1 00:00:11,320 --> 00:00:17,320 HASIERA BAINO LEHEN 2 00:00:27,680 --> 00:00:28,640 Barkatu? 3 00:00:29,440 --> 00:00:30,560 Aizu! 4 00:00:33,720 --> 00:00:35,280 Bai? Zerbait nahi zenuen? 5 00:00:35,360 --> 00:00:36,680 Kaixo. Bai. 6 00:00:37,560 --> 00:00:40,680 Axola ez badizu, eutsiko duzu nik hau abiarazteko? 7 00:00:41,720 --> 00:00:43,040 Nola jarri behar dut? 8 00:00:43,120 --> 00:00:45,440 Horrela ondo dago, eutsi ondo. Hori da. 9 00:00:45,520 --> 00:00:47,400 -Ados, prest? -Zertarako? 10 00:00:50,640 --> 00:00:51,880 Listo, primeran. 11 00:00:52,600 --> 00:00:55,040 -Milesker, utzi dezakezu. -Ados. 12 00:00:55,120 --> 00:00:58,280 -Hori da dena? -Ez, hau hasiera baino ez da. 13 00:00:58,360 --> 00:00:59,680 Orain dator onena. 14 00:00:59,760 --> 00:01:01,880 Honen zain egon naiz... 15 00:01:02,880 --> 00:01:03,880 betidanik. 16 00:01:05,280 --> 00:01:07,840 Kaixo, Azirafel naiz. 17 00:01:07,920 --> 00:01:10,640 Urte askotarako. Orain bai. 18 00:01:11,280 --> 00:01:15,480 Izan bedi materia, izan bedi grabitatea, izan bedi dena... 19 00:01:16,160 --> 00:01:19,400 11. orritik 3 000 602. orrira, biak barne. 20 00:01:25,440 --> 00:01:26,960 Ezer gertatu behar da? 21 00:01:27,440 --> 00:01:28,880 Egia da, bai, barkatu. 22 00:01:29,640 --> 00:01:31,000 Gauza bat ahaztu dut. 23 00:01:32,000 --> 00:01:33,120 Izan bedi argia. 24 00:01:59,640 --> 00:02:00,840 Jainko maitea. 25 00:02:01,680 --> 00:02:03,800 Ederra benetan! 26 00:02:07,520 --> 00:02:10,039 Zuk bakarrik egin duzu? 27 00:02:11,160 --> 00:02:12,680 Gutxi gorabehera. 28 00:02:12,760 --> 00:02:15,800 Kontzeptuaren diseinua ez da nirea, 29 00:02:15,880 --> 00:02:18,320 baina oso gertutik jarraitu dut prozesua. 30 00:02:19,400 --> 00:02:21,520 -Oso polita da. -Milesker. 31 00:02:21,600 --> 00:02:23,840 Lan bikaina egin duzu. 32 00:02:30,760 --> 00:02:33,120 -Zertarako da? -Zer esan nahi duzu? 33 00:02:33,160 --> 00:02:36,400 Zer egiten du zehazki? 34 00:02:36,880 --> 00:02:39,360 Hobeto esanda, zer ez du egiten? 35 00:02:39,440 --> 00:02:41,280 Izar fabrika bat da. 36 00:02:41,360 --> 00:02:43,320 Ikusten duzun hauts eta gas hori, 37 00:02:43,400 --> 00:02:48,800 5000 izar gazte eta protoplaneta sortzen ari da. 38 00:02:48,880 --> 00:02:51,000 Izar gehienak zaharrak izango dira, 39 00:02:51,079 --> 00:02:53,760 baina hauek berri-berriak dira. 40 00:02:54,079 --> 00:02:56,680 Milioika urte barru prest egongo dira, 41 00:02:57,440 --> 00:02:59,480 eta dena izarrez beteko da. 42 00:03:02,600 --> 00:03:04,400 Zeinen ondo. 43 00:03:05,080 --> 00:03:07,640 Goikoek esan dute 44 00:03:07,720 --> 00:03:10,600 6000 urteren buruan 45 00:03:10,680 --> 00:03:12,920 hau dena itxiko dugula atzera. 46 00:03:13,880 --> 00:03:15,160 Hori ez da ezer. 47 00:03:20,040 --> 00:03:23,920 Zertarako sortuko dugu trilioika izar-sistemadun 48 00:03:24,000 --> 00:03:25,960 unibertso infinitu bat, 49 00:03:26,040 --> 00:03:29,000 milaka urtetan berriz ixteko? 50 00:03:29,720 --> 00:03:32,560 Motorra ere ez da nahikoa berotuko ordurako. 51 00:03:33,280 --> 00:03:34,120 Helburua... 52 00:03:34,800 --> 00:03:36,640 Ezagutuko duzu Lurra. 53 00:03:39,640 --> 00:03:41,360 Egia esateko, ez. 54 00:03:42,600 --> 00:03:43,680 Planeta berde-urdina? 55 00:03:43,760 --> 00:03:48,200 Hor nonbait egongo da, zati hori abian jartzen dutenean. 56 00:03:48,280 --> 00:03:51,600 Hor egongo dira 57 00:03:52,320 --> 00:03:55,320 diseinatzen ari garen "pertsonak". 58 00:03:55,400 --> 00:03:56,840 Planak ikusi ditut. 59 00:03:57,320 --> 00:04:00,160 Ugalketarako bikote batekin hasiko gara, 60 00:04:00,240 --> 00:04:03,040 eta segituan mordo bat egongo dira. 61 00:04:03,120 --> 00:04:06,600 Ugaldu eta ugaldu ibiliko dira. 62 00:04:07,080 --> 00:04:11,840 Nire irudipena da, izarrak eta zure... 63 00:04:13,120 --> 00:04:15,000 -Nebula jarri diot izena. -Ados. 64 00:04:15,080 --> 00:04:19,120 Hor egongo dira, Lurreko pertsonek 65 00:04:19,200 --> 00:04:22,800 gauean zerura begiratu 66 00:04:22,920 --> 00:04:27,680 eta ahalguztidunak sortutako mugagabetasuna 67 00:04:27,760 --> 00:04:30,200 begiratuz zirraratzeko. 68 00:04:33,159 --> 00:04:34,800 Hori txorakeria bat da! 69 00:04:34,880 --> 00:04:37,800 Unibertsoa ez da koadro bat. 70 00:04:37,880 --> 00:04:42,720 Milioika galaxia, trilioika izar, denetarik dago eta ugari. 71 00:04:42,800 --> 00:04:44,800 Ez dira dir-dir egiteko soilik. 72 00:04:45,440 --> 00:04:47,800 Gehienak ezingo dira Lurretik ikusi. 73 00:04:47,880 --> 00:04:51,600 Lurra erdi-erdian ipini behar dugu unibertsoa hobeto ikus dadin. 74 00:04:52,480 --> 00:04:56,520 Ez da gure lana Jainkoari bere sorkuntzari buruzko aholkuak ematea. 75 00:04:56,600 --> 00:04:58,240 Orduan noren lana da? 76 00:04:58,800 --> 00:05:02,680 Norbaitek esan behar dio: "Nagusi, ideia hau benetan txarra da". 77 00:05:03,680 --> 00:05:08,360 Uste dut hori lekuz kanpo legokeela. 78 00:05:10,240 --> 00:05:15,160 Uste dut ez dela inor haserretuko iradokizun kaxan ideia bat sartzeagatik. 79 00:05:16,880 --> 00:05:20,880 Nik dakidanez, Jainkoak ez du iradokizun kaxarik sortu. 80 00:05:21,880 --> 00:05:25,440 Eta iradokizun kaxa bat egon beharko litzatekeela iradokitzea 81 00:05:25,520 --> 00:05:28,000 ez zait egokia iruditzen. 82 00:05:28,080 --> 00:05:31,520 Ni banintz nagusia, galderak ongietorriak izango lirateke. 83 00:05:31,600 --> 00:05:32,960 Ikuspuntu berriak. 84 00:05:34,159 --> 00:05:36,159 Ezin da unibertso bat sortu, 85 00:05:36,240 --> 00:05:38,920 milaka urtetan irekita eduki, eta gero itxi! 86 00:05:42,880 --> 00:05:46,440 Nebularen izkina horretako arrosa-urdin kolorea gustuko dut. 87 00:05:46,520 --> 00:05:48,159 Bai, oso... 88 00:05:51,680 --> 00:05:53,920 Entzun nire aholkua... 89 00:05:54,920 --> 00:05:57,240 Ez zaitut istilutan nahi. 90 00:05:58,000 --> 00:06:01,760 Milesker zure laguntza eta aholkuarengatik. Ez kezkatu. 91 00:06:01,840 --> 00:06:05,600 Zer istilutan sar naiteke galderak egiteagatik? 92 00:07:34,320 --> 00:07:36,320 1. KAPITULUA: ETORRERA 93 00:07:46,440 --> 00:07:48,320 ZORIONEKO PATUA 94 00:07:56,720 --> 00:07:58,360 LONDRES 95 00:07:58,760 --> 00:08:00,200 GAUR EGUN 96 00:08:07,760 --> 00:08:08,960 ITXITA 97 00:08:18,240 --> 00:08:20,120 "Fell jaun agurgarria: 98 00:08:20,200 --> 00:08:23,680 kontu bati buruz hitz egin nahi nuke zurekin, 99 00:08:23,760 --> 00:08:27,200 'premiozkoa' da"? 100 00:08:27,280 --> 00:08:28,680 Premiazkoa. 101 00:08:28,760 --> 00:08:31,400 "Agur bero bat, Maggie". 102 00:08:37,280 --> 00:08:38,880 Kaixo, Maggie. 103 00:08:39,640 --> 00:08:40,840 Zure oharra jaso dut. 104 00:08:42,520 --> 00:08:46,200 Pentsatu dut... Bueno, azken bi urteak gogorrak izan dira 105 00:08:46,280 --> 00:08:49,600 konfinamenduarekin eta Interneteko eskaerarik gabe, 106 00:08:50,600 --> 00:08:52,880 eta baliteke bi aste barru joatea. 107 00:08:52,960 --> 00:08:54,360 Hemendik joan? 108 00:08:54,880 --> 00:08:57,760 Zergatik? Ez duzu gustuko jada? 109 00:08:57,880 --> 00:08:59,880 Fell jauna, maite dut denda hau. 110 00:09:00,000 --> 00:09:02,160 Txikia nintzenetik maite izan dut, 111 00:09:02,240 --> 00:09:04,720 baina aspaldian ez dut alokairua ordaindu. 112 00:09:04,760 --> 00:09:08,600 Hori nire errua da, alokairua ez eskatzeagatik. 113 00:09:08,640 --> 00:09:11,880 Gauza bat, ez al zenidan esan 114 00:09:12,000 --> 00:09:14,480 Shostakovichen diskoak ekarriko zenizkidala? 115 00:09:15,160 --> 00:09:16,640 Ezin dut alokairua ordaindu. 116 00:09:16,720 --> 00:09:19,640 Sentitzen dut. Datorren astean joango naiz. 117 00:09:19,720 --> 00:09:21,880 Dena gordetzen dudanean. 118 00:09:21,960 --> 00:09:25,480 Joaten bazara, nola eskuratuko ditut nahi ditudan diskoak? 119 00:09:26,080 --> 00:09:29,200 78 RPMak aurkitzea LPak aurkitzea baino zailagoa da. 120 00:09:29,960 --> 00:09:32,080 Ez nuke jakingo nondik hasi ere. 121 00:09:32,160 --> 00:09:33,600 Ezin dizut ordaindu. 122 00:09:35,000 --> 00:09:36,240 Maggie... 123 00:09:36,880 --> 00:09:42,160 Zer deritzozu Shostakovichen disko hauek eramaten baditut 124 00:09:42,240 --> 00:09:45,480 ezer ordaindu gabe, eta parra geratzen bagara? 125 00:09:45,520 --> 00:09:47,640 Ehundaka libera zor dizkizut. 126 00:09:47,720 --> 00:09:50,480 Disko horiek zortzi libera balio dute. 127 00:09:50,520 --> 00:09:53,320 Zortzi libera eta 75 penny. 128 00:09:53,400 --> 00:09:56,880 Ezin didazu zortzi hilabetetako alokairua barkatu. 129 00:09:56,960 --> 00:09:59,080 Bai horixe. Barkatzen oso ona naiz. 130 00:09:59,160 --> 00:10:02,360 Nire gauza kutunenetakoa da. Alokairua ordainduta dago. 131 00:10:02,440 --> 00:10:05,880 Nik nahi nuen musika daukat. Badakit zer egin 132 00:10:05,960 --> 00:10:07,520 hurrengo 21 minutuetan. 133 00:10:32,840 --> 00:10:36,720 Klarinetearen doinua ederra da benetan. 134 00:10:38,600 --> 00:10:39,440 Zer? 135 00:10:41,040 --> 00:10:42,400 Klarineteak. 136 00:10:43,120 --> 00:10:45,720 Klarinetearen doinua ederra da benetan. 137 00:10:47,080 --> 00:10:48,480 Okerreko bankuan zaude. 138 00:10:48,960 --> 00:10:52,160 Azerbaijaneko sektore-buruaren bila zabiltza. Hor dago. 139 00:10:59,960 --> 00:11:01,320 Zure posta dakart. 140 00:11:01,920 --> 00:11:03,280 Ezer interesgarririk? 141 00:11:04,720 --> 00:11:05,720 Fakturak gehien bat. 142 00:11:06,600 --> 00:11:09,840 Ez dut ulertzen zergatik ez dizuten autora bidaltzen. 143 00:11:09,920 --> 00:11:12,960 -Bidali denak infernuko finantza bulegora. -Bidali ditut. 144 00:11:13,400 --> 00:11:16,360 Ezin omen dute nire sinadura onartu zurearen ordez. 145 00:11:16,440 --> 00:11:18,280 Ez eman ogirik, artaburu hori! 146 00:11:18,360 --> 00:11:21,240 -Kalte egiten die. -Orduan zer ematen zaie? 147 00:11:21,320 --> 00:11:23,120 -Ba al dakite? -Ahateek? 148 00:11:23,200 --> 00:11:24,400 Hor behean. 149 00:11:24,480 --> 00:11:26,600 Badakite nirekin hitz egiten duzula? 150 00:11:26,680 --> 00:11:30,240 Crowley. Infernuaren ordezkaria naiz Londresen. 151 00:11:31,560 --> 00:11:34,600 -Infernuari bost nola burutzen den lana. -Bai, badakit. 152 00:11:34,680 --> 00:11:37,000 Norbaitek egiten duen bitartean... 153 00:11:39,120 --> 00:11:41,040 Pentsatzen al duzu inoiz honetan? 154 00:11:41,120 --> 00:11:42,320 Zertan? 155 00:11:42,880 --> 00:11:44,480 Guztiak zer zentzu duen? 156 00:11:45,160 --> 00:11:47,920 Zerua, infernua, deabruak, aingeruak. 157 00:11:48,480 --> 00:11:52,240 Ez al da dena alferrekoa? 158 00:11:54,120 --> 00:11:56,480 -Beti izan da horren erraza? -Erraza? 159 00:11:56,560 --> 00:11:59,360 Gizakien artean zoritxarra eta izua zabaltzeko 160 00:11:59,440 --> 00:12:02,000 plan konplexuak eratzen ditut, 161 00:12:02,080 --> 00:12:04,840 baina plana abian jartzear nagoenean, 162 00:12:04,920 --> 00:12:06,560 nire burutazioa baino 163 00:12:06,640 --> 00:12:09,600 zerbait txarragoa sortzen dute haiek. 164 00:12:09,680 --> 00:12:11,440 Bai, beti da horrela. 165 00:12:13,680 --> 00:12:15,600 Jakin beharko nukeen berririk? 166 00:12:15,680 --> 00:12:17,600 Oraindik persona non grata zara. 167 00:12:18,880 --> 00:12:21,880 Deabru ziztrinenei errazio erdia ematen die Beltzebuk, 168 00:12:23,240 --> 00:12:25,560 eta zerbait gertatzen ari da. 169 00:12:26,880 --> 00:12:27,840 Non? 170 00:12:28,720 --> 00:12:30,280 Goian. 171 00:12:32,520 --> 00:12:33,560 Larria da? 172 00:12:34,160 --> 00:12:37,480 Ez dakit, zurrumurru bat entzun dut, 173 00:12:37,560 --> 00:12:40,320 zerbait gertatzen omen da hor goian. 174 00:12:41,200 --> 00:12:42,560 Ezer esaten badizu 175 00:12:42,640 --> 00:12:45,560 liburu-dendako kontaktuak, esango didazu? 176 00:12:45,640 --> 00:12:47,880 Zeruak ez dio ezer esaten jada. 177 00:12:48,440 --> 00:12:51,640 Baliagarria den zerbait entzuten badut, 178 00:12:52,360 --> 00:12:54,720 kontatuko dizut, eta ordainetan, 179 00:12:54,800 --> 00:12:57,240 zuk kontadazu nik behar dudana. 180 00:12:57,320 --> 00:12:59,160 Badakizu ezer? 181 00:13:00,520 --> 00:13:01,920 Ilar izoztuak. 182 00:13:02,720 --> 00:13:03,720 Zer? 183 00:13:03,800 --> 00:13:06,720 Ilar izoztuak eman behar zaizkie jaten ahateei. 184 00:13:06,800 --> 00:13:10,520 Gustura asko jaten dituzte eta onak dira. 185 00:13:22,200 --> 00:13:23,440 Kaixo. 186 00:13:24,800 --> 00:13:26,400 Ezer nahi duzu? 187 00:13:26,760 --> 00:13:28,960 Ba... Bai. Kafea! 188 00:13:29,560 --> 00:13:33,800 Betikoa, orduan? Ez esan, badakit. Latte bat azukre eta kremarik gabe. 189 00:13:33,880 --> 00:13:35,400 Gogoratzen duzu. 190 00:13:35,480 --> 00:13:38,000 Pertsona eta kafe asko ditut buruan gordeta. 191 00:13:38,080 --> 00:13:40,280 Ohiko bezeroak gogoratzen ditut. 192 00:13:40,360 --> 00:13:42,160 Bai, ni ohikoa naiz. 193 00:13:42,240 --> 00:13:43,840 Disko-dendan egiten duzu lan? 194 00:13:43,920 --> 00:13:46,840 Ez dakit nork erosten dituen diskoak gaur egun. 195 00:13:47,160 --> 00:13:48,560 Arranopola! 196 00:13:49,120 --> 00:13:50,280 -Zer? -Begira. 197 00:13:54,560 --> 00:13:56,840 Arranopola! 198 00:14:55,880 --> 00:14:57,080 Aizu, kaixo. 199 00:15:01,240 --> 00:15:02,920 -Zer... -Zer egiten dut hemen? 200 00:15:03,000 --> 00:15:04,000 Bai. 201 00:15:05,840 --> 00:15:08,720 Bueno, zer egiten duzu hemen? 202 00:15:08,800 --> 00:15:10,800 Ez dakit, horregatik galdetu dizut. 203 00:15:11,760 --> 00:15:14,880 -Ez dakizu? -Ez, baina jakitea nahiko nuke. 204 00:15:14,960 --> 00:15:19,320 Non nagoen ere jakin nahiko nuke. 205 00:15:19,400 --> 00:15:24,040 Eta baita nor zaren eta nor naizen. 206 00:15:24,520 --> 00:15:26,400 Eta zergatik zaude biluzik? 207 00:15:26,800 --> 00:15:28,200 Nork dio biluzik nagoela? 208 00:15:29,040 --> 00:15:30,920 Biluzik zaudela ikusi dezaket. 209 00:15:31,600 --> 00:15:33,400 Hara, egia da. 210 00:15:34,960 --> 00:15:36,520 -Sartu naiteke? -Ez. 211 00:15:39,320 --> 00:15:40,320 Ondo da. 212 00:15:44,240 --> 00:15:45,240 Ados. 213 00:15:45,320 --> 00:15:48,000 Sar... Sar zaitez. 214 00:15:53,320 --> 00:15:55,960 -Ez da egunero ikusten halakorik. -Ez. 215 00:15:56,040 --> 00:15:59,520 Agian banaketa zerbitzu berri bat. Stripper-paketeak. 216 00:16:00,480 --> 00:16:02,200 -Oraintxe asmatu duzu. -Bai. 217 00:16:04,320 --> 00:16:06,840 Maggie naiz. Disko-dendan egiten dut lan. 218 00:16:06,920 --> 00:16:09,320 Badakit. Azukre eta krema gabeko lattea. 219 00:16:09,840 --> 00:16:10,880 Ni Nina naiz. 220 00:16:12,400 --> 00:16:17,400 Ez dut esan nahi infernua edo inor konplize denik. 221 00:16:17,920 --> 00:16:20,800 Baina inork laguntzen badio, 222 00:16:21,400 --> 00:16:24,600 -izugarrizko zigorra jarriko diogu. -Izugarrizko zigorra? 223 00:16:24,680 --> 00:16:25,960 Bai. 224 00:16:26,680 --> 00:16:28,400 -Bizitzaren Liburua. -Ulertuta. 225 00:16:29,360 --> 00:16:30,800 Milesker. 226 00:16:32,040 --> 00:16:34,880 Txokolate beroa da. Edan ezazu. 227 00:16:35,000 --> 00:16:38,400 Orduan, ez dakizu nor zaren. 228 00:16:39,080 --> 00:16:40,080 Badakit. 229 00:16:42,840 --> 00:16:46,680 Ni naiz. Baina ez dakit nor den "ni". 230 00:16:48,000 --> 00:16:50,680 -Ulertzen dut. -Baina zuk ezagutzen nauzu. 231 00:16:51,560 --> 00:16:53,440 -Ezagutu nauzu. -Nik... 232 00:16:54,920 --> 00:16:58,760 zure itxura duen gizon bat ezagutzen dut. 233 00:16:59,560 --> 00:17:01,040 Ziurrekin ni izango naiz. 234 00:17:02,080 --> 00:17:04,920 Itxuragatik ezagutzen da pertsona bat bereziki. 235 00:17:05,880 --> 00:17:10,079 Baina zuk ez nauzu ni ezagutu. 236 00:17:14,160 --> 00:17:16,200 Ez, barkatu. 237 00:17:17,560 --> 00:17:21,319 Orduan, zergatik etorri zara nire dendara? 238 00:17:21,400 --> 00:17:24,000 Ez dakit. Nire senari jarraitu diot. 239 00:17:24,079 --> 00:17:27,200 Inoiz sentitu duzu, 240 00:17:27,280 --> 00:17:31,040 ezer ezagutzen ez baduzu ere, 241 00:17:31,080 --> 00:17:33,800 pertsona jakin batekin egoteak on egingo dizula? 242 00:17:34,680 --> 00:17:36,240 Ez, inoiz ere ez. 243 00:17:36,320 --> 00:17:38,760 Ez dakit zer sentipen den hori. 244 00:17:38,800 --> 00:17:40,080 Zergatik diozu hori? 245 00:17:40,560 --> 00:17:42,680 Nire garuna izango da. 246 00:17:42,760 --> 00:17:44,280 Ez nago ziur. 247 00:17:44,320 --> 00:17:47,480 Hori sentitu dut, hona etortzen banintzen, 248 00:17:47,560 --> 00:17:50,440 ez zitzaidala ezer ikaragarririk gertatuko. 249 00:17:51,800 --> 00:17:53,800 "Ezer ikaragarririk"? 250 00:17:56,960 --> 00:17:58,680 Hau... benetan gozoa dago. 251 00:17:59,240 --> 00:18:01,800 -Zer gauza ikaragarri? -Hemen nabaritzen dut, 252 00:18:01,880 --> 00:18:04,920 eta gero hemen. Bi gauza desberdin egiten ditu. 253 00:18:05,000 --> 00:18:08,240 -Baina biak oso ondo daude. -Esadazu, mesedez, 254 00:18:08,320 --> 00:18:11,080 -zer gauza ikaragarri. -Zer? Ez dakit. 255 00:18:11,200 --> 00:18:13,200 Baina oso txarra dela dakit, 256 00:18:13,280 --> 00:18:16,400 eta horregatik etorri behar nintzen zuri hori ematera. 257 00:18:20,000 --> 00:18:20,800 Zer? 258 00:18:20,920 --> 00:18:22,800 Orain hemen ere nabaritzen dut. 259 00:18:23,680 --> 00:18:25,320 Ene, hau da denetan onena. 260 00:18:25,440 --> 00:18:26,800 Zer da "hori"? 261 00:18:27,880 --> 00:18:29,880 Zer eman behar didazu? 262 00:18:31,560 --> 00:18:35,480 Ez dirudi ezer daramadanik. Garrantzitsua izango da? 263 00:18:35,560 --> 00:18:36,480 Ba, zuk... 264 00:18:38,320 --> 00:18:39,680 Zuk esan duzu 265 00:18:39,760 --> 00:18:42,960 gauza ikaragarria geldiarazteko modu bakarra zela. 266 00:18:43,480 --> 00:18:44,520 A bai? Zer? 267 00:18:44,560 --> 00:18:46,200 Ez dakit! 268 00:18:46,280 --> 00:18:49,040 Orduan, dena ondo dagoela esango nuke. 269 00:18:49,080 --> 00:18:51,440 Azkenean dena ondo irteten da. 270 00:18:51,520 --> 00:18:54,440 Orain bezala, hotza sentitzen hasi naiz. 271 00:18:56,320 --> 00:18:58,080 Eta orain manta bat daukat. 272 00:18:59,400 --> 00:19:00,400 Eta baita ere, 273 00:19:00,480 --> 00:19:02,640 besoak minduta nituen, 274 00:19:02,720 --> 00:19:05,040 kaxa bat eraman behar niolako norbaiti. 275 00:19:05,080 --> 00:19:07,000 Baina orain ondo daude. 276 00:19:08,480 --> 00:19:09,720 Kaxa. 277 00:19:13,080 --> 00:19:15,200 ALDE HAU GORA BEGIRA 278 00:19:30,160 --> 00:19:33,400 Kaka. 279 00:19:38,920 --> 00:19:41,000 -Bai? -Gauza bat jakin behar duzu. 280 00:19:41,080 --> 00:19:42,720 Lurreko deabruen oinarrizkoa. 281 00:19:42,800 --> 00:19:44,760 Telefonoz deitu eta hitz egin 282 00:19:44,800 --> 00:19:47,080 edo modu misteriotsuan agertu. Ez biak. 283 00:19:48,240 --> 00:19:51,000 -Zergatik ez? -Fidatu nitaz. 284 00:19:51,080 --> 00:19:52,080 Ados. 285 00:19:53,080 --> 00:19:57,640 Goian gertatzen denari buruzko informazio gehiago daukat. 286 00:19:57,720 --> 00:20:00,720 Gabrielekin du zerikusia hor gertatzen denak. 287 00:20:00,800 --> 00:20:04,440 Berorren maiestate harroputza arazoetan sartu da. Lastima. 288 00:20:04,520 --> 00:20:06,000 A bai? Zergatik? 289 00:20:06,560 --> 00:20:09,000 Sarkasmoa zen. Praktikatuko dugu. 290 00:20:09,080 --> 00:20:10,080 Hori da dena? 291 00:20:20,400 --> 00:20:22,000 Hutsik dago. 292 00:20:22,760 --> 00:20:24,320 Zer zenekarren hemen? 293 00:20:25,480 --> 00:20:27,720 Barregarria zara. Atsegin zaitut. 294 00:20:30,560 --> 00:20:32,640 Milesker. Nik... 295 00:20:36,000 --> 00:20:37,880 Zerbait zenekarrela esan duzu. 296 00:20:37,960 --> 00:20:39,320 A bai? 297 00:20:39,440 --> 00:20:42,000 -Egia izango da. -Gabriel. Aditu, arren... 298 00:20:42,080 --> 00:20:43,320 Entzun arretaz. 299 00:20:43,400 --> 00:20:46,560 Zergatik ekarri duzu kaxa? 300 00:20:47,800 --> 00:20:49,040 Zer da "Gabriel"? 301 00:20:49,760 --> 00:20:50,720 Zu zara! 302 00:20:51,720 --> 00:20:53,320 Edo hori uste dut behintzat. 303 00:20:53,400 --> 00:20:55,680 Gabriel. Itzel. Gustuko dut. 304 00:20:56,160 --> 00:20:57,960 Gabriel. 305 00:20:58,040 --> 00:21:00,320 Baina... Hobeto pentsatuta, ez. 306 00:21:00,440 --> 00:21:03,520 Inork galdetzen badu, zu ez zara Gabriel. 307 00:21:03,560 --> 00:21:04,800 Ados. 308 00:21:06,280 --> 00:21:07,800 Orduan zer naiz? 309 00:21:08,440 --> 00:21:10,000 Bada, zu... 310 00:21:10,800 --> 00:21:11,920 JIM JAUNA JOSEPH CONRAD 311 00:21:12,400 --> 00:21:15,320 -Jim zara. -Jim. Itzel. Atsegin dut. 312 00:21:15,440 --> 00:21:17,680 Jim. Gabrielen laburdura. 313 00:21:17,760 --> 00:21:20,440 Ez, Jamesen laburdura. 314 00:21:20,520 --> 00:21:22,520 James. Itzel. Atsegin dut. 315 00:21:22,560 --> 00:21:25,760 James. Jimen luzapena. Gabrielen laburdura. 316 00:21:25,800 --> 00:21:27,720 Ez, ahaztu Gabriel. 317 00:21:28,560 --> 00:21:31,400 Saiatuko naiz. Baina zaila da gauzak ahaztea. 318 00:21:32,280 --> 00:21:34,440 Ziur zaude? Tira, orduan, 319 00:21:34,520 --> 00:21:37,040 mesedez, esan zer zegoen kaxan. 320 00:21:41,920 --> 00:21:42,920 Zer kaxa? 321 00:21:48,080 --> 00:21:50,160 Kaixo. Ni naiz. Ez esan ezer. 322 00:21:51,200 --> 00:21:53,320 -Hor zaude? -Orain hitz egin dezaket? 323 00:21:53,400 --> 00:21:55,560 Ez. Elkartu gaitezen dendaren parean. 324 00:21:55,640 --> 00:21:57,880 Kafea edo Hil kafetegian. 325 00:21:57,960 --> 00:21:59,640 -Zatoz. -Eman bi minutu. 326 00:22:11,000 --> 00:22:15,160 "Suzko aizkorak irteten zaizkio ahotik, baita txinpartak ere". - Job 41:19 327 00:22:57,440 --> 00:22:59,400 Ea, bada. Zein da arazoa? 328 00:22:59,480 --> 00:23:01,360 Arazoa? Nork esan du halakorik? 329 00:23:01,480 --> 00:23:03,960 Zure tonuak. Hiru arrazoi dituzu deitzeko. 330 00:23:04,040 --> 00:23:08,160 Aspertuta zaude, gauza on bat egin duzu, edo arazo bat dugu. 331 00:23:08,240 --> 00:23:10,280 Eta "arazo bat dugu" tonua daukazu. 332 00:23:10,360 --> 00:23:13,640 Egin dituzun gauza onak partekatzea polita da. 333 00:23:13,720 --> 00:23:16,280 -Jada zeruari esaten ez dizkiodanez. -Kaixo. 334 00:23:16,360 --> 00:23:17,720 Ezer hartuko duzue? 335 00:23:17,800 --> 00:23:20,760 Jarri katilu handi batean sei kafe espres. 336 00:23:20,840 --> 00:23:23,400 -Besterik ez. -Ideia bikaina. 337 00:23:23,480 --> 00:23:25,360 -Lasaitu egiten zaitu horrek? -Ez. 338 00:23:25,440 --> 00:23:27,960 Nina, lasaitzeko ezer baduzu? 339 00:23:28,040 --> 00:23:29,040 Opiltxoak? 340 00:23:30,280 --> 00:23:31,920 Opiltxoak, mesedez. 341 00:23:32,000 --> 00:23:34,200 Zer moduz zure lagun biluzia? 342 00:23:34,760 --> 00:23:37,080 Ez da... Ez da nire... 343 00:23:37,160 --> 00:23:39,160 Bueno, jada ez dago biluzik. 344 00:23:39,240 --> 00:23:40,920 Sorpresaz beteta zaude. 345 00:23:42,320 --> 00:23:45,520 -Zu ere liburu saltzailea zara? -Baita zera ere. 346 00:23:45,600 --> 00:23:48,200 Hau... Crowley da. 347 00:23:48,280 --> 00:23:52,320 -Aspalditik ezagutzen dugu elkar. -Urte askotarako. 348 00:23:54,040 --> 00:23:57,720 Zeruan zerbait potoloa gertatzen ari omen da. Badakizu ezer? 349 00:23:57,800 --> 00:23:58,920 Baliteke, bai. 350 00:23:59,000 --> 00:24:02,080 Orduan, goazen zure dendara hitz egitera. 351 00:24:02,160 --> 00:24:05,320 -Gizon biluzi bat daukazu hor, ala? -Berez, ez. 352 00:24:05,400 --> 00:24:09,720 Dendan ez elkartu izateko arrazoiak zerikusirik al du? 353 00:24:11,560 --> 00:24:13,680 Lagundu zaitzaket nolabait? 354 00:24:28,800 --> 00:24:30,400 Fell jauna, alokairuarena, 355 00:24:30,480 --> 00:24:32,280 aingeru bat zara benetan. 356 00:24:33,320 --> 00:24:34,520 Ez, inolaz ere ez. 357 00:24:35,280 --> 00:24:36,800 Opiltxo bat? 358 00:24:39,240 --> 00:24:41,800 -Ongia egiten, aingeru? -Huskeria bat. 359 00:24:41,880 --> 00:24:43,560 Ekintza neurekoi bat. 360 00:24:55,040 --> 00:24:56,320 Berriz hemen? 361 00:24:56,400 --> 00:24:59,320 Eguna bukatzeko zerbait hartzea otu zait. 362 00:24:59,400 --> 00:25:02,240 Lastima. Nire xarma izan dela pentsatu dut. 363 00:25:03,320 --> 00:25:08,080 Gauzatxo bat ekarri dizut, Nina Simone. 364 00:25:08,200 --> 00:25:10,800 Zure izena Nina delako. 365 00:25:12,800 --> 00:25:15,440 Ez daukat hau entzuteko aparaturik. 366 00:25:16,360 --> 00:25:18,720 O... Noski. 367 00:25:19,000 --> 00:25:21,080 -Lattea? -Ez, ezingo dut lorik egin. 368 00:25:21,160 --> 00:25:25,160 Te bat baino ez. Mentazko tea. Kamamilazkoak ere itxura ona du. 369 00:25:25,240 --> 00:25:26,520 Zahartzen ari gara. 370 00:25:26,600 --> 00:25:29,640 Gogoratzen gaztetako gaupasak? Orain goiz ohera. 371 00:25:29,720 --> 00:25:30,920 Ez dut gaupasarik egin. 372 00:25:31,000 --> 00:25:32,680 Ez al zara nerabea izan? 373 00:25:32,760 --> 00:25:34,800 Bai, baina ez horietakoa. 374 00:25:35,680 --> 00:25:38,680 Barkatu, ez nuke LPa galdetu gabe ekarri behar. 375 00:25:38,760 --> 00:25:39,760 Egun gogorra izan da. 376 00:25:39,840 --> 00:25:43,120 Denda itxi nahi nuke. Nire bikotekidea zain dago etxean. 377 00:25:43,200 --> 00:25:46,640 -Bikotekidea daukazu. -Eta ez du gogoko ni berandu iristea. 378 00:25:46,720 --> 00:25:49,720 Beraz, aukeratu. Menta edo kamamila? 379 00:25:50,960 --> 00:25:52,840 Ez nuen hau esateko asmorik. 380 00:25:52,920 --> 00:25:55,840 Baina zerbait arraroa gertatzen da 381 00:25:55,920 --> 00:25:58,320 zure lagunekin. 382 00:25:59,520 --> 00:26:02,000 Badakizu nori buruz galdetu didan Shaxek? 383 00:26:02,080 --> 00:26:04,120 Bai, uste dut baietz. 384 00:26:05,240 --> 00:26:06,640 Aurrera bada, orduan. 385 00:26:08,000 --> 00:26:09,000 Jim. 386 00:26:10,080 --> 00:26:11,160 Jim? 387 00:26:12,160 --> 00:26:14,480 -Ezagutzen dugu Jim? -Kaixo. 388 00:26:15,080 --> 00:26:15,960 Gabriel! 389 00:26:16,960 --> 00:26:19,200 Esan dizut Gabriel itxura dudala. 390 00:26:20,320 --> 00:26:22,200 -Zer egiten du hemen? -Ez dakit. 391 00:26:22,280 --> 00:26:24,200 -Zer gertatu zaio? -Ez dakit. 392 00:26:24,280 --> 00:26:26,960 -Galdetu! -Galdetu diot. Berak ere ez daki. 393 00:26:27,640 --> 00:26:29,120 Galdetu iezaiozu ondo! 394 00:26:34,240 --> 00:26:37,000 Zer egiten duzu 395 00:26:37,080 --> 00:26:41,760 liburu-denda honetan? 396 00:26:46,840 --> 00:26:49,480 Hautsa... 397 00:26:50,560 --> 00:26:51,560 kentzen. 398 00:27:04,680 --> 00:27:06,280 Ongi da. 399 00:27:07,240 --> 00:27:10,400 Ez kezkatu. Norabait eraman eta bertan utziko dugu. 400 00:27:10,480 --> 00:27:11,440 Nora eraman? 401 00:27:12,560 --> 00:27:13,880 Edonora. 402 00:27:14,440 --> 00:27:17,040 Garrantzitsuena ez da norabait eramatea, 403 00:27:17,120 --> 00:27:19,120 baizik eta ez atzera ekartzea. 404 00:27:19,880 --> 00:27:23,600 Autoan sartuko dugu, Dartmoorrera joan, eta han utziko dugu. 405 00:27:23,960 --> 00:27:25,080 Zergatik Dartmoor? 406 00:27:25,160 --> 00:27:29,040 Urruti dagoelako, eta hemen ezik, edonon ondo dagoelako. 407 00:27:29,120 --> 00:27:30,920 Crowley, istiluetan sartu da. 408 00:27:31,000 --> 00:27:33,920 Orduan lehenbailehen aldendu beharko genuke. 409 00:27:34,000 --> 00:27:36,960 Gauza ikaragarri bat gertatuko zaiola esan du. 410 00:27:37,040 --> 00:27:40,200 Are eta arrazoi gehiago beragandik aldentzeko. 411 00:27:40,280 --> 00:27:41,120 Baina... 412 00:27:41,800 --> 00:27:44,760 Aingeru, zeruko arkanjelu gorena da. 413 00:27:44,840 --> 00:27:46,400 Zure nagusi ohia, 414 00:27:46,480 --> 00:27:49,680 infernuko suarekin zu erretzen saiatu zen berbera. 415 00:27:49,760 --> 00:27:53,080 -Ez da gure laguna. -Ez dut uste lagunik duenik. 416 00:27:53,160 --> 00:27:54,920 -Horixe bera. -Bai, horixe bera. 417 00:27:56,120 --> 00:28:00,280 Uste dut nire "horixe bera" eta zurea desberdinak direla. 418 00:28:00,360 --> 00:28:02,880 Ez du lagunik, gu behar gaitu. 419 00:28:03,440 --> 00:28:07,160 Nik behar dudana da, nigandik eta niretzako eraiki dudan 420 00:28:07,240 --> 00:28:10,360 bizitza baliotsu, lasai eta hauskorretik 421 00:28:10,440 --> 00:28:12,360 urrun egon dadila. 422 00:28:12,440 --> 00:28:15,520 -Biontzako eraiki genuela uste nuen. -Baita nik ere! 423 00:28:16,600 --> 00:28:18,000 Ongi da. 424 00:28:18,080 --> 00:28:20,600 Ez badidazu lagundu nahi, 425 00:28:21,520 --> 00:28:23,520 joateko libre zara. 426 00:28:25,480 --> 00:28:26,600 Joan? 427 00:28:27,880 --> 00:28:29,840 Hori da zuk nahi duzuna? 428 00:28:29,920 --> 00:28:32,200 Ez, zure laguntza nahiko nuke. 429 00:28:32,720 --> 00:28:35,800 Beraz arduratzeko laguntza eskatzen ari naiz. 430 00:28:38,640 --> 00:28:40,560 Baina ez baduzu nahi, ongi da. 431 00:28:42,480 --> 00:28:43,680 Ez dut nahi. 432 00:28:46,000 --> 00:28:47,960 Zure kabuz arduratu beharko duzu. 433 00:29:02,720 --> 00:29:04,840 Hartu arnasa, gizakiek bezala. 434 00:29:05,760 --> 00:29:08,600 Hamar arte zenbatu, tontakeria bat egin aurretik. 435 00:29:18,080 --> 00:29:21,920 Bitxia da, ikusten tipo hori? Kafe espresena, erretzen ari da. 436 00:29:22,000 --> 00:29:23,560 Ez dago debekatuta. 437 00:29:23,640 --> 00:29:25,320 Kalean erre dezake. 438 00:29:25,400 --> 00:29:27,440 Baina begiraiozu, erretzen ari da. 439 00:29:31,040 --> 00:29:33,560 Ezin dut, oso haserre nago! 440 00:29:33,640 --> 00:29:35,200 Hamar! 441 00:29:39,840 --> 00:29:42,240 Uste dut tximista batek jo duela! 442 00:29:42,320 --> 00:29:44,440 -Ez da posible. -Zer gertatzen da? 443 00:29:44,520 --> 00:29:47,600 Argindarra joatean, segurtasun sistema aktibatzen da. 444 00:29:47,680 --> 00:29:49,920 Atea bakarrik itxi da. 445 00:29:50,000 --> 00:29:51,560 Harrapatuta gaude. 446 00:29:51,640 --> 00:29:55,040 Norbaiti deitzen badiogu, irekiko digute atea. 447 00:29:55,560 --> 00:29:57,960 -Mugikorra itzali egin zait. -Niri ere bai. 448 00:30:00,280 --> 00:30:04,240 Gaizki ulertu didazu, Uriel, nahigabe, noski. 449 00:30:04,320 --> 00:30:07,000 Ondo ulertu dizudala esango nuke, Michael. 450 00:30:07,480 --> 00:30:10,240 Aginduak emateko norbait behar dugula diozu. 451 00:30:10,320 --> 00:30:13,520 -Eta zu izango zarela. -Argi dago 452 00:30:13,600 --> 00:30:18,760 ezinezkoa dela arkanjelu gorena ordezkatzea. 453 00:30:19,720 --> 00:30:22,760 Ni Michael arkanjelua naiz. 454 00:30:22,840 --> 00:30:24,760 Zu Uriel arkanjelua zara. 455 00:30:24,840 --> 00:30:26,800 Ez gara nagusiak. 456 00:30:26,880 --> 00:30:28,720 Momentu zehatz honetan, 457 00:30:28,800 --> 00:30:31,320 zeruak ez dauka arkanjelu gorenik. 458 00:30:31,400 --> 00:30:34,800 Nahitaezkoa da arkanjelu goren bat. 459 00:30:34,880 --> 00:30:38,280 -A bai? Eta nor da? -Esan nahi dudana da, 460 00:30:38,360 --> 00:30:40,840 Gabriel kanpoan dagoen bitartean, 461 00:30:40,920 --> 00:30:43,960 bere zereginak norbaitek egin beharko dituela. 462 00:30:44,040 --> 00:30:46,120 Norbaitek eman behar ditu aginduak. 463 00:30:51,160 --> 00:30:52,440 Eta zu izango zara hori? 464 00:30:52,520 --> 00:30:54,840 Gu denok gara. 465 00:30:55,880 --> 00:30:57,240 Nire agindupean. 466 00:30:58,120 --> 00:31:00,320 Ordezkoa izango naiz. 467 00:31:04,560 --> 00:31:05,560 Berorren zerutiarrak? 468 00:31:06,480 --> 00:31:07,640 -Bai. -Bai. 469 00:31:17,880 --> 00:31:19,480 Hau entzun beharko zenukete. 470 00:31:20,520 --> 00:31:21,760 Muriel. 471 00:31:23,960 --> 00:31:24,960 Kaixo. 472 00:31:25,040 --> 00:31:26,480 Nor zara zu? 473 00:31:27,160 --> 00:31:29,080 Inor ez. Bueno, 474 00:31:29,160 --> 00:31:32,440 Muriel 37. ordenuko eskribaua, 475 00:31:32,520 --> 00:31:34,640 baina, bueno, inor ere ez. 476 00:31:35,160 --> 00:31:36,240 Eta? 477 00:31:45,280 --> 00:31:50,520 Igogailuaren ondoan gauza bat aurkitu dut... 478 00:31:51,720 --> 00:31:52,680 Zoruan zegoen. 479 00:31:53,480 --> 00:31:55,120 Objektu bat? 480 00:31:59,400 --> 00:32:00,560 Zeruan? 481 00:32:00,640 --> 00:32:01,600 Ezinezkoa da. 482 00:32:02,600 --> 00:32:04,320 Bai, badakit. 483 00:32:38,240 --> 00:32:39,280 SUSPERTZAILEA 484 00:32:52,960 --> 00:32:54,760 Zalantzarik gabe Lurrekoa da. 485 00:32:55,640 --> 00:32:56,880 Hori badakit. 486 00:32:57,440 --> 00:32:59,040 Lurrera joan dela uste dut. 487 00:33:19,720 --> 00:33:20,560 Benetan? 488 00:33:21,200 --> 00:33:22,280 Alde! 489 00:33:22,360 --> 00:33:23,720 Nire autoan! Benetan? 490 00:33:23,800 --> 00:33:25,080 Kaixo, traidore. 491 00:33:25,600 --> 00:33:27,360 Beltzebu jauna. 492 00:33:28,120 --> 00:33:31,000 Zertarako deitu zaitudan jakin nahiko duzu. 493 00:33:31,080 --> 00:33:32,520 Zu etorri zara barren! 494 00:33:35,040 --> 00:33:36,160 Ez ba! 495 00:33:42,320 --> 00:33:43,920 Uste nuen... 496 00:33:44,720 --> 00:33:46,560 ...akordio bat geneukala. 497 00:33:47,040 --> 00:33:48,080 Ez daukagu ezer. 498 00:33:49,040 --> 00:33:50,320 Traidorea zara. 499 00:33:50,400 --> 00:33:53,280 Zure buruari prezioa jarri diezaioket nahi badut. 500 00:33:53,360 --> 00:33:54,840 Aurpegi berria? 501 00:33:55,480 --> 00:33:56,920 Ez da berria. 502 00:33:58,520 --> 00:33:59,760 Aspalditik daukat. 503 00:34:01,160 --> 00:34:05,160 Lastima da infernuak zure trebetasunak inoiz aintzat hartu ez izana. 504 00:34:06,240 --> 00:34:07,680 A bai? Bai, noski. 505 00:34:07,760 --> 00:34:10,760 Infernua barkatzeko prest balego, zer iritziko zenioke? 506 00:34:10,840 --> 00:34:15,280 Zu gure artean onartzeko prest, galderarik gabe eta mailaz igota gainera. 507 00:34:15,360 --> 00:34:18,800 Ez du ematen zuk esango zenukeen ezer. 508 00:34:18,880 --> 00:34:20,040 Agian bai. 509 00:34:21,960 --> 00:34:24,560 Gabriel arkanjelua desagertu egin da. 510 00:34:25,360 --> 00:34:29,040 Ez dago zeruan. Baina ez dakigu non dagoen. 511 00:34:29,960 --> 00:34:31,480 Zeinen bitxia. 512 00:34:31,560 --> 00:34:33,400 Norbait bera ezkutatzen ari da. 513 00:34:33,480 --> 00:34:34,440 Ez dut uste. 514 00:34:34,520 --> 00:34:38,199 Gabriel aurkitu eta ekartzen baduzu, nahi duzuna emango dizut. 515 00:34:38,320 --> 00:34:41,960 Infernuko ordezkari denak bere bila dabiltza, aurkituko dugu. 516 00:34:42,040 --> 00:34:44,760 Baina zuk inork baino hobeto ezagutzen duzu Lurra. 517 00:34:46,880 --> 00:34:48,920 Unibertsoa handia da. 518 00:34:49,000 --> 00:34:52,000 Arkanjelu iheslari batentzat toki ugari daude 519 00:34:52,080 --> 00:34:53,280 betiko desagertzeko. 520 00:34:53,360 --> 00:34:55,960 Edonon dagoela ere, aurkitu ezazu, 521 00:34:56,040 --> 00:34:59,280 eta zure bihotz higuingarriak desira duena izango duzu. 522 00:34:59,360 --> 00:35:01,040 Infernuko duke izan zaitezke. 523 00:35:02,040 --> 00:35:06,280 Zurrumurruek diotenez, 524 00:35:06,360 --> 00:35:10,160 hor goian arazo larritan dabiltza Gabrielen desagerpenaren erruz. 525 00:35:10,200 --> 00:35:13,840 Kontu honekin zerikusirik duen edonork 526 00:35:13,920 --> 00:35:15,440 zigorra jasoko omen du. 527 00:35:16,920 --> 00:35:18,080 Nolako zigorra? 528 00:35:31,600 --> 00:35:35,000 Izugarrizko zigorra. 529 00:35:37,760 --> 00:35:39,200 Hori ez da benetakoa. 530 00:35:39,320 --> 00:35:42,640 Kerubinak beldurtzeko erabiltzen genuen mehatxu hori. 531 00:35:42,760 --> 00:35:45,600 Ez, benetakoa da. Izugarrizko zigorra. 532 00:35:45,640 --> 00:35:48,200 Desagerpenarekin zerikusirik duen edonor 533 00:35:48,320 --> 00:35:50,320 Bizitzaren Liburutik ezabatuko dute. 534 00:35:50,400 --> 00:35:52,280 Desagertu bakarrik ez, 535 00:35:52,360 --> 00:35:53,920 existitu ez balira bezala. 536 00:35:55,320 --> 00:35:58,520 Eskarmentu ederra hartuko dute. 537 00:35:59,360 --> 00:36:01,640 Ezer entzuten baduzu, esadazu azkar. 538 00:36:01,760 --> 00:36:05,160 Ez dakit ezer, baina jakinaraziko dizut. 539 00:36:07,280 --> 00:36:12,000 Ez. Azirafel! Zer egin duzu? 540 00:36:19,840 --> 00:36:21,680 Norbait dator. Erakutsi oharra. 541 00:36:23,160 --> 00:36:25,000 MESEDEZ, LAGUNDU! 542 00:36:28,160 --> 00:36:29,400 Ez ba... 543 00:36:30,680 --> 00:36:32,880 Edonor sartu daiteke nire dendara 544 00:36:32,960 --> 00:36:35,520 eta diskoak lapurtu. Denda hustu dezakete. 545 00:36:35,600 --> 00:36:37,520 Ikusi arren, ezin geldiarazi. 546 00:36:37,600 --> 00:36:38,920 Disko-denda bat banu, 547 00:36:39,000 --> 00:36:43,040 nire kezka nagusia jendeak disko gehiago ekartzea izango litzateke. 548 00:36:44,320 --> 00:36:47,480 Ardorik nahi? Larrialdietarako botila daukat. 549 00:36:47,560 --> 00:36:48,880 Hau larrialdi bat da. 550 00:36:48,960 --> 00:36:50,120 Ez dut edaten. 551 00:36:51,320 --> 00:36:52,320 Zergatik ez? 552 00:36:52,760 --> 00:36:53,960 Ez dudalako nahi. 553 00:36:54,600 --> 00:36:55,640 Zapore txarra du. 554 00:36:56,480 --> 00:36:57,680 Nik zerbait behar dut. 555 00:37:02,000 --> 00:37:04,360 -Ez dizut gaizki begiratuko. -Ondo. 556 00:37:06,920 --> 00:37:09,080 Nahiko gaizki begiratu naute bizitzan. 557 00:37:09,280 --> 00:37:10,640 Mugikorra pizten dudanean, 558 00:37:10,760 --> 00:37:14,200 Lindsayk kezkatuta bidalitako hamaika mezu egongo dira. 559 00:37:14,640 --> 00:37:19,560 Polita da zaintzen zaituen norbait edukitzea etxean. 560 00:37:20,120 --> 00:37:22,800 Lindsayk mezu bat bidaltzeko eskatzen dit 561 00:37:22,880 --> 00:37:25,520 10 minutu baino gehiago berandutuko banaiz. 562 00:37:26,920 --> 00:37:30,120 Bitxia da. Zurekin hitz egiteko tartetxo bat nahi nuen. 563 00:37:30,160 --> 00:37:32,480 Eta orain, begira. 564 00:37:33,560 --> 00:37:34,680 Harrapatuta. 565 00:37:35,600 --> 00:37:36,760 Hemen gaude, bai. 566 00:37:48,920 --> 00:37:51,160 Kendu paretik! 567 00:37:51,200 --> 00:37:54,440 Batentzako bakarrik dago lekua, eta ez zara zu. 568 00:37:55,000 --> 00:37:57,440 Ez, ezta pentsatu ere. 569 00:37:59,080 --> 00:38:00,200 Hobeto. 570 00:38:00,760 --> 00:38:04,000 Zergatik diskoak? Egun, inork ez du diskorik erosten. 571 00:38:04,640 --> 00:38:07,840 Disko-denda nire birramonak zabaldu zuen, 572 00:38:07,920 --> 00:38:09,160 1920. urtean. 573 00:38:09,280 --> 00:38:12,520 Hasieran, Fell jaunaren dendaren izkina batean zegoen. 574 00:38:12,600 --> 00:38:15,440 Horregatik uzten dit geratzen. Garai zaharrengatik. 575 00:38:15,520 --> 00:38:18,160 Bere aitonak zure birramona ezagutzen zuelako? 576 00:38:18,200 --> 00:38:19,400 Bai. 577 00:38:26,960 --> 00:38:29,360 -Norbait dator. Oharrak. -Bera da. 578 00:38:29,440 --> 00:38:32,840 Tximistak jo duen tipoa da. Sei espresen tipoa. 579 00:38:36,640 --> 00:38:37,920 A bai? 580 00:38:38,000 --> 00:38:39,160 Sentitzen dut. 581 00:38:43,160 --> 00:38:44,680 Hara, a zer kasualitatea. 582 00:38:44,800 --> 00:38:47,120 Hortik joan denean argia joan da... 583 00:38:49,040 --> 00:38:50,000 Lindsay da. 584 00:38:50,080 --> 00:38:51,160 AZALPEN BAT ZOR DIDAZU 585 00:38:52,000 --> 00:38:53,320 GOGORATZEN ELKAR ERRESPETATZEAZ ESANDAKOA? 586 00:38:53,840 --> 00:38:54,960 NON DEMONTRE ZAUDE? 587 00:39:13,200 --> 00:39:14,280 Itzuli naiz. 588 00:39:16,160 --> 00:39:18,880 Bai. Ikusten dut. 589 00:39:21,560 --> 00:39:23,760 Oker nengoela esan behar dut, 590 00:39:23,840 --> 00:39:26,160 edo egintzat joko dugu? 591 00:39:27,560 --> 00:39:29,600 Eskatu ezazu barkamena. 592 00:39:31,840 --> 00:39:33,120 Zuzen zeunden. 593 00:39:38,640 --> 00:39:39,760 Ez da nahikoa. 594 00:39:39,840 --> 00:39:41,960 Eskatu barkamena ganoraz. 595 00:39:42,040 --> 00:39:43,640 -Ez. -Eta egin dantza. 596 00:39:43,760 --> 00:39:47,920 -Ez dut dantzatzen. -Nik "oker nengoen" dantzatu nuen 1650ean, 597 00:39:48,000 --> 00:39:51,160 1793an, 1941ean... 598 00:39:51,200 --> 00:39:52,280 Ongi da! 599 00:40:03,160 --> 00:40:07,160 Zuzen zeunden, zuzen zeunden. Oker nengoen, zuzen zeunden. 600 00:40:09,400 --> 00:40:10,640 Pozik? 601 00:40:11,160 --> 00:40:12,160 Oso ondo. 602 00:40:13,160 --> 00:40:15,680 Ondo ezkutatu behar dugu. 603 00:40:16,200 --> 00:40:18,960 -Norengandik? -Zerua, infernua eta gizakiak. 604 00:40:19,040 --> 00:40:20,120 Elkarrekin eginda, 605 00:40:20,160 --> 00:40:23,360 ez dute jakingo hemen dagoela, hau konpondu arte. 606 00:40:23,440 --> 00:40:27,640 -Elkarrekin? -Bai, miraritxo txikitxo bat egingo dugu. 607 00:40:28,360 --> 00:40:30,320 Inork ez dezan ikusi. 608 00:40:30,400 --> 00:40:32,600 Batez ere, bilatzen badute. 609 00:40:32,640 --> 00:40:36,080 Zerua konturatu egingo da mirari txikitxo bat bada ere. 610 00:40:36,160 --> 00:40:38,360 Nik ere ez dut nahi infernuak jakiterik. 611 00:40:38,440 --> 00:40:41,000 Kaixo. Nondik zatoz? 612 00:40:41,080 --> 00:40:42,160 Kanpotik. 613 00:40:43,760 --> 00:40:45,080 Kanpotik. 614 00:40:47,040 --> 00:40:50,120 Handia al da? Ikusi dezaket kanpoa? 615 00:40:50,160 --> 00:40:54,160 Ez. Zuk hemen egon behar duzu. 616 00:40:54,200 --> 00:40:57,360 Liburu-denda barruan. Hemen zainduko zaitugu. 617 00:40:57,440 --> 00:40:59,160 Egon zaitez hemen. 618 00:40:59,280 --> 00:41:02,040 Crowley, bakoitzak mirari erdi egiten badugu, 619 00:41:02,120 --> 00:41:04,760 infernutik ezkutatu dezaket nik. 620 00:41:04,840 --> 00:41:07,840 Zuk zerutik. Ez dira konturatu ere egingo. 621 00:41:08,560 --> 00:41:09,600 Bai. 622 00:41:10,680 --> 00:41:12,840 Hori ondo atera daiteke. Bai, ados. 623 00:41:12,920 --> 00:41:14,160 Ondo da, zu... 624 00:41:14,280 --> 00:41:16,200 Jim. Jamesen laburdura, baina... 625 00:41:16,320 --> 00:41:18,880 -baina deitu nahi bezala. -Jim. Ados. 626 00:41:19,640 --> 00:41:20,880 Eseri aulki honetan. 627 00:41:22,640 --> 00:41:25,000 Zu bere eskuinetik, eta ni ezkerretik. 628 00:41:27,400 --> 00:41:30,480 Inoiz egin dugun mirari txiki, 629 00:41:30,560 --> 00:41:32,480 hutsal eta... 630 00:41:33,280 --> 00:41:35,640 ñimiñoena egin behar dugu. 631 00:41:35,680 --> 00:41:37,960 Ezin da mirariaren aztarnarik geratu. 632 00:41:38,040 --> 00:41:41,160 Zeruan ezin dira ohartu ere egin. 633 00:41:41,280 --> 00:41:43,360 Ados. Zenbatuko dut. 634 00:41:44,160 --> 00:41:47,080 Bai, bi, hiru. Orain. 635 00:41:54,360 --> 00:41:55,680 Ondo atera ote da? 636 00:41:56,520 --> 00:41:58,320 Ez dakit. Ziurrenik bai. 637 00:42:02,120 --> 00:42:03,400 Berri onak, Jim. 638 00:42:03,920 --> 00:42:05,480 Inork ez zaitu ikusiko. 639 00:42:05,560 --> 00:42:07,160 Salbu zaude hemen. 640 00:42:08,040 --> 00:42:08,880 Oraingoz. 641 00:42:08,960 --> 00:42:11,480 Zer gertatzen den dakigun arte. 642 00:42:11,560 --> 00:42:13,840 Uste dut nik badakidala. 643 00:42:13,920 --> 00:42:15,120 Zer? 644 00:42:16,640 --> 00:42:18,160 Ez naiz kanpora joango. 645 00:42:18,800 --> 00:42:19,840 Eta orain... 646 00:42:20,640 --> 00:42:21,640 bi lagun ditut. 647 00:42:22,080 --> 00:42:23,600 Ni ez naiz zure laguna. 648 00:42:29,440 --> 00:42:30,840 Ondo atera dela uste dut. 649 00:42:32,600 --> 00:42:36,160 Maila goreneko ezkutuko mirari erdia izan da. 650 00:42:37,960 --> 00:42:40,000 Ez da inor ohartuko. 651 00:42:51,520 --> 00:42:53,160 Barkatu, Michael. 652 00:42:53,200 --> 00:42:55,440 Zu arduratu beharko zinateke honetaz. 653 00:42:55,520 --> 00:42:57,680 -Zer gertatzen da? -Ordezkoa zara. 654 00:42:57,800 --> 00:43:00,640 -Badakit hori. -Lurretik dator. 655 00:43:01,080 --> 00:43:02,640 Zatoz. 656 00:43:05,400 --> 00:43:07,520 -Gabriel da? -Ez zehazki. 657 00:43:07,960 --> 00:43:08,960 Baina ikusi hau. 658 00:43:10,160 --> 00:43:11,760 Itzali zarata hori. 659 00:43:11,840 --> 00:43:13,920 Itzaliko duzu alarma, mesedez? 660 00:43:31,320 --> 00:43:32,760 Hara. 661 00:43:33,800 --> 00:43:37,560 Ez dakigu non dagoen Gabriel, baina hauxe egingo dugu. 662 00:43:37,640 --> 00:43:42,680 Liburu denda bat daukan aingeru ohi bat dago saltsan. 663 00:45:24,640 --> 00:45:26,640 Azpitituluak: Leire 664 00:45:26,720 --> 00:45:28,720 Ikuskatzailea: Ilargi G.