1 00:00:22,708 --> 00:00:24,708 Hasieran, ezer ez da gaiztoa. 2 00:00:24,791 --> 00:00:26,500 Hemendik! 3 00:00:29,833 --> 00:00:33,916 Eta garai batean, mundua hain zen gaztea, 4 00:00:34,041 --> 00:00:37,041 ezen ez baitzen oraindik egunsentirik egon. 5 00:00:37,125 --> 00:00:41,416 Baina orduan ere, argia bazegoen. 6 00:01:02,958 --> 00:01:05,875 Eta? Amaitu al duzu? 7 00:01:17,666 --> 00:01:21,208 Ez duzu benetan sinetsiko txatar horrek flotatuko duenik. 8 00:01:22,666 --> 00:01:24,208 Ez doa flotatzera, 9 00:01:25,958 --> 00:01:29,000 nabigatzera baizik. 10 00:01:48,666 --> 00:01:49,750 Geldi! 11 00:01:50,333 --> 00:01:51,166 Geldi, ez! 12 00:01:52,500 --> 00:01:54,041 Geldi, apurtuko duzue! 13 00:01:54,125 --> 00:01:56,083 Geldi! Ez! 14 00:01:56,166 --> 00:01:58,500 -Segi. -Apurtzen ari zarete! Geldi! 15 00:02:02,208 --> 00:02:04,000 Esan dizut ez zuela flotatuko. 16 00:02:07,708 --> 00:02:09,166 Kendu gainetik! 17 00:02:09,291 --> 00:02:11,541 Oreka galdu duzu berriz, Galadriel? 18 00:02:19,625 --> 00:02:21,833 Ontzi ederra zen, arreba. 19 00:02:21,916 --> 00:02:23,833 Zuk erakutsitako eran egin dut. 20 00:02:25,208 --> 00:02:29,791 Badakizu zergatik flotatzen duten ontziek, eta harriek, ordea, ez? 21 00:02:31,041 --> 00:02:35,416 Harriek beherantz besterik ez dutelako begiratzen. 22 00:02:36,583 --> 00:02:40,250 Uraren iluntasuna zabala eta erakargarria da. 23 00:02:41,708 --> 00:02:43,750 Ontziak ere sentitzen du iluntasuna 24 00:02:43,833 --> 00:02:47,666 une oro bera menderatu eta hondoratu nahian. 25 00:02:49,458 --> 00:02:51,750 Baina ontziak badu sekretu bat. 26 00:02:53,375 --> 00:02:57,291 Harria ez bezala, ez doa behera begira, gora baizik. 27 00:02:58,666 --> 00:03:00,875 Gidari duen argiari iltzatuta, 28 00:03:01,750 --> 00:03:04,833 iluntasunak ezagutu gabeko gauza gorenak xuxurlatuz. 29 00:03:06,958 --> 00:03:10,500 Baina zenbaitetan, argiak zeruan bezain distiratsuak dira 30 00:03:10,583 --> 00:03:13,250 uretan islatzen direnean. 31 00:03:13,333 --> 00:03:16,541 Zaila da esaten zer den goialdea eta zer behealdea. 32 00:03:18,333 --> 00:03:20,875 Nola jakingo dut zein argiri jarraitu? 33 00:03:33,375 --> 00:03:34,875 Horrek sinpleegia dirudi. 34 00:03:34,958 --> 00:03:37,166 Egia garrantzitsuenak sinpleak dira. 35 00:03:38,041 --> 00:03:40,458 Zure kabuz bereizten ikasi behar dituzu. 36 00:03:40,541 --> 00:03:43,375 Ez naiz betirako hemen egongo zuri irakasteko. 37 00:03:43,458 --> 00:03:44,875 Ez? 38 00:03:46,250 --> 00:03:48,750 Zatoz. Ama eta aita zain daude. 39 00:03:59,333 --> 00:04:01,458 Ez geneukan hitzik heriotzarako. 40 00:04:02,583 --> 00:04:05,541 Gure zoriona amaigabea zela uste baikenuen. 41 00:04:20,833 --> 00:04:23,833 Gure argia ez zela inoiz ahulduko. 42 00:04:28,666 --> 00:04:31,791 Beraz, Morgothek, Etsai Handiak, 43 00:04:31,875 --> 00:04:34,916 gure etxeko argia bera suntsitu zuenean... 44 00:04:37,958 --> 00:04:39,791 Aurka egin genion. 45 00:04:43,583 --> 00:04:47,250 Eta elfo-legio bat gerrara joan zen. 46 00:04:53,000 --> 00:04:58,708 Valinor utzi genuen, gure etxea, eta urrutiko erreinu batera abiatu ginen. 47 00:04:58,791 --> 00:04:59,833 ITSASO HANDIA 48 00:04:59,916 --> 00:05:05,250 Arrisku izugarriz eta izaki bitxi zenbatezinez betea. 49 00:05:05,875 --> 00:05:09,375 Erdialdeko Lurraldea izenaz ezaguna. 50 00:05:32,291 --> 00:05:34,875 Valaron kalanen! 51 00:05:34,958 --> 00:05:40,333 Firuvantë! 52 00:05:44,083 --> 00:05:46,500 Laster amaituko zela zioten, 53 00:05:48,041 --> 00:05:52,458 baina gerrak Erdialdeko Lurraldea suntsitu zuen. 54 00:05:55,666 --> 00:05:59,250 Eta mende ugariz luzatu zen. 55 00:06:20,083 --> 00:06:23,666 Orain, hitz anitz ditugu heriotzerako. 56 00:06:28,916 --> 00:06:31,875 Azkenean, Morgoth garaitu genuen. 57 00:06:32,875 --> 00:06:35,625 Halere, lehenengo, nahigabea ezagutu genuen. 58 00:06:38,125 --> 00:06:42,833 Izan ere, haren orkoak toki orotara hedatu ziren, 59 00:06:44,125 --> 00:06:46,583 are gehiago ugaritu ziren 60 00:06:46,666 --> 00:06:50,166 zerbitzari sutsuenaren agindupean, 61 00:06:50,250 --> 00:06:54,083 azti anker eta amarrutsu bat. 62 00:06:54,166 --> 00:06:57,000 Sauron deitzen diote. 63 00:06:58,708 --> 00:07:02,291 Nire anaiak zin egin zuen aurkitu eta suntsituko zuela. 64 00:07:05,000 --> 00:07:07,208 Baina Sauronek lehenago aurkitu zuen, 65 00:07:09,291 --> 00:07:11,625 eta haragia ikur batekin markatu zion. 66 00:07:14,416 --> 00:07:17,875 Gure jakintsuenek ere ulertu ezin zezaketena. 67 00:07:22,375 --> 00:07:25,208 Eta han, iluntasunean, 68 00:07:25,875 --> 00:07:29,041 hark zin egindakoa nire xede bilakatu zen. 69 00:07:31,083 --> 00:07:33,625 Beraz, ehizara joan ginen. 70 00:07:35,875 --> 00:07:38,750 Lurraren azkeneraino, Sauron aurkitzeko. 71 00:07:41,291 --> 00:07:43,833 Haatik, bidea gero eta meharragoa zen. 72 00:07:46,416 --> 00:07:48,208 Urteak igaro ziren. 73 00:07:48,958 --> 00:07:51,166 Baita mendeak ere. 74 00:07:51,708 --> 00:07:55,375 Elfo askok garai bateko oinazea 75 00:07:55,458 --> 00:07:58,458 ahaztu egin zuten. 76 00:07:59,500 --> 00:08:02,000 Gutako gero eta gehiagok 77 00:08:02,083 --> 00:08:05,125 Sauron oroitzapen bat baino ez zela sinetsi zuten. 78 00:08:05,208 --> 00:08:06,666 FORODWAITH Iparraldeko Lur Antzuak 79 00:08:06,750 --> 00:08:10,750 Eta, azkenean, mehatxua amaitu zela. 80 00:08:14,000 --> 00:08:16,333 Haietako bat izan nahiko nuke. 81 00:09:13,333 --> 00:09:14,833 Galadriel komandantea. 82 00:09:16,916 --> 00:09:20,000 Konpainia honek lurraren mugaraino jarraitu zaitu. 83 00:09:20,083 --> 00:09:22,875 Gotorleku hau bilatzeko adorea izan dutenek, 84 00:09:22,958 --> 00:09:24,375 ez dute ezer aurkitu. 85 00:09:25,916 --> 00:09:28,916 Urteak dira orko bat azkenekoz ikusi zenetik. 86 00:09:29,750 --> 00:09:34,250 Baliteke beste komandanteak egia esatea, gure etsaia ezabatua izan dela. 87 00:09:34,333 --> 00:09:35,541 Iluntzen ari du. 88 00:09:36,291 --> 00:09:40,291 Zenbat iraun dezake haragiak eguzkia bera izutzen duten lurretan? 89 00:09:44,916 --> 00:09:47,250 Agian, kanpamentua hemen jar genezake. 90 00:09:48,041 --> 00:09:50,250 Eta bihar, etxerako bidea hartu. 91 00:09:54,750 --> 00:09:56,166 Argia xahutzen gabiltza. 92 00:10:11,000 --> 00:10:12,291 Komandante, itxaron! 93 00:10:12,375 --> 00:10:14,875 Ez. Aurrera egingo dugu. 94 00:10:14,958 --> 00:10:16,416 Galadriel, egon! 95 00:10:39,000 --> 00:10:42,416 Hemen ez dago ezer. Honezkero han egon beharko ginateke. 96 00:10:50,666 --> 00:10:51,875 Heldu gara. 97 00:11:13,333 --> 00:11:14,750 Hauxe da tokia. 98 00:11:14,833 --> 00:11:18,041 Hemen elkartu ziren orkoak Morgoth garaitu ostean. 99 00:11:19,125 --> 00:11:22,041 Guk uste baino askoz gehiagok ihes egingo zuten. 100 00:11:23,000 --> 00:11:25,416 Ez dut eskua sentitzen. 101 00:11:27,458 --> 00:11:28,541 Ez. 102 00:11:30,083 --> 00:11:33,500 Toki hau hain da zitala, ezen lastargiek ez duten berotzen. 103 00:11:34,250 --> 00:11:35,416 Hemendik. 104 00:11:36,000 --> 00:11:37,500 Nolatan zaude hain ziur? 105 00:11:38,041 --> 00:11:39,666 Bestea baino hotzago dago. 106 00:12:09,291 --> 00:12:10,875 Ate bat estali dute hemen. 107 00:12:12,083 --> 00:12:13,083 Eraitsi ezazue. 108 00:12:48,833 --> 00:12:50,625 Zer demontre da hau? 109 00:12:53,375 --> 00:12:56,916 Orkoek Mundu Ezezaguneko ahalmenetan muturra sartu zuten. 110 00:12:57,666 --> 00:12:59,583 Antzinako sorginkeria ilunen bat. 111 00:13:03,833 --> 00:13:05,458 Zer asmo ote zuten? 112 00:13:06,416 --> 00:13:09,250 Luzez ezkutuan egon dela besterik ez dakigu. 113 00:13:09,333 --> 00:13:11,500 Gertatu zena aspaldi gertatu zen. 114 00:13:19,125 --> 00:13:20,208 Ura. 115 00:13:30,291 --> 00:13:32,291 Harriak berak ere ezin du ezkutatu 116 00:13:32,375 --> 00:13:34,958 sugar itzalezinezko eskua duenaren marka. 117 00:13:42,708 --> 00:13:43,791 Hemen egon zen. 118 00:13:44,916 --> 00:13:46,666 Sauron hemen egon zen. 119 00:13:47,125 --> 00:13:49,458 Esaiezu atseden hartzeko ahal duten bitartean. 120 00:13:49,541 --> 00:13:52,750 Egunsentian jarraituko dugu. Iparralderantz joango gara. 121 00:13:52,833 --> 00:13:53,916 Are gehiago? 122 00:13:54,000 --> 00:13:56,916 Marka hau orkoek bidea aurkitzeko arrastoa da. 123 00:13:57,833 --> 00:14:00,333 Nebari ikusi nion azkenekoz. 124 00:14:00,916 --> 00:14:02,041 Jarraitu behar dugu. 125 00:14:02,541 --> 00:14:04,583 Markak mende ugari ditu. 126 00:14:04,666 --> 00:14:06,500 Utzi zuena hilda egon daiteke. 127 00:14:06,583 --> 00:14:08,458 Edo zain, indarrak biltzen, 128 00:14:08,541 --> 00:14:10,875 hemen lortu ez zuen arte iluna hobetzen. 129 00:14:10,958 --> 00:14:12,958 Agindutakoa aspaldi bete genuen. 130 00:14:13,041 --> 00:14:17,083 Argi dago etxera itzuli eta Errege Handiaren aholkua behar dugula. 131 00:14:17,583 --> 00:14:20,666 Zin dagizut, konpainia osoan, ez dagoela etxeratzea 132 00:14:21,791 --> 00:14:23,708 nik beste desio duenik. 133 00:14:25,791 --> 00:14:28,791 Zuhaitzen argia aurpegian senti dezaket oraindik. 134 00:14:30,791 --> 00:14:32,208 Baita ikusi ere. 135 00:14:34,208 --> 00:14:36,375 Eta gure etsaiaren arrastoa 136 00:14:36,875 --> 00:14:40,458 guztiz desagertu dela ziurtatu arte... 137 00:14:42,958 --> 00:14:44,458 Ezingo naiz itzuli. 138 00:15:17,583 --> 00:15:19,541 Elur-troll bat! 139 00:16:35,833 --> 00:16:37,375 Ez genuen etorri behar. 140 00:16:37,458 --> 00:16:38,833 Laster joango gara. 141 00:16:40,416 --> 00:16:41,875 Agindua emanda dago. 142 00:16:41,958 --> 00:16:43,458 Lehen argi izpiarekin. 143 00:16:50,750 --> 00:16:52,500 Bakarrik joango zara orduan. 144 00:17:27,958 --> 00:17:33,958 ERAZTUNEN JAUNA: BOTEREAREN ERAZTUNAK 145 00:17:40,791 --> 00:17:45,083 RHOVANION Anduinen ekialdeko Lur Latzak 146 00:17:55,666 --> 00:17:57,875 Zerbait oker dabil. Ez dago ehizarik. 147 00:17:57,958 --> 00:17:59,791 Otsoak sastraka guztietan. 148 00:18:00,166 --> 00:18:02,541 Ez duzu uste apur bat arraroa dela? 149 00:18:02,625 --> 00:18:04,375 Mundua bera da arraroa. 150 00:18:04,708 --> 00:18:06,416 Denak harrituko banindu, 151 00:18:06,500 --> 00:18:08,791 zurrutean pasako nuke eguna! 152 00:18:09,333 --> 00:18:10,166 Ene! 153 00:18:13,250 --> 00:18:14,833 Segi aurrera. 154 00:18:14,916 --> 00:18:16,000 Zergatik? 155 00:18:17,750 --> 00:18:20,333 Azkonar bat zirudien. Edo azeri bat. 156 00:18:20,416 --> 00:18:21,750 Iletsu bat agian. 157 00:18:21,833 --> 00:18:23,083 Iletsu bat? 158 00:18:23,166 --> 00:18:25,000 Ez ikustekotan, arazorik ez, 159 00:18:25,083 --> 00:18:28,125 baina ikustekotan, adi ibili. 160 00:18:28,208 --> 00:18:30,541 Izaki arriskutsuak dira. 161 00:18:31,958 --> 00:18:32,958 Asmatzen ari zara. 162 00:18:35,250 --> 00:18:37,375 Goazen. Arin ibili! 163 00:18:38,083 --> 00:18:41,250 Heldu gaitezen aintzirara ilunabarra baino lehen. 164 00:19:09,541 --> 00:19:11,208 Garbi eta garbi. 165 00:19:25,791 --> 00:19:26,791 Nori! 166 00:19:28,291 --> 00:19:29,375 Nori! 167 00:19:30,500 --> 00:19:31,666 Nori! 168 00:19:37,166 --> 00:19:38,333 Nori! 169 00:19:57,791 --> 00:20:00,416 Bidaiariak? Urteko garai honetan? 170 00:20:00,500 --> 00:20:03,375 Seinale bat da, ziur nago. Txarra. 171 00:20:03,458 --> 00:20:05,458 -Ezin txarragoa. -Lasai, Malba. 172 00:20:05,541 --> 00:20:08,791 Goiz etorri ziren azkenekoan, Izotzaldi Handia jazo zen. 173 00:20:08,875 --> 00:20:12,250 Eta ezin ahaztu zein sasoi latza izan zen. 174 00:20:12,333 --> 00:20:15,833 Galdu egingo ziren ziur aski, besterik ez. Horixe izango da. 175 00:20:15,916 --> 00:20:17,250 Afaria izorratuko duzu. 176 00:20:17,333 --> 00:20:19,208 Bazter guztietan begiratu dut. 177 00:20:19,291 --> 00:20:20,958 Txikiak hor nonbait daude. 178 00:20:21,041 --> 00:20:23,583 Ondo egongo dira, Lili. 179 00:20:23,666 --> 00:20:26,375 Nori haiekin dago. Badakizu nolakoa den. 180 00:20:26,458 --> 00:20:28,291 Bai. Horrexegatik. 181 00:20:30,708 --> 00:20:32,291 Itzuliko gara, arren? 182 00:20:32,375 --> 00:20:34,875 Hemen, hil gaitzaketen 110 gauza daude. 183 00:20:34,958 --> 00:20:38,250 111, zure hiltzeko moduko kezka kontatuz gero. 184 00:20:38,333 --> 00:20:40,833 Badakizu ez dugula horren urrun egon behar. 185 00:20:40,916 --> 00:20:43,541 Debekatutakoa egingo ez bagenu, 186 00:20:43,625 --> 00:20:45,250 ezer gutxi egingo genuke. 187 00:20:45,375 --> 00:20:46,208 Ni lehenengo! 188 00:20:48,541 --> 00:20:50,750 Goazen. Adi putzuarekin. 189 00:20:51,875 --> 00:20:53,375 Kontuz buruarekin. 190 00:20:55,291 --> 00:20:56,125 Hemendik! 191 00:20:56,625 --> 00:20:57,750 Nori! 192 00:20:58,625 --> 00:20:59,916 Zatoz. 193 00:21:00,333 --> 00:21:01,166 Ezin... 194 00:21:01,625 --> 00:21:02,708 Nori! 195 00:21:07,916 --> 00:21:09,000 Zoragarria. 196 00:21:11,875 --> 00:21:13,125 Goazen. 197 00:21:13,208 --> 00:21:14,958 Itzuliko gara, mesedez? 198 00:21:15,041 --> 00:21:17,750 -Baina oraindik ez duzu ikusi eta. -Zer ikusi? 199 00:21:17,833 --> 00:21:20,750 Mendietako troll bat ezkutatzeko toki egokia. 200 00:21:21,916 --> 00:21:23,541 A zelako edertasuna! 201 00:21:34,083 --> 00:21:35,250 Nori! 202 00:21:55,000 --> 00:21:56,166 Nori! 203 00:21:57,375 --> 00:21:58,541 Zerbait aurkitu dut. 204 00:22:00,000 --> 00:22:01,708 Zerbait dago lokatz artean. 205 00:22:02,583 --> 00:22:03,750 Zer da? 206 00:22:05,833 --> 00:22:07,250 Ointxo bat dirudi. 207 00:22:09,500 --> 00:22:10,541 Txakur bat da. 208 00:22:11,250 --> 00:22:14,166 Besterik ez. Badakizu baiak maite dituztela. 209 00:22:20,916 --> 00:22:23,000 Gure baiak jango al ditu? 210 00:22:23,083 --> 00:22:25,166 Ez bagaitu ikusten, ez. 211 00:22:25,916 --> 00:22:29,250 Aizue. Jarri binaka. Bagoaz. 212 00:22:29,333 --> 00:22:31,791 -Orain presaka? -Otsoa. 213 00:22:34,125 --> 00:22:35,875 Entzun diozue. Goazen. 214 00:22:35,958 --> 00:22:37,791 Mugi, arin. Goazen. 215 00:22:37,875 --> 00:22:40,750 Jaiko lehen pastela, etxeratzen lehenarentzat. 216 00:22:40,833 --> 00:22:43,041 Goazen. Hesira heldu behar dugu. 217 00:22:43,125 --> 00:22:47,333 Gogoratu, norbaitek galdetuz gero, barraskilo bila ibili gara. 218 00:22:57,125 --> 00:23:01,083 "i" Palannúmen... I alfirimë nóri... 219 00:23:01,166 --> 00:23:02,916 Na metta avantë... 220 00:23:03,875 --> 00:23:05,083 Etxera. 221 00:23:07,625 --> 00:23:11,458 Mende luzez, harkaitz eta arrakalak astindu dituzte, 222 00:23:11,541 --> 00:23:14,166 gure etsaiaren azken hondarrak zokoratuz. 223 00:23:14,750 --> 00:23:17,416 Udaberriko euria bezala hildako animalia baten 224 00:23:18,375 --> 00:23:19,458 hezurren gainean. 225 00:23:21,583 --> 00:23:24,916 "Udaberriko euria hildako animalia..." 226 00:23:26,708 --> 00:23:28,041 Elrond iragarlea. 227 00:23:30,500 --> 00:23:31,666 Azkenean. 228 00:23:32,833 --> 00:23:35,666 Bai. Ia badirudi ez nuela aurkitua izan nahi. 229 00:23:35,958 --> 00:23:37,250 Zer berri? 230 00:23:37,333 --> 00:23:39,083 Kontseiluak jakinarazten dizu 231 00:23:39,166 --> 00:23:41,750 ez zaudela hurrengo saiora gonbidatuta. 232 00:23:44,000 --> 00:23:45,375 Elfo Jaunak bakarrik. 233 00:23:48,375 --> 00:23:49,791 Besterik? 234 00:23:49,875 --> 00:23:52,000 Bai. Zure laguna heldu da. 235 00:23:52,916 --> 00:23:55,333 Hemen dago? Zergatik ez didazu esan? 236 00:24:02,250 --> 00:24:03,458 Ospakizunerako. 237 00:24:05,500 --> 00:24:11,500 LINDON Goi-elfoen hiriburua 238 00:24:21,500 --> 00:24:22,666 Galadriel. 239 00:24:24,666 --> 00:24:25,625 Elrond. 240 00:24:27,041 --> 00:24:29,041 Lindonek ongietorria ematen dizu. 241 00:24:29,125 --> 00:24:30,791 Ohorea ongi etorria izatea. 242 00:24:36,291 --> 00:24:40,208 Diotenez, gurutzatzean, abesti bat entzuten duzu. 243 00:24:40,291 --> 00:24:42,416 Denok gogoan duguna. 244 00:24:43,625 --> 00:24:45,083 Argian murgiltzen zara, 245 00:24:45,166 --> 00:24:48,875 eta beste edozein sentsazio baino liluragarriagoa omen da. 246 00:24:48,958 --> 00:24:53,208 Haurra nintzenean, ez nuen beste sentipenik. 247 00:24:53,291 --> 00:24:55,000 Eta begira orain. 248 00:24:55,083 --> 00:24:58,083 Iparraldeko armaden komandantea. Lur Antzuen gerlaria. 249 00:24:58,750 --> 00:25:03,041 Uste nuen uger eta lokatzez estalita iritsiko zinela. 250 00:25:03,125 --> 00:25:06,166 Oraingoan, izozketa eta troll odola dakartzat. 251 00:25:07,166 --> 00:25:08,250 Eta armadarik ez. 252 00:25:09,375 --> 00:25:10,791 Kontadazu dena. 253 00:25:11,458 --> 00:25:14,791 Marka honek Sauronek ihes egin zuela frogatzen du. 254 00:25:14,875 --> 00:25:16,125 Libre jarraitzen du. 255 00:25:16,541 --> 00:25:18,166 Galdera honakoa da: non? 256 00:25:19,250 --> 00:25:22,125 Erregeari konpainia berri bat eskatuko diot. 257 00:25:22,208 --> 00:25:25,208 -Nahikoa ematen... -Heldu berria zara. 258 00:25:25,291 --> 00:25:27,500 Alde egiteaz hitz egin behar duzu? 259 00:25:27,583 --> 00:25:29,416 Ondo dakizu zergatik diodan. 260 00:25:30,250 --> 00:25:33,666 Nahikoa denbora egongo da kontu ofizialez mintzatzeko. 261 00:25:34,708 --> 00:25:36,291 Zuri buruz jakin nahi dut. 262 00:25:37,708 --> 00:25:39,291 Zure bidaia ikaragarriaz. 263 00:25:40,000 --> 00:25:41,083 Hara, Elrond. 264 00:25:41,166 --> 00:25:43,291 Benetako politikaria bihurtu zara. 265 00:25:43,375 --> 00:25:45,125 Era etsigarrian diozu. 266 00:25:45,208 --> 00:25:48,541 Ez naiz laudorio hutsez baretzen den kortesana bat. 267 00:25:49,875 --> 00:25:52,291 Erregearekin hitz egin nahi dut. 268 00:25:54,708 --> 00:25:56,416 Argi eta garbi esan duzu. 269 00:25:57,750 --> 00:25:59,708 Nik ere halaxe esango dizut. 270 00:26:02,750 --> 00:26:05,583 Desafioa ez dizu konpainiak zuri egin, 271 00:26:06,083 --> 00:26:08,416 zuk Errege Handiari baizik, 272 00:26:09,291 --> 00:26:12,041 jarri zaizkizun mugei jaramonik ez egiteagatik. 273 00:26:13,750 --> 00:26:15,333 Onginahiez, 274 00:26:15,416 --> 00:26:18,125 zure lorpenak ohoratzea erabaki du... 275 00:26:18,958 --> 00:26:21,291 Zure lotsagabekeria aipatu beharrean. 276 00:26:23,750 --> 00:26:25,416 Hurrengoan, 277 00:26:25,500 --> 00:26:28,916 baliteke espero duzun bezain ulerbera ez izatea. 278 00:26:35,416 --> 00:26:38,458 Bilera bat antolatuko duzu, bai ala ez? 279 00:26:40,583 --> 00:26:43,541 Ospakizunaren ostean oraindik hala nahi baduzu, 280 00:26:43,625 --> 00:26:45,041 halaxe egingo dut. 281 00:26:57,333 --> 00:26:58,833 Itzuli egin da. 282 00:26:58,916 --> 00:27:01,500 -Zelan zaude? -Ondo eta ondo, aita. 283 00:27:01,583 --> 00:27:03,041 Zer dakarzu hor! 284 00:27:03,125 --> 00:27:06,125 Hori guztia ibaiertzean topatu duzu, ezta? 285 00:27:06,958 --> 00:27:08,916 Entzun duzu bidaiariei buruz? 286 00:27:09,000 --> 00:27:11,416 -Bidaiariak? -Ehiztariak. 287 00:27:12,000 --> 00:27:13,333 Bi. 288 00:27:13,416 --> 00:27:15,500 Harkaitzak bezain handiak. 289 00:27:15,583 --> 00:27:17,041 Gain horretan zeuden. 290 00:27:17,125 --> 00:27:18,625 Ez ditut ikusi. 291 00:27:18,708 --> 00:27:22,375 Agian, etxetik hurbilago bazeunde, ez zenuke ezer galduko. 292 00:27:31,208 --> 00:27:33,416 Etxalde zaharrera joan zara berriz. 293 00:27:34,125 --> 00:27:35,291 Ezta? 294 00:27:36,416 --> 00:27:37,416 Kontuz ibili naiz. 295 00:27:37,500 --> 00:27:39,416 Baina umeak, agian, ez. 296 00:27:39,500 --> 00:27:41,083 Barkatu, ez nekien. 297 00:27:41,166 --> 00:27:43,750 Ehiztariak ez dira uzta aurretik etortzen. 298 00:27:44,416 --> 00:27:45,625 Ezta otsoak ere. 299 00:27:48,500 --> 00:27:51,041 Hegoaldean arazoak ote daude? 300 00:27:51,125 --> 00:27:54,208 Zergatik kezkatzen zaitu horrek, Elanor Brandyoin? 301 00:27:58,666 --> 00:28:00,375 Ez al duzu inoiz pentsatu... 302 00:28:01,416 --> 00:28:02,916 Harago zer ote dagoen? 303 00:28:03,541 --> 00:28:04,875 Ibaia nora iristen den 304 00:28:04,958 --> 00:28:08,583 edo non ikasten dituzten txolarreek udaberriko abesti berriak? 305 00:28:09,166 --> 00:28:13,333 Ezin diot pentsatzeari utzi, munduan gauza harrigarriak daudela. 306 00:28:13,875 --> 00:28:15,500 Gure mugetatik harago. 307 00:28:16,458 --> 00:28:18,000 Esan dizut. 308 00:28:18,750 --> 00:28:20,583 Askotan gainera. 309 00:28:22,500 --> 00:28:24,916 Elfoek basoak babesten dituzte. 310 00:28:25,000 --> 00:28:28,250 Nanoek, meategiak. Gizakiek, beren soroak. 311 00:28:29,166 --> 00:28:32,833 Zuhaitzek ere haien sustraipeko lurzorua zaindu behar dute. 312 00:28:33,458 --> 00:28:37,291 Baina gu, iletsuak, munduaren kezketatik at gaude. 313 00:28:37,375 --> 00:28:41,125 Uhinak besterik ez gara erreka luze-luze batean. 314 00:28:41,541 --> 00:28:43,958 Gure bidea aurreko sasoietan finkatu zen. 315 00:28:44,833 --> 00:28:47,708 Inor ez da bidetik irteten, ez bakarrik ibiltzen. 316 00:28:49,708 --> 00:28:52,416 Elkar zaintzen dugu. Seguru gaude. 317 00:28:53,875 --> 00:28:55,375 Horrela bizirauten dugu. 318 00:28:58,750 --> 00:29:00,875 Zoaz. Joan aitari laguntzera. 319 00:29:03,583 --> 00:29:07,000 Hori da zure arazoa. Gurpilak borobilak izan behar dira. 320 00:29:40,708 --> 00:29:44,666 Gerlari kementsuenak daude 321 00:29:44,750 --> 00:29:49,291 gure aurrean belauniko, garaile. 322 00:29:50,958 --> 00:29:53,708 Morgoth aspaldi menderatu arren, 323 00:29:54,416 --> 00:29:58,208 batzuk bere itzaletik gaitz berri bat agertuko zen beldur ziren. 324 00:29:58,291 --> 00:30:00,125 Mende luzez, 325 00:30:00,208 --> 00:30:04,291 soldadu hauek harkaitz eta arrakalak astindu dituzte, 326 00:30:04,375 --> 00:30:07,625 gure etsaiaren azken hondarrak ezabatuz, 327 00:30:07,708 --> 00:30:11,416 udaberriko euriak hilotz baten hezurren gainean bezala. 328 00:30:14,125 --> 00:30:15,458 Eta orain, azkenean, 329 00:30:16,666 --> 00:30:20,041 garaile itzuli dira gugana, 330 00:30:20,125 --> 00:30:23,250 zalantza barik erakutsi baitute 331 00:30:23,333 --> 00:30:27,458 gure gerra egunak amaitu direla. 332 00:30:29,791 --> 00:30:30,875 Gaur... 333 00:30:32,708 --> 00:30:35,541 Gure bake egunen hasiera da. 334 00:31:01,541 --> 00:31:04,958 Eta gure esker ona erakusteko, 335 00:31:06,041 --> 00:31:08,583 paregabeko ohore bat 336 00:31:08,666 --> 00:31:11,416 edukiko dute heroi hauek. 337 00:31:11,500 --> 00:31:14,791 Portu Grisetara eramango ditugu, 338 00:31:14,875 --> 00:31:19,208 itsasoratu eta betiko Erresuma Bedeinkatuan 339 00:31:20,291 --> 00:31:24,000 bizitzeko eskubidea izango dute, Mendebalde Urrunean. 340 00:31:24,083 --> 00:31:27,250 Valinorreko Lur Hilezkorretan. 341 00:31:28,083 --> 00:31:31,916 Azkenean, etxera doaz. 342 00:32:34,041 --> 00:32:37,375 Hor geldituko al zara, orko batek bezala arnasten? 343 00:32:40,583 --> 00:32:44,000 Diotenez, garaipenaren ardoa gozoagoa da 344 00:32:44,083 --> 00:32:46,666 saiakera mingotsetan irakiten egon denean. 345 00:32:47,416 --> 00:32:49,250 Ez naiz garaile sentitzen. 346 00:32:49,333 --> 00:32:52,375 Jasotako ohoreak merezi dituzu. 347 00:32:53,250 --> 00:32:54,916 Zure neba harro egongo litzateke. 348 00:33:01,208 --> 00:33:03,958 Gogoan dut lehenak zizelkatu zituzten aldia. 349 00:33:05,291 --> 00:33:08,708 Eroritako baten erretratua, bizidunaren gainean gordea. 350 00:33:08,791 --> 00:33:12,541 Nire parte batek uste zuen hemen hartuko nuela atseden, 351 00:33:12,625 --> 00:33:13,916 beraiekin. 352 00:33:14,958 --> 00:33:16,875 Baina hemen utzi behar ditut. 353 00:33:18,458 --> 00:33:22,458 Hau zure erregearen oparia da. 354 00:33:26,000 --> 00:33:28,000 Uko egitea erabaki dut. 355 00:33:29,125 --> 00:33:30,125 Galadriel, zuk... 356 00:33:30,208 --> 00:33:32,916 Nire nebak bizia eman zuen Sauron ehizatzen. 357 00:33:34,416 --> 00:33:36,416 Bere betebeharra, nirea da orain. 358 00:33:39,250 --> 00:33:42,458 Iparraldean ihes egin zigun etsaia bilatuko dut. 359 00:33:44,083 --> 00:33:46,125 Bakarrik, behar izanez gero. 360 00:33:48,291 --> 00:33:51,291 A, bai. Zure marka misteriotsua. 361 00:33:51,375 --> 00:33:53,208 Erregeari erakutsi diot. 362 00:33:53,291 --> 00:33:55,083 -Zergatik... -Marka batek 363 00:33:55,166 --> 00:33:57,708 ez du esan nahi Sauron aurkitzear zaudela. 364 00:33:57,791 --> 00:34:01,166 Amaitu da. Gaizkiak alde egin du. 365 00:34:01,250 --> 00:34:03,625 Orduan zergatik ez da hemendik joan? 366 00:34:05,041 --> 00:34:07,041 Jasan duzun guztiaren ostean... 367 00:34:08,416 --> 00:34:10,666 Normala da barnean gatazka sentitzea. 368 00:34:11,666 --> 00:34:13,125 Gatazka? 369 00:34:16,750 --> 00:34:19,666 Zorionekoa zu, ez baituzu nik bizitakoa ezagutu. 370 00:34:20,875 --> 00:34:23,125 Ez duzu nik ikusitakoa ikusi. 371 00:34:23,208 --> 00:34:24,250 Nirea ikusi dut. 372 00:34:24,333 --> 00:34:27,958 Ez duzu nik ikusitakoa ikusi. 373 00:34:28,791 --> 00:34:30,916 Gaizkiak ez du lorik egiten, Elrond. 374 00:34:32,250 --> 00:34:33,458 Zain dago. 375 00:34:34,125 --> 00:34:36,958 Eta gure konplazentziak 376 00:34:37,041 --> 00:34:38,458 itsutzen gaitu. 377 00:34:40,416 --> 00:34:43,041 Demagun arrazoi duzula, 378 00:34:43,125 --> 00:34:46,458 eta etsaia hor dabilela, ezkutuan zain. 379 00:34:47,125 --> 00:34:50,291 Benetan uste duzu bilatzeak asetuko zaituela? 380 00:34:50,375 --> 00:34:54,041 Ezpata beste orko baten kontra jartzeak bakea emango dizula? 381 00:34:54,125 --> 00:34:56,041 -Oker bazaude... -Ez nago oker. 382 00:34:56,125 --> 00:34:57,583 Oker bazaude, 383 00:34:58,458 --> 00:35:01,625 elfo gehiago eramango dituzu lurralde urrunetan hiltzera? 384 00:35:03,458 --> 00:35:05,583 Nahikoa egin duzula sinesteko, 385 00:35:05,666 --> 00:35:08,500 zenbat erretratu gehiago behar dituzu hemen? 386 00:35:09,333 --> 00:35:11,958 Inork ez dio sekula deiari ezetz esan. 387 00:35:12,791 --> 00:35:14,875 Egizu, agian ez da errepikatuko. 388 00:35:15,750 --> 00:35:18,750 Hemen geldituko zara, baztertuta, 389 00:35:18,833 --> 00:35:21,083 marmar eta amets ilunetan pozoituta. 390 00:35:21,166 --> 00:35:24,333 Eta mendebaldean, nire patua hobea dela uste duzu? 391 00:35:25,458 --> 00:35:28,916 Non kantua, nire belarrietako guduen negarrez trufatuko den? 392 00:35:30,916 --> 00:35:34,833 Erdialdeko Lurraldeko izu guztiei gailendu naizela diozu, 393 00:35:36,375 --> 00:35:38,583 baina ene barnean bizirik utziko dituzu? 394 00:35:39,666 --> 00:35:41,000 Nirekin eraman ditzadan? 395 00:35:42,000 --> 00:35:45,916 Hilezkor, aldaezin, apurtezin, 396 00:35:46,958 --> 00:35:49,333 negugabeko udaberriaren lurran? 397 00:35:49,416 --> 00:35:51,833 Erresuma Bedeinkatuan ez beste inon 398 00:35:51,916 --> 00:35:54,416 senda daiteke zugan apurtuta dagoena. 399 00:35:55,250 --> 00:35:56,333 Zoaz. 400 00:35:56,833 --> 00:35:58,625 Zoaz, eta zin dagizut... 401 00:35:59,333 --> 00:36:03,250 Sumatzen duzun mehatxuaren zurrumurru bakar bat egia bada, 402 00:36:03,750 --> 00:36:06,125 ez naizela konpondu arte geldituko. 403 00:36:08,000 --> 00:36:10,416 Nahikoa borrokatu duzu, Galadriel. 404 00:36:13,000 --> 00:36:14,541 Gorde zure ezpata. 405 00:36:15,291 --> 00:36:17,208 Ezpatarik gabe, zer naiz? 406 00:36:17,291 --> 00:36:18,916 Beti izan zarena. 407 00:36:21,875 --> 00:36:23,125 Nire laguna. 408 00:36:42,083 --> 00:36:43,541 HEGOALDEKO LURRAK Gizakien lurrak 409 00:37:20,291 --> 00:37:21,708 Arratsalde on. 410 00:37:21,791 --> 00:37:23,333 Caraes hiru mugimenduan. 411 00:37:28,166 --> 00:37:29,625 Pozoituta, ziurrenik. 412 00:37:29,708 --> 00:37:31,625 Pozoituta? Nork pozoituta? 413 00:37:32,166 --> 00:37:35,250 Negarti buztanlabur horrek bere burua pozoitu zuen. 414 00:37:47,375 --> 00:37:48,583 Arondir! 415 00:37:49,916 --> 00:37:52,250 Honezkero 15 egun pasa dira? 416 00:37:53,458 --> 00:37:54,583 Bai horixe. 417 00:37:56,416 --> 00:38:00,083 Berri gutxi ditut oraingoan, tamalez. 418 00:38:00,166 --> 00:38:03,583 Pare bat liskar zital, tranpaz jositako jokoak, 419 00:38:04,166 --> 00:38:06,291 eta... Bai! 420 00:38:06,375 --> 00:38:08,833 Emozio apur bat eduki genuen asteartean. 421 00:38:08,916 --> 00:38:10,833 Neska batengatik borrokatu ziren. 422 00:38:11,250 --> 00:38:14,666 Gizona begiokerra zen eta emakumea okerzalea, ulertzen? 423 00:38:16,875 --> 00:38:19,000 Edatekorik nahi, soldadu? 424 00:38:19,083 --> 00:38:21,291 Zuretzat ona dena, baita niretzat ere. 425 00:38:21,375 --> 00:38:22,875 Eta pozoidura? 426 00:38:23,375 --> 00:38:24,416 Zer pozoidura? 427 00:38:24,500 --> 00:38:26,291 Aipatzen ari zinetena. 428 00:38:26,375 --> 00:38:27,500 Ez... 429 00:38:27,583 --> 00:38:30,625 Belar pozoituaz ari zen, besterik ez. 430 00:38:32,125 --> 00:38:34,958 Tipo batek zioen larreak usteldu zaizkiola. 431 00:38:35,041 --> 00:38:37,208 Belar txarra bakarrik hazi dela. 432 00:38:37,291 --> 00:38:40,000 Hori lagun hori, nongoa zen? 433 00:38:40,500 --> 00:38:42,000 Sortaldekoa, nik uste. 434 00:38:42,750 --> 00:38:44,166 Noiz egon zen hemen? 435 00:38:44,625 --> 00:38:47,291 Nahikoa da, belarrizorrotz. 436 00:38:48,208 --> 00:38:50,250 Belar pixka bat besterik ez da. 437 00:38:51,333 --> 00:38:55,625 Gurekin lotzen duzuen morroia duela mila urte hil zen. 438 00:38:55,708 --> 00:38:58,541 Noiz utziko duzue iragana atzean? 439 00:39:02,416 --> 00:39:05,958 Iragana gurekin guztiokin dago, gustatu edo ez. 440 00:39:06,833 --> 00:39:10,833 Egunen batean, gure benetako erregea itzuliko da. 441 00:39:11,958 --> 00:39:16,458 Eta zuen bota zorrotzen azpitik aterako gaitu. 442 00:39:16,541 --> 00:39:18,208 Lasaitu, motel. Trankil. 443 00:39:31,083 --> 00:39:31,916 Tira, lagun. 444 00:39:35,208 --> 00:39:37,208 Beste ezer behar duzu? 445 00:40:00,791 --> 00:40:02,208 Emadazu eskua. 446 00:40:20,833 --> 00:40:22,000 Alfirin haziak. 447 00:40:25,000 --> 00:40:27,666 Ez dut lore hau haurra nintzenetik ikusi. 448 00:40:28,416 --> 00:40:29,916 Non aurkitu dituzu? 449 00:40:30,583 --> 00:40:34,041 Beste sendalari bati trukatu dizkiot. 450 00:40:34,125 --> 00:40:36,250 Petaloak zanpatuz ukendua egiten da. 451 00:40:36,333 --> 00:40:37,958 Zanpatu egiten dituzue? 452 00:40:38,041 --> 00:40:39,500 Leunki. 453 00:40:42,958 --> 00:40:44,958 Zuek baduzue sendalaririk? 454 00:40:45,041 --> 00:40:46,416 Bai. 455 00:40:46,500 --> 00:40:48,333 Baina artisau deitzen diegu. 456 00:40:49,291 --> 00:40:53,333 Gure gorputzeko zauri gehienak berez sendatzen dira, 457 00:40:53,416 --> 00:40:57,833 beraz, haien lana ezkutuko egiak artelan eder bihurtzea da. 458 00:40:58,791 --> 00:41:01,458 Edertasunak arima sendatzeko boterea baitu. 459 00:41:03,750 --> 00:41:06,458 Espero dut alfirin loreak gogoko izatea. 460 00:41:13,750 --> 00:41:15,416 Hurrengora arte. 461 00:41:15,500 --> 00:41:16,583 Soldadu. 462 00:41:27,291 --> 00:41:28,916 Berririk bai? 463 00:41:30,208 --> 00:41:31,875 Ohikoa, besterik ez. 464 00:41:34,458 --> 00:41:35,666 Eta putzua... 465 00:41:37,083 --> 00:41:38,333 Zer moduz egon da? 466 00:41:39,875 --> 00:41:41,291 Urik hartu duzu? 467 00:41:42,208 --> 00:41:43,958 Ostirithen gure zain daude. 468 00:41:46,083 --> 00:41:48,916 Pentsatu al duzu zer ondorio izan dezakedan 469 00:41:49,000 --> 00:41:51,916 komandanteek zertan zabiltzan jakinez gero? 470 00:41:52,000 --> 00:41:53,666 Ez dakit zertaz ari zaren. 471 00:41:53,750 --> 00:41:55,250 Zaila da haiek zaintzea 472 00:41:55,333 --> 00:41:57,416 zuri begirik kendu gabe. 473 00:41:57,500 --> 00:41:58,750 Itsua naizela uste duzu? 474 00:41:58,833 --> 00:42:02,000 Ez. Hitzontzi bat zarela uste dut. 475 00:42:02,708 --> 00:42:04,625 Eta hosto ustel kiratsa duzula. 476 00:42:04,708 --> 00:42:06,208 Ez da egia. 477 00:42:06,291 --> 00:42:07,458 Bai, hala da. 478 00:42:15,291 --> 00:42:18,291 Diodan bakarra da, historian zehar, bitan besterik 479 00:42:18,375 --> 00:42:21,500 ez direla elfo bat eta gizaki bat elkartzen saiatu. 480 00:42:21,583 --> 00:42:24,083 Eta bi kasuetan, ezbeharrean amaitu zen. 481 00:42:24,166 --> 00:42:25,250 Heriotzan. 482 00:42:25,333 --> 00:42:27,250 Ez didazu gogorarazi behar. 483 00:42:28,833 --> 00:42:30,416 Orduan, zergatik eusten diozu? 484 00:42:31,208 --> 00:42:32,916 Emadazu arrazoi bat. Bat. 485 00:42:33,000 --> 00:42:34,833 Arondir! Médhor! 486 00:42:36,291 --> 00:42:39,208 Errege Handiak gerra egunak amaitutzat eman ditu. 487 00:42:40,666 --> 00:42:43,083 Urruneko aurrelari-taldeak desegin dira. 488 00:42:44,541 --> 00:42:45,625 Bagoaz hemendik. 489 00:43:12,791 --> 00:43:14,375 Azken begiratua ematen? 490 00:43:16,500 --> 00:43:19,000 79 urtez egon naiz hemen. 491 00:43:21,125 --> 00:43:23,791 Ohitu egin naizelakoan nago. 492 00:43:25,458 --> 00:43:29,000 Sinetsi dezakezu garai batean toki hau arroka zati bat zela? 493 00:43:29,083 --> 00:43:31,083 Zinez aldatu da, komandante. 494 00:43:31,958 --> 00:43:34,041 Baina bertan bizi diren gizakiak ez. 495 00:43:34,541 --> 00:43:38,541 Morgothen alde jarri zirenen odolak haien zainak iluntzen ditu. 496 00:43:40,958 --> 00:43:42,833 Aspaldi izan zen, komandante. 497 00:43:47,833 --> 00:43:49,541 Zer zinen gerra aurretik? 498 00:43:50,458 --> 00:43:51,583 Landare ekoizlea. 499 00:43:51,666 --> 00:43:55,333 Orduan, etxera itzuliko zara zinena baino askoz gehiagorekin. 500 00:43:55,416 --> 00:43:58,208 Ohoreak, titulua. 501 00:43:59,500 --> 00:44:01,166 Bizi berri bat hasiko duzu. 502 00:44:02,166 --> 00:44:04,208 Baina gogora ezazu hau, Arondir. 503 00:44:04,833 --> 00:44:08,416 79 urtez, Tirharadeko gizon eta emakumeak zelatatu dituzu, 504 00:44:08,500 --> 00:44:11,416 ez haien arbasoek behin egin zutenagatik... 505 00:44:12,875 --> 00:44:14,875 Baizik eta oraindik direnagatik. 506 00:44:20,416 --> 00:44:21,625 Eta eman eskerrak 507 00:44:23,166 --> 00:44:25,333 berriro ikusi behar ez dituzulako. 508 00:45:03,958 --> 00:45:07,166 Kontuz. Su-erro hautsa da. Poliki egin behar duzu. 509 00:45:07,250 --> 00:45:09,333 Polikiago egun osoa beharko dut. 510 00:45:09,416 --> 00:45:11,291 Egoskor zaude gaur. 511 00:45:11,375 --> 00:45:14,000 Ez dut ia lorik egin. Saguak dantzan dabiltza 512 00:45:14,083 --> 00:45:16,125 -zoruko oholtzan. -Berriz ere? 513 00:45:16,208 --> 00:45:18,916 Azken hiru egunetan. Harramazka eta marraka. 514 00:45:22,416 --> 00:45:24,250 Zertan dabil hori hemen? 515 00:45:35,250 --> 00:45:36,750 Bazoaztela entzun dut. 516 00:45:37,791 --> 00:45:38,958 Hala da. 517 00:45:41,166 --> 00:45:43,166 Non daude besteak? 518 00:45:44,458 --> 00:45:48,000 Ziurrenik, nire bila ibiliko dira oraintxe bertan. 519 00:45:48,708 --> 00:45:50,375 Orduan, zergatik zaude hemen? 520 00:46:03,750 --> 00:46:05,583 Bota esan beharrekoa. 521 00:46:05,666 --> 00:46:07,166 Esan dizut jada, 522 00:46:08,041 --> 00:46:11,583 ehundaka aldiz, modu guztietan, hitzekin izan ezik. 523 00:46:13,583 --> 00:46:14,708 Ama. 524 00:46:16,250 --> 00:46:17,916 Gizon bat zure bila dabil. 525 00:46:26,875 --> 00:46:27,958 Ama. 526 00:46:31,291 --> 00:46:33,125 Animaliak ere sendatzen dituzu? 527 00:46:35,583 --> 00:46:37,583 Begiratu bat emango al diozu? 528 00:46:38,500 --> 00:46:41,541 Gaixotasunen bat du. 529 00:46:42,291 --> 00:46:43,708 Zer gaixotasun mota? 530 00:46:51,041 --> 00:46:52,541 Ez du sukarrik. 531 00:46:54,541 --> 00:46:57,166 Eta ez dirudi zauririk duenik. 532 00:46:58,375 --> 00:47:00,000 Non bazkatu da? 533 00:47:00,083 --> 00:47:01,833 Ekialdera jo zuen duela gutxi. 534 00:47:03,125 --> 00:47:04,416 Zerbait jango zuen? 535 00:47:09,208 --> 00:47:12,041 Zer da isuri duen hori? 536 00:47:13,333 --> 00:47:14,916 Noraino heldu zen? 537 00:47:15,000 --> 00:47:17,375 Beharbada, Horderneraino joango zen. 538 00:47:24,625 --> 00:47:25,833 Nora zoaz? 539 00:47:25,916 --> 00:47:29,166 Hordernera egun bat behar da. Gauean iritsi naiteke. 540 00:47:29,250 --> 00:47:30,583 Zurekin noa. 541 00:47:43,083 --> 00:47:44,833 Mugi! 542 00:47:44,916 --> 00:47:47,666 Hemen aurkitzen bagaitu, sekulakoa emango digu. 543 00:47:50,875 --> 00:47:53,000 Nahi gabe aurkitu nuen. 544 00:47:53,083 --> 00:47:54,375 Ohol egokia zapalduta. 545 00:47:56,916 --> 00:47:58,083 Tira, esan, 546 00:47:59,083 --> 00:48:01,625 egia al da? Zure amari buruz diotena? 547 00:48:02,583 --> 00:48:04,000 Zer? 548 00:48:04,708 --> 00:48:08,500 Entzun dut Waldregek bera eta puntazorrotz horietako bat 549 00:48:08,625 --> 00:48:11,125 putzutik gozoki itzultzen ikusi zituela. 550 00:48:11,208 --> 00:48:12,333 Nork esan dizu hori? 551 00:48:12,416 --> 00:48:13,666 Guztiek. 552 00:48:14,125 --> 00:48:15,291 Gezurra da. 553 00:48:15,833 --> 00:48:18,375 Agian horregatik egin zuen alde zure aitak. 554 00:48:18,458 --> 00:48:19,791 Ez zuen alde egin. 555 00:48:19,875 --> 00:48:21,708 Zer gertatu zitzaion orduan? 556 00:48:21,791 --> 00:48:23,458 Ez duzu ideiarik ere, ezta? 557 00:48:27,000 --> 00:48:29,833 Lapur horrek kristoren altxorra du hemen gordeta. 558 00:48:31,416 --> 00:48:32,916 Hau da benetako altxorra. 559 00:48:53,125 --> 00:48:54,125 Kontuz! 560 00:48:56,625 --> 00:48:57,708 Mugi, arin. 561 00:49:36,541 --> 00:49:38,541 Nire bistatik haratago pasatu da. 562 00:49:39,750 --> 00:49:42,833 Galadriel ziur zegoen bilaketan jarraitu behar zuela. 563 00:49:44,083 --> 00:49:47,083 Aurreikusi dugu, hori eginez gero, 564 00:49:47,166 --> 00:49:52,541 nahi gabe, bizirik mantenduko zuela garaitzea desio duen zitalkeria hori. 565 00:49:54,583 --> 00:49:57,666 Sua itzaltzeko asmoz, haizeak su hori hedatzea 566 00:49:57,750 --> 00:50:00,166 lortzen duenean bezala. 567 00:50:02,000 --> 00:50:03,750 Orduan, bilatze duen itzala... 568 00:50:06,583 --> 00:50:08,166 Benetakoa dela uste duzu? 569 00:50:08,791 --> 00:50:11,416 Lasai egon zaitezke. 570 00:50:12,750 --> 00:50:14,958 Egokiena egin duzu. 571 00:50:15,041 --> 00:50:18,333 Galadriel eta Erdialdeko Lurraldearentzat. 572 00:50:20,291 --> 00:50:22,291 Zaila da jakiten zuzena zer den... 573 00:50:24,208 --> 00:50:26,416 Adiskidetasuna eta betebeharra nahastean. 574 00:50:28,416 --> 00:50:31,083 Hori da agintariek eta bilatzen dutenek 575 00:50:32,000 --> 00:50:34,208 pairatu beharreko zama. 576 00:50:35,958 --> 00:50:38,250 Galadriel sartalderantz itsasoratu da. 577 00:50:38,333 --> 00:50:43,166 Guk biok egunsenti berriari begiratu behar diogu. 578 00:50:45,291 --> 00:50:46,458 Eta bide batez, 579 00:50:48,041 --> 00:50:51,625 ezagutzen al duzu Celebrimbor jaunaren lana? 580 00:50:52,666 --> 00:50:55,083 Elfo errementari bikainena da, jakina. 581 00:50:55,500 --> 00:50:59,166 Bere obra umea nintzenetik miresten dut. Zergatik? 582 00:50:59,250 --> 00:51:04,000 Proiektu berri bat hastear dago. Garrantzi nabarmenekoa. 583 00:51:05,083 --> 00:51:08,208 Eta erabaki dugu berarekin lan egingo duzula. 584 00:51:11,166 --> 00:51:14,666 Baina xehetasunak zeuk azaldu, Celebrimbor jauna. 585 00:51:30,250 --> 00:51:33,291 Lehenengo, pertsona handi horiek, orain, izarrak. 586 00:51:35,000 --> 00:51:37,333 Ezin begirik bildu lotan egon beharrean. 587 00:51:41,291 --> 00:51:42,583 Badirudi... 588 00:51:44,208 --> 00:51:46,375 Zerbait zelatatzen dabiltzala. 589 00:51:46,875 --> 00:51:47,958 Zer zelatatzen? 590 00:51:48,875 --> 00:51:51,833 Errieta galanta, sudurluze bat zara eta. 591 00:51:51,916 --> 00:51:53,750 Zer da? Zer ikusten duzu? 592 00:51:53,833 --> 00:51:56,041 Elanor Brandyoin, zure aita bezala, 593 00:51:56,125 --> 00:51:57,958 beti muturra sartzen zabiltza, 594 00:51:58,041 --> 00:52:02,250 kuxkuxeroegia eta muturluzeegia zara iletsu bat izateko. 595 00:52:02,333 --> 00:52:05,041 Ziur al zaude ez zarela erdi katagorria? 596 00:52:06,458 --> 00:52:09,208 Sadoc. Sadoc, mesedez. 597 00:52:10,000 --> 00:52:11,208 Esadazu. 598 00:52:13,958 --> 00:52:16,541 Zeruak bitxi daude. 599 00:52:19,000 --> 00:52:20,208 Bitxi... 600 00:52:20,291 --> 00:52:21,375 Bitxi zergatik? 601 00:52:21,458 --> 00:52:23,333 Nori! Non dago koipe hori? 602 00:52:23,416 --> 00:52:24,666 Banoa! 603 00:52:33,416 --> 00:52:35,958 Zenbat dakizu Horderneko herritarrei buruz? 604 00:52:36,041 --> 00:52:38,875 Asko esango nuke. Hantxe jaio nintzen. 605 00:52:40,875 --> 00:52:42,041 Zergatik? 606 00:52:42,125 --> 00:52:45,583 Horderneko jendea Morgothi bereziki leialak izateagatik 607 00:52:45,666 --> 00:52:47,333 ezagunak ziren. 608 00:52:48,458 --> 00:52:49,875 Zer esan duzu? 609 00:52:53,916 --> 00:52:55,166 Egia soilik. 610 00:52:56,416 --> 00:52:58,416 Nire lagunez ari zara. 611 00:52:58,500 --> 00:53:01,083 Senideak, nire ezagunak. Jende zintzoa dira. 612 00:53:05,250 --> 00:53:07,041 Horregatik nago hemen zurekin. 613 00:53:09,500 --> 00:53:11,125 Elfoekin beharrean. 614 00:53:12,166 --> 00:53:13,416 Bronwyn. 615 00:53:20,125 --> 00:53:24,041 Hemen emandako denboran, zu zara sentitu dudan gozotasun bakarra. 616 00:53:40,708 --> 00:53:41,958 Hordern. 617 00:53:47,000 --> 00:53:48,083 HEGOALDEKO LURRAK 618 00:53:51,083 --> 00:53:52,708 ERDIALDEKO LURRALDEA 619 00:53:52,791 --> 00:53:54,791 ITSASO HANDIA 620 00:56:11,250 --> 00:56:16,916 Badakizu zergatik flotatzen duten ontziek, eta harriek, ordea, ez? 621 00:56:51,958 --> 00:56:53,125 Galadriel. 622 00:57:09,041 --> 00:57:10,458 Emadazu eskua. 623 00:57:23,208 --> 00:57:26,208 Baina zenbaitetan, argiak zeruan bezain distiratsuak dira 624 00:57:26,291 --> 00:57:28,958 uretan islatzen direnean. 625 00:57:30,666 --> 00:57:33,083 Nola jakingo dut zein argiri jarraitu? 626 00:57:34,750 --> 00:57:36,750 Batzuetan, ezin dugu jakin 627 00:57:38,500 --> 00:57:40,500 iluntasuna ukitzen dugun arte. 628 00:57:52,125 --> 00:57:53,208 Galadriel! 629 01:02:39,666 --> 01:02:41,666 Azpitituluak: Garbiñe Ugarte Gracianteparaluceta