1 00:00:30,040 --> 00:00:31,880 Nork gonbidatu du jende hori guztia? 2 00:00:32,520 --> 00:00:33,680 Maite zaitut. 3 00:00:38,280 --> 00:00:39,680 Ezin patxadaz egon. 4 00:00:43,720 --> 00:00:44,560 Azkarrago! 5 00:00:46,040 --> 00:00:46,920 Lagundu! 6 00:01:04,760 --> 00:01:06,480 - Zer da? - Robby. 7 00:01:07,440 --> 00:01:08,600 Ni zelatatzen ibili da. 8 00:01:09,200 --> 00:01:11,440 Ez nizun kamera eman behar. 9 00:02:01,440 --> 00:02:03,360 {\an8}Goizegi da whiskia ere jartzeko? 10 00:02:05,600 --> 00:02:07,520 {\an8}Eva, hitz egin lasai. 11 00:02:07,520 --> 00:02:08,440 {\an8}Ai, ama. 12 00:02:10,360 --> 00:02:13,400 {\an8}- Dena izorratu dut. - Zergatik? 13 00:02:14,880 --> 00:02:16,600 {\an8}Ezin nintzen lokartu. 14 00:02:17,360 --> 00:02:21,320 {\an8}Umeak beste haur baten etxean zeuden lotan eta goiz esnatu nintzen. 15 00:02:21,320 --> 00:02:23,640 {\an8}Eta, zera... 16 00:02:25,000 --> 00:02:27,440 {\an8}E-mailak irakurri nituen, eta... 17 00:02:28,000 --> 00:02:28,840 {\an8}Bale. 18 00:02:29,880 --> 00:02:30,880 {\an8}Baina begiratu. 19 00:02:36,920 --> 00:02:37,760 {\an8}Zer demontre? 20 00:02:39,280 --> 00:02:40,800 {\an8}Benjamin da. 21 00:02:40,800 --> 00:02:44,120 {\an8}Linean ezagutu genuen elkar. Robbyk bidali dizkit. 22 00:02:44,120 --> 00:02:47,840 Kamera baliatu du. Nik eman nizun berbera. 23 00:02:51,480 --> 00:02:54,400 Badakit Robby ez dela beti tipo zintzoa izan, 24 00:02:55,200 --> 00:02:57,840 bereziki dibortzio garaian egin zituenak jakinda, baina... 25 00:02:58,800 --> 00:03:02,400 ez nuen espero hain gauza nazkagarria egingo zuenik. 26 00:03:04,080 --> 00:03:07,760 Wifia hackeatuko zuen kamera atzitzeko. 27 00:03:09,720 --> 00:03:12,720 Maya, nik... zinez sentitzen dut. 28 00:03:14,280 --> 00:03:17,520 Zu eta Lily babesteko neurria zen, ez zuek arriskuan jartzekoa. 29 00:03:18,600 --> 00:03:20,680 Orduan badago kamera hackeatzea. 30 00:03:22,640 --> 00:03:23,880 Hackea daitekeenez, 31 00:03:25,000 --> 00:03:28,040 horrek esan nahi du zerbait igo daitekeela kamerara? 32 00:03:28,560 --> 00:03:30,760 Berezkoa ez den grabazio bat jarri? 33 00:03:30,760 --> 00:03:35,000 Nola "grabazio bat jarri?". Zerbait gertatu da ala? 34 00:03:40,000 --> 00:03:41,040 Joe ikusi nuen. 35 00:03:45,120 --> 00:03:47,520 - Lasai, bihotza. Gai naiz. - Utzi niri. 36 00:03:47,520 --> 00:03:49,440 - Ez, zinez. - Ez, utzi niri. 37 00:03:49,440 --> 00:03:51,280 - Milesker. Bai. - Mila esker. 38 00:03:51,840 --> 00:03:54,960 - Hepa! Kaixo. - Kaixo. Goiz iritsi zara gero. 39 00:03:54,960 --> 00:03:57,560 - Trafikoa egongo zelakoan nengoen, baina... - Ederto. 40 00:03:57,560 --> 00:03:58,720 Kaixo. 41 00:03:58,720 --> 00:04:00,040 - Bai... - Tira... 42 00:04:01,000 --> 00:04:02,600 Marty, Molly. Molly, Marty. 43 00:04:02,600 --> 00:04:05,480 - Kaixo. Azkenean! - Kaixo. Bai ba! 44 00:04:06,000 --> 00:04:09,240 - Zuri buruzko gauza asko kontatu dizkit. - Benetan? Onak guztiak, ezta? 45 00:04:09,240 --> 00:04:10,800 Baina, tira, ene! 46 00:04:10,800 --> 00:04:14,600 - Etxe ederra duzue. - Hau bai hau. Bai. 47 00:04:14,600 --> 00:04:16,640 Ez dakit zertaz kexatzen zaren. 48 00:04:16,640 --> 00:04:18,560 - Ez dakit. - Zoragarria da. Gustuko dut. 49 00:04:18,560 --> 00:04:21,560 - Ez dakit. Honekin konformatu beharko. - Bai. 50 00:04:22,760 --> 00:04:25,040 - Laztana, mugi. - Bai. Barkatu. Bai. 51 00:04:25,040 --> 00:04:26,080 Laguntzarik behar? 52 00:04:26,080 --> 00:04:29,000 - Ez, lasai. Mila esker. - Ez, hartuko du. 53 00:04:29,000 --> 00:04:31,080 Eman dizu arratsalde honetakoaren berri? 54 00:04:31,760 --> 00:04:33,360 Bai, bai, komentatu dit. 55 00:04:33,360 --> 00:04:36,520 Bikain portatu beharko naiz. Ezkonduta zaude? 56 00:04:36,520 --> 00:04:39,160 Ni? Ene, ez. Ez, ezta inondik ere. 57 00:04:40,000 --> 00:04:43,840 Ez dakit ondo ulertu dizudan. Zera... zer da arratsalde honetakoa? 58 00:04:44,440 --> 00:04:49,040 Ezkontza dela eta, indarrez eramango nau berak nahi duen lore-saltzailearenera. 59 00:04:49,040 --> 00:04:49,960 - Bale. - Bai. 60 00:04:49,960 --> 00:04:52,440 - Zer uste zenuen ba? - Bai. Ea, goazen. 61 00:04:52,440 --> 00:04:54,600 - Esan duzu goiz iritsi dela. - Goazen. 62 00:04:54,600 --> 00:04:57,440 Plazera izan da. Itzul zaitez noizbait. 63 00:04:57,440 --> 00:05:01,240 Primeran. Ez da itzuliko. Eta ez jan txile-patatak. Milesker. 64 00:05:01,240 --> 00:05:02,280 - Ondo. - Agur! 65 00:05:03,200 --> 00:05:05,000 Zoragarria da. Ez duzu merezi. 66 00:05:05,920 --> 00:05:09,160 Esango zenion emaitzak gaur arratsaldean izango dituzula, ezta? 67 00:05:09,760 --> 00:05:11,800 - Goazen. Tira. - Zergatik ez... 68 00:05:12,920 --> 00:05:15,200 Ene. Ez daki gaixorik zaudela, ezta? 69 00:05:15,200 --> 00:05:16,960 Begira, ez da hain erraza. 70 00:05:16,960 --> 00:05:20,680 Erraza? Zurekin ezkontzear da. Kontatu behar diozu. 71 00:05:20,680 --> 00:05:23,560 Esan esango diot, zer den jakiten dudanean. 72 00:05:23,560 --> 00:05:27,440 Eta, jakizu, Marty, kontu hau ez da zure ardurakoa. 73 00:05:27,440 --> 00:05:28,480 - Ados. - Ederto. 74 00:05:29,840 --> 00:05:32,680 Maya Sternekin hitz egin behar dut, gazteari eta motoari buruz. 75 00:05:32,680 --> 00:05:36,040 Eddie Walkerren alibiaren gaineko gezurra argituko dugu gero. Konforme? 76 00:05:36,040 --> 00:05:37,000 Konforme. 77 00:05:46,000 --> 00:05:48,160 Ez du zentzurik batere. 78 00:05:48,160 --> 00:05:51,360 Badu zentzurik... norbait ni zirikatzen badabil. 79 00:05:52,960 --> 00:05:57,320 Gerra psikologikoaren arloan, hau... nahiko eraginkorra da. 80 00:05:57,320 --> 00:05:59,480 Bai, baina nork egingo lizuke hau? 81 00:06:02,280 --> 00:06:06,080 Ahatz dezagun Joe unetxo batez. Zer egingo dugu Robby dela eta? 82 00:06:06,640 --> 00:06:09,760 Bai, tira, bota ditut argazkien markoak. 83 00:06:11,160 --> 00:06:15,840 E-maila nire abokatuari bidaliko diot. Ez dakit besterik zer egin. 84 00:06:15,840 --> 00:06:19,680 - Tira, baduzu hemen geratzea. - Ez, nire etxe demontrea da. 85 00:06:19,680 --> 00:06:22,600 Ez dit e-mail batez bizitza azpikoz gora jarriko. 86 00:06:23,600 --> 00:06:27,280 Tira, entzun: ezer behar baduzu, deitu. 87 00:06:27,280 --> 00:06:28,200 Bai. 88 00:06:29,800 --> 00:06:31,960 Eta... zu zer? 89 00:06:31,960 --> 00:06:33,480 Hackeatu bazaituzte, 90 00:06:34,800 --> 00:06:36,280 zer egingo duzu? 91 00:06:49,200 --> 00:06:50,880 DNA ME MEZU BERRI BAT 92 00:06:50,880 --> 00:06:53,280 - ELKARTUKO GARA? - BAI. NOIZ/NON? 93 00:07:00,720 --> 00:07:02,080 - Hepa. - Hepa. 94 00:07:02,080 --> 00:07:05,320 Alfie-renera noa. Erantzunik bai DNA orrialdean? 95 00:07:05,320 --> 00:07:07,320 Ez. Oraindik ezer ez. 96 00:07:16,040 --> 00:07:19,080 Osaba Shane da, ezta? 97 00:07:23,320 --> 00:07:26,080 - Mamu-harrapatzailea! - Hura ez du ikusi. 98 00:07:27,080 --> 00:07:29,080 - Ez? - Ez. Ez zaio gustatu. 99 00:07:29,080 --> 00:07:30,040 Bale ba. 100 00:07:31,120 --> 00:07:35,080 Ea zure kableetan gremlin-ik topatzen dugun. 101 00:07:37,240 --> 00:07:38,280 Mila esker. 102 00:07:41,200 --> 00:07:43,480 Evak eman zizun hau, ezta? 103 00:07:43,480 --> 00:07:46,280 Eva ez da izan. Zutaz adina fidatzen naiz Evaz. 104 00:07:47,800 --> 00:07:49,880 Baina kamerak hackeatu ahal badira... 105 00:07:50,720 --> 00:07:51,560 Orduan... 106 00:07:52,680 --> 00:07:56,080 egileak ez zuen zertan hona etorri zerbait egiteko. 107 00:07:56,080 --> 00:07:57,000 Horixe. 108 00:07:57,520 --> 00:07:59,920 Susmagarri kopurua handitu zaizu, Maya. 109 00:08:00,960 --> 00:08:02,520 Ba aski paranoiko nengoen jada. 110 00:08:03,120 --> 00:08:06,320 Uste dut Wu doktoreak horretarako pastilla bat duela. 111 00:08:06,320 --> 00:08:09,600 Mintzatu nintzen Wurekin. Ez zuen ezer aldatu. 112 00:08:10,640 --> 00:08:12,120 - Tira... - Tira? 113 00:08:13,200 --> 00:08:14,040 Ez duzu ezer. 114 00:08:15,120 --> 00:08:16,400 Ez dizute ezer jarri. 115 00:08:16,920 --> 00:08:20,000 Entzungailuak bilatu ditut. Araketa sakona egin dut: 116 00:08:20,000 --> 00:08:23,040 etxea, kamerak eta wifi-erregistroek itxura normala dute. 117 00:08:23,040 --> 00:08:27,120 Wifia erabiltzen zeu azaltzen zara soilik, mugikorrarekin gehienbat. 118 00:08:27,120 --> 00:08:29,520 Ez ezarpenetan aldaketarik, ez IP helbide arrarorik... 119 00:08:32,600 --> 00:08:34,280 - Eman hamar minutu. - Bai. 120 00:08:36,640 --> 00:08:39,000 Norbait atxilotu duzu... 121 00:08:40,040 --> 00:08:42,720 eta ezin didazu haren izena esan. Ez dakit zergatik. 122 00:08:42,720 --> 00:08:45,280 Eta, gero, aske utzi duzu. Itzel. 123 00:08:46,480 --> 00:08:49,000 Aurrerapen hauetara ohitu nauzue. 124 00:08:49,800 --> 00:08:52,200 Eguneratu zintzadan nahiko zenuelakoan nengoen. 125 00:08:52,720 --> 00:08:53,680 Beste gauza bat. 126 00:08:55,600 --> 00:08:57,200 Begiratu honi, mesedez. 127 00:08:59,840 --> 00:09:01,440 Ezagutzen duzu gizona? 128 00:09:02,280 --> 00:09:06,840 - Parkeko gizonetako bat ote? - Ezin dizut ez egiaztatu, ez ukatu. 129 00:09:07,560 --> 00:09:08,400 Nola ez. 130 00:09:09,880 --> 00:09:12,600 Ilun zegoen. Eta, tira, maskarak zeramatzaten. 131 00:09:14,960 --> 00:09:16,640 Agian bai. Baina... ez dakit. 132 00:09:16,640 --> 00:09:18,160 Saiatu behar nintzen. 133 00:09:18,160 --> 00:09:21,040 Beste gauza bat. Ba al zenekien Burkettarrak 134 00:09:21,040 --> 00:09:24,280 Winherst Pumas lekuko taldearen babesleak direla? 135 00:09:24,280 --> 00:09:27,480 Joeren kontua. Osaba solidarioa izan nahi zuen. 136 00:09:29,160 --> 00:09:31,520 - Pumas-ak ilobaren taldea dira. - Bale. 137 00:09:32,640 --> 00:09:33,960 - Emango didazu? - O. 138 00:09:39,480 --> 00:09:40,480 - Ondo? - Bai. 139 00:09:40,480 --> 00:09:42,640 - Bai. Primeran. Baina... - Bai? 140 00:09:43,400 --> 00:09:44,240 Zera... 141 00:09:45,440 --> 00:09:46,560 Eguneratuko zaitut. 142 00:09:51,880 --> 00:09:53,440 Jarraitu tintin egiten. 143 00:09:54,320 --> 00:09:56,600 - Hepa. Dena ondo? - Bai. 144 00:10:01,960 --> 00:10:04,440 Ez duzu eguna hemen zoratzen emango. 145 00:10:04,440 --> 00:10:08,240 Atera egingo gara. Bai. Tira ba, potxotxo hori. 146 00:10:08,240 --> 00:10:11,000 Atera egingo gara. Ez duzu izarra beharko. 147 00:10:11,000 --> 00:10:12,120 Ez duzu behar. 148 00:10:13,200 --> 00:10:14,240 - Bai? - Ados. 149 00:10:14,240 --> 00:10:16,040 Tira. Diberti gaitezen. 150 00:10:33,720 --> 00:10:35,440 Maya, Judith Burkett naiz. 151 00:10:36,520 --> 00:10:39,920 Badakit ez garela bat etorri azkenaldian, 152 00:10:39,920 --> 00:10:41,800 baina ilobaren mira dut. 153 00:10:42,640 --> 00:10:45,600 Pozik ikusiko nuke. Ez dizut arrenka eskatu nahi. 154 00:10:45,600 --> 00:10:46,560 Deitu, Maya. 155 00:10:47,080 --> 00:10:48,160 Tori, azken zatia. 156 00:10:49,360 --> 00:10:50,800 - Jarri eskua. - Moñoñoa! 157 00:10:51,920 --> 00:10:53,720 Jarri eskuak horrela. 158 00:11:14,040 --> 00:11:17,000 - Umeak ez daude etxean ala? - Ez, zera... 159 00:11:19,160 --> 00:11:20,800 Atera dira. Zergatik etorri zarete? 160 00:11:20,800 --> 00:11:23,800 Badakigu ez zeundela gimnasioan Joe Burketten heriotzaren gauean. 161 00:11:23,800 --> 00:11:24,960 Erakutsi argazkia. 162 00:11:24,960 --> 00:11:28,720 Apirilak hamabiko arratsaldeko 8:50eko argazkia dugu, 163 00:11:28,720 --> 00:11:32,400 Joeren erailketaren gauekoa. Gimnasioan bide zeunden. 164 00:11:33,320 --> 00:11:34,160 Ea, Eddie, 165 00:11:35,040 --> 00:11:38,680 zergatik esan zenion gezurra poliziari ikerketa batean? 166 00:11:39,840 --> 00:11:41,040 Ez nuen gezurra esan nahi. 167 00:11:42,200 --> 00:11:45,720 Gimnasiora joan nintzen, baina, parkingera iristean, 168 00:11:45,720 --> 00:11:48,280 emakume hura ikusi nuen, eta... 169 00:11:50,880 --> 00:11:52,440 ligatzen hasi zen nirekin. 170 00:11:53,080 --> 00:11:56,720 Hogeita bat urte nituenetik ez naiz bikoterik gabe egon, eta, supituan, zera... 171 00:11:58,160 --> 00:12:03,160 Sasha du izena. Dibertigarria eta argia da. Hasieratik moldatu gara ondo. 172 00:12:03,160 --> 00:12:05,040 Hori ez da ohikoa. 173 00:12:05,760 --> 00:12:09,800 - Autoa matxuratu zitzaion. - Zu iritsitakoan, motorra kaputt. 174 00:12:09,800 --> 00:12:12,440 - Ez dira aspaldikoak bezalakoak. - Horixe esan zuen. 175 00:12:12,440 --> 00:12:15,160 Haren autoa ez zebilen. "Etxera eramango?". 176 00:12:16,400 --> 00:12:17,800 Eta barrura gonbidatu ninduen. 177 00:12:17,800 --> 00:12:19,760 Egiazta dezake han egon zinela? 178 00:12:19,760 --> 00:12:22,080 Ez. Ez nintzen han egon. 179 00:12:23,200 --> 00:12:25,160 Atea zeharkatu nuen, besterik ez. 180 00:12:25,680 --> 00:12:28,520 Seinaleez ohartu nintzen. Trago bat paratu zidan. 181 00:12:29,120 --> 00:12:31,520 Ezin izan nuen. Claire nerabilen gogoan. 182 00:12:33,400 --> 00:12:35,560 Joan egin nintzen. Ordutik ez gara mintzatu. 183 00:12:36,160 --> 00:12:39,440 Bueltak eman nituen autoan, eta pub batean amaitu. 184 00:12:41,080 --> 00:12:45,000 Esan behar nizuen, baina ez nuen umeek honen berri izaterik nahi, 185 00:12:45,000 --> 00:12:46,640 gaizki-ulertuak ekiditeko. 186 00:12:47,560 --> 00:12:51,560 Sasha eta pubaren datuak behar ditugu, zuk esandakoa egiaztatzeko. 187 00:13:04,640 --> 00:13:07,280 {\an8}LIBRE ZAUDE GAUR? KIROLDEGIAREN ATEAN 12ETAN? 188 00:13:07,280 --> 00:13:08,840 {\an8}ONDO. ORDURA ARTE. 189 00:13:10,680 --> 00:13:12,480 {\an8}BARKATU, GAUR EZINGO DUT. 190 00:13:12,480 --> 00:13:14,880 {\an8}- Hepa. - Kaixo, Louis. 191 00:13:15,640 --> 00:13:18,400 Barka, joatekoa naiz. Norbaitekin geratu naiz. 192 00:13:31,880 --> 00:13:33,720 Web-orrialdekoa ni naiz. 193 00:13:36,240 --> 00:13:37,480 Zure nebaerdia. 194 00:13:39,640 --> 00:13:42,440 Arraroa da. Une hau ez nuen halakoa imajinatzen. 195 00:13:42,440 --> 00:13:45,720 Ezin zara zu izan. Nire futbol taldean egiten duzu lan. 196 00:13:45,720 --> 00:13:49,760 Kointzidentzia eskerga litzateke. Lana ni zaintzeko hartu zenuen? 197 00:13:49,760 --> 00:13:52,560 Bai. Plaza huts bat zegoen kiroldegian, eta pentsatu nuen... 198 00:13:53,160 --> 00:13:56,360 - Ai, ama. - Badakit itxura txarra duela, bale? 199 00:13:56,360 --> 00:13:59,000 Izututa nengoen. Ez nekien zuri nola esan, 200 00:13:59,600 --> 00:14:02,080 eta... gustura egoten nintzen zure amarekin. 201 00:14:02,080 --> 00:14:04,600 Zuen berri eman zidan, baina, hil zenean, 202 00:14:04,600 --> 00:14:07,080 ez nekien neure burua nola aurkeztu. Hemen lan egiteko 203 00:14:07,080 --> 00:14:09,400 eta zu ikusteko aukera izan nuen gero. 204 00:14:10,440 --> 00:14:12,800 Zer? Nire amarekin egoten zinela diozu? 205 00:14:13,720 --> 00:14:14,600 Bai ba. 206 00:14:14,600 --> 00:14:18,280 Elkar ezagutzen saiatu ginen. Kafetegi batean geratu ginen lehen aldian. 207 00:14:19,920 --> 00:14:23,000 Gero, hurrengoan, eskolan. Nahiko arraroa izan zen. 208 00:14:23,000 --> 00:14:26,000 Jakingo nukeen amak eskolara eraman izan bazintu. 209 00:14:26,000 --> 00:14:29,160 Ez zen zure eskola. Pijokume-eskola arraroa zen. 210 00:14:29,160 --> 00:14:31,640 Bertako ikasle izan nahi nuenarena eginarazi zidan. 211 00:14:31,640 --> 00:14:34,480 - Tour a eta guzti egin genuen. - Eta zergatik? 212 00:14:34,480 --> 00:14:36,720 Ez dakit. Arraroa izan zen. 213 00:14:36,720 --> 00:14:39,680 Misio sekretu batean-edo ari ginela zirudien. 214 00:14:40,200 --> 00:14:43,640 Horri buruzko gauza gehiago galdetzekoa nintzen. Ez nuen berriz ikusi. 215 00:14:44,160 --> 00:14:45,680 Ondoko egunean hil zuten. 216 00:14:51,960 --> 00:14:52,800 Amona! 217 00:14:57,080 --> 00:14:58,800 Ene pitxina, hara. 218 00:15:01,400 --> 00:15:03,200 Bihotza. Ai, ene Lily. 219 00:15:04,080 --> 00:15:05,160 - Bihotza. - Lily. 220 00:15:05,160 --> 00:15:07,160 - Bai. - Lily, entzun. 221 00:15:07,160 --> 00:15:11,000 Joango zara jolas-gelara? Berehala bilduko zaizu amona. 222 00:15:11,520 --> 00:15:13,360 - Zintzoa zara gero. - Tira. 223 00:15:13,360 --> 00:15:14,800 Oso ondo. Ondo pasa! 224 00:15:15,480 --> 00:15:18,000 - Banekien zentzatuko zinela. - Nola ez. 225 00:15:19,400 --> 00:15:24,080 Aurrekoan, biziki iradoki zenuen... burua galtzen ari nintzela. 226 00:15:24,080 --> 00:15:25,840 Kezkak bultzatuta. 227 00:15:26,600 --> 00:15:30,320 Zure azkenaldiko jokabidea ez da egonkorregia izan bereziki. 228 00:15:30,320 --> 00:15:32,400 Zeharo egonkor nago, Judith. 229 00:15:32,400 --> 00:15:35,280 Urduri-urduri zaude. Zantzuak agerikoak dira: 230 00:15:35,920 --> 00:15:38,720 pertsona maiteengandik urruntzea, loaldi zailak, 231 00:15:38,720 --> 00:15:41,640 zure itxuraren gaineko ohiko harrotasuna galtzea. 232 00:15:41,640 --> 00:15:43,920 Utzi ni manipulatzeari, bai? 233 00:15:43,920 --> 00:15:45,680 - Manipulatu? - Bai. 234 00:15:45,680 --> 00:15:49,560 Psikiatra izan nahiz 40 urtez baino gehiagoz. Familian gutxiago daramat. 235 00:15:49,560 --> 00:15:53,320 Ez nauzu, Caroline bezala, psikiatriko batera bidaliko. 236 00:15:53,320 --> 00:15:56,920 Beste iradokizunen bat, eta Lily eta biok alde egingo dugu. 237 00:15:56,920 --> 00:15:58,160 Ez gara itzuliko. 238 00:15:59,880 --> 00:16:01,320 Ea, tea ekarriko dut. 239 00:16:03,120 --> 00:16:03,960 Zoragarri. 240 00:16:12,000 --> 00:16:12,840 Kaixo, Abby. 241 00:16:12,840 --> 00:16:14,080 Izeba Maya, kaixo. 242 00:16:16,440 --> 00:16:18,040 Ez izutu, ados? 243 00:16:18,880 --> 00:16:20,720 Topatu dut. Amaren beste semea. 244 00:16:20,720 --> 00:16:21,640 Zer? 245 00:16:22,720 --> 00:16:25,000 - Non? - Istorio luze samarra da. 246 00:16:25,000 --> 00:16:25,920 Ai ene. 247 00:16:26,480 --> 00:16:28,520 Tira... nolakoa da? 248 00:16:28,520 --> 00:16:29,440 Ondo zaude? 249 00:16:30,400 --> 00:16:31,960 Bai, ondo nago. 250 00:16:33,080 --> 00:16:35,560 Ematen du amak asmo arraro bat zuela. 251 00:16:35,560 --> 00:16:38,120 Eskola dotore batera joan ei ziren biak, amak semea 252 00:16:38,120 --> 00:16:41,480 matrikulatze aldera. Dena itxura zen. Zuzendariarekin mintzatu ziren, 253 00:16:41,480 --> 00:16:44,280 tour a egin... Hurrengo egunean hil zuten ama. 254 00:16:44,280 --> 00:16:47,800 - Ez du zentzurik, ezta? - Ba al daki eskolaren izena? 255 00:16:47,800 --> 00:16:52,520 Ez, "F" letrarekin hasten dela soilik. Frederick, Frank edo horrelako zerbait. 256 00:16:53,200 --> 00:16:54,040 Izeba Maya? 257 00:16:54,920 --> 00:16:56,240 Aditu al duzu horrelakorik? 258 00:16:57,680 --> 00:17:01,400 Ez nago ziur. Aitari deitu behar diozu, honen berri emateko. 259 00:17:02,040 --> 00:17:02,880 Konforme. 260 00:17:03,920 --> 00:17:05,480 Deituko diot. Agur. 261 00:17:05,480 --> 00:17:06,440 Bale. Agur. 262 00:17:24,640 --> 00:17:25,480 Caroline? 263 00:17:26,680 --> 00:17:28,240 Ez al zeunden ospitalean? 264 00:17:32,520 --> 00:17:33,560 Caroline. 265 00:17:56,000 --> 00:17:56,840 Caroline? 266 00:18:58,960 --> 00:18:59,920 Franklin Biddle. 267 00:18:59,920 --> 00:19:03,040 FRANKLIN BIDDLE IKASTETXEA 268 00:19:03,640 --> 00:19:06,800 Ea, laztana. Ondo portatuko zara amonarekin? 269 00:19:06,800 --> 00:19:09,120 - Bai. Amona! - Bai? Ene neska zintzoa. 270 00:19:09,120 --> 00:19:12,880 Ederto. Arratsaldea eman dezake hemen. Gero jasoko dut. 271 00:19:18,640 --> 00:19:20,600 Espero dut zu aitaren antzekoagoa izatea. 272 00:19:33,560 --> 00:19:35,280 Beti jakin izan dut adoptatua naizela. 273 00:19:36,240 --> 00:19:37,880 Amak umetan esan zidan. 274 00:19:38,680 --> 00:19:40,680 Beti egon gara gu biok bakarrik. 275 00:19:41,240 --> 00:19:44,080 Eta nahikoa dut, benetan. Maite dut ama. 276 00:19:46,080 --> 00:19:47,800 Baina jakin-mina nuen. 277 00:19:49,080 --> 00:19:51,920 Hemezortzi urte bete eta gutxira, izena eman nuen DNA orrian. 278 00:19:51,920 --> 00:19:54,040 Berehala topatu nuen Claire. 279 00:19:54,760 --> 00:19:57,360 Ezagutu egin nuen azkenean, hainbeste galderaren ostean. 280 00:19:57,360 --> 00:19:59,920 Oraindik ez dut aita biologikoaren berri. 281 00:19:59,920 --> 00:20:01,920 Agian ez du zerikusirik izan nahi nirekin. 282 00:20:02,840 --> 00:20:05,600 Claire gabe, ez dakit bilaketa non hasi ere. 283 00:20:06,920 --> 00:20:08,600 Ai, lehenago topatu izan banu... 284 00:20:09,880 --> 00:20:12,000 Ia ez nuen denborarik eman harekin. 285 00:20:13,000 --> 00:20:14,560 Zergatik ez zenion poliziari esan? 286 00:20:15,920 --> 00:20:16,760 Zer? 287 00:20:16,760 --> 00:20:19,760 Nire amarekin egon zinen bera hil baino lehenago, 288 00:20:21,640 --> 00:20:22,600 egun batzuk lehenago. 289 00:20:23,080 --> 00:20:26,320 Zuretzat pertsona inportantea ei zen. Zergatik ez zenion poliziari esan? 290 00:20:26,320 --> 00:20:27,920 Ez nuen beharrezkotzat jo. 291 00:20:28,800 --> 00:20:30,640 Lapurreta batean hil zen, ezta? 292 00:20:31,360 --> 00:20:32,720 Albistegian hori esan zuten. 293 00:20:32,720 --> 00:20:34,920 Zuekin harremanetan jartzea otu zitzaidan, 294 00:20:35,480 --> 00:20:38,800 baina pentsatu nuen ez zenutela nire berri horrela izan nahiko. 295 00:20:38,800 --> 00:20:41,040 Danieli ez esan ezer, ados? 296 00:20:43,000 --> 00:20:45,480 Eta ez bidali mezurik. Pentsatu behar dut. 297 00:20:46,840 --> 00:20:47,680 Ulertzen dut. 298 00:20:48,960 --> 00:20:49,840 Baina... 299 00:20:51,440 --> 00:20:54,520 elkartuko gara berriz, pentsatzeko astia igarotakoan? 300 00:20:54,520 --> 00:20:55,440 Agur, Louis. 301 00:21:12,040 --> 00:21:13,320 Molly ekarri behar zenuen. 302 00:21:16,280 --> 00:21:18,200 Berandu dabiltza. Zer esan nahi du horrek? 303 00:21:18,200 --> 00:21:19,600 Ez du ezer esan nahi. 304 00:21:21,800 --> 00:21:22,800 Gonbidatuta nago 305 00:21:23,520 --> 00:21:26,040 Ebonyren hamar urteengatiko ikuskizunera? 306 00:21:26,040 --> 00:21:29,280 Magia egiten nabil hura konbentzitzeko. Ondo saldu beharko zaitut. 307 00:21:30,920 --> 00:21:32,600 Animalia-puxika onak dituzu? 308 00:21:36,800 --> 00:21:39,640 Tira... horrek ez du garrantzirik orain. 309 00:21:42,000 --> 00:21:44,160 - Hartu arnasa sakon, bai? - Bai. 310 00:21:51,160 --> 00:21:54,440 Ea, joan... Joan zaitez. Gero deituko dizut. 311 00:21:54,440 --> 00:21:56,200 Orain, neure burua... 312 00:21:57,440 --> 00:21:58,320 prestatu behar dut. 313 00:21:59,600 --> 00:22:00,440 Ados. 314 00:22:02,000 --> 00:22:03,560 Badakit. Zoaz, bai? 315 00:22:04,480 --> 00:22:05,320 Deitu. 316 00:22:18,360 --> 00:22:20,160 - Sami? Bazatoz? - Bai? Bai. 317 00:22:33,800 --> 00:22:34,800 Degeneratiboa. 318 00:22:35,840 --> 00:22:39,200 Burmuina ez dabilkizu behar bezala, hori dirudi behintzat, 319 00:22:39,200 --> 00:22:43,560 eta kezkatuta nago: sintomak gero eta gehiago okertuko dira akaso. 320 00:22:44,240 --> 00:22:49,480 MRI eskanerrak eta EEGak burmuin kaltetua erakutsi dute. 321 00:22:50,080 --> 00:22:53,320 Eta oraindik ezin izan dugu identifikatu-- 322 00:22:53,320 --> 00:22:54,480 Nire errua ote? 323 00:22:55,360 --> 00:22:57,920 Edateagatik kaltetu dut neure burua? 324 00:22:59,680 --> 00:23:02,960 Une honetan... ez dugu jatorria zehazteko froga nahikorik. 325 00:23:07,000 --> 00:23:11,320 {\an8}Gauzak behar bezala gertatzen ari ez direnez, 326 00:23:11,920 --> 00:23:14,000 zaila da zehaztea 327 00:23:14,000 --> 00:23:16,280 kontua nolako abiaduran garatuko den. 328 00:23:18,760 --> 00:23:20,560 Pozik ekarriko nizkizuke berri hobeak... 329 00:23:37,960 --> 00:23:38,800 Sami. 330 00:23:42,360 --> 00:23:43,200 Sami? 331 00:23:44,920 --> 00:23:45,760 Bai. 332 00:23:48,400 --> 00:23:49,240 Bai. 333 00:25:37,240 --> 00:25:38,840 LOCKWOOD JAUNA ZUZENDARIA 334 00:25:45,520 --> 00:25:46,480 Kaixo? 335 00:26:00,600 --> 00:26:01,640 Kaixo, aizu. 336 00:26:11,720 --> 00:26:12,960 Kaka. 337 00:26:14,320 --> 00:26:15,360 Ene ama. 338 00:26:15,360 --> 00:26:18,920 Zuzendari, barkatu ezustean sartzeagatik. 339 00:26:18,920 --> 00:26:21,840 Zera... Zurekin hitz egin nahi nuen. 340 00:26:21,840 --> 00:26:25,440 Ohikoena atearen bestaldean itxarotea da. 341 00:26:25,440 --> 00:26:27,720 - Hanka sartu dut. - Bai gero. 342 00:26:28,520 --> 00:26:31,200 Dena dela, zeharo lanpetuta nabil gaur 343 00:26:31,200 --> 00:26:33,360 eta ez naiz inorekin bilduko, zera... 344 00:26:33,360 --> 00:26:37,040 Burkett andrea. Judith Burketten erraina naiz. 345 00:26:38,080 --> 00:26:41,320 - Gogoratzen duzu? - Tira, jakina. 346 00:26:41,320 --> 00:26:44,760 Judith Burkett gure ongilerik eskuzabalenetarikoa da. 347 00:26:44,760 --> 00:26:47,040 Bai. Eskumuinak haren partez. 348 00:26:48,200 --> 00:26:50,320 Urte askotarako. Maya. 349 00:26:50,320 --> 00:26:51,400 Neville Lockwood. 350 00:26:53,400 --> 00:26:54,280 Tira... 351 00:26:56,640 --> 00:26:57,960 Zure senarra... 352 00:26:59,000 --> 00:27:01,400 Joe. Joe Burkett. 353 00:27:01,400 --> 00:27:03,320 Atsekabean lagun nauzu. 354 00:27:03,320 --> 00:27:07,280 Zure senarra gure ikaslerik maiteenetakoa zen. 355 00:27:07,280 --> 00:27:11,840 Akaso interesatuta zaude Joeren omenezko sari bat zertzen... 356 00:27:13,560 --> 00:27:15,800 Berez beste zerbaitengatik nago hemen. 357 00:27:16,440 --> 00:27:19,640 Galderak egin nahi dizkizut Claire Walker izeneko andre bati buruz. 358 00:27:19,640 --> 00:27:23,000 Semearekin etorri zitzaizun... duela hilabete batzuk. 359 00:27:23,000 --> 00:27:28,080 - Barka. Zer dela eta da hau guztia? - Gogoratzen duzu harekin hitz egin izana? 360 00:27:28,080 --> 00:27:31,760 - Ez. - Egin hura gogora ekartzeko ahalegina. 361 00:27:31,760 --> 00:27:35,880 Burkett andrea, herrialdeko ikastetxerik prestigiotsuenetariko bateko 362 00:27:35,880 --> 00:27:36,920 zuzendaria naiz. 363 00:27:36,920 --> 00:27:40,600 Gurasoak etengabe datoz beren umeentzako toki bat ziurtatzera. 364 00:27:41,200 --> 00:27:43,680 Dozenaka datozkit hilero. 365 00:27:44,200 --> 00:27:49,040 Clairek ez zituen umeak pijokumeen barnetegi batera bidali nahi. 366 00:27:50,200 --> 00:27:51,920 Zerbait jakin nahi zuen. 367 00:27:52,560 --> 00:27:56,560 Eta, zernahi zela ere, ziur nago: gogoratzen duzu elkarrizketa. 368 00:27:56,560 --> 00:27:58,760 Ez dakit zeri buruz ari zaren. 369 00:27:58,760 --> 00:28:00,720 - Gezurretan ari zara. - Barka? 370 00:28:00,720 --> 00:28:02,960 Ondo dakizu zeri buruz ari naizen. 371 00:28:02,960 --> 00:28:06,560 Claire ahizpa nuen. Hona etorri, eta hurrengo egunean hil zuten. 372 00:28:06,560 --> 00:28:09,000 Dena dela eman zenion informazioa, 373 00:28:09,000 --> 00:28:11,880 zeinahi ere zen ahizparen ikergaia, 374 00:28:11,880 --> 00:28:15,200 horixe dugu bera familiarekin ez egotearen arrazoia. 375 00:28:15,200 --> 00:28:18,680 - Joan zaitez, mesedez. - Zuk galderei erantzun arte, ez. 376 00:28:22,520 --> 00:28:26,480 Ez dut zertan zure jakin-mina ase, Stern kapitaina. 377 00:28:29,200 --> 00:28:31,440 Bai, badakit nor zaren. 378 00:28:34,640 --> 00:28:35,600 Gogora iezadazu: 379 00:28:37,760 --> 00:28:42,040 ez al ziren Burkettarrak izan zientzia-hegala ordaindu zizutenak? 380 00:28:43,000 --> 00:28:46,160 Judith hur-hurreko ahaidea dut. 381 00:28:47,000 --> 00:28:51,240 Iradoki niezaioke donazio guztiak eteteko. 382 00:28:52,440 --> 00:28:55,120 Erantzunak nahi ditut. Gero, joan egingo naiz. 383 00:29:00,440 --> 00:29:02,520 Zure ahizpa pasa den urtean etorri zen. 384 00:29:03,520 --> 00:29:07,200 Hasieran, semea onar genezan nahi zuelako plantak egin zituen. 385 00:29:08,120 --> 00:29:10,600 Baina laster ekin zien beste kontu batzuei. 386 00:29:11,160 --> 00:29:13,000 Gure ikasle ohi bati buruzkoei. 387 00:29:13,920 --> 00:29:14,800 Theo Mora. 388 00:29:17,320 --> 00:29:19,520 Ba al dauzkazu Theo Moraren datuak? 389 00:29:21,920 --> 00:29:25,760 - Harremanetan jarri behar naiz harekin. - Nekez lortuko duzu. 390 00:29:27,440 --> 00:29:31,520 Theo gure ikasle zela hil zen, duela 25 urte baino gehiago. 391 00:29:34,440 --> 00:29:36,800 Harrigarria da zure senarrak hura aipatu ez izana, 392 00:29:38,680 --> 00:29:39,960 lagunak ziren eta. 393 00:30:17,200 --> 00:30:18,680 Bai. Antzekoa da hori. 394 00:30:18,680 --> 00:30:20,800 - Polita da hori. - Bai. 395 00:30:20,800 --> 00:30:21,960 Hara! Iritsi da. 396 00:30:22,520 --> 00:30:23,360 Tira. 397 00:30:24,920 --> 00:30:26,600 - Kaixo. - Ondo zaude? 398 00:30:26,600 --> 00:30:27,760 - Bai. - Bai, ondo. 399 00:30:27,760 --> 00:30:30,960 Mollyri esan diot arraroa dela niri senargaiak deitzea 400 00:30:30,960 --> 00:30:32,480 ezkontza antolatzeko. 401 00:30:33,760 --> 00:30:35,680 Pozten naiz etorri zaretelako. 402 00:30:35,680 --> 00:30:38,800 Telefonoz hitz egin dugunean, ideia zehatzak... 403 00:30:38,800 --> 00:30:41,240 Sami. Barka, sentitzen dut. Sami? 404 00:30:41,920 --> 00:30:43,080 Aizu, zer duzu? 405 00:30:43,080 --> 00:30:45,880 - Laztana, zer gertatzen da? - Ondo nago. Utzi. 406 00:30:47,040 --> 00:30:47,880 Zer duzu? 407 00:30:49,760 --> 00:30:52,560 Sami, izutzen ari zatzaizkit. Mesedez. Zer duzu? 408 00:30:52,560 --> 00:30:55,360 Ez hurbildu! Zerbait kontatu behar dizut. 409 00:30:55,360 --> 00:30:56,840 - Bale? - Bale. 410 00:30:57,960 --> 00:31:01,160 - Ez duzu egin nahi? - Nola ez dut nahi izango? Baina-- 411 00:31:01,160 --> 00:31:04,320 - Zerbait esan behar dizut, bai? - Bai. 412 00:31:08,000 --> 00:31:10,560 Zer? Sami, izutzen ari zatzaizkit. 413 00:31:10,560 --> 00:31:12,840 Mesedez. Zer? 414 00:31:14,840 --> 00:31:15,880 Ezin dut. 415 00:31:15,880 --> 00:31:17,240 Ez-- Sentitzen dut. 416 00:31:17,760 --> 00:31:19,960 Nola ezin duzula-- Sami! 417 00:31:21,800 --> 00:31:22,640 Sami! 418 00:31:28,560 --> 00:31:30,000 Nola hil zen Theo? 419 00:31:31,280 --> 00:31:34,480 Horri ez erantzutea nahiago dudala esaten badizut, 420 00:31:35,560 --> 00:31:39,240 imajinatzen dut hertsapen baldar hari berrekingo diozula. 421 00:31:41,920 --> 00:31:42,840 Esaten badizut, 422 00:31:42,840 --> 00:31:46,760 hitzematen didazu ez diozula inori esango? Familiaren onerako da. 423 00:31:47,600 --> 00:31:48,440 Bai. 424 00:31:49,640 --> 00:31:51,560 Intoxikazio etilikoak jota hil zen. 425 00:31:51,560 --> 00:31:54,120 Zer? Hil arte edan zuen? 426 00:31:56,160 --> 00:31:58,960 Futbol taldeak garaipen handi bat lortu zuen. 427 00:31:58,960 --> 00:32:01,680 Jendea pozik zen. Ospatu beharra zegoen. 428 00:32:02,520 --> 00:32:03,640 Edan egin zuten. 429 00:32:05,120 --> 00:32:06,920 Mutil gazteak, etxetik urruti. 430 00:32:07,560 --> 00:32:08,760 Neurria galdu zuten. 431 00:32:10,040 --> 00:32:13,120 Theo taldetik urrunduko zen ziur aski. 432 00:32:14,840 --> 00:32:16,400 Biharamunean topatu zuten. 433 00:32:18,640 --> 00:32:20,760 Lazgarria izan zen erabat. 434 00:32:21,680 --> 00:32:24,240 Ekainak zortzi. 1996. urtea. 435 00:32:25,560 --> 00:32:26,480 Ekainak zortzi... 436 00:32:28,720 --> 00:32:31,320 Andrew Burkett itsasoan hil baino sei aste lehenago. 437 00:32:33,960 --> 00:32:37,480 Ez zitzaizun arraro egin bi ikasle bata bestearen atzetik hiltzea? 438 00:32:38,800 --> 00:32:41,120 - Kointzidentzia deritzozu? - Ez. 439 00:32:42,960 --> 00:32:45,680 Zuzendari izan aurretik, matematika irakasle izan nintzen, 440 00:32:46,320 --> 00:32:51,480 aldagai bikoetan, erregresio linealean eta desbiderapen estandarrean aditua. 441 00:32:52,800 --> 00:32:58,720 Probabilitatearen legeak mundu gehienak baino hobeto ezagutzen ditut, beraz. 442 00:32:58,720 --> 00:33:01,000 Ez zen kointzidentzia izan, jakina. 443 00:33:02,160 --> 00:33:03,680 Zer gertatu zen orduan? 444 00:33:04,720 --> 00:33:08,480 Mutilak soilik onartzen dituen eliteko eskola bateko bi ikasle 445 00:33:08,480 --> 00:33:11,880 hain tarte motzean hiltzeko probabilitatea oso txikia da. 446 00:33:11,880 --> 00:33:15,160 Maila bereko ikasleak izanda, are txikiagoa. 447 00:33:15,160 --> 00:33:20,080 Futbol talde berekoak? Tira, kointzidentziaren muga igaro dugu jada. 448 00:33:20,080 --> 00:33:23,760 Ekuazioko azken faktorea txertatutakoan, 449 00:33:23,760 --> 00:33:27,840 erabat ezerezten da gertatutakoa kointzidentzia izatearen aukera. 450 00:33:28,320 --> 00:33:29,400 Zer faktore? 451 00:33:29,400 --> 00:33:32,840 Theo Mora eta Andrew Burkett lagun minak ziren. 452 00:33:33,480 --> 00:33:36,440 Andrewek Theori gertatutakoagatik egin zuen salto? 453 00:33:36,440 --> 00:33:37,360 Hori uste dut. 454 00:33:38,120 --> 00:33:40,440 Tira, amaitu dugu? 455 00:33:41,240 --> 00:33:44,560 Edo beste mehatxu baldarren bat geratzen zaizu? 456 00:33:44,560 --> 00:33:47,280 Taldeko beste nor zegoen ontzian? 457 00:33:50,000 --> 00:33:52,760 - Tira, Andrew eta Joe, noski. - Bai. 458 00:33:53,400 --> 00:33:55,360 Christopher Swain izeneko mutila 459 00:33:56,440 --> 00:33:59,280 eta taldeko beste mutikoren batzuk segur aski. 460 00:34:01,040 --> 00:34:02,120 Burkett andrea, 461 00:34:03,040 --> 00:34:05,720 Theori gertatutakoa tragedia dugu, 462 00:34:06,720 --> 00:34:07,680 ez misterioa. 463 00:34:09,200 --> 00:34:13,640 Pena bizia hartuta egongo zara, ulertzen dut, 464 00:34:14,240 --> 00:34:18,600 eta agian patroiak ikusten dituzu horrelakorik ez dagoen tokietan. 465 00:34:20,000 --> 00:34:24,200 Hemen, goi-mailako ikasketen bataila-eremuan, 466 00:34:25,640 --> 00:34:28,880 ez dago ez etsai ezkuturik, ez azpijoko landurik. 467 00:34:29,760 --> 00:34:31,520 Mutilen mutilkeriak baino ez ditugu. 468 00:34:32,120 --> 00:34:35,200 Poesia irakasleek egin ditzatela konparazioak armadarekin, bai? 469 00:34:35,200 --> 00:34:37,480 Zure saioa penagarria izan da. 470 00:34:51,040 --> 00:34:53,240 - Eddie, ez-- - Badakizu Abby non den? 471 00:34:54,080 --> 00:34:57,560 Lagun batenera zihoala esan dit. Gezurra. Ez dit erantzuten. 472 00:34:57,560 --> 00:34:59,000 Danielek ere ez daki. 473 00:34:59,000 --> 00:35:00,680 Duela pare bat ordu deitu dit. 474 00:35:01,600 --> 00:35:03,440 Esan dizu zer egitekoa zen? 475 00:35:04,520 --> 00:35:06,120 Maya, haren aita naiz. 476 00:35:10,720 --> 00:35:12,840 Claireren semea topatu duela esan dit. 477 00:35:12,840 --> 00:35:15,080 - Adopzioan eman zuena. - Zer? 478 00:35:15,080 --> 00:35:16,040 Non? 479 00:35:16,960 --> 00:35:17,800 Nola topatu du? 480 00:35:17,800 --> 00:35:19,760 - Begira... - Zuk esan zenien? 481 00:35:19,760 --> 00:35:22,800 - Ez! Eddie, garrantzitsuena-- - Halakorik! Jode. 482 00:35:43,840 --> 00:35:47,080 PUNTAKO AURRELARIA HIL DA ATLETA ESPERANTZAGARRIA TRAGIKOKI ZENDU DA 483 00:35:47,080 --> 00:35:48,000 ISTRIPU TRAGIKOA 484 00:35:48,000 --> 00:35:50,800 {\an8}GURASOAK, JAVIER ETA RAISA... 485 00:36:00,680 --> 00:36:01,800 Mora. 486 00:36:02,280 --> 00:36:04,560 {\an8}JAVIER MORA, LORATEGIEN MANTENTZEA 487 00:36:06,200 --> 00:36:08,880 FLINTOCK KALEA 73, WINHERST 488 00:36:15,520 --> 00:36:17,520 Kaixo, barkatu eragozpena. 489 00:36:17,520 --> 00:36:21,600 Maya Stern dut izena. Mintza gaitezke zure semearen heriotzari buruz? 490 00:36:21,600 --> 00:36:24,800 Ezezagun batekin mintzatuko naiz horretaz? 491 00:36:25,360 --> 00:36:28,040 Ez. Senarra Burkettarra nuen. 492 00:36:36,480 --> 00:36:38,960 - Familia ederra duzu. - Mila esker. 493 00:36:40,640 --> 00:36:43,200 Horiek Theo eta Paul dira. 494 00:36:44,080 --> 00:36:46,600 Adam. Zirujaua da. 495 00:36:47,560 --> 00:36:49,160 Eta Javier, nire senarra. 496 00:36:49,160 --> 00:36:51,680 Duela pare bat urte hil zen. 497 00:36:51,680 --> 00:36:52,600 Sentitzen dut. 498 00:36:53,280 --> 00:36:54,720 Lorezaina zen. 499 00:36:55,400 --> 00:36:57,720 Lockwood jauna zuen bezeroetako bat. 500 00:36:57,720 --> 00:36:59,520 Lockwood jauna? Zuzendaria? 501 00:37:01,160 --> 00:37:02,960 - Mesedez. - Mila esker. 502 00:37:13,600 --> 00:37:16,440 Lockwooden ideia izan zen 503 00:37:17,120 --> 00:37:18,560 Theori beka ematea. 504 00:37:18,560 --> 00:37:22,040 Ikasleria anitzagoa nahi zuten, eta... 505 00:37:22,880 --> 00:37:25,120 banekien eskaintza ukaezina zela. 506 00:37:25,120 --> 00:37:29,400 Baina... tira, Javik ideia lehen aldiz aipatu zuenean ere, zera... 507 00:37:31,320 --> 00:37:32,680 Izututa nengoen. 508 00:37:33,160 --> 00:37:36,480 - Arrotz irizten zenion zeure buruari. - Arrotza nintzen. 509 00:37:37,080 --> 00:37:38,520 Baina hori ez nuen ardura. 510 00:37:39,040 --> 00:37:42,360 Ez nuen Theo hala senti zedin nahi. 511 00:37:43,200 --> 00:37:45,280 Ez nuen... zirika zezaten nahi. 512 00:37:46,040 --> 00:37:47,640 - Hori gertatu zen? - Ez. 513 00:37:48,680 --> 00:37:50,600 Ondo baino hobeto aritu zen. 514 00:37:51,800 --> 00:37:53,280 Ezin preziatuagoa zen. 515 00:37:53,280 --> 00:37:56,520 Eskoletan ondo zebilen, hoberena zen kirolean. 516 00:37:57,720 --> 00:38:01,920 Ergel sentitu nintzen, zera, hasieran kezkatu izanagatik. 517 00:38:04,840 --> 00:38:06,040 Eta, gero... 518 00:38:10,080 --> 00:38:11,320 etxera etorri zitzaizkidan. 519 00:38:13,960 --> 00:38:16,640 Ezerk... ez zaitu horren aurrean prestatzen. 520 00:38:18,360 --> 00:38:21,640 Gaindosia izan zela esan zidaten, 521 00:38:22,280 --> 00:38:23,440 alkohol gaindosia. 522 00:38:25,640 --> 00:38:28,000 Esan nien, "Theok ez du edaten". 523 00:38:29,320 --> 00:38:33,440 Ama txatxu bat banintz bezala begiratu zidaten orduan. 524 00:38:34,640 --> 00:38:36,480 Senarrak beti zioen 525 00:38:37,400 --> 00:38:39,840 beste zerbait egon behar zela atzean. 526 00:38:39,840 --> 00:38:42,960 Hiletan jakin nuen, bai, 527 00:38:42,960 --> 00:38:45,640 mutil guztiak jakak jantzita ikusita, 528 00:38:46,360 --> 00:38:49,600 langile denak lerroan, buruak makur, 529 00:38:51,360 --> 00:38:53,800 aberatsek elkar babesten dutela. 530 00:38:55,000 --> 00:38:57,120 Galdetu zenien ezer beste mutilei? 531 00:38:58,000 --> 00:39:00,240 Joeri edo Andrewi? 532 00:39:02,080 --> 00:39:03,280 Gustuko nuen Andrew. 533 00:39:04,600 --> 00:39:06,200 Ez zen gainerakoen gisakoa. 534 00:39:06,920 --> 00:39:09,280 Negar egin zuen hiletan. 535 00:39:09,280 --> 00:39:11,400 Hark eta beste... mutil batek. 536 00:39:12,000 --> 00:39:14,440 - Christopher zer-- - Christopher Swainek? 537 00:39:14,440 --> 00:39:15,360 Horixe. 538 00:39:17,400 --> 00:39:18,240 Zera... 539 00:39:19,000 --> 00:39:21,920 Jakin nuen Andrew ontzi hartan hil izanaren berri. 540 00:39:22,600 --> 00:39:25,320 Burkettarrek diote istripua izan zela. 541 00:39:25,920 --> 00:39:29,280 Bai. Beste batzuek diote Theogatik izan zela, 542 00:39:30,000 --> 00:39:31,840 atsekabeak... bultzatuta. 543 00:39:32,440 --> 00:39:36,160 Baina atsekabeak ez dio mutiko bati itsasora salto eginarazten. 544 00:39:37,680 --> 00:39:38,880 Erruak bai. 545 00:39:54,040 --> 00:39:56,480 Kaixo, Abby naiz. Mesedez, utzi mezu bat... 546 00:40:00,400 --> 00:40:01,880 PLAYER ONE JOLAS-ARETOA 547 00:40:02,880 --> 00:40:03,720 Corey? 548 00:40:07,400 --> 00:40:09,440 Sistema hobea behar dugu. 549 00:40:17,000 --> 00:40:18,240 - Kaixo. - Hepa. 550 00:40:19,600 --> 00:40:20,560 Jaso dut zure deia. 551 00:40:21,480 --> 00:40:24,520 Ba al daki inork hemen zaudela? Jarraitu dizute? 552 00:40:24,520 --> 00:40:26,760 Zu izan zaitut jarraitzaile bakarra. 553 00:40:29,160 --> 00:40:30,320 Zer da hau? 554 00:40:31,120 --> 00:40:32,800 Tira, arrazoi zenuen: 555 00:40:33,720 --> 00:40:37,760 Tommy Dark desagertuta dago. Erabat ezinezkoa da bera topatzea. 556 00:40:38,280 --> 00:40:39,160 Bai. 557 00:40:39,880 --> 00:40:42,040 Baina... duela hilabete, 558 00:40:42,040 --> 00:40:46,800 ez zuen alokatutako trasteleku bat ordaindu. 559 00:40:48,520 --> 00:40:50,120 Trastelekua? 560 00:40:52,840 --> 00:40:54,680 - Zertarako? - Horra gakoa. 561 00:41:10,680 --> 00:41:12,480 Kierce naiz. Utzi mezu bat. 562 00:41:12,480 --> 00:41:13,840 Kierce, Marty naiz. 563 00:41:13,840 --> 00:41:16,800 Itaunketan ez zarete ez zu, ez PJ Dawson azaldu. 564 00:41:16,800 --> 00:41:19,680 Hau da, susmagarri ofiziala dugu bera. 565 00:41:20,840 --> 00:41:25,680 Ordu honetarako itzuliko zinela esan duzu. Zera, espero dut dena ondo egotea. 566 00:41:26,640 --> 00:41:28,960 Hitz egin nahi baduzu, dei diezadakezu. 567 00:41:28,960 --> 00:41:31,480 Ez dakit, badugu zerbeza bat-edo hartzea... 568 00:41:32,160 --> 00:41:34,360 Ez dut proteina-irabiakirik eskatuko. 569 00:41:35,440 --> 00:41:39,040 Nire ardurako kontua ez dela esan duzu, baina kezkatuta nago. 570 00:41:39,560 --> 00:41:42,400 Begira, PJ topatuko dut, eta bere pisua arakatu. 571 00:41:43,360 --> 00:41:45,840 Haren aitaren etxera ere joango naiz 572 00:41:45,840 --> 00:41:48,680 eta, beharrezkoa bada, belarritik tiraka ekarriko dut. 573 00:41:49,600 --> 00:41:51,040 Bai, eguneratuko zaitut. 574 00:42:35,360 --> 00:42:39,240 - Jainkoarren! - Zin dagit, hitz egin baino ez dut nahi. 575 00:42:49,640 --> 00:42:50,480 Zera... 576 00:42:51,960 --> 00:42:54,280 - Sentitzen dut egindakoa. - Ba ote? 577 00:42:56,240 --> 00:42:59,520 Zerbaitengatik jo ninduzun aurpegian eta gero alde egin, 578 00:42:59,520 --> 00:43:01,800 edo aldarteak bultzatuta egin zenuen? 579 00:43:01,800 --> 00:43:04,240 Jakin nuen itzalgaizka bildu zinela nire alabarekin. 580 00:43:05,440 --> 00:43:08,200 Hitz egin zenuten eta pisura etorri zitzaizun. 581 00:43:08,880 --> 00:43:13,120 Zeragatik etorri naiz: nire alaba zure semearekin dago ez dakit non. 582 00:43:15,360 --> 00:43:18,200 - Semea? - Suposatzen dut haren berri eman zeniola. 583 00:43:18,200 --> 00:43:23,000 Eta, egia esan, zeharo onartezina bada ere, 584 00:43:23,000 --> 00:43:27,280 nire errua da, aita neu naiz eta. Non dagoen jakin beharko nuke. Beraz... 585 00:43:28,240 --> 00:43:30,240 esadazu zer esan zenion, mesedez. 586 00:43:30,800 --> 00:43:35,000 Ez nekien ume bat nuenik zure ume arraioak horren berri eman zidan arte. 587 00:43:35,760 --> 00:43:37,560 Ez dakit non dauden. 588 00:43:40,480 --> 00:43:41,680 Mutila da, beraz. 589 00:43:41,680 --> 00:43:44,320 Hau da, zure semearen berri izan duzu 590 00:43:45,000 --> 00:43:47,320 eta ez duzu ezer egin hari buruzko gauzak jakiteko? 591 00:43:47,320 --> 00:43:48,320 Zertarako? 592 00:43:48,960 --> 00:43:51,480 Atean agertzeko? "Kaixo, urte askotarako". 593 00:43:51,480 --> 00:43:52,800 Hor nonbait, bai. 594 00:43:53,280 --> 00:43:56,720 Zuk umeak dituzu. Badakizu kontuak nola funtzionatzen duen. 595 00:43:56,720 --> 00:43:57,640 Zer kontuk? 596 00:43:57,640 --> 00:44:00,560 Duela astebete ez nekien existitzen zenik ere. 597 00:44:01,640 --> 00:44:04,240 Jendearekin ez naiz inoiz ondo konpondu. 598 00:44:05,200 --> 00:44:07,840 Clairerekin baino ez naiz bikain moldatu. 599 00:44:07,840 --> 00:44:09,800 Aspaldi izan zen hori. Ezin... 600 00:44:12,280 --> 00:44:13,960 Ez dakit nondik hasi ere. 601 00:44:17,040 --> 00:44:21,240 Edonor dela ere, mutiko nagusia da. Familia eta bizitza propioak ditu. 602 00:44:21,240 --> 00:44:25,680 Ez dio mesederik egingo ni tartean sartzeak, dena hankazgoratzeak. 603 00:44:28,680 --> 00:44:29,800 Abby, non zaude? 604 00:44:30,880 --> 00:44:34,080 Ez nago haserre, txikina. Onik zaudela jakin behar dut. 605 00:44:37,600 --> 00:44:39,920 Ederto. Etxean elkartuko gara. 606 00:44:41,440 --> 00:44:42,280 Maite zaitut. 607 00:44:46,920 --> 00:44:47,760 Topatu dut. 608 00:45:05,280 --> 00:45:09,000 Betaurrekoak eta bisera kenduta ez zinateke hain deigarri gertatuko. 609 00:45:09,000 --> 00:45:11,800 Ez dizut aholkua onartuko. Zure modus operandi a 610 00:45:11,800 --> 00:45:14,440 helikoptero gainean gauzak birrintzea da. 611 00:45:14,440 --> 00:45:15,880 Zer atsegina. 612 00:45:15,880 --> 00:45:19,640 Nik nahiago dut kontu ilegalak pantailaren atzealdetik egitea. 613 00:45:27,560 --> 00:45:28,400 Sami. 614 00:45:32,560 --> 00:45:33,760 Jaso dut zure mezua. 615 00:45:43,840 --> 00:45:45,280 Eman arrazoi on bat. 616 00:45:47,320 --> 00:45:49,240 Ez edateko edo ez salto egiteko? 617 00:45:56,560 --> 00:45:57,640 Zer esan dizute? 618 00:46:06,280 --> 00:46:07,120 Jainkoarren. 619 00:46:09,040 --> 00:46:10,240 Sentitzen dut, Sami. 620 00:46:15,680 --> 00:46:16,520 Ez dago... 621 00:46:18,480 --> 00:46:19,720 Ez dago sendabiderik. 622 00:46:20,960 --> 00:46:22,160 Kontua... 623 00:46:23,960 --> 00:46:26,800 gero eta gehiago okertuko da, amaitu arte. 624 00:46:31,880 --> 00:46:34,120 Familia bat eratuko dut? Nola egingo diet hori ba? 625 00:46:34,600 --> 00:46:37,920 - Molly indartsua da. - Ez da bidezkoa indartsua bera izatea! 626 00:46:39,160 --> 00:46:41,400 Indartsua neu izan beharko nintzateke. Ni neu... 627 00:46:43,000 --> 00:46:43,840 Ezta? 628 00:46:49,640 --> 00:46:52,920 Dedio. Jakina, kontua artezten ari nintzen azkenean. 629 00:46:55,480 --> 00:46:57,360 Denbora luzez ibili nintzen txarto total. 630 00:46:58,680 --> 00:47:01,680 Kontua artezten nenbilen azkenean. Eta, orain, tira... 631 00:47:08,120 --> 00:47:08,960 Ez. 632 00:47:10,880 --> 00:47:12,120 Ezin diot hori egin. 633 00:47:44,320 --> 00:47:46,320 Zerbait ezkutatu didazula dirudi. 634 00:47:49,880 --> 00:47:51,120 Tira, Corey. 635 00:47:52,360 --> 00:47:53,960 Sekretuak? Nork eta zuk? 636 00:47:56,400 --> 00:47:57,360 Tartean sartuta nago. 637 00:47:59,160 --> 00:48:01,600 Clairek zekiena jakin behar dut zehazki. 638 00:48:03,200 --> 00:48:04,640 Zer ez didazu esan? 639 00:48:07,280 --> 00:48:08,120 Bale. 640 00:48:09,680 --> 00:48:11,280 Kriminalitate kasu bat dago 641 00:48:11,280 --> 00:48:14,400 Burkettarren farmazia-dibisio osoan. 642 00:48:14,400 --> 00:48:17,640 Antza, Joek, Judithek, Neilek eta batzorde osoak zuten horren berri. 643 00:48:18,120 --> 00:48:20,000 Mutil bat hil zen... Indian. 644 00:48:20,960 --> 00:48:21,920 Hiru urtekoa. 645 00:48:22,840 --> 00:48:24,880 Xehetasunak ez ditut ezagutzen, 646 00:48:24,880 --> 00:48:27,840 baina badakit infekzioak eta sukarrak jo zutela 647 00:48:27,840 --> 00:48:30,640 eta Burkett enpresako antibiotikoekin tratatu zutela. 648 00:48:30,640 --> 00:48:33,000 Eraginkorrak ez zirela konturatu zirenerako, 649 00:48:33,000 --> 00:48:34,520 beranduegi zen. 650 00:48:35,280 --> 00:48:37,280 Umea biktima bat da, 651 00:48:37,840 --> 00:48:41,200 baina heriotza gehiago daude. Adikzio arazoak ere bai. 652 00:48:41,200 --> 00:48:44,280 Albo-ondorio lazgarriak. Hori dena Burkettarren sendagaien erruz. 653 00:48:44,280 --> 00:48:48,040 Erdia soilik egia izanez gero, haienak egingo luke. 654 00:48:49,120 --> 00:48:51,560 Ez da ezer gertatuko. Burkettarrek badute 655 00:48:51,560 --> 00:48:56,320 diruaren eta abokatuen atzean ezkutatu, eta atentzioa desbideratzea. 656 00:48:57,440 --> 00:49:02,280 Baina... dena dela Clairek ausaz topatu zuen sekretua, 657 00:49:02,280 --> 00:49:03,280 ezberdina da. 658 00:49:04,040 --> 00:49:06,720 Handia da. Botikak alteratzea baino handiagoa. 659 00:49:07,320 --> 00:49:09,720 Nolabait, Tommy Dark nahasi da kontuan. 660 00:49:09,720 --> 00:49:12,120 Uste dut honek beren inperio ustela... 661 00:49:13,080 --> 00:49:15,080 eraitsi egingo duela agian. 662 00:49:16,960 --> 00:49:17,960 Tira. 663 00:49:43,440 --> 00:49:45,160 Aita naiz. Deitu berehala! 664 00:52:26,040 --> 00:52:29,960 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte