1 00:02:17,596 --> 00:02:20,724 ETXEA 2 00:03:14,403 --> 00:03:16,196 Ezin nion zugan pentsatzeari utzi. 3 00:03:19,700 --> 00:03:23,537 Zer moduz zeunden, zer egiten ari zinen. 4 00:03:29,877 --> 00:03:34,089 Egia esan, ez dakit ondo egon zintezen nahi nuen. 5 00:03:37,927 --> 00:03:40,054 Baina pozten naiz erantzun izanaz. 6 00:03:40,137 --> 00:03:43,724 Ez nekien Hong Kongen jarraitzen zenuen edo... 7 00:03:49,647 --> 00:03:52,483 Clarke eta biok Estatu Batuetara itzuli behar dugu 8 00:03:53,442 --> 00:03:54,610 beste umeengatik. 9 00:03:58,072 --> 00:03:59,740 Bizitzen jarraitu behar dute. 10 00:04:04,620 --> 00:04:09,291 Egia esan... guztiok jarraitu behar dugu bizitzen. 11 00:04:14,129 --> 00:04:15,214 Baita zuk ere. 12 00:04:30,104 --> 00:04:31,230 Zer? 13 00:04:31,313 --> 00:04:32,481 Abestu zuk. 14 00:04:33,107 --> 00:04:35,109 -Ez dakit. -Jakin beharko zenuke. 15 00:04:36,485 --> 00:04:40,739 Hong Kongen beste inon baino korearragoa sentitzen naiz. 16 00:04:40,906 --> 00:04:43,534 Zure lagunek niri buruz dioten lehen gauza da. 17 00:04:43,617 --> 00:04:46,328 "Hau Charlyren neska da, korearra da". 18 00:04:47,079 --> 00:04:48,205 Itzela iruditzen zaie. 19 00:04:48,956 --> 00:04:51,082 Estatubatuar-korearra izatea ez da 20 00:04:51,166 --> 00:04:52,710 korearra izatea bezalakoa. 21 00:04:52,793 --> 00:04:55,004 Baina Koreaz badakizu zerbait. 22 00:04:55,629 --> 00:04:57,923 Entzun duzu manifestatzaile horiena? 23 00:04:58,007 --> 00:05:00,217 Lee Han-yeol eta Park Jong-chul? 24 00:05:00,551 --> 00:05:02,302 Suspergarria izan zen. 25 00:05:03,345 --> 00:05:07,141 Ez dakit. Queens Hego Koreatik urrun samar dago. 26 00:05:08,475 --> 00:05:10,477 Ezagutu nahi zaituzte, besterik ez. 27 00:05:10,978 --> 00:05:13,480 Estatu Batuetan hori mikroeraso bat da. 28 00:05:13,605 --> 00:05:16,066 Estatubatuarrak oso minberak zarete. 29 00:05:16,525 --> 00:05:17,526 Minbera naiz? 30 00:05:17,776 --> 00:05:18,861 Urik nahi duzue? 31 00:05:18,944 --> 00:05:21,321 -Bai, mesedez. -Hornigaiak heldu berri dira. 32 00:05:21,405 --> 00:05:24,992 -Mila esker. -Nagusiarekin hitz egitera joan behar dut. 33 00:05:26,493 --> 00:05:27,995 Orain joan behar duzu? 34 00:05:28,078 --> 00:05:31,081 Luze daramat txandarik egin gabe, arraroa da, 35 00:05:31,165 --> 00:05:33,125 eta ez dut sosik. 36 00:05:34,960 --> 00:05:35,878 Gero arte. 37 00:05:46,930 --> 00:05:47,973 Goazen. 38 00:05:52,770 --> 00:05:55,689 Hilabeteak igaroko dira gure eskaerak bete arte. 39 00:05:55,773 --> 00:05:59,234 Laster irtenbideren bat aurkituko dela uste duzu? 40 00:05:59,568 --> 00:06:01,403 Ez dagokit niri hori erabakitzea. 41 00:06:01,487 --> 00:06:03,280 Berriki atxilotu zintuzten, ezta? 42 00:06:03,363 --> 00:06:08,035 Beti egin behar dira sakrifizioak, gobernuari aurre egin beharra zegoen. 43 00:06:08,118 --> 00:06:10,996 Gure belaunaldiaren erantzukizuna da une honetan. 44 00:06:11,080 --> 00:06:12,289 Borrokatu behar dugu... 45 00:07:18,480 --> 00:07:19,481 Mercy! 46 00:07:20,232 --> 00:07:22,526 Mercy! 47 00:07:22,609 --> 00:07:23,902 Sartu. 48 00:07:27,781 --> 00:07:29,867 Zure mezua jaso dut. Dena ondo? 49 00:07:30,450 --> 00:07:32,953 Harira joko dut, ez dut denbora galdu nahi. 50 00:07:33,328 --> 00:07:34,663 Kexa bat jaso dugu. 51 00:07:37,666 --> 00:07:39,501 Tregunterreko festako tipoarena? 52 00:07:39,960 --> 00:07:42,421 Eskua sartu zidan endibiak zerbitzatzean. 53 00:07:42,504 --> 00:07:44,256 Nik salatu beharko nuke. 54 00:07:44,339 --> 00:07:45,549 Argituko dugu. 55 00:07:46,508 --> 00:07:47,342 Erraz gainera. 56 00:07:48,177 --> 00:07:51,138 Bezero batek gonbidatu bati dirua lapurtu ziotela dio. 57 00:07:51,930 --> 00:07:53,640 Deskripzioa zurekin bat dator. 58 00:07:54,558 --> 00:07:56,185 Deskripzioa? Zer esan du? 59 00:07:56,435 --> 00:07:57,436 Zure izena zekien. 60 00:07:58,437 --> 00:07:59,730 Zer? Nola? 61 00:08:00,230 --> 00:08:02,232 Zorionez, ez du salaketarik jarriko. 62 00:08:03,525 --> 00:08:04,526 Errugabea naiz. 63 00:08:06,069 --> 00:08:08,530 Ez da bidezkoa. Nola irabaziko dut dirua? 64 00:08:08,614 --> 00:08:10,282 Kostata ordaintzen dut alokairua. 65 00:08:23,045 --> 00:08:26,215 Nire ama laster etorriko da bisitan, izututa nago. 66 00:08:27,382 --> 00:08:29,968 Ikusten dudanean, berri onak eman nahi dizkiot. 67 00:08:30,093 --> 00:08:31,053 Ez ditut inoiz. 68 00:08:33,931 --> 00:08:36,433 Istorio izugarriak bilatzen ditut batzuetan, 69 00:08:38,184 --> 00:08:41,730 serieko hiltzaileei buruzkoak edo ama gazteak bakarrik utzi 70 00:08:41,813 --> 00:08:43,690 eta leihotik eroritako umeenak. 71 00:08:43,774 --> 00:08:45,901 Edo txinpantze bat zuen emakumearena, 72 00:08:45,984 --> 00:08:47,945 laguna heldu aurretik sedatu zuen, 73 00:08:48,028 --> 00:08:49,905 baina erreakzio txarra izan zuen 74 00:08:49,988 --> 00:08:51,406 eta laguna eraso zuen. 75 00:08:56,828 --> 00:08:58,413 Hobeto sentiarazten nau 76 00:08:58,956 --> 00:09:00,499 hori guztia irakurtzeak, 77 00:09:03,001 --> 00:09:05,170 inguruko zorigaitzei buruzkoak. 78 00:09:06,338 --> 00:09:08,423 Hain txarto ez nagoela pentsatzeko. 79 00:09:09,841 --> 00:09:11,385 Egindakoa ez dela hain txarra. 80 00:09:13,637 --> 00:09:15,681 Agian hain bakarrik ez sentitzeko. 81 00:09:18,642 --> 00:09:21,478 Eskerrak nagusiarekin arazorik ez duzula. 82 00:09:23,855 --> 00:09:24,856 Ez duzu bat nahi? 83 00:09:26,358 --> 00:09:27,192 Ondo da. 84 00:09:27,276 --> 00:09:28,402 Denak jango ditut. 85 00:09:29,152 --> 00:09:31,446 Azkenaldian jangura handia duzu. 86 00:09:32,614 --> 00:09:33,573 Ez da egia. 87 00:09:35,117 --> 00:09:37,119 Itxura aparta duzu, gogoko dut. 88 00:09:37,202 --> 00:09:38,578 Argalegi zeunden lehen. 89 00:09:39,705 --> 00:09:41,081 Zoriontsu zarelako da. 90 00:10:01,977 --> 00:10:03,603 Hobe dugu lehenengo dutxatu. 91 00:10:03,937 --> 00:10:04,771 Aizu. 92 00:10:05,147 --> 00:10:07,357 Aizu, Mercy. Mercy. 93 00:10:08,275 --> 00:10:10,277 David? Zer zabiltza hemen? 94 00:10:10,902 --> 00:10:12,612 Zurekin hitz egiten saiatu naiz. 95 00:10:18,201 --> 00:10:19,202 Hitz egin dezakegu? 96 00:10:22,289 --> 00:10:23,457 Zer gertatzen da? 97 00:10:23,540 --> 00:10:25,083 Joan behar duela dio. 98 00:10:32,632 --> 00:10:34,092 Ez zaitu oso gustuko. 99 00:10:37,637 --> 00:10:39,097 Barkatu, David naiz. 100 00:10:40,182 --> 00:10:41,016 Charly. 101 00:10:43,310 --> 00:10:44,561 Deika ibili naiz... 102 00:10:45,604 --> 00:10:47,898 Barkatu, itxarongo nauzu goian? 103 00:10:48,273 --> 00:10:50,108 -Bai, noski. -Oraintxe noa. 104 00:10:50,192 --> 00:10:51,026 Ados. 105 00:11:08,585 --> 00:11:11,129 Badakit biok behar dugula pentsatzeko denbora. 106 00:11:11,797 --> 00:11:13,632 Zer nahi duzun jakin behar dut. 107 00:11:14,508 --> 00:11:16,635 Ez zirudien axola zizunik. 108 00:11:18,053 --> 00:11:21,264 Honekin zerikusirik izan nahi ez zenuela zirudien. 109 00:11:21,348 --> 00:11:24,351 Badakit. Kabroi bat izan nintzen. Sentitzen dut. 110 00:11:25,435 --> 00:11:27,813 Hau opari bat dela ulertzen hasi naiz. 111 00:11:28,355 --> 00:11:30,440 -Opari bat? -Bai, umea. 112 00:11:33,068 --> 00:11:35,237 Edo ez dago jada... 113 00:11:39,408 --> 00:11:40,700 Ene. Egin duzu, ezta? 114 00:11:40,909 --> 00:11:42,536 -Zer egin? -Zer? 115 00:11:43,703 --> 00:11:44,788 Ez, ez dut egin. 116 00:11:46,373 --> 00:11:47,749 Izatea erabaki duzu? 117 00:11:49,042 --> 00:11:49,876 Ez dakit. 118 00:11:49,960 --> 00:11:53,463 Mercy, orain berandu da. Zenbat pasa da, lau, bost hilabete? 119 00:11:54,881 --> 00:11:58,927 Mundu guztiak gomendatzen duen obstetraren zenbakia lortu dut. 120 00:12:00,345 --> 00:12:01,388 Matildakoa da. 121 00:12:03,515 --> 00:12:06,601 Tontorreko jende guztia harengana doa. Onena omen da. 122 00:12:07,018 --> 00:12:08,228 Nik ordainduko dut. 123 00:12:08,311 --> 00:12:09,146 Ez kezkatu. 124 00:12:09,563 --> 00:12:11,314 -Ezin duzu ordaindu. -Lasai. 125 00:12:11,398 --> 00:12:13,775 -Aski da. Behar nauzu. -Ez dut hori nahi. 126 00:12:13,859 --> 00:12:16,903 Aita naiz. Erabakien parte izateko eskubidea dut. 127 00:12:16,987 --> 00:12:18,530 Eskubidea? Ziur zaude? 128 00:12:20,490 --> 00:12:22,701 Ondo da. Egin nahi duzuna. 129 00:12:23,618 --> 00:12:24,744 Ados gaude. 130 00:12:25,579 --> 00:12:28,623 Zintzoa izaten saiatzen ari naiz. 131 00:12:28,707 --> 00:12:31,209 Txekea ekarri dizut, gaizki ez sentitzeko 132 00:12:31,293 --> 00:12:32,627 diruaren kontuarekin. 133 00:12:34,963 --> 00:12:38,133 Milesker. Baina egiten badut, nire kabuz egingo dut. 134 00:12:39,718 --> 00:12:42,345 Ados. Banoa orduan. 135 00:12:42,721 --> 00:12:44,848 Ados. Niri bost. 136 00:12:55,984 --> 00:13:00,071 Aizu. Hori David zen. 137 00:13:00,780 --> 00:13:01,615 Ohartu naiz. 138 00:13:03,200 --> 00:13:05,076 Itzul gaitezen manifestaziora. 139 00:13:05,160 --> 00:13:09,039 Zaude, zerbait esan nahi dizut. 140 00:13:10,957 --> 00:13:12,209 Mutikoari buruz da? 141 00:13:13,251 --> 00:13:14,211 Gus? 142 00:13:15,128 --> 00:13:15,962 Ez. 143 00:13:17,589 --> 00:13:20,675 Bueno, horrela ezagutu nuen. 144 00:13:20,967 --> 00:13:21,801 Nor? 145 00:13:23,303 --> 00:13:24,137 David. 146 00:13:27,015 --> 00:13:29,184 Hor zegoen Gus desagertu zenean. 147 00:13:30,894 --> 00:13:33,355 Oso atsegina izan zen, 148 00:13:34,397 --> 00:13:35,524 etxera ekarri ninduen. 149 00:13:37,317 --> 00:13:40,237 Elkarrekin zeundetela esan nahi badidazu, 150 00:13:41,279 --> 00:13:42,113 ez du axola. 151 00:13:43,949 --> 00:13:46,868 Ez, ez geunden elkarrekin. Ez... 152 00:13:47,869 --> 00:13:49,120 Ez zen hori. 153 00:13:50,914 --> 00:13:53,040 Ezkonduta dago eta... 154 00:13:59,381 --> 00:14:00,840 Bere umearekin haurdun nago. 155 00:14:06,096 --> 00:14:07,055 Zer? 156 00:14:08,348 --> 00:14:09,349 Momentu honetan? 157 00:14:09,766 --> 00:14:12,185 Baina ez dut berarekin zerikusirik izan nahi. 158 00:14:12,894 --> 00:14:14,145 Noiztik dakizu? 159 00:14:17,107 --> 00:14:17,941 Ez dakit. 160 00:14:20,652 --> 00:14:21,570 Bi hilabete. 161 00:14:22,028 --> 00:14:23,113 Bi hilabete? 162 00:14:24,656 --> 00:14:26,199 Honi buruz ari nintzen. 163 00:14:27,409 --> 00:14:29,369 Izugarria da. 164 00:14:30,203 --> 00:14:32,372 Ezin dut madarikazioa atzean utzi, 165 00:14:32,455 --> 00:14:34,082 beti dago hor, 166 00:14:34,165 --> 00:14:36,918 beti okertzen dira gauzak, ez dut aukerarik... 167 00:14:37,002 --> 00:14:37,836 Aukerarik? 168 00:14:38,503 --> 00:14:39,963 Zoriontsu izateko. 169 00:14:42,340 --> 00:14:44,801 Nire bizitza bizitzeko. Aske izateko. 170 00:14:45,385 --> 00:14:49,097 Nolatan esan diezadakezu ez duzula aukerarik? 171 00:14:51,099 --> 00:14:52,475 Ez nuen hori esan nahi. 172 00:14:53,602 --> 00:14:57,063 Madarikatuta zaudela diozu, bizitza hau aukeratu ez duzula, 173 00:14:57,147 --> 00:14:58,273 ez zarela zoriontsu. 174 00:14:58,356 --> 00:15:01,568 Munduko jende askok ez bezala, aukerak besterik ez dituzu. 175 00:15:01,651 --> 00:15:02,652 Mesedez, ez joan. 176 00:15:03,486 --> 00:15:06,448 Ezin duzu zorte handia duzula ikusi. 177 00:15:06,990 --> 00:15:10,493 Titulu estatubatuarra duzu, pasaporte estatubatuarra, 178 00:15:10,577 --> 00:15:11,828 askatasuna duzu. 179 00:15:12,621 --> 00:15:15,999 Eta orain atzerritar aberats baten umea izango duzu. 180 00:15:16,625 --> 00:15:18,501 Noren errua da oraingoan? 181 00:15:18,960 --> 00:15:21,755 Bere emaztearena? Bera madarikazioaren parte da? 182 00:15:22,255 --> 00:15:23,089 Eta ni? 183 00:15:23,465 --> 00:15:26,593 Edo kontua zugan baino ez duzula pentsatzen da? 184 00:15:26,843 --> 00:15:29,179 Charly, zurekin joan nahi dut. 185 00:15:29,262 --> 00:15:30,096 Zergatik? 186 00:15:30,639 --> 00:15:33,475 Manifestazioen parte izan zinela esateko? 187 00:15:33,975 --> 00:15:36,353 Ez da zure borroka, ez da inoiz izan. 188 00:15:36,936 --> 00:15:38,063 Turista bat zara. 189 00:15:38,480 --> 00:15:41,691 Ez du zure etorkizunean eraginik. Noiznahi joan zaitezke. 190 00:15:42,484 --> 00:15:44,819 Aukera hori ere balioesten ez duzun arren. 191 00:16:05,882 --> 00:16:08,051 Egia esan, ez nuen inoiz zugan pentsatu. 192 00:16:10,220 --> 00:16:12,972 Ez ikusia egin nezakeen, ez nekielako ezer zutaz, 193 00:16:13,056 --> 00:16:14,224 errazagoa zen horrela. 194 00:16:16,476 --> 00:16:19,020 Baina lagun batek gaizki zegoela esan zidan, 195 00:16:20,105 --> 00:16:21,815 eta arrazoi duela ohartu naiz. 196 00:16:24,776 --> 00:16:27,195 Ezin dut imajinatu nitaz pentsatuko duzuna. 197 00:16:28,238 --> 00:16:30,073 Zenbat gorroto nauzun. 198 00:16:32,659 --> 00:16:33,910 Eta bidez. 199 00:16:36,121 --> 00:16:37,247 Ulertzen dut. 200 00:16:38,873 --> 00:16:40,834 Begira nor heldu den. 201 00:16:43,002 --> 00:16:44,587 Nekatu itxura duzu. 202 00:16:44,671 --> 00:16:46,506 Ez duzu eman nizun krema erabiltzen? 203 00:16:47,048 --> 00:16:48,049 Zimurrentzako da. 204 00:16:48,133 --> 00:16:49,592 Sukalde berria. 205 00:16:50,051 --> 00:16:51,594 Ez da berria. 206 00:16:52,345 --> 00:16:54,472 Bost urte daramatzazu etorri gabe. 207 00:16:57,517 --> 00:16:59,853 Tesla hori zurea da? Noren ideia izan da? 208 00:16:59,936 --> 00:17:02,230 Zure aitak oparitu zidan. 209 00:17:04,648 --> 00:17:05,900 Ziur merezi zenuela. 210 00:17:09,194 --> 00:17:11,614 Arraioa! Dhaniya ahaztu zait. 211 00:17:12,574 --> 00:17:13,907 -Bila joan naiteke. -Ez... 212 00:17:14,159 --> 00:17:15,452 Consuelo joango da. 213 00:17:15,535 --> 00:17:16,368 Consuelo! 214 00:17:16,869 --> 00:17:19,664 Joan zaitezke dendara martorri bila? 215 00:17:23,960 --> 00:17:25,377 Baratxuria txikitzea nahi? 216 00:17:59,913 --> 00:18:02,290 Ez ahaztu Paath-a ospatuko dugula bihar 217 00:18:02,373 --> 00:18:04,042 zure aita osatu dadin. 218 00:18:04,292 --> 00:18:06,461 Ebakuntza baino lehen egin nahi dut. 219 00:18:06,544 --> 00:18:08,463 Ez dut arropa indiarrik ekarri. 220 00:18:08,546 --> 00:18:10,840 Zure arropa zaharrak ganbaran daude. 221 00:18:10,924 --> 00:18:12,217 Zeozer topatuko dugu. 222 00:18:12,300 --> 00:18:13,718 Chalo, joan beharra dugu. 223 00:18:19,557 --> 00:18:21,476 Oso ahul dago. 224 00:18:21,768 --> 00:18:24,229 Gauza bakoitzak bere momentua du. 225 00:18:24,646 --> 00:18:26,773 Ez du dibortziatu zarela jakin behar. 226 00:18:27,315 --> 00:18:28,817 -Ama. -Gaixo dago. 227 00:18:29,067 --> 00:18:30,902 Atsekabeak jota hil liteke. 228 00:18:31,319 --> 00:18:32,153 Izan atsegina. 229 00:18:32,570 --> 00:18:36,157 Atsegina? Ez dut gezurrik esango, Davidi buruz galdetuko du. 230 00:18:36,324 --> 00:18:37,283 Lagun berria dugu. 231 00:18:37,367 --> 00:18:39,118 Lo dago. Atsedena behar du. 232 00:18:39,202 --> 00:18:41,830 Iskanbilak ez dio ondo egingo. 233 00:18:41,996 --> 00:18:43,331 Joan behar dugu. 234 00:18:43,456 --> 00:18:44,415 Goazen. 235 00:18:44,624 --> 00:18:47,001 Esnatzen denean ikusiko dugu zure aita. 236 00:18:58,972 --> 00:19:00,557 Bazenekien hemen zeudela? 237 00:19:00,640 --> 00:19:02,058 Noski. 238 00:19:02,141 --> 00:19:03,226 Ezagutu dituzu? 239 00:19:03,309 --> 00:19:05,812 Elkarrekin gosaltzen dugu. Zer uste duzu? 240 00:19:06,062 --> 00:19:08,314 Zure aitak Delhitik ekarri ditu. 241 00:19:08,398 --> 00:19:12,235 Ez dakit zergatik duen emakume dotezale hori gustuko. 242 00:19:13,152 --> 00:19:15,613 Eskale bat dirudi... 243 00:19:15,780 --> 00:19:17,532 autobus geltokitik iritsi berria. 244 00:19:17,949 --> 00:19:21,035 Baina normala da, mango saltzaile bat baino ez da. 245 00:19:21,119 --> 00:19:22,036 Ama, bas. 246 00:19:24,330 --> 00:19:25,164 Mesedez. 247 00:19:32,589 --> 00:19:33,923 Zure dal-a aparta da. 248 00:19:34,799 --> 00:19:36,092 Noiz ikasiko duzu nola prestatu? 249 00:19:39,262 --> 00:19:42,015 Pena da gaur berarekin hitz egin ez izana. 250 00:19:42,682 --> 00:19:45,518 Zure aita asko aldatu da gaixotu zenetik. 251 00:19:47,270 --> 00:19:48,438 Aldatzen da inor? 252 00:19:49,522 --> 00:19:50,356 Ez dakit. 253 00:19:51,065 --> 00:19:53,067 Gogoetatsu ibili da. 254 00:19:54,068 --> 00:19:56,529 Ziur gogoetarako material asko zuela. 255 00:20:02,744 --> 00:20:04,162 Joatea zenuen. 256 00:20:04,579 --> 00:20:06,873 Lana zenuen, zeuretzat nahikoa. 257 00:20:06,956 --> 00:20:08,333 A zer bizitza. 258 00:20:08,416 --> 00:20:10,209 Toxikotasunik gabeko bizitza. 259 00:20:11,294 --> 00:20:13,796 Ez gaude Oprahren saioan. 260 00:22:17,128 --> 00:22:17,962 Kaixo. 261 00:22:19,130 --> 00:22:20,006 Kaixo. 262 00:22:22,008 --> 00:22:22,967 Sukhi naiz. 263 00:22:24,260 --> 00:22:25,136 Hau Fauja da. 264 00:22:25,928 --> 00:22:26,971 Badakit nor zareten. 265 00:22:29,223 --> 00:22:31,934 Amak ez zuen etorri nahi. Ondo iruditu zaigu. 266 00:22:33,102 --> 00:22:34,520 Ezagutu nahi zintudan. 267 00:22:35,021 --> 00:22:36,814 Aita oso harro dago zutaz. 268 00:22:39,567 --> 00:22:42,195 Nitaz? Nitaz hitz egin dizue? 269 00:22:42,945 --> 00:22:44,906 Oso arrakastatsua zarela dio beti. 270 00:22:45,865 --> 00:22:49,202 Bada, niri ez dit zuei buruz hitz egin. 271 00:22:49,660 --> 00:22:50,703 Hori uste nuen. 272 00:22:53,790 --> 00:22:58,002 Ziur nago asko poztuko zela inoiz izan ez nintzen semea izateaz. 273 00:22:58,795 --> 00:22:59,879 Gizon ona da. 274 00:23:00,713 --> 00:23:02,757 Gizon desberdinak hezi gintuen. 275 00:23:02,840 --> 00:23:05,259 AEBra etortzean gaizki pasatu zuen. 276 00:23:05,510 --> 00:23:09,097 Oso beldurtuta zegoela dio, kontrola galdu izan balu bezala. 277 00:23:11,474 --> 00:23:12,934 Eta guk, zer? 278 00:23:13,267 --> 00:23:14,185 Barkatu? 279 00:23:15,144 --> 00:23:16,020 Ez du axola. 280 00:23:16,187 --> 00:23:19,273 Asko maite zaitu. Jakin behar duzu. 281 00:23:31,828 --> 00:23:33,329 Begira nor etorri den! 282 00:23:33,412 --> 00:23:34,956 Alaba iriolea itzuli da. 283 00:23:35,289 --> 00:23:38,126 Atzo etorri zen zu ikustera, baina lo zeunden. 284 00:23:40,086 --> 00:23:41,129 Hemen zaude, beta? 285 00:23:41,462 --> 00:23:42,421 Kaixo, aita. 286 00:23:45,925 --> 00:23:48,886 Kafe bila joango naiz hitz egiten duzuen bitartean. 287 00:23:54,225 --> 00:23:55,893 Ondo zaude? Urduri zaude? 288 00:23:57,645 --> 00:23:59,313 Zurekin hemen, askoz hobeto. 289 00:24:00,565 --> 00:24:01,732 Denbora asko pasa da. 290 00:24:03,442 --> 00:24:04,902 Barkatu ez itzultzeagatik. 291 00:24:06,654 --> 00:24:07,864 Ulertzen dut. 292 00:24:10,241 --> 00:24:11,993 Zer moduz David? 293 00:24:13,578 --> 00:24:14,704 Zera... 294 00:24:16,205 --> 00:24:17,790 Ezin izan da etorri. 295 00:24:18,124 --> 00:24:19,208 Ez du axola. 296 00:24:21,377 --> 00:24:23,045 Ezagutu dituzu Fauja eta Sukhi? 297 00:24:24,255 --> 00:24:25,089 Bai. 298 00:24:25,173 --> 00:24:28,759 Pertsona onak dira. Ez nagoenean, ondo moldatzea espero dut. 299 00:24:30,094 --> 00:24:32,388 Familia izatea ona dela ulertuko duzu. 300 00:24:34,932 --> 00:24:37,685 Hori al da gu guztiok garena? Familia bat? 301 00:24:37,768 --> 00:24:39,562 Noski. Nire familia. 302 00:24:40,188 --> 00:24:41,939 Haurrak Jainkoaren oparia dira. 303 00:24:42,815 --> 00:24:45,067 Zuk eta Davidek oraindik denbora... 304 00:24:45,151 --> 00:24:46,319 Haurdun nago. 305 00:24:47,945 --> 00:24:48,905 Jainko maitea. 306 00:24:50,489 --> 00:24:53,159 Entzuten lehena zu izatea nahi nuen. 307 00:24:55,661 --> 00:24:57,747 Badakizu mutil bat den? 308 00:25:00,291 --> 00:25:01,125 Bai. 309 00:25:02,376 --> 00:25:03,211 Mutil bat da. 310 00:25:03,294 --> 00:25:05,254 Beta, zoragarria da. 311 00:25:06,797 --> 00:25:09,383 Zure berriak itxaropena eman dit. 312 00:25:10,218 --> 00:25:14,096 Ordua da, Singh jauna. Prest zaude? 313 00:25:15,348 --> 00:25:18,226 Mutil bat. Hori bai bedeinkapena. 314 00:25:18,851 --> 00:25:22,146 Mila esker berri zoragarriagatik, beta. Indarra eman dit. 315 00:25:30,279 --> 00:25:31,322 Aizu, aita. 316 00:25:33,950 --> 00:25:35,076 Zuk jakitea nahi dut 317 00:25:36,661 --> 00:25:40,790 nire umeak bere aitona zer-nolako gizona zen jakingo duela. 318 00:25:41,374 --> 00:25:42,917 Hori baino ez dut nahi, beta. 319 00:25:43,167 --> 00:25:45,169 Egin duzun guztia kontatuko diot. 320 00:25:46,963 --> 00:25:49,757 Amaren egunean amaren masailezurra hautsi zenuela, 321 00:25:50,758 --> 00:25:52,718 eskaileretatik behera bota zenuela, 322 00:25:53,386 --> 00:25:56,847 ezin duela eraztunik jarri hatz guztiak apurtu zenizkiolako, 323 00:25:56,931 --> 00:26:00,059 eta beste familiarekin aita maitekorra zinen bitartean, 324 00:26:00,142 --> 00:26:03,145 nik jarri behar niola izotza aurpegian. 325 00:26:08,401 --> 00:26:10,361 Beste familiak edozer diola ere, 326 00:26:12,613 --> 00:26:16,158 ez dut inoiz ahaztuko. Eta ez dizut inoiz barkatuko. 327 00:26:21,956 --> 00:26:22,957 Eraman dezakezue. 328 00:27:20,306 --> 00:27:24,310 Airelineak hegazkineratze-txartela eta dokumentuak egiaztatuko ditu 329 00:27:24,393 --> 00:27:26,020 irteera atean. 330 00:27:29,190 --> 00:27:30,608 -Kaixo. -Kaixo. 331 00:27:33,152 --> 00:27:35,154 Zatoz hona. Lasai. 332 00:27:36,364 --> 00:27:37,865 Zure aitarena sentitzen dut. 333 00:27:43,037 --> 00:27:43,871 Tori. 334 00:27:44,663 --> 00:27:45,998 -Milesker. -Ez da ezer. 335 00:27:46,457 --> 00:27:49,043 -Zer moduz zure ama? -Tira, zera... 336 00:27:49,168 --> 00:27:50,002 Jasanezina? 337 00:27:50,920 --> 00:27:52,338 Bai. Goazen. 338 00:27:54,590 --> 00:27:57,301 Deitu izanak pozten nau. Kezkatuta nengoen. 339 00:27:57,385 --> 00:27:58,219 Zer... 340 00:28:00,471 --> 00:28:01,305 Hils? 341 00:28:02,556 --> 00:28:03,599 Nire aita hil dut. 342 00:28:04,183 --> 00:28:06,102 Ez diot neure buruari barkatuko. 343 00:28:06,185 --> 00:28:08,813 Ez. Hil egin dut. David, hil egin dut. 344 00:28:09,146 --> 00:28:11,273 -Aita hil dut! -Goazen autora. 345 00:28:11,357 --> 00:28:13,567 Hor hitz egingo dugu, ados? 346 00:28:13,651 --> 00:28:15,569 -Ados. -Lasai. 347 00:28:17,947 --> 00:28:22,952 Neure burua ikusten ari nintzen, mamu bat banintz bezala, 348 00:28:23,035 --> 00:28:25,621 eta ezin nuen esaten ari nintzena kontrolatu. 349 00:28:26,414 --> 00:28:28,624 Ez da egia. Kontrolatu nezakeen. 350 00:28:28,707 --> 00:28:30,126 Egia esan... 351 00:28:31,752 --> 00:28:34,088 Ezin nuen neure burua geldiarazi. 352 00:28:34,171 --> 00:28:36,382 Ez nuen hori entzun gabe hiltzea nahi. 353 00:28:36,924 --> 00:28:39,135 Ezin nuen ideia ere jasan. 354 00:28:41,679 --> 00:28:42,680 Kaka. 355 00:28:45,349 --> 00:28:48,227 -Dibortziatu garela esan zenion? -Ezin izan nuen. 356 00:28:48,310 --> 00:28:51,188 Nire hitzekin hiltzen lanpetuta nengoen. 357 00:28:52,106 --> 00:28:52,940 Tira. 358 00:28:55,025 --> 00:28:57,611 Haserre egoteaz nekatuta nago. 359 00:28:59,196 --> 00:29:00,156 Bai. 360 00:29:05,828 --> 00:29:07,037 Zer moduz dago? Zure... 361 00:29:09,707 --> 00:29:10,541 Mercy? 362 00:29:14,879 --> 00:29:16,172 Zerbait jakin nahi dut. 363 00:29:18,466 --> 00:29:20,551 Haurrik nahi ez zenuela esan zenuenean, 364 00:29:20,968 --> 00:29:23,179 nirekin esan nahi zenuen edo... 365 00:29:27,433 --> 00:29:28,726 Ez, noski. 366 00:29:31,270 --> 00:29:32,521 Hori uste zenuen? 367 00:29:38,694 --> 00:29:40,446 Bai, Mercyk ez du ezer nahi, 368 00:29:41,155 --> 00:29:42,948 ezta nirekin zerikusirik izan. 369 00:29:44,950 --> 00:29:48,370 Baliteke iritziz aldatzea, batek daki. 370 00:29:51,040 --> 00:29:53,000 Zintzoa izatea duzu aukera bakarra. 371 00:29:55,127 --> 00:29:56,587 Hori esan zuen berak ere. 372 00:29:56,921 --> 00:29:58,464 Zintzoa izan behar nuela. 373 00:29:58,589 --> 00:29:59,840 Egia delako. 374 00:30:00,174 --> 00:30:01,091 Kontua da... 375 00:30:01,842 --> 00:30:04,720 Zu gabe nor nintzen ulertzen saiatzen ari nintzen, 376 00:30:04,803 --> 00:30:07,181 eta, orduan, hau guztia gertatu zen. 377 00:30:08,057 --> 00:30:11,602 Ez nuen pentsatzeko denborarik izan... 378 00:30:11,685 --> 00:30:14,271 Zutaz gupidatzea nahi duzu, ala? 379 00:30:17,274 --> 00:30:20,277 Ez. Ez, noski. 380 00:30:23,447 --> 00:30:24,281 Kaka. 381 00:30:29,453 --> 00:30:31,121 Arraroa irudituko zaizu agian, 382 00:30:32,081 --> 00:30:35,376 baina azkenekoz ikusi nuenean, zure zenbakia eskatu zidan. 383 00:30:36,502 --> 00:30:37,336 Zer diozu... 384 00:30:42,967 --> 00:30:43,842 Ados. 385 00:30:44,969 --> 00:30:46,053 Bai? 386 00:31:04,738 --> 00:31:05,990 Ez dakit nora noan. 387 00:31:08,742 --> 00:31:10,828 David nire etxea zela uste nuen. 388 00:31:11,662 --> 00:31:12,830 Hori adostu genuen. 389 00:31:15,249 --> 00:31:17,209 "Edonon elkarrekin bagaude...". 390 00:31:17,293 --> 00:31:19,128 -Inguruan ikusiko gara? -Bai. 391 00:31:19,211 --> 00:31:20,754 -"...etxean gaude". -Milesker. 392 00:31:34,059 --> 00:31:35,769 Horkoa ez da jada nire etxea. 393 00:31:35,853 --> 00:31:37,771 Itzultzean argi ikusi nuen. 394 00:31:42,276 --> 00:31:44,111 Baina zer esango dizut nik galeraz? 395 00:31:46,822 --> 00:31:48,616 Badakit osatuko naizela. 396 00:31:50,576 --> 00:31:52,202 Beldurtuta nago, baina... 397 00:31:56,498 --> 00:32:00,461 Lurralde berriak aurkitzeko kostaldea bistatik galtzea 398 00:32:00,544 --> 00:32:02,755 beharrezkoa dela esan ohi da. 399 00:32:03,631 --> 00:32:05,299 Kolore apur bat behar du gelak. 400 00:32:05,924 --> 00:32:07,217 Ideia ona, andrea. 401 00:32:09,011 --> 00:32:10,679 Maiz datorkit esaera hau burura. 402 00:32:12,139 --> 00:32:13,349 Aurrera egitea. 403 00:32:13,766 --> 00:32:14,725 Ondo da. 404 00:32:14,808 --> 00:32:15,684 Jarraitzea. 405 00:32:17,019 --> 00:32:19,104 -Honela? -Bai, horrela. 406 00:32:19,188 --> 00:32:20,397 Atzera ez begiratzea. 407 00:32:20,689 --> 00:32:24,193 Ez omen diote gunea hustuko duen poliziari aurre egingo... 408 00:32:24,276 --> 00:32:26,111 -Patineterik ez... -Ados, ama! 409 00:32:26,195 --> 00:32:28,572 ...zein izango den hurrengo urratsa. 410 00:32:28,656 --> 00:32:32,534 Egoera ohikoa da finantza barrutian, 411 00:32:32,660 --> 00:32:36,497 demokraziaren aldeko ehunka manifestariren atxiloketen ostean. 412 00:32:36,580 --> 00:32:39,750 Polizia agenteek motozerrak eta tenazak erabili dituzte 413 00:32:39,833 --> 00:32:42,586 gobernuaren egoitzaren kanpoaldean kokatutako 414 00:32:42,670 --> 00:32:44,296 kanpalekua suntsitzeko. 415 00:32:44,380 --> 00:32:47,549 Manifestatzaile gehienek era baketsu eta lasaian 416 00:32:47,633 --> 00:32:48,842 utzi dute lekua. 417 00:32:48,967 --> 00:32:53,222 Halere, Gabriel Earlsen arabera, hainbat manifestatzaile gelditzen dira. 418 00:32:53,472 --> 00:32:56,517 Ostegunera arte, Hong Kongeko gobernu egoitzaren... 419 00:32:56,600 --> 00:32:57,434 Aizu, maitea... 420 00:32:57,518 --> 00:32:59,603 ...eremu nagusia zegoen. 421 00:32:59,687 --> 00:33:01,855 -Mandatuak egitera noa. -Ados. 422 00:33:11,573 --> 00:33:13,784 Erreserba bat dut, Margaret Woo. 423 00:33:24,962 --> 00:33:25,838 Mila esker. 424 00:33:25,921 --> 00:33:26,797 On egin. 425 00:34:30,860 --> 00:34:32,905 Zer da hitz egitearen kontrakoa? 426 00:34:33,614 --> 00:34:35,449 Ez da entzutea. Itxarotea da. 427 00:34:41,413 --> 00:34:44,708 Beraz, itxaroten ari zara? Esandakoa entzun duzu? 428 00:34:45,042 --> 00:34:48,670 Kontua da hau oso elkarrizketa arraroa dela, 429 00:34:48,754 --> 00:34:50,714 eta pausa deseroso asko daudela. 430 00:35:00,682 --> 00:35:01,809 Haurdun zaude. 431 00:35:07,022 --> 00:35:08,524 Ez nekien nola esan. 432 00:35:08,857 --> 00:35:09,691 Banekien. 433 00:35:11,777 --> 00:35:12,611 Benetan? 434 00:35:13,445 --> 00:35:14,279 Nola? 435 00:35:14,613 --> 00:35:16,615 Esamesak. Hong Kong txikia da. 436 00:35:26,083 --> 00:35:27,543 Zer moduz Daisy eta Philip? 437 00:35:29,795 --> 00:35:32,256 Ez dakite zurekin geratu naizela. 438 00:35:32,464 --> 00:35:33,882 Zergatik deitu nauzu? 439 00:35:33,966 --> 00:35:37,970 Ez dakit. Barkamena eskatzeko, agian? 440 00:35:41,265 --> 00:35:42,850 Nik ere eskatu behar dizut. 441 00:35:43,141 --> 00:35:43,976 Zergatik? 442 00:35:45,602 --> 00:35:46,645 Lanera deitu nuen. 443 00:35:47,604 --> 00:35:48,647 Zu kaleratzeko. 444 00:35:50,315 --> 00:35:51,483 Zu izan zinen. 445 00:35:52,526 --> 00:35:53,944 Gezurra esan zenuen. 446 00:35:54,570 --> 00:35:57,531 Orain gaizki ikusten dut, baina orduan, 447 00:35:58,365 --> 00:35:59,908 ez nuen besterik buruan. 448 00:36:01,326 --> 00:36:03,120 Minduta eta haserre nengoen. 449 00:36:03,996 --> 00:36:05,831 Haserre egoteko eskubidea zenuen. 450 00:36:05,914 --> 00:36:09,334 Sentitzen dut nire salaketak zure harremanean izandako eragina. 451 00:36:09,543 --> 00:36:12,212 Ez nuen ezer pertsonalik Daviden aurka. 452 00:36:13,088 --> 00:36:17,301 Erantzunak behar nituen, eta edonon aurkitzeko prest nengoen. 453 00:36:33,567 --> 00:36:34,401 Barkatu. 454 00:36:37,738 --> 00:36:39,489 Esnea eta haragia ditut buruan. 455 00:36:40,157 --> 00:36:40,991 Esnea, haragia. 456 00:36:41,700 --> 00:36:42,618 Gose zara. 457 00:36:42,993 --> 00:36:44,620 Bart, ohean nengoela, 458 00:36:44,703 --> 00:36:48,874 begiak itxi nituenean, ikus nezakeen bakarra oilasko eskeleto bat zen. 459 00:36:50,792 --> 00:36:54,046 Hainbeste jan nahi nuen haragia, non usaindu nezakeen. 460 00:36:54,880 --> 00:36:56,048 Haragia sortzen zaude. 461 00:36:57,007 --> 00:36:58,675 Zentzua du horrekin amestea. 462 00:37:10,103 --> 00:37:12,230 -Kim andrea, jarrai nazazu. -Bai. 463 00:37:17,277 --> 00:37:20,030 Mercy Kim. Hogeita bost urte. 464 00:37:21,156 --> 00:37:23,367 Noiz izan zenuen azken hilekoa? 465 00:37:23,742 --> 00:37:24,993 Ez duzu jarri. 466 00:37:26,161 --> 00:37:30,791 Ez ditut egunak kontatzen, gorputzak esaten didana jarraitzen dut. 467 00:37:31,166 --> 00:37:32,000 Ondo da. 468 00:37:33,043 --> 00:37:35,087 Orduan, umeak esan beharko digu. 469 00:37:35,170 --> 00:37:36,338 Etzan, mesedez. 470 00:37:39,424 --> 00:37:40,926 Mantala irekiko dizugu. 471 00:37:41,593 --> 00:37:43,178 Afaltzera gonbidatzea zenuen. 472 00:37:45,597 --> 00:37:46,431 Ados. 473 00:37:53,146 --> 00:37:54,147 Ederto. 474 00:37:58,986 --> 00:37:59,903 Erlaxatu zaitez. 475 00:38:01,905 --> 00:38:04,074 Zeure burua zaindu duzu? 476 00:38:05,033 --> 00:38:06,201 Azido folikorik? 477 00:38:07,953 --> 00:38:09,121 Bitaminarik? 478 00:38:10,247 --> 00:38:13,125 Balio du kubatako laranja zukuak? 479 00:38:14,001 --> 00:38:15,252 Ez. 480 00:38:17,421 --> 00:38:20,090 Ikus dezagun zenbat aste igaro diren. 481 00:38:25,470 --> 00:38:27,264 Ez zaizu askorik geratzen. 482 00:38:28,181 --> 00:38:29,766 Ez duzu medikurik ikusi? 483 00:38:31,059 --> 00:38:32,436 Lanpeturik ibili naiz. 484 00:38:34,980 --> 00:38:37,566 Bitaminak hartzen hasi behar duzu. 485 00:38:42,279 --> 00:38:43,405 Hau zure umea da. 486 00:38:48,243 --> 00:38:49,411 Hori nire umea da? 487 00:38:51,163 --> 00:38:55,208 Haurdun 23 aste daramatzazula esango nuke. 488 00:38:59,421 --> 00:39:02,841 Ezin dut nabaritu, baina mugitzen ari da. Zein bitxia. 489 00:39:03,842 --> 00:39:06,595 Itxura ona du denak, zorionez, gaztea zara. 490 00:39:07,220 --> 00:39:09,806 Gehiegi geratzen dira haurdun beranduegi. 491 00:39:12,893 --> 00:39:14,561 Sexua jakin nahi duzu? 492 00:39:46,635 --> 00:39:49,304 Denbora luzez, desagertu zintezen nahi nuen. 493 00:39:50,597 --> 00:39:52,891 Zu ez existitzea nahi nuen, 494 00:39:54,559 --> 00:39:57,104 baina orain ugaltzen ari zara. 495 00:39:59,106 --> 00:40:00,857 Ironikoa da, ezta? 496 00:40:08,824 --> 00:40:11,201 Nire umea hartzea pentsatu duzu? 497 00:40:12,577 --> 00:40:14,496 Nik etenik gabe pentsatzen dut. 498 00:40:18,542 --> 00:40:19,793 Ez esan hori. 499 00:40:22,295 --> 00:40:23,755 Ez pentsatu ere egin. 500 00:40:23,839 --> 00:40:25,632 Asko zor dizudala dirudit, 501 00:40:27,217 --> 00:40:29,511 asko kendu dizudala. 502 00:40:31,012 --> 00:40:32,806 Ezin dut gertatutakoa aldatu. 503 00:40:35,100 --> 00:40:36,726 Zeozer eman nahi dizut. 504 00:40:36,810 --> 00:40:38,520 Ez duzu zure umea nahi? 505 00:40:43,191 --> 00:40:44,359 Bai. 506 00:40:47,070 --> 00:40:48,947 Baina ez dut gaizki egin nahi. 507 00:40:50,866 --> 00:40:51,867 Nire neskatoa da. 508 00:40:53,368 --> 00:40:54,744 Neska bat da. 509 00:40:58,748 --> 00:41:00,667 Beldur naiz dagoeneko. 510 00:41:38,371 --> 00:41:40,498 Adi, mesedez. Bidaiariak... 511 00:41:44,753 --> 00:41:47,672 ...hegaldiko atea aldatu da... 512 00:41:47,756 --> 00:41:48,590 Mercytxo! 513 00:41:50,300 --> 00:41:51,301 Kaixo, ama. 514 00:41:53,220 --> 00:41:54,304 Zer da hau? 515 00:41:54,930 --> 00:41:57,265 Ez da ezer, loditu egin naiz. 516 00:41:58,558 --> 00:41:59,726 Miyoung... zera zaude... 517 00:41:59,851 --> 00:42:00,852 Lodi nago, bai. 518 00:42:02,562 --> 00:42:05,440 Aski da! Ez zaude lodi! Haurdun zaude! 519 00:42:05,690 --> 00:42:07,275 Jainko maitea. Hori zen? 520 00:42:07,609 --> 00:42:09,736 Dim sum gehiegi jaten nituela uste nuen. 521 00:42:09,986 --> 00:42:10,820 Lotsagabe hori! 522 00:42:10,987 --> 00:42:11,947 Nola? 523 00:42:12,656 --> 00:42:13,740 Noiz? 524 00:42:15,575 --> 00:42:16,993 Nor da aita? 525 00:42:17,577 --> 00:42:20,163 Zergatik ez didazu lehenago esan? 526 00:42:20,664 --> 00:42:22,499 Aurrez aurre esan nahi nizun. 527 00:42:24,876 --> 00:42:27,128 Goazen, jendea begira dugu. Goazen. 528 00:42:29,881 --> 00:42:31,675 Umea heltzen denean... 529 00:42:32,050 --> 00:42:33,635 Miyuk guk-a prestatuko dizut titia emateko. 530 00:42:35,053 --> 00:42:36,888 Idi buztan bila joan beharko naiz. 531 00:42:36,972 --> 00:42:38,014 Kolagenoa behar duzu. 532 00:42:39,224 --> 00:42:41,518 Gehiegi da. Ez erosi janari gehiago. 533 00:42:41,601 --> 00:42:43,395 Ez da gehiago sartzen hemen. 534 00:42:43,937 --> 00:42:45,355 Aldi baterako baino ez da. 535 00:42:46,314 --> 00:42:51,778 Zure gauzak antolatuko ditugu zer eraman eta zer bota erabakitzeko. 536 00:42:53,071 --> 00:42:54,114 Lagunduko dizut. 537 00:42:54,197 --> 00:42:55,365 Eraman? 538 00:42:55,573 --> 00:42:57,325 Bai, New Yorkera. 539 00:42:57,784 --> 00:42:59,327 Txartela erosiko dizut. 540 00:42:59,786 --> 00:43:01,121 Elkarrekin itzul gaitezke. 541 00:43:02,080 --> 00:43:03,415 Ez naiz joango, ama. 542 00:43:03,498 --> 00:43:04,332 Nola? 543 00:43:05,041 --> 00:43:06,084 Jakina etorriko zarela. 544 00:43:06,835 --> 00:43:08,253 Hemen ez dago niretzako lekurik. 545 00:43:08,420 --> 00:43:09,629 Nork eskatu dizu geratzeko? 546 00:43:13,091 --> 00:43:14,592 Nork zainduko zaitu bestela? 547 00:43:22,058 --> 00:43:23,768 Ez duzu aitarik aipatu... 548 00:43:25,103 --> 00:43:26,146 Beraz... 549 00:43:26,604 --> 00:43:28,315 Ez dizu lagunduko, ezta? 550 00:43:34,571 --> 00:43:36,197 Hori uste nuen. 551 00:43:47,792 --> 00:43:51,212 -Daisy, tira, goazen! Daisy! -Goazen, Chauncey. 552 00:43:51,296 --> 00:43:53,298 -Philip, non duzu jertsea? -Motxilan. 553 00:43:53,381 --> 00:43:55,216 -Non dago motxila? -Hemen, andrea. 554 00:43:55,300 --> 00:43:58,720 -Hegaldia galduko duzu. -Ama, entzungailuak apurtu zaizkit. 555 00:43:58,803 --> 00:44:01,014 Bizkor, joan beharra dugu. Berandu da. 556 00:44:01,514 --> 00:44:05,226 Chaunceyk ez du ezer jan edo edan, ezta? Ezer ez. 557 00:44:05,310 --> 00:44:08,938 -Ongi. Eta bere jostailua hartu duzu? -Bai. 558 00:44:39,803 --> 00:44:41,304 Nor garela uste dugu? 559 00:44:42,222 --> 00:44:43,390 Gutariko inor, 560 00:44:45,141 --> 00:44:47,227 guri gertatuko ez zaigula pentsatzeko. 561 00:44:49,938 --> 00:44:52,315 Ezin dut atzean uztea imajinatu. 562 00:44:54,025 --> 00:44:55,902 -Nola ahaztuko dut... -Aski da. 563 00:44:56,236 --> 00:44:58,488 Ez duzu zeure burua zigortu behar. 564 00:44:59,906 --> 00:45:02,867 Ona da bizitza hobea nahi izatea. 565 00:45:06,871 --> 00:45:11,292 Gus desagertu osteko egunean, min izugarria sentitu nuen. 566 00:45:11,376 --> 00:45:13,670 Imajinatu ere ezin dezakezun mina. 567 00:45:14,003 --> 00:45:15,380 Hil egin nahi nuen. 568 00:45:17,590 --> 00:45:18,758 Baina ezin nuen, 569 00:45:19,759 --> 00:45:22,971 Gus aurkitzeko bizirik egon behar nuelako. 570 00:45:25,390 --> 00:45:29,060 Badakit zaila dela mina besterik ez sentitzea imajinatzea. 571 00:45:30,437 --> 00:45:31,521 Baina posible da. 572 00:45:32,856 --> 00:45:34,065 Aurrera egingo duzu. 573 00:45:34,149 --> 00:45:37,485 Nik Daisy eta Philipengatik aurrera egin behar dut. 574 00:45:42,282 --> 00:45:44,284 Pentsamendu ilunak dituzunean... 575 00:45:44,367 --> 00:45:46,536 Zuk erabaki behar duzu behera... 576 00:45:46,619 --> 00:45:48,413 Edo gora egingo duzun... 577 00:45:48,496 --> 00:45:49,372 Garbitu... 578 00:45:49,456 --> 00:45:50,498 Gortinak zabaldu, 579 00:45:50,582 --> 00:45:51,958 buelta bat emango duzun. 580 00:45:52,041 --> 00:45:54,461 Eta zurekin dauden umeak begiratu... 581 00:45:58,465 --> 00:45:59,924 Eta isilean kantatzen duzu. 582 00:46:03,303 --> 00:46:05,763 Isiltasuna gailendu ez dadin. 583 00:46:12,103 --> 00:46:14,063 Titia emateaz hitz egitea genuen. 584 00:46:22,989 --> 00:46:25,241 -Essie, non daude txikleak? -Motxilan. 585 00:46:25,325 --> 00:46:27,702 -Begiratu dut, ez daude. -Motxilan daude. 586 00:46:27,785 --> 00:46:30,580 Txikleak behar ditugu ezko-tapoirik ez izateko. 587 00:46:30,997 --> 00:46:33,041 -Ordua? -Berak ditu. 588 00:46:33,124 --> 00:46:34,375 Eta laurden, ondo goaz. 589 00:46:34,459 --> 00:46:36,961 Asko falta da? Aireportua erraldoia da. 590 00:46:37,045 --> 00:46:38,505 Ez izan hain alferra. 591 00:46:39,589 --> 00:46:40,840 Alferrontzia! 592 00:46:40,924 --> 00:46:42,300 -Alferrontzia! -Ene. 593 00:46:42,383 --> 00:46:43,301 Philip. 594 00:46:43,384 --> 00:46:45,720 -Ixo. Aita, entzun duzu? -Aski da, Philip! 595 00:46:45,803 --> 00:46:47,430 Zuk hanketan mina duzu. 596 00:46:47,514 --> 00:46:49,891 Futbolean jokatzeagatik, ez alferkerian. 597 00:46:49,974 --> 00:46:51,893 Futbolean txarra zarelako! 598 00:46:51,976 --> 00:46:53,561 Aizue! 599 00:46:59,651 --> 00:47:00,818 Noiz joango zarete? 600 00:47:08,618 --> 00:47:09,827 Goizegi. 601 00:47:10,662 --> 00:47:13,039 -Hara! Hegazkina erraldoia da. -Bai horixe. 602 00:47:13,122 --> 00:47:14,415 Hau abisu bat da... 603 00:47:14,499 --> 00:47:16,251 -Hori da gurea? -Bai. 604 00:47:21,839 --> 00:47:23,883 Ona izango da zuentzat etxera itzultzea. 605 00:47:29,847 --> 00:47:32,016 Ez dut etxerik Gus gabe. 606 00:47:38,648 --> 00:47:40,775 -Komunetik gertuago zaude. -Aizu. 607 00:47:40,858 --> 00:47:42,694 Zer axola du horrek? 608 00:47:42,777 --> 00:47:45,446 -Ez dut erdian eseri nahi. -Tira, sartu. 609 00:47:45,530 --> 00:47:48,157 -Zergatik? -Lekuz alda gaitezke. 610 00:47:49,325 --> 00:47:50,159 Margaret. 611 00:47:50,577 --> 00:47:51,661 Zer gertatzen da? 612 00:47:52,120 --> 00:47:53,204 Ezin dut. 613 00:47:54,664 --> 00:47:55,498 Ama? 614 00:47:55,582 --> 00:47:56,916 -Aizu. -Ama? 615 00:47:57,875 --> 00:47:58,918 Ados. 616 00:47:59,377 --> 00:48:01,296 -Ezin dut hemen utzi. -Badakit. 617 00:48:01,379 --> 00:48:02,755 Badakit. 618 00:48:02,839 --> 00:48:04,048 -Ulertzen dut. -Zer? 619 00:48:04,132 --> 00:48:06,175 -Ezin dut. -Zaude. 620 00:48:06,342 --> 00:48:07,218 Ondo da. 621 00:48:08,052 --> 00:48:10,013 -Ados? Lasai. -Ama, zer... 622 00:48:10,096 --> 00:48:12,056 -Maite zaitut. -Ez egin hori! 623 00:48:12,140 --> 00:48:12,974 Ekarri etxera. 624 00:48:13,141 --> 00:48:16,644 -Ama, zer zabiltza? Goazen! -Ama laster etorriko da, ados? 625 00:48:16,728 --> 00:48:18,187 Goazen. 626 00:48:18,271 --> 00:48:21,024 Daisy, ezin dut hemen utzi. Ezin dut. 627 00:48:21,107 --> 00:48:23,443 Mundu osoko amarik txarrena zara, 628 00:48:23,526 --> 00:48:25,987 eta benetan gorroto zaitut. 629 00:48:26,070 --> 00:48:27,488 -Daisy! -Daisy. 630 00:48:29,073 --> 00:48:30,408 Maite zaitut, ama. 631 00:48:31,326 --> 00:48:33,578 Azken deia Los Angeleserako 819 hegaldirako. 632 00:48:33,661 --> 00:48:35,079 -Philip, goazen. -Aita! 633 00:48:35,204 --> 00:48:37,123 -Goazen, lasai. -Goazen! 634 00:48:37,206 --> 00:48:39,667 Laster ikusiko duzu, ados? 635 00:48:43,963 --> 00:48:44,797 Essie. 636 00:48:48,676 --> 00:48:49,677 Ulertzen dut. 637 00:48:53,348 --> 00:48:55,642 Zaindu, ados? 638 00:49:42,271 --> 00:49:44,732 -Kaixo! -Kaixo! 639 00:49:44,816 --> 00:49:47,610 -Mila esker. -Pisutsua da. 640 00:49:47,777 --> 00:49:50,029 Ederra da! Mila esker! 641 00:49:50,113 --> 00:49:52,198 -Eramango dut... -Nik eraman dezaket. 642 00:49:52,281 --> 00:49:53,116 -Ados. -Bai. 643 00:49:53,199 --> 00:49:55,618 -Listo. Mila esker! -Agur! 644 00:49:55,702 --> 00:49:56,661 Mila esker! 645 00:50:00,957 --> 00:50:02,125 Alfonbradun andrea. 646 00:50:02,208 --> 00:50:03,543 Barkatu. 647 00:50:05,378 --> 00:50:06,504 Barkatu. 648 00:50:19,976 --> 00:50:20,810 Hori da. 649 00:50:20,893 --> 00:50:22,770 Mila esker. 650 00:50:25,690 --> 00:50:27,483 Barkatu. 651 00:50:27,942 --> 00:50:29,026 Mila esker! 652 00:50:30,153 --> 00:50:31,237 Barkatu. 653 00:50:31,571 --> 00:50:32,530 Mila esker. 654 00:50:32,613 --> 00:50:34,782 Barkatu. Sentitzen dut. 655 00:50:52,550 --> 00:50:53,885 Hartu gom-tang apur bat. 656 00:50:55,970 --> 00:50:57,263 Ez haserretu. 657 00:51:08,816 --> 00:51:09,734 Zatoz hona. 658 00:51:12,278 --> 00:51:13,362 Ez. Ondo nago, ama. 659 00:51:13,446 --> 00:51:14,614 Zatoz hona! 660 00:51:26,167 --> 00:51:30,129 Nire umeak ume bat izango du. 661 00:52:03,746 --> 00:52:05,206 Umma. 662 00:52:15,258 --> 00:52:17,009 Ondo aterako da dena... 663 00:52:18,678 --> 00:52:19,971 Umma hemen dago. 664 00:52:37,405 --> 00:52:38,531 Ez egin negar. 665 00:52:42,076 --> 00:52:44,954 Ondo jan behar duzu umea elikatzeko. 666 00:52:46,289 --> 00:52:47,623 Hartu zopa. 667 00:52:48,749 --> 00:52:50,418 Arroz apur bat ekarriko dizut. 668 00:53:44,972 --> 00:53:48,184 Une oro darabilt egin nuena buruan. 669 00:53:50,227 --> 00:53:52,772 Une oro zaude nire buruan. 670 00:53:55,316 --> 00:53:57,318 Gertaera jakin baten zain nengoen. 671 00:53:58,778 --> 00:54:00,988 Adeitasun ekintza baten zain, 672 00:54:02,239 --> 00:54:05,451 berriz hasteko barkamenaren zain. 673 00:54:06,953 --> 00:54:09,330 Berriz bizitzeko baimenaren zain. 674 00:54:12,416 --> 00:54:14,794 Baina ez dago dena alda dezakeen miraririk. 675 00:54:15,586 --> 00:54:17,797 Minari eutsi eta aurrera egin behar duzu. 676 00:54:20,341 --> 00:54:21,801 Zure parte bilakatuko da. 677 00:54:22,009 --> 00:54:24,303 Eta laster, normaltzat joko duzu. 678 00:54:27,765 --> 00:54:28,891 Nahi dudana... 679 00:54:29,976 --> 00:54:32,603 Zu etorkizunean zoriontsu izatea da. 680 00:54:34,397 --> 00:54:37,400 Min hori noizean behin ahazteko gai izatea. 681 00:54:40,236 --> 00:54:43,447 Nik ere zoriontsu izan nahi dut. 682 00:54:45,449 --> 00:54:46,492 Nire alabagatik. 683 00:54:48,703 --> 00:54:49,662 Neuregatik. 684 00:54:51,998 --> 00:54:54,417 Norberak erabaki behar du aurrera egitea. 685 00:54:59,463 --> 00:55:01,507 Oin bat bestearen aurrean jarri... 686 00:55:03,801 --> 00:55:05,761 Arnasa hartu... 687 00:55:09,640 --> 00:55:10,891 Eta isilean kantatu. 688 00:57:19,228 --> 00:57:21,230 Azpitituluak: Leire Chertudi 689 00:57:21,313 --> 00:57:23,315 Ikuskatzailea: Ilargi G.