1 00:00:47,160 --> 00:00:48,800 - Shane! Ai, ama. - Hara! 2 00:00:49,440 --> 00:00:51,800 - Bazenuen deitzea! - Benetan diozu? 3 00:00:51,880 --> 00:00:54,720 Ate joka ibili naiz. Oihuka ari zinen, eta Lily, negarrez. 4 00:00:54,800 --> 00:00:58,400 - Zure bila ari nintzen, ezta? - Hepa, bihotza. Kaixo. 5 00:00:58,480 --> 00:01:00,440 Oheratuko zaitut atzera? 6 00:01:00,520 --> 00:01:02,920 Ateak eta mugikorrak ez dute ama esnatu. 7 00:01:03,000 --> 00:01:04,880 Amak amesgaiztoa izan du, ezta? 8 00:01:04,960 --> 00:01:06,440 Sofa atzean ezkutatu da. 9 00:01:06,520 --> 00:01:07,760 - Sofa atzean. - Bale. 10 00:01:08,760 --> 00:01:11,320 Oheratuko dut, zu ni epaitzen hasi aurretik. 11 00:01:11,400 --> 00:01:13,800 - Badakizu ez zaitudala epaitu. - Ba ote? 12 00:01:14,640 --> 00:01:16,040 Tira. 13 00:01:16,120 --> 00:01:17,800 - Tira, bihotza. - Ea, utzi-- 14 00:01:17,880 --> 00:01:19,840 - Eutsiko diot. - Neuk egingo dut. 15 00:01:21,560 --> 00:01:24,320 Hark akitu beharko ninduke, eta ez zuk. 16 00:01:24,400 --> 00:01:26,640 Zuk akituko nauzu? Shane akituta dago. 17 00:01:27,480 --> 00:01:29,640 Igoko ditugu eskailerak, Lily? 18 00:01:30,160 --> 00:01:31,840 - Konforme? - Zoaz, laztana. 19 00:01:31,920 --> 00:01:34,360 Bai, goazen. Eskailerak igoko ditugu. Tira. 20 00:01:34,440 --> 00:01:35,880 - Tira. - Bumbum hartuko dugu. 21 00:01:35,960 --> 00:01:38,080 - Ene neska zintzoa. Barkatu. - Igoko gara. 22 00:01:39,080 --> 00:01:39,920 Ai ene. 23 00:01:40,000 --> 00:01:41,720 Oso ondo. Zintzoa zara gero. 24 00:02:37,240 --> 00:02:41,880 HARLAN COBEN-EN FOOL ME ONCE 25 00:02:44,320 --> 00:02:47,360 Kezkatuta nago, Maya, zure amesgaiztoak direla eta. 26 00:02:47,440 --> 00:02:49,640 - Ondo nago. - Ez zaude ondo. 27 00:02:50,800 --> 00:02:51,960 Gerraren ingurukoak dira? 28 00:02:54,480 --> 00:02:56,600 - Jakizu, Wu medikuak-- - Ondo nago. 29 00:02:57,240 --> 00:02:58,440 Bale ba. 30 00:02:59,520 --> 00:03:00,720 Marka da, ondo zaude beti. 31 00:03:03,080 --> 00:03:03,920 Tira ba… 32 00:03:04,960 --> 00:03:08,880 Esan bezala, tipo hura ikertu dut. Hori esatera etorri natzaizu. 33 00:03:08,960 --> 00:03:10,040 Tommy Dark. 34 00:03:10,800 --> 00:03:13,360 Marinelen lelo hura aipatu zenidanez, 35 00:03:13,440 --> 00:03:16,840 hark itsasgizon eman zuen denbora ikertu dut. 36 00:03:17,360 --> 00:03:19,160 Ezetz asmatu zer topatu dudan. 37 00:03:20,960 --> 00:03:23,360 Kapitaina zen Andrew Burketten heriotzako yatean. 38 00:03:26,560 --> 00:03:28,160 - Ez zenekien? - Ez nekien. 39 00:03:28,240 --> 00:03:30,840 Darkek istripua izan zela adierazi zuen. 40 00:03:31,440 --> 00:03:33,320 Andrew ontzitik erori zela. 41 00:03:34,280 --> 00:03:35,320 Zer uste duzu? 42 00:03:35,800 --> 00:03:37,920 Suizidioa istripu aurkez al daiteke? 43 00:03:38,760 --> 00:03:41,360 - Edozer izan daiteke edozer. - Diru nahikoren truk. 44 00:03:41,440 --> 00:03:43,920 Paranoiko zaude. Mundu guztia dago erosita? 45 00:03:44,000 --> 00:03:45,120 Shane, hala da. 46 00:03:47,400 --> 00:03:49,080 Kiercekin hitz egin nuen. 47 00:03:49,880 --> 00:03:50,760 Bai? 48 00:03:50,840 --> 00:03:53,360 Eta uste dut, interesatzen bazaizu, 49 00:03:53,440 --> 00:03:55,680 tipo zuzen-zuzena dela. 50 00:03:57,400 --> 00:03:59,600 Esan zidan Joe ikusi zenuela kameran. 51 00:04:02,400 --> 00:04:03,360 Polizia ona da. 52 00:04:05,000 --> 00:04:08,160 - Nire kontu pertsonalak zabaltzen dabil. - Zergatik ez zenidan esan? 53 00:04:10,040 --> 00:04:12,240 - Aspaldiko grabazioa ote? - Ez. 54 00:04:12,920 --> 00:04:15,320 Lilyk goiz hartan jantzitako arropa zeraman. 55 00:04:15,400 --> 00:04:19,080 Baina grabazioko alderik arraroena zera izan zen… 56 00:04:19,880 --> 00:04:23,040 Joek nik erositako alkandora berde iluna zeraman… 57 00:04:24,320 --> 00:04:27,880 Bakarra zeukan. Haren armairura joan nintzen. Han zuen arropa dena… 58 00:04:29,480 --> 00:04:30,480 Eta badakizu zer? 59 00:04:30,560 --> 00:04:31,480 Ez zegoen. 60 00:04:33,600 --> 00:04:34,440 Horixe. 61 00:04:36,520 --> 00:04:37,360 Horixe. 62 00:04:39,720 --> 00:04:40,600 Bale. 63 00:04:44,040 --> 00:04:46,480 - Mintza gaitezen. - Shane. 64 00:04:46,560 --> 00:04:48,080 Gogoratzen duzu Denslow jeneralak 65 00:04:48,160 --> 00:04:50,360 gerrako aurresangarritasunaz esaten zuena? 66 00:04:50,960 --> 00:04:53,760 Ezinezko dirudienerako egon behar zara prest. 67 00:04:53,840 --> 00:04:57,560 Tira ba, demagun Joe benetan ikusi zenuela kameran. 68 00:04:57,640 --> 00:05:00,120 - Shane, Joe hilda dago. - Ariketa dugu. 69 00:05:00,200 --> 00:05:03,480 Joe ikusi zenuen jolas-gelan, zure alabarekin. 70 00:05:03,560 --> 00:05:08,560 Ez da grabazio zaharra. Orduan zer? Jo dezagun Joe ez zela hil. 71 00:05:08,640 --> 00:05:10,640 Shane, tiro egin zioten bularrean. 72 00:05:10,720 --> 00:05:13,400 Parkean eduki nuen besoetan, hil zen arte. 73 00:05:13,480 --> 00:05:14,840 Heriotza faltsua da. 74 00:05:14,920 --> 00:05:16,880 Norbait kontratatu zuen lapurrarena egiteko. 75 00:05:16,960 --> 00:05:20,400 Munizio eta odol faltsuak. Aberatsek badute halakoak eskuratzea. 76 00:05:20,480 --> 00:05:23,920 Ezinezkoa da. Zergatik? Asegurua zela eta? Ez du zentzurik. 77 00:05:24,000 --> 00:05:27,040 Imajinatu trikimailua izan zela, eta motoetakoak ez zirela edonor. 78 00:05:27,120 --> 00:05:29,040 Polizia eta anbulantziak bertaratu ziren. 79 00:05:29,120 --> 00:05:33,480 Arazo bat egon zen heriotza-ziurtagiria zela eta, ezta? Agian… 80 00:05:33,560 --> 00:05:38,280 autopsiako txostena faltsutu zuten, eta orain ezin dute heriotza egiaztatu. 81 00:05:41,640 --> 00:05:42,800 Hilda dago, Shane. 82 00:05:45,520 --> 00:05:46,480 Joe hilda dago. 83 00:05:46,560 --> 00:05:48,040 Edo zu izorratzen dabil. 84 00:05:50,000 --> 00:05:51,160 Beste inor ote dabil? 85 00:06:21,880 --> 00:06:23,480 Ezagutzen zenuen gure ama. 86 00:06:24,120 --> 00:06:25,080 Bai, hala da. 87 00:06:25,840 --> 00:06:27,040 Aspaldi. 88 00:06:27,880 --> 00:06:30,080 - Edateko ezer? - Zer dela eta ezagutzen zenuen? 89 00:06:31,600 --> 00:06:32,920 Tira… 90 00:06:34,840 --> 00:06:36,400 Ez dakit nondik hasi ere. 91 00:06:38,600 --> 00:06:40,400 Mesedez, eseri. Saiatuko naiz. 92 00:06:51,080 --> 00:06:51,920 Aurrera ba. 93 00:06:54,000 --> 00:06:57,000 Zure ama Frantziatik zebilen ahizparekin eta lagun batekin batera. 94 00:06:57,080 --> 00:06:59,440 Zera… duela hogei-bat urte. 95 00:07:00,640 --> 00:07:04,120 Eta, bai, taberna batean ezagutu genuen elkar, gau batean. 96 00:07:05,120 --> 00:07:08,640 Tira, laburbilduz, maitemindu egin ginen, eta… 97 00:07:09,920 --> 00:07:11,000 magikoa izan zen. 98 00:07:12,040 --> 00:07:15,240 Azkenean, etxera itzuli behar izan ginen. Latza izan zen. 99 00:07:15,960 --> 00:07:17,680 Clairek utzi egin ninduen. 100 00:07:18,880 --> 00:07:21,000 Lagun izaten jarraitu nahi zuen… 101 00:07:22,640 --> 00:07:23,760 baina nik ezin. 102 00:07:24,360 --> 00:07:26,560 Ez nuen halakorik nahi. Ez zatekeen… 103 00:07:28,600 --> 00:07:33,240 Espazioa behar nuen, aurrera egin ahal izateko. Orduan amaitu zen. 104 00:07:33,320 --> 00:07:37,080 Ez genuen… elkar berriro ikusi. Ez ginen atzera mintzatu. 105 00:07:38,960 --> 00:07:41,560 Hona etorritakoan, Facebook-en bilatu nuen, 106 00:07:41,640 --> 00:07:43,520 baina blokeatu egingo ninduen-edo. 107 00:07:43,600 --> 00:07:44,720 Eta gero? 108 00:07:45,600 --> 00:07:50,240 Tira, zure amaren heriotza nahiko deigarri suertatu zen. 109 00:07:50,960 --> 00:07:53,760 Albistegian ikusi nuenean, harritu egin nintzen. 110 00:07:54,800 --> 00:07:55,920 Zeharo samindu ere. 111 00:07:59,160 --> 00:08:02,480 Hortxe nuen, hainbeste urteren ondoren. 112 00:08:07,200 --> 00:08:08,520 Ez didazu sinesten. 113 00:08:10,320 --> 00:08:14,360 Kontua da… kointzidentzia handiegia dela agian. 114 00:08:15,840 --> 00:08:17,800 Duela urtebete etorri zinen. 115 00:08:17,880 --> 00:08:21,960 Kointzidentzia hutsa da. Bulego berria dugu, eta etorri egin nintzen. 116 00:08:22,040 --> 00:08:24,520 - Eta haurtxoa, zer? - Haurtxoa? 117 00:08:37,080 --> 00:08:38,160 Zer arraio da hau? 118 00:08:41,320 --> 00:08:42,280 Ez dakizu? 119 00:08:46,000 --> 00:08:49,400 Ez nintzateke hemen egon behar. Neba zain dut. Banoa. 120 00:08:49,480 --> 00:08:52,320 Ezin zara joan. Kontatu honi buruz zer dakizun. 121 00:08:52,400 --> 00:08:54,520 Ni naiz ziur aski, aitarekin. Barka. 122 00:08:54,600 --> 00:08:56,440 Bai zera. Hasi hizketan. 123 00:08:57,440 --> 00:08:58,520 Utzi irteten. 124 00:09:02,600 --> 00:09:03,440 Mesedez. 125 00:09:09,880 --> 00:09:11,960 WINHERST-EKO POLIZIA-ETXE NAGUSIA 126 00:09:13,360 --> 00:09:15,520 Atzo ere ez zinen bileran agertu. 127 00:09:18,000 --> 00:09:20,120 Bai, primeran nago, Nicole. Eta zu? 128 00:09:21,480 --> 00:09:22,640 Hau bai hau! 129 00:09:24,000 --> 00:09:25,120 Ondo nago. 130 00:09:26,240 --> 00:09:29,920 Asmatu nahian nabil Ebony-ri zer oparitu bere urtebetetzerako, 131 00:09:30,440 --> 00:09:32,760 izeba aberatsa naizela pentsa dezan. 132 00:09:33,840 --> 00:09:36,720 Ez dakit. Walkie-talkie batzuk? 133 00:09:38,640 --> 00:09:41,680 Zer? Garestiegiak al dira? 134 00:09:43,280 --> 00:09:44,400 Ez dakit! 135 00:09:44,480 --> 00:09:46,480 - Polizia zara gero. - Egia. 136 00:09:47,040 --> 00:09:50,160 Ebonyk gonbidapena ezereztu zizun bera zure ezkontzara 137 00:09:50,240 --> 00:09:51,840 gonbidatu ez zenuela jakindakoan. 138 00:09:51,920 --> 00:09:54,280 Bale ba, bidezkoa da. 139 00:09:54,360 --> 00:09:58,400 - Gonbidapena entregatuko diot. - Ezkontza baino hiru aste lehenago? 140 00:09:58,480 --> 00:10:01,520 Mollyk dibortzioa eskatuko luke ezkontza aurretik. 141 00:10:01,600 --> 00:10:06,040 Jakizu, neuk agintzen dut. Bai? 142 00:10:06,800 --> 00:10:11,560 Bukatu da… genero-rolak, edo dena delakoa, abolitzearena. 143 00:10:11,640 --> 00:10:13,560 - Sami, beti berdin. - Zer? 144 00:10:13,640 --> 00:10:16,400 Beti aipatzen duzu ni sutan jar nazakeen zerbait. 145 00:10:16,480 --> 00:10:18,440 Biok dakigu zer gertatzen den. 146 00:10:19,040 --> 00:10:22,320 Ezin duzu, desagertu ostean, nik ezer ez egitea espero. 147 00:10:22,920 --> 00:10:23,760 Egia. 148 00:10:24,280 --> 00:10:27,080 - Joango naiz bileretara. Zin dagit. - Ederto. 149 00:10:29,840 --> 00:10:34,240 Baina gonbidapen bat lortu behar didazu urteko festarik handienerako. 150 00:10:34,320 --> 00:10:35,320 - Bai? - Bai. 151 00:10:48,480 --> 00:10:51,360 Ondo dago atseden hartzea, baina eternitate bat daramazu hemen. 152 00:10:52,480 --> 00:10:53,600 Tira, ikusi arte. 153 00:10:56,960 --> 00:11:00,800 Phil Dawsonen abokatua iritsi berri da. Marmarka dabiltza. Mugi gaitezen. 154 00:11:02,160 --> 00:11:04,880 - Asegurua duzu motorako? - Bai, jakina. 155 00:11:04,960 --> 00:11:07,080 Erabil zezakeen inork baimenik gabe? 156 00:11:08,960 --> 00:11:10,960 - Ez dut ezer esango. - Non duzu motoa orain? 157 00:11:11,040 --> 00:11:14,720 - Etxean ez genuen ikusi. - Duela hilabete-edo ostu zidaten. 158 00:11:15,280 --> 00:11:18,680 Zure izenean zegoen motorra erailketa baten iheserako baliatu zuten. 159 00:11:18,760 --> 00:11:20,400 Zergatik ez zenuen lapurreta salatu? 160 00:11:22,480 --> 00:11:25,440 Ez zuen zentzurik. Nahiko motor arrunta zen. 161 00:11:26,880 --> 00:11:30,480 Bale. Matrikulaz gain, ba al zuen beste bereizgarririk? 162 00:11:30,560 --> 00:11:33,560 - Adibidez, zer ostra da hori? - Sagu bat. 163 00:11:36,320 --> 00:11:38,160 Ez dirudi zurea denik. 164 00:11:40,640 --> 00:11:44,440 Ez da zure motorra, ezta, Phil? Zuk ordaindu bazenuen ere, 165 00:11:44,960 --> 00:11:46,720 zure izenean badago ere. 166 00:11:47,240 --> 00:11:49,440 Zera uste dut. Oker banago, esan. 167 00:11:49,520 --> 00:11:53,040 Motoa zure izenean dago, baina ez zenuen lapurreta salatu. 168 00:11:53,120 --> 00:11:56,080 Deigarri gerta ez dadin saiatzen zabiltzalako ote? 169 00:11:57,440 --> 00:11:58,560 Phil. 170 00:11:59,240 --> 00:12:00,840 Aizu. 171 00:12:00,920 --> 00:12:06,840 Aizu, deigarri gerta ez dadin saiatzen ari zarelako da? 172 00:12:06,920 --> 00:12:09,120 Erantzun behar dut? Badakite ez nengoela parkean. 173 00:12:09,200 --> 00:12:10,760 Nire alibiaren berri dute. 174 00:12:10,840 --> 00:12:12,480 - Nahita-- - Ez, itxaron. 175 00:12:12,560 --> 00:12:16,480 - Nahi duzunean joan zaitezke. - Oso kontu serioa da, Dawson jauna! 176 00:12:16,560 --> 00:12:20,200 Parkean zure motoa ikusi zuten Joe Burkett hil zutenean. 177 00:12:20,280 --> 00:12:22,280 Gizon bat hil zuten! 178 00:12:23,560 --> 00:12:25,840 Ea, horrek ez dizu axola ala? 179 00:12:25,920 --> 00:12:26,760 Nork ikusi zuen? 180 00:12:29,840 --> 00:12:30,920 Ea asmatzen dudan. 181 00:12:32,080 --> 00:12:34,120 - Maya Burkettek? - Bai. Badakizu. 182 00:12:34,200 --> 00:12:36,640 Ezagutuko-- Hara. Ezagutzen duzu, ezta? 183 00:12:36,720 --> 00:12:39,440 - Haren iloba futbol taldean duzu. - Bai. 184 00:12:40,000 --> 00:12:42,800 Duela astebete-edo liskartu egin zineten, ezta? 185 00:12:43,680 --> 00:12:44,800 Lotsagarria erabat. 186 00:12:44,880 --> 00:12:47,520 Senideak beti asaldatzen dira. Emakumeak bereziki. 187 00:12:48,360 --> 00:12:50,200 Zer ordutan joan zinen pubetik? 188 00:12:50,960 --> 00:12:54,200 Emaztea afaltzeko zain nuen. Ez nion erlojuari begiratu. 189 00:12:54,280 --> 00:12:56,080 - Capisce? - Etxera joan zinen zuzenean? 190 00:12:56,160 --> 00:12:59,560 - Ez duzu nire emaztea haserre ikusi. - Eta semea, PJ. 191 00:13:01,000 --> 00:13:03,320 Etxean… zegoen? 192 00:13:05,680 --> 00:13:06,920 Ohiz kanpoko ezer? 193 00:13:17,120 --> 00:13:19,640 - Ez dut ezer esango. - Amaitu dugu. Lasai. 194 00:13:19,720 --> 00:13:25,160 Elkarrizketa 15:33an amaitu da. Zure semearekin hitz egin beharko dugu. 195 00:13:28,040 --> 00:13:28,880 Capisce? 196 00:13:33,040 --> 00:13:36,920 Phil Dawsonen semea lehenbailehen zaindu behar dugu. 197 00:13:37,000 --> 00:13:40,080 Bai, horretan nabil. Walkerren alibia egiaztatu behar dugu. 198 00:13:40,160 --> 00:13:42,640 Ederto. Nik zereginak ditut. 199 00:13:42,720 --> 00:13:45,520 Doala Schul inspektorea zurekin. 200 00:13:45,600 --> 00:13:49,000 Ez. Schul ez, mesedez. Oso… hiztuna da. 201 00:13:50,320 --> 00:13:51,760 Ni ere bai, badakit. 202 00:13:51,840 --> 00:13:54,160 Ulertu dut, kapitaina. Gogoratzen duzu? 203 00:13:55,600 --> 00:13:58,560 - Amaitutakoan deituko dizut. - Primeran. 204 00:14:22,440 --> 00:14:23,400 Eta katua? 205 00:14:28,040 --> 00:14:31,640 WINHERST-EKO POLIZIA-ETXE NAGUSIA 206 00:14:36,960 --> 00:14:40,720 WINHERST-EKO PUMAK 207 00:14:42,000 --> 00:14:43,520 BABESLEA: BURKETT TALDEA 208 00:14:52,480 --> 00:14:53,320 Hepa. 209 00:14:53,400 --> 00:14:57,560 Dawson auto batera igotzen ikusi dut. Burkett Global Enterprises-en logoa zuen. 210 00:14:58,080 --> 00:15:00,360 - Kaka. - Nora doazen ikustera noa. 211 00:15:00,440 --> 00:15:02,600 - Ezin duzu egin. - Erabaki dut ja. 212 00:15:02,680 --> 00:15:03,960 Kierce! 213 00:15:05,600 --> 00:15:09,160 Izartxo distira-distiratsua 214 00:15:09,880 --> 00:15:11,680 Jakin nahi nuke… 215 00:15:12,160 --> 00:15:13,520 Hepa! 216 00:15:13,600 --> 00:15:15,520 - Kaixo, izeba Maya. - Kaixo! 217 00:15:16,080 --> 00:15:17,880 - Kaixo, ondo? - Bai, eta zu? 218 00:15:18,720 --> 00:15:19,560 - Hepa. - Hepa, Ab. 219 00:15:19,640 --> 00:15:21,600 Pozten naiz zu ikusteaz. Ondo? 220 00:15:21,680 --> 00:15:24,600 Bai. Daniel, eramango duzu Lily zabuetara? 221 00:15:24,680 --> 00:15:25,680 Konforme. 222 00:15:26,280 --> 00:15:28,600 - Tira, Lily. - Ene neska zintzoa. Agur! 223 00:15:30,240 --> 00:15:33,000 Gaztetan, Frantziara joan zinen amarekin? 224 00:15:33,080 --> 00:15:34,680 Bai, Evarekin, zera-- 225 00:15:34,760 --> 00:15:38,040 Amak mutil-lagun bat zuen, ezta? Alexander? 226 00:15:39,320 --> 00:15:41,400 - Nolatan dakizu hori? - Tira… 227 00:15:46,200 --> 00:15:49,520 Begira, joango zara Lily eta Danieli izozki bana ematera? 228 00:15:50,000 --> 00:15:51,440 Zure aitarekin mintzatuko naiz. 229 00:15:51,920 --> 00:15:55,080 Screwball-a Danielentzat, Fab-a zuretzat, txokolatezkoa Lilyrentzat. 230 00:15:55,160 --> 00:15:57,040 - Har dezake hori? - Bai. 231 00:16:03,040 --> 00:16:04,040 Zeri buruz ari zen? 232 00:16:05,280 --> 00:16:06,480 Egia esan, ez dakit. 233 00:16:08,600 --> 00:16:09,440 Ene, Eddie. 234 00:16:10,600 --> 00:16:11,680 Itxura hobea duzu. 235 00:16:12,640 --> 00:16:15,800 Koinatak uste du mozkor gidatzetik hurbil nagoela. 236 00:16:15,880 --> 00:16:18,320 Dutxatzea ideia ona zen ziur aski, ezta? 237 00:16:19,440 --> 00:16:21,480 - Zu-- - Heriotzak harrapatu nauela dirudi. 238 00:16:22,560 --> 00:16:26,880 Ez nuen hori esan nahi. Maya, zinez sentitzen dut. 239 00:16:26,960 --> 00:16:27,800 Ez kezkatu. 240 00:16:28,640 --> 00:16:30,560 Buruhauste askoko momentua dugu. 241 00:16:31,840 --> 00:16:32,680 Tira. 242 00:16:34,400 --> 00:16:36,760 Zer esan dizu? Amak haurtxoa izan zuen? 243 00:16:36,840 --> 00:16:40,000 Ikusi duzu. Aita etorri da. Ezin izan dugu jarraitu. 244 00:16:42,640 --> 00:16:43,960 Zerbait bururatu zait. 245 00:16:45,400 --> 00:16:49,320 Biok esan genituen ergelkeriak. Badakit damutzen zaigula. 246 00:16:53,360 --> 00:16:56,480 Esan nizun, Eddie. Clairek ez zizukeen minik emango. 247 00:16:58,480 --> 00:17:03,160 Zertan zebilen orduan? Eta, mesedez, ez egin hark egin zuena. Ez gezurrik esan. 248 00:17:05,280 --> 00:17:09,320 Gogoratzen dituzu grabazio hura zabaldu zutenean izan nituen arazoak? 249 00:17:09,840 --> 00:17:10,800 Bai, jakina. 250 00:17:11,480 --> 00:17:14,520 - Dena filtratu zuen tipoak… - Corey Salatia. 251 00:17:15,440 --> 00:17:16,280 Bai. 252 00:17:17,400 --> 00:17:19,200 Tira, ez zuen audioa zabaldu 253 00:17:19,960 --> 00:17:23,120 Clairek konbentzitu egin zuelako. 254 00:17:25,640 --> 00:17:28,280 Audioa are kaltegarriagoa zatekeen niretzat. 255 00:17:29,480 --> 00:17:30,720 Sinesgaitza bada ere. 256 00:17:32,520 --> 00:17:33,600 Bale. 257 00:17:33,680 --> 00:17:37,880 Claire harremanetan jarri zen harekin, eta, ni babestearen truk, 258 00:17:37,960 --> 00:17:41,800 ahizpak Burkett familia lohitzen lagundu behar zion. 259 00:17:42,600 --> 00:17:44,360 Salatiak eraitsi ahal zitzan. 260 00:17:45,760 --> 00:17:48,960 Clairek egindakoak ba al du erlaziorik bere heriotzarekin? 261 00:17:49,040 --> 00:17:50,120 Ez nago ziur. 262 00:17:51,040 --> 00:17:52,320 Dena ulertu nahian nabil. 263 00:18:01,160 --> 00:18:02,120 Beste gauza bat. 264 00:18:04,440 --> 00:18:06,360 Aita ona zara, Eddie. 265 00:18:06,960 --> 00:18:07,800 Benetan. 266 00:18:09,160 --> 00:18:12,120 Eta badakit gaizki pasatu duzula gertatutakoagatik. 267 00:18:14,680 --> 00:18:17,640 Baina Lilyz arduratzeko zutaz fidatzen naiz soilik, 268 00:18:17,720 --> 00:18:19,800 niri zerbait gertatuz gero. 269 00:18:22,600 --> 00:18:24,520 Hau da, ezin zara lur jota egon… 270 00:18:27,560 --> 00:18:28,640 ondo egon zein ez. 271 00:18:32,040 --> 00:18:32,880 Ados? 272 00:18:35,080 --> 00:18:38,280 Beharbada inoiz esan didazun gauzarik atsegina izan da. 273 00:18:39,240 --> 00:18:40,840 Bai, tira, ez zaitez ohitu. 274 00:18:45,000 --> 00:18:46,920 Zainduko duzu Lily tarte batez? 275 00:18:48,440 --> 00:18:50,280 Kontua entenditu beharra dut. 276 00:18:52,680 --> 00:18:55,560 - Amaitutakoan, badakizu non egongo garen. - Bai. 277 00:19:16,360 --> 00:19:17,760 Kierce. Utzi mezu bat. 278 00:19:17,840 --> 00:19:21,640 Badakizu zer? Eddie Walkerren alibia ez dator bat esandakoarekin. 279 00:19:21,720 --> 00:19:23,960 Ez zen gimnasioan egon une hartan. 280 00:19:24,040 --> 00:19:27,600 Aurrera ari gara egiten, kapitaina, jauna… Kierce. 281 00:19:28,720 --> 00:19:29,560 Bale. 282 00:20:00,800 --> 00:20:02,360 WINHERST KIROL KLUBA 283 00:20:47,480 --> 00:20:51,600 BURKETT GAZTE-KOPA BURKETT TROFEOA 284 00:21:06,840 --> 00:21:08,360 Tira ba, entzun diozue. 285 00:21:21,560 --> 00:21:22,400 Tira ba! 286 00:21:24,880 --> 00:21:27,080 Tramankulu ostia hau. Halakorik. 287 00:21:40,960 --> 00:21:44,000 BURKETT SARIA 2021EKO ENTRENATZAILERIK ONENA 288 00:21:58,520 --> 00:21:59,360 Ez. 289 00:22:01,160 --> 00:22:02,000 Ez! 290 00:22:25,000 --> 00:22:26,000 Kaixo, Judith. 291 00:22:26,080 --> 00:22:28,440 Maya, denbora gehiegi igaro da. 292 00:22:28,520 --> 00:22:30,320 Atzo bertan ikusi zintudan. 293 00:22:30,400 --> 00:22:32,200 Ez naiz zutaz ari. 294 00:22:32,280 --> 00:22:34,920 Ezin diguzu Lily hain luzaroan ukatu. 295 00:22:35,000 --> 00:22:38,080 Gustatzen zaio Farnwood. Joek etengabe ekartzen zuen. 296 00:22:38,160 --> 00:22:42,040 Badakit. Zerbait antolatuko dugu laster, hitzematen dizut. Bai? 297 00:22:43,000 --> 00:22:45,000 Judith, gero deituko dizut, bai? 298 00:22:45,080 --> 00:22:48,800 Zergatik ez zatozte? Oparitxo bat daukat Lilyrentzat. 299 00:22:48,880 --> 00:22:50,200 Ados. Agur. 300 00:22:52,040 --> 00:22:55,920 Wu doktorea. Ez nekien etxera etorriko zintzaizkidanik. 301 00:22:56,000 --> 00:22:58,120 Maya. Mintza gaitezke? 302 00:22:58,200 --> 00:23:00,720 - Zergatik? - Ez naiz gehiegi luzatuko. 303 00:23:01,520 --> 00:23:03,760 Ez ba, ez zara sartuko eta. 304 00:23:03,840 --> 00:23:06,080 - Shane kezkatuta duzu. - Badakit. 305 00:23:06,160 --> 00:23:07,760 Lily dela eta ere bai. 306 00:23:09,000 --> 00:23:13,840 Nire iritzi profesionala: inoiz baino gehiago behar dituzu saio hauek. 307 00:23:16,280 --> 00:23:17,440 Lau zor dizkidazu. 308 00:23:20,520 --> 00:23:22,160 Bale. Hau lehena dugu ba. 309 00:23:30,600 --> 00:23:31,440 Tori. 310 00:23:38,760 --> 00:23:41,200 Tira, zure gertakariak. 311 00:23:42,840 --> 00:23:44,560 Haiek kontrolatzeko gai naiz. 312 00:23:48,560 --> 00:23:50,200 Zer gertatu zen? 313 00:23:50,280 --> 00:23:51,280 Ez dakit. 314 00:23:52,160 --> 00:23:54,240 Haluzinatzen hasi naizelakoan nago. 315 00:23:56,120 --> 00:23:58,720 Ezberdina izan zen buruko oihu usuen aldean. 316 00:24:01,200 --> 00:24:02,800 Zera, hantxe nengoen. 317 00:24:02,880 --> 00:24:03,880 Ez! 318 00:24:08,400 --> 00:24:11,200 Baina oihuak neureak ziren honakoan. 319 00:24:14,320 --> 00:24:15,400 Eta ezin esnatu. 320 00:24:18,000 --> 00:24:20,240 Lily negarrez ari zen gainera, baina ezin esnatu. 321 00:24:20,800 --> 00:24:23,640 Maya, ohartaraz diezazuket zerbaitetaz? 322 00:24:26,080 --> 00:24:27,880 Inoiz ez zara hain zaurgarri agertu. 323 00:24:28,520 --> 00:24:32,240 Eta horretarako arrazoi bakarra haurtxoa babestea duzu. 324 00:24:34,200 --> 00:24:36,000 Tira, ohar bikaina izan da. 325 00:24:36,760 --> 00:24:39,440 Tira, Lily seguru egon dadin, 326 00:24:40,120 --> 00:24:43,080 hau guztia… ganoraz jorratu behar duzu. 327 00:24:44,160 --> 00:24:46,400 Istripuaren gaineko errua landu. 328 00:24:51,360 --> 00:24:52,200 Barka. 329 00:24:54,640 --> 00:24:55,520 Bai, esan? 330 00:24:55,600 --> 00:24:58,600 Kaixo. Tommy Darken emaztea naiz, Oona. 331 00:24:58,680 --> 00:25:00,840 Topatutako zerbait erakutsi behar dizut. 332 00:25:00,920 --> 00:25:03,960 - Zenbat tardatuko duzu? - Ordubete inguru. 333 00:25:04,040 --> 00:25:05,520 Ederto. Ordura arte. 334 00:25:05,600 --> 00:25:06,440 Agur. 335 00:25:06,520 --> 00:25:07,880 - Maya. - Kaka. 336 00:25:08,680 --> 00:25:10,120 Barka. Joan behar naiz. 337 00:25:10,200 --> 00:25:13,080 Mesedez, ez berriro ihes egin arazo hauei. 338 00:25:17,760 --> 00:25:19,240 Uste dut… 339 00:25:19,760 --> 00:25:21,560 Ez, ziur nago: Joe ikusi nuen, 340 00:25:22,680 --> 00:25:23,840 hildako senarra, 341 00:25:23,920 --> 00:25:27,520 erosi nion alkandora berde txatxu bat jantzita. 342 00:25:29,480 --> 00:25:31,480 Badakit erotzen ari naizela agian. 343 00:25:32,800 --> 00:25:34,960 Trauma osteko estresaren nahasmenduagatik ote? 344 00:25:35,040 --> 00:25:39,520 Haluzinazio direlako horiek, Maya, flashbackak dira, 345 00:25:40,120 --> 00:25:42,240 benetan gertatutako gauzen ingurukoak. 346 00:25:43,320 --> 00:25:45,920 Ez dituzu jazo gabeko gauzak ikusten. 347 00:25:48,040 --> 00:25:51,000 Hildako senarra ikustea ezberdina da. 348 00:25:51,520 --> 00:25:57,320 Hori bai: uste dut, Maya, zeure buruari barkamena zor diozula-- 349 00:25:57,400 --> 00:26:00,600 Han. Horregatik diot mesfidantza terapiari. 350 00:26:00,680 --> 00:26:06,280 Errua ezerezteak edo kulpa ilauntzeak gauzak konpontzen dituela dirudi zuekin. 351 00:26:07,000 --> 00:26:08,040 Ez da hala. 352 00:26:08,960 --> 00:26:09,920 Sinets iezadazu. 353 00:26:12,600 --> 00:26:14,600 Gauza hauek denbora eskatzen dute. 354 00:26:15,960 --> 00:26:17,440 Hitzordua eskatuko dizut. 355 00:26:18,120 --> 00:26:20,120 Hiru saio geratzen zaizkit, ezta? 356 00:26:32,560 --> 00:26:35,720 DNA testa egin nuen eskolan. Amak ez zidan emaitza ikusten utzi. 357 00:26:40,440 --> 00:26:43,320 - Gazteegia nintzelakoan nengoen, baina-- - Lagunduko dizut? 358 00:26:43,400 --> 00:26:46,280 Ez dakizu zer bilatu ere. Itxaron. 359 00:26:58,400 --> 00:27:01,880 Ikusten? Ehun urteko jauzia egin dezakezu zure leinuan. 360 00:27:01,960 --> 00:27:04,600 Amak kontua berea izatearen kondiziopean utzi zidan egiten. 361 00:27:04,680 --> 00:27:07,680 Amaren beste umea adoptatu egin bazuten, baliteke sisteman egotea. 362 00:27:07,760 --> 00:27:10,080 Bai. Ama bilatuko zuen agian. 363 00:27:10,160 --> 00:27:11,720 Zu agertuko zintzaizkioke. 364 00:27:13,520 --> 00:27:15,160 EMAITZAK LINEAN DITUZU 365 00:27:35,200 --> 00:27:37,400 Sartu. Bizkor. 366 00:27:42,280 --> 00:27:44,080 - Kezkatuta nago Tommyz. - Zergatik? 367 00:27:44,600 --> 00:27:47,120 Esan zenidanez, senarrak Burkettarrentzat egiten du lan. 368 00:27:47,640 --> 00:27:49,800 Zure bisitaren ostean, 369 00:27:50,880 --> 00:27:53,960 fitxategiak ikusmiratu nizkion, eta hau topatu. 370 00:27:56,200 --> 00:27:58,880 Burkettarren transferentziak, zuk esan bezala. 371 00:27:59,440 --> 00:28:01,000 Ez nuen sinetsi nahi, 372 00:28:01,600 --> 00:28:06,360 baina hor daude, haren kontu pertsonalean. 9000 libera hilero. 373 00:28:10,320 --> 00:28:14,080 - Zer esan nahi du honek? - Tommy erosten ari ziren. 374 00:28:15,360 --> 00:28:16,640 Burkettarrak. 375 00:28:16,720 --> 00:28:17,880 Eroskeria? 376 00:28:21,880 --> 00:28:25,440 Zure senarra familiaren yatearen kapitaina zen. 377 00:28:25,520 --> 00:28:28,760 Bai. Langile ona zen. 378 00:28:30,120 --> 00:28:31,720 Burkettarrek gustuko zuten. 379 00:28:32,240 --> 00:28:35,120 Segurtasun-enpresari ekin zionean, kontratatu egin zuten. 380 00:28:35,200 --> 00:28:37,400 Erosi egin zuten, Dark andrea. 381 00:28:38,120 --> 00:28:41,280 Arrazoia jakiteko mintzatu behar naiz harekin. 382 00:28:44,080 --> 00:28:45,000 Non dago orain? 383 00:28:45,080 --> 00:28:48,160 - Ez dut ezer ulertzen? - Dark andrea, non da Tommy? 384 00:28:48,880 --> 00:28:50,040 Ez dakit! 385 00:28:50,800 --> 00:28:52,240 Horregatik deitu dizut! 386 00:28:52,920 --> 00:28:55,200 Sei astez ez dut haren berririk izan! 387 00:29:22,000 --> 00:29:25,000 Zergatik aritu zara Tommy Darki 20 urte baino gehiagoz ordaintzen? 388 00:29:25,080 --> 00:29:27,560 - Kaixo, bai, Maya. - Tommy Dark. Zergatik? 389 00:29:27,640 --> 00:29:31,040 - Opari ederra dut Lilyrentzat. - Jolasik ez. 390 00:29:31,120 --> 00:29:32,000 Tommy Dark! 391 00:29:32,600 --> 00:29:35,880 Zer sekretu da nire ahizpa eta senarra hilda amaitzeko adinakoa? 392 00:29:35,960 --> 00:29:37,000 Utzi garrasi egiteari. 393 00:29:37,080 --> 00:29:39,440 - Eroa dirudizu. - Tommy Dark. Zergatik? 394 00:29:39,520 --> 00:29:42,200 Sentitzen dut Lily dela eta gogaitu bazaitut. 395 00:29:42,280 --> 00:29:44,680 - Zuek zaintzeko da. - Erantzuna atzeratzen zabiltza. 396 00:29:44,760 --> 00:29:45,760 - Ez ba! - Bai ba. 397 00:29:45,840 --> 00:29:49,080 Familiarentzako onena dut gogoan. Zuengatik egin-- 398 00:29:49,160 --> 00:29:50,680 - Tommy Dark! - Badakit! 399 00:29:53,720 --> 00:29:56,160 Sentitzen dut. Ez dakit nortaz ari zaren. 400 00:29:56,240 --> 00:29:58,520 Zoaz pikutara! 401 00:29:59,800 --> 00:30:01,680 Semea ito zitzaizun, 402 00:30:02,400 --> 00:30:06,120 eta yateko kapitaina erosten aritu zara ordutik. Zergatik? 403 00:30:06,200 --> 00:30:08,160 Akusazio galanta da hori. 404 00:30:08,240 --> 00:30:12,320 Zer gertatu zen, Judith, gau hartan, ontzian, zure mutilekin? 405 00:30:12,400 --> 00:30:13,600 Zerbait gertatu zen. 406 00:30:14,080 --> 00:30:16,080 Honek guztiak ez du zentzurik. 407 00:30:16,800 --> 00:30:17,800 Zer gertatu zen? 408 00:30:18,480 --> 00:30:22,480 Ez nazazu nire etxean berriro pikutara bidali, aditu? 409 00:30:23,040 --> 00:30:26,680 Argi esango dizut, Maya: zoaz zeu pikutara, 410 00:30:26,760 --> 00:30:30,600 ez baitakizu ezer ene Andrewi buruz. 411 00:30:31,360 --> 00:30:35,000 Gaztea eta herabea nuen, baina… berebizikoa ere bai. 412 00:30:35,080 --> 00:30:38,680 - Berebizikoa erabat, eta-- - Zer gertatu zen yatean, Judith? 413 00:30:38,760 --> 00:30:41,720 Oinazea gogora ekar dezadan nahi duzu. Hori al da? 414 00:30:41,800 --> 00:30:47,320 Tommy Darki buruz gehiago jakin nahi dut! Baina ezagutzen ez duzula diozu! 415 00:30:47,920 --> 00:30:50,880 Yatean festa egin genuen. Bai, hori badakizu. 416 00:30:50,960 --> 00:30:52,160 Mutilek hartu zuten. 417 00:30:52,240 --> 00:30:55,160 Andrewek ez zion alkoholari ondo eusten, eta gehiegi edan zuen. 418 00:30:55,240 --> 00:31:00,000 Gehiegi. Bakarrik joan zen bizkarrera, airea hartzera, baita erori ere! 419 00:31:00,600 --> 00:31:03,360 Tragedia izan zen, baina kasu argia ere bai. 420 00:31:03,440 --> 00:31:05,200 - Ño, bai zera! - Barkatu? 421 00:31:05,280 --> 00:31:08,720 Bai zera! Andrew ez zen erori. Salto egin zuen. 422 00:31:09,320 --> 00:31:13,440 - Bere buruaz beste egin zuen. Zergatik? - Ni mintzeko saioan zabiltza? 423 00:31:13,520 --> 00:31:15,760 - Hori al da? - Joek esan zidan. 424 00:31:15,840 --> 00:31:17,960 Dena ikusi zuen. Eta zuk badakizu. 425 00:31:18,040 --> 00:31:21,240 Honek ez du zentzurik. Fikzioa da. Zer nahi duzu? 426 00:31:21,320 --> 00:31:23,320 - Egia nahi dut! - Ba ote? 427 00:31:23,400 --> 00:31:26,880 - Dagoeneko guztia dakizula dirudi ba. - Ez da hala, Judith. 428 00:31:26,960 --> 00:31:29,600 Eta ez dakit zergatik ordaintzen diozun 429 00:31:29,680 --> 00:31:32,160 zure Andrew hil zen yateko kapitainari. 430 00:31:32,240 --> 00:31:36,600 Eta orain Kierce agenteari ordaintzen diozu! 431 00:31:37,120 --> 00:31:37,960 Bai. 432 00:31:38,880 --> 00:31:39,920 Carolinek esan zidan. 433 00:31:41,360 --> 00:31:44,120 Gure munduan, irudia errealitate da, Maya, 434 00:31:44,200 --> 00:31:47,200 eta edozein ahuleria gure kontra baliatuko dute. 435 00:31:47,280 --> 00:31:51,560 Eta argi dago: Joeren heriotza dela eta jaso dituzun galderak ikusita, 436 00:31:51,640 --> 00:31:52,960 ulertuko duzu hori. 437 00:31:53,040 --> 00:31:54,480 Kontua horretan datza? 438 00:31:55,400 --> 00:32:00,240 Ez duzu munduak jakin dezan nahi Andrew suizidatu egin zela duela 26 urte? 439 00:32:00,320 --> 00:32:02,360 Ez dut agentea erosi. 440 00:32:02,440 --> 00:32:04,040 Baina Tommy Dark bai? 441 00:32:05,000 --> 00:32:08,560 Ene alaba maitea nahasi egiten da. 442 00:32:09,800 --> 00:32:11,160 Caroline gaixorik dago. 443 00:32:11,240 --> 00:32:15,680 Psikiatriko batean dago oraintxe bertan, behar duen laguntza jasotzen. 444 00:32:17,360 --> 00:32:18,320 Noiztik? 445 00:32:18,400 --> 00:32:19,240 Eta agian… 446 00:32:20,280 --> 00:32:23,080 Agian zu ere egon zara nahasita azkenaldian. 447 00:32:23,160 --> 00:32:24,160 Ea. Ez horixe. 448 00:32:24,240 --> 00:32:26,640 Ez, zu bezalaxe nengoen, jakizu. 449 00:32:26,720 --> 00:32:29,760 Andrew, senarra eta orain ene Joe. 450 00:32:29,840 --> 00:32:32,880 Nahasita nengoen! Haserre. Zeharo haserre nengoen. 451 00:32:33,920 --> 00:32:34,760 Bai. 452 00:32:36,160 --> 00:32:37,440 Berdin-berdinak gara. 453 00:32:38,960 --> 00:32:40,840 Inguruko jendea hiltzen zaigu. 454 00:32:42,440 --> 00:32:44,240 Nire familiak aski sufritu du. 455 00:32:44,760 --> 00:32:47,760 Ez hanka sartu. Ez gaitzazu are gehiago mindu, Maya. 456 00:33:33,960 --> 00:33:35,800 UMEA 457 00:33:37,880 --> 00:33:42,600 UMEA BOST DEI GALDU 458 00:33:42,680 --> 00:33:44,680 PJ ZAINTZEA BAIMENDU DIGUTE NON ZAUDE? 459 00:34:13,320 --> 00:34:14,520 Ikusi nahi ninduzun? 460 00:34:15,760 --> 00:34:18,120 Darkek sei aste daramatza desagertuta. 461 00:34:20,600 --> 00:34:22,160 Emazteak poliziari jakinarazi dio. 462 00:34:22,240 --> 00:34:26,160 Ezin dute gauza askorik egin, oporretan zihoala esan zuen eta. 463 00:34:27,320 --> 00:34:29,760 Tommy Darken lantokia hackeatu zenuenean, 464 00:34:30,680 --> 00:34:32,760 ikusi al zenuen bere bizi pertsonala? 465 00:34:40,840 --> 00:34:41,800 Zer zabiltza? 466 00:34:43,440 --> 00:34:47,600 Bai, baina badut desagertuta eman dituen asteak sakonago aztertzea. 467 00:34:47,680 --> 00:34:50,080 Banku-kontuak, diru-ateratzeak eta abar. 468 00:34:50,160 --> 00:34:51,840 Non ezkutatuko litzatekeen jakiteko. 469 00:34:54,280 --> 00:34:57,560 Pentsatu al duzu… 470 00:34:59,200 --> 00:35:01,720 agian gutariko bat izango dela hurrengoa? 471 00:35:02,880 --> 00:35:03,760 Eta zergatik? 472 00:35:03,840 --> 00:35:07,720 Darkentzako ordainketen berri izandakoan, danba, Claire hil zuten. 473 00:35:07,800 --> 00:35:11,280 Danba, Tommy Dark desagertu, eta, danba, zure senarra hil. 474 00:35:11,360 --> 00:35:13,400 Utziko diozu "danba" esateari? 475 00:35:13,480 --> 00:35:15,680 Kontua ikertu duen oro hil da. 476 00:35:17,200 --> 00:35:18,040 Danba. 477 00:35:21,320 --> 00:35:22,280 Zer? 478 00:35:22,360 --> 00:35:25,960 Zure ahizpa nitaz fidatu zen, eta… horregatik hil zuten. 479 00:35:28,400 --> 00:35:31,200 Bai, Clairek ezer salatu ez balu, 480 00:35:31,280 --> 00:35:32,920 bizirik legoke agian. 481 00:35:34,800 --> 00:35:37,880 Baina helikopterotik zibil haiek hil izan ez banitu, 482 00:35:37,960 --> 00:35:40,960 ez zenukeen grabazioa zabalduko, Clairek ez zintuzkeen ezagutuko, 483 00:35:41,040 --> 00:35:43,720 eta etxean egongo litzateke, familiarekin. 484 00:35:45,920 --> 00:35:46,760 Zaude ziur, 485 00:35:48,040 --> 00:35:50,320 egunero darabilt buruan hori. 486 00:35:53,560 --> 00:35:55,560 Balizko gauza hutsalek lurrikarak dakartzate. 487 00:36:00,040 --> 00:36:02,960 Ez diot inoiz aurre egin nire ardurapeko heriotza bati. 488 00:36:04,000 --> 00:36:07,240 Zu eta zure militar kuadrilla ohituta zaudete horretara. 489 00:36:07,320 --> 00:36:10,600 Ohituta egoteak ez du esan nahi min ematen ez duenik. 490 00:36:15,240 --> 00:36:18,240 Baduzu harremanik oraindik zure armadako lagunekin? 491 00:36:19,920 --> 00:36:20,760 Shane Tessier? 492 00:36:23,760 --> 00:36:26,360 - Ni kontrolatzen zabiltza? - Eta zer? 493 00:36:27,240 --> 00:36:28,800 Zer esan nahi didazu? 494 00:36:29,600 --> 00:36:32,880 Ba al daki haietako inork zer dagoen helikopteroko audioan? 495 00:36:34,320 --> 00:36:35,160 Ez. 496 00:36:36,360 --> 00:36:40,240 Oraindik ez dut ulertzen zergatik ez zenuen audioa ere zabaldu. 497 00:36:40,320 --> 00:36:43,920 Esan dizut. Clairerekin bildu nintzen eta tratu bat egin genuen. 498 00:36:44,000 --> 00:36:44,880 Ez. 499 00:36:46,000 --> 00:36:47,120 Claire ezagutu aurretik. 500 00:36:48,120 --> 00:36:50,840 Zeure burua eraman behar zenuela pentsatu nuen, 501 00:36:51,680 --> 00:36:55,320 baita egindako gauzak ere. Batzuetan, zigor nahikoa da hori. 502 00:37:00,480 --> 00:37:03,040 Tira, Tommy Dark topatu behar dugu, 503 00:37:03,120 --> 00:37:05,960 baita Claire eta Joeren heriotzekin duen lotura jakin ere. 504 00:37:06,880 --> 00:37:09,160 Ahokatzen ez den pieza dugu. 505 00:38:10,080 --> 00:38:11,080 Lagun iezadazu. 506 00:38:12,080 --> 00:38:13,440 DNA ME HASI SAIOA 507 00:38:13,520 --> 00:38:15,880 - Nire urtebetetzea? - Ez da hori izango. 508 00:38:17,120 --> 00:38:19,880 HASI SAIOA IDATZITAKO PASAHITZA EZ DA ZUZENA 509 00:38:19,960 --> 00:38:22,080 Kaka. Tira, agian zera-- 510 00:38:22,920 --> 00:38:23,840 ONGI ETORRI 511 00:38:23,920 --> 00:38:24,760 Zer zen? 512 00:38:24,840 --> 00:38:26,680 - Ez kezkatu. - Zure urtebetetzea, ezta? 513 00:38:26,760 --> 00:38:28,920 - Ez kezkatzeko. - Aita bezain txarra zara. 514 00:38:29,000 --> 00:38:32,680 "Ez kezkatu". Ez naiz umea. Gauzak kontatu behar dizkidazu. 515 00:38:32,760 --> 00:38:33,680 Utzi kexatzeari. 516 00:38:34,480 --> 00:38:36,560 DNA-ERLAZIOAK: DANIEL WALKER 517 00:38:38,800 --> 00:38:39,640 Hara. 518 00:38:41,040 --> 00:38:43,360 SENITARTEKO BERRIA! 519 00:38:44,160 --> 00:38:46,960 HARREMANAREN IRAGARPENA: SENIDE-ERDIA 520 00:38:49,400 --> 00:38:52,920 Ai ene, haurride bat dugu ziur. 521 00:38:53,000 --> 00:38:54,800 Eta amaz zerbait badaki, zer? 522 00:38:55,520 --> 00:38:57,240 - Aitari esango diot. - Ez! 523 00:38:57,320 --> 00:39:00,280 Izebarekin mintzatu, eta dena argitu behar dugu. 524 00:39:00,360 --> 00:39:04,440 - Ez du zentzurik. Zergatik-- - Ika-mikan berriz. Ez nau harritzen. 525 00:39:05,120 --> 00:39:07,960 Tira, umetxo. Baina zertan zabiltzate hemen? 526 00:39:09,240 --> 00:39:11,720 Barkatu, aita, gu… Ni zera-- 527 00:39:11,800 --> 00:39:14,600 Ez zuen sinesten argazki honek amaren ordenagailuan zirauenik. 528 00:39:19,520 --> 00:39:22,960 Amak ziur zekien: ganorazko argazkiak nahi zituen. 529 00:39:24,880 --> 00:39:26,360 Zeharo tematu zen. 530 00:39:26,960 --> 00:39:30,520 Mundu guztiak zuk patata erraldoi itxura zenuela bazioen ere. 531 00:39:31,960 --> 00:39:34,520 Baserritarren azokara eraman zintugun ia. 532 00:39:35,680 --> 00:39:37,760 Joan zaitezte ezer hautsi aurretik. 533 00:40:03,400 --> 00:40:05,120 - Zer kaka? - Ez kontatu ezer. 534 00:40:05,200 --> 00:40:07,920 - Lurrean zaude. - Bai, jakinaren gainean nago. 535 00:40:08,000 --> 00:40:11,280 - Lagundu altxatzen. Ezin dut. - Nola ezin duzula? 536 00:40:11,360 --> 00:40:13,920 - Marty, mesedez, hitzik ez. Zera… - Ados. 537 00:40:16,000 --> 00:40:17,360 Ingura nazazu besoaz. 538 00:40:18,280 --> 00:40:20,080 - Ea. - Jar ezazu-- 539 00:40:20,160 --> 00:40:21,000 Bale, barkatu! 540 00:40:21,680 --> 00:40:23,880 Tira. Bai. 541 00:40:23,960 --> 00:40:25,200 - Eutsi didazu? - Bai. 542 00:40:25,280 --> 00:40:27,120 - Tira, ibiliko gara. - Ados. 543 00:40:34,600 --> 00:40:36,960 Jainkoarren, Kierce. Alditxarrak? 544 00:40:38,040 --> 00:40:39,720 Paralisi iragankorra? 545 00:40:40,640 --> 00:40:42,360 Horregatik saihestu zenuen hala katua? 546 00:40:44,480 --> 00:40:48,520 Bai, istripuaren grabazioa ikusi dut. Ez zen katurik. 547 00:40:58,000 --> 00:41:02,160 Badakizu zerk eragiten duen? Gertakariok zenbat irauten dute normalean? 548 00:41:02,240 --> 00:41:06,040 Ez dute beti berdin irauten. Hau tarterik luzeena izan dut. 549 00:41:07,480 --> 00:41:08,320 Jode. 550 00:41:09,280 --> 00:41:10,480 Ondo egongo al zara? 551 00:41:12,120 --> 00:41:13,200 Ez dakit. 552 00:41:14,520 --> 00:41:17,320 Gidatzen ikusten bazaitut berriro, bukatu da. 553 00:41:17,880 --> 00:41:20,400 Entzun? Honen berri emango nieke nagusiei. 554 00:41:21,200 --> 00:41:24,800 - Bai. - Jakizu… ez zara nahasita dagoen bakarra. 555 00:41:26,400 --> 00:41:28,080 Estaltzailea ere botako lukete. 556 00:41:28,160 --> 00:41:31,280 Goresgarria da erabat zuk hau estaltzea. 557 00:41:33,200 --> 00:41:35,760 Susmagarriari baimenik gabe jarraitu diozu. 558 00:41:35,840 --> 00:41:39,360 - Hori egitea ere… - Burkettarrak taldearen babesleak dira. 559 00:41:39,880 --> 00:41:43,720 Haien logoa furgonetetan, torneoetan eta sarietan dute. 560 00:41:43,800 --> 00:41:45,160 Nahiko susmagarria da. 561 00:41:45,240 --> 00:41:47,600 - Arrazoi bat lortuko dugu agian. - Futbol taldetik? 562 00:41:47,680 --> 00:41:48,720 Ez dakit ba! 563 00:41:49,520 --> 00:41:53,400 Philek ez zuen Joe Burkett ezagutzen zuenik esan. Arraroa da hori. 564 00:41:55,120 --> 00:41:58,320 Bi gehi bi ez da beti lau. Eta hau bost ostia dugu. 565 00:42:01,920 --> 00:42:04,280 Tira… milesker ni altxatzeagatik, 566 00:42:04,360 --> 00:42:07,360 eta, arratsaldea izorratu badizut, sentitzen dut. 567 00:42:07,440 --> 00:42:10,400 Bai ba. Zita batean nengoen, bete-betean. 568 00:42:10,480 --> 00:42:11,680 Zita bat? Beste bat? 569 00:42:13,840 --> 00:42:14,920 Zer moduzkoa zen neska? 570 00:42:15,920 --> 00:42:16,880 Tira, neska… 571 00:42:22,280 --> 00:42:25,040 Lance… aparteko mutila da. 572 00:42:27,120 --> 00:42:29,040 Gustu ona du filmei dagokienean. 573 00:42:29,560 --> 00:42:30,400 Eta gizonei. 574 00:42:31,800 --> 00:42:33,120 Barkatu autobonboa. 575 00:42:34,400 --> 00:42:36,720 Eta pozik ikusiko nuke berriro, jakizu… 576 00:42:40,880 --> 00:42:44,280 Gertatuko da agian, zu lurretik altxatu behar ez bazaitut. 577 00:42:46,680 --> 00:42:47,520 Lance. 578 00:42:48,760 --> 00:42:49,760 Bai. 579 00:42:50,920 --> 00:42:52,000 Tira… 580 00:42:53,600 --> 00:42:55,680 Espero dut hari proteina-irabiakiak gustatzea. 581 00:43:01,600 --> 00:43:02,440 Tira. 582 00:43:24,360 --> 00:43:28,600 Orain nitaz maitemintzekoa zara, musikan gustu ona izateagatik. 583 00:43:34,000 --> 00:43:34,840 Maite zaitut. 584 00:43:36,560 --> 00:43:37,440 Maite zaitut. 585 00:43:40,800 --> 00:43:41,800 Dedio! 586 00:43:43,040 --> 00:43:44,960 - Maiz egiten duzu birao. - Tira… 587 00:43:46,480 --> 00:43:49,040 Alexander Dosman ezagutu dugu. Amaren mutil-lagun ohia. 588 00:43:50,040 --> 00:43:50,880 Ezagutu duzue? 589 00:43:50,960 --> 00:43:52,440 Ez zuen gure berri. 590 00:43:53,360 --> 00:43:57,560 Izeba Maya, senide bat dugu? Amak zergatik ez zion Alexanderri esan? 591 00:43:57,640 --> 00:44:00,320 - Arriskutsua bada, zer? - Abby, ez dut uste-- 592 00:44:00,400 --> 00:44:03,400 Senidea dela eta, akaso haserretu egin zen amarekin 593 00:44:03,480 --> 00:44:06,760 adopzioan utzi zuelako. Agian ama bilatu zuen, baita… 594 00:44:07,280 --> 00:44:08,280 Hil ere. 595 00:44:09,640 --> 00:44:11,880 Bai… akaso hil egin zuen. 596 00:44:12,400 --> 00:44:15,040 Ea. Zuen aitarekin mintzatuko naiz. 597 00:44:15,560 --> 00:44:16,720 - Tira. - Ez, zaude! 598 00:44:16,800 --> 00:44:20,000 Barka. Egun txarra izan da. Ez genuen zuen aita gabe 599 00:44:20,080 --> 00:44:21,680 honi buruz hitz egin behar. 600 00:44:21,760 --> 00:44:24,640 Ez. Ezin diogu esan. Ez dago horretarako sasoian. 601 00:44:24,720 --> 00:44:26,040 Lehen ikusi dut. Ondo dago. 602 00:44:26,120 --> 00:44:28,600 Ez. Atzera amorratu da. Jota dago berriro. 603 00:44:29,200 --> 00:44:33,440 Mesedez… esan egia. Ba al dugu beste anai-arrebarik? 604 00:44:33,520 --> 00:44:36,040 Baliteke amaren heriotzaren erantzulea izatea. 605 00:44:36,120 --> 00:44:36,960 Mesedez. 606 00:44:44,720 --> 00:44:45,640 Ai, ama. 607 00:44:55,720 --> 00:44:56,560 Bai. 608 00:44:58,560 --> 00:44:59,840 Seniderdi bat duzue, mutila. 609 00:45:03,960 --> 00:45:05,280 Hemeretzi-bat urtekoa. 610 00:45:09,920 --> 00:45:10,760 Begira… 611 00:45:12,080 --> 00:45:14,840 Badakit hau asimilatzen zaila dela zuentzat. 612 00:45:16,960 --> 00:45:18,320 Geu arduratuko gara. 613 00:45:19,960 --> 00:45:20,800 Konforme? 614 00:45:24,080 --> 00:45:24,920 Konforme? 615 00:45:42,760 --> 00:45:43,640 Eddie. 616 00:45:46,560 --> 00:45:49,400 Walkerren alibia esandakoarekin bat ez datorrela esan didazu. 617 00:45:49,480 --> 00:45:50,320 Bai. 618 00:46:00,200 --> 00:46:01,040 Nor da hau? 619 00:46:02,000 --> 00:46:04,040 Eta zergatik ez zigun harekin zegoela esan? 620 00:46:17,320 --> 00:46:21,320 DNA ME ZURE PROFILA NORBAITEK IKUSI DU 621 00:46:30,080 --> 00:46:32,240 CLAIREK ZURE PROFILA IKUSI DU HARREMANETAN JARRI 622 00:48:55,000 --> 00:48:58,920 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte