1 00:00:08,000 --> 00:00:09,320 Esan behar zenidan. 2 00:00:09,920 --> 00:00:11,720 - Senarra susmagarritzat neukala? - Bai. 3 00:00:11,720 --> 00:00:14,280 Bai. Nola adierazten da hori hitzez, Shane? 4 00:00:14,960 --> 00:00:17,880 Joek berari buruzko egia jakin zuelako hil zuen Claire. 5 00:00:19,160 --> 00:00:20,480 Ez nuen sinetsi nahi. 6 00:00:21,520 --> 00:00:23,440 Huts handi bat zelakoan nengoen. 7 00:00:26,080 --> 00:00:31,080 LAU HILABETE LEHENAGO 8 00:02:02,760 --> 00:02:07,640 HARLAN COBEN-EN FOOL ME ONCE 9 00:02:08,640 --> 00:02:10,240 {\an8}Nire umearen aita zen. 10 00:02:12,640 --> 00:02:14,200 {\an8}Ez zen hiltzailea. 11 00:02:14,200 --> 00:02:17,640 {\an8}Ez nituen ohea eta bihotza asasino batekin partekatu. 12 00:02:25,600 --> 00:02:27,240 {\an8}Maya, ni naiz. 13 00:02:27,240 --> 00:02:28,680 {\an8}Zure ahizpa. 14 00:02:28,680 --> 00:02:30,240 {\an8}Izugarrikeria gertatu da. 15 00:02:32,200 --> 00:02:34,160 {\an8}Bere etxean hil zuten. 16 00:02:36,040 --> 00:02:38,840 Imajinatzen duzu zein izugarria izango zen? 17 00:02:40,320 --> 00:02:43,640 {\an8}- Zergatik hilko zuten? - Nahi gabe izango zen ziur aski. 18 00:02:44,920 --> 00:02:47,440 {\an8}Ez zuten Claire etxean egotea esperoko. 19 00:02:47,440 --> 00:02:49,080 {\an8}Ez zeukaten osteko moduko ezer. 20 00:02:50,360 --> 00:02:51,520 {\an8}Ez dakit zergatik. 21 00:02:56,240 --> 00:02:57,240 {\an8}Baduzu haren mirarik? 22 00:02:57,240 --> 00:02:58,400 {\an8}Jakina ba. 23 00:02:58,400 --> 00:03:01,000 {\an8}- Zergatik galdetu didazu? - Egunero ikusten zenuen. 24 00:03:01,800 --> 00:03:03,360 Nik baino maizago, lanean. 25 00:03:03,360 --> 00:03:05,120 Ez dizu asko erasan. 26 00:03:05,120 --> 00:03:08,120 Era ezberdinean egiten diegu aurre halako gauzei. 27 00:03:13,360 --> 00:03:15,160 Zuk badauzkazu pistolak, ezta? 28 00:03:16,160 --> 00:03:18,480 Bai. Legezkoak dira eta lizentzia dute. 29 00:03:19,000 --> 00:03:21,360 Beste inork eskura ditzake? 30 00:03:21,360 --> 00:03:23,440 Ez. Tira, Joek bai, lehen. Baina... 31 00:03:24,960 --> 00:03:25,960 Eta hau? 32 00:03:25,960 --> 00:03:28,480 Zaharra da. Desgaituta dago. 33 00:03:28,480 --> 00:03:30,280 - Glock 17a da? - Bai. 34 00:03:30,280 --> 00:03:33,000 - Pistola bakarra duzu? - Bai. Bakarra. 35 00:03:51,680 --> 00:03:54,760 Zergatik nahi zenuen zure hatz-marka armen kutxa gotorrean? 36 00:03:55,800 --> 00:03:57,160 Gorroto dituzu, ezta? 37 00:03:59,240 --> 00:04:03,200 Tira... gauza asko gertatu dira. Zu kanpoan zeunden, eta Lily, etxean. 38 00:04:03,200 --> 00:04:05,200 Badaezpada ere neukan eskura. 39 00:04:06,920 --> 00:04:09,600 Maya, prest? Joan behar dugu. 40 00:04:18,080 --> 00:04:20,160 Bala bat azter dezazun behar dut. 41 00:04:21,000 --> 00:04:22,120 Bala bat? 42 00:04:22,720 --> 00:04:25,320 Aldera ezazu poliziak daukan balarekin, 43 00:04:25,320 --> 00:04:27,080 Claireren heriotzarenarekin. 44 00:04:27,720 --> 00:04:28,800 Nondik atera duzu? 45 00:04:29,320 --> 00:04:32,360 Claireren hilketako armarena den jakin behar dut. 46 00:04:33,960 --> 00:04:35,040 Aztertuko duzu? 47 00:04:37,840 --> 00:04:39,640 Poliziako lagun bati galdetuko diot. 48 00:04:40,240 --> 00:04:41,840 Jakin behar dut ea arrazoi dudan 49 00:04:42,640 --> 00:04:43,880 edo erotzen ari naizen. 50 00:05:08,640 --> 00:05:09,480 Maya? 51 00:05:09,480 --> 00:05:12,240 Hitz egin behar dugu. Badakit zer egin zenuen. 52 00:05:12,240 --> 00:05:13,480 Zer diozu baina? 53 00:05:13,480 --> 00:05:14,400 Ondo lo egin. 54 00:05:14,880 --> 00:05:16,720 Badakizu zeri buruz ari naizen. 55 00:05:17,680 --> 00:05:18,680 Ideiarik ere ez. 56 00:05:18,680 --> 00:05:20,320 Badakit zer gertatu zen. 57 00:05:21,040 --> 00:05:24,080 - Lilyrengandik urruti mintzatuko gara. - Maya. 58 00:05:24,600 --> 00:05:27,000 Elkar gaitezen parkean, gure tokian. 59 00:05:28,320 --> 00:05:29,280 Bederatzietan. 60 00:05:34,160 --> 00:05:35,840 Ez nuen sinetsi nahi. 61 00:05:38,520 --> 00:05:40,280 Huts handi bat zelakoan nengoen. 62 00:05:40,880 --> 00:05:42,160 Baina balek... 63 00:05:43,240 --> 00:05:46,560 kointziditu egin zutenean, Joe estutzea zen oker nengoela 64 00:05:47,600 --> 00:05:48,600 jakiteko bidea. 65 00:05:58,200 --> 00:05:59,560 Pistolak aldatu nituen. 66 00:06:01,000 --> 00:06:04,680 Hau da, Joek aktibatu gabekoa hartu zuen kutxa gotorretik. 67 00:06:05,640 --> 00:06:07,480 Nik, funtzionatzen zuena. 68 00:06:13,240 --> 00:06:15,520 Tira, zer da hau, Maya? 69 00:06:17,800 --> 00:06:19,360 "Badakit zer egin zenuen". 70 00:06:19,360 --> 00:06:20,920 "Elkar gaitezen parkean". 71 00:06:20,920 --> 00:06:22,760 Etxean mintzatu nahi duzu? 72 00:06:23,560 --> 00:06:24,880 Umezainaren aurrean? 73 00:06:26,800 --> 00:06:27,880 Zertaz mintzatu? 74 00:06:28,880 --> 00:06:30,120 Zergatik hil zenuen Claire? 75 00:06:31,160 --> 00:06:32,240 Ukatu egingo duzu? 76 00:06:33,040 --> 00:06:36,120 Aurpegira begiratu, eta ukatu egingo didazu, jode? 77 00:06:36,120 --> 00:06:40,120 Bai, bihotza. Ukatu egingo dut, akusazio absurdoa da eta. 78 00:06:41,000 --> 00:06:42,200 Burutik zaude ala? 79 00:06:43,280 --> 00:06:44,440 Ezagutzen zaitut. 80 00:06:46,880 --> 00:06:47,840 Ez dut deskantsatuko. 81 00:06:48,720 --> 00:06:51,200 Zure bizitza sufrikario bilakatuko dut, 82 00:06:53,280 --> 00:06:55,480 benetan zer zaren desestali arte. 83 00:06:56,040 --> 00:06:57,440 Eta zer naiz? 84 00:06:57,440 --> 00:06:58,440 Hiltzaile bat. 85 00:07:14,680 --> 00:07:18,560 Oraindik bazegoen guztia nolabait azaltzeko aukera. 86 00:07:22,160 --> 00:07:23,760 Katua sakatu zuen arte. 87 00:07:30,520 --> 00:07:33,000 - Ezingo duzu hil nuenik frogatu. - Ez? 88 00:07:33,000 --> 00:07:33,920 Ez. 89 00:07:35,480 --> 00:07:36,320 Arrazoi duzu. 90 00:07:45,160 --> 00:07:49,960 Lehenengo bi tiroez, zauritu egin nuen. Hala, okertutako lapurreta emango zuen. 91 00:07:50,480 --> 00:07:52,320 Hirugarrenaz hil nuen. 92 00:07:53,680 --> 00:07:57,080 Bere odolaz blaitu nintzen, besoetan hartu nuelako plantak egiteko. 93 00:07:57,840 --> 00:08:00,600 Parkean bi lagun ikusi nituen motoan ibiltzen. 94 00:08:00,600 --> 00:08:04,920 Banekien poliziari haien berri emateak arreta desbideratuko zuela. 95 00:08:06,120 --> 00:08:08,240 Lehen adierazpenean, erasoa zela eta 96 00:08:08,240 --> 00:08:12,680 esan zenuen bi gazte maskaratu agertu zirela parkean, Scrambler motoetan. 97 00:08:14,080 --> 00:08:14,960 Bai. 98 00:08:22,720 --> 00:08:27,240 Zure parean gelditu ziren, poltsa lapurtzeko asmotan. 99 00:08:27,240 --> 00:08:28,600 Hori da. 100 00:08:35,280 --> 00:08:38,080 Nork ordaindu zizun Joe Burkett hiltzeko? Esan! 101 00:08:38,080 --> 00:08:40,200 Bale, konforme! 102 00:08:40,200 --> 00:08:42,680 Ez zidaten ordaindu. Ez nuen nik hil. Baina badakit 103 00:08:44,320 --> 00:08:45,400 nork hil zuen. 104 00:08:45,400 --> 00:08:49,320 Lagundu! Mesedez, lagundu! Mesedez! 105 00:09:30,920 --> 00:09:31,760 Kanpora. 106 00:09:41,120 --> 00:09:42,280 Etxea hortik duzue. 107 00:09:43,640 --> 00:09:45,080 Ezin gaituzu hemen utzi! 108 00:09:45,880 --> 00:09:47,080 Nire furgoneta da! 109 00:10:14,680 --> 00:10:18,040 - Ezin didazu besteri gabe deitu. - Matrikula-azterketa bat behar dut. 110 00:10:18,040 --> 00:10:19,160 Zigortuta zaude. 111 00:10:19,160 --> 00:10:20,280 Pikutara zigorra! 112 00:10:20,880 --> 00:10:23,000 Maya Burkettek senarra hil zuen. 113 00:10:23,000 --> 00:10:25,680 PJ-en laguna, Rambo, lekukoa dugu! 114 00:10:25,680 --> 00:10:30,120 Joeren autoan da. Guk eman diogu. Range Rover Evoque beltza da. 115 00:10:30,120 --> 00:10:33,160 Ezin duzu hau egin. Azkenean bota egingo zaituzte. 116 00:10:33,160 --> 00:10:34,600 Marty, mesedez! 117 00:10:34,600 --> 00:10:36,280 Inork ez du jakingo. 118 00:10:37,000 --> 00:10:39,400 Mesedez, nigatik egin ezazu. 119 00:10:39,400 --> 00:10:41,560 - Kierce... - Datu horiek behar ditut. 120 00:10:45,040 --> 00:10:46,440 Bale, bost minutu. 121 00:10:49,320 --> 00:10:52,040 Hori da azken aldiz erregistratutako kokalekua. 122 00:10:52,040 --> 00:10:52,960 Zer ordutan? 123 00:10:53,440 --> 00:10:54,760 Zera, 12:40an. Hau da... 124 00:10:54,760 --> 00:10:57,080 - Duela hamar minutu. Milesker, Katherine. - Ados. 125 00:11:07,280 --> 00:11:09,280 - Jaso duzu? - Bai, milesker. 126 00:11:09,280 --> 00:11:11,760 Begira, ni ere banoa hara. Ez eseki. 127 00:11:11,760 --> 00:11:16,320 Ez dut konortea gal dezazun nahi. Hizketan jarraituko dut biok elkartu arte. 128 00:11:16,320 --> 00:11:19,480 Estimatzen dizut, baina zu hizketan entzuteak 129 00:11:19,480 --> 00:11:20,920 galaraziko dit kordea. 130 00:11:20,920 --> 00:11:23,160 - Han ikusiko dugu elkar. - Ki-- 131 00:11:23,680 --> 00:11:24,560 Halakorik. 132 00:11:48,520 --> 00:11:49,360 Tira ba! 133 00:11:56,040 --> 00:11:56,960 Mugitu! 134 00:11:59,560 --> 00:12:00,480 Kendu bidetik! 135 00:12:06,000 --> 00:12:06,840 Bai, esan? 136 00:12:06,840 --> 00:12:08,400 Marty, Katherine naiz. 137 00:12:08,400 --> 00:12:11,200 Eguneratze bat dut matrikula dela eta. 138 00:12:15,120 --> 00:12:15,960 Marty. 139 00:12:15,960 --> 00:12:19,840 Maya Teeny Tiny haurtzaindegitik hurbil dago... Pleasance Drive-n. 140 00:12:19,840 --> 00:12:21,520 Umea jasotzera doa. 141 00:12:58,920 --> 00:12:59,760 Zer da hau? 142 00:12:59,760 --> 00:13:01,680 - Eta Maya? - Lily jasotzeko eskatu dit. 143 00:13:01,680 --> 00:13:03,680 - Ondo dago? - Zergatik zaude haren autoan? 144 00:13:04,240 --> 00:13:06,240 - Aldatzeko eskatu dit. - Zergatik? 145 00:13:06,240 --> 00:13:07,400 Mayak esan-- 146 00:13:07,400 --> 00:13:10,280 - Esan dit jendea bila dabilkiola. - Dedio. 147 00:13:10,280 --> 00:13:12,040 Badakizu non dagoen akaso? 148 00:13:12,040 --> 00:13:13,480 - Ideiarik bai? - Ez. 149 00:13:14,240 --> 00:13:17,080 - Zaude. Badago nire autoa kokatzea. - Tira ba. 150 00:13:18,320 --> 00:13:21,440 "EDDIEREN AUTOA" - VOLVO V70 ESTATE 151 00:13:21,440 --> 00:13:23,400 - Hara, etxean da. - Etxean? 152 00:14:01,960 --> 00:14:05,320 Atzo izan ei zen Tommy Dark, hilik edo bizirik, 153 00:14:05,320 --> 00:14:06,880 ikusi zenuen lehen aldia. 154 00:14:07,840 --> 00:14:08,680 Bai. 155 00:14:08,680 --> 00:14:10,760 Orduan nolatan topatu dugu odola 156 00:14:10,760 --> 00:14:13,040 zure autoko maletategian? 157 00:14:25,800 --> 00:14:27,760 - Autoa hartu didazu? - Bai, nirea ez dabil. 158 00:14:27,760 --> 00:14:30,760 Bihar eramango dut konpontzera. Mandatu batzuk egin behar nituen. 159 00:14:57,280 --> 00:14:59,200 Zergatik egin zenuten? Zergatik? 160 00:14:59,200 --> 00:15:03,440 Burkett andereƱoak, Judithek, uste du gezurra diozula Joeren heriotzaz. 161 00:15:09,920 --> 00:15:12,680 LILYRENTZAT - MUSUAK 162 00:15:31,400 --> 00:15:34,600 Atxilotuta zaude. Susmagarria zara hilketa-kasu batean. 163 00:15:34,600 --> 00:15:35,520 Zer zabiltza? 164 00:15:35,520 --> 00:15:38,040 Ez duzu zertan ezer esan. Baliteke diozun edozerk 165 00:15:38,040 --> 00:15:39,560 zure defentsa kaltetzea. 166 00:15:39,560 --> 00:15:43,040 Guztia kontatuko dizut. Dena azalduko dut. Mesedez. 167 00:15:43,040 --> 00:15:46,080 Horri buruz ari naiz: transformatu bitartean 168 00:15:46,600 --> 00:15:47,920 jarduteaz. 169 00:15:48,440 --> 00:15:51,640 Xedeak ditugu bultzagarri, eta jarduera, muin. 170 00:15:52,880 --> 00:15:56,040 Burkett Pharmaceutical errentagarria da inbertitzaileentzat 171 00:15:56,040 --> 00:15:58,600 eta gure botikek mundua aldatzen dihardute. 172 00:16:00,160 --> 00:16:05,480 Espero dut hasiera sendoa gertatu izana. Eskertzen dizuet sostengua. 173 00:16:06,560 --> 00:16:07,920 Ez dut ziurtzat jotzen. 174 00:16:10,680 --> 00:16:12,920 - Datorren urtearen alde! - Bai! 175 00:16:53,160 --> 00:16:55,000 Ez didazu mugikorrean zer dagoen esango? 176 00:16:55,600 --> 00:16:58,360 Konspirazioaren teoriko bilakatzen ari zara? 177 00:16:58,840 --> 00:17:00,680 Orain egia dakit eta... 178 00:17:01,360 --> 00:17:02,760 laguntza behar dut. 179 00:17:03,520 --> 00:17:04,600 Milesker etortzeagatik. 180 00:17:06,080 --> 00:17:09,080 Eskerrik asko zinez. Zatozte laster gurera berriz. 181 00:17:09,080 --> 00:17:10,000 Laster arte. 182 00:17:15,880 --> 00:17:17,480 Polita izan da zu ikustea. 183 00:17:17,480 --> 00:17:20,120 - Zaindu. Kontuz autoan. - Kontuz gidatu, Sven. 184 00:17:20,120 --> 00:17:21,040 Agur! 185 00:17:24,400 --> 00:17:25,480 Gau arrakastatsua? 186 00:17:25,480 --> 00:17:28,840 Oso ondo atera da zure hitzaldia. Haien aurpegiei begira aritu naiz. 187 00:17:29,920 --> 00:17:32,560 - Douglas apur bat zurrun agertu da. - Bai. 188 00:17:33,160 --> 00:17:36,360 Hori da, baina merezi izan du. Merezi izan du, benetan. 189 00:17:36,360 --> 00:17:38,360 - Brandyrik, ama? - Ez, milesker. 190 00:17:41,080 --> 00:17:42,000 Maya? 191 00:17:44,520 --> 00:17:47,840 Zertan zabiltza hemen, ilunpean? 192 00:17:48,680 --> 00:17:51,000 Erotzen ari nintzela pentsa nezan nahi zenuen. 193 00:17:52,600 --> 00:17:54,400 Kamerako tranpa jarri zenidan. 194 00:17:55,920 --> 00:17:59,200 Luka eta Izabellari esan zenien Joeren heriotzan zerikusia izan nuela. 195 00:18:00,440 --> 00:18:03,600 Zure esperimentu piskologikoetako bat, ezta, Judith? 196 00:18:04,360 --> 00:18:07,680 Ez. Lana ez nuke hain xede makur baterako baliatuko. 197 00:18:12,160 --> 00:18:13,960 Destainaz begiratzen didazu. 198 00:18:15,600 --> 00:18:16,440 Oraindik. 199 00:18:17,600 --> 00:18:19,880 Inoiz ez naiz aski ona izan zuretzat. 200 00:18:25,560 --> 00:18:27,880 - Semea hil nizulakoan zaude? - Maya. 201 00:18:29,920 --> 00:18:30,760 Esan. 202 00:18:32,800 --> 00:18:33,720 Hori uste duzu? 203 00:18:35,000 --> 00:18:35,840 Bai, hala da. 204 00:18:38,400 --> 00:18:41,160 Ni nahastea erabaki zenuen, beraz? 205 00:18:42,240 --> 00:18:45,160 Niri hanka sarrarazi, eta Joeren hiltzailea nintzela desestali. 206 00:18:50,440 --> 00:18:51,560 Umezainaren kamera. 207 00:18:53,040 --> 00:18:54,400 Falta zen arropa. 208 00:18:55,720 --> 00:18:56,760 Telefono deiak. 209 00:18:58,200 --> 00:19:02,240 Carolinen gezurrak, Kiercen eroskeriaren ingurukoak. 210 00:19:02,240 --> 00:19:03,760 Ez nekien gezurra zela. 211 00:19:06,040 --> 00:19:09,360 - Ez nengoen erabat seguru. - Haiek bezain txarra zara. 212 00:19:09,880 --> 00:19:11,680 Zergatik zaude hemen, Maya. 213 00:19:13,800 --> 00:19:14,880 Tranpa jarri zenidan, 214 00:19:15,960 --> 00:19:17,440 niri kontrola galarazteko asmoz. 215 00:19:19,760 --> 00:19:21,120 Erantzun, Judith. 216 00:19:25,480 --> 00:19:28,400 Zerk pentsarazi zizun Joe hil nuela? 217 00:19:29,240 --> 00:19:30,560 Jakin banekien. 218 00:19:32,200 --> 00:19:34,240 - Ama batek ondo daki hori. - Bai zera. 219 00:19:34,240 --> 00:19:35,160 Eta? 220 00:19:36,400 --> 00:19:37,680 Hil zenuen? 221 00:19:38,760 --> 00:19:41,080 Arrazoi bat nuelako jakin zenuen hori. 222 00:19:42,560 --> 00:19:43,400 Ez da hala? 223 00:19:48,720 --> 00:19:50,360 Joek nire ahizpa hil zuen. 224 00:19:51,000 --> 00:19:53,200 - Ergelkeriak. - Joek Claire hil zuen. 225 00:19:54,440 --> 00:19:57,800 - Ez duzu onartu nahi. - Ez dut kaka hau zertan entzun. 226 00:19:57,800 --> 00:19:59,960 Joek Claire hil zuen eta zure amak bazekien. 227 00:19:59,960 --> 00:20:01,560 - Kasurik ez. - Ez. 228 00:20:02,640 --> 00:20:05,920 - Clairek bazuen zuen ustelkeriaren berri. - Clairek lapurtu egin zigun! 229 00:20:05,920 --> 00:20:07,240 Pozoi hutsa zen. 230 00:20:07,240 --> 00:20:10,240 Familia kontua izango da. Gure negozioa ezereztu nahi zuen. 231 00:20:10,240 --> 00:20:14,040 Emaitzak faltsutzen dituzuela jakin zuelako. Botika arriskutsuak 232 00:20:14,040 --> 00:20:17,840 jarri dituzue merkatuan, eta jendea are gehiago gaixotu. 233 00:20:18,640 --> 00:20:20,000 Baina Joek gelditu egin zuen, 234 00:20:20,840 --> 00:20:21,680 baita torturatu 235 00:20:22,760 --> 00:20:23,760 eta hil ere. 236 00:20:25,720 --> 00:20:28,520 Badakizue Claireren umeek zenbat sufritu duten? 237 00:20:29,040 --> 00:20:30,080 Bere senarrak? 238 00:20:30,800 --> 00:20:35,040 Nik? Hori guztia zuen enpresa arriskutsu eta ustela babesteko. 239 00:20:35,040 --> 00:20:36,520 Joe izutu egin zen. 240 00:20:37,960 --> 00:20:42,000 Clairek ez zion jakin beharrekoa esan, ez zizkion ostutako agiriak itzuli. 241 00:20:42,960 --> 00:20:44,560 Zure ahizpak hasi zuen hau. 242 00:20:44,560 --> 00:20:46,200 Gure familiari eraso zion. 243 00:20:47,000 --> 00:20:48,800 Zuk ondo jakin beharko zenuke 244 00:20:49,680 --> 00:20:53,320 erasoen aurrean... zeure burua babesteko eskubidea duzula. 245 00:20:53,320 --> 00:20:56,800 - Nire ahizpa zen, alproja zitala! - Nahikoa da! 246 00:20:56,800 --> 00:20:58,160 - Nahikoa ote? - Bai. 247 00:20:58,160 --> 00:21:00,800 Kontrakoa uste dut, inola ere ez da nahikoa. 248 00:21:02,720 --> 00:21:04,600 Ez duzu ulertzen, ezta? 249 00:21:05,360 --> 00:21:06,640 Joek jendea hiltzen zuen. 250 00:21:07,480 --> 00:21:08,800 Ez zen Claire soilik izan. 251 00:21:10,920 --> 00:21:12,000 Beste batzuk ere bai. 252 00:21:13,640 --> 00:21:16,520 Christopher Swainek Theo Morarena azaldu zidan. 253 00:21:16,520 --> 00:21:18,080 - Ama... - Ez dago frogarik. 254 00:21:18,080 --> 00:21:19,560 Eta Tommy Dark. 255 00:21:20,160 --> 00:21:22,000 Eta ez dezagun ahaztu... 256 00:21:23,040 --> 00:21:24,280 Joeren anaia. 257 00:21:26,720 --> 00:21:27,800 Andrew? 258 00:21:27,800 --> 00:21:29,200 Suizidatu egin zen. 259 00:21:29,200 --> 00:21:31,000 - Gezurra! - Ondo dakizu hori. 260 00:21:31,000 --> 00:21:34,400 Clairek horren berri izan zuen. Horregatik hil zuen Joek. 261 00:21:35,000 --> 00:21:37,920 Joek bere burua salbatzeko bultzatu zuen Andrew yatetik. 262 00:21:37,920 --> 00:21:39,480 Hori ez da egia! 263 00:21:39,480 --> 00:21:41,360 Gezurrak dira. Gezur ankerrak! 264 00:21:41,960 --> 00:21:43,760 Christopher Swainek esan zidan 265 00:21:43,760 --> 00:21:46,720 Andrewek ezin izan zuela Theoren heriotza jasan. 266 00:21:49,400 --> 00:21:51,000 Bere burua entregatu nahi zuen. 267 00:21:51,600 --> 00:21:54,880 Yatean aitortu zien hori besteei. Joek ez zuen onartu. 268 00:21:54,880 --> 00:21:58,000 Ergelkeria hutsa. Fikzioa. Andrewek salto egin zuen. 269 00:21:59,600 --> 00:22:02,400 Joek Andrew hil zuen, baita Claire ere. 270 00:22:04,320 --> 00:22:05,720 Zenbat gehiago, Judith? 271 00:22:08,960 --> 00:22:10,200 Hiltzaile bat hezi zenuen. 272 00:22:11,960 --> 00:22:13,520 Zu hiltzailearekin ezkondu zinen. 273 00:22:13,520 --> 00:22:15,160 Gero, hil egin zenuen. 274 00:22:16,040 --> 00:22:18,280 Odol hotzean egin zenion tiro, 275 00:22:18,280 --> 00:22:20,560 herrialde baztertu hartan egongo bazina bezala. 276 00:22:20,560 --> 00:22:21,760 - Onar ezazu. - Bai! 277 00:22:23,840 --> 00:22:25,080 Joe neuk hil nuen! 278 00:22:26,200 --> 00:22:28,160 Ahizpa hil zidan gizona hil nuen! 279 00:22:28,680 --> 00:22:31,760 Munstro hark ez zuen nire umea heziko. 280 00:22:32,640 --> 00:22:35,360 Tira, guztia desestaliko da orain, ezta? 281 00:22:36,280 --> 00:22:38,320 Hiru lekuko? 282 00:22:39,240 --> 00:22:42,680 Geratzen zaizun bizialdia kartzelan emango duzu. Hau poza! 283 00:22:42,680 --> 00:22:45,920 Tira, ondo dago. Badakizu beste zer desestaliko den? 284 00:22:46,440 --> 00:22:47,440 Zure gezurrak. 285 00:22:48,440 --> 00:22:51,120 Zure botika-probak. Eta, orduan, hau guztia... 286 00:22:52,560 --> 00:22:53,760 desagertu egingo da. 287 00:22:55,440 --> 00:22:56,520 Bukatu da, Judith. 288 00:22:58,040 --> 00:22:59,160 Inork ez dizu sinetsiko. 289 00:22:59,160 --> 00:23:02,800 Zaude ziur: mundu guztiak jakingo du egia. 290 00:23:04,440 --> 00:23:05,640 Zureak egin du. 291 00:23:07,840 --> 00:23:09,400 - Frogarik bai? - Gezurra dio. 292 00:23:09,400 --> 00:23:12,680 - Frogarik bai? - Diruak babesten zaituelakoan zaude. 293 00:23:13,560 --> 00:23:18,120 Diruak guztia ezerezten duela uste duzue. Etxe duzuen burbuila honetan, 294 00:23:18,120 --> 00:23:21,760 kriskitin egin, eta nahi duzuena lortzen duzue. 295 00:23:22,440 --> 00:23:26,280 Maya, justizia nahi duzu zure ahizparentzat. 296 00:23:27,080 --> 00:23:27,920 Bale ba. 297 00:23:29,200 --> 00:23:30,200 Lortu duzu. 298 00:23:30,200 --> 00:23:32,560 Joe hilda dago. Bukatu dira egitekoak. 299 00:23:32,560 --> 00:23:36,800 Ez duzu kartzelara joan nahi. Guk ez dugu eskandalurik gura. Beraz... 300 00:23:39,080 --> 00:23:42,280 zergatik ez dugu... akordio bat egiten? 301 00:23:44,280 --> 00:23:45,120 Akordio bat? 302 00:23:46,440 --> 00:23:47,920 Errua Joeri leporatuko diogu. 303 00:23:48,680 --> 00:23:52,000 Botika-probako arazoak Joeri egotziko dizkiogu, 304 00:23:53,040 --> 00:23:56,400 eta haren heriotza horiek zirela eta gertatu zela iradoki. 305 00:23:56,400 --> 00:23:57,480 Berriro hutsetik hasi. 306 00:23:58,240 --> 00:24:00,160 Inork ez du egia jakin beharrik. 307 00:24:03,080 --> 00:24:04,280 Eta agian, Maya... 308 00:24:05,440 --> 00:24:08,600 agian badaude nire ama izateko era zalantzan jartzen dudan uneak. 309 00:24:08,600 --> 00:24:12,400 Gainerakoak baino hobea izateko hezi nuen. Zalantzan jartzen dut hori. Baina... 310 00:24:13,840 --> 00:24:15,960 Joe joana da. Andrew ere bai. 311 00:24:18,080 --> 00:24:20,040 Ez ditzagun bizi gehiago hondatu. 312 00:24:21,920 --> 00:24:23,080 Ekarri Lily gogora. 313 00:24:25,840 --> 00:24:28,840 Honetarako soluzio logikoa da. Ez duzu uste? 314 00:24:38,200 --> 00:24:39,040 Ez. 315 00:24:41,680 --> 00:24:42,520 Beranduegi da. 316 00:24:45,200 --> 00:24:47,640 Arrazoi du. Beranduegi da tratuetarako. 317 00:24:47,640 --> 00:24:52,480 Gure etxean sartu da, anaia hil zigula onartu, eta herio-mehatxua egin digu. 318 00:24:53,000 --> 00:24:55,160 Entzun diozue. Arriskuan gaude. 319 00:24:58,000 --> 00:24:59,520 Nire anaia hil zenuen. 320 00:25:00,440 --> 00:25:03,400 - Ez zara ezer. - Gizon eskas eta patetikoa zara. 321 00:25:04,000 --> 00:25:06,440 Ez duzu tiro egiteko adorerik. Izutuegi zaude. 322 00:25:06,960 --> 00:25:07,960 Jaitsi pistola. 323 00:25:09,040 --> 00:25:09,880 Be-- 324 00:25:11,080 --> 00:25:13,560 Ai, ama! Zer egin duzu? 325 00:25:13,560 --> 00:25:15,360 Ai, ama! 326 00:25:16,160 --> 00:25:17,000 Amaitu da. 327 00:25:25,640 --> 00:25:26,640 Bai. 328 00:25:28,400 --> 00:25:32,200 Ai, ama! 329 00:25:47,680 --> 00:25:49,280 Zer zenerabilen buruan? 330 00:25:55,560 --> 00:25:57,920 Jainkoarren. 331 00:26:03,000 --> 00:26:04,000 Ene Jainkoa. 332 00:26:08,520 --> 00:26:09,360 Jainkoarren. 333 00:26:10,360 --> 00:26:12,840 Ez! 334 00:26:12,840 --> 00:26:17,160 Hilda dago! Ez! Hil egin dute! 335 00:26:17,160 --> 00:26:19,360 Mundu ostia guztiaren aurrean! 336 00:26:19,360 --> 00:26:21,120 COREY SALATIA ZUZENEAN 337 00:26:22,240 --> 00:26:23,080 Jode. 338 00:26:24,080 --> 00:26:27,040 - ZER IZAN DA HORI? - HILDA DAGO? DEITU POLIZIARI! 339 00:26:35,600 --> 00:26:38,400 SALATIAK BURKETTARREN BENETAKO IZAERA AGERTU DU 340 00:26:38,400 --> 00:26:42,480 Judith, Neil eta Caroline Burkett poliziak atxilotu ditu. 341 00:26:42,480 --> 00:26:44,880 Burkettarrek ez zekiten elkarrizketa-- 342 00:26:44,880 --> 00:26:47,440 Milioika lagunek ikusi zuten Neil Burkett, 343 00:26:47,440 --> 00:26:51,200 Burkett Global Enterprises-eko CEOa, 344 00:26:51,200 --> 00:26:53,240 Maya Sterni tiro egiten. 345 00:27:02,120 --> 00:27:03,640 Harekin... 346 00:27:04,160 --> 00:27:05,880 Harekin joan behar izan nuen. 347 00:27:06,800 --> 00:27:09,280 Ez nuen... Ez nuen bakarrik utzi behar izan. 348 00:27:11,280 --> 00:27:12,840 Ezagueraz egin du guztia. 349 00:27:14,240 --> 00:27:16,040 Nahita jarri du pistola hor. 350 00:27:18,160 --> 00:27:22,080 Kierce, Mayak dena antolatu du, ziur. 351 00:27:22,080 --> 00:27:25,280 Joe hil zuen, baita zibil horiek guztiak ere. 352 00:27:25,280 --> 00:27:29,880 Ondo zekien hau amaitzeko bide bakarra zegoela. 353 00:27:48,440 --> 00:27:52,160 HEMEZORTZI URTE GEROAGO 354 00:28:17,600 --> 00:28:20,880 Zuzen eta gero eskuinera. Han topatuko duzu E gela. 355 00:28:21,680 --> 00:28:22,520 Hepa. 356 00:28:23,040 --> 00:28:24,720 - Kaixo! - Orduan zu zara... 357 00:28:24,720 --> 00:28:27,120 Bai. Poz hartu dut harena entzunda. 358 00:28:27,120 --> 00:28:29,360 - Zu erabat... - Ezin harroago nago. 359 00:28:29,360 --> 00:28:30,400 - Bai. - Bai. 360 00:28:34,480 --> 00:28:37,120 - Itxura ona duzu. - Milesker. Zuk ere bai. 361 00:28:37,120 --> 00:28:39,240 Eta ez diot zuk lehenik esan duzulako soilik. 362 00:28:39,240 --> 00:28:41,320 - Benetan, itxura ona duzu. - Bai. 363 00:28:41,800 --> 00:28:44,360 - Zer moduz zure mutila? - Gizona da orain. 364 00:28:44,360 --> 00:28:45,800 - Ni baino altuagoa eta... - Zer? 365 00:28:45,800 --> 00:28:48,040 Bai. Klixe guztiak egia dira. 366 00:28:48,040 --> 00:28:50,120 Denbora... hegan doa, ezta? 367 00:28:50,120 --> 00:28:51,920 Hala da, bai. 368 00:28:51,920 --> 00:28:53,240 Eta zure biak, zer? 369 00:28:54,040 --> 00:28:58,400 Biak ondo. Abbyk berak bi ume dauzka orain. Lily ikustera datoz gero. 370 00:28:59,400 --> 00:29:03,160 Ona da, Eddie, zu haren alboan egon izana. 371 00:29:03,160 --> 00:29:05,160 - Lilyren ondoan. - O. 372 00:29:05,160 --> 00:29:08,840 Ez, pribilegioa izan da Lily hazten ikustea. Bera... 373 00:29:10,200 --> 00:29:11,720 Bai, ama bezalakoxea da. 374 00:29:14,360 --> 00:29:15,240 Indartsua. 375 00:29:15,840 --> 00:29:16,680 Ez, agintzailea. 376 00:29:20,120 --> 00:29:21,840 Duela eternitate bat 377 00:29:22,720 --> 00:29:24,640 gertatu zela ematen du, eta... 378 00:29:25,960 --> 00:29:28,520 - Eta, halere... - Atzo gertatu zela dirudi. 379 00:29:31,360 --> 00:29:33,480 EDDIE MAITEA 380 00:29:38,640 --> 00:29:41,960 IZAN ZAITEZ LILYREN ALBOAN ETA BERE BIZITZAREN ZATI 381 00:29:48,760 --> 00:29:49,600 Bai. 382 00:29:52,160 --> 00:29:53,000 Tira. 383 00:29:59,200 --> 00:30:01,680 Kartzelara baldin banoa, ondo da. 384 00:30:02,840 --> 00:30:06,240 Baina munduari erakutsi nahi diot kabroi horiek egindakoa. 385 00:30:07,520 --> 00:30:09,440 Beren izaera desestali nahi dut. 386 00:30:14,040 --> 00:30:16,320 Zerbait kontatu behar dizut. 387 00:30:17,800 --> 00:30:19,520 Zerbait gertatu zait. Zera... 388 00:30:21,880 --> 00:30:24,440 Hiltzen ari nintzelakoan nengoen. Alditxarrak neuzkan 389 00:30:26,240 --> 00:30:27,600 eta probak egin nituen. 390 00:30:29,760 --> 00:30:32,600 Kezkatuta... zeuden agian... 391 00:30:33,840 --> 00:30:35,640 arazo neurologikoak nituelako. 392 00:30:40,240 --> 00:30:41,640 Baina haien medikazioa zen. 393 00:30:43,120 --> 00:30:44,560 Burkettarren medikazioa. 394 00:30:45,360 --> 00:30:46,720 Alditxarrak eta... 395 00:30:48,520 --> 00:30:51,560 haluzinazioak. Hain txarrak ziren, ezen... 396 00:30:52,520 --> 00:30:54,440 zubi baten ertzera joan bainintzen eta... 397 00:30:56,760 --> 00:30:57,800 ia-ia... 398 00:31:08,720 --> 00:31:09,920 Eta denbora guztian... 399 00:31:11,400 --> 00:31:13,320 kabroi horiek dena estaltzen ziharduten. 400 00:31:17,560 --> 00:31:18,400 Bai. 401 00:31:20,560 --> 00:31:21,720 Zaude lasai. 402 00:31:22,320 --> 00:31:25,000 Aizu, begira. 403 00:31:28,680 --> 00:31:29,520 Lagunduko dizut. 404 00:31:34,800 --> 00:31:35,640 Ondo zaude? 405 00:31:36,320 --> 00:31:37,960 - Mila esker. - Bai. 406 00:31:42,760 --> 00:31:43,880 Hara nor datorren! 407 00:31:43,880 --> 00:31:45,280 - Milesker. - Kierce! 408 00:31:45,280 --> 00:31:46,720 - Aupa! - Kaixo! 409 00:31:46,720 --> 00:31:48,120 - Bai. - Hau poza! 410 00:31:48,120 --> 00:31:50,400 - Hau poza, bai. Zorionak! - Milesker. 411 00:31:51,000 --> 00:31:52,840 Ai, Lily, hara zure neska. 412 00:31:53,560 --> 00:31:55,040 Ai, ama. 413 00:31:55,040 --> 00:31:57,160 E? Ederra da. 414 00:31:57,640 --> 00:32:00,360 - Besoetan hartu nahi duzu? - Ez. Nik ez. 415 00:32:00,960 --> 00:32:03,200 - Eroriko litzaidake. - Ez kezkatu. 416 00:32:03,200 --> 00:32:04,360 Konforme. Tira ba. 417 00:32:05,040 --> 00:32:07,880 - Aspaldian ez dut hau egin. - Ene neska zintzoa. 418 00:32:07,880 --> 00:32:09,920 Oratu dizut, bai. 419 00:32:17,920 --> 00:32:19,120 Hau aurpegitxoa. 420 00:32:24,080 --> 00:32:24,920 Kaixo, ume. 421 00:32:26,960 --> 00:32:29,320 - Erabaki duzue izena? - Bai. 422 00:32:30,520 --> 00:32:31,680 Maya deituko da. 423 00:32:45,360 --> 00:32:46,200 Kaixo, Maya. 424 00:33:45,800 --> 00:33:49,720 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte