1 00:00:06,000 --> 00:00:09,000 Nire nebak bizia eman zuen Sauron ehizatzen. 2 00:00:09,083 --> 00:00:10,833 Bere betebeharra, nirea da orain. 3 00:00:12,250 --> 00:00:13,791 Galadriel komandantea. 4 00:00:13,916 --> 00:00:17,375 Konpainia honek lurraren mugaraino jarraitu zaitu. 5 00:00:17,500 --> 00:00:20,000 Urteak dira orko bat azkenekoz ikusi zenetik. 6 00:00:21,125 --> 00:00:24,458 Marka honek Sauronek ihes egin zuela frogatzen du. 7 00:00:24,833 --> 00:00:26,208 Baina non dago? 8 00:00:26,291 --> 00:00:27,166 Alde egin du. 9 00:00:27,250 --> 00:00:29,708 Orduan zergatik ez da hemendik joan? 10 00:00:29,791 --> 00:00:35,166 Heroiek betirako Erresuma Bedeinkatuan bizitzeko eskubidea izango dute. 11 00:00:35,291 --> 00:00:37,416 Nahikoa borrokatu duzu, Galadriel. 12 00:00:38,625 --> 00:00:39,625 Gorde zure ezpata. 13 00:00:39,916 --> 00:00:41,416 Ezpatarik gabe, zer naiz? 14 00:00:45,125 --> 00:00:48,833 Ezagutzen al duzu Celebrimbor jaunaren lana? 15 00:00:48,916 --> 00:00:51,250 Elfo errementari bikainena da, jakina. 16 00:00:52,791 --> 00:00:54,291 Zertan dabil hori hemen? 17 00:00:56,041 --> 00:00:58,041 Gaixotasunen bat du. 18 00:00:58,166 --> 00:01:01,458 -Non bazkatu da? -Sortalderantz joan zen duela gutxi. 19 00:01:01,541 --> 00:01:02,375 Noraino? 20 00:01:02,666 --> 00:01:03,500 Hordern... 21 00:01:08,000 --> 00:01:10,791 Ez al duzu inoiz pentsatu harago zer ote dagoen? 22 00:01:10,916 --> 00:01:12,166 Gure mugetatik harago. 23 00:01:12,250 --> 00:01:14,833 Inor ez da bidetik irteten, ez bakarrik ibiltzen. 24 00:01:15,791 --> 00:01:18,458 Zeruak bitxi daude. 25 00:02:38,208 --> 00:02:44,041 ERAZTUNEN JAUNA: BOTEREAREN ERAZTUNAK 26 00:03:56,208 --> 00:03:58,458 -Nori! -Mitxoleta! 27 00:03:58,541 --> 00:04:01,791 Gurpilak orgatik irten zaizkizu ala? Urrundu zaitez! 28 00:04:02,541 --> 00:04:04,666 Ez zenuke isilean hurbildu behar. 29 00:04:04,750 --> 00:04:06,000 Ez zenuke hemen egon... 30 00:04:11,958 --> 00:04:13,125 Ez dago bero. 31 00:04:13,208 --> 00:04:14,583 Ados. Ez dago bero. 32 00:04:14,666 --> 00:04:17,875 Horrela izan arren, erraldoi bat dago hor bertan. 33 00:04:18,250 --> 00:04:21,708 Aurpegi hori jartzen ari da. Aurpegi hori ez, Nori... 34 00:04:23,625 --> 00:04:24,458 Nori! 35 00:04:25,958 --> 00:04:26,791 Nori, ez! 36 00:04:43,458 --> 00:04:46,458 Nori, ez! Hilda dago! Mesedez! 37 00:04:49,583 --> 00:04:52,791 Ez! Ez! Arren! 38 00:05:06,583 --> 00:05:07,708 Ez! 39 00:05:26,083 --> 00:05:27,083 Zer... 40 00:05:37,125 --> 00:05:38,458 Amak akabatu egingo zaitu. 41 00:05:40,375 --> 00:05:44,541 Ez diozu kontatuko. Ezta nik ere. Azkar. 42 00:05:44,625 --> 00:05:47,041 Ezin dugu hemen utzi, otsoek jango dute. 43 00:05:47,125 --> 00:05:48,916 -Eta? -Ez da gure izaera. 44 00:05:49,000 --> 00:05:50,291 Ez da zure izaera. 45 00:05:50,375 --> 00:05:53,625 Ezin dut bakarrik eraman. Lagunduko didazu ala ez? 46 00:05:53,708 --> 00:05:54,958 -Ez! -Mitxoleta! 47 00:05:55,708 --> 00:05:58,333 Nola eramango dugu guk erraldoi bat? 48 00:05:59,916 --> 00:06:01,666 Izar iheskor bat izango zen. 49 00:06:03,958 --> 00:06:05,666 Handia. 50 00:06:05,750 --> 00:06:08,166 Zenbat seinale behar dituzu? 51 00:06:09,083 --> 00:06:12,250 Uste dut kanpamentua berehala desegin behar dugula. 52 00:06:12,333 --> 00:06:13,541 Eta Uztaren jaia? 53 00:06:13,625 --> 00:06:15,833 Ez gaitezen behar baino lehen mugitu. 54 00:06:15,916 --> 00:06:18,916 Ziurrenik, kanpamentuan seguruago gaude kanpoan baino. 55 00:06:19,541 --> 00:06:21,541 Baina argi ibili, zuok biok. 56 00:06:21,625 --> 00:06:23,333 -Malbak arrazoi du. -Bai. 57 00:06:23,416 --> 00:06:26,125 Honek ez du itxura onik. 58 00:06:26,208 --> 00:06:28,041 Orain, zoazte. Segi. 59 00:06:29,333 --> 00:06:32,333 -Ondo da... -Segi. Bizkor. 60 00:06:52,458 --> 00:06:54,458 Begira ezazu. Izugarri handia da. 61 00:06:54,541 --> 00:06:56,833 -Ez ote da... -Ez da troll bat! 62 00:06:56,916 --> 00:06:59,333 Ados, oinjakintsu hori. Zer da, orduan? 63 00:07:00,291 --> 00:07:02,166 Beharbada erraldoi bat da. 64 00:07:02,250 --> 00:07:03,666 Gizaki bat? 65 00:07:03,750 --> 00:07:05,666 Bai zera. Bereak egingo zuen. 66 00:07:05,750 --> 00:07:07,000 Elfoa, agian? 67 00:07:07,500 --> 00:07:10,208 Belarri okerrak. Eta ez da ederra. 68 00:07:11,166 --> 00:07:12,916 Elfoak ez dira zerutik erortzen. 69 00:07:13,000 --> 00:07:14,791 Inor ez. Nik dakidala. 70 00:07:14,875 --> 00:07:15,875 Bera bai. 71 00:07:15,958 --> 00:07:18,708 -Ari al zara tiratzen? -Horixe baietz! 72 00:07:18,791 --> 00:07:20,291 Ba tiratu gehiago! 73 00:07:21,916 --> 00:07:24,458 Hau zentzugabekeria. Ez da organ kabitzen. 74 00:07:24,541 --> 00:07:25,958 Gau baterako baino ez da. 75 00:07:26,041 --> 00:07:29,916 Goizean, janari apur bat prestatu eta bideari ekiten utziko diogu. 76 00:07:30,000 --> 00:07:32,375 -Zer bide baina? -Hori biharko arazoa da. 77 00:07:32,458 --> 00:07:35,166 -Hau ez da abentura bat. -Zertara dator hori? 78 00:07:35,250 --> 00:07:37,958 -Nik ez nuen hau nahi. -Ba ez duzu alde egin. 79 00:07:38,041 --> 00:07:40,541 -Ezin dudalako. -Ez zarelako gai! 80 00:07:40,625 --> 00:07:43,458 Ezezagun hau ez da gizakia, edo elfoa, 81 00:07:43,541 --> 00:07:45,500 edo hegala apurtu duen arrano bat. 82 00:07:45,583 --> 00:07:48,083 -Hori behin gertatu zen. -Beste zerbait da. 83 00:07:51,125 --> 00:07:52,791 Agian arriskutsua da. 84 00:07:52,875 --> 00:07:55,083 Malba eta bere ahizpak dirudizu. 85 00:07:55,166 --> 00:07:56,291 Ez haiek soilik. 86 00:07:56,375 --> 00:07:58,833 Norbaitek lagundu diogula jakinez gero, 87 00:07:58,916 --> 00:08:01,708 hurrengo hiru urtaroetan zerbait gertatzen bada, 88 00:08:01,791 --> 00:08:03,083 guri leporatuko digute. 89 00:08:03,166 --> 00:08:06,458 Zerua lainotuta badago, gurpil bat trabatzen bada... 90 00:08:07,291 --> 00:08:09,750 -Ene ahuntza! -Azkar, talka egingo du! 91 00:08:09,833 --> 00:08:11,375 Orain axola dizu ala? 92 00:08:11,458 --> 00:08:13,958 Ez! Orga, ez da nirea! 93 00:09:01,208 --> 00:09:02,708 Zergatik egiten duzu hau? 94 00:09:03,958 --> 00:09:05,750 Nire erantzukizuna da. 95 00:09:05,833 --> 00:09:08,250 -Guztion ardura duzula uste duzu. -Ez. 96 00:09:09,125 --> 00:09:10,625 Hau desberdina da. 97 00:09:15,916 --> 00:09:18,750 Edozein tokitan lur hartu zezakeen, baina hemen dago. 98 00:09:21,041 --> 00:09:25,875 Badakit arraroa dela, baina, nolabait, badakit garrantzitsua dela. 99 00:09:27,333 --> 00:09:29,833 Hau gertatzeko arrazoi bat balego bezala. 100 00:09:29,916 --> 00:09:32,625 Bera topatu behar banu bezala. Neuk. 101 00:09:34,125 --> 00:09:37,625 Ezin dut alde egin. Ez ondo dagoela jakin arte. 102 00:09:40,541 --> 00:09:41,583 Zuk ahal duzu? 103 00:09:44,666 --> 00:09:46,250 Ados. Ez diot inori esango. 104 00:09:48,625 --> 00:09:49,875 Eskerrik asko. 105 00:09:53,333 --> 00:09:55,750 Zer demontre jaten du erraldoi batek? 106 00:09:55,833 --> 00:09:57,791 Espero dut iletsuak ez izatea. 107 00:09:57,875 --> 00:10:00,375 Sekretuak gordetzeko gai ez direnak soilik. 108 00:10:29,000 --> 00:10:33,166 Lurra pitzaduraz beteta dago. Lurrikara batean bezala. 109 00:10:35,416 --> 00:10:36,500 Gorpurik ez. 110 00:10:39,208 --> 00:10:40,583 Zauriturik ez. 111 00:10:40,666 --> 00:10:42,083 Ihes egin dute agian. 112 00:10:43,083 --> 00:10:44,250 Agian. 113 00:10:59,375 --> 00:11:00,791 Hau Ciaranen etxea zen. 114 00:11:01,458 --> 00:11:05,500 Eta... Hana, haren emaztea. 115 00:11:08,958 --> 00:11:12,291 Hau ez du lurrikara batek eragin. Norbaitek egina da. 116 00:11:12,375 --> 00:11:13,541 Zerbaitek. 117 00:11:14,333 --> 00:11:15,750 Ez dira gizakiak izan. 118 00:11:15,833 --> 00:11:18,208 Zoaz. Ohartarazi zure jendea. 119 00:11:18,625 --> 00:11:20,166 Ez zatoz nirekin? 120 00:11:20,250 --> 00:11:21,916 Pasabidea jarraitu behar dut. 121 00:11:22,000 --> 00:11:25,833 -Ez dakizu behean zer dagoen. -Horregatik jaitsi behar dut. 122 00:11:55,625 --> 00:11:59,208 EREGION ELFO ERREMENTARIEN ERRESUMA 123 00:12:05,625 --> 00:12:06,958 Fëanorren mailua. 124 00:12:08,833 --> 00:12:11,666 Silmarilak landu zituen tresna. 125 00:12:13,583 --> 00:12:16,500 Valinorreko argia gordetzen duten bitxiak. 126 00:12:17,333 --> 00:12:18,666 Harrigarria da, ezta? 127 00:12:19,500 --> 00:12:23,333 Objektu bakar bat, gai da edertasuna, eta aldi berean... 128 00:12:24,416 --> 00:12:25,666 Oinazea sortzeko. 129 00:12:26,250 --> 00:12:29,375 Egiazko sorkuntzak, sakrifizioa dakar. 130 00:12:31,333 --> 00:12:35,750 Diotenez, Morgothentzat Silmarilak hain ziren ederrak, 131 00:12:37,083 --> 00:12:39,083 ezen lapurtu ostean, aste ugari 132 00:12:39,166 --> 00:12:41,875 eman zituen geldi, haien sakontasunari begira. 133 00:12:43,125 --> 00:12:46,333 Baina bere malko bat bitxien gainera erori 134 00:12:46,416 --> 00:12:49,291 eta bere buruaren isla makurra ikusi zuenean, 135 00:12:49,375 --> 00:12:51,541 bere gogoeta eten zen. 136 00:12:53,000 --> 00:12:55,166 Ordutik... 137 00:12:55,250 --> 00:12:57,416 Haien argiari baino ez dio begiratzen. 138 00:13:00,500 --> 00:13:04,666 Fëanorren lana, Etsai Handia bera hunkitzeko gai izan zen ia. 139 00:13:06,791 --> 00:13:08,708 Zer lortu du nire lanak, ordea? 140 00:13:09,625 --> 00:13:12,125 Nire bihotza hunkitu du, jauna. 141 00:13:12,208 --> 00:13:13,791 Eta beste elfo askorena. 142 00:13:15,000 --> 00:13:17,791 Baina askoz gehiago egin gura dut. 143 00:13:18,666 --> 00:13:21,250 Aspaldi, gure arrazak gerra ekarri zuen. 144 00:13:21,333 --> 00:13:22,958 Dena edertasunez bete nahi dut. 145 00:13:23,041 --> 00:13:27,708 Bitxi-lan hutsaletik harago, zinez boteretsua den zerbait diseinatu. 146 00:13:28,333 --> 00:13:30,250 Zer egin nahi duzu? 147 00:13:30,333 --> 00:13:33,750 "Zer" Zerumugan urrun ageri den distira besterik ez da. 148 00:13:33,833 --> 00:13:39,250 Eregionera etorri zara, "nola" lortu jakiten laguntzeko. 149 00:13:40,333 --> 00:13:41,500 Dorre bat? 150 00:13:42,250 --> 00:13:47,416 Inoiz sortu den burdinolarik indartsuena eusteko modukoa. 151 00:13:47,500 --> 00:13:50,583 Sugarrak, dragoien mihian bezain beroak eta izarren argia 152 00:13:50,666 --> 00:13:52,166 bezain puruak izango dira. 153 00:13:52,250 --> 00:13:56,083 Eraikitzeko materialek Erdialdeko Lurraldea eraldatuko lukete. 154 00:13:56,166 --> 00:13:57,958 Zein da zailtasuna? 155 00:13:58,916 --> 00:14:00,916 Udaberrirako prest behar dut. 156 00:14:02,250 --> 00:14:04,250 Jauna, horretarako... 157 00:14:04,333 --> 00:14:06,625 Sekulako lantaldea elkartu behar dugu. 158 00:14:06,708 --> 00:14:09,500 Badakit. Errege Handiak ezin dit eskuratu. 159 00:14:09,583 --> 00:14:12,000 Zu bidali zaitu trukean. 160 00:14:15,625 --> 00:14:19,958 Pentsatu al duzu kideak bilatzea gure arrazaren mugetatik harago? 161 00:14:20,666 --> 00:14:22,166 Askoz harago? 162 00:14:22,250 --> 00:14:24,166 EREGION ELFO ERREMENTARIEN ERRESUMA 163 00:14:26,833 --> 00:14:30,166 KHAZAD-DÛM NANOEN ERRESUMA 164 00:14:44,250 --> 00:14:48,500 Nanoekin aliantza bat lortzea aroko lorpen diplomatikoa litzateke. 165 00:14:48,583 --> 00:14:51,583 Durin printzea aspaldiko lagun ona dut. 166 00:14:51,666 --> 00:14:53,166 Nire anaia balitz bezala. 167 00:14:53,250 --> 00:14:57,333 Diotenez, nanoek zinez zabaldu dituzte azkenaldian haien ganberak. 168 00:14:57,666 --> 00:15:01,208 Harkaitzak zizelkatzen dituzte, 169 00:15:01,291 --> 00:15:05,333 adineko guraso bat zaintzen duenaren errespetu berarekin. 170 00:15:05,416 --> 00:15:08,083 Aspalditik nabil haien lana ikusteko gogoz. 171 00:15:08,166 --> 00:15:10,083 Ez nekien miresten zenituenik. 172 00:15:10,166 --> 00:15:12,791 Gauzen misterioa ikus dezakeen oro miresten dut, 173 00:15:12,875 --> 00:15:15,541 zerbaiten soiltasunean edertasuna sumatzeko 174 00:15:15,625 --> 00:15:17,416 gai den oro... 175 00:15:18,583 --> 00:15:22,000 Zure lagunak lantegietan sartzen utziko ote dit? 176 00:15:22,083 --> 00:15:24,625 Durin ezagututa, are gehiago eskainiko dizu. 177 00:15:25,375 --> 00:15:27,375 Beso zabalik jasoko zaitu, 178 00:15:27,458 --> 00:15:29,291 tronpetak durundaka, 179 00:15:29,416 --> 00:15:31,250 mahaia txerriki gazituz gainezka 180 00:15:31,333 --> 00:15:34,000 eta Anduina betetzeko adina garagardorekin. 181 00:15:34,083 --> 00:15:35,291 Zer nahi duzue? 182 00:15:36,500 --> 00:15:38,208 Lindoneko Elrond naiz, 183 00:15:38,291 --> 00:15:40,875 Celembriborrekin nator, Eregioneko jauna. 184 00:15:41,625 --> 00:15:43,583 Durin printzearekin batzera gatoz. 185 00:15:44,958 --> 00:15:45,833 Ez. 186 00:15:51,791 --> 00:15:52,958 Barkatu. 187 00:15:54,166 --> 00:15:57,041 Esan Durin jaunari, bere laguna, Elrond... 188 00:15:57,125 --> 00:15:59,708 Jaso duzu haren erabakia, elfoa. 189 00:16:03,500 --> 00:16:04,791 Tronpetak, ezta? 190 00:16:19,041 --> 00:16:20,500 Ongi, lagun. 191 00:16:27,583 --> 00:16:30,625 Sigin-tarâg errituaren babesa eskatzen dut. 192 00:16:30,708 --> 00:16:32,250 Zer da erritu... 193 00:16:39,208 --> 00:16:40,583 Eregionen elkartuko gara. 194 00:16:40,666 --> 00:16:44,458 -Ziur zaude egiten ari zarenaz? -Celebrimbor jauna, fida zaitez. 195 00:16:44,541 --> 00:16:47,333 Zure lanbidean maisua zara, lagun. 196 00:16:47,416 --> 00:16:50,166 Eman egun batzuk nire lana egin dezadan. 197 00:17:19,750 --> 00:17:21,625 Elmendé a... 198 00:18:30,666 --> 00:18:34,458 -Khazad! -Dûm! 199 00:18:37,833 --> 00:18:39,541 Bihotza pozten zait zu... 200 00:18:39,625 --> 00:18:44,833 Elrond elfoak Sigin-tarâg errituaren babesa eskatu du. 201 00:18:46,791 --> 00:18:49,583 Nanoen erresistentzia proba, 202 00:18:49,666 --> 00:18:52,250 Aulëk berak sortua. 203 00:18:54,375 --> 00:18:57,125 Behin gure mailuak altxatuta, 204 00:18:58,291 --> 00:19:02,333 harri erraldoiak hautsiko ditugu, gutako batek gehiago ezin duen arte. 205 00:19:05,208 --> 00:19:07,291 Elfoak galduz gero, 206 00:19:08,041 --> 00:19:11,291 Nanoen lurraldetik kanporatua izango da. 207 00:19:12,958 --> 00:19:14,125 Betiko! 208 00:19:19,500 --> 00:19:21,916 Elfoak ulertzen al du? 209 00:19:24,166 --> 00:19:25,333 Ulertzen du. 210 00:19:26,291 --> 00:19:29,541 Sinesgaitza den arren, elfoak irabaziz gero... 211 00:19:32,625 --> 00:19:36,208 Mesede bakar bat egingo diogu. Baina galtzen badu... 212 00:19:36,291 --> 00:19:39,166 Kanporatua. Bai. Argi dago. 213 00:19:44,208 --> 00:19:45,458 Has gaitezen. 214 00:19:49,541 --> 00:19:55,250 Durin! Durin! Durin! 215 00:20:21,208 --> 00:20:22,791 Zure txanda, elfoa. 216 00:21:02,833 --> 00:21:03,833 Kaixo? 217 00:21:06,750 --> 00:21:09,375 Itxoin! Itxoin, ni naiz! 218 00:21:09,833 --> 00:21:11,208 Ni naiz! Gelditu! 219 00:21:13,458 --> 00:21:15,250 Itxaron! 220 00:21:15,750 --> 00:21:18,750 Bart neuk lagundu nizun. Ez nauzu gogoratzen? 221 00:21:21,083 --> 00:21:22,166 Ez? 222 00:21:32,291 --> 00:21:33,416 Ados. 223 00:21:36,500 --> 00:21:37,833 Tratu bat egingo dugu. 224 00:21:38,375 --> 00:21:39,958 Ez dizut minik emango. 225 00:21:41,291 --> 00:21:43,916 Eta zuk ez didazu minik emango. Ados? 226 00:21:51,708 --> 00:21:53,875 Tira, ondo hasi gara, ezta? 227 00:21:53,958 --> 00:21:56,250 Orain, garrantzitsuena. Aitak beti dio: 228 00:21:56,333 --> 00:22:00,750 "Heziera onik gabeko iletsu bat, gurpil karratu bat bezalakoa da". 229 00:22:01,833 --> 00:22:03,250 Nori naiz. 230 00:22:08,250 --> 00:22:09,458 Nori naiz. 231 00:22:10,916 --> 00:22:13,333 Ni... 232 00:22:14,416 --> 00:22:15,583 Ez, Nori ni naiz. 233 00:22:15,666 --> 00:22:17,416 Ez, Nori ni naiz. 234 00:22:17,500 --> 00:22:20,041 Zein da zure izena? Zu? 235 00:22:23,458 --> 00:22:25,083 Ez duzu gogoratzen? 236 00:22:26,875 --> 00:22:28,666 Kolpe ederra hartu zenuen. 237 00:22:28,750 --> 00:22:30,958 Normala da burua nahasita izatea. 238 00:22:31,041 --> 00:22:32,375 Behin arbola batetik erori 239 00:22:32,500 --> 00:22:35,375 eta astebete pasa nuen marrubiei "marruhiru" deitzen. 240 00:22:35,458 --> 00:22:37,541 Sinestezina, ezta? "Marruhiru"! 241 00:22:40,708 --> 00:22:41,833 Janaria da. 242 00:22:43,500 --> 00:22:46,041 Zure lurretan jaten da, ezta? 243 00:22:46,125 --> 00:22:48,625 Jakina, Nori, a zelako galdera txoroa. 244 00:23:23,833 --> 00:23:25,583 Ez... Ez da horrela... 245 00:23:33,125 --> 00:23:35,916 Largo! 246 00:23:36,666 --> 00:23:38,666 Zergatik ez duzu zuk laguntzen? 247 00:23:38,750 --> 00:23:41,333 Laguntzen ari naiz, hari eskatuta. 248 00:23:42,083 --> 00:23:44,625 Utzi berriketa eta lagundu. 249 00:23:44,708 --> 00:23:48,166 Nori zen laguntzeko gogotsu zegoena. 250 00:23:48,250 --> 00:23:50,916 Nori? 251 00:23:55,625 --> 00:23:57,583 Nongoa zara, baina? 252 00:23:57,666 --> 00:24:00,125 Non dago zure etxea? Non daude besteak? 253 00:24:00,208 --> 00:24:02,041 Badakizu, zu bezalakoak? 254 00:24:04,750 --> 00:24:06,166 Badago besterik? 255 00:24:22,333 --> 00:24:25,375 Eta gora... 256 00:24:26,041 --> 00:24:27,166 Tira, erraldoi. 257 00:24:30,250 --> 00:24:31,916 Eman gogor, mutilak! 258 00:24:39,541 --> 00:24:40,541 Zer da? 259 00:24:41,625 --> 00:24:42,708 Mana... 260 00:24:43,500 --> 00:24:44,916 Mapa antzerako bat? 261 00:24:45,250 --> 00:24:46,375 Tira, mutilak! 262 00:24:49,125 --> 00:24:50,500 Apur bat gehiago. 263 00:24:51,708 --> 00:24:52,875 Mana... 264 00:24:55,333 --> 00:24:56,166 Úrë... 265 00:25:09,041 --> 00:25:11,916 Mana... 266 00:25:12,000 --> 00:25:15,125 Úrë... 267 00:25:18,541 --> 00:25:20,750 Puntu eta biribil sorta bat dirudi. 268 00:25:21,666 --> 00:25:23,000 Ez dut ulertzen. 269 00:25:23,083 --> 00:25:23,916 Mana! 270 00:25:24,041 --> 00:25:26,333 Lagundu nahi dizut, baina... 271 00:25:26,458 --> 00:25:27,916 Úrë! 272 00:25:28,125 --> 00:25:29,541 Iletsu bat baino ez naiz! 273 00:25:32,500 --> 00:25:33,541 Nori! 274 00:25:38,041 --> 00:25:39,666 Laguna da! 275 00:25:40,666 --> 00:25:43,333 Laguna. Besterik ez. 276 00:25:43,916 --> 00:25:45,000 Nori. 277 00:25:46,291 --> 00:25:47,708 Zure aita da. 278 00:25:52,208 --> 00:25:53,833 Arana bezain morea. 279 00:25:57,416 --> 00:25:59,291 Nori, ondo nago. 280 00:25:59,375 --> 00:26:01,958 Belarrean irristatu naiz. Bihurritu bat da. 281 00:26:02,041 --> 00:26:04,333 Ez duzu kezkatu... 282 00:26:04,416 --> 00:26:05,958 -Ama... -Ez hasi. 283 00:26:06,041 --> 00:26:07,208 Hemen egon behar nuen. 284 00:26:07,291 --> 00:26:08,750 Hemen zaude orain, ezta? 285 00:26:08,833 --> 00:26:11,833 Zoaz eta ekardazu ur hotza eta gatza. 286 00:26:24,250 --> 00:26:27,250 Larria al da? Migratu ahalko du? 287 00:26:30,250 --> 00:26:31,083 Bueno... 288 00:26:32,666 --> 00:26:33,708 Ikusi duzu. 289 00:26:33,791 --> 00:26:36,166 Ezin zuen hosto bat ere hankan paratu. 290 00:26:36,250 --> 00:26:39,250 -Are gutxiago gurdi bat bultzatu. -Nahikoa da, Malba. 291 00:27:39,250 --> 00:27:40,291 Hemen! 292 00:27:46,125 --> 00:27:48,250 Zatoz. Hurbildu zaitez. 293 00:27:48,333 --> 00:27:51,625 -Zertan ari zara? -Ez dut noraezean utziko. 294 00:27:51,708 --> 00:27:53,958 Zure janaria emango diozu, ezta? 295 00:27:54,041 --> 00:27:55,958 Patuaren mareak dira. 296 00:27:56,041 --> 00:27:57,041 Jakina, nola ez. 297 00:27:57,125 --> 00:27:59,375 Zurea gora doa, edo behera. 298 00:27:59,458 --> 00:28:02,666 Ez baduzu ontzian onartzen, gure erruz hilko da. 299 00:28:02,750 --> 00:28:05,791 Ez zeunden hain kezkatuta Dobleren heriotzagatik. 300 00:28:05,875 --> 00:28:08,291 Ankerkeriak ez gaitu salbatuko. 301 00:28:09,000 --> 00:28:10,083 Ez utzi igotzen. 302 00:28:10,791 --> 00:28:11,625 Igo ezazue. 303 00:28:21,416 --> 00:28:22,250 Ez. 304 00:28:23,708 --> 00:28:25,000 Erantzunak lehenengo. 305 00:28:29,791 --> 00:28:31,041 Zergatik zauden hemen? 306 00:28:33,041 --> 00:28:34,875 Nire ontzitik banandu naiz. 307 00:28:34,958 --> 00:28:36,166 Eraso bat? 308 00:28:38,833 --> 00:28:40,250 Orduan, ez duzu ikusi? 309 00:28:40,666 --> 00:28:41,916 Zer ikusi? 310 00:28:46,916 --> 00:28:48,083 Zizarea. 311 00:28:51,166 --> 00:28:53,166 Duela bi aste irten ginen... 312 00:28:53,250 --> 00:28:55,708 -Dena esan behar al diogu? -Zergatik ez? 313 00:28:55,875 --> 00:28:57,500 Arriskutsua iruditzen zaizu? 314 00:28:57,583 --> 00:28:59,000 Itxurak engaina dezake. 315 00:29:03,708 --> 00:29:04,875 Elfo bat da! 316 00:29:04,958 --> 00:29:06,791 Ez nazazu ukitu, jauna. 317 00:29:07,583 --> 00:29:08,958 Gezurtia. 318 00:29:09,041 --> 00:29:11,458 -Salbatu gara! Begira! -Azkar! 319 00:29:11,541 --> 00:29:13,250 Begira! Hemen! 320 00:29:13,333 --> 00:29:14,500 Lagundu! 321 00:29:14,583 --> 00:29:17,208 Arin, egin dezagun esku-argi bat. 322 00:29:17,291 --> 00:29:19,250 Itxaron bela ikusi arte. 323 00:29:19,333 --> 00:29:22,458 Kortsarioak daude. Bizirik larrutzea nahi duzue? 324 00:29:27,833 --> 00:29:29,666 Ez da kortsario ontzi bat. 325 00:29:29,750 --> 00:29:32,041 Gure ontzia da. 326 00:29:38,208 --> 00:29:39,208 Zizarea! 327 00:29:43,458 --> 00:29:44,583 Ez mugitu. 328 00:30:04,916 --> 00:30:06,333 Elfoak erakarri du. 329 00:30:26,750 --> 00:30:27,583 Badator! 330 00:30:34,083 --> 00:30:35,083 Lagundu! 331 00:32:01,125 --> 00:32:02,125 Nola duzu izena? 332 00:32:10,166 --> 00:32:11,250 Galadriel. 333 00:32:13,166 --> 00:32:14,333 Halbrand naiz. 334 00:32:15,250 --> 00:32:16,458 Norantz joko dugu? 335 00:33:31,375 --> 00:33:32,583 Bai! 336 00:33:45,416 --> 00:33:47,208 Txakurrak zaunka egin arren, 337 00:33:49,083 --> 00:33:50,875 ez da ilargia jaisteko gai. 338 00:33:52,416 --> 00:33:53,750 Alde hemendik. 339 00:33:56,000 --> 00:33:59,666 Agian jaun horrek ateratzen lagunduko dit? 340 00:34:01,958 --> 00:34:03,125 Pozarren. 341 00:34:15,083 --> 00:34:18,958 Apartekoa da. Ez nuen zure hiria horren aldatuta ikustea espero. 342 00:34:20,250 --> 00:34:22,041 Hogei urte igaro dira eta. 343 00:34:22,125 --> 00:34:23,625 Hogei besterik ez? 344 00:34:26,208 --> 00:34:28,458 Zure sekretua kontatu behar didazu. 345 00:34:30,791 --> 00:34:32,375 Sekretuak, geureak dira. 346 00:34:33,041 --> 00:34:34,125 Iraindu al zaitut? 347 00:34:34,208 --> 00:34:36,250 Erantzuteko, bide luzeagoa behar da. 348 00:34:36,333 --> 00:34:39,125 Azalpenik gabe kanporatzea da zure aukera, beraz. 349 00:34:39,208 --> 00:34:41,041 Zure alkandora joka dezakezu. 350 00:34:41,125 --> 00:34:43,333 Baina nano-printze batek inoiz izan duen 351 00:34:43,416 --> 00:34:45,500 aukera paregabeena xahutu aurretik, 352 00:34:45,583 --> 00:34:47,833 nire proposamena entzun beharko zenuke. 353 00:34:47,916 --> 00:34:48,875 Hor dago. 354 00:34:48,958 --> 00:34:51,541 Zure bisitaren arrazoia. Zerbait nahi duzu. 355 00:34:51,625 --> 00:34:53,750 Faltan nuen laguna bisitatzea. 356 00:34:53,833 --> 00:34:56,916 Faltan? Ez zinen nire ezkontzara etorri. 357 00:34:57,000 --> 00:34:59,375 Nire umeen jaiotza, bi ditut! 358 00:35:01,250 --> 00:35:05,583 Ezin zara ustekabean nire mendira etorri eta beso-zabalik hartzea espero. 359 00:35:06,083 --> 00:35:08,916 Ezin duzu baztertu duzuna eskatu. 360 00:35:09,000 --> 00:35:10,291 Baztertu? Durin... 361 00:35:10,375 --> 00:35:13,458 Hogei urte di-da batean doaz elfoentzat. 362 00:35:14,333 --> 00:35:16,833 Baina bizi oso bat da niretzat. 363 00:35:18,875 --> 00:35:20,375 Eta guztiz galdu duzu. 364 00:35:33,208 --> 00:35:35,458 Zer duzu esateko orain... 365 00:35:37,500 --> 00:35:38,625 "Lagun"? 366 00:35:44,208 --> 00:35:45,416 Zorionak. 367 00:35:47,541 --> 00:35:50,333 Emazteagatik, umeengatik. 368 00:35:52,666 --> 00:35:54,666 Espero dut zure barkamena lortzea. 369 00:35:57,041 --> 00:36:01,083 Eta zure familia osoari ere barkamena eskatu nahi diot. 370 00:36:06,458 --> 00:36:08,583 Disari barkamena eskatu eta bazoaz. 371 00:36:08,666 --> 00:36:10,666 Ez duzue elkar ezagutu behar. 372 00:36:10,750 --> 00:36:15,458 Ez hasi iraganeko oroitzapenekin. Eta ez zara afaltzera inolaz geratuko. 373 00:36:15,541 --> 00:36:17,000 Ulertu dut. 374 00:36:17,083 --> 00:36:19,500 Aulërren bizarra! Ez! 375 00:36:19,583 --> 00:36:21,375 Hau Elrond al da? 376 00:36:21,458 --> 00:36:24,708 Baiezkoan nago, andre eder hori. 377 00:36:31,333 --> 00:36:33,583 Durinek ez dit esan etorriko zinenik. 378 00:36:33,666 --> 00:36:34,958 Durinek ez zekien. 379 00:36:35,041 --> 00:36:38,291 Arduragabea izan naiz lehenago ez etorrita. 380 00:36:38,375 --> 00:36:41,666 Hanka-sartze honengatik barkamen eske nator. 381 00:36:41,750 --> 00:36:44,041 -Afaltzera geldituko zara. -Badoa. 382 00:36:44,125 --> 00:36:45,708 -Ez doa. -Badoala! 383 00:36:45,791 --> 00:36:46,708 Ez doa inora. 384 00:36:49,333 --> 00:36:53,500 Aizue! Nire buruak lasai uzteko esan dizuet! 385 00:36:53,583 --> 00:36:57,125 Ohean gelditzeko esan dizuet, kakanarruak. 386 00:36:57,250 --> 00:36:58,291 Tira! 387 00:36:58,375 --> 00:37:01,458 Gerda! Gamli! Goazen, mugi. 388 00:37:02,500 --> 00:37:04,791 Zure etxean zaude. 389 00:37:05,541 --> 00:37:07,000 Ez horixe. 390 00:37:08,041 --> 00:37:09,208 Gamli, mesedez! 391 00:37:09,291 --> 00:37:12,083 Nahikoa duzue zuek biok! 392 00:37:12,166 --> 00:37:15,166 Leizeetako trollak eta estalagmita armiarmak! 393 00:37:25,333 --> 00:37:27,666 Nola ezagutu zineten? 394 00:37:28,166 --> 00:37:31,250 Ganbera berri batean durundi egiten nenbilen, 395 00:37:31,333 --> 00:37:34,625 ziur nengoen zilar sedimentu itzel bat zegoela... 396 00:37:34,708 --> 00:37:37,208 Durundi egiten? Ez dut hori inoiz entzun. 397 00:37:37,291 --> 00:37:39,291 Harriei abesten diegu. 398 00:37:39,375 --> 00:37:41,708 Mendiak pertsonak bezalakoak dira. 399 00:37:41,791 --> 00:37:46,208 Zati txikiz osatutako istorio luze eta aldakorra dira. 400 00:37:46,291 --> 00:37:48,958 Lurra eta mea, airea eta ura. 401 00:37:49,041 --> 00:37:53,750 Ondo abestuz gero, zati bakoitzak abestia islatuko dizu bueltan, 402 00:37:53,833 --> 00:37:57,166 bere istorioa kontatuz, ezkutuan dagoena erakutsiz, 403 00:37:57,250 --> 00:37:59,708 non ustiatu, non tunelak egin, eta... 404 00:37:59,791 --> 00:38:02,333 Non mendia ukigabe utzi. 405 00:38:02,416 --> 00:38:04,250 Tradizio ederra da hori. 406 00:38:07,916 --> 00:38:12,375 Zera... Tresnak ateratzen genbilela, taldea, tupustean, mutu geratu zen. 407 00:38:12,458 --> 00:38:14,750 Orduan, gure printzea ikusi nuen. 408 00:38:14,833 --> 00:38:16,666 Gu ikustera etorri zen. 409 00:38:16,750 --> 00:38:18,791 Bere eremutik askoz beherago. 410 00:38:19,250 --> 00:38:21,083 Jakin-mina zuela pentsatu nuen. 411 00:38:21,500 --> 00:38:24,916 Hurrengo egunean ere bertan agertu zen arte. 412 00:38:25,000 --> 00:38:29,458 Baita hurrengoan ere. Eta hurrengoan ere bai. 413 00:38:29,541 --> 00:38:31,500 Beti izan da kuxkuxero samarra. 414 00:38:31,583 --> 00:38:34,875 Asteak behar izan zituen gorteatzeko indarra biltzeko. 415 00:38:34,958 --> 00:38:36,833 Bi aste, asko jota. 416 00:38:36,916 --> 00:38:39,041 -Bost izan ziren. -Gezurtia. 417 00:38:39,125 --> 00:38:40,333 Gezurra da! 418 00:38:40,416 --> 00:38:42,625 Zu engainatzen saiatu arren, 419 00:38:42,708 --> 00:38:46,583 ezagutu ginen unetik, txora-txora eginda zegoen. 420 00:38:50,500 --> 00:38:52,583 Bikote ederra zarete. 421 00:38:52,666 --> 00:38:54,458 Ezkontzara etorri bazina... 422 00:38:55,000 --> 00:38:56,166 Nahikoa da. 423 00:38:57,625 --> 00:38:59,250 Zure laguna hemen dago orain. 424 00:39:00,041 --> 00:39:02,041 Ezin gara horregatik poztu? 425 00:39:02,125 --> 00:39:03,541 Ez da gugatik etorri. 426 00:39:03,625 --> 00:39:06,125 Bere erregeak bidali du zerbaiten bila. 427 00:39:06,208 --> 00:39:09,041 Ez, nik nahi nuen Khazad-dûmera etorri. 428 00:39:09,125 --> 00:39:11,250 Zure belarria besterik ez dut nahi. 429 00:39:11,333 --> 00:39:13,166 Hortxe, horrela hasten da. 430 00:39:13,250 --> 00:39:16,250 Eta konturatu orduko, alboratu egingo gaitu. 431 00:39:16,333 --> 00:39:19,166 -Elfoak elfoen alde, ezta? -Hala da gure artean? 432 00:39:19,250 --> 00:39:21,875 -Ez dakit! Zer diozu zuk? -Aulën bizarra! 433 00:39:24,333 --> 00:39:26,458 Ezin duzue hau konpondu? 434 00:39:33,875 --> 00:39:35,708 Zuhaitza landatu duzue. 435 00:39:36,625 --> 00:39:39,083 Landatu, baita zaindu ere. 436 00:39:39,625 --> 00:39:42,416 Gure hirugarren haurra balitz bezala. 437 00:39:43,250 --> 00:39:45,250 Zer zuhaitz mota da zehazki? 438 00:39:46,041 --> 00:39:49,500 Lindoneko gure Zuhaitz Handiaren kimua da. 439 00:39:50,000 --> 00:39:52,875 Gure arrazaren indar eta bizitasunaren seinale. 440 00:39:53,208 --> 00:39:54,916 Tontoa zela esan zioten 441 00:39:55,583 --> 00:39:58,583 iluntasun honetan hazten saiatzeagatik. 442 00:39:58,666 --> 00:40:01,000 Maitasuna dagoen tokian, ez du iluntzen. 443 00:40:02,041 --> 00:40:05,000 Nola ez zen ba zuen etxean haziko? 444 00:40:14,166 --> 00:40:15,916 Bazoaz jada? 445 00:40:16,000 --> 00:40:18,500 Gehiegi luzatu naizela uste dut. 446 00:40:18,583 --> 00:40:21,208 Mila esker, Disa, zure harreragatik. 447 00:40:23,125 --> 00:40:24,375 Durin. 448 00:40:32,000 --> 00:40:33,458 Zer arraio, eseri. 449 00:40:34,625 --> 00:40:37,416 -Ez dut eragotzi nahi. -Esertzeko esan dizut. 450 00:40:37,500 --> 00:40:38,583 Ziur zaude? 451 00:40:38,666 --> 00:40:42,416 Ez. Eta haserre nago oraindik. Kontadazu zure erregeak 452 00:40:42,500 --> 00:40:45,291 zer proposatu duen, nire aitari kontatzeko 453 00:40:45,375 --> 00:40:47,708 edo zabor-zulora botatzeko. 454 00:41:12,625 --> 00:41:14,250 Ez duzu zertan urrundu. 455 00:41:17,083 --> 00:41:20,333 Pentsatzen nabil, zer-nolako gizonak 456 00:41:20,416 --> 00:41:23,708 abandonatuko lituzkeen bere kideak hil daitezen. 457 00:41:23,791 --> 00:41:25,875 Bizirauten dakien batek. 458 00:41:26,625 --> 00:41:28,583 Zergatik gelditu jomuga argienean? 459 00:41:28,666 --> 00:41:30,166 Jomuga bat zara, hala ere. 460 00:41:31,500 --> 00:41:34,500 Ez dut uste seguru gaudenik lurrera iritsi arte. 461 00:41:34,583 --> 00:41:37,000 Ez dut uste horren erraza izango denik. 462 00:41:37,416 --> 00:41:39,291 Zuretzat, bederen. 463 00:41:40,458 --> 00:41:42,375 Zure ontzitik "banandu"? 464 00:41:43,791 --> 00:41:44,833 Benetan? 465 00:41:46,166 --> 00:41:48,708 -Iheslari bat zara. -Iheslari bat dirudit? 466 00:41:48,791 --> 00:41:52,791 Ez dirudizu gauzak halabeharrez gertatzen zaizkion norbait. 467 00:41:53,208 --> 00:41:55,083 Beraz, ihes egin duzu. 468 00:41:55,166 --> 00:41:58,458 Norantz edo nondik, ez dut oraindik erabaki. 469 00:41:58,541 --> 00:42:00,875 Betebeharrak Erdialdeko Lurraldera narama. 470 00:42:02,083 --> 00:42:04,375 Hori da jakin behar duzun bakarra. 471 00:42:04,458 --> 00:42:08,250 -Elfo-lan garrantzitsuren bat. -Zer egin dizute elfoek zuri? 472 00:42:08,333 --> 00:42:10,583 Gu al gara zu hemen egotearen errudunak? 473 00:42:10,666 --> 00:42:13,875 Ez ziren elfoak izan etxean jazarri nindutenak. 474 00:42:15,375 --> 00:42:16,541 Orkoak baizik. 475 00:42:25,458 --> 00:42:28,500 Zure etxea. Non dago? 476 00:42:30,208 --> 00:42:31,708 Zer axola du horrek? 477 00:42:32,791 --> 00:42:33,833 Errautsi dute. 478 00:42:37,208 --> 00:42:39,541 Zure mina ezagutzen dut. 479 00:42:41,208 --> 00:42:42,291 Nire doluminak. 480 00:42:47,125 --> 00:42:48,541 Galdu dituzunengatik. 481 00:42:55,125 --> 00:42:56,500 Lepoko hori. 482 00:42:58,250 --> 00:43:00,250 Zuen erregearen ikurra al da? 483 00:43:00,333 --> 00:43:01,500 Ez dugu erregerik. 484 00:43:01,625 --> 00:43:05,000 -Izango bazenute, non egongo zen erreinua? -Zergatik? 485 00:43:05,083 --> 00:43:08,083 Eta berreskuratu dezakegula esaten badizut? 486 00:43:08,458 --> 00:43:10,083 Armada falta zaizu. 487 00:43:10,166 --> 00:43:11,750 Zergatik saihesten nauzu? 488 00:43:11,833 --> 00:43:13,208 Zergatik zaude hemen? 489 00:43:13,291 --> 00:43:15,666 Atseden hartu beharrean, oinazearen erruduna 490 00:43:15,750 --> 00:43:18,125 bilatzea aukeratu dudalako. 491 00:43:18,208 --> 00:43:21,583 Begira, elfoa. Zu ez zara erruduna eta ezin duzu konpondu. 492 00:43:21,666 --> 00:43:25,083 Desira handia izan arren. Edo harrotasuna. 493 00:43:26,791 --> 00:43:28,166 Zaude lasai. 494 00:43:28,625 --> 00:43:32,833 Etsai honen bila daramat lehenengo egunsentiak zerua odoldu aurretik. 495 00:43:33,416 --> 00:43:36,083 Zure bizitza baino luzeagoa da 496 00:43:36,166 --> 00:43:39,500 kendu dizkidatenen izenak zerrendatzea. 497 00:43:40,166 --> 00:43:43,416 Ezin naiz lasaitu. 498 00:43:46,125 --> 00:43:49,791 Azkenean, zintzotasun apur bat. 499 00:43:49,875 --> 00:43:53,125 Orkoak akabatu nahi badituzu, esan argi eta garbi. 500 00:43:53,208 --> 00:43:54,875 Ez egin heroiaren plantak. 501 00:43:54,958 --> 00:43:57,291 Esango didazu etsaia non dagoen ala ez? 502 00:43:57,375 --> 00:43:58,541 Hegoaldeko lurretan. 503 00:44:02,041 --> 00:44:04,208 Zenbat ziren jakin behar dut, 504 00:44:04,291 --> 00:44:06,000 noren bandera daramaten, 505 00:44:06,083 --> 00:44:09,875 eta gero, ezkutatzen diren azken bazterreraino eramango nauzu. 506 00:44:10,916 --> 00:44:12,541 Nire planak ditut, elfoa. 507 00:44:22,375 --> 00:44:23,458 Prestatu zaitez. 508 00:44:45,500 --> 00:44:47,791 -Kontuz! -Poliki, maitea. 509 00:44:51,583 --> 00:44:53,375 Nolatan, "gorpurik ez"? 510 00:44:53,458 --> 00:44:55,375 Herri osoa hutsik zegoen. 511 00:44:55,458 --> 00:44:59,000 Lurrak Horderneko herritarrak irentsi balitu bezala. 512 00:44:59,083 --> 00:45:01,458 Lurra hemen sentikorra da. Betidanik. 513 00:45:01,541 --> 00:45:04,833 Eta Hatzoker aintzirak lurrunak iragazten ditu. 514 00:45:04,916 --> 00:45:06,000 Tunel bat ikusi dut. 515 00:45:06,083 --> 00:45:07,541 Sakona eta ondo zulatua. 516 00:45:07,625 --> 00:45:10,791 Ez dakit nork egingo zuen, baina honantz zetorren. 517 00:45:10,875 --> 00:45:13,250 Arriskutsua da hemen egotea. 518 00:45:13,333 --> 00:45:14,750 Abisu eman dezagun! 519 00:45:14,833 --> 00:45:17,500 Ez! Ez dut txutxu-mutxurik nahi, Bronwyn. 520 00:45:17,583 --> 00:45:20,958 Mihiluzeak lur-jausiak baino arriskutsuagoak dira, 521 00:45:21,041 --> 00:45:24,625 eta frogarik gabe, ez dut sinisten. 522 00:45:24,708 --> 00:45:27,125 Waldreg, bakarrik gaude. 523 00:45:27,208 --> 00:45:29,750 Ostirith hutsik dago. Elfoek alde egin dute. 524 00:45:29,833 --> 00:45:31,791 Badakit, eta ez ditut elfoak 525 00:45:31,875 --> 00:45:33,708 bueltan ekarriko zulo batengatik. 526 00:45:33,791 --> 00:45:37,791 Arindu ederra hartu dugu joan direnetik. Gehienok, behintzat. 527 00:46:00,791 --> 00:46:02,041 Sagu madarikatuak. 528 00:46:06,708 --> 00:46:09,833 Sagu sasikumeak! 529 00:49:16,208 --> 00:49:17,291 Theo? 530 00:49:19,875 --> 00:49:21,083 Theo? 531 00:49:35,541 --> 00:49:37,541 Theo, zer duzu? Zer gertatu da? 532 00:49:37,625 --> 00:49:39,250 Zoaz laguntza bila. Azkar. 533 00:51:29,541 --> 00:51:31,416 Alde, Theo, alde! 534 00:51:35,583 --> 00:51:36,666 Aizu! 535 00:51:44,416 --> 00:51:45,333 Geldi! 536 00:52:26,958 --> 00:52:29,625 Bizirik jarraitu nahi baduzue, 537 00:52:29,708 --> 00:52:32,208 egunsentian Elfoen dorrera abiatuko gara. 538 00:52:50,166 --> 00:52:53,375 Ontzia lotu behar dugu! Apurtzen ari da! 539 00:52:53,458 --> 00:52:54,708 Haizea gogorregia da. 540 00:52:54,791 --> 00:52:56,125 Eutsi sokei! 541 00:53:19,708 --> 00:53:22,416 Mugi! Eman eskua! 542 00:53:24,958 --> 00:53:26,625 Hurbildu! 543 00:53:26,708 --> 00:53:28,750 Mugi! Eman eskua! 544 00:55:27,041 --> 00:55:29,958 Kaixo? Ni naiz, Nori. 545 00:55:40,500 --> 00:55:45,041 Aizu, hurrengo migrazioa laster izango da, eta dena... 546 00:55:45,833 --> 00:55:47,500 Hankaz gora dago. 547 00:55:50,541 --> 00:55:52,125 Lagundu nahi nizun. 548 00:55:53,875 --> 00:55:55,875 Ahal nuela uste nuen, barkatu. 549 00:56:08,958 --> 00:56:11,958 Argiontzi bat da. Ipurtargiz betea. 550 00:56:59,666 --> 00:57:01,333 Zer dio? 551 00:57:03,625 --> 00:57:05,333 Ez dut ipurtargiera ulertzen. 552 00:57:35,458 --> 00:57:37,125 Izarrak dira. 553 00:57:38,166 --> 00:57:41,125 Konstelazio bat dirudi. 554 00:57:42,041 --> 00:57:45,583 Ondo, izarrak dira? Zer esan nahi du? 555 00:57:45,666 --> 00:57:47,083 Horrela lagunduko diogu. 556 00:57:47,166 --> 00:57:50,041 Izarrak aurkitzen laguntzea nahi du. 557 00:57:51,875 --> 00:57:53,291 Hori da, ezta? 558 00:57:54,208 --> 00:57:55,416 Ezta? 559 00:58:05,791 --> 00:58:07,583 Ez ditut izar horiek inoiz ikusi. 560 00:58:09,333 --> 00:58:12,333 Baina badakit non topatuko ditugun. 561 00:58:25,458 --> 00:58:26,625 Nori? 562 00:58:41,958 --> 00:58:44,875 Ziur nago. Ez daki ezer. 563 00:58:49,666 --> 00:58:50,833 Beharbada bai. 564 00:58:52,666 --> 00:58:53,833 Beharbada ez. 565 00:58:57,416 --> 00:58:59,625 Granitoa hareharri bihurtzen zaizu 566 00:58:59,708 --> 00:59:01,708 elfoek arazoak dituzten bakoitzean. 567 00:59:01,791 --> 00:59:04,125 Esan, ez al da kointzidentzia 568 00:59:04,208 --> 00:59:07,375 elfo bat orain zure atean agertzea? Oraintxe? 569 00:59:07,458 --> 00:59:10,375 Elrond duela mende erdi ezagutzen dut, aita. 570 00:59:10,458 --> 00:59:12,750 Zerbait ezkutatuko balu, sumatuko nuen. 571 00:59:12,875 --> 00:59:16,500 Agian, badaki zu zarela zerbait ezkutatzen dabilena. 572 00:59:16,583 --> 00:59:18,875 Ez dira zuk uste bezain susmagarriak. 573 00:59:18,958 --> 00:59:22,166 Guk daukagu mailua kirtenetik helduta. 574 00:59:22,250 --> 00:59:24,541 Bai, oraingoz. 575 00:59:28,791 --> 00:59:30,750 Elrond laguna da. Fidatzen naiz. 576 00:59:30,833 --> 00:59:33,500 Ez dago konfiantzarik mailua eta harriaren artean. 577 00:59:34,166 --> 00:59:38,041 Azkenean, bata edo bestea apurtuko da. 578 01:00:54,125 --> 01:00:55,083 Theo! 579 01:00:59,500 --> 01:01:00,500 Prest? 580 01:01:00,916 --> 01:01:03,250 Bai, ama. Prest nago. 581 01:04:01,750 --> 01:04:03,750 Azpitituluak: Garbiñe Ugarte Gracianteparaluceta 582 01:04:03,833 --> 01:04:05,833 Sormen-ikuskatzailea: Maialen Rubio