1 00:00:06,000 --> 00:00:07,833 PERIFERIKOAK-EN AURREKO ATALEAN 2 00:00:07,833 --> 00:00:10,541 Aelitak dio 10 urte barru ez naizela existituko. 3 00:00:10,541 --> 00:00:11,916 Zer esan nahi du? 4 00:00:14,666 --> 00:00:17,833 Kolpeak zauria uzten du. 5 00:00:19,250 --> 00:00:24,166 Lorik egin ezin dudanean, hor etzaten naiz, zu eta zure arrebaz pentsatzen. 6 00:00:24,666 --> 00:00:27,125 Ume bakarra adoptatzeko asmoa geneukan. 7 00:00:27,125 --> 00:00:29,208 - Orduan... - Wolf gabe ez noa inora. 8 00:00:29,708 --> 00:00:32,375 Nola sentitzen zara haptikoekin linkeatzean? 9 00:00:32,375 --> 00:00:36,291 Maitasuna dela dirudi, ez baduzu benetako maitasuna ezagutzen. 10 00:00:36,791 --> 00:00:39,250 Artaburu batek niretzako lana duzula dio. 11 00:00:40,750 --> 00:00:43,083 Eskaintza bat eta abisu bat dakartzat. 12 00:00:43,083 --> 00:00:45,208 Zein da abisua? 13 00:00:45,958 --> 00:00:47,375 Hurrengoa zure belarrira doa. 14 00:00:58,500 --> 00:01:02,708 {\an8}LONDRES 2075 15 00:01:13,500 --> 00:01:15,958 Wolfy, bota dena hona. 16 00:01:23,500 --> 00:01:24,625 Hori da dena. 17 00:01:25,166 --> 00:01:27,875 Besterik ez zegoela sinestea nahi duzu? 18 00:01:28,291 --> 00:01:30,416 - Besteek hartu dute. - Lapur halakoa. 19 00:01:30,416 --> 00:01:33,708 - Angus, gelditu! Gelditu! - Gezurti hutsa zara! Lapurra! 20 00:01:35,458 --> 00:01:36,333 Lapurra. 21 00:01:36,916 --> 00:01:39,583 Utzi txorakeriak, Angus. Utzi bakean. 22 00:01:41,333 --> 00:01:42,375 Zer zabiltza? 23 00:01:42,375 --> 00:01:44,625 Justua da. Ez du bere partea bete. 24 00:01:44,625 --> 00:01:47,166 - Nik biontzako adina daukat. - Emaiozu. 25 00:01:56,416 --> 00:01:57,541 Ez dut nahi. 26 00:02:00,708 --> 00:02:03,083 Ados, saguari emango diot orduan. 27 00:02:03,083 --> 00:02:04,500 Eta zer gertatuko da? 28 00:02:06,208 --> 00:02:08,916 Esnea ere nahiko du. 29 00:02:12,916 --> 00:02:14,333 Hurrengoa! 30 00:02:17,000 --> 00:02:18,125 Zer da hori? 31 00:02:22,875 --> 00:02:24,666 Janaria banatzen ari dira. 32 00:02:26,791 --> 00:02:29,958 Susmagarria, ezta? Ez dut inoiz halakorik ikusi. 33 00:02:32,041 --> 00:02:33,500 Badakizu zer? 34 00:02:34,125 --> 00:02:36,083 Zure ordua da. Joan begiratzera. 35 00:02:36,083 --> 00:02:38,291 Ez da joango. Umeak bahitzen dituzte. 36 00:02:38,291 --> 00:02:40,500 Zure neskak babestu behar al zaitu? 37 00:02:44,291 --> 00:02:45,458 Oso ondo. 38 00:02:47,083 --> 00:02:50,083 Kaleak garbitzen ari dira, gu barne. 39 00:02:50,083 --> 00:02:51,625 Ez tentela izan, Wolf. 40 00:02:54,250 --> 00:02:56,291 Ikusten duzu hori? 41 00:02:56,291 --> 00:02:59,083 Ez zaitut berriz ikusiko. Ni ez noa. 42 00:03:03,291 --> 00:03:04,500 Wolf! 43 00:03:06,000 --> 00:03:07,000 Wolf! 44 00:03:21,500 --> 00:03:23,000 OSASUN ZERBITZUA 45 00:03:39,458 --> 00:03:40,333 Aelita! 46 00:03:40,333 --> 00:03:41,541 Wolf! 47 00:03:44,125 --> 00:03:45,125 Aelita! 48 00:03:45,500 --> 00:03:46,625 Wolf! 49 00:03:49,041 --> 00:03:50,333 Aelita! 50 00:03:56,291 --> 00:03:57,125 Wolf! 51 00:03:57,666 --> 00:03:58,500 Aelita! 52 00:04:02,541 --> 00:04:03,500 Wolf! 53 00:04:08,666 --> 00:04:09,625 Aelita! 54 00:04:11,958 --> 00:04:15,541 Inplante bat eta bi prozesatzeko unitate periferiko? 55 00:04:15,541 --> 00:04:17,500 Hau da Aelitak utzi duen guztia? 56 00:04:18,375 --> 00:04:20,625 Nahiko etsigarria da hau. 57 00:04:22,625 --> 00:04:24,750 Ibaira botatzeko gogoa ematen du, 58 00:04:24,750 --> 00:04:26,166 dena bukatu dadin. 59 00:04:27,000 --> 00:04:31,208 Ash eta Ossianek periferikoak nork gidatzen dituen ikertuko dute. 60 00:04:31,458 --> 00:04:33,166 Eta inplantea aztertuz gero... 61 00:04:33,166 --> 00:04:35,375 Ez, enkriptatzea kontuan hartuta. 62 00:04:36,625 --> 00:04:39,125 Beste bide bat jarraitu dezakegu. 63 00:04:40,458 --> 00:04:44,500 Beste batzuek ere badituzte bideak. Gorpu bat, hasteko. 64 00:04:44,500 --> 00:04:47,583 Laster aurkituko dute, zalantzarik gabe. 65 00:04:47,583 --> 00:04:50,416 Baita zure DNA ere, 66 00:04:50,416 --> 00:04:53,416 toki guztian zehar barreiatuta egongo da. 67 00:04:54,625 --> 00:04:58,333 Lekua garbitzera bidaliko nuke talde bat, 68 00:04:58,333 --> 00:05:01,000 baina aurkitzen badituzte... 69 00:05:04,125 --> 00:05:07,666 Aelita hilda egon daitekeela jakiteko prest egon behar duzu. 70 00:05:09,125 --> 00:05:10,083 Zergatik? 71 00:05:10,083 --> 00:05:14,083 Zenbat denbora iraun dezake inplantearen immunitaterik gabe? 72 00:06:35,541 --> 00:06:38,625 PERIFERIKOAK 73 00:07:26,833 --> 00:07:27,666 Zer demontre? 74 00:07:54,250 --> 00:07:55,916 Flynne, bisita daukagu. 75 00:08:24,625 --> 00:08:26,125 Zer berri, Tommy? 76 00:08:27,583 --> 00:08:30,666 Agurtzera baino ez naiz etorri. 77 00:08:36,416 --> 00:08:40,666 Corbell Picketti eskua ematen ikusi zintudan tabernan. 78 00:08:41,041 --> 00:08:42,583 Kezkatu egin nintzen. 79 00:08:42,583 --> 00:08:45,500 Auto abandonatu horiek, bala hori, 80 00:08:46,000 --> 00:08:47,625 hainbeste drone... 81 00:08:48,583 --> 00:08:50,416 Bisitan etortzea pentsatu dut. 82 00:08:50,416 --> 00:08:52,583 Uniformerik gabe eta nire autoan, 83 00:08:53,125 --> 00:08:56,666 lagun bezala etorri naiz, ez polizia bezala. 84 00:08:56,666 --> 00:08:58,250 Eskertzen dizut, Tommy, 85 00:08:58,875 --> 00:09:01,458 diozun guztia, baina... 86 00:09:02,916 --> 00:09:04,875 Ez daukazu zertan kezkatu. 87 00:09:09,875 --> 00:09:12,750 Eta zu, Flynne? Ondo zaude? 88 00:09:14,791 --> 00:09:15,708 Bai. 89 00:09:17,625 --> 00:09:18,875 Biok gaude ondo. 90 00:09:21,333 --> 00:09:22,666 Ados, ondo da. 91 00:09:24,416 --> 00:09:25,625 Hori zen dena. 92 00:09:27,041 --> 00:09:29,375 Pentsatu ezazue ondo. 93 00:09:34,666 --> 00:09:36,250 Eta, Burton, 94 00:09:37,041 --> 00:09:40,541 gogora ezazu zure laguna naizela. 95 00:09:42,333 --> 00:09:44,000 Agian lagun bat behar duzu. 96 00:09:44,875 --> 00:09:46,041 Ez dut ahaztuko. 97 00:10:03,958 --> 00:10:06,416 Gorroto dut gezurra esatea, Burton. 98 00:10:06,416 --> 00:10:08,833 Ez dut gezurretan jarraitu nahi. 99 00:10:08,833 --> 00:10:11,125 Dozena bat gorpu ditugu etxe atzean. 100 00:10:11,791 --> 00:10:15,875 Erraza da gure laguna dela esatea, gorpuen berri ez daukan bitartean. 101 00:10:15,875 --> 00:10:19,583 Baina gorpuena jakingo balu... Polizia da azken finean. 102 00:10:19,583 --> 00:10:21,041 Ez ezazu ahaztu. 103 00:10:21,041 --> 00:10:23,500 Besteei esandakoa esaten badiogu? 104 00:10:23,500 --> 00:10:25,833 Ezin da ukatu laguntza behar dugula. 105 00:10:25,833 --> 00:10:28,416 Uste dut burua pixka bat nahastuta duzula. 106 00:10:29,166 --> 00:10:30,166 Zer? 107 00:10:30,166 --> 00:10:32,166 Ez zara zentzuz pentsatzen ari. 108 00:10:32,166 --> 00:10:33,833 Adarra jotzen ari zara? 109 00:10:33,833 --> 00:10:37,083 - Zergatik? Emakumea naizelako? - Ez dut hori esan. 110 00:10:37,083 --> 00:10:40,166 Denok ez gara zu eta zure lagunak bezain hotzak. 111 00:10:40,166 --> 00:10:41,833 Eta ez dugu izan nahi. 112 00:10:42,666 --> 00:10:44,666 Gehiegi sartu zara honetan. 113 00:10:44,666 --> 00:10:46,208 Non? 114 00:11:01,250 --> 00:11:03,291 Nire paperontzia arakatu duzu? 115 00:11:04,083 --> 00:11:06,625 - Bista-bistan zegoen. - Zoaz hemendik. 116 00:11:08,125 --> 00:11:10,583 Alde hemendik oraintxe bertan, Burton. 117 00:11:12,708 --> 00:11:13,625 Alde! 118 00:11:19,166 --> 00:11:20,000 Aizu! 119 00:11:21,916 --> 00:11:24,791 Badakit gerra oso gogorra izan zela. 120 00:11:24,791 --> 00:11:26,916 Badakit eta amorrua ematen dit. 121 00:11:26,916 --> 00:11:29,000 Baina zuk erabaki zenuen joatea. 122 00:11:30,250 --> 00:11:33,000 Asko ikusi zenuen txarrena ikusi aurretik. 123 00:11:33,000 --> 00:11:34,500 Baina ni hemen nengoen. 124 00:11:34,500 --> 00:11:36,958 Aita hil osteko nahasmen egoeran, 125 00:11:36,958 --> 00:11:39,166 ama gaixotzean eta zu itzultzean, 126 00:11:39,166 --> 00:11:41,333 ni nengoen beti hemen, Burton. 127 00:11:41,333 --> 00:11:43,208 - Eta ez neukan ezer. - Badakit. 128 00:11:43,208 --> 00:11:46,166 Ez neukan ezer, Sim-ak baino ez. 129 00:11:46,166 --> 00:11:48,958 Eta ezkutuko maitasun bat, lelokeria izan arren. 130 00:11:48,958 --> 00:11:50,750 - Flynne. - Garrantzitsua zen. 131 00:11:50,750 --> 00:11:52,791 Lagundu egin zidan. 132 00:11:52,791 --> 00:11:54,083 Ez duzu eskubiderik 133 00:11:54,083 --> 00:11:57,166 nire gelara sartu eta halakorik esateko. 134 00:11:58,875 --> 00:11:59,750 Flynne! 135 00:12:00,791 --> 00:12:01,708 Flynne? 136 00:12:02,500 --> 00:12:03,375 Kaka! 137 00:12:08,666 --> 00:12:09,625 Leon! 138 00:12:20,958 --> 00:12:24,250 Ez al zen argalagoa? 139 00:12:24,250 --> 00:12:26,541 Sorbaldetan batez ere? 140 00:12:26,541 --> 00:12:29,666 Datu eguneratuenak erabili ditugu. 141 00:12:30,041 --> 00:12:32,458 Ibilkera eta jarrera sartu ondoren, 142 00:12:32,458 --> 00:12:33,875 aldatuko da itxura. 143 00:12:33,875 --> 00:12:36,625 - Hori eginda zegoela uste nuen. - Ez, baina... 144 00:12:36,625 --> 00:12:40,166 Bai, mesedez. Noski. 145 00:12:59,583 --> 00:13:00,500 Hobeto. 146 00:13:01,875 --> 00:13:02,708 Hitz egin. 147 00:13:03,666 --> 00:13:06,750 X40927A modeloa, 148 00:13:06,750 --> 00:13:08,541 zure zerbitzura, andrea. 149 00:13:09,583 --> 00:13:10,916 Zerbait sartu diozue? 150 00:13:10,916 --> 00:13:12,791 Sistema garbi bat nahi zenuen. 151 00:13:12,791 --> 00:13:16,500 Sartu ahots datuak eta nortasun zentzua. Gainerakoa nire esku. 152 00:13:22,958 --> 00:13:23,791 Hitz egin. 153 00:13:23,791 --> 00:13:26,541 Pozten naiz zu berriz ikusteaz, doktorea. 154 00:13:26,833 --> 00:13:28,875 Ahotsaren tonua altuegia da. 155 00:13:32,583 --> 00:13:33,416 Hitz egin. 156 00:13:33,416 --> 00:13:35,791 Horrela nahiago duzu? 157 00:13:36,916 --> 00:13:38,458 Ni arduratuko naiz orain. 158 00:13:54,291 --> 00:13:55,333 Daniel koitadua. 159 00:13:57,000 --> 00:13:57,958 Barkatu esatea, 160 00:13:57,958 --> 00:14:01,250 baina gure harremana moztu egin zen, ezta? 161 00:14:01,541 --> 00:14:03,208 Hala da, andrea. 162 00:14:04,458 --> 00:14:07,458 Modelo eguneratuena da, kontsolatzen bazaitu. 163 00:14:07,875 --> 00:14:09,875 Gutxi batzuk daude zerbitzuan. 164 00:14:10,416 --> 00:14:13,583 Ohore bat izango dela pentsatzen dut. 165 00:14:14,541 --> 00:14:16,458 Hala da, andrea. 166 00:14:17,000 --> 00:14:21,041 Ez, atseginegia zara. Egokitu, mesedez. 167 00:14:21,541 --> 00:14:24,666 Adeitasuna egokitzen, zenbat jaitsi nahi duzu? 168 00:14:25,791 --> 00:14:26,916 Ehuneko 20. 169 00:14:28,458 --> 00:14:30,291 Hori bada nahi duzuna... 170 00:14:31,458 --> 00:14:32,416 Zoragarria. 171 00:14:37,125 --> 00:14:38,000 Ea ba... 172 00:14:39,708 --> 00:14:42,458 Zer gertatu zen heriotza aurkitu zenuen 173 00:14:42,458 --> 00:14:44,375 zoritxarreko misio horretan? 174 00:14:45,875 --> 00:14:50,041 Wilf Netherton. Aelita Westen neba adoptatua. 175 00:14:50,250 --> 00:14:53,000 Lev Zuboven kidea da. 176 00:14:53,500 --> 00:14:55,833 Azkenik, hor dugu gure klept konexioa. 177 00:14:56,666 --> 00:15:00,000 Eta egoera korapilatzen duela dirudi, tamalez. 178 00:15:00,000 --> 00:15:03,750 Zure iritzia errespetatzen dut, jakina, beti. 179 00:15:03,750 --> 00:15:07,250 Baina kasu honetan, ez nago ados. 180 00:15:08,791 --> 00:15:10,541 Hil egin nahi duzu, ezta? 181 00:15:10,541 --> 00:15:12,000 Hala da, doktorea. 182 00:15:16,750 --> 00:15:19,791 Non aurkitu dezaket Lev Zubov orain? 183 00:15:19,791 --> 00:15:21,875 Lokalizazio informazioa arakatzen. 184 00:15:22,666 --> 00:15:25,708 Geolokalizatua Virginia Water-en. 185 00:15:27,458 --> 00:15:31,000 LARRIALDIAK 186 00:15:31,000 --> 00:15:32,708 Txorakeria bat da hau. 187 00:15:32,708 --> 00:15:33,666 Ondo nago. 188 00:15:33,666 --> 00:15:36,208 Ez zeunden hain ondo duela 20 minutu. 189 00:15:36,208 --> 00:15:37,750 Ezin dugu ezer esan, 190 00:15:37,750 --> 00:15:39,625 beharrezkoa dena baino ez. 191 00:15:39,625 --> 00:15:41,083 Krisi bat izan duzu. 192 00:15:41,083 --> 00:15:43,333 Tyra Ansteadek krisi bat izan zuen 193 00:15:43,333 --> 00:15:45,916 kimikako eskolan. Ez zuen besterik izan. 194 00:15:45,916 --> 00:15:50,166 Tyra Ansteadek ez zerabilen etorkizunera bidaiatzeko buruko gailurik. 195 00:15:50,166 --> 00:15:52,458 Ez da benetako denbora bidaia bat. 196 00:15:52,458 --> 00:15:54,916 Buruko gailua ez erabiltzeko esango dit. 197 00:15:54,916 --> 00:15:56,375 - Ikusiko dugu. - Zer? 198 00:15:56,375 --> 00:16:00,041 Ez duzu berriz erabiliko min egiten badizu. Eta kito. 199 00:16:00,916 --> 00:16:02,000 Jainko maitea. 200 00:16:08,333 --> 00:16:10,583 - Ondo zaude? - Benetan diozu? 201 00:16:11,291 --> 00:16:13,458 Utzidazu nahi dudana egiten. 202 00:16:13,458 --> 00:16:14,375 - Aizu. - Zer? 203 00:16:14,375 --> 00:16:15,791 Dee Dee hor dago. 204 00:16:15,791 --> 00:16:18,541 - Eta? - Tommyren emaztegaia da. 205 00:16:18,541 --> 00:16:19,833 Axola zaizu? 206 00:16:19,833 --> 00:16:22,041 Jainko maitea, badirudi... 207 00:16:22,041 --> 00:16:23,125 Gogoratzen duzu 208 00:16:23,125 --> 00:16:26,375 Connorrek eta zuk ezkutatutako maria aurkitu nuela? 209 00:16:26,666 --> 00:16:27,500 Zer egin zenuen? 210 00:16:27,500 --> 00:16:29,791 - Komunetik bota. - Eta zer esan zenuen? 211 00:16:29,791 --> 00:16:31,791 "Ez dezagun inoiz hau aipatu". 212 00:16:31,791 --> 00:16:35,041 Gaur aipatu dut lehen aldiz, ezta? 213 00:16:35,041 --> 00:16:37,250 Egizu gauza bera nigatik. 214 00:16:37,250 --> 00:16:38,166 Mesedez. 215 00:16:45,125 --> 00:16:46,541 Egia esango dizut, 216 00:16:46,541 --> 00:16:48,583 misterio bat da hau. 217 00:16:48,916 --> 00:16:52,666 Burtonek esandakoagatik, krisi toniko-kloniko bat dirudi, 218 00:16:52,666 --> 00:16:54,750 "mal handia" ere deitua. 219 00:16:54,750 --> 00:16:59,125 Baina hala balitz, elektroentzefalograman agertu beharko litzake. 220 00:16:59,125 --> 00:17:00,416 Eta ez da agertzen. 221 00:17:00,416 --> 00:17:03,125 Dena ondo daukazu. 222 00:17:03,125 --> 00:17:07,000 Gainera, toniko-klonikoaren ondoren fase postiktal bat dator. 223 00:17:07,000 --> 00:17:09,625 Logura, nahasmendua, amnesia. 224 00:17:09,625 --> 00:17:12,500 Baina esnatu eta zuzenean etorri zara, ezta? 225 00:17:13,291 --> 00:17:14,916 Aldaketaren bat izan duzu? 226 00:17:14,916 --> 00:17:17,083 Ezer berririk, ohikoz kanpo? 227 00:17:18,458 --> 00:17:20,291 Sim berri bat jokatzen egon da. 228 00:17:21,875 --> 00:17:23,000 Errealitate birtuala? 229 00:17:24,375 --> 00:17:26,375 Korapilatsuagoa da. 230 00:17:26,375 --> 00:17:28,666 Gorputz osoko esperientzia da. 231 00:17:28,666 --> 00:17:30,083 Buruko gailu berri bat. 232 00:17:30,083 --> 00:17:31,083 Nola du izena? 233 00:17:32,250 --> 00:17:34,750 Azterketarik duen begiratu dezaket. 234 00:17:34,750 --> 00:17:37,041 Ez dauka izenik oraindik. 235 00:17:38,666 --> 00:17:41,458 - Nongoa da? - Kolonbiako enpresa batena. 236 00:17:43,083 --> 00:17:45,208 Istorio luzea da, egia esan. 237 00:17:49,458 --> 00:17:50,375 Ados. 238 00:17:50,625 --> 00:17:52,708 Ba ez berriro erabili. 239 00:17:53,166 --> 00:17:54,875 Ez burua berotu. 240 00:17:55,250 --> 00:17:56,666 Argi esanda. 241 00:17:57,916 --> 00:18:02,125 Odol analisia egingo dizut eta tomografia egiteko ordua emango dizut. 242 00:18:02,916 --> 00:18:03,750 Noski. 243 00:18:03,750 --> 00:18:05,458 Bitartean, hartu atsedena, 244 00:18:05,458 --> 00:18:07,708 edan likido asko, badakizu. 245 00:18:07,708 --> 00:18:09,791 Deitu ezer arrarorik ikusiz gero. 246 00:18:09,791 --> 00:18:13,708 Edozer bada ere, ados? 247 00:18:14,083 --> 00:18:16,375 Noski, Dee Dee, eskerrik asko. 248 00:18:19,708 --> 00:18:21,500 Burton, fabore bat, mesedez? 249 00:18:21,500 --> 00:18:24,750 Kolonbiako enpresa horren telefonoa bidaliko didazu 250 00:18:24,750 --> 00:18:27,041 buruko gailuari buruz galdetzeko? 251 00:18:55,208 --> 00:18:57,750 - Ezin duzu buruko gailurik erabili. - Ene. 252 00:18:58,625 --> 00:19:02,375 Baliteke, baina bat bakarra debekatu dit. 253 00:19:02,375 --> 00:19:04,208 Zer egingo duzu orain? 254 00:19:04,208 --> 00:19:06,708 Enpresaren izena emango diozu? 255 00:19:06,708 --> 00:19:08,208 Saihestu egingo dut. 256 00:19:08,208 --> 00:19:11,041 Batzuen esanetan, nahiko ona naiz hori egiten. 257 00:19:13,458 --> 00:19:15,166 Hobe genuen ezer ez esan. 258 00:19:15,166 --> 00:19:17,750 Nahikoa lan dauka klinikan. 259 00:19:17,750 --> 00:19:21,125 Laster ahaztuko zaio. 260 00:19:22,791 --> 00:19:25,000 - Zertara jolasten zaude? - Ezertara. 261 00:19:25,000 --> 00:19:27,833 Familia-bideo bat ikusten nago. 262 00:19:29,833 --> 00:19:30,833 Zein? 263 00:19:32,416 --> 00:19:33,875 Txikitako bat. 264 00:19:47,583 --> 00:19:48,750 Aizu, gauza bat. 265 00:19:51,750 --> 00:19:52,875 Barkatu. 266 00:19:56,791 --> 00:19:57,791 Zergatik? 267 00:20:00,416 --> 00:20:02,625 Hasteko, garun eskaner horrengatik. 268 00:20:03,541 --> 00:20:05,125 Eta poliki-poliki 269 00:20:05,125 --> 00:20:06,833 gainontzeko gauzengatik ere 270 00:20:06,833 --> 00:20:09,375 eskatuko dizut barkamena, guztiengatik. 271 00:20:09,375 --> 00:20:11,791 Amak ikusmena berreskuratu du. 272 00:20:11,791 --> 00:20:13,750 Horregatik ere eskatuko didazu? 273 00:20:15,333 --> 00:20:16,875 Zutaz ari naiz, Flynne. 274 00:20:20,666 --> 00:20:22,458 Londresen egon naiz, Burton. 275 00:20:24,958 --> 00:20:27,083 Etorkizuna ikusi dut. 276 00:20:30,000 --> 00:20:32,041 Gauza txar horiek ez dira ezer, 277 00:20:34,041 --> 00:20:38,291 etorkizunera joatearekin alderatuta. 278 00:20:39,166 --> 00:20:41,250 Ez dakizu zeinen magikoa den. 279 00:20:42,458 --> 00:20:44,416 Ondo dago, ados? Ez kezkatu. 280 00:20:45,125 --> 00:20:46,791 Ez eskatu barkamenik. 281 00:20:58,166 --> 00:21:01,166 Ez dut esan ez zenukeela egin behar, 282 00:21:01,166 --> 00:21:04,708 baina egiten baduzu, hobe duzu arrazoi on bat edukitzea. 283 00:21:04,708 --> 00:21:08,250 Nolakoa den jakin nahi izatea ez da arrazoi nahikoa. 284 00:21:08,250 --> 00:21:10,041 Baina hori jakin nahi dut. 285 00:21:10,041 --> 00:21:12,208 Ulertzekoa da, nik ere nahi nuke, 286 00:21:12,208 --> 00:21:14,791 baina ezin zaitugu arriskuan jarri 287 00:21:14,791 --> 00:21:17,500 lurrera eror zaitezen ahotik bitsa darizula, 288 00:21:17,500 --> 00:21:19,666 gertatzen ari den dena... 289 00:21:19,666 --> 00:21:21,416 Flynneri min egiten badio, 290 00:21:21,791 --> 00:21:23,500 beste norbait sartu behar da 291 00:21:23,500 --> 00:21:26,333 alu horiei merezi dutena emateko. 292 00:21:26,333 --> 00:21:28,458 Telefonoz ere egin daiteke. 293 00:21:28,458 --> 00:21:29,791 Ez, ezin da. 294 00:21:29,791 --> 00:21:32,666 Hala ere, ez zara aurrez aurre bertan egongo. 295 00:21:32,666 --> 00:21:34,541 Fisikoki, gorputz batean. 296 00:21:34,916 --> 00:21:37,250 Haien gorputzen aurrean. 297 00:21:37,250 --> 00:21:40,333 Minutu gutxi falta dira. Ustekabe bat emateko 298 00:21:40,333 --> 00:21:41,750 ordua iritsi da. 299 00:21:41,750 --> 00:21:46,125 Badakit ez duzula entzun nahi, baina zauritzen bazaituzte... 300 00:21:46,125 --> 00:21:48,208 Gorputz bat al dauka han? 301 00:21:49,250 --> 00:21:50,250 Benetako bat? 302 00:22:08,250 --> 00:22:09,416 Barkatu. 303 00:22:09,833 --> 00:22:10,708 Zergatik? 304 00:22:11,750 --> 00:22:13,000 Eragozteagatik. 305 00:22:13,000 --> 00:22:14,666 Nola barkatuko dizut 306 00:22:15,125 --> 00:22:17,541 tea hartzen dudan bitartean eragotzi izana? 307 00:22:28,958 --> 00:22:32,916 Katu bat bezain isilik ibiltzen zara beti, Wilf. 308 00:22:33,958 --> 00:22:36,125 Isil-isilik joaten zara ni agertzean. 309 00:22:39,208 --> 00:22:43,250 Egia esateko, ez dut atsegin 310 00:22:43,250 --> 00:22:45,083 ihes egiteko duzun ohitura. 311 00:22:45,875 --> 00:22:49,416 Saihesten ari zarela dirudi, fidatzekoa ez bazina bezala. 312 00:22:50,208 --> 00:22:54,875 Baina halako batean, Shum-era joan ginen gau batean. 313 00:22:55,375 --> 00:22:57,166 Eta han zeunden, dantzan. 314 00:22:58,833 --> 00:23:02,208 Eta konturatu nintzen, ihes egiteko duzun joera 315 00:23:02,208 --> 00:23:04,333 dantza egiteko modu bat dela. 316 00:23:04,333 --> 00:23:07,791 Arazoetatik onik ateratzeko modu bat. 317 00:23:08,875 --> 00:23:11,041 Hori da zure beldurra, ezta? 318 00:23:11,041 --> 00:23:12,791 Zure pausoak gida ditzatela. 319 00:23:13,250 --> 00:23:15,083 Dantzan eta bizitzan. 320 00:23:18,125 --> 00:23:19,166 Dantzatu nirekin. 321 00:23:21,375 --> 00:23:22,291 Barkatu? 322 00:23:22,291 --> 00:23:23,708 Egin mesede hau. 323 00:23:25,000 --> 00:23:28,291 Unetxo bat izango da, laster bukatuko dut tormentua. 324 00:23:31,625 --> 00:23:32,750 Benetan. 325 00:24:29,458 --> 00:24:31,166 Barkatu, izutu egin zaitut? 326 00:24:32,166 --> 00:24:35,500 Zure perimetroko monitoreaz gehiegi fidatzen zara. 327 00:24:35,875 --> 00:24:36,708 Eser naiteke? 328 00:24:43,125 --> 00:24:45,500 Normalean ez naiz abisatu gabe agertzen, 329 00:24:45,500 --> 00:24:49,250 baina zure momentu pribatu batean aurkitu nahi zintudan, Lev. 330 00:24:49,250 --> 00:24:50,625 Deitu zaitzaket Lev? 331 00:24:52,208 --> 00:24:53,958 Deitu zaitzaket Cherise? 332 00:24:54,583 --> 00:24:55,458 Hobeto ez. 333 00:24:57,791 --> 00:24:59,208 Zerbait lapurtu didazu. 334 00:25:00,000 --> 00:25:01,333 Ez dakit zer diozun. 335 00:25:01,333 --> 00:25:05,000 Aelita West. Zenbat ordaintzen zenion? 336 00:25:07,250 --> 00:25:10,000 Lapurreta egiten badizute, teorian, 337 00:25:10,541 --> 00:25:12,875 poliziarengana jo beharko zenuke. 338 00:25:13,708 --> 00:25:16,375 Baldin eta arazoa ez bada ez duzula nahi 339 00:25:16,375 --> 00:25:20,458 poliziak lapurreta horren berri izatea. 340 00:25:23,291 --> 00:25:25,708 Eta zer da falta zaizuna? 341 00:25:27,208 --> 00:25:29,833 Inozoarena egiten zaudela esango nuke, 342 00:25:29,833 --> 00:25:34,666 baina azkenaldian badirudi informazio garrantzitsua ahazten duzula. 343 00:25:34,666 --> 00:25:37,583 Gu gobernatzen gaituen realpolitika barne. 344 00:25:38,333 --> 00:25:42,291 Beraz, errepasatu dezagun bizkor-bizkor. 345 00:25:45,083 --> 00:25:47,833 Hiru pareta dituen etxe batean bizi gara. 346 00:25:49,833 --> 00:25:54,541 Klept oligarkiak, indarkeria bortitza erabiliz, 347 00:25:54,541 --> 00:25:57,875 dena ordenan jartzea lortu zuen Loteriaren ondoren. 348 00:25:57,875 --> 00:26:02,125 Eta orain, eskuzabala izan dadin eta ez ikusi egin dezan 349 00:26:02,125 --> 00:26:04,416 onuraren bat irabazteko orduan, 350 00:26:05,000 --> 00:26:07,083 ordena mantentzea komeni da. 351 00:26:09,041 --> 00:26:11,500 Poliziak kontrolatuta ditu kleptak, 352 00:26:11,500 --> 00:26:14,916 ez ditzaten muga batzuk igaro. 353 00:26:16,125 --> 00:26:22,125 Horrek dakarren bakea eta oparotasuna, onuragarri zaizkio Ikerketa Institutuari 354 00:26:22,125 --> 00:26:25,375 eta trukean, gizartea garatzeko laguntza teknikoa 355 00:26:25,375 --> 00:26:27,333 eskaintzen du. 356 00:26:28,625 --> 00:26:32,375 Eraikin paregabea egin dugu. 357 00:26:32,375 --> 00:26:35,583 Baina, tamalez, oso hauskorra da. 358 00:26:39,791 --> 00:26:42,166 - Eta teilatua zer da? - Metafora bat da. 359 00:26:43,125 --> 00:26:46,666 Paretetako batek bere mugak gainditzen baditu, 360 00:26:46,666 --> 00:26:49,666 gainera eroriko zaiguna da. 361 00:26:50,375 --> 00:26:51,500 Bestela esanda... 362 00:26:53,500 --> 00:26:55,125 Munduaren azkena, Lev. 363 00:26:56,500 --> 00:26:57,541 Ene bada. 364 00:26:59,875 --> 00:27:02,541 Klepten deskribapenean zerbait ahaztu duzu. 365 00:27:03,250 --> 00:27:08,000 Indarkeria bortitza ezartzea aipatu duzu. 366 00:27:08,000 --> 00:27:11,083 Loterian zehar, egia da indarkeria asko egon zela. 367 00:27:11,583 --> 00:27:14,541 Besteek huts egin zutelako nagusitu ziren kleptak, 368 00:27:14,541 --> 00:27:18,083 batasun tribal atabikoari esker. 369 00:27:18,083 --> 00:27:21,208 Gutako bati eraso egitea guztioi egitea da, 370 00:27:21,708 --> 00:27:23,458 denon samina ezagutuko duzu. 371 00:27:24,541 --> 00:27:27,583 Baina ziur naiz nik baino hobeto azal dezakezula 372 00:27:27,583 --> 00:27:31,958 ogitxoak oinarri bezala erabiliz. 373 00:27:35,791 --> 00:27:39,125 Zer ari zinen ikusten etorri naizenean? 374 00:27:40,208 --> 00:27:45,750 Nire emaztea, jakingo duzunez, Zolotov familiako kidea da. 375 00:27:45,750 --> 00:27:49,500 Klepten munduko superpredatzaileak dira. 376 00:27:49,500 --> 00:27:53,125 Beraz, Dominikak animaliatxo batekin jolas egin nahi badu, 377 00:27:53,125 --> 00:27:54,958 nor naiz ni ezer esateko? 378 00:27:54,958 --> 00:27:57,250 Netherton animalia gisa ikusten duzu? 379 00:27:58,916 --> 00:28:00,958 Gustuko ditut animaliak. 380 00:28:02,041 --> 00:28:04,291 Lagunak baino fidagarriagoak dira. 381 00:28:08,500 --> 00:28:12,875 Yuri Samsonov zure laguna zen, ezta? 382 00:28:14,250 --> 00:28:18,250 Yuri koitadua, zorigaiztokoa izan zen. 383 00:28:19,625 --> 00:28:25,083 Baina gure hiru hormako etxerako adibide bikaina da. 384 00:28:25,625 --> 00:28:28,291 Yuri Samsonovek mugak gainditu zituen. 385 00:28:28,291 --> 00:28:32,083 Poliziak, Institutuaren laguntzarekin, arazoa konpondu zuen, 386 00:28:32,083 --> 00:28:33,166 baina... 387 00:28:34,083 --> 00:28:36,750 beste klept batek salatu zuen Yuri. 388 00:28:37,916 --> 00:28:41,750 Bere konfiantza zeukan norbaitek. Judasen musua. 389 00:28:44,166 --> 00:28:47,250 Ba al dakizu Institutuak nola lortu zuen hori? 390 00:28:48,750 --> 00:28:53,916 Samsonoven DNA aurkitzeko eraldatutako erleak. 391 00:28:53,916 --> 00:28:57,750 Eta leinu oso bat desagertuta. 392 00:29:00,958 --> 00:29:04,125 Zure pentsamenduak sumatu ditzaket. 393 00:29:06,125 --> 00:29:07,291 A bai? 394 00:29:07,291 --> 00:29:08,875 Hori espero dut. 395 00:29:09,541 --> 00:29:12,375 "Zelako arma boteretsua" pentsatzea espero dut, 396 00:29:12,375 --> 00:29:16,041 "Ikerketa Institutuan gordeta egon da urte askoan, 397 00:29:16,041 --> 00:29:20,333 hurrengo DNA laginaren zain". 398 00:29:32,375 --> 00:29:33,541 Pentsatu horretan. 399 00:29:36,875 --> 00:29:38,083 Izan egun eder bat. 400 00:29:55,708 --> 00:29:57,291 Zertan sartu da, Wilf? 401 00:29:59,000 --> 00:30:00,833 Ez berriz ihes egin. 402 00:30:01,791 --> 00:30:06,583 Nire aliatua izan zaitezke, edo nire arerioa. Zuk aukeratu. 403 00:30:07,458 --> 00:30:11,250 Baina jakin ezazu ez dela batere erraza 404 00:30:12,041 --> 00:30:13,500 nire arerioa izatea. 405 00:30:26,416 --> 00:30:27,416 Flynne? 406 00:30:49,583 --> 00:30:50,916 Nor demontre zara zu? 407 00:30:51,791 --> 00:30:53,750 Ossian, zatoz hona! 408 00:31:06,125 --> 00:31:07,250 Zer gertatu da? 409 00:31:07,666 --> 00:31:09,000 Polt madarikatuak. 410 00:31:09,000 --> 00:31:10,416 Konexioa hackeatu dute. 411 00:31:10,416 --> 00:31:11,375 Flynne? 412 00:31:11,375 --> 00:31:13,375 Nebaren laguna, anputatua da. 413 00:31:13,791 --> 00:31:14,833 Aterantz doa. 414 00:31:26,750 --> 00:31:28,541 - Ondo zaude? - Aizu, Conner. 415 00:31:28,541 --> 00:31:30,583 Hemen gaude, zurekin gaude. 416 00:31:30,583 --> 00:31:32,708 Zer nahi duzu? Esaguzu. 417 00:31:36,666 --> 00:31:37,833 Bidali bueltan. 418 00:31:41,208 --> 00:31:42,250 Bidali bueltan. 419 00:31:48,833 --> 00:31:50,416 Saria edo ziria! 420 00:32:15,000 --> 00:32:17,333 Hau eremu pribatua da, Netherton jauna. 421 00:32:19,083 --> 00:32:20,916 Ez zaitut gonbidatu. 422 00:32:21,166 --> 00:32:22,791 Ez nekien hau... 423 00:32:23,333 --> 00:32:25,000 Ashek antolatu du, barkatu. 424 00:32:25,000 --> 00:32:27,375 Arazo batzuei buruz hitz egin nahi nuen. 425 00:32:30,000 --> 00:32:30,875 Ondo dirudizu? 426 00:32:33,625 --> 00:32:34,625 Bai. 427 00:32:44,541 --> 00:32:45,541 Zer da hau? 428 00:32:46,333 --> 00:32:47,625 Familia-bideo bat da. 429 00:32:51,333 --> 00:32:52,625 Nire amak filmatua. 430 00:32:52,625 --> 00:32:55,458 Enpresa batek Sim bilakatzen ditu. 431 00:32:57,458 --> 00:32:58,416 Hori al zara zu? 432 00:32:59,041 --> 00:32:59,875 Ni, 433 00:33:00,625 --> 00:33:01,541 Burton 434 00:33:01,958 --> 00:33:03,250 eta nire aita. 435 00:33:04,625 --> 00:33:07,208 - Zure aitak zure jaka darama? - Ez. 436 00:33:09,625 --> 00:33:10,833 Nik daramat berea. 437 00:33:14,458 --> 00:33:15,791 Burtonek bere antza du. 438 00:33:16,416 --> 00:33:20,416 Bai, eta benetan harro dago horretaz. 439 00:33:20,416 --> 00:33:23,166 Zure tokiko gauza kultural bat da. 440 00:33:23,166 --> 00:33:24,541 Maiteenak isekatzea. 441 00:33:24,541 --> 00:33:26,583 Zergatik uste duzu maite dudala? 442 00:33:26,583 --> 00:33:27,500 Ez duzu maite? 443 00:33:28,375 --> 00:33:29,666 Bai, noski. 444 00:33:30,375 --> 00:33:31,458 Nire neba da. 445 00:33:34,625 --> 00:33:36,166 Edozer egingo nuke beragatik. 446 00:33:40,291 --> 00:33:41,791 Baduzu anai-arrebarik? 447 00:33:42,375 --> 00:33:43,375 Arreba bat. 448 00:33:43,916 --> 00:33:46,250 Orduan ulertuko duzu. 449 00:33:52,500 --> 00:33:55,166 Eta? Zeintzuk dira arazo horiek? 450 00:33:57,333 --> 00:34:00,541 Zure lagun bat etorri da bisitan, Conner. 451 00:34:00,541 --> 00:34:03,666 - Zer? - Hala da, zure periferikora. 452 00:34:04,583 --> 00:34:06,375 Zure krisiarena ere esan digu. 453 00:34:07,583 --> 00:34:08,541 Kaka. 454 00:34:09,166 --> 00:34:11,416 Burukoak eragin dizula uste du. 455 00:34:12,625 --> 00:34:14,250 Eta hori ukatzera zatoz? 456 00:34:14,250 --> 00:34:16,125 Ez daukat ideiarik. 457 00:34:17,750 --> 00:34:20,500 Gezurra esan ez didazula ziur nagoen 458 00:34:20,500 --> 00:34:23,125 aldi bakarra izan da hau. 459 00:34:23,125 --> 00:34:24,041 Tira... 460 00:34:24,750 --> 00:34:25,583 Wilfred. 461 00:34:29,500 --> 00:34:31,208 Zure izena ere bilatu dut. 462 00:34:31,833 --> 00:34:34,166 "Bakea nahi duen hori" esan nahi du. 463 00:34:34,666 --> 00:34:35,666 Bazenekien? 464 00:34:37,000 --> 00:34:39,000 Gauza gehiago ere bilatu ditut. 465 00:34:41,708 --> 00:34:43,208 Ez dut asko aurkitu, 466 00:34:43,208 --> 00:34:47,666 baina nire denboran existitzen den Lev Zubov bat omen dago. 467 00:34:48,916 --> 00:34:52,708 Baina agian, zure nagusiaren jatorrian, izen arrunta da. 468 00:34:54,708 --> 00:34:55,958 Zer aurkitu duzu? 469 00:34:56,416 --> 00:34:57,541 Mafia kontuak. 470 00:34:58,500 --> 00:35:03,416 Bera, bere emaztea, bere seme-alabak, denak hil zituzten, tirokatuta. 471 00:35:03,916 --> 00:35:05,708 Etxeak su hartu zuen. 472 00:35:05,708 --> 00:35:07,166 Benetan ikaragarria. 473 00:35:07,833 --> 00:35:09,458 Zure Levek ez du zerikusirik? 474 00:35:10,666 --> 00:35:11,583 Inola ere ez. 475 00:35:17,583 --> 00:35:18,791 Egin eskanerra. 476 00:35:18,791 --> 00:35:20,791 Burukoa aztertuko dugu bitartean. 477 00:35:20,791 --> 00:35:24,500 Segurua bada bakarrik itzuliko zara. Hitzematen dizut. 478 00:35:24,958 --> 00:35:26,541 Zu eta zure hitza. 479 00:35:26,541 --> 00:35:27,666 Benetan diot. 480 00:35:28,666 --> 00:35:31,500 Elkarrizketa bakarrean bi egia. 481 00:35:32,833 --> 00:35:35,333 Kontuz, egia esateko ohitura hartuko duzu. 482 00:35:46,500 --> 00:35:48,583 Ez dizut gauza bat esan. 483 00:35:49,291 --> 00:35:50,250 Aelita. 484 00:35:52,041 --> 00:35:53,083 Nire arreba da. 485 00:36:30,291 --> 00:36:31,875 Lev Zubov ikustera nator. 486 00:36:31,875 --> 00:36:33,541 Jantzi hau, jauna. 487 00:36:57,083 --> 00:36:58,875 Beharrezkoa al zen? 488 00:37:00,125 --> 00:37:01,916 Klubeko kide zaharrenek 489 00:37:01,916 --> 00:37:04,625 ez dituzte sudurluzeak gustuko. 490 00:37:07,791 --> 00:37:10,000 Etortzeko arrazoi on bat duzu, ezta? 491 00:37:10,250 --> 00:37:11,166 Bada... 492 00:37:11,958 --> 00:37:13,458 Poltarekin egon naiz. 493 00:37:15,541 --> 00:37:17,666 Espero ez nuen informazioa eman dit. 494 00:37:24,458 --> 00:37:27,125 Adarreko zure familia, 495 00:37:27,833 --> 00:37:28,958 den-denak... 496 00:37:31,125 --> 00:37:32,208 Hil egin zituzten. 497 00:37:33,291 --> 00:37:34,666 Duela aste batzuk. 498 00:37:34,958 --> 00:37:35,958 Bortizki. 499 00:37:42,291 --> 00:37:44,875 Barkatu, barkatu, barkatu. 500 00:37:45,458 --> 00:37:49,958 Ahaztuta nuen zeinen tipo jatorra zaren. 501 00:37:50,916 --> 00:37:52,000 Agian zuk ere bai. 502 00:37:52,791 --> 00:37:54,500 Kezkatu egiten nau horrek. 503 00:37:54,500 --> 00:37:57,083 Kanpotik gogorra eta barrutik sentibera. 504 00:37:57,083 --> 00:37:59,333 Norbaitek hil ditu, Lev. 505 00:37:59,333 --> 00:38:01,250 Hemengo norbaitek, ziurrenik. 506 00:38:08,416 --> 00:38:11,375 Zein uste duzu zela Aelitaren lana? 507 00:38:11,375 --> 00:38:12,666 Ez dakit. 508 00:38:12,666 --> 00:38:16,208 Argi utzi zenuen hori ez dela nire kontua. 509 00:38:16,208 --> 00:38:18,833 Adar bat irekitzen ikasi nahi genuen. 510 00:38:18,833 --> 00:38:20,833 Zertarako nahi duzu adar bat? 511 00:38:20,833 --> 00:38:23,125 Zergatik uste duzu? Dirua irabazteko. 512 00:38:23,125 --> 00:38:25,291 Adar batekin? Nola? 513 00:38:25,875 --> 00:38:28,166 Norberaren irudimena da muga bakarra. 514 00:38:29,291 --> 00:38:31,333 Eta moralitatea, agian. 515 00:38:35,166 --> 00:38:36,125 Adibidez? 516 00:38:38,208 --> 00:38:41,666 Nire anaiak, Alexeik, enpresa farmazeutiko bat erosi zu. 517 00:38:41,666 --> 00:38:45,833 AArekin ere, medikamentu berriak gizakietan probatu behar dira. 518 00:38:45,833 --> 00:38:50,791 Prozesu hori oso luzea eta garestia da. 519 00:38:50,791 --> 00:38:53,041 Eta adar batean probatu zenuten? 520 00:38:53,041 --> 00:38:54,750 Adibide bat baino ez da. 521 00:38:54,750 --> 00:38:58,333 Esan bezala, aukerak amaigabeak dira ia. 522 00:39:00,625 --> 00:39:02,750 Baina kezka bat nuen. 523 00:39:03,416 --> 00:39:07,875 Nire bertsioak existitzea beste mundu horietan. 524 00:39:08,458 --> 00:39:10,375 Horrek dakarren nihilismoa. 525 00:39:11,666 --> 00:39:13,166 Ezin nuen jasan. 526 00:39:16,208 --> 00:39:17,833 Zure familia hil zenuen? 527 00:39:17,833 --> 00:39:19,791 Nik pertsonalki ez. 528 00:39:19,791 --> 00:39:22,625 Dirua bidali eta jendea kontratatu nuen. 529 00:39:22,625 --> 00:39:25,958 Eta egia esango dizut, Wilf. Hobeto sentitu nintzen. 530 00:39:26,500 --> 00:39:27,583 Berehala. 531 00:39:28,291 --> 00:39:31,875 Adarrak irekitzea lortzen dugunean, 532 00:39:31,875 --> 00:39:34,291 nire lehen zeregina izango da beti. 533 00:39:34,916 --> 00:39:37,166 Zure leinuaz arduratuko nintzateke, 534 00:39:37,166 --> 00:39:41,750 baina zure jatorria korapilatsuegia da. 535 00:39:47,083 --> 00:39:49,333 Besterik kontatu nahi al zenidan? 536 00:39:52,708 --> 00:39:53,541 Ez. 537 00:39:53,541 --> 00:39:56,833 Jantzi ezazu hori berriro eta joan zaitez. 538 00:40:50,125 --> 00:40:52,458 Eta Oswald andereñoa? 539 00:40:52,458 --> 00:40:53,500 Ene. 540 00:40:54,000 --> 00:40:56,708 Perry andereñoa? Eta Travantine andereñoa? 541 00:40:57,708 --> 00:40:59,916 Aljebrako edo kimikako Perry? 542 00:41:00,625 --> 00:41:05,541 Ez dut kimikako Perry gogoratzen, ez nuen klaserik izan berarekin. 543 00:41:06,208 --> 00:41:09,125 Alajaina, Burton. Sexurako aukeratzea erraza da. 544 00:41:10,708 --> 00:41:12,041 Travantine andereñoa? 545 00:41:12,041 --> 00:41:13,625 Hori da. 546 00:41:13,625 --> 00:41:16,541 Eta uste dut ezkontzeko Oswald andereñoa. 547 00:41:17,666 --> 00:41:19,791 90 urte ditu... 548 00:41:19,791 --> 00:41:23,583 Badakit, baina Perryren erruz sartu nintzen soldadutzan. 549 00:41:24,583 --> 00:41:26,541 Bestela damutuko nintzela zioen. 550 00:41:27,083 --> 00:41:27,916 Arraioa. 551 00:41:28,416 --> 00:41:31,750 Ongia egin dezakedala, mundua salbatu eta horrelakoak. 552 00:41:32,333 --> 00:41:34,291 Sekulako hitzaldia bota zidan. 553 00:41:34,291 --> 00:41:36,041 Zure ideia zelakoan nengoen. 554 00:41:36,041 --> 00:41:40,041 Berak konbentzitu ninduelako, eta nik zu eta beste ergelak. 555 00:41:40,041 --> 00:41:42,916 Ados. Bera da hiltzeko aukeratuko duguna. 556 00:41:45,166 --> 00:41:46,916 Ongi heziek atea jotzen dute. 557 00:41:46,916 --> 00:41:49,791 Ongi heziak beldurtu egingo lirateke 558 00:41:49,791 --> 00:41:51,500 zuen jolas itsusi horrekin. 559 00:41:51,500 --> 00:41:53,333 Ez litzateke entzuten ariko. 560 00:41:53,333 --> 00:41:56,791 - Ez egon hain ziur... - Isildu zaitezte biok! 561 00:41:58,458 --> 00:41:59,291 Mesedez. 562 00:42:05,500 --> 00:42:06,416 Eskerrik asko. 563 00:42:06,916 --> 00:42:08,833 Zergatik zaude hemen? 564 00:42:08,833 --> 00:42:10,708 Ni haserretzera etorri zara? 565 00:42:11,833 --> 00:42:13,916 Aholku bat behar dut, egia esan. 566 00:42:16,666 --> 00:42:19,708 Gogoratzen duzu Aelita? 567 00:42:19,708 --> 00:42:21,833 Gu kontratatu gintuena? 568 00:42:22,166 --> 00:42:24,750 Non bizi zen aurkitu genuen. 569 00:42:24,750 --> 00:42:25,958 Eta gure etxearen... 570 00:42:27,750 --> 00:42:30,833 diorama bat zuen. 571 00:42:32,375 --> 00:42:33,833 Baita karabanarena 572 00:42:34,875 --> 00:42:36,250 eta zu guztiona ere. 573 00:42:37,750 --> 00:42:40,625 Jostailuzko soldadutxo txiki batzuk bezala. 574 00:42:40,875 --> 00:42:44,208 Leon, Reece, Carlos. Denak, talde guztia. 575 00:42:44,875 --> 00:42:46,791 Eta ez dakit horrekin 576 00:42:47,416 --> 00:42:49,291 zer demontre egin. 577 00:42:52,375 --> 00:42:55,625 Burukoa bidali zutenean, Sim bat zela esan zuten. 578 00:42:56,375 --> 00:42:57,208 Eta? 579 00:42:57,833 --> 00:43:00,083 Edozein Sim gainditu dezakezu. 580 00:43:00,083 --> 00:43:03,166 Hori da kontua. Hau ez da Sim arrunt bat. 581 00:43:03,166 --> 00:43:04,666 Baina hala uste zenuen. 582 00:43:06,416 --> 00:43:08,125 Jokatu dezagun horrela. 583 00:43:09,125 --> 00:43:11,125 Connerrek xakearekin bezala. 584 00:43:11,125 --> 00:43:13,916 Mugimendu zehatz batzuk egiten ditu beti. 585 00:43:14,708 --> 00:43:16,083 Zer izen du? 586 00:43:16,083 --> 00:43:18,416 - Ganbitoa. - Ganbitoa, bai. 587 00:43:21,000 --> 00:43:22,625 Zein da zure ganbitoa? 588 00:43:23,291 --> 00:43:25,541 Sim-etan ematen duzun lehen pausoa. 589 00:43:25,541 --> 00:43:29,125 Gidoia hausten dut, espero denaren kontrakoa egiten dut. 590 00:43:29,125 --> 00:43:30,333 Eta ondorioz? 591 00:43:31,875 --> 00:43:33,083 Hil egiten naiz. 592 00:43:33,083 --> 00:43:34,583 Ergela ematen dut. 593 00:43:34,583 --> 00:43:35,833 Eta gero? 594 00:43:35,833 --> 00:43:37,250 Arauak ikasten ditut. 595 00:43:37,833 --> 00:43:38,750 Eta gero? 596 00:43:40,458 --> 00:43:43,208 - Kontrola hartzen dut. - Hori da. 597 00:43:43,208 --> 00:43:46,583 Easy Ice, egin dezagun hori. 598 00:43:46,583 --> 00:43:49,000 Joan gaitezen biok 599 00:43:49,750 --> 00:43:50,958 etengabe hiltzera. 600 00:43:50,958 --> 00:43:53,000 Ni gabe ez, putakumeak. 601 00:43:53,583 --> 00:43:57,375 Zenbat eta pertsona gehiago izan, hobeto moldatuko gara. 602 00:43:57,375 --> 00:43:58,958 Oinarrizko ezagutza da. 603 00:43:58,958 --> 00:44:01,583 Zuk tokia ikustea baino ez duzu nahi. 604 00:44:02,791 --> 00:44:04,041 Eta hala bada zer? 605 00:44:04,875 --> 00:44:05,750 Ez dio axola. 606 00:44:05,750 --> 00:44:08,833 Ez zarelako sartuko zure krisiarena konpondu arte. 607 00:44:09,750 --> 00:44:11,166 Konponduta dago. 608 00:44:11,166 --> 00:44:13,250 Eskanerra ikusi arte, ez. 609 00:44:13,250 --> 00:44:14,583 Ondo sentitzen naiz. 610 00:44:18,291 --> 00:44:22,750 Berriro sartu nahi dut, ados? Sartu egin behar naiz. 611 00:44:24,250 --> 00:44:26,375 Deitu Macon eta Edwardi. 612 00:44:27,291 --> 00:44:29,000 Ezin dugu denborarik galdu. 613 00:44:29,000 --> 00:44:32,375 Laster gu hiltzen saiatuko dira berriro. 614 00:44:32,375 --> 00:44:33,416 Zer moduz eskua? 615 00:44:33,416 --> 00:44:34,708 Beti bezala dago. 616 00:44:35,625 --> 00:44:36,750 Esan dizut. 617 00:44:38,750 --> 00:44:40,125 Gorputzak lortuko ditut. 618 00:44:42,250 --> 00:44:43,208 Biontzako. 619 00:45:06,833 --> 00:45:07,791 Zer duzu? 620 00:45:13,125 --> 00:45:14,083 Eta zure aita? 621 00:45:15,958 --> 00:45:16,875 Flynne? 622 00:45:17,541 --> 00:45:19,583 Umeak, sartu barrura. 623 00:45:22,500 --> 00:45:25,041 Jostailu bat naiz hemen ez nagoenean? 624 00:45:25,041 --> 00:45:26,458 Lau lagun behar zuten. 625 00:45:26,458 --> 00:45:28,916 Ez zirudien kaltegarria. Barkatu. 626 00:45:28,916 --> 00:45:30,333 Zer egiten duzu hemen? 627 00:45:30,333 --> 00:45:32,500 Zaila al da gorputz bat egitea? 628 00:45:32,500 --> 00:45:33,500 Zergatik? 629 00:45:33,500 --> 00:45:37,958 Bat behar dut Connerrentzat. Eta beste bat Burtonentzat. 630 00:45:39,666 --> 00:45:40,541 Nora zoaz? 631 00:45:41,416 --> 00:45:43,625 Jokalari bakoitzak indargune bat du. 632 00:45:44,458 --> 00:45:46,541 Esploratzaile, hiltzaile, garailea. 633 00:45:46,541 --> 00:45:50,583 Ni esploratzailea naiz, beraz, jokatzen hasteko unea iritsi da. 634 00:45:53,291 --> 00:45:54,208 Moztu konexioa. 635 00:45:54,208 --> 00:45:57,208 Horretan nabil. Baina poltek ez didate uzten. 636 00:45:57,625 --> 00:45:59,250 Nahiko gogor ari dira. 637 00:46:07,791 --> 00:46:10,250 - Kanpora doa. - Jarraitzea izango da onena. 638 00:46:10,250 --> 00:46:11,625 Non dago Zubov? 639 00:46:11,625 --> 00:46:15,500 Zubovek ez luke nahiko polt bat hor zehar ibiltzea. 640 00:46:16,208 --> 00:46:18,041 Poliziak bigarren aldiz ikusten badu, 641 00:46:18,041 --> 00:46:20,041 gure azkena izango da. 642 00:46:20,041 --> 00:46:21,416 Guztiona, laztana. 643 00:46:22,291 --> 00:46:23,291 Abisa iezaiozu. 644 00:46:25,291 --> 00:46:27,833 Hau txorakeria bat da, Flynne. 645 00:46:27,833 --> 00:46:29,583 Nik erakutsiko dizut... 646 00:46:29,583 --> 00:46:31,958 Ez didazu nik nahi dudana erakutsiko. 647 00:46:31,958 --> 00:46:34,333 Eta hori ez da esploratzea. 648 00:46:34,333 --> 00:46:36,458 Zein da esploratzearen helburua? 649 00:46:36,458 --> 00:46:38,333 Erakutsi ez didazuena ikustea. 650 00:46:38,333 --> 00:46:41,291 Benetan diot. Ez dago ezer... 651 00:46:41,291 --> 00:46:43,500 Begiratu begietara hori esatean. 652 00:46:43,875 --> 00:46:46,708 Gezurti baten aurpegia ikusi nahi dut. 653 00:46:46,708 --> 00:46:48,958 Barkatu eragozpenak, Zubov jauna, 654 00:46:48,958 --> 00:46:52,333 arazo larri bat daukagu hemen. 655 00:46:52,333 --> 00:46:54,750 Polta ezustean etorri da bisitan. 656 00:46:54,750 --> 00:46:56,875 Nethertonen laguntza beharko dugu. 657 00:46:56,875 --> 00:46:58,250 Berehala bidaliko dut. 658 00:46:58,250 --> 00:47:02,375 Hona ez, Paddington ingurura. 659 00:47:04,625 --> 00:47:07,166 Baina azkar mugitzen da. 660 00:47:07,416 --> 00:47:10,083 Jainkoarren, Ossian. Moztu bere konexioa. 661 00:47:10,083 --> 00:47:12,541 Bai, jauna, ideia ona. 662 00:47:12,541 --> 00:47:14,166 Saiatzen ari gara. 663 00:47:14,166 --> 00:47:17,625 Baina bitartean, bidali ezazu Netherton jauna. 664 00:47:18,333 --> 00:47:20,833 Madarikatu halakoa! 665 00:47:22,000 --> 00:47:23,083 Zu ez, jauna. 666 00:47:27,875 --> 00:47:29,875 - Ez daukazu zertan hori egin. - Bai. 667 00:47:29,875 --> 00:47:32,416 Gauzak asko korapilatzen ari zara. 668 00:47:32,416 --> 00:47:35,166 Hacker borroketan onena naiz, ez dut galduko. 669 00:47:35,166 --> 00:47:37,666 - Mugitu. - Zuk ez dakizu ezer. 670 00:47:40,250 --> 00:47:41,666 Esadazu... 671 00:47:41,666 --> 00:47:44,208 Aelitak 10 urte barru hilko naizela esan zuen. 672 00:47:44,875 --> 00:47:46,708 Zer esan nahi zuen? 673 00:47:49,041 --> 00:47:50,541 Non dago jendea? 674 00:47:57,083 --> 00:47:57,916 Lortu al duzu? 675 00:47:58,583 --> 00:48:01,458 Ez al duzu nire garaipen garrasia entzun? 676 00:48:01,458 --> 00:48:04,625 "Kosta ahala kosta irabaztea. Ikara izan..." 677 00:48:07,500 --> 00:48:09,291 Itzuli Zuboven etxera. 678 00:48:16,583 --> 00:48:17,500 Eta hori... 679 00:48:17,500 --> 00:48:18,833 Ez. 680 00:48:19,875 --> 00:48:22,208 Burton, esaiozu begiak ixteko. 681 00:48:22,208 --> 00:48:23,375 Oraintxe bertan! 682 00:48:26,541 --> 00:48:27,833 Ergel alu hori. 683 00:48:27,833 --> 00:48:29,291 - Alde. - Ia lortu dut. 684 00:48:29,291 --> 00:48:31,250 Banekien dena kakaztuko zenuela. 685 00:48:42,583 --> 00:48:43,833 Bueltan gara, ezta? 686 00:48:47,000 --> 00:48:48,750 Zer gertatu zaio jendeari? 687 00:49:12,583 --> 00:49:14,083 Ziur al zaude hemen dela? 688 00:49:14,083 --> 00:49:18,375 Ossianek hori esan du. Sartu atetik eta joan eskumara. 689 00:49:21,250 --> 00:49:22,791 Loteria deitzen diogu. 690 00:49:23,583 --> 00:49:26,291 Ez zen gauza bat izan, dena baizik. 691 00:49:27,708 --> 00:49:29,333 Dena batera zen, 692 00:49:30,000 --> 00:49:31,166 gero eta handiagoa. 693 00:49:32,166 --> 00:49:35,250 Oraindik ere ez dago argi noiz hasi zen. 694 00:49:37,083 --> 00:49:40,000 Nire orainaldian hasita al dago? 695 00:49:40,500 --> 00:49:41,458 Bai. 696 00:49:44,041 --> 00:49:45,500 Toki polita ibiltzeko. 697 00:49:46,375 --> 00:49:48,458 Jakiteko eskubidea du, Netherton. 698 00:49:48,791 --> 00:49:49,916 Eskubide morala. 699 00:49:51,041 --> 00:49:52,208 Bidali kodea. 700 00:50:01,333 --> 00:50:02,375 Zer da hau? 701 00:50:02,708 --> 00:50:04,916 Gure iragana. Zure etorkizuna. 702 00:50:05,958 --> 00:50:07,750 Museo moduko bat. 703 00:50:08,041 --> 00:50:11,416 Forma bakoitza Loteriaren fase baten adierazle da. 704 00:50:12,791 --> 00:50:14,166 Zergatik Loteria? 705 00:50:14,791 --> 00:50:16,291 Umore beltza, ziur asko. 706 00:50:16,291 --> 00:50:18,375 Apokalipsia serioegia litzateke. 707 00:50:24,208 --> 00:50:27,458 Momentu hau da amildegiaren ertza deritzona. 708 00:50:27,458 --> 00:50:31,375 Hori igaro ondoren, ez dago atzera-bueltarik. 709 00:50:33,916 --> 00:50:36,541 Ipar Amerikako sare elektrikoaren mozketa. 710 00:50:40,333 --> 00:50:41,291 Erabat ilun. 711 00:50:42,458 --> 00:50:44,500 Hilabete luzez, kontinente osoan. 712 00:50:45,958 --> 00:50:48,250 Gertaera arrunta bilakatu zen 713 00:50:48,666 --> 00:50:50,041 mundu osoan zehar. 714 00:50:51,583 --> 00:50:53,458 Nire munduan 7 urte falta dira. 715 00:50:59,250 --> 00:51:00,416 Pandemia. 716 00:51:03,083 --> 00:51:04,166 Filobirus bat. 717 00:51:05,583 --> 00:51:09,250 Odolaren plaga deitu zioten. Erraiei erasotzen zien. 718 00:51:09,583 --> 00:51:13,791 Gibela, barea eta hestea odolez betetzen dira tripa lehertu arte. 719 00:51:18,750 --> 00:51:20,750 Ingurumen-katastrofea. 720 00:51:21,250 --> 00:51:25,000 Lehorteak. Goseteak. Antibiotikoei erresistentzia. 721 00:51:25,791 --> 00:51:27,791 Ondoren, nekazaritzaren kolapsoa. 722 00:51:30,000 --> 00:51:31,500 Gizartea kolapsatu zen. 723 00:51:31,500 --> 00:51:35,083 Zazpi mila milioi pertsona hil ziren lau bat hamarkadatan. 724 00:51:39,750 --> 00:51:41,083 Eta gero, amaiera. 725 00:51:54,083 --> 00:51:56,916 Eraso terrorista bat egon zen Estatu Batuetan. 726 00:51:58,416 --> 00:52:00,583 Misil nuklearren zuloaren leherketa. 727 00:52:01,166 --> 00:52:03,416 Spring Creek, Ipar Carolina. 728 00:52:04,458 --> 00:52:05,833 Jainko maitea. 729 00:52:06,416 --> 00:52:07,500 Ni hor bizi naiz. 730 00:52:16,000 --> 00:52:17,291 Gelditu ezazu! 731 00:52:28,083 --> 00:52:29,166 Ondo zaude? 732 00:52:32,708 --> 00:52:33,916 Gure gorputzak? 733 00:52:42,083 --> 00:52:43,333 Lortuko ditut. 734 00:53:07,083 --> 00:53:10,000 PERIFERIKOAK-EN HURRENGO ATALEAN 735 00:53:10,833 --> 00:53:14,375 Zoria alde batetik bestera alda daiteke momentu batean. 736 00:53:14,375 --> 00:53:16,625 Hondamendi bat gerta zitekeen. 737 00:53:16,625 --> 00:53:18,125 Ez pentsatu iraganean. 738 00:53:19,541 --> 00:53:21,458 Zein sekretutan egiten duzu lan 739 00:53:21,458 --> 00:53:25,625 zure ezkutalekuan, altzairuzko ate horren atzean? 740 00:53:27,291 --> 00:53:29,458 Ez da erraza isilean gordetzea. 741 00:53:31,666 --> 00:53:33,041 Zutaz fidatzen hasi naiz. 742 00:53:34,666 --> 00:53:35,958 Oker al nabil? 743 00:55:15,000 --> 00:55:17,000 Azpitituluak: Leire 744 00:55:17,000 --> 00:55:19,083 Ikuskatzailea Ilargi G.