1
00:00:00,916 --> 00:00:01,832
{\an8}LEHENAGO
2
00:00:01,833 --> 00:00:04,540
{\an8}- Zenbat ekarri ditzakezu nire banderapera?
- Ehun mila.
3
00:00:04,541 --> 00:00:08,582
Rhûn eta Mordorren bateratzea burutu da.
4
00:00:08,583 --> 00:00:12,290
Azti Ilunaren jarraitzaileak
hari lotuta daude aztikeria bidez.
5
00:00:12,291 --> 00:00:15,082
Hura garaituta, aztikeria hautsiko da.
6
00:00:15,083 --> 00:00:18,082
Ez zintudan Erdialdera bidali
hura garaitzeko,
7
00:00:18,083 --> 00:00:21,374
hura salbatzeko baizik.
8
00:00:21,375 --> 00:00:22,749
Bost ginen.
9
00:00:22,750 --> 00:00:24,874
Ni bat naiz, eta zu beste bat.
10
00:00:24,875 --> 00:00:26,375
Pallando Urdina.
11
00:00:27,458 --> 00:00:28,624
Aski da!
12
00:00:28,625 --> 00:00:30,374
Sauronek bizirik nahi du.
13
00:00:30,375 --> 00:00:33,207
Erdialdea salbatzen lagundu zuten
Númenortarrek behin.
14
00:00:33,208 --> 00:00:34,707
Agian berriz lagunduko digute.
15
00:00:34,708 --> 00:00:36,457
Gidari bat behar dute.
16
00:00:36,458 --> 00:00:37,957
Ez ditugu bost urte eman
17
00:00:37,958 --> 00:00:40,540
munduko armadarik indartsuena eratzen
18
00:00:40,541 --> 00:00:42,124
orain portuan amarratuta uzteko.
19
00:00:42,125 --> 00:00:44,207
Erdialdera joaten utziko dizuet,
20
00:00:44,208 --> 00:00:46,290
baina zure eta nire legioekin ere.
21
00:00:46,291 --> 00:00:49,332
Indar bat, Eraztunen jauna bera
azpiratzeko bezain ahaltsua!
22
00:00:49,333 --> 00:00:52,957
Toki bat eskainiko dizu bere alboan.
23
00:00:52,958 --> 00:00:55,665
Errefusatu eta Erdialdea kiskaliko du.
24
00:00:55,666 --> 00:00:58,665
Heriotza izan daiteke
hura salbatzeko prezioa.
25
00:00:58,666 --> 00:01:01,790
Ezin izan nituen nire emaztea
eta Jaun Iluna bereizi.
26
00:01:01,791 --> 00:01:05,040
Ez iezaiozu utzi kutsatzen
geratzen zaigun maitasuna!
27
00:01:05,041 --> 00:01:07,874
Geratzen zaigun maitasuna
itzal bat baino ez da.
28
00:01:07,875 --> 00:01:10,624
Jaun Iluna botere berri bat
forjatzear dago.
29
00:01:10,625 --> 00:01:13,541
Eraztun guztiak kontrolatuko dituena.
30
00:01:38,833 --> 00:01:45,791
{\an8}UMBAR
Gotorleku numenortarra
31
00:01:57,041 --> 00:01:59,457
Maiestatea, egoera aldatu egin da.
32
00:01:59,458 --> 00:02:01,082
Sauronek eraztuna duenetik
33
00:02:01,083 --> 00:02:03,540
abantaila galdu dugu
eta hark du nagusitasuna.
34
00:02:03,541 --> 00:02:06,540
Atzera egin behar dugu,
Lindon eta Rivendellekoekin elkartzeko.
35
00:02:06,541 --> 00:02:10,375
Ez naiz Erdialdeko Lurraldera etorri
elfoen defentsak indartzeko.
36
00:02:13,000 --> 00:02:14,625
Baizik eta jainko bat akabatzera!
37
00:02:16,458 --> 00:02:17,708
Egin bidea erregeari!
38
00:03:13,750 --> 00:03:19,290
Hasieratik Erdialdeko Lurraldea
huts egindako sorkuntza izan da,
39
00:03:19,291 --> 00:03:21,625
kaosak eta oinazeak hondatua,
40
00:03:23,416 --> 00:03:25,832
eta traizioek eta sarraskiek.
41
00:03:25,833 --> 00:03:30,250
Orain ere, mendebaldeko gizakiak
gure itsasertzean batzen ari dira,
42
00:03:31,958 --> 00:03:33,458
prest gutarrak sarraskitzeko
43
00:03:35,916 --> 00:03:39,250
eta gurea dena lapurtzeko.
44
00:03:43,500 --> 00:03:44,708
Baina…
45
00:03:48,000 --> 00:03:52,458
eraztun bakar honen ahalmenarekin
46
00:03:55,750 --> 00:03:59,833
geuk egingo dugu
gure aurrekoek egin ezin izan zutena.
47
00:04:01,125 --> 00:04:02,375
Ez elfoek,
48
00:04:04,000 --> 00:04:05,291
ez Valarrek,
49
00:04:07,875 --> 00:04:09,208
ezta Bakarrak ere.
50
00:04:10,541 --> 00:04:13,040
Gaur elkarrekin abiatuko gara
51
00:04:13,041 --> 00:04:17,249
mundu hautsi honetara ordena ekartzeko.
52
00:04:17,250 --> 00:04:18,791
Garaipena gurea da!
53
00:05:05,875 --> 00:05:07,458
Opari bat omen dakartzazu.
54
00:05:31,500 --> 00:05:35,125
Ongi etorri… Gandalf.
55
00:06:47,833 --> 00:06:49,749
J.R.R. TOLKIEN-EN "ERAZTUNEN JAUNA"
56
00:06:49,750 --> 00:06:51,541
ELEBERRIETAN ETA HAIEN
ERANSKINETAN OINARRITUA
57
00:06:55,250 --> 00:07:02,250
ERAZTUNEN JAUNA:
BOTEREAREN ERAZTUNAK
58
00:07:43,916 --> 00:07:45,250
Galtzea mingarria izan zaizu.
59
00:07:50,625 --> 00:07:52,833
Ia bizitza guztia gabe izan naiz.
60
00:07:55,083 --> 00:07:57,708
Nire patua aurrerantzean ere
eraztuna gabe bizitzea bada,
61
00:08:02,916 --> 00:08:04,708
denborarekin ohituko naiz.
62
00:08:16,416 --> 00:08:20,000
Zaldizkoak datoz!
63
00:08:37,208 --> 00:08:38,249
Galadriel.
64
00:08:38,250 --> 00:08:40,541
Zer zorioneko haizek ekarri zaitu hona?
65
00:08:41,833 --> 00:08:43,332
Gauza asko jazo dira.
66
00:08:43,333 --> 00:08:45,415
Ar-Pharazônekin hitz egin behar dugu.
67
00:08:45,416 --> 00:08:46,958
Zer gertatu da?
68
00:08:47,708 --> 00:08:48,875
Huts egin dugu.
69
00:08:50,458 --> 00:08:51,666
Barkatu.
70
00:08:53,041 --> 00:08:54,750
Non dago Arondir?
71
00:08:59,208 --> 00:09:00,291
Hil egin da.
72
00:09:13,291 --> 00:09:16,875
Elrond jauna,
Gil-Galad Errege Gorena…
73
00:09:19,541 --> 00:09:22,833
Hau nire senarra da, Celeborn.
74
00:09:27,333 --> 00:09:29,374
Sauron gizakiak biltzen ari da Rhûnen.
75
00:09:29,375 --> 00:09:30,374
Ez du ezer aldatzen.
76
00:09:30,375 --> 00:09:32,291
Milaka dira.
77
00:09:33,333 --> 00:09:36,332
Eta erdiak edo gehiago, orkoak.
78
00:09:36,333 --> 00:09:38,374
Zure kanpamendurantz doa.
79
00:09:38,375 --> 00:09:40,583
Eraztun Nagusia eskuan jarrita.
80
00:09:47,541 --> 00:09:49,083
Eskatu laguntza, maiestatea.
81
00:09:50,458 --> 00:09:53,124
- Bidali ontzi azkarrena Lindonera.
- Ez dira iritsiko.
82
00:09:53,125 --> 00:09:56,499
Iparraldeko gizakiek
itsasoa blokeatu dute.
83
00:09:56,500 --> 00:09:58,040
Orduan hegoaldera joango gara.
84
00:09:58,041 --> 00:10:00,665
Sauronen armadak Harad ingurura
erakarri eta…
85
00:10:00,666 --> 00:10:02,915
Hegoaldeko gizakiek lurra blokeatzen dute.
86
00:10:02,916 --> 00:10:05,165
Eraztunak forjatu ditu,
87
00:10:05,166 --> 00:10:08,041
ezpatez armatu ditu orkoak,
88
00:10:08,791 --> 00:10:11,083
eta dena, honetarako.
89
00:10:11,708 --> 00:10:14,874
Jaun Ilunak ataka larrian jarri gaitu,
eta itxaropenik
90
00:10:14,875 --> 00:10:16,375
eta ihesbideik gabe utzi gaitu.
91
00:10:17,125 --> 00:10:19,416
Berak kokatu gaitu hemen!
92
00:10:40,375 --> 00:10:43,916
Zoaz, irten ziztuan, nahi baduzu.
93
00:10:46,791 --> 00:10:50,082
Baina Sauronek gudukatu nahi badu,
94
00:10:50,083 --> 00:10:52,833
poetek laudatuko duten gudua
emango diot.
95
00:11:16,500 --> 00:11:17,500
Jan.
96
00:11:19,000 --> 00:11:22,541
Azti Ilunak esan dit apenas jan duzula
Rhûnetik atera zinenetik.
97
00:11:24,666 --> 00:11:28,915
Ez gutxietsi zure Istar laguna
egia onartzeagatik,
98
00:11:28,916 --> 00:11:31,124
amets egiten jarraitu beharrean.
99
00:11:31,125 --> 00:11:34,958
Asmo onak ez dira nahikoa
mundu hautsi hau konpontzeko.
100
00:11:36,916 --> 00:11:38,500
Boterea behar da.
101
00:11:41,125 --> 00:11:44,000
Rhûn osoko agintea jasoko du.
102
00:11:47,250 --> 00:11:50,041
Jakin nahi duzu
zuri zer eskainiko dizudan?
103
00:11:50,666 --> 00:11:54,458
Ura eta eguzkia nahikoa izan dira
beti niretzat, mila esker.
104
00:12:21,583 --> 00:12:22,708
Erdialdeko Lurraldea.
105
00:12:25,291 --> 00:12:26,541
Hori eskainiko dizut.
106
00:12:28,916 --> 00:12:31,500
Ekialdea, Azti Ilunarentzat,
eta mendebaldea, zuretzat.
107
00:12:33,875 --> 00:12:35,790
Zelaiak eta basoak,
108
00:12:35,791 --> 00:12:40,666
eta bertan bizi diren izaki guztiak,
zeure eskuetan.
109
00:12:41,791 --> 00:12:44,791
Pentsa zenbat on egin genezakeen,
adiskidea!
110
00:12:46,375 --> 00:12:51,541
Men egin eta belaunikatzea
besterik ez duzu egin behar.
111
00:12:53,208 --> 00:12:56,000
Ezkutuko suaren mirabea naiz.
112
00:12:56,791 --> 00:12:59,040
Haren aurrean baino ez naiz belaunikatuko.
113
00:12:59,041 --> 00:13:01,125
Ni ere suaren mirabea naiz.
114
00:13:04,083 --> 00:13:06,333
Nola bestela sortuko nituen eraztunak?
115
00:13:26,166 --> 00:13:27,541
Niretzat ez, mila esker.
116
00:13:28,875 --> 00:13:30,708
Baina bat aukeratu duzu dagoeneko.
117
00:14:02,000 --> 00:14:03,125
Bazen ordua.
118
00:14:04,708 --> 00:14:06,458
Sei ordu eman dituzu lo.
119
00:14:09,791 --> 00:14:11,540
- Nori?
- Nor espero zenuen?
120
00:14:11,541 --> 00:14:13,416
Azkonar bat okaran katilu batekin?
121
00:14:19,791 --> 00:14:21,416
Zer eskaini dizu oraingoan?
122
00:14:22,291 --> 00:14:23,665
Nork?
123
00:14:23,666 --> 00:14:25,582
Jaun Ilun madarikatuak.
124
00:14:25,583 --> 00:14:28,040
Mundua eskaintzen dizu
eta ezetz erantzutean
125
00:14:28,041 --> 00:14:29,249
hona bidaltzen zaituzte
126
00:14:29,250 --> 00:14:31,415
nik zentzatu zaitzadan.
127
00:14:31,416 --> 00:14:32,416
Eta behin eta berriz.
128
00:14:33,500 --> 00:14:35,041
Asteak daramatzagu hemen.
129
00:14:38,500 --> 00:14:39,832
- A, bai?
- Hara, oraingoan
130
00:14:39,833 --> 00:14:41,625
kolpe handia hartu duzu, antza.
131
00:14:45,375 --> 00:14:46,291
Zaude.
132
00:14:58,708 --> 00:15:00,708
Tori.
133
00:15:01,666 --> 00:15:03,916
Kontxo, mila esker.
134
00:15:05,625 --> 00:15:07,208
Berriz azalduko dizut.
135
00:15:08,291 --> 00:15:10,916
Sauronen mirabe pare batek
gure karabana aurkitu zuten.
136
00:15:12,708 --> 00:15:14,999
Esan zuten
ni eurekin gogo onez joanez gero,
137
00:15:15,000 --> 00:15:17,958
ez zutela ez aita, ez ama,
ez Poppy, ez beste inor minduko.
138
00:15:19,625 --> 00:15:21,208
Zu nahi zintuztela esan zuten.
139
00:15:22,166 --> 00:15:24,250
Inork konpondu bazezakeen,
140
00:15:26,416 --> 00:15:27,583
hori zeu zinela.
141
00:15:29,250 --> 00:15:30,499
"Konpondu"?
142
00:15:30,500 --> 00:15:32,916
Mundua hankaz gora dago.
143
00:15:34,250 --> 00:15:37,000
Arriskuz inguratuta gaude.
144
00:15:41,083 --> 00:15:43,750
Txikiok gehienetan
ezin dugu belar-sailik aurkitu,
145
00:15:44,375 --> 00:15:45,958
are gutxiago jana.
146
00:15:49,250 --> 00:15:55,375
Edozer egingo nuke
zuri laguntzeko, Elanor.
147
00:16:01,916 --> 00:16:03,749
Baina hura ez da irtenbidea.
148
00:16:03,750 --> 00:16:06,040
Nola zaude hain ziur?
149
00:16:06,041 --> 00:16:08,290
Beti esaten zenidan
150
00:16:08,291 --> 00:16:10,833
aztiok ere ez dituzuela ezagutzen
bideko urrats guztiak.
151
00:16:15,791 --> 00:16:19,125
Ala orain burua handitu zaizu
eta kontu guztiak kabitzen zaizkizu?
152
00:16:28,250 --> 00:16:29,833
Beti izan dut handia.
153
00:16:30,666 --> 00:16:33,291
Gogoratzen duzu
zure nebak esaten zuena?
154
00:16:34,666 --> 00:16:36,041
Faltan botatzen zaitu.
155
00:16:37,458 --> 00:16:38,750
Denok bezala.
156
00:16:47,083 --> 00:16:48,958
Zergatik begiratzen didazu horrela?
157
00:16:52,625 --> 00:16:53,833
Ez nago zuri begira.
158
00:16:54,833 --> 00:16:56,041
Inoiz ez naiz egon.
159
00:16:58,916 --> 00:17:01,791
Zure mahaian nago oraindik, ezta?
160
00:17:03,666 --> 00:17:05,124
Beldurtzen ari naiz.
161
00:17:05,125 --> 00:17:08,583
Beraz, Jaun Iluna ere beldur izan daiteke.
162
00:17:20,708 --> 00:17:22,041
Agure inozoa.
163
00:17:23,666 --> 00:17:26,375
Ezetz badiozu, haiek kiskaliko ditut.
164
00:17:27,250 --> 00:17:30,124
Babestu nahi zenuen guztia erreko dut.
165
00:17:30,125 --> 00:17:33,707
Benetan erretzen duen gauza bakarra
Ezkutuko sua da,
166
00:17:33,708 --> 00:17:36,415
eta ez dago haren argirik zugan.
167
00:17:36,416 --> 00:17:38,750
Sauron Iruzurtia.
168
00:17:53,375 --> 00:17:54,833
Froga ezazu, ba!
169
00:18:03,500 --> 00:18:06,250
Ni baino boteretsuagoa dela uste baduzu,
170
00:18:08,500 --> 00:18:10,375
deitu zuk zerbitzatzen duzun horri.
171
00:18:16,583 --> 00:18:18,208
Eskatu iezaiozu boterea
172
00:18:19,333 --> 00:18:21,666
Jaun Iluna suntsitzeko.
173
00:18:24,791 --> 00:18:26,041
Benetako mirabeak…
174
00:18:27,666 --> 00:18:28,708
ez du ezer eskatzen.
175
00:18:31,750 --> 00:18:35,958
Eta eskatuko banio,
hark emandako botereak
176
00:18:37,083 --> 00:18:39,666
neu suntsituko ninduke.
177
00:18:52,416 --> 00:18:55,000
Zure iruzurrek huts egin dute.
178
00:18:59,166 --> 00:19:01,166
Beraz, heriotza aukeratu duzu.
179
00:19:02,833 --> 00:19:05,457
Nahiago dut Bakarraren argitan hil,
180
00:19:05,458 --> 00:19:08,040
betirako itzalaren esklabu izatea baino.
181
00:19:08,041 --> 00:19:09,041
Zaude!
182
00:19:12,541 --> 00:19:18,124
nahi ote duIstar baten boterea?
183
00:19:18,125 --> 00:19:23,832
Gandalf beti izan da
gure arteko burugogorrena,
184
00:19:23,833 --> 00:19:28,041
baina denborarekin
gauza guztiek amore ematen dute.
185
00:19:28,875 --> 00:19:32,041
Neuk makurraraziko dut hau.
186
00:19:53,416 --> 00:19:55,665
Armadak zain dituzu, jauna.
187
00:19:55,666 --> 00:19:58,749
Zure zela prestatuko dugu?
188
00:19:58,750 --> 00:20:02,249
Ez joan, jauna.
Aztiak aliatuta daude.
189
00:20:02,250 --> 00:20:05,832
Txorakeriak! Ez nintzen ni izan
Gandalfi bizia barkatu ziona,
190
00:20:05,833 --> 00:20:08,208
baizik eta Jaun Iluna berbera.
191
00:20:09,041 --> 00:20:12,915
Zeren eta, ondo dakien bezala,
hura hil eta gero
192
00:20:12,916 --> 00:20:17,915
bere arima
are eta indartsuago itzuliko litzateke.
193
00:20:17,916 --> 00:20:21,499
Nik ez nuke arrisku hori hartuko.
Zuk bai, Khamûl?
194
00:20:21,500 --> 00:20:23,166
Gezurra!
195
00:20:36,625 --> 00:20:38,541
Prestatu nire gauzak.
196
00:21:12,583 --> 00:21:13,666
Barkaidazu.
197
00:21:16,208 --> 00:21:21,041
Batzuetan garaipenaren bidea
hain ziurra ikusten dut,
198
00:21:22,875 --> 00:21:24,041
hain garbi,
199
00:21:26,250 --> 00:21:27,708
ez dudala beste egiarik ikusten.
200
00:21:32,916 --> 00:21:34,750
Baina argirantz gidatu nauzu.
201
00:21:37,916 --> 00:21:39,833
Eta hori eskertu behar dizut.
202
00:21:41,250 --> 00:21:46,625
Nire jaunaren konfiantza nahikoa dut.
203
00:22:01,791 --> 00:22:02,875
Har ezazu.
204
00:22:03,625 --> 00:22:06,791
Hartu zure tokia
Bederatzietako handienaren gisan.
205
00:22:10,083 --> 00:22:12,750
Gizakiek garaitu ezin duten
azti-erregearen gisan.
206
00:22:54,416 --> 00:22:56,375
Makurtu edo hil, esan zenuen.
207
00:22:57,250 --> 00:23:03,208
Eta hemen nago oraindik,
zutik eta bizirik.
208
00:23:04,583 --> 00:23:09,291
Itxaropena ematen dit horrek.
Zuri ez, Pallando?
209
00:23:12,958 --> 00:23:16,583
Ezkutuko suak erakutsi zidan
zure bihotza aldabera zela,
210
00:23:18,125 --> 00:23:19,333
eta aldatu egin da.
211
00:23:20,083 --> 00:23:22,583
Goazen dorre honetatik
212
00:23:23,208 --> 00:23:26,208
eta gidatu ditzagun zure jarraitzaileak
Jaun Ilunaren aurka.
213
00:23:27,708 --> 00:23:32,541
Elkarrekin gauzen norabidea alda dezakegu.
214
00:23:36,250 --> 00:23:38,250
Benetan zara burugogorra.
215
00:23:39,833 --> 00:23:41,250
Hori baino gehiago
216
00:23:42,500 --> 00:23:43,916
zure adiskidea naiz.
217
00:23:45,458 --> 00:23:47,166
Mundua ilunetan dagoenean,
218
00:23:49,375 --> 00:23:50,833
ez dago ezer baliotsuagorik.
219
00:23:55,791 --> 00:23:59,500
Tamalez, Gandalf, badago.
220
00:25:13,833 --> 00:25:17,375
Etsaiak gu halako bi dira.
221
00:25:27,416 --> 00:25:28,416
Bera al da?
222
00:25:31,041 --> 00:25:33,625
Bere morroietako bat baino ez da.
223
00:26:18,375 --> 00:26:20,957
Beldurra zabaltzen ari da kanpamenduan.
224
00:26:20,958 --> 00:26:23,916
Agian esnatzean
are gutxiago izango gara.
225
00:26:24,500 --> 00:26:26,666
Bihar Sauronek irabazten badu,
226
00:26:27,666 --> 00:26:29,958
gero guretarren atzetik
etorriko da.
227
00:26:30,583 --> 00:26:32,541
Gure eraztunek
jada ez dituzte babesten.
228
00:26:33,458 --> 00:26:35,166
Zuok babesten dituzue.
229
00:26:36,083 --> 00:26:39,958
Zorigaiztoko ordu honetan,
jarraitu behar duzuen agindua
230
00:26:40,708 --> 00:26:42,541
zeuen bihotzeena da.
231
00:26:45,333 --> 00:26:46,791
Bilatu ezazue, lagunak,
232
00:26:47,541 --> 00:26:48,750
eta erabaki…
233
00:26:50,666 --> 00:26:52,166
nongoak zareten benetan.
234
00:27:05,250 --> 00:27:09,541
Patuak bigarren aukera bat eman dizue
zuri eta Celeborni.
235
00:27:10,250 --> 00:27:12,541
Agian erregearen eskaintza
onartu behar zenuke.
236
00:27:15,666 --> 00:27:18,916
Nik uste dut aukerak elfook ere
iritsi ezin garen lekuan daudela.
237
00:27:19,791 --> 00:27:20,958
Non?
238
00:27:23,500 --> 00:27:24,500
Iraganean.
239
00:27:41,916 --> 00:27:42,958
Ene erregea.
240
00:27:45,166 --> 00:27:49,583
Lokartzeko zorian egonda amesgaizto bat
izatear banengo bezala sentitzen naiz.
241
00:27:51,333 --> 00:27:52,875
Mendeak eman ditut…
242
00:27:54,125 --> 00:27:56,249
biharamunean hilko nintzela pentsatzen,
243
00:27:56,250 --> 00:27:59,875
beraz, halako gau batean
eroso sentitzen naiz.
244
00:28:01,916 --> 00:28:04,458
Hala ere, pozten naiz
ez duzulako amore eman,
245
00:28:06,333 --> 00:28:10,916
hori huskeria bada ere
zure emazteak jasan duenaren aldean.
246
00:28:14,916 --> 00:28:17,708
Ikusi nuen unean, urte guztiak…
247
00:28:19,458 --> 00:28:20,750
desagertu egin ziren.
248
00:28:23,291 --> 00:28:24,666
Eta han nengoen berriz.
249
00:28:25,791 --> 00:28:27,375
Lothlórienen?
250
00:28:28,000 --> 00:28:29,375
Oraindik sentitzen dut.
251
00:28:31,500 --> 00:28:33,208
Izan gintezkeena.
252
00:28:36,500 --> 00:28:39,375
Dantzara gonbidatzen nauten
antzinako doinu baten oihartzunak…
253
00:28:42,875 --> 00:28:44,915
doinua betiko galdu aurretik.
254
00:28:44,916 --> 00:28:46,416
Eta zergatik ez zoaz berarekin?
255
00:28:47,833 --> 00:28:50,207
Konbentzitu ezazu zurekin joateko.
256
00:28:50,208 --> 00:28:53,833
Denboraren joana ez onartzeagatik
257
00:28:54,625 --> 00:28:58,083
iritsi gara egoera honetara.
258
00:29:02,291 --> 00:29:07,290
Eraztunok inoiz forjatu ez bagenitu,
eta Jaun Ilunari boterea eman ez bagenio,
259
00:29:07,291 --> 00:29:10,875
Erdialdeko Lurraldea ez litzateke
hondamendiaren ertzean egongo.
260
00:29:16,000 --> 00:29:18,291
Elfoen ahulgunea da.
261
00:29:21,500 --> 00:29:23,458
Eta ez naiz berriz eroriko.
262
00:29:27,125 --> 00:29:28,750
Maitasunagatik ere ez?
263
00:29:30,500 --> 00:29:31,958
Hau da nire tokia.
264
00:29:35,208 --> 00:29:38,208
Eta Celebornek berea zein den
erabaki beharko du.
265
00:29:40,916 --> 00:29:42,250
Denbora luzez
266
00:29:44,250 --> 00:29:46,833
harengana itzultzea amestu dut,
eta betikoa zela,
267
00:29:47,791 --> 00:29:50,000
argigunean dantzan,
largia bezain distiratsu.
268
00:29:51,708 --> 00:29:55,291
Uste duzu aro bat
bananduta igaro ez bazenute,
269
00:29:55,916 --> 00:29:57,582
gauzak bestela izango zirela?
270
00:29:57,583 --> 00:29:59,875
Lothlórieneko jaun-andreak
izango ginateke.
271
00:30:01,208 --> 00:30:02,583
Egunsentia bezain ziur.
272
00:30:03,291 --> 00:30:08,125
Baina eguzkia ateratzean
ilargiaren argigunea desagertzen da.
273
00:30:10,916 --> 00:30:14,915
Gure izaerak ere
mariabeherak eta mariagorak ditu.
274
00:30:14,916 --> 00:30:17,082
Erdialdean
gure jendeak daki hori ondoen!
275
00:30:17,083 --> 00:30:21,999
Izandakoa etengabe hausten da,
izan behar duenari bide emateko.
276
00:30:22,000 --> 00:30:25,082
Estimatuen dugun hura ez galtzeko,
277
00:30:25,083 --> 00:30:27,333
zaindu egin behar dugu
278
00:30:28,666 --> 00:30:32,958
urterik urte, menderik mende.
279
00:30:33,791 --> 00:30:36,208
Eta horrela, beti.
280
00:30:37,791 --> 00:30:40,375
Eta auskalo zer sortuko dugun.
281
00:30:44,625 --> 00:30:46,375
"Beti" denbora asko da.
282
00:30:52,458 --> 00:30:56,041
Ez "inoiz ez" bezainbeste.
283
00:31:43,833 --> 00:31:45,916
Ar-Pharazônek
zure aholkua eskatzen du.
284
00:31:47,750 --> 00:31:49,124
Berehala joango naiz.
285
00:31:49,125 --> 00:31:51,916
Sauroni buruzko premiazko kontu bat da.
286
00:31:53,458 --> 00:31:54,791
Zoaz agudo.
287
00:31:56,375 --> 00:31:57,666
Elkarrekin joan gaitezke.
288
00:32:06,250 --> 00:32:08,333
Lórieneko jauna eta andrea, erregea.
289
00:32:25,541 --> 00:32:26,625
Laguntza behar dut.
290
00:32:29,625 --> 00:32:30,916
Ezagutzen duzue arerioa.
291
00:32:32,250 --> 00:32:33,416
Eta bere gogoa.
292
00:32:35,583 --> 00:32:36,833
Beraz, esan,
293
00:32:39,458 --> 00:32:40,875
nola garaitu dezaket Sauron?
294
00:33:11,833 --> 00:33:14,416
Egia al da Sauronen aurka
gudukatu zinela Eregion-en?
295
00:33:19,000 --> 00:33:20,166
Zergatik galdetzen duzu?
296
00:33:20,791 --> 00:33:22,958
Bihar denok hilko garen jakiteko.
297
00:33:30,958 --> 00:33:32,791
Batzuek bizirik iraungo dute.
298
00:33:35,416 --> 00:33:36,458
Agian zuk.
299
00:33:40,750 --> 00:33:41,666
Agian berak.
300
00:33:44,791 --> 00:33:47,625
Edo agian zuk bakarrik, elfoa.
301
00:33:50,291 --> 00:33:51,208
Elfo-erdia.
302
00:34:15,500 --> 00:34:17,041
Elrosek esan ohi zuen.
303
00:34:17,916 --> 00:34:18,916
Esan nahi du…
304
00:34:20,458 --> 00:34:22,582
"Heriotza oparia da gizakiendako".
305
00:34:22,583 --> 00:34:24,416
Madarikazioa, esango nuke.
306
00:34:25,125 --> 00:34:26,541
Beti pentsatu izan dut hori.
307
00:34:28,875 --> 00:34:30,500
Baina ez zarete Elronden semeak,
308
00:34:32,041 --> 00:34:34,750
baizik eta Elrosen semeak.
309
00:34:38,166 --> 00:34:39,000
Bai.
310
00:34:39,500 --> 00:34:41,500
Eta berak gizakiendako oparia onartu zuen.
311
00:34:43,166 --> 00:34:48,583
Uste zuen
beldurrak indarra ematen dizula
312
00:34:49,833 --> 00:34:53,500
gogoa biziagotzeko, sutsuago borrokatzeko
eta heroien bidea aurkitzeko
313
00:34:54,458 --> 00:34:56,041
eguna amaitu artean.
314
00:34:58,125 --> 00:34:59,833
Zuek Númenorreko gizakiak zarete.
315
00:35:04,125 --> 00:35:05,750
Eta bihar irabazi egingo duzue.
316
00:36:02,666 --> 00:36:04,625
Ez ahaztu abestea.
317
00:36:06,916 --> 00:36:09,666
Abestu eta Tom zure alboan egongo da.
318
00:36:18,083 --> 00:36:22,916
O, Tom Bonbadil,
entzun eta egin jaramon.
319
00:36:32,166 --> 00:36:37,583
Zatoz, Tom Bombadil,
behar zaitut eta.
320
00:36:44,708 --> 00:36:49,208
O, Tom Bombadil,
Tom Bombadiltxo!
321
00:36:50,041 --> 00:36:53,833
O, Tom Bombadil,
Tom Bombadiltxo!
322
00:36:54,625 --> 00:36:56,916
O, Tom Bonbadil…
323
00:37:15,916 --> 00:37:19,625
Azti Ilunak ikusi nahi zaitu,
Sauronen aginduz.
324
00:38:22,541 --> 00:38:23,833
Nondik joan da?
325
00:38:24,416 --> 00:38:25,416
Ez da joan.
326
00:38:36,541 --> 00:38:38,333
Aditu niri, Pallando.
327
00:38:39,250 --> 00:38:41,999
Aditu eta itzuli zure senera.
328
00:38:42,000 --> 00:38:43,625
Amaitu da.
329
00:38:45,708 --> 00:38:49,583
Haren begia ikusi dut, Gandalf.
330
00:38:51,166 --> 00:38:54,583
Eta atzean ez dago ezer.
331
00:38:55,916 --> 00:39:02,416
Iluntasun osin bat baino ez,
eta bertan, hamaika arima harrapatuta.
332
00:39:03,041 --> 00:39:05,833
Nola borrokatuko gara horren aurka?
333
00:39:07,166 --> 00:39:09,291
Ez zara jabetzen, laguna?
334
00:39:10,625 --> 00:39:12,540
Ez diogu hari aurre egin behar.
335
00:39:12,541 --> 00:39:15,790
Denbora gehiegi eman duzu Tomekin.
336
00:39:15,791 --> 00:39:17,749
Eta zuk harekin
gehiago egon behar zenuke.
337
00:39:17,750 --> 00:39:20,832
Horixe da-eta
berak ulertarazi nahi zidana.
338
00:39:20,833 --> 00:39:25,083
Gure lana ez dela inoiz izan
gaizkia suntsitzea,
339
00:39:26,833 --> 00:39:28,500
baizik eta ongiari hauspoa ematea.
340
00:39:31,416 --> 00:39:36,083
Agian bihotz zintzoak ez dira nahikoa
Jaun Iluna eta bere armadak azpiratzeko,
341
00:39:37,666 --> 00:39:40,916
baina ez ditugu horregatik akuilatzen.
342
00:39:45,166 --> 00:39:48,958
Zuzena delako akuilatzen ditugu.
343
00:39:50,333 --> 00:39:53,500
Jaramon egiten digun bat dagoen bitartean,
344
00:39:55,416 --> 00:39:57,416
gure lana ez da alferrekoa izango.
345
00:40:07,250 --> 00:40:10,458
Beraz, egidazu kasu
346
00:40:11,791 --> 00:40:15,916
eta goazen dorre madarikatu honetatik, adiskidea.
347
00:40:22,333 --> 00:40:26,791
Nire izena Pallando da.
348
00:40:38,541 --> 00:40:41,041
Zure makila handik dago.
349
00:40:44,250 --> 00:40:46,375
Ezin liteke. Hemen zegoen.
350
00:41:12,833 --> 00:41:16,583
Sauronen nahia ez da hain erraz zapuzten.
351
00:41:17,875 --> 00:41:23,041
Ez dagokizu zuriIstar ren
boterea jasotzea, Nazgnagôl!
352
00:41:58,916 --> 00:42:02,541
Boterea ez da jasotzen,
hartu egiten da.
353
00:42:18,791 --> 00:42:22,290
Bidali dezagun eraztun-mirabe hau
354
00:42:22,291 --> 00:42:25,708
dagokion ahanztura aspergarrira.
355
00:42:44,583 --> 00:42:46,708
Lurrunak aterako du mamua itzaletatik.
356
00:43:05,083 --> 00:43:06,208
Ez aldendu.
357
00:43:41,666 --> 00:43:42,583
Zure atzean!
358
00:43:57,208 --> 00:43:59,083
Haren aldean egon zintezkeen.
359
00:44:00,625 --> 00:44:02,583
Orain haren hormetan
zintzilik egongo zara.
360
00:44:05,750 --> 00:44:06,958
Ez.
361
00:44:51,416 --> 00:44:54,000
Izan Sauronen boterearen beldur!
362
00:45:01,750 --> 00:45:04,999
Ezkutuko suaren mirabeak gara.
363
00:45:05,000 --> 00:45:06,416
Bost ginen.
364
00:45:07,208 --> 00:45:08,125
Orain bakarrik gara…
365
00:45:12,000 --> 00:45:13,125
bi.
366
00:45:52,791 --> 00:45:54,915
Zaude lasai.
367
00:45:54,916 --> 00:46:00,332
Mendebaldera noa,
han Manwëren begiak zain ditut eta.
368
00:46:00,333 --> 00:46:05,125
Ez dakit nola begiratuko diodan begietara.
369
00:46:07,208 --> 00:46:09,500
Ondo jokatu duzu, Pallando.
370
00:46:12,250 --> 00:46:16,000
Lirioak, Gandalf.
371
00:46:18,625 --> 00:46:20,291
Nonahi daude.
372
00:49:33,083 --> 00:49:36,124
Azti Ilunaren jarraitzaileek
armak utzi dituzte gauean,
373
00:49:36,125 --> 00:49:38,208
eta Gaudrimak airean irten dira…
374
00:49:41,833 --> 00:49:43,874
Zergatik ez dituzu geldiarazi?
375
00:49:43,875 --> 00:49:49,000
Khamûl dute nagusi.
376
00:50:20,958 --> 00:50:22,916
Ez zapaldu nire lirioak.
377
00:50:25,875 --> 00:50:27,208
Ezta ametsetan ere.
378
00:50:28,916 --> 00:50:31,958
Bururatzen ez zaizkigun gauza asko
topatzen ditugu gure bidean.
379
00:50:34,541 --> 00:50:40,165
Esadazu, zerk atsekabetzen zaitu?
380
00:50:40,166 --> 00:50:43,625
Atzean utzi nahi nukeen zama bat.
381
00:50:46,750 --> 00:50:48,250
Hartu nahi duzu?
382
00:50:49,375 --> 00:50:50,666
Zer?
383
00:50:56,416 --> 00:50:57,916
Ez da oso polita.
384
00:50:59,208 --> 00:51:01,416
Urrebaiak nahiago du eraztuna, baina…
385
00:51:03,416 --> 00:51:04,833
Honek ez dio ondo emango.
386
00:51:15,541 --> 00:51:17,125
Zuretzat, lagun maitea.
387
00:51:18,416 --> 00:51:20,500
Zure buruak biluzik dirudi kapela gabe.
388
00:51:21,083 --> 00:51:23,875
Urrebaiak asko dauzka niretzat sutondoan.
389
00:51:25,083 --> 00:51:26,874
Bera ezagutzera etorri nahi duzu?
390
00:51:26,875 --> 00:51:28,916
Elfoengana joan beharra dut.
391
00:51:30,041 --> 00:51:33,749
Elfoen erreinuak mendebaldean daude,
eta Zumitz-erreka ere bai.
392
00:51:33,750 --> 00:51:38,041
Gure bideak banandu aurretik agian…
393
00:51:39,166 --> 00:51:42,916
elkarrekin joan gintezke
beste apur batez.
394
00:51:45,416 --> 00:51:46,583
Atseginez.
395
00:51:57,333 --> 00:52:01,416
Egun ona da ipuin luzeetarako.
396
00:54:05,291 --> 00:54:07,125
50 000 bat dira, jauna.
397
00:54:09,041 --> 00:54:10,791
Baditugu beste horrenbeste orko ia.
398
00:54:11,666 --> 00:54:15,625
Beldur dira, baina eraztunaren botereak
zure borondatea egitera behartzen ditu.
399
00:54:19,375 --> 00:54:21,875
Eman diezaiegun erasotzeko agindua eta…
400
00:54:48,625 --> 00:54:49,458
Geldi!
401
00:56:39,291 --> 00:56:42,500
"Mordorreko jaun agurgarri hori:
402
00:56:43,083 --> 00:56:45,665
Gizakien errege bakarra egon daiteke.
403
00:56:45,666 --> 00:56:48,875
Zuk izan nahi baduzu,
ni garaitu beharko nauzu.
404
00:56:49,500 --> 00:56:53,915
Ausartzen bazara,
zatoz eta ikusi gizakien hira
405
00:56:53,916 --> 00:56:56,250
ekaitza bezala gerturatzen mendebaldetik.
406
00:56:56,833 --> 00:57:00,749
Zatoz agindutako tokira
eta ikusi ezin konta ahala bihotz,
407
00:57:00,750 --> 00:57:03,375
inongo eraztunak baino boteretsuagoak.
408
00:57:04,000 --> 00:57:07,707
Edo itzuli arrastaka ilunpetara,
kikilduta ezkutatzera,
409
00:57:07,708 --> 00:57:10,415
mundu osoak jakin beza
410
00:57:10,416 --> 00:57:13,375
Gizakien Errege bakarra dagoela.
411
00:57:13,916 --> 00:57:17,125
Eta Númenor duela izena".
412
00:58:34,208 --> 00:58:36,582
Zenbat joan dira gauez?
413
00:58:36,583 --> 00:58:38,125
Bat ere ez.
414
00:58:57,166 --> 00:58:58,375
Zirikatu nahi gaituzte.
415
00:58:59,666 --> 00:59:00,666
Ez.
416
00:59:03,375 --> 00:59:04,833
Heriotzaren eske daude.
417
00:59:06,250 --> 00:59:07,666
Ba eman diezaiegun.
418
00:59:14,708 --> 00:59:15,916
Bai.
419
00:59:59,791 --> 01:00:01,082
Zer da?
420
01:00:01,083 --> 01:00:02,500
Zer ikusten duzu?
421
01:00:05,000 --> 01:00:06,708
Gizakien hondamendia.
422
01:07:17,166 --> 01:07:19,249
Azpitituluak: Leire
423
01:07:19,250 --> 01:07:21,250
Ikuskatzailea: Maialen Rubio Erkiaga