1 00:00:06,333 --> 00:00:07,500 PERIFERIKOAK-EN AURREKO ATALEAN 2 00:00:07,583 --> 00:00:09,500 Hau da nire mundu osoa. 3 00:00:10,375 --> 00:00:11,458 Zer da hori? 4 00:00:11,541 --> 00:00:14,500 Punta-puntako errealitate birtuala. Nik probatzeko. 5 00:00:18,166 --> 00:00:19,458 Kaixo. 6 00:00:19,541 --> 00:00:21,875 Ongi etorri Simulaziora, Easy Ice. 7 00:00:23,166 --> 00:00:24,166 Prest al zaude? 8 00:00:25,916 --> 00:00:27,208 Jainko maitea! 9 00:00:28,708 --> 00:00:31,250 Uste dut hor egon naizela benetan. 10 00:00:31,333 --> 00:00:32,916 Benetakoa zen dena. 11 00:00:33,041 --> 00:00:35,000 Fisher andereñoa, arriskuan zaude. 12 00:00:35,083 --> 00:00:37,541 Egoera zuk uste baino korapilatsuagoa da. 13 00:00:37,625 --> 00:00:39,333 Berriro konektatu behar zara. 14 00:00:42,375 --> 00:00:46,041 Datozen orduetan min jasangaitza sentituko duzu. 15 00:00:47,708 --> 00:00:50,416 Arrazoi on bat daukat, benetan. 16 00:00:52,583 --> 00:00:54,416 Enpresatik deitu didate. 17 00:00:54,833 --> 00:00:59,083 Gu hiltzeagatik bederatzi milioi dolar eskaintzen omen dituzte. 18 00:01:11,041 --> 00:01:12,583 Segurtasun-hutsune honek 19 00:01:12,666 --> 00:01:17,083 Ikerketa Institutuko guztiak arriskuan jartzen gaitu. 20 00:01:17,166 --> 00:01:18,750 Huts egin didazu, Daniel. 21 00:01:18,833 --> 00:01:20,041 Bai, doktore. 22 00:01:21,000 --> 00:01:22,666 Erasotzailea aztertu dugu. 23 00:01:24,041 --> 00:01:28,541 Bere kokapenak eta denbora lerroak lana asko korapilatzen du, 24 00:01:28,625 --> 00:01:33,541 baina mehatxuarekin akabatzeko neurriak hartu ditugu. 25 00:01:33,625 --> 00:01:34,541 Zer neurri? 26 00:01:35,000 --> 00:01:38,958 Abisu bat jarri dugu web ilunean, hau da... 27 00:01:39,041 --> 00:01:40,625 Bai, badakit zer den. 28 00:01:41,666 --> 00:01:44,333 -Onartu al dute eskaintza? -Berehala. 29 00:01:44,416 --> 00:01:45,666 Nork onartu du? 30 00:01:45,750 --> 00:01:48,333 Militar ohi batek. Elitekoa. 31 00:01:48,416 --> 00:01:51,000 Laguntza teknikoa emango diogu guk. 32 00:01:51,291 --> 00:01:53,583 Bera hiltzea ez da nahikoa izango. 33 00:01:54,583 --> 00:01:58,000 Bere ingurukoak ere hil beharko ditugu. 34 00:01:58,083 --> 00:02:01,291 Iragarkian argi utzi dugu hori, andrea. 35 00:02:02,083 --> 00:02:03,000 Lur errea. 36 00:02:09,125 --> 00:02:10,041 Drone bat. 37 00:02:11,416 --> 00:02:12,916 Eraman ama sotora. 38 00:02:15,208 --> 00:02:16,416 Hackeatu dezakezu? 39 00:02:16,500 --> 00:02:20,708 Artaburu mozkor batzuk behar ditut suaren inguruan eserita. Geldirik. 40 00:02:28,500 --> 00:02:30,958 Egizu azkar, edo hori gabe hasiko gara. 41 00:02:33,791 --> 00:02:34,708 Ama. 42 00:02:41,375 --> 00:02:42,416 DRONE SEINALEAREN ATZEMATEA ABIAN 43 00:02:44,208 --> 00:02:45,500 -Listo. -Konekta nazazu. 44 00:02:46,958 --> 00:02:50,875 Putakume horiek ez gaituzte ondo ezagutzen. 45 00:02:52,625 --> 00:02:53,458 Konektatuta. 46 00:02:55,000 --> 00:02:55,833 Konektatuta. 47 00:02:57,208 --> 00:02:58,166 Konektatuta. 48 00:02:58,250 --> 00:03:01,375 KOORDINAZIO HAPTIKO PROTOKOLOA ABIAN DRONEAK ATZEMANDA 49 00:03:02,291 --> 00:03:03,250 Listo. 50 00:03:03,958 --> 00:03:05,083 Hartu errifleak. 51 00:03:22,708 --> 00:03:25,916 Ama, ama! Esnatu zaitez, bizkor! 52 00:03:33,125 --> 00:03:34,083 Ama, esnatu. 53 00:03:34,333 --> 00:03:35,208 Ama, altxatu. 54 00:03:36,458 --> 00:03:37,291 ARGINDARRA MOZTU 55 00:04:06,333 --> 00:04:07,458 Ez altxatu! 56 00:04:07,541 --> 00:04:08,500 Babestu! 57 00:04:08,708 --> 00:04:09,750 Lurrera! 58 00:04:09,833 --> 00:04:10,750 Ez altxatu! 59 00:04:17,375 --> 00:04:18,583 Lagundu! 60 00:05:38,166 --> 00:05:39,375 AKTIBATU GARBIKETA 61 00:05:48,875 --> 00:05:49,708 Non dago? 62 00:06:06,125 --> 00:06:08,625 Sartu zaitez, madarikatu hori. 63 00:06:17,666 --> 00:06:21,000 Geldi! Bota ezazu arma oraintxe bertan. 64 00:06:42,208 --> 00:06:44,291 -Ama? -Lo dago. 65 00:06:44,375 --> 00:06:46,041 Hamar gorpu bakarrik ditugu. 66 00:06:46,125 --> 00:06:48,250 -Bat etxean dago. -Bi falta dira. 67 00:06:48,333 --> 00:06:49,208 Bota atzera. 68 00:06:55,875 --> 00:06:56,833 LMG taldea. 69 00:07:01,041 --> 00:07:01,875 Hackeatu gaitu. 70 00:07:04,291 --> 00:07:05,958 -Putasemeak. -Mugitzen ari dira! 71 00:07:18,583 --> 00:07:20,250 -Munizio gutxi dut. -Nik berdin. 72 00:07:31,083 --> 00:07:34,416 -Ez naiz inolaz ere horra hurbilduko. -Ez dizut eskatu. 73 00:07:38,458 --> 00:07:39,291 Burton! 74 00:07:59,833 --> 00:08:00,833 Nor da hori? 75 00:08:02,041 --> 00:08:04,791 Esango al dit norbaitek zer gertatzen den? 76 00:08:10,958 --> 00:08:13,708 Garagardoa hartzera gonbidatu nau Flynnek. 77 00:08:18,875 --> 00:08:22,166 Baina ez dit esan festa bat antolatu duzuela. 78 00:09:44,916 --> 00:09:47,625 PERIFERIKOAK 79 00:10:09,208 --> 00:10:10,208 Aelita. 80 00:10:12,541 --> 00:10:13,541 Aelita. 81 00:10:15,375 --> 00:10:16,750 Zu zinela iruditu zait. 82 00:10:16,833 --> 00:10:17,791 A zer ezustekoa! 83 00:10:18,166 --> 00:10:19,458 Ez adarrik jo, Wolf. 84 00:10:20,083 --> 00:10:21,125 Zergatik diozu? 85 00:10:22,166 --> 00:10:23,708 Zuk aukeratu, 86 00:10:23,791 --> 00:10:26,958 zergatik jarraitu didazun esan, edo pikutara joan. 87 00:10:27,708 --> 00:10:30,166 Lan egiten duzun tokiari buruzko informazioa 88 00:10:30,250 --> 00:10:32,583 nahi duen tipo bat ezagutzen dut. 89 00:10:32,666 --> 00:10:34,291 Ikerketa Institutua? 90 00:10:34,875 --> 00:10:37,458 Tipo hori ergel hutsa da, ezta? 91 00:10:39,416 --> 00:10:42,916 Ikusten dudanez, hiru aukera posible daude. 92 00:10:43,000 --> 00:10:45,458 Ergela, kleptokrata edo poliziakoa da. 93 00:10:46,041 --> 00:10:47,000 Ez da ergel bat. 94 00:10:47,083 --> 00:10:48,833 Klept bat orduan. 95 00:10:48,916 --> 00:10:52,625 Zergatik uste duzu lapur batekin lan egin nahiko nukeela? 96 00:10:52,708 --> 00:10:54,041 Jokoan dagoen dirua 97 00:10:54,125 --> 00:10:57,041 inoiz beharko duzun baino gehiago delako. 98 00:10:57,125 --> 00:10:58,916 Ez dut dirurik nahi. 99 00:11:03,625 --> 00:11:05,500 Zoriontsu al zara, Aelita? 100 00:11:06,708 --> 00:11:09,166 -Goizero... -Ez zaitez ausartu. 101 00:11:09,250 --> 00:11:11,458 ...galdetzen nizun: "Zoriontsu zara?". 102 00:11:11,541 --> 00:11:13,458 Eta beti berdina esaten zenidan. 103 00:11:14,458 --> 00:11:17,500 Gure mundua hankaz gora bazegoen ere. 104 00:11:18,000 --> 00:11:19,041 "Bai". 105 00:11:19,125 --> 00:11:20,041 "Bai". 106 00:11:21,916 --> 00:11:22,916 "Bai". 107 00:11:25,625 --> 00:11:27,625 Oraindik berdin pentsatzen duzu? 108 00:11:28,666 --> 00:11:30,333 Niri laguntzeko egiten duzu? 109 00:11:31,416 --> 00:11:33,625 Komisio bat dago samariar onarentzat? 110 00:11:33,708 --> 00:11:35,333 Biak izan daitezke, ezta? 111 00:11:35,416 --> 00:11:37,000 Interesa eta asmo ona. 112 00:11:38,666 --> 00:11:41,333 Benetan diotsut. Ez dirudi zoriontsu zarenik. 113 00:11:42,625 --> 00:11:46,166 Eta zure lagun horren eskaintzak edo dena delakoak, 114 00:11:46,916 --> 00:11:48,833 zoriontsu egingo nau? 115 00:11:49,250 --> 00:11:52,000 Emozio apur bat emango dio zure bizitzari. 116 00:11:53,250 --> 00:11:54,750 Beti ondo dator hori. 117 00:12:05,958 --> 00:12:06,791 Bai? 118 00:12:06,875 --> 00:12:08,291 Hori ahotsa. 119 00:12:09,500 --> 00:12:11,458 Orduotan deituta, zer nahi duzu? 120 00:12:11,541 --> 00:12:14,416 Ez nizuke orduotan deituko oso larria ez balitz. 121 00:12:14,500 --> 00:12:15,583 Zer gertatu da? 122 00:12:15,666 --> 00:12:18,708 Auto bat bidali dizut, zure zain dago behean. 123 00:12:18,791 --> 00:12:21,000 Goizeko bostak dira, ni ez noa inora. 124 00:12:21,083 --> 00:12:22,625 Aurrerakin bat eman nizun. 125 00:12:23,500 --> 00:12:25,750 Handia gainera, oker ez banago, 126 00:12:25,833 --> 00:12:28,916 zu bezalako batek kobratzen duena kontuan hartuta... 127 00:12:29,833 --> 00:12:33,500 "Konpontzaile" gisa lan egiten duzula esaten duzu, ezta Wilf? 128 00:12:33,583 --> 00:12:36,541 Lanaren izena xumea da oso, miresgarri deritzot. 129 00:12:37,208 --> 00:12:39,625 Zure lana egin dezazun bakarrik nahi dut. 130 00:12:39,708 --> 00:12:42,291 Konpondu ezazu nire arazoa, berehala. 131 00:12:42,958 --> 00:12:47,000 Neska eta bere familiarengatik eskainitako saria lortzen saiatu dira. 132 00:12:47,625 --> 00:12:50,875 Talde bat izan da eraso egin duena, 133 00:12:50,958 --> 00:12:53,041 bortizkeria handiz gainera. 134 00:12:53,500 --> 00:12:57,625 Zortea izan dugu, baina ez du luzaro iraungo zorte onak, 135 00:12:57,708 --> 00:13:02,458 eta teknikoek Periferiko bat sortu diote neskari. 136 00:13:03,875 --> 00:13:07,250 Bertan sartu dadin lortu behar duzu berehala. 137 00:13:08,208 --> 00:13:10,416 Aelita aurkitzeko modu bakarra da. 138 00:13:26,541 --> 00:13:30,458 Zure gaitzespen begirada sumatzen dut, Ash. 139 00:13:30,541 --> 00:13:32,000 Zerk kezkatzen zaitu? 140 00:13:34,666 --> 00:13:36,875 Zure lagunak, Nethertonek. 141 00:13:38,041 --> 00:13:41,625 Zuen arteko harremanak agian ez dizu argi pentsatzen uzten. 142 00:13:42,291 --> 00:13:44,666 Ez da pertsona egokia lan hau egiteko. 143 00:13:45,416 --> 00:13:46,708 Zergatik? 144 00:13:47,500 --> 00:13:53,166 Norbaiti dirua eramatea bezalako lantxoak egiten ditu, ezta? 145 00:13:54,291 --> 00:13:56,958 Iheskorra da, ahazten erraza, 146 00:13:57,041 --> 00:14:00,416 eta poliziak ez dio arretarik jartzen, zuri ez bezala. 147 00:14:01,000 --> 00:14:03,416 -Bera ez da... -Bizizale aberats bat? 148 00:14:04,000 --> 00:14:07,166 Familia errusiar ospetsu baten ondorengoa? 149 00:14:07,250 --> 00:14:08,666 Artearen mezenas bat? 150 00:14:08,750 --> 00:14:09,666 Hiltzaile bat. 151 00:14:11,500 --> 00:14:15,958 Txakurtxo bat bezalakoa da, amen egiten dio denari. 152 00:14:16,875 --> 00:14:21,916 Eta esku artean daukaguna aurrera eramateko behar duguna... 153 00:14:22,291 --> 00:14:23,583 Basatiagoa da? 154 00:14:25,583 --> 00:14:28,541 Wilf nola ezagutu nuen kontatuko dizut noizbait. 155 00:14:29,166 --> 00:14:31,833 Ez du horretaz hitz egitea gustuko. Umila da. 156 00:14:32,375 --> 00:14:36,333 Baina bortizkeriari dagokionez, 157 00:14:37,000 --> 00:14:38,291 geuretako bat da. 158 00:14:39,375 --> 00:14:41,791 Bereziki arrazoi on bat duenean. 159 00:14:41,875 --> 00:14:46,625 Eta ez dago Aelita aurkitzeko arrazoi hobeagorik duenik, 160 00:14:47,791 --> 00:14:50,000 Wilf Netherton baino. 161 00:14:53,916 --> 00:14:55,208 Barkatu, Flynne. 162 00:14:55,291 --> 00:14:57,333 Badakit ez zaizula gustatzen, 163 00:14:57,416 --> 00:14:58,541 baina beharrezkoa da. 164 00:16:21,000 --> 00:16:22,541 Ezer aldatu nahi baduzu, 165 00:16:23,166 --> 00:16:24,958 segituan egin dezakegu. 166 00:16:26,166 --> 00:16:27,291 Wilf Netherton. 167 00:16:30,833 --> 00:16:34,416 Argi eta garbi esango dizut, ezin dugu denborarik galdu-eta. 168 00:16:34,500 --> 00:16:37,125 Norbait aurkitu nahi dut. Aelita West. 169 00:16:37,208 --> 00:16:39,708 Baliteke zu izatea bera ikusi duen azkena. 170 00:16:46,125 --> 00:16:47,958 Ez al didazu esango zergatik 171 00:16:48,041 --> 00:16:50,625 hil nahi gaituzten ni eta nire familia? 172 00:16:50,708 --> 00:16:54,125 Agian gero jokatuko dut zure joko tentel horretara. 173 00:16:54,208 --> 00:16:55,666 Ez da Simaren joko bat. 174 00:16:57,583 --> 00:16:59,250 Periferikoan zaude orain. 175 00:17:00,250 --> 00:17:01,125 Tele-oraina. 176 00:17:01,791 --> 00:17:05,416 Zurea balitz bezala mugi dezakezu gorputz hori, eta hau... 177 00:17:08,791 --> 00:17:10,000 Erakutsiko dizut. 178 00:17:53,541 --> 00:17:54,791 Hau ez da Londres. 179 00:17:56,458 --> 00:17:57,916 Zergatik diozu hori? 180 00:17:58,000 --> 00:17:59,500 Non dago jendea? 181 00:18:00,083 --> 00:18:02,916 Hor hasten da kontuaren mamia. 182 00:18:04,583 --> 00:18:05,625 Hau Londres da, 183 00:18:06,500 --> 00:18:09,291 baina zure orainalditik 70 urtera. 184 00:18:12,666 --> 00:18:15,000 Hori sinetsiko dudala uste duzu? 185 00:18:16,041 --> 00:18:18,208 Denboran zehar bidaiatu dudala? 186 00:18:18,625 --> 00:18:20,833 -Etorkizuneko Londresera? -Ez. 187 00:18:21,166 --> 00:18:22,458 Oker zaude. 188 00:18:22,541 --> 00:18:24,375 Denboran bidaiatu izan bazenu, 189 00:18:24,458 --> 00:18:25,958 fisikoki hemen zeundeke. 190 00:18:26,041 --> 00:18:27,875 Datuen transferentzia bat da. 191 00:18:27,958 --> 00:18:30,166 Tunel-efektua da izen teknikoa. 192 00:18:32,791 --> 00:18:35,208 -Normala da ez ulertzea. -Ulertzen dut. 193 00:18:35,291 --> 00:18:37,333 Baina ez dizut sinesten. 194 00:18:37,958 --> 00:18:39,458 Froga bat emango dizut. 195 00:18:41,250 --> 00:18:42,125 Zure amak 196 00:18:43,625 --> 00:18:44,958 tumorea du garunean. 197 00:18:45,666 --> 00:18:46,500 Glioma bat. 198 00:18:46,583 --> 00:18:49,083 Ez zara etorkizunean egon behar hori ja... 199 00:18:49,166 --> 00:18:51,375 Lau aste barru hilko da. 200 00:18:51,458 --> 00:18:52,625 Irailaren 22an. 201 00:18:53,750 --> 00:18:54,958 Gauean. 202 00:18:56,041 --> 00:18:57,083 Hori ez da egia. 203 00:18:58,166 --> 00:19:01,125 Medikuak esan du ez dela hilko. Asko falta dela. 204 00:19:01,208 --> 00:19:03,041 Mina areagotu zaio azkenaldian? 205 00:19:04,375 --> 00:19:05,708 Hori da lehen sintoma. 206 00:19:17,083 --> 00:19:18,833 ESKELAK 207 00:19:20,083 --> 00:19:21,958 Ella Fisher, 50, irailaren 22ko gauean zendu zen... 208 00:19:29,375 --> 00:19:33,083 Gliomak tratatzeko medikamentu bat garatu dugu. Erraza da. 209 00:19:33,791 --> 00:19:36,208 Ziztu bizian sendatuko da. 210 00:19:36,291 --> 00:19:39,375 Zure farmaziari bidali diot formula. 211 00:19:39,458 --> 00:19:41,125 Ezin dugu farmaziakoa ordaindu. 212 00:19:41,208 --> 00:19:42,666 Ordainduta dago. 213 00:19:48,750 --> 00:19:51,250 Ondo pentsatu, baina ez dugu denbora asko. 214 00:19:52,291 --> 00:19:55,333 Egoera larria da, benetan larria. 215 00:19:55,875 --> 00:19:58,375 Zu eta zure familia arriskuan zaudete. 216 00:20:00,083 --> 00:20:03,291 Zuek akabatu arte ez dira geldituko. 217 00:20:04,416 --> 00:20:06,208 Nire laguntza behar duzu. 218 00:20:06,666 --> 00:20:08,333 Eta nik zure laguntza. 219 00:20:12,083 --> 00:20:13,166 Laster arte. 220 00:20:52,041 --> 00:20:55,291 Ez dakigu gorpuak lurperatu edo erre. 221 00:20:55,375 --> 00:20:59,041 Agian sheriffari esatea izango da aukera zintzoena. 222 00:21:00,416 --> 00:21:03,458 Zure iritzia jakin nahi dut ezer egin aurretik. 223 00:21:07,250 --> 00:21:10,333 Lurperatu. Nik herrira joan behar dut. 224 00:21:11,083 --> 00:21:13,833 -Zertarako? -Gero esango dizut. 225 00:21:13,916 --> 00:21:15,916 -Ezin zara bakarrik joan. -Orduan, 226 00:21:16,625 --> 00:21:17,833 bidali norbait. 227 00:21:28,000 --> 00:21:32,666 JON FARMAZIA 228 00:22:20,333 --> 00:22:22,333 Ez daukazu ezer esatekorik, ama? 229 00:22:24,416 --> 00:22:25,833 Zeri buruz? 230 00:22:30,250 --> 00:22:31,541 Zure gliomari buruz. 231 00:22:34,750 --> 00:22:35,833 Ene, maitea. 232 00:22:37,750 --> 00:22:38,791 Nork esan dizu? 233 00:22:43,291 --> 00:22:45,166 Sentitzen dut, Flynne. 234 00:22:46,250 --> 00:22:47,666 Benetan sentitzen dut. 235 00:22:50,250 --> 00:22:52,375 Berri hori ematen dizutenean... 236 00:22:52,583 --> 00:22:53,583 Ama. 237 00:22:53,666 --> 00:22:57,875 ...egun bakoitza zeinen baliotsua den konturatzen zara. 238 00:22:59,833 --> 00:23:03,458 Eta zuri denbora lapurtzearen kontua, 239 00:23:04,041 --> 00:23:06,375 zu atsekabez betetzea, 240 00:23:06,958 --> 00:23:08,583 babestu beharrean... 241 00:23:08,666 --> 00:23:09,750 Zenbat denbora? 242 00:23:14,250 --> 00:23:15,166 Sei aste. 243 00:23:16,791 --> 00:23:17,750 Zorterik badut. 244 00:23:18,333 --> 00:23:22,291 Esan nion erizainari zorterik banu ez nintzatekeela hemen egongo. 245 00:23:28,500 --> 00:23:29,875 Medikamentu berri hau... 246 00:23:33,958 --> 00:23:35,083 Esperimentala da. 247 00:23:37,875 --> 00:23:39,583 Ez dakigu zer daraman. 248 00:23:40,125 --> 00:23:42,333 Zer da gertatu daitekeen txarrena? 249 00:23:43,416 --> 00:23:44,916 Azkarrago hiltzea? 250 00:23:49,458 --> 00:23:50,458 Tira. 251 00:23:59,166 --> 00:24:00,208 Ados. 252 00:26:41,208 --> 00:26:42,541 Zer ostia. 253 00:27:25,708 --> 00:27:27,500 -Kaixo. -Kaixo. 254 00:27:29,208 --> 00:27:30,458 Hor daukazu kafea. 255 00:27:32,083 --> 00:27:32,916 Milesker. 256 00:27:35,833 --> 00:27:38,083 Informazio gehiago behar dut, 257 00:27:38,166 --> 00:27:39,250 badakizu ezer? 258 00:27:41,125 --> 00:27:42,875 Ez didazu sinetsiko. 259 00:27:46,375 --> 00:27:47,291 Saiatu zaitez. 260 00:27:51,458 --> 00:27:52,750 Ez da Simulazio bat. 261 00:27:53,916 --> 00:27:56,916 Gailu hori janztean, benetako gorputz bat daukat. 262 00:27:59,250 --> 00:28:01,250 Robot moduko bat, 263 00:28:02,125 --> 00:28:03,875 baina askoz errealistagoa. 264 00:28:03,958 --> 00:28:06,666 Nire berdina da, sentipen berarekin. 265 00:28:08,583 --> 00:28:10,833 Baina Londresen, 266 00:28:11,791 --> 00:28:12,833 hori dio tipoak. 267 00:28:13,875 --> 00:28:15,083 Sinesten dut hori. 268 00:28:15,166 --> 00:28:16,875 Hori ez da harrigarriena. 269 00:28:18,041 --> 00:28:20,416 Zerbait ikusi omen dut han nengoela. 270 00:28:21,291 --> 00:28:25,000 Eta horregatik hil nahi naute, ezer esan ez dezadan. 271 00:28:25,583 --> 00:28:27,875 Eta zer da sinetsiko ez dudana? 272 00:28:31,500 --> 00:28:34,000 Etorkizunean dagoela, Burton. 273 00:28:36,166 --> 00:28:37,250 Tipo hori. 274 00:28:38,916 --> 00:28:39,958 2100. 275 00:28:45,583 --> 00:28:48,375 Frogaren bat emango zizun. 276 00:28:56,291 --> 00:28:58,250 Joan zara ama ikustera? 277 00:29:02,666 --> 00:29:03,750 Ondo dago? 278 00:29:04,333 --> 00:29:05,500 Ondo dagoela dio. 279 00:29:06,041 --> 00:29:09,791 Baina Leonek dio bere bizi-konstanteak gaizki daudela. 280 00:29:11,666 --> 00:29:12,583 Zergatik? 281 00:29:14,791 --> 00:29:17,375 Tipoak amarentzako gauza bat eman dit. 282 00:29:17,833 --> 00:29:20,583 Medikamentu bat. Tumorearentzat. 283 00:29:20,666 --> 00:29:21,916 Sendatuko dela dio. 284 00:29:22,000 --> 00:29:23,708 Pikutara, ez dut sinesten... 285 00:29:23,791 --> 00:29:24,666 Eman diot. 286 00:29:24,750 --> 00:29:25,750 Zer? 287 00:29:25,833 --> 00:29:27,750 Amaren eskela erakutsi dit. 288 00:29:27,833 --> 00:29:30,250 -Ezin duzu... -Lau aste barru hilko da, 289 00:29:30,333 --> 00:29:32,625 -ezer egin ezean. -Sinetsi egin diozu? 290 00:29:32,708 --> 00:29:34,541 Egia zen, benetakoa zirudien. 291 00:29:34,625 --> 00:29:35,708 Benetakoa? 292 00:29:36,875 --> 00:29:38,833 Burutik jota zaude? 293 00:29:38,916 --> 00:29:40,708 Informazio gehiago lortuko dut. 294 00:29:40,791 --> 00:29:41,833 Inola ere ez. 295 00:29:41,916 --> 00:29:45,000 -Ni joango naiz. -Ez, ez zaitu zu nahi. 296 00:29:45,625 --> 00:29:48,458 -Ni nahi nau. -Bost axola nor nahi duen. 297 00:29:49,000 --> 00:29:51,375 Orain kontrola duela uste du, zure erruz. 298 00:29:51,458 --> 00:29:54,583 Zergatik kakaztu behar duzu dena beti? 299 00:30:03,166 --> 00:30:05,791 Kaka. Barkatu, bale? 300 00:30:11,375 --> 00:30:12,625 Hemen behar zaitugu. 301 00:30:14,583 --> 00:30:15,750 Ondo dakizu. 302 00:30:17,291 --> 00:30:20,791 Zer egingo dugu gure bila gehiago etortzen direnean? 303 00:30:23,583 --> 00:30:24,916 Ni joango naiz. 304 00:30:27,375 --> 00:30:30,375 Ez dut ezetzik onartuko. Ados? 305 00:31:20,958 --> 00:31:22,041 Ongi etorri. 306 00:31:27,500 --> 00:31:28,541 Non gaude? 307 00:31:29,333 --> 00:31:31,458 Notting Hilleko etxe baten atzean. 308 00:31:31,541 --> 00:31:33,250 Lev Zubov-en etxean. 309 00:31:33,333 --> 00:31:35,041 Horko hori da bera. 310 00:31:40,875 --> 00:31:41,708 Horiek... 311 00:31:41,791 --> 00:31:44,750 Otso martsupial analogikoak dira. 312 00:31:44,833 --> 00:31:46,708 Tasmaniako tigreak. 313 00:31:47,833 --> 00:31:50,416 Desagertuta omen daude. 314 00:31:50,500 --> 00:31:53,208 Halako gauzak birsortzea gustuko du Levek, 315 00:31:53,583 --> 00:31:54,875 DNAren bidez. 316 00:31:54,958 --> 00:31:55,958 Otzanak dira? 317 00:31:56,500 --> 00:31:58,958 Etxeko animaliak izateko diseinatu ditu. 318 00:31:59,041 --> 00:32:01,750 Linea genetiko basati bat ere dago, ordea. 319 00:32:01,833 --> 00:32:03,083 Zergatik gaude hemen? 320 00:32:03,166 --> 00:32:05,958 Lev eta bere bi teknikoekin hitz egiteko. 321 00:32:06,041 --> 00:32:09,875 Lorategira ekarri zaitut, hasi aurretik girora egokitu zaitezen. 322 00:32:10,958 --> 00:32:11,875 Zer hasi? 323 00:32:13,000 --> 00:32:14,041 Galdeketarekin. 324 00:32:14,875 --> 00:32:17,500 Levek Aelita aurkitzeko kontratatu nau, 325 00:32:17,583 --> 00:32:19,208 galdu den emakumea. 326 00:32:19,708 --> 00:32:21,166 Zer da tekniko bat? 327 00:32:21,250 --> 00:32:24,791 Kontu teknikoetan aditua den norbait. 328 00:32:24,875 --> 00:32:26,625 Hitzekin ez da oso iaioa. 329 00:32:26,708 --> 00:32:30,666 Begirada mehatxatzailea duena Ossian da. 330 00:32:30,750 --> 00:32:33,250 Benetan trebea da kontu horiekin. 331 00:32:33,333 --> 00:32:37,250 Mahaian dagoen itxura iluneko emakumea Ash da. 332 00:32:39,625 --> 00:32:42,833 Bi munduen arteko konexioa mantentzen dute. 333 00:32:42,916 --> 00:32:45,875 Konexioa nahi baino hauskorragoa da-eta. 334 00:32:46,541 --> 00:32:50,125 Sar al daitezke barrura esan ezin duen ezer esan aurretik? 335 00:32:50,875 --> 00:32:52,291 Bazkaria prest dago. 336 00:32:53,291 --> 00:32:54,541 Itxi dezakezu. 337 00:32:58,125 --> 00:33:00,791 Zer gertatzen da hemen ez nagoenean? 338 00:33:00,875 --> 00:33:03,041 Zortzi orduko lo zikloa dauka. 339 00:33:03,125 --> 00:33:07,125 Gainerakoan, zure adarretik deskonektatuta bazaude, AA pizten da. 340 00:33:07,208 --> 00:33:08,375 Nire adarra? 341 00:33:13,875 --> 00:33:17,208 Gure orainaldiko norbait iraganarekin konektatzean, 342 00:33:17,291 --> 00:33:20,541 iraganak beste bide bat hasten du. 343 00:33:20,625 --> 00:33:23,750 Denbora-lerro paralelo bat, edo adar bat. 344 00:33:27,041 --> 00:33:28,208 Beste modu batean, 345 00:33:28,291 --> 00:33:31,833 gure denbora lerroak berberak ziren kontaktuaren unera arte, 346 00:33:31,916 --> 00:33:33,416 hor banandu egin dira. 347 00:33:33,500 --> 00:33:36,166 -Gehiago korapilatzen ari zara. -Azaldu zuk. 348 00:33:36,458 --> 00:33:39,125 Nahiko korapilatsua izan daiteke, denontzat. 349 00:33:39,208 --> 00:33:42,333 Kontu larrienak konpontzen saiatu beharko genuke, 350 00:33:42,416 --> 00:33:45,333 eta poliki-poliki ulertuko duzu dena. 351 00:33:45,416 --> 00:33:48,708 Zein da kontu larria, nire familia hil nahi dutela? 352 00:33:50,291 --> 00:33:51,333 Adibidez. 353 00:33:51,875 --> 00:33:55,875 Edo gure ikuspuntutik, premiazkoena Aelita West aurkitzea da. 354 00:33:55,958 --> 00:33:57,916 Nor da emakume garrantzitsu hori? 355 00:33:59,708 --> 00:34:02,791 Aelitak Ikerketa Institutuan egiten zuen lan. 356 00:34:02,875 --> 00:34:05,583 Horri esker, zure adarrera sartzea lortu zuen. 357 00:34:05,666 --> 00:34:08,791 Guretzako sarbidea lortu zezan ordaintzen genion. 358 00:34:09,416 --> 00:34:12,625 Eta galdu egin denez, konexioa galtzeko arriskua dugu. 359 00:34:15,750 --> 00:34:18,125 Zergatik joan nahi duzue nire mundura? 360 00:34:18,208 --> 00:34:19,041 Barkatu? 361 00:34:19,125 --> 00:34:21,958 Buruhauste asko sortu dizkizue horrek dirudienez. 362 00:34:22,416 --> 00:34:24,541 Zergatik horrenbeste ahalegin? 363 00:34:24,625 --> 00:34:27,916 -Jakin-mina baino ez. -Joko bat balitz bezala? 364 00:34:28,583 --> 00:34:30,125 Sim bat agian? 365 00:34:30,708 --> 00:34:33,000 Zilegi litzateke konparazio hori, bai. 366 00:34:33,083 --> 00:34:38,125 Gu ez gara benetakoak zuentzat, ezta? Ni, nire familia, nire lagunak. 367 00:34:39,083 --> 00:34:41,833 Gu benetakoak al gara zuretzat? 368 00:34:50,208 --> 00:34:51,375 Saiatzen ari naiz. 369 00:35:33,208 --> 00:35:34,500 Bisita daukagu. 370 00:35:36,125 --> 00:35:37,583 Tommy Constantine. 371 00:35:38,250 --> 00:35:41,000 Oinez, kilometro erdira dago. 372 00:35:41,083 --> 00:35:43,333 Ezkutatu droneak eta alde egin. Banoa. 373 00:35:43,416 --> 00:35:44,291 Ados. 374 00:35:44,375 --> 00:35:46,000 Carlos, hartu nire lekua. 375 00:35:46,083 --> 00:35:47,000 Oraintxe noa. 376 00:35:50,500 --> 00:35:52,500 -Zer egin behar dut? -Zaindu ezazu. 377 00:35:52,916 --> 00:35:55,625 Esnatzen bada, ez esan nora joan naizen. 378 00:35:56,041 --> 00:35:58,708 -Ez diot gezurrik esango. -Ez dizut hori esan. 379 00:35:58,791 --> 00:36:02,291 Ingurua aztertzera joan naizela esan. Hemen geratu dadila. 380 00:36:04,000 --> 00:36:05,708 Amak, medikamentuarekin, 381 00:36:06,458 --> 00:36:08,458 okerrera egin du. 382 00:36:09,041 --> 00:36:12,000 Egingo dio eragina, denbora behar du. 383 00:36:12,083 --> 00:36:14,041 Baina ez du denborarik. 384 00:36:14,500 --> 00:36:18,208 Zuek esan duzuenez. Eta nola dakizue hori? 385 00:36:18,291 --> 00:36:20,666 Zer gehiago dakizue? Eskela duzue. 386 00:36:20,750 --> 00:36:22,291 Zer gertatuko zait niri? 387 00:36:22,375 --> 00:36:26,958 Azaldu bezala, gure munduko norbait harremanetan jarriz... 388 00:36:27,041 --> 00:36:29,625 Bai, ulertu dut adarraren kontu hori. 389 00:36:29,708 --> 00:36:31,875 Non nago ni zuen denbora lerroan? 390 00:36:31,958 --> 00:36:34,708 Ezkonduta nago? Seme-alabarik badaukat? 391 00:36:34,791 --> 00:36:35,833 Bizirik nago? 392 00:36:36,708 --> 00:36:38,041 Eta nire neba? 393 00:36:39,916 --> 00:36:42,250 Ez daukagu informazio guztia. 394 00:36:42,333 --> 00:36:45,125 Puntu batetik aurrera hutsuneak daude. 395 00:36:45,208 --> 00:36:47,416 Zer puntu? Zergatik? 396 00:36:47,500 --> 00:36:49,916 Asko jazo da 70 urte hauetan, Fisher. 397 00:36:52,708 --> 00:36:53,916 Asko alajaina. 398 00:36:54,000 --> 00:36:55,000 Baina zer? 399 00:36:55,083 --> 00:36:56,750 Itzuli gaitezen muinera... 400 00:36:56,833 --> 00:36:58,208 Zer ezkutatzen duzue? 401 00:36:58,291 --> 00:37:01,791 Galdera onak dira, une egokia iristean erantzungo ditugu. 402 00:37:01,875 --> 00:37:02,833 Nire hitza duzu. 403 00:37:02,916 --> 00:37:06,041 Hori diozu beti, baina ezin jakin beteko duzun. 404 00:37:06,125 --> 00:37:08,416 -Fisher... -Noiz sendatuko da nire ama? 405 00:37:11,291 --> 00:37:13,583 Ahotsa enkriptatu dezakete. 406 00:37:13,666 --> 00:37:15,041 Ohituko zara. 407 00:37:15,125 --> 00:37:17,333 Baina beti da gogaikarria. 408 00:37:17,416 --> 00:37:19,166 Ashi esan diot 409 00:37:19,250 --> 00:37:22,541 medikamentuaren eraginkortasuna % 57koa dela. 410 00:37:22,625 --> 00:37:23,833 Zer esan nahi duzu? 411 00:37:23,916 --> 00:37:27,041 Helburua lortzeko duen ahalmena da. 412 00:37:27,125 --> 00:37:28,583 Latinez efficācia. 413 00:37:28,666 --> 00:37:30,833 Badakit zer esan nahi duen hitzak. 414 00:37:31,916 --> 00:37:33,916 Zer esan nahi du nire amarentzat? 415 00:37:34,500 --> 00:37:37,208 Ezin dugu ziurtatu sendatuko denik. 416 00:37:42,541 --> 00:37:46,291 Badirudi "ziztu bizian" ez dela gauza bera etorkizunean. 417 00:37:47,375 --> 00:37:50,541 Desagertutako animaliak birsortu dituzue, 418 00:37:50,625 --> 00:37:52,916 denbora-bidaiak, tatuaje mugikorrak. 419 00:37:54,333 --> 00:37:56,416 Zoritxarreko emakume bati laguntzea 420 00:37:56,500 --> 00:37:58,500 horren zaila al da? 421 00:37:59,708 --> 00:38:01,083 Sendatu ezazue, 422 00:38:02,958 --> 00:38:05,375 eta zuen emakumeaz hitz egingo dut. 423 00:38:07,208 --> 00:38:09,041 Nire hitza ematen dizuet. 424 00:38:12,208 --> 00:38:14,333 Inoiz ikusi al duzu halakorik? 425 00:38:17,541 --> 00:38:21,708 Badakizu zer den? 6,8 SPC bat. 426 00:38:22,166 --> 00:38:24,375 Gerran erabiltzen genituen batzuetan. 427 00:38:26,500 --> 00:38:28,041 Narkoen kontuak, agian? 428 00:38:28,958 --> 00:38:30,166 Ezin jakin. 429 00:38:31,875 --> 00:38:33,708 Baina toki honetan? 430 00:38:35,041 --> 00:38:36,833 Arraroa da, ezta? 431 00:38:36,916 --> 00:38:39,708 Oso arraroa da dena, Tommy. 432 00:38:43,791 --> 00:38:46,333 Dee Dee eta biokin haserre al zaudete? 433 00:38:46,875 --> 00:38:48,416 Zergatik diozu hori? 434 00:38:48,500 --> 00:38:49,750 Auto hauek guztiak. 435 00:38:53,750 --> 00:38:57,208 Zerri bat txigortzeko prestaketekin zabiltzatela dirudi. 436 00:38:59,583 --> 00:39:03,250 Eta gonbidapenik jaso ez dugunez... 437 00:39:03,333 --> 00:39:05,416 Reeceren furgoneta da hori, ezta? 438 00:39:05,958 --> 00:39:08,750 Hori Leonena eta bestea Carlosena? 439 00:39:09,041 --> 00:39:11,750 Drone lehiaketa inozo bat, besterik ez. 440 00:39:13,166 --> 00:39:16,000 Tontakerietarako astirik ez zenuela uste nuen. 441 00:39:17,541 --> 00:39:20,375 Ez. Arrazoi duzu. 442 00:39:28,333 --> 00:39:29,208 Flynne. 443 00:39:31,250 --> 00:39:32,083 Burton. 444 00:39:50,708 --> 00:39:51,750 Arraioa. 445 00:40:01,791 --> 00:40:04,708 Badakit oso inplikatuta zaudela, Wilf, 446 00:40:06,125 --> 00:40:09,291 eta agian nahiko duzu Fisherrekin 447 00:40:09,375 --> 00:40:11,083 gauzak azkarrago joatea. 448 00:40:11,166 --> 00:40:14,875 Baina bere burua aurkitu behar du, bultzatzen hasi aurretik. 449 00:40:15,458 --> 00:40:17,625 Denborarik ez galtzeko esan zenuen. 450 00:40:17,708 --> 00:40:19,416 Ez da galdutako denbora, 451 00:40:19,500 --> 00:40:23,833 otzanagoa bilakatu dadin erabilitako denbora da. 452 00:40:24,625 --> 00:40:27,458 Aelitarekin hitz egitea nahi zenuela uste nuen. 453 00:40:28,166 --> 00:40:30,791 Horregatik onartu nuen hau egitea. 454 00:40:30,875 --> 00:40:33,250 Hala da. Hizketa horiei esker, 455 00:40:33,333 --> 00:40:36,333 neska gazte honen mundura sartuko gara. 456 00:40:36,416 --> 00:40:37,750 Zertarako? 457 00:40:44,250 --> 00:40:45,208 Wilf. 458 00:40:46,458 --> 00:40:50,291 Informazio onaren eta txarraren artean 459 00:40:50,375 --> 00:40:53,875 desberdintzen dakien norbait zarela uste dut. 460 00:40:54,458 --> 00:40:58,416 Informazio ona boterea eta abantaila ematen dizuna da. 461 00:40:58,833 --> 00:41:02,750 Arriskuan jarri zaitzakeen hori, ordea, informazio txarra da. 462 00:41:03,750 --> 00:41:06,916 Duintasun kontua da. Lagunei ez diet gezurrik esaten, 463 00:41:07,000 --> 00:41:09,916 beraz, ondo pentsatu zure galderak. 464 00:41:10,000 --> 00:41:12,625 Zure laguna izaten jarraitu nahi nuke. 465 00:41:32,375 --> 00:41:34,625 Goraintziak Flynne eta zure amari. 466 00:41:34,708 --> 00:41:36,250 Noski, Tommy. 467 00:41:48,708 --> 00:41:49,750 Zer nahi zuen? 468 00:41:52,125 --> 00:41:54,750 Bi auto daude abandonaturik hor nonbait, 469 00:41:54,833 --> 00:41:58,041 eta kamuflaje-teknologia ezezagun bat omen dute. 470 00:41:59,625 --> 00:42:00,541 Ondo zaude? 471 00:42:02,916 --> 00:42:04,666 Ez dakit, Burton. 472 00:42:05,375 --> 00:42:07,875 Zer demontre gertatzen ari da? 473 00:42:09,500 --> 00:42:11,916 Hildako gorpu pila bat daude hor atzean. 474 00:42:12,000 --> 00:42:13,541 Ezin duzu hortaz pentsatu. 475 00:42:20,041 --> 00:42:23,000 Etorkizuneko zure lagunek lagunduko gaituzte? 476 00:42:25,125 --> 00:42:26,958 Behatzen daude. 477 00:42:27,833 --> 00:42:31,125 Hurrengo erasoaren aurretik abisatuko digute ziurrenik. 478 00:42:31,208 --> 00:42:33,875 -Nola abisatuko digute? -Ahal duten bezala. 479 00:42:35,625 --> 00:42:37,416 Baina dirua bidaliko digute. 480 00:42:38,416 --> 00:42:41,625 Diru asko, 250.000 dolar. 481 00:42:45,250 --> 00:42:48,125 Baina gizarte segurantza galduko dut horrela. 482 00:42:48,208 --> 00:42:52,000 Badakit. Lasai, konponduko dutela esan dute. 483 00:42:52,083 --> 00:42:53,041 Nola? 484 00:42:54,208 --> 00:42:56,500 Jainko maitea. Jainko maitea. 485 00:42:57,333 --> 00:42:59,708 Loteria irabazi dut! 486 00:43:08,375 --> 00:43:11,041 Zorte ona izan dut beti, badakizue. 487 00:43:11,125 --> 00:43:13,375 Hori ez da zortea izan, Leon. 488 00:43:13,458 --> 00:43:16,250 -Etorkizuneko tipo batzuei... -Baxuago, Leon. 489 00:43:16,333 --> 00:43:20,166 ...esker irabazi dut loteria. Ez al da zorte ona hori? 490 00:43:20,250 --> 00:43:21,083 Leon. 491 00:43:22,458 --> 00:43:25,791 Pickett jaunaren partez, zorionak bere partez. 492 00:43:29,583 --> 00:43:31,041 Corbell Pickett? Benetan? 493 00:43:31,625 --> 00:43:32,458 Bai. 494 00:43:34,666 --> 00:43:36,041 Ene, jainko maitea. 495 00:43:36,750 --> 00:43:39,208 Altxa kopak eta eman eskerrak. 496 00:43:42,208 --> 00:43:43,333 Edukazioz, Flynne. 497 00:43:47,500 --> 00:43:50,958 Komunera joan behar naiz. 498 00:44:02,125 --> 00:44:03,958 Guri begira dago oraindik. 499 00:44:04,041 --> 00:44:06,625 Gure lehengusu leloak loteria irabazi du, 500 00:44:06,708 --> 00:44:09,708 denen arreta izango dugu minutu pare batez. 501 00:44:10,875 --> 00:44:14,041 Beraz, sinesten didazu orain? Etorkizuneko kontua. 502 00:44:14,541 --> 00:44:16,791 Benetan froga sendoa izan da hau. 503 00:44:16,875 --> 00:44:18,375 Onartzen dut. 504 00:44:21,833 --> 00:44:22,708 Zer da hori? 505 00:44:24,083 --> 00:44:25,791 Erosi behar ditugun gauzak. 506 00:44:27,833 --> 00:44:28,916 Txanden ordutegia. 507 00:44:32,500 --> 00:44:33,625 Non dago Conner? 508 00:44:34,500 --> 00:44:35,625 Ezagutzen duzu. 509 00:44:36,125 --> 00:44:40,125 Bai, eta berari laguntza eskatzea ideia ona izan daiteke. 510 00:44:40,208 --> 00:44:42,708 Ideia ona? Agian gu hilko gaitu. 511 00:44:42,791 --> 00:44:43,958 Tira, Burton. 512 00:44:44,541 --> 00:44:46,708 Asko lagundu gintuen gau hartan. 513 00:44:46,791 --> 00:44:50,625 Zortea izan genuen. Txiripaz ez zen mozkorturik etorri. 514 00:44:51,875 --> 00:44:56,208 Beraz, Leon lehengusua ez da zortea izan duen bakarra. 515 00:45:00,166 --> 00:45:01,666 Zer da esan nahi duzuna? 516 00:45:03,125 --> 00:45:04,208 Esan dizut jada. 517 00:45:04,291 --> 00:45:07,083 Konpondu ezin daitekeena ezin dut konpondu. 518 00:45:07,958 --> 00:45:09,750 Orain ez behintzat. 519 00:45:13,750 --> 00:45:15,583 Ados, etxera noa. 520 00:45:15,666 --> 00:45:16,958 Itxaron. 521 00:45:17,666 --> 00:45:19,625 Reeceri jokoa aipatu diot. 522 00:45:20,208 --> 00:45:22,291 Aletegiko misioa gainditu zenuela. 523 00:45:23,125 --> 00:45:24,041 Eta zer? 524 00:45:24,125 --> 00:45:27,500 Ardiak askatu zenituen lastima ematen zizutelako, ezta? 525 00:45:27,583 --> 00:45:30,333 Eta irten zirenean, traktorea azaldu zen. 526 00:45:30,416 --> 00:45:32,500 Jokoak sari bat eman zizun... 527 00:45:33,416 --> 00:45:34,708 enpatiagatik. 528 00:45:35,666 --> 00:45:39,583 Baina mugimendu taktiko txarra izan zen. 529 00:45:40,541 --> 00:45:44,166 Naziak gu erasotzear zeuden eta ardiak ziren gure babesa. 530 00:45:44,250 --> 00:45:45,250 Ados. 531 00:45:46,041 --> 00:45:48,458 -Nola aurkituko zenukete? -Hori da kontua. 532 00:45:49,125 --> 00:45:53,125 Connerrek lastima ematen dizu. Denoi ematen digu lastima. 533 00:45:53,208 --> 00:45:55,916 Baina hemen ez dago enpatikoentzako saririk. 534 00:45:56,000 --> 00:45:58,875 Benetako munduan ez da traktorerik agertuko. 535 00:45:58,958 --> 00:46:02,500 Jakina, baina traktorerik balego, 536 00:46:04,041 --> 00:46:07,625 ez zenuke zuk aurkituko. Ezta? 537 00:46:13,083 --> 00:46:14,583 Gero arte. 538 00:46:36,625 --> 00:46:37,833 Kaka zaharra. 539 00:47:12,291 --> 00:47:15,375 ...Cornell Unibertsitateko Entomologia Departamentua. 540 00:47:20,333 --> 00:47:22,083 ...koloniako erleak. 541 00:47:22,166 --> 00:47:24,875 Erle langileak, erlamandoak, erle erregina, 542 00:47:24,958 --> 00:47:28,375 denak dira beharrezkoak erlauntzean. 543 00:47:28,458 --> 00:47:31,625 Eta batek ere ezin du besteen laguntza gabe biziraun, 544 00:47:31,708 --> 00:47:34,958 erle erreginak ere ez. 545 00:47:35,041 --> 00:47:39,958 Duten elkarlana eta antolaketa zorrotza izan arren, 546 00:47:40,041 --> 00:47:44,500 inguruneko baldintza gogorren ondorioz erle kopurua asko jaisten ari da, 547 00:47:44,583 --> 00:47:47,750 eta horrek gure nekazaritzan eta ekonomian du eragina. 548 00:47:47,833 --> 00:47:52,250 Adibidez, Kaliforniako almendra-nekazariekin 549 00:47:52,791 --> 00:47:55,875 egindako ikerketa batek agerian utzi zuen 550 00:47:55,958 --> 00:48:00,791 erle faltaren erruz, 75.000 dolarreko galerak egon direla... 551 00:48:07,250 --> 00:48:09,625 Ez zara nahigabe inor tirokatzeko beldur? 552 00:48:09,708 --> 00:48:11,083 Ikaratuta esnatuz gero? 553 00:48:15,041 --> 00:48:17,875 Horregatik ez zara etortzen jada bisitatzera? 554 00:48:17,958 --> 00:48:20,083 Tiro egingo dizudan beldur zarelako? 555 00:48:21,916 --> 00:48:23,000 Mozkortuta zaude? 556 00:48:24,291 --> 00:48:25,500 Mozkortuta-edo. 557 00:48:31,375 --> 00:48:32,375 Zerbait bai. 558 00:48:37,958 --> 00:48:40,333 Ez didazu erantzun. 559 00:48:43,041 --> 00:48:45,041 Zergatik ez zatoz ni bisitatzera? 560 00:48:45,125 --> 00:48:46,791 Zu bisitatzen nago orain. 561 00:48:48,125 --> 00:48:51,666 Edozein egunetan hilda agertuko zarela pentsatu dut. 562 00:48:51,750 --> 00:48:53,458 Ezingo nuke bakean bizi. 563 00:48:53,541 --> 00:48:55,000 Zergatik etorri zara? 564 00:48:55,083 --> 00:48:57,666 Gau horren ostean, desagertu egin zinen. 565 00:48:57,750 --> 00:48:59,833 Dibertsioa azkar bukatu zen. 566 00:49:00,333 --> 00:49:02,916 Eta ez zaizkit garai lasaiak gustatzen. 567 00:49:03,000 --> 00:49:04,833 Arazo batean sartuta gaude. 568 00:49:06,083 --> 00:49:08,416 Sarjentu on bat behar dut. 569 00:49:12,291 --> 00:49:14,916 Gau hartan, zure etxerantz nindoala, 570 00:49:15,833 --> 00:49:18,333 tipo horiek entzun egin ninduten. 571 00:49:18,666 --> 00:49:20,291 Sasi artean ezkutatu ziren. 572 00:49:21,666 --> 00:49:24,833 Bat bakarrik ikusi nuen, baina apuntatzen zegoen. 573 00:49:26,000 --> 00:49:29,833 Tiro bat nahikoa zuen ni akabatzeko. Baina ez zuen tiro egin. 574 00:49:30,875 --> 00:49:33,291 Joaten utzi ninduen. 575 00:49:34,458 --> 00:49:36,500 Uste nuen Baker-en etxera zihoazela. 576 00:49:36,583 --> 00:49:39,791 Corbell Pickett Jasperrekin haserretu izango zela. 577 00:49:43,458 --> 00:49:44,916 Buruari bueltaka nindoan 578 00:49:45,833 --> 00:49:47,416 bidean gora. 579 00:49:48,416 --> 00:49:51,625 Ni bertan akabatu ez izateko arrazoi bakarra dago. 580 00:49:52,500 --> 00:49:53,458 Lastima. 581 00:49:58,833 --> 00:50:01,250 Odola irakiten jarri zitzaidan. 582 00:50:03,000 --> 00:50:06,916 Tipoa hiltzea baino ez nuen nahi, bost axola nora zihoan. 583 00:50:09,500 --> 00:50:10,958 Itzuli nintzenerako, 584 00:50:11,041 --> 00:50:13,958 estutasun larrian ikusi zintuztedan. 585 00:50:14,458 --> 00:50:17,000 Adeitsu agertu nintzen, laguntzeko baino ez. 586 00:50:18,291 --> 00:50:21,625 Nahiko ondo sentitu nintzen ondorengo 12 orduetan. 587 00:50:23,333 --> 00:50:25,500 Zerbait ondo egin izan banu bezala. 588 00:50:47,208 --> 00:50:49,375 Zenbat uste duzu gastatzen duela 589 00:50:49,458 --> 00:50:52,250 Soldadu Ohien Elkarteak gurekin? 590 00:50:52,333 --> 00:50:53,750 Behar baino gutxiago. 591 00:50:53,833 --> 00:50:57,208 Gure artean elkarri tirokatzen utziz gero, 592 00:50:58,333 --> 00:51:00,583 arazoa konponduko lukete. 593 00:51:00,666 --> 00:51:04,208 Erdiak hilda, eta beste erdiak pozik. 594 00:51:05,833 --> 00:51:07,916 Ez al zitzaizun tiroketa gustatu? 595 00:51:09,833 --> 00:51:11,000 Hori da. 596 00:51:11,083 --> 00:51:13,666 Bai horixe, alajaina. 597 00:51:13,750 --> 00:51:15,875 Arrazoia daukat ala ez? 598 00:51:34,333 --> 00:51:36,000 Zer arazo daukazue? 599 00:51:37,041 --> 00:51:40,875 Flynne etorkizuneko Londresera joan da eta zerbait ikusi omen du. 600 00:51:42,166 --> 00:51:44,958 Sikarioak kontratatu dituzte gu hiltzeko. 601 00:51:48,708 --> 00:51:51,333 Burutik nago, baina ez hainbeste. 602 00:51:51,416 --> 00:51:55,083 Ez daukazu zertan sinetsi, lagundu bakarrik. Eta utzi edateari. 603 00:51:55,541 --> 00:51:57,250 Etorri gure kanpamentura. 604 00:51:57,708 --> 00:51:59,875 Leonek lagundu zaitzake, nahi baduzu. 605 00:51:59,958 --> 00:52:01,458 Ez da bere lana. 606 00:52:03,083 --> 00:52:05,750 Ez du inoiz lantzat hartu, Conner. 607 00:52:06,166 --> 00:52:09,083 Ez litzaioke gustatuko zuk hala deitzea. 608 00:52:09,166 --> 00:52:12,625 Niregatik lastima sentitzen duen edonor hiltzeko gai naiz. 609 00:52:12,708 --> 00:52:14,500 -Eta? -Hori egiten zabiltza. 610 00:52:14,583 --> 00:52:16,416 Enpatikoa izaten ari nintzen. 611 00:52:16,500 --> 00:52:18,083 Zein da desberdintasuna? 612 00:52:19,458 --> 00:52:20,791 Ezta ideiarik ere. 613 00:52:22,708 --> 00:52:24,708 Etorri zaitez nahi baduzu. 614 00:52:25,541 --> 00:52:27,750 Baina mozkortuta ez. 615 00:52:37,083 --> 00:52:40,083 Gogoratuko al duzu hau dena bihar goizean? 616 00:52:43,833 --> 00:52:44,708 Nire ustez... 617 00:52:47,583 --> 00:52:48,833 Baliteke. 618 00:53:33,250 --> 00:53:35,375 Aske naiz gaur gauean, Manuel. 619 00:53:36,666 --> 00:53:39,833 Andereño bat nahi al duzu? 620 00:53:41,166 --> 00:53:42,666 Azkarra zara oso. 621 00:53:43,500 --> 00:53:45,416 Nor naizela uste duzu? 622 00:53:52,875 --> 00:53:54,833 Tira, esan dezagun, 623 00:53:55,291 --> 00:53:57,583 ez niokeela bati ezetz esango. 624 00:54:11,083 --> 00:54:12,291 Zein da zure izena? 625 00:54:16,083 --> 00:54:16,958 Carmen. 626 00:54:20,166 --> 00:54:22,500 Chiquita lady bezala. 627 00:54:25,625 --> 00:54:28,166 Banana izeneko fruta bat zen. 628 00:54:29,583 --> 00:54:33,583 Onddo batek akabatu zuen, lastima. 629 00:54:36,083 --> 00:54:39,833 Zein talentu dituzun jakin dezaket? 630 00:54:41,250 --> 00:54:43,041 Barkatuko diguzu, señorita? 631 00:54:53,708 --> 00:54:56,500 Ez da erraza zu aurkitzea, Pickett jauna. 632 00:54:59,083 --> 00:55:01,416 Gure txostenen arabera, 633 00:55:01,500 --> 00:55:06,875 2030 urte inguruko Clantonen boterea duen gizon bat zara. 634 00:55:07,416 --> 00:55:12,250 Eskrupulu gutxiko gizona zarela ere jartzen du. 635 00:55:12,333 --> 00:55:13,458 Zuzena al da? 636 00:55:14,583 --> 00:55:17,416 Zer arraio gertatzen da? 637 00:55:17,750 --> 00:55:22,958 Tokia ezagutzen duen norbait behar dugu arazo bat konpontzeko. 638 00:55:24,750 --> 00:55:28,041 Hamar milioi dolar ordainduko dizkizugu, 639 00:55:28,791 --> 00:55:30,875 zure komunitateko bi kide hiltzeko. 640 00:55:36,083 --> 00:55:39,500 Nor zara zu? Estatuko Segurtasuneko bat? 641 00:55:42,708 --> 00:55:44,500 Hau hackeatu duzue? 642 00:55:45,833 --> 00:55:49,166 % 25a zure kontura bidaltzeko prest gaude, 643 00:55:49,250 --> 00:55:50,708 fede ona erakusteko. 644 00:55:50,791 --> 00:55:52,791 Gainerakoa, bukatzen duzunean. 645 00:55:54,166 --> 00:55:58,625 Akabatu behar dituzunen izenak Flynne eta Burton Fisher dira. 646 00:56:06,208 --> 00:56:07,625 Tentela naizelakoan? 647 00:56:09,000 --> 00:56:11,291 Ez naiz tranpan eroriko. 648 00:56:12,041 --> 00:56:13,583 Eta kito. 649 00:56:14,416 --> 00:56:15,416 Bukatu partida! 650 00:56:20,250 --> 00:56:21,750 Jainko maitea. 651 00:56:24,083 --> 00:56:25,208 Kaiku madarikatuak. 652 00:56:33,041 --> 00:56:34,208 ZER ESAN NAHI DU "MILAGROS" HITZAK? 653 00:56:57,708 --> 00:57:00,083 EZ DAGO EMAITZA GEHIAGO "WILF NETHERTON" HITZEKIN 654 00:57:07,333 --> 00:57:08,958 EMAITZAK "AELITA WEST" HITZEKIN 655 00:57:39,000 --> 00:57:40,375 Zer moduz Habanan? 656 00:57:47,916 --> 00:57:49,875 Zu nirekin zaudenean hobeto. 657 00:57:50,125 --> 00:57:51,500 Ez dut uste. 658 00:57:51,916 --> 00:57:54,375 Bakarrik ere sekulakoak egingo dituzu. 659 00:57:54,458 --> 00:57:56,416 Txa-txa-txa pixka bat. 660 00:57:58,541 --> 00:58:02,291 Uste dut denboralditxo batez hobe dugula Kubara ez joatea. 661 00:58:03,041 --> 00:58:04,083 Zer dela eta? 662 00:58:13,333 --> 00:58:16,083 2.500.000 DOLAR SARTU DIRA ZURE KONTURA 663 00:58:16,416 --> 00:58:17,458 Corbell? 664 00:58:32,083 --> 00:58:33,666 Burton, etorri bizkor. 665 00:59:04,958 --> 00:59:05,958 Ama? 666 00:59:09,250 --> 00:59:10,916 Zer zabiltza? Ondo al zaude? 667 00:59:11,000 --> 00:59:12,583 Gose nintzen eta... 668 00:59:13,375 --> 00:59:15,291 Amets bat zela uste nuen. 669 00:59:16,458 --> 00:59:17,333 Ama. 670 00:59:19,541 --> 00:59:20,833 Ikusi dezaket. 671 00:59:21,208 --> 00:59:23,083 -Ama. -Ikusi zaitzaket. 672 00:59:23,791 --> 00:59:24,875 Ikusi zaitzaket. 673 00:59:59,375 --> 01:00:02,291 PERIFERIKOAK-EN HURRENGO ATALEAN 674 01:00:04,166 --> 01:00:07,458 Zer harreman daukazu Corbell Pickettekin? 675 01:00:08,291 --> 01:00:10,291 Ez zara bizitzan inora iritsiko, 676 01:00:10,375 --> 01:00:13,291 errukigabe jokatzeko nahikoa ausarta ez bazara. 677 01:00:13,833 --> 01:00:17,041 Bera da horrelakoa, baina gu ez. 678 01:00:18,583 --> 01:00:21,833 Neska bat hiltzea ezin da horren zaila izan. 679 01:00:23,958 --> 01:00:26,375 Aelitak pista bat utzi du bera aurkitzeko. 680 01:00:26,458 --> 01:00:28,166 Asmakizunak gustuko ditu. 681 01:00:29,833 --> 01:00:32,333 Wilf, nire etxea da hori. 682 01:00:35,666 --> 01:00:36,916 Iritsi naiz. 683 01:02:15,166 --> 01:02:17,166 Azpitituluak: Leire 684 01:02:17,250 --> 01:02:19,250 Ikuskatzailea: Ilargi G.