1 00:01:24,666 --> 00:01:27,583 PERIFERIKOAK 2 00:01:57,458 --> 00:02:00,000 LONDRES 2099 3 00:02:39,708 --> 00:02:42,208 Zer arazotan sartu zara orain, Aelita? 4 00:02:42,541 --> 00:02:44,875 Zuk sortu duzun arazoa, esan nahi duzu? 5 00:02:47,750 --> 00:02:51,000 Nola jakin zure lagunak hain arriskutsuak izango zirenik? 6 00:02:53,583 --> 00:02:56,041 Sei hilabetez oinutsik ibili nintzen. 7 00:02:56,125 --> 00:02:57,291 Gogoratzen duzu? 8 00:02:57,875 --> 00:03:01,958 Txundigarria da oin-zolek gogortzeko edo biguntzeko duten gaitasuna. 9 00:03:02,041 --> 00:03:05,708 Ingurura egokitzen dira, arima bezala. 10 00:03:08,750 --> 00:03:11,291 Gogoratzen duzu zer egin nuen zapatekin? 11 00:03:12,583 --> 00:03:13,791 Niri eman zenizkidan. 12 00:03:16,208 --> 00:03:18,416 Zu lehenengoz ikustean, zin egin nuen 13 00:03:18,708 --> 00:03:20,166 salbatuko zintudala. 14 00:03:20,250 --> 00:03:21,125 Salbatu ninduzun. 15 00:03:22,583 --> 00:03:23,458 Benetan? 16 00:03:25,166 --> 00:03:26,416 Zer daukazu buruan? 17 00:03:28,958 --> 00:03:30,333 Mundua salbatzea. 18 00:03:30,416 --> 00:03:32,875 Berandu da horretarako. Zuk ere badakizu. 19 00:03:32,958 --> 00:03:35,000 Gure mundua ez. 20 00:03:42,291 --> 00:03:43,250 Agur, Wolf. 21 00:03:45,041 --> 00:03:45,916 Aelita? 22 00:03:49,708 --> 00:03:50,708 Aelita? 23 00:04:28,666 --> 00:04:32,041 MENDIKATE URDINA 2032 24 00:05:14,166 --> 00:05:15,333 Egun on, ama. 25 00:05:16,332 --> 00:05:19,250 Kafea egin dizut. Kontuz, beroa dago. 26 00:05:19,332 --> 00:05:20,166 Mila esker. 27 00:05:20,250 --> 00:05:23,125 Ogitartekoa prestatu dizut, hozkailuan dago. 28 00:05:23,207 --> 00:05:25,291 Burtonek berea egin dezala. 29 00:05:25,375 --> 00:05:27,791 Badakit atzo zurea jan zuela. 30 00:05:27,875 --> 00:05:29,041 Ez nuen goserik. 31 00:05:32,291 --> 00:05:33,832 Gehiegi argaldu zara. 32 00:05:33,916 --> 00:05:35,832 Ospitalean bukatuko duzu berriz. 33 00:05:41,957 --> 00:05:42,916 Burton! 34 00:05:44,207 --> 00:05:45,166 Kaka zaharra. 35 00:05:55,041 --> 00:05:56,250 Burton, ireki atea. 36 00:05:57,332 --> 00:05:58,166 Burton. 37 00:06:02,333 --> 00:06:05,541 Zergatik geratzen da 10 miligramoko Tamoseno bakarra? 38 00:06:05,625 --> 00:06:07,333 Hartu. Pixa egin behar dut. 39 00:06:07,416 --> 00:06:08,875 Pilulak aldatu dituzu? 40 00:06:10,083 --> 00:06:12,791 Burton, amaren pilulak aldatu dituzu? 41 00:06:12,875 --> 00:06:15,708 Ene bada, Flynne. Ez nuke halakorik inoiz egingo. 42 00:06:15,791 --> 00:06:17,582 10 mg-ko pilula bat dauka. 43 00:06:17,666 --> 00:06:19,416 Eta bakarra geratzen zaio. 44 00:06:19,500 --> 00:06:23,332 Aldatzeaz gain, lapurtu ere egiten dituzu? 45 00:06:23,416 --> 00:06:24,707 Dirua behar dut. 46 00:06:24,791 --> 00:06:26,582 -Zenbat? -Zenbat daukazu? 47 00:06:26,666 --> 00:06:29,666 Hurrengo mailara iritsiz gero mila. Lagunduko? 48 00:06:29,750 --> 00:06:32,707 -Horrekin bat erosi dezaket. -Egun baterako nahiko. 49 00:06:33,375 --> 00:06:37,375 Gaur gauekoa handia da, biharko lortuko dut falta den dirua. 50 00:06:38,541 --> 00:06:39,375 Orientatu. 51 00:06:39,457 --> 00:06:40,291 KONEKTATUTA 52 00:06:40,375 --> 00:06:42,457 Nazi taldea etxean. Aletegian gaude. 53 00:06:42,541 --> 00:06:43,500 Nortzuk zarete? 54 00:06:43,582 --> 00:06:46,125 Ni, Reece eta Kaliforniako tipo bat. 55 00:06:46,207 --> 00:06:48,207 Laguntzen badiogu ordainduko digu. 56 00:06:48,291 --> 00:06:51,166 "Lasai" esaten du etengabe, nazkatuta nauka. 57 00:06:51,250 --> 00:06:52,707 Reece txapela duena da. 58 00:06:53,916 --> 00:06:56,125 Azkar, berandu nabil-eta. 59 00:06:58,666 --> 00:06:59,957 JARRAITU JOKATZEN: EASY ICE 60 00:07:20,500 --> 00:07:21,957 Ez al duzu duintasun... 61 00:07:22,041 --> 00:07:23,207 Apurtxo bat ere? 62 00:07:23,957 --> 00:07:25,916 Gutxienez utzi ardiei irteten. 63 00:07:35,500 --> 00:07:38,832 Zure txapela gustuko dut, Reece. Oso dotorea da. 64 00:07:38,916 --> 00:07:39,916 Flynne? 65 00:07:40,000 --> 00:07:41,000 Non dago Burton? 66 00:07:41,082 --> 00:07:42,082 Lanpetuta dago. 67 00:07:42,875 --> 00:07:46,041 -Zeren bila gabiltza? -Mapa bat. 68 00:07:47,000 --> 00:07:47,875 Aurkitu duzue? 69 00:07:50,750 --> 00:07:51,957 Zer zabiltza? 70 00:07:53,082 --> 00:07:54,125 Ireki ate hori. 71 00:08:10,916 --> 00:08:11,875 Itzuli naiz. 72 00:08:11,958 --> 00:08:12,958 Itxaron. 73 00:08:14,291 --> 00:08:15,625 Azkar! 74 00:08:45,750 --> 00:08:46,665 Lasai, motel. 75 00:08:48,333 --> 00:08:51,250 -Badakizue zergatik ez duzuen aurkitu? -Zergatik? 76 00:08:51,333 --> 00:08:52,915 Ni falta nintzelako. 77 00:08:58,333 --> 00:08:59,958 Bidali dirua mugikorrera. 78 00:09:01,666 --> 00:09:02,750 Ez horregatik. 79 00:09:05,791 --> 00:09:06,666 Reece! 80 00:09:08,583 --> 00:09:09,958 Zer arraio gertatu da? 81 00:09:11,166 --> 00:09:12,166 Flynne. 82 00:09:50,625 --> 00:09:52,165 KUTXAZAIN AUTOMATIKOA 24 ORDU 83 00:09:53,040 --> 00:09:53,875 DIRUA ATERA 84 00:10:12,166 --> 00:10:15,250 Poliziak diru-ateratze guztien berri ematen du? 85 00:10:15,333 --> 00:10:17,041 Ziurrenik bai. 86 00:10:17,125 --> 00:10:20,208 Gauza ezohikoetarako erabiltzen da eskudirua egun. 87 00:10:20,291 --> 00:10:24,166 Zerbait galdetu nahi al didazu, Tommy? 88 00:10:26,083 --> 00:10:27,541 Zer moduz dago zure ama? 89 00:10:28,333 --> 00:10:29,291 Ondo dago. 90 00:10:29,833 --> 00:10:31,250 Eskerrik asko. 91 00:10:33,290 --> 00:10:34,500 Nolatan zu hemen? 92 00:10:34,583 --> 00:10:37,250 Macon eta Edwardek delituren bat egin dute? 93 00:10:37,333 --> 00:10:40,290 Oraindik ez, baina ez zaie asko faltako. 94 00:10:40,790 --> 00:10:43,125 Dee Deeren mandatu bat neukan. 95 00:10:43,208 --> 00:10:45,833 Ezkontzarako tarta prestatzen ari gara. 96 00:10:49,790 --> 00:10:53,750 Orduan, laguntzera joan beharko naiz. 97 00:10:56,415 --> 00:10:58,665 Ni gabe auskalo zer egingo duten. 98 00:10:59,583 --> 00:11:03,125 Billy Ann zure zain dago, pasteltxo batzuekin. 99 00:11:03,208 --> 00:11:05,541 -Jakin dezazun. -Eskerrik asko. 100 00:11:06,666 --> 00:11:07,875 Ikusi arte, Tommy. 101 00:11:14,791 --> 00:11:16,958 Ez duzu ezer esan, ezta? 102 00:11:17,041 --> 00:11:19,541 -Zer esan behar nuen ba? -Zer iruditzen... 103 00:11:19,625 --> 00:11:21,125 FOREVER FAB 3D INPRIMATEGIA 104 00:11:21,208 --> 00:11:25,250 "Zu izatea nolakoa izango litzatekeen imajinatzen saiatzen ari naiz, 105 00:11:25,791 --> 00:11:26,875 hortxe tente". 106 00:11:26,958 --> 00:11:30,916 Eta gero esan: "Baina ezin dut, lerdenegia zara". 107 00:11:31,541 --> 00:11:35,000 "Lehoi baten barruan sartzea bezala izango litzateke". 108 00:11:35,958 --> 00:11:37,165 Billy, lehoi bat? 109 00:11:37,250 --> 00:11:38,665 Aukeratu animalia bat. 110 00:11:38,750 --> 00:11:41,290 Gero, modu sentsualean esan: 111 00:11:41,708 --> 00:11:43,375 "Denbora baloratzen duzu?". 112 00:11:43,458 --> 00:11:45,625 Baietz esango du, zer bestela? 113 00:11:45,708 --> 00:11:49,500 Eta zuk: "Ez ditzagun minutu baliotsu hauek berriketan galdu..." 114 00:11:49,583 --> 00:11:51,333 Flynne? Tommyren enkargua. 115 00:11:51,415 --> 00:11:53,708 "gure gorputz izerditsuak..." 116 00:11:53,790 --> 00:11:56,875 Zer dela eta bi senargai eta emaztegai bakarra? 117 00:11:56,958 --> 00:11:59,125 "Aupa, Billy Ann! Har dezaket bat?" 118 00:11:59,208 --> 00:12:00,958 Agian gaizki ulertu zenuen. 119 00:12:03,125 --> 00:12:03,958 Kaka zaharra. 120 00:12:07,958 --> 00:12:08,833 Dena ondo. 121 00:12:11,791 --> 00:12:14,083 "Bikain! Mila esker pasteltxoengatik!". 122 00:12:16,125 --> 00:12:17,375 Esan beharra dut. 123 00:12:17,458 --> 00:12:21,875 Zure trebetasuna alferrik galtzen ari zara artaburu zulo honetan. 124 00:12:21,958 --> 00:12:23,041 Arazoak 15 zenbakian. 125 00:12:23,125 --> 00:12:26,250 Batez ere diru gehiago irabazteko aukera 126 00:12:26,333 --> 00:12:27,750 eskuragarri duzunean. 127 00:12:27,833 --> 00:12:30,750 Zenbat irabazten du Burtonek aberatsentzat jokatzen? 128 00:12:30,833 --> 00:12:32,250 Merezi baino gehiago. 129 00:12:32,333 --> 00:12:35,250 Zuk are gehiago atera dezakezu bere avatarrarekin. 130 00:12:35,333 --> 00:12:37,290 Mutila zarela uste badute. 131 00:12:37,375 --> 00:12:40,125 Ez naiz berriro horretan sartuko, esan nizun. 132 00:12:40,208 --> 00:12:42,875 Baina ez didazu esan zergatik. 133 00:12:42,958 --> 00:12:45,790 Eta hori da kontuaren mamia. 134 00:12:45,875 --> 00:12:46,750 Ez da benetakoa. 135 00:12:47,583 --> 00:12:50,333 Eta hau da daukadan benetako gauza bakarra. 136 00:12:53,000 --> 00:12:54,083 Tira, 137 00:12:54,915 --> 00:12:59,083 horri buruz, mundua garbitzera joan aurretik, 138 00:12:59,165 --> 00:13:01,333 azken gauza bat esango dizut. 139 00:13:01,833 --> 00:13:04,333 Norbait nitaz hain maitemindurik balego 140 00:13:04,416 --> 00:13:06,333 ni Jasperrekin ezkondu aurretik, 141 00:13:07,041 --> 00:13:09,333 dudarik gabe jakitea nahiko nuke. 142 00:13:09,916 --> 00:13:12,708 Esan duzun bezala, bizitza motza da, 143 00:13:12,791 --> 00:13:15,875 ezin dugu minuturik galdu lotsaren erruz. 144 00:13:17,041 --> 00:13:19,708 Hori ez da gauza bat bakarrik izan. 145 00:13:21,166 --> 00:13:23,125 Egun ona izan, pitxin. 146 00:13:23,708 --> 00:13:26,916 Egin ezazu ezohiko zerbait zutaz harro egon gaitezen. 147 00:13:27,000 --> 00:13:29,208 -Agur, Billy Ann. -Agur. Aupa. 148 00:13:29,291 --> 00:13:30,625 GARBIKETAK 149 00:13:51,375 --> 00:13:52,625 Kaka zaharra. 150 00:14:11,250 --> 00:14:12,291 Zer? 151 00:14:16,833 --> 00:14:18,666 Burtoni eraman behar diozu. 152 00:14:19,791 --> 00:14:20,666 Zer da hori? 153 00:14:20,750 --> 00:14:23,291 Inoiz sortu dugun gauzarik mundialena. 154 00:14:23,375 --> 00:14:25,416 -Ordaindu al du? -Ez. 155 00:14:25,500 --> 00:14:29,750 Milagros Coldiron delako batek ordaindu du. 156 00:14:29,833 --> 00:14:32,250 Hileko kostuak ere ordaindu dizkigu. 157 00:14:32,333 --> 00:14:33,625 Zertarako balio du? 158 00:14:33,708 --> 00:14:36,208 Urrunetik gidatzeko gailu bat dirudi. 159 00:14:36,290 --> 00:14:38,250 Edo hori uste dugu. 160 00:14:38,333 --> 00:14:41,915 Piezen erdiak oraindik ez du patenterik, guk dakigunik. 161 00:14:42,000 --> 00:14:44,208 Mertzenarioen kontua ematen du. 162 00:14:44,290 --> 00:14:46,958 -Nondik etorri da hau? -Milagros Coldiron. 163 00:14:47,040 --> 00:14:49,040 Kolonbiako enpresa bat. Bilatu dugu. 164 00:14:49,125 --> 00:14:51,790 -Zer enpresa mota? -Bogotan erregistratua. 165 00:14:51,875 --> 00:14:54,375 Hori baino ez dute esaten. Eta hor konpon. 166 00:14:54,458 --> 00:14:56,000 Kartelen batean sartu da? 167 00:14:56,083 --> 00:14:57,000 Joan pikutara. 168 00:14:57,540 --> 00:15:00,666 Ziur zaudete ez duela ezer ordaindu behar? 169 00:15:00,750 --> 00:15:02,458 Ezertxo ere ez. 170 00:15:03,000 --> 00:15:05,000 Baina zu eskaneatu behar zaitugu. 171 00:15:06,375 --> 00:15:07,875 Benetan? 172 00:15:08,333 --> 00:15:11,208 Bezeroak jarraipena egitea eskatu du. 173 00:15:31,000 --> 00:15:33,708 Pilulei buruz ganoraz hitz egin dezakegu? 174 00:15:40,790 --> 00:15:43,333 Aurrera, badakit galdetu nahi duzula. 175 00:15:43,415 --> 00:15:44,250 Zer? 176 00:15:46,833 --> 00:15:48,165 Aparatu hau zer den. 177 00:15:50,208 --> 00:15:52,958 Metodo horrek ez du jada nirekin funtzionatzen. 178 00:15:53,040 --> 00:15:55,500 Jostailu berri bat, arreta galdu dezadan? 179 00:15:55,583 --> 00:15:59,750 Harritu zaitzake. Funtzionatzen duenean ez zara ohartu ere egiten. 180 00:15:59,833 --> 00:16:01,291 Hori da helburua. 181 00:16:11,041 --> 00:16:12,166 Itxura arraroa du. 182 00:16:13,125 --> 00:16:15,333 Zertarako dira zilarrezko adarrak? 183 00:16:15,875 --> 00:16:16,958 Ez du pantailarik. 184 00:16:17,875 --> 00:16:19,375 Puntako errealitate birtuala. 185 00:16:19,958 --> 00:16:23,375 Beta proba egin dezadan nahi dute, ondo ordaintzen dute. 186 00:16:23,458 --> 00:16:24,875 Aski hilabete askorako. 187 00:16:24,958 --> 00:16:25,875 Zergatik zuk? 188 00:16:25,958 --> 00:16:29,583 Halcyon-en 100. mailara iritsi diren gutxienetakoa naiz. 189 00:16:29,666 --> 00:16:32,290 83. mailan zaude, suzko koben misioan. 190 00:16:32,375 --> 00:16:37,000 Bai, baina norbaitek nire kontua erabili du, Easy Ice gisa. 191 00:16:37,083 --> 00:16:40,540 Eta 107. mailara iritsi da. 192 00:16:41,790 --> 00:16:42,833 Ez, Burton. 193 00:16:42,915 --> 00:16:44,915 Ez dut astirik. Afaria egiteko dago. 194 00:16:45,000 --> 00:16:47,415 Tamosenoa ordaintzeko modu bakarra da. 195 00:16:52,415 --> 00:16:55,125 Zutaz harro nago, apartekoa zara jokoan. 196 00:16:55,208 --> 00:16:56,958 Ixo, tontakeria hutsa diozu. 197 00:16:57,040 --> 00:16:59,333 Batzuetan jasanezina zara. 198 00:16:59,415 --> 00:17:01,708 Badakit, baina egia da. 199 00:17:03,125 --> 00:17:04,208 Zutaz harro nago. 200 00:17:14,915 --> 00:17:16,333 Zenbat diru da? 201 00:17:16,415 --> 00:17:20,040 Zenbat eta gehiago jokatu, orduan eta diru gehiago. 202 00:17:20,125 --> 00:17:22,208 Arazo guztiak konpontzeko nahikoa. 203 00:17:24,958 --> 00:17:26,290 Zer nahi dute? 204 00:17:28,040 --> 00:17:29,333 Hiltzaile bat? 205 00:17:29,416 --> 00:17:32,375 Garaile eta esploratzaile bat, zure indarguneak. 206 00:17:36,541 --> 00:17:39,458 Bizarra izango dut oraingoan ere, edo zer? 207 00:17:40,916 --> 00:17:43,500 Nire bertsio bat izango zara. 208 00:17:43,583 --> 00:17:46,958 Orduan tentel bat bezala jokatu behar dut? 209 00:17:51,125 --> 00:17:52,333 Jantzi eta listo? 210 00:18:04,375 --> 00:18:05,666 Etzan zaitez. 211 00:18:06,166 --> 00:18:08,125 -Itxi begiak. -Gelditu. 212 00:18:10,416 --> 00:18:11,625 Zenbatu atzeraka. 213 00:18:11,708 --> 00:18:14,833 -Bakarrik ulertuko duzu gerokoa. -Ados. 214 00:18:23,666 --> 00:18:28,958 Sei, bost, lau, hiru, bi, 215 00:18:29,875 --> 00:18:30,708 bat. 216 00:18:32,041 --> 00:18:33,708 Burton, hau ez dabil ondo. 217 00:18:40,916 --> 00:18:42,541 Arranopola! 218 00:19:07,958 --> 00:19:08,958 Kaixo. 219 00:19:10,041 --> 00:19:11,958 Ongi etorri Simulaziora, Easy Ice. 220 00:19:20,458 --> 00:19:22,166 Beste Sim-ak bezalakoa al da? 221 00:19:22,250 --> 00:19:24,666 Ez. Baita zera ere. 222 00:19:24,750 --> 00:19:26,000 Sentitu egin dezaket. 223 00:19:27,208 --> 00:19:28,416 Dena. 224 00:19:31,375 --> 00:19:34,041 Mina ere bai, abisaturik zaude. 225 00:19:36,791 --> 00:19:37,833 Nor zara zu? 226 00:19:37,916 --> 00:19:39,375 Zure barneko ahotsa. 227 00:19:39,458 --> 00:19:42,125 Nik zer egin esango dizut, eta zuk egin. 228 00:19:42,208 --> 00:19:44,000 Horrela irabaziko duzu dirua. 229 00:20:17,250 --> 00:20:18,125 Ezkerretara. 230 00:20:26,875 --> 00:20:28,166 Iritsi zara. 231 00:20:28,958 --> 00:20:31,041 Ezagutzen dut leku hau. 232 00:20:31,125 --> 00:20:33,041 Ez, aldatu egin da. 233 00:20:36,583 --> 00:20:38,166 Jarraitu aurrera. 234 00:20:39,250 --> 00:20:40,458 Jarraitu. 235 00:20:41,583 --> 00:20:42,791 Izkinan eman bira. 236 00:20:44,875 --> 00:20:47,333 Eta gerturatu ezkerrean duzun atera. 237 00:20:52,916 --> 00:20:54,416 Jarraitu ezazu oinez. 238 00:21:04,166 --> 00:21:05,291 Armarik behar dut? 239 00:21:05,750 --> 00:21:08,916 Zure trebetasuna baino ez, halakorik baduzu. 240 00:21:09,000 --> 00:21:11,166 Jarri aurpegi ona, zure zain daude. 241 00:21:23,583 --> 00:21:25,791 Esan: "Iritsi naiz". 242 00:21:26,500 --> 00:21:27,666 Iritsi naiz. 243 00:21:42,375 --> 00:21:44,708 Ez zaude gure datu-basean. 244 00:21:44,791 --> 00:21:46,041 Zein da zure izena? 245 00:21:46,416 --> 00:21:47,500 Easy Ice. 246 00:21:48,208 --> 00:21:50,708 -Nola nahiago duzu, Easy? -Edo Ice jauna? 247 00:21:51,375 --> 00:21:53,750 Ice jauna gustuko dut. 248 00:21:53,833 --> 00:21:55,500 Erregistratuta, Ice jauna. 249 00:21:56,291 --> 00:21:58,125 Ondo pasa festan, Ice jauna. 250 00:22:46,291 --> 00:22:47,541 Non dago jendea? 251 00:22:48,250 --> 00:22:49,708 Kanpoan, laztana. 252 00:22:53,666 --> 00:22:54,791 Zer da hau? 253 00:22:55,166 --> 00:22:56,583 Enpresa-festa bat. 254 00:22:56,666 --> 00:23:00,333 Enpresa-festa baten Simulazioa egin dute Buckingham jauregian? 255 00:23:00,416 --> 00:23:02,416 Trebetasun hori da espero nuena. 256 00:23:02,500 --> 00:23:03,666 Zein da enpresa? 257 00:23:03,750 --> 00:23:05,583 II izeneko enpresa txiki bat. 258 00:23:05,666 --> 00:23:08,666 -Zer da II? -Ikerketa Institutua. 259 00:23:08,750 --> 00:23:11,666 Edo Ikerketa Iraultza. Edo Immoralen Institutua. 260 00:23:11,750 --> 00:23:13,708 Galdetzen diozunaren arabera. 261 00:23:13,791 --> 00:23:17,708 Urtero antolatzen dute festa bat elkarri koipea emateko. 262 00:23:17,791 --> 00:23:21,250 Hitzordu sozialetan garrantzitsuena da, ezin duzu galdu. 263 00:23:21,875 --> 00:23:23,125 Sartu barrura. 264 00:23:30,375 --> 00:23:32,500 Gustura al zaude, Ice jauna? 265 00:23:38,000 --> 00:23:40,958 Jolasa hasi nahi duzu? 266 00:23:41,833 --> 00:23:45,833 Ispilutxo, ispilutxo. Nor da erreinuko ederrena? 267 00:23:50,250 --> 00:23:51,833 Ez, ez. 268 00:23:51,916 --> 00:23:54,583 Erlauntza doilor honetako erlama da hori. 269 00:23:55,041 --> 00:23:57,166 Hobe duzu bere ziztada ez jasotzea. 270 00:24:02,416 --> 00:24:03,375 Askoz hobeto. 271 00:24:04,375 --> 00:24:05,375 Gertu. 272 00:24:06,083 --> 00:24:06,958 Gertu. 273 00:24:08,000 --> 00:24:09,083 Oso gertu. 274 00:24:11,291 --> 00:24:12,791 Bingo. 275 00:24:14,583 --> 00:24:16,125 Gerturatu berarengana. 276 00:24:17,166 --> 00:24:20,708 Emakume horrek zu etxera eraman zaitzan lortu behar duzu. 277 00:24:21,875 --> 00:24:23,375 Utzi lotsak alde batera. 278 00:24:25,666 --> 00:24:28,208 Egizu, edo ez dizugu ordainduko. 279 00:24:36,708 --> 00:24:38,833 Apur bat gustuko dut, 280 00:24:38,916 --> 00:24:41,958 baina denbora luzez begiratuz gero, arraroa da, 281 00:24:42,041 --> 00:24:45,458 eta... muga hori zeharkatzear zaude. 282 00:24:46,000 --> 00:24:48,833 Imajinatzen saiatzen nengoen nolakoa izan behar den 283 00:24:49,625 --> 00:24:50,583 zu izatea. 284 00:24:52,666 --> 00:24:54,041 Hemen eserita. 285 00:24:54,791 --> 00:24:55,708 Eta? 286 00:24:57,958 --> 00:24:58,791 Ezin dut. 287 00:25:00,500 --> 00:25:01,750 Ederregia zara. 288 00:25:03,750 --> 00:25:08,041 Nire burua zisne baten barruan imajinatzea bezala da. 289 00:25:14,500 --> 00:25:18,458 Eseri zaitez, errege bat behar du erregina honek. 290 00:25:31,125 --> 00:25:32,416 Mariel naiz. 291 00:25:32,750 --> 00:25:33,833 Eta zu? 292 00:25:37,625 --> 00:25:39,625 Denbora baloratzen duzu, Mariel? 293 00:25:41,041 --> 00:25:42,916 Denok bezala. Zergatik? 294 00:25:43,000 --> 00:25:45,083 Nire buruaz hitz egin dezaket. 295 00:25:45,166 --> 00:25:48,166 Ordubete eman dezaket hemen, zure alboan, 296 00:25:49,500 --> 00:25:51,041 zu laudorioz betetzen. 297 00:25:52,208 --> 00:25:55,666 Eta gero, ondo irudituz gero, 298 00:25:55,750 --> 00:25:57,625 etxera eramateko esango nizuke. 299 00:26:03,333 --> 00:26:04,208 Edo bestela? 300 00:26:04,291 --> 00:26:05,583 Orain joan gaitezke. 301 00:26:28,625 --> 00:26:31,125 Zure lagun berria ez da batere arrunta. 302 00:26:31,208 --> 00:26:33,208 Bere autoak gidari bat dauka. 303 00:26:40,916 --> 00:26:45,041 Marieli min egiten saiatuz gero, zu hiltzeko programatuta dago. 304 00:27:20,166 --> 00:27:22,791 Poltsikoan kristalezko ontzitxo bat daukazu. 305 00:27:24,041 --> 00:27:27,833 Ireki eta jarri ezazu Marielen sudur parean. 306 00:27:27,916 --> 00:27:29,250 Hori egin bitartean, 307 00:27:29,333 --> 00:27:32,750 hobe duzu gidariarekin kontuz ibiltzea. 308 00:28:56,291 --> 00:28:58,083 Agudo, jarraitu behar dugu. 309 00:29:01,750 --> 00:29:02,833 Begira iezaiozu. 310 00:29:08,000 --> 00:29:11,041 Nire hitzek zure pentsamenduak dirudite, baietz? 311 00:29:12,041 --> 00:29:12,958 Ezkerrera. 312 00:29:15,958 --> 00:29:17,333 Botere handia dut. 313 00:29:17,416 --> 00:29:20,250 Ez nuen uste horren gustuko izango nuenik. 314 00:29:20,333 --> 00:29:24,875 Zure burura hitzak ekartzea, lurrean haziak ereitearen parekoa da. 315 00:29:25,625 --> 00:29:26,583 Ezkerrera. 316 00:29:27,750 --> 00:29:30,250 "Eguzkia, ilargia, planetak 317 00:29:30,333 --> 00:29:32,958 eta lurra sortu aurretik, 318 00:29:33,041 --> 00:29:34,541 iluntasuna baino ez zegoen". 319 00:29:34,625 --> 00:29:37,416 "Eta dena iluntasunetik sortu zen". 320 00:29:38,333 --> 00:29:40,000 Eskumara, eta gelditu autoa. 321 00:29:52,000 --> 00:29:52,916 Eta orain, 322 00:29:54,291 --> 00:29:56,125 erakutsiguzu ikasi duzuna. 323 00:29:57,750 --> 00:29:58,958 Iritsi naiz. 324 00:30:07,208 --> 00:30:08,333 Nor zara? 325 00:30:08,416 --> 00:30:10,166 Zure nagusia, txotxongiloa. 326 00:30:25,458 --> 00:30:27,291 Aginduak ematen dizkizuna. 327 00:30:32,000 --> 00:30:32,875 Zer? 328 00:30:34,833 --> 00:30:38,458 Nire lehen Polt-a zara, eta arraroa da. 329 00:30:38,541 --> 00:30:40,083 Zer da Polt bat? 330 00:30:40,166 --> 00:30:41,625 Badakit benetakoa zarela, 331 00:30:41,708 --> 00:30:45,625 baina hala ere, ulertzen zaila da. 332 00:30:48,333 --> 00:30:53,208 Hamar urte barru ez zarela existituko esango banizu, 333 00:30:53,291 --> 00:30:55,541 nola hartuko zenuke zuk? 334 00:30:55,625 --> 00:30:58,083 Egia da, hamar urte. 335 00:30:58,166 --> 00:30:59,625 Eraginik izango luke? 336 00:30:59,708 --> 00:31:02,375 Hemendik irten eta zure bizitza aldatuko zenuke? 337 00:31:04,708 --> 00:31:08,000 Nire buruko ahotsa zinenean errazagoa zen zu ulertzea. 338 00:31:13,916 --> 00:31:15,041 Eta orain zer? 339 00:31:15,458 --> 00:31:18,125 Begiak irekiko dizkizu honek, benetan. 340 00:31:21,000 --> 00:31:23,208 Jarraitu dezagun bihar, ados? 341 00:31:32,208 --> 00:31:34,000 Kontatuko didazu zerbait? 342 00:31:35,416 --> 00:31:37,333 Jainko maitea! 343 00:31:39,250 --> 00:31:42,833 Ene! Bertan egotea bezala izan da! 344 00:31:44,625 --> 00:31:46,250 Zure gorputzean nengoen. 345 00:31:46,333 --> 00:31:48,041 Zorionekoa zu. 346 00:31:48,125 --> 00:31:50,916 Oso arraroa izan da. 347 00:31:51,791 --> 00:31:53,375 Zein da misioa? 348 00:31:53,833 --> 00:31:57,000 Bahiketa bat. Baina hasiera baino ez da hori. 349 00:31:57,083 --> 00:31:59,708 Primeran egin duzu, bihar ere nahi zaituzte. 350 00:31:59,791 --> 00:32:01,791 -Diru gehiago eskaini dute. -Benetan? 351 00:32:01,875 --> 00:32:06,333 Ez dut kirten bat izan nahi, baina diru pila bat dago jokoan. 352 00:32:06,416 --> 00:32:08,958 Hilabete askoz lasai egoteko nahikoa. 353 00:32:09,416 --> 00:32:10,541 Ulertu dut. 354 00:32:11,291 --> 00:32:13,625 -Eta orduan? -Ez daukat zalantzarik. 355 00:32:13,708 --> 00:32:15,666 -Horren ona da? -Jakingo bazenu, 356 00:32:15,750 --> 00:32:18,125 zuk zeuk egin nahiko zenuke. 357 00:32:21,375 --> 00:32:22,666 Kontuz! 358 00:32:22,750 --> 00:32:24,000 -Ondo zaude? -Bai. 359 00:32:24,875 --> 00:32:26,375 Segurua al da gailu hau? 360 00:32:26,458 --> 00:32:28,666 Jada berandu da hori galdetzeko. 361 00:32:29,416 --> 00:32:30,583 Nola dabil? 362 00:32:31,250 --> 00:32:34,666 Neuronen konexio mozketa bat-edo. Gailu haptikoek bezala. 363 00:32:35,625 --> 00:32:37,583 Ez naiz batere ondo sentitzen. 364 00:32:37,666 --> 00:32:39,875 Itxaron hemen hobeto sentitu arte. 365 00:32:39,958 --> 00:32:43,833 Jimmy's-era joango naiz amaren Tamosenoaren bila, ados? 366 00:32:43,916 --> 00:32:47,458 Joango naiz ni, Burton. Haize fresko pixka bat behar dut. 367 00:32:56,708 --> 00:32:59,666 Barkatu, Conner, ezin dizut edari gehiago atera. 368 00:33:42,500 --> 00:33:43,750 Tamosenoa behar dut. 369 00:33:54,375 --> 00:33:57,666 Matematikekin nahiko txarra zara, Flynne. 370 00:33:57,750 --> 00:33:59,125 Bakarra nahi dut. 371 00:33:59,500 --> 00:34:01,333 Gainontzekoa bihar hartuko dut. 372 00:34:01,416 --> 00:34:03,500 Gauzak ez ditugu horrela egiten. 373 00:34:08,375 --> 00:34:09,791 Isildu zaitezte. 374 00:34:13,625 --> 00:34:17,166 Bestela, zuk nahiago baduzu, 375 00:34:17,250 --> 00:34:20,750 truke bat egin dezakegu. 376 00:34:21,666 --> 00:34:24,375 Zerbitzutxo bat egin gu biontzako. 377 00:34:24,708 --> 00:34:25,666 Atticus, 378 00:34:25,750 --> 00:34:27,625 emadazu pilula madarikatua. 379 00:34:27,708 --> 00:34:30,333 Agian Jon farmaziara joan beharko duzu, 380 00:34:30,625 --> 00:34:33,916 ea hor zure eskaera onartzen dizuten. 381 00:34:45,541 --> 00:34:46,458 Jaunak. 382 00:34:48,208 --> 00:34:50,958 Emango al diozue neskari behar duena? 383 00:34:51,041 --> 00:34:53,875 Uste nuen beso bakarreko tipo batek 384 00:34:53,958 --> 00:34:56,333 jakingo lukeela noiz ez muturrik sartu. 385 00:34:56,708 --> 00:34:59,666 Beso bakarra edukitzeak baditu bere alde onak ere. 386 00:34:59,750 --> 00:35:00,666 Txalorik ez? 387 00:35:04,125 --> 00:35:06,458 Ez duzula beste askorik galtzeko. 388 00:35:11,500 --> 00:35:12,375 Alde hemendik. 389 00:35:15,541 --> 00:35:18,416 Zergatik? Zure mutilarengatik kezkatuta zaude? 390 00:35:19,041 --> 00:35:20,083 Ez, zugatik. 391 00:35:24,750 --> 00:35:27,875 Begira, honelako egoera batean, 392 00:35:28,291 --> 00:35:32,708 horko errifle hori hartzea erabakitzen badut, 393 00:35:36,166 --> 00:35:38,208 zer da gertatuko zaidan txarrena? 394 00:35:40,708 --> 00:35:42,375 Nire iritziz, 395 00:35:43,208 --> 00:35:44,708 txarrena, 396 00:35:45,333 --> 00:35:47,333 eta benetan txarrena diot, 397 00:35:49,458 --> 00:35:54,833 hirurak akabatu beharrean, zuetako bi bakarrik akabatzea litzateke. 398 00:36:34,541 --> 00:36:36,666 Zeharo akabatu bazintuzte hobeto. 399 00:36:37,250 --> 00:36:39,250 Horrela utzi beharrean. 400 00:36:39,333 --> 00:36:40,875 Denontzako hobe. 401 00:36:43,125 --> 00:36:45,333 Badakit, Cash. 402 00:36:47,291 --> 00:36:50,458 Askotan berdina pentsatzen dut nik ere. 403 00:37:13,208 --> 00:37:16,791 -Banku bat lapurtuko duzu bihar? -Burtonek plan bat dauka. 404 00:37:18,083 --> 00:37:20,583 Burton ezagututa, kezkatu egingo nintzake. 405 00:37:21,833 --> 00:37:22,833 Zer moduz dago? 406 00:37:24,000 --> 00:37:27,291 Etorri zaitez egun batean, zuk zeuk ikusi ezazu. 407 00:37:27,958 --> 00:37:30,958 Garagardo bat eskaintzeko adina hunkituko da agian. 408 00:37:31,041 --> 00:37:32,125 Bakarra? 409 00:37:33,458 --> 00:37:35,833 Edo baliteke eskuzabal egotea. 410 00:37:38,458 --> 00:37:40,583 -Kargarik badu horrek? -Gutxi. 411 00:37:42,083 --> 00:37:44,291 Burtonek ez die pedalei ondo eragiten. 412 00:37:44,958 --> 00:37:48,208 Bere hilarrirako esaldi egokia dirudi, ezta? 413 00:37:48,291 --> 00:37:50,041 Zalantzarik gabe. 414 00:37:51,541 --> 00:37:52,916 Laguntzarik nahi duzu? 415 00:38:21,208 --> 00:38:22,583 Ikusi arte, Conner. 416 00:38:26,500 --> 00:38:29,291 Zuen lanari buruz hitz egin nahiko genuke, 417 00:38:30,458 --> 00:38:31,333 zer iruditzen? 418 00:38:33,125 --> 00:38:35,458 Kritika konstruktibo bat. 419 00:38:37,166 --> 00:38:41,250 Ulertzekoa da gure lanarekin pozik ez egotea, Pickett jauna. 420 00:38:41,333 --> 00:38:43,000 Komunera noa. 421 00:38:43,083 --> 00:38:44,416 Eseri zaitez, Jasper. 422 00:38:50,750 --> 00:38:52,000 Pozik nago. 423 00:38:55,041 --> 00:38:56,291 Baina ez dut ulertzen. 424 00:38:57,708 --> 00:39:00,500 Neskari pilula bakarra saldu izanez gero, 425 00:39:00,583 --> 00:39:03,750 erabaki pertsonal bat hartu zenutela pentsatuko nuke. 426 00:39:04,250 --> 00:39:05,666 Hori errespetatu nezake. 427 00:39:06,583 --> 00:39:10,958 Azkar pentsatzeko gaitasun falta erakutsiko luke, bai. 428 00:39:14,291 --> 00:39:15,500 Baina, 429 00:39:17,291 --> 00:39:20,666 kikiltzearen kontuak botatzen nau atzera. 430 00:39:22,416 --> 00:39:23,458 Kikildu? 431 00:39:26,208 --> 00:39:27,916 Nola deitzen diozu 432 00:39:28,500 --> 00:39:31,541 mozkor elbarri horren aurrean egin duzuenari? 433 00:39:39,750 --> 00:39:40,916 Edan, lagun. 434 00:39:44,208 --> 00:39:45,750 Lasai nahi zaitut, 435 00:39:46,458 --> 00:39:48,333 eskarmentua hartu dezazun. 436 00:40:07,958 --> 00:40:10,791 Zuk ahula badirudizu, nik ere bai. 437 00:40:11,750 --> 00:40:12,875 Ulertzen? 438 00:40:14,583 --> 00:40:15,708 Oso ondo. 439 00:40:21,708 --> 00:40:25,125 Eraman ezazu komunera, Jasper. Garbitu ezazu. 440 00:42:12,541 --> 00:42:14,125 Dena ondo, maitea? 441 00:42:19,000 --> 00:42:22,708 Bai, baina zure ilea ez hain ondo. 442 00:42:22,791 --> 00:42:27,000 Billy Anni etortzeko esango diot, ilea moztu diezazun. 443 00:42:27,666 --> 00:42:29,041 Hori ondo legoke. 444 00:42:29,125 --> 00:42:31,875 Zuk kontatzen ez didazuna kontatzen dit berak. 445 00:42:31,958 --> 00:42:33,958 Mari-berritsu bat dela esan duzu? 446 00:42:34,041 --> 00:42:37,708 Kalera irten ezin den pertsona bat entretenitzen dakiela diot. 447 00:42:37,791 --> 00:42:41,125 Jasperrek Corbellekin jarraitzen du gauza horretan? 448 00:42:41,208 --> 00:42:45,416 Ama, ez iezaiozu halakorik galdetu. 449 00:42:45,500 --> 00:42:47,541 Laguna banintz, galdetuko nioke. 450 00:42:49,333 --> 00:42:51,791 Min asko izan duzu? 451 00:42:55,041 --> 00:42:56,125 Badakizu. 452 00:42:57,958 --> 00:42:59,000 Ez dakit. 453 00:42:59,083 --> 00:43:01,208 Horregatik galdetzen dizut. 454 00:43:01,291 --> 00:43:05,041 Burtonek pilula gehiago eman dizkit eta nahikoa lagundu didate. 455 00:43:10,500 --> 00:43:11,541 Zer esan duzu? 456 00:43:12,125 --> 00:43:14,833 Berak ez dituela behar esan dit. 457 00:43:16,166 --> 00:43:18,708 Min gogorrak jasaten laguntzen didate. 458 00:43:33,625 --> 00:43:36,291 -Zer moduz haptikoekin? -Pixka bat hobeto. 459 00:43:40,583 --> 00:43:43,791 Leihotik ikusi zintudan bart. 460 00:43:43,875 --> 00:43:46,916 Milesker garagardoengatik, baina epelak zeuden. 461 00:43:47,833 --> 00:43:49,833 Emana bada isilik hartu, Burton. 462 00:43:55,458 --> 00:43:58,708 Barkatu amaren pilulei buruz esan nizunarengatik. 463 00:44:03,041 --> 00:44:07,000 Hitz egitea nahi baduzu, hemen naukazu. 464 00:44:07,583 --> 00:44:08,500 Zeri buruz? 465 00:44:10,000 --> 00:44:11,250 Minari buruz. 466 00:44:11,333 --> 00:44:12,750 Zer gertatzen da? 467 00:44:14,750 --> 00:44:16,958 -Zergatik? -Oso arraro zaude. 468 00:44:17,041 --> 00:44:19,875 Emadazu hori. Utzi txatxukeriak. 469 00:44:23,625 --> 00:44:27,583 Ez diot inori esango, baina gustuko duzula dirudi. 470 00:44:29,125 --> 00:44:31,708 Argazki bat ateratzeko gogoa ematen dit. 471 00:44:31,791 --> 00:44:34,125 Etorkizunerako gera dadin. 472 00:44:34,208 --> 00:44:35,125 Joan pikutara. 473 00:44:37,625 --> 00:44:40,375 Milagros Coldironek ez zaitzala pozik ikusi. 474 00:44:40,458 --> 00:44:42,791 Ordaindu ordez kobratzen hasiko da eta. 475 00:44:42,875 --> 00:44:45,791 Aparteko gauza bat sortzen ari dira, benetan. 476 00:44:45,875 --> 00:44:47,625 Sekulakoa izango da. 477 00:44:47,708 --> 00:44:49,416 Gozatu, ahal duzun bitartean. 478 00:44:50,541 --> 00:44:53,416 Saiatuko naiz. Ez izan zalantzarik. 479 00:45:09,333 --> 00:45:14,750 Sei, bost, lau, hiru, bi, 480 00:45:15,875 --> 00:45:16,708 bat. 481 00:45:32,250 --> 00:45:34,625 Zer gertatzen den jakin nahiko duzu. 482 00:45:35,500 --> 00:45:37,166 Galdera ona da. 483 00:45:37,791 --> 00:45:40,166 Beste galdera batera eramaten gaitu. 484 00:45:41,208 --> 00:45:43,041 Zergatik egin halakorik? 485 00:45:44,125 --> 00:45:48,208 Badakizu zer den "enukleazioa"? 486 00:45:50,625 --> 00:45:53,833 Zure buruan garrasika hasiko zinen honezkero. 487 00:45:53,916 --> 00:45:56,250 "Bukatu jokoa". "Deskonektatu". 488 00:45:57,041 --> 00:45:58,750 Tamalez, ezin duzu hori egin. 489 00:45:58,833 --> 00:46:01,583 Nik bakarrik moztu dezaket konexioa. 490 00:46:03,750 --> 00:46:06,916 Begira. Marielen begi urdin ederra da. 491 00:46:07,875 --> 00:46:09,375 Zuretzako da. 492 00:46:10,333 --> 00:46:14,416 Sadikoa dela pentsatuko duzu, 493 00:46:14,500 --> 00:46:16,333 anestesiarik ez erabiltzea, 494 00:46:16,416 --> 00:46:20,125 baina arrazoi on bat daukat horretarako, benetan. 495 00:46:20,583 --> 00:46:21,500 Entzun, 496 00:46:22,750 --> 00:46:27,583 datozen orduetan min jasangaitza sentituko duzu, ados? 497 00:46:27,666 --> 00:46:30,250 Proba bat baino ez dela pentsatu ezazu. 498 00:46:31,291 --> 00:46:34,333 Azken finean, hau ez da zure benetako gorputza. 499 00:46:41,666 --> 00:46:43,333 Bihotza entzuten duzu? 500 00:46:43,416 --> 00:46:46,375 Sutan dagoen ukuilu batean harrapatutako zaldia bezala. 501 00:46:54,000 --> 00:46:55,625 Baina hau ez da benetakoa. 502 00:46:57,333 --> 00:46:59,000 Ikasi burua kontrolatzen. 503 00:46:59,083 --> 00:47:02,000 Dena gezurretakoa dela esan zeure buruari. 504 00:47:03,875 --> 00:47:04,875 Zure bihotza. 505 00:47:05,833 --> 00:47:07,750 Erakutsi menderatzen duzula. 506 00:47:23,916 --> 00:47:24,916 Oso ondo. 507 00:47:25,833 --> 00:47:26,958 Oso-oso ondo. 508 00:47:27,583 --> 00:47:30,708 Siesta bat merezi duzu, itxi begiak. 509 00:47:51,375 --> 00:47:52,458 Esnatu zara? 510 00:47:54,958 --> 00:47:56,833 Aurpegi polita duzu. 511 00:47:59,125 --> 00:48:02,458 Ez ukitu. Medikuaren agindua da. 512 00:48:05,625 --> 00:48:06,791 Nora goaz? 513 00:48:07,291 --> 00:48:11,500 Ate batzuk irekitzen lagunduko didazu. 514 00:48:28,416 --> 00:48:31,375 Ipini hor zure begia, edo Marielena, hobeto esan. 515 00:49:18,625 --> 00:49:20,416 Zer da leku hau? 516 00:49:21,166 --> 00:49:23,833 "Infinitua zure eskuetan, 517 00:49:24,625 --> 00:49:27,000 betikotasuna ordu batean". 518 00:50:08,250 --> 00:50:09,958 Zuretzako opari bat da. 519 00:50:10,041 --> 00:50:11,541 Merezi duzula erakutsi. 520 00:50:38,875 --> 00:50:40,041 Prest zaude? 521 00:50:40,666 --> 00:50:41,666 Zertarako? 522 00:50:42,666 --> 00:50:44,625 Zure patua aldarrikatzeko. 523 00:50:50,291 --> 00:50:51,375 Ipini hor begia. 524 00:50:56,875 --> 00:50:57,875 Bestea. 525 00:51:17,250 --> 00:51:18,541 Menderatu ezazu! 526 00:51:28,916 --> 00:51:30,458 Geldiarazi ezazu. 527 00:51:30,541 --> 00:51:32,083 Gu hil nahi gaitu. 528 00:51:55,041 --> 00:51:56,041 Aelita West. 529 00:51:57,916 --> 00:51:59,833 Ale eta Lekaleetakoa zara. 530 00:52:06,166 --> 00:52:08,291 Ikusi al duzu inoiz halakorik? 531 00:52:09,375 --> 00:52:11,083 Gailu interesgarria da. 532 00:52:11,958 --> 00:52:15,583 Kolpe soniko bat bidaltzen du zuzenean zure organoetara. 533 00:52:17,000 --> 00:52:19,208 Nik ez dut inoiz probatu. 534 00:52:19,291 --> 00:52:22,625 Baina ikusi dudanez, oso eraginkorra da. 535 00:52:23,291 --> 00:52:24,750 Nor gehiago dabil honetan? 536 00:52:24,833 --> 00:52:26,166 Joan pikutara. 537 00:52:26,250 --> 00:52:27,958 Gibela al da hau? 538 00:52:30,375 --> 00:52:31,583 Edo barea agian? 539 00:52:34,666 --> 00:52:37,916 Anatomia klaseak behar ditut. Garuna badakit non dagoen. 540 00:52:38,541 --> 00:52:41,458 Badakizu zer gertatuko den orain? Esan izenak! 541 00:52:52,250 --> 00:52:54,041 Nor ari da zuri laguntzen? 542 00:52:55,083 --> 00:52:57,333 Laguntza? Nahi bai. 543 00:52:58,833 --> 00:53:00,083 Alde! 544 00:53:05,083 --> 00:53:06,750 Easy Ice, e? 545 00:53:07,458 --> 00:53:10,750 Bikain. Zein da zure benetako izena? 546 00:53:11,666 --> 00:53:14,041 Malapartatu honen burua moztu ostean, 547 00:53:14,125 --> 00:53:16,125 zu aurkituko zaitugu. 548 00:53:16,875 --> 00:53:18,583 Ez ezazu luzatu. 549 00:53:19,500 --> 00:53:20,625 Nor zara? 550 00:53:22,125 --> 00:53:23,666 Non zaude? 551 00:54:05,208 --> 00:54:06,166 Zer gertatu da? 552 00:54:08,833 --> 00:54:11,666 Akabo, amaitu da. 553 00:54:13,791 --> 00:54:14,750 Flynne! 554 00:54:22,458 --> 00:54:24,000 Flynne Harlene Fisher. 555 00:54:24,958 --> 00:54:28,500 Kanpoan nengoen zain zure ama zaintzen zeundela uste nuelako. 556 00:54:28,583 --> 00:54:31,291 Azkenean zu laguntzeko sartzea erabaki dut, 557 00:54:31,375 --> 00:54:35,166 lagun ona naizelako, eta begira non zauden. 558 00:54:35,250 --> 00:54:36,750 Altxatu, printzesa. 559 00:54:37,333 --> 00:54:38,666 Ezin naiz lanera joan. 560 00:54:38,750 --> 00:54:39,708 Zer gertatu da? 561 00:54:40,875 --> 00:54:42,041 Denetarik. 562 00:54:42,750 --> 00:54:46,125 Badakizu zer esan nahi duen déjà vu esaerak literalki? 563 00:54:46,666 --> 00:54:48,250 "Dagoeneko ikusia". 564 00:54:48,333 --> 00:54:52,333 Adibidez, dagoeneko ikusi dugu nola amaitzen den hau. 565 00:54:52,416 --> 00:54:55,750 Egoera hau berbera bizi izan dugulako dagoeneko. 566 00:54:55,833 --> 00:54:57,791 Altxatu eta jantzi arropak. 567 00:55:02,875 --> 00:55:05,125 -Ez da egia izango. -Utzi hori. 568 00:55:05,791 --> 00:55:08,375 -Billy Ann, emadazu. -Neska bihurria zara. 569 00:55:08,458 --> 00:55:10,375 Billy Ann, eman figuratxoa. 570 00:55:11,916 --> 00:55:12,791 Nahikoa da. 571 00:55:18,625 --> 00:55:21,750 Kontatu ez didazun zerbait al dago? 572 00:55:21,833 --> 00:55:23,916 Joan, Jasper zure zain egongo da. 573 00:55:24,000 --> 00:55:25,500 Itxaron dezala. 574 00:55:25,583 --> 00:55:27,791 Nahiko ona da itxaroten. 575 00:55:32,000 --> 00:55:33,250 Tommyrengatik da? 576 00:55:35,708 --> 00:55:36,958 Tontakeria bat da. 577 00:55:37,041 --> 00:55:38,333 Zer da tontakeria? 578 00:55:38,416 --> 00:55:42,208 Institutuko amodioa alde batera uzteko gai ere ez naiz. 579 00:55:42,291 --> 00:55:43,291 Edo deklaratzeko. 580 00:55:43,375 --> 00:55:46,916 Billy Ann, ondo dakizu ez naizela deklaratuko. 581 00:55:55,083 --> 00:55:56,833 Sim bat jokatzen ibili naiz. 582 00:55:57,291 --> 00:55:58,791 Burtonen partez. 583 00:55:58,875 --> 00:56:01,041 Punta-puntako teknologia. 584 00:56:01,125 --> 00:56:03,583 Inoiz ikusi dudan onena. Badirudi... 585 00:56:04,833 --> 00:56:05,916 bertan zaudela. 586 00:56:06,458 --> 00:56:09,541 Zure gorputza sentitu dezakezu. Benetakoa ematen du. 587 00:56:10,708 --> 00:56:14,541 Baina jendeari gauza beldurgarriak egitea gustatzen zaio, 588 00:56:15,833 --> 00:56:17,250 eta aldatu egin zen. 589 00:56:18,666 --> 00:56:19,875 Begia atera zidaten. 590 00:56:20,541 --> 00:56:23,875 Hil arte jipoitu, inongo arrazoirik gabe, 591 00:56:25,125 --> 00:56:26,250 zekenkeria hutsez. 592 00:56:28,208 --> 00:56:29,666 Sentitzen dut. 593 00:56:29,750 --> 00:56:32,000 Baina zera daukat buruan bueltaka... 594 00:56:33,291 --> 00:56:35,416 Eskua larrutu nuen. 595 00:56:35,500 --> 00:56:37,666 -Ene bada. -Baina azpian... 596 00:56:39,208 --> 00:56:40,708 Makina bat nintzen. 597 00:56:42,916 --> 00:56:44,750 Zergatik diseinatu horrela? 598 00:56:44,833 --> 00:56:45,791 Zergatik ez? 599 00:56:45,875 --> 00:56:49,166 Sim honen gauza interesgarriena, 600 00:56:49,250 --> 00:56:52,500 dena benetakoa dirudiela da. 601 00:56:53,125 --> 00:56:55,250 Zergatik jarri dute makina bat? 602 00:56:55,916 --> 00:56:57,750 Zergatik ez benetako esku bat? 603 00:56:58,125 --> 00:56:59,916 Ez dut ulertzen. 604 00:57:02,375 --> 00:57:03,708 Tontakeria bat da. 605 00:57:05,833 --> 00:57:07,791 Begirada hori ezagutzen dut. 606 00:57:08,583 --> 00:57:12,000 Gauza asko izan daitezke, baina inoiz ez tontakeria bat. 607 00:57:18,458 --> 00:57:20,666 Ados, esango dizut. 608 00:57:25,000 --> 00:57:28,958 Uste dut Sim horretan gertatzen dena benetakoa dela. 609 00:57:31,083 --> 00:57:34,708 Benetako gorputz bat, nonbait benetakoa da dena... 610 00:57:37,208 --> 00:57:38,625 Ez da Sim arrunt bat. 611 00:57:53,166 --> 00:57:54,291 MILAGROS COLDIRON DEIA 612 00:57:54,375 --> 00:57:56,791 Fisher andereñoa, entzun arretaz. 613 00:57:56,875 --> 00:57:58,250 Arriskuan zaude. 614 00:57:58,833 --> 00:58:02,750 Buruko gailuari buruz dakizun guztia okerra da. 615 00:58:02,833 --> 00:58:06,125 Zuk uste baino korapilatsuagoa eta arriskutsuagoa da. 616 00:58:06,208 --> 00:58:09,416 Sar zaitez lehenbailehen Simean. Hil edo bizikoa da. 617 00:58:09,500 --> 00:58:11,875 -Non lortu duzu nire zenbakia? -Fisher. 618 00:58:11,958 --> 00:58:13,708 Galdera bat egin dizut. 619 00:58:13,791 --> 00:58:16,291 Hori nire zereginetan errazena izan da. 620 00:58:16,375 --> 00:58:19,000 -Ez deitu berriro. -Zure bizitza arriskuan dago. 621 00:58:20,625 --> 00:58:21,708 Arraioa. 622 00:59:36,000 --> 00:59:38,916 MENDEBALDEA 623 00:59:58,041 --> 01:00:00,416 -Jarri zaitez errepide erdian. -Zergatik? 624 01:00:00,500 --> 01:00:02,083 Tiro egingo dut bestela. 625 01:01:03,041 --> 01:01:04,041 Zer demontre? 626 01:01:24,875 --> 01:01:27,958 Simean sartu behar zara, Fisher, garrantzitsua da. 627 01:01:29,458 --> 01:01:30,500 Berehala. 628 01:01:32,000 --> 01:01:33,541 Arriskuan zaude. 629 01:01:34,458 --> 01:01:36,458 Iragarkia jarri dute sare ilunean, 630 01:01:36,541 --> 01:01:39,583 bederatzi milioi dolar eskaintzen dute hiltzeagatik. 631 01:01:39,666 --> 01:01:44,250 Ituak zu eta zure familia zaretela susmatzeko arrazoi sendoak dauzkagu. 632 01:01:51,333 --> 01:01:54,458 Memphis kanpoko norbaitek onartu du eskaintza. 633 01:01:55,333 --> 01:01:57,875 Ez bazara sartzen, ezin zaitut lagundu. 634 01:01:59,458 --> 01:02:03,666 Berriz esango dizut. Ez bazara sartzen, ezin zaitut lagundu. 635 01:02:29,500 --> 01:02:31,500 Gau hauetako batean, 636 01:02:31,583 --> 01:02:34,666 Conner Jimmy's-etik irtengo da mozkor-mozkor eginda, 637 01:02:35,250 --> 01:02:36,958 eta ez da etxera itzuliko. 638 01:02:38,000 --> 01:02:39,375 Gure errua izango da. 639 01:02:39,458 --> 01:02:43,958 Inoiz horri buruz ez hitz egitea adostu dugun arren. 640 01:02:44,041 --> 01:02:48,125 Egoera horren berri geneukan. Burua galtzera eraman zuen egoera. 641 01:02:48,791 --> 01:02:51,416 Baina ezer ez egitea erabaki genuen. 642 01:02:52,666 --> 01:02:57,916 Tira, momentu hartan ez zen hain erraza izan. 643 01:02:59,208 --> 01:03:00,125 Burton. 644 01:03:01,458 --> 01:03:03,916 Flynne, zer gertatzen da? 645 01:03:04,000 --> 01:03:05,250 Flynne boteretsua. 646 01:03:05,333 --> 01:03:08,000 Enpresa horretatik deitu didate. 647 01:03:08,083 --> 01:03:11,208 -Zein enpresa? -Milagros ez-dakit-zer. Kolonbiakoa. 648 01:03:11,291 --> 01:03:14,791 Gu hiltzeagatik bederatzi milioi eskaintzen omen dituzte. 649 01:03:21,958 --> 01:03:25,916 Zoazte pikutara, tipo horrek sekulakoak egin ditu ni ikaratzeko. 650 01:03:26,000 --> 01:03:27,083 Zergatia esan du? 651 01:03:27,166 --> 01:03:29,916 Ez, berriro sartu behar dudala bakarrik esan du. 652 01:03:30,000 --> 01:03:32,666 Berriro sar zaitezen baino ez du nahi. 653 01:03:32,750 --> 01:03:34,666 Pikutara joateko esango diot. 654 01:03:34,750 --> 01:03:35,750 Esaiozu orain. 655 01:03:36,458 --> 01:03:37,958 Lagunekin nago, Flynne. 656 01:03:38,041 --> 01:03:40,708 Telefonoa aurkitzeko gehiegi edan du. 657 01:03:42,041 --> 01:03:44,750 Ekarri garagardoak, ados? 658 01:03:44,833 --> 01:03:47,500 Ezin badituzu ekarri, ez edan gehiago. 659 01:03:52,750 --> 01:03:54,458 Zertaz ari da? 660 01:03:54,541 --> 01:03:56,958 Sim garatzaile batek kontratatu nau. 661 01:03:57,041 --> 01:04:00,375 Zure kontua kontratatu du, hau da, Flynne. 662 01:04:07,125 --> 01:04:08,583 Galderarik baduzu, 663 01:04:09,500 --> 01:04:11,500 bota ezazu. 664 01:04:14,833 --> 01:04:15,750 Conner. 665 01:04:17,250 --> 01:04:18,250 Zer dauka? 666 01:04:18,916 --> 01:04:20,500 Berari buruz ari ginen. 667 01:04:23,000 --> 01:04:24,083 Nola dagoen-eta. 668 01:04:25,041 --> 01:04:27,833 Denok genekien, baina ez genuen ezer egin. 669 01:04:29,083 --> 01:04:32,208 Bederatzi milioi dolarreko saria bezala. 670 01:04:41,291 --> 01:04:42,708 Benetan diozu? 671 01:04:54,625 --> 01:04:56,416 Oraindik badituzu droneak? 672 01:04:56,500 --> 01:04:59,916 Tommy Constantinek zuri buruz galdetu zuen. 673 01:05:00,875 --> 01:05:03,041 Bista galtzearen arraroena zera da, 674 01:05:04,125 --> 01:05:06,166 zure buruan ez dela ezer aldatzen. 675 01:05:06,875 --> 01:05:09,375 Tommy nagusitan ere ikusi dudala egia da, 676 01:05:10,125 --> 01:05:12,541 eta bera hala ikusi ahal beharko nuke. 677 01:05:13,791 --> 01:05:15,458 Baina bere izena aipatzean, 678 01:05:16,666 --> 01:05:19,458 mutiko gazte bat ikusten dut nik. 679 01:05:20,416 --> 01:05:22,583 Bera, Burton eta gainontzekoak, 680 01:05:22,666 --> 01:05:25,458 denak bizikletan aldapan behera. 681 01:05:25,541 --> 01:05:27,083 Hori aspaldiko kontua da. 682 01:05:27,916 --> 01:05:29,875 Zer dabiltza hor kanpoan? 683 01:05:33,375 --> 01:05:35,416 Drone madarikatu horiekin jolasean. 684 01:05:36,541 --> 01:05:39,208 Ez dira ezertxo ere hazi, argi dago. 685 01:05:39,291 --> 01:05:41,666 Gehienak ez dira hazten. 686 01:05:42,416 --> 01:05:44,083 -Lo egiteko pilula nahi? -Bai. 687 01:05:52,875 --> 01:05:55,416 Oso ondo, ama, gabon. 688 01:05:55,500 --> 01:05:57,083 Gabon. Maite zaitut. 689 01:05:57,166 --> 01:05:58,333 Maite zaitut. 690 01:06:06,666 --> 01:06:09,083 Kontatuko didazu zer zabiltzaten? 691 01:06:09,166 --> 01:06:11,041 Badaezpada. 692 01:06:11,958 --> 01:06:12,875 Tori. 693 01:06:13,458 --> 01:06:14,583 Aurkitu duzu ezer? 694 01:06:15,208 --> 01:06:16,541 Ez, oraindik ez. 695 01:06:17,208 --> 01:06:18,708 Galdera bat daukagu, 696 01:06:18,791 --> 01:06:21,041 ziur ez dutela bederatzi dolar esan? 697 01:06:23,458 --> 01:06:24,666 Adarra jotzen? 698 01:07:00,833 --> 01:07:03,541 Norbaitek bederatzi dolar horiek nahi ditu. 699 01:08:08,166 --> 01:08:11,041 HURRENGO ATALEAN 700 01:08:13,291 --> 01:08:17,291 Zer gertatuko da jende gehiago gu hiltzera etortzen denean? 701 01:08:20,375 --> 01:08:23,082 Informazio gehiago behar dut. 702 01:08:24,207 --> 01:08:27,000 Periferiko baten barruan zaude. Tele-orainaldian. 703 01:08:28,500 --> 01:08:30,916 Gorputz hau zurea balitz bezala gidatzen. 704 01:08:31,000 --> 01:08:32,000 Ez dizut sinesten. 705 01:08:32,582 --> 01:08:35,291 Gauzak asko aldatu daitezke 70 urtetan. 706 01:08:36,166 --> 01:08:37,166 Eta aldatu dira. 707 01:08:38,582 --> 01:08:41,375 Hiltzaile gehiago joango dira. 708 01:08:41,457 --> 01:08:43,541 Akabatu Flynne eta Burton Fisher. 709 01:09:44,000 --> 01:09:46,000 Azpitituluak: Leire 710 01:09:46,082 --> 01:09:48,082 Ikuskatzailea Ilargi G.