1 00:00:06,666 --> 00:00:08,083 Emadazu zure hitza. 2 00:00:08,875 --> 00:00:11,750 Mea berri bat. 3 00:00:12,458 --> 00:00:15,166 Elrondek segurtasun osoz ziurtatu du 4 00:00:15,250 --> 00:00:18,125 Gil-Galadek ez zuela asmo txarrik bera hona bidaltzean. 5 00:00:18,208 --> 00:00:19,875 Beste zer edo zer dago. 6 00:00:19,958 --> 00:00:20,875 Zoaz Lindonera. 7 00:00:20,958 --> 00:00:21,791 Jakin zer den. 8 00:00:23,458 --> 00:00:25,666 Kanporatuta! Hirurak! 9 00:00:25,750 --> 00:00:26,583 Nahikoa da! 10 00:00:26,666 --> 00:00:29,833 Nire lagunen bizitza suntsitu dut, gure familia lotsatu. 11 00:00:30,166 --> 00:00:34,166 Zoaz zaintza-dorre zaharrean babestu diren gizakiengana. 12 00:00:34,291 --> 00:00:35,875 Emaiezu mezu hau. 13 00:00:35,916 --> 00:00:39,583 Zureek biziraungo dute lur hauen gaineko eskubideak utziz gero. 14 00:00:39,666 --> 00:00:41,083 Berari leialak bazarete. 15 00:00:42,500 --> 00:00:44,916 Gure benetako erregea itzuliko da. 16 00:00:45,291 --> 00:00:47,500 Uste dut atxilotuta duzun gizona 17 00:00:47,583 --> 00:00:51,458 Hegoaldeko Lurren tronuko oinordeko erbesteratua dela. 18 00:00:51,833 --> 00:00:53,500 Batu nirekin borrokara... 19 00:00:53,583 --> 00:00:55,083 Zerbitzatuko dut! 20 00:00:55,166 --> 00:00:57,666 Sauronek haien lurrak bereganatu aurretik. 21 00:01:01,125 --> 00:01:02,083 Gezurra esan duzu, 22 00:01:02,166 --> 00:01:04,625 kanpotar arriskutsu bat gurera ekarri. 23 00:01:07,458 --> 00:01:10,000 Atzean utziko gaituzte. 24 00:01:10,083 --> 00:01:12,041 Horrela joango gara besteekin. 25 00:01:12,125 --> 00:01:14,416 Lagunduko gaitu eta guk bera. 26 00:02:29,458 --> 00:02:35,458 ERAZTUNEN JAUNA: BOTEREAREN ERAZTUNAK 27 00:03:01,375 --> 00:03:04,333 Mila errazio. Mila errazio. 28 00:03:04,416 --> 00:03:06,250 Ez, mi... migrazioa. 29 00:03:06,333 --> 00:03:08,833 Mi-gra-zi-o-a. 30 00:03:10,750 --> 00:03:14,041 Mugitzea da. Guk egiten duguna, iletsuek. 31 00:03:14,125 --> 00:03:17,125 Hara, negua Oihan Zaharrean igarotzen dugu, 32 00:03:17,208 --> 00:03:21,208 eta uda erdian Iparraldeko Haranetara joaten gara barraskilo garaian. 33 00:03:21,333 --> 00:03:23,250 -Barraskilo? -Bai, ondo. 34 00:03:23,333 --> 00:03:26,916 Eta haritzen hostoak gorritu orduko, Zuhaiztira joaten gara. 35 00:03:27,000 --> 00:03:28,625 Zuhaizti zabala da, 36 00:03:28,708 --> 00:03:33,708 sagarrez, okaranez, abrikotez eta azenarioz gainezka, gustatuko zaizu. 37 00:03:36,416 --> 00:03:41,041 Jakina, arazo bakarra da, hamaika arrisku daudela bi tokien artean. 38 00:03:43,666 --> 00:03:44,750 Arrisku? 39 00:03:45,375 --> 00:03:46,958 Arazoak dira. 40 00:03:47,041 --> 00:03:51,208 Badakizu, erraldoiak, otsoak, behe-lainoa, euria, 41 00:03:51,291 --> 00:03:55,750 mendietako trollak, leizeetako trollak, hil zaitzakeen edozer. 42 00:03:57,750 --> 00:03:58,833 Hil? 43 00:04:00,333 --> 00:04:02,958 Zerbaiten heriotza eragitea da. 44 00:04:16,125 --> 00:04:17,958 Ni arriskua naiz. 45 00:04:20,125 --> 00:04:21,750 Ez. Ez, ez zara. 46 00:04:21,833 --> 00:04:24,000 -Zera da... -Ez. Ipurtargiak. 47 00:04:24,583 --> 00:04:26,708 Istripu bat izan zen. Eta... 48 00:04:27,791 --> 00:04:29,333 Zu ez zara arriskua. 49 00:04:30,291 --> 00:04:31,541 Zu ona zara. 50 00:04:33,166 --> 00:04:35,125 Ona naiz? 51 00:04:36,041 --> 00:04:40,208 Ona zara. Laguntzeko zaudelako hemen. 52 00:04:44,458 --> 00:04:45,833 Nori! 53 00:04:45,916 --> 00:04:48,333 Ederki. Prest daude besteak. 54 00:04:49,708 --> 00:04:50,958 Makila azkarrak! 55 00:04:51,958 --> 00:04:54,541 Goazen. Mugi. 56 00:04:58,000 --> 00:04:59,458 Ni... Ni... 57 00:05:00,375 --> 00:05:01,791 Ona naiz. 58 00:05:04,916 --> 00:05:06,541 Ziztatu berriz makuluaz, 59 00:05:06,625 --> 00:05:09,041 oinetako ileak aterako dizkizut lo zaudela. 60 00:05:09,125 --> 00:05:11,333 Bide batez, atera belarrietakoak ere. 61 00:05:11,416 --> 00:05:13,375 Hobe hori, zure zurrungak baino. 62 00:05:13,458 --> 00:05:14,791 Ez dut zurrungatzen. 63 00:05:14,875 --> 00:05:16,458 -Bai horixe. -Bai horixe. 64 00:05:18,125 --> 00:05:21,000 Tira, goazen. Zuhaiztia ez da gugana migratuko. 65 00:05:21,083 --> 00:05:25,083 Agian azkarrago joango gara zure amaren ibilaldietako abestiarekin. 66 00:05:25,166 --> 00:05:27,708 Bai, tira, Mitxo, hasi txioka. 67 00:05:27,791 --> 00:05:29,875 Ea, ondo etorriko zaigu. 68 00:05:33,041 --> 00:05:36,375 Eguzkia azkar jaisten dabil 69 00:05:36,458 --> 00:05:39,166 Harrizko zuhaitzen azpira 70 00:05:39,875 --> 00:05:42,916 Dorreko argia 71 00:05:43,000 --> 00:05:46,041 Ez da jada nire etxea 72 00:05:46,125 --> 00:05:49,416 Su zurbilezko begiak igarota 73 00:05:49,500 --> 00:05:52,666 Harea beltza ene ohea 74 00:05:52,750 --> 00:05:54,916 Ezagutzen dudan guztia trukatu dut 75 00:05:55,000 --> 00:05:59,916 Aurrean dudan lur ezezagunen alde 76 00:06:00,000 --> 00:06:02,625 Dei nazazue, Dei nazazue, urruneko lurrak 77 00:06:02,708 --> 00:06:04,833 RHOVANIONGO MENDIAK - SASTRAKA ERREKASTOA 78 00:06:05,875 --> 00:06:08,375 Herrari bainabil egun ibiltari honetan 79 00:06:08,458 --> 00:06:10,958 LABARAZPI - LUPETZA GRISAK 80 00:06:11,625 --> 00:06:14,625 Banoa herrari 81 00:06:14,708 --> 00:06:17,333 Egun ibiltari honetan 82 00:06:19,166 --> 00:06:21,833 Edateko gutxi dut 83 00:06:21,916 --> 00:06:25,125 Jateko are gutxiago 84 00:06:25,208 --> 00:06:30,083 Indarrak diost ezetz Baina bideak dio baietz 85 00:06:30,166 --> 00:06:31,416 AMUARRAINAREN BIHURGUNEA 86 00:06:31,500 --> 00:06:36,916 Nire hankak laburregiak dira Eta bidea luzeegia 87 00:06:37,000 --> 00:06:39,791 Ez dut atsedenik ez kontsolamendurik 88 00:06:39,875 --> 00:06:43,333 Kontsolamendu bakarra abestia hau 89 00:06:43,458 --> 00:06:45,791 KARDUHARAN - TXIRIKORDAK 90 00:06:45,875 --> 00:06:50,916 Abestu, Abestu, urruneko lurrak 91 00:06:51,000 --> 00:06:56,875 O, altxa eta gida nazazue Egun ibiltari honetan 92 00:06:56,958 --> 00:07:00,166 Aurkituko nauzuela hitzeman 93 00:07:00,250 --> 00:07:03,833 Egun ibiltari honetan 94 00:07:04,833 --> 00:07:08,041 Azkenean heldu da haien erantzuna 95 00:07:08,125 --> 00:07:11,083 Hotzaren eta izotzaren artetik 96 00:07:11,166 --> 00:07:17,166 Herrari dabiltzan guztiak Ez daude galduta 97 00:07:17,250 --> 00:07:20,166 Berdin da nahigabea 98 00:07:20,250 --> 00:07:23,291 Berdin da kostua 99 00:07:23,375 --> 00:07:29,375 Herrari dabiltzan guztiak Ez daude galduta 100 00:08:37,166 --> 00:08:40,208 Tunela amaitu dugu, ene jauna. 101 00:08:44,708 --> 00:08:48,208 Besoa. Erakutsidazu. 102 00:08:57,583 --> 00:08:58,916 Zer sentitzen duzu? 103 00:08:59,000 --> 00:09:01,333 Sua banu bezala, Aita-jauna. 104 00:09:03,333 --> 00:09:07,000 Zuk nik bezala sentitzea nahiko nuke. 105 00:09:09,458 --> 00:09:11,000 Laster joango baita. 106 00:09:13,541 --> 00:09:17,916 Eta berarekin batera, baita nigan beroa den zatia ere. 107 00:09:21,958 --> 00:09:23,125 Falta sumatuko dut. 108 00:09:26,583 --> 00:09:29,583 Deitu legioei. Ordua heldu da. 109 00:10:02,708 --> 00:10:04,708 Gure etsaiak eraso egingo du. 110 00:10:05,625 --> 00:10:07,791 Bere errukia nahi badugu, 111 00:10:07,875 --> 00:10:10,583 dorre hau abandonatu behar dugu 112 00:10:10,666 --> 00:10:12,833 eta haien nagusiari leialak izan. 113 00:10:15,375 --> 00:10:17,875 Badakit ez naizela espero duzuen erregea. 114 00:10:17,958 --> 00:10:20,958 Baina nirekin batera borrokatzea hautatzen baduzue, 115 00:10:21,041 --> 00:10:24,458 dorre hau ez da gure ahultasunaren seinale izango, 116 00:10:24,541 --> 00:10:26,791 gure indarrarena baizik. 117 00:10:31,041 --> 00:10:32,625 Nor dago nirekin? 118 00:10:33,416 --> 00:10:36,666 Zuen artean, nor zutitu eta borrokatuko da? 119 00:10:45,791 --> 00:10:47,208 -Bai. Egin dezagun. -Bai. 120 00:10:48,291 --> 00:10:49,916 Zutitu eta borrokatu? 121 00:10:52,583 --> 00:10:54,166 Zutitu eta borrokatu? 122 00:10:54,875 --> 00:10:56,125 Hil egingo zaituzte. 123 00:10:57,500 --> 00:11:01,000 Hobe dugu aukera hau erabili 124 00:11:01,083 --> 00:11:04,000 ustezko etsaiaren aurrean makurtzeko. 125 00:11:04,083 --> 00:11:06,250 Etsai hori aurrez aurre eduki dut. 126 00:11:06,958 --> 00:11:08,750 Ez da zuen askapena. 127 00:11:08,833 --> 00:11:10,541 Zu bai, ordea? 128 00:11:11,458 --> 00:11:12,791 Elfoa? 129 00:11:14,041 --> 00:11:16,458 Gure arbasoen izenean ari naiz. 130 00:11:18,000 --> 00:11:19,500 Biziraun zuten! 131 00:11:23,791 --> 00:11:26,125 Elkarrekin biziraungo dugu! 132 00:11:27,000 --> 00:11:31,041 Jarrai nazazue, eta elkarrekin, biziraungo dugu! 133 00:11:32,791 --> 00:11:35,916 Tira. Jarrai nazazue. Tira! 134 00:11:37,750 --> 00:11:39,000 Tira! 135 00:11:39,083 --> 00:11:39,916 Jarraitu! 136 00:11:44,166 --> 00:11:45,250 Theo! 137 00:11:46,083 --> 00:11:49,250 Gure aukera da. Gure garaia da. Tira. 138 00:11:49,333 --> 00:11:52,375 Nirekin. Mugi, lagun. Jarrai nazazu. 139 00:12:06,333 --> 00:12:07,583 Emadazu eskua, bai? 140 00:12:07,666 --> 00:12:09,166 Gorago... 141 00:12:16,875 --> 00:12:18,333 Nahikoa da, lagunok. 142 00:12:23,458 --> 00:12:24,666 Eraman itzazue. 143 00:12:31,083 --> 00:12:33,166 -Aita. -Isildur. 144 00:12:33,250 --> 00:12:34,583 Hitz egin dezakegu? 145 00:12:37,375 --> 00:12:39,625 Zergatik ez naute espedizioan onartu? 146 00:12:39,708 --> 00:12:42,333 -Mendebaldera zindoazela uste nuen. -Jada ez. 147 00:12:42,416 --> 00:12:45,250 Ez Numenorren alde zeozer egin aurretik. 148 00:12:45,958 --> 00:12:48,791 Eta zer da hori? Zure hitzetan. 149 00:12:49,500 --> 00:12:51,083 Ez dut hitz zehatzik. 150 00:12:52,500 --> 00:12:54,916 Jakiteko gogor saiatzen nabil. 151 00:12:55,416 --> 00:12:57,125 Zure laguntza eskatzen nabil. 152 00:12:58,208 --> 00:12:59,625 Lagundu nahi nizuke. 153 00:12:59,708 --> 00:13:03,708 Baina nahi baino boluntario gehiago ditugu jada. 154 00:13:03,791 --> 00:13:06,291 Hiri erdiak nahi du ontzietan tokia. 155 00:13:08,958 --> 00:13:10,958 Jar nazazu frontearen lehen ilaran. 156 00:13:14,250 --> 00:13:15,750 Zer prestakuntza duzu? 157 00:13:15,833 --> 00:13:18,333 -Prestakuntza? -Itsasoko Zaintzakoa zara? 158 00:13:18,416 --> 00:13:22,583 -Badakizu marinel ezin hobe... -Itsasoko Zaintzakoa al zara? 159 00:13:22,666 --> 00:13:24,416 Erreginarena? Merkataria? 160 00:13:24,500 --> 00:13:26,666 -Uniformeagatik da. -Zaldunen Gremiokoa? 161 00:13:26,750 --> 00:13:27,750 Zentzugabea zara. 162 00:13:27,833 --> 00:13:30,750 Irlako tradizioei fidela bazina bezala aritu zara, 163 00:13:30,833 --> 00:13:33,875 baina gizon hauek benetan bizi izan dituzte. 164 00:13:35,291 --> 00:13:38,125 Laguntzeko erak bilatzen. Zerbitzatzeko. 165 00:13:39,458 --> 00:13:42,125 Eta argi dago zuri horrek gutxi axola dizula. 166 00:13:44,500 --> 00:13:47,541 Axola dit. Zerbitzatzeko prest nago. 167 00:13:48,916 --> 00:13:50,750 Harro egongo nintzateke. 168 00:13:51,833 --> 00:13:53,291 Baina aukera bat zenuen. 169 00:13:55,250 --> 00:13:56,750 Erabakia hartu zenuen. 170 00:14:02,708 --> 00:14:04,750 Numenortarren bizitzak arriskatzea 171 00:14:04,833 --> 00:14:07,875 hegoaldetar zikin eta elfo gerrazale batzuengatik? 172 00:14:07,958 --> 00:14:11,666 Pharazôn kontsula! Zergatik bidali gutarrak heriotzara? 173 00:14:13,583 --> 00:14:14,666 Pharazôn! 174 00:14:17,416 --> 00:14:18,958 -Pharazôn! -Zatoz nirekin. 175 00:14:19,041 --> 00:14:21,833 Barka lehenago ez abisatu izana. Aste gogorra da. 176 00:14:21,916 --> 00:14:23,333 Zergatik ez du gelditu? 177 00:14:23,416 --> 00:14:26,125 -Erreginari leiala da. Onerako eta... -Txarrerako. 178 00:14:26,791 --> 00:14:29,791 Asko daude zu bezala. Ez konbentzitzeko nahikoa... 179 00:14:29,875 --> 00:14:33,000 Zuk ahal duzu. Entzungo dizu. 180 00:14:34,541 --> 00:14:37,500 Hitz egiten dudanean, belarriak ixten zaizkio. 181 00:14:41,625 --> 00:14:43,625 Ba hitz egin altuago. 182 00:15:25,291 --> 00:15:27,041 Hegoaldetarra. 183 00:15:27,916 --> 00:15:29,375 Bisita duzu. 184 00:15:40,416 --> 00:15:42,333 Eta gero, nora joan zen etsaia? 185 00:15:42,416 --> 00:15:46,125 Hegoalderago uste dut. Ostiritheko zaintza dorrerantz. 186 00:15:48,083 --> 00:15:49,833 Itsasoko Zaintzari esango diot. 187 00:15:55,458 --> 00:15:57,708 Mila esker, Halbrand jauna. 188 00:15:57,791 --> 00:16:02,458 Ziur nago iristean, zure adiskidetasuna orain bezain baliagarria izango dela. 189 00:16:03,166 --> 00:16:04,333 Iristean? 190 00:16:04,916 --> 00:16:08,791 Galadrielek zure jendea batzeko asmoa duzula kontatu digu. 191 00:16:10,083 --> 00:16:11,250 Benetan? 192 00:16:11,333 --> 00:16:14,250 Espero dut ez duela azkarregi hitz egin. 193 00:16:15,083 --> 00:16:16,958 Egiatan, nire asmoa zen... 194 00:16:17,041 --> 00:16:20,500 Nire kidea bere zereginaren pisua sentitzen ari da. 195 00:16:20,583 --> 00:16:24,958 Ez dut zalantzarik, ordua iristean, bere betebeharra beteko duela. 196 00:16:27,250 --> 00:16:30,583 Nire izen ona jokoan jarri dudanez, hori espero dut. 197 00:16:31,625 --> 00:16:35,625 Erregina erregeordea, zure aitak dorrean behar zaitu. 198 00:16:44,916 --> 00:16:46,416 "Galadrielek kontatu digu". 199 00:16:46,500 --> 00:16:50,041 Nolatan zekien erreginak bere aitaren ondoan topatuko ninduela? 200 00:16:50,125 --> 00:16:53,083 Gremioaren ezkutuaren truke saldu ninduzun. 201 00:16:53,166 --> 00:16:56,291 Erabili egin nauzu. Bertan uzteko erregutu arren. 202 00:16:56,375 --> 00:17:00,458 Numenor konbentzitu dut bost ontzi 203 00:17:00,541 --> 00:17:03,375 eta 500 gizon bidaltzeko zure jendea salbatzera 204 00:17:03,958 --> 00:17:05,958 eta zure buruan koroa jartzeko. 205 00:17:07,000 --> 00:17:10,333 Askok pentsatuko dute zuk erabili nauzula ni. 206 00:17:17,416 --> 00:17:19,083 Bilatu koroatzeko beste bat. 207 00:17:32,000 --> 00:17:33,375 Ez dut hau gustuko. 208 00:17:33,458 --> 00:17:36,125 Ondo dago, Izpi. Zuhaitzak besterik ez dira. 209 00:17:36,208 --> 00:17:39,083 Zer zorakeriagatik joan dira hemendik erditik? 210 00:17:41,000 --> 00:17:43,833 Arrokaoin Igarobidea blokeatuta egongo da. 211 00:17:43,916 --> 00:17:47,333 Iluntzean ez da errazagoa izango. Segi aurrera. 212 00:17:51,416 --> 00:17:53,166 "Iluntzean errazagoa". 213 00:18:13,125 --> 00:18:14,333 Otsoak. 214 00:18:15,916 --> 00:18:19,000 Zergatik ez didazu esaten benetan zer gertatzen den? 215 00:18:19,083 --> 00:18:23,625 Baso hau ez da horren hutsik inoiz egon urteko sasoi honetan. 216 00:18:23,708 --> 00:18:25,416 Pupa bat bezain agerikoa da. 217 00:18:25,500 --> 00:18:28,000 Beragatik da, ezta? Erraldoiagatik. 218 00:18:28,083 --> 00:18:30,083 Zer nahi duzu nik egitea? 219 00:18:30,166 --> 00:18:32,291 Kanpamentuan egin behar zenuena. 220 00:18:32,375 --> 00:18:34,750 Gurpilak kendu eta haiek han utzi! 221 00:18:35,708 --> 00:18:37,750 Zer egingo du? 222 00:18:37,833 --> 00:18:40,000 Norbait alargun utzi? 223 00:18:40,083 --> 00:18:41,500 Edo umezurtz? 224 00:18:44,208 --> 00:18:45,791 Jendea gose da. 225 00:18:51,583 --> 00:18:53,000 Ez urrundu. 226 00:19:03,333 --> 00:19:05,416 Hau oso arraroa da... 227 00:19:05,625 --> 00:19:09,666 Zinez bitxia... 228 00:19:22,000 --> 00:19:24,375 -Bihotzak ia eztanda egin dit. -Malba. 229 00:19:24,500 --> 00:19:26,083 -Oinatzak. -Lokatzean. 230 00:19:26,166 --> 00:19:28,125 Banaka hitz egin, mesedez! 231 00:19:38,291 --> 00:19:39,416 Korri! 232 00:19:43,791 --> 00:19:44,625 Azkar, korri! 233 00:20:02,125 --> 00:20:03,291 Nori! 234 00:20:08,541 --> 00:20:10,708 Nori! 235 00:20:10,791 --> 00:20:12,458 Nori, alde hortik! 236 00:20:14,291 --> 00:20:16,541 Nori! Nori! 237 00:20:16,625 --> 00:20:17,625 Harrapatuko zaitu! 238 00:21:12,500 --> 00:21:14,416 Eutsiozu, Ontamo. 239 00:21:14,916 --> 00:21:16,458 Aita harro sentiarazi. 240 00:21:17,000 --> 00:21:20,333 Haien kolpeak harri erraldoiak bezala jausten dira. 241 00:21:20,875 --> 00:21:22,166 Baina? 242 00:21:24,875 --> 00:21:28,625 Ez dute etsai honen aurka borrokatu. 243 00:21:29,833 --> 00:21:33,958 Beharbada, elfoak pozik emango dizkie argibide batzuk. 244 00:21:42,416 --> 00:21:44,500 Orko bat hiltzeko era ugari daude. 245 00:21:45,166 --> 00:21:48,125 Baina zuei, era indartsu eta sinplea dakarkizuet. 246 00:21:48,875 --> 00:21:51,458 Sastatu, bihurritu, erraiak atera. 247 00:21:54,208 --> 00:21:55,416 Egidazue eraso. 248 00:21:56,083 --> 00:21:58,625 Ea nor den haragia marratzeko gai. 249 00:21:58,708 --> 00:22:02,541 Lortzen duena, mailaz igoko dut... 250 00:22:06,125 --> 00:22:07,541 tenientea izateko. 251 00:22:50,166 --> 00:22:53,250 Ezpataren maneiuan oreka da oinarria, indarra baino. 252 00:22:53,333 --> 00:22:56,166 Borrokatu oinekin. Ez besoekin. 253 00:23:15,166 --> 00:23:17,708 Elfoa soldadu batekin borrokan dabil plazan. 254 00:23:40,333 --> 00:23:41,416 Ez sustraitu. 255 00:23:42,583 --> 00:23:43,833 Jarraitu mugitzen. 256 00:24:06,458 --> 00:24:08,958 Indar basatiak ez du orko bat garaitzen. 257 00:24:12,708 --> 00:24:16,125 Errazena, haiek baino argiagoa izatea da. 258 00:24:20,708 --> 00:24:22,875 Oso ondo, tenientea. 259 00:24:48,500 --> 00:24:51,125 Ez dut hori egiteko gai den errementaririk ikusi. 260 00:24:55,166 --> 00:24:56,791 Ez da gelditzeko beranduegi. 261 00:24:57,750 --> 00:25:00,666 Erreginak zetroa du, baina jendeak zu jarraituko zaitu. 262 00:25:00,750 --> 00:25:03,166 -Haien laguntzarekin, ahalko duzu... -Zer? 263 00:25:04,583 --> 00:25:06,333 Zure boterea erakutsi. 264 00:25:06,416 --> 00:25:09,708 Gazteen ergelkeria nahikoa da agure bat malkotzeko. 265 00:25:15,958 --> 00:25:18,375 Ergelkeria da gerra bat gelditzen saiatzea? 266 00:25:19,333 --> 00:25:21,750 Ergelkeria da haizearen kontra joatea. 267 00:25:23,333 --> 00:25:25,916 Itsasoak gora egin eta gizon bat ito dezake, 268 00:25:26,000 --> 00:25:28,833 edo behera egin eta itsasoan barrena eraman. 269 00:25:28,916 --> 00:25:32,875 Itsasaldia menderatzeko gakoa, ondoren nora joango den jakitea da. 270 00:25:32,958 --> 00:25:35,333 Zuk zeuk konbentzitu zenuen azken erregea 271 00:25:35,416 --> 00:25:37,166 lehengora ez itzultzeko. 272 00:25:37,250 --> 00:25:39,833 Ez esan ez zarela Míriel konbentzitzeko gai. 273 00:25:39,916 --> 00:25:42,583 Zergatik uste duzu Mírielekin ados ez nagoela? 274 00:25:42,666 --> 00:25:46,333 Nire aitak nahiago luke hil elfo baten aginduak jaso baino. 275 00:26:06,083 --> 00:26:07,708 Elfo baten aginduak? 276 00:26:16,875 --> 00:26:21,291 Hau amaitzen denean, elfoek gure aginduak jasoko dituzte. 277 00:26:22,625 --> 00:26:26,291 Nire lehengusina Galadrielgatik gerrara joan daiteke nahi badu. 278 00:26:26,375 --> 00:26:28,208 Ni Numenorgatik noa. 279 00:26:28,291 --> 00:26:30,916 Nolatan da hau Numenorgatik? 280 00:26:32,333 --> 00:26:33,916 Zerbait ikasi al duzu? 281 00:26:35,500 --> 00:26:38,291 Laster, gizaki apal horiek salbatuko ditugu, 282 00:26:38,375 --> 00:26:41,791 goratu, eta luzez itxaron duten erregea emango diegu. 283 00:26:41,875 --> 00:26:44,208 Betiko gurekin zorretan egongo dena. 284 00:26:45,250 --> 00:26:48,875 Orain, pentsa ezazu hori zein mesedegarri izango zaigun. 285 00:26:51,041 --> 00:26:54,541 Meak, basoak, merkataritza, zergak... 286 00:26:55,000 --> 00:26:58,416 Ez nuke geldituko. Ezta itsasoko gatz guztiaren truke ere. 287 00:26:59,125 --> 00:27:00,875 Eta zuk ere ez. 288 00:27:10,875 --> 00:27:12,208 Erresuma! 289 00:27:12,291 --> 00:27:16,291 -Erresuma arriskuan dago. Nik... -Arriskua pasa da, aita. 290 00:27:17,125 --> 00:27:20,541 Beti sinetsi zenuena egiten gabiltza. 291 00:27:21,708 --> 00:27:24,375 Elfoekin harremanak berriztatzen ari gara. 292 00:27:26,291 --> 00:27:28,291 Erdialdeko Lurraldera noa. 293 00:27:39,958 --> 00:27:40,958 Míriel? 294 00:27:42,083 --> 00:27:44,083 Bai, aita. 295 00:27:45,916 --> 00:27:47,000 Ni naiz. 296 00:27:50,041 --> 00:27:53,791 Ez joan Erdialdeko Lurraldera. 297 00:27:57,000 --> 00:27:59,125 Han zain duzun guztia... 298 00:28:01,833 --> 00:28:03,833 Zer, aita? Zer dago nire zain? 299 00:28:05,208 --> 00:28:06,625 lluntasuna. 300 00:28:13,541 --> 00:28:14,750 Sinestezina! 301 00:28:16,250 --> 00:28:18,500 Denak egin duzunaz ari dira. 302 00:28:22,125 --> 00:28:25,625 Inoiz ez ditut kanpotar batekin horren pozik ikusi. 303 00:28:29,375 --> 00:28:31,250 Erle argizaria ekarri dizut. 304 00:28:31,333 --> 00:28:34,750 Igurtzi apur bat erpean, mina arinduko dizu. 305 00:28:59,000 --> 00:29:00,250 Aizu. 306 00:29:08,875 --> 00:29:11,041 Gelditu. Mesedez. 307 00:30:15,083 --> 00:30:18,458 Gure bi herrien arteko batasun luze baten alde, 308 00:30:18,541 --> 00:30:20,458 Khazad eta Noldor. 309 00:30:20,541 --> 00:30:22,666 -Batasunaren alde. -Batasunaren alde. 310 00:30:23,291 --> 00:30:25,708 Gure ardoak burura igo baino lehen, 311 00:30:26,166 --> 00:30:29,083 Durin jauna, goretsi nahi zaitut. 312 00:30:29,708 --> 00:30:33,791 Khazad-dûm nanoen erreinuen artean isilena izan da, 313 00:30:33,916 --> 00:30:37,041 baina azken hilabeteetan, zuen labeak sutan daude, 314 00:30:37,125 --> 00:30:40,583 Aulëren begiak bezain distiratsu. 315 00:30:40,666 --> 00:30:42,875 Zuen meak gero eta sakonagoak dira. 316 00:30:43,583 --> 00:30:47,708 Zein da sendotze horren arrazoia? 317 00:30:49,625 --> 00:30:51,625 Gauza bera galde dezaket Lindonez. 318 00:30:53,208 --> 00:30:57,208 Gerlariak bidaltzen, hiriak hedatzen. 319 00:30:58,416 --> 00:31:00,291 Ustekabekoa elfoentzat, ez? 320 00:31:02,583 --> 00:31:05,333 Asteak behar izaten dituzue erabakitzeko kak... 321 00:31:05,416 --> 00:31:06,791 Barkatu... 322 00:31:08,250 --> 00:31:11,083 Denboraren orratza poliki mugitzen da guretzat. 323 00:31:11,166 --> 00:31:15,250 Urte ugariko ahalegina, une bat balitz bezala nabaritzen dugu. 324 00:31:15,333 --> 00:31:18,166 Ez dut gure gonbidatua horregatik iraindu nahi. 325 00:31:18,250 --> 00:31:21,500 Uste dut gure lagun nanoak bihotz mardulegia duela 326 00:31:21,583 --> 00:31:24,416 galdera zintzo bategatik iraindua sentitzeko. 327 00:31:25,833 --> 00:31:28,541 Galdera zintzo bat dut zuretzat. 328 00:31:31,166 --> 00:31:34,250 Nondik atera duzu mahaia? 329 00:31:35,500 --> 00:31:36,916 Zergatik diozu? 330 00:31:38,000 --> 00:31:41,583 Harri hau sakontasun zehatz batean besterik ez da hazten. 331 00:31:42,000 --> 00:31:45,750 Gutxitan aurkitzen dituzte gure durrundariek gordetegi hauek. 332 00:31:45,833 --> 00:31:48,625 Bakoitza, opari preziatua da. 333 00:31:50,583 --> 00:31:55,833 Asmo sakratuenentzako besterik ez dugu erabiltzen. 334 00:31:57,291 --> 00:32:00,291 Monumentu edo hilobiak, 335 00:32:01,541 --> 00:32:03,541 gure hildakoak ohoratzeko. 336 00:32:13,083 --> 00:32:15,916 Barka gure begirune eza, Durin jauna. 337 00:32:17,041 --> 00:32:22,458 Zurekin etxera bidaliko dugu, errespetu egokiaz tratatua izan dadin. 338 00:32:26,833 --> 00:32:30,625 Ondo dago jakitea ohore apur bat gelditzen dela elfoen artean. 339 00:32:32,166 --> 00:32:33,250 Maiestatea. 340 00:32:33,708 --> 00:32:37,166 Gure bi herrien batasunaren alde, beraz. 341 00:32:37,250 --> 00:32:38,416 Batasunaren alde. 342 00:32:47,958 --> 00:32:51,375 Nanoei diezun leialtasuna txundigarria da. 343 00:32:52,416 --> 00:32:55,166 Lagun bati leialtasuna zor zaio. 344 00:32:55,250 --> 00:32:56,958 Edozein arrazakoa izanda ere. 345 00:32:57,041 --> 00:33:00,250 Zilegi da horregatik zure erregeari gezurretan aritzea? 346 00:33:00,333 --> 00:33:04,333 Jakin gura nuke, Errege Handia, zu izan zaren gezurretan dabilena. 347 00:33:08,750 --> 00:33:12,583 Adiskidetzera joan nintzen Khazad-dûmera, baina egiatan, 348 00:33:12,666 --> 00:33:15,666 uki daitekeen zerbaiten bila zenbiltzan, ezta? 349 00:33:15,750 --> 00:33:19,666 Ezagutzen duzu Hithaeglirreko Sustraien Olerkia? 350 00:33:19,750 --> 00:33:21,833 Kontatu iezadazu, mesedez. 351 00:33:23,500 --> 00:33:26,833 Kondaira iluna da, gehienek apokrifoa dela uste dute. 352 00:33:26,916 --> 00:33:30,166 Konta ezazu, Elrond Peredhel. 353 00:33:33,958 --> 00:33:35,958 Gudu bati buruzkoa da, 354 00:33:36,833 --> 00:33:39,416 Mendi Lainotsuen gailurren artean gertatua. 355 00:33:40,291 --> 00:33:43,750 Ez ohoreak edo betebeharrak eragina, zuhaitz batek baizik. 356 00:33:43,833 --> 00:33:47,666 Zeinaren barnean esaten zuten galdutako azken Silmarila zegoela. 357 00:34:00,583 --> 00:34:04,208 Alde batean, gerlari elfo bat zegoen, 358 00:34:04,291 --> 00:34:06,250 Manwë bezain bihotz garbiduna, 359 00:34:06,333 --> 00:34:09,750 eta bere argia zuhaitzaren barnean isuri zuen, babesteko. 360 00:34:09,791 --> 00:34:12,375 Beste aldean, Morgothen Balrog bat zegoen, 361 00:34:12,416 --> 00:34:15,916 eta bere gorrotoa zuhaitzera bideratu zuen, suntsitzeko. 362 00:34:16,583 --> 00:34:20,875 Haien duelu amaigabearen erdian, tximista batek zuhaitza jo zuen... 363 00:34:24,125 --> 00:34:28,041 Haien gatazkatik, botere bat sortuz... 364 00:34:28,708 --> 00:34:32,875 Ongia bezain garbia eta argitsua. 365 00:34:32,958 --> 00:34:35,958 Gaizkia bezain indartsu eta zurruna. 366 00:34:36,958 --> 00:34:39,958 Sustraien bidez, mendiaren sakonera iragazi omen zen, 367 00:34:40,041 --> 00:34:44,125 eta mende luzez zain egon da. 368 00:34:45,416 --> 00:34:46,583 Durin zuzen zegoen. 369 00:34:46,666 --> 00:34:49,000 Onartzen duzu nanoek aurkitu dutela. 370 00:34:49,083 --> 00:34:52,166 Silmaril galduaren argia duen mea. 371 00:34:52,250 --> 00:34:54,083 Hau besterik ez dut onartzen. 372 00:34:54,166 --> 00:34:57,041 Hitzeman nion ez nuela sekretua ezagutaraziko. 373 00:34:58,041 --> 00:35:01,583 Eta bere herriari sekretua gordetzeak 374 00:35:01,666 --> 00:35:04,500 zurearen hondamena badakar? 375 00:35:38,583 --> 00:35:42,875 Galadriel heldu baino lehen izan genuen haren berri. 376 00:35:42,958 --> 00:35:44,750 Espero genuen, bera hara bidalita 377 00:35:44,833 --> 00:35:48,541 eta azken gerra aztarnak amaituta, 378 00:35:48,625 --> 00:35:50,833 gainbehera geldituko genuela. 379 00:35:51,916 --> 00:35:54,750 Baina zinez saiatu arren, 380 00:35:54,833 --> 00:35:57,750 gure gainbehera azkartu besterik ez da egin. 381 00:35:58,750 --> 00:36:01,958 Zuhaitz honen kanpoaldeko galmena, 382 00:36:02,041 --> 00:36:03,583 barrualdearen isla da. 383 00:36:04,416 --> 00:36:06,583 Eldartarren argia, 384 00:36:06,666 --> 00:36:10,083 gure argia, ahultzen ari dela. 385 00:36:12,875 --> 00:36:14,458 Nork gehiagok daki hau? 386 00:36:15,041 --> 00:36:16,458 Gutxi batzuek. 387 00:36:19,625 --> 00:36:22,750 Berriz galdetuko dut, eta azkenekoz, 388 00:36:24,500 --> 00:36:27,750 nanoek mea topatu dute ala ez? 389 00:36:32,333 --> 00:36:35,500 Durini zin egin nion. 390 00:36:38,166 --> 00:36:42,166 Batzuentzako, horrek orain ez du pisu handirik. 391 00:36:45,541 --> 00:36:47,125 Baina ene aburuz, 392 00:36:48,000 --> 00:36:51,708 horrelako gauzengatik daude gure arimak lotuta. 393 00:36:52,500 --> 00:36:56,833 Ez diot nireari ihes egiten utzi nahi esperantza soilaren eraginez. 394 00:36:58,333 --> 00:37:02,500 Esperantza inoiz ez da soila, Elrond... 395 00:37:03,666 --> 00:37:05,500 ezta eskasa denean ere. 396 00:37:06,666 --> 00:37:09,041 Gainerako sentsuak lo dauden bitartean, 397 00:37:09,125 --> 00:37:13,416 esperantzaren begia esnatzen lehena da, ixten azkena. 398 00:37:15,541 --> 00:37:19,708 Elfoak orain Erdialdeko Lurraldetik badoaz, 399 00:37:19,791 --> 00:37:24,458 iluntasunaren armadak lurrean zehar sakabanatuko dira. 400 00:37:24,541 --> 00:37:25,791 Amaiera izango da, 401 00:37:25,875 --> 00:37:30,000 ez bakarrik gurea, guztiona baizik. 402 00:37:31,583 --> 00:37:34,583 Hori saihesteko esperantza ez bada arrazoi nahikoa 403 00:37:34,666 --> 00:37:37,125 zin egin zenuenaz hausnartzeko, 404 00:37:38,125 --> 00:37:40,125 beste bat bilatzea iradokitzen dizut. 405 00:38:07,416 --> 00:38:10,666 Zein lur zen, esku hilezkorrek 406 00:38:10,750 --> 00:38:14,000 Itsaso Handitik jalgi zuten hori? 407 00:38:14,083 --> 00:38:17,416 Dohainen lurra, izarraren lurra 408 00:38:17,500 --> 00:38:20,916 Betiko distira egiten? 409 00:38:21,000 --> 00:38:24,458 Numenor zen Numenor ederra 410 00:38:24,541 --> 00:38:27,875 Irla dirdiratsu dotorea... 411 00:38:29,250 --> 00:38:32,083 Esan dut ez dela arriskutsua izango. 412 00:38:32,166 --> 00:38:35,041 Baietz dena amaitu ontzitik jaisten naizenerako. 413 00:38:35,125 --> 00:38:36,500 Ez esan nire aitari. 414 00:38:36,583 --> 00:38:40,500 Harrotuta dabil, bere suhia izango dena gerrako heroia dela dio. 415 00:38:41,166 --> 00:38:43,166 Abestu! Tira, abestu. 416 00:38:43,250 --> 00:38:44,958 Letraz akordatzen zara, ez? 417 00:38:45,041 --> 00:38:49,000 Gau osoa zu karranka entzun ostean, ezingo dut sekula ahaztu. 418 00:38:49,083 --> 00:38:52,541 Agian Isildurrek zuekin abestuko du. 419 00:38:55,166 --> 00:38:56,791 Hau interesgarria izango da. 420 00:38:56,875 --> 00:39:02,125 Gure lurra betiko zutik, gure ezpatak garaile 421 00:39:02,208 --> 00:39:05,083 -Erantzuna ez da. -Ez dut oraindik ezer esan. 422 00:39:05,166 --> 00:39:06,375 15 urtez ezagutzen gara. 423 00:39:06,458 --> 00:39:08,833 Uste duzu ez dakidala zer esango duzun? 424 00:39:08,916 --> 00:39:11,208 -Egiatan 16 dira, baina... -Ontamo. 425 00:39:11,291 --> 00:39:13,750 Bai. Zer esatera etorri naiz? 426 00:39:13,833 --> 00:39:16,458 Barkamena eskatzera, eta jakina, Ontamok 427 00:39:16,541 --> 00:39:19,000 unean bertan onartuko luke, baina nik ez. 428 00:39:19,083 --> 00:39:20,583 Eta badakizu zergatik? 429 00:39:21,500 --> 00:39:25,583 Orain barkamen eske zatoz uste duzulako, mailaz igo nautenez, 430 00:39:25,666 --> 00:39:27,541 espedizioan sartu ahal zaitudala. 431 00:39:31,958 --> 00:39:33,416 -Ahal duzu? -Banekien. 432 00:39:35,125 --> 00:39:38,166 Esan behar dut ez nukeela unean onartuko. 433 00:39:38,250 --> 00:39:40,166 -Baina barkamena eskatu duzu. -Ez. 434 00:39:40,250 --> 00:39:41,541 Bai! 435 00:39:41,625 --> 00:39:45,083 Baina pozik eskatuko dut berriz. Barka borroka hasteagatik. 436 00:39:46,708 --> 00:39:48,458 Orain, arren, eraman nazazue. 437 00:39:49,625 --> 00:39:50,833 Ez. 438 00:39:53,541 --> 00:39:55,625 Nola konpondu dezaket? 439 00:39:56,375 --> 00:39:57,875 Ados, eman ukabilkada bat. 440 00:39:58,666 --> 00:40:01,375 Barailan, sabelean, zeuk aukeratu. Kolpe bat. 441 00:40:04,250 --> 00:40:05,250 Hiru. 442 00:40:06,208 --> 00:40:07,291 Bi. 443 00:40:07,875 --> 00:40:08,875 Baina... 444 00:40:13,916 --> 00:40:15,250 Hiru iruditu zaizkit. 445 00:40:20,916 --> 00:40:23,250 Orduan ontzian eramango nauzu? 446 00:40:24,208 --> 00:40:27,208 Isildur, nire lagunik zaharrena zara. 447 00:40:28,958 --> 00:40:32,000 Eta ziurrenik, nire lagun minena zara, baina... 448 00:40:32,083 --> 00:40:34,083 -Zer? -Ontamo, mesedez. 449 00:40:34,666 --> 00:40:37,083 Egia esan, ezin dut nire izena arriskatu 450 00:40:37,166 --> 00:40:40,166 zu gomendatzeko, gero lana amaigabe utz dezazun. 451 00:40:40,250 --> 00:40:42,375 Oraingoan desberdina izango da. 452 00:40:44,208 --> 00:40:45,875 Egun batean, hori espero dut. 453 00:40:47,625 --> 00:40:50,333 Egun batean, espero dut aurkitzea 454 00:40:50,416 --> 00:40:53,416 edozer sakrifikatzeko gai egingo zaituen hori. 455 00:40:55,833 --> 00:40:58,333 Berek zainduko dut. Nire hitza duzu. 456 00:40:58,750 --> 00:41:00,083 Berek badoa? 457 00:41:01,000 --> 00:41:02,833 Zaldien nagusiak errekrutatu du. 458 00:41:04,333 --> 00:41:07,750 Sentitzen dut, Isil. Itsasoa beti zuzen dago. 459 00:41:57,166 --> 00:42:00,000 Ezkutuan bidaiatu nahi duzu? 460 00:42:08,250 --> 00:42:09,875 Ontzia erretzekotan zaude? 461 00:42:09,958 --> 00:42:13,666 Alde oraintxe bertan. Ez diot inori esango ikusi zaitudala. 462 00:42:13,750 --> 00:42:16,208 -Emadazu argiontzia. -Ez. 463 00:42:17,500 --> 00:42:18,333 Emadazu! 464 00:42:51,416 --> 00:42:53,416 Batu marinel denak. Azkar! 465 00:42:54,500 --> 00:42:56,541 Atera itzazue. Bizkor. 466 00:42:57,625 --> 00:42:59,625 Atera itzazue! Isildur? 467 00:43:08,333 --> 00:43:09,500 Isildur? 468 00:43:11,625 --> 00:43:12,708 Zer gertatu da? 469 00:43:13,416 --> 00:43:16,583 Txalupa batean zegoen. Upel batek eztanda egingo zuen. 470 00:43:16,666 --> 00:43:17,833 Upel batek? 471 00:43:19,916 --> 00:43:21,291 Bizia salbatu dit. 472 00:43:22,000 --> 00:43:24,583 Alde egin ahal zuen, baina salbatu egin nau. 473 00:43:24,666 --> 00:43:25,916 Kapitaina! 474 00:43:42,500 --> 00:43:45,333 Bidelapur bat zegoela susmatzeko arrazoiak ditugu, 475 00:43:45,416 --> 00:43:47,333 baina oraindik ez dugu aurkitu. 476 00:43:47,416 --> 00:43:51,000 Zortea eduki dugu, ez ditugu gainontzeko ontziak galdu. 477 00:43:51,083 --> 00:43:54,833 Hau, argi eta garbi, zure zalantzak pizteko saiakera izan da. 478 00:43:54,916 --> 00:43:58,208 -Ez zaitez urduritu. -Ezin naiz elfoarekin bat etorri. 479 00:43:58,291 --> 00:44:00,708 Agian azkarregi ibili gara. 480 00:44:00,791 --> 00:44:03,250 Erresuma zuzendu behar da, ez herrestatu. 481 00:44:03,333 --> 00:44:05,125 Bidaia atzeratzea gomendatzen dut 482 00:44:05,208 --> 00:44:07,916 zure kausaren alde bihotz gehiago irabazi arte. 483 00:44:08,000 --> 00:44:12,000 Etsaia indartsuagoa da egunero. Zalantzati gauden ordu bakoitzean. 484 00:44:12,083 --> 00:44:15,375 Oroitu zergatik hautatu zenuen bide hau. Zure fedea. 485 00:44:15,458 --> 00:44:17,583 Ahaztu dezakedala uste duzu? 486 00:44:18,083 --> 00:44:22,541 Hiru ontzi ditugu oraindik. Eta zure aitaren oniritzia. 487 00:44:26,375 --> 00:44:27,958 Eta Halbrand jauna? 488 00:44:28,791 --> 00:44:30,291 Gu noiz joango zain dago. 489 00:44:30,375 --> 00:44:31,791 Ziur nago. 490 00:44:36,375 --> 00:44:38,791 Itsasoko Zaintzari gelditzeko esango diot? 491 00:44:44,416 --> 00:44:48,458 Batzorde hau eguneko lehen argiaz batuko da berriz azken erabakirako. 492 00:44:50,500 --> 00:44:52,833 Halbrand jaunak ez dezala huts egin. 493 00:45:01,666 --> 00:45:03,875 Zer jakin duzu? 494 00:45:04,583 --> 00:45:06,000 Elrond, sentitzen dut. 495 00:45:06,625 --> 00:45:07,875 Sentitzen duzula? 496 00:45:07,958 --> 00:45:10,000 Lehenago ez esateagatik. 497 00:45:14,250 --> 00:45:15,458 Bazenekien. 498 00:45:16,250 --> 00:45:19,833 Gure konfiantza hasieratik eduki zenezala eskatu nion, 499 00:45:19,916 --> 00:45:21,750 baina Errege Handiak debekatu zuen. 500 00:45:24,708 --> 00:45:27,125 Eta mithril hau... 501 00:45:29,291 --> 00:45:31,000 gure salbazio bakarra da? 502 00:45:31,083 --> 00:45:35,125 Elrond, bortxa guztietan probatu dut. 503 00:45:36,291 --> 00:45:39,000 Ezerk ez du bere argia murrizten. 504 00:45:39,958 --> 00:45:44,458 Uste dugu, azkar kopuru handi bat lortzen badugu, 505 00:45:44,541 --> 00:45:49,958 valarren argi pean dagoen elfo bakoitza berriz betetzeko adina... 506 00:45:52,625 --> 00:45:53,958 Orduan, bai. 507 00:45:55,500 --> 00:45:58,250 Bai. Ziurrenik, hala da. 508 00:46:08,166 --> 00:46:09,500 Sentitzen dut. 509 00:46:11,500 --> 00:46:13,333 Erregeak iruzur egin didalako? 510 00:46:15,250 --> 00:46:18,750 Ala kondenatuta gaudelako nire zina hausten ez badut? 511 00:46:20,541 --> 00:46:21,958 Eta lagun bat traizionatu? 512 00:46:23,833 --> 00:46:29,250 Han nengoen, Elrond, zure aita ontziratu zen gauean. 513 00:46:32,458 --> 00:46:37,291 Gizaki hilkor bat zen, eta uste zuen are jainkoak ere konbentzitu ahal zituela 514 00:46:39,041 --> 00:46:40,916 gerrara etortzeko gu laguntzera. 515 00:46:42,916 --> 00:46:46,208 Zure ama erreguka entzun nuen joan ez zedin, 516 00:46:46,291 --> 00:46:50,125 galdetzen zion, erregutzen, zergatik, zergatik bera? 517 00:46:52,375 --> 00:46:54,125 Eta badakizu zer esan zuen? 518 00:46:59,541 --> 00:47:02,125 Bera zelako egin zezakeen bakarra. 519 00:47:23,541 --> 00:47:25,791 Gaizki egin nuen zu erabilita. 520 00:47:26,875 --> 00:47:28,291 Sentitzen dut. 521 00:47:30,583 --> 00:47:33,541 Bihar, erreginak batzarrera deituko zaitu. 522 00:47:33,625 --> 00:47:38,291 Batzarrean, zure ahotsak erabaki dezake misioa aurrera doan edo ez. 523 00:47:39,041 --> 00:47:42,041 -Lagundu. -Uste dut nahikoa lagundu dizudala. 524 00:47:43,500 --> 00:47:45,083 Orduan, lagundu zeure burua. 525 00:47:45,833 --> 00:47:48,750 Ez egin aurka, bat eginda egin diezaiegun aurre. 526 00:47:49,416 --> 00:47:53,750 Duela ez asko, ni bezalako gizonak haien alde borrokatzen ziren. 527 00:47:53,833 --> 00:47:55,500 Zu bezalako gizonak. Ez zu zeu. 528 00:48:02,000 --> 00:48:03,166 Oker zaude. 529 00:48:07,333 --> 00:48:11,750 Ez dakizu zer egin nuen baltsa hartan amaitu aurretik. 530 00:48:16,583 --> 00:48:18,416 Ez dakizu nola biziraun nuen. 531 00:48:27,375 --> 00:48:28,875 Nola biziraun genuen. 532 00:48:35,625 --> 00:48:38,958 Eta jakiten dutenean, kanporatu egingo naute. 533 00:48:40,458 --> 00:48:41,666 Baita zuk ere. 534 00:48:44,041 --> 00:48:48,666 Batzuetan, argia aurkitzeko, iluntasuna ukitu behar dugu lehenik. 535 00:48:52,458 --> 00:48:54,208 Zer dakizu zuk iluntasunaz? 536 00:48:58,250 --> 00:49:00,083 Noren daga zen, Galadriel? 537 00:49:01,083 --> 00:49:02,583 Nor galdu duzu? 538 00:49:03,833 --> 00:49:04,833 Nire neba. 539 00:49:05,500 --> 00:49:06,750 Zer gertatu zitzaion? 540 00:49:06,833 --> 00:49:08,458 Hil egin zuten. 541 00:49:08,541 --> 00:49:10,791 Toki ilun eta etsi batean. 542 00:49:10,875 --> 00:49:13,583 Sauronen zerbitzariek. Nahikoa jakin duzu? 543 00:49:13,666 --> 00:49:15,166 Beraz, hau mendekua da? 544 00:49:15,250 --> 00:49:17,625 Egarria ezin da itsasoko ura edanda ase. 545 00:49:17,708 --> 00:49:20,250 Orduan? Zergatik borrokatzen jarraitu? 546 00:49:21,166 --> 00:49:25,250 Sekula itzuliko ez nintzela hitzeman nuen tokira itzultzea nahi duzu. 547 00:49:25,333 --> 00:49:27,625 Gutxienez, zergatia eman behar didazu. 548 00:49:29,375 --> 00:49:31,166 Zergatik borrokatzen jarraitu? 549 00:49:31,250 --> 00:49:33,000 Ezin dudalako utzi. 550 00:49:47,083 --> 00:49:49,375 Nire konpainia matxinatu zitzaidan. 551 00:49:51,750 --> 00:49:55,958 Nire lagun minena erregearekin azpijokoan aritu zen ni erbesteratzeko. 552 00:49:56,500 --> 00:50:00,375 Eta haietako bakoitzak hori egin zuen... 553 00:50:03,916 --> 00:50:07,166 Zeren eta uste dut ez zirela ni bereizteko gai... 554 00:50:08,208 --> 00:50:10,208 borrokatzen dudan gaiztakeriagandik. 555 00:50:16,166 --> 00:50:17,416 Sentitzen dut. 556 00:50:20,916 --> 00:50:22,250 Zure nebarena. 557 00:50:23,458 --> 00:50:24,708 Guztia. 558 00:50:25,750 --> 00:50:27,000 Sentitzen dut. 559 00:50:28,333 --> 00:50:30,875 Zure nahigabeak ez du nire mina arintzen. 560 00:50:32,666 --> 00:50:35,166 Mailu eta matxardek ez dute zurea arinduko. 561 00:50:36,625 --> 00:50:39,416 Hemen ez duzu bakerik topatuko. 562 00:50:39,500 --> 00:50:41,000 Ezta nik ere. 563 00:50:41,125 --> 00:50:43,500 Ez dago amaigabeko bakerik inon, 564 00:50:43,583 --> 00:50:45,916 itsasoaren bestaldean izan ezik. 565 00:50:47,583 --> 00:50:50,583 Mendeetan borrokatu naiz nirea bilatzeko. 566 00:50:52,375 --> 00:50:54,083 Hau da zurea lortzeko modua. 567 00:51:14,333 --> 00:51:16,333 Luze itxaron dut egun hau. 568 00:51:17,666 --> 00:51:20,500 Zuek azkenean itzuliko zineten eguna, 569 00:51:21,458 --> 00:51:26,000 gu lohitik eta zikinkeriatik ateratzeko, 570 00:51:27,041 --> 00:51:30,958 dagokigun tokia zuen alboan hartzeko. 571 00:51:33,041 --> 00:51:36,666 Nire zerbitzu hilezkorra agintzen dizut. 572 00:51:39,625 --> 00:51:43,250 Nire leialtasuna Sauroni agintzen diot. 573 00:52:03,958 --> 00:52:05,958 Sauron zara, ezta? 574 00:52:16,791 --> 00:52:18,583 Aizu... Itxaron... 575 00:52:22,041 --> 00:52:24,833 Zu zerbitzatuko zaitut orduan. Zarena zarela. 576 00:52:37,625 --> 00:52:40,041 Odolak soilik batu gaitzake. 577 00:52:48,708 --> 00:52:49,875 Waldreg? 578 00:52:58,333 --> 00:52:59,583 Waldreg... 579 00:53:02,208 --> 00:53:03,541 Waldreg, ez. 580 00:53:05,125 --> 00:53:06,416 Ez... 581 00:53:07,791 --> 00:53:08,875 Ez... 582 00:53:13,083 --> 00:53:14,166 Ez... 583 00:53:15,083 --> 00:53:16,166 Ez! 584 00:53:19,708 --> 00:53:21,291 Destatu gorago hurrengoan. 585 00:53:24,375 --> 00:53:26,583 Eta ez izan sokaren beldur. 586 00:53:27,250 --> 00:53:29,083 Zergatik irakatsi nahi didazu? 587 00:53:30,958 --> 00:53:33,666 Nik 200 urtetik gora behar izan nituelako 588 00:53:33,750 --> 00:53:37,416 gaur gauean nik hemen jarraitzeko ausardia garatzeko. 589 00:53:38,791 --> 00:53:40,666 Zuk 14 besterik ez. 590 00:53:41,791 --> 00:53:43,583 Eta borrokarako beharko dugu. 591 00:53:43,666 --> 00:53:46,041 Nire bizi osoan zureek zelatatu gaituzte. 592 00:53:46,125 --> 00:53:47,875 Marmar bakoitza kontatzen. 593 00:53:48,666 --> 00:53:50,833 Sukaldeko labana zorrotz bakoitza. 594 00:53:52,166 --> 00:53:54,666 Dorre honetan lurperatuko gaituzte. 595 00:53:54,750 --> 00:53:56,541 Zergatik gurekin lurperatu? 596 00:53:58,416 --> 00:54:01,250 Marmarrak eta labanak kontatu bitartean, 597 00:54:01,333 --> 00:54:04,958 haien atzean daudenen ahotsak eta eskuak ezagutu ditudalako. 598 00:54:06,250 --> 00:54:07,750 Gutako erdiak alde egin du. 599 00:54:08,833 --> 00:54:10,666 Baina beste erdia gelditu da. 600 00:54:12,125 --> 00:54:13,208 Baita zu ere. 601 00:54:19,833 --> 00:54:21,333 Beraz, destatu gorago. 602 00:54:39,083 --> 00:54:41,083 Bada ez dakizun zerbait. 603 00:54:49,416 --> 00:54:50,916 Lehenago ikusi izan dut. 604 00:55:39,041 --> 00:55:40,250 Giltza bat da. 605 00:55:42,375 --> 00:55:46,875 Etsaiaren antzinako konjuru batez egina, zure arbasoak esklabo bihurtzeko. 606 00:55:46,958 --> 00:55:48,500 Zertarako giltza? 607 00:55:51,875 --> 00:55:53,291 Ez dakit. 608 00:55:53,375 --> 00:55:56,166 Etsaiaren nagusiak jainko bihurtu nahi zuen. 609 00:55:56,250 --> 00:55:58,916 Orkoei lur hauetan etxea emateko. 610 00:55:59,916 --> 00:56:02,583 Diseinua edozein izanda ere, hau ziurra da: 611 00:56:05,083 --> 00:56:08,291 Gure etsaiak badaki zure semeak duela behar duena. 612 00:56:14,458 --> 00:56:15,666 Zenbat denbora dugu? 613 00:56:17,208 --> 00:56:18,375 Egunak. 614 00:56:21,041 --> 00:56:22,458 Agian orduak. 615 00:56:27,416 --> 00:56:29,125 Biziraun genezake, Bronwyn. 616 00:56:29,791 --> 00:56:31,208 Badago bideren bat. 617 00:56:32,791 --> 00:56:33,958 Egon behar du. 618 00:56:37,666 --> 00:56:39,083 Bide bat dago. 619 00:56:40,333 --> 00:56:44,041 Ez! Etsaiaren aurrean makurtzen bazara, dena kenduko dizuete. 620 00:56:45,625 --> 00:56:47,625 Zure semeari eta ondorengoei ere. 621 00:56:49,333 --> 00:56:53,333 Zure jendeak Aro oso bat lan egin du bertutea berreskuratzeko. 622 00:56:54,041 --> 00:56:57,166 Dena desegingo zenuke etsipen une batean? 623 00:57:00,083 --> 00:57:02,083 Beste bide bat egon behar du. 624 00:57:02,166 --> 00:57:04,666 Esan zein den. Arren. 625 00:57:10,166 --> 00:57:11,208 Ikusten? 626 00:57:12,708 --> 00:57:14,708 Ondo egin zenuten gu zelatatzen. 627 00:57:16,041 --> 00:57:18,458 Iluntasuna baita gure patua. 628 00:57:20,208 --> 00:57:21,666 Hala bizirauten dugu. 629 00:57:24,833 --> 00:57:26,416 Agian hori da gure izaera. 630 00:57:28,333 --> 00:57:29,833 Betiko izango garena. 631 00:57:30,750 --> 00:57:35,375 Gure bizitza baino askoz gehiago dago jokoan. 632 00:57:36,750 --> 00:57:40,666 Morgoth gerran zegoenean, kontinente osoa hondoratu zen. 633 00:57:40,750 --> 00:57:43,416 Nork daki zer-nolako basakeria sor daitekeen 634 00:57:43,500 --> 00:57:45,166 etsaiak bereganatuz gero? 635 00:57:45,250 --> 00:57:47,250 Zer botere dugu bera gelditzeko? 636 00:57:47,875 --> 00:57:49,791 Begiratu ingurura. Akabo. 637 00:57:49,875 --> 00:57:51,666 -Oraindik ez. -Laster. 638 00:57:53,416 --> 00:57:55,958 Eta gugana datozenean, dorre hau eroriko da. 639 00:58:13,875 --> 00:58:14,916 Nampat! 640 00:58:59,916 --> 00:59:02,000 Asmatu egin duzu, ezta? 641 00:59:02,083 --> 00:59:04,916 Disak urteak daramatza mahai berri baten zain... 642 00:59:12,375 --> 00:59:14,125 Tira, ez da horren astuna. 643 00:59:14,208 --> 00:59:17,208 Ez da mahaiaren pisua zamatzen nauena. 644 00:59:18,041 --> 00:59:19,666 Zergatik ez didazu esaten? 645 00:59:19,750 --> 00:59:22,625 Partekatutako zama, erdibanatu edo bikoizten delako. 646 00:59:22,708 --> 00:59:24,875 Jasotzen duen bihotzaren arabera. 647 00:59:24,958 --> 00:59:28,750 Aulëren bizarra! Galeper saltsa nahikoa eman didazu. 648 00:59:28,833 --> 00:59:31,833 Jaurti haragia, eta gordina izan dadila. 649 00:59:37,583 --> 00:59:40,000 Ez naiz zurekin zintzoa izan, Durin. 650 00:59:41,958 --> 00:59:45,375 Khazad-dûmera adiskidetasunak baino, anbizioak ekarri ninduen. 651 00:59:46,333 --> 00:59:47,750 Ez nekien baina. 652 00:59:50,291 --> 00:59:51,916 Mithril bila nentorren. 653 00:59:58,041 --> 00:59:59,291 Zergatik? 654 01:00:01,000 --> 01:00:02,416 Hori gabe, 655 01:00:03,500 --> 01:00:07,916 nireek udaberrian kostaldetik alde egin beharko dugu, edo zendu. 656 01:00:09,791 --> 01:00:11,041 Zendu? 657 01:00:12,500 --> 01:00:14,166 Nola zendu? 658 01:00:16,166 --> 01:00:21,833 Gure arima hilezkorrak ezerezera murriztuko dira, 659 01:00:23,541 --> 01:00:25,166 poliki urrituz, 660 01:00:26,166 --> 01:00:27,833 itzalak besterik ez garen arte, 661 01:00:29,208 --> 01:00:31,916 denboraren itsasaldiek ekortu arte. 662 01:00:33,750 --> 01:00:35,000 Betiko. 663 01:00:48,958 --> 01:00:54,708 Orduan, elfo arraza osoaren etorkizuna nire eskuetan dago? 664 01:00:55,708 --> 01:00:57,416 Halaxe dirudi. 665 01:01:03,625 --> 01:01:05,041 Esan berriz. 666 01:01:05,500 --> 01:01:11,333 Elfoen arraza osoaren etorkizuna zure eskuetan dago. 667 01:01:20,041 --> 01:01:21,458 Noren eskuetan? 668 01:01:23,750 --> 01:01:25,166 Zure eskuetan. 669 01:01:40,416 --> 01:01:43,541 Joan zure alkandora leunen bila. Has gaitezen oinez. 670 01:01:43,625 --> 01:01:46,000 -Durin... -Ez eman eskerrak oraindik. 671 01:01:46,083 --> 01:01:48,833 Hobe aita konbentzitzeko modua topatu ostean. 672 01:01:48,916 --> 01:01:51,125 Orain, arren, mugituko gara? 673 01:01:51,208 --> 01:01:53,041 Bide luzea dugu bueltatzeko. 674 01:01:53,125 --> 01:01:56,625 Eta eguzki-argi honek sabela garrazten dit. 675 01:01:56,708 --> 01:02:00,291 Baldintza baten pean. Esan Disari mahaia nire partez dela. 676 01:02:00,375 --> 01:02:02,125 Ez tentatu zure patua, elfoa. 677 01:02:22,833 --> 01:02:25,666 Halbrand jauna, Erregina erregeordea deika duzu. 678 01:04:35,250 --> 01:04:38,250 Begiratu noren aitak tokia lortu dion. Berriz. 679 01:04:40,333 --> 01:04:42,208 Neuk irabazi dut. Zuk bezala. 680 01:04:42,291 --> 01:04:43,500 Soldadua. 681 01:04:46,750 --> 01:04:48,333 Zoaz zaldien nagusiarengana. 682 01:04:49,708 --> 01:04:51,208 Zalditerian nengoen, ez? 683 01:04:51,291 --> 01:04:52,625 Hala da. 684 01:04:55,958 --> 01:04:57,208 Ukuilua ekortzen. 685 01:05:16,791 --> 01:05:17,625 Soldaduak! 686 01:06:06,708 --> 01:06:08,000 Askatu sokak! 687 01:06:08,666 --> 01:06:10,166 Hedatu bela! 688 01:06:10,583 --> 01:06:12,250 Ipar-ekialderantz goaz. 689 01:06:13,958 --> 01:06:15,208 Erdialdeko Lurraldera. 690 01:06:16,791 --> 01:06:18,000 Bai! 691 01:07:10,458 --> 01:07:13,750 Eguzkia azkar jaisten dabil 692 01:07:13,833 --> 01:07:17,208 Harrizko zuhaitzen azpira 693 01:07:17,291 --> 01:07:20,250 Dorreko argia 694 01:07:20,333 --> 01:07:23,375 Ez da jada nire etxea 695 01:07:23,458 --> 01:07:26,166 Su zurbilezko begiak igarota 696 01:07:26,250 --> 01:07:29,500 Harea beltza ene ohea 697 01:07:29,583 --> 01:07:31,916 Ezagutzen dudan guztia trukatu dut 698 01:07:32,000 --> 01:07:36,708 Aurrean dudan lur ezezagunen alde 699 01:07:36,791 --> 01:07:42,041 Dei nazazue, Dei nazazue, urruneko lurrak 700 01:07:42,125 --> 01:07:47,833 Herrari bainabil egun ibiltari honetan 701 01:07:47,916 --> 01:07:50,500 Banoa herrari 702 01:07:50,583 --> 01:07:55,166 Egun ibiltari honetan 703 01:07:55,250 --> 01:07:57,750 Edateko gutxi dut 704 01:07:57,833 --> 01:08:00,875 Jateko are gutxiago 705 01:08:00,958 --> 01:08:06,333 Indarrak diost ezetz Baina bideak dio baietz 706 01:08:06,416 --> 01:08:12,375 Nire hankak laburregiak dira Eta bidea luzeegia 707 01:08:12,458 --> 01:08:15,375 Ez dut atsedenik ez kontsolamendurik 708 01:08:15,458 --> 01:08:20,250 Kontsolamendu bakarra abestia hau 709 01:08:20,333 --> 01:08:25,708 Abestu, Abestu, urruneko lurrak 710 01:08:25,791 --> 01:08:31,250 O, altxa eta gida nazazue Egun ibiltari honetan 711 01:08:31,333 --> 01:08:34,208 Aurkituko nauzuela hitzeman 712 01:08:34,291 --> 01:08:39,041 Egun ibiltari honetan 713 01:08:39,125 --> 01:08:41,916 Azkenean heldu da haien erantzuna 714 01:08:42,000 --> 01:08:44,958 Hotzaren eta izotzaren artetik 715 01:08:45,041 --> 01:08:50,750 Herrari dabiltzan guztiak Ez daude galduta 716 01:08:50,833 --> 01:08:53,625 Berdin da nahigabea 717 01:08:53,708 --> 01:08:56,708 Berdin da kostua 718 01:08:56,791 --> 01:09:02,791 Herrari dabiltzan guztiak Ez daude galduta 719 01:09:05,375 --> 01:09:07,375 Azpitituluak: Garbiñe Ugarte Gracianteparaluceta 720 01:09:07,458 --> 01:09:09,458 Sormen ikuskatzailea: Maialen Rubio