1
00:00:00,418 --> 00:00:01,793
Aurreko ataletan…
2
00:00:01,794 --> 00:00:03,586
Annari helbide bat bidali zion.
3
00:00:03,587 --> 00:00:05,380
Jatetxe huts bat dago.
4
00:00:05,381 --> 00:00:07,257
Berritzen ari omen dira.
5
00:00:07,258 --> 00:00:08,551
Horra joango gara.
6
00:00:10,302 --> 00:00:12,137
Tiro-biktima dakart!
7
00:00:12,138 --> 00:00:13,596
Bilatu Russell Plum.
8
00:00:13,597 --> 00:00:15,890
Esaiozu sentitzen dudala
liburutegian utzi izana.
9
00:00:15,891 --> 00:00:20,103
Nire arreba hil zenean, USB bat zeukan
argazki zahar batekin.
10
00:00:20,104 --> 00:00:22,689
Putra jeneralak
argazki bat atera nahi du gurekin.
11
00:00:22,690 --> 00:00:25,483
Hondoan arbelean ikusten zen,
desenfokatuta.
12
00:00:25,484 --> 00:00:28,987
AA berriak
lentea digitalki berrenfokatu dezake.
13
00:00:28,988 --> 00:00:30,113
Funtzionatzen du.
14
00:00:30,114 --> 00:00:33,367
Suntsipen handiko
arma kimiko baten formula dauka.
15
00:00:34,285 --> 00:00:37,620
Suizida bat bidaltzen baduzue
Times Squarera,
16
00:00:37,621 --> 00:00:39,664
Kilometro baten barruko denak hilko dira.
17
00:00:39,665 --> 00:00:41,291
Egin milaka hiltzeko beste.
18
00:00:41,292 --> 00:00:45,003
Lilak enkantera aterako du memoria
Dark webean bihar goizeko 10:00etan.
19
00:00:45,004 --> 00:00:47,255
Gaur erasoko dute
armaren ahalmena frogatzeko.
20
00:00:47,256 --> 00:00:49,924
Deltak Putra jenerala
jazarri eta harrapatzean,
21
00:00:49,925 --> 00:00:51,801
neuk tiratu nuen katua.
22
00:00:51,802 --> 00:00:54,597
Amisha izeneko emakumeak ikusi ninduen.
23
00:00:55,181 --> 00:00:56,931
Hemen izango da, ni nagoen lekuan.
24
00:00:56,932 --> 00:00:58,057
Orain izango da.
25
00:00:58,058 --> 00:01:01,019
Ez dakite badakigula.
Erasoa neutralizatu behar dugu.
26
00:01:01,020 --> 00:01:02,229
Nola?
27
00:01:23,375 --> 00:01:24,751
Geldi, alua!
28
00:01:24,752 --> 00:01:26,378
Ez mugitu, ostia!
29
00:01:28,464 --> 00:01:29,381
Sartu!
30
00:01:30,466 --> 00:01:31,342
Bizkor!
31
00:01:36,972 --> 00:01:38,223
Ze demontre gertatu da?
32
00:01:38,224 --> 00:01:40,433
Sampsonek ibaira bota du suizida.
33
00:01:40,434 --> 00:01:42,728
Urak toxina barreiatzea eragotzi du.
34
00:01:43,813 --> 00:01:44,730
Sampson hil da.
35
00:01:45,564 --> 00:01:46,523
Kaka.
36
00:01:46,524 --> 00:01:48,191
Bizitza mordoa salbatu ditu.
37
00:01:48,192 --> 00:01:49,275
Aldi baterako.
38
00:01:49,276 --> 00:01:51,986
Inork ez du bonba erosiko
funtzionatzen duela ikusi ezean.
39
00:01:51,987 --> 00:01:53,363
Berriz saiatuko dira.
40
00:01:53,364 --> 00:01:54,697
Ez dakigu non.
41
00:01:54,698 --> 00:01:57,283
Biharko puntako orduan,
uste genuen bezala.
42
00:01:57,284 --> 00:01:58,952
Edo agian beste nonbait.
43
00:01:58,953 --> 00:02:00,829
Ez dakit, baina laster izango da.
44
00:02:00,830 --> 00:02:02,455
Norbaiti esan behar diogu.
45
00:02:02,456 --> 00:02:04,749
Nori? Guri leporatuko digute.
46
00:02:04,750 --> 00:02:06,918
Erasoaren lekuan geunden,
eta ihes egin dugu
47
00:02:06,919 --> 00:02:08,878
poliziari alferrik abisatu ondoren?
48
00:02:08,879 --> 00:02:10,755
Distraitzeko dela pentsatuko dute.
49
00:02:10,756 --> 00:02:12,091
Furgoneta utzi behar dugu.
50
00:02:14,260 --> 00:02:15,636
Bilatu jatetxe jendetsua.
51
00:02:25,396 --> 00:02:29,567
Andrea, atera behar zaitugu
bigarren eraso bat badago.
52
00:02:34,613 --> 00:02:36,866
Ekitaldia grabatzen ari ziren.
53
00:02:37,575 --> 00:02:40,494
Plano guztiak ikusi nahi ditut
poliziak baino lehenago.
54
00:02:42,371 --> 00:02:45,916
Ez dakigu norekin fida gaitezkeen,
eta ez dut onartuko inork estaltzea.
55
00:02:48,127 --> 00:02:49,670
Jakingo dugu nork hil duen John…
56
00:02:52,047 --> 00:02:53,966
eta ordainaraziko diogu.
57
00:03:14,069 --> 00:03:15,486
Gehiegi luzatzen ari da.
58
00:03:15,487 --> 00:03:16,947
Ez dut hau gogoko.
59
00:03:18,365 --> 00:03:22,660
Arreta gutxien deituko duena da.
Herri txikikoa da, baina trebea da.
60
00:03:22,661 --> 00:03:24,954
Badakizu Lila eta Amisha
hiltzeko asmoa duela,
61
00:03:24,955 --> 00:03:26,539
edo dena dela benetako izena?
62
00:03:26,540 --> 00:03:28,959
Ondo, mundua hobea izango da haiek gabe.
63
00:03:30,586 --> 00:03:33,796
Tira, zaila izango da
Mayfieldera bueltatzea
64
00:03:33,797 --> 00:03:36,341
inor hil ondoren, merezi izan arren.
65
00:03:36,342 --> 00:03:40,345
Anna eta Ben hil zituzten.
Ez lukete bera ere hil beharko.
66
00:03:40,346 --> 00:03:42,056
Ez nuen sartzea nahi.
67
00:03:44,058 --> 00:03:44,892
Bera da.
68
00:03:55,069 --> 00:03:58,488
Aukera ona. Auto arrunta, kolore iluna.
69
00:03:58,489 --> 00:03:59,530
Ez da nabarmena.
70
00:03:59,531 --> 00:04:01,783
Eskerrak auto-lapur ona naizen.
71
00:04:01,784 --> 00:04:02,701
Zoaz Washingtonera.
72
00:04:04,119 --> 00:04:05,036
Plumen pisura?
73
00:04:05,037 --> 00:04:07,705
FBIak eta poliziak
lekua miatuko zuten jada.
74
00:04:07,706 --> 00:04:10,291
Plum ospitalean dago,
ez genuke bueltatzeko arrazoirik.
75
00:04:10,292 --> 00:04:11,960
Inork ez gaitu han bilatuko.
76
00:04:11,961 --> 00:04:13,128
Ez joan bizkorregi.
77
00:04:13,837 --> 00:04:16,674
- Gelditzen bagaituzte, gureak egin du.
- Ados.
78
00:04:23,055 --> 00:04:27,558
Zenbait milimetro euri,
eta are zaparrada handiagoak gauez.
79
00:04:27,559 --> 00:04:30,395
Tximista asko ere egongo dira
80
00:04:30,396 --> 00:04:32,563
sistematik hurbil,
81
00:04:32,564 --> 00:04:35,858
eta ziurrenik handituko da
ekaitza hirira gerturatu ahala.
82
00:04:35,859 --> 00:04:38,611
Berri ematen jarraituko dugu.
83
00:04:38,612 --> 00:04:42,783
Gera zaitezte ustekabeko
uda-ekaitz gogor hau jarraitzen dugunean.
84
00:04:43,575 --> 00:04:44,575
Kaka.
85
00:04:44,576 --> 00:04:48,121
Azken ordukoa John Sampson
Ipar Karolinako kongresukidea
86
00:04:48,122 --> 00:04:52,166
eta presidentegaia hil duen
erasoaren inguruan.
87
00:04:52,167 --> 00:04:53,084
Kaka.
88
00:04:53,085 --> 00:04:55,753
Feed Americaren ekitaldia
estaltzen zuen talde batek
89
00:04:55,754 --> 00:04:59,799
Sampson kongresukidea grabatu du
90
00:04:59,800 --> 00:05:02,677
suizida uretarantz botatzen,
91
00:05:02,678 --> 00:05:06,181
bere burua sakrifikatuz
bizitza mordoa salbatzeko.
92
00:05:06,306 --> 00:05:09,018
Adi, irudiak aztoragarriak dira.
93
00:05:17,026 --> 00:05:19,444
Sampson kongresukidearen alargun
Elspeth Sampsonek…
94
00:05:19,445 --> 00:05:20,528
ERASOTZAILE EZEZAGUNA
95
00:05:20,529 --> 00:05:22,947
…gizon honen edo bere gaizkideen inguruko
96
00:05:22,948 --> 00:05:26,451
edozein informazio partekatzeko
97
00:05:26,452 --> 00:05:29,787
Sampson kongresukidearen
segurtasun-buruarekin zenbaki honetan.
98
00:05:29,788 --> 00:05:31,414
PASAPORTE
WABERI - TOMAS - DJIBUTI
99
00:05:31,415 --> 00:05:33,083
"Tomas Waberi".
100
00:06:10,621 --> 00:06:11,538
Bale.
101
00:06:16,001 --> 00:06:16,835
Kaka.
102
00:06:18,295 --> 00:06:19,254
Bale.
103
00:06:30,974 --> 00:06:32,141
Ze demontre?
104
00:06:32,142 --> 00:06:33,226
Barka.
105
00:06:33,227 --> 00:06:34,812
Lagundu berriro oheratzen.
106
00:06:36,772 --> 00:06:39,942
Operatu berri zaude,
ze arraio egin nahi zenuen?
107
00:06:46,573 --> 00:06:47,449
Altxatu.
108
00:06:49,827 --> 00:06:51,245
Nori deitu nahi zenion?
109
00:06:53,997 --> 00:06:55,998
Ez nago alde txarrean.
110
00:06:55,999 --> 00:06:58,709
Jacob Merrickek bidali nau
zer moduz zauden ikustera.
111
00:06:58,710 --> 00:07:00,711
Sentitzen du zu liburutegian utzi izana.
112
00:07:00,712 --> 00:07:02,172
Auskalo zer esan nahi duen.
113
00:07:03,257 --> 00:07:04,133
Zer gertatzen da?
114
00:07:05,968 --> 00:07:08,177
Tomas Waberi.
115
00:07:08,178 --> 00:07:09,512
Deitu nahi zenion?
116
00:07:09,513 --> 00:07:15,769
Ez, bera da… suizida.
117
00:07:18,772 --> 00:07:22,567
- Ziur zaude?
- Bai, ziur.
118
00:07:22,568 --> 00:07:24,820
- Bale, arduratuko naiz.
- Bale.
119
00:07:25,988 --> 00:07:27,072
Eskerrik asko, Plum.
120
00:07:42,880 --> 00:07:43,714
Garbi!
121
00:07:45,257 --> 00:07:46,091
Garbi!
122
00:07:46,633 --> 00:07:48,009
- Garbi!
- Arraioa.
123
00:07:48,010 --> 00:07:49,761
Garbi!
124
00:07:53,390 --> 00:07:54,600
Kaka.
125
00:08:03,609 --> 00:08:04,859
Esan, Docherty.
126
00:08:04,860 --> 00:08:07,653
Plumek Sampson hil duen tipoa eman digu.
127
00:08:07,654 --> 00:08:08,905
Russell ondo dago?
128
00:08:08,906 --> 00:08:10,907
Kaka eginda, baina bizirik.
129
00:08:10,908 --> 00:08:12,408
Bere burua urratzear egon da
130
00:08:12,409 --> 00:08:15,286
suizidaren izena emateko saiakeran.
Tomas Waberi.
131
00:08:15,287 --> 00:08:17,788
Miatu dugu,
lurreratzean auto bat alokatu zuen.
132
00:08:17,789 --> 00:08:21,667
Alokairu-enpresak GPSa baliatu zuen
biltegi batean aurkitzeko.
133
00:08:21,668 --> 00:08:24,212
Autoa aparkalekuan zegoen,
baina lekua hutsik zegoen.
134
00:08:24,213 --> 00:08:25,755
Utzi zuten gauza bakarra da
135
00:08:25,756 --> 00:08:29,550
170 litroko bidoi itxia hildako batekin.
136
00:08:29,551 --> 00:08:31,385
Ez dut inoiz horrelakorik ikusi.
137
00:08:31,386 --> 00:08:32,970
Toxina probatu zuten.
138
00:08:32,971 --> 00:08:34,680
Ba al dakigu nora joan ziren?
139
00:08:34,681 --> 00:08:36,807
Waberiren tiketa erosi zuen txartelak
140
00:08:36,808 --> 00:08:39,769
beste 13 erosi zituen
gaur goizaldeko beste hegaldi baterako.
141
00:08:39,770 --> 00:08:41,688
Bi lehen mailan, 11 bigarrenean.
142
00:08:42,356 --> 00:08:44,440
Lila eta Amisha lehen mailakoak dira.
143
00:08:44,441 --> 00:08:47,526
Gainerakoak izango dira
informatikaria, kimikaria,
144
00:08:47,527 --> 00:08:49,528
agian lehergailu-aditu bat badaezpada.
145
00:08:49,529 --> 00:08:51,155
Besteak hiltzaile trebeak.
146
00:08:51,156 --> 00:08:53,366
Errefortzuak egoera okertu ondoren.
147
00:08:53,367 --> 00:08:55,660
Hegan egiteko emandako izenak
miatzen ari gara.
148
00:08:55,661 --> 00:08:57,662
Denak aireportuan egongo dira.
149
00:08:57,663 --> 00:08:58,580
Ez dira joango.
150
00:08:59,456 --> 00:09:01,290
- Zergatik?
- Erasoak huts egin duelako.
151
00:09:01,291 --> 00:09:03,751
Ez dute frogatu
arma kimiko eraginkorra denik.
152
00:09:03,752 --> 00:09:06,170
Esaiozu hori Delawareko arrainei.
153
00:09:06,171 --> 00:09:08,422
Are hobeto, esaiozu hori John Sampsoni.
154
00:09:08,423 --> 00:09:10,758
Lasai, zerri hauek
nahi zutena frogatu dute.
155
00:09:10,759 --> 00:09:12,885
Frogatu nahi zuten arma kimiko bat
156
00:09:12,886 --> 00:09:16,138
hilgarria zela kanpoaldean.
Ez dira inora joango.
157
00:09:16,139 --> 00:09:17,723
Nahi zutena daukate.
158
00:09:17,724 --> 00:09:20,893
Ihes egin eta kobratzea
baino ez zaie falta.
159
00:09:20,894 --> 00:09:23,020
Aireportura heltzean, zain egongo gara.
160
00:09:23,021 --> 00:09:25,940
Makurtu burua guk atxilotu arte.
161
00:09:25,941 --> 00:09:28,526
Han zeunden
kongresukide bat lehertu denean.
162
00:09:28,527 --> 00:09:32,656
Denek uste dute haiekin zaudela.
Ez saiatu heroiarena egiten.
163
00:09:37,661 --> 00:09:39,912
Ziur Lilak eta Amishak
ez dutela ihes egingo?
164
00:09:39,913 --> 00:09:40,913
Ziur samar.
165
00:09:40,914 --> 00:09:43,541
Aurkitu behar ditugu,
polizia ez dabilelako haien bila.
166
00:09:43,542 --> 00:09:44,835
Edonon egon litezke.
167
00:09:46,503 --> 00:09:49,672
Ez, pozoia egiteko leku bat behar dute.
168
00:09:49,673 --> 00:09:51,716
Bizkor joateko moduko lekua.
169
00:09:51,717 --> 00:09:53,343
Inork pentsatuko ez lukeen lekua.
170
00:09:54,511 --> 00:09:55,512
Arraioa.
171
00:09:57,431 --> 00:09:59,098
Guk egiten duguna egiten ari dira.
172
00:09:59,099 --> 00:10:01,435
Poliziak jada miatu duen lekura bueltatu.
173
00:10:02,144 --> 00:10:04,855
- Jatetxe hutsera?
- Eman buelta.
174
00:10:39,848 --> 00:10:42,976
Lehen sorta ona da. Beste ordu bat
eta behar duguna izango dugu.
175
00:10:43,727 --> 00:10:44,561
Primeran.
176
00:10:45,312 --> 00:10:46,772
Ez Amishari huts egin.
177
00:11:08,668 --> 00:11:10,544
{\an8}Ordu bat.
178
00:11:10,545 --> 00:11:11,462
{\an8}Zorterik bai?
179
00:11:11,463 --> 00:11:16,842
{\an8}Fumigatzaileak alokatu daitezke
hiritik 40 kilometrora.
180
00:11:16,843 --> 00:11:18,386
{\an8}Behar duguna.
181
00:11:18,387 --> 00:11:20,347
{\an8}Ekaitza dator.
182
00:11:20,680 --> 00:11:23,682
{\an8}Euriak pozoi-hodeia estali
eta hildakoak murriztuko ditu.
183
00:11:23,683 --> 00:11:30,649
{\an8}Puntako ordurako baretuko omen da.
184
00:11:31,858 --> 00:11:35,403
{\an8}Lasai. Bihar aberatsak izango gara.
185
00:11:35,404 --> 00:11:36,905
Aizu. Emadazu.
186
00:11:43,245 --> 00:11:46,247
Amaitzen duenean,
egin tiro bere ordenagailuari.
187
00:11:46,248 --> 00:11:47,915
Disko gogorra ezabatu dezaket.
188
00:11:47,916 --> 00:11:50,335
Ziurtatu behar dugu
formula geuk bakarrik daukagula.
189
00:12:01,763 --> 00:12:03,014
Ben txikia zenean,
190
00:12:04,391 --> 00:12:07,644
trumoiaren eta tximistaren arteko
segundoak zenbatzen irakatsi nion…
191
00:12:08,603 --> 00:12:09,771
zati bost,
192
00:12:11,940 --> 00:12:14,109
ekaitza zenbat kilometrora
zegoen kalkulatzeko.
193
00:12:16,611 --> 00:12:19,030
Eta horrela bazekien beldurtzen zuena
194
00:12:20,490 --> 00:12:22,033
ez zegoela uste bezain gertu.
195
00:12:27,038 --> 00:12:28,999
Izututa egongo zen…
196
00:12:30,584 --> 00:12:32,294
denbora luze, amaieran.
197
00:12:35,338 --> 00:12:39,676
Gehien izutzen zuena gelan bertan zegoen.
198
00:12:45,474 --> 00:12:49,393
Aizu, gorrotoak itsututa sartzen bazara,
199
00:12:49,394 --> 00:12:51,271
hiltzen lehena izango zara.
200
00:12:52,814 --> 00:12:54,149
Ez itsutu.
201
00:12:54,858 --> 00:12:55,734
Ados?
202
00:13:01,990 --> 00:13:03,699
- Han daude.
- Ikusi dituzu?
203
00:13:03,700 --> 00:13:06,285
Kontratxapatuko zirrikituetatik
204
00:13:06,286 --> 00:13:08,537
Lila eta dozena erdi matoi ikusi ditut.
205
00:13:08,538 --> 00:13:11,790
Bost axola, han daude.
Ezustean harrapatuko ditugu.
206
00:13:11,791 --> 00:13:15,002
Hamahiru hiruren aurka.
Errefortzuak eskertuko nituzke.
207
00:13:15,003 --> 00:13:17,922
Gure bila dabiltza, segurtasun-indarrek
208
00:13:17,923 --> 00:13:20,174
ez dute inor aterako guk eskatzeagatik.
209
00:13:20,175 --> 00:13:21,842
Eta Elspeth Sampson?
210
00:13:21,843 --> 00:13:23,178
Kasu egingo liokete?
211
00:13:23,929 --> 00:13:25,596
Ez dut uste erantzungo didanik.
212
00:13:25,597 --> 00:13:27,848
Baina erantzungo balu,
eta sinetsiko baligu,
213
00:13:27,849 --> 00:13:30,226
ez lirateke arriskatuko
FBIa aireportutik kentzera
214
00:13:30,227 --> 00:13:32,479
nork abisatu dion jakiten badute.
215
00:13:33,396 --> 00:13:34,689
Bakarrik gaude.
216
00:13:39,194 --> 00:13:40,862
- Prest.
- Tori.
217
00:13:43,490 --> 00:13:44,366
Eta zuk?
218
00:13:45,534 --> 00:13:46,618
Neureak hartuko ditut.
219
00:14:06,888 --> 00:14:11,643
Bat, bi, hiru, lau, bost.
220
00:14:24,656 --> 00:14:28,076
Bat, bi, hiru, lau…
221
00:15:00,150 --> 00:15:01,735
Fusible-kaxa ikustera noa.
222
00:15:28,762 --> 00:15:29,678
Ez kezkatu.
223
00:15:29,679 --> 00:15:32,265
Itzalaldiak beheko solairuraino
jaisten du igogailua.
224
00:15:33,600 --> 00:15:35,809
Ahalik eta gehien erakarriko ditut.
225
00:15:35,810 --> 00:15:37,269
Geratzen direnak hil
226
00:15:37,270 --> 00:15:39,772
eta egin duten pozoi guztia atera.
227
00:15:39,773 --> 00:15:41,024
Nola erakarriko dituzu?
228
00:15:42,609 --> 00:15:44,110
Beren arreta erakarriz.
229
00:15:46,863 --> 00:15:48,155
Hor ikusiko zaituzte.
230
00:15:48,156 --> 00:15:49,324
Ez naiz sartuko.
231
00:16:14,307 --> 00:16:16,767
{\an8}Betsy Ross zubiak itxura ona dauka.
232
00:16:16,768 --> 00:16:21,355
{\an8}Auto-ilarak badaude,
ez dute ihesbiderik izango.
233
00:16:21,356 --> 00:16:24,566
{\an8}Eta I-676ko tarte hau? Luzeagoa da.
234
00:16:24,567 --> 00:16:27,195
{\an8}Hildako gehiago.
235
00:16:36,538 --> 00:16:37,539
Zoaz ikustera.
236
00:17:47,650 --> 00:17:48,526
Orain.
237
00:17:50,320 --> 00:17:52,030
Zoazte zer izan den ikustera.
238
00:17:56,117 --> 00:17:57,285
Reacher.
239
00:17:59,829 --> 00:18:00,663
Lila!
240
00:18:02,415 --> 00:18:04,750
{\an8}Zer esan nizun zubian?
241
00:18:04,751 --> 00:18:06,752
{\an8}Ezin dugu dirua gastatu hilda bagaude.
242
00:18:06,753 --> 00:18:09,630
{\an8}Arrazoi batengatik
ordaintzen diegu dirutza…
243
00:18:09,631 --> 00:18:11,382
Zu, zoaz Reacherren bila.
244
00:18:12,550 --> 00:18:13,717
Nola ezagutuko dut?
245
00:18:13,718 --> 00:18:16,179
Denak hiltzen ibiliko da! Mugi!
246
00:19:32,422 --> 00:19:33,506
Babes nazazu!
247
00:19:39,721 --> 00:19:42,223
Hiru, bi, bat.
248
00:19:52,483 --> 00:19:54,192
Geldi!
249
00:19:54,193 --> 00:19:56,321
Toxina jotzen baduzu, denok hilko gara!
250
00:19:57,363 --> 00:19:58,781
Emadazu hori!
251
00:20:01,075 --> 00:20:03,243
- Zer da?
- Merkurio fulminatoa dauka
252
00:20:03,244 --> 00:20:04,120
bonba-txalekorako.
253
00:20:15,673 --> 00:20:17,216
Zoaz toxinaren bila.
254
00:20:18,760 --> 00:20:20,428
Ez nazala hil!
255
00:20:36,653 --> 00:20:37,612
Ez dauka gehiagorik!
256
00:22:09,912 --> 00:22:10,913
Kaka!
257
00:22:22,508 --> 00:22:23,342
Arraioa!
258
00:23:59,188 --> 00:24:00,523
Aurrera, alua.
259
00:24:23,671 --> 00:24:25,463
Ze ostia gertatzen ari da?
260
00:24:25,464 --> 00:24:26,716
Kimikaria hil da.
261
00:24:27,425 --> 00:24:30,928
Hartu daukagun toxina,
bilatu jendetza bat eta erabili.
262
00:24:32,013 --> 00:24:32,929
Dantzaleku bat!
263
00:24:32,930 --> 00:24:34,724
Uste nuen kanpoalderako zela!
264
00:24:36,684 --> 00:24:38,143
Gau erdia da!
265
00:24:38,144 --> 00:24:40,563
Non aurkituko dugu jendetzea kanpoan?
266
00:24:41,564 --> 00:24:43,983
Entzun adi.
267
00:24:44,775 --> 00:24:47,944
Hildakoak erakutsi behar dizkiet erosleei.
268
00:24:47,945 --> 00:24:51,406
Hartu arnasgailu bat eta egin ezazu,
269
00:24:51,407 --> 00:24:56,204
edo ziurtatuko dut maite dituzun guztiak
bihar goizerako hilda daudela!
270
00:25:32,281 --> 00:25:33,199
Tamara!
271
00:25:37,954 --> 00:25:42,207
Aizu. Tamara.
272
00:25:42,208 --> 00:25:43,917
Tamara. Aizu.
273
00:25:43,918 --> 00:25:44,834
Begira nazazu.
274
00:25:44,835 --> 00:25:46,796
Ondo zaude.
275
00:25:49,298 --> 00:25:50,341
Ondo zaude.
276
00:25:55,054 --> 00:25:57,514
{\an8}Eskaintzaileek ikuskizuna izango dute.
277
00:25:57,515 --> 00:25:59,224
{\an8}Amaitu dezagun hau.
278
00:25:59,225 --> 00:26:01,727
Informatikaria baino ez naiz,
ezin nauzue hemen utzi.
279
00:26:02,395 --> 00:26:03,562
Zuzen zaude.
280
00:26:10,903 --> 00:26:11,821
Hemendik!
281
00:26:16,242 --> 00:26:17,076
Kaka!
282
00:26:36,679 --> 00:26:37,763
Ez!
283
00:26:39,432 --> 00:26:40,433
Ez!
284
00:27:27,897 --> 00:27:30,191
Ez zenuen muturra sartu behar trenean.
285
00:27:31,192 --> 00:27:32,610
Sarri esaten didate.
286
00:28:09,897 --> 00:28:11,857
Ez dakit zein argi diren bereak.
287
00:28:17,238 --> 00:28:18,864
Kaka! Non dago?
288
00:29:04,827 --> 00:29:06,454
Ondo pasako dugu.
289
00:29:53,542 --> 00:29:55,084
Odol asko galtzen ari zara.
290
00:29:55,085 --> 00:29:56,420
Ahultzen ari zara.
291
00:29:57,171 --> 00:30:01,424
Laster konortea galdu eta mahaira
lotuko zaitugu Annaren semea bezala.
292
00:30:01,425 --> 00:30:04,970
Eta gero… dibertitzen hasiko gara.
293
00:30:05,888 --> 00:30:08,349
Ama deika negarrez entzun behar zenuen.
294
00:30:10,976 --> 00:30:12,394
Zuk ere negar egingo duzu?
295
00:31:07,408 --> 00:31:08,450
Ez!
296
00:31:40,274 --> 00:31:42,109
Aizu, kaikua! Ezin duzu hemen aparkatu!
297
00:32:11,472 --> 00:32:12,514
Ez dut ikusten.
298
00:32:18,562 --> 00:32:20,147
Bere autoa da!
299
00:32:21,023 --> 00:32:22,316
Harrapatu dugu.
300
00:32:27,363 --> 00:32:28,238
Polizia!
301
00:32:28,822 --> 00:32:29,657
Mugi!
302
00:32:53,764 --> 00:32:54,682
Goian!
303
00:33:03,941 --> 00:33:04,858
Utzi hori!
304
00:33:08,737 --> 00:33:10,239
Burua lehertuko dizut!
305
00:33:11,990 --> 00:33:14,618
Askatzen badu, guztiak hilko dira.
306
00:33:42,438 --> 00:33:43,564
Hartu egin behar dugu.
307
00:33:45,858 --> 00:33:46,734
Bai.
308
00:36:13,297 --> 00:36:15,298
Ez dakit zer den hobea.
309
00:36:15,299 --> 00:36:17,676
Zurekin txortan egitea edo zu hiltzea!
310
00:36:41,283 --> 00:36:43,285
Nik badakit zer nahiago dudan.
311
00:38:31,852 --> 00:38:34,187
Oso harrituta nago, Reacher.
312
00:38:35,272 --> 00:38:37,232
Barruko guztiak hil dituzu?
313
00:38:39,985 --> 00:38:42,237
Haiek ere min egin dizute.
314
00:38:56,043 --> 00:38:57,335
Harrituta ni ikusteaz?
315
00:38:59,921 --> 00:39:01,506
Gure azken topaketa eta gero,
316
00:39:03,175 --> 00:39:05,886
pentsatu nuen azkarrena…
317
00:39:07,763 --> 00:39:09,264
zuri jarraitzea zela.
318
00:39:09,890 --> 00:39:11,808
USBa eman zeniezadan itxaron.
319
00:39:17,981 --> 00:39:19,691
Milesker alde zailaz arduratzeagatik.
320
00:40:37,185 --> 00:40:40,939
Zure arreba eta iloba
kakatien gisara hil ziren!
321
00:40:41,815 --> 00:40:43,233
Ni ez.
322
00:40:44,484 --> 00:40:45,986
Zoaz infernura!
323
00:41:16,266 --> 00:41:18,810
Atxilotuta zaude…
324
00:41:20,645 --> 00:41:25,609
John Sampson, Benjamin Merrick
eta Anna Merrick hiltzeagatik.
325
00:41:27,068 --> 00:41:29,528
Isilik egoteko eskubidea daukazu.
326
00:41:29,529 --> 00:41:31,447
Esaten duzun edozer
327
00:41:31,448 --> 00:41:34,993
zure aurka erabiliko da auzitegian.
328
00:41:35,660 --> 00:41:37,454
Abokatua izateko eskubidea daukazu.
329
00:41:38,455 --> 00:41:42,291
Ezin baduzu ordaindu, esleituko zaizu.
330
00:41:42,292 --> 00:41:44,878
Orain erantzuten baduzu…
331
00:42:20,914 --> 00:42:21,831
Esnatu da.
332
00:42:23,083 --> 00:42:24,167
Non dago memoria?
333
00:42:25,126 --> 00:42:26,044
Begiratu eskuan.
334
00:42:29,256 --> 00:42:32,258
Ia hil zenituen
kentzen saiatu ziren medikuak.
335
00:42:32,259 --> 00:42:33,468
Ez nago bilurtuta?
336
00:42:34,135 --> 00:42:35,053
Ez zaituzte salatu.
337
00:42:35,887 --> 00:42:38,056
Gorpu mordorekin lotu nazakete.
338
00:42:39,516 --> 00:42:41,308
Eraikinean nire odola dago.
339
00:42:41,309 --> 00:42:43,602
Sampsonen alarguna ikaragarria da.
340
00:42:43,603 --> 00:42:47,189
Defentsa Saila arduratu zen,
FBIaren sarekada batez hitz egin du.
341
00:42:47,190 --> 00:42:48,565
Baztertu zaituzte.
342
00:42:48,566 --> 00:42:50,818
Nahiago zenuelakoan.
343
00:42:50,819 --> 00:42:53,363
Baina nik meritua jaso dut,
baita Jacobek ere.
344
00:42:55,323 --> 00:42:56,240
Zer moduz dago?
345
00:42:56,241 --> 00:42:57,533
Ondo.
346
00:42:57,534 --> 00:42:58,410
Nolabait.
347
00:42:59,411 --> 00:43:01,912
Txandak egin ditugu zu zaintzeko.
348
00:43:01,913 --> 00:43:03,415
Eta zu?
349
00:43:04,499 --> 00:43:05,416
Egia esanda?
350
00:43:05,417 --> 00:43:08,086
Uste dut elkarri gezurra esateko garaia
gainditu dugula.
351
00:43:09,838 --> 00:43:10,839
Nahiko ondo.
352
00:43:12,173 --> 00:43:13,758
Aspaldian baino hobeto.
353
00:43:15,427 --> 00:43:18,596
- Berriz polizia izateko prest nago.
- Eta erretiratzearena?
354
00:43:20,056 --> 00:43:21,474
Galdetu berriro 20 urte barru.
355
00:43:28,189 --> 00:43:30,108
- Ze ostia zabiltza?
- Joaten.
356
00:43:32,861 --> 00:43:34,321
Jauna, zer zabiltza?
357
00:43:34,821 --> 00:43:37,614
- Joaten.
- Ez da medikuak agindutakoa.
358
00:43:37,615 --> 00:43:39,951
Aginduak hartzeari utzi nion
armadatik joatean.
359
00:43:40,660 --> 00:43:42,037
Doktoreari abisatuko diot.
360
00:43:43,455 --> 00:43:46,124
- Non daude nire jantziak?
- Gauza berriak dakartzat.
361
00:43:47,042 --> 00:43:49,543
Bota berriak dauzkazu ertzeko mahaitxoan.
362
00:43:49,544 --> 00:43:52,297
Jantzi bizkor,
ez dizut ipurdia ikusi nahi.
363
00:43:54,507 --> 00:43:56,843
Orban handiak bizitza salbatu omen dizu.
364
00:43:57,552 --> 00:44:00,095
Orbain-ehun trinkoak sastakada hartu zuen.
365
00:44:00,096 --> 00:44:02,473
Horregatik ez balitz,
ez zinateke hemen egongo.
366
00:44:02,474 --> 00:44:03,433
Eskerrak.
367
00:44:10,398 --> 00:44:12,900
Atxilotu zintuztenean
hartu zizuten poltsa ziztrina.
368
00:44:12,901 --> 00:44:15,361
Pasaportea, eskuila, mugikorra eta dirua.
369
00:44:15,362 --> 00:44:18,072
Diru pixka bat sartu dizut.
Behartsua zara, Reacher.
370
00:44:18,073 --> 00:44:19,115
Eskerrik asko.
371
00:44:20,116 --> 00:44:21,409
Mesede bat behar dut.
372
00:44:22,035 --> 00:44:24,621
- Zer?
- Zerbait eskuratu behar didazu.
373
00:44:32,420 --> 00:44:33,670
Alta eskatu du jada.
374
00:44:33,671 --> 00:44:35,756
Jauna. Jauna?
375
00:44:35,757 --> 00:44:37,175
Ezin duzu hemen hori sartu!
376
00:44:39,552 --> 00:44:40,428
Reacher.
377
00:44:41,179 --> 00:44:42,389
Zerbait ekarri dizut.
378
00:44:44,557 --> 00:44:45,474
Orain zurea da.
379
00:44:45,475 --> 00:44:46,393
Zer?
380
00:44:49,521 --> 00:44:50,647
Aizu.
381
00:44:51,856 --> 00:44:54,109
Walter Cron-Katu deituko dizut.
382
00:44:56,069 --> 00:44:57,861
Ez daukazu itxura onik.
383
00:44:57,862 --> 00:44:59,030
Ezta zuk ere.
384
00:45:00,990 --> 00:45:03,659
Bada, Jacob eta Tamara etorri dira.
385
00:45:03,660 --> 00:45:05,078
Amaitu dela esan didate.
386
00:45:06,204 --> 00:45:10,250
Oraindik ez. Esaten nuen banekiela
honekin zer egin aurkitzean.
387
00:45:13,253 --> 00:45:14,295
Idatz ezazu artikulua.
388
00:45:15,422 --> 00:45:16,464
Lortu Pulitzerra.
389
00:45:24,764 --> 00:45:25,890
Zaindu katua.
390
00:45:27,392 --> 00:45:29,144
Zaindu zeure burua, Reacher.
391
00:45:30,395 --> 00:45:31,353
Aizu.
392
00:45:31,354 --> 00:45:34,232
Esan nizun memoria
ezpata baino ahaltsuagoa zela.
393
00:45:38,153 --> 00:45:39,529
Ezpatak bere zatia egin du.
394
00:45:51,291 --> 00:45:52,167
Bai, esan?
395
00:45:52,959 --> 00:45:53,793
Bai.
396
00:45:55,962 --> 00:45:57,338
15 minututan ikusiko zaitut.
397
00:46:01,217 --> 00:46:02,093
Gaina eta azukrea?
398
00:46:02,677 --> 00:46:03,511
Ez.
399
00:46:04,179 --> 00:46:08,099
Ezta nik ere. Alferrik galtzen da kafea.
400
00:46:09,684 --> 00:46:12,353
Milesker hain bizkor elkartzeagatik.
401
00:46:13,271 --> 00:46:15,314
Eskerrik asko ni babesteagatik.
402
00:46:15,315 --> 00:46:18,193
Harrigarria da nire senarraren izenak
dakarren borondate ona.
403
00:46:19,611 --> 00:46:22,404
Heroi gisa hil baino
ez zuen egin behar izan.
404
00:46:22,405 --> 00:46:25,575
Washington hitz hutsak botatzen dituzten
traje hutsez beteta dago.
405
00:46:26,367 --> 00:46:28,077
Gutxik hunkitzen naute.
406
00:46:28,786 --> 00:46:29,913
John Sampsonek bai.
407
00:46:31,623 --> 00:46:32,457
Baita zuk ere.
408
00:46:33,166 --> 00:46:34,542
Pozten naiz.
409
00:46:35,585 --> 00:46:37,962
Bere kargua hartzea
pentsatzen ari naizelako.
410
00:46:39,339 --> 00:46:41,674
Familia bereko bi politikari etiko.
411
00:46:42,675 --> 00:46:43,760
Nork pentsa zezakeen?
412
00:46:45,136 --> 00:46:46,512
Bozkatuko nauzu?
413
00:46:46,513 --> 00:46:47,597
Ez dut izena eman.
414
00:46:48,932 --> 00:46:50,016
Ez daukat bizilekurik.
415
00:46:55,104 --> 00:46:56,731
Beraz, Reacher,
416
00:46:57,565 --> 00:47:00,360
suposatzen dut soilik geratzen zaigula…
417
00:47:01,319 --> 00:47:02,487
USBa non dagoen argitzea.
418
00:47:03,404 --> 00:47:04,280
Salbu.
419
00:47:05,114 --> 00:47:06,866
Baina istorioa zabalduko da.
420
00:47:07,909 --> 00:47:08,826
Ondo.
421
00:47:09,869 --> 00:47:12,162
Nire senarrak jakin izan balu
98an gertatutakoa,
422
00:47:12,163 --> 00:47:14,206
zerbait egingo zukeen orduan.
423
00:47:14,207 --> 00:47:16,124
Ez dut uste egia estali nahiko zukeenik.
424
00:47:16,125 --> 00:47:18,378
Horregatik izango zatekeen
presidente aparta.
425
00:47:19,587 --> 00:47:20,755
Zu ere izan zintezke.
426
00:47:23,675 --> 00:47:24,551
Reacher.
427
00:47:24,926 --> 00:47:25,843
Springfield.
428
00:47:26,302 --> 00:47:28,637
Andrea, kazetaria etorri da
zurekin hitz egitera.
429
00:47:28,638 --> 00:47:29,763
Ados, milesker.
430
00:47:29,764 --> 00:47:31,140
Utziko zaitut.
431
00:47:33,184 --> 00:47:34,352
Eraman zaitzakegu?
432
00:47:36,312 --> 00:47:37,272
Egia esan, bai.
433
00:47:51,703 --> 00:47:52,954
Nire zain zaudete?
434
00:47:53,788 --> 00:47:57,374
Gure nagusiek B taldea bidali du
zurekin txostena egiteko.
435
00:47:57,375 --> 00:47:59,460
- Ez da gertatuko, ezta?
- Ez.
436
00:48:01,170 --> 00:48:02,462
Mesede bat egingo diguzu?
437
00:48:02,463 --> 00:48:04,590
Kutxa bat markatu behar dut
438
00:48:04,591 --> 00:48:07,217
galdera zehatz bat egin dizugula
esaten duena.
439
00:48:07,218 --> 00:48:08,385
Aurrera.
440
00:48:08,386 --> 00:48:11,847
Inoiz jaso edo eskuratu zenuen
USB memoria bat
441
00:48:11,848 --> 00:48:14,433
Lila eta Amisha Hoth ezizenak
baliatzen zituzten
442
00:48:14,434 --> 00:48:17,020
emakumeekin izan zenituen
azken interakzioetan?
443
00:48:19,439 --> 00:48:20,273
Ez.
444
00:48:23,568 --> 00:48:24,569
Nahikoa da.
445
00:48:27,864 --> 00:48:30,574
Milesker herrialdearengatik
egindakoagatik, Reacher.
446
00:48:30,575 --> 00:48:31,618
Ez horregatik…
447
00:48:32,452 --> 00:48:33,369
McMichaels.
448
00:48:34,245 --> 00:48:35,079
McMichaels.
449
00:48:36,998 --> 00:48:37,874
Jarvis.
450
00:48:38,916 --> 00:48:39,916
Eskerrik asko.
451
00:48:39,917 --> 00:48:41,085
Ez horregatik, Jarvis.
452
00:48:42,253 --> 00:48:45,131
- Buhner. Milesker, Reacher.
- Ez horregatik, Buhner.
453
00:48:52,180 --> 00:48:53,222
Geratu B taldean.
454
00:48:54,182 --> 00:48:55,350
Ez diete tiro egiten.
455
00:49:29,550 --> 00:49:31,386
Betiko elkarrekin egon zaitezten.
456
00:50:40,872 --> 00:50:43,874
Bere ekintzengatik eginbeharraz harago,
457
00:50:43,875 --> 00:50:47,753
ohorea da Tamara Greeni ematea
458
00:50:47,754 --> 00:50:54,385
Robert Wilson III.a sarjentuaren
Balorearen Domina.
459
00:50:58,097 --> 00:51:00,182
Eta ohore handia da niretzat
460
00:51:00,183 --> 00:51:05,146
berriz inspektore postua ematea,
Homizidio Sailean.
461
00:51:11,110 --> 00:51:14,447
Merezi du, badakizu? Bazen garaia.
462
00:51:17,325 --> 00:51:18,450
Sua!
463
00:51:18,451 --> 00:51:20,619
Prest, destatu.
464
00:51:20,620 --> 00:51:21,496
Sua!
465
00:51:39,472 --> 00:51:40,348
Hot dog bat.
466
00:55:30,161 --> 00:55:32,245
Azpitituluak: Naiara Bitorika.
467
00:55:32,246 --> 00:55:34,248
Ikuskatzailea:
Leire Arrillaga