1 00:00:06,541 --> 00:00:08,833 -Dorre bat? -Udaberrirako behar dut. 2 00:00:09,250 --> 00:00:13,500 Pentsatu al duzu kideak bilatzea gure arrazaren mugetatik harago? 3 00:00:13,583 --> 00:00:15,083 Kontadazu proposamena, 4 00:00:15,166 --> 00:00:17,500 nire aitari kontatzeko. 5 00:00:17,625 --> 00:00:19,708 Zerbait ezkutatuko balu sumatuko nuen. 6 00:00:19,750 --> 00:00:23,083 Agian, badaki zu zarela zerbait ezkutatzen dabilena. 7 00:00:23,750 --> 00:00:24,916 Zer toki da hau? 8 00:00:25,000 --> 00:00:28,583 Numenorreko Irla-Erreinua. 9 00:00:29,583 --> 00:00:31,125 Atzeratu egingo dut. 10 00:00:31,208 --> 00:00:34,791 Itsaso-proba hasi eta ontzia uretaratzean, bertan egongo zara. 11 00:00:35,041 --> 00:00:36,541 Ez dut arazorik nahi. 12 00:00:41,333 --> 00:00:44,041 Hegoaldeko Lurren mapa bat da. 13 00:00:44,125 --> 00:00:46,375 Toki batez gain, plan batez ari da, 14 00:00:46,458 --> 00:00:48,125 haien erreinua sortzeko. 15 00:00:48,208 --> 00:00:50,166 Hegoaldeko Lurrak arriskuan daude. 16 00:00:50,250 --> 00:00:54,250 Sauron itzuli bada, Hegoaldeko Lurrak hasiera besterik ez dira. 17 00:00:55,083 --> 00:00:57,875 Bizirik jarraitu nahi baduzue... 18 00:00:58,500 --> 00:01:01,291 egunsentian Elfoen dorrera abiatuko gara. 19 00:01:05,125 --> 00:01:06,833 Eraman Adarrengana. 20 00:01:07,958 --> 00:01:10,541 Sauronek antzina izen ugari omen zituen. 21 00:01:10,625 --> 00:01:12,333 Agian horietako bat da. 22 00:01:13,125 --> 00:01:17,291 Zureek ez dute erregerik, zu baitzara haien erregea. 23 00:01:17,375 --> 00:01:19,041 Zatoz Erdialdeko Lurraldera. 24 00:01:19,125 --> 00:01:20,541 Ez duzu armadarik. 25 00:01:20,625 --> 00:01:23,208 Hori laster aldatuko da. 26 00:02:37,583 --> 00:02:43,583 ERAZTUNEN JAUNA: BOTEREAREN ERAZTUNAK 27 00:03:00,000 --> 00:03:05,083 Gorte honetan, egunero batzen gara gure irlaren etorkizuna lantzeko. 28 00:03:05,666 --> 00:03:08,416 Baina Haurren Bedeinkazioan, 29 00:03:09,208 --> 00:03:13,291 etorkizun hori biziko dutenei ongietorria egiteko batzen gara. 30 00:03:16,750 --> 00:03:20,541 Uhindun itsasoaren gaineko egunsentia bezain etorkizun mugagabea. 31 00:03:26,083 --> 00:03:28,333 Zer izen aukeratu duzu berarentzat? 32 00:03:28,916 --> 00:03:30,125 Alinel. 33 00:03:31,375 --> 00:03:32,583 Alinel. 34 00:03:33,250 --> 00:03:37,041 Numenorren indarra zugan sortu dadila. 35 00:03:38,458 --> 00:03:41,416 Bere jakituriak zure pausoak gida ditzala... 36 00:03:46,833 --> 00:03:49,500 Noizbehinka, gure irlak luzatzeko beharra du. 37 00:03:50,583 --> 00:03:51,833 Zuk bezala. 38 00:04:34,625 --> 00:04:37,666 Egun perfektua da, Erregina erregeordea. 39 00:04:39,625 --> 00:04:41,958 Zer gairekin hasi nahi duzu? 40 00:04:44,666 --> 00:04:46,500 Elfoa gortera deitu du. 41 00:04:47,083 --> 00:04:48,833 Gaur goizean bertan. 42 00:04:49,208 --> 00:04:53,750 Elfo lagunak lau gizoni eraso egin, eta Mírielek tea hartzera gonbidatu du? 43 00:04:53,833 --> 00:04:56,000 Ziur elfoa zigortzeko deitu duela. 44 00:04:56,083 --> 00:04:57,708 Edo aginduak eskatzeko. 45 00:04:59,583 --> 00:05:03,416 Eta elfoak pozoia xuxurlatu bitartean gure Erreginaren belarrira, 46 00:05:03,500 --> 00:05:05,291 nor da gure ordezkaria? 47 00:05:12,125 --> 00:05:14,250 Kantzelaria! Kantzelaria! 48 00:05:14,333 --> 00:05:17,375 Esaiozu sentitzen dudala, bai? Hitz egin baxuago. 49 00:05:17,458 --> 00:05:19,833 Bat nahi, jauna? Tira, jauna. 50 00:05:19,916 --> 00:05:22,625 Ez naiz ohartu zerbait egiten zenbiltzala. 51 00:05:22,708 --> 00:05:23,583 Kantzelaria! 52 00:05:23,666 --> 00:05:27,500 Gobernatzeko artea, kontu txikiak handiak bezain 53 00:05:27,583 --> 00:05:29,541 era arduratsuan konpontzean datza. 54 00:05:30,166 --> 00:05:32,458 Honezkero hori badakizula espero dut. 55 00:05:32,541 --> 00:05:34,291 Azkarra izan nahi nuen soilik. 56 00:05:34,375 --> 00:05:38,125 Azkartasuna anbizio txikiko gizonentzako da. 57 00:05:38,875 --> 00:05:41,916 Nahiago nuke jakintsua bazina, seme. 58 00:05:43,750 --> 00:05:46,083 Esan, zein da arazoa? 59 00:05:46,583 --> 00:05:49,416 Haize-bolada handia dugu eskuartean. 60 00:05:49,500 --> 00:05:51,583 Elfo ontziak gure ur-ertzetan? 61 00:05:52,208 --> 00:05:55,375 Elfo langileak gure lanbideak bereganatzen? 62 00:05:56,958 --> 00:05:58,958 Lorik egiten ez duten langileak, 63 00:06:00,125 --> 00:06:03,125 nekatzen ez direnak, zahartzen ez direnak. 64 00:06:03,583 --> 00:06:04,833 Ez! 65 00:06:06,416 --> 00:06:10,166 Esan dizuet, Erregina itsu dago 66 00:06:10,250 --> 00:06:12,083 edo elfoak maite ditu. 67 00:06:12,166 --> 00:06:14,375 Bere aitak bezalaxe. 68 00:06:14,458 --> 00:06:16,833 -Elfo maitalea! -Elfo maitalea! 69 00:06:16,916 --> 00:06:18,708 -Elfo maitalea! -Elfo maitalea! 70 00:06:18,791 --> 00:06:20,583 Elfo maitalea! Elfo maitalea! 71 00:06:20,666 --> 00:06:24,041 Eta elfoa hemen egongo balitz, zer ikusiko luke? 72 00:06:24,708 --> 00:06:26,333 Numenorreko gizakiak, 73 00:06:27,625 --> 00:06:29,875 edo zotinka dabilen ume talde bat? 74 00:06:31,458 --> 00:06:34,208 Edaindarren seme-alabak gara. 75 00:06:35,291 --> 00:06:39,666 Elros Tar-Minyaturrenak, zeinaren jendeak Morgoth garaitu zuen. 76 00:06:40,583 --> 00:06:44,208 Baina orain elfo bakarrak, naufrago batek, mehatxatu gaitzake? 77 00:06:45,250 --> 00:06:48,333 Begiratu beherantz, daramazuen gremioaren ezkutuari. 78 00:06:48,416 --> 00:06:50,708 Esku indartsuen ondarea da. 79 00:06:52,083 --> 00:06:54,458 Itsasoko Harresia eraiki zuten gizakiena. 80 00:06:56,041 --> 00:07:00,875 Armenelos eraiki zutenak, gure zibilizazioaren garaipena. 81 00:07:01,375 --> 00:07:05,000 Baina orain, elfo batek mehatxatuko gaitu? 82 00:07:17,833 --> 00:07:18,916 Lagunok... 83 00:07:21,166 --> 00:07:22,250 Fidatu nitaz. 84 00:07:23,916 --> 00:07:26,458 Nire eskuetako baben izenean, 85 00:07:26,541 --> 00:07:30,833 zin degizuet elfo eskuek ez dutela sekula Numenorren lema bereganatuko. 86 00:07:32,750 --> 00:07:37,083 Beti bezala, gizakien erreinua izango da. 87 00:07:44,416 --> 00:07:45,625 Edan dezagun! 88 00:08:15,458 --> 00:08:18,208 Ez dago hiri honetan ezagutzen ez duen izenik, 89 00:08:18,291 --> 00:08:21,000 konbentzitu ezin duenik, zor ez zaion faborerik... 90 00:08:22,458 --> 00:08:23,708 Txundigarria da. 91 00:08:24,541 --> 00:08:26,541 Amorragarria esango nuke nik. 92 00:08:29,375 --> 00:08:31,708 Meneltarmatik gertuko mahastietakoa. 93 00:08:31,791 --> 00:08:34,666 Arazoak ahazten laguntzen duela diote. 94 00:08:35,875 --> 00:08:37,666 Arazoak gogo handiz lortu ditut. 95 00:08:40,875 --> 00:08:42,458 Ikastun berria omen zara. 96 00:08:43,125 --> 00:08:45,416 Kemen naiz. Eta zu zara... 97 00:08:45,500 --> 00:08:48,083 Eärien. Planoak, arin. 98 00:09:01,083 --> 00:09:02,750 Gogaituta naukazu, elfoa. 99 00:09:03,458 --> 00:09:05,291 Ongietorria izan arren, 100 00:09:05,375 --> 00:09:09,125 gure landetara lauhazkatu zara antzinako paperak lapurtzeko 101 00:09:09,208 --> 00:09:12,583 zure hegoaldeko kideak herritarrak erasotu bitartean. 102 00:09:12,666 --> 00:09:16,083 Ulertzekoa da suminduta egotea. Bere jendea hiltzen ari da. 103 00:09:16,166 --> 00:09:17,708 Bere jendea? 104 00:09:17,791 --> 00:09:21,375 Uste dut atxilotuta duzun gizona ez dela liskarti soil bat, 105 00:09:21,458 --> 00:09:25,458 Hegoaldeko Lurren tronuko oinordeko erbesteratua baizik. 106 00:09:25,958 --> 00:09:28,875 Eta Elendil orduan Rhûneko enperadorea da. 107 00:09:30,041 --> 00:09:31,875 Jauntxo hutsal bat, egiatan. 108 00:09:33,666 --> 00:09:36,458 Bere jendea banatuta dago. Ez dute buruzagirik. 109 00:09:37,458 --> 00:09:41,541 Baina zure babesarekin, bandera baten pean batu eta borrokatuko dira. 110 00:09:41,625 --> 00:09:43,208 Zer babes mota nahi duzu? 111 00:09:43,291 --> 00:09:48,333 Sauron behin zuen etsaia zen, nirea bezain beste. 112 00:09:49,291 --> 00:09:52,041 Amaigabe utzitako zeregina betetzeko diotsut. 113 00:09:52,125 --> 00:09:55,125 Numenor eta elfoen arteko aliantza berriz forjatzeko. 114 00:09:56,083 --> 00:09:59,458 Eta nirekin borrokatzeko, Hegoaldeko gizakiak salbatzeko 115 00:09:59,541 --> 00:10:02,208 Sauronek haien lurrak bereganatu aurretik. 116 00:10:07,583 --> 00:10:10,083 Gortean nolanahiko proposamenak egon dira. 117 00:10:10,166 --> 00:10:13,416 Zurea, asteetan izandako harrigarriena eta handizaleena da. 118 00:10:16,750 --> 00:10:20,333 Hala ere, Numenorrek beste bide bat hautatu du. 119 00:10:22,625 --> 00:10:24,125 Ez Numenor osoak. 120 00:10:24,666 --> 00:10:28,291 Errege edo zurgina izan, hegoaldetarra epaitua izango da. 121 00:10:28,375 --> 00:10:29,833 Amaitu da bilera. 122 00:10:44,458 --> 00:10:47,541 Orduan, beste bat eskatzea beste aukerarik ez dut. 123 00:10:47,625 --> 00:10:50,041 Numenorreko benetako agintariarekin. 124 00:10:50,125 --> 00:10:51,958 Zure aitarekin, Erregea. 125 00:10:53,375 --> 00:10:56,041 Ez hitz egin ulergaitzak zaizkizun gaiez, 126 00:10:56,125 --> 00:10:57,833 Galadriel, Finarfinen alaba. 127 00:10:57,916 --> 00:10:59,083 Alboratu zarenez, 128 00:10:59,166 --> 00:11:02,125 erantzuteko boterea duen norbaiti proposatuko diot. 129 00:11:02,208 --> 00:11:03,583 Galadriel, nahikoa... 130 00:11:03,666 --> 00:11:06,666 Eta zer botere duzu zuk hau eskatzeko, elfoa? 131 00:11:06,750 --> 00:11:08,250 Zure jendearena? 132 00:11:08,791 --> 00:11:12,291 Edo naufragoa zara, ekaitzaren erdian helduleku bati eutsita? 133 00:11:12,375 --> 00:11:14,375 Ekaitza nire baitan dago. 134 00:11:15,250 --> 00:11:18,250 Irla honetara arrazoi batengatik herrestatu ninduen. 135 00:11:18,333 --> 00:11:21,666 Eta ez duzu menderatuko, erregeordea. 136 00:11:29,458 --> 00:11:30,458 Utzi asmatzen. 137 00:11:32,041 --> 00:11:33,291 Liskarra tabernan? 138 00:11:34,125 --> 00:11:35,291 Sedizioa. 139 00:11:44,833 --> 00:11:46,541 Ia lortu duzue! 140 00:11:47,250 --> 00:11:48,666 Egun gutxi barru, 141 00:11:48,750 --> 00:11:53,000 zuoi guztioi tripulazio kide deitzeko pozarren egongo naiz. 142 00:11:53,083 --> 00:11:57,541 Tiratu, kadeteak! Tiratu! 143 00:12:02,833 --> 00:12:05,625 Isildur... 144 00:12:18,458 --> 00:12:20,958 Tiratu orain, kadeteak! 145 00:12:22,333 --> 00:12:23,166 Tiratu! 146 00:12:30,875 --> 00:12:31,708 Soka! 147 00:12:36,916 --> 00:12:38,166 Zer gertatu da? 148 00:12:39,250 --> 00:12:40,875 Jauna, arazo bat egongo zen. 149 00:12:40,958 --> 00:12:42,833 Nire errua izan da, nagusi. 150 00:12:43,666 --> 00:12:44,666 Irristatu egin zait. 151 00:12:45,875 --> 00:12:48,916 Driza hori ehunka aldiz ondo nasaitzen ikusi zaitut. 152 00:12:49,875 --> 00:12:51,291 Nahita egin duzu. 153 00:12:53,208 --> 00:12:54,791 Kanporatuta! 154 00:12:55,833 --> 00:12:57,000 Hirurak! 155 00:13:00,666 --> 00:13:04,208 "Mendebaldea"? "Benetako Numenor"? 156 00:13:04,625 --> 00:13:07,250 Zure anaiak esan ohi zituen txorakeriak! 157 00:13:09,000 --> 00:13:11,500 Uste nuen ni bakarrik kanporatuko ninduela. 158 00:13:13,250 --> 00:13:14,416 Sentitzen dut. 159 00:13:14,916 --> 00:13:16,250 Sentitzen duzula? 160 00:13:16,833 --> 00:13:20,083 Sentitzen duzula? Gure bizitzak sutara bota dituzu! 161 00:13:20,958 --> 00:13:23,583 Non dago pixontzia? Botagura daukat. 162 00:13:23,666 --> 00:13:24,916 Aitari eskatuko diot. 163 00:13:25,000 --> 00:13:26,666 -Berriro onar zaitzaten. -Ez. 164 00:13:26,750 --> 00:13:29,083 Zu bakarrik bota zaitzakete 165 00:13:29,166 --> 00:13:30,958 sartzea merezi ez zenuen tokitik. 166 00:13:31,041 --> 00:13:32,375 -Valandil... -Ez. 167 00:13:33,666 --> 00:13:37,125 Arrauna eusteko gai nintzenetik, ontzian sartu nahi nuen. 168 00:13:38,333 --> 00:13:41,875 Nire esku zegoen guztia egin dut lortzeko. Zer egin duzu zuk? 169 00:13:43,041 --> 00:13:46,541 Zer egin duzu zure hildako amaz pentsatu eta mintzatzeaz gain? 170 00:13:46,625 --> 00:13:49,041 Gelditu! Nahikoa da! 171 00:13:51,875 --> 00:13:53,875 Bai, zoaz, beti bezala, egin alde. 172 00:13:53,958 --> 00:13:56,166 Isil! Nora zoaz? 173 00:13:56,250 --> 00:13:58,166 Joan, etorri, zer axola du? 174 00:13:59,000 --> 00:14:02,833 Bera da benetako arazoa. Eta hori ez doa inora. 175 00:14:23,666 --> 00:14:25,041 Magrot! 176 00:14:27,541 --> 00:14:28,791 Adar... 177 00:15:20,458 --> 00:15:22,291 Adar... 178 00:16:15,500 --> 00:16:17,875 Nampak uglursha. 179 00:16:27,708 --> 00:16:30,666 Nampak uglursha. 180 00:16:42,583 --> 00:16:45,666 Non jaio zinen... 181 00:16:48,125 --> 00:16:49,375 soldadu? 182 00:16:52,833 --> 00:16:54,250 Belerianden. 183 00:16:56,208 --> 00:16:58,041 Ibai-aho ondoan? 184 00:17:01,458 --> 00:17:02,833 Nor zara? 185 00:17:08,000 --> 00:17:10,041 Ibaian behera joan nintzen behin... 186 00:17:12,250 --> 00:17:13,750 Gaztea nintzenean. 187 00:17:17,916 --> 00:17:19,333 Gogoan dut... 188 00:17:21,458 --> 00:17:23,958 Ibaiertzak sabiaz loratuta zeudela. 189 00:17:28,000 --> 00:17:29,458 Kilometro luzez. 190 00:17:32,125 --> 00:17:34,333 Zergatik deitzen dizute orkoek "aita"? 191 00:17:51,166 --> 00:17:53,916 Gezur anitz esan dizkizute. 192 00:17:56,000 --> 00:17:57,916 Batzuk hain dira sakonak, 193 00:17:59,083 --> 00:18:03,666 ezen orain arrokek eta sustraiek ere sinesten dituzten. 194 00:18:04,375 --> 00:18:06,208 Korapilo osoa askatzeko... 195 00:18:08,541 --> 00:18:11,791 Mundu berri bat sortu beharko litzateke. 196 00:18:14,875 --> 00:18:17,583 Baina hori jainkoek bakarrik egin dezakete. 197 00:18:17,666 --> 00:18:21,500 Eta ni ez naiz jainko bat. Gutxienez... 198 00:18:26,250 --> 00:18:27,125 Oraingoz. 199 00:18:31,208 --> 00:18:32,833 Zer zara? 200 00:18:36,333 --> 00:18:39,875 Zoaz zaintza-dorre zaharrean babestu diren gizakiengana. 201 00:18:42,541 --> 00:18:44,083 Emaiezu mezu hau. 202 00:18:50,666 --> 00:18:51,750 Zer mezu? 203 00:19:14,750 --> 00:19:18,583 Barrakoiak beteta daude. Saiatu edozein tokitan kanpatzen. 204 00:19:20,083 --> 00:19:22,458 -Nongoa da sorta hau? -Iorbardekoa. 205 00:19:23,208 --> 00:19:25,958 Herri guztiak ditugu, hemendik Orodruineraino. 206 00:19:33,791 --> 00:19:34,875 Eta beste guztia? 207 00:19:35,875 --> 00:19:37,375 Hau da beste guztia. 208 00:19:37,875 --> 00:19:39,500 Jana mugatu beharko dugu. 209 00:19:39,583 --> 00:19:41,125 Ez didazu niri kenduko. 210 00:19:41,208 --> 00:19:43,666 Nork eman dizu erabakitzeko eskubidea? 211 00:19:43,750 --> 00:19:46,583 Dorrera etorri ziren guztiek, Waldreg, zuk ere bai. 212 00:19:46,666 --> 00:19:47,750 Zer jango dugu? 213 00:19:48,541 --> 00:19:50,083 -Aurkituko dugu zer. -Nola? 214 00:19:50,166 --> 00:19:52,791 -Ez dakit. -Hori begibistako da. 215 00:19:54,208 --> 00:19:55,916 Eta Waldregen erro-sotoa? 216 00:19:56,750 --> 00:19:58,708 Taldetxo bat bidaliko dugu herrira. 217 00:19:58,791 --> 00:20:02,916 Egunez, orko gutxi daudenean, ahal dena hartuko dugu, azkar eta isilik. 218 00:20:03,000 --> 00:20:05,083 Ez dira ohartu ere egingo. 219 00:20:05,166 --> 00:20:07,083 Zer ergel konbentzituko duzu? 220 00:20:07,916 --> 00:20:10,208 Ni joango naiz, inor ez badoa. 221 00:20:10,291 --> 00:20:11,958 Ez zara horra behera joango. 222 00:20:12,750 --> 00:20:16,166 Mendian bilatuko dugu lehenik. Batu ehiztariak. 223 00:20:16,958 --> 00:20:19,375 Zer ehizatuko dute? Untxi gutxi batzuk? 224 00:20:19,458 --> 00:20:20,625 Egun bakarrerako jana. 225 00:20:20,708 --> 00:20:23,458 Beste egun bat da. Izan gaitezen esker oneko. 226 00:20:23,541 --> 00:20:24,625 Nazkatuta nago 227 00:20:24,708 --> 00:20:27,833 dena pikutara joaten ikusteaz eta ezer ez egiteaz... 228 00:20:27,916 --> 00:20:30,250 -Ahal duguna egiten gabiltza. -Ni ez! 229 00:20:30,333 --> 00:20:31,708 Theo. Theo! 230 00:20:32,250 --> 00:20:34,875 Ni lagundu edo zailagoa egin dezakezu. 231 00:20:55,416 --> 00:20:57,791 Ez dakit nola konbentzitu nauzun. 232 00:21:00,375 --> 00:21:01,625 Bueltan noa. 233 00:21:03,375 --> 00:21:05,333 Ez zaitez koldarra izan. 234 00:21:06,333 --> 00:21:07,416 Tira. 235 00:21:29,500 --> 00:21:31,416 Rowan, taberna. 236 00:21:31,500 --> 00:21:32,958 Ez naiz inolaz sartuko. 237 00:21:33,333 --> 00:21:34,833 Agian jana edukiko dute. 238 00:21:34,916 --> 00:21:36,875 Tira, toki hau hutsik dago. 239 00:21:40,208 --> 00:21:41,625 Ados. Banoa. 240 00:22:37,666 --> 00:22:38,750 Rowan? 241 00:23:15,583 --> 00:23:16,708 Odol gaztea. 242 00:23:22,500 --> 00:23:23,583 Nondik atera duzu? 243 00:23:34,083 --> 00:23:35,250 Ekarri hona. 244 00:23:46,208 --> 00:23:48,000 E! Aurkitu dut! 245 00:23:48,083 --> 00:23:51,958 Aurkitu dut! Mutila da! Ezpata-burua du! 246 00:23:52,041 --> 00:23:53,708 Mutil bat? Non dago? 247 00:23:53,791 --> 00:23:55,500 Hemen nonbait ezkutatuta. 248 00:23:56,333 --> 00:23:58,666 Zu! Abisatu Aita-jauna. 249 00:24:00,041 --> 00:24:01,916 Besteak, sakabanatu eta bilatu. 250 00:24:03,125 --> 00:24:05,583 Inork ez du lorik egingo topatu arte. 251 00:24:29,500 --> 00:24:30,583 Harrapatu zaitut! 252 00:24:51,208 --> 00:24:54,500 Elfoak eta nanoak elkarlanean. Bikaina. 253 00:24:56,041 --> 00:24:58,291 Zuk esandakoa gertatu da. 254 00:25:03,708 --> 00:25:04,541 Zer? 255 00:25:05,000 --> 00:25:06,250 Ezer ez. Zera... 256 00:25:06,333 --> 00:25:10,333 Une batez, hor zutik, zure aita zenirudien. 257 00:25:12,083 --> 00:25:15,666 -Ez nekien ezagutu zenuenik. -Jakina, sarritan. 258 00:25:15,750 --> 00:25:19,000 Harago ikusteko gaitasuna zuen. 259 00:25:20,166 --> 00:25:22,333 Badakizu zer esan zidan behin? 260 00:25:24,541 --> 00:25:29,750 Egunen batean, nire etorkizuna bere semearen eskuetan egongo zela. 261 00:25:32,416 --> 00:25:36,416 Era axolagabean esan zuen, biharko euriaz ari denaren moduan. 262 00:25:36,791 --> 00:25:38,333 Eta nik... 263 00:25:38,416 --> 00:25:42,250 Ahaztua nuen... Orain arte. 264 00:25:44,416 --> 00:25:45,666 Ez al da bitxia? 265 00:25:48,375 --> 00:25:50,958 Urduri zaude gaur, ene jauna. 266 00:25:51,875 --> 00:25:53,083 Zerk kezkatzen zaitu? 267 00:25:54,250 --> 00:25:57,875 Nire buruari hitz eman nion ez nuela esango. Zure laguna da. 268 00:25:57,958 --> 00:25:59,083 Durin. 269 00:26:00,500 --> 00:26:05,000 Edo ni saihesten dabil, edo zerbait ezkutatzen ari da. 270 00:26:16,375 --> 00:26:18,416 Saiatu zara lankideei galdetzen? 271 00:26:18,500 --> 00:26:22,375 Hemeretziei, bai horixe. Aitzakiak jartzen jarraitzen dute. 272 00:26:22,458 --> 00:26:24,666 Susmagarria dela pentsatzen hasia naiz. 273 00:26:25,541 --> 00:26:28,791 Durinek neskalaguntxo bat duela iradokitzen ari zara? 274 00:26:28,875 --> 00:26:31,916 -Ez dago zu besterik, andrea. -Badakit. 275 00:26:32,000 --> 00:26:33,250 Nork jasango luke? 276 00:26:35,375 --> 00:26:38,666 Atso aberatsa, musukatu harria Garbitu harribitxi eta urrea 277 00:26:39,083 --> 00:26:39,916 Ene! Nahikoa! 278 00:26:40,041 --> 00:26:41,750 Gerda, utzi neba jotzeari! 279 00:26:41,833 --> 00:26:45,208 -Baina kolpe-jokora jolasten gabiltza. -Ba akabo jolasa. 280 00:26:46,583 --> 00:26:49,250 Probatu duzue Urrezko eskailerak? 281 00:26:49,333 --> 00:26:51,083 Edo Zuhaitzeko atearen zaindaria? 282 00:26:55,291 --> 00:26:56,583 Ahaztua nuen. 283 00:26:56,666 --> 00:26:59,916 Txikiek burua birrindu didate. 284 00:27:00,000 --> 00:27:02,875 Kuartzo leizera zihoan gaur. 285 00:27:04,916 --> 00:27:08,833 Jakin, Disa, ez dagoela iruzurrez gordetzea merezi duen sekreturik. 286 00:27:10,375 --> 00:27:13,333 Nano bati gezurti deitzen ari zara bere etxean? 287 00:27:14,083 --> 00:27:16,083 Saltsa bizi baterako errezeta da. 288 00:27:18,500 --> 00:27:20,083 Kuartzoa ustiatzen badabil, 289 00:27:20,166 --> 00:27:22,916 zergatik joango zen bere zizel-aizkora barik? 290 00:27:23,000 --> 00:27:25,333 Zergatik zaude bere jaki gogokoena egiten 291 00:27:25,416 --> 00:27:28,833 leize horretara jaisteko bi egun behar badira? 292 00:27:28,916 --> 00:27:31,458 Atso aberatsa, musukatu harria Garbitu... 293 00:27:31,541 --> 00:27:33,291 Gerda, zer esan dizut! 294 00:27:39,125 --> 00:27:40,916 Durinek ez du aizkora eraman 295 00:27:41,666 --> 00:27:45,333 ustiatzen dabilen kuartzoa ez baitago zizelkatuta. Atxikita dago. 296 00:27:46,166 --> 00:27:47,708 Sator-isats erregosiak, 297 00:27:47,791 --> 00:27:50,875 bera itzuli aurretik prest egoteko, denbora behar du. 298 00:27:51,625 --> 00:27:55,625 Eta zu bezalako kanpotar batek egun ugari behar baditu ere, 299 00:27:55,708 --> 00:27:57,666 senarra bezalako nano eskalatzaileak 300 00:27:57,750 --> 00:28:01,083 ordu gutxitan jaitsi daitezke Kuartzo leizera. 301 00:28:02,458 --> 00:28:05,291 Beste ezer jakin nahi al duzu, maitea? 302 00:28:07,375 --> 00:28:08,541 Ez. 303 00:28:09,708 --> 00:28:10,875 Esker mila. 304 00:28:20,041 --> 00:28:23,666 Kuartzo leizea. Ondo. Ondo. 305 00:28:23,750 --> 00:28:27,250 Espero dut sinestea. Elfo hori ez da engainatzen erraza. 306 00:28:27,333 --> 00:28:28,750 Ez horixe. 307 00:28:29,791 --> 00:28:34,041 Baina ur arratoi bat bisoizko berokia eramateko konbentzitzeko gai zara. 308 00:28:34,125 --> 00:28:39,500 Beste arrazoi bat zurekin ezkontzeko eta ez Margid Herdoilzulatzailerekin. 309 00:28:39,583 --> 00:28:41,416 Eta zer beste arrazoi zenuen? 310 00:28:42,000 --> 00:28:43,541 Geroago esango dizut. 311 00:28:43,625 --> 00:28:46,541 Orain, isildu. Hobe dugu zalapartarik ez egin. 312 00:28:49,083 --> 00:28:51,583 Aurrera goaz meategi zaharrean. 313 00:28:52,250 --> 00:28:54,875 Bertatik ateratzen zutela ziurtatu naiz... 314 00:29:04,666 --> 00:29:08,083 Mirrormere azpiko meategi zaharra. 315 00:29:10,000 --> 00:29:11,416 Galdu al zara, elfoa? 316 00:29:14,083 --> 00:29:16,750 Ez. Zehatz-mehatz dakit nora noan. 317 00:29:19,083 --> 00:29:20,250 Egun on. 318 00:30:15,958 --> 00:30:19,291 Atso aberatsa, musukatu harria Garbitu harribitxi eta urrea. 319 00:31:02,083 --> 00:31:03,083 Banekien! 320 00:31:04,125 --> 00:31:05,166 Durin? 321 00:31:05,250 --> 00:31:07,041 Ni zelatatzen, elfoa? 322 00:31:07,125 --> 00:31:09,125 Nekez. Zer toki da hau? 323 00:31:09,208 --> 00:31:12,125 Benetan sinetsarazi nahi didazu ez duzula ezagutzen? 324 00:31:12,208 --> 00:31:16,041 Hau ez dela zu hona bidaltzeko benetako arrazoia? 325 00:31:17,208 --> 00:31:19,083 Zuentzako nahi duzue. 326 00:31:19,166 --> 00:31:20,750 Durin, zertaz ari zara? 327 00:31:22,416 --> 00:31:25,666 Ganbera horretan dagoenak ez dit axola. 328 00:31:25,750 --> 00:31:29,208 Zugatik arduratzen naiz, gure adiskidetasunagatik. 329 00:31:30,416 --> 00:31:32,125 Sekretuak ez dira lagun onak. 330 00:31:35,125 --> 00:31:37,125 Zer esan nahi du honek guztiak? 331 00:31:41,333 --> 00:31:43,000 Emadazu zure hitza. 332 00:31:50,500 --> 00:31:52,083 Eskua mendirantz begira, 333 00:31:52,166 --> 00:31:55,000 ez diozu xuxurlatu ere egingo 334 00:31:55,083 --> 00:31:58,291 orain esango dizudana beste bizidun bati. 335 00:31:59,541 --> 00:32:02,125 Gure sumina zuen memoria baino iraunkorragoa da. 336 00:32:02,208 --> 00:32:03,791 Apurtu zure hitza, 337 00:32:04,708 --> 00:32:08,458 eta harri honen botereak zu eta zure ahaideak zigortuko ditu, 338 00:32:08,541 --> 00:32:11,333 Erdialdeko Lurraldean zaudeten azken egunera arte. 339 00:32:13,041 --> 00:32:14,833 Zure hitza dut, Elrond? 340 00:32:27,583 --> 00:32:31,333 Nire aitaren oroimenean hitzematen dut, Eärendil Marinela. 341 00:32:36,166 --> 00:32:39,625 Hemen diostazuna, nire belarrietan baino ez da geldituko. 342 00:32:45,625 --> 00:32:49,416 Disak urre-beta baten bila zebilela aurkitu zuen. 343 00:32:52,750 --> 00:32:54,500 Mea berri bat. 344 00:32:57,291 --> 00:33:00,500 Zeta baino arinagoa, burdina baino gogorragoa, 345 00:33:00,583 --> 00:33:03,750 armak egiteko gure edozein xafla baino hobea. 346 00:33:04,666 --> 00:33:09,666 Txanpon moduan, urrea baino preziatuagoa izan daiteke. 347 00:33:10,708 --> 00:33:13,125 Era bitxian islatzen du argia. 348 00:33:13,958 --> 00:33:15,708 Barrutik dakarrela dirudi. 349 00:33:15,791 --> 00:33:20,208 Entzun, aro berri baten hasiera izan daiteke gure jendearentzat. 350 00:33:21,000 --> 00:33:22,666 Indarra, oparotasuna... 351 00:33:22,750 --> 00:33:25,541 Baina zergatik orduan horrenbeste sekretu? 352 00:33:26,125 --> 00:33:27,541 Zergatik ez ospatu? 353 00:33:31,041 --> 00:33:32,541 Arriskutsua da nireentzako. 354 00:33:33,583 --> 00:33:37,916 Nire aitak gure esfortzu guztiak mugatu ditu, 355 00:33:38,000 --> 00:33:39,875 zuhurtziaren alde. 356 00:33:42,541 --> 00:33:43,625 Ukitu dezaket? 357 00:33:51,333 --> 00:33:53,916 Nola deitzen diozue mirarizko mineral honi? 358 00:33:55,291 --> 00:33:57,291 Gure hizkuntzan, "distira grisa". 359 00:33:57,375 --> 00:33:59,916 Zuenean, mith-raud bezalako zerbait. 360 00:34:01,666 --> 00:34:06,375 Ez, ez. Mithril izango litzateke. 361 00:34:08,541 --> 00:34:12,500 Orduan, benetan honaino etorri zara Eregionengatik bakarrik? 362 00:34:13,041 --> 00:34:16,125 20 urte ez elkartzeko gehiegi direlako etorri naiz. 363 00:34:19,000 --> 00:34:20,291 Baita elfoentzat ere. 364 00:34:27,666 --> 00:34:28,958 Gorde ezazu. 365 00:34:31,541 --> 00:34:33,166 Adiskidetasunaren seinale. 366 00:34:37,250 --> 00:34:38,250 Ederki. 367 00:34:48,458 --> 00:34:51,500 Durin! Durin! Durin, ez! 368 00:34:51,958 --> 00:34:53,875 Lau nano daude hor behean! 369 00:34:55,666 --> 00:34:56,750 Durin! 370 00:35:14,333 --> 00:35:16,833 Eärien, lurra eta kopak. 371 00:35:21,666 --> 00:35:22,791 Sentitzen dut. 372 00:35:22,875 --> 00:35:26,375 Ondo da. Ondo da. Benetan, ondo da. 373 00:35:27,000 --> 00:35:29,333 Zure gaitasunak ez dira marraztea soilik. 374 00:35:29,833 --> 00:35:32,083 Garbitzea ona da trebezia lantzeko. 375 00:35:32,708 --> 00:35:34,375 Hori dio behintzat nagusiak. 376 00:35:35,750 --> 00:35:38,708 Zer iruditzen? Lurra nik garbituko dut eta zuk kopak. 377 00:35:38,791 --> 00:35:40,666 Afaria, amaitzen azkenaren kontu. 378 00:35:40,750 --> 00:35:42,750 Ez naiz gazte ezezagunekin ibiltzen. 379 00:35:42,833 --> 00:35:45,750 Argia zara. Bat ikusten badut, abisatuko dizut. 380 00:36:12,250 --> 00:36:15,916 Oztopoei aurre egiteko duzun ohitura miresten dudan arren, 381 00:36:16,000 --> 00:36:18,291 lasterka dabilen moxalak bezala... 382 00:36:19,583 --> 00:36:23,833 Inoiz gertatu zaizu troll edo orkoei aurre ez egitea, 383 00:36:23,916 --> 00:36:24,875 gizakiei baizik? 384 00:36:25,375 --> 00:36:28,041 Benetan gudaren arteaz aholkatuko nauzu? 385 00:36:28,125 --> 00:36:29,625 Ez. Ez... 386 00:36:30,666 --> 00:36:33,875 Ez nintzateke ausartuko. Baina... 387 00:36:34,791 --> 00:36:39,416 Erreginaren gortea ez da zure ohiko gudu-zelaia, ezta? 388 00:36:42,083 --> 00:36:43,250 Segi. 389 00:36:44,666 --> 00:36:47,666 Horrelako egoeran, nire ustez, 390 00:36:47,750 --> 00:36:52,166 ondo egingo zenuke zure aurkaria gehien beldurtzen duena aurkitzen. 391 00:36:52,750 --> 00:36:54,541 -Eta nire alde ustiatu? -Ez. 392 00:36:56,083 --> 00:36:58,666 Beldur hori menderatzeko modua eman. 393 00:36:59,791 --> 00:37:02,375 Zuk haiek menderatzeko. 394 00:37:02,458 --> 00:37:04,583 Beraz, zure aburuz, zelda honetan nago, 395 00:37:04,666 --> 00:37:07,125 bere beldur nagusia bilatzeke dudalako? 396 00:37:07,208 --> 00:37:08,875 Nire aburu apalean. Bai. 397 00:37:08,958 --> 00:37:11,666 Zuk badakizu zein den, berarekin gutxi egonda? 398 00:37:11,750 --> 00:37:16,500 Zuk bitartean ontzi bat exijitu zenuen, bere jendea iraindu, aginduak desafiatu, 399 00:37:16,583 --> 00:37:18,291 eta ezerk ez zuen haserretu. 400 00:37:19,333 --> 00:37:22,166 Orain, bat-batean, zelda batera bota zaitu. 401 00:37:24,125 --> 00:37:24,958 Zergatik? 402 00:37:25,333 --> 00:37:27,541 Zure jendearekin borrokatzeko esan nion. 403 00:37:27,625 --> 00:37:30,791 Baina horrek ez zuen bere amorrua eragin, ezta? 404 00:37:33,333 --> 00:37:35,500 Bere aitarekin hitz egitea eskatu nion. 405 00:37:37,000 --> 00:37:41,000 Dorreko erregea, inork urtetan ikusi ez duena. 406 00:37:43,875 --> 00:37:48,458 Ikusten zer gertatzen den lauhazkatzeari utzi eta ingurura begiratzean? 407 00:37:48,541 --> 00:37:50,166 Ez nazazu zaldiekin alderatu. 408 00:37:50,250 --> 00:37:53,125 Ez nazazu irlatik joateko konbentzitu, eta ados. 409 00:37:53,208 --> 00:37:54,625 Agur, elfoa. 410 00:37:54,708 --> 00:37:57,416 Erregina erregeordeak erabakia hartu du. 411 00:37:58,375 --> 00:38:02,791 Elfoengana bueltan bidaliko zaitugu, bizkartzainez zainduta. Gaur gauean. 412 00:38:16,583 --> 00:38:18,000 Aurrera. 413 00:38:32,916 --> 00:38:36,000 -Ez dizut hori gomendatzen. -Ezin dut joaten utzi. 414 00:38:36,083 --> 00:38:38,875 Ahalko zenuke. Zehazki nora doan jakingo bazenu. 415 00:39:00,833 --> 00:39:02,500 Zertan ari zara hemen goian? 416 00:39:03,583 --> 00:39:05,000 Afari bat nuen. 417 00:39:08,750 --> 00:39:10,000 Norekin? 418 00:39:11,000 --> 00:39:12,291 Eta zure uniformea? 419 00:39:15,291 --> 00:39:17,500 Kadeteak utzi dituzu, ezta? 420 00:39:18,333 --> 00:39:19,750 Ez, are okerrago. 421 00:39:19,833 --> 00:39:21,333 Bota egin zaituzte? 422 00:39:22,416 --> 00:39:23,750 Guztiok bota gaituzte. 423 00:39:23,833 --> 00:39:25,083 Isil... 424 00:39:28,791 --> 00:39:32,458 Tira, irabazi duzu. Orain mendebaldera joan zaitezke. 425 00:39:35,416 --> 00:39:37,375 Nire lagunen bizitza suntsitu dut 426 00:39:38,916 --> 00:39:40,500 eta gure familia lotsatu. 427 00:39:42,291 --> 00:39:43,958 Ez dut joatea merezi. 428 00:39:47,666 --> 00:39:49,875 Gainera, aitak ez dit Berek utziko. 429 00:39:56,041 --> 00:39:57,750 Elfoa da! Ihes egin du. 430 00:39:58,250 --> 00:39:59,583 Bilatu kalezuloetan! 431 00:40:19,333 --> 00:40:22,500 Barka, maiestatea, honela sartzeagatik. Baina... 432 00:40:22,583 --> 00:40:24,291 Jada ez dio horri erantzuten. 433 00:40:32,041 --> 00:40:33,875 Nola jakin duzu etorriko nintzela? 434 00:40:33,958 --> 00:40:37,625 Kanpoko soldadu-taldea zure zain dago ontzira eramateko. 435 00:40:38,833 --> 00:40:40,916 Hobe indarrean joan behar ez baduzu. 436 00:40:42,416 --> 00:40:43,500 Míriel. 437 00:40:50,000 --> 00:40:51,208 Míriel. 438 00:41:00,750 --> 00:41:01,750 Nik... Nik... 439 00:41:01,833 --> 00:41:04,416 Lasai, aita. Hemen nago. 440 00:41:08,083 --> 00:41:09,333 Barka nazazu. 441 00:41:11,041 --> 00:41:12,375 Ez nekien. 442 00:41:13,458 --> 00:41:15,875 Gutxik dakite bere gainbeherari buruz. 443 00:41:18,125 --> 00:41:20,125 Horrela jarraitzea nahi dut. 444 00:41:20,791 --> 00:41:23,208 Orduan, egia esateko garaia da. 445 00:41:26,000 --> 00:41:28,666 Zure aita elfoei leiala zen. 446 00:41:29,625 --> 00:41:31,041 Zergatik zu ez? 447 00:41:32,208 --> 00:41:33,541 Esadazu. 448 00:41:35,875 --> 00:41:37,125 Mesedez. 449 00:41:39,458 --> 00:41:42,166 Nire aita bere sinespenek mugatzen zuten. 450 00:41:43,250 --> 00:41:46,125 Baina koroatu ostean, zerbait aldatu zen. 451 00:41:48,250 --> 00:41:50,375 Kirrinkari jarri zen, 452 00:41:50,458 --> 00:41:54,125 esanez valarren amorrua eragin genuela, 453 00:41:54,208 --> 00:41:57,875 eta damutu behar genuela, garai zaharretara itzultzeko. 454 00:41:59,500 --> 00:42:01,125 Egonezina sortu zen. 455 00:42:02,166 --> 00:42:05,875 Eta elfoekin harremanak berriztatzeko plana iragarri zuenean... 456 00:42:05,958 --> 00:42:07,375 Jendea matxinatu egin zen. 457 00:42:10,125 --> 00:42:11,583 Asko galdu genuen. 458 00:42:14,708 --> 00:42:17,041 Bere ordez agintzeko hautatu ninduten, 459 00:42:18,208 --> 00:42:20,250 ekaitza baretzeko promesarekin. 460 00:42:21,708 --> 00:42:25,833 Baina lehenengo gau hartan, Numenor lotan zegoela, 461 00:42:25,916 --> 00:42:27,583 hona ekarri ninduen. 462 00:42:32,958 --> 00:42:34,208 Palantír. 463 00:42:35,208 --> 00:42:37,666 Zazpi Harri Igarle zeuden garai batean. 464 00:42:38,333 --> 00:42:40,916 Beste seiak galduta edo ezkutatuta daude. 465 00:42:41,916 --> 00:42:43,958 Hau nire aitari eman zioten. 466 00:42:44,791 --> 00:42:46,666 Eta berarekin batera, sekretua. 467 00:42:49,583 --> 00:42:51,208 Jarri eskua gainean. 468 00:42:54,583 --> 00:42:57,666 -Ohartarazi behar... -Palantíri ukitu ditut lehenago. 469 00:42:57,750 --> 00:42:59,750 Baina ez duzu hau ukitu. 470 00:43:28,875 --> 00:43:30,708 Numenorren etorkizuna ikusi duzu. 471 00:43:34,833 --> 00:43:36,833 Ikuskera anitz erakusten dituzte. 472 00:43:37,750 --> 00:43:39,750 Gertatuko ez direnak ere bai. 473 00:43:39,833 --> 00:43:41,625 Jada gertatzen hasia da. 474 00:43:42,500 --> 00:43:44,666 Ikuskera zure etorrerarekin hasten da. 475 00:43:45,333 --> 00:43:48,333 Numenorren gainbehera ekarriko dudala uste duzu? 476 00:43:48,416 --> 00:43:51,000 Hark besterik ezin du bere gainbehera eragin. 477 00:43:52,250 --> 00:43:55,083 Valarrek irla oparitu ziguten bertute egun batean. 478 00:43:55,166 --> 00:43:58,791 Kendu egin ahal digute iluntasunaren bidera itzultzen bagara. 479 00:43:58,875 --> 00:44:02,833 Diozun bertute hori, zure arbasoek elfoei zieten leialtasuna da. 480 00:44:02,916 --> 00:44:04,916 Nire aitak hori uste zuen. 481 00:44:05,916 --> 00:44:07,916 Bere bideak ia suntsitu gintuen. 482 00:44:09,500 --> 00:44:13,000 Horregatik, bihar, joan zarela iragarriko dut. 483 00:44:13,791 --> 00:44:15,208 Eta krisia amaituko da. 484 00:44:18,208 --> 00:44:21,166 Gaizkiaren altxamendua ez badugu gelditzen, 485 00:44:21,250 --> 00:44:23,916 zabaldu eta denok harrapatuko gaitu. 486 00:44:24,416 --> 00:44:27,833 Gerra hau saihestea da zuen gainbehera eragin dezakeena. 487 00:44:27,916 --> 00:44:31,083 Ez ditut jainkoak zalantzan jarriko. Erabakia hartu dut. 488 00:44:31,166 --> 00:44:32,958 Beldurrean oinarritu duzu. 489 00:44:34,791 --> 00:44:38,333 Badakit bakarra izatea zer den, 490 00:44:40,375 --> 00:44:42,208 ikusten duen bakarra, 491 00:44:42,958 --> 00:44:44,791 dakien bakarra. 492 00:44:46,041 --> 00:44:49,791 Agian ez dugu zama hori bakarrik eraman behar. 493 00:44:50,250 --> 00:44:54,583 Erregutzen dizut, Míriel, ez hautatu beldurraren bidea, 494 00:44:54,666 --> 00:44:56,250 fedearena baizik. 495 00:44:56,875 --> 00:44:58,375 Zatoz nirekin. 496 00:44:59,125 --> 00:45:02,083 Utzi Numenor elfoekin batera berriz ere borrokatzen. 497 00:45:11,958 --> 00:45:15,375 Fedeak bihotza lotu dezake, Galadriel. 498 00:45:16,166 --> 00:45:19,500 Baina erreinu oso bat eskegitzeko soka finegia da. 499 00:45:22,250 --> 00:45:23,458 Sentitzen dut. 500 00:45:30,166 --> 00:45:34,083 Basoak hutsik daude. Animaliek ihes egin dute. 501 00:45:34,166 --> 00:45:36,916 Badirudi zure mutilak guk baino sen hobea duela. 502 00:45:38,833 --> 00:45:40,583 Norbait dago ateetan! 503 00:45:45,500 --> 00:45:46,750 Atzera. 504 00:45:46,833 --> 00:45:49,541 -Alde bidetik. Atzera! -Utzi mutilari pasatzen! 505 00:45:51,375 --> 00:45:53,125 Guztiontzako dago. Lasaitu! 506 00:45:53,208 --> 00:45:55,583 Rowan! Non dago Theo? 507 00:45:57,541 --> 00:45:59,125 Atzetik zetorrela zioen. 508 00:45:59,208 --> 00:46:00,458 -Gose gara! -Ez bultzatu! 509 00:46:00,541 --> 00:46:01,750 Bultzatu nau! 510 00:46:04,375 --> 00:46:08,250 Harri guztien azpian begiratu dugu. Ez dago hemen. 511 00:46:08,333 --> 00:46:09,500 Tira. 512 00:46:14,708 --> 00:46:15,791 Non dago? 513 00:46:18,458 --> 00:46:19,750 Ez dago hor! 514 00:46:23,541 --> 00:46:24,375 Goazen. 515 00:46:27,291 --> 00:46:29,541 Ez utzi harririk begiratu barik. 516 00:46:32,666 --> 00:46:35,291 Bizirik larrutuko gaitu aurkitzen ez badugu. 517 00:46:35,375 --> 00:46:38,166 Nagusiak berak galdu zuen, hasteko. 518 00:46:38,250 --> 00:46:40,708 Izmûmbogh... 519 00:46:43,458 --> 00:46:44,750 Goazen! 520 00:46:48,500 --> 00:46:50,875 Kishdibatoth. 521 00:47:04,291 --> 00:47:05,750 Kishdibatoth. 522 00:47:11,333 --> 00:47:12,416 Aurkitu! 523 00:47:23,000 --> 00:47:24,291 Hemen ez dago ezer. 524 00:47:35,916 --> 00:47:38,083 Hor! Begira! 525 00:48:00,166 --> 00:48:03,083 Nora zoaz, odol gazte hori? 526 00:48:03,166 --> 00:48:04,250 Non dago? 527 00:48:04,333 --> 00:48:05,333 Ez! 528 00:48:05,416 --> 00:48:07,500 Non duzu? 529 00:48:08,666 --> 00:48:12,541 Agian, besoa galtzeak ezpainak askatzen lagunduko dizu. 530 00:48:24,041 --> 00:48:25,125 Mugi, lagun. 531 00:48:27,000 --> 00:48:28,333 Badatoz. 532 00:48:53,333 --> 00:48:54,333 Segi. 533 00:49:20,791 --> 00:49:21,791 Korri! 534 00:49:36,291 --> 00:49:37,458 Ama? 535 00:49:38,958 --> 00:49:40,125 Bronwyn. 536 00:49:43,833 --> 00:49:45,708 Azkar! Zoazte argigunera! 537 00:52:12,125 --> 00:52:14,333 Zer izan da hori? 538 00:52:14,875 --> 00:52:17,500 Harriei erregu bat, 539 00:52:17,583 --> 00:52:21,500 haien barruan oraindik arnasa hartzen duten meatzariak askatzeko. 540 00:52:23,000 --> 00:52:25,958 Ezin diot pentsatzeari utzi, hara sartu ez bazina, 541 00:52:27,125 --> 00:52:29,791 Durin zulo horretan egon zitekeela gertatu... 542 00:52:31,375 --> 00:52:32,458 Barkatu. 543 00:52:33,166 --> 00:52:34,666 Gezurra esateagatik. 544 00:52:34,750 --> 00:52:38,333 Nire lagunari leiala izan zara. Hori da gogoratu beharrekoa. 545 00:52:40,541 --> 00:52:42,583 Azkena atera berri dute. 546 00:52:44,416 --> 00:52:47,375 Bizirik. Denak bizirik. 547 00:52:48,333 --> 00:52:50,250 Zure aitak lasaitua hartuko zuen. 548 00:52:50,333 --> 00:52:51,750 Itxi egin du. 549 00:52:53,208 --> 00:52:56,125 Beta osoa itxiko dute. 550 00:52:56,208 --> 00:52:58,125 -Beta osoa? -Oso-osoa. 551 00:52:59,041 --> 00:53:00,500 Emaiozu denbora apur bat. 552 00:53:01,500 --> 00:53:04,000 Ikatz beroena ere azkenean hozten da. 553 00:53:04,083 --> 00:53:06,500 Baina batzuetan nahiago nuke hala ez balitz. 554 00:53:07,750 --> 00:53:11,375 Batzuetan, beraz benetan pentsatzen dudana esan nahi nioke, 555 00:53:12,375 --> 00:53:16,958 eta ahuntz zahar horrekin gehiago ez hitz egin! 556 00:53:41,250 --> 00:53:44,041 Nire aita laguntza gabe Valinorrera itsasoratu zen, 557 00:53:45,250 --> 00:53:49,875 eta valarrak konbentzitu zituen Morgoth garaitzeko. 558 00:53:51,166 --> 00:53:53,208 Hain ziren handiak bere ekintzak, 559 00:53:53,291 --> 00:53:56,791 ezen valarrek mundu honetako mugetatik harago goratu zuten... 560 00:53:57,625 --> 00:54:00,333 Arratseko Izarra betiko zeruetan zehar eramateko. 561 00:54:03,666 --> 00:54:06,833 Urte askoan, egunaren amaian, gora begiratzen nuen... 562 00:54:08,166 --> 00:54:13,208 Niri begira balego, zer iritzi ote zuen hausnartzen. 563 00:54:15,125 --> 00:54:18,625 Bere legatuarekin egindakoaz harro egongo litzateke? 564 00:54:20,708 --> 00:54:26,291 Edo desengainatuta, bera berdindu nahian porrot egin dudan aldi guztiak ikusita? 565 00:54:31,250 --> 00:54:34,041 Baina orduan, gau batean, ohartu nintzen 566 00:54:34,125 --> 00:54:37,083 edozein iritzi pozik entzungo nukeela, 567 00:54:37,166 --> 00:54:39,416 trukean, berriz aukera emango balit 568 00:54:39,500 --> 00:54:42,500 nire aitarekin elkarrizketa bat gehiago edukitzeko. 569 00:54:43,833 --> 00:54:47,833 Ez ezazu galdu zurearekin gelditzen zaizun denbora. 570 00:54:57,666 --> 00:55:01,875 Elrond, espero dut zerbait argitu ahalko didazula. 571 00:55:02,666 --> 00:55:05,166 Nola ezagutu zineten nire senarra eta zu? 572 00:55:05,250 --> 00:55:07,833 Esan nizun troll batengandik salbatu nuela. 573 00:55:07,916 --> 00:55:10,250 -Bigandik. -Bigandik. Bai, badakit. 574 00:55:11,791 --> 00:55:13,333 Elrondi galdetu diot. 575 00:55:13,750 --> 00:55:17,750 Orduan, zure senarraren kontaketa zuzendu beste erremediorik ez dut. 576 00:55:17,833 --> 00:55:20,583 Hiru troll zeuden. Eta nik salbatu nuen bera. 577 00:55:20,666 --> 00:55:24,083 Ez zenuke zure burua gogoratuko ispiluan begiratuta ere. 578 00:55:24,166 --> 00:55:25,916 Basoan aurkitu nuenean, 579 00:55:26,000 --> 00:55:28,458 trollen mailuen kolpeak saihesten ari zen. 580 00:55:28,541 --> 00:55:30,166 Aieneka, oihuka, eta abar. 581 00:55:30,291 --> 00:55:31,500 Gudu oihua zen. 582 00:55:31,583 --> 00:55:35,250 Hain oihu altuak, ume bat zela uste nuen. Nire arkua hartu... 583 00:55:35,333 --> 00:55:36,833 -Ezpata zen. -Arkua zen. 584 00:55:36,958 --> 00:55:38,708 -Ez. Ezpata zen! -Hala ere... 585 00:55:45,500 --> 00:55:46,750 Barka, aita. 586 00:55:47,541 --> 00:55:52,083 Harroa eta burugogorra naiz eta oker nengoen. 587 00:55:57,666 --> 00:55:59,458 Ezin didazu begiratu ere egin? 588 00:56:11,208 --> 00:56:13,208 Gure jendeak uste du... 589 00:56:14,708 --> 00:56:17,416 nano-errege berri bat koroatzen denean, 590 00:56:18,666 --> 00:56:22,041 bere arbaso guztien ahotsak barruan dituela, 591 00:56:24,416 --> 00:56:26,666 haien aholkuak eta jakinduria 592 00:56:27,583 --> 00:56:29,000 berari emateko. 593 00:56:30,750 --> 00:56:32,375 Baita haien akatsak ere. 594 00:56:39,083 --> 00:56:40,500 Baina zuk... 595 00:56:42,583 --> 00:56:45,833 Ez duzu egun hori itxaron behar nire ahotsa entzuteko. 596 00:56:50,583 --> 00:56:55,166 Izan ere, zurekin nago, seme. 597 00:56:58,833 --> 00:57:00,083 Baita amorruan ere. 598 00:57:01,875 --> 00:57:03,958 Batzuetan, amorruan batez ere. 599 00:57:08,458 --> 00:57:10,458 Ez dago barkatzeke ezer. 600 00:57:26,500 --> 00:57:31,250 Elrondek berarekin Lindonera joatera gonbidatu nau bihar. 601 00:57:36,291 --> 00:57:37,625 Zer deritzozu? 602 00:57:39,541 --> 00:57:42,375 Elrondek segurtasun osoz ziurtatu du 603 00:57:42,458 --> 00:57:45,791 Gil-Galadek ez zuela asmo txarrik bera hona bidaltzean. 604 00:57:45,875 --> 00:57:49,166 Bai horixe. 605 00:57:50,291 --> 00:57:52,541 Baina sena baltsamo indartsua da. 606 00:57:54,041 --> 00:57:55,541 Zer diotsu senak zuri? 607 00:57:56,791 --> 00:57:58,833 Beste zer edo zer dagoela. 608 00:57:58,916 --> 00:58:00,000 Ondo, ene seme. 609 00:58:01,041 --> 00:58:02,208 Ondo. 610 00:58:04,041 --> 00:58:05,375 Zoaz Lindonera. 611 00:58:06,791 --> 00:58:08,125 Jakin zer den. 612 00:58:24,916 --> 00:58:26,083 Eskerrik asko. 613 00:58:34,000 --> 00:58:36,416 Zer da? Zer duzu? 614 00:58:38,958 --> 00:58:43,291 Mezu bat daukat. Gure etsaia agintzen duenaren partez. 615 00:58:46,083 --> 00:58:50,083 Zure jendeak biziraungo du lur hauen gaineko eskubideak utziz gero. 616 00:58:51,666 --> 00:58:53,083 Berari leialak bazarete. 617 00:58:55,500 --> 00:58:56,916 Eta uko egiten badiogu? 618 00:58:58,416 --> 00:58:59,916 Ostirith bereganatuko du. 619 00:59:39,041 --> 00:59:40,291 Mugi. 620 00:59:45,875 --> 00:59:49,458 Esango nuke tragotxo bat merezi duzula egin duzunaren ostean. 621 00:59:50,500 --> 00:59:52,000 Tira, hartu. 622 00:59:52,583 --> 00:59:56,666 Ezpataren kirtena nire aletegitik hartu zenuen moduan. 623 00:59:57,250 --> 00:59:58,458 Ez dakit zertaz... 624 00:59:58,541 --> 01:00:00,041 Nahikoa, motel. 625 01:00:00,750 --> 01:00:02,583 Badakizu zertaz nabilen. 626 01:00:14,083 --> 01:00:17,541 Badakizu zer den? Ez da ezpata bat. 627 01:00:18,166 --> 01:00:19,416 Boterea da. 628 01:00:20,291 --> 01:00:24,791 Gure arbasoentzako sortua haien maisuaren eskuekin. 629 01:00:25,291 --> 01:00:27,833 Zerbitzari ederra. 630 01:00:27,916 --> 01:00:31,500 Galdu egin zen, baina itzuliko da. 631 01:00:33,041 --> 01:00:34,791 Entzun duzu berari buruz, lagun? 632 01:00:35,750 --> 01:00:37,250 Entzun duzu Sauroni buruz? 633 01:00:41,916 --> 01:00:44,791 Zeruetan ikusiko zenuen. 634 01:00:44,875 --> 01:00:46,458 Duela aste batzuk. 635 01:00:47,541 --> 01:00:48,791 Kometa. 636 01:00:48,875 --> 01:00:50,708 Bere garaia hurbil dago. 637 01:00:51,833 --> 01:00:55,666 Zu eta biok, lagun, prest egon behar gara. 638 01:00:55,750 --> 01:00:57,125 Zertarako prest? 639 01:00:57,208 --> 01:00:59,500 Ixo, lagun. 640 01:01:00,416 --> 01:01:02,250 Bildu indarrak. 641 01:01:03,583 --> 01:01:05,000 Beharko dituzu. 642 01:01:06,625 --> 01:01:08,041 Datorrenerako. 643 01:01:22,833 --> 01:01:24,416 Aita-jauna... 644 01:01:26,125 --> 01:01:27,625 Topatu dugu. 645 01:01:29,375 --> 01:01:31,208 Dorrean dago. 646 01:01:56,458 --> 01:01:58,250 Zoaz bakean. 647 01:02:41,791 --> 01:02:44,000 Zure jendeak arindua hartuko du. 648 01:02:44,375 --> 01:02:46,458 Laster gortean elkartuko dira, 649 01:02:46,541 --> 01:02:48,708 eta plazan, zure adierazpenak entzuteko. 650 01:02:52,208 --> 01:02:54,041 Orduan, ez ditzagun zain eduki. 651 01:04:05,791 --> 01:04:09,125 Zuhaitz Zuriaren petaloak erortzen direnean 652 01:04:09,208 --> 01:04:11,000 ez da nolanahikoa... 653 01:04:11,083 --> 01:04:13,958 valarren malkoak baitira. 654 01:04:14,375 --> 01:04:19,250 Haien begiak eta epaia betiko gainean ditugula gogoratzeko. 655 01:04:20,458 --> 01:04:23,875 Ordu fatidiko bat dago gizakien patuan. 656 01:04:24,541 --> 01:04:25,791 Epaiketa garaia, 657 01:04:27,000 --> 01:04:31,166 non bakoitzak, guztiok, 658 01:04:32,000 --> 01:04:35,250 zer izango garen erabaki behar dugun. 659 01:04:36,208 --> 01:04:40,500 Gure bihotzak gure irla inguratzen duten estatuak bilakatuko dira? 660 01:04:40,958 --> 01:04:44,833 Edo taupadak egiten dituzte, zizelkatu zituzten heroien odolarekin? 661 01:04:48,166 --> 01:04:51,375 Gure adorea lo dauden gure aiten hilobietan geratu da? 662 01:04:53,500 --> 01:04:54,875 Edo hemen al dago, 663 01:04:56,791 --> 01:04:58,583 gure artean oraindik ere... 664 01:05:06,000 --> 01:05:08,416 Eguzkia sortzen denean bezala azaleratzeko? 665 01:05:11,458 --> 01:05:16,750 Ez zintuzketet nik aurre egin ezin diodan arrisku batera bidaliko edo gonbidatuko. 666 01:05:17,541 --> 01:05:22,166 Horregatik, erabaki dut elfoa nik neuk eramatea Erdialdeko Lurraldera. 667 01:05:29,625 --> 01:05:35,083 Hegoaldeko Lurretan setiatuta dauden gure anai-arreba hilkorrei laguntzeko. 668 01:05:35,166 --> 01:05:37,208 Erreginak argi utzi du bere asmoa. 669 01:05:37,291 --> 01:05:39,500 Ontziak hamar egunetan irtengo dira. 670 01:05:40,708 --> 01:05:45,250 Numenorreko seme eta alaba ausartez osatuko dugu 671 01:05:45,333 --> 01:05:47,541 indar espedizionarioa. 672 01:05:48,375 --> 01:05:52,875 Nor dago Erregina erregeordea babesteko prest? 673 01:05:58,833 --> 01:06:01,666 Eman pauso bat aurrera ezagutu zaitzagun. 674 01:06:04,166 --> 01:06:05,458 Nik zerbitzatuko dut. 675 01:06:09,916 --> 01:06:11,208 Nik zerbitzatuko dut. 676 01:06:14,125 --> 01:06:15,541 Nik zerbitzatuko dut. 677 01:06:22,666 --> 01:06:23,500 Baita nik ere! 678 01:06:25,916 --> 01:06:26,750 Baita nik ere! 679 01:08:37,916 --> 01:08:39,916 Azpitituluak: Garbiñe Ugarte Gracianteparaluceta 680 01:08:40,000 --> 01:08:42,000 Sormen-ikuskatzailea: Maialen Rubio