1
00:00:00,041 --> 00:00:01,375
{\an8}LEHENAGO
2
00:00:03,208 --> 00:00:04,415
Nola duzu izena?
3
00:00:04,416 --> 00:00:05,625
Celeborn.
4
00:00:07,125 --> 00:00:11,582
Senarra ez da zure txorakeriez
ohartuko, baina nik ez dizut sinesten.
5
00:00:11,583 --> 00:00:13,457
Zertara etorri zara?
6
00:00:13,458 --> 00:00:16,749
Aspaldiko amodio bat bisitatzea
ez al da arrazoi nahikoa?
7
00:00:16,750 --> 00:00:17,583
Ama?
8
00:00:18,250 --> 00:00:22,915
Jaun Ilunak
ezin ditu jasan zin hausleak.
9
00:00:22,916 --> 00:00:25,625
Amarrua prest dago,
Durin erori arte itxaron behar orain.
10
00:00:30,541 --> 00:00:32,250
- Eraman ezazue!
- Aita!
11
00:00:35,416 --> 00:00:37,415
Denak hiltzat jotzen ditu Sauronek.
12
00:00:37,416 --> 00:00:39,958
- Nor da?
- Maitalle deitzen da.
13
00:00:41,375 --> 00:00:43,415
Azken Elfo errementaria.
14
00:00:43,416 --> 00:00:45,374
Zatoz nirekin, mari-elfoa.
15
00:00:45,375 --> 00:00:50,957
Elkarrekin, eraztuna bukatzea
eragotziko diogu Sauroni.
16
00:00:50,958 --> 00:00:52,665
Iparraldera daramatza.
17
00:00:52,666 --> 00:00:56,040
Antza denez, elfo errementaria
bizirik atera zen Eregionen gainbeheratik.
18
00:00:56,041 --> 00:00:58,000
Elfoek baino lehen aurkitu behar dugu.
19
00:01:11,291 --> 00:01:14,832
Ez dago piztia menderatzetik, jauna,
20
00:01:14,833 --> 00:01:16,999
baina zaldiak dauzkat.
21
00:01:17,000 --> 00:01:21,166
Aste gutxitan Gundabaden egongo zara.
22
00:01:21,833 --> 00:01:23,625
Hilabetean, gehienez.
23
00:01:33,666 --> 00:01:35,666
Arranoak izan ziren behin.
24
00:01:39,541 --> 00:01:42,958
Morgothek bere ukituaz
bedeinkatu zituen arte.
25
00:01:45,000 --> 00:01:47,041
Bere zigorra irrikatzen irakatsi zien.
26
00:01:50,333 --> 00:01:53,999
Eta haragirik nazkagarrienaz bakarrik
elikatzen.
27
00:01:54,000 --> 00:01:55,666
Haratustela eman diogu.
28
00:02:04,500 --> 00:02:06,166
Ba, oker egin duzu.
29
00:02:08,666 --> 00:02:14,041
Halako piztia ankerrok
haragi bizidunaz elikatzen dira.
30
00:02:32,208 --> 00:02:33,416
Zelatu ezazu.
31
00:03:35,791 --> 00:03:37,208
Ireki!
32
00:03:39,750 --> 00:03:44,082
Ez genuen espero apopilo berririk.
33
00:03:44,083 --> 00:03:45,916
Hau gustatuko zaizu.
34
00:03:47,500 --> 00:03:48,791
Benetan.
35
00:04:12,833 --> 00:04:14,790
Zeren zain zaude?
36
00:04:14,791 --> 00:04:16,000
Mugitu!
37
00:04:29,125 --> 00:04:30,790
Izena eta maila.
38
00:04:30,791 --> 00:04:32,166
Marnûkh.
39
00:04:33,666 --> 00:04:35,000
Jenerala.
40
00:04:36,041 --> 00:04:39,000
73. legioko komandantea.
41
00:04:40,166 --> 00:04:41,333
Jenerala?
42
00:04:42,083 --> 00:04:45,625
Zer egiten du Gundabaden
hain maila altuko norbaitek?
43
00:04:46,375 --> 00:04:49,457
Ez digute jakinarazi
gonbidatu berezirik izango genuela.
44
00:04:49,458 --> 00:04:51,083
Ez nau inork bidali.
45
00:04:53,916 --> 00:04:56,000
Neure kabuz etorri naiz.
46
00:04:58,916 --> 00:05:01,208
Neska polit bat aurkitu dut.
47
00:05:04,875 --> 00:05:07,333
Sauron jaunarentzat da.
48
00:05:09,250 --> 00:05:11,625
Eta nire lana ondo egin badut,
49
00:05:12,708 --> 00:05:16,500
honako bidean da jada!
50
00:05:20,166 --> 00:05:22,375
Elkarrekin entregatuko diogu.
51
00:05:24,375 --> 00:05:30,291
Eta txerriak txerritegian baino hobeto
biziko gara betiko.
52
00:05:31,041 --> 00:05:31,957
Zer diozue?
53
00:05:31,958 --> 00:05:33,333
Bai!
54
00:05:34,208 --> 00:05:36,000
Traidore zikina!
55
00:05:38,875 --> 00:05:40,249
Eraman behera!
56
00:05:40,250 --> 00:05:42,583
- Ez ukitu!
- Ez! Aska ezazue!
57
00:05:43,416 --> 00:05:44,374
Arondir.
58
00:05:44,375 --> 00:05:46,165
Hau poza zu ezagutzea, andereño.
59
00:05:46,166 --> 00:05:48,375
Ez! Aska ezazue!
60
00:05:49,583 --> 00:05:51,000
Galadriel!
61
00:05:54,458 --> 00:05:56,250
Eta zer egingo dugu honekin?
62
00:05:57,166 --> 00:06:01,665
Zergatik ez dugu oinaze-zaldian jartzen?
63
00:06:01,666 --> 00:06:02,875
Bai!
64
00:06:03,875 --> 00:06:06,875
Lasai asko hitz egingo dugu
65
00:06:08,458 --> 00:06:10,958
Rivendelleko defentsez.
66
00:06:11,750 --> 00:06:13,833
Hemendik, jenerala.
67
00:06:16,125 --> 00:06:17,166
Ez.
68
00:07:23,083 --> 00:07:26,499
J.R.R. TOLKIEN-EN "ERAZTUNEN JAUNA"
69
00:07:26,500 --> 00:07:27,291
ELEBERRIETAN ETA HAIEN
ERANSKINETAN OINARRITUA
70
00:07:30,166 --> 00:07:37,166
ERAZTUNEN JAUNA: BOTEREAREN ERAZTUNAK
71
00:07:52,916 --> 00:07:55,916
Denbora honetan guztian
gerratik kanpo egotea lortu dugu.
72
00:07:56,500 --> 00:08:00,415
- Orain Jaun Iluna etsai bihurtu dugu!
- Bai!
73
00:08:00,416 --> 00:08:02,874
Zenbat ipotx hilko dira
74
00:08:02,875 --> 00:08:05,665
Elfoei lagundu nahi diezulako?
75
00:08:05,666 --> 00:08:07,499
Nahiago zenukeen Sauroni lagundu?
76
00:08:07,500 --> 00:08:10,457
Nahiago genukeen orko zikina
aurkitu zenuen tokian utzi bazenu!
77
00:08:10,458 --> 00:08:11,374
- Bai!
- Horixe!
78
00:08:11,375 --> 00:08:14,582
Esan digute Mordorreko tropak
79
00:08:14,583 --> 00:08:16,749
gure mugetan biltzen ari direla.
80
00:08:16,750 --> 00:08:20,415
Eraztunok nahi zein ez, behar ditugu!
81
00:08:20,416 --> 00:08:21,665
- Bai!
- Bai!
82
00:08:21,666 --> 00:08:22,708
Eraztunik ez.
83
00:08:23,708 --> 00:08:25,458
Ez orain, ez inoiz.
84
00:08:26,416 --> 00:08:27,750
Thráin, esaiezu zeuk.
85
00:08:29,083 --> 00:08:31,083
Jaun ipotxekin ados nago honetan.
86
00:08:33,833 --> 00:08:35,208
Aditu, anaia.
87
00:08:35,958 --> 00:08:39,166
Sauronen boterearen pareko den
botereaz ari gara.
88
00:08:39,791 --> 00:08:42,666
Zure herria babestu
eta elfoei lagundu nahi diezu?
89
00:08:43,291 --> 00:08:45,291
Ba, eraztunak dira gure itxaropena.
90
00:08:46,333 --> 00:08:48,583
Eraztun horiek zure aita zoratu zuten.
91
00:08:52,375 --> 00:08:57,250
Bakarra nahikoa izan zen
bere familiaren aurka jartzeko.
92
00:08:57,916 --> 00:09:01,500
Ez zara konturatzen? Sauronek
horregatik nahi du guk ipintzea.
93
00:09:02,291 --> 00:09:05,666
Gu banatzeko
eta elkarren kontra jartzeko!
94
00:09:06,250 --> 00:09:08,041
Baina ipotxak gara.
95
00:09:09,708 --> 00:09:12,875
Ez dugu eraztunik behar
Sauron garaitzeko.
96
00:09:14,750 --> 00:09:17,000
Nahikoa dugu
nor garen gogoratzea.
97
00:09:24,875 --> 00:09:27,208
Noiz jantzi zuen Eraztuna…
98
00:09:28,750 --> 00:09:29,833
gure aitak?
99
00:09:32,041 --> 00:09:37,082
Bere ondorengo izendatu baino…
100
00:09:37,083 --> 00:09:39,041
lehenago edo beranduago?
101
00:09:40,375 --> 00:09:42,040
Zer axola du horrek?
102
00:09:42,041 --> 00:09:43,790
Gure erreinuetako legeen arabera,
103
00:09:43,791 --> 00:09:47,540
burua nahasia duen
errege baten ediktuak
104
00:09:47,541 --> 00:09:48,875
baliogabeak dira.
105
00:09:49,958 --> 00:09:51,083
Egia al da?
106
00:09:51,958 --> 00:09:53,457
Bueno, hori…
107
00:09:53,458 --> 00:09:56,208
- Garrantzitsuena da guk…
- Narvi.
108
00:10:00,541 --> 00:10:02,582
Egia da, jauna, baina guk…
109
00:10:02,583 --> 00:10:04,125
Berriz galdetuko dizut.
110
00:10:05,208 --> 00:10:10,833
Aitak oinordeko egin zintuenean,
Eraztuna jarria zuen, bai ala ez?
111
00:10:14,750 --> 00:10:15,583
Durin.
112
00:10:16,166 --> 00:10:18,333
Ez dizu zipitzik zor.
113
00:10:19,375 --> 00:10:22,125
Durin da mendi honetako
bidezko erregea.
114
00:10:23,250 --> 00:10:24,666
Bai.
115
00:10:25,416 --> 00:10:32,375
Ni ez nago hain ziur horretaz.
116
00:10:39,375 --> 00:10:41,665
Ez zintudan itzultzen utzi behar.
117
00:10:41,666 --> 00:10:46,750
Eraztuna zeraman ala ez?
118
00:10:57,291 --> 00:10:58,333
Bai.
119
00:11:01,333 --> 00:11:05,375
Sentitzen dut, Durin.
Disa, sentitzen dut, baina bazeraman.
120
00:11:08,375 --> 00:11:09,540
Eraztuna jarria zuen.
121
00:11:09,541 --> 00:11:11,499
Eta zer arraio esan nahi du horrek?
122
00:11:11,500 --> 00:11:12,833
Esan nahi du…
123
00:11:14,125 --> 00:11:16,333
nire aitaren ondorengotza
zalantzan dagoela,
124
00:11:17,583 --> 00:11:22,915
eta, beraz,
Aulëren nahiak erabaki beharko duela.
125
00:11:22,916 --> 00:11:25,041
Aulëren nahiak? Nola?
126
00:11:26,458 --> 00:11:28,250
Borrokazko epaia.
127
00:11:40,708 --> 00:11:42,250
Erantzun egin behar dugu, jauna.
128
00:11:42,958 --> 00:11:45,624
Thráinen desafioaren berria
erreinuan zabaltzen ari da
129
00:11:45,625 --> 00:11:47,500
bazka txerriaren muturrean bezala.
130
00:11:49,250 --> 00:11:50,665
Orduan, ez dugu aukerarik.
131
00:11:50,666 --> 00:11:54,874
Ez. Ez borrokatu haren kontra,
ez tronuagatik, Durin.
132
00:11:54,875 --> 00:11:56,749
Ezin duzu arriskatu.
133
00:11:56,750 --> 00:12:00,333
Ez da egon erronka bati
uko egin dion errege ipotxik, Disa.
134
00:12:01,000 --> 00:12:04,499
Thráini aurre egiten ez badiot,
koldarra esango didate.
135
00:12:04,500 --> 00:12:07,749
Tronua halabeharrez eta oker bati esker
lortu dudala esango dute,
136
00:12:07,750 --> 00:12:09,333
Eta arrazoia izango dute.
137
00:12:10,291 --> 00:12:12,499
Eta hala bada,
nola egingo diot aurre Sauroni?
138
00:12:12,500 --> 00:12:16,249
Leizeko borrokak, pultsuak,
roka jaurtiketak…
139
00:12:16,250 --> 00:12:19,541
Thráini aurre egiten diozun aldi bakoitza
berdin bukatzen da.
140
00:12:20,291 --> 00:12:22,290
Zu zirikatzeko modua aurkitzen du,
141
00:12:22,291 --> 00:12:25,957
haserretu egiten zara, itsutu,
eta irabazi egiten zaitu.
142
00:12:25,958 --> 00:12:27,791
Borrokatzen ez banaiz, Disa…
143
00:12:30,041 --> 00:12:31,666
Thráinek jada irabazi du.
144
00:12:34,291 --> 00:12:37,333
Jauna, zure adiskidea naiz,
145
00:12:38,375 --> 00:12:41,499
eta beti zerbitzatu nahi nizuke.
146
00:12:41,500 --> 00:12:45,207
Baina Maisu zulatzailea naiz,
eta ni mendiaren menpe nago,
147
00:12:45,208 --> 00:12:46,625
ez inongo erregeren menpe.
148
00:12:47,791 --> 00:12:50,165
Thráini aurre egiten badiozu
eta irabazten badu…
149
00:12:50,166 --> 00:12:53,000
Ez du irabaziko.
150
00:12:57,125 --> 00:13:00,750
Ez naiz garai bateko ipotx ipurterrea.
151
00:13:05,041 --> 00:13:08,666
Ezingo nau neure onetik atera.
152
00:13:20,875 --> 00:13:21,958
Egia da.
153
00:13:23,916 --> 00:13:25,333
Balrog bati aurre egin diozu.
154
00:13:27,916 --> 00:13:29,458
Thráinekin moldatuko zara.
155
00:13:31,333 --> 00:13:32,750
Ziur baietz.
156
00:13:53,541 --> 00:13:55,041
Beste garaipen bat.
157
00:13:56,916 --> 00:13:59,083
Honi garaipen deitzea…
158
00:14:00,583 --> 00:14:04,457
Txorakeria dirudi,
galdu dugun guztia kontuan hartuta.
159
00:14:04,458 --> 00:14:07,833
Galdutakoak egiten du sakratuago
babestu beharrekoa:
160
00:14:08,708 --> 00:14:11,541
Sauronen uztarpetik libre dagoen
Lindon bat.
161
00:14:13,333 --> 00:14:15,249
Baina zenbat denboraz?
162
00:14:15,250 --> 00:14:16,333
Gaurko egunez.
163
00:14:18,041 --> 00:14:19,875
Egun bat gehiago aski da
itxaropenari eusteko.
164
00:14:21,375 --> 00:14:23,208
Ez dut inoiz galdu itxaropena.
165
00:14:24,833 --> 00:14:27,707
Eta gure soldaduek
horixe bilatzen dute nigan
166
00:14:27,708 --> 00:14:31,749
begiratzen didatenea,
uste dutelako euren erregeak
167
00:14:31,750 --> 00:14:34,333
baduela sekreturen bat eskura
garaipena lortzeko.
168
00:14:35,708 --> 00:14:37,791
Edozer emango nuke
haiei garaipena emateko.
169
00:14:38,875 --> 00:14:41,665
Baina zer egingo dut
itxaropena ere galtzen dutenean?
170
00:14:41,666 --> 00:14:45,708
Mundu honetan
betiko galtzen diren gauza bakarrak
171
00:14:47,250 --> 00:14:49,875
gehiago bilatzen ez ditugunak dira.
172
00:14:51,583 --> 00:14:54,333
Errege Gorena. Círdan maisua.
173
00:14:55,750 --> 00:14:57,499
Norbait ikusi behar duzue.
174
00:14:57,500 --> 00:15:00,624
Arerioa inguratu nahian ibili da
guregana iristeko.
175
00:15:00,625 --> 00:15:03,082
Baina jaso duen adina egur
eman die berak ere.
176
00:15:03,083 --> 00:15:05,415
Dozena bat orkoren gorpuak
zeuzkan inguruan.
177
00:15:05,416 --> 00:15:06,915
Valarrei esker bizirik dago.
178
00:15:06,916 --> 00:15:09,958
Eärendilen semea, hitz egin.
Zer berri dakarzu Imladrisetik?
179
00:15:11,041 --> 00:15:12,041
Hamasei.
180
00:15:14,125 --> 00:15:15,875
Hamasei orkorekin borrokatu naiz.
181
00:15:20,458 --> 00:15:24,915
Guk uste bezalakoa da. Edo are larriagoa.
182
00:15:24,916 --> 00:15:26,208
Dena ez dago galduta.
183
00:15:26,833 --> 00:15:30,833
Oraindik badago Rhûnekoa baino
indartsuago den armada bat.
184
00:15:32,708 --> 00:15:35,165
Ondo egiten duzu
gizaki hilkorrekin ez fidatzen,
185
00:15:35,166 --> 00:15:38,124
baina nire anaiak bizitza hilkorra
aukeratu zuen uste zuelako
186
00:15:38,125 --> 00:15:41,790
Númenor izan zitekeela
ongiaren aldeko indarrik handiena.
187
00:15:41,791 --> 00:15:42,999
- Elrond…
- Erreinu bat,
188
00:15:43,000 --> 00:15:45,833
elfo eta gizakien onena
uztartuko lukeena.
189
00:15:46,833 --> 00:15:48,624
Númenorren laguntza behar dugu.
190
00:15:48,625 --> 00:15:49,875
Eta eskatu diegu.
191
00:15:50,666 --> 00:15:52,875
Pharazônek hau bidali du.
192
00:15:59,958 --> 00:16:02,250
"Númenorrek bere arazoak ditu".
193
00:16:06,333 --> 00:16:08,541
Ez esan sinesten duzula.
194
00:16:10,791 --> 00:16:12,875
Gerrara batzeko erregutzen ari zaizu.
195
00:16:14,833 --> 00:16:18,249
Eskale bitxia da
ogiari uko egiten diona!
196
00:16:18,250 --> 00:16:21,249
Gizakiak harroak dira, Círdan maisua.
197
00:16:21,250 --> 00:16:23,415
Loria eta lausengu gose dira.
198
00:16:23,416 --> 00:16:25,791
Gutun batek ez du Pharazôn aseko.
199
00:16:27,583 --> 00:16:28,666
Ez.
200
00:16:30,666 --> 00:16:33,332
Númenorrera abiatu behar duzu, Ingaran.
201
00:16:33,333 --> 00:16:34,875
Aurrez-aurre hitz egin harekin.
202
00:16:35,916 --> 00:16:37,332
Erregetik erregera.
203
00:16:37,333 --> 00:16:40,540
Makur nadin nahi duzu, zertarako?
204
00:16:40,541 --> 00:16:44,458
Uste dut Elrond jaunak
makur zaitezen nahi duela
205
00:16:45,833 --> 00:16:50,000
hainbeste nahi duzun itxaropena
emateko zure herriari.
206
00:16:50,750 --> 00:16:53,457
Baina aukera gehiago izango zenuke
207
00:16:53,458 --> 00:16:55,374
gizakien bihotza ondo ulertzen duen
208
00:16:55,375 --> 00:16:57,624
mezulari batek lagunduko bazintu,
209
00:16:57,625 --> 00:17:02,166
batez ere Númenorren fundatzailearen
antz handia izango balu.
210
00:17:03,833 --> 00:17:06,208
Ados zaude, Elros?
211
00:17:21,250 --> 00:17:23,583
Nire amaren berri jakingo duzu.
212
00:17:25,500 --> 00:17:27,083
Esamesak entzun ditut.
213
00:17:28,458 --> 00:17:30,958
Orduan badakizu
gauez ateratzen duela bizimodua.
214
00:17:32,875 --> 00:17:35,708
Urte askoan
nire jatorria ezkutatu zion aitari.
215
00:17:36,958 --> 00:17:39,458
Sehaskan itoko ninduen
beldur zela uste dut.
216
00:17:42,458 --> 00:17:45,957
Baina, alderantziz,
gezurraz jabetzean ama ito zuen,
217
00:17:45,958 --> 00:17:47,458
eta berarekin ekarri ninduen.
218
00:17:49,666 --> 00:17:53,040
Eta harrezkero, ekintza errukitsu hori
219
00:17:53,041 --> 00:17:55,125
eskertzeko moduaren bila nabil.
220
00:17:58,666 --> 00:18:03,458
Hauxe da, oraingoz,
aurkitu dudan modurik onena.
221
00:18:05,083 --> 00:18:06,250
Lastima.
222
00:18:09,500 --> 00:18:11,040
Ni hil ez izana?
223
00:18:11,041 --> 00:18:13,916
Ez. Jaio zinen tokitik
ihes egiteko aukera eman arren,
224
00:18:15,625 --> 00:18:19,665
bizitza osoa haren
sen gaiztoenen menpe bizi izan zarela,
225
00:18:19,666 --> 00:18:21,166
bere onarpena lortu nahian.
226
00:18:22,083 --> 00:18:24,499
Ni irainduz larrua salbatuko duzulakoan?
227
00:18:24,500 --> 00:18:26,000
Ez da iraina izan.
228
00:18:26,916 --> 00:18:28,290
Bitxia bada ere,
229
00:18:28,291 --> 00:18:30,833
zure arimaz interesatzen ari nintzen.
230
00:18:38,000 --> 00:18:39,790
Arimak inozo eta umeentzat dira.
231
00:18:39,791 --> 00:18:41,833
Eta hala ere, arima libre denean…
232
00:18:42,583 --> 00:18:44,458
ez dago lotu dezakeen katerik.
233
00:18:46,000 --> 00:18:48,333
Jakin nahi nuke zer egingo zenukeen
234
00:18:49,250 --> 00:18:51,083
benetan aske bazina.
235
00:18:55,541 --> 00:18:57,249
Zurekin bat egitea nahi duzu?
236
00:18:57,250 --> 00:19:01,541
Zure amak gaizki amaitu zuen
Pharazônen onarpena lortzen saiatzeagatik.
237
00:19:03,791 --> 00:19:06,125
Ez duzu zertan berdi bukatu, Kemen.
238
00:19:16,041 --> 00:19:16,958
Geldi!
239
00:19:25,750 --> 00:19:27,415
Ez gelditzeko esan dizut.
240
00:19:27,416 --> 00:19:28,625
Gutarrak dira, jauna.
241
00:19:29,333 --> 00:19:31,791
Zure aitaren premiazko mezua dakarte.
242
00:19:38,958 --> 00:19:40,500
Esan ba, zer berri?
243
00:20:09,000 --> 00:20:10,208
Geldi!
244
00:20:11,916 --> 00:20:13,790
Ez du bizitzea merezi.
245
00:20:13,791 --> 00:20:16,999
Valarrek erabaki dezatela nor biziko den.
246
00:20:17,000 --> 00:20:20,208
Bizirik baliotsuagoa zaigu.
247
00:20:50,958 --> 00:20:53,250
Mugitu, zerria!
248
00:20:55,416 --> 00:20:57,583
Inor ez da hemendik igaroko.
249
00:20:58,541 --> 00:21:01,540
Berarekin egingo duzuna
ikusteko irrikan nago.
250
00:21:01,541 --> 00:21:03,666
Benetan, amorratzen nago.
251
00:21:04,791 --> 00:21:06,333
Azkarrago, elfo.
252
00:21:07,166 --> 00:21:08,416
Ez daukagu gau osoa.
253
00:21:09,208 --> 00:21:13,874
Gaur egungo gazteek
ez dute txantxa on bat estimatzen.
254
00:21:13,875 --> 00:21:15,875
Desagertzen ari den artea da.
255
00:21:53,250 --> 00:21:56,458
Lan bikaina, elfo. Oso sinesgarria.
256
00:22:00,541 --> 00:22:03,790
Sinesgarriegia, jenerala.
257
00:22:03,791 --> 00:22:05,833
Lasaitu, elfoa.
258
00:22:06,708 --> 00:22:11,125
Nire lana egin dut, adostu bezala.
259
00:22:12,416 --> 00:22:14,375
Mari-elfoa bere lana egiten ari da.
260
00:22:15,541 --> 00:22:19,083
Hemen geratu nahi duzu niri egurra ematen?
261
00:22:19,875 --> 00:22:26,458
Edo errementariari deitu,
Galadriel bilatu eta ospa egingo dugu?
262
00:22:28,708 --> 00:22:30,083
Pentsatzen ari naiz.
263
00:22:43,833 --> 00:22:45,125
Maitalle.
264
00:22:57,041 --> 00:22:58,708
Maitalle?
265
00:23:07,541 --> 00:23:08,750
Hilda dago.
266
00:23:10,666 --> 00:23:11,875
Duela hilabeteak hil zen.
267
00:23:13,833 --> 00:23:16,291
Ez. Duela aste gutxi, esango nuke.
268
00:23:21,166 --> 00:23:23,000
Ez genuen hona etorri behar.
269
00:23:23,916 --> 00:23:28,000
Sauroni ez dio
sekreturik kontatuko, behintzat.
270
00:23:31,125 --> 00:23:34,999
Mari-elfo deitzen diozunak
ere badakizki sekretuok,
271
00:23:35,000 --> 00:23:37,874
eta guardiak distraitzeko erabili dugu.
272
00:23:37,875 --> 00:23:39,499
Berari bururatu zaio.
273
00:23:39,500 --> 00:23:42,165
A zer burutazioa.
274
00:23:42,166 --> 00:23:44,416
Hobe genuen Rivendelletik ez irten.
275
00:23:50,625 --> 00:23:51,958
Gauerdiko patruila.
276
00:23:53,041 --> 00:23:54,791
Zenbat beharko dute hona iristeko?
277
00:23:57,750 --> 00:23:59,707
Tokia ezagutzen zenuela uste nuen.
278
00:23:59,708 --> 00:24:01,540
Inork ez du hain ondo ezagutzen.
279
00:24:01,541 --> 00:24:03,665
Zazpi minutu, zehazki.
280
00:24:03,666 --> 00:24:06,957
Lau, eskaileretara; bi, korridorera;
281
00:24:06,958 --> 00:24:09,957
eta beste batek aurkitu ditzala
hor erori zitzaizkizuen bareak
282
00:24:09,958 --> 00:24:11,583
eta itxi dezala eremu osoa.
283
00:24:12,333 --> 00:24:13,540
Nor zara?
284
00:24:13,541 --> 00:24:15,875
Hain denbora luzea daramat hemen,
285
00:24:16,958 --> 00:24:18,625
ia ez dut gogoratzen nor naizen.
286
00:24:20,833 --> 00:24:22,458
Baina aspaldi…
287
00:24:24,000 --> 00:24:25,458
deitzen ninduten…
288
00:24:26,458 --> 00:24:27,875
Celeborn.
289
00:24:33,708 --> 00:24:34,791
Nola?
290
00:24:35,583 --> 00:24:39,458
Doriatheko armadakoa.
Thingol erregearen alde borrokatu nintzen.
291
00:24:41,166 --> 00:24:42,875
Erestor kapitaina ezagutzen duzu?
292
00:24:45,583 --> 00:24:46,707
Edo nire emaztea?
293
00:24:46,708 --> 00:24:49,707
Ez dugu familia zuhaitz bat
osatzeko astirik.
294
00:24:49,708 --> 00:24:51,457
Joan behar dugu.
295
00:24:51,458 --> 00:24:54,124
Eraman nazazue zuekin.
296
00:24:54,125 --> 00:24:55,583
Eskaileretan daude.
297
00:24:58,083 --> 00:25:00,583
- Sentitzen dut, Celebrun…
- Celeborn.
298
00:25:01,375 --> 00:25:02,791
Baina orkoa zuzen dago.
299
00:25:05,708 --> 00:25:07,500
Nondik daramazu, orko?
300
00:25:08,166 --> 00:25:10,415
Ekialdeko pasabidetik.
Guardia gutxiago daude.
301
00:25:10,416 --> 00:25:13,374
Itxialdian, ekialdeko pasabidea da
ixten duten lehena.
302
00:25:13,375 --> 00:25:15,040
Kartzelarien jangelara, orduan.
303
00:25:15,041 --> 00:25:18,082
- Huargoak dauzkate han.
- Ez dago Huargorik.
304
00:25:18,083 --> 00:25:20,749
Kartzela hau
goitik-behera ezagutzen dut, basoko elfo.
305
00:25:20,750 --> 00:25:22,707
Adreilu denak, ihesbide guztiak,
306
00:25:22,708 --> 00:25:25,541
torturatzaileek erabiltzen duten
bainugela ere bai.
307
00:25:26,750 --> 00:25:29,624
Hegoaldeko dorrean dago.
Jakin nahi baduzu.
308
00:25:29,625 --> 00:25:30,957
Ez nuen jakin nahi.
309
00:25:30,958 --> 00:25:34,749
Baina hitzematen dizuet
hemendik ateratzen banauzue,
310
00:25:34,750 --> 00:25:37,750
bizirik aterako zaituztedala gotorlekutik.
311
00:25:55,291 --> 00:25:57,000
Zergatik deitu nauzu?
312
00:25:58,166 --> 00:26:00,124
Nik bezain ondo dakizu.
313
00:26:00,125 --> 00:26:02,832
Nire anaiarekin lehiatu naizen guztietan
314
00:26:02,833 --> 00:26:04,249
irabazi egin dut.
315
00:26:04,250 --> 00:26:07,124
Oraingo honetan ere irabaziko dut,
eta gero
316
00:26:07,125 --> 00:26:10,707
errege ahalmenak baliatuko ditut
Zazpi Eraztunak aurkitzeko.
317
00:26:10,708 --> 00:26:12,165
Ez dizkizu emango.
318
00:26:12,166 --> 00:26:13,582
Ez du aukerarik izango.
319
00:26:13,583 --> 00:26:14,958
Aurkituko dut modua.
320
00:26:16,166 --> 00:26:17,333
Non eta…
321
00:26:18,791 --> 00:26:21,749
zuk eman diezazkidan
konbentzitzen ez baduzu.
322
00:26:21,750 --> 00:26:23,374
Zergatik egingo nuke hori?
323
00:26:23,375 --> 00:26:25,333
Zazpiak ematen badizkit,
324
00:26:26,291 --> 00:26:28,666
ez dudalako tronua eskatuko.
325
00:26:29,541 --> 00:26:32,208
Mendi honetatik joango naiz betiko.
326
00:26:34,541 --> 00:26:37,708
Nire ustez, bidezko tratua da.
327
00:26:39,000 --> 00:26:41,916
Esan Eraztunak niri emateko,
eta emango dizkit.
328
00:26:43,125 --> 00:26:45,041
Ezta, Didi?
329
00:26:48,458 --> 00:26:50,166
Esan nizun ez horrela deitzeko.
330
00:26:50,833 --> 00:26:52,625
Ohiturak zailak dira aldatzen.
331
00:26:53,541 --> 00:26:55,041
Saiatu bi eskuekin.
332
00:27:01,000 --> 00:27:03,332
- Gauza bat ahaztu zaizu.
- Zer?
333
00:27:03,333 --> 00:27:07,291
Behin galdu egin zenuela
zure anaiarekin lehiatu zinenean.
334
00:27:08,958 --> 00:27:12,291
Baina orduko hura
kontatzeko gogoa izango banu…
335
00:27:15,125 --> 00:27:17,541
Eraztunek isilik eutsiko naute.
336
00:27:19,500 --> 00:27:23,750
Durin ez da kikilduko
aspaldi egindako akats batengatik.
337
00:27:26,458 --> 00:27:28,583
Eta zergatik ez diozu inoiz esan?
338
00:27:43,625 --> 00:27:45,250
Eraztunak nahi ditu, ezta?
339
00:27:48,250 --> 00:27:49,458
Banekien.
340
00:27:51,375 --> 00:27:53,291
Ziur naiz Sauronek babesten duela.
341
00:27:54,833 --> 00:27:57,624
Bare-miazkale,
kaka-jale madarikatu hori…
342
00:27:57,625 --> 00:27:59,041
Durin, eseri, arren.
343
00:28:21,833 --> 00:28:23,750
Akats bat egin nuen.
344
00:28:26,916 --> 00:28:28,416
Bananduta geunden.
345
00:28:29,958 --> 00:28:31,333
Liskar bat izan genuelako.
346
00:28:32,666 --> 00:28:34,416
Gau haietako batean izan zen…
347
00:28:36,333 --> 00:28:39,333
eta goizean goizetik
jada nahiago nukeen atzera egin!
348
00:28:49,375 --> 00:28:50,791
Thráin?
349
00:28:54,833 --> 00:28:56,791
Handik egun batzuetara itzuli zinen…
350
00:28:57,958 --> 00:28:59,625
eta ezkontzeko eskatu zenidan.
351
00:29:01,125 --> 00:29:03,333
Nire bizitzako egunik
zoriontsuena izan zen.
352
00:29:05,625 --> 00:29:06,875
Benetan.
353
00:29:08,875 --> 00:29:11,041
Une egokiaren zain egon nintzen
kontatzeko,
354
00:29:12,375 --> 00:29:14,083
baina zure aita…
355
00:29:15,625 --> 00:29:17,874
eztei errituak egiten hasi zen.
356
00:29:17,875 --> 00:29:19,916
Eta gero, Gerda etorri zen,
357
00:29:20,916 --> 00:29:24,416
eta gauza bat, eta beste bat eta…
358
00:29:25,541 --> 00:29:28,124
Gure leizea
aipatze hutsez kutsatzea
359
00:29:28,125 --> 00:29:30,750
inoiz izan zuena baino
garrantzi gehiago ematea izango zen.
360
00:29:34,375 --> 00:29:35,708
Beraz, lurperatu egin nuen.
361
00:29:38,416 --> 00:29:42,333
Baina orain lurrak gomitatu egin du,
362
00:29:43,541 --> 00:29:47,582
zure anaiak gu banantzeko
erabili nahi duelako,
363
00:29:47,583 --> 00:29:49,791
berari ez dagokiona hartzeko.
364
00:29:53,583 --> 00:29:57,083
Gure harremana
indartsuegia dela esan diot.
365
00:29:58,583 --> 00:30:03,583
Halako huskeriak
ez duela hain lotura indartsua hautsiko.
366
00:30:07,916 --> 00:30:09,250
Arren, Durin.
367
00:30:11,416 --> 00:30:12,833
Esadazu zuzen nagoela.
368
00:30:28,708 --> 00:30:31,124
- Ezkondu aurretik?
- Ezkondu aurretik.
369
00:30:31,125 --> 00:30:32,415
Liskar hori…
370
00:30:32,416 --> 00:30:34,583
Garagardogilearen alabagatik
izan zen, bai.
371
00:30:35,291 --> 00:30:36,208
Ados.
372
00:30:38,541 --> 00:30:40,208
Nik ere badut zertaz damuturik.
373
00:30:54,416 --> 00:30:55,583
Behin bakarrik?
374
00:30:56,416 --> 00:30:57,499
Behin bakarrik.
375
00:30:57,500 --> 00:30:59,124
Besterik ez harrezkero?
376
00:30:59,125 --> 00:31:01,666
Ez. Ezer ez harrezkero.
377
00:31:02,416 --> 00:31:05,833
- Orain ere ez?
- Aulëren mailua! Ez.
378
00:31:10,291 --> 00:31:12,832
- Ezer ez?
- Ez, orain ere ezer ez.
379
00:31:12,833 --> 00:31:14,125
Ezer ez harrezkero.
380
00:31:14,916 --> 00:31:17,958
Zu baino ez, maitea.
381
00:31:20,041 --> 00:31:21,125
Beste inor ez.
382
00:31:35,041 --> 00:31:36,125
Zuzen zaude.
383
00:31:43,375 --> 00:31:46,624
Durin, ez dakizu ondo
zein damututa nagoen…
384
00:31:46,625 --> 00:31:48,208
Ez jarraitu.
385
00:31:50,000 --> 00:31:51,416
Hitz gehiagorik ez.
386
00:31:53,583 --> 00:31:57,791
Orain gauza bakarrean
pentsatu behar dugu.
387
00:32:01,333 --> 00:32:03,791
Nola garaitu sasikume negarti hori.
388
00:32:09,375 --> 00:32:10,541
Guk ez.
389
00:32:12,166 --> 00:32:13,166
Zeuk garaituko duzu.
390
00:32:14,791 --> 00:32:16,000
Zuzen zaudelako.
391
00:32:18,333 --> 00:32:21,833
Jada ez zara anaia txiki ipurterrea.
392
00:32:23,833 --> 00:32:25,791
Mendi honetako erregea zara.
393
00:32:32,750 --> 00:32:35,125
Hilezkorrak bezala,
394
00:32:36,500 --> 00:32:39,833
zure aitak bazekien
zeuk merezi zenuela bere izena.
395
00:32:40,708 --> 00:32:44,375
Bazekielako zure bihotza adoretsuagoa zela.
396
00:32:45,333 --> 00:32:47,416
Lehoi baten bihotza.
397
00:32:48,791 --> 00:32:51,041
Errege baten bihotza.
398
00:32:52,333 --> 00:32:54,750
Durin baten bihotza.
399
00:33:00,708 --> 00:33:04,333
Durin!
400
00:33:27,791 --> 00:33:29,374
Borroka!
401
00:33:29,375 --> 00:33:31,333
Animo, Durin! Animo!
402
00:33:34,166 --> 00:33:35,415
- Narvi!
- Tira!
403
00:33:35,416 --> 00:33:36,500
Eutsi gogor, Thráin!
404
00:33:37,166 --> 00:33:42,040
Epai-borroka bidez
konpondu izan ditugu liskarrak
405
00:33:42,041 --> 00:33:47,165
gure arbasoak buztinetik sortu zirenetik.
406
00:33:47,166 --> 00:33:48,082
- Bai!
- Bai!
407
00:33:48,083 --> 00:33:51,958
Durin, Thráin,
Durin III. erregearen semeok,
408
00:33:53,500 --> 00:33:57,165
Aulëren burdinolako sua
409
00:33:57,166 --> 00:34:00,499
eta haren epaia onartzen dituzue,
irabazi nahiz galdu?
410
00:34:00,500 --> 00:34:01,874
Onartzen dut.
411
00:34:01,875 --> 00:34:03,041
Bai!
412
00:34:03,958 --> 00:34:05,041
Nik ere bai.
413
00:34:07,166 --> 00:34:08,666
Borroka bat ikusi nahi dut.
414
00:34:21,291 --> 00:34:23,749
Suak onartu ditu.
415
00:34:23,750 --> 00:34:24,958
Bai.
416
00:34:31,541 --> 00:34:33,000
Gongak jotzean,
417
00:34:33,875 --> 00:34:36,958
borrokalariak armak prestatzen
hasi ahalko dira.
418
00:34:39,208 --> 00:34:40,541
Prestatu ganoraz,
419
00:34:41,208 --> 00:34:44,540
zutik geratzen den ipotxak
hartuko baitu tronua.
420
00:34:44,541 --> 00:34:45,750
Bai!
421
00:34:47,291 --> 00:34:50,583
Lehiakideok, aukeratu aizkora!
422
00:35:03,416 --> 00:35:04,583
Tira!
423
00:35:17,166 --> 00:35:18,583
Sartuiozu hesteetan sakon!
424
00:35:20,041 --> 00:35:21,583
Ez, seme.
425
00:35:22,666 --> 00:35:26,040
Erresuma jokoan dagoenean,
amorruak ez digu burua nahasi behar.
426
00:35:26,041 --> 00:35:27,250
Gogoratu hori.
427
00:35:28,416 --> 00:35:31,624
Konorterik gabe uztea nahikoa da.
428
00:35:31,625 --> 00:35:34,250
Ez didazu zertan gezurrik esan, aita.
429
00:35:35,083 --> 00:35:36,916
Badakit zer gertatzen den.
430
00:35:38,041 --> 00:35:39,375
Elkarrekin ikusi nituen.
431
00:35:41,500 --> 00:35:43,083
Nortzuk ikusi zenituen?
432
00:35:44,708 --> 00:35:45,958
Ama eta Thráin.
433
00:35:53,875 --> 00:36:08,082
- Thráin!
- Thráin!
434
00:36:08,083 --> 00:36:09,125
Mila esker, seme.
435
00:36:13,583 --> 00:36:15,832
Ez. Durin!
436
00:36:15,833 --> 00:36:17,125
Durin, ez!
437
00:36:20,916 --> 00:36:22,250
Aita!
438
00:36:24,125 --> 00:36:26,375
Eraso!
439
00:36:43,375 --> 00:36:46,541
Zurekin fidatzeko, e?
Zurekin fidatzeko?
440
00:36:50,250 --> 00:36:51,291
Harrapatu du!
441
00:37:06,041 --> 00:37:07,041
Ez!
442
00:37:12,916 --> 00:37:14,083
Altxatu, aita.
443
00:37:14,708 --> 00:37:15,790
Altxatu!
444
00:37:15,791 --> 00:37:18,124
- Thráin!
- Thráin!
445
00:37:18,125 --> 00:37:19,165
Thráin!
446
00:37:19,166 --> 00:37:20,957
- Thráin!
- Thráin!
447
00:37:20,958 --> 00:37:23,208
Ez!
448
00:37:24,291 --> 00:37:29,416
- Thráin!
- Thráin!
449
00:37:45,375 --> 00:37:49,416
Agurtu ezazue
Khazad-dûmeko erregea!
450
00:37:50,333 --> 00:38:00,625
- Thráin!
- Thráin!
451
00:38:27,916 --> 00:38:30,457
Hurrengo bidegurutzean
guardia hil behar dugu.
452
00:38:30,458 --> 00:38:31,541
Nik keinua egindakoan.
453
00:38:50,458 --> 00:38:51,958
Lehengoak soldadu soilak ziren.
454
00:38:53,000 --> 00:38:54,541
Hau guardien kapitaina da.
455
00:39:16,208 --> 00:39:18,915
Hurrengo pisuko giltza dauka.
456
00:39:18,916 --> 00:39:21,374
Zergatik ez duzu ihes egin
orain arte?
457
00:39:21,375 --> 00:39:23,708
Ihes egin dut. Kontua da…
458
00:39:25,833 --> 00:39:27,458
berriz harrapatzen nautela.
459
00:39:34,041 --> 00:39:35,624
Goian komuna dago.
460
00:39:35,625 --> 00:39:37,957
Kiratsa dario, baina ihesbidea da.
461
00:39:37,958 --> 00:39:41,375
Zaude! Hiru ginen.
Guardiek behera eraman dute laguna.
462
00:39:42,000 --> 00:39:43,000
Behera?
463
00:39:44,166 --> 00:39:45,790
Zer gertatzen da?
464
00:39:45,791 --> 00:39:47,540
- Zer dago behean?
- Ezer ez.
465
00:39:47,541 --> 00:39:49,957
Giro beroa dago han,
primeran egongo da.
466
00:39:49,958 --> 00:39:52,166
- Goazen.
- Ez naiz hura gabe joango.
467
00:39:53,541 --> 00:39:55,166
Plazera izan da zu ezagutzea.
468
00:39:56,958 --> 00:39:59,291
Zoaz berarekin, orko. Salba zaitez.
469
00:40:00,208 --> 00:40:01,125
Ez.
470
00:40:02,125 --> 00:40:04,250
Ni ere ez naiz joango Galadriel gabe.
471
00:40:06,583 --> 00:40:07,833
Hemendik da.
472
00:41:29,375 --> 00:41:30,458
Celeborn.
473
00:41:33,125 --> 00:41:34,125
Nik…
474
00:41:38,458 --> 00:41:39,458
Zatozte.
475
00:41:57,333 --> 00:41:59,374
Agur, Sauron!
476
00:41:59,375 --> 00:42:08,249
- Agur, Sauron!
- Agur, Sauron!
477
00:42:08,250 --> 00:42:10,708
Galadriel eta Marnûkh bizirik nahi ditut.
478
00:42:12,541 --> 00:42:13,708
Hil itzazue besteak.
479
00:42:24,083 --> 00:42:26,415
Alarma orokorra da.
Ezin gara komunetik joan.
480
00:42:26,416 --> 00:42:29,124
- Beste ihesbide bat behar dugu.
- Eta zure laguna?
481
00:42:29,125 --> 00:42:30,915
Teilatutik deitu behar diot.
482
00:42:30,916 --> 00:42:33,124
- Non dago errementaria?
- Hilda dago.
483
00:42:33,125 --> 00:42:34,208
Eskailerak hemendik daude.
484
00:42:57,458 --> 00:43:00,458
Ondo da. Errenditu egiten naiz.
485
00:43:01,166 --> 00:43:03,000
Dena txantxa bat izan da.
486
00:43:03,791 --> 00:43:05,291
Zuetakoa naiz.
487
00:44:05,958 --> 00:44:06,791
Hemendik!
488
00:44:15,125 --> 00:44:16,041
Azkar!
489
00:44:33,625 --> 00:44:35,000
Eta bere ondokoa?
490
00:44:36,083 --> 00:44:37,749
Celeborn du izena.
491
00:44:37,750 --> 00:44:40,082
Zergatik? Nor da?
492
00:44:40,083 --> 00:44:41,708
Teilatura joan dira!
493
00:45:28,125 --> 00:45:29,625
Gainean dauzkagu!
494
00:45:30,375 --> 00:45:31,458
Atzera!
495
00:45:43,000 --> 00:45:45,083
Galadriel andrea,
joan egin behar duzu!
496
00:45:56,166 --> 00:45:57,500
Landroval.
497
00:45:58,541 --> 00:46:00,166
Arranoen printzea.
498
00:47:11,541 --> 00:47:12,375
Arondir!
499
00:47:28,083 --> 00:47:29,625
Zatoz gurekin.
500
00:47:36,041 --> 00:47:38,833
Azkar, Arondir! Korri!
501
00:47:40,416 --> 00:47:42,583
Ez diot Itzalari ihes egingo.
502
00:47:44,750 --> 00:47:46,750
Hobe zenuke neskari jaramon egin!
503
00:47:50,583 --> 00:47:52,500
Zoaz berehala!
504
00:48:27,583 --> 00:48:30,791
Haien bila dabil. Zoaz.
505
00:48:39,625 --> 00:48:41,207
Ez izan ergela.
506
00:48:41,208 --> 00:48:43,875
Nola edo hala eramango ditut.
507
00:48:45,250 --> 00:48:46,250
Ez.
508
00:48:48,375 --> 00:48:49,750
Zu eramango zaitut.
509
00:48:53,083 --> 00:48:55,708
- Elkarrekin joango gara.
- Zeu joateko esan dizut!
510
00:49:05,666 --> 00:49:06,999
Kendu Eraztuna.
511
00:49:07,000 --> 00:49:08,208
Gerturatzen ari da.
512
00:49:09,708 --> 00:49:11,791
Behin utzi zintudan, Theo.
513
00:49:14,208 --> 00:49:15,833
Ez zaitut berriro utziko.
514
00:49:21,000 --> 00:49:22,083
Oraingoan…
515
00:49:24,208 --> 00:49:25,666
utzi laguntzen.
516
00:49:54,291 --> 00:49:55,291
Hil ezazu.
517
00:49:57,541 --> 00:49:58,791
Ez!
518
00:50:10,083 --> 00:50:11,166
Ez!
519
00:51:20,458 --> 00:51:21,458
Utzi ezazu.
520
00:54:15,958 --> 00:54:18,040
Azpitituluak: Leire
521
00:54:18,041 --> 00:54:20,041
Ikuskatzailea: Maialen Rubio Erkiaga