1 00:00:11,834 --> 00:00:14,418 Ea, ea, ea. 2 00:00:14,501 --> 00:00:15,626 Ama K! 3 00:00:15,709 --> 00:00:19,293 Bai, bai, entzun ondo. Bat, bi, hiru, lau, aurrera. 4 00:00:19,376 --> 00:00:24,293 Lusakatik gatoz, kontuz gurekin. Ahizpak, lagunak, denak emanda gabiltza. 5 00:00:24,376 --> 00:00:28,584 Boteretsuak gara gero. Irrikatzen dugun guztia eskuratuko dugu. 6 00:00:28,668 --> 00:00:32,918 Zer datorkigu? Zer dugu? Superrak ez gara geldirik geratzen. 7 00:00:33,001 --> 00:00:37,668 Denak emanda gabiltza. Kontuz gurekin. Gure izena jakingo duzu. 8 00:01:09,209 --> 00:01:14,043 Geoffrey nauzue, Lusakako erdigunetik Zambiako berriak ematen. 9 00:01:14,126 --> 00:01:18,168 Bukatu egin dituzte eguzki-zentrala hobetzeko lanak. 10 00:01:18,251 --> 00:01:21,418 Kafueko presa eta haize-parkea hondatuta, 11 00:01:21,501 --> 00:01:25,043 inoiz baino beharrezkoa da eguzki-energia. 12 00:01:25,668 --> 00:01:30,543 Inoiz baino beharrezkoa? Zerbait egin beharko dugu ba. 13 00:01:30,626 --> 00:01:36,126 Eguzki-energiari dagokionez, blogari ospetsu bat elektrokutatu egin da 14 00:01:36,209 --> 00:01:38,543 eguzki-energia lapurtu nahian. 15 00:01:38,626 --> 00:01:45,543 Psikiatrikora zeramatela, oihu eginez, mezu garrantzitsu hau bota zigun: 16 00:01:46,043 --> 00:01:48,876 "Ilunaldiak direla-eta, ilea nahasita!". 17 00:01:49,668 --> 00:01:52,459 Egia, Eguzki. Egia borobila. 18 00:01:54,084 --> 00:01:55,584 Zer? 19 00:01:57,126 --> 00:02:00,334 Entzun, eguzki-panelak behar ditut. 20 00:02:00,418 --> 00:02:02,626 Eguzki-panel ugari. 21 00:02:02,709 --> 00:02:06,126 Zer diozu, eguzki-panelak? Nik eramango dizkizut etxerat. 22 00:02:06,209 --> 00:02:09,584 Chipatako eguzki-fabrika balioko digu egiteko lana. 23 00:02:09,668 --> 00:02:13,168 Gero, zoaz Lusakako erietxe psikiatrikora 24 00:02:13,251 --> 00:02:15,959 eta bilatu blogari oso berezi bat. 25 00:02:16,043 --> 00:02:19,209 Etorkizun eguzkitsua sumatzen diot. 26 00:02:25,084 --> 00:02:30,751 Komana! Mwiinga jauna! Ongi etorri! Pozten naiz zuek hemen izateaz. 27 00:02:30,834 --> 00:02:33,418 Ohore handia da, Magedzee jauna. 28 00:02:33,501 --> 00:02:36,293 Zure lan handiak ekarri zaitu hona. 29 00:02:36,376 --> 00:02:41,334 Aparta da eguzki bidezko karbono harrapagailuaren azken bertsioa. 30 00:02:41,418 --> 00:02:43,543 Ekoizpen berdea iturri berdeetatik. 31 00:02:44,293 --> 00:02:47,751 Egia da. Merezi duzu hemen egotea. 32 00:02:47,834 --> 00:02:49,168 Maisulan bat da. 33 00:02:49,251 --> 00:02:52,584 Horregatik, asko pozten nau 34 00:02:52,668 --> 00:02:57,418 Talentu Gazteen Beka bat zuri esleitzea. 35 00:02:57,501 --> 00:02:59,168 Zorionak, Komana. 36 00:02:59,251 --> 00:03:00,626 Eskerrik asko. 37 00:03:00,709 --> 00:03:05,709 Beka honek Lusakako asmatzailerik onena izaten lagunduko dizu. 38 00:03:05,793 --> 00:03:11,334 Nire alabak gogor eta adimentsu lan egiten jarraituko du, Magedzee jauna. 39 00:03:11,834 --> 00:03:17,418 Seguru baietz. Irrikan nago haren asmakizun iraultzaileak ikusteko. 40 00:03:18,251 --> 00:03:20,168 Asmakizun iraultzaileak? 41 00:03:24,751 --> 00:03:29,918 Lehenengo panelak, gero neska. Laster ilundu egingo dugu hiria. 42 00:03:30,709 --> 00:03:32,918 Zer zabiltza, Zirti-Zarta? 43 00:03:34,126 --> 00:03:36,418 T.O.M.I., aktibatu rap-blokeatzailea. 44 00:03:36,501 --> 00:03:38,501 Rap-blokeatzailea martxan. 45 00:03:38,584 --> 00:03:40,834 Entzun, neskak, egin atzera. 46 00:03:40,918 --> 00:03:43,543 Panelak behar ditut nola edo hala. 47 00:03:43,626 --> 00:03:45,626 Blokeatu dugu zure abestia 48 00:03:45,709 --> 00:03:48,418 eta eramango ditugu eguzki-panelak. 49 00:03:49,251 --> 00:03:53,209 T-Mlilo jo-jo eta ke-ke errimak botatzen! 50 00:03:53,293 --> 00:03:56,376 Alda dezagun soinua. Has dadila borroka! 51 00:04:05,959 --> 00:04:07,168 Ondo zaude? 52 00:04:11,959 --> 00:04:15,001 Aizu, Za-Mpezi, egin ezazu bat, 53 00:04:15,084 --> 00:04:17,959 jarrai dezadan nik lapurtzen panelak. 54 00:04:21,001 --> 00:04:23,501 Utz diezaiogun panelak lapurtzen 55 00:04:23,584 --> 00:04:25,084 eta lana bukatzen. 56 00:04:25,168 --> 00:04:26,959 Ihes egiten ari da. 57 00:04:28,584 --> 00:04:31,709 Geldi! Za-Mpezi, gu gara. 58 00:04:32,251 --> 00:04:35,293 Zirti-Zartaren rapak hipnotizatu du. 59 00:04:36,334 --> 00:04:37,543 Za-Mpezi! 60 00:04:44,501 --> 00:04:45,668 Ondo dago? 61 00:04:50,501 --> 00:04:51,668 Zer gertatu da? 62 00:04:52,376 --> 00:04:56,584 Eskertzen dizuet laguntzea. Nagusiak xede handiak ditu hauentzat. 63 00:05:10,376 --> 00:05:12,168 Muntu wanga, hor zaude. 64 00:05:12,918 --> 00:05:15,043 Bazkalorduan lanean berriz? 65 00:05:16,793 --> 00:05:18,084 Zer duzu? 66 00:05:18,168 --> 00:05:20,876 Borrokan porrot egiteaz gain, 67 00:05:20,959 --> 00:05:23,959 nire hurrengo asmakizuna ikusi nahi du Magedzeek. 68 00:05:24,043 --> 00:05:26,001 - Beka lortu duzu! - Bai. 69 00:05:26,084 --> 00:05:30,418 Baina hari eusteko, zerbait iraultzailea sortu behar dut. 70 00:05:30,501 --> 00:05:33,209 - Zer izango da? - Eguzki-energia merkea. 71 00:05:33,293 --> 00:05:35,918 Baina ez dut denbora nahikorik… 72 00:05:36,001 --> 00:05:38,334 Bizitza bat duzulako? 73 00:05:39,209 --> 00:05:40,043 Orain? 74 00:05:40,126 --> 00:05:44,043 Zer? Arte klasea. Distrazio apur bat ez da txarra. 75 00:05:44,126 --> 00:05:46,751 Orain, ez dut distraziorik behar. 76 00:05:47,459 --> 00:05:50,209 - Egin piper orduan. - Piper? 77 00:05:51,209 --> 00:05:53,584 - Temweren itxura dut ala? - Barkatu. 78 00:05:54,834 --> 00:05:56,043 Hemen nago. 79 00:05:57,084 --> 00:05:57,918 Gaur. 80 00:06:11,959 --> 00:06:17,668 Pasioa ikusi nahi dut artelanetan. Bilatu zuen arimen sakontasunean. 81 00:06:17,751 --> 00:06:21,709 Hustu zuen bihotzen emozioak paperean. 82 00:06:21,793 --> 00:06:24,918 Zirkuluak egiten baino ez gara ari. 83 00:06:26,209 --> 00:06:28,793 Artea bizitasuna da. Bizitza! 84 00:06:28,876 --> 00:06:33,209 Besarkatu sormenaren txingarrak eta atera handitasuna kanpoaldera, 85 00:06:33,293 --> 00:06:36,668 mundu guztiak miretsi dezan. 86 00:06:38,334 --> 00:06:39,168 Mwiinga! 87 00:06:39,251 --> 00:06:41,251 Lasai. Bukatu dut jada. 88 00:06:41,334 --> 00:06:45,668 Akaso egiten zuen halakorik Agnes Buya Yombwek? Pintura apur bat bota 89 00:06:45,751 --> 00:06:47,709 eta erosketak egitera joan? 90 00:06:47,793 --> 00:06:53,376 Ez! Artearengatik sufritu egiten zuen. Eta hori egin beharko zenuke zuk. 91 00:06:53,459 --> 00:06:55,626 Sufritzen ari naiz, benetan. 92 00:06:56,918 --> 00:07:00,376 "Egunerokotasunak inspiratutako artea". 93 00:07:00,459 --> 00:07:03,709 Urteko proiekturik garrantzitsuena da hau. 94 00:07:03,793 --> 00:07:05,043 Bilatu zuen barnean. 95 00:07:05,126 --> 00:07:09,459 Izan fedea zeuen buruengan. %100eko ahalegina espero dut. 96 00:07:10,126 --> 00:07:11,168 Barnean bilatu? 97 00:07:11,668 --> 00:07:13,126 Non? Nola? 98 00:07:13,209 --> 00:07:14,084 Tagu. 99 00:07:15,626 --> 00:07:18,168 Gure taldean da eguzki-andrea 100 00:07:18,251 --> 00:07:20,668 eta lortu ditut jada eguzki-panelak! 101 00:07:20,751 --> 00:07:22,793 Ekarri guztia. 102 00:07:22,876 --> 00:07:26,084 Blogariaren boterea indartuko dugu. 103 00:07:34,626 --> 00:07:37,668 Bihurrien ilaran, Komana? Zer ba? 104 00:07:37,751 --> 00:07:38,584 Kaixo, Temwe. 105 00:07:38,668 --> 00:07:41,876 - Zu ere Nkwashiren bulegora? - Hemen bizi naiz ia-ia. 106 00:07:43,418 --> 00:07:47,668 Zer egin duzu? Eskola ebatsi? Matematikan lo hartu? 107 00:07:47,751 --> 00:07:52,251 Badakit! Armairu bat mailatu duzu ukabilkada gogor batez? 108 00:07:52,334 --> 00:07:53,876 Pepe! Ez horixe. 109 00:07:53,959 --> 00:07:58,751 Irakasleari bazkaria kendu? Graffiti bat? Atzeraka hitz egin? 110 00:07:58,834 --> 00:08:00,043 Ez! 111 00:08:00,126 --> 00:08:04,209 Zergatik zaude hemen? Herriak jakin nahi du, mune! 112 00:08:05,251 --> 00:08:07,126 Arte-klasea utzi nahi dut. 113 00:08:09,918 --> 00:08:13,334 Bai. Aurkezpen bat egin dut. Erabil dezaket proiektorea? 114 00:08:15,793 --> 00:08:16,668 Milesker. 115 00:08:16,751 --> 00:08:19,001 UNESCOren txosten baten arabera, 116 00:08:19,084 --> 00:08:22,918 zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika karreretan, 117 00:08:23,001 --> 00:08:27,584 %35 soilik dira emakumeak. Are gutxiago Afrikan. 118 00:08:27,668 --> 00:08:30,918 Ikerketak dio neskek traba ugari dituztela 119 00:08:31,001 --> 00:08:35,251 zientzian eta teknologian ondo jarduteko. 120 00:08:35,334 --> 00:08:37,126 Hor sartzen da artea. 121 00:08:37,209 --> 00:08:40,168 Ez da beharrezkoa eta kalte egiten dio 122 00:08:40,251 --> 00:08:42,793 hain kargatuta dudan ordutegiari. 123 00:08:42,876 --> 00:08:44,126 Nola? 124 00:08:45,293 --> 00:08:48,168 Egunak 24 ordu ditu: 8 lo egiteko, 125 00:08:48,251 --> 00:08:52,168 2 logistika-mugimenduetarako, 7 eskolarako, 126 00:08:52,251 --> 00:08:54,626 3 etxeko lanetarako, 45 minutu jateko, 127 00:08:54,709 --> 00:08:57,293 eta 20 minutu bainugelarako, dutxa barne. 128 00:08:57,376 --> 00:09:00,626 3 ordu baino gutxiago eskolaz kanpoko ekintzetarako. 129 00:09:00,709 --> 00:09:03,918 Ez dut denborarik arte-klaserako. 130 00:09:04,001 --> 00:09:07,168 Eta zu, gizon adimentsua zarenez… 131 00:09:08,584 --> 00:09:09,418 Jauna! 132 00:09:10,209 --> 00:09:13,709 Zer? Zergatik ari zara ni molestatzen? 133 00:09:13,793 --> 00:09:15,918 Orduan, artea utz dezaket? 134 00:09:16,001 --> 00:09:18,001 Ez. Nahitaezkoa da graduatzeko. 135 00:09:18,084 --> 00:09:21,251 Inoiz ez dut artean bikainik aterako. 136 00:09:21,334 --> 00:09:25,584 Gainerako notak, beka, asmakizun iraultzaileak… 137 00:09:25,668 --> 00:09:30,001 Erre egingo naiz "sormenaren txingarretan". 138 00:09:30,084 --> 00:09:32,959 Bizitza hondatu nahi didazu, jauna? 139 00:09:33,543 --> 00:09:36,251 Eta zer bikainik ateratzen ez baduzu? 140 00:09:36,334 --> 00:09:39,293 Mundua ez da amaituko oso ongi ateratzeagatik. 141 00:09:39,376 --> 00:09:44,626 Oso… ongi? Bikainaren azpian dagoen gauza? 142 00:09:45,626 --> 00:09:49,293 Onegia zara oso ondo baterako? Agian arteak apalduko zaitu. 143 00:09:50,043 --> 00:09:52,334 Hau tipoa! Jauna. 144 00:09:54,251 --> 00:09:57,668 Hurrengoa! Espero dut gaizkile arrunta izatea. 145 00:09:59,668 --> 00:10:01,376 - Hepa! - Betikoa? 146 00:10:02,918 --> 00:10:04,376 Ezagutzen nauzu. 147 00:10:07,293 --> 00:10:09,834 Salbuespen bat egin zezakeen. 148 00:10:09,918 --> 00:10:13,043 Badaki beka garrantzitsua dela niretzat. 149 00:10:13,584 --> 00:10:16,626 Temwe zuzen zegoen. Tipo gaiztoa da. 150 00:10:16,709 --> 00:10:22,001 Hori da zure arazoa? Hauxe da benetako arazo bat! 151 00:10:22,084 --> 00:10:24,959 Delitua egiteagatik dagokizun zigorra da. 152 00:10:25,751 --> 00:10:28,084 Hori da benetako delitua. 153 00:10:28,168 --> 00:10:29,959 Ilunaldiak izan ditugu. 154 00:10:30,043 --> 00:10:32,293 Ez naiz iluntasunean janzteko gai. 155 00:10:32,376 --> 00:10:35,376 Hau lisatzen saiatu eta argia joaten zen. 156 00:10:35,459 --> 00:10:39,501 Urtaro lehorrean gara. Zergatik dirudi euria datorrela? 157 00:10:39,584 --> 00:10:43,543 - Ekaitz Aho da? - Argazkia bidaliko diot Ama K-ri. 158 00:10:43,626 --> 00:10:48,543 Eginda! Goazen hemendik. Baina, aurretik, Temweren azken ukitua. 159 00:10:48,626 --> 00:10:49,959 Iye ka, Temwe. 160 00:10:50,043 --> 00:10:53,126 Zigor batetik atera eta beste bat nahi duzu? 161 00:10:53,209 --> 00:10:54,584 Aizu! 162 00:10:54,668 --> 00:10:56,793 Erabilera berria bilatuko diot. 163 00:10:56,876 --> 00:11:00,626 "Egunerokotasunak inspiratutako artea" sortzen ikasi ondoren. 164 00:11:00,709 --> 00:11:03,709 Hementxe duzu arterako inspirazioa. 165 00:11:03,793 --> 00:11:06,751 Aditu bat behar dudala uste dut. 166 00:11:06,834 --> 00:11:08,376 Zer? Ni naiz adit… 167 00:11:09,334 --> 00:11:11,584 Ezagutzen dut arte aditu bat. 168 00:11:12,418 --> 00:11:13,584 Nor? 169 00:11:21,001 --> 00:11:21,834 Bai. 170 00:11:23,959 --> 00:11:27,834 Nola ez du ikusten Chipok maite duela? 171 00:11:27,918 --> 00:11:29,751 Awe. Inozoa da gero. 172 00:11:33,043 --> 00:11:35,793 Kaixo, Komana. Nire beharra duzu? 173 00:11:35,876 --> 00:11:36,751 Bai, Chipo. 174 00:11:36,834 --> 00:11:39,334 Behar zaitut… artea ulertzeko. 175 00:11:40,043 --> 00:11:41,459 Onena omen zara. 176 00:11:42,376 --> 00:11:46,209 Bihotza hasi zait taupadaka 177 00:11:46,293 --> 00:11:49,834 uste duzulako Chipo dela artistarik onena denen artean. 178 00:11:49,918 --> 00:11:51,626 Ohorea da, Komana. 179 00:11:52,126 --> 00:11:55,751 Bale. Arterako inspirazio bila ari naiz. 180 00:11:55,834 --> 00:12:00,959 Printzesa sotila inspirazio bila? 181 00:12:01,043 --> 00:12:05,293 Ba al dago inspirazioa bera baino inspirazio hoberik? 182 00:12:05,376 --> 00:12:07,918 Ba nik ez dut aurkitzen. 183 00:12:08,668 --> 00:12:11,418 Berdin dio. Ea, erakutsi zure lana. 184 00:12:13,751 --> 00:12:15,876 Koaderno okerra ekarri dut. 185 00:12:16,709 --> 00:12:18,918 Hitz egin dezagun arteaz. 186 00:12:19,001 --> 00:12:21,584 Bale. Zerk inspiratzen zaitu? 187 00:12:21,668 --> 00:12:23,876 Eguzkiak eta haren distirak. 188 00:12:24,376 --> 00:12:29,751 Axolagabea, dirdaia, damugabea, eta konturatu ere ez da egiten. 189 00:12:31,126 --> 00:12:34,001 Zer diozu, Chipo? Ez dut ulertzen. 190 00:12:34,084 --> 00:12:37,251 Barkatu. Ez naiz ondo azaltzen ari. 191 00:12:37,334 --> 00:12:41,459 Zu oso azkarra zara. Beraz… 192 00:12:41,543 --> 00:12:45,793 Beraz, zer? Azkarra banaiz, zergatik ez dut arterako inspiraziorik? 193 00:12:45,876 --> 00:12:49,084 Zientziarako inspirazioa? Arazorik ez. 194 00:12:49,168 --> 00:12:53,626 Baina artearekin ezin dut. Inoiz ez dut inspirazioa aurkituko. 195 00:12:53,709 --> 00:12:57,126 Ez dut bikain aterako, ez beka mantenduko, 196 00:12:57,209 --> 00:13:00,668 ezta hurrengo asmakizun handia sortu ere. 197 00:13:01,168 --> 00:13:03,376 Inoiz ez! 198 00:13:07,668 --> 00:13:08,501 Ndalumba. 199 00:13:08,584 --> 00:13:11,084 Milesker, Chipo. Joan behar dut. 200 00:13:13,959 --> 00:13:16,459 Inspiragarria, ezta? 201 00:13:16,543 --> 00:13:20,626 Ez! Bukatu da artea niretzat! Goazen basera. 202 00:13:21,376 --> 00:13:23,459 Inozoa da gero! 203 00:13:26,584 --> 00:13:29,584 Hona hemen Komanak bidalitako argazkia. 204 00:13:29,668 --> 00:13:33,084 Eta hau dronearen grabaziotik atera dut. 205 00:13:33,168 --> 00:13:36,501 Ez da Ekaitz Aho. Beste norbait dago atzean. 206 00:13:36,584 --> 00:13:38,209 - Zer? - Pertsona bat? 207 00:13:38,293 --> 00:13:41,459 Dena dela, hegan joan behar zarete haraino. 208 00:13:41,543 --> 00:13:47,751 Eguzkia blokeatuz, energia-iturria kentzen dio Lusakako eguzki-zentralari. 209 00:13:48,793 --> 00:13:49,751 Hain zuzen. 210 00:13:49,834 --> 00:13:52,043 Larrialdi-sorgailua martxan. 211 00:13:52,126 --> 00:13:54,459 Milesker, T.O.M.I. Egizu txostena. 212 00:13:56,584 --> 00:14:00,501 Ez al duzue esan Zirti-Zarta eguzki-panelak osten ibili dela? 213 00:14:00,584 --> 00:14:04,376 "Lehenengo panelak, gero neska" esan du. 214 00:14:04,959 --> 00:14:08,668 - Planaren parte izango da. - Gelditu dezagun! 215 00:14:08,751 --> 00:14:11,918 Itxaron! Nola igoko gara Komana eta ni? 216 00:14:12,001 --> 00:14:13,334 Ezin dugu hegan egin. 217 00:14:13,418 --> 00:14:16,043 Zerbait pentsatu behar dugu azkar. 218 00:14:16,876 --> 00:14:21,001 Oraindik ditugu Oti Osokiren zenbait nano-oti. 219 00:14:23,168 --> 00:14:27,293 Erabat hobetuko ditugu oti robotak. 220 00:14:30,584 --> 00:14:34,668 Bai! Hegaldi-teknologia birziklatu eta hobetu dugu! 221 00:14:34,751 --> 00:14:35,793 Lortu dugu! 222 00:14:37,584 --> 00:14:40,751 Zureak egin du, eguzki-blokeatzaile hori. 223 00:14:51,168 --> 00:14:53,584 Hurbildu zaitezte kontu handiz. 224 00:15:00,126 --> 00:15:02,043 Mezuak bidaltzen ari da? 225 00:15:03,709 --> 00:15:07,834 - Diskoari lotuta dago. - Mintza gaitezen patxadaz… 226 00:15:07,918 --> 00:15:13,293 Zu! Zergatik ari zara eguzkia blokeatzen? 227 00:15:13,376 --> 00:15:15,209 O, kaixo, zaleak! 228 00:15:15,293 --> 00:15:18,043 Eguzkitzal naizelako. 229 00:15:21,709 --> 00:15:24,501 Baina eguzkia behar dugu. 230 00:15:24,584 --> 00:15:26,501 Baita nire blogak ere. 231 00:15:26,584 --> 00:15:31,834 Miretsi nire loria! 232 00:15:31,918 --> 00:15:35,751 Ezin zaitugu miretsi. Ez dugu ezer ikusten. 233 00:15:36,376 --> 00:15:37,751 Guri bost Eguzkitzal, 234 00:15:37,834 --> 00:15:40,834 eguzki-babes olo SPF 50 zaren. 235 00:15:40,918 --> 00:15:44,418 Edonor zarela ere, mugitu, mesedez. 236 00:15:46,209 --> 00:15:49,251 Edonor? Begiratu nire webgunea! 237 00:15:49,334 --> 00:15:52,584 Eguzki-kremak baino ez ditut aurkitzen. 238 00:15:52,668 --> 00:15:55,959 Krema madarikatuek ospea lapurtzen didate. 239 00:15:56,543 --> 00:15:58,168 Sartu hurrengoan. 240 00:15:59,001 --> 00:16:00,501 - Ez. - Hurrengoan! 241 00:16:01,168 --> 00:16:02,168 Ez dut… 242 00:16:02,668 --> 00:16:05,126 Kani. Bosgarren orrialdea. 243 00:16:05,209 --> 00:16:10,584 Erdialdean: @eguzkitzaldivaaa, hiru a-rekin. 244 00:16:11,959 --> 00:16:14,168 Bai. Hor behean. 245 00:16:14,251 --> 00:16:17,334 "Eguzkiaren boterea baliatzeko gai da". 246 00:16:17,418 --> 00:16:18,959 Baina zergatik? 247 00:16:19,043 --> 00:16:20,459 Energia delako… 248 00:16:21,959 --> 00:16:23,876 boterea! 249 00:16:24,918 --> 00:16:26,126 Ez! 250 00:16:28,918 --> 00:16:33,501 Bai! Ez gutxietsi nire influentzia. 251 00:16:47,709 --> 00:16:48,543 Kontuz! 252 00:16:50,376 --> 00:16:52,043 K-Bongo! 253 00:16:53,793 --> 00:16:56,543 Kode gorria! K-Bongo erortzen ari da. 254 00:16:56,626 --> 00:16:58,001 - Ez! - O, ez! 255 00:17:04,543 --> 00:17:08,584 Izorratzen banauzue, blokeatuko zaituztet. 256 00:17:08,668 --> 00:17:11,251 Eta ez Interneten soilik. 257 00:17:11,334 --> 00:17:13,459 Ulertu dugu, motel. 258 00:17:13,543 --> 00:17:15,543 Ondo! 259 00:17:15,626 --> 00:17:22,543 Orain, izpi gehiago xurgatuko dut. Heldu da biral bilakatzeko unea! 260 00:17:30,001 --> 00:17:32,543 Eguzkiaren boterearekin, indartsuegia da. 261 00:17:34,209 --> 00:17:37,418 Hiriaren eguzki-energia xurgatzen ari da. 262 00:17:37,501 --> 00:17:39,001 T-Mlilo zuzen dago. 263 00:17:39,084 --> 00:17:43,959 Ba al dago modurik indarra zentralera birbideratzeko? 264 00:17:44,876 --> 00:17:48,084 Bai! Baina kableak beharko ditugu. 265 00:17:48,168 --> 00:17:50,168 Kable asko. 266 00:17:57,376 --> 00:18:00,959 Zirkuitua osatzen. 267 00:18:01,959 --> 00:18:03,959 Espero dut funtzionatzea. 268 00:18:04,043 --> 00:18:07,584 - Zer egin behar dut orduan? - Hobe egiten dakizuna. 269 00:18:09,084 --> 00:18:11,543 Eguneratze ederra! Chwe. 270 00:18:12,751 --> 00:18:15,834 Has dadila "Energia Xurgatu" operazioa. 271 00:18:20,584 --> 00:18:22,959 Ez duzue nahikoa izan? 272 00:18:23,043 --> 00:18:26,168 Ziur nire iruzkinetan ageri zaretela jada. 273 00:18:26,251 --> 00:18:29,584 - Ez duzu hainbeste jarraitzailerik. - Bai horixe! 274 00:18:32,876 --> 00:18:34,918 Ayewa Kani. Ayewa. 275 00:18:39,084 --> 00:18:41,418 Aizu, Eguzkirten. 276 00:18:42,001 --> 00:18:43,376 Zer nahi duzu? 277 00:18:43,459 --> 00:18:45,668 Lotuegi zaude objektuei. 278 00:18:45,751 --> 00:18:49,168 Kendu gauza horiek berehala. 279 00:18:49,959 --> 00:18:51,584 Ez dut atsegin. 280 00:18:51,668 --> 00:18:53,543 M-Kozo, orain! 281 00:18:57,834 --> 00:18:59,418 Zer egingo didazue? 282 00:19:00,668 --> 00:19:03,084 Ez! 283 00:19:03,168 --> 00:19:06,751 Birala izan nahi nuen, baina ez honela! 284 00:19:08,834 --> 00:19:12,084 Lapurtutako energia berreskuratu dugu. 285 00:19:16,834 --> 00:19:18,084 Hara. 286 00:19:18,918 --> 00:19:21,459 Inoiz ez dut Lusaka argitzen ikusi. 287 00:19:21,543 --> 00:19:24,709 Inspiragarria dela esango zenuke? 288 00:19:33,334 --> 00:19:36,209 Nola ausartu zarete? 289 00:19:36,293 --> 00:19:40,668 Energia gehiago lortu bezain laster, blogan blokeatuko zaituztet. 290 00:19:41,793 --> 00:19:43,126 Ez horixe. 291 00:19:47,459 --> 00:19:48,459 Zu! 292 00:19:56,834 --> 00:19:59,918 Ez dituzue ikusi nire azken berriak. 293 00:20:00,001 --> 00:20:01,126 Begiratu bloga. 294 00:20:01,918 --> 00:20:05,876 Apaldu behar duzu, neska. Inor ez da begiratzen ari! 295 00:20:08,501 --> 00:20:12,543 Jarraitu @eguzkitzaldivaaa! 296 00:20:16,209 --> 00:20:18,584 - Ikaragarri! - Lortu dugu! 297 00:20:20,043 --> 00:20:22,709 Super Laurak jo-jo eta ke-ke! 298 00:20:22,793 --> 00:20:26,501 Chabwino Ndithu, neskak! Lan bikaina! 299 00:20:26,584 --> 00:20:28,459 Bloga jarraituko dut. 300 00:20:28,543 --> 00:20:29,418 Wena hayi! 301 00:20:33,084 --> 00:20:35,084 Milesker etortzeagatik. 302 00:20:35,168 --> 00:20:38,001 Ez naiz ausartu ezetz esaten. 303 00:20:38,084 --> 00:20:42,126 Nire artelana aurkeztu nahi dizut, inspirazioa hartu duena… 304 00:20:42,209 --> 00:20:43,293 Espraietatik? 305 00:20:43,376 --> 00:20:44,543 Ez! 306 00:20:44,626 --> 00:20:48,334 Zientziatik. Eta Lusakako argi ederretatik. 307 00:20:49,334 --> 00:20:50,959 - Itzela. - Ederra. 308 00:20:51,043 --> 00:20:55,334 Nire pasioan inspiratuta, eguzki-margoa asmatu dut, 309 00:20:55,418 --> 00:20:58,584 hiria edertzeko eta energia sortzeko. 310 00:21:01,459 --> 00:21:02,918 Oso ondo! 311 00:21:03,001 --> 00:21:08,501 Zientziaren eta artearen ezkontza. Arte adimentsuaren paradigma. 312 00:21:09,001 --> 00:21:12,626 Milesker. Arte adimentsua. Gustatzen zait izena. 313 00:21:12,709 --> 00:21:15,251 Sufritu dut artearekin. 314 00:21:15,334 --> 00:21:19,376 Baina bikaina lortuz gero, pozik egongo naiz. 315 00:21:20,043 --> 00:21:23,001 Lan honek ez du notarik. 316 00:21:23,084 --> 00:21:24,084 Notarik ez? 317 00:21:24,168 --> 00:21:27,126 Nola neurtzen da inspirazioa? 318 00:21:27,209 --> 00:21:32,376 Ahalegina egiteko eskatu nizun, eta ez duzu huts egin, Komana. 319 00:21:32,876 --> 00:21:35,501 Notarik ez? Notarik ez! 320 00:21:35,584 --> 00:21:39,709 - Animatu, Komana. - Eta txingarrak? Sufritu dut! 321 00:21:41,293 --> 00:21:44,543 Iraultzailea iruditu zaizu asmakizuna? 322 00:21:44,626 --> 00:21:46,543 Bekari eusteko modukoa? 323 00:21:47,126 --> 00:21:49,626 Gaizki ulertu didazula uste dut. 324 00:21:49,709 --> 00:21:51,834 Zure beka ez dago kolokan. 325 00:21:51,918 --> 00:21:55,834 Eta, hau ikusi ondoren, badakit esku onetan dagoela. 326 00:21:55,918 --> 00:21:59,876 Iraultzailea izateaz gain, inspirazioa dauka asmakizunak. 327 00:21:59,959 --> 00:22:02,043 - Oso ondo, sisi! - Lan ederra. 328 00:22:02,126 --> 00:22:04,918 Komana, artistarik adimentsuena. 329 00:23:18,834 --> 00:23:21,751 Azpitituluak: BeLarra