1 00:00:17,268 --> 00:00:18,644 Begira zer igo duen Sofiak. 2 00:00:18,728 --> 00:00:21,731 "Galdu nor zaren aurkitzeko". 3 00:00:21,814 --> 00:00:23,483 Camille ez da desagertu, Grezian da. 4 00:00:23,566 --> 00:00:25,568 Kamerari buelta emanez gero, 5 00:00:25,651 --> 00:00:29,363 bi emakume ikusiko zenituzke, pita elkarri jateko prest. 6 00:00:29,447 --> 00:00:30,281 Mindy. 7 00:00:30,990 --> 00:00:32,700 Gabrieli kontatu behar diozu. 8 00:00:32,784 --> 00:00:36,245 Neska-lagunak neska bat duela nik esan behar diot? 9 00:00:36,329 --> 00:00:41,584 Neska-lagun ohia, hobe esanda. Baina egiaztatu lehenago. 10 00:00:42,168 --> 00:00:46,172 Egiaztatu surik dagoen ala ez, batzuetan kea baino ez da eta. 11 00:00:47,423 --> 00:00:48,633 Esaerak ez dio hori. 12 00:00:48,716 --> 00:00:49,967 Porroak izango dira. 13 00:00:51,511 --> 00:00:53,137 - Mindy Chen? - Bai. 14 00:00:54,097 --> 00:00:56,182 JVMA-ra joateko erregutu dit Nicok. 15 00:00:56,265 --> 00:00:59,560 Barkamena eskatu nahi dit Roland-Garros-en gertatutakoagatik. 16 00:01:00,603 --> 00:01:02,605 - Ez da erraza izango. - Bon courage. 17 00:01:02,688 --> 00:01:03,981 Bon courage zuri ere. 18 00:01:13,825 --> 00:01:18,913 EMILY COOPER NAIZ. DEITU IEZADAZU. 19 00:01:29,465 --> 00:01:31,801 Galeriak oporrak hartzeko deitu zuela dio, 20 00:01:31,884 --> 00:01:34,804 baina ez dit ez deiei ez mezuei erantzuten. 21 00:01:34,887 --> 00:01:37,557 Ziur ondo dagoela. Ez da hainbeste denbora pasa. 22 00:01:37,640 --> 00:01:38,933 Ez nago ziur. 23 00:01:39,016 --> 00:01:40,685 Ospitale guztietara deitu dut. 24 00:01:40,768 --> 00:01:42,728 Irakurtzera joaten den parketik 25 00:01:42,812 --> 00:01:44,939 eta Le Marais-eko kafetegi kutunenetik 26 00:01:45,022 --> 00:01:47,233 ibili naiz ea norbaitek ikusi duen, baina ez. 27 00:01:50,403 --> 00:01:52,572 Tira, hau ez da batere erraza, 28 00:01:52,655 --> 00:01:56,409 baina uste dut Camille Grezian dagoela Sofia-rekin. 29 00:01:56,492 --> 00:01:59,453 Sofia, galeriako artista? 30 00:01:59,537 --> 00:02:01,330 Camillek telefonoz deitu zion 31 00:02:01,414 --> 00:02:03,207 ezkondu baino lehen. 32 00:02:03,291 --> 00:02:05,209 Zeri buruz aritzeko? 33 00:02:06,794 --> 00:02:08,045 Euren erlazioaz. 34 00:02:10,256 --> 00:02:11,716 Erlazio bat zuten. 35 00:02:11,799 --> 00:02:13,718 Ez dakit noiz hasi zen, 36 00:02:13,801 --> 00:02:16,971 baina elkar musukatzen ikusi nituen Alfieren festan, 37 00:02:17,054 --> 00:02:18,931 gero Camille Greziara joan zen. 38 00:02:19,015 --> 00:02:20,516 Lan bidai bat zela esan zidan. 39 00:02:20,600 --> 00:02:23,519 Horren ostean, kafetegi batean ikusi nituen, 40 00:02:23,603 --> 00:02:25,897 eztabaidatzen, bikote baten antza. 41 00:02:27,398 --> 00:02:28,733 Adarrak jarri zizkidan. 42 00:02:28,816 --> 00:02:31,569 Ez, afera izan zela uste dut. 43 00:02:31,652 --> 00:02:32,945 Gauza bera. 44 00:02:33,029 --> 00:02:34,655 Beno, bigarrena hobea da. 45 00:02:34,739 --> 00:02:36,157 Eta zuk bazenekien? 46 00:02:36,240 --> 00:02:38,159 Ez, ez nengoen ziur. 47 00:02:38,242 --> 00:02:41,078 Sofiarena zenekiela eta berdin zitzaizula uste nuen. 48 00:02:41,162 --> 00:02:43,915 Ezkonduko nintzen, banekiela uste zenuen? 49 00:02:43,998 --> 00:02:45,750 Nire erlazioa nuen, bale? 50 00:02:45,833 --> 00:02:47,919 Ez nuen zurean muturra sartu nahi! 51 00:02:48,002 --> 00:02:51,255 Lehen, itun ergel hori eta orain hau. Sekretuez kokoteraino nago. 52 00:02:51,339 --> 00:02:52,340 Baita ni ere! 53 00:03:01,349 --> 00:03:04,685 Tira, Camille Grezian dago. Primeran. 54 00:03:04,769 --> 00:03:07,563 Ez kezkatzeko esango diot bere familiari. 55 00:03:09,398 --> 00:03:13,653 Ituna ez zen nire ideia izan, portzierto. 56 00:03:21,160 --> 00:03:22,828 Ondo da, mintzatuko gara. 57 00:03:27,416 --> 00:03:28,751 Ondo zaude? 58 00:03:31,212 --> 00:03:32,797 Hobe sentitu nahi? 59 00:03:32,880 --> 00:03:35,341 Zaude, lanera noa. 60 00:03:35,424 --> 00:03:37,176 Louis de Leon-ekin mintzatu naiz. 61 00:03:37,677 --> 00:03:42,306 JVMA-k Grateau agentziak klubaren marketinaz arduratzea nahi du. 62 00:03:42,390 --> 00:03:43,307 Zer? 63 00:03:43,933 --> 00:03:46,227 Elkarrekin egingo dugu lan berriro. 64 00:03:47,270 --> 00:03:48,271 JVMA-rekin. 65 00:03:48,354 --> 00:03:50,314 Inbertitzailea baino ez da. 66 00:03:50,398 --> 00:03:53,109 "Inbertitzailea". Gure harremana ez da onena. 67 00:03:53,192 --> 00:03:54,694 Langile bat lapurtu dit. 68 00:03:54,777 --> 00:03:57,113 Langileak lapurtzea ez da bere lana. 69 00:03:57,196 --> 00:03:58,739 Gehiegi kobratzen du horretarako. 70 00:03:58,823 --> 00:04:03,369 Talderik onena osatu nahi du kluba sustatzeko. 71 00:04:04,912 --> 00:04:05,913 Zu barne. 72 00:04:07,039 --> 00:04:07,999 Sylvie? 73 00:04:09,667 --> 00:04:10,668 Mesedez. 74 00:04:12,003 --> 00:04:13,129 Behar zaitut. 75 00:04:16,632 --> 00:04:18,301 Orduan, ez dut aukerarik. 76 00:04:27,310 --> 00:04:29,186 Gimnasioa bigarren solairuan dago, 77 00:04:29,270 --> 00:04:31,063 finantzak, hirugarrenean. 78 00:04:31,147 --> 00:04:33,482 Akaso sinatzeko paperak dituzu oraindik. 79 00:04:34,900 --> 00:04:38,321 Txartela eta posta elektronikoa gaurko egongo dira prest . 80 00:04:38,404 --> 00:04:41,532 Enpresak sukaldea janariaz josten du. Denentzat da. 81 00:04:42,658 --> 00:04:44,577 Eta hau zuretzat. 82 00:04:46,912 --> 00:04:48,247 Ederra da. 83 00:04:48,331 --> 00:04:51,751 Abantaila asko ditugu, baita lan handia ere. 84 00:04:51,834 --> 00:04:54,670 Ordu mordo igaroko ditut hemen, eta niri bost. 85 00:04:55,463 --> 00:04:57,423 Julien? Zertan zabiltza hemen? 86 00:04:57,506 --> 00:04:59,800 Mindy. Bonjour. Lan berria dut. 87 00:05:00,593 --> 00:05:01,886 Ez nekien ba. 88 00:05:01,969 --> 00:05:04,263 Emily Cooper-ek ezpainak lotuta? Nolatan? 89 00:05:04,347 --> 00:05:05,514 Agian kontatu dit. 90 00:05:05,598 --> 00:05:07,350 Aste luzea izan da. 91 00:05:07,975 --> 00:05:09,727 - Zorionak. - Merci. 92 00:05:09,810 --> 00:05:11,020 Zorionekoak gu. 93 00:05:11,103 --> 00:05:12,980 Julien izateak pozten gaitu. 94 00:05:13,773 --> 00:05:15,149 Eroso jartzen utziko dizugu. 95 00:05:16,609 --> 00:05:19,612 Agurtu Emily nire partez eta kontaiozu bulegoarena! 96 00:05:20,404 --> 00:05:21,489 Hemendik. 97 00:05:22,865 --> 00:05:24,492 Sentitzen dut aurkitu behar izana. 98 00:05:24,575 --> 00:05:28,412 Segurtasunetik pasatzeak emagaldu bota hauekin beldurtzen ninduen, 99 00:05:28,496 --> 00:05:29,955 baina ez dira konturatu. 100 00:05:30,039 --> 00:05:34,085 Aitak esandakoak pilo bat lotsatzen nau. 101 00:05:34,919 --> 00:05:37,713 Nik ez nuke hori esango, ez nuke ezer aldatuko. 102 00:05:37,797 --> 00:05:41,300 Baina isilik geratu zinen iraindu ninduenean, Nico. 103 00:05:41,384 --> 00:05:43,469 Ba al dakizu nola sentiarazi ninduen? 104 00:05:44,053 --> 00:05:45,513 Sentitzen dut. 105 00:05:46,639 --> 00:05:49,058 Zaila egiten zait hari aurre egitea. 106 00:05:49,141 --> 00:05:51,852 Nire alboan dagoen norbaitekin egon nahi dut. 107 00:05:51,936 --> 00:05:53,354 Ez da berriro gertatuko. 108 00:05:54,313 --> 00:05:56,232 Zurekin nago. Zin dagizut. 109 00:05:58,109 --> 00:06:01,112 Aita edo hau baino garrantzitsuagoa zara niretzat. 110 00:06:03,114 --> 00:06:04,281 Zinez? 111 00:06:05,574 --> 00:06:06,575 Zinez. 112 00:06:08,411 --> 00:06:10,371 Zatoz. Konpentsatuko dizut. 113 00:06:17,086 --> 00:06:17,920 Prest? 114 00:06:21,340 --> 00:06:22,299 Jainkoarren. 115 00:06:24,593 --> 00:06:27,388 Marken armairua. Existitzen da. 116 00:06:27,471 --> 00:06:28,639 Hartu nahi duzuna. 117 00:06:30,099 --> 00:06:33,227 Nire denda pertsonala bezalakoa da. 118 00:06:34,603 --> 00:06:38,232 Opari nizun soinekoa itzuli nahi baduzu, ez nauzu irainduko. 119 00:06:38,315 --> 00:06:40,484 Jada saldu dut Vestiaire Collective-n. 120 00:06:42,069 --> 00:06:43,779 Dirua behar nuen Eurovisionerako. 121 00:06:44,447 --> 00:06:46,157 Bale. Ondo merezita. 122 00:06:46,240 --> 00:06:47,825 Hau ere merezi duzu. 123 00:06:50,411 --> 00:06:52,163 Barkatzen dizut. 124 00:06:55,332 --> 00:06:58,252 Hara, marken armairuan ala zeruan ote nago? 125 00:06:58,335 --> 00:07:02,339 Marken armairua da. Eta nahi dudana eraman dezaket. 126 00:07:02,423 --> 00:07:04,049 - Ez! - Bai. 127 00:07:05,176 --> 00:07:06,552 Bilera ostean ikusiko? 128 00:07:06,635 --> 00:07:07,720 Ondo da. Milesker. 129 00:07:08,804 --> 00:07:10,931 Zatoz erakustera zer aukeratu duzun. 130 00:07:13,601 --> 00:07:14,560 Zuek, niretzat. 131 00:07:19,148 --> 00:07:21,567 Julienen lana banatu behar dugu. 132 00:07:21,650 --> 00:07:25,488 Bere bezeroekin geratuko naiz. Erantzule sentitzen naiz eta. 133 00:07:25,571 --> 00:07:27,406 Ziur txarto sentitzen zarela. 134 00:07:28,741 --> 00:07:29,575 Ba ez. 135 00:07:30,451 --> 00:07:33,537 Inor ez da ezinbestekoa, Emily. Ez ahaztu. 136 00:07:34,538 --> 00:07:37,625 Luc, Boucheron-en ekitaldia zure ardurapean dago. 137 00:07:37,708 --> 00:07:40,794 Gero etorriko dira azken bilerarako. 138 00:07:41,337 --> 00:07:42,296 Bai, jakina. 139 00:07:43,672 --> 00:07:46,800 Galderatxo bat, aukerarik onena naizela uste dugu? 140 00:07:46,884 --> 00:07:49,845 Hilabeteak daramatzazu Julienekin lan egiten, ezta? 141 00:07:49,929 --> 00:07:51,680 Laguntzaile gisa. 142 00:07:51,764 --> 00:07:54,475 Ez ditut xehetasun guztiak ezagutzen. 143 00:07:54,558 --> 00:07:55,809 Bazkaria baino ez da. 144 00:07:55,893 --> 00:07:58,270 Bitxi eder pare bat, leku atsegina, 145 00:07:58,354 --> 00:08:01,232 Boucheron bezeroen talde hautatu bat eta listo. 146 00:08:01,315 --> 00:08:03,651 Baina goi-mailako bitxiak dira. 147 00:08:03,734 --> 00:08:07,404 Pertsona hauek xehetasun guztiei erreparatzen diete. 148 00:08:07,488 --> 00:08:08,948 Badakizu… Ez, ez. 149 00:08:09,031 --> 00:08:10,699 Goi-mailakoa ez banaiz zer? 150 00:08:10,783 --> 00:08:12,493 Luc, ez dugu aukerarik. 151 00:08:12,576 --> 00:08:14,828 - Baina… - Amaitu dugu. 152 00:08:16,288 --> 00:08:19,041 Niretzat goi-mailakoa zara. 153 00:08:19,124 --> 00:08:20,167 Eskerrik asko. 154 00:08:38,852 --> 00:08:40,104 Itzultzea nahi duzu. 155 00:08:40,187 --> 00:08:42,022 Saminduta zaude ni gabe. 156 00:08:42,106 --> 00:08:44,817 Ba bai! Boucheron-en festa eginarazi didazu. 157 00:08:44,900 --> 00:08:47,027 Ez dakit deus ere honetaz, 158 00:08:47,111 --> 00:08:49,655 eta exekutiboak azken bilerarako datoz gaur! 159 00:08:49,738 --> 00:08:51,365 Elkarrekin egin dugu lan. 160 00:08:51,448 --> 00:08:52,700 Nik bezainbeste dakizu. 161 00:08:52,783 --> 00:08:53,993 Logistikari dagokionez, 162 00:08:54,076 --> 00:08:55,786 baina xehetasunak behar ditut. 163 00:08:55,869 --> 00:08:58,289 Zuk dena dakizu: bitxien izenak, menua, 164 00:08:58,372 --> 00:09:00,624 zer gatz mota egongo den mahai bakoitzean, 165 00:09:00,708 --> 00:09:03,210 nolakoak diren mahai-ontziak, dena. 166 00:09:03,294 --> 00:09:05,671 Ondo da, noiz iritsiko dira? 167 00:09:05,754 --> 00:09:06,797 Hogei minututan. 168 00:09:09,925 --> 00:09:11,260 Zorretan egongo zara. 169 00:09:11,969 --> 00:09:15,973 Gonbidatuak eguerdian iristen hasiko dira. 170 00:09:16,056 --> 00:09:19,560 Igogailu pribaturaino gidatu, 171 00:09:19,643 --> 00:09:22,730 eta Le 26 V-raino igoko ditugu. 172 00:09:22,813 --> 00:09:26,400 Mahaiak eta bitxi-kutxak gelatik egongo dira banatuta. 173 00:09:26,483 --> 00:09:27,568 Mahaiak eta bitxi… 174 00:09:27,651 --> 00:09:29,778 Coanna loreetaz arduratuko da. 175 00:09:30,571 --> 00:09:32,906 Mahai-tresnetaz, Cristophe. 176 00:09:32,990 --> 00:09:34,742 Mahai-tresnetaz, Cristophe. 177 00:09:35,326 --> 00:09:39,038 Ontziteriaz… Bernard ez dakit zer. 178 00:09:39,121 --> 00:09:40,331 Bernardaud. 179 00:09:40,414 --> 00:09:43,959 Oui. Bernar, berak esan duena. 180 00:09:44,043 --> 00:09:45,794 Zer jango dute gonbidatuek? 181 00:09:46,503 --> 00:09:48,547 Jateko eskatuko dugu. Nahi duzu? 182 00:09:48,631 --> 00:09:49,465 Zaude. 183 00:09:49,548 --> 00:09:50,466 Zaude. 184 00:09:51,425 --> 00:09:54,261 Ziur egundokoa izango dela. 185 00:09:55,095 --> 00:09:57,556 - Enpresak ordainduko du? - Bai. 186 00:09:57,640 --> 00:10:01,101 Bazkaria enpresak ordainduko du, ezta? 187 00:10:01,185 --> 00:10:03,145 Noski, Luc. Jakina. 188 00:10:03,228 --> 00:10:05,105 Askotxo, gainera. 189 00:10:05,773 --> 00:10:07,900 Urdaiazpiko eta gazta baguette-a. 190 00:10:07,983 --> 00:10:08,817 Bikain. 191 00:10:08,901 --> 00:10:12,071 Gonbidatuentzat urdaiazpiko eta gazta baguette-a. 192 00:10:13,739 --> 00:10:17,117 Klasikoa… eta sinplea. 193 00:10:17,201 --> 00:10:18,118 Patatekin. 194 00:10:18,202 --> 00:10:19,036 Patatekin. 195 00:10:19,119 --> 00:10:20,454 Gosegarria al da hori? 196 00:10:21,080 --> 00:10:21,997 Gosegarria? 197 00:10:22,998 --> 00:10:24,083 Zalantzan zaude? 198 00:10:25,668 --> 00:10:27,252 Gosegarria ote da? 199 00:10:28,128 --> 00:10:30,255 Gosegarria ote da? 200 00:10:30,339 --> 00:10:33,342 Gosegarri gisa, ganba entsalada. 201 00:10:33,425 --> 00:10:35,260 Gosegarri gisa, ganba entsalada. 202 00:10:35,886 --> 00:10:38,389 Baguette-arekin. 203 00:10:38,472 --> 00:10:40,557 - Bitxia. - Eta nazkagarria. 204 00:10:40,641 --> 00:10:42,976 Baguette-a niretzat zen, memelo! 205 00:10:43,060 --> 00:10:45,562 Baguette-a niretzat zen, memelo! 206 00:10:48,315 --> 00:10:53,028 Dena den, Quatre bilduma izarra denez, lehentasuna eman nahi diogu. 207 00:10:53,612 --> 00:10:56,657 Bai, menua pixka bat txukundu baino ez dugu behar. 208 00:10:57,199 --> 00:11:00,661 Bai, ez dugu jendea nazkatu nahi, ezta? 209 00:11:00,744 --> 00:11:02,663 Ez da inor nazkatuko. 210 00:11:02,746 --> 00:11:05,541 Ekitaldi aparta izango da. Hitzematen dizuet. 211 00:11:08,585 --> 00:11:11,714 Aizu, sexy! Nicok maite egingo du hau. 212 00:11:13,006 --> 00:11:17,177 Polit-polita zara. Ez, zu. Ez, maite zaitut. 213 00:11:17,261 --> 00:11:20,764 Aizu, polit hori. Zer esan duzu? 214 00:11:20,848 --> 00:11:23,559 Ama Mindyrekin etorriko? Ondo da. 215 00:11:24,226 --> 00:11:25,060 Excusez-moi. 216 00:11:26,395 --> 00:11:27,229 Bonjour. 217 00:11:27,312 --> 00:11:28,564 Zure lehen aldia da? 218 00:11:28,647 --> 00:11:32,234 Bai, baina baimena eman didate. Hitzematen dizuet. 219 00:11:32,317 --> 00:11:33,360 Bai, noski, 220 00:11:33,444 --> 00:11:37,531 kontua da emakumeak ezin direla marken armairura bakarrik etorri. 221 00:11:37,614 --> 00:11:38,657 Konpainia behar duzu. 222 00:11:38,741 --> 00:11:40,617 Orgatxo batean pentsatzen ari nintzen, 223 00:11:40,701 --> 00:11:43,287 baina laguntzaile bat primeran legoke. 224 00:11:46,665 --> 00:11:48,917 Kontua pixka bat konplexuagoa da. 225 00:12:00,596 --> 00:12:02,431 Louisi buruz kontatu didate. 226 00:12:02,514 --> 00:12:06,351 JVMA-ko emakumeentzat arropa aukeratzea gustatzen zaio. 227 00:12:06,435 --> 00:12:10,481 Ene, nazkagarria da. Bilatu beste zaletasunen bat, motel. 228 00:12:10,564 --> 00:12:12,441 Guztiz beldurgarria. 229 00:12:12,524 --> 00:12:16,278 Arropa haren aurrean probatzera behartzen ditu. 230 00:12:16,361 --> 00:12:17,905 Benetan? 231 00:12:17,988 --> 00:12:20,157 Eta onartzen ez baduzu, 232 00:12:20,240 --> 00:12:22,618 modaren mundua ez duzula ulertzen dirudi. 233 00:12:22,701 --> 00:12:24,328 Eta ez zara mailaz igotzen. 234 00:12:24,411 --> 00:12:26,455 Baina onartuz gero… 235 00:12:26,538 --> 00:12:28,207 jazarpenak pairatu behar izango. 236 00:12:29,041 --> 00:12:30,042 Izugarria da. 237 00:12:30,125 --> 00:12:31,543 Nicori kontatuko diozu? 238 00:12:31,627 --> 00:12:32,753 Bere aita da. 239 00:12:34,171 --> 00:12:35,714 Ez dakit zer egin. 240 00:12:37,257 --> 00:12:38,091 Sentitzen dut. 241 00:12:40,010 --> 00:12:42,095 - Greziako zenbakia. - Zer? 242 00:12:42,805 --> 00:12:43,931 Jarri bozgorailua. 243 00:12:46,183 --> 00:12:47,601 Kaixo, Emily naiz. 244 00:12:47,684 --> 00:12:49,895 Kaixo, Emily. Sofia naiz. 245 00:12:49,978 --> 00:12:53,482 Zure mezua jaso dut. Nolabait lagun zaitzaket? 246 00:12:53,565 --> 00:12:54,733 Aupa, bai. 247 00:12:54,817 --> 00:12:59,154 Camille zoriontsua izatea nahi dut. Zinez. 248 00:12:59,238 --> 00:13:03,450 Beraz, Gabriel edo bere familiarekin hitz egingo balu, 249 00:13:03,534 --> 00:13:05,077 ondo dagoela esateko, 250 00:13:05,160 --> 00:13:08,413 guztion kezkak desagerraraziko lituzke. 251 00:13:08,956 --> 00:13:11,583 Barkatu. Nahastu egin naiz. 252 00:13:11,667 --> 00:13:13,126 Aupa, Mindy naiz. 253 00:13:13,210 --> 00:13:15,546 Badakigu Camille zurekin dagoela. 254 00:13:15,629 --> 00:13:17,673 Itzela da, benetan, 255 00:13:17,756 --> 00:13:20,968 baina ezin da besterik gabe desagertu. 256 00:13:21,051 --> 00:13:22,010 Kezkatuta gaude. 257 00:13:22,094 --> 00:13:24,513 Ez dakit zertaz ari zareten. 258 00:13:25,097 --> 00:13:29,810 Camilleri buruz dakidan azken gauza Gabrielekin ezkonduko zela da. 259 00:13:31,061 --> 00:13:32,354 Erdigarria izan zen. 260 00:13:34,022 --> 00:13:35,858 Orduan, ez dakizu non dagoen? 261 00:13:35,941 --> 00:13:38,944 Ez. Zer gertatzen ari da? 262 00:13:46,201 --> 00:13:47,786 Mademoiselle, ezin zara pasatu. 263 00:13:47,870 --> 00:13:48,704 Hepa. 264 00:13:48,787 --> 00:13:51,373 Hepa. Zer duzu orain? Greziako berriak? 265 00:13:51,456 --> 00:13:53,375 Ez, Sofiak deitu dit. 266 00:13:53,458 --> 00:13:55,544 Berak ere ez daki non dagoen. 267 00:13:55,627 --> 00:13:57,170 Benetan desagertu da. 268 00:14:00,340 --> 00:14:02,175 Bastian, arduratuko zara? 269 00:14:02,259 --> 00:14:03,343 Nora zoaz? 270 00:14:03,427 --> 00:14:05,762 Megève-ra, Camillen familiaren etxera. 271 00:14:05,846 --> 00:14:07,723 Miatu ez dugun toki bakarra. 272 00:14:07,806 --> 00:14:09,725 Jakin behar dudan beste zerbait? 273 00:14:10,309 --> 00:14:11,143 Ez. 274 00:14:16,440 --> 00:14:20,152 GERA GAITEZKE CAMILLERI BURUZ MINTZATZEKO? 275 00:14:20,235 --> 00:14:21,194 PREMIAZKOA DA. 276 00:14:28,035 --> 00:14:29,578 Kluba ia prest dago. 277 00:14:29,661 --> 00:14:30,913 Ikusi duzu, Sylvie? 278 00:14:30,996 --> 00:14:32,789 Ederra geratu da. 279 00:14:32,873 --> 00:14:33,916 Ikusi dut, bai. 280 00:14:34,416 --> 00:14:36,835 Klub berriaren berri emateko 281 00:14:36,919 --> 00:14:39,087 hainbat argitalpen lortu ditugu. 282 00:14:39,171 --> 00:14:41,340 Laurent, talde aparta duzu. 283 00:14:41,423 --> 00:14:42,299 Badakit. 284 00:14:42,382 --> 00:14:43,967 Kontua eskatzera noa. 285 00:14:44,051 --> 00:14:45,093 Mila esker. 286 00:14:49,056 --> 00:14:51,308 Iragana ahazteko prest nago 287 00:14:51,391 --> 00:14:53,727 proiektu hau ondo atera dadin. 288 00:14:55,020 --> 00:14:56,980 Zuk ere egin dezazula espero dut. 289 00:14:58,065 --> 00:15:01,443 Iragana arazo bat balitz, ez nuke hau onartuko. 290 00:15:01,526 --> 00:15:02,569 Ondo. 291 00:15:02,653 --> 00:15:05,155 Badakit Laurent-gatik pozten zarela. Ni bezala. 292 00:15:05,238 --> 00:15:06,740 Kluba irekitzea lor dezagun. 293 00:15:08,033 --> 00:15:09,076 Jakina. 294 00:15:24,299 --> 00:15:26,927 Louis de Leon-ekin gosaldu duzu gaur? 295 00:15:27,010 --> 00:15:30,847 Ez. Laurent eta Louis de Leon-ekin gosaldu dut. 296 00:15:30,931 --> 00:15:35,018 JVMA-k klubean inbertitu du, eta klubaren kontua guk eramatea nahi du. 297 00:15:35,102 --> 00:15:36,103 Beste galderarik? 298 00:15:36,937 --> 00:15:38,814 Ez, ez. 299 00:15:41,191 --> 00:15:42,859 Ideia ona dela uste duzu? 300 00:15:44,361 --> 00:15:47,572 Zure iritzia jakin nahi dudanean, galdetuko dizut. 301 00:15:47,656 --> 00:15:49,533 JVMA-n lan egin zenuen, bai? 302 00:15:49,616 --> 00:15:50,742 Aspaldi. 303 00:15:50,826 --> 00:15:54,538 Antza denez, armairu bat dago non Louis-ek maiz eramaten ditu… 304 00:15:54,621 --> 00:15:59,292 Iragana iraganean uztea nahiago dut. Garai desberdinak ziren. 305 00:16:01,169 --> 00:16:02,838 Agian ez hain desberdinak. 306 00:16:07,592 --> 00:16:10,303 Itxi atea. Eseri, kontatu dakizun guztia. 307 00:16:20,397 --> 00:16:24,026 Emily, zure laguntza behar dut Boucheron bazkarirako. 308 00:16:24,109 --> 00:16:26,486 - Jakina. - Plantak egin ditut, 309 00:16:26,570 --> 00:16:29,114 baina ez dakit ezer Boucheron-i buruz. 310 00:16:29,197 --> 00:16:31,241 Zuri esker, Julienek utzi gaitu. 311 00:16:31,324 --> 00:16:33,493 Ez dut uste nire errua izan denik. 312 00:16:33,577 --> 00:16:37,706 Berdin dio noren errua den, Emily. Izorratuta gaude! 313 00:16:37,789 --> 00:16:40,000 Luc. Baretu zaitez, bai? 314 00:16:40,083 --> 00:16:42,919 Elkarrekin lortuko dugu. Zin dagizut. 315 00:16:43,503 --> 00:16:44,546 Zinez? 316 00:16:44,629 --> 00:16:47,299 Milesker. Banekien lagunduko zenidala. 317 00:16:48,550 --> 00:16:52,220 Boucheron-era noa dena ondo doala bermatzera. 318 00:16:52,304 --> 00:16:54,806 Han ikusiko dugu elkar. Eta egon lasai. 319 00:16:54,890 --> 00:16:56,099 Ondo aterako da. 320 00:16:56,183 --> 00:16:57,350 Bale, milesker. 321 00:17:00,687 --> 00:17:02,397 CAMILLERI BURUZ HITZ EGIN NAHI? 322 00:17:02,481 --> 00:17:05,442 ORDUBETE BARRU KAFETEGIAN, PLACE DE LA MADELEINE-N. 323 00:17:05,525 --> 00:17:06,359 PRIMERAN! 324 00:17:08,528 --> 00:17:10,906 Aitortuko dut, ez gara zutaz fidatzen. 325 00:17:11,698 --> 00:17:13,200 Kezkatuta gabiltza. 326 00:17:13,283 --> 00:17:15,368 Gabriel, Camillen gurasoak. 327 00:17:15,452 --> 00:17:17,913 Ez dauka nirekin zerikusirik. 328 00:17:17,996 --> 00:17:19,915 Camilleri zerbait egin ez badiozu. 329 00:17:19,998 --> 00:17:21,875 Ez duzu hori zinez pentsatzen. 330 00:17:21,958 --> 00:17:23,835 Ez. Galtzeko aukera guztiak dituzu. 331 00:17:23,919 --> 00:17:25,253 Emakume indartsua da. 332 00:17:27,839 --> 00:17:30,425 Parisen egin nuen lehen lagunetako bat da. 333 00:17:31,134 --> 00:17:33,804 Frantzia osoak ez ninduela gorrotatzen 334 00:17:33,887 --> 00:17:35,180 ikusarazi zidan. 335 00:17:35,263 --> 00:17:37,349 Gorrotoa mutil-lagunak lapurtzeagatik da. 336 00:17:39,726 --> 00:17:43,230 Nik uste bere arazoaz arduratzen ari dela. 337 00:17:43,313 --> 00:17:45,899 Abortatuko duela uste duzu? 338 00:17:45,982 --> 00:17:48,443 Bai. Hemen ez da legez kanpokoa. 339 00:17:48,527 --> 00:17:51,488 Ez dut uste bakarrik egingo zuenik, Elise. 340 00:17:51,571 --> 00:17:52,823 Bat nator. 341 00:17:52,906 --> 00:17:53,740 Baita ni ere. 342 00:17:53,824 --> 00:17:57,869 Aitzakiaren bat bilatzen saiatzen ari naiz. 343 00:17:58,745 --> 00:18:00,914 Ez da desagertzen den lehenengo aldia. 344 00:18:00,997 --> 00:18:03,500 Gabriel edo familiarengandik aldentzeko egin ohi zuen. 345 00:18:03,583 --> 00:18:05,669 Baina harremanetan jartzen zen beti. 346 00:18:05,752 --> 00:18:06,795 Beti. 347 00:18:09,172 --> 00:18:11,591 EKITALDIAN. NON ZAUDE? 348 00:18:11,675 --> 00:18:14,219 Lanera joan behar dut. 349 00:18:15,053 --> 00:18:17,180 Badakit Camille asko maite duzuela. 350 00:18:17,264 --> 00:18:22,644 Baita nik ere. Jakinarazi nazazue berriak izanez gero. 351 00:18:22,727 --> 00:18:23,562 Ondo da. 352 00:18:25,355 --> 00:18:28,567 Te izoztua ordaindu beharko diogu. 353 00:18:28,650 --> 00:18:29,609 Lotsagabe hori. 354 00:18:39,077 --> 00:18:40,453 Berandu nator, barkatu. 355 00:18:40,537 --> 00:18:43,039 Non zinen? Edozein unetan iritsiko dira. 356 00:18:43,123 --> 00:18:45,292 Camillen lagunekin. Desagertu da. 357 00:18:45,375 --> 00:18:47,127 Qui, Camille? Ene. 358 00:18:47,210 --> 00:18:49,087 Ondo egotea espero dut, neska ederra da. 359 00:18:49,171 --> 00:18:50,630 Milesker etortzeagatik. 360 00:18:50,714 --> 00:18:53,383 Desagerpena, delitua izan dela uste dute? 361 00:18:53,466 --> 00:18:54,676 Ez dut uste. 362 00:18:54,759 --> 00:18:57,846 Tira, galerista da, ez atzerriko diktadore bat. 363 00:18:57,929 --> 00:18:59,639 Ezkondu bezain laster desagertu zen, 364 00:18:59,723 --> 00:19:02,601 eta gutxi balitz bezala, haurdun dago. 365 00:19:04,436 --> 00:19:05,312 Eta Gabriel? 366 00:19:05,395 --> 00:19:06,938 Haren bila, denok bezala. 367 00:19:07,022 --> 00:19:09,357 Ziur distantzia baino ez duela nahi, 368 00:19:09,441 --> 00:19:11,860 bakean uztea gustatuko litzaioke. 369 00:19:11,943 --> 00:19:13,069 Niri, behintzat, bai. 370 00:19:13,987 --> 00:19:16,823 Quatre bilduma. Opari bakarra laguneko. 371 00:19:17,574 --> 00:19:21,786 Antonioni-ren filmean, L'Avventura-n, gauza bera gertatu zen. 372 00:19:21,870 --> 00:19:25,332 Gizon bat bere neska eta haren lagunarekin dabil itsasoan. 373 00:19:25,415 --> 00:19:27,083 Baina neska desagertzen da. 374 00:19:27,959 --> 00:19:29,211 Aurkitu zuten? 375 00:19:29,294 --> 00:19:30,170 Non. 376 00:19:30,253 --> 00:19:32,923 Bere mutil-lagunak afera izan zuen lagunarekin 377 00:19:33,006 --> 00:19:34,925 eta laster ahazten dute neska. 378 00:19:35,008 --> 00:19:37,469 Amodioak gehiegi kontsumitzen ditu. 379 00:19:37,552 --> 00:19:40,222 Norbaitek hil zuen? Labarretik jauzi zen? 380 00:19:40,305 --> 00:19:43,767 Nork daki? Euren buruez baino ez dira kezkatzen. 381 00:19:43,850 --> 00:19:45,852 Hara. Ikaragarria. 382 00:19:45,936 --> 00:19:49,356 Ikaragarriena da gaur ezin dela horrelako filmarik egin. 383 00:19:50,023 --> 00:19:52,817 GPS-a dugu, edonoren mugikorra aurki dezakezu. 384 00:19:53,360 --> 00:19:55,612 Konektatuegi gaude zinema ona egiteko. 385 00:19:56,321 --> 00:19:57,447 Ene, Luc. 386 00:19:57,530 --> 00:20:00,242 Kokapena partekatu zidan St. Tropez-en geundela. 387 00:20:00,325 --> 00:20:02,535 - Oraindik? - Ikusiko dugu. 388 00:20:02,619 --> 00:20:06,539 Bai! Giverny-n dago. 389 00:20:07,832 --> 00:20:09,793 Ederra. Monet-en jardina. 390 00:20:09,876 --> 00:20:11,503 Gabriel Megève-n da. Orain zer? 391 00:20:11,586 --> 00:20:15,840 Egin Antonini-k ezin izan zuena: bueltan ekarri neska. 392 00:20:17,425 --> 00:20:19,511 Merde. Ondo moldatuko zara? 393 00:20:19,594 --> 00:20:21,054 Beharbada ez. 394 00:20:21,137 --> 00:20:24,140 Baina ez naiz sekuela on baten erdian sartuko. 395 00:20:24,224 --> 00:20:25,475 Bonne chance. 396 00:20:32,565 --> 00:20:35,485 Bulego berria atsegin duzu? 397 00:20:35,568 --> 00:20:36,945 Maite dut. 398 00:20:37,028 --> 00:20:38,154 Are produktiboagoa naiz. 399 00:20:38,238 --> 00:20:39,489 Airea ezberdina da. 400 00:20:39,572 --> 00:20:41,032 Eta ez dago dramarik. 401 00:20:41,116 --> 00:20:43,410 Ezin dizut hori agindu. 402 00:20:43,493 --> 00:20:45,161 Hala bada, atea itxiko dut. 403 00:20:46,162 --> 00:20:49,082 Proiektu berezi bati buruz hitz egin nahi dizut. 404 00:20:49,165 --> 00:20:50,083 Bikain. 405 00:20:50,166 --> 00:20:51,501 Goi-mailakoa da. 406 00:20:51,584 --> 00:20:54,546 Pierre Cadault-ekin egingo zenuke lan, esklusiboki. 407 00:20:55,755 --> 00:20:57,632 Hau da, Gregory Dupree-rekin. 408 00:20:58,216 --> 00:20:59,342 Jasanezina da. 409 00:20:59,926 --> 00:21:00,760 Oui. 410 00:21:07,642 --> 00:21:09,269 Lu-Anne, Philippe. 411 00:21:09,352 --> 00:21:10,979 Ederrak zaudete. 412 00:21:11,062 --> 00:21:12,605 Pozik al zaudete? 413 00:21:12,689 --> 00:21:15,859 Ba ez, Luc. Azal iezaguzu pantailan agertzen den irudia. 414 00:21:15,942 --> 00:21:17,610 Boucheron-en logoa. 415 00:21:17,694 --> 00:21:19,237 Txirrindulariak dirudite. 416 00:21:19,321 --> 00:21:21,489 Zer? Barkatu. 417 00:21:22,198 --> 00:21:23,283 Pantaila-babeslea. 418 00:21:23,366 --> 00:21:27,329 1985ko Frantziako Tourraren argazki originala da… 419 00:21:27,412 --> 00:21:28,872 Kendu. 420 00:21:28,955 --> 00:21:31,791 Bai. Voilà, hobeto. 421 00:21:31,875 --> 00:21:32,709 Eskerrik asko. 422 00:21:33,251 --> 00:21:35,670 Baina Quatre bildumaren 20. urteurrena da. 423 00:21:36,171 --> 00:21:37,881 Gehiago espero genuen. 424 00:21:37,964 --> 00:21:41,092 Zerbait enpirikoa, berritzailea. 425 00:21:41,176 --> 00:21:43,970 Gainera, non daude hemen sare sozialak? 426 00:21:44,054 --> 00:21:45,513 Filtrorik ere badago? 427 00:21:47,515 --> 00:21:48,558 Non dago Emily? 428 00:21:49,684 --> 00:21:51,269 Ez esan hemen ez dagoela. 429 00:21:51,353 --> 00:21:53,438 Badirudi zerbait falta dela. 430 00:21:53,521 --> 00:21:55,190 Asko, egia esan. 431 00:21:57,942 --> 00:22:00,570 Bai. Arrazoi duzue. 432 00:22:01,196 --> 00:22:03,656 Zerbait falta da. 433 00:22:05,116 --> 00:22:11,164 "Zerbait falta da" kanpainaren ideia nagusia da. 434 00:22:11,790 --> 00:22:14,167 Zerbait desagertzen denean, 435 00:22:14,751 --> 00:22:16,294 jendeak arreta osoa jartzen du. 436 00:22:17,045 --> 00:22:20,757 Eser zaitezte eta egon prest azken ekitaldirako. 437 00:22:20,840 --> 00:22:22,467 Ondo da. Sentitzen dugu. 438 00:22:22,550 --> 00:22:24,469 Barkatu, hau lotsa. 439 00:22:24,552 --> 00:22:29,265 Lasai. Horrek esan nahi du ezustean harrapatuko zaituela. 440 00:22:31,601 --> 00:22:35,271 Sorpresak gorroto ditut. Espero dut zertan ari zaren jakitea. 441 00:22:35,355 --> 00:22:36,231 Baita nik ere. 442 00:22:42,987 --> 00:22:44,364 Aizue. 443 00:22:45,115 --> 00:22:48,785 Jaun-aundreok, segundotxo bat mesedez. 444 00:22:48,868 --> 00:22:53,164 Bazkariaz gozatzen ari zineten bitartean, 445 00:22:53,248 --> 00:22:57,585 Boucheron-en Quatre bildumaren lepokoetako bat desagertu da. 446 00:23:00,296 --> 00:23:04,050 Horrek konplize bihurtzen zaituzte. 447 00:23:04,134 --> 00:23:09,055 Denek parte har dezakezue Boucheron altxorraren bilaketan 448 00:23:09,139 --> 00:23:10,974 desagertutako bitxia aurkitzeko. 449 00:23:11,057 --> 00:23:14,269 Horretarako, ezinbestekoa da Boucheron Instagram-en jarraitzea. 450 00:23:14,352 --> 00:23:19,858 Arrastoak egunero argitaratuko ditugu lepokoa aurkitu arte. 451 00:23:20,400 --> 00:23:24,737 Lepokoa aurkitzen duenak, hartu dezake. 452 00:23:26,281 --> 00:23:27,115 Bai horixe. 453 00:23:27,782 --> 00:23:28,616 Ez horregatik. 454 00:23:29,159 --> 00:23:31,953 Arauak Instagram-en bidez eguneratuko ditugu, 455 00:23:32,036 --> 00:23:37,000 eta gogoratu, bilaketaren argazkiak igo 456 00:23:37,083 --> 00:23:39,627 eta Boucheron Quatre etiketatu. 457 00:23:40,211 --> 00:23:42,088 Bai, zenbakia bezala, "quatre". 458 00:23:42,881 --> 00:23:45,800 Hau ez dago aurrekontuan. Ezin dugu lepokoa oparitu. 459 00:23:45,884 --> 00:23:48,261 Ez, Luc, jakina. Zer egin duzu? 460 00:23:48,344 --> 00:23:50,472 Lasai egon, bai? 461 00:23:50,555 --> 00:23:53,099 Ez duzue ezer oparituko. 462 00:23:53,183 --> 00:23:57,437 Batzuetan, gauzak desagertzen dira eta ez dira berriro agertzen. 463 00:23:58,980 --> 00:24:00,648 Horrela da bizitza. 464 00:24:00,732 --> 00:24:03,818 Arrastoak argitaratuko ditugu jendea aspertu arte, 465 00:24:03,902 --> 00:24:06,404 gero, ahaztu eta euren bizitzekin jarraituko dute. 466 00:24:08,072 --> 00:24:08,907 Ondo da. 467 00:24:20,710 --> 00:24:24,339 CLAUDE MONET-EN ETXEAN ZAUDE GIVERNY, FRANTZIA 468 00:24:34,724 --> 00:24:36,601 Aupa, barkatu. 469 00:24:36,684 --> 00:24:38,478 Hemen egiten duzu lan? 470 00:24:38,561 --> 00:24:40,939 Oui, bisitaldiak antolatzen ditut. 471 00:24:41,689 --> 00:24:42,649 Bikain. Kaixo. 472 00:24:42,732 --> 00:24:45,610 Lagun baten bila nabil. Dirudienez, hemen da. 473 00:24:46,444 --> 00:24:49,113 A, nik uste lirioak garbitzen ari dela. 474 00:24:49,197 --> 00:24:52,200 Bai, Monet-ek hasitako tradizioa. 475 00:24:53,159 --> 00:24:55,828 Nahi izanez gero, gehiago kontatuko dizut. 476 00:24:55,912 --> 00:24:57,413 Ibiltzen dugun bitartean? 477 00:24:57,497 --> 00:24:59,123 - Bai. Jakina. - Ondo. 478 00:24:59,207 --> 00:25:05,296 Monet-ek ur-landare guztiak Latour-Marliac-eko mintegian erosi zituen, 479 00:25:05,380 --> 00:25:10,468 hor sortu baitzuten 1889ko Parisko Mundu Erakusketan 480 00:25:10,552 --> 00:25:14,722 aurkeztu zuten igebelar mota berria. 481 00:25:15,348 --> 00:25:19,769 Aurretik, europarrek igebelar zuriak baino ez zituzten. 482 00:25:20,520 --> 00:25:22,397 Hor dago. Agurtzera noa. 483 00:25:23,231 --> 00:25:25,900 Ontziak boluntarioentzat soilik dira. 484 00:25:25,984 --> 00:25:27,318 Boluntarioa naiz orduan. 485 00:25:28,319 --> 00:25:29,153 Bale. 486 00:25:32,365 --> 00:25:33,491 Camille. 487 00:25:33,575 --> 00:25:35,535 Ez dut zurekin hitz egin nahi. 488 00:25:35,618 --> 00:25:38,121 Noski, bakarrik egon nahi duzu. 489 00:25:38,204 --> 00:25:39,914 Utz nazazu orduan. 490 00:25:39,998 --> 00:25:43,001 Mezu bat baino ez dizut ekarri. 491 00:25:43,084 --> 00:25:44,961 Hori egitea maite duzu, ezta? 492 00:25:45,044 --> 00:25:48,131 Sofiarena kontatu zenionetik Gabrieli mugikorra sutan dut. 493 00:25:48,214 --> 00:25:51,050 Burua argitzera etorri naiz eta ezinezkoa da. 494 00:25:51,134 --> 00:25:52,010 Barkatu. 495 00:25:52,093 --> 00:25:53,511 Kezkatuta gaude. 496 00:25:53,595 --> 00:25:57,181 Zure familia, Gabriel eta ni. 497 00:25:57,265 --> 00:25:59,183 Horregatik kontatu zenion aferarena? 498 00:25:59,267 --> 00:26:01,394 Horrek hobeto sentiaraziko zuelako? 499 00:26:01,477 --> 00:26:03,396 Ez, sekretuez kokoteraino nago, 500 00:26:03,479 --> 00:26:07,525 baita zure familia eta lagunen boxe-zakua izateaz ere! 501 00:26:07,609 --> 00:26:09,152 Zer dramatikoa. 502 00:26:09,235 --> 00:26:11,404 Bai, zera! Behintzat ez naiz desagertu. 503 00:26:11,487 --> 00:26:13,948 Errudun sentitzen zarelako etorri zara, 504 00:26:14,032 --> 00:26:16,451 ez kezkatuta zaudelako. 505 00:26:16,534 --> 00:26:20,830 Bai, errudun sentitzen naiz, baina hanka sartu dudala onartzen dut. 506 00:26:21,331 --> 00:26:22,749 Zuk ez bezala. 507 00:26:22,832 --> 00:26:25,251 Gabriel utzi nahi zenuen, 508 00:26:25,335 --> 00:26:28,212 eta niri errua botatzea onartu baino askoz errazagoa zen. 509 00:26:28,296 --> 00:26:29,213 Hori ez da egia. 510 00:26:29,797 --> 00:26:33,343 Emily, utzi ontziari emateari. 511 00:26:33,426 --> 00:26:34,761 Egia da, bale? 512 00:26:34,844 --> 00:26:37,513 Ez dut ontzia irauli nahi, zu etxera eramatea baizik. 513 00:26:37,597 --> 00:26:38,598 Ospa! 514 00:26:38,681 --> 00:26:39,515 Camille! 515 00:26:46,064 --> 00:26:47,398 Ai ene. 516 00:26:47,482 --> 00:26:49,817 Hau bai izan dela zure errua! 517 00:26:53,946 --> 00:26:57,033 Helduak zarete, ez nuen jokaera hau espero. 518 00:26:57,116 --> 00:26:58,534 Boluntarioa zara. 519 00:26:58,618 --> 00:27:02,038 Ezin duzu putzuan igeri egin, oso ondo dakizu! 520 00:27:02,121 --> 00:27:03,247 Sinestezina! 521 00:27:04,207 --> 00:27:05,458 Zer esan du? 522 00:27:05,541 --> 00:27:07,585 Igeri egitea debekatuta dagoela. 523 00:27:08,127 --> 00:27:11,631 Ez dut igeri egin, ez itotzen saiatzen ari nintzen. 524 00:27:17,178 --> 00:27:21,557 Dohaintza egingo dut, sarrera debekatu ez diezagun. 525 00:27:21,641 --> 00:27:22,475 Milesker. 526 00:27:23,434 --> 00:27:24,477 Ez horregatik. 527 00:27:27,355 --> 00:27:28,189 Sentitzen dut. 528 00:27:29,816 --> 00:27:31,567 Aitzakia gisa erabili zaitut. 529 00:27:33,194 --> 00:27:35,321 Ez nuen espero hain goiz ezkontzea. 530 00:27:35,405 --> 00:27:38,825 Baina Gabriel eta nire familiaren emozioa ikusi eta gero, 531 00:27:38,908 --> 00:27:40,118 aurrera egin nuen. 532 00:27:41,160 --> 00:27:42,495 Jasanezina bihurtu arte. 533 00:27:43,246 --> 00:27:45,998 Badakit ez diozula inori huts egin nahi, 534 00:27:46,833 --> 00:27:48,835 baina zugan pentsatu behar duzu. 535 00:27:48,918 --> 00:27:50,002 Ez bakarrik nigan. 536 00:27:51,462 --> 00:27:52,588 Ama izango naiz. 537 00:27:54,465 --> 00:27:55,550 Zorionak. 538 00:27:56,509 --> 00:27:59,387 Ez nuen inor mindu nahi. 539 00:28:00,513 --> 00:28:02,014 Hausnartu besterik ez. 540 00:28:03,391 --> 00:28:04,392 Eta? 541 00:28:08,521 --> 00:28:10,898 Artearekin maitemindu nintzen Giverny-n. 542 00:28:12,483 --> 00:28:13,818 Hemen uler dezakezu 543 00:28:13,901 --> 00:28:16,738 zergatik margozten zuten inpresionistek horrela. 544 00:28:17,697 --> 00:28:21,159 Asmoa… natura irudikatzea da. 545 00:28:22,827 --> 00:28:24,412 Ez gara perfektuak. 546 00:28:26,080 --> 00:28:27,457 Baina bai ederrak. 547 00:28:30,960 --> 00:28:32,462 Itzuliko gara? 548 00:28:46,934 --> 00:28:48,978 ZENBAKI EZEZAGUNA 549 00:28:49,061 --> 00:28:52,231 Madame Grateau, Noëlle Regnier, Le Monde-koa. 550 00:28:52,315 --> 00:28:54,192 Deitu egin dizut. 551 00:28:54,275 --> 00:28:59,113 JVMA-n lanean aritu zinen denborari buruz hitz egin nahiko nuke, 552 00:28:59,197 --> 00:29:01,741 Louis de Leon-i buruz, bereziki. 553 00:29:01,824 --> 00:29:04,076 Barkatu, lanpetuta nabil. Agur. 554 00:29:20,092 --> 00:29:20,927 Milesker. 555 00:29:21,010 --> 00:29:22,386 Milesker laguntzagatik. 556 00:29:26,182 --> 00:29:27,099 Kaixo, Gabriel. 557 00:29:28,893 --> 00:29:29,727 Sofia. 558 00:29:31,479 --> 00:29:34,023 Ikusi nahi duzun azken pertsona naiz, 559 00:29:34,106 --> 00:29:36,901 baina hegazkinetik jaitsi eta hona etorri naiz. 560 00:29:36,984 --> 00:29:39,403 Camille aurkitzen lagundu nahi dut. 561 00:29:40,196 --> 00:29:41,823 Ondo dagoela dakidanean, 562 00:29:41,906 --> 00:29:43,032 bueltatuko naiz. 563 00:29:44,534 --> 00:29:47,537 Emilyk aurkitu egin du, Giverny-n. 564 00:29:47,620 --> 00:29:49,247 Itzultzear daude. 565 00:29:52,542 --> 00:29:54,043 Joan baino lehen, 566 00:29:56,504 --> 00:29:58,631 zerbait hartu beharko genuke. 567 00:30:00,341 --> 00:30:01,217 Bai. 568 00:30:04,178 --> 00:30:05,054 Urduri nago. 569 00:30:05,763 --> 00:30:07,515 Zu ikusteaz poztuko da. 570 00:30:07,598 --> 00:30:08,516 Benetan? 571 00:30:23,114 --> 00:30:25,950 Ez egin hau berriro. Ezin zara desagertu. 572 00:30:26,033 --> 00:30:27,076 Sentitzen dut. 573 00:30:27,159 --> 00:30:30,079 Oso azkar gertatu da dena. Ez nuen akatsik egin nahi. 574 00:30:30,162 --> 00:30:31,497 Haurtxoaz ari zara? 575 00:30:31,581 --> 00:30:33,624 Ez, ezkontzaz. 576 00:30:33,708 --> 00:30:35,251 Ez dugu zertan ezkondu. 577 00:30:35,334 --> 00:30:36,460 Familia bat gara orain. 578 00:30:37,962 --> 00:30:39,005 Datorrena datorrela. 579 00:30:44,260 --> 00:30:45,177 Sofia? 580 00:30:53,603 --> 00:30:56,939 Zerbait gertatu zitzaizula uste nuen. Ezin nintzen Atenasen geratu. 581 00:30:57,982 --> 00:30:58,983 Kezkatuta nengoen. 582 00:31:02,069 --> 00:31:03,696 Maite zaitut, Camille. 583 00:31:13,289 --> 00:31:14,290 Maite zaitut. 584 00:31:14,373 --> 00:31:15,374 Zinez? 585 00:31:15,458 --> 00:31:18,127 Bai. Hainbat gauza ditut kontatzeko. 586 00:31:18,210 --> 00:31:19,045 Zatoz. 587 00:31:25,134 --> 00:31:25,968 Ondo zaude? 588 00:31:27,303 --> 00:31:28,137 Bai. 589 00:31:29,347 --> 00:31:33,017 Badakit zer den beste pertsona batekin maitemintzea. 590 00:31:39,690 --> 00:31:43,986 Zerbait behar baduzu, hor egongo naiz. 591 00:32:47,550 --> 00:32:52,555 Azpitituluak: A. M.