1
00:00:06,465 --> 00:00:07,882
Aurreko ataletan…
2
00:00:07,883 --> 00:00:10,510
Emakume bat suizidatu da
lehendakarigai baten
3
00:00:10,511 --> 00:00:12,178
kabinete-buruarekin trenean?
4
00:00:12,179 --> 00:00:14,181
CIA jendea bahitzen hasi da.
5
00:00:15,224 --> 00:00:16,224
Istorio ona da.
6
00:00:16,225 --> 00:00:19,310
Pasa den gauean
Benekin zegoen neska ezagutzen dut.
7
00:00:19,311 --> 00:00:22,523
- Bai, Mary Ellen Daniels du izen.
- Helbiderik baduzu?
8
00:00:23,524 --> 00:00:25,483
Ez dira hasiberriak.
9
00:00:25,484 --> 00:00:27,235
Emakumearen autoa aurkitu da.
10
00:00:27,236 --> 00:00:29,696
Zergatik utzi zuen ondo zegoen autoa?
11
00:00:29,697 --> 00:00:30,573
Metroa hartzeko?
12
00:00:31,031 --> 00:00:32,199
Laneko txartela da.
13
00:00:33,909 --> 00:00:38,329
Izena, Anna Merrick.
Helbidea eta 8. mailako sarbidea?
14
00:00:38,330 --> 00:00:40,249
Behintzat badakigu nora goazen.
15
00:00:40,958 --> 00:00:42,376
Zertan zebilen Anna hemen?
16
00:00:43,294 --> 00:00:45,128
Delta Indarreko espezialista batek
17
00:00:45,129 --> 00:00:47,881
- trebatu zituen Putra eta bere gizonak.
- John Sampsonek.
18
00:00:47,882 --> 00:00:50,633
USBak Sampson honekin konektatzen du.
19
00:00:50,634 --> 00:00:53,928
Ez dut inoiz zibilik torturatu edo hil.
20
00:00:53,929 --> 00:00:56,014
- Eta zure kabinete-burua?
- Zer?
21
00:00:56,015 --> 00:00:59,184
Zergatik zeunden Anna Merrickekin
trenean hil zenean?
22
00:00:59,185 --> 00:01:00,102
Barkatu, John.
23
00:01:01,061 --> 00:01:03,606
- Nolan. Nolan!
- Ez!
24
00:01:26,045 --> 00:01:28,797
Cahill jaunak
oinaze seinalerik adierazi zuen?
25
00:01:28,798 --> 00:01:29,715
Ez.
26
00:01:30,341 --> 00:01:34,761
Ezerk kezkatzen al zuen?
Maitasunak, diruak, horrelakorik?
27
00:01:34,762 --> 00:01:35,846
Nik dakidanez, ez.
28
00:01:36,514 --> 00:01:39,390
Oharrik utzi al du?
Mezuren bat, korreoren bat?
29
00:01:39,391 --> 00:01:41,935
Inspektore, zure arreta eskertzen dut.
30
00:01:41,936 --> 00:01:43,686
Baina ez du ezer utzi.
31
00:01:43,687 --> 00:01:46,232
Ez zuen kezkatzeko arrazoirik eman, eta…
32
00:01:49,568 --> 00:01:52,779
Barkatu, lagun baten heriotza
onartu behar dut.
33
00:01:52,780 --> 00:01:56,991
Ulertzen dut. Galdera gehiago baditut,
zure bulegora bidaliko ditut.
34
00:01:56,992 --> 00:01:58,077
Milesker.
35
00:01:59,161 --> 00:02:01,121
Nola jarri naiteke zurekin harremanetan?
36
00:02:01,664 --> 00:02:02,498
Ezin duzu.
37
00:02:05,751 --> 00:02:09,003
Nire bulegoak zure galderak
bidaliko dizkio.
38
00:02:09,004 --> 00:02:12,842
Ados, nahikoa. Nire doluminak.
39
00:02:15,344 --> 00:02:18,054
Bulegotik deitu dute.
Komunikabideak badatoz.
40
00:02:18,055 --> 00:02:20,056
Beste nonbaitera joan behar dugu.
41
00:02:20,057 --> 00:02:22,685
Bazekiten hotel honetan nengoela.
42
00:02:23,227 --> 00:02:24,727
Eta Nolan nire langilea zela.
43
00:02:24,728 --> 00:02:27,814
Suizidio baten lekuan
zu ikustea ez da ona…
44
00:02:27,815 --> 00:02:29,566
Ostia, Springfield.
45
00:02:29,567 --> 00:02:31,484
Elkarrekin zerbitzatu genuen 11 urtez,
46
00:02:31,485 --> 00:02:34,612
ez dut aparkaleku batean utziko
plastiko baten azpian!
47
00:02:34,613 --> 00:02:37,407
John, orain ezin diozu lagundu.
48
00:02:37,408 --> 00:02:39,242
Hitz egiteko eskatuko dizute.
49
00:02:39,243 --> 00:02:41,369
Nolanek esaten lehena izango zen
50
00:02:41,370 --> 00:02:44,163
egoera honetan ezin duzula hitz egin.
51
00:02:44,164 --> 00:02:46,624
Zure entrenamendu militarra
bezalakoa da.
52
00:02:46,625 --> 00:02:49,795
Batzuetan atzera egin behar da
eta taldearekin elkartu.
53
00:02:56,135 --> 00:02:57,510
Garagardo bat nahi dut.
54
00:02:57,511 --> 00:02:59,178
Goizeko 9:00ak dira.
55
00:02:59,179 --> 00:03:00,472
Taberna bat ezagutzen dut.
56
00:03:12,943 --> 00:03:16,822
HOLE LOTTA LOVE
BAGELAK ETA KAFEA
57
00:03:18,240 --> 00:03:21,576
- Milesker.
- Eskerrik asko.
58
00:03:21,577 --> 00:03:24,454
Ez dakit zer nahi zenuen,
eta hauek hartu ditut:
59
00:03:24,455 --> 00:03:26,290
azukrea, Splenda eta sakarina.
60
00:03:27,499 --> 00:03:28,666
Azukrea, milesker.
61
00:03:28,667 --> 00:03:31,921
Etorkizunean azukrea ba.
62
00:03:33,714 --> 00:03:35,466
Begira zer aurkitu dudan.
63
00:03:36,175 --> 00:03:39,427
Iaz, defizita murrizteko plana
onartu zuen kongresuak.
64
00:03:39,428 --> 00:03:40,929
Milioika zauri txiki
65
00:03:40,930 --> 00:03:43,264
zor nazionala odolusteko.
66
00:03:43,265 --> 00:03:45,224
Engainu bat da jendeak sinisteko
67
00:03:45,225 --> 00:03:46,809
politikariek lan egiten dutela.
68
00:03:46,810 --> 00:03:48,269
- Zoaz harira.
- Ados.
69
00:03:48,270 --> 00:03:51,522
Zauri horietako bat
gobernuak dokumentuen biltegi garestiak
70
00:03:51,523 --> 00:03:53,316
abandonatzea izan zen.
71
00:03:53,317 --> 00:03:55,485
Txosten zaharrak zeuden biltegiotan.
72
00:03:55,486 --> 00:03:58,571
Alokairuak, mantentze-lanak…
Oso garestiak ziren.
73
00:03:58,572 --> 00:04:02,742
Legeari jarraiki,10 urte baino gehiagoko
dokumentuak digitalizatu behar dituzte,
74
00:04:02,743 --> 00:04:05,828
zerbitzari segurura igo
eta paperezko kopia suntsitu.
75
00:04:05,829 --> 00:04:08,290
Hemen egiten ari dira.
76
00:04:10,292 --> 00:04:11,417
Ziur zaude?
77
00:04:11,418 --> 00:04:13,836
Gobernuak ez ditu dokumentuak suntsitzeko
78
00:04:13,837 --> 00:04:15,755
tokien helbideak konpartitzen,
79
00:04:15,756 --> 00:04:18,299
baina eraikin federal nahikoak
ikertu ditut
80
00:04:18,300 --> 00:04:21,511
jakiteko tximinia hori
errauskailu erraldoi baten
81
00:04:21,512 --> 00:04:23,346
haizagailua dela.
82
00:04:23,347 --> 00:04:26,474
Gauza garrantzitsuak desagerrarazteko,
gobernuak erretzen ditu.
83
00:04:26,475 --> 00:04:29,727
Horregatik inork ez du ikusi
Warren Batzordeko Txostena.
84
00:04:29,728 --> 00:04:31,229
Zergatik ez birrindu?
85
00:04:31,230 --> 00:04:34,440
Ez al duzu Argo ikusi?
Berriro itsatsi daitekeelako.
86
00:04:34,441 --> 00:04:37,610
Sar gaitezen.
Argitu behar dugu zer ikus zezakeen Annak.
87
00:04:37,611 --> 00:04:38,611
Eta zer hartu zuen.
88
00:04:38,612 --> 00:04:40,238
Aizu, hori ez dakigu.
89
00:04:40,239 --> 00:04:42,824
Motel, ez dut zure arreba kritikatu nahi,
90
00:04:42,825 --> 00:04:45,410
baina segurtasun handiko
eraikin federalean zuen lana
91
00:04:45,411 --> 00:04:47,537
eta denek nahi duten USBarekin atera zen.
92
00:04:47,538 --> 00:04:48,789
Hori ez bada, zer da?
93
00:04:52,418 --> 00:04:54,294
LANGILEA
APARKATZEKO BAIMENA
94
00:04:57,548 --> 00:05:01,217
Auto hauek Annak zeukan
antzeko aparkatzeko baimena dute.
95
00:05:01,218 --> 00:05:04,345
Han aparkatzeko.
Eta antzeko aparkatzeko baimena badute,
96
00:05:04,346 --> 00:05:06,807
lan-txartel berdina ere izango dute.
97
00:05:08,017 --> 00:05:09,643
Sartzeko modua aurkitu duzu.
98
00:05:10,561 --> 00:05:14,147
Aizu, norbaiten txartela lapurtzen
saiatzeagatik atxilo gaitzakete.
99
00:05:14,148 --> 00:05:15,314
Guri begira ari dira.
100
00:05:15,315 --> 00:05:16,775
Ezin gaituzte harrapatu!
101
00:05:18,402 --> 00:05:21,029
Sartu behar dugu.
Ezin dugu Annaren txartela erabili.
102
00:05:21,030 --> 00:05:23,281
Hildako emakumea atean agertzen bada,
103
00:05:23,282 --> 00:05:24,158
jai dugu.
104
00:05:47,431 --> 00:05:50,850
- Ene! Begiratu aurrera!
- Sentitzen dut.
105
00:05:50,851 --> 00:05:52,685
Tori.
106
00:05:52,686 --> 00:05:55,938
- Tori. Sentitzen dut.
- Jainkoarren. Ene.
107
00:05:55,939 --> 00:05:56,899
Jainkoarren.
108
00:06:01,653 --> 00:06:03,738
Tori, zure gauzak. Sentitzen dut.
109
00:06:03,739 --> 00:06:05,324
Lasai, ondo nago.
110
00:06:06,867 --> 00:06:09,744
Barkatu, baina kamiseta berria da.
111
00:06:09,745 --> 00:06:12,705
Tori, tindategira eramateko. Mesedez.
112
00:06:12,706 --> 00:06:15,501
Lasai. Ene.
113
00:06:22,841 --> 00:06:24,384
- Bi garagardo
- Milesker.
114
00:06:28,555 --> 00:06:29,598
Nolan Cahilli.
115
00:06:31,266 --> 00:06:32,101
Zer ostia.
116
00:06:36,730 --> 00:06:39,774
Delta trebakuntzako
lehen egunean ezagutu nuen.
117
00:06:39,775 --> 00:06:41,360
Ikaratu egin gintuen.
118
00:06:43,362 --> 00:06:45,154
Kabroi desatsegina zen.
119
00:06:45,155 --> 00:06:47,115
Horregatik zen zure kabinete-burua?
120
00:06:47,116 --> 00:06:49,909
Ikaratu ezin den kabinete-burua?
121
00:06:49,910 --> 00:06:51,953
Horri ezin zaio preziorik jarri.
122
00:06:51,954 --> 00:06:54,539
Banekien bere azpitik
egon zen norbaitentzat
123
00:06:54,540 --> 00:06:56,082
lan egin ahal izango zuela.
124
00:06:56,083 --> 00:06:57,667
Egorik ez zuen eta.
125
00:06:57,668 --> 00:06:59,837
Misioan zentratzen zen.
126
00:07:01,004 --> 00:07:04,549
Bere irudira moldekatu ninduen. Gintuen.
127
00:07:04,550 --> 00:07:08,177
Hori egia bada, zergatik
egingo zenuen salto teilatu batetik?
128
00:07:08,178 --> 00:07:09,387
Barkatu?
129
00:07:09,388 --> 00:07:11,348
Bere irudira moldekatu zintuen.
130
00:07:11,849 --> 00:07:14,684
Beraz, gutxi gorabehera
izaera berdinekoa zara.
131
00:07:14,685 --> 00:07:18,729
Beraz, informazio berdinarekin,
egoera berdinean, baldintza berdinetan,
132
00:07:18,730 --> 00:07:22,066
berdin erreakzionatuko zenuke.
Beraz, zerbait bazekien eta zuk, ez.
133
00:07:22,067 --> 00:07:25,194
Orduan, zergatik
egingo zenuke salto eraikin batetik?
134
00:07:25,195 --> 00:07:27,238
Ideiarik ez.
135
00:07:27,239 --> 00:07:29,448
Ez da zure iturriak esan zizuna.
136
00:07:29,449 --> 00:07:32,034
Ez genuen zibilik torturatu edo hil.
137
00:07:32,035 --> 00:07:34,120
Baina jendea torturatu eta hil zuten.
138
00:07:34,121 --> 00:07:35,038
Gu joan ondoren.
139
00:07:35,706 --> 00:07:38,125
Zer egin zenuen Indonesian zehazki?
140
00:07:39,585 --> 00:07:41,919
Badakit ez zenuela Anna Merrick ezagutzen.
141
00:07:41,920 --> 00:07:43,964
Hildako emakumea atzean utz dezakezu.
142
00:07:44,798 --> 00:07:46,424
Baina bere semea desagertua da.
143
00:07:46,425 --> 00:07:49,720
Hogei urte ditu eta, seguruenik,
hiltzaile soziopatekin dago.
144
00:07:51,013 --> 00:07:52,681
Beraz, egiak lagunduko du.
145
00:07:54,600 --> 00:07:56,685
Andrea. Whiskia.
146
00:07:58,437 --> 00:08:00,271
Whiskia behar duten elkarrizketak…
147
00:08:00,272 --> 00:08:02,733
Izan behar ez diren elkarrizketak dira.
148
00:08:03,525 --> 00:08:07,862
Baina lagun dezakedala uste baduzu,
dakidana esango dizut.
149
00:08:07,863 --> 00:08:10,072
Legez esan ezin baduzu ere?
150
00:08:10,073 --> 00:08:14,244
Muga horren inguruan ibiliko naiz
nire zina urratu gabe.
151
00:08:15,329 --> 00:08:16,662
Dewar ondo?
152
00:08:16,663 --> 00:08:17,915
Primeran, milesker.
153
00:08:32,930 --> 00:08:36,349
Gure eskuadroia Indonesiara
bidali zuten zientzialari-talde batekin.
154
00:08:36,350 --> 00:08:39,810
Basoetako landareak erabiltzeko
antibiotikoekiko erresistente diren
155
00:08:39,811 --> 00:08:44,398
malariaren andui berrien aurka,
156
00:08:44,399 --> 00:08:46,151
edo… Nola gogoratuko dut?
157
00:08:46,693 --> 00:08:49,904
Asiara bidaltzen bazaituzte
zientzialari batzuekin,
158
00:08:49,905 --> 00:08:50,989
Asiara zoaz.
159
00:08:53,867 --> 00:08:56,035
Guk zientzialariak babestu behar genituen.
160
00:08:56,036 --> 00:08:57,328
Eta gobernu lokalarekin
161
00:08:57,329 --> 00:08:59,498
kooperazioa bermatu han geunden bitartean.
162
00:08:59,998 --> 00:09:03,042
Cahill operazioaren
adar horren gainbegiralea zen.
163
00:09:03,043 --> 00:09:06,128
Indonesiaren abegikortasunaren truke,
164
00:09:06,129 --> 00:09:09,091
AEBk Indonesiako
indar bereziak trebatuko zituzten.
165
00:09:10,300 --> 00:09:12,551
Reza Putra jenerala horien burua zen.
166
00:09:12,552 --> 00:09:15,596
Ni operazio horren adarraren
gainbegiralea nintzen.
167
00:09:15,597 --> 00:09:20,518
Bere gizonei dena irakatsi nien,
armak erabiltzen eta gerrillen taktikak.
168
00:09:20,519 --> 00:09:23,021
Noiz hasten da
disidente politikoak sarraskitzearena?
169
00:09:26,608 --> 00:09:28,360
AEBra itzuli ginenean…
170
00:09:30,112 --> 00:09:31,405
Putrak eraso egin zien.
171
00:09:32,114 --> 00:09:35,324
Areagotzen zihoan
bere boterearen aurka egiten zuen inori.
172
00:09:35,325 --> 00:09:38,370
Eta prozesuan, herri oso bat akabatu zuen.
173
00:09:39,121 --> 00:09:42,499
Zibilak, umea, adinduak.
174
00:09:43,583 --> 00:09:46,502
Jende ona, errugabea. Ez zitzaion axola.
175
00:09:46,503 --> 00:09:50,464
Jada ez zen
basoan entrenatu genuen jenerala.
176
00:09:50,465 --> 00:09:51,717
Gerrako kriminala zen.
177
00:09:52,426 --> 00:09:56,054
Gauza… ikaragarriak egiten zituen.
178
00:09:56,596 --> 00:09:59,182
Saddam Hussein, Noriega.
179
00:10:00,100 --> 00:10:03,477
Bin Ladenen lagunak izan ginen
errusiarren aurkako borrokan.
180
00:10:03,478 --> 00:10:05,604
Ez da AEB erretzen den lehen aldia.
181
00:10:05,605 --> 00:10:08,942
Hala ere, Putrarekin dudan lotura
argitara ateratzen bada,
182
00:10:10,527 --> 00:10:13,195
azken urteotan
nik eta nire taldeak egindako lana
183
00:10:13,196 --> 00:10:15,614
pikutara joango litzateke, ezta?
184
00:10:15,615 --> 00:10:21,245
Munstro batekin konektatzen nauten
dokumentuen bila dabil zure iturria.
185
00:10:21,246 --> 00:10:22,955
Uste du zu zarela munstroa.
186
00:10:22,956 --> 00:10:25,374
Esaiozu ba oker dagoela,
187
00:10:25,375 --> 00:10:29,128
ez baitut zerikusirik
Putrak jende horri egin zionarekin.
188
00:10:29,129 --> 00:10:32,799
AEBko gobernuak talde bat bidali zuen
189
00:10:33,508 --> 00:10:36,510
Putraz arduratzeko
gertatutakoa jakin bezain pronto.
190
00:10:36,511 --> 00:10:38,971
Cahillek Anna Merricki
metroraino jarraitu zion
191
00:10:38,972 --> 00:10:42,184
eta teilatutik salto egin zuen
arrazoi batengatik.
192
00:10:43,268 --> 00:10:45,394
USBa aurkituko dut zer duen ikusteko.
193
00:10:45,395 --> 00:10:47,104
Hori espero dut.
194
00:10:47,105 --> 00:10:49,566
Eta espero dut erabaki zuzena hartzea…
195
00:10:52,861 --> 00:10:53,904
eta niri ematea.
196
00:10:56,490 --> 00:10:59,825
Ez dakizu zer dagoen barruan,
baina USBa nahi duzu.
197
00:10:59,826 --> 00:11:01,452
Gauza bera esan dezaket.
198
00:11:01,453 --> 00:11:04,872
Mertzenarioak nire bila bidaltzeko
bezainbeste nahi duzu USBa.
199
00:11:04,873 --> 00:11:07,124
Ez dut legez kanpo jokatzen.
200
00:11:07,125 --> 00:11:09,960
CIAk bai. Agian laguntza eskatu diezu.
201
00:11:09,961 --> 00:11:12,963
Jada esan dizut
ez dudala zerikusirik agentzia horrekin.
202
00:11:12,964 --> 00:11:16,676
Infernua izoztuko da Kongresukide baten
aginduak jarraitzen dituztenean.
203
00:11:18,136 --> 00:11:21,680
Defentsa Sailera bideratu zintudan
204
00:11:21,681 --> 00:11:23,057
sudurra sartu zenuenean.
205
00:11:23,058 --> 00:11:25,559
Pinek, Panek eta Punek
hor egiten dute lan?
206
00:11:25,560 --> 00:11:27,019
Horrela deitzen diezu?
207
00:11:27,020 --> 00:11:28,772
Ez zidaten izenik esan.
208
00:11:31,525 --> 00:11:32,984
Kontua zera da, Reacher.
209
00:11:34,027 --> 00:11:36,612
Nire interes pertsonalak edozein direla,
210
00:11:36,613 --> 00:11:41,033
USB horretan dagoena
AEBko Armadaren jabetza da.
211
00:11:41,034 --> 00:11:44,745
Eta Pentagonora itzul dezaten nahi dut,
hori baita bere tokia.
212
00:11:44,746 --> 00:11:49,084
USBa aurkituko dut.
Eta barrukoa ikusten dudanean,
213
00:11:50,419 --> 00:11:52,295
erabakiko dut zer egin.
214
00:12:14,568 --> 00:12:16,820
- Luze emango du barruan.
- Lasai.
215
00:12:18,738 --> 00:12:22,658
John Sampsonek ez du putzu batetik edango
bere laguna deitoratzeko.
216
00:12:22,659 --> 00:12:24,494
Hildakoari ez zaio axola.
217
00:12:28,457 --> 00:12:29,875
Badakizu zer den Jonas bat?
218
00:12:31,084 --> 00:12:33,752
Marinelen artean, Jonas bat da
219
00:12:33,753 --> 00:12:35,714
ontziari zorigaitza ekartzen diona da.
220
00:12:36,506 --> 00:12:40,093
Ontzian sartzen den bakoitzean,
zorte txarra ekartzen du.
221
00:12:42,637 --> 00:12:44,139
Jonas bat zara, Reacher jauna.
222
00:12:45,182 --> 00:12:46,266
Amak esaten zuen
223
00:12:47,601 --> 00:12:49,310
arazoek aurkitzen nautela.
224
00:12:49,311 --> 00:12:51,395
Espero dut behar zenuena aurkitu izana,
225
00:12:51,396 --> 00:12:53,982
nahiago nukeelako
guregandik urrun mantentzea.
226
00:13:00,864 --> 00:13:02,781
Hotelera eramango nauzu?
227
00:13:02,782 --> 00:13:03,783
Zoaz pikutara.
228
00:13:17,172 --> 00:13:18,756
Gutxi datoz oinez.
229
00:13:18,757 --> 00:13:21,635
Autoa tailerrean daukat.
Taxiak kafetegian utzi nau.
230
00:13:27,057 --> 00:13:28,891
Zergatik ari da lurrera begira?
231
00:13:28,892 --> 00:13:31,143
Kamerek bere aurpegia ez harrapatzeko.
232
00:13:31,144 --> 00:13:32,521
Luze darama han.
233
00:13:36,107 --> 00:13:39,027
- Harrapatuko dute.
- Ez.
234
00:13:40,070 --> 00:13:42,781
- Arazo bat dago.
- Jarri txipa buruz gora.
235
00:13:43,907 --> 00:13:46,284
Hau deskafeinatua hartzeagatik da.
236
00:13:49,287 --> 00:13:50,121
Egun ona izan.
237
00:13:55,126 --> 00:13:56,043
Bai.
238
00:13:56,044 --> 00:13:59,255
Ezin duzu korreo bat bidali
eta kasu egitea espero,
239
00:13:59,256 --> 00:14:00,256
ez baitute egingo.
240
00:14:00,257 --> 00:14:03,927
Hemendik aurrera, gehi nazazu
korreo guztietara, ados?
241
00:14:06,930 --> 00:14:09,223
Kaixo. Lagunduko didazu?
242
00:14:09,224 --> 00:14:12,810
Shannon Thomas. Galduta nago.
Pentagonotik ekarri naute.
243
00:14:12,811 --> 00:14:15,271
Anna Merricken ordezkaria naiz.
244
00:14:15,272 --> 00:14:18,608
Cheryl Brewster. Annarena ikaragarria da.
Ezagutzen al zenuen?
245
00:14:19,276 --> 00:14:20,943
Ez nuen plazera izan.
246
00:14:20,944 --> 00:14:22,821
Goazen, lagunduko dizut.
247
00:14:23,822 --> 00:14:25,115
Anna oso jatorra zen.
248
00:14:25,782 --> 00:14:28,534
Baina ez dakizu
jendea zer igarotzen ari den, ezta?
249
00:14:28,535 --> 00:14:30,869
Ez. Lotsa ematen dit,
250
00:14:30,870 --> 00:14:33,290
baina ez dakit zer egin behar dudan hemen.
251
00:14:34,583 --> 00:14:36,375
Azken minutuan abisatu didate.
252
00:14:36,376 --> 00:14:39,211
Sinplea da. Artxibo fisikoak
digitalizatzen ari gara.
253
00:14:39,212 --> 00:14:41,880
Espazio eta zabor gutxiago.
Dokumentuak eskaneatu
254
00:14:41,881 --> 00:14:44,301
eta gure biltegi digitalera igoko dituzu.
255
00:14:45,093 --> 00:14:47,929
Lan astuna da, baina soldata ona da.
256
00:14:51,433 --> 00:14:53,851
Bai, Annak egiten zuen lan hemen.
257
00:14:53,852 --> 00:14:55,352
Badakit morbosoa dela,
258
00:14:55,353 --> 00:14:58,606
baina produktibitatea
mahai bakoitzera lotzen da.
259
00:14:58,607 --> 00:15:01,358
Bere mahaia garbituko dute.
260
00:15:01,359 --> 00:15:02,611
Lasai, ez kezkatu.
261
00:15:04,487 --> 00:15:08,283
Annaren identifikazioarekin sartuko zara
bere lanarekin jarraitzeko.
262
00:15:10,827 --> 00:15:13,455
Eguna amaitzean, zure izena jarriko dut.
263
00:15:14,039 --> 00:15:15,707
Zenbaki bat daukate denek.
264
00:15:16,291 --> 00:15:18,667
Eskaneatu ondoren,
jarri izen hori fitxari.
265
00:15:18,668 --> 00:15:22,379
Kutxa bat eskaneatutakoan,
jarri kutxa eta barrukoa korridorean
266
00:15:22,380 --> 00:15:24,340
markatuta dagoen gurdian errausteko.
267
00:15:24,341 --> 00:15:26,926
Gero, hasi kutxa berriarekin. Galderarik?
268
00:15:27,552 --> 00:15:28,511
Ez.
269
00:15:30,180 --> 00:15:31,306
Ulertuta.
270
00:15:36,436 --> 00:15:38,771
Emakume horri
lapurtu diozue txartela, ezta?
271
00:15:38,772 --> 00:15:41,399
Ostia, oso azkar jaten du.
272
00:15:46,571 --> 00:15:49,240
IGOTA
ERRAUSTUA
273
00:15:52,202 --> 00:15:54,536
Barkatu, txartela ahaztu zaidala dirudi.
274
00:15:54,537 --> 00:15:55,621
Izena?
275
00:15:55,622 --> 00:15:56,539
Jacqueline Reed?
276
00:16:03,880 --> 00:16:04,963
EZABATUA
277
00:16:04,964 --> 00:16:07,467
ARTXIBORIK EZ DA ERREGISTRATU
278
00:16:08,885 --> 00:16:11,805
Andrea, zure txartelarekin
sartu dira duela hamar minutu.
279
00:16:13,014 --> 00:16:14,473
- Zer?
- Atera zaitez.
280
00:16:14,474 --> 00:16:15,684
Badakite txartelarena.
281
00:16:18,478 --> 00:16:19,521
Kaka zaharra.
282
00:16:20,021 --> 00:16:22,272
Barkatu, andrea. Hitz egin dezakegu?
283
00:16:22,273 --> 00:16:23,858
Andrea, itxaron behar duzu.
284
00:16:24,818 --> 00:16:26,528
Bai, nire esku. Hementxe dago.
285
00:16:27,028 --> 00:16:28,278
- Andrea!
- Nor da hori?
286
00:16:28,279 --> 00:16:30,031
Errefortzuak bigarren solairurako.
287
00:16:56,474 --> 00:16:58,685
Korrika egitea seinale ona da?
288
00:17:04,983 --> 00:17:06,650
Mutil, eutsi! Geldi!
289
00:17:06,651 --> 00:17:08,068
Bizkor! Atera! Orain!
290
00:17:08,069 --> 00:17:10,196
- Goazen!
- Atera autotik! Ostia!
291
00:17:35,638 --> 00:17:37,807
Egin dezagun bide errazean, Reacher.
292
00:17:42,061 --> 00:17:42,896
Ez.
293
00:17:43,688 --> 00:17:44,606
Ostia!
294
00:17:46,524 --> 00:17:47,484
Bizirik nahi dut.
295
00:18:11,674 --> 00:18:13,551
Sakabanatu taktikoki.
296
00:20:29,896 --> 00:20:30,855
Zein zen zure plana?
297
00:20:34,400 --> 00:20:37,904
Min ematea, furgo batean sartzea,
galdera batzuk egitea.
298
00:20:49,374 --> 00:20:54,796
Ez! Ostia! Jainkoarren!
299
00:21:00,551 --> 00:21:01,927
Kabroia!
300
00:21:01,928 --> 00:21:03,888
Eskerrak eman ez zaudelako uretan.
301
00:21:21,197 --> 00:21:28,162
{\an8}FILADELFIA
I-95
302
00:21:28,997 --> 00:21:32,624
Annak artxiboa eskaneatu,
ezabatu eta errauskailura bota zuen.
303
00:21:32,625 --> 00:21:34,501
Ez zuen zerbitzarira igo.
304
00:21:34,502 --> 00:21:37,254
USBra deskargatuko zuen
ezabatu baino lehen.
305
00:21:37,255 --> 00:21:38,505
Hori uste dugu.
306
00:21:38,506 --> 00:21:42,175
Beraz, USB horretan dagoena
kopia bakarra da apropos.
307
00:21:42,176 --> 00:21:43,343
Nire arrebarengatik?
308
00:21:43,344 --> 00:21:45,387
Informazioa eskatu zionarengatik.
309
00:21:45,388 --> 00:21:48,140
Kopia bakarra baldin bada,
310
00:21:48,141 --> 00:21:49,641
balio handiagoa du.
311
00:21:49,642 --> 00:21:52,185
USBa nahi zuenak saldu nahi izango du.
312
00:21:52,186 --> 00:21:55,313
Edo ez dute nahi guk ikustea
defentsa prestatu ezin izateko.
313
00:21:55,314 --> 00:21:56,565
Aurkitu behar dugu.
314
00:21:56,566 --> 00:21:58,275
Espero dut berandu ez izatea.
315
00:21:58,276 --> 00:21:59,484
Zatozte Filadelfiara.
316
00:21:59,485 --> 00:22:02,237
Gertu gaude.
Hegoaldean trafiko handia dago.
317
00:22:02,238 --> 00:22:04,197
Zertarako eraikitzen dute gauean?
318
00:22:04,198 --> 00:22:06,075
Ekipamendua egunean zehar uzten dute.
319
00:22:07,243 --> 00:22:08,785
Zenbat daramazue han?
320
00:22:08,786 --> 00:22:09,870
Irteera pare bat.
321
00:22:09,871 --> 00:22:11,997
Baina auto-ilara hau ikaragarria da.
322
00:22:11,998 --> 00:22:13,499
Zein da hurrengo irteera?
323
00:22:14,792 --> 00:22:15,876
Hogeigarrena,
324
00:22:15,877 --> 00:22:18,045
"Columbus Boulevard eta Washington."
325
00:22:18,046 --> 00:22:21,048
Plum, bilatu gertueneko metroko geltokia.
326
00:22:21,049 --> 00:22:22,049
Ulertuta.
327
00:22:22,050 --> 00:22:23,133
Zer duzu buruan?
328
00:22:23,134 --> 00:22:25,969
Uste dut badakidala
zergatik hartu zuen Annak metroa.
329
00:22:25,970 --> 00:22:27,721
Tasker-Morris geltokia.
330
00:22:27,722 --> 00:22:30,057
Hor erosi zuen Annak metrorako sarrera.
331
00:22:30,058 --> 00:22:33,518
Auto-ilaran harrapatuta zegoen
Lilari USBa ekartzean.
332
00:22:33,519 --> 00:22:36,104
Lehenengo irteera hartu zuen,
333
00:22:36,105 --> 00:22:38,690
gertueneko metrora joan zen eta sartu zen.
334
00:22:38,691 --> 00:22:40,192
Annak epe bat zuen.
335
00:22:40,193 --> 00:22:41,568
Muga bat jarri zioten.
336
00:22:41,569 --> 00:22:43,570
Metrora joan zaitezkete?
337
00:22:43,571 --> 00:22:45,405
Bai, ia-ia atera gara.
338
00:22:45,406 --> 00:22:47,533
Zoazte Tasker-Morrisera
ahalik eta azkarren.
339
00:23:11,224 --> 00:23:12,225
Ondo al zaude?
340
00:23:17,230 --> 00:23:19,357
Ben ez dago onik, ezta?
341
00:23:19,941 --> 00:23:21,316
Oraindik ez dakigu.
342
00:23:21,317 --> 00:23:22,819
Uste duzu bizirik dagoela?
343
00:23:23,986 --> 00:23:25,987
Tira, polizia zara.
344
00:23:25,988 --> 00:23:27,864
Ez da zure lehenengo kasua.
345
00:23:27,865 --> 00:23:28,950
Sena baduzu.
346
00:23:30,701 --> 00:23:32,328
Nire iloba bizirik dago?
347
00:23:33,746 --> 00:23:36,165
Ez dago hil dela
erakusten duen frogarik.
348
00:23:39,127 --> 00:23:44,214
Gertatzen ari den ezer
kontrolatu ezin dudala sentitzen dut,
349
00:23:44,215 --> 00:23:46,134
eta ez dut eteteko ahalmenik.
350
00:23:47,885 --> 00:23:49,512
Erotzen ari naiz.
351
00:23:50,680 --> 00:23:52,932
Aizu, entzun.
352
00:23:53,516 --> 00:23:55,351
Duela 15 urtetik naiz polizia.
353
00:23:56,394 --> 00:23:58,646
Gauza ikaragarriak
gertatu zaizkio jende onari.
354
00:24:01,023 --> 00:24:03,525
Ondorenean galtzea erraza da.
355
00:24:03,526 --> 00:24:05,278
Orain ez daukagu luxu hori.
356
00:24:06,028 --> 00:24:08,321
Hiltzaileak eta federalak gure bila datoz
357
00:24:08,322 --> 00:24:10,448
eta kasu hau eromena da.
358
00:24:10,449 --> 00:24:15,120
Behar zaitugu, kontzentratuta
eta kasuan zentratuta.
359
00:24:15,121 --> 00:24:17,372
Iluntasunak inguratzen zaituenean
360
00:24:17,373 --> 00:24:19,749
eta erotzear zaudela sentitzen duzunean,
361
00:24:19,750 --> 00:24:22,044
jakin ezazu jendeak maite zaituela.
362
00:24:23,504 --> 00:24:24,589
Nik barne.
363
00:24:29,844 --> 00:24:30,761
Gogorarazi didazu.
364
00:24:33,055 --> 00:24:36,267
Hau hartu dut Annaren mahaitik.
Gorde zuk.
365
00:24:41,689 --> 00:24:42,523
Milesker.
366
00:24:43,608 --> 00:24:46,527
Indioilarra eta gazta
nahiko zenituela pentsatu dut.
367
00:24:49,322 --> 00:24:50,698
Ondo zaudete?
368
00:24:51,908 --> 00:24:52,742
Bai.
369
00:24:55,369 --> 00:24:56,287
Hemen dago.
370
00:25:00,625 --> 00:25:03,336
Ostia, ez diot ogitartekoa erosi.
371
00:25:06,714 --> 00:25:07,673
Barkatu, motel.
372
00:25:08,382 --> 00:25:12,469
Ados, Anna hemendik etorri zen.
Etsita zegoen.
373
00:25:12,470 --> 00:25:14,721
Denbora gutxi omen zeukan.
Azaldu hori.
374
00:25:14,722 --> 00:25:16,514
Demagun zuzen gaudela.
375
00:25:16,515 --> 00:25:18,975
OnlyFanseko emakumea
hil zuten eta hiltzaileek,
376
00:25:18,976 --> 00:25:21,228
mertzenarioak seguruenik,
Ben bahitu zuten.
377
00:25:21,229 --> 00:25:24,356
Annari xantaia egiteko,
USBa haiei emateko eta ez Lilari.
378
00:25:24,357 --> 00:25:27,234
"Ekarri USBa ordu honetan
edo zure semea hilko dugu".
379
00:25:27,235 --> 00:25:29,236
Horregatik ez zuen auto-ilaran itxaron.
380
00:25:29,237 --> 00:25:32,072
Metroa hartu zuen
Ben salbatzen saiatzeko.
381
00:25:32,073 --> 00:25:34,116
Baina horrek ez du zentzurik…
382
00:25:35,326 --> 00:25:36,410
Zergatik?
383
00:25:37,119 --> 00:25:38,912
Ez dakit, motel. Ezer ez.
384
00:25:38,913 --> 00:25:40,831
Plumek esan nahi du
385
00:25:41,999 --> 00:25:44,000
zure arrebak ez zeramala USBa trenean,
386
00:25:44,001 --> 00:25:46,127
eta, hori gabe, ezin zuen Ben salbatu.
387
00:25:46,128 --> 00:25:49,798
Anna metroan sartu zenerako,
bazekien bere semea hilda zegoela.
388
00:25:49,799 --> 00:25:54,135
Ez. Horrek ez du zentzurik.
Zergatik hilko dute negoziatzeko tresna?
389
00:25:54,136 --> 00:25:57,597
Bahitzea ez da krimen garbia.
Ume bat kontrolatzea zaila da,
390
00:25:57,598 --> 00:26:00,016
eta ehun kiloko futbolaria are gehiago.
391
00:26:00,017 --> 00:26:02,644
Gauzak okertu ziren
eta Ben hil zen.
392
00:26:02,645 --> 00:26:04,562
Uste dut hala dela.
393
00:26:04,563 --> 00:26:06,147
Nola jakingo zuen hil zela?
394
00:26:06,148 --> 00:26:08,900
Bizirik zegoen frogak bidaliko zizkioten.
395
00:26:08,901 --> 00:26:11,194
Deiak, agian bideo bat.
396
00:26:11,195 --> 00:26:15,156
Gero gelditu egin ziren.
Anna auto-ilaran zegoen.
397
00:26:15,157 --> 00:26:18,159
USBa entregatu ezean,
Ben hilko zuten. Annak deitu zuen
398
00:26:18,160 --> 00:26:22,414
ea ondo zegoen ikusteko.
Ez zioten mugikorra pasatuko.
399
00:26:22,415 --> 00:26:26,626
Ezin zuen hitz egin.
Horrela jakin zuen hilda zegoela.
400
00:26:26,627 --> 00:26:31,172
Annak ezin izan zuen Ben salbatu.
Zergatik sartu zen trenean?
401
00:26:31,173 --> 00:26:34,010
Ezin zen han geratu
gertatutakoaren ondoren.
402
00:26:35,469 --> 00:26:37,930
Mendekua nahi zuen. Errepidetik atera zen
403
00:26:38,806 --> 00:26:39,973
eta eraman zuen.
404
00:26:39,974 --> 00:26:41,224
Arrazoi du.
405
00:26:41,225 --> 00:26:44,686
Anna ikusi nuen, arma zeraman
eta doluan zegoen emakumea zen.
406
00:26:44,687 --> 00:26:46,313
Mendekua nahi zuen.
407
00:26:46,314 --> 00:26:49,274
Mertzenarioen aurka.
Gobernuko langilea zen.
408
00:26:49,275 --> 00:26:51,860
Berari bost. Beroki beltza hartu zuen
409
00:26:51,861 --> 00:26:53,445
kamiseta zuria estaltzeko,
410
00:26:53,446 --> 00:26:56,031
Benen hiltzaileak ustekabean harrapatzeko.
411
00:26:56,032 --> 00:26:57,824
Arma bere burua eta Ben
412
00:26:57,825 --> 00:27:00,243
babesteko zuen,
USBa bahitzaileei eman ondoren
413
00:27:00,244 --> 00:27:03,456
handik atera ahal izateko.
Baina, gero, mendekurako erabili zuen.
414
00:27:04,165 --> 00:27:07,877
Baina plan bat bazuen,
zergatik hil luke bere burua?
415
00:27:13,341 --> 00:27:14,175
Zer?
416
00:27:16,635 --> 00:27:17,928
Annari esan nion…
417
00:27:19,513 --> 00:27:20,723
polizia nintzela.
418
00:27:21,891 --> 00:27:23,058
Azkarra zen.
419
00:27:23,059 --> 00:27:25,853
Bazekien atxilotu beharko nuela
eta mendekua amaituko zela.
420
00:27:26,479 --> 00:27:28,646
Beni bizitzan huts egin ziola uste zuen.
421
00:27:28,647 --> 00:27:30,231
Eta heriotzan ere bai.
422
00:27:30,232 --> 00:27:32,234
Errua eta mina gehiegi izan ziren.
423
00:27:33,361 --> 00:27:36,113
Polizia zarela esan zenion?
424
00:27:36,781 --> 00:27:39,616
Kontrola zeukan norbaitekin zegoela
pentsatu zezan,
425
00:27:39,617 --> 00:27:41,951
bera kontrolik gabe zegoelako.
426
00:27:41,952 --> 00:27:43,579
Tentsioa jaitsi nahi nuen.
427
00:27:44,330 --> 00:27:45,539
Lagundu nahi nion.
428
00:27:47,625 --> 00:27:48,459
Ezin izan nuen.
429
00:27:50,252 --> 00:27:52,337
Anna etxetik atera zen USBarekin.
430
00:27:52,338 --> 00:27:55,340
Ez zuen USBa hiltzaileei emateko asmorik,
431
00:27:55,341 --> 00:27:57,050
beraz, ez zuen eraman.
432
00:27:57,051 --> 00:28:00,970
Uste dut badakidala non dagoen.
Annaren autoan zegoen gutuna.
433
00:28:00,971 --> 00:28:04,057
Kreditu-txartelarena da
irekita zegoen bakarra.
434
00:28:04,058 --> 00:28:07,227
Ez zegoen itzultzeko gutun-azalik.
435
00:28:07,228 --> 00:28:09,729
Helbidea jarrita daukana?
436
00:28:09,730 --> 00:28:13,108
USBa eta mugikorra bidali zituen
metroan sartu baino lehen.
437
00:28:13,109 --> 00:28:16,152
- Nori?
- Lilari. Anna hiltzeko kasuan,
438
00:28:16,153 --> 00:28:18,488
Benen hiltzaileak estalgabetuko zituen.
439
00:28:18,489 --> 00:28:21,574
Laugarren boterea.
Tiraniaren aurkako defentsa.
440
00:28:21,575 --> 00:28:24,994
Beraz, bilatzen ari garena
Lilaren hotelean zegoen?
441
00:28:24,995 --> 00:28:26,913
Annak zekien azken tokia.
442
00:28:26,914 --> 00:28:28,832
Baina Lilak joan behar izan zuen
443
00:28:28,833 --> 00:28:30,084
USBa iritsi baino lehen.
444
00:28:33,295 --> 00:28:34,212
Docherty.
445
00:28:34,213 --> 00:28:36,214
Zenbakia eman diozu?
446
00:28:36,215 --> 00:28:37,133
Aupa.
447
00:28:41,637 --> 00:28:42,638
Ados.
448
00:28:46,100 --> 00:28:46,934
Milesker.
449
00:28:51,772 --> 00:28:52,690
Ben aurkitu dut.
450
00:28:55,651 --> 00:28:56,861
Sentitzen dut.
451
00:29:06,245 --> 00:29:08,455
Ezin da gorputegira bakarrik joan.
452
00:29:08,456 --> 00:29:10,165
- Plum eta biok joango gara.
- Bai.
453
00:29:10,166 --> 00:29:13,001
Elkartu Lilarekin hotelean
eta aurkitu USBa.
454
00:29:13,002 --> 00:29:14,003
Abisatuko dizut.
455
00:29:16,881 --> 00:29:18,756
Lila, Reacher naiz.
456
00:29:18,757 --> 00:29:19,841
APARKALEKUA
457
00:29:19,842 --> 00:29:22,093
- Atzealdean begiratuko duzu?
- Ez dago ezer.
458
00:29:22,094 --> 00:29:25,221
Posta zaharra
harreran gordetzen dugu.
459
00:29:25,222 --> 00:29:26,806
Arduraduna badago?
460
00:29:26,807 --> 00:29:29,517
Gene Pocono mendian dago.
Gauza bera esango dizu.
461
00:29:29,518 --> 00:29:30,686
Milesker.
462
00:29:34,064 --> 00:29:36,274
Hona ez bada, nora bidaliko zizun?
463
00:29:36,275 --> 00:29:38,985
Toki hori soilik ezagutzen zuen.
Hor egon behar da.
464
00:29:38,986 --> 00:29:41,571
- Gorputegira noa.
- Gorputegira?
465
00:29:41,572 --> 00:29:44,324
Annaren semea hil dute.
Gorpua aurkitu dute.
466
00:29:44,325 --> 00:29:46,117
Jainkoarren. Ama eta semea.
467
00:29:46,118 --> 00:29:48,369
Gure bila etorri direnak izan dira?
468
00:29:48,370 --> 00:29:50,747
Segururenik. Gure teoria da
469
00:29:50,748 --> 00:29:53,291
Annak USBa eramateko
erabili zutela Ben.
470
00:29:53,292 --> 00:29:56,462
Annaren eta bere semearen
heriotzen erruduna naiz.
471
00:29:58,631 --> 00:30:00,507
- Zer?
- Gure atzetik dabiltza.
472
00:30:00,508 --> 00:30:03,426
Eraso egin zizutenak
tokia zaintzen ibiliko ziren
473
00:30:03,427 --> 00:30:04,845
berriro agertzen bazinen.
474
00:30:05,554 --> 00:30:06,721
Zer egingo dugu?
475
00:30:06,722 --> 00:30:09,974
Nahi beste kabroi
izateko baliabideak dituzte.
476
00:30:09,975 --> 00:30:11,727
Nor den jakin behar dut. Goazen.
477
00:30:29,828 --> 00:30:31,162
- Ez!
- Arduratuko naiz,
478
00:30:31,163 --> 00:30:32,498
hotelean elkartuko gara.
479
00:30:42,007 --> 00:30:42,883
USBa.
480
00:30:44,051 --> 00:30:45,218
Ezkerreko sakelan.
481
00:30:45,219 --> 00:30:46,220
Hartu ba.
482
00:30:49,181 --> 00:30:51,683
Jendaurrean tiro egin
483
00:30:51,684 --> 00:30:55,436
eta USBa aurkitu bezain pronto
atxilotzera arriskatu nahi ezean,
484
00:30:55,437 --> 00:30:56,355
lortuko duzu.
485
00:31:16,125 --> 00:31:17,417
Nor da zure nagusia?
486
00:31:17,418 --> 00:31:18,335
Zoaz pikutara!
487
00:31:29,805 --> 00:31:30,764
Ostia!
488
00:31:35,686 --> 00:31:37,730
Erantzun edo beste eskua kenduko dizut.
489
00:31:48,532 --> 00:31:49,741
Kaka.
490
00:31:49,742 --> 00:31:51,118
Hemen, plataforman.
491
00:31:57,708 --> 00:31:58,876
Eskuak gora!
492
00:32:00,044 --> 00:32:00,961
Erakutsi eskuak.
493
00:32:04,506 --> 00:32:05,799
Korrika doa.
494
00:32:20,439 --> 00:32:23,358
Errefortzuak behar ditugu
Tasker-Morris nasan.
495
00:32:23,359 --> 00:32:24,943
Bidali agenteak sarreretara!
496
00:32:51,970 --> 00:32:52,888
Aizu.
497
00:32:53,764 --> 00:32:54,973
Laguntzarik nahi?
498
00:33:01,522 --> 00:33:02,523
Ez da hemendik pasa.
499
00:33:03,524 --> 00:33:05,025
Ekialdera noa, zu mendebaldera.
500
00:33:12,324 --> 00:33:13,533
Milesker.
501
00:33:13,534 --> 00:33:16,453
Nola irits naiteke Liberty Gardens
hotelera tuneletik?
502
00:33:23,460 --> 00:33:27,631
FILADELFIAKO FORENTSEAREN BULEGOA
503
00:33:41,645 --> 00:33:42,938
Non aurkitu dute?
504
00:33:43,564 --> 00:33:46,316
Callowhillen eta 9. hiribidearen artean.
505
00:33:50,237 --> 00:33:51,280
Nork salatu du?
506
00:33:56,827 --> 00:34:00,330
Zabor-biltzaile batek.
Usaina nabaritu du kontainer batean.
507
00:34:02,416 --> 00:34:03,625
Bakarrik utziko dizuet.
508
00:34:14,553 --> 00:34:16,096
Annak jasan behar izan zuena…
509
00:34:20,225 --> 00:34:21,769
Ez zidan laguntza eskatu.
510
00:34:23,353 --> 00:34:25,147
Bazekielako ez naizela…
511
00:34:26,982 --> 00:34:31,028
herriko polizia bat baino gehiago.
512
00:34:33,697 --> 00:34:37,326
Alfer hutsa, ezgauza…
513
00:34:38,994 --> 00:34:39,995
trafiko-agente puta.
514
00:34:47,544 --> 00:34:49,213
Normala niri ez deitzea.
515
00:35:05,938 --> 00:35:07,481
Orain ez daukat ezer.
516
00:35:10,526 --> 00:35:13,987
Erabat bakarrik nago.
517
00:35:43,267 --> 00:35:44,350
Entzuten nauzu?
518
00:35:44,351 --> 00:35:46,228
Liberty Gardensera berehala.
519
00:35:47,229 --> 00:35:49,314
Bennett, entzuten al nauzu?
520
00:35:50,190 --> 00:35:51,400
Tyler?
521
00:35:53,193 --> 00:35:57,322
Elkartu Liberty Gardensen orain.
Printzesaren dorrean sartuko gara.
522
00:36:01,743 --> 00:36:02,952
EZIN IZAN DA DEITU
523
00:36:02,953 --> 00:36:04,288
Tira, Lila.
524
00:36:06,123 --> 00:36:06,957
Kaka zaharra!
525
00:36:14,923 --> 00:36:17,718
LIBERTY GARDENS HOTELA
526
00:36:37,237 --> 00:36:38,447
Jainkoarren.
527
00:36:40,991 --> 00:36:42,701
{\an8}Ikaratu egin nauzu.
528
00:36:45,329 --> 00:36:46,579
{\an8}USBa daukazu?
529
00:36:46,580 --> 00:36:49,916
{\an8}Ez zegoen han, baina Reacherrek
laguntzen jarraituko du,
530
00:36:49,917 --> 00:36:51,208
{\an8}beraz, hori ona da.
531
00:36:51,209 --> 00:36:53,420
{\an8}- Ados.
- Zer da hori?
532
00:36:54,129 --> 00:36:55,588
{\an8}Soto ayam egingo dut.
533
00:36:55,589 --> 00:36:58,634
{\an8}AEBko janariaz nazkatuta nago.
534
00:36:59,843 --> 00:37:03,847
{\an8}Agian ez da hain egun txarra izango.
535
00:37:07,017 --> 00:37:10,603
Mary Ellen Danielsen heriotza
salatu zuen agentea zara?
536
00:37:10,604 --> 00:37:13,064
Bai. Ben Merrickekin egon zen
gau hartan.
537
00:37:13,065 --> 00:37:14,690
Dena ikertzen ari gara.
538
00:37:14,691 --> 00:37:18,194
Interesatuko zaizun
zaurien analisia jaso berri dut.
539
00:37:18,195 --> 00:37:19,737
Beni lepoa moztu zioten
540
00:37:19,738 --> 00:37:22,115
Mary hiltzeko erabili zuten
antzeko armarekin.
541
00:37:51,853 --> 00:37:54,356
Ez mugitu. Eta ez egin oihu.
542
00:37:58,193 --> 00:38:01,363
Haiek bezala ez amaitzeko,
esan non dagoen USBa.
543
00:38:06,785 --> 00:38:07,953
Labanak.
544
00:38:10,330 --> 00:38:12,124
Tiroak entzun ez ditzaten.
545
00:38:15,168 --> 00:38:18,295
Labana kurbatua, karambit izenekoa.
546
00:38:18,296 --> 00:38:21,508
Indonesiako arte martzial batzuetako
adituek erabiltzen dituzte.
547
00:38:24,678 --> 00:38:25,804
Indonesia?
548
00:39:20,192 --> 00:39:23,236
Filadelfiako polizia! Eskuak gora!
549
00:39:26,364 --> 00:39:28,075
Ez zaitez mugitu, ostia.
550
00:41:20,103 --> 00:41:22,188
Azpitituluak: Aroa Villalba
551
00:41:22,189 --> 00:41:24,191
Ikuskatzailea: Leire Arrillaga