1 00:00:06,041 --> 00:00:08,833 PERIFERIKOAK-EN AURREKO ATALEAN 2 00:00:10,416 --> 00:00:12,166 Begiratu zu eta gure ingurua, 3 00:00:12,250 --> 00:00:14,500 nire mundua oso desberdina da. 4 00:00:15,291 --> 00:00:17,375 Hartu itzazu egun batzuk. 5 00:00:17,458 --> 00:00:19,000 Gizon horrek ihes egin dit. 6 00:00:19,083 --> 00:00:21,583 Nik konponduko dut hori. 7 00:00:23,125 --> 00:00:25,583 Tratu bat egin dezakegu biok. 8 00:00:25,666 --> 00:00:27,875 Zerbait eskainiko dizut trukean. 9 00:00:28,875 --> 00:00:31,666 Planik ez. Informaziorik ez. Ezer ere ez. 10 00:00:31,750 --> 00:00:34,541 Ainsley Lowbeer inspektorea, Metropoli Poliziakoa. 11 00:01:25,250 --> 00:01:26,458 Ba al dago inor? 12 00:01:28,375 --> 00:01:30,083 Ondo zaude, Fisher andrea? 13 00:01:31,375 --> 00:01:32,791 Reece, laztana. 14 00:01:32,875 --> 00:01:35,791 Uste dut medikuarenera eraman beharko nauzula. 15 00:01:35,875 --> 00:01:37,791 -Nahi duzu Burtoni deitzea? -Ez. 16 00:01:37,875 --> 00:01:39,416 Ez ditut kezkatu nahi. 17 00:01:39,500 --> 00:01:42,250 Ez da ezer izango. Joan gaitezen biok. 18 00:01:43,500 --> 00:01:45,500 Ez da ezer, benetan. 19 00:01:45,583 --> 00:01:47,916 Itzultzean hitz egingo dut beraiekin. 20 00:01:48,375 --> 00:01:49,958 Furgoneta hemen daukat. 21 00:01:50,458 --> 00:01:52,708 Zure laguntza beharko dut, Reece. 22 00:01:52,791 --> 00:01:53,833 Ezin... 23 00:01:54,750 --> 00:01:55,958 Ezin dut... 24 00:01:58,458 --> 00:01:59,708 Itsu nago berriro. 25 00:03:41,791 --> 00:03:44,791 PERIFERIKOAK 26 00:03:59,750 --> 00:04:04,291 Jainko maitea. Badirudi zure bizitzan aldaketa ugari egon direla 27 00:04:04,375 --> 00:04:06,083 azken astean, neskato. 28 00:04:06,166 --> 00:04:07,166 Bai, anderea. 29 00:04:07,250 --> 00:04:09,583 Eta orain zer? Ba al daukazu planik? 30 00:04:09,666 --> 00:04:13,041 Edo arazoak azaldu heinean konpontzeko asmoa al duzu? 31 00:04:13,125 --> 00:04:14,166 Onenaren esperoan? 32 00:04:16,208 --> 00:04:18,625 Nik badakit zer nahi dudan, Beatrice. 33 00:04:18,750 --> 00:04:20,750 Hankak luzatzera joan nahi dut, 34 00:04:20,875 --> 00:04:23,208 -haize freskoa behar dut. -Ados. 35 00:04:23,291 --> 00:04:25,500 Ez hau gaizki hartu, Zubov jauna, 36 00:04:25,583 --> 00:04:29,541 baina oso dekorazio itogarria daukazu hemen. 37 00:04:33,333 --> 00:04:37,375 Nahiago duzu lorategira joatea, inspektore? 38 00:04:37,458 --> 00:04:39,000 Nahiago dut alde egitea. 39 00:04:39,083 --> 00:04:41,416 Eta hiru bisitariak datozela nirekin, 40 00:04:41,500 --> 00:04:44,875 al fresco jarraitu dezagun gure elkarrizketarekin. 41 00:04:44,958 --> 00:04:45,875 Ados? 42 00:04:46,541 --> 00:04:48,416 Ez dut lotsagabea izan nahi, 43 00:04:48,500 --> 00:04:52,250 baina askoz ere lasaiago sentituko nintzateke Wilf baletor. 44 00:04:52,708 --> 00:04:53,875 Zein polita. 45 00:04:54,958 --> 00:04:56,708 Lagunak egin dituzu honezkero. 46 00:04:56,791 --> 00:04:58,791 Izan zaitez jatorra, Netherton, 47 00:04:59,208 --> 00:05:00,291 eta etorri gurekin. 48 00:05:11,833 --> 00:05:14,916 CLANTONEKO OSASUN ZERBITZUAK KALITATEZKO ZAINTZA 49 00:05:16,916 --> 00:05:20,250 Barkatu hitzordurik gabe etortzeagatik, Dee Dee. 50 00:05:20,333 --> 00:05:22,750 Gutxienekoa da hori. Plazer bat da beti. 51 00:05:22,833 --> 00:05:25,125 -Reece, lagundu iezaiozu. -Bai, hemendik. 52 00:05:26,250 --> 00:05:27,750 -Hementxe. -Milesker. 53 00:05:30,208 --> 00:05:32,625 Zer gertatzen zaizu? 54 00:05:32,708 --> 00:05:34,208 Itxaron dezaket kanpoan? 55 00:05:34,291 --> 00:05:36,458 -Noski, laztana. -Oso ondo. 56 00:05:36,541 --> 00:05:39,041 Reece, esan Lizi atsedena hartzeko. 57 00:05:39,125 --> 00:05:40,000 Ados. 58 00:05:42,708 --> 00:05:45,875 Nola sentitzen zara? 59 00:05:50,541 --> 00:05:53,083 Ez al daukazu medikuaren baja, Tommy? 60 00:05:53,166 --> 00:05:57,041 Bai, baina ekarri nituen frogak ikusi nahi nituzke. 61 00:05:57,125 --> 00:05:58,666 Zubiko istilukoak. 62 00:05:58,750 --> 00:06:01,708 Ondo sailkatu direla egiaztatu nahi nuke. 63 00:06:01,791 --> 00:06:03,750 Zein froga dira horiek? 64 00:06:03,833 --> 00:06:05,583 Gizonak zeramatzan armak. 65 00:06:05,666 --> 00:06:07,250 Zein arma zehazki? 66 00:06:07,333 --> 00:06:09,375 Glock pistola bat zeukan, 67 00:06:09,750 --> 00:06:13,125 eta linterna moduko traste bat. 68 00:06:13,541 --> 00:06:15,041 Traste bat? 69 00:06:15,125 --> 00:06:17,833 Tramankulu baten antzekoa al da hori? 70 00:06:19,583 --> 00:06:23,208 Autoak ni jo ostean hartu al zen inolako frogarik? 71 00:06:23,291 --> 00:06:26,208 Auto ikusezinak esan nahi duzu? 72 00:06:28,125 --> 00:06:31,375 -Zer ari zara? -Dee Deeri deitzen, zure bila... 73 00:06:36,666 --> 00:06:38,833 Sekulako astindua jaso duzu, Tommy. 74 00:06:39,208 --> 00:06:40,083 Sekulakoa. 75 00:06:40,166 --> 00:06:42,291 Gela ilun batean egon beharko zenuke 76 00:06:42,375 --> 00:06:45,875 buruan izotza jarrita eta eskuan garagardo fresko batekin. 77 00:06:45,958 --> 00:06:48,916 Erantzun, mesedez, eta segituan joango naiz. 78 00:06:49,541 --> 00:06:50,375 Benetan. 79 00:06:57,750 --> 00:07:01,208 Zure auto suntsituaz gain, ez zen beste frogarik hartu. 80 00:07:01,583 --> 00:07:04,166 Ez pistolarik, ez trasterik. 81 00:07:04,250 --> 00:07:05,791 Ezta agurerik ere. 82 00:07:05,875 --> 00:07:08,458 Zu eta zure auto suntsitua baino ez. 83 00:07:08,541 --> 00:07:09,916 Orain joan etxera 84 00:07:10,625 --> 00:07:13,041 Jackman Sheriffari deitu aurretik, 85 00:07:13,125 --> 00:07:17,208 nik esan dizudana esango dizu, baina modu zakarragoan. 86 00:07:29,458 --> 00:07:30,375 Zer da hau? 87 00:07:30,708 --> 00:07:33,916 MET Poliziaren entrenamendu eremua. Zooa deitzen diogu. 88 00:07:34,000 --> 00:07:34,833 Zergatik? 89 00:07:34,916 --> 00:07:36,833 Animaliak jolasten direlako. 90 00:07:36,916 --> 00:07:40,916 Institutuak ezin du muturrik sartu hemen. 91 00:07:41,500 --> 00:07:43,250 Ezta kleptek ere. 92 00:07:44,166 --> 00:07:46,500 Zuek biok Beatricekin joango zarete. 93 00:07:46,583 --> 00:07:48,541 Hor gora igoko zarete... 94 00:07:48,625 --> 00:07:51,625 Zenbat pisu igotzeko gai direla uste duzu, Beatrice? 95 00:07:51,708 --> 00:07:52,708 Zortzi, agian. 96 00:07:52,791 --> 00:07:54,333 Gogotsu zabiltza, ezta? 97 00:07:55,208 --> 00:07:56,166 Ados. 98 00:07:57,250 --> 00:07:58,291 Zortzi pisu. 99 00:08:01,625 --> 00:08:04,375 Zuek biontzako gorputz hauek berriak dira. 100 00:08:05,833 --> 00:08:08,541 Ariketokin segituan ikasiko duzue kontrolatzen. 101 00:08:12,666 --> 00:08:13,541 Zer demontre? 102 00:08:32,166 --> 00:08:34,541 Hemen probatzen ditugu gure koidak. 103 00:08:34,625 --> 00:08:38,916 Zure arreba hasieran jokatzen ari zela uste zuen joko bat bezalakoa da. 104 00:08:39,000 --> 00:08:41,166 Sim deitzen diozuela uste dut. 105 00:08:41,250 --> 00:08:43,500 Joan Beatricekin, berak azalduko dizue. 106 00:08:48,666 --> 00:08:49,625 Joan naiteke ni? 107 00:08:49,708 --> 00:08:51,125 Gaur ez, laztana. 108 00:08:51,208 --> 00:08:53,125 Zuretzat beste proba bat daukat. 109 00:08:55,291 --> 00:08:56,208 Eser gaitezen. 110 00:09:00,291 --> 00:09:01,958 Oso erraza da. 111 00:09:02,041 --> 00:09:05,125 Txikitu erasotzaile guztiak hurrengo pisura pasatzeko. 112 00:09:05,208 --> 00:09:06,750 Teilatura iritsi arte. 113 00:09:06,833 --> 00:09:08,000 Eta gero zer? 114 00:09:08,083 --> 00:09:09,666 -Sorpresa. -Zelako sorpresa? 115 00:09:09,750 --> 00:09:12,458 Sorpresa batek ustekabekoa izan behar du. 116 00:09:12,541 --> 00:09:14,416 Badakizu zer den "ustekabekoa"? 117 00:09:16,416 --> 00:09:20,791 Ez hartu hau gaizki, baina zu... gizakia zara? 118 00:09:20,875 --> 00:09:22,166 Zer ba? 119 00:09:22,250 --> 00:09:25,458 Badirudi ez dizula kezkatzen min hartzeak. 120 00:09:25,541 --> 00:09:28,625 Oso adeitsua zara arduratzearren, kabo. 121 00:09:29,208 --> 00:09:30,916 Berezia naizela esan daiteke. 122 00:09:31,375 --> 00:09:34,750 Kezkatu zaitezte zuetaz orain. 123 00:09:34,833 --> 00:09:36,041 Ez kezkatu nitaz. 124 00:09:36,708 --> 00:09:39,791 -Armarik edukiko dugu? -Bidean aurkitzen duzuena. 125 00:09:41,000 --> 00:09:41,833 Hasiko gara? 126 00:09:44,666 --> 00:09:47,125 -Iluneko ikusmena daukazu. -Nola? 127 00:09:47,208 --> 00:09:49,291 Ipini mihia ahosabaian. 128 00:10:27,500 --> 00:10:29,166 Ez da horren zaila izan. 129 00:10:29,250 --> 00:10:31,958 -Ona al zara zenbakiekin? -Onena, polita. 130 00:10:32,041 --> 00:10:34,291 Zenbat erasotzaile zeuden? 131 00:10:35,875 --> 00:10:38,375 -Sei. -Hurrengo pisuan 12 egongo dira. 132 00:10:38,458 --> 00:10:41,000 Hemezortzi hurrena eta horrela. 133 00:10:41,083 --> 00:10:43,750 -48 azkenean? -Iristen bazarete. 134 00:10:43,833 --> 00:10:44,916 Zer dira? 135 00:10:45,500 --> 00:10:48,125 24-A serieko oinarrizko koidak. 136 00:10:48,541 --> 00:10:50,750 Zeregin honetarako eraldatuak. 137 00:10:51,125 --> 00:10:52,083 Zer da koid bat? 138 00:10:52,166 --> 00:10:53,875 Bi hankako robot bat. 139 00:10:54,750 --> 00:10:55,708 Begi gizatiarrak. 140 00:10:55,791 --> 00:10:57,625 Benetakoak dirudite. 141 00:11:01,791 --> 00:11:06,625 Abiadura, intentsitatea eta bortizkeria. Zuen unitatearen lema zen. 142 00:11:06,708 --> 00:11:07,541 Eta? 143 00:11:07,625 --> 00:11:09,916 Abiadura gehiago ondo legoke orain. 144 00:11:10,000 --> 00:11:13,083 Ikasle gehienak hirugarren pisuan leudeke honezkero. 145 00:12:00,250 --> 00:12:01,375 Bai, Gladys. 146 00:12:02,208 --> 00:12:03,833 Traste bat. 147 00:12:23,208 --> 00:12:25,041 DEIA JACKMAN SHERIFFA 148 00:12:25,125 --> 00:12:26,208 Sheriff? 149 00:12:26,291 --> 00:12:27,583 Tommy, non zaude? 150 00:12:28,541 --> 00:12:29,375 Ba... 151 00:12:29,458 --> 00:12:33,333 Etorri zaitez berehala Corbell Picketten etxera. 152 00:12:33,416 --> 00:12:35,083 Bajan nengoela uste nuen. 153 00:12:35,166 --> 00:12:36,916 Bukatu zaizu baja. 154 00:12:37,000 --> 00:12:40,041 Mugitu ipurdia, arazo bat daukagu. 155 00:12:40,125 --> 00:12:42,541 -Konpontzen lagundu behar didazu. -Ados. 156 00:13:09,833 --> 00:13:12,791 Zaurituta nago, oso larri. 157 00:13:12,875 --> 00:13:13,708 Kaixo? 158 00:13:14,041 --> 00:13:16,583 Lagundu, oso zaurituta nago. 159 00:13:16,666 --> 00:13:17,625 Ondo zaude? 160 00:13:28,791 --> 00:13:29,958 Deitu Tommy. 161 00:13:30,041 --> 00:13:31,958 Dee Dee? Zer gertatzen da? 162 00:13:51,000 --> 00:13:53,583 -Orain ezin dut erantzun. -Hartu ezazu. 163 00:13:53,666 --> 00:13:55,333 Utzi mezu bat. 164 00:14:06,125 --> 00:14:07,458 Hori da, oso ondo. 165 00:14:08,583 --> 00:14:09,791 Bai, horrela. 166 00:14:10,333 --> 00:14:14,750 Hori da. Listo. 167 00:14:29,000 --> 00:14:30,208 Jainko maitea. 168 00:14:32,291 --> 00:14:33,666 Putasemea. 169 00:14:37,250 --> 00:14:38,083 Reece? 170 00:14:40,458 --> 00:14:41,458 Jende gehiago dago? 171 00:14:42,833 --> 00:14:43,916 Zer gertatzen da? 172 00:14:44,000 --> 00:14:46,500 Zer gertatzen da? Esadazu. 173 00:14:46,583 --> 00:14:50,041 Lasaitu ezazu edo tiro bana jasoko duzue. 174 00:14:50,125 --> 00:14:52,125 Ondo dago dena, zurekin nago. 175 00:14:52,208 --> 00:14:54,583 Non da Reece? Zergatik ez du erantzuten? 176 00:14:54,666 --> 00:14:55,583 Reece... 177 00:14:56,666 --> 00:14:57,875 kanpora irten da. 178 00:14:58,458 --> 00:15:00,541 Eser zaitezte biok. 179 00:15:01,041 --> 00:15:02,041 Eta ez mugitu. 180 00:15:25,083 --> 00:15:26,208 Bera da, ezta? 181 00:15:27,291 --> 00:15:30,250 -Nor? -Zubiko gizona. 182 00:15:30,750 --> 00:15:34,458 Ez dizut gaizki hitz egin nahi, andrea, baina itxi ezazu ahoa, 183 00:15:35,625 --> 00:15:36,666 eta egon isilik. 184 00:15:42,500 --> 00:15:43,750 Konturatu zara? 185 00:15:45,000 --> 00:15:46,500 DNAren lagin bat hartu dizu. 186 00:15:47,541 --> 00:15:49,833 Nola jakingo du bestela nor garen benetan? 187 00:15:52,916 --> 00:15:54,958 Guk ere gauza bera egin dezakegu. 188 00:15:55,041 --> 00:15:57,166 Espetxeratu gaitzaten? 189 00:15:58,583 --> 00:16:01,666 Lehen aldiz ezagutu dut eskarmentudun polizia bat. 190 00:16:01,750 --> 00:16:04,375 Nahiko txundigarria da. 191 00:16:05,041 --> 00:16:06,750 Denak berdinak dira, tamalez. 192 00:16:06,833 --> 00:16:08,041 Batzuk... 193 00:16:08,875 --> 00:16:10,000 Bera da? 194 00:16:14,500 --> 00:16:15,333 Bai, jauna? 195 00:16:15,416 --> 00:16:17,958 Periferikoak ikusten duena ikusi nahi dut. 196 00:16:18,041 --> 00:16:19,791 Zer esaten duten entzuteko. 197 00:16:19,875 --> 00:16:23,625 Ezin dut hori egin, Zubov jauna. Hobeto esanda, ez dut egingo. 198 00:16:23,708 --> 00:16:24,791 Barkatu? 199 00:16:24,875 --> 00:16:27,625 Inspektorea segituan jabetuko litzateke. 200 00:16:27,708 --> 00:16:31,875 Ziurrenik elkarrizketa hau izaten ari garela ere badaki. 201 00:16:32,958 --> 00:16:34,916 Nola eskatu dezake halakorik? 202 00:16:35,708 --> 00:16:37,875 Gure gauzak jaso beharko genituzke, 203 00:16:38,375 --> 00:16:39,375 eta alde egin. 204 00:16:39,916 --> 00:16:41,750 Orain joaten bagara, pikutara bidaliko dugu dena. 205 00:16:42,041 --> 00:16:43,750 Adarra eta neskaren barruko informazioa galduko genituzke. 206 00:16:43,833 --> 00:16:46,125 Ez du bizitza arriskuan jartzea merezi. 207 00:16:46,791 --> 00:16:50,500 Ezingo nuke lasai bizi orain utziz gero. 208 00:16:51,416 --> 00:16:53,000 Zuk bai? 209 00:16:56,291 --> 00:16:58,458 Ondo al zaude, Ossian? 210 00:16:59,166 --> 00:17:02,125 Bai, oso ondo nago. 211 00:17:09,875 --> 00:17:10,958 Fisher andereƱoa, 212 00:17:11,041 --> 00:17:14,125 Izekoek informazio interesgarria aurkitu dute. 213 00:17:14,208 --> 00:17:15,250 Izekoek? 214 00:17:15,333 --> 00:17:17,750 METen informazioa biltzeko algoritmoak. 215 00:17:18,125 --> 00:17:20,166 Jo eta ke lanean ibiltzen dira. 216 00:17:20,250 --> 00:17:23,458 Poztuko zara jakiteaz, zure lagunak ez duela 217 00:17:23,541 --> 00:17:25,958 gorputz-adarrik galdu gure denbora-lerroan. 218 00:17:26,583 --> 00:17:28,125 Horrek esan nahi du... 219 00:17:28,208 --> 00:17:30,916 Ikerketa Institutuak zuek uste baino 220 00:17:31,000 --> 00:17:34,083 hamar urte lehenago ireki zuela adarra. 221 00:17:34,166 --> 00:17:36,583 Horregatik, desberdintasun ugari 222 00:17:36,666 --> 00:17:38,916 gertatu dira bi denbora-lerroetan. 223 00:17:39,000 --> 00:17:41,583 Kezkagarriena Loteriaren kontua da. 224 00:17:41,666 --> 00:17:45,250 Zure munduan askoz azkarrago gertatzen ari dela dirudi. 225 00:17:45,333 --> 00:17:48,708 Nik uste dut Institutua berariaz egiten ari dela hau. 226 00:17:48,791 --> 00:17:49,875 Zertarako? 227 00:17:50,250 --> 00:17:53,083 Cherise Nulandi galdetu beharko diozu. 228 00:17:53,458 --> 00:17:54,500 Texaseko gerra. 229 00:17:54,583 --> 00:17:56,833 Banaketa. Gertatu al da zurean? 230 00:17:56,916 --> 00:18:00,416 Bai, eta Penske eta zure neba han egon ziren borrokan. 231 00:18:00,500 --> 00:18:03,083 Baina beren gorputzetako inplante haptikoak 232 00:18:03,166 --> 00:18:05,666 sortu gabe zeuden oraindik, 233 00:18:05,750 --> 00:18:08,041 eta, beraz, soldadu arruntak ziren. 234 00:18:08,791 --> 00:18:10,541 Conner ez zuten zauritu? 235 00:18:10,625 --> 00:18:12,541 Onik atera zen. 236 00:18:14,375 --> 00:18:15,916 Baina zure neba ez. 237 00:18:17,750 --> 00:18:19,000 Zauritu egin zuten? 238 00:18:20,041 --> 00:18:21,000 Hil. 239 00:18:26,375 --> 00:18:29,333 Informazio hori lortzea ezinezkoa zela esan zenuen. 240 00:18:29,416 --> 00:18:31,958 Zuzen zegoen, orokorrean. 241 00:18:32,041 --> 00:18:36,416 Baina Izekoek dokumentu pribatuak ere aztertu ditzakete. 242 00:18:38,750 --> 00:18:39,958 Eta ni? 243 00:18:41,833 --> 00:18:43,541 Informazioa ez da oso argia 244 00:18:43,625 --> 00:18:46,916 Loteriaren ondoren, baina dirudienez, ezkondu egin zinen, 245 00:18:47,000 --> 00:18:48,125 bi ume izan zenituen. 246 00:18:48,208 --> 00:18:49,208 Norekin? 247 00:18:49,291 --> 00:18:51,208 Thomas Constatine sheriffarekin. 248 00:18:51,625 --> 00:18:53,125 Tommyrekin ezkondu nintzen? 249 00:18:53,208 --> 00:18:56,000 Bai. Ez dakit zer esan beharko nukeen 250 00:18:56,083 --> 00:18:57,041 egoera honetan. 251 00:18:57,416 --> 00:18:59,625 Ez dakit zoriondu edo ez. 252 00:18:59,708 --> 00:19:04,333 Jada existitzen ez den Flynne bati buruzko informazioa eman didate Izekoek. 253 00:19:04,416 --> 00:19:06,625 Baina, laztana, zuri buruz 254 00:19:07,708 --> 00:19:09,250 ez dakit ezer. 255 00:19:10,250 --> 00:19:11,625 Berria da niretzako. 256 00:19:12,166 --> 00:19:14,875 Ez dituzu lan-elkarrizketa asko izan, ezta? 257 00:19:14,958 --> 00:19:16,083 Forever Fabekoa. 258 00:19:16,166 --> 00:19:20,416 Ez zen benetako lan-elkarrizketa bat izan, droga test bat baino ez. 259 00:19:20,500 --> 00:19:21,750 Gainditu zenuen? 260 00:19:21,833 --> 00:19:22,708 Noski. 261 00:19:23,041 --> 00:19:24,083 Primeran. 262 00:19:24,833 --> 00:19:26,291 Esan nahi dudana da, 263 00:19:26,375 --> 00:19:30,208 pentsatu ezazu hau ere horrelako zerbait dela. 264 00:19:30,291 --> 00:19:32,166 Elkar ezagutzeko momentu bat. 265 00:19:32,250 --> 00:19:33,791 Galdera batzuk egingo ditut. 266 00:19:33,875 --> 00:19:37,041 Erantzun ahalik eta azkarren, pentsatu gabe. 267 00:19:37,416 --> 00:19:38,708 Egin dezakezu? 268 00:20:27,416 --> 00:20:30,541 Askorentzat zaila da labana batekin eraso egitea. 269 00:20:30,958 --> 00:20:34,333 Bideoak eta guzti daude Interneten, nola egin azaltzen. 270 00:20:34,416 --> 00:20:36,041 Ebaki sakonak, aniztunak. 271 00:20:36,125 --> 00:20:38,625 Arteriak edo organoak, eta abar. 272 00:20:38,708 --> 00:20:40,625 Baina nire ustez, 273 00:20:40,708 --> 00:20:42,000 abiadura da gakoa. 274 00:20:42,958 --> 00:20:46,083 Ahalik eta zulo gehien egitea ahalik eta azkarren. 275 00:20:47,041 --> 00:20:48,000 Besterik ez. 276 00:20:51,458 --> 00:20:52,875 Ondo pentsatuta, 277 00:20:52,958 --> 00:20:56,291 zuri guztiz kontrakoa irakatsi dizute, ezta? 278 00:20:56,625 --> 00:21:00,416 Beraz, agian zaila da aldatzea. 279 00:21:00,500 --> 00:21:03,833 Zin hipokratikoaren kontua kontuan hartu gabe. 280 00:21:04,291 --> 00:21:07,291 Gehienez kolpe bat emateko gai izango zinateke 281 00:21:08,000 --> 00:21:12,250 nik zu zera bezala ireki aurretik. Nola deitzen dira... 282 00:21:13,250 --> 00:21:16,958 Zein da iragazki eta xukadera baten arteko desberdintasuna? 283 00:21:39,833 --> 00:21:43,041 Hau harrigarria da. 284 00:21:43,125 --> 00:21:47,041 Esan nizun, hona etorriko naiz bizitzera. 285 00:21:47,125 --> 00:21:48,333 Zein da sorpresa? 286 00:21:48,416 --> 00:21:52,666 Entrenamendua ez da bukatuko gutako bat bakarrik geratu arte. 287 00:21:55,000 --> 00:21:55,833 Sorpresa. 288 00:22:03,791 --> 00:22:06,000 -Beldur handiena? -Ama hiltzea. 289 00:22:06,375 --> 00:22:09,416 -Indargune handiena? -Ez dakit amore ematen. 290 00:22:09,500 --> 00:22:10,375 Ahulgunea? 291 00:22:10,458 --> 00:22:11,500 Gauza bera. 292 00:22:11,625 --> 00:22:15,375 Denboran atzera egingo zenuke hau dena ezabatzeko? 293 00:22:15,458 --> 00:22:16,291 Ez. 294 00:22:16,375 --> 00:22:20,125 Bi munduen arteko lotura moztu ahalko banu, 295 00:22:20,208 --> 00:22:21,708 hala egitea nahiko zenuke? 296 00:22:21,791 --> 00:22:23,166 -Ez. -Zergatik ez? 297 00:22:25,416 --> 00:22:29,250 Gehiegi pentsatu duzu erantzuna. Ez kezkatu. 298 00:22:29,333 --> 00:22:30,916 Galdetu dezaket nik orain? 299 00:22:32,333 --> 00:22:33,791 Zuk egin duzun bezala? 300 00:22:33,875 --> 00:22:36,125 Hiru bakarrik, jeinu batek bezala. 301 00:22:36,208 --> 00:22:38,000 Zein da zure beldurrik handiena? 302 00:22:38,083 --> 00:22:39,125 Iragana. 303 00:22:40,208 --> 00:22:42,125 Nire mundua, esan nahi duzu? 304 00:22:42,208 --> 00:22:43,166 Hala da. 305 00:22:44,291 --> 00:22:46,583 Bi galdera eginda, bat geratzen zaizu. 306 00:22:50,083 --> 00:22:52,041 Hori egin dezakezu benetan? 307 00:22:53,250 --> 00:22:54,583 Lotura moztu? 308 00:22:57,083 --> 00:22:59,000 Ezingo dut nire hitza bete. 309 00:22:59,083 --> 00:23:01,458 Mutilek laster bukatuko dute, 310 00:23:01,541 --> 00:23:04,333 beraz, agur eta zorte on. 311 00:23:05,333 --> 00:23:08,541 Hurrengo bisita dibertigarriagoa izango da, benetan. 312 00:23:40,875 --> 00:23:42,000 Neska, 313 00:23:43,083 --> 00:23:44,916 ikaragarria zara. 314 00:24:00,000 --> 00:24:01,875 Jainko maitea! 315 00:24:01,958 --> 00:24:04,083 Horrela sentitzen zara itzultzean? 316 00:24:04,166 --> 00:24:06,416 Berarekin ezkonduko naiz. 317 00:24:07,041 --> 00:24:09,291 -Norekin? -Emakume robotarekin. 318 00:24:17,750 --> 00:24:19,208 Ezin dut hau irakurri. 319 00:24:19,708 --> 00:24:20,708 Zer? 320 00:24:21,291 --> 00:24:24,916 Reecek larrialdietara eraman du ama. Bertara joan behar dugu. 321 00:24:26,541 --> 00:24:27,958 Kaka. Itxaron pixka bat. 322 00:24:28,958 --> 00:24:31,291 Azkar, Burton! Joan beharra dugu! 323 00:24:46,625 --> 00:24:47,458 Kaixo? 324 00:24:51,750 --> 00:24:52,708 Sheriff? 325 00:25:50,208 --> 00:25:52,416 Norbait akabatu nahi dut. 326 00:25:52,500 --> 00:25:54,666 Nire eskuekin akabatu nahi... 327 00:25:55,583 --> 00:25:57,416 Zer demontre egiten du hemen? 328 00:26:04,000 --> 00:26:05,541 Jaitsi arma, lagun. 329 00:26:05,625 --> 00:26:08,083 Berandu da pistola erabiltzeko. 330 00:26:08,458 --> 00:26:09,416 Zer gertatu da? 331 00:26:09,875 --> 00:26:12,625 Gogoratzen duzu galdu zenuen atxilotua? 332 00:26:13,875 --> 00:26:16,041 Hona etorri da eta Mary Pickett hil du. 333 00:26:17,041 --> 00:26:18,916 Ondoren, auto bat lapurtu du. 334 00:26:19,000 --> 00:26:23,041 Ulertuko duzun bezala, Pickett jauna oso atsekabetuta dago. 335 00:26:23,958 --> 00:26:26,250 Joan zaitez Fisher familiaren etxera 336 00:26:26,333 --> 00:26:27,958 eta atxilotu ezazu Burton. 337 00:26:28,041 --> 00:26:30,166 Baita bere arreba ere. 338 00:26:30,250 --> 00:26:32,000 Zer zerikusi dute honekin? 339 00:26:32,083 --> 00:26:35,375 Gauza batzuk egiaztatu behar ditut oraindik. 340 00:26:35,458 --> 00:26:37,708 Baina hau da nire susmoa: 341 00:26:38,583 --> 00:26:42,083 Burton eta bere lagunak droga merkatuan sartu dira. 342 00:26:42,166 --> 00:26:44,583 Pertsona boteretsu bat haserrearazi dute. 343 00:26:44,666 --> 00:26:48,458 Eta pertsona horrek sikario bat kontratatu du denak akabatzeko. 344 00:26:48,666 --> 00:26:52,041 Zuk atxilotu zenuen gizona zen sikario hori, Tommy. 345 00:26:52,416 --> 00:26:53,583 Baina ihes egin zuen, 346 00:26:53,666 --> 00:26:56,166 eta honaino etorri da, Picketten etxera, 347 00:26:56,250 --> 00:26:59,125 autoa lapurtzen saiatu da ihes egiteko. 348 00:26:59,208 --> 00:27:02,541 Eta bide batez Mary Pickett hil du. 349 00:27:03,458 --> 00:27:05,125 Zer deritzozu? 350 00:27:06,166 --> 00:27:08,125 Oraintxe bertan asmatu duzula. 351 00:27:09,625 --> 00:27:13,166 Hori egiten da istorioak kontatzean, gauzak asmatu. 352 00:27:13,250 --> 00:27:15,958 Azken hamar urteetan zuk egin duzun bezala. 353 00:27:16,041 --> 00:27:18,291 Ez ikusiarena eginez. 354 00:27:18,375 --> 00:27:20,416 Eta zeure burua engainatuz, 355 00:27:20,500 --> 00:27:23,333 Mahai Biribileko Zaldun sentitzeko, 356 00:27:23,416 --> 00:27:25,916 niretzat lan egiten zenuen bitartean. 357 00:27:27,250 --> 00:27:29,958 Eta ondorioz, Corbell Pickettentzat. 358 00:27:31,000 --> 00:27:32,375 Fidatu nitaz, 359 00:27:32,666 --> 00:27:35,458 errazagoa izango da egia onartzen hastea. 360 00:27:35,541 --> 00:27:39,375 Oso neketsua da egun osoa ezjakinarena egiten pasatzea. 361 00:27:39,458 --> 00:27:41,458 Eta orain, zoaz Burtonen bila. 362 00:27:41,541 --> 00:27:44,083 Corbellek galdera batzuk egin nahi dizkio. 363 00:27:48,083 --> 00:27:48,916 Ez. 364 00:28:00,333 --> 00:28:04,083 Tipo horrek esan zuen zure bizitza bidegurutze batean zegoela. 365 00:28:04,791 --> 00:28:07,000 Eta arrazoi osoa zuela uste dut. 366 00:28:08,375 --> 00:28:11,875 Jainkoarren Tommy, dena azaldu behar al dizut? 367 00:28:11,958 --> 00:28:14,833 Noski, zintzo jokatu dezakezu. 368 00:28:14,916 --> 00:28:19,000 Corbell eta biok polizia-etxera eraman gaitzakezu, bai. 369 00:28:19,083 --> 00:28:23,083 Eta hirurok kontatuko dugu gure bertsioa. 370 00:28:23,166 --> 00:28:28,000 Corbellek eta nik zure akatsak besteei egotzi nahi izan dituzula esango dugu. 371 00:28:28,083 --> 00:28:31,375 Azken finean, hori egiten dute gazte arduragabeek. 372 00:28:35,166 --> 00:28:36,250 Nahi duzu bat? 373 00:28:41,208 --> 00:28:42,833 Beldurtu egin zinen, 374 00:28:42,916 --> 00:28:45,041 eta istorio bat asmatu zenuen 375 00:28:45,125 --> 00:28:48,041 nik, Clantonen lau aldiz jarraian Sheriff izanda, 376 00:28:48,125 --> 00:28:51,250 auto ikusezin batekin eraso nizula esanez. 377 00:28:51,333 --> 00:28:53,000 Eta gero zure atxilotua 378 00:28:53,083 --> 00:28:55,500 Picketten etxera ekarri nuela esanez. 379 00:28:55,583 --> 00:29:00,583 Clantoneko biztanleen % 50 edo 60ari ematen die lana Pickettek. 380 00:29:00,666 --> 00:29:05,125 Eta gero... Kaka, Tommy, galdu naiz honezkero. 381 00:29:06,958 --> 00:29:08,958 Ulertzen duzu zer esan nahi dudan? 382 00:29:09,583 --> 00:29:13,333 Corbell eta ni libre aterako ginateke, barkamen eta guzti. 383 00:29:13,416 --> 00:29:16,833 Eta zuk, gutxienez, lana galduko zenuke, 384 00:29:16,916 --> 00:29:19,208 eta agian karguak egotziko dizkizute. 385 00:29:19,291 --> 00:29:21,500 Atxiloketa faltsuagatik, eta abar. 386 00:29:23,416 --> 00:29:26,000 Edo bada beste bide bat. 387 00:29:26,083 --> 00:29:27,958 Nik esaten dizudana egitea. 388 00:29:28,041 --> 00:29:31,833 Orain arte egin duzun lan ona egiten jarraituko duzu horrela. 389 00:29:31,916 --> 00:29:34,541 Eta agian maila-igoera bat ere izango duzu. 390 00:29:34,916 --> 00:29:37,583 Horrek dakarren soldata igoerarekin, jakina. 391 00:29:39,333 --> 00:29:42,083 Jokatu ezazu behingoz heldu baten moduan. 392 00:29:46,000 --> 00:29:48,208 Ez daukazu aukerarik, badakizu, ezta? 393 00:29:49,458 --> 00:29:51,541 Nire istorioa ez da egia izango, 394 00:29:52,541 --> 00:29:54,916 baina hala dirudi. 395 00:29:55,375 --> 00:29:58,208 Zure istorioa baino askoz hobea da. 396 00:29:59,208 --> 00:30:01,958 Beraz, utzi ditzagun txorakeriak alde batera, 397 00:30:02,041 --> 00:30:06,000 eta joan zaitez Burton eta bere arreba atxilotzera. 398 00:30:18,041 --> 00:30:21,916 Gehikuntzak aurkitu zituzten eta trebezia handiz erabili ere bai. 399 00:30:22,000 --> 00:30:24,500 Ikusmen eta aura informazioa partekatu zuten. 400 00:30:24,583 --> 00:30:28,000 Beren inplante haptikoekin gainjarri zen. 401 00:30:28,666 --> 00:30:31,750 Zein iritzi duzu beren izaerari buruz? 402 00:30:32,083 --> 00:30:35,208 Ausartak. Seguruak. Irmoak. 403 00:30:35,625 --> 00:30:38,458 Neba fidagarriagoa da, aurreikustea errazagoa. 404 00:30:38,541 --> 00:30:41,500 Baina bere laguna aukeratuko nuke krisi baterako. 405 00:30:41,916 --> 00:30:42,750 Zergatik? 406 00:30:43,625 --> 00:30:44,458 Barkatu? 407 00:30:44,541 --> 00:30:48,250 Neba fidagarriagoa bada, zergatik aukeratuko zenuke laguna? 408 00:30:53,875 --> 00:30:56,250 Ez daukat horri buruzko informaziorik. 409 00:30:57,208 --> 00:31:01,625 Nire kontzientziatik kanpoko sare neuronalean hartu dut erabaki hori. 410 00:31:01,708 --> 00:31:02,666 Interesgarria. 411 00:31:07,541 --> 00:31:08,833 Eta neska? 412 00:31:08,916 --> 00:31:12,666 Galdera asko dauzkat oraindik. Erantzunak aurkitzea espero dut. 413 00:31:16,875 --> 00:31:17,708 Zer da? 414 00:31:17,791 --> 00:31:20,541 Cherise Nuland etorri da zurekin hitz egitera. 415 00:31:20,625 --> 00:31:21,833 Bere zain zeunden? 416 00:31:22,833 --> 00:31:26,958 Banekien Zuboven etxera joatean 417 00:31:27,041 --> 00:31:29,541 susmoak piztuko genituela. 418 00:31:29,625 --> 00:31:34,125 Baina ez nuen Nuland doktorea horren azkar espero. 419 00:31:35,208 --> 00:31:38,625 Esan sartzeko, mesedez. Oso interesgarria izan daiteke hau. 420 00:31:46,958 --> 00:31:48,666 Kakati hutsala. 421 00:31:55,125 --> 00:31:57,375 Nola biziko naiz lasai hau eginda? 422 00:31:59,583 --> 00:32:03,208 Nola arraio jasango dut hau? 423 00:32:29,541 --> 00:32:30,416 Eta orain? 424 00:32:31,208 --> 00:32:32,125 Itxaron. 425 00:32:32,750 --> 00:32:33,583 Zeri? 426 00:32:36,166 --> 00:32:37,750 Bi pertsona hil behar ditut. 427 00:32:38,708 --> 00:32:40,708 Eta horietako bat bidean da. 428 00:32:40,791 --> 00:32:42,916 Nire seme-alabak dira, ezta? 429 00:32:43,000 --> 00:32:44,666 Bai, andrea, tamalez, bai. 430 00:32:51,041 --> 00:32:53,416 -Amak ez du erantzuten. -Reecek ere ez. 431 00:32:53,500 --> 00:32:56,708 Reece. "Fisher andreak berehala nahi zaituzte hemen". 432 00:32:57,166 --> 00:32:59,375 -"Fisher andreak"? -Arraroa da hori. 433 00:32:59,458 --> 00:33:00,625 Linkeatu berarekin. 434 00:33:04,541 --> 00:33:06,166 -Kaka. -Zer? 435 00:33:06,250 --> 00:33:07,791 Ez dut bere informaziorik. 436 00:33:12,500 --> 00:33:15,333 Poliziari deitu beharko diot, inspektore. 437 00:33:16,541 --> 00:33:19,708 Bailara Aztoragarri Estatutuak argi uzten du 438 00:33:19,791 --> 00:33:23,208 periferikoek ezin dutela izaki burujabe bezala jokatu. 439 00:33:23,541 --> 00:33:27,125 Estatutuko atal berezi batean sartzen da Beatrice. 440 00:33:27,666 --> 00:33:28,500 Nola ez. 441 00:33:29,916 --> 00:33:32,375 Ez dirudi Ikerketa Institutuak egin zuenik. 442 00:33:34,375 --> 00:33:36,000 Urte askotarako, Beatrice. 443 00:33:36,083 --> 00:33:37,500 Plazer bat, anderea. 444 00:33:38,125 --> 00:33:39,458 Beldurgarria da, ezta? 445 00:33:39,750 --> 00:33:44,250 Loteriaren erruz, faltan sumatzen ditugun pertsonen antzekoak izan daitezen 446 00:33:44,333 --> 00:33:47,875 eraldatu dira koid gehienak. 447 00:33:48,958 --> 00:33:51,208 Anai-arrebak. Lagunak. 448 00:33:51,833 --> 00:33:54,083 Gurasoak gutxitan. 449 00:33:54,833 --> 00:33:56,625 Nahiko interesgarria, ezta? 450 00:33:57,625 --> 00:34:00,250 Badirudi errazago zaigula 451 00:34:00,333 --> 00:34:02,208 aita edo ama 452 00:34:02,875 --> 00:34:05,333 galdu dugula onartzea. 453 00:34:06,041 --> 00:34:07,041 Baina ume bat? 454 00:34:09,250 --> 00:34:10,250 Alaba, 455 00:34:11,500 --> 00:34:12,791 esaterako? 456 00:34:14,416 --> 00:34:15,833 Asko sentitzen dut. 457 00:34:16,416 --> 00:34:18,750 Itzali zaitezen eskatu behar dizut. 458 00:34:18,833 --> 00:34:22,500 Eta ezabatu azken bost minutuak zure oroimenetik. 459 00:34:22,583 --> 00:34:25,333 Itzaltzen eta memoria ezabatzen. 460 00:34:30,541 --> 00:34:31,875 Pozik al zaude? 461 00:34:31,958 --> 00:34:34,208 Zergatik gordetzen duzu ezkutuan? 462 00:34:35,333 --> 00:34:37,000 Harremana korapilatuko luke. 463 00:34:37,083 --> 00:34:38,333 Bai, segur aski. 464 00:34:38,416 --> 00:34:39,958 Zertara etorri zara? 465 00:34:42,708 --> 00:34:46,875 Gauza garrantzitsu bat lapurtu didate, 466 00:34:48,291 --> 00:34:50,208 eta kalte-ordainak nahi ditut. 467 00:34:59,458 --> 00:35:01,000 Badakit kezkatuta zaudela. 468 00:35:01,541 --> 00:35:02,416 "Kezkatuta"? 469 00:35:03,625 --> 00:35:05,791 Zeharo beldurtuta nago. 470 00:35:06,125 --> 00:35:08,500 Ez dira kleptak bakarrik orain. 471 00:35:08,583 --> 00:35:09,666 MET polizia ere bada. 472 00:35:09,750 --> 00:35:11,083 Bietako edozeinek akabatuko... 473 00:35:14,375 --> 00:35:16,000 Konturatzen zara zer esan nahi duen? 474 00:35:16,083 --> 00:35:17,583 Guk bakarrik dakigu. 475 00:35:18,583 --> 00:35:19,500 Aelitak badaki. 476 00:35:21,041 --> 00:35:21,958 Aelita hilda dago. 477 00:35:22,500 --> 00:35:24,958 Edo galduta, berdin dio. 478 00:35:25,666 --> 00:35:27,166 Gurea da dena. 479 00:35:27,583 --> 00:35:30,583 Nola lortu dezakegu bakterioa aztertzea? 480 00:35:30,875 --> 00:35:32,750 Adarreko norbait kontratatuz... 481 00:35:34,083 --> 00:35:34,958 Bera da. 482 00:35:37,125 --> 00:35:39,708 Gehien gozatuko dudana izango da hori. 483 00:35:41,166 --> 00:35:43,208 Tipo harroputz honen muturren aurrean lapurtzea... 484 00:35:43,291 --> 00:35:46,375 Harropuzkeria ergelen kontua da, 485 00:35:46,458 --> 00:35:47,583 ez duzu uste? 486 00:35:48,875 --> 00:35:51,125 Harroputza iruditzen zait adibidez, 487 00:35:51,208 --> 00:35:54,000 norberaren enkriptatzea hautsezina dela pentsatzea, 488 00:35:54,083 --> 00:35:56,083 historian zehar ikusi baitugu 489 00:35:56,166 --> 00:35:59,208 ustez kode hautsezina den oro 490 00:35:59,750 --> 00:36:03,750 laster bilakatzen dela hauskorra. 491 00:36:08,916 --> 00:36:11,708 Joan aitaren gelara eta ekarri labana bat. 492 00:36:11,791 --> 00:36:13,583 -Zein? -Edozein. 493 00:36:17,333 --> 00:36:19,458 Dilema larri bat daukat hemen. 494 00:36:19,791 --> 00:36:24,583 Alde batetik, biok akabatu nahi zaituztet. 495 00:36:24,666 --> 00:36:26,958 Nire alde heldugabea da hori. 496 00:36:27,041 --> 00:36:31,083 Haserrekorra, ipurterrea eta mendekaria. 497 00:36:33,000 --> 00:36:36,625 Baina nire alde hotzak 498 00:36:37,041 --> 00:36:39,208 badaki zuen beharra dudala. 499 00:36:41,291 --> 00:36:43,416 Zuen trebezien beharra. 500 00:36:46,291 --> 00:36:50,666 Eta orain, antza denez, zuen sekretuen beharra ere bai. 501 00:36:53,750 --> 00:36:56,833 Gainera, gustuko zaituztet. 502 00:36:58,791 --> 00:37:00,083 Zu gustuko zaitut. 503 00:37:00,666 --> 00:37:03,625 Ossianek bost, baina zuk 504 00:37:04,041 --> 00:37:07,083 klept baten bihotza daukazu, jakin edo ez. 505 00:37:07,541 --> 00:37:12,041 Harroa, kalkulatzailea eta oldarkorra zara. 506 00:37:13,208 --> 00:37:14,833 Eta harroputza ere bai. 507 00:37:16,333 --> 00:37:18,708 Beraz, dena airean dago... 508 00:37:20,375 --> 00:37:21,541 Tamalez. 509 00:37:23,416 --> 00:37:24,875 Zer egin beharko nuke? 510 00:37:30,208 --> 00:37:31,208 Nire gustukoena. 511 00:37:32,208 --> 00:37:34,333 Ederra da oso, seme. 512 00:37:34,625 --> 00:37:36,000 Ikusi dezaket, aita? 513 00:37:36,083 --> 00:37:39,916 Hobe ezetz. Joan sukaldera, zaintzaileak budina prestatu dizu. 514 00:37:49,541 --> 00:37:52,041 -Asko sentitzen dut, jauna. -Ixo, Ossian. 515 00:37:59,916 --> 00:38:02,875 Esan zer daukazuen esku artean, edo hil egingo dut. 516 00:38:10,000 --> 00:38:12,208 Aelitak uste zuen polta neskaren neba zela. 517 00:38:12,291 --> 00:38:15,583 Inplante haptikoen bidez eskuratu nahi zuen lapurtutakoa. 518 00:38:15,666 --> 00:38:20,166 Adarrean gordetzeko. Inork aurkitu ezin zuen tokian. 519 00:38:21,583 --> 00:38:23,916 Ideia bikaina zen, ados egongo zara. 520 00:38:24,541 --> 00:38:26,833 Baina bere arreba zegoen periferikoan. 521 00:38:26,916 --> 00:38:28,833 Eta inplanterik ez duenez, 522 00:38:28,916 --> 00:38:31,708 burukoak bakterio DNA bilakatu zuen informazioa. 523 00:38:31,791 --> 00:38:33,625 Garuna kolonizatzen hasi dira. 524 00:38:34,791 --> 00:38:37,291 Zer egin nahi zenuten informazioarekin? 525 00:38:38,375 --> 00:38:39,916 Garesti saldu. 526 00:38:54,750 --> 00:38:56,333 Ez dizut sinesten. 527 00:39:04,666 --> 00:39:06,208 Neoprimei eman. 528 00:39:06,291 --> 00:39:09,416 Zergatik egin nahi zenuten hori? 529 00:39:09,500 --> 00:39:14,500 Mundu hau suntsitu dezaten, beste bat eraikitzeko. 530 00:39:18,583 --> 00:39:19,583 Ergel hutsa zara. 531 00:39:21,333 --> 00:39:22,541 Ergel erromantikoa. 532 00:39:26,333 --> 00:39:28,625 Berriro engainatzen saiatzen bazarete, 533 00:39:31,458 --> 00:39:34,791 txiki-txiki egin beharko zaituztet. 534 00:39:35,625 --> 00:39:37,708 Eta nire laguntxoei jaten eman. 535 00:39:44,583 --> 00:39:46,416 Baina plana miresgarria da. 536 00:39:47,208 --> 00:39:48,666 Hasi gaitezen, ados? 537 00:39:54,750 --> 00:39:57,333 Loteriaren bektore oro 538 00:39:57,875 --> 00:40:00,208 arma gisa erabili zuen disruptore batek. 539 00:40:01,500 --> 00:40:03,375 Giza izadiak. 540 00:40:04,333 --> 00:40:07,291 Berekoikeria, ustelgarritasuna edo ergelkeria 541 00:40:07,375 --> 00:40:09,916 gisa agertzen dira agian, 542 00:40:10,625 --> 00:40:15,125 baina, berez, jatorria berbera da beti, 543 00:40:15,916 --> 00:40:18,541 taldearen hobe beharrez, 544 00:40:18,625 --> 00:40:20,791 autosuntsiketara daraman joera. 545 00:40:23,125 --> 00:40:23,958 Lagako didazu? 546 00:40:24,583 --> 00:40:25,416 Aurrera. 547 00:40:35,458 --> 00:40:38,583 Segurtasun-urraketa larri bat jasan zuen Institutuak. 548 00:40:38,666 --> 00:40:40,750 Errudunak bertako langile bat 549 00:40:40,833 --> 00:40:43,750 eta adarretik gidatutako periferiko bat dira. 550 00:40:44,333 --> 00:40:47,583 Urraketa horri lotutako krimen baten lekuan kokatu dugu 551 00:40:47,666 --> 00:40:51,916 Zuboven lankide bat, beraz, kleptek zerikusia dutela argi dago. 552 00:40:52,166 --> 00:40:54,125 Gure ustez, helburua 553 00:40:54,208 --> 00:40:56,166 doitze neuronal mekanismoa zen. 554 00:40:56,250 --> 00:41:01,250 Jakingo duzunez, ikerketa benetan garrantzitsua da. 555 00:41:01,333 --> 00:41:04,458 Beraz, lapurtutako informazioak agerian uzten du 556 00:41:04,541 --> 00:41:07,083 mekanismo hori existitzen dela. 557 00:41:07,166 --> 00:41:08,000 Bai. 558 00:41:08,083 --> 00:41:09,416 Hori da zure beldurra? 559 00:41:09,500 --> 00:41:12,958 Hau argiratuz gero legokeen indarkeria eta gaitzespena? 560 00:41:13,041 --> 00:41:14,041 Noski. 561 00:41:14,416 --> 00:41:17,500 Baina agian mekanismoa ere hackeatu lezakete, 562 00:41:17,583 --> 00:41:19,291 maltzurkeriak egiteko. 563 00:41:19,375 --> 00:41:22,125 Dagoeneko egin daitekeen zerbait da hori. 564 00:41:23,708 --> 00:41:27,541 Nirekin ados egongo zara 565 00:41:27,625 --> 00:41:30,291 mailua tresna erabilgarria dela badiot. 566 00:41:31,458 --> 00:41:34,375 Baina esku okerretan, hilgarria izan daiteke. 567 00:41:35,916 --> 00:41:38,500 Lev Zubov ezagutu duzu duela gutxi, ezta? 568 00:41:39,500 --> 00:41:44,291 Institutuaren adarrean dituen abentura interesgarrien berri emango zizun. 569 00:41:45,375 --> 00:41:47,041 "Institutuarena"? Zurea da? 570 00:41:47,125 --> 00:41:48,708 Nik sortu nuen. 571 00:41:48,791 --> 00:41:51,583 Laborategitzat erabili eta teknologia sortzeko. 572 00:41:52,541 --> 00:41:56,083 Jakingo duzu zeinen arriskutsua izan daitekeen 573 00:41:56,958 --> 00:41:59,166 klepten eskuetara iristen bada. 574 00:42:05,000 --> 00:42:06,541 Zer nahi duzu nik egitea? 575 00:42:11,083 --> 00:42:12,333 Suntsitu Zubov familia, 576 00:42:12,750 --> 00:42:15,375 Flynne Fisher eta haiekin harremana dutenak. 577 00:42:15,458 --> 00:42:17,333 Hemen eta adarrean. 578 00:42:18,000 --> 00:42:21,416 Horrela esanda erraza dirudi. Magia egin banezake bezala. 579 00:42:21,500 --> 00:42:23,208 Hala pentsatzeko arrazoiak ditut. 580 00:42:23,291 --> 00:42:24,500 Samsonov familia. 581 00:42:25,041 --> 00:42:26,541 Klan osoa 582 00:42:28,125 --> 00:42:31,625 lurretik desagertu zen. Harrigarria benetan. 583 00:42:31,708 --> 00:42:33,541 Egoera hau oso desberdina da. 584 00:42:33,625 --> 00:42:34,458 A bai? 585 00:42:34,541 --> 00:42:36,541 Sedizioa? Horixe baietz. 586 00:42:36,625 --> 00:42:39,375 "Legezko autoritate baten aurkako 587 00:42:39,458 --> 00:42:42,333 indarkeria bultzatzea, boteretik kentzeko asmoz". 588 00:42:43,333 --> 00:42:45,708 Mailu bat banu... 589 00:42:49,291 --> 00:42:52,958 Hau dena ondo pentsatu beharko duzu, noski. 590 00:42:54,000 --> 00:42:57,375 Baina zuri kontatzea erabaki dut 591 00:42:57,458 --> 00:43:01,541 uste dudalako nahikoa zolia eta sofistikatua zarela 592 00:43:01,625 --> 00:43:03,833 egoera ondo ulertzeko. 593 00:43:16,208 --> 00:43:17,791 Zatoz nire txokora hurrena, 594 00:43:19,083 --> 00:43:21,750 te bat hartzera, nahi baduzu. 595 00:43:38,083 --> 00:43:39,833 Dirua al dago jokoan? 596 00:43:40,291 --> 00:43:42,958 Bai, baina ez da arrazoi nagusia. 597 00:43:43,333 --> 00:43:44,208 Orduan zer? 598 00:43:45,333 --> 00:43:47,083 Alaba bat daukat. 599 00:43:47,916 --> 00:43:49,916 Bizirik jarrai dezan nahi dut. 600 00:43:50,000 --> 00:43:53,125 Nire seme-alabak hiltzen ez badituzu, min egingo diote. 601 00:43:53,208 --> 00:43:54,375 Laburbilduz, bai. 602 00:43:58,250 --> 00:44:02,083 Nire amak zioen: "Ergela da mundua zuri edo beltz ikusten duena". 603 00:44:02,916 --> 00:44:07,166 Toki arrunt batean bizi den pertsona arrunt baten pentsamendu arrunta. 604 00:44:07,250 --> 00:44:09,958 Baina kasu hau berezia da, tamalez. 605 00:44:10,041 --> 00:44:12,125 Bi aukera bakarrik ikusten dituzu. 606 00:44:12,625 --> 00:44:16,083 Zure alaba edo nire seme-alabak hilko dira. Eta kito. 607 00:44:16,166 --> 00:44:18,041 Beste aukerarik ikusten duzu? 608 00:44:18,125 --> 00:44:19,208 Bai. 609 00:44:20,708 --> 00:44:22,583 Baina zure ahotsa entzutearekin 610 00:44:23,166 --> 00:44:26,416 badakit ez duzula kontuan hartuko. 611 00:44:29,541 --> 00:44:30,375 Saiatu. 612 00:44:32,458 --> 00:44:33,500 Zu hil zaitezke. 613 00:44:35,333 --> 00:44:37,666 Zer demontre zabiltza? 614 00:44:39,458 --> 00:44:40,583 Zergatik gelditu zara? 615 00:44:40,666 --> 00:44:43,875 Zenbat eta polikiago, orduan eta aukera gehiago. 616 00:44:43,958 --> 00:44:45,916 Zerbait egin ezean, ama hilko du. 617 00:44:46,000 --> 00:44:49,375 Hiltzaile bat dago. Presaka sartuz gero, denok hilko gara. 618 00:44:49,458 --> 00:44:50,291 Burton... 619 00:44:50,375 --> 00:44:52,500 Hau da egiten dakidan gauza bakarra. 620 00:44:52,583 --> 00:44:55,666 Nitaz fidatu behar zara. 621 00:44:59,125 --> 00:45:00,125 Kaka. 622 00:45:00,208 --> 00:45:02,458 Hartu. Joan horra autoaren atzetik. 623 00:45:05,666 --> 00:45:06,958 Ea ondo ulertu dudan. 624 00:45:07,041 --> 00:45:10,458 Hemen hil nahi ez dudanez, ergela naiz? 625 00:45:11,208 --> 00:45:12,541 Ez ergela bakarrik. 626 00:45:13,750 --> 00:45:15,333 Koldarra ere bai. 627 00:45:16,333 --> 00:45:17,416 Eta zeurekoia. 628 00:45:18,166 --> 00:45:19,958 Maltzurra izateraino. 629 00:45:20,791 --> 00:45:24,750 Uste dut ez nauzula oso gustuko, Fisher anderea. 630 00:45:25,458 --> 00:45:26,916 Ikusten berotasun puntuak? 631 00:45:27,000 --> 00:45:28,541 Eta lurreko puntu hotza? 632 00:45:28,625 --> 00:45:29,458 Hori Reece da. 633 00:45:29,541 --> 00:45:31,916 Dee Dee, zure ama eta hiltzailea daude. 634 00:45:32,000 --> 00:45:34,500 Dona-dona egitea bezala da. 635 00:45:34,583 --> 00:45:36,958 Eskuman dagoena da agian. Ez nago ziur. 636 00:45:37,041 --> 00:45:38,291 Mugiarazi behar dugu. 637 00:45:40,500 --> 00:45:42,833 Linkeatu Reecerekin eta bere NSA piztu. 638 00:45:42,916 --> 00:45:44,916 Eta hildako batekin linkeatu? 639 00:45:45,000 --> 00:45:48,041 Gorpua mugitzen bada, bizirik dagoela pentsatuko du. 640 00:45:48,125 --> 00:45:50,458 Akabatzera doanean, eraso egingo dugu. 641 00:45:50,541 --> 00:45:52,500 Entzun duzu? Leonek sentituko luke. 642 00:45:52,583 --> 00:45:56,625 Bai, Reecek ere gauza bera egingo luke gure lekuan. 643 00:45:56,708 --> 00:45:59,041 Isildu behingoz eta egin dezagun. 644 00:45:59,125 --> 00:46:01,333 Flynne, abisatu mugitzen denean. 645 00:46:12,791 --> 00:46:13,750 Mugitu egin da. 646 00:46:15,166 --> 00:46:16,083 Egin su. 647 00:46:32,750 --> 00:46:33,583 Ama! 648 00:46:37,416 --> 00:46:38,250 Agur. 649 00:46:49,333 --> 00:46:51,958 Bizirik behar dut agure hori, Davis. 650 00:46:52,958 --> 00:46:55,291 Gauza batzuk egin nahi dizkiot. 651 00:46:55,375 --> 00:46:57,083 Ulertzen zaitut, Corbell. 652 00:46:57,166 --> 00:46:59,000 Ahal dugun guztia egingo dugu. 653 00:46:59,625 --> 00:47:01,625 Emakume zoragarria zen, Corbell... 654 00:47:01,708 --> 00:47:04,083 Istorio on bat bururatu zait, sheriff. 655 00:47:06,916 --> 00:47:08,333 Zu ere agertzen zara. 656 00:47:09,250 --> 00:47:11,250 Demagun tipoa hona etorri zela, 657 00:47:11,791 --> 00:47:12,833 Mary akabatu zuen, 658 00:47:15,583 --> 00:47:18,541 Pickett jaunak poliziari deitu zion 659 00:47:20,375 --> 00:47:22,166 eta zu etorri zinen lehenengo. 660 00:47:22,250 --> 00:47:23,708 Hainbeste urte eta gero, 661 00:47:23,791 --> 00:47:27,541 zure lana oso serio hartzen duzulako. 662 00:47:32,208 --> 00:47:34,125 Tommy, zer arraio ari zara... 663 00:47:34,208 --> 00:47:35,833 Tipoa oraindik hemen zegoen, 664 00:47:37,250 --> 00:47:39,000 pistola eskuetan. 665 00:47:39,541 --> 00:47:41,041 Zuk arma atera zenuenean, 666 00:47:41,125 --> 00:47:44,000 tiro egin zizun. 667 00:47:45,625 --> 00:47:47,583 Behin eta berriz, tamalez. 668 00:47:47,666 --> 00:47:49,875 Lasaitu zaitez, Tommy. 669 00:47:49,958 --> 00:47:52,833 Oso lasai nago, sheriff, hori da beldurgarriena. 670 00:47:53,250 --> 00:47:54,458 Zuk esan bezala. 671 00:47:54,958 --> 00:47:56,750 Ez dut beste aukerarik, ezta? 672 00:47:56,833 --> 00:47:57,666 Tommy, ez! 673 00:48:09,791 --> 00:48:11,250 Mila deabru. 674 00:48:14,041 --> 00:48:15,875 Ez nuen halakorik espero. 675 00:48:16,541 --> 00:48:18,083 Ezta gutxiagorik ere. 676 00:48:18,625 --> 00:48:19,458 Entzun, 677 00:48:20,333 --> 00:48:22,166 lasai zaudela esan duzu, 678 00:48:22,250 --> 00:48:24,375 baina arma jaitsi beharko zenuke 679 00:48:25,500 --> 00:48:26,916 lasai egon arte, 680 00:48:27,458 --> 00:48:29,625 honi buruz hitz egin ahal izateko. 681 00:48:29,708 --> 00:48:31,666 Akordio batera iritsi gaitezke. 682 00:48:31,750 --> 00:48:35,333 Tipo horrek ez zintuzke bizirik utziko, ez duzu uste? 683 00:48:35,416 --> 00:48:36,708 Uste dudana da 684 00:48:37,500 --> 00:48:42,583 ez daukazula hau zure kabuz konpontzeko ausardia, gazte. 685 00:48:44,791 --> 00:48:46,000 Ezta balarik ere. 686 00:48:52,000 --> 00:48:54,041 Zer demontre da hori? 687 00:48:54,125 --> 00:48:57,583 Traste bat, harroputz halakoa. 688 00:49:33,833 --> 00:49:36,750 PERIFERIKOAK-EN HURRENGO ATALEAN 689 00:49:38,416 --> 00:49:39,958 Benetan hilko zara. 690 00:49:40,041 --> 00:49:41,708 Baina familia salbatuko dut. 691 00:49:44,166 --> 00:49:45,500 Hil dezazun nahi dut. 692 00:49:45,833 --> 00:49:46,708 Wolf! 693 00:49:46,791 --> 00:49:48,583 Dena kontatuko dizut. Zin dagit. 694 00:49:49,750 --> 00:49:51,458 Agentea, pultsua dauka. 695 00:49:51,541 --> 00:49:52,375 Nork? 696 00:49:57,500 --> 00:50:00,291 Neskak dituen sekretuak baino ez ditugu nahi. 697 00:50:02,416 --> 00:50:03,250 Ez! 698 00:51:42,666 --> 00:51:44,666 Azpitituluak: Leire 699 00:51:44,750 --> 00:51:46,750 Ikuskatzailea: Ilargi G.