1 00:00:06,041 --> 00:00:07,458 {\an8}LEHENAGO 2 00:00:07,458 --> 00:00:10,875 {\an8}Zure ardura iletsuak izango dira. 3 00:00:10,875 --> 00:00:13,583 Ni neu arduratuko naiz Istarraz. 4 00:00:13,583 --> 00:00:16,250 Azti Ilunak bere makila aurkitu zuen. 5 00:00:16,250 --> 00:00:19,333 Zuk zeurea aurkitu behar duzu. 6 00:00:19,333 --> 00:00:21,833 Beste nonbaiten egon nahi ez baduzu. 7 00:00:21,833 --> 00:00:22,916 Nori. 8 00:00:25,208 --> 00:00:27,083 Laster aurkitu ezean, hil egingo da. 9 00:00:27,083 --> 00:00:28,750 Biak hilko dira. 10 00:00:28,750 --> 00:00:30,875 Zure laguna, edo zure patua? 11 00:00:30,875 --> 00:00:32,291 Zeurea da erabakia. 12 00:00:33,791 --> 00:00:35,791 Zeozer dago meategien azpian. 13 00:00:37,750 --> 00:00:39,416 Izengabeko zorigaitza. 14 00:00:39,416 --> 00:00:40,916 Ez zulatu. 15 00:00:40,916 --> 00:00:46,083 Nekez hartu dugu bere aberastasun ozeanoaren titare bat. 16 00:00:46,083 --> 00:00:48,916 Zure aitak aizkoraz eraso die nire gizonei. 17 00:00:49,666 --> 00:00:51,708 Armada Eregionera bidaltzen baduzu, 18 00:00:51,708 --> 00:00:54,541 itzultzean Khazad-dûm agian ez da existituko. 19 00:00:58,041 --> 00:00:59,333 Estrid naiz. 20 00:00:59,333 --> 00:01:01,333 Zuen irlan ez duzue urik faltako. 21 00:01:01,333 --> 00:01:03,583 Númenorren ura dugu etxe gehienetan. 22 00:01:03,583 --> 00:01:04,833 Ikusi nahiko nuke. 23 00:01:04,833 --> 00:01:06,750 Zure senargaiak ere bai, ziur. 24 00:01:12,333 --> 00:01:15,416 Valarrek erabaki dute... 25 00:01:20,458 --> 00:01:21,916 Errugabea dela! 26 00:01:21,916 --> 00:01:25,375 Agurtu Tar-Míriel, Itsasoko erregina! 27 00:01:25,375 --> 00:01:27,208 Agur, Míriel erregina. Agur! 28 00:01:31,583 --> 00:01:34,208 Iruzurtiak norbaiten konfiantza lortu ostean, 29 00:01:34,208 --> 00:01:37,083 horren pentsamendua zizelkatzeko gaitasuna lortzen du. 30 00:01:37,083 --> 00:01:38,708 Zurekin borrokatzen, nik... 31 00:01:38,708 --> 00:01:39,625 Sentitu dut... 32 00:01:39,625 --> 00:01:40,958 Nik ere sentitu dut. 33 00:01:40,958 --> 00:01:43,250 Dagoeneko behin eragin dizu. 34 00:01:43,250 --> 00:01:44,208 Bai. 35 00:01:44,208 --> 00:01:46,708 Nire gogoa ezagutzen du. Baita nik berea ere. 36 00:01:46,708 --> 00:01:49,083 Horregatik egin behar diot aurre. 37 00:01:49,083 --> 00:01:51,000 Ezin diozu bakarrik aurre egin. 38 00:01:51,000 --> 00:01:54,000 Errege Handiaren ustez iruzurrez ahulduko ninduke. 39 00:01:54,000 --> 00:01:55,625 Eta zergatik uste du hori? 40 00:01:55,625 --> 00:01:56,541 Aski da, Elrond. 41 00:01:57,291 --> 00:02:00,500 Gizakien mundua esklabo bihurtzeko bederatzi eraztun. 42 00:02:01,041 --> 00:02:03,583 Ni... esklabo bihurtu nauen eran. 43 00:02:04,250 --> 00:02:06,791 - Bederatziak nahi ditut! - Ez! 44 00:02:06,791 --> 00:02:09,000 Zure eskuetatik urrun daude jada. 45 00:02:09,000 --> 00:02:12,500 Orduan, nigana ekarri eta eskuan jarriko dizkidazu. 46 00:02:12,500 --> 00:02:15,125 Elkarrekin, koroak eta zuen eraztunek 47 00:02:15,125 --> 00:02:18,333 nahikoa botere dute Sauron benetan betiko suntsitzeko. 48 00:02:18,833 --> 00:02:20,791 Sauronek ez dauka armadarik. 49 00:02:23,583 --> 00:02:25,708 Zurea hona etortzea da amua. 50 00:02:26,833 --> 00:02:28,750 Zuk Eregioni erasotzea nahi du. 51 00:02:31,708 --> 00:02:33,166 Bere planaren parte da! 52 00:02:34,333 --> 00:02:36,291 Sauronek nahi duena da! 53 00:03:13,125 --> 00:03:14,125 Eraztuna da. 54 00:03:14,916 --> 00:03:18,458 Harrapatuta dauzka bere gogo eta arima. 55 00:03:22,125 --> 00:03:23,458 Eraman sendatze ganberara. 56 00:03:23,458 --> 00:03:25,083 Zer egingo duzu? 57 00:03:25,833 --> 00:03:29,875 Edozer entzun arren, ez jaitsi meatzera nire bila. 58 00:03:29,875 --> 00:03:30,958 Durin. 59 00:04:11,166 --> 00:04:12,375 Kendu eraztuna! 60 00:04:17,125 --> 00:04:18,500 Kentzeko esan dizut! 61 00:04:19,583 --> 00:04:21,375 Edo eskua moztuko dizut! 62 00:04:33,666 --> 00:04:35,833 Baduzu indarra aizkora erabiltzeko. 63 00:04:38,500 --> 00:04:42,125 Baina baduzu zure aitaren kontra erabiltzeko indarrik? 64 00:04:45,458 --> 00:04:49,291 Ez, aita. Horretarako ez. 65 00:04:53,708 --> 00:04:55,708 Beti izan zara ni baino indartsuagoa. 66 00:05:01,875 --> 00:05:06,375 Oroitzen zara txikia nintzenean eta pultsua egiten genuenean? 67 00:05:07,541 --> 00:05:13,541 Besoa jasotzen uzten zenidan, apur bat, irabaziko nizula sinesteko beste. 68 00:05:14,791 --> 00:05:17,041 Baina bat-batean botatzen zenidan. 69 00:05:17,666 --> 00:05:23,625 Eta orduan banekien ez zegoela nire aita baino indartsuagorik. 70 00:05:25,375 --> 00:05:27,250 Izan indartsua berriz, aita. 71 00:05:28,333 --> 00:05:30,958 Kendu ezazu. Erregutzen dizut. 72 00:05:35,000 --> 00:05:39,208 Ipotx batek... ez luke inoiz erregutu behar. 73 00:05:43,458 --> 00:05:44,458 Ez! 74 00:05:59,041 --> 00:06:00,875 Hurbildu ikustera, seme! 75 00:06:02,166 --> 00:06:05,458 Ikusi gure mendiaren benetako aberastasuna. 76 00:06:16,250 --> 00:06:17,333 Begira. 77 00:06:21,166 --> 00:06:23,166 Durin dinastia. 78 00:06:44,833 --> 00:06:48,583 Baina gure mendia nik bezala ikusteko, 79 00:06:49,291 --> 00:06:52,583 eraztun bat jarri behar duzu, seme. 80 00:06:56,625 --> 00:06:59,041 Ez da gure mendia, aita. 81 00:07:00,791 --> 00:07:02,625 Zeuk irakatsi zenidan hori. 82 00:07:03,291 --> 00:07:07,708 Eraztun hauekin gurea izan daiteke. 83 00:07:29,416 --> 00:07:30,416 Korri. 84 00:07:31,166 --> 00:07:32,333 Korri, aita! 85 00:08:12,416 --> 00:08:14,000 Durin. 86 00:08:14,000 --> 00:08:15,833 Durin! 87 00:08:15,833 --> 00:08:17,208 Durin. 88 00:08:42,250 --> 00:08:47,375 Ez nizun besoa nahita jasotzen. Zeu zinen. 89 00:08:48,541 --> 00:08:51,625 Zeu bakarrik. Indartsuago bihurtzen. 90 00:09:01,458 --> 00:09:03,000 Barkatu, seme. 91 00:09:05,083 --> 00:09:06,291 Durin erregea. 92 00:09:19,000 --> 00:09:22,041 Ez! 93 00:11:01,083 --> 00:11:07,083 ERAZTUNEN JAUNA: BOTEREAREN ERAZTUNAK 94 00:12:18,666 --> 00:12:21,375 Manwëk etorriko zinela agindu zuen. 95 00:12:22,250 --> 00:12:26,000 Onartu beharra dut, pazientzia kulunkan nuen, 96 00:12:26,000 --> 00:12:30,958 baina ez zugan nuen fedea, lagun zaharra. 97 00:12:31,458 --> 00:12:32,625 Ezagutzen nauzu? 98 00:12:32,625 --> 00:12:36,125 Ezagutzen zaitudan? Anaiak bezalakoak gara. 99 00:12:36,125 --> 00:12:39,000 Gutako bost ginen. 100 00:12:39,875 --> 00:12:42,333 Baina zeuk konbentzitu ninduzun 101 00:12:42,333 --> 00:12:45,916 Mendebalde Urruna utzi eta mundu honetara etortzeko, 102 00:12:45,916 --> 00:12:49,916 bazenekielako gutako inor 103 00:12:49,916 --> 00:12:53,666 ez zela Sauron bakarrik garaitzeko gai. 104 00:12:55,208 --> 00:12:58,125 Zuk Sauronekin bat egin nahi zenuela esan zidaten. 105 00:12:59,791 --> 00:13:04,375 Rhûnera erantzun bila etorri zara, lagun zaharra. 106 00:13:04,375 --> 00:13:08,291 Zatoz nirekin eta aurkituko dituzu. 107 00:13:09,083 --> 00:13:12,541 Zure iragana, zure izena... 108 00:13:12,541 --> 00:13:15,333 Eta zure makila. 109 00:13:17,875 --> 00:13:22,583 Ez dut bidea bakarrik ibili. Bi ertainek lagundu didate. 110 00:13:22,583 --> 00:13:27,416 Bai. Elanor Brandyoin eta Mitxoleta Lagunharro. 111 00:13:27,416 --> 00:13:29,291 Ez kezkatu. 112 00:13:29,291 --> 00:13:33,500 Neu arduratu naiz, txikiak ondo daude. 113 00:13:33,500 --> 00:13:34,916 Zatoz! 114 00:13:39,291 --> 00:13:40,333 Mitxoleta! Nori! 115 00:13:40,333 --> 00:13:43,750 Minik ez emateko agindu diet. 116 00:13:43,750 --> 00:13:48,791 Salbu egongo dira hitzemandakoa ematen badiguzu. 117 00:13:50,958 --> 00:13:52,583 Barkatu, lagun zaharra. 118 00:13:52,583 --> 00:13:56,041 Nomadek zu aurkitzen lagunduko zidatela uste nuen. 119 00:13:56,041 --> 00:14:02,041 Orain badakit inozoa izan naizela hain lagun makurrez fidatzeagatik. 120 00:14:02,041 --> 00:14:06,666 Gu behin erregeak izan ginen, aztia. 121 00:14:13,375 --> 00:14:14,750 {\an8}Segi! 122 00:14:14,750 --> 00:14:15,833 {\an8}Aurrera! 123 00:14:17,291 --> 00:14:18,833 Zure bila ibili ginen. 124 00:14:19,500 --> 00:14:21,958 Nire lagun maiteak. 125 00:14:23,833 --> 00:14:26,375 Hau da bilatzen zenuen morroia? 126 00:14:29,333 --> 00:14:31,291 Azti Iluna? 127 00:14:32,625 --> 00:14:36,791 Ez dut izen hori gustuko. 128 00:14:36,791 --> 00:14:39,750 Gizakiek jarri zidaten aspaldi, 129 00:14:39,750 --> 00:14:43,750 ezjakintasunagatik eta gutarrenganako beldurrez. 130 00:14:43,750 --> 00:14:48,833 Espero dut nire gaurko ekintzen ondoren hobea naizela pentsatzea. 131 00:14:52,166 --> 00:14:54,000 Ekintza honetaz ari zara? 132 00:14:54,000 --> 00:14:57,166 Lepoan ezpata jarri dizunaz errukitzen zara? 133 00:14:57,833 --> 00:14:58,833 Bai. 134 00:15:00,416 --> 00:15:03,958 Errukiak ez du Sauron garaituko. 135 00:15:06,666 --> 00:15:10,166 Eta Sauron garaituko bazenu, nahikoa izango zen hori? 136 00:15:11,083 --> 00:15:13,750 Edo haren ondorengoa izan nahiko zenuke? 137 00:15:14,583 --> 00:15:20,125 Elkartu gaitezen, eta noizbait, biok izango gara haren ondorengoak. 138 00:15:27,791 --> 00:15:30,333 Nahiago nuke basamortu honetan betiko ibili, 139 00:15:30,333 --> 00:15:32,250 izenik gabe eta ahaztuta. 140 00:15:36,416 --> 00:15:38,750 Orduan ez dut beste aukerarik, lagun zaharra. 141 00:15:48,875 --> 00:15:50,333 Irten denak! 142 00:15:52,916 --> 00:15:55,833 Espero dut gehien maite dituzunak galtzea 143 00:15:55,833 --> 00:16:01,166 Erdialdeko Lurraldeak sufrituko duenaren erakusgarri izatea 144 00:16:01,166 --> 00:16:03,791 Sauronek garaituz gero. 145 00:16:04,500 --> 00:16:05,541 Ez! 146 00:16:07,250 --> 00:16:12,541 Zure onera itzultzen zarenean, zain egongo naiz. 147 00:16:28,416 --> 00:16:30,250 Nori! Nori. 148 00:17:01,166 --> 00:17:05,000 Erantzunak nahi ditugu. Zer da hau guztia? 149 00:17:05,125 --> 00:17:07,375 Zuek hemen batzeko agindu didate. 150 00:17:07,375 --> 00:17:09,083 Nik ez dut erantzunik. 151 00:17:20,541 --> 00:17:21,916 Sinesleen buruzagiak. 152 00:17:26,083 --> 00:17:28,916 Eskerrik asko horren berandu etortzeagatik. 153 00:17:28,916 --> 00:17:30,083 Zertarako? 154 00:17:31,041 --> 00:17:34,875 Badakigu Mírielek nola sorgindu zuen itsasoa. 155 00:17:34,875 --> 00:17:38,541 Botere makurdun aliatu bat du. 156 00:17:38,541 --> 00:17:42,208 Númenor dagoeneko behin mindu duen aliatua, 157 00:17:42,208 --> 00:17:46,125 eta orain indarra biltzen ari dena gure odola isurtzeko. 158 00:17:46,708 --> 00:17:48,000 Txorakeriak. 159 00:17:48,541 --> 00:17:54,291 Itsasoko erreginak ez du aliaturik, eutsi dioten valarrak besterik. 160 00:18:08,916 --> 00:18:10,333 Sauron? 161 00:18:10,333 --> 00:18:14,500 Ustezko Sinesle denak orain 162 00:18:15,416 --> 00:18:18,208 Westernesseko traidoreak dira! 163 00:18:23,708 --> 00:18:29,000 Númenortar leialei deitzen diegu mehatxu horri aurka egitera. 164 00:18:36,000 --> 00:18:37,083 Mugi! 165 00:18:38,833 --> 00:18:39,833 Traidorea! 166 00:18:40,791 --> 00:18:41,791 Eraman itzazue. 167 00:18:43,375 --> 00:18:45,583 Pharazôn, ez hau egin! 168 00:18:48,416 --> 00:18:49,416 Mugi, traidorea. 169 00:19:24,916 --> 00:19:25,916 Aita! 170 00:19:26,833 --> 00:19:28,000 Aita, mesedez. 171 00:19:30,208 --> 00:19:32,000 Ez dago azalpenetarako astirik. 172 00:19:33,875 --> 00:19:35,125 Zure bila datoz. 173 00:19:39,625 --> 00:19:41,750 Begiratu hor. Atera itzazue. 174 00:19:47,375 --> 00:19:49,333 Badago Sineslerik hor? 175 00:19:49,333 --> 00:19:50,666 Ez. Segi aurrera. 176 00:19:53,208 --> 00:19:55,541 Ar-Pharazôni zure atrebentzia kontatzea nahi? 177 00:19:55,541 --> 00:19:58,333 Ez kontra egin. Ez bultzatu. Mugi! 178 00:20:01,416 --> 00:20:03,041 Alde. 179 00:20:06,666 --> 00:20:10,875 Ondo. Eraman denak. Goikoak ere bai. Denak. 180 00:20:19,500 --> 00:20:22,958 Mendebaldera joan behar dugu. Han Sinesleak daude. 181 00:20:22,958 --> 00:20:24,708 Nire seme Anárion barne. 182 00:20:24,708 --> 00:20:27,333 Lagun batek aterako gaitu hiritik ontzian. 183 00:20:29,166 --> 00:20:30,833 Soilik gauez bidaiatu. 184 00:20:30,833 --> 00:20:33,583 Izarrak dituzula lagun, zure pausoak zaintzen. 185 00:20:36,625 --> 00:20:37,833 Baita zureak ere. 186 00:20:40,541 --> 00:20:42,666 Ez da begirik behar iluntasunean. 187 00:20:48,916 --> 00:20:51,208 Egin al dut inoiz koldarkeriarik 188 00:20:51,208 --> 00:20:53,958 neure burua salbatuko nuela pentsatzeko, 189 00:20:53,958 --> 00:20:55,583 zu arriskuan utzita? 190 00:20:56,166 --> 00:20:59,666 Hau da nire lekua. Badakizu. 191 00:21:00,708 --> 00:21:05,125 Zein da nirea, zure alboan ez bada? 192 00:21:07,416 --> 00:21:09,666 Narsil du izena. 193 00:21:27,333 --> 00:21:28,583 Sugar zuria. 194 00:21:33,708 --> 00:21:35,708 Erreklamatu zure aginpidea. 195 00:21:35,708 --> 00:21:39,416 Eta ezpata honekin, zure patua. 196 00:22:53,958 --> 00:22:54,958 Segi! 197 00:22:59,166 --> 00:23:00,875 Ez dago irtenbiderik, elfoa. 198 00:23:01,750 --> 00:23:03,416 Alferrik zoazte ihesi! 199 00:23:04,458 --> 00:23:05,750 Hemendik. 200 00:23:05,750 --> 00:23:06,833 Amatxo. 201 00:23:37,875 --> 00:23:39,666 Zure Aita-jaunak ni nahi nau. 202 00:23:40,625 --> 00:23:43,666 Aska itzazue eta neure gogoz joango naiz. 203 00:23:44,291 --> 00:23:46,458 Emadazu arrazoi bat, elfoa. 204 00:23:49,166 --> 00:23:50,708 Bederatzi emango dizkizut. 205 00:24:33,833 --> 00:24:36,166 Begira zer egin diozun zeure buruari. 206 00:24:48,833 --> 00:24:50,500 Laster iritsiko dira. 207 00:24:51,375 --> 00:24:53,875 Ikusi dituzu inoiz orkoak borroka grinaz? 208 00:24:54,416 --> 00:24:56,041 Erotuta borrokatzen dira, 209 00:24:57,250 --> 00:24:58,666 odol egarriz. 210 00:24:59,625 --> 00:25:05,125 Gondolin erori zenean, sarraskiak etengabe jarraitu zuen. 211 00:25:08,166 --> 00:25:09,583 Hainbat astez. 212 00:25:10,166 --> 00:25:14,583 Esadazu non ezkutatu dituzun eraztunak, eta zure sufrimendua etengo dut. 213 00:25:17,000 --> 00:25:19,291 Ia eguerdia izango da. 214 00:25:20,916 --> 00:25:25,541 Martin arrantzaleak entzuten ziren ibaira hegan egiten. 215 00:25:28,083 --> 00:25:32,625 Zoritxarrez, zuk isilarazi dituzu. 216 00:25:34,083 --> 00:25:36,125 Zugatik egin dut guztia. 217 00:25:36,125 --> 00:25:40,125 Zure sutik sortu da aro honetako miraria. 218 00:25:40,125 --> 00:25:43,416 Munduarekin partekatu nahi dut, besterik ez. 219 00:25:46,416 --> 00:25:47,625 Mesedez. 220 00:25:49,750 --> 00:25:50,833 Utzidazu. 221 00:25:52,791 --> 00:25:54,791 Eraztunak jada ez daude zure eskueran. 222 00:25:55,583 --> 00:25:57,958 Ezta ni ere laster. 223 00:25:58,958 --> 00:26:02,083 Aurki goizaren ertzera joango bainaiz, 224 00:26:04,458 --> 00:26:09,208 zuk inoiz jarraitu ezingo duzun haizeak eramana! 225 00:26:30,291 --> 00:26:32,291 Zu bizirik mantentzeko erak ditut, 226 00:26:33,875 --> 00:26:35,083 {\an8}lagun. 227 00:26:37,250 --> 00:26:40,416 Horretarako dudan abilezia ere erakutsi behar dizut? 228 00:26:41,458 --> 00:26:42,666 Abilezia. 229 00:26:45,125 --> 00:26:47,291 Traizio egiten baino ez zara abila. 230 00:26:47,291 --> 00:26:52,166 Hain abila, eskaintzen duzun eskua ere salduko baitzenuke. 231 00:26:52,833 --> 00:26:55,708 Zure hitzak hutsak dira. 232 00:26:55,708 --> 00:26:57,041 Ez. 233 00:26:58,208 --> 00:27:01,125 Ez, entzun iezadazu. Entzun! 234 00:27:03,500 --> 00:27:05,541 Morgothen Itzala. 235 00:27:07,083 --> 00:27:10,125 Honatx Celebrimborren azken hitzak. 236 00:27:11,833 --> 00:27:16,166 Boterearen Eraztunek suntsituko zaituzte. 237 00:27:17,250 --> 00:27:21,291 Eta azkenean, aurreikusten dut, 238 00:27:21,291 --> 00:27:26,041 bakar batek ziurtatuko duela zure erabateko hondamena! 239 00:27:33,625 --> 00:27:36,333 Oker zaude. Haien sortzailea naiz. 240 00:27:38,375 --> 00:27:39,791 Haien nagusia. 241 00:27:41,416 --> 00:27:42,416 Ez. 242 00:27:44,750 --> 00:27:48,583 Haien... presoa zara. 243 00:27:49,750 --> 00:27:53,500 Sauron, Eraztunen... 244 00:27:56,666 --> 00:27:58,333 Jauna. 245 00:28:35,875 --> 00:28:39,000 Bera zara? Sauron zara? 246 00:28:41,791 --> 00:28:43,583 Izen ugari ditut. 247 00:28:55,250 --> 00:28:59,333 Zein da zurea, Uruk? 248 00:29:31,625 --> 00:29:34,958 Zorte txarra dakar... Zorroan daga bat eramateak. 249 00:29:36,708 --> 00:29:38,500 Bidaia laburtzen duela diote. 250 00:29:40,416 --> 00:29:42,208 Honek sastakatu ninduen behin. 251 00:29:44,375 --> 00:29:46,041 Dagoeneko eragin du oinazea. 252 00:29:54,791 --> 00:29:56,041 Nola jasaten duzu? 253 00:29:57,333 --> 00:29:58,958 Ondo josi zidaten. 254 00:30:03,458 --> 00:30:05,666 Zure amarenaz ari naiz. 255 00:30:08,625 --> 00:30:09,875 Esan zenuena entzun nuen. 256 00:30:10,708 --> 00:30:12,583 Zure errua izan zela. 257 00:30:14,125 --> 00:30:15,958 Nola jasan dezakezu? 258 00:30:19,791 --> 00:30:20,875 Gaizki. 259 00:30:23,291 --> 00:30:24,916 Gaizki jasan dut. 260 00:30:24,916 --> 00:30:27,083 Hona etorri arte ez nintzen ohartu. 261 00:30:27,083 --> 00:30:28,416 Zergatik? 262 00:30:29,333 --> 00:30:31,750 Uste nuen baino gauza handiagoak daude hemen. 263 00:30:33,250 --> 00:30:35,583 Zein txikia naizen ohartu nintzen. 264 00:30:37,125 --> 00:30:38,125 Etorri laguntzera! 265 00:30:42,625 --> 00:30:44,875 Deskargatzen lagundu behar diet. 266 00:30:44,875 --> 00:30:46,500 Ziur ez duzula etorri nahi? 267 00:30:48,666 --> 00:30:50,666 Nahiago dut gizon apala izan. 268 00:30:53,083 --> 00:30:54,375 Nik ere nahiago nuen. 269 00:31:33,833 --> 00:31:35,375 Iritziz aldatu duzu? 270 00:31:39,708 --> 00:31:41,458 Theok utzi zizkidanen truke. 271 00:31:43,041 --> 00:31:45,833 Hor jar ditzakezu. 272 00:31:58,625 --> 00:32:00,166 Etxea eraikitzen ari zara. 273 00:32:02,791 --> 00:32:05,833 Hagen zimendua jartzen hasi zen duela egun batzuk. 274 00:32:07,666 --> 00:32:09,583 Kantoi-harria jarri zuenean... 275 00:32:11,541 --> 00:32:16,166 jainkoei eskatu zien gure maitasuna sendoa izatea etxeak iraun bitartean. 276 00:32:17,833 --> 00:32:19,250 Pozten naiz. 277 00:32:21,708 --> 00:32:24,791 Nik uste nuen ontasuna zela benetako maitasuna. 278 00:32:28,125 --> 00:32:29,916 Baina gaizki sentitu nintzen. 279 00:32:31,750 --> 00:32:33,000 Sentitu nuen... 280 00:32:39,166 --> 00:32:40,541 Zergatik kontatzen didazu? 281 00:32:44,750 --> 00:32:45,833 Nik... 282 00:33:07,041 --> 00:33:08,458 Zatoz nirekin. 283 00:33:10,833 --> 00:33:12,250 Zatoz Númenorrera. 284 00:33:20,541 --> 00:33:23,458 Pelargirreko gizon apalak. Kaixo. 285 00:33:23,458 --> 00:33:25,916 Theo naiz. Bronwynen semea. 286 00:33:25,916 --> 00:33:27,666 Ekarri biziraun dutenen tresnak. 287 00:33:27,666 --> 00:33:29,041 Agian ez duzu entzun. 288 00:33:29,875 --> 00:33:33,166 Theo da. Bronwynen semea. 289 00:33:33,166 --> 00:33:35,583 Jakina. Eta nor zara zu? 290 00:33:36,208 --> 00:33:37,958 Kolonia erdiaren nagusia da. 291 00:33:37,958 --> 00:33:40,583 Erreginarekin genuen akordioa bete dugu. 292 00:33:40,583 --> 00:33:42,125 Akordioa aldatu egin da. 293 00:33:42,958 --> 00:33:45,083 Talaia ibai parean eraikiko dugu. 294 00:33:45,083 --> 00:33:46,916 Eraitsi etxeak behar izanez gero. 295 00:33:47,833 --> 00:33:49,791 Leku honek itxura penagarria du. 296 00:33:50,500 --> 00:33:51,750 Kemen? 297 00:33:55,416 --> 00:33:56,625 Isildur? 298 00:33:59,500 --> 00:34:02,791 Zure arreba zinez poztuko da aurkitu zaitugula jakitean. 299 00:34:06,708 --> 00:34:11,250 Ez dut inoiz esperantza galdu, nahiz eta denek inor bizirik geratu ez zela esan. 300 00:34:11,916 --> 00:34:14,583 Berek-i esker nago bizirik. 301 00:34:19,166 --> 00:34:20,583 Ontzian tokia bide dago. 302 00:34:20,583 --> 00:34:22,000 Asko. 303 00:34:22,000 --> 00:34:23,750 Orduan bat gehiago sar daiteke. 304 00:34:38,458 --> 00:34:40,208 Ez dugu gizon apalik onartzen. 305 00:34:42,458 --> 00:34:45,875 Hondamenditik bizirik atera nintzen. Arreba Kontseiluko parte da. 306 00:34:45,875 --> 00:34:48,500 Nire aita Míriel erreginaren kapitaina da. 307 00:34:50,333 --> 00:34:51,791 Egizu salbuespen bat. 308 00:34:51,791 --> 00:34:53,500 Oker zaude. 309 00:34:53,500 --> 00:34:55,291 Nire aita da orain erregea. 310 00:34:55,291 --> 00:34:58,916 Zurea, berriz, traizioagatik bilatzen ari dira. 311 00:35:01,041 --> 00:35:02,416 Okerragoa izan zitekeen. 312 00:35:02,416 --> 00:35:04,958 Nigatik balitz, agurea hilda legoke. 313 00:35:06,875 --> 00:35:08,625 Bizia salbatu nizun, dohakabe... 314 00:35:08,625 --> 00:35:10,708 Zure zaldia hiltzen utziko diet? 315 00:35:11,666 --> 00:35:13,500 Hemengoak gose direla dirudi. 316 00:35:21,625 --> 00:35:25,750 Berriz iraintzen banauzu, Erdialdeko Lurraldean hilko zara. 317 00:35:28,666 --> 00:35:29,916 Entzun denok. 318 00:35:31,000 --> 00:35:36,083 Pelargir jada ez da Númenorren kolonia, soldaduen gotorlekua baizik. 319 00:35:36,083 --> 00:35:37,750 Eta neu naiz komandantea. 320 00:35:37,750 --> 00:35:40,000 Hemen gelditu nahi duten gizon apalek 321 00:35:40,000 --> 00:35:43,583 inguruko basoetako zura bidaliko dute aldiro, 322 00:35:43,583 --> 00:35:46,291 maiestatearen armada eraiki aldera. 323 00:35:46,291 --> 00:35:49,458 Eta zuek hitzemandako hornidura, zer? Negurako jana? 324 00:35:49,458 --> 00:35:51,708 Zurik gabe, ez dago hornidurarik. 325 00:35:51,708 --> 00:35:56,375 Baina ziur ez duzuela arazorik izango. Azken batean, zuhaitzak baino ez dira. 326 00:36:27,750 --> 00:36:29,791 Elfo-andreak bere burua entregatu du. 327 00:36:31,291 --> 00:36:32,625 Utzi gaitzazue bakarrik. 328 00:36:34,583 --> 00:36:35,666 Zoazte hemendik. 329 00:36:41,416 --> 00:36:43,250 Baldintzak onartzen ditut, Uruk. 330 00:36:45,125 --> 00:36:46,791 Sauronek bilatzen duena daukat. 331 00:36:47,750 --> 00:36:51,500 Amaitu sarraskia eta zure esana beteko dut. 332 00:36:52,125 --> 00:36:54,208 Hura suntsitzen lagunduko dizut. 333 00:36:54,833 --> 00:36:58,875 Nola suntsituko duzu Sauron eraztunik gabe? 334 00:37:04,541 --> 00:37:09,125 Dirudienez, aro oso batean zehar irekita egondako zauriak ere 335 00:37:09,791 --> 00:37:11,875 batzuetan sendatu daitezke. 336 00:37:17,125 --> 00:37:18,375 Adar. 337 00:37:18,375 --> 00:37:22,916 Azkenekoz itxura hau nuenean beste izen bat nuen. 338 00:37:23,875 --> 00:37:25,166 Zer izen? 339 00:37:26,666 --> 00:37:30,291 Zentzugabeko izen bat. Eman zidatena. 340 00:37:34,625 --> 00:37:37,125 Adar da irabazi nuen izena. 341 00:37:45,916 --> 00:37:47,583 Lagundu berreskuratzen. 342 00:37:57,875 --> 00:37:58,875 Hartu. 343 00:38:00,208 --> 00:38:02,333 Lagundu Sauron honekin garaitzen. 344 00:38:03,708 --> 00:38:09,333 Eta zin degizut nire umeak Mordorrera bueltan bidaliko ditudala. 345 00:38:09,958 --> 00:38:12,833 Ez dudala berriz Erdialdeko Lurraldean gerra piztuko. 346 00:38:14,125 --> 00:38:19,166 Bizi den beste edozein elfok baino zure ume gehiago hil ditut. 347 00:38:20,041 --> 00:38:22,041 {\an8}Barkatuta zaude. 348 00:38:23,791 --> 00:38:26,958 Akabo sugarrak eta iluntasuna. 349 00:38:27,708 --> 00:38:30,750 Konpon dezala eraztun honek elfo eta Uruken artekoa. 350 00:38:34,291 --> 00:38:37,541 Sor dezagun bake iraunkorra Erdialdeko Lurraldean. 351 00:38:37,541 --> 00:38:39,041 Orain eta betiko. 352 00:39:09,875 --> 00:39:10,833 Zer gertatu da? 353 00:39:10,833 --> 00:39:13,500 Sauron aurkitu dugu, Aita-jauna. 354 00:39:13,500 --> 00:39:17,375 Glüg zu saltzera behartu nahi zuen, baina eutsi egin dio. 355 00:39:17,375 --> 00:39:19,291 Sauron da honen erantzulea. 356 00:39:20,208 --> 00:39:22,750 Besteak atzetik joan zaizkio. 357 00:39:22,750 --> 00:39:24,333 Barkatu, haurra. 358 00:39:26,500 --> 00:39:27,833 Beranduegi da. 359 00:39:28,375 --> 00:39:29,958 Inoiz ez da beranduegi. 360 00:39:31,208 --> 00:39:33,083 Ez niretzat, 361 00:39:33,083 --> 00:39:35,208 ezta zuretzat ere, seme. 362 00:39:39,500 --> 00:39:40,916 Beranduegi da. 363 00:40:16,541 --> 00:40:17,708 Galadriel. 364 00:40:55,291 --> 00:40:58,041 {\an8}Nire... umeak... 365 00:40:58,041 --> 00:41:00,125 Ez dira umeak jada. 366 00:41:24,083 --> 00:41:27,916 Zein da agindua, Sauron jauna? 367 00:41:29,291 --> 00:41:30,750 Suntsitu Eregion. 368 00:41:32,333 --> 00:41:34,000 Ez utzi elforik bizirik. 369 00:41:35,416 --> 00:41:37,000 Baina ekarri niri agintariak. 370 00:41:38,541 --> 00:41:40,333 {\an8}Agur, Sauron! 371 00:41:40,333 --> 00:41:43,541 {\an8}Agur, Jaun Ilun berria! 372 00:41:43,541 --> 00:41:45,000 {\an8}Agur, Sauron jauna! 373 00:41:48,083 --> 00:41:50,916 {\an8}Agur, Sauron jauna! 374 00:41:53,833 --> 00:41:55,125 Hau dena... 375 00:41:57,000 --> 00:41:59,000 zure plana zen hasieratik. 376 00:41:59,666 --> 00:42:04,166 Mesedez, ez pentsa horren argia naizenik. 377 00:42:06,291 --> 00:42:10,000 Bideak bihurguneak ditu. 378 00:42:10,500 --> 00:42:13,458 Nik ere ezin ditut zidor denak ikusi. 379 00:42:27,291 --> 00:42:30,458 Celebrimborrek zioena baino are ederragoa da. 380 00:42:38,541 --> 00:42:39,541 Emadazu. 381 00:42:43,833 --> 00:42:46,750 Eman zure eraztuna... eta Bederatziak. 382 00:42:47,750 --> 00:42:49,666 Ez dizut minik eman nahi. 383 00:42:49,666 --> 00:42:51,458 Sendatu nahi nauzu? 384 00:42:52,375 --> 00:42:56,500 Erdialdeko Lurralde osoa sendatu nahi dut. 385 00:42:56,500 --> 00:42:58,416 Eregion bezala? 386 00:43:28,333 --> 00:43:29,625 Eraitsi ezazue! 387 00:43:33,458 --> 00:43:34,958 Egin tira! 388 00:43:50,875 --> 00:43:51,916 - Ez, Uruk! - Ez! 389 00:43:51,916 --> 00:43:54,625 Celebrimborren lanaren agiriak dira. 390 00:43:54,625 --> 00:43:57,000 Hemen bizitako denen jakituria guztia. 391 00:43:58,166 --> 00:44:01,458 Bitxiek eta odolak baino gehiago balio du. 392 00:44:01,958 --> 00:44:04,875 Kendu guri bizia. Baina ez suntsitu hori, arren. 393 00:44:09,208 --> 00:44:10,875 Traidore koldarrak! 394 00:44:29,000 --> 00:44:30,291 Itxaron! 395 00:44:30,291 --> 00:44:33,291 Sauron jaunak onik nahi ditu agintariak. 396 00:45:16,333 --> 00:45:17,375 Galadriel, 397 00:45:18,916 --> 00:45:22,708 beste elfoek baino hobeto ulertuko duzu zuk, 398 00:45:22,708 --> 00:45:27,375 argia aurkitzeko, lehenengo iluntasuna ukitu behar dela. 399 00:45:30,291 --> 00:45:32,875 Ez gara antzekoak. Ez gara inoiz izan. 400 00:45:32,875 --> 00:45:34,958 Zure irudipenetako bat zen. 401 00:45:36,375 --> 00:45:37,666 Ez, dena ez. 402 00:46:06,250 --> 00:46:07,583 Zurekin borrokatzean, 403 00:46:08,708 --> 00:46:11,333 sentipen horri eutsi ahalko niola uste nuen. 404 00:46:26,541 --> 00:46:30,291 Ez ziren ni bereizteko gai borrokatzen nuen gaiztakeriagandik. 405 00:46:47,041 --> 00:46:49,125 Ez al dira zuk ereindako haziak? 406 00:47:16,708 --> 00:47:17,916 Ikusten zaitut. 407 00:47:28,416 --> 00:47:29,833 Zure gogoa ezagutzen dut. 408 00:47:37,583 --> 00:47:39,041 Atea oraindik irekita dago. 409 00:47:42,458 --> 00:47:44,000 Atea itxita dago. 410 00:48:34,708 --> 00:48:37,083 Koroa bat jarriko nizukeen buruan. 411 00:48:38,666 --> 00:48:40,875 Ez nuen atsedenik hartuko 412 00:48:40,875 --> 00:48:44,166 Erdialdeko Lurralde osoa belaunikatu arte 413 00:48:46,375 --> 00:48:48,833 beren erreginaren argia gurtzeko. 414 00:48:54,083 --> 00:48:57,708 Erdialdeko Lurraldeko izaki askeek 415 00:48:59,166 --> 00:49:03,166 beti kontra egingo dizute. 416 00:49:35,250 --> 00:49:36,666 Eraztunak nireak dira. 417 00:49:51,708 --> 00:49:52,958 Ipotxak. 418 00:50:10,125 --> 00:50:11,291 Mugi. Kendu. 419 00:50:11,291 --> 00:50:12,500 Durin. 420 00:50:15,000 --> 00:50:16,000 Ez! 421 00:50:16,833 --> 00:50:19,125 Printzea doluan dago. 422 00:50:21,250 --> 00:50:22,458 Azkar! 423 00:50:25,500 --> 00:50:27,041 Emadazu zure eraztuna. 424 00:50:43,708 --> 00:50:48,000 Galadriel. Zure eraztuna. 425 00:51:09,750 --> 00:51:13,250 Erdialdeko Lurraldea sendatu nahi duzu? 426 00:51:18,083 --> 00:51:19,458 Sendatu zeure burua. 427 00:51:50,208 --> 00:51:52,416 Larri gabiltza, Sauron jauna. 428 00:51:52,416 --> 00:51:55,125 Ipotxak elfoei ihes egiten laguntzen ari dira. 429 00:51:55,125 --> 00:51:57,458 Jarraitzen badiegu, Uruk asko... 430 00:52:40,750 --> 00:52:44,166 Hauek ez dira soilik gorputzeko zauriak. 431 00:52:45,208 --> 00:52:49,791 Bere arima hilezkorra ere itzalen erresumara eraman nahi dute. 432 00:52:51,958 --> 00:52:57,958 {\an8}Galadriel, Elfoen Erregearen argiaz, 433 00:52:58,666 --> 00:53:02,375 {\an8}iluntasun denari zugandik irtetea agintzen diot... 434 00:53:14,791 --> 00:53:16,916 {\an8}Elfoen Erregearen argiaz, 435 00:53:16,916 --> 00:53:20,291 {\an8}iluntasun denari zugandik irtetea agintzen diot... 436 00:53:23,375 --> 00:53:24,791 Galtzen ari gara. 437 00:53:25,458 --> 00:53:28,625 Iluntasuna indartsuegia da. Ezin dut salbatu. 438 00:53:35,625 --> 00:53:36,750 Nik bai. 439 00:53:43,375 --> 00:53:44,541 Guk bai. 440 00:54:44,083 --> 00:54:45,416 Konpondu egin behar dugu. 441 00:54:50,125 --> 00:54:51,458 Familia galdu nuenean... 442 00:54:57,041 --> 00:54:58,791 Untxizulo jaunak hartu ninduen. 443 00:55:00,916 --> 00:55:03,000 Gauza batzuk ezin direla konpondu zioen. 444 00:55:05,416 --> 00:55:10,833 Gauza batzuk betiko galtzen ditugula, 445 00:55:25,375 --> 00:55:28,208 indar osoz borrokatu arren. 446 00:55:41,500 --> 00:55:43,333 Zinez mingarria izan arren... 447 00:55:50,041 --> 00:55:52,666 Edo bihotzak grina izan arren... 448 00:56:00,708 --> 00:56:02,708 horiek berriz konpontzeko. 449 00:56:09,250 --> 00:56:12,250 Mundu hau gutako inor baino askoz handiagoa baita. 450 00:56:26,208 --> 00:56:29,833 Eta batzuetan, kontra dugun haizea gogorregia da. 451 00:56:36,833 --> 00:56:38,916 Halakoetan, Untxizulok esaten zuen 452 00:56:42,375 --> 00:56:43,958 onartu egin behar dugula. 453 00:56:47,875 --> 00:56:50,625 Apurtuta dagoena ezin dela konpondu. 454 00:56:55,500 --> 00:57:00,916 Eta egin dezakegun bakarra zeozer berria eraikitzea dela. 455 00:57:18,750 --> 00:57:20,875 Elkartu gaitezen laster berriz. 456 00:57:25,458 --> 00:57:27,125 Mila esker, Elfo Handia. 457 00:57:31,791 --> 00:57:33,875 Zergatik ez duzu beste zerbait hartzen? 458 00:57:39,458 --> 00:57:40,791 Agur, Elfo Handia. 459 00:57:47,458 --> 00:57:48,458 Elfo Handia? 460 00:57:50,375 --> 00:57:52,083 Ez dute inoiz elforik ikusi. 461 00:57:52,916 --> 00:57:54,416 Ezta etxetik irten ere. 462 00:57:56,083 --> 00:57:57,750 Gauzak batzen lagundu diet. 463 00:57:58,750 --> 00:58:00,833 Euren lehen migrazioa da, 464 00:58:00,833 --> 00:58:03,291 eta ez dakite zer demontre eraman. 465 00:58:05,833 --> 00:58:07,416 Ezta zer utzi ere. 466 00:58:14,208 --> 00:58:15,791 Nigatik balitz, gu... 467 00:58:20,041 --> 00:58:22,000 basamortuetan ibiliko ginateke, 468 00:58:24,333 --> 00:58:27,791 Barraskilo eta labezomorroak jaten egunak amaitu arte. 469 00:58:27,791 --> 00:58:33,000 Baina orain neure bidea egin behar dut, eta zuk, zurea. 470 00:58:37,291 --> 00:58:39,916 Oso izaki desberdinak gara, Nori. 471 00:58:41,416 --> 00:58:42,958 Ez da hala? 472 00:58:45,375 --> 00:58:47,375 Ez gara hain desberdinak, nik uste. 473 01:00:35,208 --> 01:00:37,625 Dena proba bat izan da, ezta? 474 01:00:38,750 --> 01:00:40,333 Zure igarkizunetako bat. 475 01:00:41,625 --> 01:00:44,750 Adiskidetasuna aukeratu behar nuen boterearen aurretik. 476 01:00:46,208 --> 01:00:47,750 Lagundu egin behar nien. 477 01:00:48,958 --> 01:00:51,958 Hau aurkitu behar nuen. 478 01:00:57,166 --> 01:00:59,291 Aztiak ez du bere makila aurkitzen. 479 01:01:01,041 --> 01:01:02,791 Makilak aurkitzen du bera. 480 01:01:07,541 --> 01:01:08,875 Bere izena bezala. 481 01:01:22,541 --> 01:01:23,958 Gandalf. 482 01:01:28,083 --> 01:01:30,416 Horrela deituko didate, ezta? 483 01:01:32,333 --> 01:01:34,541 Orain, has dadila abestia. 484 01:01:37,958 --> 01:01:39,583 Abestu dezagun elkarrekin. 485 01:01:41,041 --> 01:01:44,083 Kantu bat, kantu bi enarek airean. 486 01:01:44,666 --> 01:01:50,041 Euliak larrean, erleak sahatsean. 487 01:01:50,041 --> 01:01:54,166 Hasi ba kantuan, ekin kantari. 488 01:01:54,833 --> 01:02:00,416 Eguzki eta ilargi, haize, ekaitz eta euri. 489 01:02:00,416 --> 01:02:05,500 Argia hostoan, ihintza luman. 490 01:02:05,500 --> 01:02:10,541 Muinoan haizea, txilar-lorea. 491 01:02:11,333 --> 01:02:16,375 O, Tom Bombadil, zu bai gizon handi! 492 01:02:16,375 --> 01:02:21,250 Jaka urdina du, eta botak, beilegi. 493 01:02:21,958 --> 01:02:27,041 Ziak putzuan, ertzean liliak. 494 01:02:27,666 --> 01:02:32,875 O, Tom Bombadil, eta erreka-lamia! 495 01:03:04,625 --> 01:03:06,041 Eregion erori egin da. 496 01:03:07,250 --> 01:03:10,916 Biziraun dutenek iparraldeko haran batera ihes egin dute. 497 01:03:12,541 --> 01:03:13,958 Eta Elrond? 498 01:03:13,958 --> 01:03:15,208 Berak eraman ditu. 499 01:03:18,291 --> 01:03:19,708 Bidali mezu bat. 500 01:03:20,750 --> 01:03:25,083 Esaiozu Khazad-dûm prest dagoela berriz laguntza eskaintzeko. 501 01:03:25,833 --> 01:03:28,416 Geure arazoak ditugu hemen, maitea. 502 01:03:31,083 --> 01:03:34,958 Zure aitaren heriotzak larri utzi gaitu. 503 01:03:36,416 --> 01:03:40,250 Mendi Urdinetako jaunek zerga handiak ordaindu zizkioten 504 01:03:41,500 --> 01:03:43,291 eta itzultzeko eskatzen ari dira. 505 01:03:43,291 --> 01:03:44,958 Eta gainera, entzun. 506 01:03:44,958 --> 01:03:49,250 Zurrumurruen arabera, zu ez zinen zure aitaren oinordeko kutuna. 507 01:03:49,916 --> 01:03:53,500 Beste jaun-ipotx batzuek tronua eskatu nahi dute. 508 01:03:54,875 --> 01:03:58,916 Eta zure anaia aliatuen bila omen dabil. 509 01:04:22,291 --> 01:04:23,500 Lastima. 510 01:04:24,166 --> 01:04:27,125 Inoiz ez zara horren lagun baketsua izan. 511 01:04:27,125 --> 01:04:30,291 Ohitzen hasia nintzen. 512 01:04:36,833 --> 01:04:38,000 Hartu atseden. 513 01:04:38,750 --> 01:04:40,541 Hemen seguru gaude. 514 01:04:46,958 --> 01:04:50,583 - Zer leku da hau? - Santutegi bat. 515 01:04:51,333 --> 01:04:56,291 Babestuta dago... elfoen eraztunei esker. 516 01:05:21,875 --> 01:05:22,958 Komandante. 517 01:05:23,708 --> 01:05:24,791 Arondir. 518 01:05:29,416 --> 01:05:32,708 Besteak batu ditut, Errege Handia. Zure erabakiaren zain daude. 519 01:05:37,125 --> 01:05:40,583 Sauronen armada Eriador zeharkatzen ari da. 520 01:05:41,791 --> 01:05:45,166 Erdialdeko Lurralde osoa du eskura orain. Baita Lindon ere. 521 01:05:46,250 --> 01:05:50,791 Erabaki behar dugu eraso egin eta borrokara joatea... 522 01:05:51,666 --> 01:05:54,583 edo atzera egin eta defentsa prestatzea. 523 01:05:57,250 --> 01:05:58,750 Ezpata edo ezkutua. 524 01:06:01,125 --> 01:06:03,541 Eregioneko ausartenak erori dira. 525 01:06:03,541 --> 01:06:06,916 Biziraun dutenek akituta dute gorputza eta arima. 526 01:06:06,916 --> 01:06:09,708 Indar gutxi dute borrokarako. 527 01:06:10,250 --> 01:06:12,125 Ia ihes egiteko ere apenas. 528 01:06:14,583 --> 01:06:17,208 Zer gomendatzen diguzu, Galadriel komandantea? 529 01:06:29,833 --> 01:06:31,750 Aholku bat ekarri nahi dut gogora, 530 01:06:33,041 --> 01:06:37,125 Celebrimbor gure lagun maiteak emana, 531 01:06:38,833 --> 01:06:41,083 elfo errementaririk handienak. 532 01:06:45,583 --> 01:06:47,333 Eta gure herriari gogorarazi... 533 01:06:49,000 --> 01:06:53,375 ez dela indarra iluntasuna garaitzen duena, 534 01:06:53,375 --> 01:06:54,750 argia baizik. 535 01:07:07,666 --> 01:07:10,083 Eta eguzkiak distira egiten du oraindik. 536 01:10:32,333 --> 01:10:34,333 Azpitituluak: Garbiñe U. 537 01:10:34,333 --> 01:10:36,416 Ikuskatzailea: Maialen Rubio