1 00:00:28,695 --> 00:00:30,947 Hara, hau egundokoa da. 2 00:00:31,031 --> 00:00:32,866 Hitzik gabe nago. 3 00:00:32,949 --> 00:00:35,410 Hara, Emily Cooperek hitzik gabe. 4 00:00:41,207 --> 00:00:42,917 Paris maite baduzu ere, 5 00:00:43,001 --> 00:00:46,463 Venezia munduko hiririk politena dela uste dut, 6 00:00:46,546 --> 00:00:49,174 eta agian erromantikoena ere bai. 7 00:00:50,050 --> 00:00:52,010 Pozten nau hemen zurekin egoteak. 8 00:00:55,138 --> 00:00:57,640 Venezia nire zerrendan dago bost urte nituenetik. 9 00:00:57,724 --> 00:00:59,893 Bost urteko zein neskatok du zerrenda bat? 10 00:00:59,976 --> 00:01:02,520 Txanoak eramaten jarraitzen duena. 11 00:01:04,564 --> 00:01:06,107 - Ene. - Jainko maitea. 12 00:01:06,191 --> 00:01:07,108 Begira... 13 00:01:16,534 --> 00:01:18,953 EMILY VENEZIAN 14 00:01:19,037 --> 00:01:20,038 {\an8}Hementxe da. 15 00:01:20,872 --> 00:01:22,373 {\an8}Hori ez da gure hotela. 16 00:01:22,457 --> 00:01:25,376 {\an8}Ez, desfilearen lekua ikusiko dugu. Axola zaizue? 17 00:01:25,460 --> 00:01:26,294 {\an8}Noski ezetz. 18 00:01:31,299 --> 00:01:32,884 {\an8}Kaixo! 19 00:01:32,967 --> 00:01:36,179 {\an8}Ongi etorri San Francesco della Vignara. 20 00:01:36,262 --> 00:01:37,931 {\an8}Hara, ezin hobea da. 21 00:01:38,014 --> 00:01:39,182 {\an8}Banekien nik. 22 00:01:39,265 --> 00:01:42,602 {\an8}Eta gonbidatuak ontziz irits daitezke, Veneziako erara. 23 00:01:42,685 --> 00:01:46,523 {\an8}Diorrek iaz erabili zuen. Sinesgaitza libre egotea. 24 00:01:46,606 --> 00:01:49,609 {\an8}Marcello, modeloak prest daude probetarako. 25 00:01:49,692 --> 00:01:51,236 {\an8}- Goazen. - Lagunduko dizuet. 26 00:01:51,319 --> 00:01:54,364 {\an8}Asko egin duzu jada, eta zure lehen aldia da hemen. 27 00:01:54,447 --> 00:01:55,448 {\an8}Gozatu hiriaz. 28 00:01:55,532 --> 00:01:56,741 Lanagatik etorri naiz. 29 00:01:56,825 --> 00:01:57,659 Zoaz. 30 00:01:57,742 --> 00:01:59,410 Ni arduratuko naiz. 31 00:01:59,494 --> 00:02:02,080 - Ziur? - Ziur dago. Goazen. 32 00:02:02,163 --> 00:02:04,541 Gero St. Regisen ikusiko dugu elkar. 33 00:02:05,500 --> 00:02:07,710 Begira zein azkar ahazten den lanaz. 34 00:02:19,180 --> 00:02:20,223 Bat, bi. 35 00:02:25,311 --> 00:02:26,354 Kontuz! 36 00:02:29,107 --> 00:02:31,568 Jainko maitea! 37 00:02:36,614 --> 00:02:39,242 Inoiz baino zoriontsuago zaude. 38 00:02:39,325 --> 00:02:42,370 Badakit, oso harro nago Marcellorekin. 39 00:02:42,453 --> 00:02:45,456 Eta hemen egotea berarekin, denekin... 40 00:02:45,540 --> 00:02:47,834 Ez dut inoiz hainbeste irribarre egin. 41 00:02:47,917 --> 00:02:49,794 Maiteminduta ikustea gogoko dut. 42 00:02:49,878 --> 00:02:51,713 Nire arratoi-bihotza berotzen du. 43 00:02:51,796 --> 00:02:52,881 Zer? 44 00:02:52,964 --> 00:02:54,883 Begira zubi hori. 45 00:02:55,508 --> 00:02:56,843 Arratoi-bihotza? 46 00:02:57,594 --> 00:02:58,720 Egia da. 47 00:02:58,803 --> 00:03:01,222 Moulin Rat. Zer gertatu da horrekin? 48 00:03:01,306 --> 00:03:05,018 Ekoizleek Satineren animazioa bidali didate. 49 00:03:05,101 --> 00:03:06,352 Barkatu, Ratine. 50 00:03:06,436 --> 00:03:07,770 Ez, erakutsi. 51 00:03:11,941 --> 00:03:14,319 Ene, zein polita. 52 00:03:14,402 --> 00:03:16,821 Biboteak dar-dar egiten dute nota altuekin, 53 00:03:16,905 --> 00:03:19,115 baina arratoi-titi onak ditut. 54 00:03:19,199 --> 00:03:21,743 - Eskerrak bi bakarrik jarri dizkizuten. - Bai. 55 00:03:23,953 --> 00:03:26,080 - Erantzun behar dut. - Noski. 56 00:03:26,164 --> 00:03:28,041 Kaixo, Sylvie. Bidean zaude? 57 00:03:28,833 --> 00:03:30,084 Ez, Erroman nago. 58 00:03:30,168 --> 00:03:31,127 Erroman? 59 00:03:31,211 --> 00:03:32,170 Zergatik? 60 00:03:32,253 --> 00:03:33,588 Jane gogoratzen duzu? 61 00:03:33,671 --> 00:03:36,299 Nola ahaztu. Zer egin du orain? 62 00:03:37,008 --> 00:03:39,219 Bere senarra ustekabean hil da. 63 00:03:39,302 --> 00:03:41,304 Ene, izugarria. Sentitzen dut. 64 00:03:41,387 --> 00:03:44,724 Hiletara etorri naiz, baina bihar iritsiko naiz desfilera. 65 00:03:44,807 --> 00:03:47,060 Geratu behar baduzu, kontrolpean dugu. 66 00:03:47,143 --> 00:03:49,145 Ez. Bihar noa. 67 00:03:49,229 --> 00:03:51,147 Ez da Marcelloren apustua bakarrik. 68 00:03:51,231 --> 00:03:54,442 Ni ere arriskatu naiz, eta ondo ateratzea behar dut. 69 00:03:54,525 --> 00:03:55,818 Guztion onerako. 70 00:03:57,737 --> 00:03:58,821 Joan behar dut. 71 00:03:58,905 --> 00:04:00,073 Bihar arte. 72 00:04:08,039 --> 00:04:10,416 Lagun ona zara. Milesker etortzeagatik. 73 00:04:10,500 --> 00:04:14,087 Ezin zintudan bakarrik utzi zure bizitzako egunik tristeenean. 74 00:04:14,170 --> 00:04:15,088 Egia esan, 75 00:04:15,171 --> 00:04:18,883 hori datorren astean izango da, testamentua irakurri 76 00:04:18,967 --> 00:04:21,261 eta zenbat diru zor dudan jakiten duenean. 77 00:04:22,720 --> 00:04:25,306 Obuluak salduko nituzke, baina ez dute balio. 78 00:04:25,390 --> 00:04:27,517 Enpresari batekin ezkondu behar nuen. 79 00:04:28,434 --> 00:04:30,728 Laurentek bi klub eraman zituen hondamendira 80 00:04:30,812 --> 00:04:33,189 eta amaren jabetza hipotekatu zuen. 81 00:04:33,690 --> 00:04:35,108 Hil egingo nuke. 82 00:04:35,191 --> 00:04:36,484 Barkatu. Goizegi da. 83 00:04:36,567 --> 00:04:37,485 Ez kezkatu. 84 00:04:38,027 --> 00:04:39,988 Banekien egun hau iritsiko zela. 85 00:04:40,071 --> 00:04:41,364 Lehenago pasatu dut dolua. 86 00:04:43,116 --> 00:04:45,201 Zer egingo duzu Laurentekin? 87 00:04:45,285 --> 00:04:47,704 Aspaldi egin behar nuena. 88 00:04:48,538 --> 00:04:51,249 - Dibortzioa eskatu. - Agur, Ben-Hur. 89 00:04:51,332 --> 00:04:52,917 Zu ez, laztana. 90 00:04:53,001 --> 00:04:54,168 Agur, maitea. 91 00:04:54,752 --> 00:04:57,046 "Gaur hasiko da zure betiko bizitza". 92 00:04:57,130 --> 00:04:58,715 Gutaz ari da. 93 00:05:10,518 --> 00:05:13,646 Ez da posible. Ikusi duzu nire pasaportea? 94 00:05:13,730 --> 00:05:15,732 Aireportuan neukan. 95 00:05:16,441 --> 00:05:18,359 Dutxa hartu eta lagunduko dizut. 96 00:05:18,443 --> 00:05:19,319 Milesker. 97 00:05:31,581 --> 00:05:34,625 Nire jatetxe gogokoenean erreserbatu dut. 98 00:05:35,335 --> 00:05:37,086 Biontzat. 99 00:05:37,670 --> 00:05:40,006 Gaur ez zaitut inorekin partekatu nahi. 100 00:05:41,883 --> 00:05:42,759 Ondo deritzozu? 101 00:05:42,842 --> 00:05:44,844 Bai, primeran. 102 00:05:46,054 --> 00:05:47,096 Ados. 103 00:05:47,180 --> 00:05:49,474 Mindyrekin elkartuko naiz. 104 00:05:50,641 --> 00:05:51,809 Bale. 105 00:05:57,482 --> 00:05:58,816 SEGITUAN IKUSI BEHAR ZAITUT! 106 00:05:59,400 --> 00:06:01,027 Zer? Eskatuko dizu? 107 00:06:01,611 --> 00:06:03,321 Barkatu, hunkituta nago. 108 00:06:03,404 --> 00:06:06,491 Ospatu behar dugu. Bi Aperol Spritz, per favore. 109 00:06:08,534 --> 00:06:12,705 - Hunkituta zaude? Ez dirudi. - Bai, ez. Harrituta nago. 110 00:06:12,789 --> 00:06:13,956 Tira, goizegi da. 111 00:06:14,624 --> 00:06:16,125 Baina zuzena dirudi. 112 00:06:16,209 --> 00:06:17,835 Talde bat gara. 113 00:06:17,919 --> 00:06:21,130 Etorkizunean pentsatzean... 114 00:06:21,214 --> 00:06:24,425 - Asko egiten duzu. - Berarekin ikusten dut neure burua. 115 00:06:25,093 --> 00:06:29,806 Eta orain, Parisen dagoela, dena eduki dezakedala sentitzen dut. 116 00:06:30,598 --> 00:06:33,476 Maitasuna, lana, lagun mina. 117 00:06:34,852 --> 00:06:36,145 Negar egingo dut. 118 00:06:37,313 --> 00:06:38,689 Grazie. 119 00:06:38,773 --> 00:06:39,774 Eskerrik asko. 120 00:06:39,857 --> 00:06:41,025 Marcellori eta zuri, 121 00:06:41,109 --> 00:06:44,195 zoriona opa dizuet. 122 00:06:44,278 --> 00:06:45,113 Merezi duzu. 123 00:06:45,196 --> 00:06:47,198 Ohorezko dama izateko proba da? 124 00:06:47,281 --> 00:06:49,450 - Proba behar dut? - Noski ezetz. 125 00:06:52,912 --> 00:06:56,916 - Bere jatetxerik gogokoenera goaz. - Ene. Hortxe eskatuko dizu. 126 00:06:58,709 --> 00:07:02,338 Gertatuko da, neska. Ez eskatu entsaladarik. 127 00:07:02,422 --> 00:07:05,883 Imajinatu bera belauniko eta zuk letxuga hortz artean duzula. 128 00:07:05,967 --> 00:07:07,552 Nola egingo ote du? 129 00:07:07,635 --> 00:07:09,095 Abeslari-zerbitzariekin? 130 00:07:09,178 --> 00:07:11,764 - Laukote batekin? - Ixo, urduri jarriko naiz. 131 00:07:11,848 --> 00:07:13,808 Badakit, xanpain kopa batean. 132 00:07:13,891 --> 00:07:15,059 Airosa, bera bezala. 133 00:07:15,643 --> 00:07:17,478 - Zurrupadaka edan. - Beti. 134 00:07:17,562 --> 00:07:19,147 Egia, nik kontrakoa egiten dut. 135 00:07:27,864 --> 00:07:28,990 Buonasera. 136 00:07:29,073 --> 00:07:30,491 Marcello Muratori. 137 00:07:30,992 --> 00:07:31,993 Grazie. 138 00:07:36,497 --> 00:07:39,792 Emily, pentsatzen aritu naiz, 139 00:07:40,835 --> 00:07:44,172 eta ezagutu zintudan egunean Megèven egon ez banintz? 140 00:07:44,255 --> 00:07:47,425 Edo poloan jokatzera Parisera joan ez banintz? 141 00:07:47,508 --> 00:07:50,720 - Bizitza desberdina izango litzateke. - Bai. 142 00:07:50,803 --> 00:07:53,473 Pozten naiz eskiatzen ikasi ez izanaz. 143 00:07:54,432 --> 00:07:56,142 Neure buruan sinestea lortzen duzu. 144 00:07:56,225 --> 00:07:57,852 Inork ez bezala ikusten nauzu. 145 00:07:57,935 --> 00:07:59,896 Norbait kreatibotzat nauzu. 146 00:08:00,813 --> 00:08:05,276 Bost axola zer gertatzen den desfilean, irabazi dut jada. 147 00:08:05,359 --> 00:08:07,612 - Ez dut postrerik eskatu. - Nik bai. 148 00:08:07,695 --> 00:08:11,199 Tiramisu, espezialitatea. Hemen bertan egiten dituzte savoiardi. 149 00:08:11,782 --> 00:08:12,617 Savoiardi? 150 00:08:12,700 --> 00:08:15,953 Beheko bizkotxoak. 151 00:08:19,123 --> 00:08:20,208 Probatu, mesedez. 152 00:08:20,875 --> 00:08:21,709 Ados. 153 00:08:28,382 --> 00:08:30,718 - Gozoa, ezta? - Oso. 154 00:08:30,801 --> 00:08:33,471 Segi. Barruraino, zatirik onena da. 155 00:08:33,554 --> 00:08:36,140 - Sorpresa bat dago. - Bale. 156 00:08:44,065 --> 00:08:46,192 - Aurkitu dut. - Bai, horixe. 157 00:08:46,275 --> 00:08:47,360 Bai. 158 00:08:47,860 --> 00:08:48,736 Zera... 159 00:08:49,779 --> 00:08:50,613 galleta bat. 160 00:08:51,906 --> 00:08:54,158 Veneziako txokolatea onena da. 161 00:09:00,706 --> 00:09:01,874 Gozo-gozoa. 162 00:09:19,976 --> 00:09:21,060 Ez dizu eskatu? 163 00:09:21,143 --> 00:09:22,812 Egia esan, lasaitu ederra da. 164 00:09:22,895 --> 00:09:26,148 Ez zait gustatzen eraztunarena tiramisuan. 165 00:09:26,232 --> 00:09:29,860 Bai, ez da kontatzeko moduko istorioa. 166 00:09:29,944 --> 00:09:30,987 Eskatuko dizu. 167 00:09:31,654 --> 00:09:34,490 Ziur desfilea bukatu arte itxarongo duela. 168 00:09:35,074 --> 00:09:37,410 Orain egin nahi ez badu. Aupa! 169 00:09:37,493 --> 00:09:38,703 - Barkatu. - Lasai. 170 00:09:38,786 --> 00:09:40,913 - Arazo bat dugu. - Zer gertatu da? 171 00:09:40,997 --> 00:09:43,457 Hara joan behar dugu, baina ez da ona. 172 00:09:43,541 --> 00:09:45,167 - Bale, goazen. - Goazen. 173 00:09:45,251 --> 00:09:46,794 - Agur. - Agur. 174 00:09:47,336 --> 00:09:48,796 Hemen egongo naiz. 175 00:09:53,009 --> 00:09:54,343 Zer gertatu da? 176 00:09:54,427 --> 00:09:56,095 Atzo ez zuen euririk ere egin. 177 00:09:56,178 --> 00:09:57,972 Ez, behetik dator, ez goitik. 178 00:09:58,055 --> 00:09:59,390 Aqua alta deitzen da. 179 00:09:59,473 --> 00:10:02,560 Itsasgora ilargi beteak eragindako fenomenoa da. 180 00:10:02,643 --> 00:10:04,729 Eta ezin dugu aqua alta hemendik atera? 181 00:10:04,812 --> 00:10:06,480 Ur-xurgagailu batekin? 182 00:10:06,564 --> 00:10:09,442 Ez. Urak gora egingo luke berriro. 183 00:10:10,151 --> 00:10:11,861 Hiria hondoratzen ari da. 184 00:10:12,903 --> 00:10:14,780 Horregatik libre zegoen, Luc. 185 00:10:14,864 --> 00:10:16,949 Venezia maitale krudela da. 186 00:10:17,033 --> 00:10:19,452 Beste zerbait bilatzen saiatzen ari naiz. 187 00:10:19,535 --> 00:10:22,079 Hotel Danieli eta Palazzo Ducale hartuta daude. 188 00:10:22,163 --> 00:10:25,374 - Max Marak Doge's Palace du. - Zeken halakoak. 189 00:10:25,458 --> 00:10:27,460 Baina, zerbait aurkitzen badugu ere, 190 00:10:27,543 --> 00:10:30,713 nola abisatu eta mugituko dugu dena? 191 00:10:30,796 --> 00:10:33,132 Eliza bat dago hor, baina ez dute nahi. 192 00:10:33,215 --> 00:10:35,384 Milesker, Paddington hartza. 193 00:10:37,845 --> 00:10:40,473 Bertakoek daramatzate. Ez ditut zapatak suntsituko. 194 00:10:41,223 --> 00:10:43,059 Arropa begiratzera noa. 195 00:10:43,934 --> 00:10:47,063 Bertan behera utzi beharko genuke. 196 00:10:47,146 --> 00:10:49,857 Ezin dugu. Marcello lur jota utziko du. 197 00:10:49,940 --> 00:10:51,192 Sylviek kezkatzen nau. 198 00:10:51,275 --> 00:10:52,610 Erromatik etorriko da, 199 00:10:52,693 --> 00:10:55,321 haserre bizian, eta gureak egingo ditu, Lucetik hasita. 200 00:10:55,404 --> 00:10:56,280 Zergatik ni? 201 00:10:56,364 --> 00:10:58,032 Zuk erreserbatu duzu gune hau. 202 00:10:59,158 --> 00:11:03,746 Arropa lehorra dago, baina nola egingo dugu hemen? 203 00:11:03,829 --> 00:11:05,164 Nondik ibiliko dira modeloak? 204 00:11:05,247 --> 00:11:07,333 Eta gonbidatuak? Blai eginda egongo dira. 205 00:11:07,416 --> 00:11:09,043 Ez dugu bertan behera utziko. 206 00:11:09,126 --> 00:11:10,503 Gertatuko da. 207 00:11:10,586 --> 00:11:13,381 Buelta bat eman behar diogu 208 00:11:13,464 --> 00:11:16,884 eta, beno, bertokoek egiten dutena egin. 209 00:11:18,386 --> 00:11:19,220 Orain! 210 00:11:27,937 --> 00:11:28,771 Ez. 211 00:11:35,194 --> 00:11:37,279 Bai. Gehiago. 212 00:11:39,281 --> 00:11:40,658 - Aski da? - Bai. 213 00:11:40,741 --> 00:11:41,659 - Bale. - Bale. 214 00:11:58,634 --> 00:12:00,219 Milesker. 215 00:12:00,302 --> 00:12:02,888 Beharko dituzu. Lehen lerroan zaude, zipriztinen gunea. 216 00:12:02,972 --> 00:12:04,807 Hor dator. Gureak egingo du. 217 00:12:06,475 --> 00:12:07,977 Zer demontre da hau? 218 00:12:08,060 --> 00:12:09,395 Zu arduratuko zara? 219 00:12:09,979 --> 00:12:12,523 Inprobisatu egin behar izan dugu aqua alta dela eta. 220 00:12:13,899 --> 00:12:15,359 Jainko maitea. 221 00:12:16,318 --> 00:12:18,362 Gauez igo da. 222 00:12:18,446 --> 00:12:21,866 Gauza bera gertatu zitzaidan ontzian, baina komunean. 223 00:12:22,450 --> 00:12:24,493 Ez nuen espero. 224 00:12:25,077 --> 00:12:29,540 Argi utzi nuen desfileak arrakasta izan behar zuela. 225 00:12:29,623 --> 00:12:33,711 - Nola izango da horrela? - Larrialdi-plan bat dugu. 226 00:12:33,794 --> 00:12:34,837 Gomazko botak? 227 00:12:35,463 --> 00:12:37,840 Planaren parte dira, bai. 228 00:12:41,343 --> 00:12:45,389 Eta zer egingo duzue Marcelloren amarekin? 229 00:12:45,473 --> 00:12:48,225 Jainkoarren. Zertan ari da hemen? 230 00:12:50,478 --> 00:12:53,814 Nik uste ura ez dela gure arazo larriena. 231 00:13:00,905 --> 00:13:02,865 - Marcello? - Ezkutatuta. 232 00:13:02,948 --> 00:13:05,159 Ixo. Ondo aterako da. 233 00:13:08,496 --> 00:13:12,666 Jaun-andreok, desfilea hastear dago. 234 00:14:36,667 --> 00:14:38,085 Zer ari da hemen? 235 00:14:41,255 --> 00:14:42,131 Mamma. 236 00:14:42,715 --> 00:14:44,508 Bravo, seme. Bravo. 237 00:14:46,260 --> 00:14:47,428 Gogoko duzu? 238 00:14:47,511 --> 00:14:49,430 Maite dut! 239 00:14:49,513 --> 00:14:51,515 Ederra izan da. 240 00:14:51,599 --> 00:14:55,519 Muratoriren arima, era berri batean. 241 00:14:55,603 --> 00:14:57,313 Orduan, ez gaituzu salatuko? 242 00:14:57,396 --> 00:14:58,480 Jakina ezetz. 243 00:14:59,064 --> 00:15:01,400 Ezin dut abokatua ordaindu. 244 00:15:02,651 --> 00:15:06,238 Benetako diseinatzailea zara, zure aita bezala. 245 00:15:06,739 --> 00:15:08,741 Sentitzen dut orain arte ikusi ez izana. 246 00:15:10,534 --> 00:15:11,869 Marcello. 247 00:15:12,661 --> 00:15:15,039 Erretiratzeko eta talentua duen 248 00:15:15,122 --> 00:15:18,250 norbaiti lekua uzteko ordua heldu da. 249 00:15:19,585 --> 00:15:20,753 Zer diozu? Ez. 250 00:15:20,836 --> 00:15:24,256 Jaun-andreok, Marcello Muratori, 251 00:15:24,340 --> 00:15:28,636 Muratoriren zuzendari berria, eta etorkizuna. 252 00:15:49,156 --> 00:15:52,159 Denen ahotan zabiltza. Nola sentitzen zara? 253 00:15:52,743 --> 00:15:53,911 Zoragarria da. 254 00:15:55,162 --> 00:15:57,790 Baina familia berreskuratzea 255 00:15:57,873 --> 00:15:58,874 da garrantzitsuena. 256 00:15:58,958 --> 00:16:01,126 Eta amak enpresa eskaini izana. 257 00:16:01,210 --> 00:16:05,255 Zuri ere. Talde bat gara. Marketinaz arduratzea nahi du. 258 00:16:05,339 --> 00:16:07,132 Jakina baietz. 259 00:16:07,216 --> 00:16:10,678 Asko dago pentsatzeko. Goza dezagun gauaz. 260 00:16:11,261 --> 00:16:12,096 Saiatzen naiz. 261 00:16:12,179 --> 00:16:15,057 Solitanora itzultzeko irrikan nago, dena martxan jartzeko. 262 00:16:15,140 --> 00:16:17,059 Solitanora? Zenbaterako? 263 00:16:17,851 --> 00:16:21,730 Emily, ezin dut Muratori Paristik zuzendu. 264 00:16:23,232 --> 00:16:24,191 Baina nik uste... 265 00:16:24,274 --> 00:16:26,944 Hango bizitza ederra da. 266 00:16:27,695 --> 00:16:30,656 Bizimodu lasaia, aspergarria izan gabe. 267 00:16:30,739 --> 00:16:36,453 Egunez lanpetuta egongo gara eta gauez... bakarrik. 268 00:16:37,287 --> 00:16:38,539 Baina non? 269 00:16:38,622 --> 00:16:43,460 Ama arrebarekin joango da eta bere etxea eskaini digu. 270 00:16:44,086 --> 00:16:46,088 Etxe eder hori? 271 00:16:47,381 --> 00:16:49,925 Elkarrekin bizitza bat eraiki ahal izango dugu. 272 00:16:50,426 --> 00:16:54,221 Eta Italia osoko moda markarik onena. 273 00:16:54,722 --> 00:16:57,224 Hau dena zoragarria da. 274 00:16:57,307 --> 00:16:58,267 Eta gehiegi. 275 00:16:58,350 --> 00:17:00,394 Badakit. 276 00:17:01,061 --> 00:17:02,771 Ez dugu zertan orain erabaki. 277 00:17:02,855 --> 00:17:03,856 Garrantzitsuena 278 00:17:05,357 --> 00:17:06,525 elkarrekin egotea da. 279 00:17:10,738 --> 00:17:14,241 Bere zorren erantzule naiz dibortziatzen bagara ere? 280 00:17:14,908 --> 00:17:16,410 Sinestezina. 281 00:17:17,995 --> 00:17:20,247 Parisen hitz egingo dugu. 282 00:17:25,586 --> 00:17:26,628 Zenbat entzun duzue? 283 00:17:27,254 --> 00:17:29,673 Guk? Ezertxo ere ez. 284 00:17:29,757 --> 00:17:30,591 Zergatik ba? 285 00:17:32,134 --> 00:17:33,052 Arazoren bat dago? 286 00:17:33,135 --> 00:17:37,431 Laurenten ondasunak bahituko dituzte, zureak barne. 287 00:17:37,514 --> 00:17:38,474 Bai. 288 00:17:39,308 --> 00:17:42,269 Nire aurrezkiak, nire pisua eta nire enpresa. 289 00:17:43,896 --> 00:17:44,813 Zaude hor... 290 00:17:44,897 --> 00:17:46,440 Grateau agentzia ere? 291 00:17:47,608 --> 00:17:49,526 Venezia baino azkarrago hondoratzen ari da. 292 00:17:50,360 --> 00:17:52,029 Zer esan nahi duzu? 293 00:17:52,738 --> 00:17:54,990 Enpresa saldu edo likidatu egingo dute. Ez dakit. 294 00:17:59,411 --> 00:18:02,664 Hasieratik egon zarete, baina ez dut amaieran egotea nahi. 295 00:18:03,624 --> 00:18:05,417 Beraz, itzultzen garenean... 296 00:18:07,586 --> 00:18:09,338 lana bilatu, mesedez. 297 00:18:12,299 --> 00:18:13,675 Eta Emily? 298 00:18:16,345 --> 00:18:18,222 Muratori du orain. 299 00:18:18,847 --> 00:18:20,516 Une egokian atera da. 300 00:18:24,061 --> 00:18:25,020 Goazen. 301 00:18:29,066 --> 00:18:30,150 Alfie! 302 00:18:30,234 --> 00:18:32,694 Hotel Danielin ospatzen ari gara. 303 00:18:32,778 --> 00:18:34,571 Hemen egon beharko zenuke. 304 00:18:34,655 --> 00:18:35,697 Egon ahal banu... 305 00:18:35,781 --> 00:18:39,952 Nirea baino itxura hobea du. Antoniak salaketa erretiratu du? 306 00:18:40,035 --> 00:18:42,412 Bai, lasaitu ederra hartu dute denek. 307 00:18:42,913 --> 00:18:45,666 Nico edo Marcellorekin hitz egin nahi duzu? 308 00:18:45,749 --> 00:18:48,877 Ez. Zurekin. 309 00:18:50,671 --> 00:18:52,923 Parisera itzultzean ikusi nahi zaitut. 310 00:18:56,635 --> 00:18:58,470 Tira, bai, baina... 311 00:18:58,554 --> 00:19:02,057 Ziur beste festaren bat antolatuko dutela. 312 00:19:02,141 --> 00:19:03,600 - Eta... - Ulertu didazu. 313 00:19:05,811 --> 00:19:08,105 Badakit txantxetan gabiltzala beti, 314 00:19:08,188 --> 00:19:11,441 baina ez egin gurea existitu ez balitz bezala. 315 00:19:15,737 --> 00:19:17,197 Hor zaude? 316 00:19:18,490 --> 00:19:23,328 Ezin dut orain hitz egin, baina... Parisen mintzatuko gara. 317 00:19:23,412 --> 00:19:25,539 Bai, ados. 318 00:19:26,874 --> 00:19:27,833 Irrikan nago. 319 00:19:30,878 --> 00:19:32,462 Behar nuena. 320 00:19:34,131 --> 00:19:36,258 Hara, egarri? 321 00:19:37,259 --> 00:19:38,218 Irensten dut. 322 00:19:38,719 --> 00:19:39,970 Ohitura txarra. 323 00:19:40,470 --> 00:19:41,388 - Bale. - Goazen. 324 00:19:41,471 --> 00:19:43,432 Garaipen-buelta bat ematera goaz. 325 00:19:46,101 --> 00:19:47,060 Grazie. 326 00:19:48,937 --> 00:19:52,191 Ez dut zorionak esateko astirik izan. 327 00:19:52,691 --> 00:19:53,692 Merci. 328 00:19:53,775 --> 00:19:55,068 Ondo atera da, ezta? 329 00:19:55,152 --> 00:19:56,445 Ez nago desfileaz ari. 330 00:19:56,528 --> 00:19:58,530 Antoniaren eskaintzaz baizik, 331 00:19:58,614 --> 00:20:00,032 Muratoriren jabetza. 332 00:20:00,657 --> 00:20:02,409 Marcello pozik egongo da. 333 00:20:02,492 --> 00:20:04,328 Bai. Asko. 334 00:20:04,411 --> 00:20:07,039 Baina Solitanon biziko ginateke. 335 00:20:07,664 --> 00:20:08,790 Ez nazazu gaizki ulertu, 336 00:20:08,874 --> 00:20:11,960 herri ederra da, eta jendea oso jatorra. 337 00:20:12,044 --> 00:20:12,920 Baina... 338 00:20:13,879 --> 00:20:14,755 Baina zer? 339 00:20:15,923 --> 00:20:17,925 Eta Grateau agentzia? 340 00:20:18,675 --> 00:20:20,135 Zer, Emily? 341 00:20:20,928 --> 00:20:23,847 Ez izan tontoa. Aukera aprobetxatu behar duzu. 342 00:20:24,514 --> 00:20:25,933 Benetan? Zergatik? 343 00:20:26,016 --> 00:20:27,351 Ba... 344 00:20:27,851 --> 00:20:31,980 marketin mundua aldakorra delako. In-house lan egitea aukerarik onena da. 345 00:20:32,064 --> 00:20:34,650 Marka bat eraikiko duzu, inperio bat sortu. 346 00:20:35,901 --> 00:20:39,488 Baina ez genuke elkarrekin lan egingo. 347 00:20:40,906 --> 00:20:44,117 Gaindituko dugu. Ez da Instagram debekatuko balute bezala. 348 00:20:49,039 --> 00:20:51,583 Hurrengo Miuccia Prada izan zintezke. 349 00:20:52,668 --> 00:20:54,836 Zorionekoak zu izateagatik. 350 00:20:56,880 --> 00:20:58,257 Ni ere izan nintzen. 351 00:20:59,383 --> 00:21:00,467 Asko. 352 00:22:15,876 --> 00:22:18,045 Marcello Muratoriri. 353 00:22:25,677 --> 00:22:28,555 Eskerrak guztioi. 354 00:22:29,806 --> 00:22:33,977 Batez ere, Emilyri. 355 00:22:34,686 --> 00:22:36,897 Nire bizitza guztiz aldatu didazu. 356 00:22:36,980 --> 00:22:38,273 Tira, guztioi. 357 00:22:38,774 --> 00:22:41,651 Eta bai, negozioa garrantzitsua da, 358 00:22:41,735 --> 00:22:44,780 baina zu zara gehien arduratzen 359 00:22:44,863 --> 00:22:45,697 zaidana. 360 00:22:48,658 --> 00:22:49,493 Nico? 361 00:22:50,285 --> 00:22:52,037 Zerbait esan nahi? 362 00:22:52,120 --> 00:22:53,830 Bai, milesker. 363 00:22:53,914 --> 00:22:55,791 Beste hitzalditxo bat? 364 00:22:56,917 --> 00:23:00,504 Gaizki pasatu dut familiarekin. 365 00:23:00,587 --> 00:23:03,090 Eta nire babesa izan duzu. 366 00:23:04,049 --> 00:23:07,052 Ez nintzateke hemen egongo zu gabe. 367 00:23:07,844 --> 00:23:10,680 Zuek biok egiten gaituzue garen gizonak. 368 00:23:11,890 --> 00:23:13,433 Bai, zoragarriak gara. 369 00:23:17,938 --> 00:23:18,814 Zaude, zer? Ez! 370 00:23:21,817 --> 00:23:22,776 Nik... 371 00:23:25,070 --> 00:23:28,073 Maite zaitut, baina ezin dut. 372 00:23:28,907 --> 00:23:30,075 Zer? 373 00:23:30,158 --> 00:23:32,369 Ezin naiz ezkondu. 374 00:23:34,037 --> 00:23:39,292 Ezin dut dena utzi Parisen eta Solitanora joan. 375 00:23:39,376 --> 00:23:41,670 Ez da nire bizitza. 376 00:23:43,130 --> 00:23:44,548 Ezta zure eraztuna ere. 377 00:23:45,674 --> 00:23:46,508 Zer...? 378 00:23:47,342 --> 00:23:49,302 Nicorena da. 379 00:23:56,309 --> 00:23:57,144 Niretzat? 380 00:23:58,311 --> 00:23:59,438 Mindy, 381 00:24:00,021 --> 00:24:01,106 maite zaitut. 382 00:24:02,149 --> 00:24:05,485 Zurekin maiteminduta nago barnetegira joan ginenetik. 383 00:24:06,736 --> 00:24:09,448 Zurekin egon nahi dut betiko. 384 00:24:10,866 --> 00:24:11,867 Orduan... 385 00:24:12,784 --> 00:24:13,702 Hara! 386 00:24:16,121 --> 00:24:17,372 Nirekin ezkonduko zara? 387 00:24:22,502 --> 00:24:25,005 - Ez esan ezetz! - Ez! Ez, bai! 388 00:24:25,088 --> 00:24:27,591 Hau da, oui, ... Berdin dio. 389 00:24:28,717 --> 00:24:29,634 Egon. 390 00:24:30,135 --> 00:24:31,553 Jainko maitea, eraztuna... 391 00:24:36,141 --> 00:24:38,018 - Maite zaitut. - Maite zaitut. 392 00:24:39,436 --> 00:24:41,354 - Zaude, benetan? - Bai. 393 00:24:44,483 --> 00:24:45,942 Zorionak. 394 00:24:46,693 --> 00:24:48,278 Izugarri pozten naiz. 395 00:25:09,049 --> 00:25:10,133 Sentitzen dut. 396 00:25:10,800 --> 00:25:12,969 Hau lotsa. 397 00:25:13,053 --> 00:25:16,556 Eraztuna ikusi dut eta... Nahastu egin naiz, nik... 398 00:25:16,640 --> 00:25:17,807 eskatuko zenidala uste... 399 00:25:17,891 --> 00:25:18,934 Barkatu. 400 00:25:19,434 --> 00:25:21,603 Harroputz galanta izan naiz. 401 00:25:21,686 --> 00:25:22,729 A, bai? 402 00:25:24,189 --> 00:25:27,609 Egia esan, zurekin imajinatu nuen etorkizuna. 403 00:25:27,692 --> 00:25:28,818 Baita nik ere. 404 00:25:28,902 --> 00:25:31,112 Baina ezkontzan pentsatzean... 405 00:25:31,196 --> 00:25:33,365 Ikusi duzu nola sentitzen zaren. 406 00:25:36,243 --> 00:25:39,287 Bizitza bat dut Parisen. 407 00:25:39,955 --> 00:25:42,666 Esfortzu handia egin dut lortzeko, 408 00:25:42,749 --> 00:25:44,000 eta maite dut. 409 00:25:45,252 --> 00:25:46,753 Baita zu ere. 410 00:25:46,836 --> 00:25:49,798 Paris ere maite dut, baina zu hor zaudelako soilik. 411 00:25:52,175 --> 00:25:54,344 Solitano nire etxea da, Emily. 412 00:25:55,554 --> 00:25:56,638 Badakit. 413 00:25:59,182 --> 00:26:01,351 Bertan egon nahiko nuke zurekin. 414 00:26:05,146 --> 00:26:06,273 Baina ezin duzu. 415 00:26:09,568 --> 00:26:11,361 Amets ederra da. 416 00:26:13,655 --> 00:26:15,282 Baina ez da nirea. 417 00:26:48,148 --> 00:26:51,318 Sentitzen dut Marcellorena. 418 00:26:52,277 --> 00:26:53,653 Badakit maite duzula. 419 00:26:54,571 --> 00:26:55,572 Bai. 420 00:26:55,655 --> 00:26:58,992 Baina gauza desberdinak nahi ditugu. 421 00:26:59,492 --> 00:27:01,745 Solitanora joanez gero, 422 00:27:02,245 --> 00:27:05,206 gazteluan harrapatutako printzesa bat bezala sentituko nintzateke. 423 00:27:05,290 --> 00:27:06,916 Ipuin ederra, gero. 424 00:27:07,459 --> 00:27:11,212 Bai, baina azkenean... uste dut hori bakarrik izan dela. 425 00:27:11,296 --> 00:27:12,339 Bai. 426 00:27:12,422 --> 00:27:15,050 Printzea aurkitu zenuen, behintzat. 427 00:27:15,133 --> 00:27:16,676 Erokeria, ezta? 428 00:27:16,760 --> 00:27:19,846 Nicok ezkontzarako datak eman dizkit. 429 00:27:19,929 --> 00:27:21,765 Ez diet gurasoei oraindik esan. 430 00:27:21,848 --> 00:27:24,392 Ez lioke aitari deitu eta eskua eskatu behar? 431 00:27:24,476 --> 00:27:25,810 Ez! 432 00:27:25,894 --> 00:27:28,229 Aita dena kontrolatzen saiatuko da. 433 00:27:28,313 --> 00:27:30,315 Nicok dei diezaiola ezkondu ondoren. 434 00:27:30,398 --> 00:27:31,316 Mindy! 435 00:27:31,399 --> 00:27:34,319 Zer? Tira, ezkontzak gorroto ditut. 436 00:27:34,402 --> 00:27:37,030 Ezkondu aurreko agur-festa axola zait. 437 00:27:37,113 --> 00:27:39,074 Hori nik neuk kontrolatuko dut. 438 00:27:39,157 --> 00:27:40,825 Mykonosen pentsatu dut. 439 00:27:40,909 --> 00:27:42,577 Edo Ibizan. 440 00:27:42,661 --> 00:27:44,412 Nire lana zela uste nuen. 441 00:27:45,372 --> 00:27:46,498 Jakina. 442 00:27:47,916 --> 00:27:49,084 Aizue, neskak. 443 00:27:49,167 --> 00:27:50,627 - Kaixo. - Kaixo. 444 00:27:50,710 --> 00:27:51,628 Noiz itzuli zara? 445 00:27:53,254 --> 00:27:54,506 Atzo. 446 00:27:54,589 --> 00:27:56,716 - Nola doa jatetxea? - Primeran. 447 00:27:56,800 --> 00:27:58,885 Aurrekontua txikia geratu zaigu chefarekin. 448 00:27:58,968 --> 00:28:01,596 Chef sexy berria. Nolakoa da mutikoa? 449 00:28:02,180 --> 00:28:04,182 Neska, egia esan. 450 00:28:05,266 --> 00:28:06,351 Zorionekoa zu. 451 00:28:06,434 --> 00:28:08,770 - Tira, joan behar dugu... - Bai. 452 00:28:08,853 --> 00:28:09,771 Zer da hori? 453 00:28:11,272 --> 00:28:12,273 Ba... 454 00:28:13,274 --> 00:28:15,068 - Nicok eskatu dit. - Bai. 455 00:28:15,151 --> 00:28:16,361 Ezkonduko da. 456 00:28:18,113 --> 00:28:19,656 Noiz esango zenidan? 457 00:28:20,448 --> 00:28:21,574 Orain esan dizut. 458 00:28:21,658 --> 00:28:22,659 Ez. 459 00:28:23,159 --> 00:28:23,993 Emilyk esan dit. 460 00:28:25,120 --> 00:28:28,039 Normalena "zorionak" esatea da. 461 00:28:29,207 --> 00:28:31,918 "Zorte on" da esan diezazukedan gauzarik onena. 462 00:28:33,002 --> 00:28:34,629 Akats handia da. 463 00:28:34,713 --> 00:28:35,880 Alfie. 464 00:28:36,464 --> 00:28:37,757 Badaki zertaz ari naizen. 465 00:28:40,927 --> 00:28:43,346 Zer gertatu da zuen artean? 466 00:28:43,430 --> 00:28:44,389 Ezer ez. 467 00:28:44,472 --> 00:28:45,932 Ez dut uste ezer denik. 468 00:28:48,518 --> 00:28:49,936 Zerbait sentitzen duzu? 469 00:28:55,734 --> 00:28:56,985 O, Min. 470 00:28:57,819 --> 00:28:59,612 Jainko maitea. Zer egingo dut? 471 00:29:11,875 --> 00:29:12,917 Emily! 472 00:29:13,418 --> 00:29:14,502 Itzuli zara. 473 00:29:15,545 --> 00:29:17,088 Hemen egiten dut lan, ezta? 474 00:29:17,172 --> 00:29:19,841 Zure gauzak Solitanora bidaltzeko zorian geunden. 475 00:29:19,924 --> 00:29:21,426 Grapagailu arrosa izan ezik. 476 00:29:21,509 --> 00:29:22,719 Maite izan dut beti. 477 00:29:22,802 --> 00:29:25,430 Ez naiz Solitanora joango. 478 00:29:25,930 --> 00:29:27,432 Marcellorena amaitu da. 479 00:29:30,477 --> 00:29:32,479 Sentitzen dut. 480 00:29:33,062 --> 00:29:35,482 Milesker, Sylvie. Nik... 481 00:29:36,524 --> 00:29:38,276 benetakoa zela uste nuen. 482 00:29:38,359 --> 00:29:41,863 Baina konturatu naiz ez dela nahi dudan bizitza. 483 00:29:42,697 --> 00:29:44,991 - Orduan, pozten naiz. - Baita ni ere. 484 00:29:45,074 --> 00:29:47,410 Baina jakin behar duzun zerbait dago. 485 00:29:47,911 --> 00:29:51,039 Grateau agentziak arazoak izan ditu. Ixteko zorian nengoen. 486 00:29:51,122 --> 00:29:52,916 Zer? Zergatik ez didazu esan? 487 00:29:52,999 --> 00:29:54,375 Trantze latza aurrezteko. 488 00:29:54,876 --> 00:29:57,337 Zorionez, zaldun bat etorri da gu erreskatatzera. 489 00:29:57,420 --> 00:30:00,423 Bazkide bat ekarri dut enpresa zutik mantentzeko. 490 00:30:01,841 --> 00:30:03,718 Aldaketa batzuk egongo dira. 491 00:30:04,302 --> 00:30:05,345 Nor? 492 00:30:05,428 --> 00:30:06,888 Nork nahi du xanpaina? 493 00:30:06,971 --> 00:30:08,056 Ixo. 494 00:30:08,598 --> 00:30:10,099 La Marca Prosecco da. 495 00:30:10,183 --> 00:30:12,393 Legalki, ezin didate beste zerbait edaten ikusi. 496 00:30:13,311 --> 00:30:15,855 Gure zalduna? Dirurik ez zuela uste nuen. 497 00:30:15,939 --> 00:30:16,940 Badakit, laztana. 498 00:30:17,023 --> 00:30:18,525 Senarraren heriotzak ustekabean 499 00:30:18,608 --> 00:30:21,402 harrapatu ninduen, baina palazzo a utzi zidan. 500 00:30:21,486 --> 00:30:25,114 Four Seasons kateak sekulako eskaintza egin dit. 501 00:30:25,615 --> 00:30:29,160 Munduko lehen Four Seasons Palazzoa izatea nahi dute. 502 00:30:29,244 --> 00:30:32,330 Grateau agentziaren burukidea naiz orain. 503 00:30:32,831 --> 00:30:34,707 Primeran pasatuko dugu, joder. 504 00:30:55,854 --> 00:30:59,315 Eta hemendik bisigu, zitriko eta kapar-saltsarekin. 505 00:30:59,399 --> 00:31:01,526 Gaur goizean harrapatu duguna? 506 00:31:01,609 --> 00:31:05,405 Harrapatu duzun gauza bakarra karpa bat izan da. 507 00:31:06,072 --> 00:31:07,115 Bai. 508 00:31:07,824 --> 00:31:09,075 Gabrieli, 509 00:31:09,158 --> 00:31:13,872 eta bere aparteko janariari, Koh Samuitik Kretaraino. 510 00:31:13,955 --> 00:31:15,206 Gabrieli. 511 00:31:15,707 --> 00:31:16,875 Gabrieli. 512 00:31:16,958 --> 00:31:18,668 Mila esker. On egin. 513 00:31:19,586 --> 00:31:20,962 Portzierto, Gab... 514 00:31:24,090 --> 00:31:28,428 hilabete osoa Londresko pisuan 515 00:31:28,511 --> 00:31:30,054 emango dugu. 516 00:31:30,138 --> 00:31:32,891 Aste batzuetako oporraldia duzu Grezian gu itzuli arte. 517 00:31:32,974 --> 00:31:34,517 Lanaren abantailak. 518 00:31:35,894 --> 00:31:37,020 Hori, zera... 519 00:31:37,812 --> 00:31:39,022 - Milesker. - Jakina. 520 00:31:39,689 --> 00:31:40,982 Merezi duzu. 521 00:31:49,532 --> 00:31:53,328 JAKIZU EMILY PARISERA ITZULI DELA. 522 00:31:53,411 --> 00:31:55,747 MARCELLORENA BUKATU DA. 523 00:31:55,830 --> 00:31:58,166 EGIN NAHI DUZUNA INFORMAZIO HONEKIN. 524 00:32:06,549 --> 00:32:08,801 AGINDU NIZUN BEZALA, BENETAKO POSTALA. 525 00:32:08,885 --> 00:32:11,804 ITSASOAN NAGO ZU GABE. ZATOZ GREZIARA. 526 00:32:15,516 --> 00:32:17,393 GREZIATIK, MAITASUNEZ. 527 00:32:22,190 --> 00:32:24,067 - Bidaliko duzu? - Bai, jauna. 528 00:32:24,150 --> 00:32:25,068 Eskerrik asko. 529 00:32:46,422 --> 00:32:49,342 DIEGO BORELLAREN OROIMENEZ 530 00:34:02,498 --> 00:34:06,419 Azpitituluak: A. M.