1 00:00:06,041 --> 00:00:08,291 LEHENAGO 2 00:00:08,791 --> 00:00:11,125 Non daude iletsuak? 3 00:00:13,416 --> 00:00:15,166 Lagunak aurkitzea espero nuen. 4 00:00:15,250 --> 00:00:17,333 Alde batetik, bilatzen duzuna dago, 5 00:00:17,375 --> 00:00:19,625 bestetik, aurkitzen duzuna, ezta? 6 00:00:21,666 --> 00:00:23,291 Hau... magia hau. 7 00:00:23,375 --> 00:00:27,750 Erakutsiko didazu nola erabili makila bat? 8 00:00:27,833 --> 00:00:32,041 Zeuk maneiatzen duzu dagoeneko, merezi duzula erakusteko gai bazara. 9 00:00:32,750 --> 00:00:34,500 Valandilek esan dit Auzo Zaharrean 10 00:00:34,541 --> 00:00:37,166 zure aldeko otoitzak gora doazela egunero. 11 00:00:37,250 --> 00:00:40,666 Zeuk jarri ninduzun berriz Sinesleen alde. 12 00:00:40,750 --> 00:00:42,666 Batera borrokatuko gara. 13 00:00:42,750 --> 00:00:45,333 Guda guztiak ez dira irabazteko borrokatuak. 14 00:00:48,583 --> 00:00:52,583 Jakinarazi presozainari berak hasi duela matxinada. 15 00:00:53,125 --> 00:00:55,958 Harri-kantariak mendia entzuteaz aritzen dira. 16 00:00:56,041 --> 00:00:58,666 Eraztun honekin, ikusi egin dezaket. 17 00:00:58,750 --> 00:01:03,458 Nekez hartu dugu bere aberastasun ozeanoaren titare bat. 18 00:01:04,125 --> 00:01:05,458 Aldatu egin da. 19 00:01:05,500 --> 00:01:08,500 Ez da inoiz gutiziatsua izan. Sekula. 20 00:01:08,583 --> 00:01:12,291 Posible al da daraman eraztunak... 21 00:01:12,375 --> 00:01:16,083 Ez. Ezinezkoa da zuen eraztunek akatsik izatea. 22 00:01:16,166 --> 00:01:18,750 Orduan, agian, akatsa eraztun egilean dago. 23 00:01:18,833 --> 00:01:22,625 Ondo ezagutzen duzu Annatar? 24 00:01:23,666 --> 00:01:26,500 Ipotxen eraztunak aldatu zenituen, bai ala ez? 25 00:01:27,541 --> 00:01:28,541 Ez. 26 00:01:28,625 --> 00:01:29,666 Biok egin genuen. 27 00:01:34,916 --> 00:01:39,083 Gure akatsak konpondu daitezkeen era bakarrean konpondu behar ditugu. 28 00:01:39,166 --> 00:01:42,500 Bederatziek Zazpiak kitatu behar dituzte. 29 00:01:42,583 --> 00:01:44,625 Gu denok kitatu behar gaituzte. 30 00:01:45,166 --> 00:01:46,541 Orkoak ez daude Mordorren. 31 00:01:46,625 --> 00:01:48,875 Legio bat Eregionera bidean doa. 32 00:01:49,375 --> 00:01:53,375 Galadriel zuzen zegoen. Bidali armada Eregionera oraintxe bertan. 33 00:01:58,041 --> 00:01:59,708 Hona ekarri zaitut 34 00:01:59,791 --> 00:02:01,166 ez preso gisa... 35 00:02:01,250 --> 00:02:02,666 Aliatua izan zaitezkeelako baizik. 36 00:02:02,750 --> 00:02:04,666 Etsai bera baitugu. 37 00:03:21,000 --> 00:03:27,000 ERAZTUNEN JAUNA BOTEREAREN ERAZTUNAK 38 00:04:08,000 --> 00:04:09,000 Ixo. 39 00:04:09,083 --> 00:04:10,541 Desertore deituko digute. 40 00:04:14,000 --> 00:04:15,666 Bost axola zer deitzen diguten. 41 00:04:15,750 --> 00:04:18,958 Edozer nahiago Adarri mamu bat harrapatzen laguntzea baino. 42 00:05:16,375 --> 00:05:20,583 Gizakien eraztunak, zergatik egiten didazue oraindik desafio? 43 00:05:22,166 --> 00:05:25,458 Nork eta zuek, bizi gabeak, arnas gabeak, 44 00:05:25,541 --> 00:05:28,541 garun eta gogo gabeak? 45 00:05:28,625 --> 00:05:31,958 Zer harrotasun duzue ehunduta zeuen izate sakonenean, 46 00:05:33,625 --> 00:05:35,375 nire eskuari aurka egiteko? 47 00:05:39,208 --> 00:05:40,208 Berriz. 48 00:05:41,125 --> 00:05:42,458 Zilar gehiago. 49 00:05:43,375 --> 00:05:44,458 Mithril gehiago. 50 00:05:45,000 --> 00:05:46,583 Mithrila agortu da. 51 00:05:46,666 --> 00:05:49,125 Ipotxak berandu dabiltza bidalketan. 52 00:05:50,666 --> 00:05:52,000 Tematu zaitezte. 53 00:05:52,083 --> 00:05:55,458 Saiatu gara, jauna. Gure mezuak erantzun gabe utzi dituzte. 54 00:05:55,541 --> 00:05:56,958 Dena neuk egin behar dut? 55 00:05:57,041 --> 00:05:59,041 Gure indar guztiarekin ari gara lanean. 56 00:06:02,583 --> 00:06:04,958 Batzuk ohartu gara... 57 00:06:05,833 --> 00:06:08,666 bereziki marmarti zaudela azken aldian, jauna. 58 00:06:26,416 --> 00:06:28,250 Nola zenuen izena, errementari? 59 00:06:30,208 --> 00:06:32,708 Nola, ez duzu oroitzen? 60 00:06:32,791 --> 00:06:34,083 Jakina oroitzen dudala. 61 00:06:35,625 --> 00:06:38,000 Baina... eman unetxo bat. 62 00:06:38,083 --> 00:06:40,333 -Celebrimbor jauna. -Une bat emateko! 63 00:06:42,625 --> 00:06:44,375 Hartu denok atseden apur bat. 64 00:06:54,166 --> 00:06:57,291 Mirdania. Mirdania du izena. 65 00:06:59,500 --> 00:07:01,750 Ezin duzu dena oroitzea espero. 66 00:07:04,583 --> 00:07:08,958 Ez, baina gauza sinpleak ere ahazten ari naiz. 67 00:07:09,916 --> 00:07:15,208 Lehen, ziur nengoen nire tolesteko mailua hementxe utzi dudala, eta... 68 00:07:16,416 --> 00:07:17,625 Mailu horretaz ari zara? 69 00:07:28,333 --> 00:07:29,333 Bai. 70 00:07:40,458 --> 00:07:42,541 Burua nahasia dut. 71 00:07:43,458 --> 00:07:45,541 Edo hain zaude sakonean sartzen, 72 00:07:46,166 --> 00:07:48,583 ezen berriz irtetea zaila izaten ari den. 73 00:07:50,458 --> 00:07:52,833 Zinez sakonean. 74 00:07:53,791 --> 00:07:56,416 Imajinatzen dut batzuetan tentatuta zaudela 75 00:07:57,666 --> 00:07:59,541 pixka batean bertan gelditzeko, 76 00:08:00,416 --> 00:08:01,833 argitasun apur bat lortzeko. 77 00:08:06,500 --> 00:08:07,708 Ondo nago. 78 00:08:10,375 --> 00:08:12,416 Akituta nago, besterik ez. 79 00:08:12,916 --> 00:08:15,750 Orduan, ez zaizkizu dakartzadan berriak gustatuko. 80 00:08:17,750 --> 00:08:19,500 Zureek bilera bat eskatu dute. 81 00:08:20,083 --> 00:08:21,333 Ez, ez. 82 00:08:22,791 --> 00:08:26,125 Eregioneko jauna zara. Erantzukizunak dituzu. 83 00:08:26,208 --> 00:08:30,000 Bai, eta nire erantzukizun nagusiena eraztunak dira. 84 00:08:30,750 --> 00:08:35,125 Bederatziak amaitu arte, ez du beste ezerk axola. 85 00:08:37,750 --> 00:08:38,750 Ondo da. 86 00:08:39,958 --> 00:08:41,083 Nahi duzun moduan. 87 00:08:42,583 --> 00:08:44,166 Eta beste gauza bat. 88 00:08:45,708 --> 00:08:48,833 Ipotxak gure mithrila bidaltzen berandu dabiltza. 89 00:08:51,541 --> 00:08:53,583 Ikertu dezakezu? 90 00:08:53,666 --> 00:08:55,083 Berehala. 91 00:09:16,125 --> 00:09:19,041 Elfo errementari handiena lanean buru-belarri dabil. 92 00:09:20,291 --> 00:09:24,208 Kudeaketa lan guztiak bere ordez nik lantzea eskatu dit. 93 00:09:25,666 --> 00:09:27,250 Esan, zein da arazoa? 94 00:09:31,333 --> 00:09:32,375 Erakutsi iezaiozue. 95 00:09:33,791 --> 00:09:34,791 Zer erakutsi? 96 00:09:35,666 --> 00:09:39,000 Atezaindegian artisau eta merkatarien zalaparta entzun ohi da, 97 00:09:39,083 --> 00:09:40,333 hirira bidean. 98 00:09:40,416 --> 00:09:42,416 Baina, bitxiki, bart eten egin zen. 99 00:09:42,500 --> 00:09:44,125 Talde bat bidali zen ibaira 100 00:09:44,208 --> 00:09:46,583 errepidean oztoporen bat zegoen ikustera. 101 00:09:46,666 --> 00:09:48,666 Baina soldadu bakarra itzuli zen. 102 00:09:48,750 --> 00:09:49,750 Non dago? 103 00:09:53,666 --> 00:09:58,083 Ur-bazterrean agertu da gaur goizean. Dirudienez, mezu bat zekarren. 104 00:10:05,750 --> 00:10:07,000 Lurperatu ezazue. 105 00:10:10,416 --> 00:10:11,708 Ez inori erakutsi. 106 00:10:18,958 --> 00:10:20,916 Celebrimbor jaunari berri emango diot? 107 00:10:21,000 --> 00:10:22,083 Ez. 108 00:10:22,916 --> 00:10:26,333 Inork ez eragoztea ziurtatzeko eskatu dit. 109 00:10:27,833 --> 00:10:29,125 Ezta errementariek ere. 110 00:10:30,125 --> 00:10:31,875 Gure eginkizunetik baztertu gaitu? 111 00:10:33,750 --> 00:10:34,958 Bai, hala dirudi. 112 00:10:36,916 --> 00:10:39,583 Zer gertatu zaio nire izena ahazteko? 113 00:10:39,666 --> 00:10:41,250 Zakar erantzun diot, baina... 114 00:10:41,750 --> 00:10:44,250 Ez dago bere onenean, Mirdania. 115 00:10:46,541 --> 00:10:49,208 Oraingoz egin dezakegun bakarra bakarrik uztea da. 116 00:10:49,958 --> 00:10:52,916 Emaiozu denbora. Eta egin otoitz bere alde. 117 00:10:54,166 --> 00:10:56,916 Lana amaitu dezan, lanak bera amaitu aurretik. 118 00:11:09,708 --> 00:11:11,416 Fidatu al diezazuket... 119 00:11:12,250 --> 00:11:15,083 besteek ere bere nahia errespetatuko dutela ziurtatzea? 120 00:11:16,625 --> 00:11:18,458 Jakina, jauna. 121 00:11:27,000 --> 00:11:30,208 Jauna, zizelkatua zegoena. Gorpuan. 122 00:11:31,083 --> 00:11:32,541 Zer esan nahi du? 123 00:11:39,125 --> 00:11:40,458 "Non dago?". 124 00:12:27,291 --> 00:12:30,791 Bahituta eduki ninduzun denbora laburrean, 125 00:12:32,166 --> 00:12:34,583 Sauron aurkitzeko asmoa zenuela zirudien. 126 00:12:35,375 --> 00:12:38,916 Are esango nuke, obsesionatuta zeundela, 127 00:12:40,416 --> 00:12:41,958 gertatzen den moduan 128 00:12:42,041 --> 00:12:44,833 behin zure gogoan barneratu denean. 129 00:12:45,541 --> 00:12:47,333 Ez dakizu ezer nire gogoaz. 130 00:12:49,833 --> 00:12:51,166 Amore eman zenuen. 131 00:12:51,958 --> 00:12:53,291 Nik eutsi egin nion. 132 00:12:53,791 --> 00:12:55,583 Pixka batez, beharbada. 133 00:12:58,416 --> 00:13:00,791 Baina, lehenago edo beranduago, ikusten zaitu. 134 00:13:02,916 --> 00:13:07,083 Ez zarena bakarrik, baita izan nahi duzuna ere. 135 00:13:07,833 --> 00:13:11,875 Bere begiak zulo bat egin eta gainontzekoa sigi-saga sartzen da. 136 00:13:14,333 --> 00:13:20,000 Hasieran, bere boterea zurea ere bihurtu dela sinestarazten dizu. 137 00:13:22,291 --> 00:13:23,875 Botere liluragarria... 138 00:13:24,791 --> 00:13:28,416 desio denak betetzea ezinbestekoa egiten duena. 139 00:13:29,208 --> 00:13:30,750 Koloredun ozeanoa da, 140 00:13:32,083 --> 00:13:35,458 eta, alderatuta, beste guztiak betiko dirudi... 141 00:13:35,541 --> 00:13:38,291 Gris iluna. 142 00:13:45,583 --> 00:13:47,083 Zer hitzeman zizun? 143 00:13:49,041 --> 00:13:50,250 Armada bat. 144 00:13:51,833 --> 00:13:53,666 Niri zer eskaini zidan badakizu? 145 00:13:55,208 --> 00:13:56,208 Berdin dit. 146 00:13:58,291 --> 00:13:59,291 Haurrak. 147 00:14:00,166 --> 00:14:03,791 Orduan badirudi biori desio genuena eman zigula. 148 00:14:04,291 --> 00:14:05,625 Ikusten? 149 00:14:07,125 --> 00:14:09,916 Ezabatu beharrekoak ez dira bere gezurrak. 150 00:14:11,666 --> 00:14:12,958 Bera baizik. 151 00:14:14,833 --> 00:14:16,666 Hori lortzen lagundu diezazuket. 152 00:14:18,625 --> 00:14:20,500 Sauron suntsitzen lagundu diezazuket. 153 00:14:20,583 --> 00:14:23,708 Nola lagundu ahalko didazu zuk, orkoa? 154 00:14:39,583 --> 00:14:42,041 Morgothen koroa. Esan zidaten... 155 00:14:42,125 --> 00:14:44,166 Istorio ugari daude 156 00:14:44,250 --> 00:14:46,875 Silmarilak lekutik kendu ondoren gertatutakoaz. 157 00:14:47,625 --> 00:14:50,833 Baina han nengoen Sauronek beretzat forjatu zuenean. 158 00:14:52,166 --> 00:14:54,541 Han nengoen koroatzeko belaunikatu zenean. 159 00:14:56,750 --> 00:15:02,166 Eta neuk erabili nuen bere boterea menderatzeko. 160 00:15:04,500 --> 00:15:06,208 Diozuna egia bada, 161 00:15:08,416 --> 00:15:09,541 zergatik itzuli da? 162 00:15:09,625 --> 00:15:11,916 Oraindik aurkitu ez zintudalako. 163 00:15:13,125 --> 00:15:14,833 Zer zerikusi dut nik honekin? 164 00:15:14,916 --> 00:15:18,416 Zuen erreinua desagertzea hiru elfo eraztunek ekidin omen dute. 165 00:15:19,875 --> 00:15:21,041 Egia al da? 166 00:15:23,375 --> 00:15:28,000 Hala bada, agian, elkarrekin, 167 00:15:28,083 --> 00:15:30,666 koroak eta zuen eraztunek nahikoa botere dute 168 00:15:30,750 --> 00:15:33,250 Sauron benetan betiko suntsitzeko. 169 00:15:35,708 --> 00:15:38,708 Iruzurleak uste du oraindik ni baino hobea dela. 170 00:15:40,458 --> 00:15:42,666 Baina badakit Eregionen ezkutuan dagoela. 171 00:15:44,583 --> 00:15:48,375 Eta uste dut ondo dakizula... 172 00:15:55,541 --> 00:15:57,916 Halbrand Sauron dela. 173 00:15:59,333 --> 00:16:00,416 Ez al da hala? 174 00:16:05,500 --> 00:16:07,666 Hiri horren patua 175 00:16:08,416 --> 00:16:11,666 zure harrotasuna alde batera uzteko gaitasunaren esku dago. 176 00:16:14,333 --> 00:16:16,750 Lortzeko era aurkitzea iradokitzen dizut. 177 00:16:17,958 --> 00:16:19,166 Gai bazara. 178 00:16:34,708 --> 00:16:36,041 Berriz mintzatuko gara. 179 00:16:51,458 --> 00:16:52,625 Legez kanpo aritzea. 180 00:16:54,750 --> 00:17:00,416 Matxinada bortitza piztea, ondorioz heriotzak eraginez. 181 00:17:01,458 --> 00:17:05,375 Eta azkenik, gorrotagarriena: 182 00:17:06,500 --> 00:17:08,500 traizio handiaren delitua. 183 00:17:09,875 --> 00:17:15,708 Laburki, legearen haustura ikaragarriek heriotzara kondenatzea merezi dute. 184 00:17:15,791 --> 00:17:17,958 -Bai. -Eta akabo. 185 00:17:21,333 --> 00:17:23,583 -Ez du heriotza merezi. -Tira, agian. 186 00:17:24,416 --> 00:17:25,416 Hala ere, 187 00:17:27,166 --> 00:17:30,625 urte luzez gure erresumari emandako zerbitzu leialagatik, 188 00:17:31,750 --> 00:17:35,458 auzitegi honek auzipetua aske uztea erabaki du. 189 00:17:43,833 --> 00:17:45,291 Aske uztea... 190 00:17:48,666 --> 00:17:54,291 Aske, baldin eta, jakina, bere delituak gaitzetsi 191 00:17:55,958 --> 00:17:59,291 eta Númenorreko benetako agintariari leiala bada. 192 00:18:05,625 --> 00:18:10,166 Elendil, Amandilen semea, zure delituak gaitzesten al dituzu? 193 00:18:23,375 --> 00:18:24,375 Bai. 194 00:18:27,541 --> 00:18:32,333 Eta Ar-Pharazôn Númenorreko benetako erregetzat onartzen duzu? 195 00:18:43,083 --> 00:18:44,291 Ez dut onartzen. 196 00:18:45,791 --> 00:18:47,458 Ozenago, Elendil, 197 00:18:48,416 --> 00:18:50,958 auzitegiak ondo entzun diezazun. 198 00:18:55,541 --> 00:18:56,791 Ez dut onartzen! 199 00:18:59,125 --> 00:19:05,000 Númenorreko benetako agintaria, bere azken egunera arte, 200 00:19:05,083 --> 00:19:08,750 Míriel, Tar-Palantírren alaba baita! 201 00:19:11,083 --> 00:19:15,541 Eta hemen dagoen traidore bakarra zeu zara! 202 00:19:34,000 --> 00:19:35,750 Zer egingo dugu berarekin? 203 00:19:36,416 --> 00:19:38,458 Nahikoa egin duzu, mutiko. 204 00:19:42,875 --> 00:19:45,833 Valarrei bere patua erabakitzen utzi behar diegu. 205 00:19:47,458 --> 00:19:50,666 Sinesleek antzinako tradizioekin bizi nahi badute, 206 00:19:50,750 --> 00:19:52,208 horien bidez hilko dira. 207 00:20:05,666 --> 00:20:06,750 Nori. 208 00:20:08,250 --> 00:20:10,041 Nori, zer? Nori zer esan? 209 00:20:12,125 --> 00:20:13,500 Inori ere ez. 210 00:20:13,583 --> 00:20:16,583 Zerbait... ikusi dut. 211 00:20:17,583 --> 00:20:21,250 Ezkutuko suak xuxurlatzen digu, entzuteko belarriak baditugu. 212 00:20:22,333 --> 00:20:24,666 Zerbait esaten digu. Are gauzak erakutsi. 213 00:20:25,541 --> 00:20:30,208 Gertatuko diren gauzak erakusten ditu? Edo soilik agian gerta daitezkeenak? 214 00:20:31,125 --> 00:20:34,791 Biharko hodeiak atzoko eguzkia bezain argi erakusten ditu. 215 00:20:36,500 --> 00:20:40,666 Nola ikasiko dut bere boterea menderatzen eta iluntasunari aurka egiten? 216 00:20:40,750 --> 00:20:43,291 Zergatik beharko du suak zuk menderatzea? 217 00:20:43,375 --> 00:20:46,208 Baina ezin badut menderatu, nola erabiliko dut? 218 00:20:49,583 --> 00:20:54,541 Orain arte izan duzun saiakera denetan porrot egin duzu. 219 00:20:55,541 --> 00:20:57,666 Egin porrot saiakera honetan, 220 00:20:59,166 --> 00:21:00,958 eta ez da gehiagorik egongo. 221 00:21:02,083 --> 00:21:03,791 Esadazu zer egin. 222 00:21:06,625 --> 00:21:09,708 Jarraitu Tom zaharrari. Berak erakutsiko dizu eta. 223 00:21:17,291 --> 00:21:18,750 Zergatik ez zarete joaten? 224 00:21:19,333 --> 00:21:21,458 Haiengandik aldendu. Ihes egin. 225 00:21:21,541 --> 00:21:23,000 Eta nora joango gara? 226 00:21:23,083 --> 00:21:25,458 Zera... Nahi duzuen lekura. 227 00:21:26,666 --> 00:21:30,291 Iletsuek bizitzeko toki berria aurkitzen dugu hilero. 228 00:21:34,375 --> 00:21:39,583 Smial hau nire amak eta bere gurasoek zulatu zuten. 229 00:21:39,666 --> 00:21:41,166 Bertan jaio nintzen. 230 00:21:44,875 --> 00:21:49,041 Zuhaitz hori zaindu dut eskuare bat orekatzeko gai nintzenetik. 231 00:21:52,041 --> 00:21:55,166 Nire Bramgarrekin bere itzalpean ezkondu nintzen. 232 00:21:58,541 --> 00:22:02,666 Eta aurreko udaberrian, hil zenean, 233 00:22:05,166 --> 00:22:06,583 azpian lurperatu nuen. 234 00:22:11,041 --> 00:22:13,041 Noizbait, ni ondoan lurperatuko naute. 235 00:22:21,500 --> 00:22:24,291 Smial hauek guztiek horrelako istorio bat dute. 236 00:22:30,791 --> 00:22:35,000 Toki hau, beraz, ez da bakarrik gure bizilekua. 237 00:22:37,041 --> 00:22:38,208 Gure etxea da. 238 00:22:39,541 --> 00:22:40,958 Nire errua da. 239 00:22:42,250 --> 00:22:44,333 -Nori. -Ez. Nik sartu zaituztet arazoan. 240 00:22:45,416 --> 00:22:48,291 Agian nik atera behar zaituztet. 241 00:22:49,125 --> 00:22:50,708 Neure burua entregatzen badut, 242 00:22:50,791 --> 00:22:53,250 agian Mitxoleta ere libratu dezaket. 243 00:22:56,958 --> 00:23:00,833 Galdera bat zuretzat, zergatik deitzen dizute Inor? 244 00:23:01,458 --> 00:23:05,541 Nireak ez dira erabakitzen azkarrenak. Denbora behar izan zuten erabakitzeko. 245 00:23:05,625 --> 00:23:06,833 Zenbat denbora? 246 00:23:06,916 --> 00:23:08,416 Urte pare bat. 247 00:23:08,500 --> 00:23:09,625 Ez da hainbeste. 248 00:23:10,166 --> 00:23:11,625 Duela urte parte bat. 249 00:23:12,958 --> 00:23:14,666 Ordurako, Inor utzi zuten. 250 00:23:23,416 --> 00:23:24,958 Zergatik begiratzen didazu? 251 00:23:25,583 --> 00:23:27,833 Pentsatzen ari nintzen, 252 00:23:27,916 --> 00:23:30,291 agian denok hilko gaituztenez, bada... 253 00:23:30,375 --> 00:23:31,541 nirekin... 254 00:23:31,625 --> 00:23:33,041 Utzi hitz egiteari. 255 00:23:53,541 --> 00:23:55,333 -Merimac. -Mitxoleta. 256 00:23:57,041 --> 00:23:59,041 Sugandila gosaldu duzu? 257 00:23:59,791 --> 00:24:00,916 Zergatik diozu? 258 00:24:06,500 --> 00:24:07,708 Zuzen dago, Nor. 259 00:24:08,458 --> 00:24:11,125 Erraldoiek bera harrapatu nahi dute, Ezezaguna. 260 00:24:11,833 --> 00:24:15,041 Entregatzen bazara, mundu osoa arriskuan egongo da. 261 00:24:15,125 --> 00:24:17,750 Ez soilik sendoak, baita iletsuak ere. 262 00:24:17,833 --> 00:24:19,875 Zure ama eta aita. Dilly. 263 00:24:22,583 --> 00:24:24,708 Zenbatetan esan didazu garrantzitsua dela? 264 00:24:27,375 --> 00:24:29,500 Hamaika aldiz, ziurrenik. 265 00:24:33,041 --> 00:24:37,625 Kontua da, Nor, lehenago edo beranduago, zeozer nahikoa alditan esaten duzunean, 266 00:24:40,291 --> 00:24:41,625 sinetsi egiten dudala. 267 00:24:49,500 --> 00:24:50,750 Borroka dezagun. 268 00:24:59,041 --> 00:25:01,583 Azti Ilunak bere makila aurkitu zuen. 269 00:25:02,541 --> 00:25:06,250 Eta orain, zuk zeurea aurkitu behar duzu. 270 00:25:12,750 --> 00:25:14,166 Zein da? 271 00:25:16,166 --> 00:25:20,083 Zure benetako makila aurkituko duzu soilik zure bihotzaren asmoa 272 00:25:20,166 --> 00:25:23,041 guztiz Ezkutuko suaren zerbitzura dagoenean. 273 00:25:23,541 --> 00:25:24,833 Baina piloa daude. 274 00:25:25,583 --> 00:25:27,541 Hilabeteak eman daitezke bila. 275 00:25:28,375 --> 00:25:30,125 Behar duzun denbora guztia duzu. 276 00:25:31,208 --> 00:25:33,833 Beste nonbaiten egon nahi ez baduzu. 277 00:25:36,208 --> 00:25:39,166 Ikusi egin dut. Nori. 278 00:25:40,125 --> 00:25:41,500 Bera... 279 00:25:41,583 --> 00:25:45,916 Nolabait, badakit hil egingo dela laster aurkitzen ez badut. 280 00:25:46,000 --> 00:25:47,208 Biak hilko direla. 281 00:25:48,291 --> 00:25:50,208 Hildako askok bizitzea merezi dute. 282 00:25:51,125 --> 00:25:52,958 Bizidun askok hiltzea merezi dute. 283 00:25:54,083 --> 00:25:55,666 Nor zara zu erabakitzeko? 284 00:25:56,541 --> 00:25:59,458 Behin ondo dagoela ziurtatuta, zuregana itzul naiteke. 285 00:25:59,541 --> 00:26:02,250 Ez. Ezin duzu. 286 00:26:04,125 --> 00:26:09,000 Batzuetan, bidea bitan banatzen da, eta bat hautatu behar duzu. 287 00:26:10,750 --> 00:26:14,833 Urrundu orain, eta ezingo zara berriz bide honetara itzuli. 288 00:26:15,916 --> 00:26:17,291 Ez dago beste biderik? 289 00:26:18,750 --> 00:26:20,875 Sauron mendebaldean gailentzen ari da. 290 00:26:21,375 --> 00:26:23,291 Azti Ilun bat ekialdean. 291 00:26:23,375 --> 00:26:25,875 Erdialdeko Lurraldeko arima denak arriskuan daude. 292 00:26:26,625 --> 00:26:28,833 Galmenean abandonatuko dituzu? 293 00:26:31,333 --> 00:26:32,791 Nire laguna da. 294 00:26:34,166 --> 00:26:37,291 Zure laguna, edo zure patua? 295 00:26:39,791 --> 00:26:41,125 Zeurea da erabakia. 296 00:27:06,458 --> 00:27:09,291 Tira, ekin gogor. 297 00:27:38,750 --> 00:27:39,750 Jauna. 298 00:28:05,583 --> 00:28:07,166 Dei egin didazu, aita? 299 00:28:09,375 --> 00:28:10,375 Ez. 300 00:28:11,916 --> 00:28:13,000 Berak deitu dizu. 301 00:28:16,958 --> 00:28:20,375 Zazpiek ondo zerbitzatzen zaituzte, Durin printzea. 302 00:28:22,791 --> 00:28:26,375 Norbait ondo zerbitzatzen ari dira. Horretan ados gaude. 303 00:28:26,458 --> 00:28:28,166 Egoera aldatu da. 304 00:28:28,250 --> 00:28:31,541 Eregion inbasio arriskuan dagoela jakin dut. 305 00:28:32,250 --> 00:28:35,875 Mithrilik gabe, falta diren Boterearen Eraztunak ezin dira amaitu. 306 00:28:36,708 --> 00:28:38,041 Gehiago behar dugu. 307 00:28:39,250 --> 00:28:40,791 Eta oraintxe behar dugu. 308 00:28:41,541 --> 00:28:43,125 Zenbat nahi duzue? 309 00:28:43,208 --> 00:28:44,583 Ezin duzu ezer eskaini... 310 00:28:44,666 --> 00:28:46,750 Zenbat zer? 311 00:28:48,125 --> 00:28:51,000 Badakit zuen meategiak handitzen ari zaretela. 312 00:28:52,583 --> 00:28:55,791 Zurez jarraiki hornitu ahal zaituztegu 313 00:28:55,875 --> 00:28:59,541 plataformak eta putzuak eraikitzeko. 314 00:29:01,041 --> 00:29:04,208 Edo agian Khazad-dûmek nahiago du... 315 00:29:05,875 --> 00:29:07,333 zeozer preziatuagoa? 316 00:29:10,958 --> 00:29:16,500 Aita, beharbada hau pribatuan eztabaidatzea litzateke onena. 317 00:29:17,291 --> 00:29:18,750 Ez dago zer eztabaidatu. 318 00:29:20,333 --> 00:29:21,958 Erabaki dut jada. 319 00:29:25,291 --> 00:29:26,291 Eta? 320 00:29:27,625 --> 00:29:29,000 Erantzuna ezetz da. 321 00:29:30,875 --> 00:29:34,750 Eskatu barkamena nire partez Celebrimbor jaunari. 322 00:29:44,250 --> 00:29:45,250 Durin erregea. 323 00:29:46,833 --> 00:29:48,750 Printzea. Agur. 324 00:30:00,333 --> 00:30:01,541 Eskerrak Aulëri. 325 00:30:03,416 --> 00:30:07,583 Une batez pentsatu dut zentzua zeharo galdu duzula. 326 00:30:09,000 --> 00:30:10,000 Aurkakoa da. 327 00:30:15,833 --> 00:30:17,750 Ez dut inoiz argiago ikusi. 328 00:30:18,416 --> 00:30:20,000 Baina ez kezkatu, seme. 329 00:30:21,875 --> 00:30:22,833 Itzuli egingo dira. 330 00:30:23,458 --> 00:30:24,458 Itzuli? 331 00:30:26,458 --> 00:30:27,458 Entzun diozu. 332 00:30:29,041 --> 00:30:30,791 Gerra dator Erdialdeko Lurraldera. 333 00:30:31,958 --> 00:30:37,041 Eta mithrilez egindako armak eta armadurak dituen armada 334 00:30:37,125 --> 00:30:39,083 garaiezina izango da. 335 00:30:39,166 --> 00:30:41,125 Geuk jarriko diogu prezioa. 336 00:30:42,375 --> 00:30:43,750 Zoratu egin zara? 337 00:30:44,833 --> 00:30:47,375 Mundu osoa zoratu da, seme. 338 00:30:49,833 --> 00:30:53,833 Baina geuk hartu behar dugu kirtenetik. 339 00:30:55,166 --> 00:30:59,750 Esan Narviri bere taldeen lana bikoizteko. Are gehiago zulatuko dugu. 340 00:31:00,583 --> 00:31:01,583 Aita. 341 00:31:03,833 --> 00:31:05,166 Kendu eraztuna. 342 00:31:06,166 --> 00:31:07,375 Ez horixe. 343 00:31:10,208 --> 00:31:11,291 Nirea da. 344 00:31:13,000 --> 00:31:14,125 Nirea ez besterik. 345 00:31:15,375 --> 00:31:16,375 Ez. 346 00:31:18,083 --> 00:31:19,916 Zeu zara berea. 347 00:31:22,125 --> 00:31:26,708 Hala ez bada, arren, frogatu ezazu. 348 00:31:31,416 --> 00:31:32,583 Kendu ezazu. 349 00:31:42,666 --> 00:31:46,291 Ez dizut ezer frogatu behar, mutil. 350 00:32:07,291 --> 00:32:09,500 Orduan, ez digu beste aukerarik utzi. 351 00:32:11,000 --> 00:32:14,500 Meategiaren aurrean etzango gara beharrezkoa bada. 352 00:32:16,125 --> 00:32:18,208 Armada osoa bidaliko du gure aurka. 353 00:32:18,708 --> 00:32:20,000 Bidal dezala! 354 00:32:20,541 --> 00:32:24,333 Eraztunaren mende dagoelako soldaduak semearen aurka bidaltzen baditu, 355 00:32:24,416 --> 00:32:28,375 Khazad-dûmeko ipotx denei erakutsiko die ez dela agintzeko egokia. 356 00:32:28,458 --> 00:32:29,625 Koroa kenduko diote. 357 00:32:32,791 --> 00:32:35,083 Nola hitz egin dezakezu horrela beraz? 358 00:32:36,250 --> 00:32:37,500 Durin. 359 00:32:37,583 --> 00:32:39,833 Bera umiliatzeaz ari zara. 360 00:32:41,208 --> 00:32:42,541 Bera suntsitzeaz. 361 00:32:42,625 --> 00:32:46,541 Zeuk adina maite dut. 362 00:32:47,125 --> 00:32:50,875 Aulëk ondo daki niretzat aita izan zela, nirea izan ez zen bezala. 363 00:32:52,208 --> 00:32:55,333 Baina tronuko ipotx hori ez da zure aita. 364 00:32:55,958 --> 00:33:00,875 Eraztuna daramanean, entzungor egingo die gure ahotsei, are zureari. 365 00:33:00,958 --> 00:33:03,666 Eta mendi honetako ipotx denak arriskuan daude! 366 00:33:05,125 --> 00:33:06,208 Durin! 367 00:33:08,000 --> 00:33:09,083 Durin? 368 00:33:13,083 --> 00:33:14,833 Durin, negarrez... 369 00:33:15,333 --> 00:33:17,000 Ezin dut. 370 00:33:18,791 --> 00:33:20,958 Ezin dut hori egin, Disa. 371 00:33:24,250 --> 00:33:28,583 Begiratzen diodanean, bere begietan... 372 00:33:32,583 --> 00:33:34,250 oraindik aita ikusten dut. 373 00:33:36,833 --> 00:33:40,500 Galduta eta urrun, bai, baina oraindik hor barruan dago. 374 00:33:44,375 --> 00:33:48,250 Beti ikusi duzu argia kobazuloaren amaieran, maitea. 375 00:33:49,750 --> 00:33:50,750 Eseri. 376 00:33:56,666 --> 00:34:00,916 Orain ekiten ez badiogu, ez dugu inoiz lortuko. 377 00:34:02,708 --> 00:34:06,958 Bere burua suntsitu eta bere erresuma berarekin batera eramango du. 378 00:34:24,166 --> 00:34:29,750 Egunsentian, itsasoratua izango zara Leizearen Epaiari aurre egiteko. 379 00:34:32,416 --> 00:34:34,583 Itsas-xomorroari dei egiten ari dira. 380 00:34:38,583 --> 00:34:39,958 Ar-Pharazônek dio... 381 00:34:40,875 --> 00:34:43,291 ez duela gehiago Sinesleen aurka egin nahi. 382 00:34:44,166 --> 00:34:47,833 Bere erruki eskaintza eskura duzu, hitzematen baduzu... 383 00:34:47,916 --> 00:34:49,583 Berari leiala izatea? 384 00:34:53,333 --> 00:34:58,083 Ez da errukitsua gizon bati eskatzea bere osotasuna sutan erretzea. 385 00:35:03,166 --> 00:35:06,958 Familia honek galdu duen guztiaren ostean, ezin zaitut zeu ere galdu. 386 00:35:08,791 --> 00:35:10,250 Mesedez, aita. 387 00:35:13,791 --> 00:35:14,958 Mesedez. 388 00:35:20,750 --> 00:35:22,458 Irentsi zure harrotasuna. 389 00:35:24,791 --> 00:35:27,750 Honen guztiaren ostean, harrotasuna bada ikusten duzuna... 390 00:35:33,625 --> 00:35:36,041 Ez dugu hitz egiteko beste ezer. 391 00:35:48,916 --> 00:35:50,541 Hori esango zenuela zioen. 392 00:35:52,666 --> 00:35:56,666 Erregearenganako duzun gorrotoa nireganako gorroto bihurtu dela, 393 00:35:58,083 --> 00:36:00,375 eta belarriak nire ahotsari betiko gortu. 394 00:36:03,333 --> 00:36:05,875 Beraz, haren aurrean belaunikatu 395 00:36:07,666 --> 00:36:08,916 eta erregutu nion 396 00:36:09,000 --> 00:36:12,083 mihia hautsaren kontra jarriz, erregina bisitatzeko baimena. 397 00:36:28,708 --> 00:36:30,208 Arrazoia izatea espero dut. 398 00:36:31,916 --> 00:36:33,458 Ez zenuke hemen egon behar. 399 00:36:33,541 --> 00:36:34,750 Makurtu Pharazôni. 400 00:36:36,125 --> 00:36:37,375 Agindu bat da. 401 00:36:38,708 --> 00:36:41,583 Númenorrek irauteko zu bezalako gizonak behar ditu. 402 00:36:42,750 --> 00:36:46,000 Preziatua dena defendatuko dutenak. Sinesten dutenak. 403 00:36:47,291 --> 00:36:50,125 Sinesmena ez da benetakoa bizi ez bada. 404 00:36:52,083 --> 00:36:56,666 Eta nire bihotzean, badakit erresumako oinordekoa zarela. 405 00:36:58,166 --> 00:37:00,000 Ezin diot ezagutza horri uko egin. 406 00:37:01,291 --> 00:37:04,375 Egingo banu, salbatu nahi duzun gizona izateari utziko nioke. 407 00:37:04,458 --> 00:37:05,791 Eta oker bazaude? 408 00:37:07,291 --> 00:37:09,833 Orduan nahiago dut bihotz osoarekin hil, 409 00:37:09,916 --> 00:37:12,000 koldarkeriagatik apurtuarekin baino. 410 00:37:15,375 --> 00:37:16,958 Eta nire bihotza, zer? 411 00:37:24,125 --> 00:37:28,875 Valarren desioa bada nire bizia errefusatzea... 412 00:37:32,166 --> 00:37:33,583 hala izan dadila. 413 00:37:39,125 --> 00:37:40,541 Eta ez bada hala? 414 00:37:50,916 --> 00:37:53,125 "Itsasoa beti dago zuzen". 415 00:38:28,166 --> 00:38:29,250 Disa? 416 00:38:37,875 --> 00:38:41,250 Disa, erregearen izenean etorri gara. 417 00:38:41,333 --> 00:38:42,541 Beraz, arren, kendu, 418 00:38:43,458 --> 00:38:46,625 bestela, mugiarazi egin beharko zaitugu. 419 00:38:52,833 --> 00:38:53,916 Sentitzen dut. 420 00:39:09,916 --> 00:39:12,166 Horrek gu izutzea espero zenuen? 421 00:39:13,875 --> 00:39:14,875 Ez. 422 00:39:16,041 --> 00:39:17,125 Baina haiek bai. 423 00:39:47,666 --> 00:39:49,208 Maite zaitut. 424 00:39:50,333 --> 00:39:51,625 Maite nazazu gero. 425 00:39:54,666 --> 00:39:56,166 Hau hasiera baino ez da. 426 00:39:57,041 --> 00:39:59,916 Itzuli egingo dira. Eta gehiago izango dira. 427 00:40:02,333 --> 00:40:03,666 Orduan, prest egongo gara. 428 00:40:35,666 --> 00:40:41,250 Munduko aginpide denei uko egiten eta valarren epaia onartzen al duzu? 429 00:40:46,500 --> 00:40:48,250 Haien epaia onartzen dut. 430 00:40:50,291 --> 00:40:51,458 Jaurti ezazue. 431 00:41:15,125 --> 00:41:16,333 Aska ezazue! 432 00:41:20,791 --> 00:41:23,375 Bere delitua nire izenean egin zuenez, 433 00:41:25,333 --> 00:41:28,541 valarren epaiari bere lekuan aurre egiteko eskubidea dut. 434 00:41:33,500 --> 00:41:36,833 -Bera da erantzulea. Hartu bera! -Ez! 435 00:41:38,125 --> 00:41:39,125 Nire erregina. 436 00:41:41,916 --> 00:41:44,750 Arrazoi du. Hor dago. Onartu egin behar duzu. 437 00:41:45,666 --> 00:41:46,750 Egia al da? 438 00:41:48,125 --> 00:41:49,625 Legearen arabera, bai. 439 00:41:51,666 --> 00:41:52,916 Hala izan dadila. 440 00:41:55,083 --> 00:41:56,833 Ez, jaurti nazazue ni. 441 00:41:57,833 --> 00:41:59,208 Jaurti nazazue ni. 442 00:42:01,000 --> 00:42:02,625 Míriel, ez... Ezin duzu... 443 00:42:02,708 --> 00:42:05,541 Sinesleen bidea ibiliko badugu, 444 00:42:07,375 --> 00:42:09,791 neuk egin behar dut lehen pausoa. 445 00:43:06,750 --> 00:43:09,416 -Hemen dago! Begira! -Zerumugan. 446 00:43:09,500 --> 00:43:10,708 Bai, badator. 447 00:44:31,875 --> 00:44:34,666 Valarrek erabaki dute... 448 00:44:42,750 --> 00:44:44,250 -Hor dago! -Errugabea dela! 449 00:44:46,208 --> 00:44:47,208 Nire erregina. 450 00:44:54,333 --> 00:45:00,083 Agurtu Tar-Míriel, Itsasoko erregina! 451 00:45:00,166 --> 00:45:05,333 Agur, Itsasoko erregina! 452 00:45:05,416 --> 00:45:09,208 Agur, Itsasoko erregina! 453 00:45:09,291 --> 00:45:12,666 -Agur, Míriel erregina. -Agur, Itsasoko erregina. 454 00:45:13,625 --> 00:45:15,541 Agur, Míriel erregina. 455 00:45:52,791 --> 00:45:55,541 Bai. Halbrand Sauron da. 456 00:45:55,625 --> 00:45:59,333 Eregionen dago, gutarrak menperatzeko eraztunak egiten. 457 00:46:00,208 --> 00:46:02,625 -Baita zureak ere. -Erdialdeko Lurraldeko denak. 458 00:46:02,708 --> 00:46:05,375 Baina ez da ihes egiten saiatuko denak egin arte. 459 00:46:06,583 --> 00:46:10,458 Eta horrek une bateko abantaila ematen digu. 460 00:46:11,083 --> 00:46:12,000 "Digu"? 461 00:46:15,250 --> 00:46:16,333 Aska nazazu. 462 00:46:37,875 --> 00:46:43,458 Hizketan ari garen bitartean, Elrond arin Lindonetik irten da, elfo armada batekin. 463 00:46:46,083 --> 00:46:49,416 Eta Nenya nire eraztunarekin. 464 00:46:51,666 --> 00:46:52,666 Ulertzen dut. 465 00:46:53,250 --> 00:46:56,833 Iristean, hiria zigilatuko du, 466 00:46:56,916 --> 00:47:00,333 Celebrimbor Sauronen atzaparretatik askatuko du, eta batera, 467 00:47:01,583 --> 00:47:02,500 Uruk, 468 00:47:04,625 --> 00:47:08,083 zuk eta biok Sauronen aztarna mundutik guztiz ezabatuko dugu. 469 00:47:09,000 --> 00:47:10,375 Inoiz ez itzultzeko. 470 00:47:11,083 --> 00:47:12,291 Eta gero, zer? 471 00:47:13,083 --> 00:47:15,833 Ukitu dituen eraztun denak suntsitu beharko ditugu. 472 00:47:16,333 --> 00:47:18,625 Esan nahi dut, gero zer Urukentzat? 473 00:47:20,208 --> 00:47:23,250 Zuen Errege Handiak etxera bakean itzultzen utziko digu? 474 00:47:24,500 --> 00:47:27,500 Edo Mordor inbaditzeko bere asmoari ekingo dio? 475 00:47:29,375 --> 00:47:33,625 Itzalak ez zaitu soilik zu garaitu, elfoen mundu osoa garaitu du. 476 00:47:34,250 --> 00:47:35,250 Azkenean, 477 00:47:35,333 --> 00:47:39,708 zure ahalmena erakutsi nahi duzu eta hori da Sauronek nahi duena. 478 00:47:40,875 --> 00:47:42,291 Gezurretan ari zara. 479 00:47:43,291 --> 00:47:45,083 Zeozer esango dizudala uste duzu. 480 00:47:45,750 --> 00:47:47,791 Dagoeneko esan didazu 481 00:47:47,875 --> 00:47:52,000 nahi nuen guztia eta gehiago. 482 00:48:04,208 --> 00:48:05,458 Ondo da. 483 00:48:07,333 --> 00:48:08,750 Ordua iritsi da! 484 00:48:11,333 --> 00:48:14,541 Litekeena da Sauronek honezkero Eregion osoa menpean izatea. 485 00:48:16,125 --> 00:48:19,833 Zure haurren legio bat baino gehiago beharko da setiatzeko. 486 00:48:19,916 --> 00:48:23,958 Benetan uste duzu Sauronen botereari desafio egingo niokeela 487 00:48:24,041 --> 00:48:25,583 legio bakarrarekin? 488 00:48:45,541 --> 00:48:48,708 Zalantza gabe nor den baieztatu didazunez, 489 00:48:49,708 --> 00:48:51,708 eta zure eraztuna nork daukan, 490 00:48:53,416 --> 00:48:55,125 Eregion erori egingo da. 491 00:48:56,250 --> 00:48:57,750 Eta Sauron berarekin batera. 492 00:48:58,916 --> 00:48:59,916 Ez. 493 00:49:02,833 --> 00:49:04,583 Berak nahi duena da. 494 00:49:07,166 --> 00:49:09,291 Sauronek ez dauka armadarik, 495 00:49:10,666 --> 00:49:12,875 zurea hona etortzea da amua. 496 00:49:14,916 --> 00:49:17,041 Zuk Eregioni erasotzea nahi du. 497 00:49:17,125 --> 00:49:19,666 Lotu ezazue. Erabilgarria izango zaigu gero. 498 00:49:20,750 --> 00:49:24,166 -Erregutzen dizut. Ez izan ergela. -Zatoz hona. 499 00:49:24,250 --> 00:49:26,500 Ez egin hori. Ez irentsi amua. 500 00:49:26,583 --> 00:49:28,166 Bere amuarekin itoko dut. 501 00:49:29,000 --> 00:49:30,000 Ez! 502 00:49:31,041 --> 00:49:34,083 Ezin duzu. Bere planaren parte da! 503 00:49:35,083 --> 00:49:36,666 Sauronek nahi duena da! 504 00:49:37,500 --> 00:49:39,000 Berak nahi duena da! 505 00:49:39,791 --> 00:49:41,416 Hemendik. Goazen. 506 00:50:12,875 --> 00:50:14,875 Bultza! Mugi! 507 00:50:16,416 --> 00:50:17,458 Gogorrago! 508 00:50:28,875 --> 00:50:30,125 Jo kanpaiak. 509 00:50:31,166 --> 00:50:32,375 Erasopean gaude! 510 00:50:33,166 --> 00:50:36,000 Itxi ateak! Igo zubi altxagarria! 511 00:51:18,250 --> 00:51:19,708 Zer moduz zoaz? 512 00:51:21,500 --> 00:51:22,833 Ez duzu entzun? 513 00:51:23,833 --> 00:51:26,500 Kanpoan. Setio alarma zirudien. 514 00:51:27,291 --> 00:51:30,208 Ziurtatzen dizut hiriko kontuak kontrolpean ditudala. 515 00:51:31,958 --> 00:51:33,791 Hori nire erabakia da. 516 00:51:36,333 --> 00:51:37,833 Hau da zure tokia, lagun. 517 00:51:39,125 --> 00:51:41,833 Nahiko, ez niri esan zein den nire tokia! 518 00:51:51,625 --> 00:51:54,291 Aska nazazu, lagun. 519 00:52:00,166 --> 00:52:01,958 Irten dorre honetatik, 520 00:52:02,041 --> 00:52:04,375 eta gizakiak erortzean, hitzematen dizut 521 00:52:04,458 --> 00:52:06,833 Mundu Ezezaguneko eta honetako arima denek 522 00:52:06,916 --> 00:52:10,166 jakingo dutela zu izan zinela haien heriotzaren erruduna. 523 00:52:10,250 --> 00:52:12,166 Bederatzi eraztun ditugu egiteke! 524 00:52:36,666 --> 00:52:37,791 Zaldi onena. 525 00:53:07,708 --> 00:53:10,333 -Jakina. -Zaldi bat da. 526 00:53:13,291 --> 00:53:14,625 Mende luzez, 527 00:53:16,125 --> 00:53:18,833 botere handiko objektuak sortzea bilatzen nuen. 528 00:53:21,208 --> 00:53:22,166 Porrot egin nuen. 529 00:53:22,791 --> 00:53:24,125 Egiatan, 530 00:53:25,208 --> 00:53:28,208 ez nintzen Eregionera etorri valarrek behar zintuztelako, 531 00:53:30,541 --> 00:53:31,708 neuk baizik. 532 00:53:33,666 --> 00:53:34,666 Ezin... 533 00:53:41,750 --> 00:53:44,000 Ezin ditut eraztun gehiago egin. 534 00:53:47,791 --> 00:53:49,583 Eta mithrilik gabe... 535 00:53:52,375 --> 00:53:53,625 Zaude lasai. 536 00:53:55,125 --> 00:53:56,750 Khazad-dûmen egon naiz. 537 00:54:01,375 --> 00:54:02,791 Mithril mea da. 538 00:54:04,583 --> 00:54:07,125 Narvik hauts bihurtzeko findu du. 539 00:54:09,166 --> 00:54:11,250 Haien meategietako biltegi puruenekoa. 540 00:54:11,333 --> 00:54:13,666 Bederatziren bat eraztun bakoitzeko. 541 00:54:15,041 --> 00:54:16,375 Nahikoa izango da. 542 00:54:19,916 --> 00:54:22,291 Ia lortu dugu, Celebrimbor. 543 00:54:24,166 --> 00:54:26,375 Lortu nahi genuenetik oso hurbil. 544 00:54:28,125 --> 00:54:31,500 Hitzematen dizut, nire izate hilezkorrean, 545 00:54:32,250 --> 00:54:35,916 Aro honetako historia idazten denean, Silmarilak, 546 00:54:37,458 --> 00:54:38,458 tira... 547 00:54:42,375 --> 00:54:44,750 Ez dituela ia inork aipatuko. 548 00:54:47,458 --> 00:54:49,166 Baina zure eraztunak, 549 00:54:51,166 --> 00:54:52,750 Boterearen Eraztunak, 550 00:54:54,791 --> 00:55:00,500 Erdialdeko Lurralde osoko sorkuntza preziatuena izango dira. 551 00:55:01,750 --> 00:55:02,958 Bai. 552 00:55:03,041 --> 00:55:07,375 Ez orain atzera egin, mugara iristen ari zarenean. 553 00:55:12,541 --> 00:55:15,291 Erabili ezazu, ene lagun. 554 00:55:17,416 --> 00:55:18,416 Garaitu Fëanor. 555 00:55:20,458 --> 00:55:21,458 Garaitu zeure burua. 556 00:55:26,333 --> 00:55:31,375 Azkenekoz. 557 00:55:59,166 --> 00:56:01,041 Poema bat dut, baina zure edertasunak 558 00:56:01,125 --> 00:56:03,958 idatzi dezakedan edozer itzaltzen du. 559 00:56:22,500 --> 00:56:23,583 Goazen, umeak! 560 00:57:30,500 --> 00:57:31,750 Bai! 561 00:57:36,166 --> 00:57:40,083 Mugitu. Aurrera! Segi! 562 00:57:57,416 --> 00:57:58,416 Jaurti! 563 01:00:13,541 --> 01:00:15,541 Azpitituluak: Garbiñe U. 564 01:00:15,625 --> 01:00:17,625 Ikuskatzailea: Maialen Rubio