1 00:00:07,166 --> 00:00:08,875 Noren daga zen, Galadriel? 2 00:00:08,958 --> 00:00:12,291 Nire nebarena. Hil egin zuten Sauronen zerbitzariek. 3 00:00:13,333 --> 00:00:17,500 Morgoth garaitua izan ostean, Sauron deitzen duzuen horrek 4 00:00:17,625 --> 00:00:22,666 botere bat sortu nahi zuen haragizkoa baino, haragiaren gainetik. 5 00:00:22,750 --> 00:00:25,416 Sauron nik hil nuen. 6 00:00:25,500 --> 00:00:26,541 Ez dizut sinesten. 7 00:00:26,625 --> 00:00:29,041 Á kuita! 8 00:00:29,583 --> 00:00:30,625 Dilly, urrundu! 9 00:00:35,375 --> 00:00:39,500 Baina zinez saiatu arren, gure gainbehera azkartu egin da. 10 00:00:39,583 --> 00:00:42,125 Eta mithril hau... gure salbazio bakarra da. 11 00:00:42,208 --> 00:00:44,625 Ezerk ez du bere argia murrizten. 12 00:00:45,041 --> 00:00:46,541 -Durin erregea... -Nahikoa! 13 00:00:47,541 --> 00:00:51,791 Ez ditut nanoen biziak arriskuan jarriko elfoek heriotzari ziria sartzeko. 14 00:00:52,916 --> 00:00:54,541 Erdialdeko Lurraldera noa. 15 00:00:54,625 --> 00:00:58,250 Han zain duzun guztia iluntasuna da. 16 00:00:59,333 --> 00:01:00,166 Bilatu estalpea! 17 00:01:03,875 --> 00:01:04,708 Ez! 18 00:01:05,125 --> 00:01:06,500 Non dago nire semea? 19 00:01:06,583 --> 00:01:08,625 Adar! 20 00:01:08,708 --> 00:01:11,375 Utz ditzagun lur hauek gure oihalen atzean. 21 00:01:11,708 --> 00:01:15,458 -Zurekin borrokatzen, sentitu dut... -Nik ere bai. 22 00:01:17,375 --> 00:01:19,125 Zauriak elfo-medikuntza behar du. 23 00:01:19,208 --> 00:01:20,791 Indarra erregearentzat! 24 00:01:25,375 --> 00:01:26,416 Nora zoaz? 25 00:01:26,500 --> 00:01:28,125 -Ohartaraztera. -Bakarrik? 26 00:01:28,208 --> 00:01:29,875 Ez doa bakarrik. 27 00:01:47,750 --> 00:01:53,666 ERYN GALEN OIHAN HANDIA 28 00:02:20,916 --> 00:02:22,500 Zu ez zara arriskua. 29 00:02:25,291 --> 00:02:26,500 Zu ona zara. 30 00:03:07,083 --> 00:03:08,083 Nori? 31 00:03:46,625 --> 00:03:52,166 Zu zerbitzatzera gatoz, Sauron jauna. 32 00:05:18,375 --> 00:05:24,375 ERAZTUNEN JAUNA: BOTEREAREN ERAZTUNAK 33 00:05:55,750 --> 00:05:57,708 Gil-Galad bihar itzuliko da, 34 00:05:57,791 --> 00:06:01,125 elfoen mundua salbatzeko modu bat aurkeztuko diogulakoan. 35 00:06:02,083 --> 00:06:03,333 Baina ez dugu ezer. 36 00:06:04,666 --> 00:06:06,750 Moduren bat balego... 37 00:06:08,583 --> 00:06:12,583 gutxiagorekin gehiago egiteko. 38 00:06:13,708 --> 00:06:18,750 Eguzkia bera, nire eskua baino txikiagoa zen hasi zenean. 39 00:06:18,833 --> 00:06:22,625 Eta nola berdindu ditzakegu eguzkia sortu zuten botereak? 40 00:06:24,416 --> 00:06:26,541 Ez dugu astirik, Celebrimbor. 41 00:06:30,166 --> 00:06:32,666 Erregeari porrotaren berri eman behar diogu. 42 00:06:34,125 --> 00:06:39,125 Eta elfoak ur ertz hauetatik alde egiteko prestatu behar dira. Betiko. 43 00:06:54,750 --> 00:06:55,583 Galadriel? 44 00:06:56,791 --> 00:06:57,875 Elrond. 45 00:06:58,708 --> 00:06:59,791 Zer gertatu da? 46 00:07:01,583 --> 00:07:04,000 Etsaien lantza. Duela sei egun. 47 00:07:04,791 --> 00:07:06,041 Ez gara heldu arte eten. 48 00:07:08,041 --> 00:07:09,458 Lagundu ahal diozu? 49 00:07:10,958 --> 00:07:14,416 Á tulë koivienna... 50 00:07:14,500 --> 00:07:19,125 Hegoaldeko Lurretako erregea? Nolatan gurutzatu dira zuen bideak? 51 00:07:19,875 --> 00:07:21,458 Nolatan zaude hemen? 52 00:07:22,583 --> 00:07:24,083 Nolatan zaude zu hemen? 53 00:07:28,791 --> 00:07:31,208 Zatoz. Asko dugu elkarri kontatzeko. 54 00:07:38,625 --> 00:07:40,750 Ez zintudan ontzian bidali behar. 55 00:07:41,416 --> 00:07:45,416 Sinetsi behar nizun. Ez dut akats hori berriz egingo. 56 00:07:52,291 --> 00:07:53,791 Ontzitik salto egin nuen... 57 00:07:56,166 --> 00:07:59,541 Nire bihotzean uste nuelako ez nuela hori merezi. 58 00:08:00,083 --> 00:08:04,083 Nolabait, banekien nire zeregina hemen ez zegoela amaituta. 59 00:08:05,750 --> 00:08:09,750 Eta urgaineratu nintzenean, igeri besterik ezin nuen egin, 60 00:08:09,833 --> 00:08:12,041 eta otoitz egin aukera egokia izan zedin. 61 00:08:16,125 --> 00:08:18,333 Ez nuen ozeano latz hori gurutzatu... 62 00:08:19,708 --> 00:08:21,291 Orain itotzeko. 63 00:08:24,000 --> 00:08:25,583 Ez dizut zuri ere utziko. 64 00:08:33,041 --> 00:08:34,875 Zure falta sumatu dut. 65 00:08:38,333 --> 00:08:39,750 Zer egingo dugu? 66 00:08:42,750 --> 00:08:44,333 Egin dezakegun bakarra. 67 00:08:46,000 --> 00:08:47,416 Igeri egin. 68 00:08:56,958 --> 00:08:58,125 Nor dabil hor? 69 00:09:04,208 --> 00:09:06,208 Nor dabil hor? Esan nor zaren. 70 00:09:07,208 --> 00:09:08,875 Galadriel hemen dago? 71 00:09:15,625 --> 00:09:16,833 Ez. 72 00:09:18,666 --> 00:09:21,166 Ez zenuen atseden hartzen egon behar? 73 00:09:21,708 --> 00:09:23,208 Zer toki da hau? 74 00:09:24,416 --> 00:09:28,291 Celebrimborren lantegia zen. 75 00:09:28,916 --> 00:09:30,083 Celebrimborrena? 76 00:09:31,666 --> 00:09:33,666 Ez dago hemen, ezta? 77 00:09:33,750 --> 00:09:37,541 Bada... Egia esan, bai, badago. 78 00:09:50,583 --> 00:09:52,000 Celebrimbor... 79 00:09:53,166 --> 00:09:54,583 Ikastuna nintzeneko maisua 80 00:09:54,666 --> 00:09:57,166 sortu zenituen gauza miresgarriez aritzen zen. 81 00:09:58,125 --> 00:10:01,750 Ez nuen uste inoiz nire begiekin ikusteko aukera izango nuenik. 82 00:10:01,833 --> 00:10:03,041 Errementaria zara? 83 00:10:03,750 --> 00:10:07,083 Tira... Ez naiz zure maisutasunera hurbildu ere egiten. 84 00:10:09,458 --> 00:10:13,458 Harribitxi hauek... Ez dut inoiz horrelakorik ikusi. 85 00:10:14,291 --> 00:10:17,458 Zertarako erabiliko dituzu? 86 00:10:17,541 --> 00:10:23,541 Fëanorren bitxigintza Valinorren esentzia harrapatzeko gai izan zen. 87 00:10:24,208 --> 00:10:26,250 Erdialdeko Lurraldearekin egin nahi nuen. 88 00:10:26,333 --> 00:10:30,541 Hau mea bitxia da. Zer da? 89 00:10:33,750 --> 00:10:34,833 Ez da nahikoa. 90 00:10:34,916 --> 00:10:36,750 Zertarako nahikoa? 91 00:10:40,375 --> 00:10:41,375 Mesedez. 92 00:10:41,458 --> 00:10:45,541 Saiatu zara beste mea batzuekin batzen? Bere boterea guztiz ustiatzeko? 93 00:10:45,625 --> 00:10:47,958 Hori ezin da mea honekin egin. 94 00:10:48,041 --> 00:10:50,166 -Zergatik ez? -Behar dugun kantitatean, 95 00:10:50,250 --> 00:10:53,125 bere ezaugarri paregabeak disolbatuko liratekeelako. 96 00:10:53,708 --> 00:10:56,708 Barka, agian tontakeria bat esatera noa, 97 00:10:56,791 --> 00:10:59,958 baina aleazio egokiak ez lituzke ezaugarriak handituko? 98 00:11:02,708 --> 00:11:03,791 Handitu? 99 00:11:03,875 --> 00:11:07,208 Nire lurretan, metal preziatuak oilo hortzak bezain eskasak ziren. 100 00:11:07,666 --> 00:11:11,875 Konbinatzen ikasi genuen, ahalmena indartu eta ahultasuna ezkutatzeko. 101 00:11:11,958 --> 00:11:17,291 Burdinari nikel apurrak gehitzen ikusi dut xafla arinagoa eta indartsuagoa lortzeko. 102 00:11:17,375 --> 00:11:22,375 Ez da aleazioren bat egongo zure mearen ezaugarriak handitzeko? 103 00:11:29,916 --> 00:11:35,333 Hara, iradokizun interesgarria da hori. 104 00:11:38,166 --> 00:11:41,666 Esan dezagun... opari bat dela. 105 00:11:49,000 --> 00:11:54,458 Laster, ibiltzen duten gizaki guztien amaiera dakarren bideari ekingo dio. 106 00:11:55,291 --> 00:11:58,041 Gure portua bandera beltzez beteko da. 107 00:11:59,458 --> 00:12:02,625 Gure betebeharra da berarentzako hilobi bat forjatzea, 108 00:12:04,791 --> 00:12:10,625 harriarekin hilezkortasuna emateko, ezein gizonek, 109 00:12:13,083 --> 00:12:16,333 ezein erregek ere, bizirik bereganatu ezin dezakeena. 110 00:12:17,708 --> 00:12:23,083 Numenorreko marrazkigileak bere bisaia marraztera deituak izan dira, 111 00:12:23,166 --> 00:12:25,166 diseinu bat proposa dezaten. 112 00:12:26,041 --> 00:12:27,875 Ikastun guztien artean, 113 00:12:29,041 --> 00:12:31,875 zu ere proposamen bat egiteko hautatua izan zara. 114 00:12:34,916 --> 00:12:36,083 Hurrengo egunetan, 115 00:12:36,166 --> 00:12:39,291 bakoitzari erregearekin ordubete egoten utziko dizuegu. 116 00:12:41,333 --> 00:12:42,541 Ondo erabili. 117 00:13:07,208 --> 00:13:09,833 Badakit zertan ibili zaren gauaren iluntasunean 118 00:13:09,916 --> 00:13:12,666 -begi denak lo zeudela uste zenuenean. -Barkatu. 119 00:13:12,750 --> 00:13:16,083 Zure neskamea laster itzuliko da, ene erregea. 120 00:13:16,166 --> 00:13:18,208 Orduan, denbora dago oraindik. 121 00:13:23,875 --> 00:13:24,958 Zertarako denbora? 122 00:13:25,041 --> 00:13:27,541 Zu ohartarazteko, Míriel gaztea. 123 00:13:27,625 --> 00:13:30,416 -Oker zaude. Ez naiz... -Erregina oraindik? Ez. 124 00:13:30,500 --> 00:13:32,916 Baina izango zara. Beraz, jakin ezazu, 125 00:13:33,000 --> 00:13:36,166 gure herritarren lehengo joera berrezartzen ez bada, 126 00:13:36,250 --> 00:13:37,958 gure irla eroriko dela. 127 00:13:43,166 --> 00:13:44,375 Lagundu! 128 00:13:44,958 --> 00:13:47,375 Erregea da! Lagundu! 129 00:13:58,583 --> 00:14:00,041 Zatoz. Igo behar duzu. 130 00:14:00,125 --> 00:14:03,916 Baina ez egin nik egindakoa. Denbora gehiegi eman nuen bila. 131 00:14:04,000 --> 00:14:07,500 Eta orain, ezin ditut zena eta dena bereizi, 132 00:14:07,583 --> 00:14:09,708 zena eta izango dena. 133 00:14:46,333 --> 00:14:50,833 Objektu bakarra. Erdialdeko Lurralde osoarentzat. 134 00:14:50,916 --> 00:14:52,750 Badakit bitxia dela, Errege Handia. 135 00:14:52,833 --> 00:14:56,000 Baina argi dago aukera guztiak agortu behar ditugula. 136 00:14:56,500 --> 00:14:58,875 Zer objektu mota zehazki? 137 00:14:58,958 --> 00:15:01,916 Aurretik pentsatutakoa baino txikiagoa litzateke. 138 00:15:02,000 --> 00:15:03,750 Garraiatu daitekeen zerbait... 139 00:15:03,833 --> 00:15:04,916 -Zetro bat. -Ezpata? 140 00:15:05,000 --> 00:15:07,708 Edo agian... Koroa bat. 141 00:15:10,125 --> 00:15:11,125 Zergatik koroa bat? 142 00:15:11,208 --> 00:15:13,750 Forma biribilekoa da egokiena. 143 00:15:13,833 --> 00:15:17,666 Argiak uztai bat eratzeko itzuli etengabe bat eginez, 144 00:15:17,750 --> 00:15:21,791 eta askaezina den botere bat eraikiz. 145 00:15:22,791 --> 00:15:26,791 Eta botere hori guztia, norbaiten kopetaren gainean jarriko duzu? 146 00:15:26,875 --> 00:15:29,875 Ez edozeinen gainean, Errege Handia. Zure gainean. 147 00:15:33,500 --> 00:15:35,583 Xuxurla hauek arriskutsuak dira... 148 00:15:35,666 --> 00:15:38,000 Batzuetan, bide bakarra arriskutsuena da. 149 00:15:38,083 --> 00:15:40,041 Bestela, ez nintzateke hemen egongo. 150 00:15:40,125 --> 00:15:42,208 Ez zinateke hemen egon behar. 151 00:15:43,333 --> 00:15:45,458 Errege Handia, denbora eskatzen dugu 152 00:15:45,541 --> 00:15:48,375 errementariak batu, Celebrimborren teoria probatu... 153 00:15:48,458 --> 00:15:49,791 Denbora gutxi dugu. 154 00:15:49,875 --> 00:15:52,083 -Bai, eta... -Zuk uste baino gutxiago. 155 00:15:53,625 --> 00:15:58,125 Suzko mendiaren erupziotik, etengabe hostoak jario ditu Zuhaitz Handiak. 156 00:15:58,750 --> 00:16:00,833 Laster, azkena eroriko da. 157 00:16:00,916 --> 00:16:05,333 Eta gure jendeak alde egiten ez badu, gu ere eroriko gara. 158 00:16:08,125 --> 00:16:12,125 Ez dago Erdialdeko Lurraldean konponbidea nik beste nahi duen elforik. 159 00:16:13,083 --> 00:16:18,750 Baina hau izango bazen gure salbazioa, uste dut lehenago behar genuela. 160 00:16:18,833 --> 00:16:20,916 Gutxigatik ez dut lehenago eduki. 161 00:16:21,708 --> 00:16:23,916 Hegoaldetarrarekin hizketan ohartu... 162 00:16:24,000 --> 00:16:26,416 Gizon apala? Bere ideia da hau? 163 00:16:26,500 --> 00:16:30,000 Bere iradokizunak presa irekitzeko giltza izan ziren. 164 00:16:30,083 --> 00:16:34,750 Botere mota berri bat sortzeko erpinean gaude. 165 00:16:34,833 --> 00:16:37,875 Ez indarrez egina, arimaz baizik. 166 00:16:37,958 --> 00:16:40,458 Haragizkoa baino, haragitik gaindi. 167 00:16:42,166 --> 00:16:43,916 Hau... 168 00:16:44,000 --> 00:16:47,541 Hau Mundu Ezezaguneko boterea da. 169 00:16:49,250 --> 00:16:52,500 Sentitzen dut, Celebrimbor jauna. 170 00:16:53,250 --> 00:16:56,625 Honenbestez, hiria desegiteko agintzen dizut 171 00:16:56,708 --> 00:16:59,708 eta Lindonera berehala itzultzeko. 172 00:17:00,458 --> 00:17:01,875 Zuok guztiok. 173 00:17:16,083 --> 00:17:19,833 Hitz horiek, "boterea haragitik gaindi". 174 00:17:20,791 --> 00:17:22,208 Non entzun dituzu? 175 00:17:26,041 --> 00:17:29,750 Nire errementariekin hizketan nenbilen. Uste dut... 176 00:17:31,500 --> 00:17:34,666 -Nire hitzak direla. -Halbrand zurekin zegoen? 177 00:17:36,666 --> 00:17:39,833 Zer axola du horrek? Amaitu da. 178 00:17:43,625 --> 00:17:45,125 Errege Handia, itxaron! 179 00:17:45,916 --> 00:17:47,916 -Sentitzen dut... -Eman hiru hilabete. 180 00:17:48,458 --> 00:17:50,458 Hori, behintzat, zor zait. 181 00:17:50,541 --> 00:17:53,666 Ez zaizu ezer zor. 182 00:17:54,416 --> 00:17:56,416 Orduan, ez egin sariaren truke. 183 00:17:58,291 --> 00:17:59,875 Egin nik eskatzen dizudalako. 184 00:18:01,291 --> 00:18:04,458 Itxaropen ero bat da, Elrond. 185 00:18:04,541 --> 00:18:06,583 Soilik hori. Besterik ez. 186 00:18:06,666 --> 00:18:12,083 "Esperantza inoiz ez da soila. Ezta eskasa denean ere". 187 00:18:13,041 --> 00:18:15,375 Zure aholkua ahaztu duzu ala? 188 00:19:09,166 --> 00:19:13,750 Errege-leinuak behar ditut, familiak. Hegoaldeari buruz topa dezakezun guztia. 189 00:19:13,833 --> 00:19:16,833 Hilkorren erreinuei buruzko dokumentu gutxi ditugu. 190 00:19:16,916 --> 00:19:19,666 Katakonbak miatu beharko ditut horretarako. 191 00:19:19,750 --> 00:19:21,791 -Zatoz. -Hiru aste... 192 00:19:21,875 --> 00:19:25,125 Hiru aste, hiru mende behar dituen lana egiteko. 193 00:19:25,208 --> 00:19:28,208 Mugaketa sormenaren gurasoa izan daiteke. 194 00:19:29,375 --> 00:19:32,041 Zoaz. Ez inori kontatu. 195 00:19:36,250 --> 00:19:37,916 Ez izan beldurrik. 196 00:19:38,000 --> 00:19:41,083 Celebrimborrek modua aurkituko du. Ziur nago. 197 00:19:41,583 --> 00:19:44,583 Bat-batean, zuok biok lagunak dirudizue. 198 00:19:44,666 --> 00:19:47,333 Nire laguntza apala eskaini besterik ez dut nahi. 199 00:19:49,791 --> 00:19:52,875 Egia badiotsut, oraindik ere ezin dut sinetsi. 200 00:19:53,791 --> 00:19:56,750 Ni bezalako norbait, hemen, 201 00:19:58,041 --> 00:20:00,625 Eregioneko elfo errementariekin lanean. 202 00:20:04,833 --> 00:20:06,250 Mila esker, Galadriel. 203 00:20:07,541 --> 00:20:08,958 Zu hona ekartzeagatik? 204 00:20:09,916 --> 00:20:11,333 Nire bizitza salbatzeagatik. 205 00:20:11,416 --> 00:20:15,500 Zuk nirea salbatu zenuen. Gure balantzak orekatuta daude. 206 00:20:15,583 --> 00:20:16,916 Ez. 207 00:20:17,000 --> 00:20:19,583 Ez, hori baino askoz gehiago egin duzu nigatik. 208 00:20:20,875 --> 00:20:22,625 Errenditu egin nintzen. 209 00:20:22,708 --> 00:20:26,000 Baina zuk, zuk nigan sinetsi zenuen. 210 00:20:26,083 --> 00:20:27,958 Indarra ikusi zenuen nigan. 211 00:20:28,041 --> 00:20:31,125 Beste inork ezingo nindukeen hain gora bultzatu. 212 00:20:32,916 --> 00:20:34,500 Ez dut inoiz ahaztuko. 213 00:20:38,625 --> 00:20:41,500 Eta inork ahaztu ez dezala ziurtatuko dut. 214 00:21:01,583 --> 00:21:03,916 Ez izan beldurrik, maisua. 215 00:21:04,458 --> 00:21:10,208 Zure botereak zenbat eta gehiago esnatu, orduan eta ahulagoa izango da beloa. 216 00:21:10,958 --> 00:21:12,041 Beloa? 217 00:21:12,125 --> 00:21:17,041 Kanporatu zintuztenek buruan jarri zizutena. 218 00:21:17,125 --> 00:21:21,583 Baina zuri ongietorria egitera etorri gara. 219 00:21:22,250 --> 00:21:25,083 Zu gure lurretara ekartzeko. 220 00:21:26,000 --> 00:21:27,083 Zuen lurrak? 221 00:21:27,166 --> 00:21:28,791 Jada ezagutzen dituzu. 222 00:21:35,375 --> 00:21:37,083 Izarrak. 223 00:21:37,166 --> 00:21:40,333 Ermitauaren Kapela du izena. 224 00:21:41,583 --> 00:21:44,625 Toki batean besterik ikusi ezin den izar-multzoa. 225 00:21:45,708 --> 00:21:50,541 Ekialdean, urrun, izarrak bitxiak diren tokian. 226 00:21:51,375 --> 00:21:54,833 Rhûneko lurretan. 227 00:21:55,958 --> 00:21:57,875 -Rhûn... -Bai. 228 00:21:58,708 --> 00:22:04,541 Bertan, zure benetako izaeran ezagutuko zaituzte azkenean. 229 00:22:04,625 --> 00:22:09,291 Izarretatik erori zinen. Baina haiek baino handiagoa zara. 230 00:22:09,375 --> 00:22:12,125 Suak zure borondatea betetzen baitu. 231 00:22:12,208 --> 00:22:17,041 Hautsetik behera erori zinen. Halere, hautsak beldur dizu. 232 00:22:17,125 --> 00:22:19,541 Dar-dar egiten baitu suminduta zaudenean. 233 00:22:19,625 --> 00:22:24,291 Haizeek eta urek, beroak eta hotzak. 234 00:22:24,375 --> 00:22:28,083 Rhûnen, guztiei agintzen ikasiko duzu. 235 00:22:28,166 --> 00:22:34,166 Eta ibiltzen edo herrestatzen den izaki oro zure esklaboa izango da. 236 00:22:35,125 --> 00:22:38,541 -Sauron jauna baitzara. -Sauron jauna baitzara. 237 00:22:58,000 --> 00:22:59,166 Nahikoa! 238 00:23:08,666 --> 00:23:11,625 Denborarekin, bere botereak menderatzen ikasiko du. 239 00:23:13,000 --> 00:23:14,833 Oraingoz, lotu ezazu. 240 00:23:22,125 --> 00:23:23,541 Zer gertatzen da? 241 00:23:37,083 --> 00:23:41,583 Ideia txarren tradizioan, hau guztien artean txarrena izan daiteke. 242 00:23:41,666 --> 00:23:43,458 Baduzu beste ideia hoberik? 243 00:23:49,791 --> 00:23:50,958 Hirugarrena joan da. 244 00:23:51,916 --> 00:23:53,500 Nora joan da hirugarrena? 245 00:23:53,583 --> 00:23:56,416 Hobe bi, hiru baino. Orain gure aukera da. 246 00:24:53,625 --> 00:24:54,583 Geldi! 247 00:24:55,125 --> 00:24:57,125 Brandyoin! Korri! 248 00:25:05,583 --> 00:25:06,791 Sadoc! 249 00:25:56,833 --> 00:25:59,666 Maisua, lasaitu. 250 00:26:01,708 --> 00:26:03,541 Nori. Nori, goazen! 251 00:26:56,041 --> 00:26:57,375 Mugi! 252 00:27:21,166 --> 00:27:22,291 Ikusarazi iezaiozu. 253 00:28:33,500 --> 00:28:34,958 Hartu. 254 00:28:35,708 --> 00:28:37,541 Behar zaitugu. Arren, hartu. 255 00:28:38,583 --> 00:28:41,875 Urrundu niregandik. Edo nik... 256 00:28:43,958 --> 00:28:46,666 Min emango dizut. Berriz. 257 00:28:46,750 --> 00:28:49,833 Zer? Zer egin dizute? 258 00:28:49,916 --> 00:28:53,333 Naizena erakutsi didate. 259 00:28:55,916 --> 00:28:57,916 Soilik zuk erakutsi dezakezu zarena. 260 00:28:59,083 --> 00:29:02,000 Egiten duzunaren arabera aukeratzen duzu. 261 00:29:16,208 --> 00:29:17,625 Laguntzeko zaude hemen. 262 00:29:19,666 --> 00:29:20,833 Badakit. 263 00:29:38,916 --> 00:29:42,333 Itxi begiak. Minak une bat besterik ez du iraungo. 264 00:29:44,416 --> 00:29:45,291 Ez! 265 00:30:11,958 --> 00:30:14,291 Itzaletik etorri zarete. 266 00:30:15,833 --> 00:30:18,041 Itzalera itzultzeko agintzen dizuet! 267 00:30:18,125 --> 00:30:22,625 -Ez da Sauron. -Bestea da. Istar . Bera... 268 00:30:22,708 --> 00:30:24,333 Ona naiz. 269 00:31:06,041 --> 00:31:06,875 Nori! 270 00:31:18,291 --> 00:31:19,458 Sadoc? 271 00:31:28,666 --> 00:31:32,166 Ez mugitu. Zu bueltan eramateko modua aurkituko dugu. 272 00:31:32,791 --> 00:31:34,208 Barkatu, ene andrea. 273 00:31:34,625 --> 00:31:38,375 Susmoa dut bidetik irtetekotan nagoela. 274 00:31:40,708 --> 00:31:42,083 Untxizulo jauna... 275 00:31:42,166 --> 00:31:44,291 Ondo da, Harrolagun. 276 00:31:46,291 --> 00:31:47,916 Emaztea zain izango dut. 277 00:31:49,625 --> 00:31:54,458 Orain, axola ez badizue, apur bat eseri nahi dut, 278 00:31:55,791 --> 00:31:57,208 egunsentia ikusteko. 279 00:33:12,458 --> 00:33:16,083 Bat, bi, hiru, 280 00:33:16,166 --> 00:33:20,208 lau, bost, sei, 281 00:33:20,291 --> 00:33:22,666 zazpi, zortzi... 282 00:33:25,166 --> 00:33:26,250 Bederatzi dira... 283 00:33:27,708 --> 00:33:29,208 Eskailerak zutoin nagusira. 284 00:33:38,000 --> 00:33:39,250 Ondo ari zara. 285 00:33:39,333 --> 00:33:42,750 Hitz egidazu horrela, kapitaina, eta kategoria jaitsiko dizut. 286 00:33:44,875 --> 00:33:46,291 Zatoz, orduan. 287 00:33:48,541 --> 00:33:49,375 Lagun zaitzadan. 288 00:33:55,625 --> 00:33:57,291 Eta nork laguntzen zaitu zu? 289 00:34:02,333 --> 00:34:03,833 Zure galera kontuan hartuta, 290 00:34:04,791 --> 00:34:09,541 ulertuko nuke itzultzean lanean baimena hartu nahi baduzu. 291 00:34:13,916 --> 00:34:18,875 Behin galdetu zenidan zergatik atera nuen Galadriel itsasotik. 292 00:34:20,250 --> 00:34:22,375 Beste aukerarik ez nuela esan nizun. 293 00:34:23,875 --> 00:34:26,541 Baina egia da bertan utzi ahal izan nuela. 294 00:34:27,166 --> 00:34:29,916 Erdialdeko Lurraldera joateari uko egin ahal niola. 295 00:34:31,583 --> 00:34:33,583 Edo nire semea gelditu nezakeela. 296 00:34:35,750 --> 00:34:38,916 Eta hala ere, erabaki horiek hartu nituen... 297 00:34:40,375 --> 00:34:41,791 Zergatik, Elendil? 298 00:34:44,458 --> 00:34:48,416 "Elendil" izenak ez duelako soilik esan nahi "izarrak maite dituena". 299 00:34:49,750 --> 00:34:52,166 Ez nuen uste hau gertatuko zenik. 300 00:35:04,083 --> 00:35:09,083 Nire aitak behin esan zidan Sineslea izatea, 301 00:35:09,166 --> 00:35:11,166 ordaintzeko prest egotea dela... 302 00:35:12,916 --> 00:35:15,333 Kostua zein den jakin ezin arren. 303 00:35:17,583 --> 00:35:20,583 Eta hori sinestea, azkenean, merezi izango duela. 304 00:35:25,791 --> 00:35:28,791 Batzuetan, kostua larrutik ordaintzen da. 305 00:35:33,000 --> 00:35:34,250 Hala da. 306 00:35:36,750 --> 00:35:39,500 Ez dugu aukerarik, zerbitzatzen jarraitzea baino. 307 00:35:42,250 --> 00:35:47,000 Eta nire aldetik, ordainsaria ordaintzea merezi izan duela ziurtatuko dut. 308 00:35:48,791 --> 00:35:50,208 Edozer gertatuta ere? 309 00:35:51,416 --> 00:35:52,833 Edozer gertatuta ere. 310 00:36:03,500 --> 00:36:06,666 Kapitaina. Numenor ikus daiteke jada. 311 00:36:12,791 --> 00:36:14,208 Ene erregina. 312 00:36:42,041 --> 00:36:45,333 Elendil, zer da? Zerbait gaizki dabil? 313 00:36:50,958 --> 00:36:52,208 Zer da? 314 00:36:53,708 --> 00:36:54,958 Zer ikusten duzu? 315 00:37:46,291 --> 00:37:47,541 Zer gertatu da? 316 00:37:49,583 --> 00:37:51,833 Mithrila harroa da. 317 00:37:53,750 --> 00:37:57,750 Balio txikiagoko mea batekin nahasteari uko egiten dio. 318 00:37:57,833 --> 00:38:00,500 Mundu Ezagun eta Ezezagunaren botereak erabilita 319 00:38:00,583 --> 00:38:03,333 bien arteko mugak leuntzen zirela zirudien. 320 00:38:03,416 --> 00:38:04,583 Ez du zentzurik. 321 00:38:04,666 --> 00:38:07,375 Zeruak lurrarekin batzeko moduko presioa egin dugu. 322 00:38:07,458 --> 00:38:10,708 -Oraingoan batu behar ziren! -Pazientzia. Bidaia bat da. 323 00:38:10,791 --> 00:38:13,666 Urrats denak ez dira aurrerantz. Denbora behar da. 324 00:38:13,750 --> 00:38:15,625 -Denbora? Ez dugu! -Denbora... 325 00:38:15,708 --> 00:38:18,000 Agian gaurkoz nahikoa da. 326 00:38:18,083 --> 00:38:21,041 Agian, geure buruak gehiegi behartu ditugu. 327 00:38:21,125 --> 00:38:23,291 "Geure buruak gehiegi behartu". 328 00:38:28,291 --> 00:38:30,041 Eta arazoa hori bada? 329 00:38:31,541 --> 00:38:34,291 Eta indar gehiegi egin badugu? 330 00:38:34,375 --> 00:38:36,416 Zer esan nahi duzu? 331 00:38:36,500 --> 00:38:39,666 Metalak ez direla elkartzera behartu behar... 332 00:38:39,750 --> 00:38:43,666 Elkartzeko erakarri edo limurtu baizik. 333 00:38:43,750 --> 00:38:47,666 Hori egia bada, dena aldrebes egiten ibili gara. 334 00:38:50,041 --> 00:38:53,166 Azkar. Desegin hau. Berriz hasiko gara. 335 00:38:59,000 --> 00:39:00,208 Ene andrea. 336 00:39:27,625 --> 00:39:28,833 Galadriel! 337 00:39:30,958 --> 00:39:32,041 Aurkitu dugu. 338 00:39:32,708 --> 00:39:34,916 Ez dakit nola ez dugun lehenago ikusi. 339 00:39:35,416 --> 00:39:37,500 Botere gehiegi da objektu bakarrerako. 340 00:39:38,291 --> 00:39:39,625 Bi behar ditugu. 341 00:39:40,666 --> 00:39:41,875 Bi egiten gabiltza. 342 00:39:41,958 --> 00:39:44,250 -Bi koroa? -Ez dira hori zehazki. 343 00:39:44,625 --> 00:39:46,625 Zerbait... 344 00:39:47,666 --> 00:39:48,875 Txikiagoa. 345 00:39:49,541 --> 00:39:51,208 Zatoz, zuk zeuk ikusi. 346 00:39:51,750 --> 00:39:53,833 Ez nor zaren esaten didazun arte. 347 00:39:55,875 --> 00:39:57,458 Badakizu nor naizen. 348 00:39:57,541 --> 00:39:59,458 Nor zaren benetan. 349 00:40:01,541 --> 00:40:03,541 Galadriel, ez dut ulertzen... 350 00:40:04,875 --> 00:40:07,291 Ez dago erregerik Hegoaldeko Lurretan. 351 00:40:08,000 --> 00:40:09,583 Leinua apurtu egin zen. 352 00:40:10,500 --> 00:40:14,166 Zuen koroa zeraman azken gizona duela ehunka urte hil zen. 353 00:40:15,291 --> 00:40:16,875 Ez zuen oinordekorik. 354 00:40:32,000 --> 00:40:34,583 Esan nizun hildako gizon bati hartu niola. 355 00:40:34,666 --> 00:40:35,916 Ez. 356 00:40:36,583 --> 00:40:38,583 Ez, baltsan, salbatu ninduzun... 357 00:40:38,666 --> 00:40:40,416 Baltsan, zuk salbatu ninduzun. 358 00:40:40,500 --> 00:40:43,333 Míriel konbentzitu zenuen gizakiak salbatzeko. 359 00:40:43,416 --> 00:40:46,458 Zuk egin zenuen. Nik Numenorren gelditu nahi nuen. 360 00:40:46,541 --> 00:40:48,666 Nirekin batera borrokatu zinen. 361 00:40:48,750 --> 00:40:51,916 Zure etsaiaren aurka. Baita nirearen aurka ere. 362 00:40:56,708 --> 00:40:58,125 Esadazu zure izena. 363 00:41:00,875 --> 00:41:04,708 Esna egon naiz lehenengo isilunea apurtu zenetik. 364 00:41:05,583 --> 00:41:09,083 Garai hartan... Izen ugari nituen. 365 00:41:34,333 --> 00:41:36,333 Oreka galdu duzu berriz, arreba? 366 00:41:40,791 --> 00:41:42,958 Eroriko txiki bat izan da, besterik ez. 367 00:41:57,000 --> 00:41:58,083 Zutitu zaitez. 368 00:41:58,166 --> 00:42:01,583 Irten zaitez nire burutik. 369 00:42:02,166 --> 00:42:03,833 Arren, arreba. 370 00:42:06,416 --> 00:42:07,791 Begiratu iezadazu. 371 00:42:09,208 --> 00:42:10,625 Galadriel. 372 00:42:22,416 --> 00:42:24,041 Nire daga zaharra. 373 00:42:25,625 --> 00:42:27,791 Ondo gorde duzu denbora honetan zehar. 374 00:42:30,833 --> 00:42:32,833 Oso ausarta izan zara. 375 00:42:35,416 --> 00:42:39,416 Gogor borrokatu duzu. Urte luzez. 376 00:42:40,708 --> 00:42:42,958 Nik bete ezin izan nuen zeregina betetzeko. 377 00:42:45,375 --> 00:42:47,541 Zure zeregina Sauron ehizatzea zen. 378 00:42:49,208 --> 00:42:52,625 Nire zeregina bakea bermatzea zen. 379 00:42:54,916 --> 00:42:59,333 Baina jakin nuen hori ere Sauronen zeregina zela. 380 00:43:00,166 --> 00:43:01,375 Ez. 381 00:43:03,875 --> 00:43:05,291 Ez, hil egin zinen. 382 00:43:06,166 --> 00:43:08,750 Beste askorekin batera, bere erruz. 383 00:43:08,833 --> 00:43:10,958 Ez, Galadriel. 384 00:43:12,750 --> 00:43:17,583 Botere baten bila zebilen ez Erdialdeko Lurraldea suntsitzeko, 385 00:43:19,000 --> 00:43:20,166 sendatzeko baizik. 386 00:43:23,500 --> 00:43:27,625 Une honetan zure elfo kideak ere horren bila dabiltzan moduan. 387 00:43:29,416 --> 00:43:30,916 Ez diezu gezurrik esan behar. 388 00:43:33,375 --> 00:43:35,375 Soilik utzi lanari aurrera egiten. 389 00:43:40,666 --> 00:43:45,291 Oroitzen duzu zer xuxurlatu nizun zuhaitz honen azpian? 390 00:43:51,875 --> 00:43:53,875 Ukitu iluntasuna beste behin. 391 00:44:08,500 --> 00:44:12,500 Nire neba hilda dago. Zure erruz. 392 00:44:12,583 --> 00:44:16,416 Galadriel. Zergatik diozu hori? 393 00:44:17,208 --> 00:44:19,208 Zergatik diozu horrelako zerbait? 394 00:44:20,250 --> 00:44:21,500 Galadriel. 395 00:44:23,291 --> 00:44:25,750 Galadriel. Itzuli nigana. 396 00:44:25,833 --> 00:44:28,875 Galadriel. Begiratu iezadazu. 397 00:44:33,166 --> 00:44:35,000 Galadriel. Begiratu iezadazu. 398 00:44:39,875 --> 00:44:41,291 Badakizu nor naizen. 399 00:44:43,625 --> 00:44:44,708 Zure laguna naiz. 400 00:44:44,791 --> 00:44:47,208 Morgothen laguna zara. 401 00:44:52,500 --> 00:44:54,333 Morgoth garaitua izan zenean, 402 00:44:56,625 --> 00:45:01,375 ukabil estu eta erraldoi batek 403 00:45:02,791 --> 00:45:05,041 lepoa askatu izan balit bezala izan zen. 404 00:45:06,041 --> 00:45:08,833 Eta lehenengo egunsentiaren baretasunean, 405 00:45:09,750 --> 00:45:14,166 azkenean, Bakarraren argia sentitu nuen berriz. 406 00:45:16,625 --> 00:45:20,833 Eta jakin nuen, inoiz barkatua izango banintzen... 407 00:45:22,208 --> 00:45:25,708 suntsitzen lagundu nuen guztia sendatu behar nuela. 408 00:45:25,791 --> 00:45:28,458 Ez dago zure gaitza ezabatzeko penitentziarik. 409 00:45:28,541 --> 00:45:31,750 -Hori ez da uste duzuna. -Ez esan zer uste dudan. 410 00:45:31,833 --> 00:45:33,416 Ez. Zuk esan zenidan. 411 00:45:33,500 --> 00:45:38,375 Gure garaipenaren ostean, esan zenidan egin nuenarengandik aske nengoela. 412 00:45:38,458 --> 00:45:40,833 -Engainatu egin ninduzun. -Egia esan nizun. 413 00:45:40,916 --> 00:45:44,500 Gaizkia egin nuela esan nizun, eta ez zizun axola izan. 414 00:45:44,583 --> 00:45:47,958 Bazenekielako gure iraganak ez zuela axola, 415 00:45:48,041 --> 00:45:49,708 gure etorkizunarekin alderatuta. 416 00:45:50,625 --> 00:45:52,625 Etorkizun hori ez da existitzen. 417 00:45:53,916 --> 00:45:55,083 Ez? 418 00:46:17,291 --> 00:46:19,291 Besteek zureganako zalantzak dituzte. 419 00:46:21,875 --> 00:46:23,875 Soilik nik ikusten dut zure handitasuna. 420 00:46:28,458 --> 00:46:32,041 Soilik nik ikus dezaket zure argia. 421 00:46:33,500 --> 00:46:35,916 Tirano bat egingo nindukezu. 422 00:46:36,000 --> 00:46:37,625 Erregina bat egingo zintuzket. 423 00:46:39,041 --> 00:46:41,041 Itsasoa eta eguzkia bezain bidezkoa. 424 00:46:41,875 --> 00:46:44,458 Lurraren oinarriak baino indartsuagoa. 425 00:46:45,250 --> 00:46:47,833 Eta zu. Nire erregea. 426 00:46:49,708 --> 00:46:50,791 Jaun Iluna. 427 00:46:50,875 --> 00:46:53,875 Ez. Iluna ez. 428 00:46:54,958 --> 00:46:56,666 Ez zu ondoan bazaitut. 429 00:46:57,958 --> 00:47:01,958 Behin esan zenidan, asmo batekin elkartu ginela. 430 00:47:04,291 --> 00:47:05,625 Hauxe da. 431 00:47:06,541 --> 00:47:10,375 Zuk argira lotzen nauzu. Eta nik zu boterera. 432 00:47:12,625 --> 00:47:16,208 Elkarrekin, Erdialdeko Lurraldea salba dezakegu. 433 00:47:18,208 --> 00:47:19,291 Salbatu? 434 00:47:21,041 --> 00:47:22,541 Edo agindu? 435 00:47:24,666 --> 00:47:26,333 Ez dut desberdintasunik ikusten. 436 00:47:29,458 --> 00:47:34,791 Eta horregatik... Ez naiz inoiz zure alde egongo. 437 00:47:39,583 --> 00:47:40,750 Ez duzu aukerarik. 438 00:47:41,208 --> 00:47:43,291 Ni gabe, zure jendea desagertuko da. 439 00:47:43,375 --> 00:47:46,583 Itzala zabaldu eta ilunduko da, mundu osoa estaltzeko. 440 00:47:46,666 --> 00:47:49,250 -Behar nauzu. -Itsasoan utzi behar zintudan. 441 00:47:49,333 --> 00:47:51,791 Elfoek kanporatu zintuztelako zeunden han. 442 00:47:51,875 --> 00:47:56,291 Eta kanporatu zintuzten soldadutxo batzuk eskatzeagatik. 443 00:47:56,375 --> 00:47:59,875 Zer egingo dute nire aliatua izan zarela esaten diezunean? 444 00:47:59,958 --> 00:48:04,541 Esaten diezunean Sauron zure erruz dagoela bizirik? 445 00:48:04,625 --> 00:48:06,375 Eta nire erruz hilko zara. 446 00:48:42,666 --> 00:48:44,250 Galadriel! 447 00:48:51,166 --> 00:48:52,000 Iruzurtia! 448 00:48:53,041 --> 00:48:55,375 Galadriel, geldi! Elrond. Elrond naiz. 449 00:48:55,458 --> 00:48:56,500 Froga ezazu. 450 00:48:58,750 --> 00:49:00,166 Non ezagutu ginen? 451 00:49:01,708 --> 00:49:03,791 Itsasaldean. Umezurtz gelditu nintzenean. 452 00:49:04,791 --> 00:49:08,541 Bakarrik nengoen. Erdi elfo gazte bat, lagun edo familiarik gabea. 453 00:49:11,625 --> 00:49:13,125 Ura eman zenidan. 454 00:49:17,666 --> 00:49:18,916 Elrond. 455 00:49:22,750 --> 00:49:25,166 Á cuith tess ë , Galadriel. 456 00:49:26,291 --> 00:49:29,208 Celebrimbor. Non dago? 457 00:49:29,291 --> 00:49:32,666 Lantegian. Ia amaitu du dagoeneko. 458 00:49:32,750 --> 00:49:34,000 Ez! 459 00:49:34,083 --> 00:49:37,250 Galadriel! Zer gertatu da? 460 00:49:42,541 --> 00:49:43,625 Galadriel! 461 00:49:49,083 --> 00:49:50,708 Amaituta dago? 462 00:49:50,791 --> 00:49:53,416 Galadriel. Erreka harri bat bezain bustita zaude. 463 00:49:53,500 --> 00:49:54,583 Zergatik? 464 00:49:54,666 --> 00:49:57,583 Glanduinen uretatik atera dudalako. 465 00:49:57,666 --> 00:49:59,625 Glanduin? Zer gertatu da? 466 00:49:59,708 --> 00:50:00,958 Galadriel. 467 00:50:04,250 --> 00:50:05,750 Non dago Halbrand? 468 00:50:08,208 --> 00:50:11,625 Alde egin du. Eta ez dut uste itzuliko denik. 469 00:50:13,041 --> 00:50:16,083 Eta itzultzen bada, ez dugu berarekin hitz egin behar. 470 00:50:17,333 --> 00:50:19,416 Zer gertatu da erreka ertzean? 471 00:50:19,500 --> 00:50:21,500 Akats bat aipatu zenidan behin. 472 00:50:22,791 --> 00:50:24,750 Esanez ez zenuela berriz egingo. 473 00:50:26,125 --> 00:50:28,750 Zail jartzen ari zara hitz hori ez apurtzea. 474 00:50:28,833 --> 00:50:31,916 Erraza balitz, ez luke konfiantzarik beharko. 475 00:50:39,375 --> 00:50:41,291 Beraz, jarraituko dugu? 476 00:50:41,375 --> 00:50:42,250 Ez. 477 00:50:44,958 --> 00:50:46,958 Hiru egin behar ditugu. 478 00:50:47,041 --> 00:50:48,875 Hiru? Zergatik hiru? 479 00:50:50,791 --> 00:50:54,625 Bat beti galbideratuko da. Bi banatu egingo dira. 480 00:50:54,750 --> 00:50:57,583 Baina hirurekin, oreka dago. 481 00:51:03,375 --> 00:51:08,375 Gaur forjatuko ditugun botereak elfoentzat bakarrik izan behar dira. 482 00:51:09,416 --> 00:51:11,416 Ez dute beste eskuek ukitu behar. 483 00:51:12,666 --> 00:51:16,541 Galadriel, argi dago mea txikiagoen purutasuna 484 00:51:16,625 --> 00:51:19,708 aleazioan funtsezkoa dela. 485 00:51:22,250 --> 00:51:25,666 Kalitate paregabeko urrea eta zilarra behar ditut. 486 00:51:27,791 --> 00:51:29,958 Valinorreko urrea eta zilarra. 487 00:51:34,458 --> 00:51:38,875 Egiazko sorkuntzak... sakrifizioa dakar. 488 00:51:47,083 --> 00:51:49,166 Beste ezer oroitzen duzu? 489 00:51:50,291 --> 00:51:53,708 Puskak. Hunkipenak. 490 00:51:55,333 --> 00:52:00,000 Gehiago etorri zait. Baina dena argitzeko, badakit Rhûnera joan behar dudala. 491 00:52:02,625 --> 00:52:04,791 Oker zeuden zure izenari buruz. 492 00:52:04,875 --> 00:52:08,375 Eta besteari buruz ere oker badaude? Edo gezurretan, edo... 493 00:52:08,458 --> 00:52:13,958 Esan zutena, egia dela dakit azaldu ezin dudan ziurtasunez. 494 00:52:17,291 --> 00:52:18,500 Haiek... 495 00:52:19,333 --> 00:52:22,083 Zerbait deitu zizuten. "Istar". 496 00:52:23,083 --> 00:52:24,500 Hori al da zure arraza? 497 00:52:26,541 --> 00:52:27,791 "Istar"? 498 00:52:31,083 --> 00:52:33,333 Zure hizkuntzan, "jakintsu" esan nahi du. 499 00:52:34,416 --> 00:52:35,250 Edo... 500 00:52:38,458 --> 00:52:39,791 "Aztia". 501 00:52:51,416 --> 00:52:53,833 Ez zara gurekin etorriko, ezta? 502 00:52:59,625 --> 00:53:04,083 Laster, bidea aurrean jarriko digute gu baino handiagoak diren botereek. 503 00:53:04,750 --> 00:53:07,625 Une horietan, oinei joaten utzi behar diegu 504 00:53:07,708 --> 00:53:10,958 gure bihotzek zapaldu nahi ez dituzten tokietara. 505 00:53:11,041 --> 00:53:14,000 Bidean edozein arrisku topatuta ere. 506 00:53:16,875 --> 00:53:19,500 Abentura bat dirudi. 507 00:53:19,583 --> 00:53:21,250 Bakarrik joanda, bidaia bat da. 508 00:53:22,583 --> 00:53:26,000 Baina abenturak partekatu egin behar dira. 509 00:53:32,708 --> 00:53:36,916 Uste dut iletsu batek eduki dezakeen abentura handiena bizi izan dudala. 510 00:53:49,750 --> 00:53:53,083 Honek dio, iparralderantz bagoaz, 511 00:53:53,166 --> 00:53:56,666 30 eguneko bide librea dugula. 512 00:53:56,791 --> 00:53:58,875 Belar freskoa eta trollik ez. 513 00:53:59,958 --> 00:54:04,416 -Gora! Dena aldapan behera da... -Alderantziz eusten ari zara. 514 00:54:07,708 --> 00:54:11,500 Barkatu, Malba. Aldapa handiak eta sasi-sasoiak aste askotarako. 515 00:54:11,583 --> 00:54:15,000 Horren jakintsua bazara, zergatik ez duzu bide bilaketa egiten? 516 00:54:19,083 --> 00:54:22,166 Kontuz txikiekin eta atzean geratzen direnekin. 517 00:54:22,250 --> 00:54:24,833 Inor ez da bidetik irteten! 518 00:54:24,916 --> 00:54:27,750 Ez bakarrik ibiltzen! 519 00:54:27,833 --> 00:54:30,250 Hobea zen Sadocek zioenean. 520 00:54:34,125 --> 00:54:36,625 Ahuntz zaharra gurekin egotea nahi nuke. 521 00:54:36,708 --> 00:54:37,916 Gurekin dago. 522 00:54:50,416 --> 00:54:51,250 Zoaz. 523 00:54:55,625 --> 00:54:58,083 Orain gauza handiago baten parte zara. 524 00:55:00,208 --> 00:55:01,375 Behar zaitu. 525 00:55:02,583 --> 00:55:04,750 Eta zure tokia han kanpoan dago. 526 00:55:19,416 --> 00:55:20,750 Agur, Nori! 527 00:55:20,875 --> 00:55:22,291 -Agur... -Kontuz ibili! 528 00:55:26,625 --> 00:55:27,458 Ondo izan. 529 00:55:37,958 --> 00:55:40,208 -Argiontzia daramazu? -Jakina. 530 00:55:40,291 --> 00:55:41,375 Ondo. 531 00:55:42,416 --> 00:55:46,000 Tira... Agur. 532 00:55:49,875 --> 00:55:50,708 Nori. 533 00:55:53,458 --> 00:55:55,791 Hortxe. Barraskiloak erraldoiarentzat. 534 00:55:55,875 --> 00:55:57,750 Badakizu gosetu egiten dela. 535 00:55:57,833 --> 00:56:01,333 Eta beste manta bat, hotz bazara erabiltzeko. Ondo. 536 00:56:02,750 --> 00:56:03,916 Ea zer itxura duzun. 537 00:56:11,166 --> 00:56:12,333 Aita kalamitatea. 538 00:56:13,875 --> 00:56:18,208 Mundu zabalera zoaz eta ez dizut gauza bat bera ere irakatsi. 539 00:56:18,291 --> 00:56:20,458 Aizu. Jakina baietz. 540 00:56:23,250 --> 00:56:26,375 Itzali beti zure sua ura eta lurrarekin. 541 00:56:26,458 --> 00:56:30,541 Ez makurtu ibai ondoan. Batek daki aurrerago bere ura beharko duzun. 542 00:56:30,625 --> 00:56:35,833 Eta heziera onik gabeko iletsu bat, gurpil karratu bat bezalakoa da. 543 00:56:35,916 --> 00:56:37,083 Gurpil karratu bat... 544 00:56:40,041 --> 00:56:42,541 Dena adi entzun dut, aita. 545 00:56:59,250 --> 00:57:03,750 Argitu ibaia nora doan. Txolarreek abestiak non ikasten dituzten. 546 00:57:07,500 --> 00:57:08,875 Bai, ama. 547 00:57:09,625 --> 00:57:10,833 Kontuz ibiliko naiz. 548 00:57:15,625 --> 00:57:16,791 Ez. 549 00:57:22,250 --> 00:57:24,250 Ausarta izango zara. 550 00:57:48,416 --> 00:57:51,708 Zoaz... 551 00:57:51,791 --> 00:57:53,250 Zu damutu baino lehen. 552 00:57:55,250 --> 00:57:56,875 Edo gu damutu baino lehen. 553 00:58:08,250 --> 00:58:11,333 Itxaron! Nori! 554 00:58:11,416 --> 00:58:12,583 Mitxoleta! 555 00:58:24,458 --> 00:58:28,125 Zergatik joan behar dira beti gehien maite ditudanak? 556 00:58:29,916 --> 00:58:33,958 Joaten ez bagara, ez dugulako gauza berririk ikasiko. 557 00:58:40,250 --> 00:58:42,833 Itzuliko zara? Hitzematen didazu? 558 00:58:44,000 --> 00:58:47,500 -Denak zainduko dituzu? -Noski, buruiletsu hori. 559 00:58:50,291 --> 00:58:54,166 Nire lagunik onena zara mundu zabal oso honetan. 560 00:58:54,958 --> 00:58:56,375 Edozer egingo nuke zugatik. 561 00:58:58,375 --> 00:59:02,625 Mundua ez da horren zabala, Mitxoleta. Baina gu txiki-txikiak gara. 562 00:59:08,458 --> 00:59:10,458 Ez zaitez erraldoiarengandik urrundu. 563 00:59:11,000 --> 00:59:13,000 Lagun ona da larrialdietan. 564 00:59:13,083 --> 00:59:14,500 Ez zu bezain ona. 565 00:59:45,958 --> 00:59:48,208 -Ziur zaude? -Inoiz baino gehiago. 566 00:59:49,000 --> 00:59:51,000 Tira, denak zu agurtzen ari dira. 567 00:59:52,791 --> 00:59:56,041 Biratzen banaiz, ez naiz inoiz joateko gai izango. 568 00:59:57,416 --> 01:00:01,416 Tira, orduan hobe da bidea zuk hasten baduzu. 569 01:00:05,500 --> 01:00:09,208 Ordua heldu da, baina oinak burdina bezain astun ditut. 570 01:00:11,541 --> 01:00:14,833 Eta gainera, ez dut ideiarik ere norantz joan. 571 01:00:27,000 --> 01:00:28,416 Hor duzu. 572 01:00:29,916 --> 01:00:31,541 Ziur zaude? 573 01:00:32,208 --> 01:00:33,625 Guztiz ez. 574 01:00:34,541 --> 01:00:37,041 Usain gozoa dago airean hemendik. 575 01:00:40,083 --> 01:00:43,208 Zalantzan zaudenean, Elanor Brandyoin... 576 01:00:45,625 --> 01:00:47,333 jarraitu zure sudurrari. 577 01:07:23,125 --> 01:07:27,500 Hiru eraztun errege elfoentzako 578 01:07:27,583 --> 01:07:31,916 Zeru azpian 579 01:07:32,000 --> 01:07:35,291 Zazpi nano-jaunentzako 580 01:07:35,375 --> 01:07:40,583 Harrizko aretoetan 581 01:07:40,666 --> 01:07:45,125 Bederatzi gizaki hilkorrentzat 582 01:07:45,208 --> 01:07:49,458 Hiltzera kondenatuak 583 01:07:49,541 --> 01:07:52,791 Bat Jaun Ilunarentzat 584 01:07:52,875 --> 01:07:57,083 Bere tronu ilunaren gainean 585 01:07:57,166 --> 01:08:03,041 Mordorreko lurraldean 586 01:08:03,916 --> 01:08:09,916 Itzalak hedatzen dira 587 01:08:12,625 --> 01:08:18,625 Itzalak hedatzen dira 588 01:08:27,333 --> 01:08:32,000 Eraztun bat guztiak gobernatzeko 589 01:08:32,083 --> 01:08:37,000 Eraztun bat guztiak aurkitzeko 590 01:08:37,083 --> 01:08:42,166 Eraztun bat guztiak erakarri 591 01:08:42,250 --> 01:08:48,250 Eta ilunpean estekatzeko 592 01:08:52,250 --> 01:08:58,250 Mordorreko lurraldean 593 01:09:01,416 --> 01:09:07,416 Itzalak hedatzen dira 594 01:09:10,166 --> 01:09:16,166 Itzalak hedatzen dira 595 01:09:21,833 --> 01:09:23,833 Azpitituluak: Garbiñe Ugarte Gracianteparaluceta 596 01:09:23,916 --> 01:09:25,916 Sormen-ikuskatzailea: Maialen Rubio