1 00:00:27,400 --> 00:00:28,960 - Marty. - Maya Burkett. 2 00:00:29,480 --> 00:00:32,040 - Zer da? - Gorpu batekin topatu dute. 3 00:00:34,800 --> 00:00:35,640 Banoa. 4 00:01:31,040 --> 00:01:32,560 Bai, deitu egin dit. 5 00:01:33,480 --> 00:01:34,720 Ez dit esan nor den. 6 00:01:34,800 --> 00:01:37,960 Gizona zen, baina ahots-modulagailu bat-edo zerabilen. 7 00:01:38,040 --> 00:01:39,240 Edonor izan liteke. 8 00:01:39,760 --> 00:01:42,800 Bakarrik etorriz gero, Tommy Dark ikusiko nuela esan zidan. 9 00:01:42,880 --> 00:01:44,520 Ez zuen gorpurik aipatu. 10 00:01:44,600 --> 00:01:46,920 - Maya-- - Bai, badakit. Eman mugikorra. 11 00:01:47,000 --> 00:01:49,200 Telefono finkora izan zen. Baduzu nire zenbakia. 12 00:01:49,280 --> 00:01:51,520 Luzatu egingo gara hori ikusten. Badakizu hori. 13 00:01:52,120 --> 00:01:55,640 Zergatik ari zinen Tommy Darken bila? Segurtasun-enpresa du. 14 00:01:55,720 --> 00:01:58,000 Clairek ziharduen haren bila. 15 00:01:58,080 --> 00:02:01,360 Darkek agian bazuen niri Claireren heriotza argitzea. 16 00:02:01,440 --> 00:02:03,360 Hau Clairerekin lotuta dagoela uste duzu? 17 00:02:03,440 --> 00:02:06,240 - Zergatik? - Kontatu dizuet dakidan guztia. 18 00:02:06,320 --> 00:02:09,880 Bai? Gau osoa eman dut hemen. Alabarengana itzuli nahi dut. 19 00:02:09,960 --> 00:02:11,960 - Barka, Maya-- - Hepa, aizu! 20 00:02:12,040 --> 00:02:15,200 - Ez nazazu berriro hala ukitu! - Abisatu… Zaude. 21 00:02:15,280 --> 00:02:18,960 Inor ukitzekotan bazara, abisatu egin behar diozu. Ados? Zaude. 22 00:02:19,040 --> 00:02:20,640 - Joan daiteke? - Bai! 23 00:02:20,720 --> 00:02:24,080 Baina oporrik ez. Kontaktuari eutsi behar diogu. Alde. 24 00:02:24,160 --> 00:02:26,360 - Ospa. - Barka iezadazue zuk eta zuk. 25 00:02:26,440 --> 00:02:27,360 Mugi! 26 00:02:29,760 --> 00:02:32,160 Erabili burua. Burkettarra dugu. 27 00:02:32,240 --> 00:02:35,560 Froga sendorik gabe, familiako abokatuek birrindu egingo gaituzte. 28 00:02:35,640 --> 00:02:38,840 Tommy Dark delako hori gogotik ikertu behar dugu. 29 00:02:39,720 --> 00:02:41,080 Loturen berri izan behar dugu. 30 00:02:41,160 --> 00:02:45,000 Bai. Has gaitezen ahizparekin, Clairerekin. Zer lotura du honekin? 31 00:02:45,080 --> 00:02:46,040 Ez dakit. 32 00:02:47,160 --> 00:02:48,080 Igar dezagun. 33 00:02:49,360 --> 00:02:50,840 Ez duzu arropa aldatu. 34 00:02:52,800 --> 00:02:54,160 Moda-polizia zaitugu. 35 00:02:54,240 --> 00:02:56,920 - Gaua kanpoan eman duzu? - Bai. Rave batean. 36 00:02:57,400 --> 00:02:58,720 Rave batean? 37 00:03:00,680 --> 00:03:02,760 - Ezin zara sartu. - Nola ezetz? 38 00:03:02,840 --> 00:03:05,160 - Autoa behar dut! - Lasai. Neure kontu. 39 00:03:05,240 --> 00:03:07,240 Autoa krimenaren gertalekuan dago. 40 00:03:07,320 --> 00:03:09,840 - Gorde beharko dugu… - Tira ba. Niri bost. 41 00:03:12,480 --> 00:03:15,400 Gorpuekin egiten duzu topo etengabe! 42 00:03:16,560 --> 00:03:17,560 Ez da hala, Maya? 43 00:03:21,360 --> 00:03:23,200 Bale ba, oso ondo! 44 00:03:23,280 --> 00:03:24,800 Tommy Dark neuk hil nuen. 45 00:03:25,480 --> 00:03:28,040 Gorpua trastelekuko izozkailuan sartu nuen. 46 00:03:28,120 --> 00:03:31,280 Apur batean itxaron nuen, haren emaztearengana joan, 47 00:03:31,360 --> 00:03:33,800 beste begiratu bat ematera itzuli 48 00:03:33,880 --> 00:03:37,640 eta, neure burua areago nahasteko, poliziari hots egin nion. 49 00:03:37,720 --> 00:03:40,480 Bai, maisua naiz krimenak burutzen. 50 00:03:40,560 --> 00:03:42,880 Ea, aurrera. Harrapatu nauzu. 51 00:03:44,800 --> 00:03:46,720 Ahizparen heriotzaren erantzulea naiz? 52 00:03:47,400 --> 00:03:50,200 Ai, ez, zaude. Ez nengoen. 53 00:03:50,280 --> 00:03:52,440 Gertatu zenean, atzerrian nengoen. 54 00:03:53,040 --> 00:03:54,600 Zuk ere ezin didazu errua egotzi. 55 00:03:54,680 --> 00:03:56,880 Ez dizut errua egotzi nahi. Zure alde nago. 56 00:03:56,960 --> 00:03:59,560 - Nire alde? - Bai. Lagundu nahian nabil. 57 00:03:59,640 --> 00:04:02,680 Zergatik onartu duzu Judith Burketten eroskeria? 58 00:04:03,280 --> 00:04:04,200 Eroskeria? 59 00:04:04,280 --> 00:04:07,640 Bederatzi mila libera zure Monktons-eko kontuan. 60 00:04:07,720 --> 00:04:09,160 Hilaren hamarrean. Aldiko. 61 00:04:09,760 --> 00:04:13,400 - Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. - Dedio. 62 00:04:15,680 --> 00:04:17,680 - Elkarrekin joango gara. - Ba ote? 63 00:04:17,760 --> 00:04:20,680 Bai. Zerbait erakutsi nahi dizut. Tira. 64 00:04:21,800 --> 00:04:22,640 Tira ba! 65 00:04:26,040 --> 00:04:26,880 Unetxo bat. 66 00:04:31,400 --> 00:04:32,760 Ea, aurrera. Tira. 67 00:04:42,800 --> 00:04:45,640 - Ezkonduko zara? - Bai, eta ume bat dugu bidean. 68 00:04:45,720 --> 00:04:48,320 Baina hori ez da ezkontzeko funtsezko arrazoia. 69 00:04:48,400 --> 00:04:51,600 Honen bila ari nintzen. Hara. Hilaren hamarra. Begira. 70 00:04:52,280 --> 00:04:55,520 Streaming zerbitzuak, ezeztatuta. Gimnasioa, ezeztatuta. 71 00:04:55,600 --> 00:04:58,680 Eta, hara. Nire mugikorra. 72 00:04:59,280 --> 00:05:01,520 Munduko merkeena da 73 00:05:02,760 --> 00:05:04,720 eta kontratu ezin merkeagoa du. 74 00:05:04,800 --> 00:05:08,400 Tira, ikusten duzu eroskeria-zantzurik? 75 00:05:08,480 --> 00:05:09,360 - Bai? - Non? 76 00:05:09,960 --> 00:05:12,200 Ez duzu dirurik eta ume bat datorkizu. 77 00:05:12,280 --> 00:05:15,080 Norbaitek eros zaitzan irrikatzen duzula dirudi. 78 00:05:15,800 --> 00:05:17,440 Erosi nautela ematen du? 79 00:05:17,520 --> 00:05:20,120 Pasa den urtean ez nuen txakur txiki bat ere irabazi 80 00:05:20,200 --> 00:05:22,840 eta hau autobusean topatu nuen. Alergia diot 81 00:05:23,400 --> 00:05:26,360 uhalari eta etengabe egiten du zarata hau. 82 00:05:27,440 --> 00:05:29,240 Deitu poliziako kexa sailera. 83 00:05:29,320 --> 00:05:32,080 Zenbakia emango dizut. Sakon ikertuko dituzte 84 00:05:32,160 --> 00:05:34,800 nire kontuak, baina, dagoela argi, ziur aski 85 00:05:34,880 --> 00:05:37,960 nire aldeko diru-bilketa piztuko du horrek. Horra telefonoa. 86 00:05:40,680 --> 00:05:43,800 - Ez naiz ustela. - Carolinek zergatik esan zidan kontrakoa? 87 00:05:43,880 --> 00:05:46,040 - Caroline Burkettek? Ez dakit! - Bai! Zergatik? 88 00:05:49,280 --> 00:05:51,280 Galerak aztoratu egiten du jendea. 89 00:05:56,560 --> 00:05:58,160 Susmagarria naiz, ezta? 90 00:05:59,320 --> 00:06:02,040 Ni zure etxera ekartzea ez da normala, ezta? 91 00:06:02,120 --> 00:06:04,600 Gauzak ezkutatzen dituzulakoan nago, 92 00:06:05,880 --> 00:06:08,240 eta ez nire kideek uste duten arrazoiengatik. 93 00:06:08,320 --> 00:06:10,600 Erruduna naizelakoan daude eta zu ez? 94 00:06:10,680 --> 00:06:14,160 Haiek baino apur bat zailagoa naiz konbentzitzen. 95 00:06:14,240 --> 00:06:15,760 Baina apur bat baino ez. 96 00:06:16,680 --> 00:06:19,600 Trastelekuko gorpuak kontua aldatu du, 97 00:06:19,680 --> 00:06:21,200 eta ez da zure alde izan. 98 00:06:24,520 --> 00:06:25,360 Bale. 99 00:06:28,160 --> 00:06:31,600 Tommy Dark ere erosi zutela entzun nuen. 100 00:06:35,320 --> 00:06:37,680 - Errugabea bazara-- - Errugabea naiz! 101 00:06:37,760 --> 00:06:41,120 Errugabea bazara, dena kontatu behar didazu. 102 00:06:51,040 --> 00:06:52,280 Ez dut kontatzeko besterik. 103 00:06:58,840 --> 00:07:00,360 - Mutila edo neska? - Zer? 104 00:07:01,080 --> 00:07:01,920 Haurtxoa. 105 00:07:05,800 --> 00:07:06,640 Mutila. 106 00:07:07,600 --> 00:07:09,280 Edo neska. Ez dakit. 107 00:07:18,760 --> 00:07:19,800 Ixo behingoz! 108 00:07:23,920 --> 00:07:24,800 Kaixo! 109 00:07:25,480 --> 00:07:27,160 Nor ote? 110 00:07:27,240 --> 00:07:31,000 Kaixo, bihotza! Kaixo. 111 00:07:31,080 --> 00:07:33,800 Ondo egin duzu lo osaba Eddierenean? 112 00:07:33,880 --> 00:07:37,640 Bai! Milesker hara joateagatik. Estimatzen dizut. 113 00:07:37,720 --> 00:07:39,680 Farnwood gaztelura? Lasai. 114 00:07:40,200 --> 00:07:43,240 Primeran doakio honi, printzesatxoa da eta, ezta? 115 00:07:43,320 --> 00:07:46,400 - Printzesa zara? Bai. - Bai horixe. 116 00:07:46,480 --> 00:07:48,920 Hurrengoan, hori bai, esan Judithi hara noala. 117 00:07:49,000 --> 00:07:53,080 Txakurrak askatzeko zorian egon da. Ez zion Lilyri joaten utzi nahi. 118 00:07:53,160 --> 00:07:56,480 Tira, ezin du nahi duena lortu beti. 119 00:07:57,520 --> 00:07:58,960 Zure izena jarriko dut 120 00:07:59,040 --> 00:08:01,800 Lily jaso dezaketenen zerrendan, haurtzaindegian. Ados? 121 00:08:01,880 --> 00:08:04,880 - Zer egin beharko dut? - Noizbehinka Lily jaso. 122 00:08:04,960 --> 00:08:06,680 Ez, barka. Gogorregia dirudi. 123 00:08:07,400 --> 00:08:09,320 Ez, ez da bidezkoa, osaba Eddie. 124 00:08:09,800 --> 00:08:11,440 Hara. Hemen da. 125 00:08:13,400 --> 00:08:14,440 Tira. 126 00:08:16,320 --> 00:08:21,040 Mintzatu zara Abbyrekin bere… neba Louisi buruz? 127 00:08:21,120 --> 00:08:21,960 Nebaordea. 128 00:08:25,440 --> 00:08:28,400 Ez daki harekin geratu zela esan nizunik, ezta? 129 00:08:30,320 --> 00:08:31,360 Ez. 130 00:08:33,120 --> 00:08:37,000 Berez ez dugu… ezeren inguruan hitzik egin. Ganoraz ez, behintzat. 131 00:08:38,600 --> 00:08:39,680 Danekin ere ez. 132 00:08:40,240 --> 00:08:42,160 Badakit saminduta daudela, Maya. 133 00:08:42,680 --> 00:08:43,560 Baina 134 00:08:44,960 --> 00:08:48,040 Clairerengana jotzen zuten guztirako. Nigana ez. 135 00:08:48,120 --> 00:08:49,680 Zuregana jo behar dute orain. 136 00:08:49,760 --> 00:08:51,880 Baina, gai ez banaiz, zer? Zera… 137 00:08:53,200 --> 00:08:56,880 Imajinatzen dut Abbyk etxeko batasunari eutsi nahiko diola, 138 00:08:56,960 --> 00:09:01,880 eta bere horretan iraun dezan nahi dut, baina horrek zera ekarriko luke… 139 00:09:01,960 --> 00:09:03,280 Clairez mintzatzea? 140 00:09:04,440 --> 00:09:06,760 Inoiz ez dela itzuliko onartzea? 141 00:09:13,320 --> 00:09:14,160 Zer da hori? 142 00:09:15,880 --> 00:09:18,560 Hara. Alkoholik gabekoa. 143 00:09:21,680 --> 00:09:23,520 Ia ez ditut ezberdintzen. 144 00:09:24,120 --> 00:09:25,320 Ai, jakin izan banu… 145 00:09:29,760 --> 00:09:31,760 Ea, zer ari zaizu gertatzen, Maya? 146 00:09:32,720 --> 00:09:35,680 Andrew hil zeneko Burkettarren yatearen kapitaina 147 00:09:35,760 --> 00:09:37,720 Tommy Dark izeneko tipoa zen. 148 00:09:38,520 --> 00:09:41,120 Eta, ez dakit zergatik, Clairek lokalizatu egin nahi zuen. 149 00:09:41,840 --> 00:09:44,080 - Baina ez zuen ezer esan. - Nolatan? 150 00:09:44,840 --> 00:09:47,600 Hil egin zuten, eta izozkailu batean sartu. 151 00:09:47,680 --> 00:09:48,760 Jainkoarren! 152 00:09:50,640 --> 00:09:51,560 Beste hilketa bat? 153 00:09:51,640 --> 00:09:53,640 Bai, eta guztiekin dut lotura. 154 00:09:56,760 --> 00:10:00,200 Clairek inoiz aipatu al zuen Christopher Swain izena? 155 00:10:01,640 --> 00:10:04,000 Joe eta Andrewen eskolako laguna zen. 156 00:10:04,080 --> 00:10:07,680 Ez, baina… zer erlazio du Joe eta bere anaiaren haurtzaroak 157 00:10:07,760 --> 00:10:08,760 Clairerekin? 158 00:10:11,080 --> 00:10:12,280 Ba ez dakit. 159 00:10:13,240 --> 00:10:16,240 Baina Swain eta Dark izenak etengabe entzuten ditut. 160 00:10:16,720 --> 00:10:19,320 Badakit Clairek egia jakin nahian ziharduela. 161 00:10:21,040 --> 00:10:22,600 Denbora agortzen ari zait. 162 00:10:22,680 --> 00:10:23,560 Zer esan nahi duzu? 163 00:10:23,640 --> 00:10:25,560 Atxilotzen banaute, zer? Orduan… 164 00:10:32,400 --> 00:10:34,560 Baduzu Swain delakoaren argazkirik? 165 00:10:36,240 --> 00:10:37,320 Bai, hala da. 166 00:10:38,920 --> 00:10:40,560 Profileko argazkia du. 167 00:10:45,920 --> 00:10:47,040 Itxaron. 168 00:10:48,280 --> 00:10:49,240 Zer? 169 00:10:49,320 --> 00:10:51,600 Hiriko toki bakarrak ditu bista hauek. 170 00:10:52,480 --> 00:10:55,200 - Non dago? - Eraikina gure bezero batena da. 171 00:10:55,720 --> 00:10:57,720 - Zer? - Gabon festa batean izan nintzen han. 172 00:10:57,800 --> 00:11:01,200 Ezin arranditsuagoa izan zen. Ahazten zaila. 173 00:11:01,280 --> 00:11:02,360 - Ea. - Hara. 174 00:11:04,280 --> 00:11:05,960 Crawmond Place du izena. 175 00:11:06,040 --> 00:11:09,920 CRAWMOND PLACE IGO EZAZU MAILAZ ZURE BIZIMODUA 176 00:11:57,080 --> 00:11:59,960 Non da Kierce? Ez dio telefonoari erantzuten. 177 00:12:00,480 --> 00:12:03,320 Kierce, zera, buelta bat ematera joan da. 178 00:12:05,880 --> 00:12:07,760 Xarmatu egin zaitu, ezta? 179 00:12:08,400 --> 00:12:10,040 Txakurkume bat bezain suminkorra da 180 00:12:10,120 --> 00:12:12,120 eta jendea xarmatu egiten du hala. 181 00:12:12,920 --> 00:12:14,720 Ez izan leloa, Marty. 182 00:12:14,800 --> 00:12:17,160 Lehenago edo beranduago, pixa egingo dizu hankan. 183 00:12:17,240 --> 00:12:19,280 Ez, zerbait aipatu du. 184 00:12:19,360 --> 00:12:22,440 Bateria gutxi zeukan telefonoan eta joan-- 185 00:12:22,520 --> 00:12:24,000 Begira, mesedez, gelditu. 186 00:12:27,240 --> 00:12:31,000 Esadazu zerbait. Egiten ari denak, zernahi ere den, ez du… 187 00:12:33,000 --> 00:12:35,120 Ez du edatearekin zerikusirik, ezta? 188 00:12:35,640 --> 00:12:36,640 Edatearekin? Ez. 189 00:12:37,560 --> 00:12:38,720 Arazoak zituen horrekin? 190 00:12:40,000 --> 00:12:40,840 Behinola. 191 00:12:44,760 --> 00:12:46,760 Lehen emaztegaia hil ziotenean. 192 00:12:48,280 --> 00:12:50,200 Hil egin zuten? Zer gertatu zen? 193 00:12:51,120 --> 00:12:55,120 Hura ere polizia zen. Akademian elkarrekin egon ginen hirurok. 194 00:12:55,200 --> 00:12:56,680 Lanean zegoela hil zuten. 195 00:12:57,760 --> 00:13:00,000 Errudunak urteak daramatza kartzelan. 196 00:13:00,720 --> 00:13:02,160 Kiercek sartu zuen han. 197 00:13:05,040 --> 00:13:08,320 Ez zuen kontua gainditu. Orduan ekin zion edateari. 198 00:13:09,960 --> 00:13:12,680 Jakin dezazun, Marty: inoiz ez dizu aipatuko. 199 00:13:12,760 --> 00:13:17,200 Sami… Sami dugunez, bere burua dauka erruduntzat. 200 00:13:31,000 --> 00:13:33,320 Somers andrea? Iritsi zaizu erositakoa. 201 00:13:33,960 --> 00:13:36,080 Ezin zara sartu! Gero deituko dizut. 202 00:13:44,760 --> 00:13:46,400 CHRISTOPHER SWAIN 1410 APARTAMENTUA 203 00:13:49,440 --> 00:13:50,720 Barka, andrea… 204 00:14:07,240 --> 00:14:08,240 Swain jauna? 205 00:14:09,240 --> 00:14:12,320 Maya Stern dut izena. Joe Burketten emaztea naiz. 206 00:14:12,400 --> 00:14:15,680 Berandu iritsi zara. Pena, zu lakoak ditu gustuko. 207 00:14:16,280 --> 00:14:17,360 Barka. 208 00:14:18,240 --> 00:14:19,600 Ikusi duzu Swain jauna? 209 00:14:20,200 --> 00:14:21,880 Azken festatik ez. 210 00:14:23,280 --> 00:14:24,280 Zer festa? 211 00:14:25,120 --> 00:14:27,640 Joan aurretik beti egiten duena. 212 00:14:27,720 --> 00:14:30,840 Hori bai, hura normalean baino zaratatsuagoa izan zen. 213 00:14:30,920 --> 00:14:35,760 - Barka? Tira, nora joaten da? - Beti doan tokira, jakina. 214 00:14:35,840 --> 00:14:39,000 Parranda egiten du, neurria galdu, eta gero bidali egiten dute… 215 00:14:39,480 --> 00:14:42,640 Pobreek tokiari zoroetxe esaten diote. Aberatsek, bakarleku. 216 00:14:45,520 --> 00:14:47,080 - Kaixo, George. - Egun on. 217 00:14:47,160 --> 00:14:48,240 Nolatan zu hemen? 218 00:14:59,760 --> 00:15:00,800 Zer usain ona! 219 00:15:05,120 --> 00:15:09,320 Ez da… niretzako soberakinik geratuko, ezta? 220 00:15:09,400 --> 00:15:12,000 Ez naiz zure emaztea, aita. Alaba nauzu. 221 00:15:12,080 --> 00:15:13,920 Bai, badakit. Ez nuen… 222 00:15:15,960 --> 00:15:16,800 Barkatu. 223 00:15:23,320 --> 00:15:24,160 Parrilla. 224 00:15:35,800 --> 00:15:37,240 Onddoak ez zaizkizu gustatzen. 225 00:15:47,200 --> 00:15:49,680 Azkenaldian ez naiz aita ona izan, badakit. 226 00:15:50,160 --> 00:15:51,280 Baina… 227 00:15:53,720 --> 00:15:54,640 oso gogorra da. 228 00:15:56,080 --> 00:15:57,240 Louisekin geratu nintzen. 229 00:15:58,680 --> 00:16:01,080 Nebarekin. Nebaordearekin. 230 00:16:02,280 --> 00:16:04,320 Entrenatzaile laguntzailea da kiroldegian. 231 00:16:04,400 --> 00:16:05,440 - Zer? - Lasai. 232 00:16:05,520 --> 00:16:08,200 Badakit arraroa dela, baina uste dut… 233 00:16:11,120 --> 00:16:13,080 nolakoak ginen jakin nahi zuela, 234 00:16:14,400 --> 00:16:15,240 ez dakit… 235 00:16:16,680 --> 00:16:18,000 zerbait egin aurretik. 236 00:16:19,000 --> 00:16:23,120 Ados. Zergatik? Zera, zergatik bilatu zenuen? 237 00:16:25,120 --> 00:16:28,160 - Hasieran, erantzunak nahi nituelako. - Erantzunak? 238 00:16:29,120 --> 00:16:31,320 Amaren hiltzeko erak ez du zentzurik. 239 00:16:31,400 --> 00:16:33,200 Ai, maitea, ez. 240 00:16:34,600 --> 00:16:38,640 Edozer gertatu zela ere, harekin ez du zerikusirik, ziur nago. 241 00:16:42,160 --> 00:16:45,000 Kontrakoa pentsarazteko zerbait esan zizun ala? 242 00:16:54,440 --> 00:16:55,280 Begira… 243 00:16:58,560 --> 00:16:59,880 Kontaktatuko dut nik? 244 00:17:01,800 --> 00:17:07,000 Jakiteko ea… gu fundamentuz ezagutzera etorri nahi duen. 245 00:17:07,920 --> 00:17:09,000 Zergatik ez? Zera… 246 00:17:10,280 --> 00:17:13,960 Ez nintzen oso ondo sentitu bera hala ezagututa. Bai. 247 00:17:15,040 --> 00:17:17,600 - Ideia ona. - Ezagutu egin zenuen? Ni gabe? 248 00:17:17,680 --> 00:17:20,480 Dan, ez zen nahita izan. Sentitzen dut. Dan. 249 00:17:22,160 --> 00:17:23,000 Dan! 250 00:17:35,560 --> 00:17:36,520 Horren mira dut. 251 00:17:39,440 --> 00:17:42,160 Baina honen mira are biziagoa izango litzateke. 252 00:17:44,920 --> 00:17:45,760 Mila esker. 253 00:17:53,240 --> 00:17:54,360 - Sami? - Bai? 254 00:17:54,440 --> 00:17:55,840 Hitz egin nahi duzu? 255 00:17:56,360 --> 00:17:57,880 - Bai. - Bada ordua. 256 00:17:58,400 --> 00:17:59,480 Bai. Bada ordua. 257 00:18:03,960 --> 00:18:06,040 Kaixo, Sami dut izena. 258 00:18:06,120 --> 00:18:07,440 Kaixo, Sami. 259 00:18:08,680 --> 00:18:09,520 Eta… 260 00:18:11,200 --> 00:18:12,560 Eta alkoholikoa naiz. 261 00:18:12,640 --> 00:18:15,400 Hiru urte, sei egun eta bederatzi hilabete 262 00:18:15,480 --> 00:18:17,800 igaro dira nire azken tragotik, eta… 263 00:18:21,360 --> 00:18:24,920 egia esan, azken egunak izan dira… gogorrenak. Berri txarrak… 264 00:18:26,800 --> 00:18:28,840 asimilatu behar izan ditut. 265 00:18:33,280 --> 00:18:36,000 Atzera edaten badut, hil egingo naiz ziur aski. 266 00:18:36,520 --> 00:18:37,400 Eta hori… 267 00:18:39,520 --> 00:18:43,880 Hori dibertigarria da. Tira, ez da dibertigarria, baina… 268 00:18:49,680 --> 00:18:52,960 Bizikien izutzen nauen gauza… 269 00:18:56,720 --> 00:18:57,560 hiltzea da. 270 00:19:03,880 --> 00:19:05,200 Hiltzea ez… 271 00:19:08,000 --> 00:19:09,160 norbaiten alboan hiltzea. 272 00:19:14,800 --> 00:19:16,840 Pertsona hura bakarrik uztea… 273 00:19:18,440 --> 00:19:20,440 norbait maitea galtzeak dakarren kakarekin. 274 00:19:24,160 --> 00:19:25,760 Amaitu dut. Mila esker. 275 00:19:31,760 --> 00:19:32,880 Zintzo agertu zara. 276 00:19:33,720 --> 00:19:36,640 Baina ezezagunekin mintzatzea zatirik errazena da. 277 00:19:38,520 --> 00:19:40,080 Hori badakizu, ezta, Sami? 278 00:19:53,200 --> 00:19:54,720 - Datorren astera arte. - Agur! 279 00:19:54,800 --> 00:19:55,640 Agur! 280 00:20:11,480 --> 00:20:12,480 Molly. 281 00:20:15,600 --> 00:20:17,320 Agertzea erabaki duzu? 282 00:20:27,680 --> 00:20:28,520 Sami. 283 00:20:29,560 --> 00:20:32,360 Maitea, zer duzu? Sami! 284 00:20:33,760 --> 00:20:34,600 Sami. 285 00:20:41,360 --> 00:20:44,680 Nola ez dakitela zer den? 286 00:20:45,680 --> 00:20:48,080 Nolatan izango da larria? Ez dakite zer den. 287 00:20:48,160 --> 00:20:50,440 Eragiten duenagatik da larria. 288 00:20:51,920 --> 00:20:53,600 Alditxarrak eta… 289 00:20:55,680 --> 00:20:57,160 Probak egiten dabiltza. 290 00:20:58,160 --> 00:20:59,480 Horregatik joan zinen? 291 00:21:06,200 --> 00:21:07,240 Zera… 292 00:21:09,880 --> 00:21:12,040 Ez dut zuretzat hau nahi, Molly. 293 00:21:15,720 --> 00:21:16,880 Zuretzat ez. 294 00:21:19,920 --> 00:21:21,120 Ezta gure umearentzat ere. 295 00:21:23,080 --> 00:21:25,480 Zer diozu baina? 296 00:21:26,520 --> 00:21:28,680 Aita izango zara, Sami. 297 00:21:32,640 --> 00:21:35,120 Izan bost minutu edo bost hamarkada… 298 00:21:37,280 --> 00:21:41,200 gure mutikoari on egingo dio bere bizitzan zu egoteak. 299 00:21:43,120 --> 00:21:43,960 Aditu? 300 00:21:48,080 --> 00:21:50,000 Ireki behar zatzaizkit. 301 00:21:51,560 --> 00:21:53,760 Lagun diezazudan utzi behar didazu. 302 00:21:55,400 --> 00:21:57,840 Kontuak horrela funtzionatu beharko luke. 303 00:21:57,920 --> 00:21:59,000 Mesedez. 304 00:22:03,000 --> 00:22:06,720 Tira, zera… Galdera serio bat dut… 305 00:22:10,880 --> 00:22:11,920 Esan duzu… 306 00:22:14,840 --> 00:22:17,080 "Mutikoari" esan duzu. Hau da… 307 00:22:19,440 --> 00:22:21,400 Zera esan nahi dut… 308 00:22:22,600 --> 00:22:26,000 Zerbaiten berri izan duzu? Edo aierua da soilik? 309 00:22:26,080 --> 00:22:28,760 Susmoa baino ez duzu? Jakin egin nahi dut! 310 00:22:28,840 --> 00:22:31,200 Ergela zara, gero! Ergel puska! 311 00:22:33,800 --> 00:22:37,160 - Ergel galanta! Gelditu! - Pozik zaude? 312 00:22:45,280 --> 00:22:46,120 Maite zaitut. 313 00:22:48,480 --> 00:22:49,400 Nik ere bai. 314 00:22:58,360 --> 00:22:59,200 Listo. 315 00:23:04,240 --> 00:23:05,200 Itxi begiak. 316 00:23:06,280 --> 00:23:07,120 Oso ondo. 317 00:23:22,520 --> 00:23:24,040 KOINATA DEIKA 318 00:23:26,440 --> 00:23:27,280 Caroline? 319 00:23:28,240 --> 00:23:29,560 Ikusi egin nuen, Maya. 320 00:23:30,280 --> 00:23:31,200 Joe ikusi nuen. 321 00:23:33,520 --> 00:23:34,360 Zer? 322 00:23:36,800 --> 00:23:38,520 Eskatu zidan zuri esateko-- 323 00:23:51,800 --> 00:23:52,640 Caroline. 324 00:23:58,680 --> 00:23:59,520 Nor zara? 325 00:24:40,960 --> 00:24:43,600 Ez duzu ulertzen. Heriotzak jarraitzen dizu. 326 00:25:36,800 --> 00:25:40,040 Dan, mesedez. Ezin nauzu etengabe alde batera utzi, Dan. 327 00:25:47,400 --> 00:25:48,400 Amaren gogokoena! 328 00:25:48,880 --> 00:25:52,040 Egin ditzakedan bi gauzen artean, gogokoena zuen. 329 00:25:52,960 --> 00:25:55,840 Zuei deitzen saiatu naiz. Zelaian egongo zineten. 330 00:25:55,920 --> 00:25:57,200 Zergatik deitu diguzu? 331 00:25:59,120 --> 00:25:59,960 Louis. 332 00:26:03,640 --> 00:26:04,480 Hepa. 333 00:26:05,240 --> 00:26:06,080 Kaixo… 334 00:26:08,560 --> 00:26:09,960 Ez zara entrenamenduan azaldu. 335 00:26:10,560 --> 00:26:14,960 Ez. Zuen aitak gonbidatu nau eta ez nuen beste egun batez itxaron nahi. 336 00:26:15,560 --> 00:26:18,400 Kikiltzeko beldurra nuen. Zuzenean etorri naiz. 337 00:26:18,480 --> 00:26:20,840 Zer ari da gertatzen? Aita? 338 00:26:23,960 --> 00:26:25,000 Louis duzu. 339 00:26:25,600 --> 00:26:27,920 Bai, kiroldegiko Louis? 340 00:26:28,560 --> 00:26:32,040 Bera da, Dan. Anaiordea dugu. 341 00:26:36,440 --> 00:26:39,400 Barkatu. Ez dut honen inguruko ezer ondo egin. 342 00:26:40,040 --> 00:26:41,640 Ea gauzak artezten ditudan. 343 00:27:15,000 --> 00:27:16,720 Sarjentu? Testaren emaitzak. 344 00:27:17,680 --> 00:27:20,160 Maya Sternen autoko odol-testaren emaitzak. 345 00:27:20,240 --> 00:27:22,920 A. Bai. Ederto, mila esker. 346 00:27:38,160 --> 00:27:39,200 Ai, kaben zotz. 347 00:27:41,080 --> 00:27:44,440 Aizu, badakizu ezin duzula mugikorra hala itzali, ezta? 348 00:27:46,560 --> 00:27:47,560 Begiratu honi. 349 00:27:47,640 --> 00:27:50,640 Ez dit axola gaur zenbat pauso eman dituzun, entzun? 350 00:27:50,720 --> 00:27:55,560 Grabazio bat da. Trastelekurako bidean dagoen gasolindegikoa. 351 00:27:58,080 --> 00:28:01,520 Maya Burketten autoa dugu. Begiratu arretaz. 352 00:28:01,600 --> 00:28:03,400 Bakarrik joan zela esan zigun. 353 00:28:03,480 --> 00:28:06,080 - Mayak gezurra esan zidan. - Ekarri egin behar dugu. 354 00:28:06,840 --> 00:28:07,680 Badakit. 355 00:28:17,440 --> 00:28:18,720 Aupa! 356 00:28:20,200 --> 00:28:21,120 Ez zatoz ala? 357 00:28:25,280 --> 00:28:26,200 Bai! 358 00:28:30,240 --> 00:28:34,360 Tira, Proctor kapitaina. Aspalditik ezagutzen duzue elkar, ezta? 359 00:28:37,920 --> 00:28:39,320 Zer esan dizu Pam-ek? 360 00:28:40,920 --> 00:28:43,920 Zure lehen emaztegaia hil egin zutela esan dit. 361 00:28:45,040 --> 00:28:47,680 Zeharo latza izango zen zuretzat. 362 00:28:48,960 --> 00:28:50,680 Zinez sentitzen dut. Zera… 363 00:28:52,440 --> 00:28:55,920 Pentsatu duzu inoiz orain gertatzen ari zaizkizun gauzak… 364 00:28:57,400 --> 00:28:59,840 Baliteke dena lotuta egotea nolabait, ez? 365 00:28:59,920 --> 00:29:05,560 Berriro ezkontzekoa zara. Agian horrek oroitzapen ezatseginak oroitarazi dizkizu 366 00:29:05,640 --> 00:29:08,840 eta, ez dakit, zure gorputzak txarto erantzun du akaso? 367 00:29:08,920 --> 00:29:14,400 Maite nuen emakumearen heriotza eta karbohidratoak jatea alderatu dituzu? 368 00:29:14,480 --> 00:29:16,760 - Ez! Ai ene. Hori-- - Ez? 369 00:29:16,840 --> 00:29:21,520 Begira, barkatu, ez… Proctorrek esan dit ez zenuela gaia komentatu nahiko. 370 00:29:21,600 --> 00:29:22,920 Tira, mila esker. 371 00:29:25,560 --> 00:29:26,400 Bat, bi, hiru… 372 00:29:26,480 --> 00:29:28,840 Tira ba! Berandu iritsiko gara. Azkar! 373 00:29:28,920 --> 00:29:30,200 Tira. Oso ondo. 374 00:29:42,200 --> 00:29:43,160 Lily? 375 00:29:46,760 --> 00:29:48,480 Lily, non zaude? Tira. 376 00:29:49,640 --> 00:29:50,480 Aitatxo! 377 00:29:55,360 --> 00:29:58,200 Ez. Lily, zatoz. Erabat lokaztuko zara. 378 00:29:58,280 --> 00:29:59,120 Joerena da? 379 00:30:00,920 --> 00:30:02,040 Joeren autoa, ezta? 380 00:30:02,640 --> 00:30:05,800 - Nirea zuk daukazu, gogoratzen? - Ez dut ahaztu. 381 00:30:05,880 --> 00:30:07,000 Zer zabiltza hemen? 382 00:30:07,080 --> 00:30:09,960 Aldatu planak. Polizia-etxera etorri behar zara. 383 00:30:10,040 --> 00:30:13,720 - Tira, ba ezin dut. - Hepa. Honakoan, ez dago zure esku. 384 00:30:21,680 --> 00:30:24,200 Atzokoa da, Tommy Dark topatu zenuenekoa. 385 00:30:24,280 --> 00:30:26,400 Nor duzu autokoa? Isil-mandataria? 386 00:30:28,680 --> 00:30:31,000 Izen bat nahi baduzu, ezin dizut eman. 387 00:30:32,080 --> 00:30:34,640 - Ni ekartzeko arrazoia-- - Ez da arrazoi bakarra izan. 388 00:30:37,560 --> 00:30:41,720 Esan zenigun atzo izan zela trastelekuan egon zinen lehen aldia. 389 00:30:42,560 --> 00:30:46,920 Tommy Dark, hilik edo bizirik, ikusi zenuen lehen aldia. 390 00:30:47,480 --> 00:30:48,320 Bai. 391 00:30:48,400 --> 00:30:52,800 Orduan nolatan topatu dugu AB odola zure autoko maletategian? 392 00:30:52,880 --> 00:30:58,280 Hain da mota arraroa, ezen biztanleriaren % 4k baitu. Talde horretan 393 00:31:00,000 --> 00:31:01,040 Tommy Dark dugu. 394 00:31:04,960 --> 00:31:06,080 Gezurra esan duzu. 395 00:31:07,600 --> 00:31:10,360 Hasieratik esan diguzu gezurra, ezta? 396 00:31:10,440 --> 00:31:12,920 Nor da autoko gizona, Maya? 397 00:31:13,800 --> 00:31:16,080 Nor ari zara babesten? 398 00:31:18,800 --> 00:31:20,880 Tira, Maya. Esan behar didazu. 399 00:31:20,960 --> 00:31:22,640 Corey Rudzinski. 400 00:31:24,800 --> 00:31:27,040 Autoko gizona Corey Salatia da. 401 00:31:27,560 --> 00:31:31,040 Zure bideo hura filtratu zuen hackerra. 402 00:31:31,120 --> 00:31:34,000 - Zure kaleratzea-- - Bai, Clairerekin elkarlanean ziharduen. 403 00:31:34,080 --> 00:31:37,720 Burkettarren inguruko informazioa eman ziezaion konbentzitu zuen Claire. 404 00:31:37,800 --> 00:31:39,280 - Zer informazio? - Ez nago ziur. 405 00:31:39,360 --> 00:31:43,280 Haien produktu farmazeutikoek eskandalu bat pitz lezakete akaso. 406 00:31:43,360 --> 00:31:45,680 Clairek jakin zuen familiak Darki ordaintzen ziola. 407 00:31:45,760 --> 00:31:48,320 Horregatik bilatu zuen: zergatia ezagutzeko. 408 00:31:50,120 --> 00:31:53,160 Alargunarekin hitz egiten baduzue, esango dizue Clairek, nik bezala, 409 00:31:53,240 --> 00:31:55,440 Darki buruzko galderak egin zizkiola. 410 00:31:57,880 --> 00:32:01,400 Coreyk esan zidan trastelekuan Darken egonlekuaren inguruko aztarnak 411 00:32:02,240 --> 00:32:04,360 izango zirela. Hori esan zidan. 412 00:32:06,280 --> 00:32:10,880 Begira, Tommy Darken idazkariarekin eta emaztearekin bildu naiz. Non dagoen 413 00:32:11,480 --> 00:32:14,280 jakingo banu, zergatik egingo nuke hori? 414 00:32:14,360 --> 00:32:15,760 Ez du zentzurik. 415 00:32:19,000 --> 00:32:23,640 Begira, ondo dakizue nik ez nuela egin. Ondo dakizue-- 416 00:32:23,720 --> 00:32:26,200 - Nork orduan, Maya? - Hark! Coreyk. 417 00:32:27,240 --> 00:32:31,040 Nire autoan izan da. Aise jar zezakeen odola maletategian. 418 00:32:31,120 --> 00:32:34,920 Tranpa bat jarri dit, argi dago! Ni ez nau oso gustuko, ezta? 419 00:32:35,000 --> 00:32:37,600 - Ezta Burkettarrak ere! Hausnartu! - Tira. 420 00:32:39,000 --> 00:32:42,400 Egia jakiteko bide bakarra dugu, ezta? 421 00:32:42,480 --> 00:32:46,400 Corey Salatia non topatuko dugun esan behar diguzu. 422 00:32:50,120 --> 00:32:52,240 Coreyren ezkutalekua urrutiago dago. 423 00:32:52,320 --> 00:32:55,880 Jolas-aretoarekin hasiko gara eta, han ez badago, buelta emango dugu. 424 00:32:55,960 --> 00:32:57,320 Arazoak espero dituzue? 425 00:32:58,000 --> 00:33:00,160 Hackerra da, zer egingo du? Gu itzali eta piztu? 426 00:33:00,640 --> 00:33:04,120 Topatu egin behar dugu, erokeria hau albait azkarren amaitzeko. 427 00:33:04,200 --> 00:33:07,200 Marty, jolas-aretoa. Sami, ezkutazuloa. Konforme? 428 00:33:07,280 --> 00:33:08,840 - Konforme. - Andrea, ni-- 429 00:33:08,920 --> 00:33:11,800 Ene, Marty. Esadazu nagusi. Ez naiz Angela Lansbury arraioa. 430 00:33:11,880 --> 00:33:14,120 Zera… Duran Duran-en zegoen. 431 00:33:14,760 --> 00:33:15,680 Musika-bandan. 432 00:33:15,760 --> 00:33:16,600 Mila esker. 433 00:33:17,520 --> 00:33:20,480 - Andrea… Nagusi-- - Orain ez. Bilera bat dut. 434 00:33:23,680 --> 00:33:24,520 Kierce. 435 00:33:26,440 --> 00:33:27,280 Tira. 436 00:33:27,800 --> 00:33:29,400 - Zatoz. - Ados, kendu. 437 00:33:30,240 --> 00:33:31,160 Zer zabiltza? 438 00:33:31,240 --> 00:33:33,800 Ez dakit zergatik eman dizkiozun hainbeste aukera Mayari. 439 00:33:33,880 --> 00:33:34,840 Ez naiz hartaz fio. 440 00:33:35,440 --> 00:33:37,160 Izango dituzu zure arrazoiak. 441 00:33:38,080 --> 00:33:41,800 Baina hau ziur dakit: ez duzu inora gidatuko. 442 00:33:43,800 --> 00:33:46,640 Benetan ari naiz! Benetan erabat. 443 00:33:48,920 --> 00:33:50,320 - Ados? - Ados. 444 00:33:51,200 --> 00:33:52,040 Ondo. 445 00:33:54,400 --> 00:33:55,720 Tira, zatoz. 446 00:33:56,520 --> 00:33:57,520 Ai, ama, zatoz… 447 00:33:59,080 --> 00:34:00,640 Badakit ez duzula honetaz nirekin 448 00:34:01,480 --> 00:34:02,800 hitz egin nahi, baina… 449 00:34:05,440 --> 00:34:06,280 ondo zaude? 450 00:34:11,600 --> 00:34:12,440 Ez dakit. 451 00:34:13,160 --> 00:34:14,000 Baina… 452 00:34:15,480 --> 00:34:16,640 hitz egin dut Mollyrekin. 453 00:34:16,720 --> 00:34:19,280 Pozten naiz horretaz, bai, eta… 454 00:34:21,560 --> 00:34:24,440 arrazoi zenuen. Tira, bai. 455 00:34:25,400 --> 00:34:28,120 - Banekien. - Bai, bale. Ez da beharrezkoa. 456 00:34:28,200 --> 00:34:29,760 - Oso… - Egingo dugu. Bai. 457 00:34:29,840 --> 00:34:30,960 - Tira. - Ez. 458 00:34:31,040 --> 00:34:31,880 - Zatoz. - Ez. 459 00:34:31,960 --> 00:34:34,240 - Bai, aurrera. - Ez. Ene! Zaude. 460 00:34:35,240 --> 00:34:37,960 Kendu. Tira, nahikoa da. Nahiko. Askatu. 461 00:34:38,040 --> 00:34:41,320 Hau dugu aldean armarik ez eramateko arrazoia, entzun? 462 00:34:41,400 --> 00:34:42,240 Bai, barkatu. 463 00:34:42,880 --> 00:34:47,360 WINHERST-EKO POLIZIA-ETXE NAGUSIA 464 00:34:55,800 --> 00:34:56,760 Eskerrik asko. 465 00:34:56,840 --> 00:34:58,320 Badut Tommy Darken berri. 466 00:35:02,440 --> 00:35:03,600 Zu izan zinelakoan daude? 467 00:35:08,280 --> 00:35:09,560 Jainkoarren, jode! 468 00:35:10,400 --> 00:35:11,440 Dedio. 469 00:35:13,160 --> 00:35:14,080 Amaitu duzu? 470 00:35:14,680 --> 00:35:15,520 Bai. 471 00:35:17,880 --> 00:35:20,240 Zer jakin duzu Christopher Swaini buruz? 472 00:35:20,880 --> 00:35:23,240 Ez, kontuak ez du horrela funtzionatzen. 473 00:35:23,720 --> 00:35:27,400 Niri gauzak kontatzen hasi behar zara. Mesede puska egin nizun. 474 00:35:27,480 --> 00:35:30,640 Ados. Ondo. Zure mesedeak baldintzapekoak dira orain. 475 00:35:31,680 --> 00:35:35,080 Barkatu, Maya, baina, zer gertatzen ari den kontatu ezean, 476 00:35:35,160 --> 00:35:37,760 etxera eraman baino ezin zaitut egin. 477 00:35:40,640 --> 00:35:43,120 Ados, oso ondo. Oso ondo! 478 00:35:44,560 --> 00:35:45,560 Kaka. 479 00:36:06,920 --> 00:36:08,240 Zuk dena ez kontatzea… 480 00:36:09,760 --> 00:36:13,240 ez da polita, baina gezurra esatea are latzagoa da niretzat. 481 00:36:13,320 --> 00:36:15,160 Ez dizut gezurrik esango. 482 00:36:15,240 --> 00:36:16,080 Aditu? 483 00:36:17,120 --> 00:36:18,160 Zin degizut. 484 00:36:20,320 --> 00:36:21,360 Ados. 485 00:36:24,400 --> 00:36:25,800 Ederto. Bota. 486 00:36:26,480 --> 00:36:30,280 Swain udaltzaingoak gelditu zuen duela astebete. 487 00:36:30,360 --> 00:36:34,080 Drogatuta zegoen. Abiadura-muga hautsi zuen. Ez zen lehen aldia. 488 00:36:34,160 --> 00:36:37,240 Hamabi hilabetero-edo errepikatzen duen jokabidea da. 489 00:36:38,000 --> 00:36:39,960 Kontua da… 490 00:36:41,160 --> 00:36:43,080 - Zati hau arraroa da. - Zer? 491 00:36:44,280 --> 00:36:47,600 Ez dago kartzelan inoiz izan delako erregistrorik. 492 00:36:48,120 --> 00:36:49,000 Tira, orduan… 493 00:36:51,000 --> 00:36:53,520 Christopher Swain nonbaitera bidali badute, 494 00:36:54,600 --> 00:36:58,280 eta tokia espetxea ez bada, fidantzarako baldintza da halabeharrez. 495 00:37:00,040 --> 00:37:01,960 Aberatsentzako errehabilitazioa ziurrenik. 496 00:37:02,480 --> 00:37:05,000 Xehetasunak sekretuak dira, tamalez. 497 00:37:08,680 --> 00:37:10,680 Badago lagun diezadakeen norbait. 498 00:37:11,200 --> 00:37:13,120 Ez dakit baina lagunduko didan ala ez. 499 00:37:28,640 --> 00:37:29,520 Barka. 500 00:37:30,320 --> 00:37:32,760 Ez nizun eragotzi nahi. 501 00:37:32,840 --> 00:37:33,680 Lasai. 502 00:37:42,680 --> 00:37:44,760 Berriro ari naiz hori egiten, ezta? 503 00:37:46,240 --> 00:37:47,160 Arraroa izaten. 504 00:37:49,680 --> 00:37:51,600 Jende artean ez nago eroso. 505 00:38:10,720 --> 00:38:11,840 "Hatz txikiak". 506 00:38:13,320 --> 00:38:14,600 Zuretzat idatzi zuen? 507 00:38:16,120 --> 00:38:17,520 Hori uste genuen. 508 00:38:19,400 --> 00:38:22,080 Baina, orain, zuretzat delakoan nago, Louis. 509 00:38:24,640 --> 00:38:26,880 Amak ez zintuen luzaroan eduki, baina… 510 00:38:27,640 --> 00:38:31,240 argi dago beti hartu zintuela bere zatitzat. 511 00:38:40,760 --> 00:38:43,440 Hausnartzen ibili naiz lehen zure aitari buruz 512 00:38:44,760 --> 00:38:45,960 esan duzunaz, Louis. 513 00:38:47,240 --> 00:38:50,440 Uste dut badakidala nola jarri harekin harremanetan. 514 00:38:52,600 --> 00:38:54,080 Hori nahi baduzu. 515 00:38:54,600 --> 00:38:58,840 Akaso badut hari galdetzea, ez dakit, ea noizbait etorri nahi duen? 516 00:39:01,640 --> 00:39:04,240 Asko gustatuko litzaidake. Eskerrik asko. 517 00:39:23,400 --> 00:39:25,200 - Zer duzu? - Ikusi duzu hau? 518 00:39:25,280 --> 00:39:28,320 Emakume batek aurkitu du eta Claire Walkerren dosierrera itzuli da. 519 00:39:28,400 --> 00:39:30,360 Haren heriotzako baletako bat 520 00:39:30,880 --> 00:39:33,280 zenbait orduz atera zuten duela hilabete batzuk. 521 00:39:34,080 --> 00:39:37,240 - Nork atera? - Zerbitzuan zegoen inspektoreak. 522 00:39:37,320 --> 00:39:41,240 Agidanez, polizia militarraren eskaera ofizialari 523 00:39:42,400 --> 00:39:43,520 egin zion men. 524 00:39:46,120 --> 00:39:47,320 Itxura txarra du. 525 00:39:48,200 --> 00:39:51,800 Mintza zaitez zerbitzuan zegoen inspektorearekin. Nork egin zuen eskaera? 526 00:39:51,880 --> 00:39:53,600 Shane Tessier-ek. Halabeharrez. 527 00:40:01,680 --> 00:40:02,560 Zer demontre? 528 00:40:04,680 --> 00:40:05,520 Zer da hau? 529 00:40:05,600 --> 00:40:08,040 Hackeatu egin gaituzte! Sistema ez dabil. 530 00:40:08,120 --> 00:40:08,960 Kaka! 531 00:40:10,200 --> 00:40:12,160 - Ohar bat idatzi dut. - Nolakoa? 532 00:40:12,240 --> 00:40:14,080 Uste nuen mugimendua egongo zela linean. 533 00:40:14,160 --> 00:40:16,120 Kabroia harrapatzen lagunduko zigun zerbait. 534 00:40:16,200 --> 00:40:18,400 Kabroia Corey Salatia dugu. 535 00:40:19,000 --> 00:40:20,800 Sistema osoa deuseztatu digu. 536 00:40:22,600 --> 00:40:24,960 Kaixo, Marty naiz. Mesedez, utzi mezua. 537 00:40:25,480 --> 00:40:27,800 Marty, Coreyk badaki atzetik dugula. 538 00:40:27,880 --> 00:40:32,840 Tranpak jarri ditu polizia-helbide batetik bilatzen duen edonorentzat. 539 00:40:32,920 --> 00:40:36,520 Jolas-aretoan ez da egongo, baina basoan agian bai. 540 00:40:36,600 --> 00:40:39,240 Hau jasotakoan, deitu. Kaixo, autoa. 541 00:40:39,320 --> 00:40:41,480 Utziko didazu autoa? Bai. Milesker. 542 00:40:42,440 --> 00:40:44,160 Ene, Jainkoarren! 543 00:40:53,520 --> 00:40:54,360 Marty. 544 00:40:54,440 --> 00:40:57,360 Aretoan diote ez dutela Corey ezagutzen. Gezurra. 545 00:40:57,440 --> 00:40:59,360 Agindu judizialik gabe, ezin besterik egin. 546 00:40:59,440 --> 00:41:01,960 Beste tokian probatuko dut 547 00:41:02,040 --> 00:41:03,640 eta… Kierce, non zara? 548 00:41:05,480 --> 00:41:06,440 Gidatzen ari zara? 549 00:41:06,520 --> 00:41:07,960 Ez nuen beste aukerarik. 550 00:41:08,040 --> 00:41:11,400 Coreyk badaki atzetik gabilzkiola. Orain harrapatu behar dugu. 551 00:41:15,600 --> 00:41:16,440 Kierce! 552 00:41:24,640 --> 00:41:25,480 Judith? 553 00:41:25,560 --> 00:41:27,720 - Oraintxe noakizu, Maya. - Ados. 554 00:41:27,800 --> 00:41:29,320 Sartu gainerakoa, Luka. 555 00:41:30,280 --> 00:41:32,960 Eta kontuz, mesedez. Oso delikatuak dira. 556 00:41:33,040 --> 00:41:35,880 - Bai, Burkett andrea. - Izabellarekin hitz egin nahi dut. 557 00:41:39,840 --> 00:41:40,960 Itzuri egiten dit. 558 00:41:41,040 --> 00:41:44,040 Ez du zurekin hitz egin nahi… Stern andereñoa. 559 00:41:45,520 --> 00:41:47,080 Maya? Tira ba. 560 00:42:06,240 --> 00:42:07,080 Eskerrik asko. 561 00:42:10,880 --> 00:42:11,720 Tira… 562 00:42:15,280 --> 00:42:19,360 Zein da ezagutzen duzun errehabilitazio-tokirik esklusiboena? 563 00:42:21,000 --> 00:42:22,720 - Zu-- - Ez, ez da niretzat. 564 00:42:23,440 --> 00:42:27,960 Zu bezalako norbaitentzat. Prezioei begiratzen ez dien norbaitentzat. 565 00:42:28,960 --> 00:42:32,720 Bizitza pribatuak pribatu irauteko edozer ordainduko lukeen norbaitentzat. 566 00:42:32,800 --> 00:42:34,160 Noren bila ari zara? 567 00:42:38,600 --> 00:42:39,440 Oso ondo. 568 00:42:40,440 --> 00:42:42,440 Diskrezioa ezinbestekoa bada… 569 00:42:44,120 --> 00:42:46,360 tokia hau duzu ziur aski. 570 00:42:48,520 --> 00:42:51,720 Joango zarela esango diet. Sartzeko, aipatu nire izena. 571 00:42:52,800 --> 00:42:53,640 Mila esker. 572 00:42:54,560 --> 00:42:56,560 - Izan naiteke tolesgabea? - Beti bezala ba. 573 00:42:57,480 --> 00:43:00,800 Horri dagokionez, antzekoak gara. Tira, kontu askotan gara antzekoak. 574 00:43:01,440 --> 00:43:05,280 Ezkontzaz gara Burkettar. Alargunak gara. Uste duguna esaten dugu. 575 00:43:06,520 --> 00:43:07,360 Esan ezazu ba. 576 00:43:08,880 --> 00:43:10,240 Uste dut zure arazoa-- 577 00:43:10,320 --> 00:43:12,080 Zer arazo dut, Judith? 578 00:43:12,160 --> 00:43:15,840 Ez duzu inoren aurrean barnea irekitzen. Ohartzen naiz horretaz. 579 00:43:16,800 --> 00:43:18,160 Joe horrelakoa zen batzuetan. 580 00:43:18,720 --> 00:43:21,880 Betidanik igarri nion… sekretuak zeuzkala. 581 00:43:22,880 --> 00:43:25,560 Agian zuri esan zizkizun. Ez dut uste. 582 00:43:27,000 --> 00:43:30,280 Ezagutzen zenuela iruditzen zitzaizun? Benetan ezagutu? 583 00:43:31,880 --> 00:43:33,760 Ez naiz honetan tematuko, 584 00:43:33,840 --> 00:43:36,560 baina laguntza bila etorri zara. Lagundu dizut. 585 00:43:37,040 --> 00:43:40,440 Beraz, fidatu nitaz: norbaitekin hitz egin beharko zenuke. 586 00:43:41,480 --> 00:43:42,600 Christopher Swain. 587 00:43:44,600 --> 00:43:46,160 Haren bila ari naiz. 588 00:43:46,880 --> 00:43:49,600 Swain? Ezagutzen dut izena, baina… 589 00:43:51,560 --> 00:43:53,560 - Ez-- - Joeren eskolara zihoan. 590 00:43:55,160 --> 00:43:56,200 Eta… Andrewenera. 591 00:43:59,240 --> 00:44:02,880 - Zergatik ikusi nahi duzu? - Kontu korapilatsua da. 592 00:44:04,600 --> 00:44:06,840 Beharbada lotuta dago Clairerekin. 593 00:44:06,920 --> 00:44:07,760 Ez dakit. 594 00:44:11,840 --> 00:44:12,680 Mila esker. 595 00:44:19,240 --> 00:44:20,160 Kontuz ibili. 596 00:44:23,000 --> 00:44:25,640 Sinetsi ala ez, ez zaitut zu ere galdu nahi. 597 00:45:35,160 --> 00:45:36,000 Shane? 598 00:45:36,520 --> 00:45:39,080 Hepa. Garagardo batzuk dauzkat. Nahi-- 599 00:45:39,160 --> 00:45:42,640 Ezin naiz geratu, Shane. Ezin dut hitzik egin orain. 600 00:45:42,720 --> 00:45:43,560 Non zaude? 601 00:45:46,400 --> 00:45:49,400 Etxean. Ateratzear naiz, Evarekin geratzeko. 602 00:45:49,480 --> 00:45:51,880 Zera dugu… neska-gaua. 603 00:45:52,880 --> 00:45:53,800 Bihar agian. 604 00:45:56,160 --> 00:45:57,000 Nola ez. 605 00:45:58,280 --> 00:45:59,680 Bihar. Primeran. 606 00:46:19,320 --> 00:46:22,400 - Kaixo, lagun diezazuket? - Christopher Swain ikustera etorri naiz. 607 00:46:22,480 --> 00:46:24,200 Judith Burkettek esan dit… 608 00:47:01,920 --> 00:47:06,600 KANPOALDEA: 1 KAMERA 609 00:47:22,480 --> 00:47:23,320 Mila esker. 610 00:47:34,600 --> 00:47:35,680 Christopher Swain? 611 00:47:43,160 --> 00:47:44,240 Nola topatu nauzu? 612 00:47:47,560 --> 00:47:48,440 Nor zara? 613 00:47:49,000 --> 00:47:50,160 Maya Stern naiz. 614 00:47:50,240 --> 00:47:52,440 Stern? Barka, ez-- 615 00:47:52,520 --> 00:47:56,000 Joe Burkettekin nengoen ezkonduta. 616 00:47:57,760 --> 00:47:58,960 Joe Burkett hilda dago. 617 00:48:00,600 --> 00:48:02,040 Hil zela esan zidaten. 618 00:48:02,760 --> 00:48:03,800 Bai, hala da. 619 00:48:06,120 --> 00:48:08,320 Bere anaiaren inguruan dut jakingura. 620 00:48:09,920 --> 00:48:12,880 Gau hartan, yatean zer gertatu zen jakin behar dut. 621 00:48:26,960 --> 00:48:27,800 Christopher. 622 00:48:30,680 --> 00:48:32,000 Zeri diozu beldurra? 623 00:48:39,520 --> 00:48:41,840 - Joeri. - Joeri? 624 00:48:45,000 --> 00:48:45,880 Zer esan nahi duzu? 625 00:48:47,920 --> 00:48:49,000 Joek hil zuen Andrew. 626 00:48:52,680 --> 00:48:53,520 Zure senarrak… 627 00:48:55,680 --> 00:48:57,200 anaia hil zuen. 628 00:49:55,680 --> 00:49:59,600 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte