1 00:00:06,048 --> 00:00:08,259 Aurreko atalean... 2 00:00:11,220 --> 00:00:12,095 Mezua ikusi dut. 3 00:00:12,179 --> 00:00:14,348 110, 10-30. Larrialdi deia. 4 00:00:14,432 --> 00:00:15,724 Calvin Franz hil dute. 5 00:00:15,808 --> 00:00:18,685 Agian unitateko gainerakoei deitzen saiatu zen. 6 00:00:18,769 --> 00:00:22,148 O'Donnell, Dixon, Sanchez eta Orozcok ez dute erantzun. 7 00:00:29,071 --> 00:00:30,238 Atezaina erosi dut. 8 00:00:30,322 --> 00:00:31,740 Neagleyk emandako izena... 9 00:00:31,824 --> 00:00:34,785 Ez galdu begi-bistatik hotela, eta beraiek. 10 00:00:34,869 --> 00:00:37,663 - Inork ez du jakingo nor zaren. - Baina zuk bai. 11 00:00:45,254 --> 00:00:47,590 - Kaixo, O'Donnell. - Kaixo, Neagley. 12 00:00:48,174 --> 00:00:50,967 A.M. inizialak dituzten izenen zerrenda bat. 13 00:00:51,051 --> 00:00:53,261 Zenbakiz betetako orriak ditut nik. 14 00:00:53,345 --> 00:00:56,556 - Hurrenkerarik ez, esanahirik ez. Ezer ez. - Guretzat, oraingoz. 15 00:00:56,640 --> 00:00:57,599 Zer daukazu buruan? 16 00:00:57,683 --> 00:01:01,353 Norbaitek Ikertzaile Bereziak hil nahi dituela uste dut. 17 00:01:01,437 --> 00:01:03,022 Eta gure bila dabiltza. 18 00:01:04,023 --> 00:01:04,982 Primeran. 19 00:01:09,153 --> 00:01:12,948 110. unitatearen atzetik badabiltza, nolatan ez gaituzte gu hil? 20 00:01:13,032 --> 00:01:16,326 Zu basoan zeunden familiarekin, ni ezin nau inork aurkitu, 21 00:01:16,410 --> 00:01:18,578 eta agian Neagleyren bila zebiltzan. 22 00:01:18,662 --> 00:01:20,163 Hoteleko geletan egon dira. 23 00:01:20,247 --> 00:01:24,167 Agian gu hiltzeko asmoz, baina presaka joan behar zuten. 24 00:01:24,251 --> 00:01:26,420 Besteei jakinarazi behar diegu. 25 00:01:26,504 --> 00:01:29,047 - Sanchez eta Orozco deituko ditut. - Nik Dixon. 26 00:01:29,131 --> 00:01:31,925 Metro batzuetara dagoen auto beltza 27 00:01:32,009 --> 00:01:33,469 atzoko berbera da. 28 00:01:34,512 --> 00:01:37,097 Arrazoi zenuela dirudi. Gure atzetik dabiltza. 29 00:01:38,098 --> 00:01:39,433 Zer egin nahi duzu? 30 00:01:39,517 --> 00:01:41,310 Neure burua aurkeztuko dut. 31 00:01:49,985 --> 00:01:51,779 Hor dator gizontzarra. 32 00:01:54,532 --> 00:01:55,950 Zer demontre nahi du? 33 00:02:05,417 --> 00:02:07,086 Nire sudurra, motel! 34 00:02:09,839 --> 00:02:10,673 Pistola! 35 00:02:18,430 --> 00:02:20,599 Aspaldiko garaietan bezala. 36 00:02:20,683 --> 00:02:24,520 Bai, zu ezkutatuta, nik lan dena egin bitartean. 37 00:02:25,354 --> 00:02:28,232 Lagunok, bere pistola hau zen. 38 00:02:29,108 --> 00:02:30,317 New Yorkeko Polizia? 39 00:02:30,776 --> 00:02:32,570 Gaitano Russo da bere izena. 40 00:02:35,030 --> 00:02:37,658 Ez ni begiratu. Zuk egin duzu lan guztia. 41 00:02:50,671 --> 00:02:53,757 Esan beharra dago, hanka sartze galanta izan da. 42 00:02:54,758 --> 00:02:58,178 Russo esnatu bezain laster, polizia atzetik izango duzu. 43 00:02:58,262 --> 00:02:59,971 Zergatik jo duzu hain gogor? 44 00:03:00,055 --> 00:03:01,307 Ez dut goxo jotzen. 45 00:03:02,308 --> 00:03:05,685 - Luze emango duzu kartzelan. - Susmoa hartu nion. 46 00:03:05,769 --> 00:03:08,480 Gure kideen hilketekin zerikusia zuela uste nuen. 47 00:03:08,564 --> 00:03:12,150 Zer irakatsi zenigun? "Ikerketetan, usteak erdia ustel". 48 00:03:12,234 --> 00:03:14,569 Ez, "Ikerketetan, adi xehetasunei" zen. 49 00:03:14,653 --> 00:03:18,282 Ez dut hil. Sudurra apurtu baino ez. Ondo egongo da esnatzean. 50 00:03:19,325 --> 00:03:22,452 Kaka. Gaitano Russo. 51 00:03:22,536 --> 00:03:26,164 Guy Russo. Franzen hilketa ikertzen ari den agentea da. 52 00:03:26,248 --> 00:03:29,751 - Txostenetan ikusi dut. - Nola aurkitu zaitu? 53 00:03:29,835 --> 00:03:32,671 Franzek zuri egindako deiak ikusiko zituzten, 54 00:03:32,755 --> 00:03:34,589 erosi zenituen hegaldiak ere bai, 55 00:03:34,673 --> 00:03:37,300 ordutik atzetik izango zenuen. Baina zergatik? 56 00:03:37,384 --> 00:03:38,552 Kontua da, non? 57 00:03:38,636 --> 00:03:42,180 Non ezkutatu bi metroko gaizkile bat, ez zaitzaten atxilotu. 58 00:03:42,264 --> 00:03:44,641 Hemen geratuko naiz. Kasua hemen dago. 59 00:03:44,725 --> 00:03:46,184 Agian ez. 60 00:03:46,268 --> 00:03:48,979 Sanchez eta Orozcoren ahots-postontziak beteta zeuden. 61 00:03:49,063 --> 00:03:50,146 Seinale txarra da. 62 00:03:50,230 --> 00:03:53,233 Agian ez da alde egiteko momentu txarra, kontuan hartuta 63 00:03:53,317 --> 00:03:55,653 Rocky Balboak polizia bat jipoitu duela. 64 00:03:55,778 --> 00:03:59,198 Ados. Goazen Atlantic Cityra, 65 00:03:59,323 --> 00:04:00,991 ea aurkitzen ditugun. 66 00:04:01,075 --> 00:04:04,244 Lehenengo hotela utzi eta auto arruntago bat behar dugu, 67 00:04:04,328 --> 00:04:07,789 Russo esnatu eta gu harrapatzeko agindua eman aurretik. 68 00:04:07,873 --> 00:04:09,625 Range Roverra deigarria da. 69 00:04:10,668 --> 00:04:12,962 Zure erruz ezin dugu gauza politik izan. 70 00:04:30,688 --> 00:04:33,315 Zaude, ez dut ulertzen. Auto istripua izan da? 71 00:04:33,399 --> 00:04:35,234 Ez, ostiko bat eman dio autoari. 72 00:04:36,068 --> 00:04:39,362 Orduan, nola atera da airbaga? 73 00:04:39,446 --> 00:04:40,697 Ostiko bat eman dio, 74 00:04:40,781 --> 00:04:44,576 polizia atera du eta kolpe batez lurrera bota du. 75 00:04:44,660 --> 00:04:46,328 Tipo hau piztia bat da. 76 00:04:46,578 --> 00:04:48,789 Unea iristean, laguntza beharko dut. 77 00:04:49,373 --> 00:04:50,457 Izango duzu. 78 00:04:51,625 --> 00:04:55,713 Oraingoz, jarraitu itzazu. Eta ez ezazu dena izorratu. 79 00:04:56,422 --> 00:04:57,423 Ulertuta. 80 00:05:02,302 --> 00:05:05,139 Epe laburreko aparkalekua, lehen solairuan. 81 00:05:06,807 --> 00:05:09,893 Epe laburreko aparkalekua, lehen solairuan. 82 00:05:11,854 --> 00:05:16,066 Tremonten 2019ko Accord bat dago salgai, oso merke. 83 00:05:16,150 --> 00:05:17,359 Eskudiruz ordaintzeko. 84 00:05:17,443 --> 00:05:21,279 Bronxen gehien lapurtzen den modeloetako bat, eta paperik gabe? 85 00:05:21,363 --> 00:05:23,365 Hor sartu eta gureak egin du. 86 00:05:23,449 --> 00:05:27,160 Ez dugu aukerarik. Gure bila dabiltza. Ezin dugu ezer alokatu. 87 00:05:27,244 --> 00:05:31,164 Auto lapurtu bat badaramagu, atxilotuko gaituzte. 88 00:05:31,248 --> 00:05:32,666 Konponbidea aurkitu dut. 89 00:05:45,220 --> 00:05:46,889 Zer moduz zure ezkutuko lana? 90 00:05:48,640 --> 00:05:49,558 Reacher. 91 00:05:52,102 --> 00:05:54,104 Nola zenekien ezkutukoa zela? 92 00:05:54,188 --> 00:05:56,773 Jakin izan bazenu, segituan etorriko zinateke. 93 00:05:56,857 --> 00:06:00,026 Baina orain etorri zara, beraz, orain jaso dituzu mezuak. 94 00:06:00,110 --> 00:06:03,071 Oporretan mezuak begiratuko zenituzke noizean behin. 95 00:06:03,155 --> 00:06:06,199 Ezkutuko lanen batean egon zara, oso ezkutukoa, 96 00:06:06,283 --> 00:06:08,493 non ezin zenuen mezurik begiratu. 97 00:06:08,577 --> 00:06:09,912 Ez zara aldatu. 98 00:06:11,288 --> 00:06:12,622 Bidegabeko erabiltzea. 99 00:06:12,706 --> 00:06:13,832 Luze eman dut Texasen, 100 00:06:13,916 --> 00:06:17,043 cowboy boten eta futbol amerikarraren zale egin naiz ia. 101 00:06:17,127 --> 00:06:18,670 Nortasun agiri faltsua duzu? 102 00:06:18,754 --> 00:06:20,255 - Bai. - Primeran. 103 00:06:20,380 --> 00:06:22,882 - Erabili ezazu autoa alokatzeko. - Zergatik? 104 00:06:22,966 --> 00:06:25,844 Neagley, O'Donnell eta nire bila dabiltza. 105 00:06:25,928 --> 00:06:27,179 Polizia bat jo dut. 106 00:06:28,764 --> 00:06:30,140 Noski. 107 00:06:34,812 --> 00:06:35,646 Orduan, 108 00:06:37,231 --> 00:06:38,315 Franz... 109 00:06:38,565 --> 00:06:39,399 Bai. 110 00:06:40,150 --> 00:06:41,819 Eta, ziurrenik, Swan ere bai. 111 00:06:42,778 --> 00:06:44,822 Sanchez eta Orozcoren berririk ez dugu. 112 00:06:48,492 --> 00:06:49,326 Ongi da. 113 00:06:52,538 --> 00:06:54,581 Hasi gaitezen lanean. 114 00:06:55,624 --> 00:06:58,335 Kontuz Ikertzaile Bereziekin. 115 00:07:01,088 --> 00:07:01,922 Hurrengoa. 116 00:07:06,176 --> 00:07:09,304 - Hartu ezazu... - SUV bat, lekua izan dezazun. 117 00:07:22,276 --> 00:07:24,820 Zein ondo, hemen zaude oraindik. 118 00:07:24,945 --> 00:07:26,613 Joan ezingo naizela dirudit. 119 00:07:26,697 --> 00:07:29,115 Munduko edozein base militarreko 120 00:07:29,199 --> 00:07:32,661 arau-hauste txikiena ere bidaltzen digute. 121 00:07:34,121 --> 00:07:35,830 Ezer arrarorik ikusi duzu? 122 00:07:35,914 --> 00:07:38,917 Bai. Meloi baten tamainako arratoi bat. 123 00:07:39,001 --> 00:07:39,918 Benetan? 124 00:07:40,002 --> 00:07:41,669 Kaxen artean ezkutatu da. 125 00:07:41,753 --> 00:07:43,046 Zer nazka. 126 00:07:43,130 --> 00:07:46,424 Arratoiez ari garela, baten usaina hartzen dut. 127 00:07:46,508 --> 00:07:50,970 Afganistango komandante batek dio erregaia lapurtzen ari direla. 128 00:07:51,054 --> 00:07:54,099 Erregaia ateratzen ezkutuan saltzeko? 129 00:07:54,183 --> 00:07:57,393 Ez dirudi armadak guri emango ligukeen kasua denik. 130 00:07:57,477 --> 00:08:00,814 Ez dut uste inor erregaia lapurtzen ari denik. 131 00:08:00,898 --> 00:08:04,442 Begiratu zenbakiei, asko esaten dute eta. 132 00:08:04,526 --> 00:08:07,195 Hegaldi zehatz baten ondoren 133 00:08:07,279 --> 00:08:09,656 falta da beti erregaia. 134 00:08:09,740 --> 00:08:12,826 C-17ak ibilgailuak AEBra itzultzen dituen bakoitzean. 135 00:08:12,910 --> 00:08:17,247 Xehetasun hutsala da, baina ikerketetan xehetasunek garrantzia dute. 136 00:08:18,749 --> 00:08:20,542 Gogoko dut esaldi hori. 137 00:08:20,626 --> 00:08:22,502 Erabili egingo dut. 138 00:08:22,586 --> 00:08:24,087 Nirea dena zurea da. 139 00:08:25,339 --> 00:08:26,173 Orduan, 140 00:08:28,300 --> 00:08:29,384 teoriarik baduzu? 141 00:08:29,468 --> 00:08:32,303 Bai. Basearen inguruetan ez dago 142 00:08:32,387 --> 00:08:34,305 erregai salmentaren seinalerik. 143 00:08:34,389 --> 00:08:36,474 Orduan, nola galdu da erregaia? 144 00:08:36,558 --> 00:08:38,601 Desagerrarazteko onena, erretzea da. 145 00:08:38,685 --> 00:08:41,020 Hori da. Neagley erregaietan aditua da 146 00:08:41,104 --> 00:08:45,358 eta hegaldietan behar baino erregai gehiago sartzen dutela uste du. 147 00:08:45,442 --> 00:08:47,235 Baina lurreratzean, 148 00:08:47,319 --> 00:08:50,363 deposituetako erregai kantitatea espero zena da, 149 00:08:50,447 --> 00:08:52,282 eta hori hartzen dute kontuan. 150 00:08:52,366 --> 00:08:53,825 Nola da posible? 151 00:08:53,909 --> 00:08:56,703 Gainerako erregaia jendeak uste baino 152 00:08:56,787 --> 00:08:59,456 - zama gehiago garraiatzeko da. - Bai. 153 00:08:59,581 --> 00:09:03,168 Gauza pisutsu bat garraiatzen ari dira ezkutuan. 154 00:09:03,252 --> 00:09:05,420 Hori da. Ibilgailuetan kontrabandoa. 155 00:09:05,504 --> 00:09:08,674 Drogak, armak, lapurtutako dirua edo dena batera. 156 00:09:10,133 --> 00:09:12,093 Lan bikaina, Dixon. 157 00:09:12,177 --> 00:09:14,471 Guretzako moduko kasu bat aurkitu duzu. 158 00:09:16,014 --> 00:09:19,976 Niri behintzat, ikerketa honek egarria eman dit. 159 00:09:20,060 --> 00:09:21,895 Ospatu nahi? 160 00:09:21,979 --> 00:09:23,855 Gonbidatu trago batera. 161 00:09:27,276 --> 00:09:29,236 Txostenak bukatu behar ditut. 162 00:09:31,571 --> 00:09:33,949 - Hurrengoan agian. - Bai. 163 00:09:34,074 --> 00:09:34,992 Baina benetan, 164 00:09:36,285 --> 00:09:38,661 - lan bikaina, Dixon. - Bai. 165 00:09:38,745 --> 00:09:41,790 Ez da ezer. Zenbakiek beti esaten dute zerbait. 166 00:10:10,360 --> 00:10:13,613 Eta? Ezer esaten dizute zenbakiek? 167 00:10:16,116 --> 00:10:19,577 David Lynchen film bat ikustea bezala da, ez buru ez hanka. 168 00:10:19,661 --> 00:10:22,622 Zatikiak badira, oso narras eginda dago. 169 00:10:22,706 --> 00:10:24,540 Batzuk ez daude sinplifikatuta. 170 00:10:24,624 --> 00:10:26,584 Ni ere konturatu naiz. 171 00:10:26,668 --> 00:10:28,628 Agian zenbaki zehatzak dira. 172 00:10:28,712 --> 00:10:32,132 Zerbaiten zortzi hamarreko, eta ez lau bosteko? 173 00:10:32,257 --> 00:10:33,299 Baliteke. 174 00:10:33,383 --> 00:10:37,220 Bai, baliteke. Horrez gain, beste bi gauza deigarri daude. 175 00:10:37,304 --> 00:10:39,889 Ez dago % 100ik, hau da, ez dago 9/9rik, 176 00:10:39,973 --> 00:10:44,018 edo 10/10rik, eta lehen lau orriek 26 zenbaki dituzte, 177 00:10:44,102 --> 00:10:47,355 eta bosgarrenak 27, eta azken biek 26 berriz. 178 00:10:47,439 --> 00:10:50,566 Agian nahi gabe antolatu dute horrela informazioa. 179 00:10:50,650 --> 00:10:53,027 Apropos egina dirudi, orriak ez daude beteta. 180 00:10:53,111 --> 00:10:54,862 Eta A.M. izenen zerrenda? 181 00:10:54,946 --> 00:10:58,157 Ez du ezer arrarorik. Zuekin ados nago, alias bat dirudi. 182 00:10:58,241 --> 00:11:01,577 110. unitatea gorroto duen norbait izango da? 183 00:11:01,661 --> 00:11:03,037 Jende asko atxilotu dugu. 184 00:11:03,121 --> 00:11:05,415 James Barr, agian? 185 00:11:05,499 --> 00:11:07,709 Trebea da eta zoratuta dago. 186 00:11:07,793 --> 00:11:11,337 James tiratzailea da. Ez luke inor helikoptero batetik botako. 187 00:11:11,421 --> 00:11:13,715 Indianan ikusi nuen pasa den urtean. 188 00:11:14,591 --> 00:11:15,759 Mesede bat zor dit. 189 00:11:18,553 --> 00:11:19,721 Ez dut galdetuko. 190 00:11:23,892 --> 00:11:25,685 "Pinudia". 191 00:11:26,561 --> 00:11:28,480 5000 km karratu huts. 192 00:11:29,523 --> 00:11:32,484 Franz aurkitu zuten gunearen antzekoa da. 193 00:11:33,652 --> 00:11:36,154 Gorpua hor zehar utzi zuten, usteltzen. 194 00:11:37,572 --> 00:11:39,574 Dakigunez, Swan ere hor nonbait dago. 195 00:11:40,826 --> 00:11:43,620 Eta Sanchez eta Orozco. 196 00:11:47,707 --> 00:11:49,000 Ez dago blues irratirik? 197 00:11:49,918 --> 00:11:51,878 Motel, Jerseyn gaude. 198 00:11:51,962 --> 00:11:53,088 Nire mugikorra da. 199 00:11:54,339 --> 00:11:57,968 Franzek hau jartzen zuen zu joaten zinenean. 200 00:12:00,178 --> 00:12:01,012 Utzi. 201 00:12:15,277 --> 00:12:19,156 Izen faltsu batekin alokatu dute autoa, baina Karla Dixon da. 202 00:12:20,282 --> 00:12:21,366 Eurekin dago orain. 203 00:12:21,450 --> 00:12:24,327 Atlantic Cityrantz doaz, ziurrenik lagunen bila. 204 00:12:24,953 --> 00:12:27,664 Primeran. Denak elkarrekin daude. 205 00:12:28,665 --> 00:12:30,792 Iristen zarenean, hil itzazu. 206 00:12:30,876 --> 00:12:31,876 Ulertuta. 207 00:12:31,960 --> 00:12:35,755 Gogoratzen laguntza beharko nuela? Nik ezagutzen dut norbait. 208 00:12:35,839 --> 00:12:38,466 Deitu nahi duzuna. 209 00:12:38,550 --> 00:12:39,968 Guk ordainduko dugu. 210 00:12:40,969 --> 00:12:43,054 Biharko hilda nahi ditut. 211 00:12:43,889 --> 00:12:46,975 Entzun duzu? Hilda. 212 00:13:13,960 --> 00:13:15,586 Franzen bulegoa bezala. 213 00:13:15,670 --> 00:13:17,881 Eta gure hoteleko gelak. 214 00:13:18,006 --> 00:13:20,758 Swanen etxea ez omen zuten hankaz gora utzi. 215 00:13:20,842 --> 00:13:22,885 - Hori da. - Horrek ere 216 00:13:22,969 --> 00:13:24,513 zerbait esan nahi du. 217 00:13:29,392 --> 00:13:32,979 Ikusi al zenuten inoiz Orozco pizgailurik gabe? 218 00:13:36,274 --> 00:13:37,359 Garai onak. 219 00:13:43,156 --> 00:13:45,366 Argazki hori ez daukan bakarra naiz? 220 00:13:45,450 --> 00:13:47,285 - Nik badaukat. - Nik badaukat. 221 00:13:47,452 --> 00:13:48,578 Apalategian daukat. 222 00:13:49,538 --> 00:13:52,374 Ezin duzu argazki bat zintzilikatu hormarik gabe. 223 00:13:56,795 --> 00:13:58,379 Denbora galtzen ari gara. 224 00:13:58,463 --> 00:14:02,300 Bai. Guk daukagu hiltzaileek nahi dutena. Baliozko ezer bazegoen, 225 00:14:02,384 --> 00:14:03,885 hartuko zuten honezkero. 226 00:14:04,010 --> 00:14:05,136 Nora orain? 227 00:14:06,388 --> 00:14:07,638 Taberna batera. 228 00:14:07,722 --> 00:14:10,433 Ikusi Sanchez eta emakume honen argazkia. 229 00:14:10,517 --> 00:14:13,520 - Nork erabiltzen ditu markoak gaur egun? - Nik bai. 230 00:14:13,645 --> 00:14:16,355 110. unitatearenaz gain, zenbat argazki dituzu? 231 00:14:16,439 --> 00:14:19,568 - Gutxi. - Marko bat jarri dio, garrantzitsua da. 232 00:14:21,027 --> 00:14:23,029 Goazen Lucky Loungera. 233 00:14:36,334 --> 00:14:39,295 Ez. Zuek biok geratu hemen. 234 00:14:39,379 --> 00:14:41,506 Polizia itxura duzue. 235 00:14:41,631 --> 00:14:43,008 Zuek zeren itxura duzue? 236 00:14:44,050 --> 00:14:45,176 Dama eta Arlotea. 237 00:15:08,825 --> 00:15:11,620 Emakume hau lanean dago gaur? 238 00:15:12,579 --> 00:15:13,955 Nor zarete? 239 00:15:14,039 --> 00:15:15,332 Sanchezen lagunak. 240 00:15:18,126 --> 00:15:19,002 Aizu, Dulls, 241 00:15:20,086 --> 00:15:23,297 Sanchezen lagun hauek Milenarekin hitz egin nahi dute. 242 00:15:23,381 --> 00:15:25,467 Lagun iezaiezu bulegora, lanean dago. 243 00:15:44,694 --> 00:15:45,820 Milena. 244 00:15:50,659 --> 00:15:53,327 Hartu hau eta zoaz ziztu bizian. 245 00:15:53,411 --> 00:15:54,954 Badakit tipo berezia dela, 246 00:15:55,038 --> 00:15:58,041 baina erabilitako azpiko arropa erosten du? 247 00:16:02,379 --> 00:16:05,090 - Ez al da argazkiko emakumea? - Kaka! 248 00:16:07,634 --> 00:16:08,551 Aizu! 249 00:16:10,887 --> 00:16:12,430 Ez gara aurrerago joango. 250 00:16:18,228 --> 00:16:19,854 Zer gertatzen da, lagun? 251 00:16:19,938 --> 00:16:22,523 Ez eragotzi gure lagunak berriz. 252 00:16:22,607 --> 00:16:24,901 Entzun, lagun, badirudi... 253 00:16:27,320 --> 00:16:29,030 Ez nazazu ukitu! 254 00:16:44,629 --> 00:16:45,630 Zaude! 255 00:16:50,093 --> 00:16:51,636 Azkarrago. 256 00:16:51,803 --> 00:16:54,222 Nahikoa da. 257 00:16:54,347 --> 00:16:57,308 Eskerrak O'Donnell eta ni ez garen sartu. 258 00:16:57,434 --> 00:16:59,352 Gauzak okertuko genituzke eta. 259 00:17:03,273 --> 00:17:05,024 Lagun berriak egiten, handikote? 260 00:17:06,818 --> 00:17:09,987 Barkatu. Ezagutu izanez gero, ez nuen alde egingo. 261 00:17:10,071 --> 00:17:13,115 Jorgeren argazkietatik ezagutu behar zintuztedan. 262 00:17:13,199 --> 00:17:16,035 Eurek ni laguntzea baino ez zuten nahi. 263 00:17:16,119 --> 00:17:18,954 Duela astebete, beraz galdezka etorri zen tipo bat. 264 00:17:19,038 --> 00:17:22,249 Sanchez eta Orozcorekin lan egiten omen zuen. 265 00:17:22,333 --> 00:17:23,834 Bizkar zabala eta burusoila? 266 00:17:23,918 --> 00:17:25,920 Ez, ilegorria zen. 267 00:17:26,129 --> 00:17:27,797 Orbaina zeukan masailean. 268 00:17:27,881 --> 00:17:32,009 Sanchezek disko gogorrik eman zidan jakin nahi zuen. 269 00:17:32,093 --> 00:17:34,095 Ez nekien zertaz ari zen. 270 00:17:34,179 --> 00:17:37,974 Ez zitzaidan tipoa gustatu. Joan bezain azkar, Jorge deitu nuen. 271 00:17:38,975 --> 00:17:40,018 Ez zuen erantzun. 272 00:17:41,102 --> 00:17:44,022 Batzuetan lanagatik komunikazioa eteten duen arren... 273 00:17:44,856 --> 00:17:46,023 hau desberdina da. 274 00:17:46,107 --> 00:17:47,733 Sanchez ezagutzen duzula diozu, 275 00:17:47,817 --> 00:17:50,653 eta jendea akabatzen lan egiten duzun itxura duzu. 276 00:17:50,737 --> 00:17:53,031 Barkatu, susmagarria iruditu zait. 277 00:17:53,907 --> 00:17:56,158 Sanchez eta Orozcok Franz edo Swanekin 278 00:17:56,242 --> 00:17:57,827 harremanik izan zuten? 279 00:17:57,911 --> 00:18:02,207 Duela pare bat aste etorri zen. Ez zuten aspaldian elkar ikusi. 280 00:18:02,332 --> 00:18:03,917 Argazki bat atera nien. 281 00:18:07,462 --> 00:18:08,713 Kasu bat zeukaten. 282 00:18:08,797 --> 00:18:10,631 - Sanchezek esan zizun? - Bai. 283 00:18:10,715 --> 00:18:12,133 Zer kasu zen? 284 00:18:12,217 --> 00:18:13,676 Ez zidan azalpenik eman. 285 00:18:13,760 --> 00:18:15,011 Swan ere kasuan zegoen? 286 00:18:16,012 --> 00:18:17,347 Bera ez zen etorri. 287 00:18:18,264 --> 00:18:20,016 Baina bere izena aipatu zuten. 288 00:18:21,100 --> 00:18:22,768 Hitz egin duzue Franzekin? 289 00:18:22,852 --> 00:18:24,603 - Ezin dugu. - Zergatik? 290 00:18:24,687 --> 00:18:26,439 Helikoptero batetik bota dute. 291 00:18:30,693 --> 00:18:31,820 Ene bada. 292 00:18:34,989 --> 00:18:37,033 Jorge eta Manuel hilda daude? 293 00:18:38,243 --> 00:18:39,994 Ez dakigu oraindik. 294 00:18:40,078 --> 00:18:43,664 Bizirik badaude, aurkituko ditugu, baina zure laguntza behar dugu. 295 00:18:43,748 --> 00:18:47,418 Kontatu ez diguzun beste ezer gogoratzen duzu? 296 00:18:50,338 --> 00:18:51,422 Ez dakit. 297 00:18:52,966 --> 00:18:56,553 Jorge ikusi nuen azkenekoan, hor zegoen eserita. 298 00:18:58,721 --> 00:19:01,474 Dei bat jaso zuen, garrantzitsua zirudien. 299 00:19:01,558 --> 00:19:02,808 Ezer esan zuen? 300 00:19:02,892 --> 00:19:06,729 Zenbaki batzuk esan zituen, harrituta zirudien 301 00:19:06,813 --> 00:19:09,440 edo kezkatuta, agian. 302 00:19:09,524 --> 00:19:11,984 Joan behar zuela esan zuen eta ez zen itzuli. 303 00:19:12,068 --> 00:19:14,445 - Gogoratzen dituzu zenbakiak? - Bai. 304 00:19:14,529 --> 00:19:15,488 Zera esan zuen: 305 00:19:16,364 --> 00:19:19,825 "650, bakoitza 100 000". Ez dakit zer esan nahi zuen. 306 00:19:19,909 --> 00:19:22,119 - Ziur zaude? - Erabat. 307 00:19:22,203 --> 00:19:25,248 "650, 100 000 bakoitza" esan zuen. 308 00:19:25,373 --> 00:19:28,710 Masailean musu eman, eta ziztu bizian joan zen. 309 00:19:31,963 --> 00:19:34,591 Maite dituzunen azken hitzak ez dira ahazten. 310 00:19:44,976 --> 00:19:47,604 Zenbakiak eta New Yorkeko matrikula ditugu. 311 00:19:48,062 --> 00:19:50,981 Agian ez da 110. unitatea gorroto duen norbait. 312 00:19:51,065 --> 00:19:53,859 Bestela, gu ere hilda egongo ginateke. 313 00:19:53,943 --> 00:19:55,945 Franz duela aste batzuk etorri omen zen. 314 00:19:56,029 --> 00:19:58,364 Arriskuan geundela uste izan balute, 315 00:19:58,448 --> 00:20:00,866 momentuan deituko ziguten, ez hain berandu. 316 00:20:00,950 --> 00:20:04,036 650, 100 000 bakoitza. 65 milioi dolar dira. 317 00:20:04,120 --> 00:20:05,538 Fitxa mordo bat. 318 00:20:05,622 --> 00:20:07,748 Toki gehienetan bai, baina hemen ez. 319 00:20:07,832 --> 00:20:10,501 Atlantic Cityko kasinoentzat hori ez da ezer. 320 00:20:10,585 --> 00:20:13,921 Urtero berrehun milioi dolar gordin inguru aterako dituzte. 321 00:20:14,005 --> 00:20:17,675 65 milioi gutxinaka hartuz gero, 322 00:20:17,800 --> 00:20:19,301 ez litzateke inor ohartuko. 323 00:20:19,385 --> 00:20:23,013 Ez da posible, kasinoko kontulariek irabaziak aztertzen dituzte. 324 00:20:23,097 --> 00:20:25,766 Posible al da gaizkileek luze ezkutatu ahal izana 325 00:20:25,850 --> 00:20:27,726 kontulariek harrapatu gabe? 326 00:20:27,810 --> 00:20:30,312 Sanchez eta Orozco kasinoko zaintzaileak ziren. 327 00:20:30,396 --> 00:20:31,939 Agian eurekin hasi zen. 328 00:20:32,023 --> 00:20:34,567 Zerbait ikusiko zuten, laguntza behar zuten... 329 00:20:34,651 --> 00:20:37,570 Eta Franz deitu zuten, agian Swan ere bai. 330 00:20:39,030 --> 00:20:40,781 Jokoari lotua egon liteke dena. 331 00:20:40,865 --> 00:20:44,827 Ellie naiz, zuen zerbitzaria. Zer nahi duzue? 332 00:20:44,911 --> 00:20:46,496 Bilera segurtasun buruarekin. 333 00:20:48,206 --> 00:20:49,040 Berehala. 334 00:20:51,000 --> 00:20:52,877 Orduan, zuek zarete 110. unitatea. 335 00:20:52,961 --> 00:20:54,128 Geratzen garenok. 336 00:20:54,212 --> 00:20:57,381 Sanchez eta Orozcok zuei buruz hitz egin didate. 337 00:20:57,465 --> 00:20:58,382 Eseri, mesedez. 338 00:20:58,466 --> 00:20:59,968 Ondo ezagutzen zenituen? 339 00:21:00,093 --> 00:21:04,013 Bai. Inguruko kasinoentzako aurrekarien ikerketez arduratzen ziren. 340 00:21:04,931 --> 00:21:07,642 Zaude. "Zenituen" esan duzu. 341 00:21:08,101 --> 00:21:09,602 Iraganean. 342 00:21:09,686 --> 00:21:11,479 Hilda dauden susmoa dugu. 343 00:21:12,230 --> 00:21:13,439 Kaka zaharra. 344 00:21:14,983 --> 00:21:20,947 Duela hilabete ikusi nituen jatetxe batean janaria jasotzen nengoela. 345 00:21:21,698 --> 00:21:24,450 - Nola lagun dezaket? - Badakizu zer diren zenbakiok? 346 00:21:25,076 --> 00:21:26,243 Ez zait ezer otutzen. 347 00:21:26,327 --> 00:21:28,955 Eta "650, 100 000 bakoitza"? 348 00:21:29,539 --> 00:21:32,083 Ez. Zer gertatzen da? 349 00:21:33,251 --> 00:21:35,294 Sanchez eta Orozco 65 milioiko 350 00:21:35,378 --> 00:21:38,172 joko iruzur bat ikertzen ari zirela uste dugu. 351 00:21:38,381 --> 00:21:39,382 Ongi da. 352 00:21:40,591 --> 00:21:46,013 Makina txanpon-jale trukatuak izan daitezke, edo joker eskuak, 353 00:21:46,097 --> 00:21:50,517 baina 100 000 esku bakoitzeko, gehiegi da. 354 00:21:50,601 --> 00:21:54,313 Gainera, gure kontuak zuzenak dira. 355 00:21:54,397 --> 00:21:56,065 Ez zaigu zentimorik falta. 356 00:21:56,149 --> 00:21:57,650 Eta lehiakideak? 357 00:21:58,526 --> 00:22:00,194 Galdetu dezaket, 358 00:22:00,278 --> 00:22:03,697 ea norbaitek dakien Sanchez eta Orozco zertan zebiltzan. 359 00:22:03,781 --> 00:22:07,035 - Horrela bilaketa murriztuko dugu. - Izen hauetakoren bat 360 00:22:07,160 --> 00:22:09,537 herriko hotelen batean dagoen begiratu. 361 00:22:13,332 --> 00:22:17,587 Ordu batzuk beharko ditut. Non geratuko zarete? 362 00:22:18,671 --> 00:22:19,756 Ez dakigu. 363 00:22:21,215 --> 00:22:22,841 Orduan, ni arduratuko naiz. 364 00:22:22,925 --> 00:22:24,134 Ez da beharrezkoa. 365 00:22:24,218 --> 00:22:26,763 Sanchez eta Orozcoren lagunak zarete. 366 00:22:28,139 --> 00:22:31,225 Suite bat baino ez dugu libre. 367 00:22:31,309 --> 00:22:32,894 Hori hartu beharko duzue. 368 00:22:33,895 --> 00:22:35,729 Zatozte, nik lagunduko dizuet. 369 00:22:35,813 --> 00:22:38,149 - Ostatu batekin nahikoa dugu. - Reacher, 370 00:22:38,900 --> 00:22:42,444 suite bat eskaintzen badizute, esan baietz, eta kito. 371 00:22:42,528 --> 00:22:44,989 Parkeko banku batera bidaliko zaitugu lotara. 372 00:22:45,073 --> 00:22:46,282 Eroso senti zaitezen. 373 00:23:00,838 --> 00:23:02,840 Ostatura joan nahi duzu oraindik? 374 00:23:05,593 --> 00:23:08,054 Ziur nago spa bat ere badaukagula. 375 00:23:08,179 --> 00:23:09,847 Bainu bat hartuko dut! 376 00:23:09,972 --> 00:23:11,724 Itsasorako bistak niretzat. 377 00:23:42,088 --> 00:23:44,882 O'Donnellek eta Neagleyk edariak aurkitu dituzte. 378 00:23:44,966 --> 00:23:46,092 Botila mordo bat. 379 00:23:46,926 --> 00:23:48,553 Oraingoz. Desegin duzu maleta? 380 00:23:52,390 --> 00:23:53,224 Bai. 381 00:24:01,774 --> 00:24:05,527 Urteak dira haurrentzat ez den hotel batean egon ez naizela. 382 00:24:05,611 --> 00:24:08,697 Sinestezina da O'Donnell ugaldu izana. 383 00:24:08,781 --> 00:24:10,241 Apropos, gainera. 384 00:24:11,075 --> 00:24:14,620 Esaten zenuen zurekin lo egiten zutenek bakarrik 385 00:24:14,704 --> 00:24:16,121 deituko zizutela "aitatxo". 386 00:24:16,205 --> 00:24:18,874 "Aitatxo" deitzen didatenekin egiten dut lo. 387 00:24:18,958 --> 00:24:21,294 Eta ekaitz gauetan, hirurekin batera. 388 00:24:21,961 --> 00:24:24,171 Laster jakingo duzu, Dixon. 389 00:24:24,255 --> 00:24:25,965 - Haurdun zaude? - Zer? 390 00:24:26,340 --> 00:24:27,591 Ez, baita zera ere. 391 00:24:27,675 --> 00:24:30,469 Ezkondu egingo da. Ez al zenekien? 392 00:24:30,553 --> 00:24:32,722 Norbaitek harrapatu du azkenik. 393 00:24:33,598 --> 00:24:34,807 Ez. 394 00:24:34,932 --> 00:24:37,351 Ez nekien. 395 00:24:37,435 --> 00:24:41,397 Egia esan, ez da ezkontzarik egongo. 396 00:24:41,647 --> 00:24:43,441 Kaka. Benetan? 397 00:24:44,817 --> 00:24:48,529 Ezagutzen nauzue, zenbakiak gogoko ditut, bizitza antolatua nuen. 398 00:24:48,613 --> 00:24:52,450 Zein adinekin ezkondu ere antolatuta neukan. 399 00:24:52,992 --> 00:24:55,953 Halako batean, mezu bat ikusi nuen bere mugikorrean. 400 00:24:56,037 --> 00:24:58,372 "Laztana, ostiralerako irrikan nago, 401 00:24:58,456 --> 00:25:00,499 - zure mira dut" zioten mezuak. - Ez! 402 00:25:00,583 --> 00:25:02,000 Dixoni ez adarrak jarri. 403 00:25:02,084 --> 00:25:03,544 Berak ere ez, antza. 404 00:25:03,628 --> 00:25:06,797 Mezuak bere ilobarenak ziren, bisitan zetorrelako. 405 00:25:07,173 --> 00:25:11,844 Baina adarrak jartzen ari zela pentsatu nuenean, ohartu nintzen... 406 00:25:12,637 --> 00:25:14,096 nik... 407 00:25:15,640 --> 00:25:16,807 lasaitua hartu nuen. 408 00:25:17,558 --> 00:25:19,768 Oso gizon zintzoa da. 409 00:25:19,852 --> 00:25:21,603 Inorekin betiko biziko banaiz, 410 00:25:21,687 --> 00:25:24,690 erosotasuna baino gehiago sentitu nahi dut. 411 00:25:24,774 --> 00:25:26,233 Ez al duzue zirrara, 412 00:25:26,317 --> 00:25:30,446 edo zauskada sentitu nahi, zure bikotea ikustean? 413 00:25:32,406 --> 00:25:36,577 Ez nintzela errudun sentituko eta ez zela hainbesterako uste nuen. 414 00:25:36,661 --> 00:25:38,704 Baina, azkenean... 415 00:25:38,788 --> 00:25:41,165 Dena nahasi zen eta errudun sentitu zinen. 416 00:25:41,916 --> 00:25:43,000 Hala da. 417 00:25:43,084 --> 00:25:44,752 Pozten naiz zugatik. 418 00:25:44,877 --> 00:25:46,504 Dixonek aske izan behar du. 419 00:25:47,171 --> 00:25:48,339 Milesker. 420 00:25:48,756 --> 00:25:50,841 Horregatik hartu nuen ezkutuko lana. 421 00:25:50,925 --> 00:25:53,051 Buruari atsedena emateko. 422 00:25:53,135 --> 00:25:56,805 Zer zerikusi du ezkutuko lanak auzitegi-kontabilitatearekin? 423 00:25:56,889 --> 00:26:01,059 Texaseko enpresa bateko burua milioiak bidegabeki erabiltzen ari zen, 424 00:26:01,143 --> 00:26:04,605 eta behar izatekotan, ez zen pistola erabiltzeko beldur, 425 00:26:04,689 --> 00:26:08,442 beraz, zenbakiekin azpikeriatan zebilen. 426 00:26:08,734 --> 00:26:09,860 Ongi da. 427 00:26:09,944 --> 00:26:11,153 Eta zu, Neagley? 428 00:26:11,237 --> 00:26:13,989 Mailaz igo eta igo ari zara. 429 00:26:14,073 --> 00:26:15,574 Pozik nago. 430 00:26:15,658 --> 00:26:17,994 Talde baten arduraduna naiz orain. 431 00:26:18,119 --> 00:26:20,746 Software enpresa handi bat erakarri nahi dugu. 432 00:26:20,830 --> 00:26:23,707 Lortzen badut, zati handi bat niretzat da. 433 00:26:23,791 --> 00:26:24,833 Aberastuko zara. 434 00:26:24,917 --> 00:26:28,212 Beharko. Aitari 24 orduko zaintza eman nahi diot, 435 00:26:28,296 --> 00:26:31,006 eta inguruan pisu bat alokatzeko dirua behar da. 436 00:26:31,090 --> 00:26:32,883 Ez alokatu, erosi eta inbertitu. 437 00:26:32,967 --> 00:26:36,845 Erosi apartamentu bat. Kooperatibak banana errepublikak dira. 438 00:26:36,929 --> 00:26:37,888 Bai. 439 00:26:39,598 --> 00:26:42,810 Eta zu zer, zakurtzar? Oso isilik zaude. 440 00:26:44,770 --> 00:26:48,899 Etxe bat erostea, suge bat edukitzea edo dantza lehiaketak bezalakoa da. 441 00:26:49,567 --> 00:26:51,777 Ondo dago, horretarako grina baduzu. 442 00:26:51,861 --> 00:26:54,989 - Baina nik ez dut gustuko. - Lan iraunkorrak ere ez? 443 00:26:55,448 --> 00:26:57,658 Bulegoak armada bezalakoak dira, 444 00:26:57,742 --> 00:27:00,535 kaiola bat, nire iritziz. 445 00:27:00,619 --> 00:27:02,955 Baina ez nuen besterik ezagutzen. 446 00:27:03,080 --> 00:27:05,624 Taberna batean nengoela, Howlin Wolfen 447 00:27:05,708 --> 00:27:08,586 gaueko trenei buruzko abesti bat jarri zuten. 448 00:27:08,753 --> 00:27:10,587 Hori bai benetako askatasuna. 449 00:27:10,671 --> 00:27:14,925 Zama-trenetan ibiltzen zara Boxcar Willie bezala? 450 00:27:15,009 --> 00:27:15,968 Batzuetan. 451 00:27:17,011 --> 00:27:18,763 Busean edo auto-stop eginez. 452 00:27:19,305 --> 00:27:22,725 Erotuta egon behar da zu bezalako arlote bat eramateko. 453 00:27:23,476 --> 00:27:25,686 - Interesgarriak dira. - Non jaten duzu? 454 00:27:25,770 --> 00:27:27,521 Pastelak lapurtzen ditut. 455 00:27:28,022 --> 00:27:30,316 - Benetan ari naiz. - Errepideko jatetxeetan. 456 00:27:31,108 --> 00:27:34,278 Batzuetan jasotzen nautenek gonbidatzen naute. 457 00:27:34,362 --> 00:27:37,656 - Batzuetan nik gonbidatzen ditut. - Non egiten duzu lo? 458 00:27:37,740 --> 00:27:39,200 Ostatu merkeetan. 459 00:27:40,284 --> 00:27:41,660 Eta bat ez aurkitzekotan? 460 00:27:41,786 --> 00:27:44,413 Kirol-portuetako zaintza gabeko ontzietan. 461 00:27:44,497 --> 00:27:46,040 Aparkatutako kamioietan. 462 00:27:47,041 --> 00:27:50,085 Hamaka batean ere gau ona pasa nuen behin, 463 00:27:50,169 --> 00:27:53,088 - ihinztagailuak piztu ziren arte. - Arraioa, motel. 464 00:27:53,172 --> 00:27:56,175 - Makila eta fardela falta zaizkizu. - Ekipaje gehiegi. 465 00:27:59,178 --> 00:28:00,846 Beste galderarik? 466 00:28:00,971 --> 00:28:02,723 Bai. Beste bat bakarrik. 467 00:28:04,433 --> 00:28:05,768 Bakarrik sentitzen zara? 468 00:28:26,288 --> 00:28:28,290 BUFFETA, JAN AHAL BEZAIN BESTE 469 00:28:29,834 --> 00:28:32,294 Kartela erronka pertsonaltzat hartu duzu. 470 00:28:32,378 --> 00:28:34,922 Doreen, hau hasiera baino ez da. 471 00:28:36,507 --> 00:28:40,594 Afaria gustuko izan baduzue, probatu Neptunoren gosari buffeta. 472 00:28:40,678 --> 00:28:42,847 Egunero, 06:00etatik aurrera. 473 00:28:43,722 --> 00:28:44,765 Milesker. 474 00:29:11,625 --> 00:29:13,835 Antza, ez naiz lo egin ezin duen bakarra. 475 00:29:13,919 --> 00:29:15,462 Zenbakiek lasaitzen naute. 476 00:29:15,546 --> 00:29:18,840 Kalkuluak egitekotan, hobe diru pixka bat irabaziz. Planto. 477 00:29:18,924 --> 00:29:21,635 Hamarreko eta zortzikoa duzu eskuetako bitan. 478 00:29:21,719 --> 00:29:27,057 Hala da. Apustua handitu eta dena arriskatu dezaket 479 00:29:27,141 --> 00:29:29,309 edo planto egin eta garaipena lortu, 480 00:29:29,393 --> 00:29:31,729 hurrengo kartak izorratzen zaituenean. 481 00:29:32,062 --> 00:29:34,773 Amonak zioen: "Hobe da bat eskuan, ez bi auzoan". 482 00:29:34,857 --> 00:29:35,941 Auzokorik ez. 483 00:29:37,151 --> 00:29:38,610 Auzokorik ez, planto. 484 00:29:38,694 --> 00:29:40,112 Zuk nahi bezala. 485 00:29:40,196 --> 00:29:41,322 Hamabost. 486 00:29:42,239 --> 00:29:43,741 Pasa. 487 00:29:44,074 --> 00:29:45,909 Zorionak, andrea. 488 00:29:45,993 --> 00:29:47,452 Zorioneko zabiltza. 489 00:29:47,536 --> 00:29:50,205 Kontzertu batera gonbidatzen zaitugu ospatzeko. 490 00:29:50,289 --> 00:29:52,040 - Milesker. - 80ko hamarkadakoak. 491 00:29:52,124 --> 00:29:55,127 Debbie Gibson, Tiffany eta Taylor Dayneren kantu onenak. 492 00:29:55,211 --> 00:29:56,878 Oraindik garaiz iritsiko zara. 493 00:29:56,962 --> 00:29:58,339 Ondo pasatzen ari naiz. 494 00:29:59,548 --> 00:30:01,258 Kartak zenbatzen ari zara. 495 00:30:01,342 --> 00:30:03,469 Ez dago debekatuta, buruz egiten badut. 496 00:30:04,053 --> 00:30:07,681 Baina segurtasun buruak suite bat eman digunez, 497 00:30:07,765 --> 00:30:09,725 ez dizut gehiago eragotziko. 498 00:30:09,850 --> 00:30:13,312 Erabili itzazu giharrak fitxak kutxazainarenera eramateko. 499 00:30:14,563 --> 00:30:17,566 Members Only jakadun tipoari eman iezaiozu hau. 500 00:30:17,650 --> 00:30:20,069 80ko hamarkadako musika gustuko izango du. 501 00:30:45,553 --> 00:30:47,095 Milesker etortzeagatik. 502 00:30:47,179 --> 00:30:50,390 Gaueko ibilaldiek burua argitzen laguntzen didate, 503 00:30:50,474 --> 00:30:55,479 eta Neagleyk Franzi buruz bidalitako mezuaren ostean, nahastuta daukat burua. 504 00:30:55,563 --> 00:30:56,522 Bai. 505 00:30:57,022 --> 00:31:00,734 Harrigarria da hainbeste dirurekin ibiltzeko gai izatea. 506 00:31:02,111 --> 00:31:05,489 Auzitegi-kontulariak zergak aitortuko ditu, ezta? 507 00:31:05,573 --> 00:31:07,116 Gaizkile horiek? 508 00:31:07,241 --> 00:31:11,161 Inor ikuskatu banezake... Nire ametsetako lana da. 509 00:31:11,245 --> 00:31:13,246 Oraingoa ez da nahikoa zirraragarria? 510 00:31:13,330 --> 00:31:16,541 Ez, aberatsei lapurtzen dieten aberatsak harrapatzen ditut. 511 00:31:16,625 --> 00:31:20,253 Gobernuaren ustelkeria da ikertu nahi dudana. 512 00:31:20,337 --> 00:31:22,380 Zuk badakizu zer esan nahi dudan. 513 00:31:22,464 --> 00:31:25,258 - 600 dolarreko komunontziak. - Hori da. 514 00:31:25,342 --> 00:31:30,639 Zergen dirua ondo erabilita, errepideak, zubiak eta eskolak konpondu 515 00:31:30,723 --> 00:31:33,683 eta behartsuei lagundu ahalko genieke. 516 00:31:33,767 --> 00:31:35,603 Gauzak aldatuko lirateke. 517 00:31:35,728 --> 00:31:36,978 Hori egin behar zenuke. 518 00:31:37,062 --> 00:31:38,021 Bai. 519 00:31:38,105 --> 00:31:42,151 Auditoretza enpresa bat sortzea pentsatu nuen, 520 00:31:42,985 --> 00:31:44,945 baina benetan garestia da. 521 00:31:46,155 --> 00:31:48,073 Lehen pausoak zailak dira. 522 00:31:50,117 --> 00:31:51,076 Bai. 523 00:31:52,911 --> 00:31:57,123 Horregatik ez zen gure artean ezer gertatu? 524 00:31:57,207 --> 00:31:58,959 Lehen pausoa zaila zelako? 525 00:32:01,795 --> 00:32:04,423 Zenbat edan duzu hoteleko gelan? 526 00:32:04,548 --> 00:32:06,467 Zuri galdera egiteko nahikoa. 527 00:32:07,468 --> 00:32:10,095 Tira, nik argi utzi nizun. 528 00:32:12,598 --> 00:32:14,432 Zure nagusia nintzen. 529 00:32:14,516 --> 00:32:16,268 Ez legoke ondo. 530 00:32:22,358 --> 00:32:25,736 Urteak eman nituen jakin nahian. Reacher-en erantzuna da. 531 00:32:26,779 --> 00:32:29,365 Zuzena, zintzoa eta zentzuduna. 532 00:32:33,494 --> 00:32:35,621 Beste galdera bat erantzungo? 533 00:32:37,665 --> 00:32:40,376 Zer egingo dugu atzetik dabiltzan bi tipoekin? 534 00:32:41,877 --> 00:32:44,754 - Noiz ikusi dituzu? - Kasinotik irtetean. 535 00:32:44,838 --> 00:32:47,966 Dirua lapurtu nahiko zigutela pentsatu dut. 536 00:32:48,050 --> 00:32:49,509 Hori uste nuen. 537 00:32:49,593 --> 00:32:50,927 Ikusten auto hori? 538 00:32:51,011 --> 00:32:53,346 - New Yorkeko matrikuladuna? - Bai. 539 00:32:53,430 --> 00:32:56,474 Herrira iritsi garenean, gure atzetik zetorren. 540 00:32:56,558 --> 00:32:59,936 Ondotik igarotzean, pistoladun tipo bat irtengo da. 541 00:33:00,020 --> 00:33:03,231 Buelta ematen badugu, beste bi gizonak izango ditugu. 542 00:33:03,315 --> 00:33:04,816 Zer plan duzu? 543 00:33:04,900 --> 00:33:06,776 Ez gara auto paretik igaroko, 544 00:33:06,860 --> 00:33:08,612 hesiaren gainetik baizik... 545 00:33:09,446 --> 00:33:10,280 Orain! 546 00:33:10,656 --> 00:33:11,490 Kaka! 547 00:33:19,748 --> 00:33:20,916 Aurrera! 548 00:33:24,002 --> 00:33:27,505 Polizia jotzeagatik atxilotze agindua egongo da zure izenera. 549 00:33:27,589 --> 00:33:31,051 Tirokatzen badugu, polizia etorriko da eta atxilotuko zaitu. 550 00:33:31,135 --> 00:33:32,511 Beraz, pistolarik ez. 551 00:33:33,721 --> 00:33:35,889 Ideia bera izan dute. 552 00:33:37,349 --> 00:33:38,976 Laguntzarik nahi? 553 00:33:39,101 --> 00:33:40,060 Moldatuko naiz. 554 00:36:32,941 --> 00:36:35,903 Arraioa, txikitan gure izenak idazten genituen. 555 00:36:39,156 --> 00:36:41,617 Kasinoko Members Only jakadun tipoa da. 556 00:36:43,035 --> 00:36:46,538 Gure atzetik etorri badira, besteen bila ere joango dira. 557 00:36:46,705 --> 00:36:50,667 Ez. Kale nagusitik urrundu garen arte itxaron dute erasotzeko. 558 00:36:50,751 --> 00:36:53,503 Ez dira kameraz jositako hotel batera hurbilduko. 559 00:36:54,504 --> 00:36:55,589 Nortasun agiririk ez. 560 00:36:56,381 --> 00:36:58,133 Begiratu dezagun bere autoan. 561 00:37:11,980 --> 00:37:13,899 Ez du denbora galdu. 562 00:37:18,195 --> 00:37:19,071 Mugikorra. 563 00:37:26,578 --> 00:37:27,620 Bukatu duzu? 564 00:37:27,704 --> 00:37:29,331 Ez zuk uste bezala. 565 00:37:34,962 --> 00:37:37,130 Arerio okerra aukeratu duzu, Reacher. 566 00:37:37,214 --> 00:37:39,883 Hau ez da ondo bukatuko zuretzat. 567 00:37:39,967 --> 00:37:42,177 Orduan, zergatik dirudizu izutua? 568 00:37:46,765 --> 00:37:50,018 - Bere arreta dudala uste dut. - Zenbakia ikertuko dugu? 569 00:37:50,352 --> 00:37:54,356 Erabili eta botatzeko mugikorra da. Besteak ere halako bat izango du. 570 00:37:54,481 --> 00:37:58,151 Matrikulak faltsuak dira eta ez dauka identifikazio zenbakirik. 571 00:37:58,235 --> 00:38:00,361 Ez zeramaten identifikaziorik. 572 00:38:00,445 --> 00:38:01,697 Profesionalak ziren. 573 00:38:02,864 --> 00:38:04,407 Bat bizirik utzi behar genuen. 574 00:38:04,491 --> 00:38:07,285 Ez digute aukerarik utzi. 575 00:38:07,369 --> 00:38:09,746 Agian ez. Baina orain ez daukagu ezer. 576 00:38:11,456 --> 00:38:12,874 Ziur zaude? 577 00:38:14,626 --> 00:38:15,711 Aparkaleku-baimena. 578 00:38:16,878 --> 00:38:18,671 - "New Age Technologies". - Bai. 579 00:38:18,755 --> 00:38:20,465 Gaur goizean egon da. 580 00:38:20,549 --> 00:38:22,259 Hor dugu aztarna. 581 00:38:24,803 --> 00:38:26,805 Zer egingo dugu gorpuekin? 582 00:38:28,306 --> 00:38:29,516 Ideia bat daukat. 583 00:38:43,113 --> 00:38:44,031 Egarri naiz. 584 00:38:45,115 --> 00:38:46,116 Garagardorik nahi? 585 00:39:03,967 --> 00:39:05,177 New Age-ri buruzkorik? 586 00:39:05,844 --> 00:39:07,012 Bai. 587 00:39:07,429 --> 00:39:10,181 Aeroespazio konpainia bat omen da. 588 00:39:10,265 --> 00:39:11,892 Atlantic Cityrekin loturarik? 589 00:39:13,060 --> 00:39:16,271 Dirudienez, ez. New Yorken du egoitza. 590 00:39:21,443 --> 00:39:26,197 Bala batek urratu nauela dirudi. Adrenalinarekin ez naiz ohartu ere egin. 591 00:39:26,281 --> 00:39:27,407 Ez duzu ia zauririk. 592 00:39:28,533 --> 00:39:29,367 Tori... 593 00:39:37,334 --> 00:39:38,251 Zer ari zara? 594 00:39:39,628 --> 00:39:42,297 Alkohola jartzen zigunean nire amak egiten zuena. 595 00:39:44,216 --> 00:39:46,676 Germenak sartu baino ez duzu egingo. 596 00:39:47,135 --> 00:39:49,971 Baliteke. Baina atsegina da. 597 00:39:53,975 --> 00:39:54,810 Milesker. 598 00:39:58,105 --> 00:39:58,939 Ez da ezer. 599 00:40:09,074 --> 00:40:10,283 Badakizu gauza bat? 600 00:40:11,118 --> 00:40:13,662 Normala da bakarrik sentitzea batzuetan. 601 00:40:15,539 --> 00:40:18,083 Zure bizimodua kontuan hartuta. 602 00:40:20,293 --> 00:40:22,129 Gaur ez zara bakarrik egongo. 603 00:40:25,841 --> 00:40:27,926 Eta ez zara nire nagusia jada. 604 00:40:58,748 --> 00:41:04,713 DENVERRETIK 30 KM-RA COLORADO 605 00:41:29,946 --> 00:41:32,240 650ak kamioian egongo dira. 606 00:41:32,324 --> 00:41:35,701 GPS honekin jarraitu dezakezu. 607 00:41:35,785 --> 00:41:39,497 Ibilaldian badira segadarako bi toki on, gutxienez. 608 00:41:39,581 --> 00:41:40,498 Primeran. 609 00:41:41,333 --> 00:41:43,293 Arduratuko gara gainerakoaz. 610 00:41:44,044 --> 00:41:46,045 Eta armak? 611 00:41:46,129 --> 00:41:48,548 Atzerrian erabiltzeko dira? Hori zen tratua. 612 00:41:48,632 --> 00:41:49,799 Hala da. 613 00:41:50,508 --> 00:41:53,220 Eta ez duzu gidaria zaurituko? 614 00:41:54,596 --> 00:41:55,430 Inola ere ez. 615 00:41:56,681 --> 00:41:58,767 Inoiz ez nuke inor zaurituko. 616 00:42:16,743 --> 00:42:19,620 - Egun on, Dixon. - Bart gauekoaz hitz egin behar dugu. 617 00:42:19,704 --> 00:42:21,956 Hotel guztiak daki zer gertatu zen bart. 618 00:42:22,040 --> 00:42:23,250 Esan nizun. 619 00:42:23,959 --> 00:42:26,919 New Yorketik jarraitu gintuen autoa aurkitu genuen. 620 00:42:27,003 --> 00:42:28,463 Eta gidaria? 621 00:42:29,130 --> 00:42:30,923 Ez gaitu jarraituko. 622 00:42:31,007 --> 00:42:32,717 Ezta bere bi lagunek ere. 623 00:42:33,927 --> 00:42:34,761 Kaka. 624 00:42:38,390 --> 00:42:40,350 - Nor da? - Wright. 625 00:42:43,019 --> 00:42:43,853 Garbi. 626 00:42:44,854 --> 00:42:45,689 Aurrera. 627 00:42:48,400 --> 00:42:51,068 Urduri dirudizue. 628 00:42:51,152 --> 00:42:53,905 Ez da harritzekoa, egoera kontuan hartuta. 629 00:42:53,989 --> 00:42:58,534 Ez dut gogoko berri txarrak ekartzea, baina ikertzen ari nintzela, 630 00:42:58,618 --> 00:43:03,331 poliziak deitu dit New Yorkeko iparraldean bi gorpu aurkitu dituztela esateko, 631 00:43:03,415 --> 00:43:05,709 zuen laguna aurkitu zuten tokitik gertu. 632 00:43:05,834 --> 00:43:09,170 Deskonposizioari erreparatuz, luze daramatela esango nuke. 633 00:43:09,838 --> 00:43:11,381 Tori txostenaren kopia. 634 00:43:16,720 --> 00:43:18,638 Identifikatzen erraza da. 635 00:43:32,068 --> 00:43:34,070 Armadan sartu zenean, 636 00:43:34,154 --> 00:43:36,364 desitxuratuta hilko zen beldur zen arreba. 637 00:43:37,157 --> 00:43:39,075 Egia jakingo ez zuen beldur. 638 00:43:39,576 --> 00:43:41,786 Lepokoa kendu ziezaioketen eta. 639 00:43:43,079 --> 00:43:47,042 Bera lasaitzeko, izena eta zenbakia tatuatu zituen bizkarrean. 640 00:43:48,043 --> 00:43:49,127 Irrigarri zegoen. 641 00:43:50,545 --> 00:43:51,963 Baina ez zitzaion axola. 642 00:43:52,088 --> 00:43:53,298 Bere arreba maite zuen. 643 00:43:54,674 --> 00:43:56,134 Deitu egin behar diot. 644 00:43:57,427 --> 00:43:59,137 Jorgerena esango diot Milenari. 645 00:43:59,387 --> 00:44:01,556 Franzyren zauri berdinak dituzte. 646 00:44:01,681 --> 00:44:04,559 Torturatu eta helikopterotik bota zuten. 647 00:44:06,603 --> 00:44:07,854 Beste gauza bat, 648 00:44:09,481 --> 00:44:14,360 zuek emandako izena duen inor ez dago hemengo hoteletan. 649 00:44:14,444 --> 00:44:17,280 Eta beste kasinoekin hitz egin dut. 650 00:44:17,739 --> 00:44:22,118 Orozcok eta Sanchezek ez zuten inorentzat lan egiten. 651 00:44:22,243 --> 00:44:25,496 65 milioi dolarreko joko iruzurrarena esan diet, 652 00:44:25,580 --> 00:44:28,332 eta kontuak aztertu dituzte, baita nik ere. 653 00:44:28,416 --> 00:44:32,712 Marjinen barruan dago dena. 654 00:44:32,837 --> 00:44:35,006 Inork ez du kasino hauetan lapurtu. 655 00:44:35,090 --> 00:44:36,549 Ez duzu zertan kezkatu. 656 00:44:36,633 --> 00:44:39,719 Gorpuak New Yorken zeuden, jarraitu gaituen autoa hangoa da, 657 00:44:39,886 --> 00:44:42,097 eta aparkaleku baimena ere hangoa. 658 00:44:42,222 --> 00:44:44,015 New Yorkekoa da kasu hau. 659 00:44:51,398 --> 00:44:52,857 Nora demontre zoaz? 660 00:44:55,443 --> 00:44:56,986 Pistola gehiago behar ditugu. 661 00:46:42,592 --> 00:46:44,593 Azpitituluak: Leire 662 00:46:44,677 --> 00:46:46,679 Ikuskatzailea: Ilargi G