1 00:00:06,000 --> 00:00:08,916 PERIFERIKOAK-EN AURREKO ATALEAN 2 00:00:10,000 --> 00:00:11,541 Edonora sar naiteke. 3 00:00:11,625 --> 00:00:15,875 Jokaera Departamentuaren misioa da benetan zirraragarriena. 4 00:00:17,333 --> 00:00:18,458 Ezin duzu hori egin. 5 00:00:18,500 --> 00:00:20,708 Pertsonak dira, benetako pertsonak. 6 00:00:20,750 --> 00:00:23,250 Zu pertsona ona zara. 7 00:00:24,500 --> 00:00:26,208 Ez dut gehiago itxarongo. 8 00:00:26,291 --> 00:00:28,791 Ez dakigu burukoa segurua den. 9 00:00:28,875 --> 00:00:30,583 Ikusi dudan gauza arraroena. 10 00:00:30,666 --> 00:00:32,291 Eta seguru al gaude hemen, 11 00:00:32,416 --> 00:00:34,750 gu hiltzera datorren norbaiten zain? 12 00:00:34,791 --> 00:00:35,791 Makurtu! 13 00:00:36,750 --> 00:00:39,333 Eskopetarekin ere ona naiz. Ikusi nahi? 14 00:00:40,458 --> 00:00:43,166 Nire eske etorriko diren pertsonek 15 00:00:43,833 --> 00:00:46,708 ez dute bat bera ere tente uzten. 16 00:00:58,000 --> 00:01:00,583 TEXASEKO INGURUAK, 2028 17 00:01:25,083 --> 00:01:27,333 Nahiko erraz konpondu daiteke hau. 18 00:01:27,416 --> 00:01:29,000 Ez dut akabatuko, Burton. 19 00:01:29,791 --> 00:01:33,666 Eta zuetakoren batek egiten badu, jipoitu egingo dut. 20 00:01:33,750 --> 00:01:37,083 Zerbait egin behar da laster, ezin dut gehiago jasan. 21 00:01:37,166 --> 00:01:39,333 Esan dutenez, gu erakartzeko 22 00:01:39,416 --> 00:01:42,000 txakur zaurituak erabiliko dituzte texastarrek. 23 00:01:42,458 --> 00:01:44,458 Eta begira zer daukagun hemen, 24 00:01:45,125 --> 00:01:49,000 txakur zauritu bat, gure parean. 25 00:01:49,083 --> 00:01:52,000 Nahiko argi dagoela uste dut, ezta? 26 00:01:52,083 --> 00:01:56,083 Hemen ez dago texastarrik ezkutatzeko eta gure zain egoteko lekurik. 27 00:01:56,166 --> 00:01:58,708 Frankotiratzaile batek akabatu zaitzake. 28 00:01:59,125 --> 00:02:02,791 Egin duzun lelokeriaz ohartu aurretik hilda zeundeke. 29 00:02:02,875 --> 00:02:06,958 Hemengo aire nazkagarria kontuan hartuta, berri ona litzateke hori. 30 00:02:08,916 --> 00:02:10,041 Zatoz, polit hori. 31 00:02:10,291 --> 00:02:12,916 Ez dugu surik egin 19 egunetan. 32 00:02:13,000 --> 00:02:14,708 Egin zerbait, mesedez. 33 00:02:30,000 --> 00:02:32,541 Ezta pentsatu ere, Conner! Kaka. 34 00:02:32,625 --> 00:02:33,541 12etan. 35 00:02:35,833 --> 00:02:36,666 Putasemea. 36 00:02:44,250 --> 00:02:45,875 Mugimendua, ordu bietan. 37 00:02:59,333 --> 00:03:01,166 Bele bat da hori, Leon. 38 00:03:01,250 --> 00:03:02,208 Kaka zaharra. 39 00:03:26,083 --> 00:03:26,916 Kaixo. 40 00:03:38,625 --> 00:03:39,500 Arraioa. 41 00:03:40,708 --> 00:03:43,916 Frankotiratzaileetan pentsatzeak lana korapilatzen du. 42 00:03:44,000 --> 00:03:45,500 Bukatu azkar, babo hori. 43 00:03:51,958 --> 00:03:54,041 Ei, txapeldun, segituan bukatu... 44 00:04:16,208 --> 00:04:17,458 Kaka zaharra. 45 00:04:21,250 --> 00:04:24,666 Hemen nago lagun, hemen nago, ondo zaude. 46 00:04:24,750 --> 00:04:26,125 Lasai. 47 00:04:26,708 --> 00:04:30,416 Hemen nago, ados? 48 00:04:31,666 --> 00:04:32,875 Ondo zaude. 49 00:05:58,041 --> 00:06:01,083 PERIFERIKOAK 50 00:06:46,958 --> 00:06:49,083 Badakizu goizeko paseoan ez dudala 51 00:06:49,166 --> 00:06:51,208 eragozpenik gustuko, Beatrice. 52 00:06:51,291 --> 00:06:52,166 Bai, anderea. 53 00:06:55,791 --> 00:06:59,750 Ikerketa Institutuarekin lotura dauka, ezta? 54 00:06:59,833 --> 00:07:00,958 Hala da, anderea. 55 00:07:01,041 --> 00:07:02,833 Hamar hitz edo gutxiagotan. 56 00:07:02,916 --> 00:07:07,208 Hilketa bat egon da Sackvillen, periferiko eta koid bat daude tartean. 57 00:07:07,291 --> 00:07:08,875 14 hitz dira horiek. 58 00:07:08,958 --> 00:07:12,083 Bai. Argi azaltzea garrantzitsua iruditu zait. 59 00:07:12,166 --> 00:07:14,666 Eta hala ere ez zait ezer argi geratu. 60 00:07:14,750 --> 00:07:17,375 Hitz gehiago emanez gero, nola esango zenuke? 61 00:07:17,458 --> 00:07:21,250 Biktima Ikerketa Institutuko Segurtasun burua dela esango nizuke. 62 00:07:21,333 --> 00:07:22,416 Daniel Cook. 63 00:07:22,500 --> 00:07:23,833 Ezagutzen dut. 64 00:07:24,166 --> 00:07:26,666 "Ezagutzen nuen" litzateke zuzena. 65 00:07:26,750 --> 00:07:28,125 Koid batek hil du? 66 00:07:28,208 --> 00:07:30,208 Hala da, lepoa ebaki diote. 67 00:07:33,500 --> 00:07:34,916 Ez al da liluragarria? 68 00:07:35,000 --> 00:07:36,708 Koadro baten parekoa. 69 00:07:36,791 --> 00:07:39,750 Ez zaitez lotsagabea izan. Ez da atsegina. 70 00:07:40,833 --> 00:07:42,458 Hasi gaitezen lanean. 71 00:07:54,958 --> 00:07:56,583 Ez dut aurkitzen, Tommy. 72 00:07:56,666 --> 00:07:58,291 Nik neuk sartu nuen. 73 00:07:58,666 --> 00:07:59,625 Duela bi egun. 74 00:07:59,958 --> 00:08:01,750 Konfiskatutako pare bat SUV. 75 00:08:01,833 --> 00:08:03,458 Ez matrikula, ez kolorerik. 76 00:08:03,541 --> 00:08:05,541 Pintura kromatikoa zeukaten. 77 00:08:05,625 --> 00:08:07,333 Ez dakit zer den hori. 78 00:08:07,416 --> 00:08:08,625 Ikusezinak dira. 79 00:08:12,041 --> 00:08:15,666 Zure auto ikusezinak falta direla diozu? 80 00:08:16,833 --> 00:08:19,416 Kolpe on bat hartu duzu buruan, ezta? 81 00:08:19,500 --> 00:08:22,583 Hartu al ditzaket giltzak nik neuk ikusteko? 82 00:08:22,666 --> 00:08:25,416 Ezin dizkizut eman, zaintza-kateagatik. 83 00:08:26,375 --> 00:08:27,375 Ikusi nahi baduzu, 84 00:08:29,500 --> 00:08:31,083 hitz egin Sheriffarekin. 85 00:08:56,041 --> 00:08:57,041 Sheriff. 86 00:09:01,291 --> 00:09:03,791 Etxera joateko esan dizut, Tommy. 87 00:09:04,125 --> 00:09:06,333 Azken gauza batzuk bukatzen nabil. 88 00:09:06,916 --> 00:09:08,375 Jainko maitea. 89 00:09:09,041 --> 00:09:12,750 Aingeru guardako batek zaintzen zaituela dirudi. 90 00:09:13,458 --> 00:09:16,916 Zure txostena irakurri dut. 91 00:09:17,000 --> 00:09:20,125 Badirudi ez duzula asko gogoratzen. Aldatu al da hori? 92 00:09:20,208 --> 00:09:24,166 Gogoratzen saiatzen ari naiz, jauna. Nahiko nahastuta nago. 93 00:09:29,250 --> 00:09:33,291 Entzun, Tommy. Hartu itzazu egun batzuk. 94 00:09:33,375 --> 00:09:37,625 Ordaindutako oporrak. Atseden hartu behar duzu, burua argitzeko. 95 00:09:37,708 --> 00:09:39,875 Indarrak berrizturik etortzeko. 96 00:09:39,958 --> 00:09:42,041 Gizon horrek ihes egin dit, jauna. 97 00:09:42,125 --> 00:09:43,291 Badakit. 98 00:09:43,375 --> 00:09:46,041 Nik konponduko dut hori. 99 00:09:49,041 --> 00:09:51,833 Beti miretsi izan dut hori, Thomas. 100 00:09:52,333 --> 00:09:53,916 Daukazun grina. 101 00:09:54,625 --> 00:09:58,166 Betidanik eduki duzu, gazte kontrolagaitz bat zinenetik. 102 00:09:58,916 --> 00:10:01,041 Aholku bat emango dizut. 103 00:10:01,625 --> 00:10:03,208 Ikasi grina kontrolatzen. 104 00:10:04,500 --> 00:10:06,958 Gehiegizko grina kaltegarria da. 105 00:10:07,791 --> 00:10:10,208 Nire aitonak esaten zuen bezala, 106 00:10:10,291 --> 00:10:13,125 arrautza gainean oinez bazabiltza, ez egin salto. 107 00:10:14,708 --> 00:10:15,916 Ulertu duzu? 108 00:10:19,750 --> 00:10:20,916 Oso ondo. 109 00:10:22,041 --> 00:10:24,708 Nire kontuez arduratzera noa. 110 00:11:04,208 --> 00:11:06,666 Lotsa ematen dit urduri nengoela aitortzeak 111 00:11:06,750 --> 00:11:09,166 Cheriseri aurre egitera joan zinenean. 112 00:11:10,916 --> 00:11:14,125 Gizon arrunt bat zara, ezta? 113 00:11:15,041 --> 00:11:16,208 Zer esan nahi duzu? 114 00:11:16,291 --> 00:11:21,250 Ez dakit. Begiratu zu eta... begiratu gure ingurua. 115 00:11:22,250 --> 00:11:24,791 Nire mundua oso desberdina da. 116 00:11:26,416 --> 00:11:27,541 Edo nire denbora. 117 00:11:27,625 --> 00:11:32,333 Gauzak hobetuko zirela espero nuen, baina gu bezain izorratuta zaudete. 118 00:11:35,166 --> 00:11:36,333 Are gehiago. 119 00:11:37,166 --> 00:11:38,166 Baliteke. 120 00:11:45,958 --> 00:11:49,666 Zergatik dago jendea beti hain urrun? 121 00:11:50,958 --> 00:11:53,916 Osasun konturen bat al da? 122 00:11:57,750 --> 00:12:00,416 Ez dira gugana hurbiltzen. 123 00:12:01,000 --> 00:12:02,333 Ez delako benetakoa. 124 00:12:03,416 --> 00:12:04,791 Errealitate areagotua da. 125 00:12:08,375 --> 00:12:09,416 Egin horrela. 126 00:12:20,083 --> 00:12:22,916 Ikerketa Institutuak garatu zuen teknologia hau. 127 00:12:26,666 --> 00:12:27,916 Jainko maitea. 128 00:12:30,791 --> 00:12:31,916 Zertarako? 129 00:12:33,666 --> 00:12:36,125 Giroa hobetzeko edo. 130 00:12:36,583 --> 00:12:38,166 Hain hutsik ez nabaritzeko. 131 00:12:39,166 --> 00:12:43,041 Ohitu bezain laster ahazten zara hor dagoela. Eguraldia bezala. 132 00:12:43,708 --> 00:12:46,250 Baina beste dena benetakoa da, ezta? 133 00:12:49,625 --> 00:12:51,791 Eraikin denak ez dira benetakoak. 134 00:12:52,250 --> 00:12:55,208 Batzuk ez dituzte oraindik berreraiki. 135 00:12:56,333 --> 00:12:58,750 Begiratu hori. 136 00:13:09,541 --> 00:13:10,791 Ene bada. 137 00:13:13,708 --> 00:13:17,041 Institutuak hau egiten badu denen begi bistan, 138 00:13:17,125 --> 00:13:18,916 zer egingo ote du ezkutuan? 139 00:13:24,958 --> 00:13:30,125 Cherisek dio informazioa lapurtu niola gau hartan. 140 00:13:30,583 --> 00:13:33,458 Berreskuratu arte ni hiltzen saiatuko da. 141 00:13:33,541 --> 00:13:35,791 Edozer dela ere, argi utzi zidan hori. 142 00:13:35,875 --> 00:13:39,125 Bisitatuko dugun fabrikatzaileak agian lagun gaitzake. 143 00:13:39,208 --> 00:13:42,666 Aelitaren periferikoak sortu zituen, agian badaki non dagoen. 144 00:13:42,750 --> 00:13:45,708 -Nola dakizu bera izan zela? -Honi esker. 145 00:13:55,916 --> 00:13:57,125 Honelako bat daukat? 146 00:14:01,291 --> 00:14:06,125 Aelitak nire begia gauza horren parean jarri zuenean, zerbait nabaritu nuen. 147 00:14:12,500 --> 00:14:16,083 Posible al da Aelitak informazioa adarrera jaitsi izana? 148 00:14:16,166 --> 00:14:17,375 Teorian bai. 149 00:14:18,041 --> 00:14:20,250 Zure mundura jaitsi beharko luke. 150 00:14:20,333 --> 00:14:21,458 Nola? 151 00:14:22,166 --> 00:14:25,458 Aelitak bakarrik daki hori. 152 00:14:37,541 --> 00:14:38,416 Kaixo, 153 00:14:40,958 --> 00:14:42,166 zer nahi duzue? 154 00:14:43,750 --> 00:14:44,875 Toad-in-the-hole. 155 00:14:50,041 --> 00:14:51,250 Ez daukagu hori. 156 00:14:53,291 --> 00:14:55,541 Txerriki bikaina daukagu gaur. 157 00:14:55,958 --> 00:14:57,041 Lastima. 158 00:14:57,750 --> 00:15:00,375 Toad-in-the-hole jateko gogo handia geneukan. 159 00:15:00,458 --> 00:15:02,625 Zure berezitasuna omen da. 160 00:15:02,708 --> 00:15:04,791 Bikote polita zarete. 161 00:15:05,333 --> 00:15:08,041 Joan zaitezte inork min hartu aurretik. 162 00:15:10,750 --> 00:15:14,541 Zer iritzi daukazu nitaz, jauna? 163 00:15:14,625 --> 00:15:16,291 Ez zaitut ezagutzen. 164 00:15:16,916 --> 00:15:19,333 Hau eraiki zuen gizonak ziurtatu zidan, 165 00:15:19,416 --> 00:15:23,250 zuk inoiz ezingo duzula honen pareko lanik egin. 166 00:15:24,000 --> 00:15:25,375 Garai onenean ere ez. 167 00:15:26,125 --> 00:15:27,458 Nire garai onena? 168 00:15:28,083 --> 00:15:30,583 Zure lanen maila jaitsi aurretik. 169 00:15:31,458 --> 00:15:34,000 Nork demontre esan du hori? 170 00:15:34,083 --> 00:15:38,666 Ez dut esan nahi egia dionik. Berak esan duena baino ez da. 171 00:15:38,750 --> 00:15:40,541 Nire eguna hobetzeko, ezta? 172 00:15:40,625 --> 00:15:45,666 Gezurra bada, dirua itzuliko zidala esan zidan. 173 00:15:46,166 --> 00:15:49,458 Beraz zuregana etortzea otu zait. 174 00:15:50,166 --> 00:15:51,833 Erakutsi oraindik gai zarela. 175 00:16:01,375 --> 00:16:04,041 -Ez naiz merkea. -Dirua ez da arazorik. 176 00:16:15,000 --> 00:16:16,458 ZABALIK 177 00:16:16,541 --> 00:16:18,125 ITXITA 178 00:16:48,166 --> 00:16:49,583 Ongi da. 179 00:16:50,666 --> 00:16:54,750 Ez da txarra. Baina ziur naiz zure dirua erraz emango dizula atzera. 180 00:16:55,708 --> 00:16:57,041 Bai. 181 00:16:57,125 --> 00:17:00,125 Asko gustatzen zaidan gehigarri berri bat daukagu. 182 00:17:00,208 --> 00:17:02,833 Titaniozko azazkal barneragarriak. 183 00:17:02,916 --> 00:17:05,500 Harrizko kartzela bat zulatzeko gai dira. 184 00:17:06,000 --> 00:17:07,250 Eta begiak? 185 00:17:08,250 --> 00:17:10,375 Edonork areagotu ditzake begiak. 186 00:17:10,458 --> 00:17:12,500 Iluneko edo ur-azpiko ikusmena nahi? 187 00:17:13,375 --> 00:17:17,666 Benetako begi batez ordezkatu al dezakezu? 188 00:18:18,541 --> 00:18:19,458 Jaiki zaitez. 189 00:18:50,583 --> 00:18:54,916 Jainkoarren, Abby, egon geldi. Biok hilko gaitu azkenean. 190 00:18:58,916 --> 00:19:00,791 Zer dakizu emakume honi buruz? 191 00:19:02,791 --> 00:19:06,208 Hitz egin ezazu, edo labana erabiliko dut. 192 00:19:08,250 --> 00:19:09,416 Zuk erabaki. 193 00:19:12,541 --> 00:19:14,416 Zer egingo didatela uste duzu? 194 00:19:14,500 --> 00:19:15,541 Nork? 195 00:19:15,625 --> 00:19:16,750 Neoprimek. 196 00:19:18,083 --> 00:19:20,208 Ez dira txantxetan ibiltzen. 197 00:19:20,291 --> 00:19:21,750 Mihia moztuko didate. 198 00:19:21,833 --> 00:19:24,500 -Zer lotura dute honekin? -Ene bada. 199 00:19:25,375 --> 00:19:29,458 Bere begia benetako batez ordezteko eraikitzera behartu ninduen. 200 00:19:29,541 --> 00:19:32,000 Neoprim bat izan behar. 201 00:19:32,083 --> 00:19:34,625 Aspaldiko garaietan bezala, bisturi batekin. 202 00:19:43,208 --> 00:19:46,125 Itxaron, ez zaitez horrela joan. 203 00:19:59,958 --> 00:20:02,291 Ez zenidan esan Aelita neoprima zela. 204 00:20:06,291 --> 00:20:07,416 Ez nekien. 205 00:20:13,291 --> 00:20:15,166 Esan zenion zer egin zenuen? 206 00:20:17,125 --> 00:20:19,041 Zure eskola eraso zutenean? 207 00:20:34,333 --> 00:20:35,750 Barkatu, Wilf. 208 00:21:06,541 --> 00:21:07,375 Kaka! 209 00:21:15,791 --> 00:21:16,833 Traste zaharra. 210 00:21:27,791 --> 00:21:29,500 Oso ondo, goazen ba. 211 00:21:36,833 --> 00:21:37,791 Kaixo! 212 00:21:39,166 --> 00:21:42,000 Ez zaitut ikusi. Bazatoz edo bazoaz? 213 00:21:50,541 --> 00:21:52,000 Deitu egin dizute. 214 00:21:52,083 --> 00:21:54,250 Etorri naiz, zera... 215 00:21:56,791 --> 00:21:57,750 Zertara, Macon? 216 00:21:59,333 --> 00:22:01,875 Kafe baten bila, agian. 217 00:22:04,750 --> 00:22:06,000 Bai, deitu naute. 218 00:22:07,833 --> 00:22:09,416 Nire galdera da, 219 00:22:10,333 --> 00:22:12,750 zergatik ez dira haiek etortzen? 220 00:22:15,791 --> 00:22:18,708 Beldur direla uste dut. 221 00:22:20,500 --> 00:22:21,541 Eta zu ez? 222 00:22:22,708 --> 00:22:27,125 Ez dakit. Agian, pixka bat bai. 223 00:22:35,666 --> 00:22:39,000 Giltza ingeles bat dago garabiaren azpian nonbait. 224 00:22:39,083 --> 00:22:40,541 Nahi duzu hartzea? 225 00:22:41,541 --> 00:22:43,250 Zuri emateko? 226 00:22:44,833 --> 00:22:46,166 Oso ondo, ulertu duzu? 227 00:22:47,000 --> 00:22:49,125 -Bai, honela? -Bai, hori da. 228 00:22:49,666 --> 00:22:51,250 -Ipini hor. -Listo. 229 00:22:52,583 --> 00:22:53,416 Hori da. 230 00:22:59,750 --> 00:23:00,666 Besterik? 231 00:23:02,083 --> 00:23:04,166 Esan Flynnen gailuaz dakizuna. 232 00:23:07,583 --> 00:23:11,416 Egia esan, ez gaizki hartu, baina ezer esan aurretik, 233 00:23:12,500 --> 00:23:15,291 Flynne eta Burtonen baimena behar dut. 234 00:23:15,375 --> 00:23:17,833 Nik ere erabili dut burukoa. 235 00:23:19,083 --> 00:23:20,041 Burtonek badaki. 236 00:23:22,791 --> 00:23:23,875 Benetakoa da, ezta? 237 00:23:26,208 --> 00:23:29,625 Flynne benetako gorputz batean dago benetako leku batean? 238 00:23:30,041 --> 00:23:31,458 Hori uste dut. 239 00:23:34,750 --> 00:23:36,000 Zein da muga? 240 00:23:37,000 --> 00:23:37,958 Zer esan nahi duzu? 241 00:23:38,041 --> 00:23:41,625 Denbora muga bat al dago? Zenbat denbora egon zaitezke hor? 242 00:23:42,000 --> 00:23:46,583 Komunera joan beharko duzu, ezta? Edan, jan, hori guztia. 243 00:23:47,625 --> 00:23:51,041 Walter Reed ospitalean ohean egon nintzen 244 00:23:51,833 --> 00:23:55,458 koman zortzi hilabetez. 245 00:23:56,791 --> 00:24:00,416 Kateter bat nuen pixa egiteko eta zain barneko hidratazioa. 246 00:24:00,500 --> 00:24:03,583 Zunda bat, jateko. 247 00:24:05,208 --> 00:24:08,333 Nik uste dudana esaten ari zara? 248 00:24:08,416 --> 00:24:11,375 Niretzako gorputz bat lortuz gero, 249 00:24:11,875 --> 00:24:17,291 zuk eta Edwardek bertan bizitzen lagunduko zenidakete? Betiko? 250 00:24:19,583 --> 00:24:23,000 Ez naiz medikua, baina zure benetako gorputzarentzat 251 00:24:23,083 --> 00:24:25,875 ez da batere ona izango hori. 252 00:24:25,958 --> 00:24:27,166 Barkatu... 253 00:24:27,833 --> 00:24:29,833 Ez dakit zenbat iraungo zenukeen. 254 00:24:32,958 --> 00:24:36,166 Herriko mutiko azkarrena zara, ezta? 255 00:24:37,125 --> 00:24:38,000 Bai. 256 00:24:38,791 --> 00:24:41,166 -Ez dakit. -Bai, hala zara. 257 00:24:41,250 --> 00:24:42,333 Benetan diot. 258 00:24:44,625 --> 00:24:48,041 Ezin duzu imajinatu ere egin zer den 259 00:24:48,125 --> 00:24:50,916 halako gorputz batean esnatzea, 260 00:24:53,375 --> 00:24:55,333 ziur saiatu ere ez zarela egin. 261 00:24:57,375 --> 00:24:59,625 Pentsatu ezazu horretan. 262 00:25:02,500 --> 00:25:04,250 Gero hitz egingo dugu berriz. 263 00:25:16,125 --> 00:25:17,958 DATU BIOMETRIKOAK ESKURATZEN 264 00:25:18,041 --> 00:25:20,708 ERAIKITZEN 265 00:25:30,458 --> 00:25:32,875 AURPEGIAREN ANALISIA ABIAN 266 00:25:34,708 --> 00:25:35,750 INTEGRAZIO NEURONALA HASI ABIAN 267 00:25:41,250 --> 00:25:42,958 EZARPENAK BUKATZEN 268 00:25:58,208 --> 00:25:59,041 PERIFERIKOA AKTIBATU ESNATU 269 00:26:02,583 --> 00:26:06,541 Apur bat arraroa da, ezta? AA abian jartzen den unea. 270 00:26:07,666 --> 00:26:09,083 Kapera Sistinoan bezala. 271 00:26:09,916 --> 00:26:11,875 Zer esan nahi duzu? 272 00:26:12,833 --> 00:26:17,125 Jainkoak Adami bizitza eman zion unea. 273 00:26:25,958 --> 00:26:28,958 Oso ondo, jarraitu ezazu bolatxoa begiradarekin. 274 00:26:29,375 --> 00:26:30,750 Ez da jolas bat, Tommy. 275 00:26:32,833 --> 00:26:34,041 Jarraitu dezakezu? 276 00:26:34,125 --> 00:26:34,958 Bai. 277 00:26:47,875 --> 00:26:48,750 Nahikoa? 278 00:26:51,083 --> 00:26:53,416 Begian dardara pixka bat duzu. 279 00:26:54,833 --> 00:26:57,916 -Zorabioak eta burrunbarekin batera... -Ondo nago. 280 00:26:58,500 --> 00:27:02,625 Kontusioa daukazu lepoko kolpearengatik. Tomografia egin beharko dugu. 281 00:27:02,708 --> 00:27:07,208 Futbol amerikarrean kolpe handiagoak hartu nituen. Itzuli behar dut. 282 00:27:07,291 --> 00:27:10,583 Hori esango luke ondo pentsatzen duen norbaitek. 283 00:27:11,166 --> 00:27:14,375 Fishertarrei zin egin nien hau konponduko nuela. 284 00:27:14,458 --> 00:27:16,833 Honen ondoren, ahaztu egin behar duzu. 285 00:27:16,916 --> 00:27:19,500 Nire atxilotua zen. Nire ardura. 286 00:27:19,583 --> 00:27:21,416 Ezin dut hala-hola ahaztu. 287 00:27:21,500 --> 00:27:23,833 Baina ia hil egin zaituzte. 288 00:27:24,833 --> 00:27:26,583 Hori da kezka nagusia. 289 00:27:26,666 --> 00:27:29,958 Eta oso kezkatuta nago. Horregatik itzuli behar naiz 290 00:27:30,041 --> 00:27:31,875 putaseme hori aurkitzera. 291 00:27:31,958 --> 00:27:33,666 Biok dakigu nor den erruduna. 292 00:27:39,541 --> 00:27:43,875 Eskorpioiari ibaia gurutzatzen lagundu zion igela zara. 293 00:27:43,958 --> 00:27:47,041 Biak ito bitartean zergatik ziztatu zuen ez zekiena. 294 00:27:49,708 --> 00:27:51,250 Zer egitea nahi duzu? 295 00:27:52,333 --> 00:27:54,583 Hartu ezazu medikuaren baja. 296 00:27:55,041 --> 00:27:58,500 Ez irten. Nire bi urteko kontratua bukatu da ia. 297 00:27:58,583 --> 00:28:00,083 Edonon aurki dezaket lana. 298 00:28:00,583 --> 00:28:02,791 Beste norabait joateko denbora dugu. 299 00:28:02,875 --> 00:28:04,708 Hau da nire etxea, Dee. 300 00:28:05,708 --> 00:28:08,750 Hemen hazi nintzen eta hemen egin dut lan beti. 301 00:28:09,208 --> 00:28:11,125 Eta badakizu nork agintzen duen. 302 00:28:11,666 --> 00:28:14,166 Eta eskorpioi bat dela esan dizu. 303 00:28:15,833 --> 00:28:17,708 Ez dut nahi zu ziztatzerik. 304 00:28:24,041 --> 00:28:25,583 Ez dut ihes egingo. 305 00:28:49,708 --> 00:28:51,875 Errezetak dio hamar minutu falta direla. 306 00:28:52,625 --> 00:28:57,125 Zorionez ez dugu errezeta libururik behar. 307 00:28:58,000 --> 00:29:03,041 Bestela, honen zaporea... 308 00:29:03,500 --> 00:29:04,541 Zer? 309 00:29:04,958 --> 00:29:06,541 Hitz egokiaren bila nabil. 310 00:29:07,625 --> 00:29:09,875 Zapatila zola bezalakoa esaten dute. 311 00:29:09,958 --> 00:29:11,375 Ez dut hori esan nahi. 312 00:29:11,708 --> 00:29:14,916 Ez dut klixerik bota nahi. Probatu. 313 00:29:18,708 --> 00:29:20,166 -Ados. -Ados, zer? 314 00:29:20,958 --> 00:29:22,541 Ados, arrazoi zenuen. 315 00:29:22,625 --> 00:29:25,458 -Esaldiaren bukaera ahaztu duzu. -Nola da? 316 00:29:25,750 --> 00:29:26,750 "Beti bezala". 317 00:29:29,791 --> 00:29:31,583 Gure gonbidatua itzuli da. 318 00:29:31,666 --> 00:29:34,416 Jauna, momentu egokian esnatu zara. 319 00:29:36,541 --> 00:29:38,666 Jan ezazu hoztu baino lehen. 320 00:29:40,208 --> 00:29:42,833 Lo zeundela apur bat dotoretu zaitugu. 321 00:29:42,916 --> 00:29:46,083 Iritsi zinenean zure egoera pixka bat... 322 00:29:47,333 --> 00:29:49,541 -Zein hitz erabili duzu? -Desatsegina. 323 00:29:50,875 --> 00:29:53,083 Arropa garbia, eta abar. 324 00:29:53,416 --> 00:29:57,208 Lepokoa osagarri berri bat da, ohitu beharko zara. 325 00:29:59,750 --> 00:30:00,708 Zertarako da? 326 00:30:01,208 --> 00:30:05,250 Bi pentsamolde desberdin daude. 327 00:30:06,416 --> 00:30:09,291 Batzuek honako hau jarraitzen dute: 328 00:30:09,375 --> 00:30:12,916 "Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak". 329 00:30:13,000 --> 00:30:14,375 Joan 20:29. 330 00:30:14,458 --> 00:30:16,958 Beste batzuek, ordea, honakoa: 331 00:30:17,041 --> 00:30:21,583 "Erre ondoren baino ez da ikasten sua errespetatzen". 332 00:30:21,666 --> 00:30:23,333 Pete Townshend, uste dut. 333 00:30:23,750 --> 00:30:25,416 Zein pentsamolde duzu nahiago? 334 00:30:34,875 --> 00:30:36,708 Bigarrena, dirudienez. 335 00:30:36,791 --> 00:30:38,166 Espero bezala. 336 00:30:38,250 --> 00:30:39,666 Bai, hala da. 337 00:30:41,291 --> 00:30:44,833 Altxatu zaitez, handikote. Bai, badakit. 338 00:30:45,166 --> 00:30:46,750 Oso ondo, eseri zaitez. 339 00:30:51,375 --> 00:30:52,666 Tori, hemen duzu. 340 00:30:53,416 --> 00:30:54,375 Tori. 341 00:30:55,750 --> 00:30:59,916 Erregulatu egin daiteke. Batetik hamarrera. Hori lau bat zen. 342 00:31:00,000 --> 00:31:01,250 Hiru, egia esan. 343 00:31:02,291 --> 00:31:04,416 Esperientzia nahiko desatsegina da. 344 00:31:06,125 --> 00:31:07,416 Zuk kontratatu nauzu? 345 00:31:15,083 --> 00:31:17,625 Jan ezazu haragia, mesedez. 346 00:31:39,166 --> 00:31:41,875 Zer iruditzen zaizu? Esan egia. 347 00:31:46,500 --> 00:31:47,333 Ona dago. 348 00:31:50,500 --> 00:31:52,875 Badakizu okela samurtzeko modurik onena? 349 00:31:57,375 --> 00:31:59,208 Mailu bat erabili ohi da. 350 00:31:59,666 --> 00:32:03,458 Azkarra eta erraza da baina narrasa oso, 351 00:32:04,083 --> 00:32:06,583 eta ez da beti ondo ateratzen. 352 00:32:07,916 --> 00:32:11,708 Horregatik nahiago dut ur gazia. 353 00:32:13,333 --> 00:32:15,583 Prozesu motela eta kontrolatua da, 354 00:32:16,000 --> 00:32:20,125 eta zure gustura egokitu dezakezu janaria. 355 00:32:21,500 --> 00:32:23,750 Ur gazi perfektua aurkitzen duzunean, 356 00:32:24,625 --> 00:32:26,500 ez dizu ia inoiz hutsik egingo. 357 00:32:28,500 --> 00:32:29,666 Bueno, 358 00:32:31,125 --> 00:32:34,333 duela gutxi jakin dut 359 00:32:35,833 --> 00:32:40,916 nire ur gazia izorratzen dabilela norbait. 360 00:32:42,750 --> 00:32:44,500 Eta nor den jakin nahi dut. 361 00:32:55,166 --> 00:32:58,125 Burtonek esan du beste flashback bat izan duzula. 362 00:32:58,375 --> 00:32:59,583 Hartu duzu zerbait? 363 00:32:59,666 --> 00:33:03,083 Ez du ezertarako balio. Oraindik sentitzen ditut. 364 00:33:03,791 --> 00:33:05,125 Utzidazu drainatzen. 365 00:33:05,208 --> 00:33:07,333 Hori dagoeneko ez da zure arazoa. 366 00:33:09,541 --> 00:33:10,916 Eta abesten badut? 367 00:33:11,708 --> 00:33:14,666 Denek diote nire ahotsa sendagarria dela. 368 00:33:16,250 --> 00:33:20,166 Lagundu nahi dizut, Conner. Erabaki zuk nola. 369 00:33:26,375 --> 00:33:29,583 Biraka doan harri bat naiz 370 00:33:29,666 --> 00:33:33,000 Bakarrik eta galduta 371 00:33:33,708 --> 00:33:36,375 Nire bekatuengatik 372 00:33:36,458 --> 00:33:39,708 ordaindu dut jada 373 00:33:41,166 --> 00:33:42,833 Pasatzen naizenean... 374 00:33:42,916 --> 00:33:44,916 Jainko maitea, ados... 375 00:33:47,458 --> 00:33:48,375 Egizu. 376 00:34:27,541 --> 00:34:29,041 Ez eraman nire hankak! 377 00:34:30,833 --> 00:34:31,750 Mesedez! 378 00:35:00,375 --> 00:35:01,958 Dena korapilatzen ari da, 379 00:35:02,750 --> 00:35:03,625 ezta? 380 00:35:07,291 --> 00:35:09,166 Ez dut orrazkera hori gustuko. 381 00:35:09,666 --> 00:35:12,166 Poltaren krisia tratatzen dabilen medikuak 382 00:35:12,250 --> 00:35:16,125 "lobulu okzipitaleko bakterio infekzio lokalizatua" aurkitu du. 383 00:35:16,208 --> 00:35:17,958 Ez duzu usteko Aelitak... 384 00:35:18,041 --> 00:35:20,208 Bai, hori uste dut. 385 00:35:20,291 --> 00:35:21,625 Posible al da? 386 00:35:22,416 --> 00:35:23,458 Begitik? 387 00:35:24,958 --> 00:35:26,791 Bai... Berez bai. 388 00:35:45,500 --> 00:35:46,541 Murphy jauna! 389 00:35:47,583 --> 00:35:49,625 Barkatu, ez gaituzte aurkeztu. 390 00:35:50,083 --> 00:35:52,916 Nire adinari esker zenbait eskubide ditut. 391 00:35:53,000 --> 00:35:56,083 Zoritxarrez, ia edonora daukat sarbidea, 392 00:35:56,166 --> 00:36:00,333 horregatik tratatzen dut jendea lagunak bagina bezala. 393 00:36:00,416 --> 00:36:03,041 Ez kezkatu, anderea. Ez dit axola. 394 00:36:03,125 --> 00:36:05,000 Niri apur bat bai. 395 00:36:05,083 --> 00:36:06,333 Hala esango nuke. 396 00:36:06,416 --> 00:36:09,416 Zubov eta Netherton jaunak ezagutu ditzaket? 397 00:36:09,500 --> 00:36:12,666 Ainsley Lowbeer inspektorea naiz, Metropoli Poliziakoa. 398 00:36:14,125 --> 00:36:15,833 Metropoli Polizia etorri da. 399 00:36:17,291 --> 00:36:18,958 -Polizia bat? -Inspektorea. 400 00:36:19,958 --> 00:36:21,875 Deitu nire aitaren abokatuei. 401 00:36:22,375 --> 00:36:23,416 Berehala! 402 00:36:23,500 --> 00:36:25,041 Telefonoak moztuta daude. 403 00:36:25,125 --> 00:36:27,208 Agian joatea izango dut onena. 404 00:36:27,291 --> 00:36:29,333 Badaki hemen zaudela. 405 00:36:33,666 --> 00:36:35,208 Zer nahi duzu egitea? 406 00:36:35,875 --> 00:36:37,541 Esan sartzeko, ostia. 407 00:36:37,625 --> 00:36:39,583 Susmagarri egingo zaio bestela. 408 00:36:43,000 --> 00:36:45,125 Ez ezazu inola ere gezurrik esan. 409 00:36:45,208 --> 00:36:47,833 Edonola ere, ezingo duzu gezurrik esan. 410 00:36:47,916 --> 00:36:51,166 Goi mailako polizien gaitasun bat da. 411 00:36:52,541 --> 00:36:55,666 Egingo dituen galderen erantzunak dagoeneko 412 00:36:56,875 --> 00:36:58,791 badakizkiela pentsa ezazu. 413 00:37:02,416 --> 00:37:03,500 Kaka. 414 00:37:33,666 --> 00:37:36,833 Gauza bat gertatu da eta jakin behar duzula uste dut. 415 00:37:38,666 --> 00:37:41,333 Zubian atxilotu nuen tipoari buruz da. 416 00:37:42,750 --> 00:37:43,750 Bai. 417 00:37:44,833 --> 00:37:48,916 Ez dakit nola esan, baina gauzak okertu egin ziren... 418 00:37:49,000 --> 00:37:50,250 Ihes egin zuen? 419 00:37:50,333 --> 00:37:53,375 Ei, lasai, ados? Ez zen horrela gertatu. 420 00:37:53,458 --> 00:37:55,250 Orduan nola, Tommy? 421 00:37:55,333 --> 00:37:57,750 Zeregin bakarra zenuen, eta ihes egin zuen. 422 00:37:57,833 --> 00:37:59,791 Auto batek eraso ninduen. 423 00:38:00,500 --> 00:38:02,750 Ez zen istripu bat izan. 424 00:38:02,833 --> 00:38:05,041 Segada bat baizik. 425 00:38:05,125 --> 00:38:06,458 Segada bat? 426 00:38:06,958 --> 00:38:10,708 Segaden bi aldeetan egon naiz askotan. 427 00:38:10,791 --> 00:38:13,458 Segada bat egiteko, ituari buruzko informazioa 428 00:38:13,541 --> 00:38:15,833 behar da, eta zein bide egingo duen. 429 00:38:15,916 --> 00:38:17,708 Hori da esan nahi dudana. 430 00:38:17,791 --> 00:38:20,333 Prestatua zirudien, bazekiten nora nindoan. 431 00:38:20,416 --> 00:38:22,625 Nork? Zer diozu, Tommy? 432 00:38:22,708 --> 00:38:25,333 Edonor zela ere, bazekien nor neraman autoan. 433 00:38:25,416 --> 00:38:26,791 Nora nindoan ere bai. 434 00:38:26,875 --> 00:38:28,291 -Polizia-etxera? -Bai. 435 00:38:29,833 --> 00:38:30,833 Jackman Sheriffa. 436 00:38:32,250 --> 00:38:35,708 Horregatik uste dut Corbell Pickettek daukala gizona orain. 437 00:38:39,125 --> 00:38:40,791 Zentzua dauka horrek. 438 00:38:40,875 --> 00:38:42,291 Ez dut ezer ulertzen. 439 00:38:43,625 --> 00:38:46,208 Burton, hau nola hasi zen, 440 00:38:46,291 --> 00:38:49,583 auto ikusezinekin, kartutxoekin, 441 00:38:49,666 --> 00:38:52,541 auskalo zer gertatu zen, loteria eta orain hau? 442 00:38:52,958 --> 00:38:54,791 Zer arraio gertatzen ari da? 443 00:38:54,875 --> 00:38:55,958 Badakizu zer? 444 00:38:56,041 --> 00:38:59,458 Hobe duzu muturrik ez sartzea. 445 00:39:00,666 --> 00:39:03,541 Hainbeste urte eta gero, hori da esateko duzuna? 446 00:39:03,625 --> 00:39:06,500 Pickettez gain, beste batzuek hil nahi gaituzte. 447 00:39:06,583 --> 00:39:07,666 Beste batzuek? 448 00:39:07,750 --> 00:39:09,500 Zer demontre diozu? 449 00:39:09,583 --> 00:39:13,333 Horregatik zaude zaurituta, baina zorionez bizirik. 450 00:39:15,000 --> 00:39:16,166 Hurrengo segadan 451 00:39:17,833 --> 00:39:19,375 zorte txarra izan dezakezu. 452 00:39:36,625 --> 00:39:38,541 Kezkatuta nago, sheriff. 453 00:39:38,625 --> 00:39:41,750 Zure kidea behar baino gehiago oztopatzen ari zaigu. 454 00:39:42,333 --> 00:39:45,916 Eman dezagun hemen eseri nahi duzula 455 00:39:46,000 --> 00:39:48,791 Tommy Constantine eta hark galdutako presoaren 456 00:39:48,875 --> 00:39:50,500 bideo hori ikusteko. 457 00:39:50,583 --> 00:39:53,791 Bi pasahitz behar dituzu hori ikusteko. 458 00:39:53,875 --> 00:39:55,458 Tontakeria hutsa da. 459 00:39:56,916 --> 00:39:59,208 Badakizu zein diren pasahitzak? 460 00:40:00,583 --> 00:40:04,250 Ez al da hori pasahitzen helburua? 461 00:40:04,708 --> 00:40:06,250 Inork ez jakitea? 462 00:40:07,833 --> 00:40:08,750 "Izorra hadi" 463 00:40:10,333 --> 00:40:11,916 eta "kaka jan". 464 00:40:13,333 --> 00:40:14,375 Letra larriz. 465 00:40:15,166 --> 00:40:18,125 Garrasi egiten bezala. Konponduko al zara bakarrik? 466 00:40:18,208 --> 00:40:19,791 Bai, jakina. 467 00:40:19,875 --> 00:40:22,083 Oso ondo. Eroso jarri. 468 00:40:25,500 --> 00:40:26,708 Ene. 469 00:40:27,916 --> 00:40:28,958 "Izorra hadi". 470 00:40:30,291 --> 00:40:32,541 "Kaka jan". 471 00:40:32,833 --> 00:40:35,000 Zenbat urte dituzu? 472 00:40:35,083 --> 00:40:37,375 28 bat edo izango dituzu. 473 00:40:38,708 --> 00:40:41,208 Badakit hitz egiteko gogorik ez duzula. 474 00:40:41,833 --> 00:40:44,875 Eta ulertzekoa da, zure egoera kontuan hartuta. 475 00:40:45,416 --> 00:40:49,291 Ez naiz saminduko horregatik. Baina kontua zera da, 476 00:40:49,375 --> 00:40:51,750 Corbellekin apustu egin dut. 477 00:40:52,125 --> 00:40:56,458 Ashvillen ikusi nuen Mustang bihurgarri urdin eder bat erosiko dit 478 00:40:56,541 --> 00:40:58,916 hitz egin dezazun lortzen badut. 479 00:40:59,000 --> 00:41:01,125 Teknizismo hutsa da hau, 480 00:41:01,208 --> 00:41:04,375 baina ez du esan zeri buruz hitz egin behar duzun. 481 00:41:05,208 --> 00:41:06,791 Hitz egin, besterik ez. 482 00:41:06,875 --> 00:41:09,916 Beraz, pentsatu dut, agian gu biok 483 00:41:10,000 --> 00:41:11,708 tratutxo bat egin dezakegula. 484 00:41:12,333 --> 00:41:15,708 Corbell etortzen denean apur bat hitz egiten baduzu, 485 00:41:15,791 --> 00:41:18,125 nik zerbait emango dizut trukean. 486 00:41:18,208 --> 00:41:21,583 Ez ezazu jokatu agure gordin bat bezala, mesedez. 487 00:41:21,666 --> 00:41:26,041 Baina ziurrenik bada lortu diezazukedan zerbait. 488 00:41:33,291 --> 00:41:34,458 Ur gazia da hori? 489 00:41:38,416 --> 00:41:40,250 Corbellek nahi zuen. 490 00:41:40,333 --> 00:41:44,541 Gizonezkoen zerbait al da? Ur gazia matxoagoa omen da. 491 00:41:45,250 --> 00:41:46,375 Baina badakizu zer? 492 00:41:46,458 --> 00:41:49,375 Segituan gaixotzen dira. 493 00:41:49,458 --> 00:41:52,041 Bat gaixotuz gero, denak gaixotzen dira. 494 00:41:52,125 --> 00:41:55,125 Eta uretan tripaz gora aurkituko dituzu hurrena. 495 00:41:55,208 --> 00:41:58,333 Arrainontzia hustu, esterilizatu eta berriro hastera. 496 00:41:58,416 --> 00:42:00,416 Hiru aldiz gertatu zaigu jada. 497 00:42:00,500 --> 00:42:02,708 Orduan, erabaki bat hartu nuen. 498 00:42:03,458 --> 00:42:07,083 Eta, beraz, 750 litro ur geza ditugu hor. 499 00:42:07,625 --> 00:42:09,583 Eta ez naiz lotsatzen. 500 00:42:11,958 --> 00:42:12,833 Ikusi dezaket? 501 00:42:17,958 --> 00:42:22,875 Espoloi urdina, gerezi barbusa eta marradun arraina daude. 502 00:42:22,958 --> 00:42:25,583 Nire kutunenak dira. Oso sotilak. 503 00:42:26,291 --> 00:42:29,916 Eta nola ez, guppy arraina. Ezin da ur gezako arrainontzirik... 504 00:42:30,000 --> 00:42:33,583 Aizu! Zer demontre zabiltza, agurea? 505 00:42:35,833 --> 00:42:37,625 Gure gonbidatua zara. 506 00:42:38,375 --> 00:42:40,333 Pedikura hondatu didazu! 507 00:42:47,833 --> 00:42:50,291 Ez, ez, ez. 508 00:43:31,208 --> 00:43:33,416 Xakean jokatzen duzu, Zubov jauna? 509 00:43:34,791 --> 00:43:38,333 Egia esan, ez da hain dibertigarria 510 00:43:38,416 --> 00:43:41,000 AAren laguntza dugunetik. 511 00:43:41,083 --> 00:43:44,833 Baina benetan dibertigarria zen iraganean. 512 00:43:45,333 --> 00:43:48,000 Maisutasun sentimendua nabaritu zenezakeen 513 00:43:48,083 --> 00:43:52,458 zure mugimenduek arerioarenak baldintzatzen zituztenean. 514 00:43:52,541 --> 00:43:55,625 Eta gero, sekulako zirrara arerioaren kontraerasoak 515 00:43:55,708 --> 00:43:58,375 irudipen hori desagerrarazten zizunean. 516 00:43:58,458 --> 00:44:00,958 Ustekabeko mugimendurik egin dezakezu? 517 00:44:02,166 --> 00:44:03,875 Sentitzen dut, inspektore, 518 00:44:04,666 --> 00:44:08,458 baina nire familiaren abokatuak ekarri nahi nituzke. 519 00:44:09,250 --> 00:44:13,000 Uste nuena. Espero nuen mugimendua. 520 00:44:14,041 --> 00:44:15,208 Zure erabakia da. 521 00:44:15,291 --> 00:44:18,125 Zure abokatuak ekartzea erabakiz gero, 522 00:44:18,625 --> 00:44:20,833 ondoren hau gertatuko da. 523 00:44:21,166 --> 00:44:25,291 Zure laguna, Netherton jauna, krimen batean geolokalizatu dute. 524 00:44:26,000 --> 00:44:28,583 Daniel Cooken hilketan, zehatzak izateko. 525 00:44:28,666 --> 00:44:31,250 Ikerketa Institutuko Segurtasun burua. 526 00:44:31,333 --> 00:44:33,541 Koid batek hil omen du. 527 00:44:34,208 --> 00:44:37,208 Gaizkide gisa epaitzera bidali nezake Netherton. 528 00:44:37,291 --> 00:44:40,416 Eta hemen bertan, zure egongelan, 529 00:44:40,500 --> 00:44:41,750 zazpi bat minutura, 530 00:44:41,833 --> 00:44:44,458 gizon koitaduaren exekuzioa ikusiko genuke. 531 00:44:45,666 --> 00:44:49,541 Baina arraintxo bat harrapatzen baduzu, 532 00:44:49,625 --> 00:44:52,333 arrantzale argiak amu gisa erabiliko du 533 00:44:52,416 --> 00:44:54,666 arrain handiagoak harrapatzeko. 534 00:44:55,083 --> 00:44:57,708 Ez zaitut gutxietsi nahi, Netherton jauna, 535 00:44:57,791 --> 00:45:02,291 baina nire munduan ez duzu askorik balio. 536 00:45:03,833 --> 00:45:06,291 Baina orain abantaila da zuretzat. 537 00:45:06,375 --> 00:45:08,708 Zure epaiketa hasi ahala, 538 00:45:08,791 --> 00:45:12,125 nire arreta arrain handiago batean 539 00:45:12,208 --> 00:45:15,125 jarri dezakedala argi utziko nuke. 540 00:45:15,583 --> 00:45:17,916 Halakoren bat ezagutuko bazenu. 541 00:45:18,875 --> 00:45:21,041 Biok aspaldiko lagunak zarete. 542 00:45:21,125 --> 00:45:23,750 Eta horrek asko lotzen zaituzte. 543 00:45:24,125 --> 00:45:26,916 Baina interesgarria da ikustea sentimendu hori 544 00:45:27,000 --> 00:45:30,750 nola desagertzen den batek labana lepoan duenean. 545 00:45:41,583 --> 00:45:42,958 Arrosa, milesker. 546 00:45:45,291 --> 00:45:47,708 Esne tantatxo batekin, mesedez. 547 00:46:01,583 --> 00:46:03,916 Nahiko ondo bukatu duzu, Murphy jauna, 548 00:46:04,000 --> 00:46:07,500 legearekin gaztetan izandako tirabirak kontuan hartuta. 549 00:46:07,583 --> 00:46:09,291 Hunkigarria da. 550 00:46:11,708 --> 00:46:14,916 Esperientziaz dakit, Zubov jauna, 551 00:46:15,000 --> 00:46:18,166 orain urduri sentitzen hasiko zarela. 552 00:46:18,250 --> 00:46:22,041 Zure familiaren kontuetan denok batera aritzen zarete, ezta? 553 00:46:22,125 --> 00:46:25,625 Ezin dut imajinatu ere egin zein misterio argitu daitekeen 554 00:46:25,708 --> 00:46:28,541 sokatik heldu eta tira egiten badut... 555 00:46:31,250 --> 00:46:34,166 Nire metaforekin zuek nahasten ari naiz, ezta? 556 00:46:34,583 --> 00:46:37,625 Xakea, arrantza, sokak. 557 00:46:37,708 --> 00:46:40,041 Geldiarazi behar nauzu, Beatrice. 558 00:46:40,125 --> 00:46:43,333 Gozatzen ari zinela zirudien eta ez nizun eragotzi nahi. 559 00:46:44,250 --> 00:46:45,083 Berdin da. 560 00:46:48,041 --> 00:46:50,458 Hori izango da gure jokoa, 561 00:46:50,541 --> 00:46:53,791 zure abokatuak ekarriz gero. Zer iruditzen zaizu? 562 00:46:53,875 --> 00:46:57,958 Ados nago. Gogaikarria, zeharo. 563 00:46:58,041 --> 00:47:00,166 Eta Netherton jauna galduko genuke. 564 00:47:00,250 --> 00:47:03,583 Ez al da askoz ere errazagoa hori alde batera uztea 565 00:47:03,666 --> 00:47:05,916 eta galderak erantzutea? 566 00:47:06,375 --> 00:47:10,750 Zintzotasunez. Zuzenean. Arretaz. Eta nork jakin? 567 00:47:11,000 --> 00:47:14,750 Agian abentura liluragarriagoak biziko ditugu. 568 00:47:15,583 --> 00:47:16,750 Zer iruditzen? 569 00:47:18,958 --> 00:47:20,166 Saiatuko gara? 570 00:47:21,708 --> 00:47:22,875 Primeran. 571 00:47:23,125 --> 00:47:27,083 METak hiru periferiko identifikatu ditu hemen, AA dutenak. 572 00:47:27,166 --> 00:47:30,500 Esnatuko dituzu, mesedez? Begiradatxo bat bota nahi nuke. 573 00:47:36,125 --> 00:47:37,208 Eta 574 00:47:38,291 --> 00:47:39,375 gidariak ere bai. 575 00:47:42,833 --> 00:47:46,541 Hori nahiko zaila izango da, inspektore. 576 00:47:46,625 --> 00:47:52,458 Laster ikusiko duzu nahiko ona naizela nahiko zailak diren gauzekin. 577 00:47:55,750 --> 00:47:56,791 Noiz nahi duzu... 578 00:47:56,875 --> 00:48:00,291 Orain, Zubov jauna. Edo lehenbailehen. 579 00:48:01,958 --> 00:48:05,666 Baina nahiago nuke ahalik eta azkarren izatea. 580 00:48:17,166 --> 00:48:19,000 Gure aita, zeruetan zarena, 581 00:48:20,541 --> 00:48:24,208 bedeinka gaitzazu gu eta mahaian ditugun jakiak, 582 00:48:25,791 --> 00:48:29,375 Jesu Kristo gure jaunaren izenean. Amen. 583 00:48:56,291 --> 00:48:58,916 Ez da nire urtebetetzea, nahastu egin zara. 584 00:48:59,000 --> 00:48:59,833 Ez. 585 00:49:00,375 --> 00:49:04,166 Aurreko eguneko flashback horrek kezkatu egin ninduen. 586 00:49:04,416 --> 00:49:06,416 Nahiko bizia zirudien. 587 00:49:07,500 --> 00:49:10,500 Zer moduz zauden ikustera etorri naiz. 588 00:49:11,666 --> 00:49:12,500 Eta? 589 00:49:13,125 --> 00:49:14,250 Esadazu. 590 00:49:15,458 --> 00:49:16,791 Sasoi onenean. 591 00:49:17,625 --> 00:49:20,250 Ogi txigortua eta dena egin dut. 592 00:49:20,333 --> 00:49:23,750 Bat emango dizut, mahaian txintxo portatzen bazara. 593 00:49:23,833 --> 00:49:27,750 Badakizu hori ez dela erraza niretzat. 594 00:49:27,833 --> 00:49:30,625 Nik gosaldu dut, milesker. Zuk jan. 595 00:49:30,708 --> 00:49:32,541 Sukaldetik ekartzen badidazu, 596 00:49:32,625 --> 00:49:36,625 hemen kanpoan jan dezaket eguraldiaz gozatu bitartean. 597 00:49:36,708 --> 00:49:37,958 Bazen garaia! 598 00:49:39,666 --> 00:49:41,958 Conner Penskek laguntza eskatu dit! 599 00:49:42,041 --> 00:49:44,875 Ezin lekuko bat ere aurkitu. 600 00:49:44,958 --> 00:49:46,958 Gosaria hoztuko da. 601 00:49:47,041 --> 00:49:48,166 Arin, lagun! 602 00:49:48,541 --> 00:49:51,041 Besterik, berorren maiestatea? 603 00:49:54,208 --> 00:49:55,041 Bai. 604 00:49:56,458 --> 00:49:57,541 Zer ekarri duzu? 605 00:49:58,166 --> 00:50:00,500 Etorkizuneko lagunen opari bat. 606 00:50:00,750 --> 00:50:03,875 Macon eta Edwardek inprimatu dute. Begiratu. 607 00:50:11,041 --> 00:50:13,375 Ez dira Flynnek egindakoak bezain onak. 608 00:50:13,458 --> 00:50:15,083 Flynnek hankak egin dizkizu? 609 00:50:15,166 --> 00:50:16,958 Pila bat ditut barruan. 610 00:50:17,041 --> 00:50:20,166 Oso lan fina egiten du, artelanak dirudite. 611 00:50:20,250 --> 00:50:21,666 Bihotz oneko neska da. 612 00:50:21,750 --> 00:50:23,333 Nolatan ez nekien hori? 613 00:50:24,083 --> 00:50:27,416 Batzuetan, nigatik baino, zuengatik egiten duzuela dirudi. 614 00:50:28,291 --> 00:50:30,333 Jendea hobeto sentitzen da, 615 00:50:30,416 --> 00:50:32,291 askorako balio ez badute ere. 616 00:50:32,375 --> 00:50:33,416 Ulertzen dut. 617 00:50:33,500 --> 00:50:36,875 Baina guk egindakoak baino askoz hobeak omen dira. 618 00:50:37,375 --> 00:50:38,375 Gezurretakoak. 619 00:50:39,041 --> 00:50:40,583 Ez nizun hau esan nahi, 620 00:50:40,666 --> 00:50:43,666 baina benetakorik ez zaizula haziko uste dut. 621 00:50:43,750 --> 00:50:45,083 Baditut benetakoak. 622 00:50:46,750 --> 00:50:49,125 Nire zain, etorkizunean. 623 00:50:50,166 --> 00:50:52,625 Halako zerbait entzun dut. 624 00:50:53,291 --> 00:50:55,916 Kateter eta zundetara itzuli nahi duzu? 625 00:50:58,541 --> 00:51:01,083 Gaitzespena nabariagoa ez bada, 626 00:51:01,166 --> 00:51:02,541 ez dizut erantzungo. 627 00:51:03,166 --> 00:51:05,333 Zoriontsu naiz aspaldiko partez. 628 00:51:09,875 --> 00:51:11,666 Gauza bat galdetu nahi dizut. 629 00:51:12,041 --> 00:51:15,875 Leherketaren ondoren ospitalean egon zinenean, 630 00:51:16,541 --> 00:51:18,083 gogoratzen nire bisitak? 631 00:51:18,500 --> 00:51:19,333 Apur bat. 632 00:51:20,833 --> 00:51:22,791 Gauza bat eskatu zenidan, 633 00:51:24,791 --> 00:51:27,041 eta zeharo izorratu ninduen. 634 00:51:28,500 --> 00:51:29,416 Eskatu nizulako? 635 00:51:30,916 --> 00:51:32,250 Ezin nuelako egin. 636 00:51:35,791 --> 00:51:41,125 Tira, horren ordez egin zenuenak ni izorratu ninduen. Kito gaude. 637 00:51:41,208 --> 00:51:42,416 Zer egin nuen? 638 00:51:42,500 --> 00:51:44,875 Horman idatzi zenuen, nire ohearen parean. 639 00:51:46,541 --> 00:51:49,916 Bai. Berriz altxatzeko behar zenuena hori zen: 640 00:51:50,000 --> 00:51:51,708 "Burton hemen egon da". 641 00:51:51,791 --> 00:51:55,416 Han etzanda imajinatzen zaitut, "PUTASEMEA" idatzi nahian. 642 00:51:55,500 --> 00:51:57,041 Ez nuen denborarik izan. 643 00:51:59,583 --> 00:52:02,708 Zunda eta kateterren kontu hori 644 00:52:03,875 --> 00:52:05,541 ikusteko modu bat litzateke 645 00:52:06,291 --> 00:52:08,958 buruko batekin itotzearen pare dela. 646 00:52:09,041 --> 00:52:10,583 Edo bala bat harrapatzea. 647 00:52:11,291 --> 00:52:12,958 Baina motelago. 648 00:52:14,166 --> 00:52:17,208 Arraioa. Bizitza ikusteko modu bat da. 649 00:52:17,291 --> 00:52:19,666 Bala bat harrapatzearen bertsio motela. 650 00:52:20,750 --> 00:52:22,208 Egundokoa zara, Conner. 651 00:52:25,000 --> 00:52:26,875 Ondo pentsatu behar dut 652 00:52:26,958 --> 00:52:30,208 zure plan honekin lagundu aurretik. 653 00:52:30,291 --> 00:52:31,125 Ondo da. 654 00:52:31,916 --> 00:52:35,125 Bitartean, probatu itzazu tramankuluok. 655 00:52:35,791 --> 00:52:38,458 Bost axola, agian bihar. 656 00:52:46,583 --> 00:52:48,291 Badakizu gauza bat? 657 00:52:49,291 --> 00:52:53,541 Oraindik ere, txikitan egindako marka hauek etxe guztian zehar daude. 658 00:52:53,625 --> 00:52:58,041 Nire amak letra hauek "primerako kideak" esan nahi dutela uste du. 659 00:53:01,458 --> 00:53:02,291 Ez al da hala? 660 00:53:03,291 --> 00:53:08,041 Bai, nola ez, putakume hori. 661 00:53:15,958 --> 00:53:17,791 Ez jan gehiegi. 662 00:53:18,791 --> 00:53:19,666 Zergatik? 663 00:53:19,750 --> 00:53:23,333 Londresetik deitu digute. Itzuli egin behar gara. 664 00:53:28,583 --> 00:53:31,666 FOREVER FAB 3D INPRIMATEGIA 665 00:53:33,166 --> 00:53:35,625 -Ba al dakizu zer gertatzen den? -Ez. 666 00:53:35,708 --> 00:53:38,750 Hirurok behar zaituztela bakarrik. Eta "azkar". 667 00:53:38,833 --> 00:53:43,708 -Auskalo zergatik. -Planik ez. Informaziorik ez. 668 00:53:44,958 --> 00:53:49,041 -Badakizu zer esan nahi duen, ezta? -Abiadura, intentsitatea eta... 669 00:53:49,125 --> 00:53:50,583 Indarkeria. 670 00:54:03,916 --> 00:54:05,583 Aurrera ba, putasemeak. 671 00:54:07,166 --> 00:54:12,583 Tunel-efektuaren bidez, iraganarekin jarri zaitezkete harremanetan. 672 00:54:12,666 --> 00:54:16,458 Edo iragan batekin, hobeto esan, ez gure iragana. 673 00:54:17,458 --> 00:54:22,791 Buruko mina eragiten dit honek, Zubov jauna, zuri ez dut uste. 674 00:54:22,875 --> 00:54:25,000 Oso erraza da. 675 00:54:25,083 --> 00:54:27,708 Elkartze horrek bidegurutze bat sortzen du. 676 00:54:27,791 --> 00:54:30,166 Bide berria guztiz burujabea da. 677 00:54:31,250 --> 00:54:33,291 Adarra esaten diogu. 678 00:54:33,375 --> 00:54:39,250 Zergatik deitzen diozue horrela? Izen motza da, zatarra, zakarra. 679 00:54:39,333 --> 00:54:42,333 Bide horrek norabait joan beharko du, ezta? 680 00:54:42,416 --> 00:54:45,416 Noski, ez dakit terminoa nondik... 681 00:54:45,500 --> 00:54:46,375 Inperialismoa. 682 00:54:52,583 --> 00:54:56,791 Adarra deituta nortasuna kentzea errazagoa da. 683 00:54:56,875 --> 00:54:59,750 Zubov jauna laguntzen duzu misio kolonialistan? 684 00:54:59,833 --> 00:55:02,583 -Zuk eta Murphy jaunak? -Badatoz. 685 00:55:22,875 --> 00:55:26,916 Zu Flynne Fisher paregabea izango zara, ezta? 686 00:55:28,000 --> 00:55:31,083 Ainsley Lowbeer inspektorea naiz, Metropoli Poliziakoa. 687 00:55:31,166 --> 00:55:33,625 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 688 00:55:35,500 --> 00:55:36,708 Anderea. 689 00:56:00,958 --> 00:56:03,875 PERIFERIKOAK-EN HURRENGO ATALEAN 690 00:56:05,625 --> 00:56:07,041 Zer da hau? 691 00:56:07,125 --> 00:56:08,958 Animaliak jolasten diren tokia. 692 00:56:10,791 --> 00:56:13,958 Garrantzi handiko gauza bat lapurtu didate. 693 00:56:17,083 --> 00:56:20,750 Hitz egin dezagun lasaitasunez. Akordio batera iritsi gaitezke. 694 00:56:22,916 --> 00:56:25,583 -Joan egin behar gara! -Fidatu zaitez nitaz. 695 00:56:31,500 --> 00:56:33,291 -Sua. -Gabon. 696 00:58:11,458 --> 00:58:13,458 Azpitituluak: Leire 697 00:58:13,541 --> 00:58:15,541 Ikuskatzailea: Ilargi G.