008 Jendetza eta edari garestiak, 304 00:19:37,009 --> 00:19:42,054 eta film txar batetik aterata diruditen ziberpunk drogazale izangaiak. 305 00:19:42,055 --> 00:19:45,933 - Joateko gogoa eman didazu. - Ni joango nintzateke. 306 00:19:45,934 --> 00:19:49,188 - Etorriko zara? - Gustura, baina lanean ari naiz. 307 00:19:49,688 --> 00:19:52,149 Zer, hantxe utziko zaituztet? 308 00:19:56,695 --> 00:19:57,779 Bai, mesedez. 309 00:20:13,128 --> 00:20:14,129 Zenbat zor dizut? 310 00:20:15,005 --> 00:20:16,714 Ezer ez. Opari bat da. 311 00:20:16,715 --> 00:20:17,883 Benetan? 312 00:20:18,884 --> 00:20:19,843 Eskerrik asko. 313 00:20:21,386 --> 00:20:24,139 - Esan eskerrik asko, Sexton. - Bai. 314 00:20:25,432 --> 00:20:27,058 Eskerrik asko. Baina... 315 00:20:27,059 --> 00:20:28,726 Arazorik bai? 316 00:20:28,727 --> 00:20:34,607 Londreseko taxistek ez duzue doako bidaiarik egiten puntako orduetan. 317 00:20:34,608 --> 00:20:36,150 Bai, badakit. 318 00:20:36,151 --> 00:20:39,071 Baina neska horrek badauka zeozer. Gogoko dut. 319 00:20:40,530 --> 00:20:43,659 Baina hainbeste kezkatzen bazaitu, 60 libera dira. 320 00:20:51,833 --> 00:20:53,543 - Bueno... - Eskerrik asko. 321 00:21:00,425 --> 00:21:03,344 Talentua duzu ezer ordaindu behar ez izateko. 322 00:21:03,345 --> 00:21:07,098 - Nolakoa da musu-truk bizitzea? - Inor ez da musu-truk bizi. 323 00:21:07,099 --> 00:21:08,267 Are gutxiago ni. 324 00:21:09,017 --> 00:21:14,648 Ea ba, 20 libera eta bi penny dauzkat. Biok sartzeko nahikoa izango da? 325 00:21:15,482 --> 00:21:17,650 Sartzen lagunduko dizut. Ni ez noa. 326 00:21:17,651 --> 00:21:21,321 Zergatik ez? Sylvie ikusteari beldur diozu? 327 00:21:23,282 --> 00:21:24,156 Sylvie? 328 00:21:24,157 --> 00:21:25,534 Zure neska-lagun ohia. 329 00:21:27,119 --> 00:21:28,954 Nola dakizu Sylvie izena duela? 330 00:21:29,538 --> 00:21:31,455 Mundu guztia ezagutzen dudalako. 331 00:21:31,456 --> 00:21:33,375 Nire lana da, gogoratzen? 332 00:21:34,376 --> 00:21:36,753 Baina ez dakit zergatik ez duzun etorri nahi. 333 00:21:38,547 --> 00:21:41,383 Ez zaidalako dibertigarria iruditzen. 334 00:21:43,468 --> 00:21:44,885 Ez da nire jendea. 335 00:21:44,886 --> 00:21:45,804 Sexton! 336 00:21:47,889 --> 00:21:49,308 Zer ari zara hemen? 337 00:21:49,808 --> 00:21:52,268 Uste nuen Ameliarekin pribatutasuna izaten ari zinela. 338 00:21:52,269 --> 00:21:54,354 Liskarra izan dugu. Idatzi dizut. 339 00:21:54,938 --> 00:21:57,607 - Mugikorra apurtu zait. - Liskarra, zergatik? 340 00:21:59,276 --> 00:22:01,611 Barkatu, Sextonekin zaude? 341 00:22:02,612 --> 00:22:03,655 - Bai. - Ez. 342 00:22:05,949 --> 00:22:07,409 - Zera naiz... - Didi. 343 00:22:08,827 --> 00:22:13,206 Billie, hau Didi da. Didi, hau nire pisukidea da, Billie. 344 00:22:13,832 --> 00:22:17,376 Urte askotarako. Nola ezagutu zenuten elkar? 345 00:22:17,377 --> 00:22:19,086 Gorde irribarrea. Ez da hori. 346 00:22:19,087 --> 00:22:22,089 - Zabortegian aurkitu dut. - Sexton izan behar! 347 00:22:22,090 --> 00:22:24,383 Zergatik liskartu zara Ameliarekin? 348 00:22:24,384 --> 00:22:27,512 Sexua. Nire neskak sexuzalea izatea leporatu dit. 349 00:22:28,096 --> 00:22:29,348 - Eta bazara? - Zer? 350 00:22:29,890 --> 00:22:33,142 Beti berarekin bakarrik egon nahi dudala dio, 351 00:22:33,143 --> 00:22:35,436 ez dudala bere lagunekin irten nahi. 352 00:22:35,437 --> 00:22:37,481 Barruan daude nire zain. 353 00:22:37,981 --> 00:22:40,274 Asko poztuko da zu hemen ikusteaz. 354 00:22:40,275 --> 00:22:42,402 - Agian barkatuko nau. - Ez naiz geratuko. 355 00:22:44,321 --> 00:22:46,030 Sylvie ikustearen beldur da. 356 00:22:46,031 --> 00:22:47,698 Sylvie ikusteko irrikaz dago. 357 00:22:47,699 --> 00:22:49,284 Ez horixe. 358 00:22:54,456 --> 00:22:55,499 Hemen dago? 359 00:22:56,792 --> 00:22:58,418 Jakiteko modu bakarra dago. 360 00:23:00,170 --> 00:23:02,672 Ameliak ateko tipoa ezagutzen du, doan sartuko gara. 361 00:23:03,548 --> 00:23:05,092 Doan? Entzun duzu hori? 362 00:23:06,093 --> 00:23:08,594 Goazen, Sexton. Nire zorioneko eguna da. 363 00:23:08,595 --> 00:23:09,888 Eta zurea ere bai. 364 00:23:51,430 --> 00:23:53,473 Kaixo. Hemen nago. 365 00:23:54,057 --> 00:23:55,850 Begira nor ekarri dudan. 366 00:23:55,851 --> 00:23:57,602 - Etorri zara! - Kaixo. 367 00:23:58,270 --> 00:23:59,228 Kaixo. 368 00:23:59,229 --> 00:24:00,855 Zer? Ez al da zoragarria? 369 00:24:00,856 --> 00:24:02,899 Denok batera parrandan. 370 00:24:03,567 --> 00:24:05,610 Hau Sextonen laguna da, Didi. 371 00:24:06,194 --> 00:24:08,696 Hau Amelia da. Eta hau Jackie. 372 00:24:08,697 --> 00:24:11,283 Ene, ezin ederrago zaudete. 373 00:24:11,992 --> 00:24:15,537 - Eskularru horiek sekulakoak dira. - Milesker. Vintage dira. 374 00:24:16,163 --> 00:24:19,124 Sexton, antigoaleko gauzen bilduma egiten duzu, ez? 375 00:24:20,167 --> 00:24:22,501 Benetan? Zeren bilduma? 376 00:24:22,502 --> 00:24:24,336 Liburuak. Idazmakinak. 377 00:24:24,337 --> 00:24:25,921 - Jostailuak. - Serio? 378 00:24:25,922 --> 00:24:28,424 Suziriak. Lasterketa-autoak. 379 00:24:28,425 --> 00:24:30,677 Jostailu bilduma txikia da. 380 00:24:31,261 --> 00:24:32,387 Lastima. 381 00:24:34,473 --> 00:24:38,310 Tira, kopa batzuk behar ditugu. Lehen erronda nire kontu. 382 00:24:38,894 --> 00:24:41,688 - Zurekin noa. - Ez, ni noa. Zu geratu hemen. 383 00:25:01,416 --> 00:25:03,043 Sextonek goibel dirudi. 384 00:25:04,586 --> 00:25:06,212 Sexton goibel dago. 385 00:25:06,213 --> 00:25:08,673 Eta ezin dut esan Sylvieren errua denik. 386 00:25:09,341 --> 00:25:12,928 Munduaz duen ikuskera ilun samarra da. 387 00:25:13,553 --> 00:25:16,639 Eta ez bidegabe, mundua nola dagoen ikusita. 388 00:25:16,640 --> 00:25:18,308 Jende askok pentsatzen du. 389 00:25:20,185 --> 00:25:21,353 Baina zuk ez. 390 00:25:23,772 --> 00:25:24,981 Lehen bai. 391 00:25:27,025 --> 00:25:28,276 Baina Amelia ezagutu nuen. 392 00:25:30,028 --> 00:25:33,239 Ez dut esan nahi bera erantzuna denik. Pertsona bat da. 393 00:25:33,240 --> 00:25:34,241 Baina... 394 00:25:35,867 --> 00:25:40,455 batzuetan pertsona bakar bat behar duzu guzti horrekin hobeto sentitzeko, bai? 395 00:25:44,668 --> 00:25:46,378 Jendea zoragarria da. 396 00:25:48,213 --> 00:25:49,673 Ez dute parekorik. 397 00:25:52,717 --> 00:25:54,094 Norbaiten bila zabiltza? 398 00:25:54,844 --> 00:25:56,470 Sylvie hemen dago? 399 00:25:56,471 --> 00:25:57,513 Non? 400 00:25:57,514 --> 00:25:59,975 Ez, galdera bat zen. Barkatu. 401 00:26:01,768 --> 00:26:02,726 Nor da Sylvie? 402 00:26:02,727 --> 00:26:04,604 - Bere neska ohia. - Lagun bat. 403 00:26:06,189 --> 00:26:10,193 Lagunak izatea lortu baduzue, horrek asko esaten du zuei buruz. 404 00:26:10,860 --> 00:26:13,028 Ez dakit laguntzat joko ninduken. 405 00:26:13,029 --> 00:26:15,490 Zergatik? Zuk moztu zenuen? 406 00:26:16,616 --> 00:26:17,617 Ez. 407 00:26:20,870 --> 00:26:21,913 Barkatu. 408 00:26:25,083 --> 00:26:26,834 Edariekin laguntzera noa. 409 00:26:26,835 --> 00:26:29,004 Gu berehala goaz. 410 00:26:33,174 --> 00:26:35,176 Pozten nau zu hemen ikusteak. 411 00:26:37,345 --> 00:26:40,557 Barkatu lehengoagatik. Billiek ezin zaitu etxetik bota. 412 00:26:41,558 --> 00:26:44,769 Eskubide osoa zuen. Zurekin bakarrik egon nahi zuen. 413 00:26:46,605 --> 00:26:49,398 Bai. Larrua jotzea besterik ez du buruan. 414 00:26:49,399 --> 00:26:51,775 Billie unibertsitatetik ezagutzen dut. 415 00:26:51,776 --> 00:26:55,238 Ez zuen sexuan interesik izan zu ezagutu zintuen arte. 416 00:26:56,615 --> 00:26:59,450 - Hori esateko esan dizu? - Esateagatik hilko nau. 417 00:26:59,451 --> 00:27:00,619 Beraz, txiton. 418 00:27:07,375 --> 00:27:10,086 Gin-tonic bat eskatu dizut. Ondo dago? 419 00:27:12,631 --> 00:27:16,051 - Ez al geunden liskartuta? - Sextonek konpondu du. 420 00:27:18,511 --> 00:27:21,181 - Zenbat zor dizut? - Etxeak gonbidatzen du. 421 00:27:28,938 --> 00:27:30,565 Eskerrik asko ba. 422 00:27:31,149 --> 00:27:34,234 - Edozer Sextonen lagunengatik. - Kaixo, Theo. 423 00:27:34,235 --> 00:27:35,487 Sexton. 424 00:27:36,613 --> 00:27:37,571 Eta zu zara...? 425 00:27:37,572 --> 00:27:40,408 Nire laguna da. Didi. 426 00:27:41,534 --> 00:27:45,412 Theo hemengo... managerra da? 427 00:27:45,413 --> 00:27:48,792 DJ, klubeko sustatzailea eta gaurko zuen anfitrioia. 428 00:27:50,293 --> 00:27:52,212 Theo Sylvieren laguna da. 429 00:27:53,463 --> 00:27:55,507 Ulertua. Milesker, Theo. 430 00:27:56,007 --> 00:27:57,424 Bai, milesker, Theo. 431 00:27:57,425 --> 00:27:58,510 Eskerrik asko. 432 00:28:00,387 --> 00:28:01,221 Sexton, 433 00:28:02,681 --> 00:28:03,848 zure laguna Didi. 434 00:28:04,474 --> 00:28:05,849 Noiztik ezagutzen duzu? 435 00:28:05,850 --> 00:28:07,852 Duela ordu batzuk ezagutu dut. 436 00:28:08,603 --> 00:28:11,898 Duela ordu batzuk ezagutu duzun neska bat ekarri duzu? 437 00:28:13,149 --> 00:28:15,151 Ez da ohikoa zuretzat, Sexton. 438 00:28:15,735 --> 00:28:17,362 Ez nauzu ezagutzen, Theo. 439 00:28:19,155 --> 00:28:20,657 Sylviek gauza bera esan zidan. 440 00:28:21,366 --> 00:28:25,244 Ezer txarrik ez, lasai. Sylviek dibertitzea gogoko du eta zuk ez. 441 00:28:25,245 --> 00:28:26,830 Zure modura, ez. 442 00:28:27,747 --> 00:28:30,291 - Nik ez dut halakorik egiten. - Benetan? 443 00:28:31,793 --> 00:28:35,922 Orduan dirua irabazten duzu besteak hori egitera animatuz. 444 00:28:38,174 --> 00:28:42,470 Sylvie asko poztuko da norbait ezagutu duzula jakiteaz. 445 00:28:43,221 --> 00:28:45,889 Ez. Didi eta ni ez gaude elkarrekin. 446 00:28:45,890 --> 00:28:47,224 Ba horrela bada... 447 00:28:47,225 --> 00:28:48,726 Eta zure neska, zer? 448 00:28:48,727 --> 00:28:50,061 Eta Natalie? 449 00:28:51,646 --> 00:28:55,108 - Oraindik elkar...? - Bai. Baina Natalie bere kasa doa, 450 00:28:56,651 --> 00:28:57,694 eta ni neurera. 451 00:28:59,612 --> 00:29:01,948 Agian horregatik jarraitzen dugu elkar. 452 00:29:16,087 --> 00:29:17,880 Leku hau izugarri gogoko dut. 453 00:29:17,881 --> 00:29:19,007 Zorionak. 454 00:29:27,182 --> 00:29:28,057 Ondo zaude? 455 00:29:28,558 --> 00:29:29,559 Barkatu, zera... 456 00:29:31,102 --> 00:29:32,854 Zure ankh-a miresten ari nintzen. 457 00:29:35,190 --> 00:29:36,733 Egiptoarra, ezta? 458 00:29:38,485 --> 00:29:39,736 Heriotzaren sinboloa. 459 00:29:41,321 --> 00:29:42,697 Guztiz kontrakoa. 460 00:29:43,406 --> 00:29:45,074 - Hilezkortasuna. - Noski. 461 00:29:46,034 --> 00:29:48,452 Faraoiek betiko bizi nahi zuten, ezta? 462 00:29:48,453 --> 00:29:50,038 Batzuek lortu zuten. 463 00:29:50,538 --> 00:29:52,081 Besteak zuhurragoak izan ziren. 464 00:29:52,582 --> 00:29:54,584 Hilezkortasuna ez da dirudien bezain polita. 465 00:29:55,668 --> 00:29:56,920 Ez dakit ba. 466 00:29:59,047 --> 00:30:01,800 Betiko biziko zarela jakinez gero, nahi duzuna egin zenezake. 467 00:30:03,426 --> 00:30:05,428 Ez zinateke ezeren beldur. 468 00:30:07,138 --> 00:30:08,139 Inoren beldur. 469 00:30:11,893 --> 00:30:14,395 Horretarako ez duzu hilezkorra izan behar. 470 00:30:18,399 --> 00:30:20,984 Sextonek esan al dizu hau denda handi bat zela? 471 00:30:20,985 --> 00:30:21,986 - Kluba? - Bai. 472 00:30:22,695 --> 00:30:26,574 Oheko arropak. Lorategirako altzariak. Umeentzako jostailuak. 473 00:30:27,408 --> 00:30:30,577 Goian jarraitzen dute. Festa pribatuetarako da. 474 00:30:30,578 --> 00:30:32,704 Erakutsiko dizut, nahi baduzu. 475 00:30:32,705 --> 00:30:35,124 Bai. Agian geroago. 476 00:30:39,712 --> 00:30:40,839 Dantzatuko gara? 477 00:30:42,841 --> 00:30:44,175 Bai, baina... 478 00:30:45,260 --> 00:30:48,304 - Sextonekin etorri naiz. - Sexton ez da dantzatzen. 479 00:30:49,848 --> 00:30:51,474 Sylvieren ustez, behintzat. 480 00:30:54,018 --> 00:30:55,228 Bagoaz? 481 00:30:58,982 --> 00:30:59,899 Goazen. 482 00:31:06,281 --> 00:31:07,323 Ergela zara ala? 483 00:31:08,074 --> 00:31:09,325 Gogoko zaitu. 484 00:31:10,535 --> 00:31:12,412 Mundu guztia gogoko du. 485 00:31:13,079 --> 00:31:17,041 Ez dakit serio ari den ala ez, baina zera esan dit... 486 00:31:22,213 --> 00:31:23,840 Herio dela uste du. 487 00:31:25,842 --> 00:31:26,801 Zer? 488 00:31:27,385 --> 00:31:31,556 Heriotzaren haragitzea dela uste du. 489 00:31:32,473 --> 00:31:33,892 Hori esan dizu? 490 00:31:34,893 --> 00:31:38,104 Esango dizu galdetzen badiozu. Ez du ezkutatzen. 491 00:31:40,773 --> 00:31:44,484 Agian egingo dut. Norbaitek salbatu behar du Theoren eskuetatik. 492 00:31:44,485 --> 00:31:46,487 - Zatoz dantzatzera. - Ez. 493 00:31:48,156 --> 00:31:50,325 Sylvieren ustez, ez naiz dantzatzen. 494 00:31:51,743 --> 00:31:53,536 Erakuts iezaiozu oker dagoela. 495 00:32:37,580 --> 00:32:39,123 Ez zara amen egiten dutenetakoa? 496 00:32:40,917 --> 00:32:43,293 Sekula ez naiz horretan ona izan. 497 00:32:43,294 --> 00:32:44,587 Praktika behar du. 498 00:32:49,175 --> 00:32:51,427 Gaizki ari naizela uste dut. 499 00:32:53,096 --> 00:32:56,557 Badirudi ez direla konturatzen edo bost axola diela 500 00:32:58,059 --> 00:32:59,560 mundua amaitzera doala. 501 00:33:01,187 --> 00:33:03,272 Edo agian horregatik daude hemen. 502 00:33:10,613 --> 00:33:12,573 Amore emateko gogoa ematen dit. 503 00:33:15,660 --> 00:33:16,577 Ez esan hori. 504 00:33:19,247 --> 00:33:20,915 Bai, arrazoi duzu. 505 00:33:25,920 --> 00:33:28,296 Ikuspuntu desberdin bat entzun nahi? 506 00:33:28,297 --> 00:33:30,049 Ni animatzen saiatuko zara? 507 00:33:30,633 --> 00:33:32,676 Ez horixe. Guztiz kontrakoa. 508 00:33:32,677 --> 00:33:33,845 Aurrera ba. 509 00:33:35,513 --> 00:33:37,597 Baneukan lagun bat 510 00:33:37,598 --> 00:33:40,267 bortxatu egin zutena, 511 00:33:40,268 --> 00:33:43,438 bere aitak eta aitaren lagun batzuek. 512 00:33:44,647 --> 00:33:45,940 - Ostia. - Bai. 513 00:33:47,150 --> 00:33:50,819 Familiaren ustez, ehizan eta arrantzan egitea gogoko zuen, 514 00:33:50,820 --> 00:33:54,698 eta aitak bere lagunekin batera txangoan eramaten zuen. 515 00:33:54,699 --> 00:33:59,037 Aita abokatu dotorea zen, eta beste bat polizia-inspektorea. 516 00:34:00,038 --> 00:34:01,873 Ezin zion inori kontatu. 517 00:34:03,416 --> 00:34:07,378 Beraz, egun batean, aitaren ehiza labana bat hartu, 518 00:34:08,129 --> 00:34:10,006 komunean entzerratu 519 00:34:10,798 --> 00:34:12,467 eta ebakiak egiten hasi zen. 520 00:34:15,720 --> 00:34:16,554 Badakit. 521 00:34:17,096 --> 00:34:18,056 Barkatu. 522 00:34:20,308 --> 00:34:24,020 Kontua da ospitalean esnatu egin zenean, 523 00:34:24,645 --> 00:34:27,773 besoak bendaz estaliak zituelarik 524 00:34:27,774 --> 00:34:30,526 eta aita aurrean eserita, 525 00:34:31,027 --> 00:34:32,862 zerbait esango ote zuen beldur, 526 00:34:33,696 --> 00:34:35,656 bizirik egoteaz poztu zen. 527 00:34:51,672 --> 00:34:54,174 Theok dioenez, 528 00:34:54,175 --> 00:34:56,426 lekua hau denda handi bat zen. 529 00:34:56,427 --> 00:34:58,136 Ikustera gonbidatu gaitu. 530 00:34:58,137 --> 00:35:00,515 Biok gonbidatu gaitu 531 00:35:01,015 --> 00:35:01,849 ala zu soilik? 532 00:35:02,642 --> 00:35:05,185 Ni. Baina nik zu gonbidatzen zaitut. 533 00:35:05,186 --> 00:35:07,855 Neska-laguna dauka. Natalie izena du. 534 00:35:08,689 --> 00:35:11,901 Zoazte. Nik dantzatu behar dut. 535 00:35:18,866 --> 00:35:20,492 Tira, Theo zain dugu. 536 00:35:20,493 --> 00:35:22,328 Theo ez da tipo ona. 537 00:35:22,912 --> 00:35:26,998 Sexton, benetan uste duzu munduan jende ona eta txarra dagoela? 538 00:35:26,999 --> 00:35:29,292 Kazetaria naiz. Badakit hala dela. 539 00:35:29,293 --> 00:35:31,920 - Theori buruz gauza asko entzun ditut. - Adibidez? 540 00:35:31,921 --> 00:35:33,256 Prest bisitarako? 541 00:35:36,467 --> 00:35:38,886 Bai. Ez dizu axola Sexton etortzeak, ez? 542 00:35:41,180 --> 00:35:42,306 Batere ez. 543 00:35:43,766 --> 00:35:44,600 Hemendik. 544 00:36:03,327 --> 00:36:07,248 Honek biltegi bat dirudi. 545 00:36:08,416 --> 00:36:10,959 Festa pribatuak antolatzen dituzu hemen? 546 00:36:10,960 --> 00:36:13,921 Oraintxe bertan bat izango dugu. 547 00:36:15,798 --> 00:36:17,675 - Theo! Itzuli hori! - Atzera. 548 00:36:18,176 --> 00:36:20,552 Ez da arma bat, sinboloa baizik. 549 00:36:20,553 --> 00:36:21,720 Zigilu bat da. 550 00:36:21,721 --> 00:36:22,680 Zure zigilua. 551 00:36:24,640 --> 00:36:26,893 Orain neuk erabakiko dut nor hil edo bizi. 552 00:36:27,977 --> 00:36:29,812 Ez du horrela funtzionatzen. 553 00:36:31,814 --> 00:36:33,274 Hobe duzu funtzionatzea. 554 00:36:35,401 --> 00:36:38,403 Theo! Aizu! Theo! 555 00:36:38,404 --> 00:36:40,823 Theo, atera gaitzazu hemendik! 556 00:36:41,949 --> 00:36:43,074 Lagundu, mesedez! 557 00:36:43,075 --> 00:36:45,077 Ezin dizute entzun, Sexton. 558 00:37:05,723 --> 00:37:07,516 Herio zarela esan diozu? 559 00:37:09,810 --> 00:37:11,187 Ez da beharrezkoa izan. 560 00:37:14,982 --> 00:37:16,400 Dei egin dit. 561 00:37:27,578 --> 00:37:29,580 Mundu guztiak burua galdu du ala? 562 00:37:40,132 --> 00:37:42,093 Izugarri sentitzen dut, Sexton. 563 00:37:43,594 --> 00:37:44,971 Ez da zure errua. 564 00:37:46,222 --> 00:37:47,098 Ez, bada. 565 00:37:47,807 --> 00:37:51,018 Ohartarazi egin didazu, baina... harroputz jokatu dut. 566 00:37:51,602 --> 00:37:55,021 Bost axola zitzaidan zerbait gertatzen bazitzaidan. 567 00:37:55,022 --> 00:37:56,649 Horretarako da egun hau. 568 00:37:59,277 --> 00:38:01,445 Ez naiz ohartu jendea minduko nuela. 569 00:38:02,029 --> 00:38:03,489 Ez duzu inor mindu. 570 00:38:09,120 --> 00:38:10,496 Eta Hettie Eroa? 571 00:38:11,372 --> 00:38:13,249 Ez dugu bere arima aurkituko. 572 00:38:14,333 --> 00:38:16,751 Baretzeko esan zeniola uste nuen. 573 00:38:16,752 --> 00:38:18,629 Ez horixe. 574 00:38:19,588 --> 00:38:20,840 Nire beharra du. 575 00:38:23,592 --> 00:38:25,678 Ordu pare bat baino ez dira falta. 576 00:38:26,887 --> 00:38:28,139 Zertarako? 577 00:38:31,559 --> 00:38:34,186 Ehun urtean behineko eguna amaitzeko. 578 00:38:41,610 --> 00:38:42,737 Bingo. 579 00:38:44,989 --> 00:38:48,616 Ez du atea irekiko, baina Theori burua irekiko dio. 580 00:38:48,617 --> 00:38:49,618 Sexton, 581 00:38:50,202 --> 00:38:51,078 utzi hori. 582 00:38:51,704 --> 00:38:52,705 Zaurituko duzu. 583 00:38:54,165 --> 00:38:55,624 Ziur Herio zarela? 584 00:38:57,001 --> 00:38:59,085 Baina ez dut jendea hiltzen. 585 00:38:59,086 --> 00:39:00,713 A ez? 586 00:39:01,297 --> 00:39:02,256 Ez. 587 00:39:03,674 --> 00:39:05,551 Aukeramena existitzen da. 588 00:39:06,135 --> 00:39:08,094 Jendeak erabakiak hartzen ditu. 589 00:39:08,095 --> 00:39:10,181 Jendeak ez du hiltzea erabakitzen. 590 00:39:11,849 --> 00:39:12,808 Normalean. 591 00:39:13,601 --> 00:39:16,437 Gerrak daude. Goseteak. 592 00:39:18,522 --> 00:39:19,689 Gaixotasunak. 593 00:39:19,690 --> 00:39:23,319 Ez dut esan nahi bizitzea mingarria ez denik. 594 00:39:24,320 --> 00:39:25,279 Baina... 595 00:39:26,280 --> 00:39:29,366 ez da beti mingarria. 596 00:39:29,367 --> 00:39:30,409 Ez? 597 00:39:31,911 --> 00:39:32,912 Ez. 598 00:39:38,292 --> 00:39:41,212 Hain ederra da batzuetan, ahaztu egiten duzula 599 00:39:42,505 --> 00:39:44,465 sufrimendua dagoela edonon. 600 00:39:46,384 --> 00:39:47,760 Denbora guztian. 601 00:39:49,011 --> 00:39:52,555 Ezertxo ere gabe aurrera jarraitzeko borrokan dabilen jendea, 602 00:39:52,556 --> 00:39:54,183 familiak biziraun dezan. 603 00:39:55,601 --> 00:39:56,434 Ez da gelditzen. 604 00:39:56,435 --> 00:39:59,813 Berdin du zer esan, egin edo idazten dudan. 605 00:39:59,814 --> 00:40:02,524 Gauzak aldatzen saiatu arren, ezin dut lortu. 606 00:40:02,525 --> 00:40:03,650 Ezin dut. 607 00:40:03,651 --> 00:40:07,028 Eta pentsatzen dut: "Zertarako kezkatu?". 608 00:40:07,029 --> 00:40:10,574 Eta horrek ea zentzurik duen galdetzera eramaten nau. 609 00:40:14,537 --> 00:40:19,208 Ahaztu egiten dut gizakia baino ez zarela izan. 610 00:40:21,627 --> 00:40:24,255 Eta ez dakizula nolakoa den 611 00:40:25,256 --> 00:40:29,301 gauza hauek sentitzeko gai ez izatea. 612 00:40:32,763 --> 00:40:34,932 Zer den erabakimena ez izatea. 613 00:40:36,934 --> 00:40:38,519 Ez duzu erabakimenarik? 614 00:40:40,187 --> 00:40:43,107 Nire senideak eta nik geure betebeharrak ditugu. 615 00:40:44,233 --> 00:40:45,693 Eta bete egiten ditugu. 616 00:40:49,697 --> 00:40:52,700 Egun bakar batean izan ezik, 617 00:40:54,910 --> 00:40:56,745 ehun urtean behin. 618 00:40:58,956 --> 00:41:00,541 Heriok oporrak dituenean? 619 00:41:02,376 --> 00:41:04,462 Eta biltegi batean entzerratua igaro ditu. 620 00:41:05,004 --> 00:41:05,880 Bueno... 621 00:41:07,339 --> 00:41:10,301 merezia dut planak egiteagatik. 622 00:41:11,177 --> 00:41:13,137 Itxaropenak izateagatik. 623 00:41:14,013 --> 00:41:17,724 Horrek ezinezkoa egiten baitu 624 00:41:17,725 --> 00:41:20,686 eguna gertatu bezala disfrutatzea. 625 00:41:23,314 --> 00:41:26,233 Pentsa liteke honezkero eskarmentua dudala. 626 00:41:31,363 --> 00:41:32,281 Zer? 627 00:41:43,083 --> 00:41:44,043 Puxtarriak. 628 00:41:53,302 --> 00:41:54,928 Theo itzultzean, 629 00:41:54,929 --> 00:41:56,429 irrist egingo du, 630 00:41:56,430 --> 00:41:59,642 erori egingo da, ez larriki, eta ihes egingo dugu. 631 00:42:00,935 --> 00:42:03,604 Zure bizia horrekin salbatu nahi? Ala nirea? 632 00:42:04,188 --> 00:42:06,565 Ahal izanez gero, bionak. 633 00:42:08,317 --> 00:42:09,944 A zer aldaketa egun batean. 634 00:42:13,072 --> 00:42:13,906 Zer? 635 00:42:15,741 --> 00:42:16,909 Pastillak. 636 00:42:17,701 --> 00:42:18,786 Poltsikokoak. 637 00:42:19,995 --> 00:42:21,372 Nik ez zaitut epaitzen. 638 00:42:22,748 --> 00:42:24,833 Erabakimena existitzen da. 639 00:42:26,043 --> 00:42:29,338 Eta gaur bizi egin nahi duzu? 640 00:42:34,802 --> 00:42:36,678 Zer ostia ari zara? 641 00:42:36,679 --> 00:42:38,222 Niretzat ziren? 642 00:42:46,188 --> 00:42:47,272 Eta nire ankh-a? 643 00:42:47,273 --> 00:42:48,691 Tamesisaren hondoan. 644 00:42:49,191 --> 00:42:50,567 Ez du funtzionatzen. 645 00:42:50,568 --> 00:42:52,318 Ez zuk nahi bezala. 646 00:42:52,319 --> 00:42:54,405 Bueno, berdin dio. 647 00:42:55,322 --> 00:42:56,365 Zu zaitudalako. 648 00:42:57,491 --> 00:42:59,577 - Eta nirekin zatoz. - Ez da Herio. 649 00:43:00,452 --> 00:43:02,161 Esan diot. Ez nau sinesten. 650 00:43:02,162 --> 00:43:05,206 Hala balitz ere, ez duzu Herio behar. Hiltzeko ahalmena duzu. 651 00:43:05,207 --> 00:43:06,165 Zure eskuetan. 652 00:43:06,166 --> 00:43:08,252 Ez dut Heriok inor hiltzea nahi. 653 00:43:11,547 --> 00:43:13,340 Norbait berpiztea nahi dut. 654 00:43:18,012 --> 00:43:18,971 Natalie. 655 00:43:22,558 --> 00:43:23,976 Bueltan ekarriko duzu? 656 00:43:27,021 --> 00:43:28,188 Ezin dut. 657 00:43:29,023 --> 00:43:30,940 Nire erruz hil zen. 658 00:43:30,941 --> 00:43:33,527 Ez, hori ez da egia. 659 00:43:35,654 --> 00:43:37,990 Gau hartan gehiegi hartu zuen. 660 00:43:39,325 --> 00:43:42,494 Ahal zenuen guztia egin zenuen Natalie salbatzeko. 661 00:43:43,454 --> 00:43:45,205 Baita niri deitzea ere. 662 00:43:47,666 --> 00:43:49,877 Baina inork ez du sinetsiko, ezta? 663 00:43:52,212 --> 00:43:54,548 Nik hil nuela pentsatuko dute. Nola ez? 664 00:43:57,426 --> 00:43:59,762 Bizitza osoa kartzelan pasako dut. 665 00:44:04,642 --> 00:44:05,601 Edo, beharbada... 666 00:44:06,310 --> 00:44:08,227 - Theo. - Neu ere eramango nauzu? 667 00:44:08,228 --> 00:44:09,604 Ez, Theo, entzun... 668 00:44:09,605 --> 00:44:10,980 Theo, jaitsi pistola. 669 00:44:10,981 --> 00:44:12,940 Ixo. Nik hil nuela uste duzu. 670 00:44:12,941 --> 00:44:14,901 Ez, zin degizut. Jaitsi arma... 671 00:44:14,902 --> 00:44:16,445 Sexton, atzera! 672 00:44:25,579 --> 00:44:26,580 Theo. 673 00:44:28,916 --> 00:44:30,584 Buruan kolpea hartu du. 674 00:44:31,877 --> 00:44:34,838 Zoaz laguntza bila. Deitu anbulantziari. 675 00:44:41,637 --> 00:44:43,305 Mesedez, itzulidazu. 676 00:44:45,641 --> 00:44:47,559 Joan egin direnean, beranduegi da. 677 00:44:49,770 --> 00:44:51,146 Eramango nauzu orain? 678 00:44:53,023 --> 00:44:54,108 Gaur ez. 679 00:44:56,235 --> 00:44:57,611 Nire egun librea da. 680 00:45:09,248 --> 00:45:11,583 Ongi, milesker. 681 00:45:13,001 --> 00:45:14,627 Bere onera etorriko da. 682 00:45:14,628 --> 00:45:17,588 Garuneko konmozioa izan dezake eta ospitaleratuko dute. 683 00:45:17,589 --> 00:45:20,050 Bihar bisitan joatea pentsatu dut. 684 00:45:21,927 --> 00:45:23,053 Ez naiz hemen egongo. 685 00:45:25,472 --> 00:45:26,473 Egia. 686 00:45:28,434 --> 00:45:29,977 Heriok egun libre bakarra dauka. 687 00:45:35,149 --> 00:45:36,024 Tira, 688 00:45:37,276 --> 00:45:39,111 ez da nik nahi nuen eguna izan, 689 00:45:40,779 --> 00:45:42,698 baina bai, agian, behar nuena. 690 00:45:48,620 --> 00:45:50,080 Eta horra froga. 691 00:45:50,664 --> 00:45:51,623 Gustatzen zaizu? 692 00:45:52,332 --> 00:45:53,751 Perfektua da. 693 00:45:54,710 --> 00:45:55,669 Zenbat balio du? 694 00:45:56,628 --> 00:45:57,629 Zuretzat? 695 00:45:58,589 --> 00:46:01,633 Tira, emaiozu, badakigu oparituko diozula. 696 00:46:03,761 --> 00:46:04,595 Zuretzat? 697 00:46:05,179 --> 00:46:06,013 30 libera? 698 00:46:07,598 --> 00:46:08,891 Hogeita hamar libera. 699 00:46:11,602 --> 00:46:12,853 Zilarra da? 700 00:46:13,979 --> 00:46:16,023 30 liberagatik, zorionekoa zu metalezkoa bada. 701 00:46:16,607 --> 00:46:17,691 Eta honek, zenbat? 702 00:46:20,277 --> 00:46:21,195 Zenbat daukazu? 703 00:46:22,863 --> 00:46:25,949 Hogei libera eta bi penny. 704 00:46:27,910 --> 00:46:30,287 Liberak hartuko ditut. Pennyak zuretzat. 705 00:46:31,163 --> 00:46:31,997 Milesker. 706 00:46:37,127 --> 00:46:39,004 Primeran pasa dut gaur. 707 00:46:41,799 --> 00:46:44,051 Gatibu egotea disfrutatu duzu? 708 00:46:45,803 --> 00:46:46,845 Ez. 709 00:46:49,139 --> 00:46:51,266 Baina guztiaren parte zen... 710 00:46:54,269 --> 00:46:55,813 eta nik guztia nahi nuen. 711 00:46:56,855 --> 00:46:58,607 A, bide batez... 712 00:47:01,568 --> 00:47:02,528 Zuretzat. 713 00:47:03,904 --> 00:47:05,447 Ez zait besterik geratzen. 714 00:47:07,741 --> 00:47:09,493 Auskalo noiz beharko dituzun. 715 00:47:11,119 --> 00:47:12,454 Eta... 716 00:47:16,208 --> 00:47:19,127 Hauxe Hettierentzat da. 717 00:47:30,639 --> 00:47:31,640 Eskerrik asko. 718 00:47:36,687 --> 00:47:38,480 Egun zoragarria izan da. 719 00:48:08,093 --> 00:48:09,636 Denbora hegan doa. 720 00:48:13,557 --> 00:48:15,517 Segundo bakoitzari eutsi nahi diozu. 721 00:48:19,062 --> 00:48:21,773 Edozer emango zenuke segundo bakar batengatik. 722 00:48:33,493 --> 00:48:34,494 Mesedez. 723 00:48:39,833 --> 00:48:40,834 Didi! 724 00:48:52,095 --> 00:48:53,180 Didi! 725 00:48:54,806 --> 00:48:55,682 Didi! 726 00:48:59,353 --> 00:49:01,521 Hilda dago, bihotza. Joan egin da. 727 00:49:05,943 --> 00:49:07,736 Ezin duzu berpiztu. 728 00:49:14,201 --> 00:49:15,994 Bi pennyak eman dizkizu? 729 00:49:25,295 --> 00:49:26,380 Ekarri hona. 730 00:49:31,009 --> 00:49:32,511 Hauxe da biziaren kostua. 731 00:49:43,063 --> 00:49:44,272 Neska gajoa. 732 00:49:44,982 --> 00:49:47,567 Egun bakarra ehun urtean behin. 733 00:49:48,944 --> 00:49:50,612 Eta inoiz ez da erraza. 734 00:49:53,365 --> 00:49:56,994 Beste ezer eman al dizu hil aurretik? 735 00:50:09,006 --> 00:50:10,257 Hemen zaude. 736 00:50:14,094 --> 00:50:15,595 Banekien aurkituko zuela. 737 00:50:22,310 --> 00:50:23,145 Nire arima. 738 00:50:25,939 --> 00:50:27,524 Hau Cordelia zen. 739 00:50:28,108 --> 00:50:29,151 Nire txikitxoa. 740 00:50:30,610 --> 00:50:32,821 Garai hartan ez nintzen Hettie Eroa. 741 00:50:33,655 --> 00:50:35,198 Henrietta deitzen zidaten. 742 00:50:35,741 --> 00:50:37,576 Etxe polit batean bizi nintzen. 743 00:50:38,827 --> 00:50:40,454 Urte asko pasa dira. 744 00:50:42,164 --> 00:50:43,206 Dena desagertu egin da. 745 00:50:46,668 --> 00:50:49,046 Berriz ezkutatu beharko zaitut. 746 00:50:53,133 --> 00:50:54,300 Hemen jarraituko balu, 747 00:50:54,301 --> 00:50:57,888 inork aurkituko ez lukeen leku bati buruz galdetuko nioke. 748 00:51:01,308 --> 00:51:03,560 Baina emaiozu denbora, polit hori. 749 00:51:07,689 --> 00:51:10,484 Ehun urte barru itzuliko da. 750 00:51:23,872 --> 00:51:28,335 Minutu batzuk geroago, paramedikoak iritsi eta eraman egin zuten. 751 00:51:32,089 --> 00:51:34,716 Bihotzeko bat izan zela pentsatu zuten, baina... 752 00:51:37,719 --> 00:51:39,471 Eta benetan Herio balitz? 753 00:51:45,018 --> 00:51:48,814 Ez litzateke itzela izango Herio norbait izatea, 754 00:51:49,481 --> 00:51:51,983 eta ez sufrimendua eta hutsa bakarrik? 755 00:51:53,819 --> 00:51:55,736 Norbait atsegina, 756 00:51:55,737 --> 00:51:57,656 pertsonak gogoko dituena, 757 00:51:58,323 --> 00:51:59,199 baita... 758 00:52:00,492 --> 00:52:01,576 jatorra ere, 759 00:52:02,661 --> 00:52:03,537 eta dibertigarria. 760 00:52:07,332 --> 00:52:08,333 Auskalo. 761 00:52:27,686 --> 00:52:29,478 ETA GIZA ARRAZA HURRENGOA DELA 762 00:52:29,479 --> 00:52:33,190 - Kaixo. - Bisita egitera etorri gara. 763 00:52:33,191 --> 00:52:34,400 Sexton ondo dago? 764 00:52:34,401 --> 00:52:35,694 Zuk zeuk egiaztatu. 765 00:52:36,987 --> 00:52:41,491 Kezkatuta geunden, Billiek esan zuen bart ez zinela etxera itzuli. 766 00:52:42,200 --> 00:52:45,704 Gure solasaldiaren ondoren ondo zeundela ziurtatu nahi nuen. 767 00:52:47,038 --> 00:52:49,373 Bai. Sentitzen dut aukera eduki ez izana... 768 00:52:49,374 --> 00:52:51,667 Ez. Lasai. 769 00:52:51,668 --> 00:52:53,378 Jende asko zegoen. 770 00:52:58,592 --> 00:53:01,094 Tira, lanean ariko zara... 771 00:53:02,053 --> 00:53:03,221 Ez, nik... 772 00:53:07,350 --> 00:53:09,269 Kikara bat te nahi? 773 00:53:10,645 --> 00:53:12,898 Bai, astirik baldin baduzu. 774 00:53:24,534 --> 00:53:25,660 Esnea eta azukrearekin? 775 00:53:26,244 --> 00:53:27,370 Hiru koxkor. 776 00:53:33,084 --> 00:53:34,211 Amaitu da? 777 00:53:41,801 --> 00:53:42,802 Bai. 778 00:53:43,845 --> 00:53:44,846 Eta zer moduz? 779 00:53:52,562 --> 00:53:53,772 Zoragarria izan da. 780 00:53:54,606 --> 00:53:56,358 Jendez beterik zegoen. 781 00:53:58,360 --> 00:54:01,404 Arnasa hartu, jan eta dantza egin dut. 782 00:54:03,990 --> 00:54:06,451 Horrela amaitu behar ez balu! 783 00:54:07,744 --> 00:54:08,954 Beti amaitzen da. 784 00:54:09,704 --> 00:54:11,289 Horrek ematen dio balioa. 785 00:54:12,666 --> 00:54:16,211 Bizirik egotea lortzen duzunean, egun bakar batez izan arren... 786 00:54:17,963 --> 00:54:21,466 bizitzeari uzteko modu bakarra dago. 787 00:54:23,718 --> 00:54:24,678 Bai, beharko. 788 00:54:27,681 --> 00:54:28,682 Merezi izan du? 789 00:54:33,561 --> 00:54:35,647 O, betiko iraun izan balu! 790 00:54:41,319 --> 00:54:42,153 Eman eskua. 791 00:56:31,012 --> 00:56:32,972 Azpitituluak: Loinaz C. A.