1 00:00:06,006 --> 00:00:07,633 AURREKO ATALETAN 2 00:00:08,384 --> 00:00:12,555 Buruan tiro egin didazu! 3 00:00:14,807 --> 00:00:17,768 Bai, gora! Primeran. Orain, goazen. 4 00:00:17,768 --> 00:00:20,563 Kate Cha... borrokalari adoretsua zen. 5 00:00:20,563 --> 00:00:22,898 Betikoa al naiz, William? 6 00:00:22,898 --> 00:00:25,401 Nola da posible Lurrean unetxo bat egonda 7 00:00:25,401 --> 00:00:29,071 traidore ahul sentibera bilakatzea? 8 00:00:29,071 --> 00:00:33,075 Marken anaia da, beraz, nire familia ere bada. 9 00:00:33,075 --> 00:00:35,244 Zuretzat egingo dut lan, Grayson andrea. 10 00:00:35,244 --> 00:00:37,329 Ez zenuen kalterik garunean. 11 00:00:37,329 --> 00:00:39,081 Baina gainerakoan bai. 12 00:00:39,081 --> 00:00:40,666 Aldatu egin naiz. 13 00:00:40,666 --> 00:00:43,210 - Berdina egin dezaket... - Ez. 14 00:00:43,210 --> 00:00:45,045 - Huts egin diot. - Huts egin diot. 15 00:00:45,045 --> 00:00:47,506 Liburuotan esaten dena egia da. 16 00:00:47,506 --> 00:00:50,885 Aspaldiko lagun bat ikustera etorri naiz. 17 00:00:53,596 --> 00:00:58,058 Belaunikatu Gromen aurrean! 18 00:01:02,980 --> 00:01:06,484 Muturreko bat eman ordez, argazki bat eskatu behar zenioke 19 00:01:06,484 --> 00:01:10,863 hurrengo gaizkile estralurtar edo zientzialari eroari, 20 00:01:10,863 --> 00:01:12,031 zaletzat har zaitzan. 21 00:01:12,990 --> 00:01:15,075 Batzuekin ondo atera daiteke. 22 00:01:17,620 --> 00:01:21,040 Bueno, hori... Halako piurak daramatzat? 23 00:01:21,040 --> 00:01:22,833 Hori ez da bitxiena... 24 00:01:29,340 --> 00:01:32,092 Kontuz, gaizkile, gu gara... 25 00:01:32,092 --> 00:01:38,182 {\an8}GARAIEZIN 26 00:01:42,144 --> 00:01:43,771 Hemen geratu nahi dut bizitzen. 27 00:01:43,771 --> 00:01:46,106 Kanpadenda bat jarri dezakegu 28 00:01:46,106 --> 00:01:48,526 eta hot dog eta natxoz elikatu. 29 00:01:48,526 --> 00:01:52,905 Komiki gaindosi batek jota hilko zinateke hiru ordura. 30 00:01:52,905 --> 00:01:54,990 Baina zoriontsu hilko nintzateke. 31 00:01:56,492 --> 00:01:58,577 Liburu horien bila ibili naiz! 32 00:01:58,577 --> 00:02:00,955 Ezin duzu dena erosi, Mark Grayson. 33 00:02:01,580 --> 00:02:02,581 Nola ezetz? 34 00:02:10,297 --> 00:02:11,131 Ondo zaude? 35 00:02:12,007 --> 00:02:13,342 Bai, ondo nago. 36 00:02:13,342 --> 00:02:14,885 Benetan? 37 00:02:14,885 --> 00:02:15,970 Ondo nago. 38 00:02:16,554 --> 00:02:18,806 Ez dugu zertan egun osoa hemen eman. 39 00:02:18,806 --> 00:02:20,808 Gustuko duzun zerbait egin dezakegu. 40 00:02:20,808 --> 00:02:23,269 Zergatik uste duzu hau ez dudala gustuko? 41 00:02:23,269 --> 00:02:24,186 Bai. 42 00:02:24,186 --> 00:02:25,104 Ados. 43 00:02:25,104 --> 00:02:28,732 Esan nahi nuena da, agian zuk baino gustukoago dudala nik. 44 00:02:28,732 --> 00:02:30,568 Gutxi egoten gara elkarrekin, 45 00:02:30,568 --> 00:02:34,238 eta zuk gogoko dituzun gauzak ere egin nahi ditut. 46 00:02:34,238 --> 00:02:36,490 Ez banago gustura, esango dizut. 47 00:02:37,157 --> 00:02:38,659 Ongi da, barkatu. 48 00:02:38,659 --> 00:02:41,203 Ez kezkatu. Egon gaitezen elkarrekin. 49 00:02:42,162 --> 00:02:44,123 Ez dit axola zer egiten dugun, 50 00:02:44,123 --> 00:02:48,377 eta, jakin dezazun, ziurrenik zuk baino komiki gehiago irakurtzen ditut, 51 00:02:48,377 --> 00:02:50,796 oso lanpetuta baitzaude mundua babesten. 52 00:02:51,922 --> 00:02:53,340 Ziurrenik hala da. 53 00:02:55,426 --> 00:02:56,427 Egon. 54 00:02:56,427 --> 00:02:58,053 Ilaran gaude? 55 00:03:01,140 --> 00:03:03,434 Filip Schaff sinatzera etorri da. 56 00:03:03,434 --> 00:03:04,351 TXAKUR ESPIRITISTA 57 00:03:04,351 --> 00:03:07,438 Elkarrekin egotea da garrantzitsuena, ezta? 58 00:03:08,939 --> 00:03:10,774 FILIP SCHAFF TXAKUR ESPIRITISTAREN SORTZAILEA 59 00:03:11,567 --> 00:03:12,443 Filip Schaff. 60 00:03:12,443 --> 00:03:15,112 Ene bada! Zale amorratua naiz! 61 00:03:15,112 --> 00:03:17,948 - Bihotzez eskertzen dizut. - Galdera bat daukat. 62 00:03:17,948 --> 00:03:20,242 Noiz aterako da denboraldi berria? 63 00:03:20,242 --> 00:03:21,493 Telesailarena? 64 00:03:21,493 --> 00:03:22,995 Ziurrenik urtebete barru. 65 00:03:22,995 --> 00:03:27,041 Barkatu. Animazioak luze ematen du. 66 00:03:27,041 --> 00:03:30,377 Sekulako lana izango da borroka eszenak egitea. 67 00:03:30,377 --> 00:03:33,589 Bai, luze jotzen dute, baina baditugu trikimailuak 68 00:03:33,589 --> 00:03:34,840 lana arintzeko. 69 00:03:34,840 --> 00:03:37,051 Batzuetan ez da hizlariaren ahoa ikusten 70 00:03:37,051 --> 00:03:40,137 ezpainak mugitzen ikus ez daitezen. 71 00:03:40,137 --> 00:03:42,640 Hara, ez naiz inoiz ohartu. 72 00:03:42,640 --> 00:03:44,850 Eta pertsonaia hitz egiten ari dela 73 00:03:44,850 --> 00:03:46,894 bizkarreko planoak horretarako dira. 74 00:03:46,894 --> 00:03:50,147 Beste batzuetan, plano orokor bat jartzen dugu. 75 00:03:50,147 --> 00:03:52,608 Animatua dirudi, eta hain urrun dagoenez, 76 00:03:52,608 --> 00:03:55,235 ez da nabaritzen dena geldi dagoela. 77 00:03:55,235 --> 00:03:59,156 Eszena hauetan animazio gutxi dagoenez, 78 00:03:59,156 --> 00:04:01,575 marrazki politagoak egin ditzakegu. 79 00:04:01,575 --> 00:04:03,869 Baina batzuetan, artistak burua galtzen du 80 00:04:03,869 --> 00:04:06,163 eta telesail guztiz desberdina dirudi. 81 00:04:06,163 --> 00:04:08,499 Sinestezina da inor ohartu gabe egin daitekeena. 82 00:04:08,499 --> 00:04:10,501 Milesker etortzeagatik! 83 00:04:10,501 --> 00:04:11,710 Eskerrik asko zuri! 84 00:04:11,710 --> 00:04:14,213 Bigarren denboraldia arretaz ikusiko dut. 85 00:04:14,213 --> 00:04:16,507 Tipo itzela da. 86 00:04:17,174 --> 00:04:19,009 Nora joan nahi duzu orain? 87 00:04:19,009 --> 00:04:21,345 Ez dakit, artisten aretoak itxura ona du. 88 00:04:22,137 --> 00:04:24,223 Eman segundo bat. 89 00:04:25,683 --> 00:04:27,393 Kaixo, Eve. Zer moduz? 90 00:04:27,393 --> 00:04:32,356 Mark, Rexek ihes egin du MDA ospitaletik eta misio batean abiatu da bera bakarrik. 91 00:04:32,356 --> 00:04:35,401 Ezin naiz berarekin harremanetan jarri eta kezkatuta nago. 92 00:04:35,401 --> 00:04:38,487 Ni ezin naiz joan, kontu bat daukat esku artean. 93 00:04:40,489 --> 00:04:43,867 Bueno, nola ez. Esan non dagoen. 94 00:04:45,285 --> 00:04:48,122 Comic-Conean utziko nauzu? 95 00:04:49,915 --> 00:04:51,208 Rex arazotan omen dago. 96 00:04:51,208 --> 00:04:53,919 - Baina agian... - Ez, lasai. Zoaz. 97 00:04:53,919 --> 00:04:55,504 Gero hitz egingo dugu. 98 00:04:57,381 --> 00:05:01,010 Milesker ez haserretzeagatik. Onena zara. Maite zaitut. Agur! 99 00:05:02,219 --> 00:05:06,640 Belaunikatu zaitezte Gromen aurrean! 100 00:05:06,640 --> 00:05:08,726 WALKERTON HONDAKIN NUKLEARREN BILTEGIA 101 00:05:16,650 --> 00:05:19,653 Ez, mesedez. Tira! 102 00:05:22,197 --> 00:05:25,284 Hamaika aldiz egin duzu eta beti irabazi duzu. 103 00:05:25,284 --> 00:05:27,536 Bala batek buruan jota ere ez zara hil. 104 00:05:28,120 --> 00:05:31,248 Eta tipo hau? Hutsaren hurrengoa da. 105 00:05:31,248 --> 00:05:33,125 Ohikoa baino ez... 106 00:05:35,711 --> 00:05:40,674 Garrodun munstro izugarri bat? 107 00:05:40,674 --> 00:05:41,759 Primeran. 108 00:05:42,843 --> 00:05:43,844 Kaka. 109 00:05:43,844 --> 00:05:45,429 Kaka zaharra! 110 00:05:47,181 --> 00:05:49,349 Hau da egingo duzuna, Rex. 111 00:05:49,349 --> 00:05:52,728 Hor sartuko zara, garro denak errotik atera, 112 00:05:52,728 --> 00:05:56,106 eta ipurtzuloetatik sartuko dizkiozu, dituenak dituela, 113 00:05:56,106 --> 00:05:59,985 eta "Tontoloen planetara" bidaliko duzu atzera 114 00:05:59,985 --> 00:06:01,904 edo bost axola zein planetara, 115 00:06:01,904 --> 00:06:06,658 Rex Splode zarelako, eta hori egiten duzulako. 116 00:06:08,243 --> 00:06:09,578 Aurrera. 117 00:06:22,007 --> 00:06:26,637 Hautsa ez nahikoa Octoboss garaitzeko. 118 00:06:26,637 --> 00:06:29,348 Zaude, zer? 119 00:06:29,348 --> 00:06:31,809 Entzun hitzak! 120 00:06:31,809 --> 00:06:34,978 Orain min zuri hemen! 121 00:06:40,317 --> 00:06:43,695 Ene bada. Zergatik ez duzu lelokeriarik esan lehenago? 122 00:06:45,989 --> 00:06:48,325 Zure kideek zuk bezala hitz egiten dute? 123 00:06:52,955 --> 00:06:56,667 Octoboss denbora luze ikasten zure hizkuntza! 124 00:06:56,667 --> 00:06:59,920 Barkatu hitzak ez ondo! 125 00:07:05,134 --> 00:07:08,929 Ziur oso lanpetuta zaudela eta eskertzen dizut 126 00:07:08,929 --> 00:07:12,015 nire hizkuntza nolabait ikasten eman duzun denbora, 127 00:07:12,015 --> 00:07:15,060 baina jipoi ederra emango dizut hala ere. 128 00:07:32,911 --> 00:07:36,790 Nork jipoitu nor? 129 00:07:40,711 --> 00:07:41,712 Kaka! 130 00:07:52,931 --> 00:07:53,765 Rex. 131 00:07:54,349 --> 00:07:55,350 Ondo zaude? 132 00:07:56,310 --> 00:07:57,311 Ondo nago. 133 00:07:57,311 --> 00:07:58,312 Geldiarazi horiek. 134 00:07:58,312 --> 00:07:59,813 Utzi Davy Jones nire esku. 135 00:08:03,025 --> 00:08:04,151 Ziur zaude? 136 00:08:04,651 --> 00:08:06,153 Nahiko handia da. 137 00:08:06,153 --> 00:08:07,070 Mesedez. 138 00:08:07,070 --> 00:08:08,488 Behar dut. 139 00:08:39,311 --> 00:08:41,605 Hurrengoan hasi horrekin. 140 00:08:45,984 --> 00:08:47,527 Dena garbi, bidali soldaduak. 141 00:08:48,487 --> 00:08:49,655 Milesker, lagun. 142 00:08:50,656 --> 00:08:52,491 Horren ostean... 143 00:08:54,284 --> 00:08:58,497 berriz ere sasoian jartzea behar nuen. 144 00:08:59,706 --> 00:09:02,709 Beste aukera zen dena utzi eta taberna irekitzea. 145 00:09:04,836 --> 00:09:06,838 Zaude, zergatik ez dut hori egiten? 146 00:09:07,714 --> 00:09:08,715 Hemen gaude. 147 00:09:10,384 --> 00:09:14,263 Bai, ni ere hala sentitu nintzen aitarenaren ostean... 148 00:09:15,889 --> 00:09:17,224 Jakina. 149 00:09:17,849 --> 00:09:21,436 Jende gutxi da gai zuk jasan duzuna gainditzeko. 150 00:09:22,020 --> 00:09:25,399 Areago, ez dakit inork gainditu dezakeen zuk jasan duzuna. 151 00:09:26,483 --> 00:09:30,279 Gainera, harrigarria da hortz berriak atera izana. 152 00:09:30,988 --> 00:09:33,573 Alajaina! Nik ere superbotere hori nahi dut. 153 00:09:33,573 --> 00:09:36,326 Hockey jokalari kaskar bat dirudit. 154 00:09:38,161 --> 00:09:39,579 Zer moduz zaude Amberrekin? 155 00:09:40,122 --> 00:09:42,416 Konpondu duzue arazoa? 156 00:09:42,416 --> 00:09:43,500 Egia esateko, ez. 157 00:09:44,084 --> 00:09:46,962 Ezin naiz berarekin atera eragozpenik gabe. 158 00:09:46,962 --> 00:09:49,089 Comic-Conean utzi dut hona etortzeko. 159 00:09:49,089 --> 00:09:52,759 Zorretan nago, beraz, egin dezagun gauza bat. 160 00:09:52,759 --> 00:09:57,848 Aukeratu egun bat, eta arazorik bada, Zaindariak eta ni arduratuko gara. 161 00:09:58,974 --> 00:10:01,268 Eta badakizu zer? Cecil izorra dadila. 162 00:10:01,268 --> 00:10:03,603 Ez dakit hori egin dezakegun. 163 00:10:04,271 --> 00:10:05,647 Motel, fidatu nitaz. 164 00:10:06,148 --> 00:10:08,066 Pasa dugun guztia pasata ere, 165 00:10:08,066 --> 00:10:12,029 planetako superheroi talderik onena gara. 166 00:10:12,946 --> 00:10:14,614 Sasikumea! 167 00:10:30,589 --> 00:10:32,007 Lasaitu. 168 00:10:32,007 --> 00:10:34,176 Lasaitu zu. Hau ergelkeria bat da. 169 00:10:34,176 --> 00:10:35,677 Ez gehiegikeriarik egin. 170 00:10:35,677 --> 00:10:39,306 Sistemak zure pentsamendua interpretatzen du... 171 00:10:39,890 --> 00:10:40,932 Hori da! 172 00:10:40,932 --> 00:10:43,018 Orain, berrezarri eta... 173 00:10:44,811 --> 00:10:46,229 berriz hasi gaitezke. 174 00:10:46,229 --> 00:10:50,025 - Drone horiek nahiko garestiak... - Ez! 175 00:10:50,025 --> 00:10:51,401 Ez dut berriz egin nahi. 176 00:10:51,401 --> 00:10:52,986 Ez dut horrela borrokatuko. 177 00:10:52,986 --> 00:10:54,196 Alferrik da! 178 00:10:54,196 --> 00:10:58,658 Eta ez dut garunean txip bat sartuko hobeto borrokatzeko. 179 00:10:58,658 --> 00:11:00,952 Oso ebakuntza erraza da. 180 00:11:00,952 --> 00:11:02,537 Amanda, zaude. 181 00:11:02,537 --> 00:11:05,999 Honekin, ez zenuke berriz munstro bilakatu beharko. 182 00:11:05,999 --> 00:11:08,960 Ez zinateke gehiago gaztetuko. 183 00:11:11,004 --> 00:11:12,297 Konpondu zaitzaket. 184 00:11:13,632 --> 00:11:15,675 Madarikatuta nago, ez matxuratuta. 185 00:11:15,675 --> 00:11:17,344 Ez dizut laguntzarik eskatu. 186 00:11:21,473 --> 00:11:22,724 Zer moduz dago Rae? 187 00:11:22,724 --> 00:11:26,061 Oraindik ZIUan dago, baina guk uste baino gogorragoa da. 188 00:11:26,645 --> 00:11:27,479 Osatuko da. 189 00:11:29,189 --> 00:11:31,817 - Zer? - Toki hau. 190 00:11:31,817 --> 00:11:33,276 Zer du? 191 00:11:33,276 --> 00:11:35,112 Onenak garela suposatzen da. 192 00:11:35,112 --> 00:11:36,822 Munduko superheroi onenak. 193 00:11:36,822 --> 00:11:38,448 Eta? 194 00:11:38,448 --> 00:11:39,533 Adarra jotzen? 195 00:11:40,283 --> 00:11:42,077 Azter dezagun egoera. 196 00:11:42,536 --> 00:11:44,704 Tipo hori jenio bat omen da, 197 00:11:44,704 --> 00:11:48,333 baina bere ideiarik onena beste gorputz bat eraikitzea izan da 198 00:11:48,333 --> 00:11:52,337 lankide bati lapurtutako DNA erabiliz, beste lankide batekin ateratzeko 199 00:11:52,337 --> 00:11:54,506 hark ezer nahi ez badu ere. 200 00:11:55,173 --> 00:11:58,760 Neska berbera gaztetu egiten da botereak erabiltzean, 201 00:11:58,760 --> 00:12:02,431 eta ez zaio axola laster ahia jan behar badu ere. 202 00:12:03,098 --> 00:12:06,518 Gure nagusia agure zahar bat da! 203 00:12:06,518 --> 00:12:10,689 Eta bere nagusiak estatubatuar zuriak salbatzeko sakrifikatuko gintuzke. 204 00:12:11,815 --> 00:12:13,358 Hezurrak hautsi dituen neska 205 00:12:13,358 --> 00:12:15,569 gaizkilea barrutik leherrarazi nahian, 206 00:12:16,653 --> 00:12:18,196 a zer nolako burutazioa. 207 00:12:19,156 --> 00:12:22,200 Eta bolada txarra daraman piromanoa, 208 00:12:22,200 --> 00:12:24,494 bala batek garun erdia kendu eta gero. 209 00:12:25,162 --> 00:12:27,747 Eta azkenik, Shapesmith delako hori. 210 00:12:29,082 --> 00:12:30,917 Ez nauzu aipatu. 211 00:12:31,710 --> 00:12:33,628 Hasteko, burusoila zara. 212 00:12:33,628 --> 00:12:35,630 Ilea zen Samsonen gakoa. 213 00:12:35,630 --> 00:12:39,217 Bigarrenik, planetako superheroi onenak garela uste baduzu, 214 00:12:39,217 --> 00:12:42,137 ileak ez du zerikusirik zure iritziarekin. 215 00:12:42,137 --> 00:12:45,265 Lehen ez nintzen burusoila, baina zuzen zaude. 216 00:12:45,265 --> 00:12:47,976 Ez gara munduko superheroi onenak. 217 00:12:47,976 --> 00:12:49,436 Familia bat gara. 218 00:12:49,436 --> 00:12:50,520 Ziur zaude? 219 00:12:50,520 --> 00:12:54,024 Eta familia denak bezala, denok gaude burutik jota, nolabait. 220 00:12:54,024 --> 00:12:55,484 Zu egongo zara jota. 221 00:12:55,484 --> 00:12:57,569 Baina ordua iristean, hautsezinak gara. 222 00:12:57,569 --> 00:13:00,071 Horregatik gara onenak. 223 00:13:00,655 --> 00:13:02,949 Berria zara eta ez duzu ulertzen. 224 00:13:02,949 --> 00:13:04,034 Zer? Ez! 225 00:13:05,535 --> 00:13:08,955 Familia bat bagara, ama eta aita dibortziatzen ari dira. 226 00:13:11,291 --> 00:13:13,001 Eskaera baztertua. 227 00:13:13,001 --> 00:13:14,878 Ez zen eskaera bat. 228 00:13:14,878 --> 00:13:17,797 Dagoeneko bi kide falta zaizkigu, eta utzi nahi duzu? 229 00:13:17,797 --> 00:13:19,090 Inolaz ere ez. 230 00:13:20,717 --> 00:13:22,552 Katerengatik bada, ulertzen dut. 231 00:13:22,552 --> 00:13:24,304 Ez dut segurtasunik, Cecil. 232 00:13:25,847 --> 00:13:26,848 Ezegonkor nago. 233 00:13:27,557 --> 00:13:28,934 Arriskutsua naiz horrela. 234 00:13:29,309 --> 00:13:33,021 Gure planeta salbatu berri duzu Marteko eraso batengandik. 235 00:13:33,021 --> 00:13:34,814 Nire erruz galdu dugu ia! 236 00:13:34,814 --> 00:13:36,942 Ez naizelako Garaiezinez fidatu. 237 00:13:36,942 --> 00:13:38,360 Eta planeten arteko gerra 238 00:13:38,360 --> 00:13:41,154 hasi dut ia, begi bakarreko bere lagunarekin! 239 00:13:44,157 --> 00:13:45,575 Lur jota nengoen, Cecil. 240 00:13:46,952 --> 00:13:49,246 Kate hil zenetik, askoz okerrago nago. 241 00:13:51,581 --> 00:13:53,375 Ez dizut joaten utziko. 242 00:13:53,375 --> 00:13:55,335 Hartu ezazu atseden bat. 243 00:13:55,335 --> 00:13:58,046 Aurrekoan aipatu nizkizun oporrak. Ados? 244 00:14:01,258 --> 00:14:02,509 Nora zoaz? 245 00:14:03,301 --> 00:14:04,302 Etxera. 246 00:14:08,306 --> 00:14:09,599 Rudy, zatoz hona! 247 00:14:12,561 --> 00:14:13,395 Bai, jauna? 248 00:14:13,395 --> 00:14:15,689 Zure postu zaharra libre geratu da. 249 00:14:25,031 --> 00:14:26,783 Ongi etorri. 250 00:14:29,119 --> 00:14:31,454 Bukatu zela uste zenuen? 251 00:14:31,454 --> 00:14:33,415 Hasi baino ez gara egin. 252 00:14:34,583 --> 00:14:36,334 Lan asko dugu. 253 00:14:39,671 --> 00:14:44,175 Heroiren bat zu salbatzera etortzeko itxaropena izango duzu. 254 00:14:44,884 --> 00:14:45,719 Ikus dezagun. 255 00:14:46,469 --> 00:14:51,141 Dirudienez, zu, ni eta zientzia baino ez gaude hemen. 256 00:14:52,726 --> 00:14:54,394 Hasi gaitezen. 257 00:15:03,111 --> 00:15:05,113 Lasai. Zurekin nago. 258 00:15:05,113 --> 00:15:06,197 Zurekin nago. 259 00:15:07,907 --> 00:15:09,659 Amets bat baino ez da izan. 260 00:15:09,659 --> 00:15:10,744 Ez zen benetakoa. 261 00:15:11,745 --> 00:15:13,371 Benetakoa zen, William. 262 00:15:14,039 --> 00:15:15,040 Gertatu zen. 263 00:15:15,457 --> 00:15:17,208 - Badakit, baina... - Ez dakizu. 264 00:15:18,543 --> 00:15:20,629 Ez dakizu, ez daki inork. 265 00:15:22,088 --> 00:15:25,842 Begiak ixten ditudanean, Sinclairren aurpegia ikusten dut. 266 00:15:26,718 --> 00:15:29,387 Psikologoak esan zuen denbora beharko duzula... 267 00:15:29,387 --> 00:15:31,097 Ez dut honetara ohitu nahi. 268 00:15:32,515 --> 00:15:34,225 Ez dakit zer den okerrago. 269 00:15:34,225 --> 00:15:38,938 D. A. Sinclairrek nire zatiak kentzea, edo doktoreek berreraikitzea. 270 00:15:44,027 --> 00:15:46,571 Ez, Donald, ezin duzu dimititu. 271 00:15:46,571 --> 00:15:48,615 Jesus, zer bota diote gaur urari? 272 00:15:48,615 --> 00:15:53,370 Berreraiki ninduzun, gezurra esan eta nire agentzia kendu zenidan. 273 00:15:53,370 --> 00:15:55,080 Bestela, hilda zeundeke. 274 00:15:55,080 --> 00:15:57,082 Onartezina da, jauna. 275 00:15:57,082 --> 00:15:59,459 Ezin dut zuretzat lanean jarraitu. 276 00:15:59,459 --> 00:16:00,752 Ez dakit nor... 277 00:16:01,628 --> 00:16:03,171 edo zer naizen. 278 00:16:03,171 --> 00:16:05,298 Zu zeu zara, Donald. Eta kito. 279 00:16:05,298 --> 00:16:06,758 Nola izango naiz ni? 280 00:16:06,758 --> 00:16:08,593 Oroimena ezabatu didazu. 281 00:16:09,719 --> 00:16:11,262 Hori ez nuen nik erabaki. 282 00:16:13,181 --> 00:16:14,182 Orduan nork? 283 00:16:16,017 --> 00:16:17,018 Eseri. 284 00:16:17,811 --> 00:16:19,062 Hau ikusita daukat... 285 00:16:19,062 --> 00:16:20,146 Eseri. 286 00:16:23,525 --> 00:16:25,485 Tori. Baimen osoa. 287 00:16:25,485 --> 00:16:28,154 Ez zuk ezagutzen zenuen pasahitz hori. 288 00:16:30,240 --> 00:16:31,866 Gogoratu, zuk eskatu duzu. 289 00:16:40,792 --> 00:16:42,544 Azkar! 290 00:16:57,809 --> 00:17:01,020 Apur bat gehiago. Itxaron hemen. Oraintxe nator. 291 00:17:10,905 --> 00:17:11,906 Jainko maitea. 292 00:17:18,329 --> 00:17:21,332 Borroka baten aurretik ere horren urduri jartzen zara? 293 00:17:22,000 --> 00:17:25,336 Ez, baina Seismic doktoreak ezin nau kaleratu. 294 00:17:26,463 --> 00:17:28,381 Elkarrekin egon behar dugu hemen. 295 00:17:30,091 --> 00:17:31,217 Maitagarria zara. 296 00:17:31,217 --> 00:17:32,552 Entseatu dugu hau. 297 00:17:32,552 --> 00:17:34,345 Familia larrialdi bat izan duzu. 298 00:17:34,345 --> 00:17:35,847 Hori esan besterik ez duzu. 299 00:17:36,639 --> 00:17:38,057 Eta ez badu sinesten? 300 00:17:38,057 --> 00:17:39,642 Pentsatuko dugu zer egin. 301 00:17:39,642 --> 00:17:40,643 Elkarrekin. 302 00:17:40,643 --> 00:17:41,770 Grayson jauna? 303 00:17:41,770 --> 00:17:43,480 Dekanoa zure zain dago. 304 00:17:52,530 --> 00:17:54,741 DEKANOA 305 00:17:54,741 --> 00:17:58,870 Jauna, familia larrialdi bat izan dut, baina itzuli naiz eta hitzematen... 306 00:17:58,870 --> 00:18:02,832 Zure familia larrialdiaren berri dut, Grayson jauna. 307 00:18:03,416 --> 00:18:04,834 Winslow zuzendaria? 308 00:18:04,834 --> 00:18:07,128 Winslow dekanoa naiz orain, Mark. 309 00:18:07,128 --> 00:18:10,465 Ez nekien postuz aldatu zenuenik. 310 00:18:10,465 --> 00:18:13,843 Ez dituzu Hileko Unibertsitate Berriak irakurtzen, antza. 311 00:18:14,552 --> 00:18:15,553 Nik... 312 00:18:16,387 --> 00:18:17,388 Eseri. 313 00:18:22,977 --> 00:18:27,607 Ez dakit zer den baxuagoa, zure nota edo eskolan egon zaren egun kopurua. 314 00:18:27,607 --> 00:18:29,901 Ia seihileko osoa galdu duzu. 315 00:18:31,069 --> 00:18:33,071 Ez zen nire asmoa, jauna. 316 00:18:33,071 --> 00:18:36,783 Beste edozein dekanok kalera botako zintuen. 317 00:18:38,034 --> 00:18:39,828 Baina badakit zure aitarena. 318 00:18:40,411 --> 00:18:43,998 Bera hil zenetik gogorra izango zen aurrera egitea. 319 00:18:43,998 --> 00:18:46,543 - Jauna. - Baina aukeratu beharra duzu, Mark. 320 00:18:46,543 --> 00:18:49,254 Unibertsitatea aukeratuz gero, gogor saiatu. 321 00:18:50,046 --> 00:18:53,132 Bestela, egin zure bidea beste nonbait. 322 00:18:54,551 --> 00:18:56,553 Baina hartu erabakia. 323 00:18:58,263 --> 00:18:59,973 Unibertsitatean egon nahi dut. 324 00:19:01,224 --> 00:19:02,851 Ez dakit egia den. 325 00:19:04,269 --> 00:19:06,688 Baina hilabete emango dizut froga dezazun. 326 00:19:11,442 --> 00:19:14,320 Nik erabaki nuen oroimena ezabatzea? 327 00:19:14,904 --> 00:19:17,240 Inork ezin du hainbeste trauma jasan. 328 00:19:17,240 --> 00:19:19,325 Oztopatuko zintuela uste zenuen, 329 00:19:19,325 --> 00:19:23,413 zure lana egitea eragotziko zizula, eta zalantzati egongo zinela. 330 00:19:24,122 --> 00:19:25,123 Erabakia zurea da. 331 00:19:25,748 --> 00:19:27,041 Beti izan da zurea. 332 00:19:30,086 --> 00:19:31,087 Egin ezazu. 333 00:19:31,087 --> 00:19:32,255 Taldeari esango diot. 334 00:19:35,717 --> 00:19:37,302 Hamalau eskaintza! 335 00:19:37,302 --> 00:19:41,389 Hasierako prezioa baino askoz garestiago saldu ahalko dugu. 336 00:19:41,389 --> 00:19:43,391 Merkatua gori-gorian dago. 337 00:19:43,391 --> 00:19:45,476 Baina zure etxeak are gehiago. 338 00:19:45,476 --> 00:19:48,479 Lan bikaina egiten ari zara, Debbie. 339 00:19:49,772 --> 00:19:51,900 Nire bizimodura itzuli naiz, azkenik. 340 00:19:52,483 --> 00:19:53,610 Milesker ekartzeagatik. 341 00:19:53,610 --> 00:19:54,694 Bihar arte. 342 00:19:56,946 --> 00:19:57,947 Debbie. 343 00:20:00,491 --> 00:20:02,994 Nirekin afaltzera etorri nahi duzu? 344 00:20:02,994 --> 00:20:06,497 Noizbait. Zera, ez gaur, noski. 345 00:20:09,292 --> 00:20:10,960 Ez, lasai. 346 00:20:10,960 --> 00:20:14,714 Ergelkeria izan da. Lankideak gara. Barkatu. 347 00:20:15,840 --> 00:20:16,841 Libre duzu osteguna? 348 00:20:23,431 --> 00:20:24,682 Ama! 349 00:20:27,393 --> 00:20:28,978 Zure mira izan dut, Oliver. 350 00:20:29,562 --> 00:20:30,688 Ondo pasatu duzu? 351 00:20:30,688 --> 00:20:32,815 Animaliak ikasi ditugu. 352 00:20:32,815 --> 00:20:37,195 Eta Oliver txikiak oso azkar ikasten du. 353 00:20:37,195 --> 00:20:38,571 Benetan diot. 354 00:20:38,571 --> 00:20:41,866 Zaindu dudan beste edozein umek baino azkarrago ikasten du. 355 00:20:43,534 --> 00:20:46,412 Berak... Nabaritu al duzu... 356 00:20:46,412 --> 00:20:47,705 Botererik? 357 00:20:47,705 --> 00:20:48,998 Ez, oraindik ez. 358 00:20:49,624 --> 00:20:52,168 Ez dakigu inoiz esnatuko zaizkion. 359 00:20:52,168 --> 00:20:54,712 Baina nire iritzia jakin nahi baduzu, 360 00:20:54,712 --> 00:20:57,715 Marki baino azkarrago esnatuko zaizkiola uste dut. 361 00:20:57,715 --> 00:21:01,469 Oliverrekin dena azkarrago gertatzen dela konturatu naiz. 362 00:21:02,595 --> 00:21:03,596 Bihar arte. 363 00:21:04,889 --> 00:21:06,849 - Aupa, April. - Kaixo. 364 00:21:06,849 --> 00:21:08,184 Pozten naiz zu ikusteaz. 365 00:21:08,851 --> 00:21:12,230 Zure anaiatxoa oso ikasle azkarra da. 366 00:21:13,564 --> 00:21:14,649 Zatoz hona. 367 00:21:14,649 --> 00:21:15,900 Zer moduz eskolan? 368 00:21:15,900 --> 00:21:17,151 Zer moduz dago Amber? 369 00:21:23,074 --> 00:21:24,075 Ulertzen dut. 370 00:21:26,703 --> 00:21:29,872 Amberri egia esatean dena konponduko zela uste nuen. 371 00:21:31,582 --> 00:21:32,583 Baina ez da hala izan. 372 00:21:32,583 --> 00:21:35,128 Mutil-lagun txarra naiz. 373 00:21:35,128 --> 00:21:36,421 Orain badaki zergatik. 374 00:21:37,630 --> 00:21:39,507 Ez dakit hori hobea den ala ez. 375 00:21:39,507 --> 00:21:40,591 Hobea da. 376 00:21:41,467 --> 00:21:43,469 Beti da hobea egia jakitea. 377 00:21:47,598 --> 00:21:50,309 Aita eta zu elkarrekin irteten ibili zineten, ezta? 378 00:21:51,352 --> 00:21:53,104 Bai. 379 00:21:53,855 --> 00:21:56,357 Berehala ezkondu eta zu jaio zinela uste zenuen? 380 00:21:56,983 --> 00:21:58,026 Ez, baina, bai. 381 00:21:58,026 --> 00:21:59,444 Nolakoa izan zen? 382 00:21:59,444 --> 00:22:00,862 Zuretzat. 383 00:22:02,280 --> 00:22:03,281 Bueno... 384 00:22:05,158 --> 00:22:06,159 Zirraragarria zen. 385 00:22:06,784 --> 00:22:09,078 Berehala maitemindu nintzen. 386 00:22:09,078 --> 00:22:11,456 Superheroi batekin nengoen. 387 00:22:12,832 --> 00:22:14,917 Oso dibertigarria zen. 388 00:22:15,960 --> 00:22:18,004 Bera ere aldrebes samarra zen. 389 00:22:19,464 --> 00:22:22,800 Behin, zuhaitz bat ekarri zidan loreen ordez. 390 00:22:22,800 --> 00:22:24,761 Loreak baino hobea zela uste zuen. 391 00:22:25,720 --> 00:22:28,389 Asko irakatsi nion Lurrari buruz. 392 00:22:30,099 --> 00:22:31,100 Orekatuak geunden. 393 00:22:34,187 --> 00:22:38,566 Baina denbora asko igarotzen zuen kanpoan. 394 00:22:39,942 --> 00:22:40,777 Bakarrik nengoen. 395 00:22:41,486 --> 00:22:42,320 Oso bakarrik. 396 00:22:42,987 --> 00:22:45,406 Zu iristean hobetuko zela pentsatu nuen. 397 00:22:45,990 --> 00:22:49,744 Eta maite zaitut, baina ez da gauza bera. 398 00:22:49,744 --> 00:22:50,953 Nik... 399 00:22:50,953 --> 00:22:54,457 Zaila zen haurra bakarrik zaintzea asteetan zehar. 400 00:22:57,460 --> 00:22:59,087 Eta orain berdin, Oliverrekin. 401 00:22:59,754 --> 00:23:00,963 Zure aita ez dago hemen. 402 00:23:01,631 --> 00:23:04,258 Eta ez dut nahi hemen egon dadin, baina... 403 00:23:05,927 --> 00:23:09,097 Bakarrik sentitzen bazara, harremana benetakoa da? 404 00:23:12,517 --> 00:23:16,270 Nahiago zenuke aita ezagutu izan ez bazenu? 405 00:23:16,270 --> 00:23:17,355 Ez. 406 00:23:18,022 --> 00:23:20,274 Ez zintudalako zu edukiko. 407 00:23:20,274 --> 00:23:23,194 Ezta Oliver ere. Gu hirurok bakarrik bagaude ere. 408 00:23:26,989 --> 00:23:28,616 Baina gu ez bagintuzu? 409 00:23:33,287 --> 00:23:34,288 Ez dakit. 410 00:23:36,791 --> 00:23:39,043 Eskerrak hemen zauden. 411 00:23:39,043 --> 00:23:42,296 Markek ez dit telefonoa erantzuten. Ez nekien nor deitu. 412 00:23:43,297 --> 00:23:44,298 Ene bada. 413 00:23:49,512 --> 00:23:50,555 Aizu, Rick. 414 00:23:50,555 --> 00:23:52,306 Altuera hau nahikoa izango da? 415 00:23:52,306 --> 00:23:53,599 Ez esan hori. 416 00:23:54,350 --> 00:23:55,768 Ez dakit. 417 00:23:55,768 --> 00:23:57,645 Agian ez da jada nahikoa izango. 418 00:23:58,312 --> 00:24:01,315 Rick. Gogoratzen nauzu, ezta? 419 00:24:01,315 --> 00:24:04,735 Kaixo, Donald. Mesedez, ez hurbildu gehiago. 420 00:24:04,735 --> 00:24:06,571 Jakina, ez naiz hurbilduko. 421 00:24:07,321 --> 00:24:11,617 Baina jaitsi zaitez hortik, eta esan zer gertatzen den. 422 00:24:12,451 --> 00:24:13,452 Zer gertatzen den? 423 00:24:14,245 --> 00:24:16,789 D. A. Sinclairrek txiki-txiki egin ninduela 424 00:24:16,789 --> 00:24:19,167 eta gobernuak berreraiki ninduela, 425 00:24:19,167 --> 00:24:21,669 baina ez osorik. 426 00:24:23,296 --> 00:24:26,549 Zatiak falta zaizkit eta ez dakit zer egin. 427 00:24:28,092 --> 00:24:30,136 Badakit nola sentitzen zaren. 428 00:24:30,136 --> 00:24:32,847 Ez, ez dakizu. Nola jakingo duzu? 429 00:24:39,562 --> 00:24:42,398 Zu ere harrapatu zintuen? 430 00:24:42,398 --> 00:24:43,482 Berak ez. 431 00:24:44,150 --> 00:24:45,902 Bera bezalako beste batzuek. 432 00:24:46,360 --> 00:24:49,238 MDAk berreraiki nau, zu bezala. 433 00:24:55,161 --> 00:24:56,954 Biok hilda behar genuke. 434 00:24:56,954 --> 00:24:58,039 Ni hil naiz. 435 00:24:59,665 --> 00:25:01,250 39 aldiz hil naiz. 436 00:25:02,460 --> 00:25:03,461 Orain arte. 437 00:25:04,754 --> 00:25:06,339 Eta 39 aldiz berreraiki naute, 438 00:25:06,339 --> 00:25:09,008 bidean nire zatiak galdu arren. 439 00:25:09,008 --> 00:25:13,638 Ez dakit zenbaki zehatza zein den, baina % 98 inguru naiz makina. 440 00:25:13,638 --> 00:25:14,722 Nola? 441 00:25:15,306 --> 00:25:17,058 Nola bizi zaitezke horrela? 442 00:25:17,058 --> 00:25:18,142 Ezin nuen. 443 00:25:19,268 --> 00:25:20,978 Oroimena ezabatu zidaten. 444 00:25:22,063 --> 00:25:25,441 Baina hori akats bat izan zen. 445 00:25:25,441 --> 00:25:28,361 Zuei esker konturatu naiz horretaz. 446 00:25:29,028 --> 00:25:30,029 Nola? 447 00:25:30,029 --> 00:25:33,950 Hil naizen bakoitzean berreraiki egin naute 448 00:25:33,950 --> 00:25:37,662 mundua hobetzen lagundu nuelako. 449 00:25:38,996 --> 00:25:41,415 Zuk ere hala egin zenuen Sinclairren aurka. 450 00:25:41,415 --> 00:25:43,918 Garaiezin eta William salbatu zenituen. 451 00:25:44,502 --> 00:25:46,420 Ez gara gure gorputza. 452 00:25:46,420 --> 00:25:50,841 Gure erabakiak baizik, guri esker eraldatutako bizitzak eta maite ditugunak. 453 00:25:52,093 --> 00:25:53,094 Edo maite gaituztenak. 454 00:25:54,428 --> 00:25:56,097 Ez dut zertan hori ahaztu. 455 00:25:56,889 --> 00:25:57,890 Ezta zuk ere. 456 00:26:06,023 --> 00:26:07,566 Rick, jaitsi hortik. 457 00:26:23,249 --> 00:26:24,250 Telefonoa itzalita. 458 00:26:24,250 --> 00:26:25,793 Entzungailua kanpora. 459 00:26:27,003 --> 00:26:28,254 Ezer ere ez ezkutuan. 460 00:26:28,254 --> 00:26:29,880 Ados. 461 00:26:29,880 --> 00:26:33,509 Ez naute eragotziko, ez naute deituko mundua salbatzeko. 462 00:26:33,509 --> 00:26:35,303 Gaur gauean, gu biok baino ez. 463 00:26:35,303 --> 00:26:38,389 Arazo etikoak dauzkat honekin. 464 00:26:38,389 --> 00:26:42,601 Ez, lasai. Zaindariekin hitz egin dut, haiek arduratuko dira. 465 00:26:42,601 --> 00:26:46,689 Cecilekin akordio batera iritsi naiz, astean bi gau libre emango dizkit. 466 00:26:46,689 --> 00:26:50,401 Ez zegoen oso pozik, baina behar nau, beraz, hor konpon. 467 00:26:53,821 --> 00:26:56,032 Badakit bolada txarra izan dugula. 468 00:26:56,032 --> 00:26:57,491 Baina erabakia hartu dut. 469 00:26:58,075 --> 00:26:59,744 Eta zu zara nire aukera. 470 00:27:01,620 --> 00:27:04,123 Hori ez da oso etikoa izango, 471 00:27:06,834 --> 00:27:09,253 baina pozten naiz. 472 00:28:21,492 --> 00:28:23,702 Eta arropak zer? 473 00:28:24,370 --> 00:28:25,204 Erraza. 474 00:28:25,204 --> 00:28:28,290 Zu nire bizkarrean eta maletak eskuetan. 475 00:28:28,290 --> 00:28:30,668 Oporrak Hawaiin? 476 00:28:32,128 --> 00:28:33,796 Nola ordainduko dugu hotela? 477 00:28:35,881 --> 00:28:38,717 Kanpin zoragarriak omen daude Hawaiin. 478 00:28:40,845 --> 00:28:44,473 Arazo batzuk ezin dira konpondu superheroi izanda ere. 479 00:28:44,473 --> 00:28:46,183 Soldata eskatuko diot Cecili. 480 00:28:46,809 --> 00:28:48,811 Ideia ona al da? 481 00:28:48,811 --> 00:28:51,272 Orduan beretzat lanean ariko zinateke. 482 00:28:51,272 --> 00:28:52,356 Bai. 483 00:28:52,940 --> 00:28:55,234 Lanaldi erdiko lana bilatu dezaket. 484 00:28:55,234 --> 00:28:57,445 Lan-poltsa daukate ikasle batzordekoek. 485 00:28:57,445 --> 00:28:59,405 Lagun batzuk ditut han. 486 00:28:59,405 --> 00:29:02,408 Datorren urtean batzorderako aurkeztuko naiz. 487 00:29:05,035 --> 00:29:05,953 Zer? 488 00:29:05,953 --> 00:29:07,037 Ezer ez. 489 00:29:07,872 --> 00:29:08,706 Zera... 490 00:29:09,373 --> 00:29:11,417 Notak igotzen lagundu beharko didazu. 491 00:29:12,960 --> 00:29:16,881 Teknika sekretu bat irakatsiko dizut. 492 00:29:16,881 --> 00:29:19,216 Gakoa da... ikastea. 493 00:29:20,509 --> 00:29:21,719 Ezagutzen dut hori. 494 00:29:21,719 --> 00:29:24,013 Ezin al dut inor jipoitu notak igotzeko? 495 00:29:24,013 --> 00:29:28,309 Harrigarria bada ere, arazo batzuk ez dira jipoiekin konpontzen. 496 00:29:28,309 --> 00:29:29,727 Mark Grayson. 497 00:29:30,978 --> 00:29:31,979 Garaiezin. 498 00:29:32,646 --> 00:29:33,939 Zatoz nirekin berehala, 499 00:29:35,024 --> 00:29:36,650 edo emakume hau hilko dut. 500 00:29:40,446 --> 00:29:42,323 Entzun? 501 00:29:42,323 --> 00:29:43,324 Mark? 502 00:29:43,324 --> 00:29:46,952 Ene bada. Nor zara zu? 503 00:29:47,620 --> 00:29:51,707 Nire izena Anissa da eta Viltrum Inperioko agentea naiz. 504 00:29:52,500 --> 00:29:55,044 Emakume honi burua atera aurretik 505 00:29:55,044 --> 00:29:57,505 harrapatu nazakezula uste baduzu... 506 00:29:58,881 --> 00:30:00,216 saiatu zaitez. 507 00:30:00,966 --> 00:30:02,301 Zer nahi duzu? 508 00:30:02,968 --> 00:30:03,969 Hitz egitea. 509 00:30:03,969 --> 00:30:06,222 Biok bakarka. 510 00:30:07,056 --> 00:30:08,057 Ongi da. 511 00:30:08,432 --> 00:30:11,894 Bera edo beste inor zauritu gabe joaten bazara, 512 00:30:11,894 --> 00:30:13,687 zeruan elkartuko naiz zurekin. 513 00:30:17,024 --> 00:30:18,150 Zatoz azkar. 514 00:30:19,109 --> 00:30:21,946 Edo itzuli eta denak hilko ditut. 515 00:30:23,155 --> 00:30:24,782 Bera izango da lehena. 516 00:30:29,328 --> 00:30:30,371 Lasai. 517 00:30:30,621 --> 00:30:32,248 Lasai. Barkatu. 518 00:30:41,715 --> 00:30:42,716 Joan behar naiz. 519 00:30:43,676 --> 00:30:44,677 Itzuli zaitez. 520 00:30:49,515 --> 00:30:51,475 Cecil, hor zaude? 521 00:30:52,017 --> 00:30:52,851 Cecil! 522 00:31:04,029 --> 00:31:05,281 Ez didazu entzun, ala? 523 00:31:06,073 --> 00:31:09,076 Hitz egitea baino ez dut nahi. 524 00:31:09,076 --> 00:31:12,371 Viltrumitekin kontuz ibiltzen ikasi dut. 525 00:31:14,290 --> 00:31:16,625 Ez dakizu asko zure jendeari buruz. 526 00:31:16,625 --> 00:31:18,586 Ez dira nire jendea. 527 00:31:19,837 --> 00:31:22,423 Ezin da Chicagokoa berriz gertatu. 528 00:31:22,423 --> 00:31:24,425 Lortu ahal duzuen informazio guztia. 529 00:31:24,425 --> 00:31:25,843 Bagara zure jendea. 530 00:31:26,468 --> 00:31:28,429 Baina oraindik ez duzu onartu. 531 00:31:28,429 --> 00:31:31,473 Ahal dugun guztia egiten ari gara zuri laguntzeko. 532 00:31:31,473 --> 00:31:33,517 Baina ez dugu aukera askorik. 533 00:31:33,517 --> 00:31:35,603 Hitz egin dezala ahalik eta gehien. 534 00:31:36,228 --> 00:31:37,104 Zer nahi duzu? 535 00:31:37,104 --> 00:31:39,231 Planeta hau ikertu dugu. 536 00:31:39,231 --> 00:31:40,316 Bejondeizuela. 537 00:31:40,316 --> 00:31:44,445 Gizadiak % 18 baino aukera gutxiago ditu bizirauteko 538 00:31:44,445 --> 00:31:48,407 hurrengo bi mendeetan milaka milioi pertsona hil ezean. 539 00:31:48,407 --> 00:31:49,700 Mehatxu bat al da? 540 00:31:49,700 --> 00:31:51,076 Egia baino ez. 541 00:31:51,076 --> 00:31:54,330 Mundu honetako boteretsuenek planeta suntsitu dute. 542 00:31:54,330 --> 00:31:56,624 Baliabide guztiak gorde dituzte. 543 00:31:56,624 --> 00:32:01,420 Planetako lur asko ezingo dira habitatu gizakien diru-gosearen erruz. 544 00:32:01,420 --> 00:32:02,838 Bai, badakit. 545 00:32:02,838 --> 00:32:04,381 Baina hemen zaude, 546 00:32:04,381 --> 00:32:08,010 nirekin borrokatzeko prest, haiek geldiarazi beharrean. 547 00:32:08,010 --> 00:32:09,428 Ez da erraza. 548 00:32:09,428 --> 00:32:10,512 Erraza da. 549 00:32:10,512 --> 00:32:13,974 Klima konpontzeko teknologia dugu, 550 00:32:13,974 --> 00:32:16,894 goseteak bukatzeko eta gaizkileak zigortzeko. 551 00:32:16,894 --> 00:32:18,854 Zuk ehun urtean baino 552 00:32:18,854 --> 00:32:21,565 bizitza gehiago salbatuko ditugu guk urtebetean. 553 00:32:21,565 --> 00:32:24,276 Planetari eta jendeari huts egiten ari zara. 554 00:32:24,276 --> 00:32:25,778 Ez al zara konturatzen? 555 00:32:26,654 --> 00:32:28,238 Behintzat ez dut hiltzen. 556 00:32:28,238 --> 00:32:33,702 Baina viltrumitei aurre egiten diguzun egun bakoitzeko, milaka hilko dira. 557 00:32:34,536 --> 00:32:37,289 Gizaki horiek ez dizute axola? 558 00:32:38,207 --> 00:32:40,751 Hezur eta muskulu dentsitatearen arabera, 559 00:32:40,751 --> 00:32:43,879 irabazteko % 18 baino aukera gutxiago ditu Markek 560 00:32:43,879 --> 00:32:45,964 berarekin borrokatzen bada. 561 00:32:47,716 --> 00:32:49,385 Zoragarri. 562 00:32:51,095 --> 00:32:52,930 Cecil, momentu honetan... 563 00:32:52,930 --> 00:32:55,683 Zenbat ReAnimen daude borrokarako prest? 564 00:32:56,350 --> 00:32:57,893 Borrokarako? Nik ez... 565 00:32:57,893 --> 00:33:00,521 Erantzun galdera, Sinclair! 566 00:33:00,521 --> 00:33:03,023 Bat ere ez dago borrokarako prest. 567 00:33:03,023 --> 00:33:06,026 - Data adostu genuen eta... - Jauna! 568 00:33:06,026 --> 00:33:06,985 Zer? 569 00:33:06,985 --> 00:33:09,697 Sateliteek Kaiju handi bat identifikatu dute. 570 00:33:09,697 --> 00:33:10,614 Ozeano Barean. 571 00:33:10,614 --> 00:33:12,950 Gurutzaontzi batera gerturatzen ari da. 572 00:33:12,950 --> 00:33:14,618 Kaka. 573 00:33:14,618 --> 00:33:16,787 Viltrumitok ez dugu dibertsioz hiltzen, 574 00:33:16,787 --> 00:33:20,499 nahiz eta batzuetan dibertigarria izan. 575 00:33:20,499 --> 00:33:24,002 Hildako gizakiak ez digute ezertarako balio. 576 00:33:24,002 --> 00:33:26,004 Ea benetan esaten duen. 577 00:33:26,004 --> 00:33:29,425 Gurutzaontzi bat arriskuan dago hego-mendebaldean. 578 00:33:30,092 --> 00:33:33,262 Maite dituen gizakiak salbatzera joan behar duzula esan. 579 00:33:33,262 --> 00:33:34,972 Ontzi bat arriskuan dago. 580 00:33:34,972 --> 00:33:36,181 Laguntzera noa. 581 00:33:36,181 --> 00:33:38,934 Bihotzez esan baduzu hori, ez nauzu geldiaraziko. 582 00:33:40,394 --> 00:33:41,603 Zurekin joango naiz. 583 00:33:42,896 --> 00:33:45,649 Nolanen semea zein indartsua den ikusi nahi dut. 584 00:34:03,292 --> 00:34:04,376 Kaka. 585 00:34:05,210 --> 00:34:06,211 Itxaron hemen. 586 00:35:20,577 --> 00:35:22,120 Horrek ere balio du. 587 00:35:24,498 --> 00:35:26,500 Ezer egiten ez banuen, hilko ziren. 588 00:35:27,543 --> 00:35:30,128 Gure inperioak Lurrean egingo lukeen bezala. 589 00:35:30,712 --> 00:35:32,631 Bai, milesker. 590 00:35:33,298 --> 00:35:34,132 Kaka. 591 00:35:36,134 --> 00:35:38,136 Uharte bat dago bost kilometrora. 592 00:35:51,859 --> 00:35:52,860 Mila esker. 593 00:35:53,277 --> 00:35:54,278 Eskerrik asko. 594 00:35:55,529 --> 00:35:58,198 Ez da ezer. Esan entzuten gaituztenei ere. 595 00:35:59,533 --> 00:36:00,868 Azkarra da. 596 00:36:00,868 --> 00:36:05,205 Asko arduratzen zara planeta honetaz eta bertako bizilagunez. 597 00:36:05,205 --> 00:36:06,290 Nire lana da. 598 00:36:06,290 --> 00:36:09,251 Baina argi geratu da zein izan behar den erabakia. 599 00:36:09,251 --> 00:36:11,962 Gizaki hauek denak niri esker daude bizirik. 600 00:36:11,962 --> 00:36:16,550 Viltrumitek planeta hartuz gero, akabo halako mehatxuak. 601 00:36:16,550 --> 00:36:19,261 Viltrumita zara, jokatu horren legez. 602 00:36:19,970 --> 00:36:22,306 Izan zaitez zure aitaren semea. 603 00:36:22,306 --> 00:36:23,390 Ez! 604 00:36:24,349 --> 00:36:25,183 Ez. 605 00:36:26,143 --> 00:36:27,561 Ez naiz zuetako bat. 606 00:36:29,187 --> 00:36:33,775 Gizakiok ez gara perfektuak, eta dena izorratzen dugu, 607 00:36:33,775 --> 00:36:36,069 baina gure erabakiak hartu behar ditugu. 608 00:36:37,195 --> 00:36:39,364 Okerrak badira ere. 609 00:36:40,991 --> 00:36:45,579 Arrazoi logikoak eman eta hainbeste bizitza salbatu ostean, 610 00:36:45,579 --> 00:36:47,664 oraindik ezin duzu egia ikusi? 611 00:36:49,166 --> 00:36:50,792 Hobe duzu joan. 612 00:36:50,792 --> 00:36:51,877 Kontuz, Mark. 613 00:36:51,877 --> 00:36:53,420 Zu baino indartsuagoa da. 614 00:36:56,590 --> 00:36:59,343 Gogoratu hitzekin hasi garela. 615 00:37:38,548 --> 00:37:41,218 Heziketa etetera ausartzen zara? 616 00:37:41,218 --> 00:37:43,345 Ikasle txarra naiz. 617 00:37:56,358 --> 00:37:59,611 Zaindariak bidean dira, 22 minutu barru iritsiko dira. 618 00:37:59,611 --> 00:38:01,446 Heroi errefortzuak prest daude... 619 00:38:01,446 --> 00:38:04,032 Otsoetara botatzea litzateke. Besterik? 620 00:38:04,032 --> 00:38:06,535 Hegazkin-ontziak, itsaspekoa eta soldaduak. 621 00:38:06,535 --> 00:38:09,371 Orbita-grabitatezko armak eta bi bonbaketari, 622 00:38:09,371 --> 00:38:11,164 baina azkarregia da. 623 00:38:11,164 --> 00:38:12,749 Nolan baino azkarragoa. 624 00:38:13,458 --> 00:38:16,878 Gu iristen garenerako milaka kilometrora egon daitezke. 625 00:38:16,878 --> 00:38:20,507 Viltrumita bakarraren aurka ere ez dugu zereginik. 626 00:38:20,507 --> 00:38:24,386 Jauna, beste... aukera bat dago. 627 00:38:30,225 --> 00:38:31,852 Misio bat daukazu 628 00:38:31,852 --> 00:38:34,938 zure benetako kideek emana. 629 00:38:35,605 --> 00:38:37,190 Eta beteko duzu. 630 00:38:38,900 --> 00:38:40,318 Mark, aditu. 631 00:38:40,318 --> 00:38:41,445 Esan baietz. 632 00:38:41,445 --> 00:38:43,947 Esan planeta menderatuko duzula. 633 00:38:43,947 --> 00:38:45,824 Ezin duzu garaitu, mutiko. 634 00:38:45,824 --> 00:38:49,411 Esan eta joaten denean txerri hauek garaitzeko prestatuko gara. 635 00:38:53,540 --> 00:38:55,000 Ez. 636 00:38:57,294 --> 00:38:58,295 Mutiko. 637 00:39:35,290 --> 00:39:39,294 Ikasteko gai zarela frogatzeko zure azken aukera da. 638 00:39:40,629 --> 00:39:42,756 Esan ezazu baietz eta kito, Mark! 639 00:39:49,805 --> 00:39:50,806 Aurrera. 640 00:39:52,182 --> 00:39:55,727 Behar nauzu ala ez? 641 00:39:55,727 --> 00:39:57,604 Erabaki ezazu. 642 00:40:19,501 --> 00:40:21,336 Nire zeregina ez da zu hiltzea. 643 00:40:22,671 --> 00:40:24,714 Baina beste norbait etorriko da. 644 00:40:25,465 --> 00:40:28,301 Eta oraindik zure patuari uko egiten badiozu, 645 00:40:28,927 --> 00:40:31,179 oker zaudela frogatuko dizu, 646 00:40:31,179 --> 00:40:34,057 eta planeta osoak ordainduko du. 647 00:40:36,977 --> 00:40:39,437 Hobe duzu ordurako iritziz aldatu. 648 00:40:46,319 --> 00:40:47,779 Atmosferatik irten da. 649 00:40:47,779 --> 00:40:50,198 Abiadura irabazten ari da espaziorantz. 650 00:40:50,198 --> 00:40:52,576 Gaitz erdi, ostia. 651 00:40:52,576 --> 00:40:57,706 Jarraitu ezazue erne beste hamar minutuz, gero esan denei erlaxatzeko. 652 00:41:06,840 --> 00:41:09,092 Arriskutsua izan da hori, Mark. 653 00:41:09,676 --> 00:41:11,553 Hitz ziztrin batzuengatik. 654 00:41:11,553 --> 00:41:13,263 Ez dira edozein hitz. 655 00:41:20,729 --> 00:41:21,897 Oso indartsua zen. 656 00:41:21,897 --> 00:41:24,816 Ezingo nuen geldiarazi jendea hiltzen hasi izan balitz. 657 00:41:24,816 --> 00:41:27,110 Hori nola konpondu pentsatuko dugu. 658 00:41:27,819 --> 00:41:31,531 Baina ezingo duzu gau librerik hartu. 659 00:41:32,115 --> 00:41:33,116 Ados. 660 00:42:03,188 --> 00:42:04,481 Nola aurkitu gaitu? 661 00:42:05,440 --> 00:42:06,441 Ez dakit. 662 00:42:07,859 --> 00:42:09,069 Berriz aurkitu gaitzake? 663 00:42:10,070 --> 00:42:10,904 Baliteke. 664 00:42:14,115 --> 00:42:15,909 Bere eskua... 665 00:42:15,909 --> 00:42:17,661 burdina bezain gogorra zen. 666 00:42:17,661 --> 00:42:20,538 Nahi izan balu, txiki-txiki egin nintzakeen. 667 00:42:21,748 --> 00:42:22,749 Ezin nintzen mugitu. 668 00:42:23,541 --> 00:42:25,252 Arnasa ozta-ozta hartzen nuen. 669 00:42:26,211 --> 00:42:28,046 Ni ere hala nengoen. 670 00:42:28,046 --> 00:42:30,131 Ez dakit zer egin dezakegun, Mark. 671 00:42:31,007 --> 00:42:32,217 Zer esan nahi duzu? 672 00:42:33,093 --> 00:42:34,970 Ni ez naiz zu bezalakoa. 673 00:42:34,970 --> 00:42:36,596 - Amber... - Ez, geldi. 674 00:42:36,596 --> 00:42:39,307 Kontua ez da ausarta edo indartsua izatea. 675 00:42:39,307 --> 00:42:41,601 Ni banaiz. Baina hau bestelakoa da. 676 00:42:42,894 --> 00:42:44,896 Nik ez daukat kontrolik, Mark. 677 00:42:45,647 --> 00:42:49,484 Nola egongo naiz haserre edo triste 678 00:42:49,484 --> 00:42:51,111 mundua salbatzen ari bazara? 679 00:42:51,111 --> 00:42:53,780 Bat-batean hilabete luzez desagertzen bazara? 680 00:42:53,780 --> 00:42:56,616 Zurekin egon beharrean, bakarrik banago? 681 00:42:58,743 --> 00:43:00,287 Ez dut horrela egon nahi. 682 00:43:01,037 --> 00:43:02,497 Gorroto dut. 683 00:43:02,497 --> 00:43:04,457 Baina nire bizitzak ere axola du. 684 00:43:04,457 --> 00:43:07,419 Agian hutsala da, garrantzi gutxikoa, 685 00:43:07,419 --> 00:43:10,046 baina axola du. 686 00:43:11,089 --> 00:43:12,882 Eta zure alboan, ez da ezer. 687 00:43:14,009 --> 00:43:16,511 Are okerrago, zure aurka erabili dezakete, 688 00:43:16,511 --> 00:43:18,638 emakume horrek egin duen bezala. 689 00:43:24,436 --> 00:43:26,771 Zu ukitu zaituenean sutan jarri naiz. 690 00:43:27,439 --> 00:43:31,443 Nire aitaren antzekoa naizela konturatu naiz. 691 00:43:32,402 --> 00:43:34,612 Burua galduko nuke zauritzen bazaituzte. 692 00:43:36,406 --> 00:43:38,366 Nire ama kezkatuta bizi zen, 693 00:43:38,366 --> 00:43:41,411 eta beti esaten zion ez zuela kezkatu beharrik. 694 00:43:41,411 --> 00:43:42,495 Gezurra esaten zion. 695 00:43:43,288 --> 00:43:44,289 Beti. 696 00:43:44,998 --> 00:43:45,999 Eta bazekien. 697 00:43:46,416 --> 00:43:47,417 Nik ezin dut. 698 00:43:48,460 --> 00:43:49,461 Ezin dut hori egin. 699 00:43:54,382 --> 00:43:56,426 Egoera ez da aldatuko, ezta? 700 00:43:58,803 --> 00:44:00,221 Ezin naiz zure munduan bizi. 701 00:44:01,598 --> 00:44:02,599 Nahi dut. 702 00:44:03,683 --> 00:44:05,685 Eta saiatu naiz, baina ezin dut. 703 00:44:16,654 --> 00:44:18,323 Zer egingo dugu, Mark? 704 00:44:20,825 --> 00:44:21,826 Ez dakit. 705 00:44:24,162 --> 00:44:25,538 Agian hori da erantzuna. 706 00:44:31,461 --> 00:44:32,754 Sentitzen dut. 707 00:44:33,880 --> 00:44:34,881 Nik ere bai. 708 00:44:59,489 --> 00:45:00,407 AMA 709 00:45:02,826 --> 00:45:03,827 Kaixo, ama. 710 00:45:04,285 --> 00:45:05,286 Kaixo, Mark. 711 00:45:10,708 --> 00:45:12,293 Noiz itzuliko zara etxera? 712 00:45:34,065 --> 00:45:34,899 Eta? 713 00:45:37,485 --> 00:45:38,486 Ulertzen dut. 714 00:45:39,487 --> 00:45:42,490 Mutikoak ez du ez arrazoia ez ondarea aditzen. 715 00:45:42,490 --> 00:45:44,993 Ezin izan duzu konbentzitu. 716 00:45:44,993 --> 00:45:49,122 Jenerala, kutsatuta dago, bere aita bezala. 717 00:45:59,257 --> 00:46:00,467 Jainko maitea! 718 00:46:02,760 --> 00:46:04,137 Ikusi ote naute? 719 00:46:06,890 --> 00:46:08,099 Baietz uste dut. 720 00:46:08,099 --> 00:46:09,392 Ziur ikusi nautela. 721 00:46:19,235 --> 00:46:20,862 Oraingoan min gutxiago eman dit. 722 00:46:21,988 --> 00:46:22,989 Interesgarria. 723 00:46:36,336 --> 00:46:38,755 Ez dago hain indartsua den Unoparrik. 724 00:46:39,714 --> 00:46:42,634 Zure datuak zaharkituta daude. 725 00:46:42,634 --> 00:46:44,802 Gurekin etorriko zara. 726 00:46:44,802 --> 00:46:50,266 Espetxeko zientzialariek zure indarraren jatorria aurkitu arte irekiko zaituzte. 727 00:46:52,101 --> 00:46:54,771 Ukabilkada kaskar horiekin eramango nauzulakoan? 728 00:46:55,939 --> 00:46:57,065 Zorte on. 729 00:47:05,740 --> 00:47:07,367 Unopar ergela. 730 00:48:09,929 --> 00:48:11,931 Azpitituluak: Leire 731 00:48:12,056 --> 00:48:14,058 {\an8}Ikuskatzailea: Ilargi G.