1 00:00:13,960 --> 00:00:16,960 Jim, pilazko zortzi kandela beharko ditut. 2 00:00:17,040 --> 00:00:18,680 Mahaiko tiraderan daude. 3 00:00:23,280 --> 00:00:25,080 Galdera erraz bati erantzungo? 4 00:00:25,160 --> 00:00:27,000 Galdetuz gero, bai. Hemendik. 5 00:00:27,080 --> 00:00:29,480 Zer gertatzen da? Ez al da bitxia? 6 00:00:29,560 --> 00:00:32,439 Argindarra joan zenean hasi zen dena, ezta? 7 00:00:32,479 --> 00:00:35,760 Hiru galdera. Ez dira errazak. Azkenari erantzuteko, ez. 8 00:00:35,840 --> 00:00:39,080 Hau dena aspaldi hasi zen. 9 00:00:39,840 --> 00:00:41,560 Baina bai. 10 00:00:41,640 --> 00:00:43,200 Zergatik ari gara dantzan? 11 00:00:44,160 --> 00:00:47,320 Maggiek maite zaituela konturatu zaitezen. 12 00:00:47,400 --> 00:00:49,680 Eta zu berarekin maitemintzeko. 13 00:00:49,760 --> 00:00:52,360 Jane Austenen liburuetan hain da erraza. 14 00:00:52,440 --> 00:00:54,080 -Jane Austen? -Bai. 15 00:00:54,160 --> 00:00:57,160 Clerkenwelleko lapurreta antolatu zuen 1810ean. 16 00:01:02,880 --> 00:01:06,000 Zuk nahi edo ez, sartu egingo gara. 17 00:01:07,440 --> 00:01:10,400 Ez, ez zarete ongietorriak hemen. 18 00:01:12,920 --> 00:01:14,640 Zerua. Atea zabaltzen. 19 00:01:14,720 --> 00:01:17,200 Ados. Non dituzu txostenak? 20 00:01:17,280 --> 00:01:18,280 Txostenak? 21 00:01:18,920 --> 00:01:21,480 37. klaseko eskribaua zara. Eta txostenak? 22 00:01:21,560 --> 00:01:23,560 -Nire bulegoan. -Eraman nazazu! 23 00:01:23,640 --> 00:01:25,960 Baina ezin dut! 24 00:01:26,039 --> 00:01:27,920 Deabru bat zara. Ezin dut... 25 00:01:28,000 --> 00:01:30,560 Badakizu nolako istiluetan sartuko naizen? 26 00:01:30,640 --> 00:01:33,080 Ez kezkatu. Ez ahaztu erleak. 27 00:01:33,640 --> 00:01:35,400 -Erleak? -Aingeruak bezalakoak dira. 28 00:01:35,479 --> 00:01:38,320 Erlauntza babesten dute inor barrura ez sartzeko. 29 00:01:38,400 --> 00:01:39,600 Baina barruan... 30 00:01:41,520 --> 00:01:44,640 Ia ezinezkoa da baimen gabeko deabru bat 31 00:01:44,720 --> 00:01:48,160 bakarrik eta nahieran zeruan ibiltzea. 32 00:01:49,920 --> 00:01:51,080 Erleak. 33 00:01:51,160 --> 00:01:53,280 Itxaron. Baina zu ez zara erle bat. 34 00:01:53,360 --> 00:01:55,360 Liztortzar bat zarela esango nuke, 35 00:01:55,440 --> 00:01:58,240 -edo suge bat... -Erleak. 36 00:01:58,759 --> 00:02:01,280 Tira, goazen zure bulegora. 37 00:02:12,120 --> 00:02:13,400 Ondo da. 38 00:02:15,560 --> 00:02:17,160 Ezkutatu. 39 00:02:17,280 --> 00:02:18,680 Irrigarriak zarete. 40 00:02:18,760 --> 00:02:21,760 Kondenatuen legioa gara eta garaiezinak gara. 41 00:02:21,840 --> 00:02:24,560 Baliteke, baina oraindik hor kanpoan zaudete, 42 00:02:24,600 --> 00:02:26,960 eta gu barruan. Ez nauzue beldurtzen. 43 00:02:33,760 --> 00:02:37,720 Nebak ditut. Ez nauzue aurpegi itsusi horiek jarrita izutuko. 44 00:02:37,800 --> 00:02:41,000 -Utziezu bakean, Maggie. -Ez. Ez naute beldurtzen. 45 00:02:41,079 --> 00:02:43,560 Beldurtuta pasatu dut bizitza. 46 00:02:44,880 --> 00:02:48,040 -Eta akabo beldurra. -Mesedez, Maggie. 47 00:02:48,120 --> 00:02:49,840 Bai. Mesedez, Maggie. 48 00:02:49,920 --> 00:02:55,040 Barregarri geratzen ari zara maite duzun emakumearen aurrean. 49 00:02:55,480 --> 00:02:59,440 Ez da barregarri geratzen ari. Ezagutzen dudan pertsona ausartena da. 50 00:02:59,520 --> 00:03:01,160 Bi koldar. 51 00:03:01,240 --> 00:03:04,200 Ausart jokatzen duzue hor barruan zaudetelako 52 00:03:04,280 --> 00:03:06,240 -eta gu kanpoan. -Utziguzue bakean. 53 00:03:06,320 --> 00:03:10,480 Utzi denda bakean. Utzi Fell jauna bakean. 54 00:03:11,280 --> 00:03:12,480 Ez zara inor, Maggie. 55 00:03:13,480 --> 00:03:16,440 Inor ez da zure dendara sartzen. 56 00:03:16,520 --> 00:03:19,320 Alokairua ere ezin duzu ordaindu. Trakets hori. 57 00:03:19,400 --> 00:03:21,560 Ez zaitu inork maite, ez maiteko. 58 00:03:22,560 --> 00:03:24,160 Ez zara inor. 59 00:03:24,240 --> 00:03:27,920 Eta hala bizi eta hilko zara. 60 00:03:32,800 --> 00:03:36,120 Ene bada. Patetikoak zarete. 61 00:03:36,200 --> 00:03:39,040 Sartu hona eta esan hori nire aurpegira. 62 00:03:44,640 --> 00:03:46,320 Azkar, sartu! 63 00:03:58,360 --> 00:04:00,960 Maggie? Zer gertatu da? 64 00:04:01,040 --> 00:04:03,960 Sartu daitezela esan diedala uste dut. 65 00:04:04,040 --> 00:04:05,880 Zatozte hona oraintxe. 66 00:04:05,960 --> 00:04:08,040 Mesedez. Zuen hobe beharrez. 67 00:04:10,520 --> 00:04:13,520 Erasotzeko prest nago, 68 00:04:13,600 --> 00:04:16,680 beharrezkoa bada. Geratu atzean. 69 00:04:20,000 --> 00:04:21,480 Kaixo. 70 00:04:22,800 --> 00:04:24,320 Ba al dago inor? 71 00:04:30,560 --> 00:04:34,480 Gauza bat esango dizuet, zoazte oraintxe bertan, 72 00:04:35,440 --> 00:04:37,120 eta denok onik irtengo gara. 73 00:04:50,480 --> 00:04:51,920 Zu ez. 74 00:06:06,520 --> 00:06:08,560 6. KAPITULUA EGUNERO 75 00:06:18,600 --> 00:06:20,520 ZORIONEKO PATUA 76 00:06:37,520 --> 00:06:39,440 -Bulego polita. -Bakarti samarra. 77 00:06:39,920 --> 00:06:43,280 Horregatik poztu nintzen Lurrean lan bat eman zidatenean. 78 00:06:43,360 --> 00:06:45,240 Ez duzu inor ikusten hemen? 79 00:06:45,320 --> 00:06:49,720 Ehun urtean behin edo, zerbait eskatzen dit norbaitek. 80 00:06:49,800 --> 00:06:52,080 Ez zaude atxilotuta, ezta? 81 00:06:52,159 --> 00:06:53,680 Ez. 82 00:06:53,760 --> 00:06:57,480 -Zuri laguntzen ari naiz, ezta? -Bai. 83 00:07:00,000 --> 00:07:01,960 Istilu handitan sartuko naiz. 84 00:07:02,040 --> 00:07:03,400 Zuk uste? 85 00:07:03,960 --> 00:07:06,240 Orduan ez dadila alferrikakoa izan. 86 00:07:08,160 --> 00:07:09,720 Zer dakizu Gabrieli buruz? 87 00:07:20,520 --> 00:07:22,120 GABRIELEN KONTUA 88 00:07:26,400 --> 00:07:28,840 Isilpekoa da, ezin dizut erakutsi. 89 00:07:28,920 --> 00:07:31,080 Nahita ere ezin dut ireki. 90 00:07:31,160 --> 00:07:32,480 Ez daukat baimenik. 91 00:07:32,560 --> 00:07:35,200 Maila altuago bat behar da hau irekitzeko. 92 00:07:39,120 --> 00:07:41,680 -Nola egin duzu? -Ez naiz beti deabrua izan. 93 00:07:41,760 --> 00:07:43,880 Eta ez dituzte pasahitzak aldatzen. 94 00:07:52,440 --> 00:07:55,240 Aurrera, ergelak, harrapatu itzazue! 95 00:08:12,760 --> 00:08:15,280 Ez dira betiko zirkuluan sartzen ariko. 96 00:08:15,360 --> 00:08:18,120 -Deabruak ere ez dira hain ergelak. -Baduzu planik? 97 00:08:18,200 --> 00:08:20,680 Bada, hori zen nire plana. Ez dut besterik. 98 00:08:25,120 --> 00:08:26,720 Zatozte. Azkar. 99 00:08:28,880 --> 00:08:30,760 Zergatik lehertzen dira? 100 00:08:30,840 --> 00:08:33,760 Korapilatsua da azaltzen. Zirkulua ate bat da. 101 00:08:33,880 --> 00:08:36,039 Prest egon gabe zapaltzen baduzu, 102 00:08:36,159 --> 00:08:38,320 desgorpuratu zaitzake. 103 00:08:38,400 --> 00:08:40,840 Esan duzun hori ulertzen duzu zuk? 104 00:08:42,200 --> 00:08:44,200 Ez mugitu! 105 00:08:45,240 --> 00:08:46,280 Eta hala... 106 00:08:48,120 --> 00:08:49,080 bukatzen da. 107 00:08:49,160 --> 00:08:51,160 Dena bukatzen da. 108 00:08:51,240 --> 00:08:54,080 Denbora eta mundua 109 00:08:54,440 --> 00:08:55,480 bukatu da. 110 00:08:55,520 --> 00:08:58,080 Betikotasuna hasiko dugu. 111 00:08:59,080 --> 00:09:00,720 Sekula eta beti. 112 00:09:02,200 --> 00:09:03,160 Amen. 113 00:09:03,240 --> 00:09:04,520 -Amen. -Amen. 114 00:09:06,040 --> 00:09:07,200 Ez. 115 00:09:09,840 --> 00:09:10,760 "Ez"? 116 00:09:11,880 --> 00:09:12,880 Bai. 117 00:09:13,640 --> 00:09:14,720 Ez. 118 00:09:15,320 --> 00:09:19,120 Zeruaren garaipenari "ez" esaten diozu? 119 00:09:19,200 --> 00:09:21,360 Barkatu, ez dut argi ikusten oraingoan. 120 00:09:21,880 --> 00:09:22,760 Ez nago ados. 121 00:09:23,480 --> 00:09:28,400 Galdetu dezaket zer den ez duzuna argi ikusten? 122 00:09:28,480 --> 00:09:29,640 Noski. 123 00:09:30,400 --> 00:09:32,320 -Zer? -Galdetu dezakezula esan dizut. 124 00:09:33,120 --> 00:09:36,200 Hala ere, lehen ordenuko arkanjelu bakarra naiz 125 00:09:36,280 --> 00:09:38,200 areto honetan, edo unibertso osoan. 126 00:09:39,120 --> 00:09:40,880 Beraz, ez dizut erantzungo. 127 00:09:41,000 --> 00:09:44,400 Baina galdetzen jarraitu dezakezu aspertu arte. 128 00:09:44,480 --> 00:09:47,160 Baina Harmagedonen bigarren zatia? 129 00:09:47,240 --> 00:09:48,840 Ezta pentsatu ere. 130 00:09:49,600 --> 00:09:51,080 Zer daukagu orain? 131 00:09:51,160 --> 00:09:53,760 -Garbiketa txandak. -Ados. 132 00:09:54,720 --> 00:09:56,080 Zer antolatu duzue? 133 00:09:56,160 --> 00:09:58,600 Aurkitu dugu erantzuna. 134 00:09:58,640 --> 00:09:59,520 Bota! 135 00:10:13,120 --> 00:10:15,040 -Eraginkorra da! -Bai! 136 00:10:22,960 --> 00:10:24,880 Su-itzalgailu gehiago daude goian. 137 00:10:28,600 --> 00:10:30,360 Nolatan hainbeste su-itzalgailu? 138 00:10:30,440 --> 00:10:32,640 Sute bat egon zen behin. 139 00:10:32,720 --> 00:10:37,040 Eta bueno... Liburuak goian... 140 00:10:37,760 --> 00:10:40,080 -Tira... -Primeran. 141 00:10:40,160 --> 00:10:41,880 Apar-espraia beharko dugu. 142 00:10:43,320 --> 00:10:45,880 Gabrielek zalantzarik gabe ezetz esan zion 143 00:10:46,000 --> 00:10:48,240 bigarren Harmagedon bati. 144 00:10:48,320 --> 00:10:50,240 Ez da beregan ohikoa. 145 00:10:50,640 --> 00:10:52,160 Badakizu zergatik? 146 00:10:52,600 --> 00:10:54,880 Ez. Epaiketa moduko bat izan zuten. 147 00:10:55,000 --> 00:10:58,040 Benetako epaiketa bat, baina laburra izan zen. 148 00:10:58,760 --> 00:10:59,800 Kaixo, Crowley. 149 00:11:00,280 --> 00:11:02,640 Ez nuen espero zu berriz hemen ikusterik. 150 00:11:03,280 --> 00:11:05,640 -Ezagutzen zaitut? -Aingerua zinenetik. 151 00:11:05,720 --> 00:11:07,960 Zaldi-buru nebulosan elkarrekin egon ginen. 152 00:11:08,640 --> 00:11:10,160 Jende asko ezagutzen dut. 153 00:11:12,120 --> 00:11:14,760 Muriel, ez nuen pentsatuko zuk 154 00:11:14,840 --> 00:11:16,640 arerioari lagunduko zenionik. 155 00:11:18,360 --> 00:11:21,320 Agian hori ematen du, 156 00:11:21,400 --> 00:11:23,600 -baina nik atxilotu egin dut. -Ez. 157 00:11:24,680 --> 00:11:27,040 Ez dizuet eragotzi nahi. Jarraitu. 158 00:11:27,120 --> 00:11:28,480 Erakutsi epaiketa. 159 00:11:29,000 --> 00:11:33,000 Shax, hemendik joateko agintzen dizut, 160 00:11:33,600 --> 00:11:35,240 zure jendearekin batera, 161 00:11:35,920 --> 00:11:38,360 eta hobe duzu azkar joan, 162 00:11:39,040 --> 00:11:43,360 edo neurri gogorrak hartu beharko ditut. 163 00:11:44,080 --> 00:11:47,320 Azirafel, zer zara? 164 00:11:47,400 --> 00:11:50,880 Crowleyren aingeru maskota, ala? 165 00:11:50,960 --> 00:11:54,600 Manipulatzen erraza zara, gizaki bat dirudizu jada. 166 00:11:55,120 --> 00:11:58,520 Gizakien janari gehiago behar duzu, Azirafel? 167 00:11:59,080 --> 00:12:01,560 Chefa bidaltzea nahi duzu? 168 00:12:03,160 --> 00:12:04,960 Emaguzu Gabriel. 169 00:12:05,040 --> 00:12:06,880 Emaguzu azkar. 170 00:12:06,960 --> 00:12:09,160 Batzuetan jendeak Gabriel deitzen nau. 171 00:12:09,240 --> 00:12:11,320 Esan artaburu horri 172 00:12:11,400 --> 00:12:14,120 isiltzeko behingoz. 173 00:12:14,200 --> 00:12:17,440 -Joan zure gelara. Salbu egongo zara. -Ados, gabon. 174 00:12:17,520 --> 00:12:19,480 Txokolaterik nahi du inork? 175 00:12:19,560 --> 00:12:20,400 -Ez. -Ez. 176 00:12:20,480 --> 00:12:21,600 Joan. 177 00:12:46,560 --> 00:12:49,480 Gabriel, arkanjelu gorena, 178 00:12:49,560 --> 00:12:52,760 zure zerutar aginpidea ez erabiltzea erabaki duzu, 179 00:12:52,840 --> 00:12:56,680 beraz, bulegotik botako zaitugu. 180 00:12:57,320 --> 00:12:59,560 Infernura bidaliko nauzue. 181 00:13:00,560 --> 00:13:02,280 Nire patua onartzen dut. 182 00:13:02,360 --> 00:13:04,480 Batzuetan aingeru batek "aski da" 183 00:13:04,560 --> 00:13:07,360 esan behar du. Nahiz eta... 184 00:13:07,440 --> 00:13:11,080 Utzi hitzaldiak, Gabriel. Ez zoaz infernura. 185 00:13:11,720 --> 00:13:13,200 Zeruko printzea 186 00:13:13,280 --> 00:13:15,640 iluntasunera behin bidaltzea 187 00:13:15,720 --> 00:13:17,240 nahiko da. 188 00:13:17,320 --> 00:13:20,040 Baina, birritan bada, 189 00:13:20,120 --> 00:13:23,600 badirudi arazo instituzional bat dagoela. 190 00:13:23,680 --> 00:13:24,840 Eta ez da hala. 191 00:13:24,920 --> 00:13:27,400 Esan beharrik ez dago, ez dagoela arazorik. 192 00:13:27,480 --> 00:13:30,240 Poztuko zara jakiteaz 193 00:13:30,320 --> 00:13:32,400 aingeru izaten jarraituko duzula. 194 00:13:32,480 --> 00:13:33,840 Baina mesede egiteko, 195 00:13:33,920 --> 00:13:38,080 Gabriel gisa duzun oroitzapen oro ezabatuko dizugu. 196 00:13:38,160 --> 00:13:40,480 Eta 38. klaseko 197 00:13:40,560 --> 00:13:45,760 aingeru hasiberria izango zara. 198 00:13:45,840 --> 00:13:47,520 Hori oso ona da. 199 00:13:47,600 --> 00:13:49,240 Ni 37. klasekoa naiz. 200 00:13:49,320 --> 00:13:51,360 Ez nekien beheragoko bat zegoenik. 201 00:13:51,440 --> 00:13:54,040 Ondo da. Denak dira berri onak. 202 00:13:54,120 --> 00:13:58,400 Gauza bat. Arropa hauek neurrira eginak dira. Eraman nitzake? 203 00:13:58,480 --> 00:14:02,000 Arropa egokiak emango dizkizugu, Gabriel. 204 00:14:02,080 --> 00:14:04,840 -Hauek egokiak dira. -Ez, ez dira egokiak. 205 00:14:05,760 --> 00:14:09,000 Ondo da. Arropak kendu eta mahaiko gauzak batuko ditut. 206 00:14:09,080 --> 00:14:11,520 -Mahai bat daukazu? -Bai, halaxe da. 207 00:14:13,360 --> 00:14:15,040 Zera behar dut... 208 00:14:17,040 --> 00:14:18,520 Segituan itzuliko naiz. 209 00:14:26,840 --> 00:14:29,680 -Botako dizkiegu liburuak? -Nahiago nuke ezetz. 210 00:14:29,760 --> 00:14:32,120 Eleberriak ez, baina entziklopediak? 211 00:14:32,200 --> 00:14:35,000 -Online dago dena gaur egun. -Ez badago besterik! 212 00:15:00,560 --> 00:15:02,400 Zer ari da... 213 00:15:11,440 --> 00:15:12,680 Ateak zabaltzen. 214 00:15:15,640 --> 00:15:17,920 -Bota egin zuen. -Ateak ixten. 215 00:15:18,600 --> 00:15:19,840 Behera. 216 00:15:27,400 --> 00:15:28,520 Zertan ari da? 217 00:15:28,600 --> 00:15:31,120 Arropak kentzen eta mahaia batzen ari da. 218 00:15:31,200 --> 00:15:32,200 Egia esan... 219 00:15:33,080 --> 00:15:35,960 -Ez dauka mahairik. -Ez naiz beraz fidatzen. 220 00:15:36,040 --> 00:15:39,200 -Ezabatu diezaiokegu oroimena? -Bera etorri arte ez. 221 00:15:41,480 --> 00:15:42,320 Ideia ona. 222 00:15:43,000 --> 00:15:43,880 Ados. 223 00:15:46,120 --> 00:15:49,760 Ez dut... Ez dut bere oroimena aurkitzen. 224 00:15:49,840 --> 00:15:52,840 Ez dut Gabriel eraikinean ikusten. 225 00:15:52,920 --> 00:15:55,960 Zerutik joan da. Alarma bat piztu beharko genuke? 226 00:15:56,040 --> 00:15:57,520 Ez izan patetikoa! 227 00:15:58,200 --> 00:16:01,920 Bere bila atera beharko duzue, hori nahikoa izango da. 228 00:16:02,960 --> 00:16:05,880 Utzi denbora galtzeari, koldarrak! 229 00:16:05,960 --> 00:16:07,320 Igo zaitezte gora. 230 00:16:07,920 --> 00:16:10,960 Su-itzalgailuak bukatu dira eta libururik gabe gaude. 231 00:16:11,040 --> 00:16:12,720 Ezin ditugu geldiarazi. 232 00:16:13,480 --> 00:16:14,400 Zer egingo dugu? 233 00:16:16,080 --> 00:16:18,200 Muturreko neurriak behar ditugu. 234 00:16:20,000 --> 00:16:20,920 Zer? 235 00:16:30,520 --> 00:16:33,120 Lehen Mundu Gerratik ez dut hau egin. 236 00:16:34,120 --> 00:16:38,160 Gerran gaudenean baino 237 00:16:38,800 --> 00:16:41,760 ez nuke hau egin behar. 238 00:17:26,319 --> 00:17:27,560 Zer egin duzu? 239 00:17:28,240 --> 00:17:29,400 Uste dut 240 00:17:30,320 --> 00:17:32,680 gerra bat hasi dudala. 241 00:17:35,320 --> 00:17:38,560 -Zer da hori? -Aingeruak infernuari gerra deklaratu dio. 242 00:17:39,200 --> 00:17:41,320 Hau asko korapilatu daiteke. 243 00:17:42,040 --> 00:17:45,280 Ados, goazen, bada. Zu ere bai. 244 00:17:58,080 --> 00:17:59,680 Mundua bitxia da, ezta? 245 00:18:03,480 --> 00:18:05,880 Kaixo! Ba al dago inor? 246 00:18:07,000 --> 00:18:08,320 Itzuli zara. 247 00:18:11,440 --> 00:18:13,080 Zer egin diezu? 248 00:18:13,560 --> 00:18:15,920 -Argi-koroarena egin dut. -Zer? 249 00:18:16,000 --> 00:18:18,080 Argi-koroaren trikimailua. 250 00:18:18,160 --> 00:18:21,000 Zure argi-koroa leherrarazi duzu. 251 00:18:23,720 --> 00:18:25,080 Infernuan haserre egongo dira. 252 00:18:35,480 --> 00:18:38,680 Gerran gaude, azkenik. 253 00:18:39,880 --> 00:18:41,680 Ez gaude gerran. 254 00:18:42,200 --> 00:18:44,680 Ergel bat bidali duzue ergel taldea zuzentzera, 255 00:18:44,760 --> 00:18:45,920 denda erasotzeko. 256 00:18:46,640 --> 00:18:48,920 Horko ergelek arkanjelua nahi dute, 257 00:18:49,000 --> 00:18:50,400 kaleratu dezaten. 258 00:18:56,800 --> 00:18:58,160 Lan bikaina, Shax. 259 00:18:59,280 --> 00:19:00,520 Primeran egin duzu. 260 00:19:01,080 --> 00:19:03,320 Aipamen bat jartzea gogorarazi. 261 00:19:05,800 --> 00:19:07,760 -Sarkasmoa? -Bai. 262 00:19:08,400 --> 00:19:09,400 Hala da, tamalez. 263 00:19:14,320 --> 00:19:15,880 Gerra bat izango badugu... 264 00:19:15,960 --> 00:19:18,080 Ez. Gerrarik ez. 265 00:19:18,160 --> 00:19:19,760 Azirafel, konpon dezagun hau. 266 00:19:19,800 --> 00:19:22,080 -Non dago kartoizko kaxa? -Zer kaxa? 267 00:19:22,560 --> 00:19:24,080 Gabrielek ekarri zuena. 268 00:19:25,320 --> 00:19:27,400 Gabriel. Non dago? 269 00:19:27,480 --> 00:19:29,240 Batzuetan Gabriel deitzen didate. 270 00:19:29,320 --> 00:19:32,040 Bai, gauzatxo bat egin dugu. Ezkutatzeko miraria. 271 00:19:32,080 --> 00:19:35,080 Elkarrekin egiten badugu, ondo ateratzen da. 272 00:19:35,160 --> 00:19:37,080 Kontuz. Amarru bat izan daiteke. 273 00:19:37,200 --> 00:19:39,800 Kartoizko kaxa bat da. Ez dizu hozka egingo. 274 00:19:49,200 --> 00:19:50,280 EULIAN NAGO! 275 00:19:50,320 --> 00:19:53,200 Hara. Nik uste bezala. 276 00:19:53,280 --> 00:19:55,800 -Zer uste zenuen? -Mezu bat idazten ari zinen. 277 00:19:55,920 --> 00:19:58,240 Ziurrenik zuretzako, kaxaren azpialdean. 278 00:19:58,720 --> 00:20:00,720 "Eulian nago". 279 00:20:01,280 --> 00:20:02,440 Zer euli? 280 00:20:03,560 --> 00:20:06,720 Beltzebu jauna, zu zara eulietan aditua. 281 00:20:10,920 --> 00:20:13,880 Euli bakar bat dago hemen. Ezaguna zait. 282 00:20:17,160 --> 00:20:18,640 Zatoz. 283 00:20:20,560 --> 00:20:21,800 Hori da. 284 00:20:25,200 --> 00:20:27,440 Ez da harritzekoa inork ez aurkitzea. 285 00:20:27,520 --> 00:20:30,480 Hemen dauka bere oroimena. 286 00:20:31,040 --> 00:20:33,320 Bere... osotasuna. 287 00:20:34,800 --> 00:20:36,000 Begira. 288 00:20:38,040 --> 00:20:39,800 Ederra zara. 289 00:20:40,760 --> 00:20:41,920 Tori. 290 00:20:42,720 --> 00:20:43,560 Hartu ezazu. 291 00:20:45,920 --> 00:20:46,960 Poliki. 292 00:20:51,200 --> 00:20:52,280 Orain... 293 00:20:53,880 --> 00:20:54,800 Ireki. 294 00:21:10,440 --> 00:21:14,280 Nola esango diet hamar milioi aingeruri lasaitzeko, 295 00:21:14,320 --> 00:21:17,280 gerrarik ez dagoelako? 296 00:21:17,320 --> 00:21:18,960 Ezin dut pentsatu ere egin. 297 00:21:19,040 --> 00:21:20,680 Hamar milioi demoniori 298 00:21:20,760 --> 00:21:23,440 armak gordetzeko esaten saiatu zaitez. 299 00:21:24,400 --> 00:21:26,960 Gutxienez badakigu noren errua den. 300 00:21:34,800 --> 00:21:37,440 Ezin zara hor eseri. Norbaiten zain nago. 301 00:21:37,520 --> 00:21:40,080 -Nire zain zaude. -Ez dut uste. 302 00:21:41,040 --> 00:21:43,680 Aurpegi berria. Zaharra 6000 urtez izan dut. 303 00:21:43,760 --> 00:21:45,560 Aldatzeko garaia zen. 304 00:21:45,640 --> 00:21:47,920 -Ez dakit nor zaren. -Ni naiz barren. 305 00:21:48,800 --> 00:21:51,320 Beltzebu? Eulien jauna? 306 00:21:52,680 --> 00:21:53,760 Begira. 307 00:21:58,600 --> 00:22:00,960 -Orain bai? -Zertarako ekarri nauzu hona? 308 00:22:01,040 --> 00:22:04,600 Ez nuen elkarrizketa hau inoren eremuan izaterik nahi. 309 00:22:05,080 --> 00:22:07,040 Eta zertaz hitz egin nahi duzu? 310 00:22:08,640 --> 00:22:09,960 Harmagedon madarikatua. 311 00:22:10,040 --> 00:22:12,720 Benetan gogaikarria izan zen hori guztia. 312 00:22:12,800 --> 00:22:17,040 -Bai, eta bigarrenerako prest gaude. -Gu ere bai. Guztiz prest. 313 00:22:17,120 --> 00:22:19,720 -Aurrera Harmagedon. -Harmagedon madarikatua. 314 00:22:19,800 --> 00:22:20,960 Harmagedon madarikatua. 315 00:22:24,800 --> 00:22:26,440 -Galdu duzue. -Zuek ere bai. 316 00:22:26,520 --> 00:22:28,240 -Ez, guk ez. -Irabazi ere ez. 317 00:22:28,360 --> 00:22:31,960 Zeruko denek uste dute komandante burua naizenez, 318 00:22:32,040 --> 00:22:34,760 besterik gabe eragin dezakedala gerra. 319 00:22:34,840 --> 00:22:36,480 Nire jendeak gauza bera dio. 320 00:22:37,120 --> 00:22:40,720 Eskerrak norbaitek ulertzen nauen. Milesker. 321 00:22:42,120 --> 00:22:44,040 Lastima berriz ere ez hitz egitea. 322 00:22:52,640 --> 00:22:54,320 Proposamen bat daukat. 323 00:22:56,520 --> 00:22:59,120 Harmagedonen ordez, zer moduz... 324 00:23:00,840 --> 00:23:02,040 Harmagedonik ez? 325 00:23:04,400 --> 00:23:06,200 Proposamen interesgarria. 326 00:23:07,800 --> 00:23:09,080 Harmagedonik ez. 327 00:23:10,280 --> 00:23:13,280 Ez zaie gustatuko. Deabru gehienen bizipoza da, 328 00:23:13,360 --> 00:23:15,120 bizia deitu badaiteke. 329 00:23:15,200 --> 00:23:19,920 Aingeruena ere bai. Baina bizitza honetan ezin da dena lortu. 330 00:23:20,720 --> 00:23:22,600 Harmagedon ezaren abantailak? 331 00:23:22,680 --> 00:23:26,960 Status quo-a mantenduko dugu. Bere horretan. 332 00:23:30,000 --> 00:23:32,840 -Ezin du inork jakin, noski. -Noski. 333 00:23:33,800 --> 00:23:35,120 Ados? 334 00:23:43,040 --> 00:23:44,720 Abesti hau atsegin dut. 335 00:23:46,040 --> 00:23:47,200 Abestia? 336 00:23:47,280 --> 00:23:49,560 -Entzuten den musika. -Zer da musika? 337 00:23:49,640 --> 00:23:51,920 -Zarata. -Hori da musika? 338 00:23:54,080 --> 00:23:55,440 Gogoko dut. 339 00:23:56,200 --> 00:23:58,960 Informazio modu melodikoan ematen du. 340 00:24:00,600 --> 00:24:03,280 "Egunero gerturatzen ari da". 341 00:24:05,240 --> 00:24:08,440 Bada, nik ere gustuko dut, orduan. 342 00:24:08,520 --> 00:24:12,160 Zure maitasuna niregana iritsiko da. 343 00:24:12,800 --> 00:24:14,640 O bai, o bai, bai. 344 00:24:15,200 --> 00:24:20,600 Zure maitasuna niregana iritsiko da. 345 00:24:24,360 --> 00:24:27,520 Orduan, tratua itxita dago. 346 00:24:29,320 --> 00:24:31,520 Ez gara berriz elkartu behar, ezta? 347 00:24:33,840 --> 00:24:35,040 Inoiz ez. 348 00:24:45,840 --> 00:24:47,280 Izan bedi argia. 349 00:24:48,360 --> 00:24:50,920 Eskultoreak oso lan ona egin zuen. 350 00:24:51,000 --> 00:24:52,320 Buruaren forma. 351 00:24:53,240 --> 00:24:55,160 Ederra da. Hunkigarria. 352 00:24:55,240 --> 00:24:56,840 Oso antzerakoa da. 353 00:24:58,120 --> 00:25:00,600 Batzuetan orduak ematen ditut hemen... 354 00:25:01,480 --> 00:25:02,440 begiratzen. 355 00:25:07,920 --> 00:25:10,800 Tira. Joango gara tabernara? 356 00:25:15,320 --> 00:25:16,240 SUSPERTZAILEA 357 00:25:16,320 --> 00:25:18,720 Mozkortzen duten likore kopa bi, mesedez. 358 00:25:18,800 --> 00:25:21,160 -Eta... -Patata poltsa bat. 359 00:25:21,280 --> 00:25:23,920 Oso ondo, jauna. Zein likore nahi duzu? 360 00:25:25,120 --> 00:25:28,960 Gizakiok ahotik edan ohi duzuena. 361 00:25:29,040 --> 00:25:30,760 Garagardo bi, orduan. 362 00:25:37,320 --> 00:25:38,360 Zer da hori? 363 00:25:39,080 --> 00:25:41,760 1960ko gramola bat. 364 00:25:41,840 --> 00:25:44,120 Ez dira halako asko geratzen. 365 00:25:44,720 --> 00:25:47,800 Dirua sartu eta kantua aukeratu dezakezu. 366 00:25:49,080 --> 00:25:51,520 Harrigarriak zarete. 367 00:26:09,920 --> 00:26:11,520 Hemen duzu. 368 00:26:15,160 --> 00:26:17,320 Ez dugu zertan benetan edan. 369 00:26:17,400 --> 00:26:19,080 -Eta... -Patatak? 370 00:26:19,480 --> 00:26:20,640 Ondo. 371 00:26:25,480 --> 00:26:27,520 Hori ez al da... Zuk... 372 00:26:28,120 --> 00:26:29,800 Miraritxo bat. 373 00:26:30,200 --> 00:26:32,680 Abesti hori beti egongo da gramola horretan 374 00:26:33,320 --> 00:26:34,640 saminak arintzeko. 375 00:26:39,440 --> 00:26:41,480 Gauza bat eman behar dizut. 376 00:26:45,120 --> 00:26:47,080 Tori. Zuretzako da. 377 00:26:47,720 --> 00:26:49,640 Ez da jakiten noiz beharko duzun. 378 00:26:50,040 --> 00:26:52,160 Edukiontzi bat da, beraz... 379 00:26:52,320 --> 00:26:55,200 Barrutik handiagoa da. Gauzak gorde ditzakezu. 380 00:27:02,480 --> 00:27:03,840 Agur. 381 00:27:12,800 --> 00:27:14,840 Ez dakit zer esan. 382 00:27:15,520 --> 00:27:16,640 Zergatik? 383 00:27:19,200 --> 00:27:21,520 Inoiz ez dit inork ezer eman. 384 00:27:44,560 --> 00:27:45,520 Azirafel. 385 00:27:50,280 --> 00:27:51,760 Michael, Uriel. 386 00:27:52,320 --> 00:27:54,640 -Eta, ez esan. -Ez dizut esango. 387 00:27:57,560 --> 00:27:59,240 -Saraqael naiz. -Saraqael. 388 00:27:59,320 --> 00:28:01,600 Bai, banekien. Noski. 389 00:28:05,840 --> 00:28:07,120 Zuek. 390 00:28:09,800 --> 00:28:10,920 Zu. 391 00:28:13,920 --> 00:28:15,360 Milesker. 392 00:28:15,440 --> 00:28:17,400 Aingerutxo inozo hori. 393 00:28:18,160 --> 00:28:19,080 Zergatik? 394 00:28:20,160 --> 00:28:23,040 Zuregana nindoan, baina... 395 00:28:24,400 --> 00:28:26,880 Ahaztu egin nintzen. 396 00:28:29,760 --> 00:28:33,960 Ziur naiz Azirafelek nik baino hobeto zaindu zaituela. 397 00:28:34,040 --> 00:28:37,360 Beltzebu, traidorea, 398 00:28:37,440 --> 00:28:39,640 zeruarekin elkarlanean aritu zara. 399 00:28:39,720 --> 00:28:41,520 Ni zeruarekin elkarlanean 400 00:28:41,600 --> 00:28:44,600 aritu banaiz, Gabriel ere bai infernuarekin. 401 00:28:47,680 --> 00:28:50,560 Badago alde bat aukeratzea baino garrantzitsuagorik. 402 00:28:55,920 --> 00:28:56,960 Zer polita. 403 00:28:59,040 --> 00:29:02,000 -Maitasunean sinesteko nahikoa. -Hilkorrak. 404 00:29:02,080 --> 00:29:05,040 Zer egiten dute hilkorrek hemen? Bilakatu itzazue gatz. 405 00:29:05,440 --> 00:29:06,720 -Saraqael! -Oraintxe. 406 00:29:06,800 --> 00:29:09,320 Ez da beharrezko izango. Ni arduratuko naiz. 407 00:29:09,400 --> 00:29:11,240 Maggie, Nina, zatozte nirekin. 408 00:29:12,640 --> 00:29:15,640 -Ondo egongo zara? -Bai, noski. 409 00:29:21,040 --> 00:29:23,520 Ez inori esan hor gertatu dena. 410 00:29:23,600 --> 00:29:25,760 Inork ez luke sinetsiko. 411 00:29:25,840 --> 00:29:27,560 Duela ordu erdi ireki behar nuen. 412 00:29:27,640 --> 00:29:29,760 Nola pentsa dezakezu horretan? 413 00:29:29,840 --> 00:29:33,000 Jendeak kafea behar du. Irekita behar luke honezkero. 414 00:29:33,080 --> 00:29:36,960 Pozten naiz zuek ezagutzeaz. Agur betiko. Ahaztu ezazue dena. 415 00:29:39,760 --> 00:29:42,080 Batzuek gau osoa daramagu lanean. 416 00:29:48,200 --> 00:29:49,640 Nondik etorri zara? 417 00:29:53,600 --> 00:29:54,720 Ez dut oroitzen. 418 00:29:54,800 --> 00:29:57,560 Hori da. Ez inoiz esan nola egiten den. 419 00:29:57,640 --> 00:30:00,680 Ordaintzen ez badizute behintzat. Aukeratu karta bat. 420 00:30:03,400 --> 00:30:06,240 Nire dendara noa erakusmahai atzean lo egitera. 421 00:30:07,800 --> 00:30:10,120 Laguntzarik behar ez baduzu. 422 00:30:10,880 --> 00:30:12,720 Joango zara supermerkatura 423 00:30:12,800 --> 00:30:15,800 olo esnea, soja esnea eta almendra esnea erostera? 424 00:30:15,880 --> 00:30:16,800 Noski. 425 00:30:22,720 --> 00:30:23,840 Ezin dizuet entzun. 426 00:30:25,720 --> 00:30:28,520 Isilduko zarete... Mesedez... 427 00:30:33,600 --> 00:30:35,480 Nahikoa da! 428 00:30:35,560 --> 00:30:37,760 Hitz egin ezazue banaka! 429 00:30:42,400 --> 00:30:44,320 Satanentzako, opari gisa 430 00:30:44,400 --> 00:30:46,600 Gabriel eta Beltzebu 431 00:30:46,680 --> 00:30:49,440 eman diezaguzuela eskatzen dizuet. 432 00:30:50,160 --> 00:30:53,440 Ez ditu nahiko. Aperitibo gisa gehienez ere. 433 00:30:53,520 --> 00:30:56,000 Nik eskatzen dizut guri eman diezazkiguzuela 434 00:30:56,080 --> 00:30:57,960 zigor zerutarra jasan dezaten. 435 00:30:58,040 --> 00:31:00,120 Infernura bidaltzea 436 00:31:00,200 --> 00:31:02,320 izan daiteke zigorra. 437 00:31:02,400 --> 00:31:04,400 Baina guk geuk egingo genuke. 438 00:31:04,480 --> 00:31:06,560 Zergatik ez diegu galdetzen 439 00:31:06,640 --> 00:31:08,080 nora joan nahi duten? 440 00:31:08,160 --> 00:31:09,600 Txorakeria da hori. 441 00:31:09,680 --> 00:31:11,480 Ez, hori egin izan da noizbait. 442 00:31:11,560 --> 00:31:14,560 Infernuak zeruaren ordez zigortu izan du inoiz. Job. 443 00:31:14,640 --> 00:31:16,200 Atsegina zen. Ez nuen ezagutu. 444 00:31:16,280 --> 00:31:18,880 Gabriel, Beltzebu... 445 00:31:20,400 --> 00:31:21,480 Zer nahi duzue? 446 00:31:23,840 --> 00:31:25,720 Nik arropa berriak 447 00:31:27,000 --> 00:31:28,120 nahi ditut. 448 00:31:29,040 --> 00:31:31,280 Eta Beltzeburekin egotea. 449 00:31:31,360 --> 00:31:34,200 Beltzebu dagoen tokia, zerua da niretzat. 450 00:31:35,400 --> 00:31:38,320 Eta zu zauden tokia, laztana, infernua da niretzat. 451 00:31:39,120 --> 00:31:42,160 Alfa Zentauri polita da. Beti joan nahi izan dut. 452 00:31:42,520 --> 00:31:45,640 Planeta dezente pare bat. Gaueko girorik ez, baina... 453 00:31:45,720 --> 00:31:48,480 Joaten bazara, ezingo zara inoiz itzuli. 454 00:31:49,000 --> 00:31:50,240 Hori da asmoa. 455 00:31:50,320 --> 00:31:52,240 Ihes egiten baduzu, traidorea, 456 00:31:52,960 --> 00:31:56,360 infernuko legioak zure bila joango dira. 457 00:31:56,440 --> 00:32:00,560 Nik bezain ondo dakizu deabru faltan dagoela infernua. 458 00:32:01,040 --> 00:32:03,280 Halere, ni joaten banaiz, Shax, 459 00:32:03,800 --> 00:32:06,320 Infernuko Duke Handi berria izan zaitezke. 460 00:32:08,040 --> 00:32:09,520 Infernuko Duke Handia. 461 00:32:10,040 --> 00:32:12,000 Aingeru eta deabruek ezin dute... 462 00:32:12,080 --> 00:32:16,000 Egunero gerturatzen ari da. 463 00:32:16,080 --> 00:32:20,560 Errusiar mendia baino azkarrago. 464 00:32:20,640 --> 00:32:25,840 Zure maitasuna niregana iritsiko da. 465 00:32:30,080 --> 00:32:31,600 Infernura itzuliko bazara, 466 00:32:31,680 --> 00:32:33,680 -itzuliko didazu etxea? -Nori axola dio? 467 00:32:33,760 --> 00:32:36,520 Niri! Autoan bizitzeaz aspertu naiz! 468 00:32:36,600 --> 00:32:39,240 Eta nire autoa ere aspertu dela esango nuke. 469 00:32:39,320 --> 00:32:41,160 Uste dut Batzar Ilunak 470 00:32:41,240 --> 00:32:44,680 zentzugabekeria hau jakin nahiko duela. 471 00:32:44,760 --> 00:32:47,960 Pozik egongo dira Shax boteretsuak 472 00:32:48,040 --> 00:32:51,120 traidore bat harrapatu duelako. 473 00:32:59,440 --> 00:33:01,040 Goazen ikustera, ados? 474 00:33:07,320 --> 00:33:09,960 Esan argi eta azkar. 30 orduan ez dut lorik egin. 475 00:33:10,040 --> 00:33:13,080 Zure eskaera gustuko ez badut, adarra joko dizut. 476 00:33:13,160 --> 00:33:14,800 Bai ulertzen dut. 477 00:33:14,880 --> 00:33:18,960 Olo esnedun kafesne bat, 478 00:33:19,040 --> 00:33:22,400 almendra ziroparekin, mesedez. 479 00:33:23,640 --> 00:33:24,760 Segituan. 480 00:33:25,280 --> 00:33:27,760 Inoiz eskatzen al du inork hiltzea? 481 00:33:27,840 --> 00:33:28,920 Zer? 482 00:33:29,600 --> 00:33:31,240 Kafetegiaren izena, 483 00:33:31,320 --> 00:33:33,680 "Kafea edo Hil". 484 00:33:33,760 --> 00:33:35,760 Beti kafea eskatuko dute. 485 00:33:36,320 --> 00:33:37,880 Ez dute hiltzea eskatzen. 486 00:33:37,960 --> 00:33:39,960 Nik uste bezala. 487 00:33:41,320 --> 00:33:43,040 Ustekaberik ez. 488 00:33:43,120 --> 00:33:45,960 Gabriel lagundu duen oro Bizitzaren Liburutik 489 00:33:46,040 --> 00:33:48,640 ezabatzeko baimena dut. 490 00:33:48,720 --> 00:33:51,800 Inoiz existitu ez bazina bezala, Azirafel. 491 00:33:52,440 --> 00:33:54,160 Gabriel gabe, 492 00:33:54,240 --> 00:33:56,640 -ni naiz arkanjelu gorena. -Ordezkoa. 493 00:33:56,720 --> 00:34:00,160 Barkatu eragoztea. 494 00:34:02,280 --> 00:34:04,520 Kafea ekarri dut. 495 00:34:04,960 --> 00:34:08,159 -Ez dut eragozpenik eskatu. -Ezin izan diot eutsi. 496 00:34:08,239 --> 00:34:10,560 Burugabekeriak esaten ari zinen. 497 00:34:10,639 --> 00:34:12,159 Kirtenkeria hutsa. 498 00:34:12,920 --> 00:34:16,040 Ez daukazu halakorik egiteko inongo baimenik. 499 00:34:16,600 --> 00:34:18,159 Nor zara zu? 500 00:34:18,600 --> 00:34:20,199 Jainko maitea, 501 00:34:20,800 --> 00:34:24,080 nola da posible? Ez nauzu ezagutzen? 502 00:34:24,920 --> 00:34:28,560 Eta zuk, deabru? Ezagutzen nauzu? 503 00:34:28,639 --> 00:34:31,520 -Eraman ezazue hemendik! -A bai? 504 00:34:31,600 --> 00:34:33,159 Ezagutzen zaitut. 505 00:34:33,199 --> 00:34:36,560 Azkenekoz ikusi zintudanean buru handi flotagarri bat zinen. 506 00:34:38,679 --> 00:34:39,679 Metatron. 507 00:34:39,800 --> 00:34:41,120 Hori da. 508 00:34:41,159 --> 00:34:43,760 Honela ez naiz hain deigarria. 509 00:34:44,280 --> 00:34:46,320 Ea. Zu, zu eta zu, zoazte zerura. 510 00:34:46,400 --> 00:34:48,480 Tipi-tapa. Ez dut hitzik entzun nahi. 511 00:34:49,880 --> 00:34:51,080 Zu ez. 512 00:34:52,760 --> 00:34:54,600 Berorren gorentasuna, 513 00:34:54,639 --> 00:34:58,080 -berorren handitasuna, berorren... -Bota behingoz. 514 00:34:59,360 --> 00:35:01,040 Ezer txarrik egin dugu? 515 00:35:01,680 --> 00:35:04,880 Hori ikusteko dago, ezta? 516 00:35:06,120 --> 00:35:08,480 Zoazte, bada. Zuek denok, alde. 517 00:35:08,560 --> 00:35:11,440 Tuntun hori izan ezik. 518 00:35:12,000 --> 00:35:13,640 Zure laguntza beharko dut. 519 00:35:18,680 --> 00:35:20,000 Ondo da. 520 00:35:20,640 --> 00:35:23,200 Biok bakarrik gaude, Azirafel. 521 00:35:24,600 --> 00:35:27,800 Solasalditxo bat izan behar dugu. 522 00:35:28,560 --> 00:35:29,640 Ezta? 523 00:35:29,760 --> 00:35:32,320 Uste dut ez dudala besterik esateko. 524 00:35:32,400 --> 00:35:34,160 Nire iritzia argi utzi dut. 525 00:35:34,200 --> 00:35:36,640 Kafea ekarri dizut, kafetegitik. 526 00:35:36,680 --> 00:35:38,960 Kafesnea olo esnearekin, 527 00:35:39,040 --> 00:35:42,160 almendra ziropa txorrota batekin. 528 00:35:42,880 --> 00:35:44,040 Kafea erosi didazu? 529 00:35:44,520 --> 00:35:46,160 Bai. Nahi duzu? 530 00:35:49,480 --> 00:35:51,440 -Orduan... -Edan? 531 00:35:52,440 --> 00:35:53,440 Bai, aurrera. 532 00:35:54,000 --> 00:35:57,160 Nik ere jan eta edan ohi nuen. 533 00:35:58,080 --> 00:36:00,880 Oso ondo dago. 534 00:36:00,960 --> 00:36:03,040 Hala espero dut, bai. 535 00:36:03,800 --> 00:36:05,920 Gauza askoz hitz egin behar dugu. 536 00:36:06,400 --> 00:36:08,320 Joango gara buelta bat ematera? 537 00:36:10,000 --> 00:36:12,080 Aurrera. Eguna ezin da arraroago bilakatu. 538 00:36:33,160 --> 00:36:34,760 Joan egin beharko zenuke. 539 00:36:35,840 --> 00:36:38,080 Metatronek itxaroteko esan dit. 540 00:36:38,960 --> 00:36:40,880 Nire laguntza beharko duela. 541 00:36:40,960 --> 00:36:43,160 Nirea! Nire laguntza beharko du. 542 00:36:43,760 --> 00:36:46,000 Primeran. Urrezko izar bat zuretzat. 543 00:36:46,680 --> 00:36:48,640 -Segituan itzuliko dira. -Bai. 544 00:36:48,680 --> 00:36:52,280 Azirafel itzultzen denean, bakarrik egon nahiko dugu. 545 00:36:52,880 --> 00:36:56,880 Honen guztiaren ondoren, 546 00:36:56,960 --> 00:37:01,840 alkohol askoko gosaria behar dugu Ritz hotelean. 547 00:37:02,160 --> 00:37:04,800 Ideia bikaina. Gosaria. 548 00:37:05,440 --> 00:37:08,360 -Bakarrik egotea. -Gu bakarrik, zu ez. 549 00:37:10,520 --> 00:37:11,440 Ados. Bai. 550 00:37:12,200 --> 00:37:14,800 Liburu-denda aztertu dezaket. 551 00:37:17,880 --> 00:37:19,080 Joan egin behar duzu. 552 00:37:20,520 --> 00:37:23,080 Eraman dezaket liburu bat? 553 00:37:23,640 --> 00:37:25,320 Bat ikusten egon naiz lehen. 554 00:37:25,400 --> 00:37:27,480 Pertsona eramangarriak bezalakoak dira. 555 00:37:29,400 --> 00:37:31,800 Aurrera, bai. Hau gustatuko zaizu. 556 00:37:33,160 --> 00:37:35,800 -Ez zaigu ondo etorriko. -Ez dio axola. 557 00:37:35,880 --> 00:37:37,280 Esan egin behar diegu. 558 00:37:39,000 --> 00:37:42,680 Ados. Inork ezer nahi badu, bost minutu barru itzuliko naiz. 559 00:37:42,800 --> 00:37:43,920 Ados. 560 00:38:18,200 --> 00:38:19,560 Dena garbitu duzu! 561 00:38:19,640 --> 00:38:21,800 Non dago bestea? Hitz egin behar dugu. 562 00:38:21,880 --> 00:38:24,840 -Kanpoan. Ez da momentu ona. -Ez zen galdera bat. 563 00:38:25,040 --> 00:38:27,040 Gauza bat esan behar dizuegu. 564 00:38:27,120 --> 00:38:30,600 Zu eta zure bikotea gure bizitzekin jolasean ibili zarete. 565 00:38:31,320 --> 00:38:33,480 Eta ez gara jolas bat. Pertsonak gara. 566 00:38:33,560 --> 00:38:36,160 Ezin gaituzue zuek dibertitzeko elkartu. 567 00:38:36,280 --> 00:38:39,520 Zu atsekabetuta zeunden eta Ninak laguntza behar zuen... 568 00:38:39,600 --> 00:38:43,560 Nire harremana bukatu berri da. Ez nago prest beste bat hasteko. 569 00:38:43,640 --> 00:38:45,200 Denbora-pasa bat litzateke. 570 00:38:45,320 --> 00:38:47,000 Ezin dut Maggierekin hasi. 571 00:38:47,760 --> 00:38:50,080 Prest nagoenean, bera egotea espero dut, 572 00:38:50,160 --> 00:38:51,800 baina ezin da jakin. 573 00:38:51,880 --> 00:38:54,080 -Bai horixe. -Ez duzu laguntzen. 574 00:38:54,840 --> 00:38:57,160 Zuek biok, adibidez. Zu oinazetua zara, 575 00:38:57,200 --> 00:38:59,280 inortaz fidatu ezin daitekeena. 576 00:38:59,360 --> 00:39:02,960 Eta hor nonbait dagoen jaunak magian sinesten du oraindik, 577 00:39:03,040 --> 00:39:05,160 jendea ona dela, eta hori guztia. 578 00:39:05,200 --> 00:39:07,640 Zergatik esaten didazu hau? Ez dut ulertzen. 579 00:39:07,680 --> 00:39:11,160 Horregatik esaten dizu. Ez duzulako ulertzen. 580 00:39:12,160 --> 00:39:15,440 Zuk eta Fell jaunak ez duzuelako hitz egiten. 581 00:39:15,520 --> 00:39:17,040 Pila bat hitz egiten dugu! 582 00:39:17,120 --> 00:39:19,640 Milaka urte daramatzagu hizketan. 583 00:39:22,280 --> 00:39:23,600 Nik burutapen bat badut, 584 00:39:23,640 --> 00:39:26,400 berak nahigabe gauza barregarriak esaten ditu. 585 00:39:26,480 --> 00:39:29,280 Ez duzu esaten benetan pentsatzen duzuna. 586 00:39:30,080 --> 00:39:31,440 Hori behar genuen guk. 587 00:39:32,400 --> 00:39:34,280 Eta zuek ere behar duzue. 588 00:39:37,080 --> 00:39:39,160 Ez duzu zertan orain erantzun. 589 00:39:39,200 --> 00:39:41,640 Hartu behar duzun denbora. 590 00:39:41,760 --> 00:39:43,640 Ez dakit zer esan. 591 00:39:44,760 --> 00:39:47,640 Orduan joan zure lagunari berri ona ematera. 592 00:40:00,920 --> 00:40:03,800 -Bagoaz. -Ziur gauza asko duzuela esateko. 593 00:40:23,920 --> 00:40:26,200 Zer daukazu eskuetan, Muriel? 594 00:40:28,800 --> 00:40:31,480 Liburu bat. Liburua deitzen zaio. 595 00:40:31,560 --> 00:40:33,880 Liburu bat irakurtzen ari naiz. 596 00:40:33,960 --> 00:40:35,600 Primeran! 597 00:40:36,000 --> 00:40:38,480 Hori bikaina da! 598 00:40:40,000 --> 00:40:41,160 A bai? 599 00:40:42,320 --> 00:40:44,280 Bai, zoragarria da. 600 00:40:48,840 --> 00:40:52,120 Begira... gauza bat esan behar dizut. 601 00:40:52,160 --> 00:40:55,880 Hitz egin behar dugu. Hobeto izango da ni hasten banaiz. 602 00:40:55,960 --> 00:40:59,640 Zuk entzun arretaz. Orain edo inoiz ez. 603 00:40:59,680 --> 00:41:01,920 -Beraz... -Nola esaten dute gizakiek? 604 00:41:02,000 --> 00:41:03,520 Bai. "Ez bota oraindik". 605 00:41:04,480 --> 00:41:08,560 Berri ikaragarri onak ditut. 606 00:41:08,960 --> 00:41:10,320 -A bai? -Nik... 607 00:41:12,160 --> 00:41:13,280 Zera... 608 00:41:14,680 --> 00:41:17,680 Metatron ez da hain txarra... 609 00:41:17,800 --> 00:41:20,160 Nire usteak okerrak zirela dirudi. 610 00:41:20,200 --> 00:41:21,320 Begira... 611 00:41:22,000 --> 00:41:23,920 Berak esan dit 612 00:41:25,120 --> 00:41:28,480 Gabriel arkanjelu goren eta zeruko komandante izatearena 613 00:41:29,080 --> 00:41:32,360 ez dela ongi atera, argi dago. 614 00:41:32,440 --> 00:41:35,360 Eta orain Gabriel ez dagoenez, 615 00:41:35,440 --> 00:41:37,920 nork ordezkatu dezakeen galdetu dit. Nik... 616 00:41:38,480 --> 00:41:40,840 -Michael? -Ez izan inozoa. 617 00:41:40,920 --> 00:41:43,800 Ez. Lan ona egingo lukeen 618 00:41:43,880 --> 00:41:46,360 hautagai bakarra dago. 619 00:41:47,880 --> 00:41:49,280 Zu. 620 00:41:49,360 --> 00:41:53,440 Eta nik "Ni?" esan dut, eta berak... 621 00:41:53,520 --> 00:41:56,040 Bai. Gidari zintzoa zara. 622 00:41:56,120 --> 00:41:58,600 Ez diozu jendeari entzun nahi duena esaten. 623 00:41:58,640 --> 00:42:02,960 Horregatik etorri zen Gabriel zuregana, ziurrenik. 624 00:42:03,640 --> 00:42:07,400 Plan handiak daude abian, sekulako proiektuak. 625 00:42:07,960 --> 00:42:10,320 Eta horietaz ardura zaitezen behar dut. 626 00:42:10,400 --> 00:42:13,160 Zu zara lan horretarako aingeru onena. 627 00:42:15,000 --> 00:42:17,600 Baina ez dut nahi zerura itzultzea. 628 00:42:19,200 --> 00:42:21,040 Non erosiko dut kafea? 629 00:42:21,120 --> 00:42:24,160 Arkanjelu gorena izango zinateke, 630 00:42:24,200 --> 00:42:27,480 eta norekin lan egin erabakiko zenuke. 631 00:42:28,280 --> 00:42:32,520 Zure ekintza gogoangarriak irakurtzen egon naiz, 632 00:42:32,600 --> 00:42:35,880 eta konturatu naiz, horietako askotan, 633 00:42:36,360 --> 00:42:39,760 Crowley deabruarekin elkarlanean aritu zarela. 634 00:42:39,840 --> 00:42:42,480 Berarekin lan egin nahiko bazenu, 635 00:42:42,560 --> 00:42:45,680 ezohikoa izango litzateke, bai, 636 00:42:45,800 --> 00:42:48,960 baina zure eskumenen barruan legoke, 637 00:42:49,600 --> 00:42:52,840 zure lagunari, Crowleyri, 638 00:42:53,440 --> 00:42:56,200 aingeru estatusa berrezartzea. 639 00:42:56,640 --> 00:42:57,760 Zer? 640 00:42:58,520 --> 00:43:01,960 Aingeru izendatu zaitzakedala esan du. 641 00:43:02,760 --> 00:43:05,680 Zerura itzuli zaitezke, 642 00:43:05,800 --> 00:43:08,520 eta hori guztia. 643 00:43:09,160 --> 00:43:10,480 Lehen bezala. 644 00:43:11,560 --> 00:43:13,160 Baina hobeto. 645 00:43:14,800 --> 00:43:15,880 Bai. 646 00:43:17,280 --> 00:43:20,280 Eta pikutara joateko esan diozu, ezta? 647 00:43:22,560 --> 00:43:23,680 Ez horixe. 648 00:43:24,200 --> 00:43:27,120 Hori baino gehiago gara. Gehiago zara, aingeru. 649 00:43:27,160 --> 00:43:29,160 Ez ditugu behar. 650 00:43:29,280 --> 00:43:31,320 Infernura itzultzeko eskatu didate, 651 00:43:31,400 --> 00:43:33,960 eta ezetz esan diet. Zuk ere hori egin. 652 00:43:34,040 --> 00:43:37,160 Infernua gaiztoentzako da, noski ez zarela itzuliko. 653 00:43:38,000 --> 00:43:39,200 Baina zerua... 654 00:43:40,200 --> 00:43:43,640 Egia eta argiaren alderdia da, 655 00:43:44,680 --> 00:43:45,800 ongiarena. 656 00:43:48,360 --> 00:43:50,400 Zeruak Lurreko bizitza bukatzean, 657 00:43:50,480 --> 00:43:52,800 infernuak hil balu bezala izango da. 658 00:43:55,440 --> 00:43:57,200 Ezetz esan duzu, ezta? 659 00:44:03,960 --> 00:44:05,440 Ezetz esan duzu, ezta? 660 00:44:06,440 --> 00:44:07,840 Nik agintzen badut, 661 00:44:09,400 --> 00:44:10,840 dena aldatu dezaket. 662 00:44:14,560 --> 00:44:17,920 Ados. Azkenean ez dut esan nik esan nahi nuena. 663 00:44:18,000 --> 00:44:21,360 Hobe orain esaten badut. Bai. Bada... 664 00:44:25,840 --> 00:44:27,920 Aspalditik ezagutzen dugu elkar. 665 00:44:28,000 --> 00:44:30,960 Zu eta biok luze daramagu planeta honetan. 666 00:44:32,840 --> 00:44:34,440 Beti fidatu izan naiz zutaz. 667 00:44:35,400 --> 00:44:38,360 Eta zu nitaz. Talde bat gara. 668 00:44:38,440 --> 00:44:39,720 Biko talde bat. 669 00:44:41,520 --> 00:44:44,560 Eta talde bat ez garen itxurak egin ditugu beti. 670 00:44:47,720 --> 00:44:50,120 Bueno, azken urteetan ez. 671 00:44:55,240 --> 00:44:56,640 Eta nik zurekin... 672 00:44:59,600 --> 00:45:03,000 Gabriel eta Beltzebu elkarrekin egon badaitezke, 673 00:45:03,080 --> 00:45:05,000 gu ere bai. 674 00:45:06,200 --> 00:45:07,200 Biok bakarrik. 675 00:45:07,280 --> 00:45:10,160 Ez dugu zerurik ez infernurik behar. Toxikoak dira. 676 00:45:10,640 --> 00:45:13,840 Haiengandik urrundu eta "gu" izan gaitezke. 677 00:45:13,920 --> 00:45:15,520 Zu eta ni. Zer diozu? 678 00:45:15,600 --> 00:45:18,880 Zatoz nirekin zerura. 679 00:45:18,960 --> 00:45:21,760 Agintean egongo naiz, izan nire laguntzailea. 680 00:45:22,400 --> 00:45:23,880 Gauzak aldatu ditzakegu. 681 00:45:25,120 --> 00:45:26,920 Ezin duzu liburu-denda utzi. 682 00:45:29,120 --> 00:45:30,480 Crowley... 683 00:45:32,080 --> 00:45:33,480 Ezer ez da betiko. 684 00:45:37,080 --> 00:45:38,200 Ez. 685 00:45:41,080 --> 00:45:42,880 Badirudi ezetz. 686 00:45:46,240 --> 00:45:47,360 Zorte on. 687 00:45:48,480 --> 00:45:50,400 Zorte on? Crowley! 688 00:45:50,480 --> 00:45:51,960 Crowley, itzul zaitez... 689 00:45:52,600 --> 00:45:53,880 Zerura. 690 00:45:55,160 --> 00:45:56,520 Egin lan nirekin. 691 00:45:58,360 --> 00:46:01,200 Elkarrekin egon gaitezke. Biok aingeru. 692 00:46:02,400 --> 00:46:03,720 Ongia egiten. 693 00:46:06,640 --> 00:46:08,360 Behar zaitut! 694 00:46:13,160 --> 00:46:15,320 Ez duzu ulertzen nire eskaintza. 695 00:46:15,840 --> 00:46:16,960 Ulertzen dut. 696 00:46:18,880 --> 00:46:20,800 Zuk baino hobeto ulertzen dut. 697 00:46:23,360 --> 00:46:24,440 Tira... 698 00:46:25,600 --> 00:46:27,320 Orduan ez dago besterik esateko. 699 00:46:30,120 --> 00:46:32,680 Entzuten duzu hori? 700 00:46:35,120 --> 00:46:36,560 Ez dut ezer entzuten. 701 00:46:37,840 --> 00:46:38,960 Hori da kontua. 702 00:46:40,320 --> 00:46:41,440 Ez dago urretxindorrik. 703 00:46:45,240 --> 00:46:49,080 Ergel hori, elkarrekin egon gintezke. 704 00:47:13,760 --> 00:47:14,720 Nik... 705 00:47:19,080 --> 00:47:20,360 Barkatzen zaitut. 706 00:47:25,480 --> 00:47:26,720 Ez kezkatu. 707 00:47:47,080 --> 00:47:48,480 Zer iruditu zaio? 708 00:47:50,920 --> 00:47:52,080 Ez oso ondo. 709 00:47:52,640 --> 00:47:55,400 Bere bidetik joan nahi izan du beti. 710 00:47:56,160 --> 00:47:59,080 Beti galdera inozoak egiten. 711 00:47:59,160 --> 00:48:01,560 Ea, bada. Hasteko prest? 712 00:48:03,200 --> 00:48:04,120 Nik... 713 00:48:05,880 --> 00:48:07,120 Baina... 714 00:48:08,520 --> 00:48:09,560 Nire liburu-denda. 715 00:48:10,720 --> 00:48:14,960 Bai. Oraingoz Muriel arduratuko da. 716 00:48:15,040 --> 00:48:16,600 Ondo zainduko du. 717 00:48:18,800 --> 00:48:19,840 Baina... 718 00:48:19,920 --> 00:48:22,840 Zerbait eraman nahi duzu? 719 00:48:26,720 --> 00:48:27,800 Ez. 720 00:48:28,520 --> 00:48:30,120 Ez zait ezer bururatzen. 721 00:48:36,200 --> 00:48:37,200 Uste dut... 722 00:48:46,480 --> 00:48:47,600 Ez da ezer. 723 00:48:54,120 --> 00:48:58,600 Gauzak antolatzeko ez dago zu baino aingeru hobeagorik. 724 00:48:58,680 --> 00:49:03,640 Plan Handiaren hurrengo pausoa jarri behar dugu martxan. 725 00:49:03,720 --> 00:49:05,880 Bai, hori esan duzu. 726 00:49:05,960 --> 00:49:07,480 Zein da hurrengo pausoa? 727 00:49:07,560 --> 00:49:11,000 Horregatik behar dugu zure talentudun aingeru bat. 728 00:49:11,080 --> 00:49:14,960 Lurreko bizitza ondo ezagutzen duen aingeru bat. 729 00:49:15,720 --> 00:49:17,720 Bigarren Etorrera deitzen diogu. 730 00:49:44,800 --> 00:49:46,480 Ateak ixten. 731 00:49:46,560 --> 00:49:47,920 Gora. 732 00:50:16,480 --> 00:50:20,840 Urretxindorrak abestu zuen 733 00:50:20,920 --> 00:50:25,840 Berkeley Square-n. 734 00:52:34,280 --> 00:52:36,280 Azpitituluak: Leire 735 00:52:36,360 --> 00:52:38,360 Ikuskatzailea: Ilargi G.