1 00:00:06,465 --> 00:00:07,882 Aurreko ataletan… 2 00:00:07,883 --> 00:00:10,510 Emakume bat suizidatu da lehendakarigai baten 3 00:00:10,511 --> 00:00:12,178 kabinete-buruarekin trenean? 4 00:00:12,179 --> 00:00:14,181 CIA jendea bahitzen hasi da. 5 00:00:15,224 --> 00:00:16,224 Istorio ona da. 6 00:00:16,225 --> 00:00:19,310 Pasa den gauean Benekin zegoen neska ezagutzen dut. 7 00:00:19,311 --> 00:00:22,523 - Bai, Mary Ellen Daniels du izen. - Helbiderik baduzu? 8 00:00:23,524 --> 00:00:25,483 Ez dira hasiberriak. 9 00:00:25,484 --> 00:00:27,235 Emakumearen autoa aurkitu da. 10 00:00:27,236 --> 00:00:29,696 Zergatik utzi zuen ondo zegoen autoa? 11 00:00:29,697 --> 00:00:30,573 Metroa hartzeko? 12 00:00:31,031 --> 00:00:32,199 Laneko txartela da. 13 00:00:33,909 --> 00:00:38,329 Izena, Anna Merrick. Helbidea eta 8. mailako sarbidea? 14 00:00:38,330 --> 00:00:40,249 Behintzat badakigu nora goazen. 15 00:00:40,958 --> 00:00:42,376 Zertan zebilen Anna hemen? 16 00:00:43,294 --> 00:00:45,128 Delta Indarreko espezialista batek 17 00:00:45,129 --> 00:00:47,881 - trebatu zituen Putra eta bere gizonak. - John Sampsonek. 18 00:00:47,882 --> 00:00:50,633 USBak Sampson honekin konektatzen du. 19 00:00:50,634 --> 00:00:53,928 Ez dut inoiz zibilik torturatu edo hil. 20 00:00:53,929 --> 00:00:56,014 - Eta zure kabinete-burua? - Zer? 21 00:00:56,015 --> 00:00:59,184 Zergatik zeunden Anna Merrickekin trenean hil zenean? 22 00:00:59,185 --> 00:01:00,102 Barkatu, John. 23 00:01:01,061 --> 00:01:03,606 - Nolan. Nolan! - Ez! 24 00:01:26,045 --> 00:01:28,797 Cahill jaunak oinaze seinalerik adierazi zuen? 25 00:01:28,798 --> 00:01:29,715 Ez. 26 00:01:30,341 --> 00:01:34,761 Ezerk kezkatzen al zuen? Maitasunak, diruak, horrelakorik? 27 00:01:34,762 --> 00:01:35,846 Nik dakidanez, ez. 28 00:01:36,514 --> 00:01:39,390 Oharrik utzi al du? Mezuren bat, korreoren bat? 29 00:01:39,391 --> 00:01:41,935 Inspektore, zure arreta eskertzen dut. 30 00:01:41,936 --> 00:01:43,686 Baina ez du ezer utzi. 31 00:01:43,687 --> 00:01:46,232 Ez zuen kezkatzeko arrazoirik eman, eta… 32 00:01:49,568 --> 00:01:52,779 Barkatu, lagun baten heriotza onartu behar dut. 33 00:01:52,780 --> 00:01:56,991 Ulertzen dut. Galdera gehiago baditut, zure bulegora bidaliko ditut. 34 00:01:56,992 --> 00:01:58,077 Milesker. 35 00:01:59,161 --> 00:02:01,121 Nola jarri naiteke zurekin harremanetan? 36 00:02:01,664 --> 00:02:02,498 Ezin duzu. 37 00:02:05,751 --> 00:02:09,003 Nire bulegoak zure galderak bidaliko dizkio. 38 00:02:09,004 --> 00:02:12,842 Ados, nahikoa. Nire doluminak. 39 00:02:15,344 --> 00:02:18,054 Bulegotik deitu dute. Komunikabideak badatoz. 40 00:02:18,055 --> 00:02:20,056 Beste nonbaitera joan behar dugu. 41 00:02:20,057 --> 00:02:22,685 Bazekiten hotel honetan nengoela. 42 00:02:23,227 --> 00:02:24,727 Eta Nolan nire langilea zela. 43 00:02:24,728 --> 00:02:27,814 Suizidio baten lekuan zu ikustea ez da ona… 44 00:02:27,815 --> 00:02:29,566 Ostia, Springfield. 45 00:02:29,567 --> 00:02:31,484 Elkarrekin zerbitzatu genuen 11 urtez, 46 00:02:31,485 --> 00:02:34,612 ez dut aparkaleku batean utziko plastiko baten azpian! 47 00:02:34,613 --> 00:02:37,407 John, orain ezin diozu lagundu. 48 00:02:37,408 --> 00:02:39,242 Hitz egiteko eskatuko dizute. 49 00:02:39,243 --> 00:02:41,369 Nolanek esaten lehena izango zen 50 00:02:41,370 --> 00:02:44,163 egoera honetan ezin duzula hitz egin. 51 00:02:44,164 --> 00:02:46,624 Zure entrenamendu militarra bezalakoa da. 52 00:02:46,625 --> 00:02:49,795 Batzuetan atzera egin behar da eta taldearekin elkartu. 53 00:02:56,135 --> 00:02:57,510 Garagardo bat nahi dut. 54 00:02:57,511 --> 00:02:59,178 Goizeko 9:00ak dira. 55 00:02:59,179 --> 00:03:00,472 Taberna bat ezagutzen dut. 56 00:03:12,943 --> 00:03:16,822 HOLE LOTTA LOVE BAGELAK ETA KAFEA 57 00:03:18,240 --> 00:03:21,576 - Milesker. - Eskerrik asko. 58 00:03:21,577 --> 00:03:24,454 Ez dakit zer nahi zenuen, eta hauek hartu ditut: 59 00:03:24,455 --> 00:03:26,290 azukrea, Splenda eta sakarina. 60 00:03:27,499 --> 00:03:28,666 Azukrea, milesker. 61 00:03:28,667 --> 00:03:31,921 Etorkizunean azukrea ba. 62 00:03:33,714 --> 00:03:35,466 Begira zer aurkitu dudan. 63 00:03:36,175 --> 00:03:39,427 Iaz, defizita murrizteko plana onartu zuen kongresuak. 64 00:03:39,428 --> 00:03:40,929 Milioika zauri txiki 65 00:03:40,930 --> 00:03:43,264 zor nazionala odolusteko. 66 00:03:43,265 --> 00:03:45,224 Engainu bat da jendeak sinisteko 67 00:03:45,225 --> 00:03:46,809 politikariek lan egiten dutela. 68 00:03:46,810 --> 00:03:48,269 - Zoaz harira. - Ados. 69 00:03:48,270 --> 00:03:51,522 Zauri horietako bat gobernuak dokumentuen biltegi garestiak 70 00:03:51,523 --> 00:03:53,316 abandonatzea izan zen. 71 00:03:53,317 --> 00:03:55,485 Txosten zaharrak zeuden biltegiotan. 72 00:03:55,486 --> 00:03:58,571 Alokairuak, mantentze-lanak… Oso garestiak ziren. 73 00:03:58,572 --> 00:04:02,742 Legeari jarraiki,10 urte baino gehiagoko dokumentuak digitalizatu behar dituzte, 74 00:04:02,743 --> 00:04:05,828 zerbitzari segurura igo eta paperezko kopia suntsitu. 75 00:04:05,829 --> 00:04:08,290 Hemen egiten ari dira. 76 00:04:10,292 --> 00:04:11,417 Ziur zaude? 77 00:04:11,418 --> 00:04:13,836 Gobernuak ez ditu dokumentuak suntsitzeko 78 00:04:13,837 --> 00:04:15,755 tokien helbideak konpartitzen, 79 00:04:15,756 --> 00:04:18,299 baina eraikin federal nahikoak ikertu ditut 80 00:04:18,300 --> 00:04:21,511 jakiteko tximinia hori errauskailu erraldoi baten 81 00:04:21,512 --> 00:04:23,346 haizagailua dela. 82 00:04:23,347 --> 00:04:26,474 Gauza garrantzitsuak desagerrarazteko, gobernuak erretzen ditu. 83 00:04:26,475 --> 00:04:29,727 Horregatik inork ez du ikusi Warren Batzordeko Txostena. 84 00:04:29,728 --> 00:04:31,229 Zergatik ez birrindu? 85 00:04:31,230 --> 00:04:34,440 Ez al duzu Argo ikusi? Berriro itsatsi daitekeelako. 86 00:04:34,441 --> 00:04:37,610 Sar gaitezen. Argitu behar dugu zer ikus zezakeen Annak. 87 00:04:37,611 --> 00:04:38,611 Eta zer hartu zuen. 88 00:04:38,612 --> 00:04:40,238 Aizu, hori ez dakigu. 89 00:04:40,239 --> 00:04:42,824 Motel, ez dut zure arreba kritikatu nahi, 90 00:04:42,825 --> 00:04:45,410 baina segurtasun handiko eraikin federalean zuen lana 91 00:04:45,411 --> 00:04:47,537 eta denek nahi duten USBarekin atera zen. 92 00:04:47,538 --> 00:04:48,789 Hori ez bada, zer da? 93 00:04:52,418 --> 00:04:54,294 LANGILEA APARKATZEKO BAIMENA 94 00:04:57,548 --> 00:05:01,217 Auto hauek Annak zeukan antzeko aparkatzeko baimena dute. 95 00:05:01,218 --> 00:05:04,345 Han aparkatzeko. Eta antzeko aparkatzeko baimena badute, 96 00:05:04,346 --> 00:05:06,807 lan-txartel berdina ere izango dute. 97 00:05:08,017 --> 00:05:09,643 Sartzeko modua aurkitu duzu. 98 00:05:10,561 --> 00:05:14,147 Aizu, norbaiten txartela lapurtzen saiatzeagatik atxilo gaitzakete. 99 00:05:14,148 --> 00:05:15,314 Guri begira ari dira. 100 00:05:15,315 --> 00:05:16,775 Ezin gaituzte harrapatu! 101 00:05:18,402 --> 00:05:21,029 Sartu behar dugu. Ezin dugu Annaren txartela erabili. 102 00:05:21,030 --> 00:05:23,281 Hildako emakumea atean agertzen bada, 103 00:05:23,282 --> 00:05:24,158 jai dugu. 104 00:05:47,431 --> 00:05:50,850 - Ene! Begiratu aurrera! - Sentitzen dut. 105 00:05:50,851 --> 00:05:52,685 Tori. 106 00:05:52,686 --> 00:05:55,938 - Tori. Sentitzen dut. - Jainkoarren. Ene. 107 00:05:55,939 --> 00:05:56,899 Jainkoarren. 108 00:06:01,653 --> 00:06:03,738 Tori, zure gauzak. Sentitzen dut. 109 00:06:03,739 --> 00:06:05,324 Lasai, ondo nago. 110 00:06:06,867 --> 00:06:09,744 Barkatu, baina kamiseta berria da. 111 00:06:09,745 --> 00:06:12,705 Tori, tindategira eramateko. Mesedez. 112 00:06:12,706 --> 00:06:15,501 Lasai. Ene. 113 00:06:22,841 --> 00:06:24,384 - Bi garagardo - Milesker. 114 00:06:28,555 --> 00:06:29,598 Nolan Cahilli. 115 00:06:31,266 --> 00:06:32,101 Zer ostia. 116 00:06:36,730 --> 00:06:39,774 Delta trebakuntzako lehen egunean ezagutu nuen. 117 00:06:39,775 --> 00:06:41,360 Ikaratu egin gintuen. 118 00:06:43,362 --> 00:06:45,154 Kabroi desatsegina zen. 119 00:06:45,155 --> 00:06:47,115 Horregatik zen zure kabinete-burua? 120 00:06:47,116 --> 00:06:49,909 Ikaratu ezin den kabinete-burua? 121 00:06:49,910 --> 00:06:51,953 Horri ezin zaio preziorik jarri. 122 00:06:51,954 --> 00:06:54,539 Banekien bere azpitik egon zen norbaitentzat 123 00:06:54,540 --> 00:06:56,082 lan egin ahal izango zuela. 124 00:06:56,083 --> 00:06:57,667 Egorik ez zuen eta. 125 00:06:57,668 --> 00:06:59,837 Misioan zentratzen zen. 126 00:07:01,004 --> 00:07:04,549 Bere irudira moldekatu ninduen. Gintuen. 127 00:07:04,550 --> 00:07:08,177 Hori egia bada, zergatik egingo zenuen salto teilatu batetik? 128 00:07:08,178 --> 00:07:09,387 Barkatu? 129 00:07:09,388 --> 00:07:11,348 Bere irudira moldekatu zintuen. 130 00:07:11,849 --> 00:07:14,684 Beraz, gutxi gorabehera izaera berdinekoa zara. 131 00:07:14,685 --> 00:07:18,729 Beraz, informazio berdinarekin, egoera berdinean, baldintza berdinetan, 132 00:07:18,730 --> 00:07:22,066 berdin erreakzionatuko zenuke. Beraz, zerbait bazekien eta zuk, ez. 133 00:07:22,067 --> 00:07:25,194 Orduan, zergatik egingo zenuke salto eraikin batetik? 134 00:07:25,195 --> 00:07:27,238 Ideiarik ez. 135 00:07:27,239 --> 00:07:29,448 Ez da zure iturriak esan zizuna. 136 00:07:29,449 --> 00:07:32,034 Ez genuen zibilik torturatu edo hil. 137 00:07:32,035 --> 00:07:34,120 Baina jendea torturatu eta hil zuten. 138 00:07:34,121 --> 00:07:35,038 Gu joan ondoren. 139 00:07:35,706 --> 00:07:38,125 Zer egin zenuen Indonesian zehazki? 140 00:07:39,585 --> 00:07:41,919 Badakit ez zenuela Anna Merrick ezagutzen. 141 00:07:41,920 --> 00:07:43,964 Hildako emakumea atzean utz dezakezu. 142 00:07:44,798 --> 00:07:46,424 Baina bere semea desagertua da. 143 00:07:46,425 --> 00:07:49,720 Hogei urte ditu eta, seguruenik, hiltzaile soziopatekin dago. 144 00:07:51,013 --> 00:07:52,681 Beraz, egiak lagunduko du. 145 00:07:54,600 --> 00:07:56,685 Andrea. Whiskia. 146 00:07:58,437 --> 00:08:00,271 Whiskia behar duten elkarrizketak… 147 00:08:00,272 --> 00:08:02,733 Izan behar ez diren elkarrizketak dira. 148 00:08:03,525 --> 00:08:07,862 Baina lagun dezakedala uste baduzu, dakidana esango dizut. 149 00:08:07,863 --> 00:08:10,072 Legez esan ezin baduzu ere? 150 00:08:10,073 --> 00:08:14,244 Muga horren inguruan ibiliko naiz nire zina urratu gabe. 151 00:08:15,329 --> 00:08:16,662 Dewar ondo? 152 00:08:16,663 --> 00:08:17,915 Primeran, milesker. 153 00:08:32,930 --> 00:08:36,349 Gure eskuadroia Indonesiara bidali zuten zientzialari-talde batekin. 154 00:08:36,350 --> 00:08:39,810 Basoetako landareak erabiltzeko antibiotikoekiko erresistente diren 155 00:08:39,811 --> 00:08:44,398 malariaren andui berrien aurka, 156 00:08:44,399 --> 00:08:46,151 edo… Nola gogoratuko dut? 157 00:08:46,693 --> 00:08:49,904 Asiara bidaltzen bazaituzte zientzialari batzuekin, 158 00:08:49,905 --> 00:08:50,989 Asiara zoaz. 159 00:08:53,867 --> 00:08:56,035 Guk zientzialariak babestu behar genituen. 160 00:08:56,036 --> 00:08:57,328 Eta gobernu lokalarekin 161 00:08:57,329 --> 00:08:59,498 kooperazioa bermatu han geunden bitartean. 162 00:08:59,998 --> 00:09:03,042 Cahill operazioaren adar horren gainbegiralea zen. 163 00:09:03,043 --> 00:09:06,128 Indonesiaren abegikortasunaren truke, 164 00:09:06,129 --> 00:09:09,091 AEBk Indonesiako indar bereziak trebatuko zituzten. 165 00:09:10,300 --> 00:09:12,551 Reza Putra jenerala horien burua zen. 166 00:09:12,552 --> 00:09:15,596 Ni operazio horren adarraren gainbegiralea nintzen. 167 00:09:15,597 --> 00:09:20,518 Bere gizonei dena irakatsi nien, armak erabiltzen eta gerrillen taktikak. 168 00:09:20,519 --> 00:09:23,021 Noiz hasten da disidente politikoak sarraskitzearena? 169 00:09:26,608 --> 00:09:28,360 AEBra itzuli ginenean… 170 00:09:30,112 --> 00:09:31,405 Putrak eraso egin zien. 171 00:09:32,114 --> 00:09:35,324 Areagotzen zihoan bere boterearen aurka egiten zuen inori. 172 00:09:35,325 --> 00:09:38,370 Eta prozesuan, herri oso bat akabatu zuen. 173 00:09:39,121 --> 00:09:42,499 Zibilak, umea, adinduak. 174 00:09:43,583 --> 00:09:46,502 Jende ona, errugabea. Ez zitzaion axola. 175 00:09:46,503 --> 00:09:50,464 Jada ez zen basoan entrenatu genuen jenerala. 176 00:09:50,465 --> 00:09:51,717 Gerrako kriminala zen. 177 00:09:52,426 --> 00:09:56,054 Gauza… ikaragarriak egiten zituen. 178 00:09:56,596 --> 00:09:59,182 Saddam Hussein, Noriega. 179 00:10:00,100 --> 00:10:03,477 Bin Ladenen lagunak izan ginen errusiarren aurkako borrokan. 180 00:10:03,478 --> 00:10:05,604 Ez da AEB erretzen den lehen aldia. 181 00:10:05,605 --> 00:10:08,942 Hala ere, Putrarekin dudan lotura argitara ateratzen bada, 182 00:10:10,527 --> 00:10:13,195 azken urteotan nik eta nire taldeak egindako lana 183 00:10:13,196 --> 00:10:15,614 pikutara joango litzateke, ezta? 184 00:10:15,615 --> 00:10:21,245 Munstro batekin konektatzen nauten dokumentuen bila dabil zure iturria. 185 00:10:21,246 --> 00:10:22,955 Uste du zu zarela munstroa. 186 00:10:22,956 --> 00:10:25,374 Esaiozu ba oker dagoela, 187 00:10:25,375 --> 00:10:29,128 ez baitut zerikusirik Putrak jende horri egin zionarekin. 188 00:10:29,129 --> 00:10:32,799 AEBko gobernuak talde bat bidali zuen 189 00:10:33,508 --> 00:10:36,510 Putraz arduratzeko gertatutakoa jakin bezain pronto. 190 00:10:36,511 --> 00:10:38,971 Cahillek Anna Merricki metroraino jarraitu zion 191 00:10:38,972 --> 00:10:42,184 eta teilatutik salto egin zuen arrazoi batengatik. 192 00:10:43,268 --> 00:10:45,394 USBa aurkituko dut zer duen ikusteko. 193 00:10:45,395 --> 00:10:47,104 Hori espero dut. 194 00:10:47,105 --> 00:10:49,566 Eta espero dut erabaki zuzena hartzea… 195 00:10:52,861 --> 00:10:53,904 eta niri ematea. 196 00:10:56,490 --> 00:10:59,825 Ez dakizu zer dagoen barruan, baina USBa nahi duzu. 197 00:10:59,826 --> 00:11:01,452 Gauza bera esan dezaket. 198 00:11:01,453 --> 00:11:04,872 Mertzenarioak nire bila bidaltzeko bezainbeste nahi duzu USBa. 199 00:11:04,873 --> 00:11:07,124 Ez dut legez kanpo jokatzen. 200 00:11:07,125 --> 00:11:09,960 CIAk bai. Agian laguntza eskatu diezu. 201 00:11:09,961 --> 00:11:12,963 Jada esan dizut ez dudala zerikusirik agentzia horrekin. 202 00:11:12,964 --> 00:11:16,676 Infernua izoztuko da Kongresukide baten aginduak jarraitzen dituztenean. 203 00:11:18,136 --> 00:11:21,680 Defentsa Sailera bideratu zintudan 204 00:11:21,681 --> 00:11:23,057 sudurra sartu zenuenean. 205 00:11:23,058 --> 00:11:25,559 Pinek, Panek eta Punek hor egiten dute lan? 206 00:11:25,560 --> 00:11:27,019 Horrela deitzen diezu? 207 00:11:27,020 --> 00:11:28,772 Ez zidaten izenik esan. 208 00:11:31,525 --> 00:11:32,984 Kontua zera da, Reacher. 209 00:11:34,027 --> 00:11:36,612 Nire interes pertsonalak edozein direla, 210 00:11:36,613 --> 00:11:41,033 USB horretan dagoena AEBko Armadaren jabetza da. 211 00:11:41,034 --> 00:11:44,745 Eta Pentagonora itzul dezaten nahi dut, hori baita bere tokia. 212 00:11:44,746 --> 00:11:49,084 USBa aurkituko dut. Eta barrukoa ikusten dudanean, 213 00:11:50,419 --> 00:11:52,295 erabakiko dut zer egin. 214 00:12:14,568 --> 00:12:16,820 - Luze emango du barruan. - Lasai. 215 00:12:18,738 --> 00:12:22,658 John Sampsonek ez du putzu batetik edango bere laguna deitoratzeko. 216 00:12:22,659 --> 00:12:24,494 Hildakoari ez zaio axola. 217 00:12:28,457 --> 00:12:29,875 Badakizu zer den Jonas bat? 218 00:12:31,084 --> 00:12:33,752 Marinelen artean, Jonas bat da 219 00:12:33,753 --> 00:12:35,714 ontziari zorigaitza ekartzen diona da. 220 00:12:36,506 --> 00:12:40,093 Ontzian sartzen den bakoitzean, zorte txarra ekartzen du. 221 00:12:42,637 --> 00:12:44,139 Jonas bat zara, Reacher jauna. 222 00:12:45,182 --> 00:12:46,266 Amak esaten zuen 223 00:12:47,601 --> 00:12:49,310 arazoek aurkitzen nautela. 224 00:12:49,311 --> 00:12:51,395 Espero dut behar zenuena aurkitu izana, 225 00:12:51,396 --> 00:12:53,982 nahiago nukeelako guregandik urrun mantentzea. 226 00:13:00,864 --> 00:13:02,781 Hotelera eramango nauzu? 227 00:13:02,782 --> 00:13:03,783 Zoaz pikutara. 228 00:13:17,172 --> 00:13:18,756 Gutxi datoz oinez. 229 00:13:18,757 --> 00:13:21,635 Autoa tailerrean daukat. Taxiak kafetegian utzi nau. 230 00:13:27,057 --> 00:13:28,891 Zergatik ari da lurrera begira? 231 00:13:28,892 --> 00:13:31,143 Kamerek bere aurpegia ez harrapatzeko. 232 00:13:31,144 --> 00:13:32,521 Luze darama han. 233 00:13:36,107 --> 00:13:39,027 - Harrapatuko dute. - Ez. 234 00:13:40,070 --> 00:13:42,781 - Arazo bat dago. - Jarri txipa buruz gora. 235 00:13:43,907 --> 00:13:46,284 Hau deskafeinatua hartzeagatik da. 236 00:13:49,287 --> 00:13:50,121 Egun ona izan. 237 00:13:55,126 --> 00:13:56,043 Bai. 238 00:13:56,044 --> 00:13:59,255 Ezin duzu korreo bat bidali eta kasu egitea espero, 239 00:13:59,256 --> 00:14:00,256 ez baitute egingo. 240 00:14:00,257 --> 00:14:03,927 Hemendik aurrera, gehi nazazu korreo guztietara, ados? 241 00:14:06,930 --> 00:14:09,223 Kaixo. Lagunduko didazu? 242 00:14:09,224 --> 00:14:12,810 Shannon Thomas. Galduta nago. Pentagonotik ekarri naute. 243 00:14:12,811 --> 00:14:15,271 Anna Merricken ordezkaria naiz. 244 00:14:15,272 --> 00:14:18,608 Cheryl Brewster. Annarena ikaragarria da. Ezagutzen al zenuen? 245 00:14:19,276 --> 00:14:20,943 Ez nuen plazera izan. 246 00:14:20,944 --> 00:14:22,821 Goazen, lagunduko dizut. 247 00:14:23,822 --> 00:14:25,115 Anna oso jatorra zen. 248 00:14:25,782 --> 00:14:28,534 Baina ez dakizu jendea zer igarotzen ari den, ezta? 249 00:14:28,535 --> 00:14:30,869 Ez. Lotsa ematen dit, 250 00:14:30,870 --> 00:14:33,290 baina ez dakit zer egin behar dudan hemen. 251 00:14:34,583 --> 00:14:36,375 Azken minutuan abisatu didate. 252 00:14:36,376 --> 00:14:39,211 Sinplea da. Artxibo fisikoak digitalizatzen ari gara. 253 00:14:39,212 --> 00:14:41,880 Espazio eta zabor gutxiago. Dokumentuak eskaneatu 254 00:14:41,881 --> 00:14:44,301 eta gure biltegi digitalera igoko dituzu. 255 00:14:45,093 --> 00:14:47,929 Lan astuna da, baina soldata ona da. 256 00:14:51,433 --> 00:14:53,851 Bai, Annak egiten zuen lan hemen. 257 00:14:53,852 --> 00:14:55,352 Badakit morbosoa dela, 258 00:14:55,353 --> 00:14:58,606 baina produktibitatea mahai bakoitzera lotzen da. 259 00:14:58,607 --> 00:15:01,358 Bere mahaia garbituko dute. 260 00:15:01,359 --> 00:15:02,611 Lasai, ez kezkatu. 261 00:15:04,487 --> 00:15:08,283 Annaren identifikazioarekin sartuko zara bere lanarekin jarraitzeko. 262 00:15:10,827 --> 00:15:13,455 Eguna amaitzean, zure izena jarriko dut. 263 00:15:14,039 --> 00:15:15,707 Zenbaki bat daukate denek. 264 00:15:16,291 --> 00:15:18,667 Eskaneatu ondoren, jarri izen hori fitxari. 265 00:15:18,668 --> 00:15:22,379 Kutxa bat eskaneatutakoan, jarri kutxa eta barrukoa korridorean 266 00:15:22,380 --> 00:15:24,340 markatuta dagoen gurdian errausteko. 267 00:15:24,341 --> 00:15:26,926 Gero, hasi kutxa berriarekin. Galderarik? 268 00:15:27,552 --> 00:15:28,511 Ez. 269 00:15:30,180 --> 00:15:31,306 Ulertuta. 270 00:15:36,436 --> 00:15:38,771 Emakume horri lapurtu diozue txartela, ezta? 271 00:15:38,772 --> 00:15:41,399 Ostia, oso azkar jaten du. 272 00:15:46,571 --> 00:15:49,240 IGOTA ERRAUSTUA 273 00:15:52,202 --> 00:15:54,536 Barkatu, txartela ahaztu zaidala dirudi. 274 00:15:54,537 --> 00:15:55,621 Izena? 275 00:15:55,622 --> 00:15:56,539 Jacqueline Reed? 276 00:16:03,880 --> 00:16:04,963 EZABATUA 277 00:16:04,964 --> 00:16:07,467 ARTXIBORIK EZ DA ERREGISTRATU 278 00:16:08,885 --> 00:16:11,805 Andrea, zure txartelarekin sartu dira duela hamar minutu. 279 00:16:13,014 --> 00:16:14,473 - Zer? - Atera zaitez. 280 00:16:14,474 --> 00:16:15,684 Badakite txartelarena. 281 00:16:18,478 --> 00:16:19,521 Kaka zaharra. 282 00:16:20,021 --> 00:16:22,272 Barkatu, andrea. Hitz egin dezakegu? 283 00:16:22,273 --> 00:16:23,858 Andrea, itxaron behar duzu. 284 00:16:24,818 --> 00:16:26,528 Bai, nire esku. Hementxe dago. 285 00:16:27,028 --> 00:16:28,278 - Andrea! - Nor da hori? 286 00:16:28,279 --> 00:16:30,031 Errefortzuak bigarren solairurako. 287 00:16:56,474 --> 00:16:58,685 Korrika egitea seinale ona da? 288 00:17:04,983 --> 00:17:06,650 Mutil, eutsi! Geldi! 289 00:17:06,651 --> 00:17:08,068 Bizkor! Atera! Orain! 290 00:17:08,069 --> 00:17:10,196 - Goazen! - Atera autotik! Ostia! 291 00:17:35,638 --> 00:17:37,807 Egin dezagun bide errazean, Reacher. 292 00:17:42,061 --> 00:17:42,896 Ez. 293 00:17:43,688 --> 00:17:44,606 Ostia! 294 00:17:46,524 --> 00:17:47,484 Bizirik nahi dut. 295 00:18:11,674 --> 00:18:13,551 Sakabanatu taktikoki. 296 00:20:29,896 --> 00:20:30,855 Zein zen zure plana? 297 00:20:34,400 --> 00:20:37,904 Min ematea, furgo batean sartzea, galdera batzuk egitea. 298 00:20:49,374 --> 00:20:54,796 Ez! Ostia! Jainkoarren! 299 00:21:00,551 --> 00:21:01,927 Kabroia! 300 00:21:01,928 --> 00:21:03,888 Eskerrak eman ez zaudelako uretan. 301 00:21:21,197 --> 00:21:28,162 {\an8}FILADELFIA I-95 302 00:21:28,997 --> 00:21:32,624 Annak artxiboa eskaneatu, ezabatu eta errauskailura bota zuen. 303 00:21:32,625 --> 00:21:34,501 Ez zuen zerbitzarira igo. 304 00:21:34,502 --> 00:21:37,254 USBra deskargatuko zuen ezabatu baino lehen. 305 00:21:37,255 --> 00:21:38,505 Hori uste dugu. 306 00:21:38,506 --> 00:21:42,175 Beraz, USB horretan dagoena kopia bakarra da apropos. 307 00:21:42,176 --> 00:21:43,343 Nire arrebarengatik? 308 00:21:43,344 --> 00:21:45,387 Informazioa eskatu zionarengatik. 309 00:21:45,388 --> 00:21:48,140 Kopia bakarra baldin bada, 310 00:21:48,141 --> 00:21:49,641 balio handiagoa du. 311 00:21:49,642 --> 00:21:52,185 USBa nahi zuenak saldu nahi izango du. 312 00:21:52,186 --> 00:21:55,313 Edo ez dute nahi guk ikustea defentsa prestatu ezin izateko. 313 00:21:55,314 --> 00:21:56,565 Aurkitu behar dugu. 314 00:21:56,566 --> 00:21:58,275 Espero dut berandu ez izatea. 315 00:21:58,276 --> 00:21:59,484 Zatozte Filadelfiara. 316 00:21:59,485 --> 00:22:02,237 Gertu gaude. Hegoaldean trafiko handia dago. 317 00:22:02,238 --> 00:22:04,197 Zertarako eraikitzen dute gauean? 318 00:22:04,198 --> 00:22:06,075 Ekipamendua egunean zehar uzten dute. 319 00:22:07,243 --> 00:22:08,785 Zenbat daramazue han? 320 00:22:08,786 --> 00:22:09,870 Irteera pare bat. 321 00:22:09,871 --> 00:22:11,997 Baina auto-ilara hau ikaragarria da. 322 00:22:11,998 --> 00:22:13,499 Zein da hurrengo irteera? 323 00:22:14,792 --> 00:22:15,876 Hogeigarrena, 324 00:22:15,877 --> 00:22:18,045 "Columbus Boulevard eta Washington." 325 00:22:18,046 --> 00:22:21,048 Plum, bilatu gertueneko metroko geltokia. 326 00:22:21,049 --> 00:22:22,049 Ulertuta. 327 00:22:22,050 --> 00:22:23,133 Zer duzu buruan? 328 00:22:23,134 --> 00:22:25,969 Uste dut badakidala zergatik hartu zuen Annak metroa. 329 00:22:25,970 --> 00:22:27,721 Tasker-Morris geltokia. 330 00:22:27,722 --> 00:22:30,057 Hor erosi zuen Annak metrorako sarrera. 331 00:22:30,058 --> 00:22:33,518 Auto-ilaran harrapatuta zegoen Lilari USBa ekartzean. 332 00:22:33,519 --> 00:22:36,104 Lehenengo irteera hartu zuen, 333 00:22:36,105 --> 00:22:38,690 gertueneko metrora joan zen eta sartu zen. 334 00:22:38,691 --> 00:22:40,192 Annak epe bat zuen. 335 00:22:40,193 --> 00:22:41,568 Muga bat jarri zioten. 336 00:22:41,569 --> 00:22:43,570 Metrora joan zaitezkete? 337 00:22:43,571 --> 00:22:45,405 Bai, ia-ia atera gara. 338 00:22:45,406 --> 00:22:47,533 Zoazte Tasker-Morrisera ahalik eta azkarren. 339 00:23:11,224 --> 00:23:12,225 Ondo al zaude? 340 00:23:17,230 --> 00:23:19,357 Ben ez dago onik, ezta? 341 00:23:19,941 --> 00:23:21,316 Oraindik ez dakigu. 342 00:23:21,317 --> 00:23:22,819 Uste duzu bizirik dagoela? 343 00:23:23,986 --> 00:23:25,987 Tira, polizia zara. 344 00:23:25,988 --> 00:23:27,864 Ez da zure lehenengo kasua. 345 00:23:27,865 --> 00:23:28,950 Sena baduzu. 346 00:23:30,701 --> 00:23:32,328 Nire iloba bizirik dago? 347 00:23:33,746 --> 00:23:36,165 Ez dago hil dela erakusten duen frogarik. 348 00:23:39,127 --> 00:23:44,214 Gertatzen ari den ezer kontrolatu ezin dudala sentitzen dut, 349 00:23:44,215 --> 00:23:46,134 eta ez dut eteteko ahalmenik. 350 00:23:47,885 --> 00:23:49,512 Erotzen ari naiz. 351 00:23:50,680 --> 00:23:52,932 Aizu, entzun. 352 00:23:53,516 --> 00:23:55,351 Duela 15 urtetik naiz polizia. 353 00:23:56,394 --> 00:23:58,646 Gauza ikaragarriak gertatu zaizkio jende onari. 354 00:24:01,023 --> 00:24:03,525 Ondorenean galtzea erraza da. 355 00:24:03,526 --> 00:24:05,278 Orain ez daukagu luxu hori. 356 00:24:06,028 --> 00:24:08,321 Hiltzaileak eta federalak gure bila datoz 357 00:24:08,322 --> 00:24:10,448 eta kasu hau eromena da. 358 00:24:10,449 --> 00:24:15,120 Behar zaitugu, kontzentratuta eta kasuan zentratuta. 359 00:24:15,121 --> 00:24:17,372 Iluntasunak inguratzen zaituenean 360 00:24:17,373 --> 00:24:19,749 eta erotzear zaudela sentitzen duzunean, 361 00:24:19,750 --> 00:24:22,044 jakin ezazu jendeak maite zaituela. 362 00:24:23,504 --> 00:24:24,589 Nik barne. 363 00:24:29,844 --> 00:24:30,761 Gogorarazi didazu. 364 00:24:33,055 --> 00:24:36,267 Hau hartu dut Annaren mahaitik. Gorde zuk. 365 00:24:41,689 --> 00:24:42,523 Milesker. 366 00:24:43,608 --> 00:24:46,527 Indioilarra eta gazta nahiko zenituela pentsatu dut. 367 00:24:49,322 --> 00:24:50,698 Ondo zaudete? 368 00:24:51,908 --> 00:24:52,742 Bai. 369 00:24:55,369 --> 00:24:56,287 Hemen dago. 370 00:25:00,625 --> 00:25:03,336 Ostia, ez diot ogitartekoa erosi. 371 00:25:06,714 --> 00:25:07,673 Barkatu, motel. 372 00:25:08,382 --> 00:25:12,469 Ados, Anna hemendik etorri zen. Etsita zegoen. 373 00:25:12,470 --> 00:25:14,721 Denbora gutxi omen zeukan. Azaldu hori. 374 00:25:14,722 --> 00:25:16,514 Demagun zuzen gaudela. 375 00:25:16,515 --> 00:25:18,975 OnlyFanseko emakumea hil zuten eta hiltzaileek, 376 00:25:18,976 --> 00:25:21,228 mertzenarioak seguruenik, Ben bahitu zuten. 377 00:25:21,229 --> 00:25:24,356 Annari xantaia egiteko, USBa haiei emateko eta ez Lilari. 378 00:25:24,357 --> 00:25:27,234 "Ekarri USBa ordu honetan edo zure semea hilko dugu". 379 00:25:27,235 --> 00:25:29,236 Horregatik ez zuen auto-ilaran itxaron. 380 00:25:29,237 --> 00:25:32,072 Metroa hartu zuen Ben salbatzen saiatzeko. 381 00:25:32,073 --> 00:25:34,116 Baina horrek ez du zentzurik… 382 00:25:35,326 --> 00:25:36,410 Zergatik? 383 00:25:37,119 --> 00:25:38,912 Ez dakit, motel. Ezer ez. 384 00:25:38,913 --> 00:25:40,831 Plumek esan nahi du 385 00:25:41,999 --> 00:25:44,000 zure arrebak ez zeramala USBa trenean, 386 00:25:44,001 --> 00:25:46,127 eta, hori gabe, ezin zuen Ben salbatu. 387 00:25:46,128 --> 00:25:49,798 Anna metroan sartu zenerako, bazekien bere semea hilda zegoela. 388 00:25:49,799 --> 00:25:54,135 Ez. Horrek ez du zentzurik. Zergatik hilko dute negoziatzeko tresna? 389 00:25:54,136 --> 00:25:57,597 Bahitzea ez da krimen garbia. Ume bat kontrolatzea zaila da, 390 00:25:57,598 --> 00:26:00,016 eta ehun kiloko futbolaria are gehiago. 391 00:26:00,017 --> 00:26:02,644 Gauzak okertu ziren eta Ben hil zen. 392 00:26:02,645 --> 00:26:04,562 Uste dut hala dela. 393 00:26:04,563 --> 00:26:06,147 Nola jakingo zuen hil zela? 394 00:26:06,148 --> 00:26:08,900 Bizirik zegoen frogak bidaliko zizkioten. 395 00:26:08,901 --> 00:26:11,194 Deiak, agian bideo bat. 396 00:26:11,195 --> 00:26:15,156 Gero gelditu egin ziren. Anna auto-ilaran zegoen. 397 00:26:15,157 --> 00:26:18,159 USBa entregatu ezean, Ben hilko zuten. Annak deitu zuen 398 00:26:18,160 --> 00:26:22,414 ea ondo zegoen ikusteko. Ez zioten mugikorra pasatuko. 399 00:26:22,415 --> 00:26:26,626 Ezin zuen hitz egin. Horrela jakin zuen hilda zegoela. 400 00:26:26,627 --> 00:26:31,172 Annak ezin izan zuen Ben salbatu. Zergatik sartu zen trenean? 401 00:26:31,173 --> 00:26:34,010 Ezin zen han geratu gertatutakoaren ondoren. 402 00:26:35,469 --> 00:26:37,930 Mendekua nahi zuen. Errepidetik atera zen 403 00:26:38,806 --> 00:26:39,973 eta eraman zuen. 404 00:26:39,974 --> 00:26:41,224 Arrazoi du. 405 00:26:41,225 --> 00:26:44,686 Anna ikusi nuen, arma zeraman eta doluan zegoen emakumea zen. 406 00:26:44,687 --> 00:26:46,313 Mendekua nahi zuen. 407 00:26:46,314 --> 00:26:49,274 Mertzenarioen aurka. Gobernuko langilea zen. 408 00:26:49,275 --> 00:26:51,860 Berari bost. Beroki beltza hartu zuen 409 00:26:51,861 --> 00:26:53,445 kamiseta zuria estaltzeko, 410 00:26:53,446 --> 00:26:56,031 Benen hiltzaileak ustekabean harrapatzeko. 411 00:26:56,032 --> 00:26:57,824 Arma bere burua eta Ben 412 00:26:57,825 --> 00:27:00,243 babesteko zuen, USBa bahitzaileei eman ondoren 413 00:27:00,244 --> 00:27:03,456 handik atera ahal izateko. Baina, gero, mendekurako erabili zuen. 414 00:27:04,165 --> 00:27:07,877 Baina plan bat bazuen, zergatik hil luke bere burua? 415 00:27:13,341 --> 00:27:14,175 Zer? 416 00:27:16,635 --> 00:27:17,928 Annari esan nion… 417 00:27:19,513 --> 00:27:20,723 polizia nintzela. 418 00:27:21,891 --> 00:27:23,058 Azkarra zen. 419 00:27:23,059 --> 00:27:25,853 Bazekien atxilotu beharko nuela eta mendekua amaituko zela. 420 00:27:26,479 --> 00:27:28,646 Beni bizitzan huts egin ziola uste zuen. 421 00:27:28,647 --> 00:27:30,231 Eta heriotzan ere bai. 422 00:27:30,232 --> 00:27:32,234 Errua eta mina gehiegi izan ziren. 423 00:27:33,361 --> 00:27:36,113 Polizia zarela esan zenion? 424 00:27:36,781 --> 00:27:39,616 Kontrola zeukan norbaitekin zegoela pentsatu zezan, 425 00:27:39,617 --> 00:27:41,951 bera kontrolik gabe zegoelako. 426 00:27:41,952 --> 00:27:43,579 Tentsioa jaitsi nahi nuen. 427 00:27:44,330 --> 00:27:45,539 Lagundu nahi nion. 428 00:27:47,625 --> 00:27:48,459 Ezin izan nuen. 429 00:27:50,252 --> 00:27:52,337 Anna etxetik atera zen USBarekin. 430 00:27:52,338 --> 00:27:55,340 Ez zuen USBa hiltzaileei emateko asmorik, 431 00:27:55,341 --> 00:27:57,050 beraz, ez zuen eraman. 432 00:27:57,051 --> 00:28:00,970 Uste dut badakidala non dagoen. Annaren autoan zegoen gutuna. 433 00:28:00,971 --> 00:28:04,057 Kreditu-txartelarena da irekita zegoen bakarra. 434 00:28:04,058 --> 00:28:07,227 Ez zegoen itzultzeko gutun-azalik. 435 00:28:07,228 --> 00:28:09,729 Helbidea jarrita daukana? 436 00:28:09,730 --> 00:28:13,108 USBa eta mugikorra bidali zituen metroan sartu baino lehen. 437 00:28:13,109 --> 00:28:16,152 - Nori? - Lilari. Anna hiltzeko kasuan, 438 00:28:16,153 --> 00:28:18,488 Benen hiltzaileak estalgabetuko zituen. 439 00:28:18,489 --> 00:28:21,574 Laugarren boterea. Tiraniaren aurkako defentsa. 440 00:28:21,575 --> 00:28:24,994 Beraz, bilatzen ari garena Lilaren hotelean zegoen? 441 00:28:24,995 --> 00:28:26,913 Annak zekien azken tokia. 442 00:28:26,914 --> 00:28:28,832 Baina Lilak joan behar izan zuen 443 00:28:28,833 --> 00:28:30,084 USBa iritsi baino lehen. 444 00:28:33,295 --> 00:28:34,212 Docherty. 445 00:28:34,213 --> 00:28:36,214 Zenbakia eman diozu? 446 00:28:36,215 --> 00:28:37,133 Aupa. 447 00:28:41,637 --> 00:28:42,638 Ados. 448 00:28:46,100 --> 00:28:46,934 Milesker. 449 00:28:51,772 --> 00:28:52,690 Ben aurkitu dut. 450 00:28:55,651 --> 00:28:56,861 Sentitzen dut. 451 00:29:06,245 --> 00:29:08,455 Ezin da gorputegira bakarrik joan. 452 00:29:08,456 --> 00:29:10,165 - Plum eta biok joango gara. - Bai. 453 00:29:10,166 --> 00:29:13,001 Elkartu Lilarekin hotelean eta aurkitu USBa. 454 00:29:13,002 --> 00:29:14,003 Abisatuko dizut. 455 00:29:16,881 --> 00:29:18,756 Lila, Reacher naiz. 456 00:29:18,757 --> 00:29:19,841 APARKALEKUA 457 00:29:19,842 --> 00:29:22,093 - Atzealdean begiratuko duzu? - Ez dago ezer. 458 00:29:22,094 --> 00:29:25,221 Posta zaharra harreran gordetzen dugu. 459 00:29:25,222 --> 00:29:26,806 Arduraduna badago? 460 00:29:26,807 --> 00:29:29,517 Gene Pocono mendian dago. Gauza bera esango dizu. 461 00:29:29,518 --> 00:29:30,686 Milesker. 462 00:29:34,064 --> 00:29:36,274 Hona ez bada, nora bidaliko zizun? 463 00:29:36,275 --> 00:29:38,985 Toki hori soilik ezagutzen zuen. Hor egon behar da. 464 00:29:38,986 --> 00:29:41,571 - Gorputegira noa. - Gorputegira? 465 00:29:41,572 --> 00:29:44,324 Annaren semea hil dute. Gorpua aurkitu dute. 466 00:29:44,325 --> 00:29:46,117 Jainkoarren. Ama eta semea. 467 00:29:46,118 --> 00:29:48,369 Gure bila etorri direnak izan dira? 468 00:29:48,370 --> 00:29:50,747 Segururenik. Gure teoria da 469 00:29:50,748 --> 00:29:53,291 Annak USBa eramateko erabili zutela Ben. 470 00:29:53,292 --> 00:29:56,462 Annaren eta bere semearen heriotzen erruduna naiz. 471 00:29:58,631 --> 00:30:00,507 - Zer? - Gure atzetik dabiltza. 472 00:30:00,508 --> 00:30:03,426 Eraso egin zizutenak tokia zaintzen ibiliko ziren 473 00:30:03,427 --> 00:30:04,845 berriro agertzen bazinen. 474 00:30:05,554 --> 00:30:06,721 Zer egingo dugu? 475 00:30:06,722 --> 00:30:09,974 Nahi beste kabroi izateko baliabideak dituzte. 476 00:30:09,975 --> 00:30:11,727 Nor den jakin behar dut. Goazen. 477 00:30:29,828 --> 00:30:31,162 - Ez! - Arduratuko naiz, 478 00:30:31,163 --> 00:30:32,498 hotelean elkartuko gara. 479 00:30:42,007 --> 00:30:42,883 USBa. 480 00:30:44,051 --> 00:30:45,218 Ezkerreko sakelan. 481 00:30:45,219 --> 00:30:46,220 Hartu ba. 482 00:30:49,181 --> 00:30:51,683 Jendaurrean tiro egin 483 00:30:51,684 --> 00:30:55,436 eta USBa aurkitu bezain pronto atxilotzera arriskatu nahi ezean, 484 00:30:55,437 --> 00:30:56,355 lortuko duzu. 485 00:31:16,125 --> 00:31:17,417 Nor da zure nagusia? 486 00:31:17,418 --> 00:31:18,335 Zoaz pikutara! 487 00:31:29,805 --> 00:31:30,764 Ostia! 488 00:31:35,686 --> 00:31:37,730 Erantzun edo beste eskua kenduko dizut. 489 00:31:48,532 --> 00:31:49,741 Kaka. 490 00:31:49,742 --> 00:31:51,118 Hemen, plataforman. 491 00:31:57,708 --> 00:31:58,876 Eskuak gora! 492 00:32:00,044 --> 00:32:00,961 Erakutsi eskuak. 493 00:32:04,506 --> 00:32:05,799 Korrika doa. 494 00:32:20,439 --> 00:32:23,358 Errefortzuak behar ditugu Tasker-Morris nasan. 495 00:32:23,359 --> 00:32:24,943 Bidali agenteak sarreretara! 496 00:32:51,970 --> 00:32:52,888 Aizu. 497 00:32:53,764 --> 00:32:54,973 Laguntzarik nahi? 498 00:33:01,522 --> 00:33:02,523 Ez da hemendik pasa. 499 00:33:03,524 --> 00:33:05,025 Ekialdera noa, zu mendebaldera. 500 00:33:12,324 --> 00:33:13,533 Milesker. 501 00:33:13,534 --> 00:33:16,453 Nola irits naiteke Liberty Gardens hotelera tuneletik? 502 00:33:23,460 --> 00:33:27,631 FILADELFIAKO FORENTSEAREN BULEGOA 503 00:33:41,645 --> 00:33:42,938 Non aurkitu dute? 504 00:33:43,564 --> 00:33:46,316 Callowhillen eta 9. hiribidearen artean. 505 00:33:50,237 --> 00:33:51,280 Nork salatu du? 506 00:33:56,827 --> 00:34:00,330 Zabor-biltzaile batek. Usaina nabaritu du kontainer batean. 507 00:34:02,416 --> 00:34:03,625 Bakarrik utziko dizuet. 508 00:34:14,553 --> 00:34:16,096 Annak jasan behar izan zuena… 509 00:34:20,225 --> 00:34:21,769 Ez zidan laguntza eskatu. 510 00:34:23,353 --> 00:34:25,147 Bazekielako ez naizela… 511 00:34:26,982 --> 00:34:31,028 herriko polizia bat baino gehiago. 512 00:34:33,697 --> 00:34:37,326 Alfer hutsa, ezgauza… 513 00:34:38,994 --> 00:34:39,995 trafiko-agente puta. 514 00:34:47,544 --> 00:34:49,213 Normala niri ez deitzea. 515 00:35:05,938 --> 00:35:07,481 Orain ez daukat ezer. 516 00:35:10,526 --> 00:35:13,987 Erabat bakarrik nago. 517 00:35:43,267 --> 00:35:44,350 Entzuten nauzu? 518 00:35:44,351 --> 00:35:46,228 Liberty Gardensera berehala. 519 00:35:47,229 --> 00:35:49,314 Bennett, entzuten al nauzu? 520 00:35:50,190 --> 00:35:51,400 Tyler? 521 00:35:53,193 --> 00:35:57,322 Elkartu Liberty Gardensen orain. Printzesaren dorrean sartuko gara. 522 00:36:01,743 --> 00:36:02,952 EZIN IZAN DA DEITU 523 00:36:02,953 --> 00:36:04,288 Tira, Lila. 524 00:36:06,123 --> 00:36:06,957 Kaka zaharra! 525 00:36:14,923 --> 00:36:17,718 LIBERTY GARDENS HOTELA 526 00:36:37,237 --> 00:36:38,447 Jainkoarren. 527 00:36:40,991 --> 00:36:42,701 {\an8}Ikaratu egin nauzu. 528 00:36:45,329 --> 00:36:46,579 {\an8}USBa daukazu? 529 00:36:46,580 --> 00:36:49,916 {\an8}Ez zegoen han, baina Reacherrek laguntzen jarraituko du, 530 00:36:49,917 --> 00:36:51,208 {\an8}beraz, hori ona da. 531 00:36:51,209 --> 00:36:53,420 {\an8}- Ados. - Zer da hori? 532 00:36:54,129 --> 00:36:55,588 {\an8}Soto ayam egingo dut. 533 00:36:55,589 --> 00:36:58,634 {\an8}AEBko janariaz nazkatuta nago. 534 00:36:59,843 --> 00:37:03,847 {\an8}Agian ez da hain egun txarra izango. 535 00:37:07,017 --> 00:37:10,603 Mary Ellen Danielsen heriotza salatu zuen agentea zara? 536 00:37:10,604 --> 00:37:13,064 Bai. Ben Merrickekin egon zen gau hartan. 537 00:37:13,065 --> 00:37:14,690 Dena ikertzen ari gara. 538 00:37:14,691 --> 00:37:18,194 Interesatuko zaizun zaurien analisia jaso berri dut. 539 00:37:18,195 --> 00:37:19,737 Beni lepoa moztu zioten 540 00:37:19,738 --> 00:37:22,115 Mary hiltzeko erabili zuten antzeko armarekin. 541 00:37:51,853 --> 00:37:54,356 Ez mugitu. Eta ez egin oihu. 542 00:37:58,193 --> 00:38:01,363 Haiek bezala ez amaitzeko, esan non dagoen USBa. 543 00:38:06,785 --> 00:38:07,953 Labanak. 544 00:38:10,330 --> 00:38:12,124 Tiroak entzun ez ditzaten. 545 00:38:15,168 --> 00:38:18,295 Labana kurbatua, karambit izenekoa. 546 00:38:18,296 --> 00:38:21,508 Indonesiako arte martzial batzuetako adituek erabiltzen dituzte. 547 00:38:24,678 --> 00:38:25,804 Indonesia? 548 00:39:20,192 --> 00:39:23,236 Filadelfiako polizia! Eskuak gora! 549 00:39:26,364 --> 00:39:28,075 Ez zaitez mugitu, ostia. 550 00:41:20,103 --> 00:41:22,188 Azpitituluak: Aroa Villalba 551 00:41:22,189 --> 00:41:24,191 Ikuskatzailea: Leire Arrillaga