1 00:00:11,834 --> 00:00:14,418 Ea, ea, ea. 2 00:00:14,501 --> 00:00:15,584 Ama K! 3 00:00:15,668 --> 00:00:19,418 Bai, bai, entzun ondo. Bat, bi, hiru, lau, aurrera. 4 00:00:19,501 --> 00:00:24,126 Lusakatik gatoz, kontuz gurekin. Ahizpak, lagunak, denak emanda gabiltza. 5 00:00:24,209 --> 00:00:28,626 Boteretsuak gara gero. Irrikatzen dugun guztia eskuratuko dugu. 6 00:00:28,709 --> 00:00:32,918 Zer datorkigu? Zer dugu? Superrak ez gara geldirik geratzen. 7 00:00:33,001 --> 00:00:37,668 Denak emanda gabiltza. Kontuz gurekin. Gure izena jakingo duzu. 8 00:01:08,834 --> 00:01:11,376 Liluratuta uzten nauzu ni. 9 00:01:14,293 --> 00:01:18,793 Tulipak bezain ederra zara, erakusten baduzu irribarrea. 10 00:01:18,876 --> 00:01:21,126 - Aligadotore! - Bai… Bwana! 11 00:01:21,209 --> 00:01:22,418 Egun on, jauna. 12 00:01:23,251 --> 00:01:25,209 Non dago nire zambianita? 13 00:01:25,709 --> 00:01:28,084 Tira, oga. Barkatu, nagusi. 14 00:01:28,168 --> 00:01:32,334 Lelotuta nabil nire hostodun andrearekin. 15 00:01:32,418 --> 00:01:35,376 Ni naiz izan behar duzun kezka bakarra. 16 00:01:35,459 --> 00:01:39,834 Zambianita ekartzen ez badidazu, zure buru berde itsusia erabiliko dut. 17 00:01:40,751 --> 00:01:42,709 Bai, jauna. Hasiko naiz bila. 18 00:01:45,293 --> 00:01:47,918 Ene loto-lore maitea. Hemen zaude! 19 00:01:48,001 --> 00:01:49,918 Ene narrasti distiratsua. 20 00:01:50,001 --> 00:01:51,876 Ni ikustera etorri zara? 21 00:01:52,668 --> 00:01:56,126 Ez. Hatzorlegi doktorea niri laguntzera etorri da. 22 00:01:56,209 --> 00:01:58,584 Ekin bilaketari. Laster arte. 23 00:01:58,668 --> 00:02:02,751 Bai, jauna! Agur, ene jainkosa berdea. 24 00:02:02,834 --> 00:02:05,584 Ikusi arte, ene kaiman dotorea. 25 00:02:05,668 --> 00:02:08,251 Ene lilipa maitea… 26 00:02:10,918 --> 00:02:11,834 Bukatu duzu? 27 00:02:11,918 --> 00:02:12,793 Bai, jauna. 28 00:02:14,251 --> 00:02:15,876 Superheroi hauek 29 00:02:16,418 --> 00:02:20,793 nire plana oztopatzen ari dira: Lusakako energia-iturriak hondatzea. 30 00:02:20,876 --> 00:02:23,918 Baina nire aligatoreak zambianita topatzen duenean, 31 00:02:24,001 --> 00:02:27,084 zure plan maisua abiatu ahalko duzu. 32 00:02:28,084 --> 00:02:30,918 Bidalitako bilauek porrot egin dute. 33 00:02:31,001 --> 00:02:33,376 Nesken liderra aurkitu behar dut. 34 00:02:33,876 --> 00:02:37,501 Jantziei buruzko informazioa behar dugu. 35 00:02:37,584 --> 00:02:41,376 Ekipamendua nahi baduzu, ekipamendua ekarriko dizut. 36 00:02:41,459 --> 00:02:44,834 Hatz berde eta itsaskorrak ditut. 37 00:02:44,918 --> 00:02:47,543 Bai, bai! 38 00:02:47,626 --> 00:02:50,751 Bada garaia emakume boteretsu bati ardura emateko. 39 00:02:57,168 --> 00:02:59,501 Likatasuna da 40 00:02:59,584 --> 00:03:03,751 likidoen jarioaren aurkako erresistentzia. 41 00:03:04,418 --> 00:03:05,876 Galderarik? 42 00:03:06,918 --> 00:03:08,876 Bai, Temwe. 43 00:03:08,959 --> 00:03:12,418 Likidoen harira, joan naiteke komunera? 44 00:03:12,501 --> 00:03:13,959 Ez, Temwe. 45 00:03:15,043 --> 00:03:16,626 Mesedez! 46 00:03:16,709 --> 00:03:22,126 Zoruan erortzear dago edan dudan likidoaren jarioa. 47 00:03:38,334 --> 00:03:41,918 - Zergatik ez zaude klasean? - Komunetik irten berri naiz. 48 00:03:43,293 --> 00:03:45,084 Aurrera. 49 00:03:46,376 --> 00:03:48,543 Bulegora, orain. 50 00:03:50,751 --> 00:03:54,751 Janariari jartzen diozun arreta kimikari jarriko bazenio, 51 00:03:54,834 --> 00:03:57,918 etengabe bizitzeko formula ezagutuko zenuke. 52 00:03:58,001 --> 00:04:02,293 Klasean jan ahalko banu, arreta gehiago jarriko nuke. 53 00:04:02,376 --> 00:04:05,876 Ea hala ulertzen duzun: gainditu kimika-azterketa, 54 00:04:05,959 --> 00:04:08,751 edo bukatu dira antzerkia, gimnasia 55 00:04:08,834 --> 00:04:11,501 eta Ama K-ren boluntariotza! 56 00:04:12,001 --> 00:04:13,709 Baina Nkwashi jauna! 57 00:04:13,793 --> 00:04:16,918 Gauzarik garrantzitsuena ikasketak dira. 58 00:04:17,001 --> 00:04:20,168 Ama K-ren kuadrilla baino garrantzitsuagoak. 59 00:04:20,876 --> 00:04:24,168 Hobetuko dut, Nkwashi. Hitzematen dizut! 60 00:04:24,834 --> 00:04:26,376 Joan naiteke, jauna? 61 00:04:33,709 --> 00:04:36,709 Ama K-ren kuadrilla baino garrantzitsuagoak. 62 00:04:40,001 --> 00:04:43,543 Badakit. Itxaron! Nire gwazak! 63 00:04:44,084 --> 00:04:45,709 Nkwashi jauna? 64 00:04:46,418 --> 00:04:47,626 Baya kwi? 65 00:04:48,376 --> 00:04:52,209 Desagertu egin da… kea bezala 66 00:04:53,626 --> 00:04:55,418 Eta eraman ditu gwazak! 67 00:05:01,126 --> 00:05:04,001 Imwe, nola esan behar dizuet? 68 00:05:04,084 --> 00:05:07,376 Nkwashi da Chusi. Chusi da Nkwashi. 69 00:05:07,459 --> 00:05:09,459 Nkwashi Chusi da! 70 00:05:09,543 --> 00:05:11,959 Ahaztu zaitez Nkwashi jaunaz. 71 00:05:12,043 --> 00:05:14,793 Kimika klasean jarri behar duzu arreta. 72 00:05:14,876 --> 00:05:18,793 Substantziak, konposatuak… Zertarako? 73 00:05:18,876 --> 00:05:22,001 Bizitza errealean ez ditut erabiliko. 74 00:05:22,084 --> 00:05:24,668 Bizitza errealean nota onak behar dituzu. 75 00:05:25,501 --> 00:05:26,709 Kaixo, neskak. 76 00:05:26,793 --> 00:05:28,959 - Kaixo, Ama K. - Ama K. 77 00:05:29,043 --> 00:05:33,751 Bizitza errealean janaria behar da. Jan ditzaket nota onak? 78 00:05:33,834 --> 00:05:40,209 Agian ez, baina Nkwashik boluntariotza debekatzen badizu, akabo Super Laurak. 79 00:05:40,293 --> 00:05:42,668 Hain zuzen ere. 80 00:05:42,751 --> 00:05:45,418 Horregatik dakit Nkwashi Chusi dela. 81 00:05:45,501 --> 00:05:48,501 Armairu parean agertu zait bat-batean, 82 00:05:48,584 --> 00:05:50,876 eta bulegotik desagertu egin da… 83 00:05:50,959 --> 00:05:52,709 kea bezala. 84 00:05:52,793 --> 00:05:54,459 Hitz egingo dugu horretaz. 85 00:05:55,959 --> 00:05:58,626 Orain, kimika ikasi behar duzu. 86 00:06:01,376 --> 00:06:03,876 Zergatik ibil daitezke intsektuak uretan?? 87 00:06:03,959 --> 00:06:08,584 A) Gainazaleko tentsioagatik. B) Kapilaritateagatik. C) Likatasunagatik. 88 00:06:11,751 --> 00:06:14,334 Hitz gehiegi! 89 00:06:14,418 --> 00:06:16,376 A) Gainazaleko tentsioagatik. 90 00:06:16,459 --> 00:06:18,459 Ama K, arazoak parkean. 91 00:06:19,251 --> 00:06:20,501 T.O.M.I.k salbatuta. 92 00:06:20,584 --> 00:06:23,709 Energia suntsitzaile ugari hauteman dut. 93 00:06:25,334 --> 00:06:26,668 Datuak prozesatzen. 94 00:06:26,751 --> 00:06:27,793 Jantzi, neskak. 95 00:06:28,668 --> 00:06:31,043 - Ama K-ren… - Super Laurak! 96 00:06:49,876 --> 00:06:54,293 Bai, bai, entzun ondo. Ama K-ren Super Laurak, aurrera! 97 00:06:54,793 --> 00:06:58,084 Zuhaitzak bizirik daude! 98 00:06:58,168 --> 00:07:00,418 Mendeku bila dabiltza! 99 00:07:04,418 --> 00:07:07,418 Beste unibertso batean sartu al gara? 100 00:07:08,043 --> 00:07:11,543 Krokodilo hiztuna topatzean behar genuen hori galdetu. 101 00:07:11,626 --> 00:07:13,543 Atera jendea eremutik. 102 00:07:22,751 --> 00:07:24,418 Babespean jarriko zaitugu. 103 00:07:29,334 --> 00:07:31,334 Mugitu edo jango zaituzte! 104 00:07:39,543 --> 00:07:41,751 Zeren soluzio koloidala da emultsioa? 105 00:07:41,834 --> 00:07:44,293 Benetan? Orain? 106 00:07:49,834 --> 00:07:53,584 Lapikoa zainduz gero, janaria ez zaizu erreko. 107 00:07:55,209 --> 00:07:57,543 T.O.M.I., nesken kokalekua. 108 00:07:57,626 --> 00:07:58,668 Bai, Ama K. 109 00:07:59,668 --> 00:08:02,751 Dronea suntsitu dute. Berriz! 110 00:08:02,834 --> 00:08:06,084 Bideoa galdu dut. Mesedez, kontuz ibili. 111 00:08:09,084 --> 00:08:12,376 Ez dizuet minik egin nahi. 112 00:08:12,459 --> 00:08:14,168 Naturazalea naiz! 113 00:08:36,376 --> 00:08:39,834 Landareek erroen bidez ura xurgatzea da… 114 00:08:40,709 --> 00:08:42,668 Supererroaren saturazioa? 115 00:08:42,751 --> 00:08:45,626 Ez! Elkarrekin dauden molekulak dira… 116 00:08:45,709 --> 00:08:47,293 Lotura emozionala dutenak? 117 00:08:47,376 --> 00:08:49,959 Zer? Ez! Jar zaitez serio! 118 00:08:50,834 --> 00:08:53,376 Zeri lotzen zaio oxigenoa fotoarnasketan? 119 00:08:54,501 --> 00:08:56,084 Foto-zer? 120 00:09:05,709 --> 00:09:08,001 Ribulosa bisfosfatoari. 121 00:09:08,626 --> 00:09:09,918 Ati whati? 122 00:09:10,001 --> 00:09:12,459 Zer da, neskak? Zer gertatu da? 123 00:09:13,043 --> 00:09:15,501 Neure burua aurkeztuko dut. 124 00:09:15,584 --> 00:09:18,751 Hatzorlegi doktorea naiz. 125 00:09:18,834 --> 00:09:21,918 Landareei xuxurlatu eta bizitza ematen diet… 126 00:09:22,001 --> 00:09:23,751 zuei bizitza kenduz! 127 00:09:23,834 --> 00:09:28,793 Itxaron. Ez al zara zu krokodilo zital horren neska-laguna? 128 00:09:28,876 --> 00:09:32,251 Ez hitz egin horrela nire mutil-lagunaz! 129 00:09:32,334 --> 00:09:33,876 Harrapa itzazue! 130 00:09:37,043 --> 00:09:41,959 Zuetako nork emango dit zientzia-proiekturako lagina? 131 00:09:42,043 --> 00:09:44,376 Zureak egin du, berdetxo! 132 00:10:02,668 --> 00:10:04,584 Ekarri eskularrua. Orain! 133 00:10:07,376 --> 00:10:08,293 Nirea da. 134 00:10:16,209 --> 00:10:18,001 Zer ari da gertatzen? 135 00:10:18,584 --> 00:10:20,084 Ihes egiten ari da. 136 00:10:20,168 --> 00:10:21,126 Atzera! 137 00:10:38,126 --> 00:10:40,251 M-Kozo erreskatera. 138 00:10:41,209 --> 00:10:43,501 Hatzorlegi doktoreak ihes egin du. 139 00:10:43,584 --> 00:10:46,293 Baina denok gaude onik. 140 00:10:47,418 --> 00:10:50,001 Lan ederra, neskak. Hartu dronea 141 00:10:50,084 --> 00:10:51,584 eta itzuli basera. 142 00:10:51,668 --> 00:10:52,751 Bagoaz. 143 00:10:53,584 --> 00:10:55,251 Non duzu eskularrua? 144 00:10:56,459 --> 00:10:59,668 Hemendik egon behar du. Topatuko dut. 145 00:11:05,293 --> 00:11:08,543 Dronea hondatuta. Eskularru bat galduta. 146 00:11:08,626 --> 00:11:12,293 Barkatu, leku guztietan bilatu dut. 147 00:11:12,376 --> 00:11:15,459 Zu bai axolagabea. 148 00:11:15,543 --> 00:11:16,626 Axolagabea? 149 00:11:17,418 --> 00:11:20,584 Landare-andre basatiaren aurka borrokatu 150 00:11:20,668 --> 00:11:22,084 eta kimika ikasi dut. 151 00:11:22,168 --> 00:11:25,501 Eskularrurik gabe, alferrik arituko zara gudu-zelaian. 152 00:11:25,584 --> 00:11:27,418 Alferrik? 153 00:11:28,876 --> 00:11:32,418 Badakizu zer den alferrikakoa? Jateko balio ez duten zotzak! 154 00:11:32,501 --> 00:11:33,834 Lasaitzen nau! 155 00:11:34,501 --> 00:11:37,334 - Begira. Lasai-lasai nago. - Neskak! 156 00:11:37,418 --> 00:11:42,543 Motrailurik gabe ere, bazarete gauza jakiak xehatzeko. 157 00:11:42,626 --> 00:11:43,626 Mwa mvela. 158 00:11:43,709 --> 00:11:46,918 Kakahueteak xehatzen jarriko gaituzu? 159 00:11:47,001 --> 00:11:50,084 Zuen berezko gaitasunengatik hautatu zintuztedan. 160 00:11:50,168 --> 00:11:53,209 Ezin zarete beti jantzien menpe egon. 161 00:11:53,834 --> 00:11:55,626 Baliatu eskura duzuena. 162 00:11:56,209 --> 00:11:57,793 Erabili sormena. 163 00:11:58,834 --> 00:12:02,543 Orain, barkatu, baina dronea konpondu behar dut. 164 00:12:04,959 --> 00:12:07,626 Eskularru berri bat egingo didazu? 165 00:12:08,876 --> 00:12:13,001 - Ea materialik dugun. - Eta kimika ikasiko duzu, bai? 166 00:12:13,584 --> 00:12:16,709 Zure erantzunak penagarriak izan dira. 167 00:12:17,584 --> 00:12:18,709 Ondo da. 168 00:12:19,668 --> 00:12:20,668 Ikasiko dut. 169 00:12:24,459 --> 00:12:31,126 Chusi Arrano Maltzurraren Arbel Argigarria aurkeztu nahi dizuet guztioi. 170 00:12:31,209 --> 00:12:35,584 Luze samarra, ezta? Ez al zen izen motzago bat hobe? 171 00:12:35,668 --> 00:12:37,709 Eta ikasketak? 172 00:12:38,293 --> 00:12:39,876 Ikasten ibili naiz. 173 00:12:39,959 --> 00:12:44,876 Den-dena ikasi dut Nkwashiri eta Chusiri buruz. 174 00:12:44,959 --> 00:12:48,668 Eta Chusi Arrano Maltzurraren Arbel Argigarriari esker, 175 00:12:48,751 --> 00:12:51,293 nik ikusten dudana ikusiko duzue. 176 00:12:52,084 --> 00:12:54,418 Ez dago Nkwashirik. 177 00:12:55,001 --> 00:12:56,543 Ez dago Chusirik. 178 00:12:57,209 --> 00:12:59,001 Pertsona bakarra dira. 179 00:13:00,251 --> 00:13:02,251 Nkwachusi! 180 00:13:03,376 --> 00:13:04,418 Temwe… 181 00:13:05,084 --> 00:13:06,543 Lehenengo froga. 182 00:13:06,626 --> 00:13:11,043 Komana. Artea utzi nahi zenuen. Baimenik eman zizun? Ez! 183 00:13:11,709 --> 00:13:13,959 Bigarren froga. Monde. 184 00:13:14,584 --> 00:13:18,126 Ez al zaitu Marjoryk gaizki tratatzen haren erruz? 185 00:13:18,209 --> 00:13:20,584 Vitumbuwa txar bat bazina bezala? 186 00:13:20,668 --> 00:13:22,584 Bai. Hala da. 187 00:13:22,668 --> 00:13:24,834 Hirugarren froga. Zeta. 188 00:13:25,334 --> 00:13:28,418 Jaurtiketa bat baino ez zenuen egin 189 00:13:28,501 --> 00:13:31,751 eta ahuntz familia oso bat hil zenuela zirudien. 190 00:13:32,918 --> 00:13:34,709 Laugarren froga. 191 00:13:34,793 --> 00:13:35,668 Oker. 192 00:13:36,543 --> 00:13:40,543 Ez dakit zer izango den, baina zerbait egingo dizu. 193 00:13:40,626 --> 00:13:46,084 Bosgarren froga. Zakarrontziari kolpea emateagatik kaleratu ninduen! 194 00:13:46,168 --> 00:13:50,293 Eta, bukatzeko, seigarren froga. 195 00:13:50,376 --> 00:13:54,293 Inoizko krimenik ankerrena! 196 00:13:54,376 --> 00:13:56,751 Nire gwaza txikiak! 197 00:13:56,834 --> 00:14:03,126 Nire gwaza gozo eta babesgabe guzti-guztiak eraman zituen. 198 00:14:03,876 --> 00:14:06,043 Lasaitu, muntu wanga. 199 00:14:06,126 --> 00:14:10,126 Barkatu, baina honek ez du Nkwachusiren teoria frogatzen. 200 00:14:10,209 --> 00:14:13,751 Gaizkile gazte bat zarela baizik. 201 00:14:13,834 --> 00:14:16,251 Bera da, imwe! 202 00:14:16,334 --> 00:14:18,418 Bulegotik desagertu da! 203 00:14:18,501 --> 00:14:22,918 Ate bakarra dago eta ni nengoen han! 204 00:14:23,668 --> 00:14:25,751 Nire aurretik ez da pasatu! 205 00:14:26,959 --> 00:14:29,543 Gwaza sorta bat ematen badizut, 206 00:14:29,626 --> 00:14:32,001 hasiko zara ikasten? 207 00:14:33,251 --> 00:14:34,459 Bi sorta. 208 00:14:41,793 --> 00:14:45,668 Bale! Ikasiko dut. 209 00:14:50,251 --> 00:14:52,584 Lagunduko dizut eskularruarekin? 210 00:14:58,209 --> 00:15:00,751 Orain, eskularru bat daukazu. 211 00:15:01,418 --> 00:15:03,626 Jantziak azter ditzaket. 212 00:15:03,709 --> 00:15:05,501 Ekipoen sortzailea aurkitu. 213 00:15:05,584 --> 00:15:08,626 Eta Super Lauren sugearen burua moztu! 214 00:15:08,709 --> 00:15:11,584 Neskak topatu behar ditugu, baina non? 215 00:15:11,668 --> 00:15:16,584 Haietako batek laguntza behar omen du kimikarekin. 216 00:15:24,293 --> 00:15:27,918 - Pozten nau zu ikasten ikusteak. - Bai, jauna. 217 00:15:28,001 --> 00:15:30,543 Ikasi eta ikasi. 218 00:15:32,084 --> 00:15:36,709 Nkwachusi, gwaza lapur hori. 219 00:15:39,293 --> 00:15:43,418 Hiya bo! Hirukiak baino astunagoa da. 220 00:15:43,501 --> 00:15:47,001 Goazen gozoki-dendara. Janaria beharko du pentsatzeko. 221 00:16:10,334 --> 00:16:13,084 Harrapatu zaitut, Nkwachusi. 222 00:16:17,584 --> 00:16:21,668 - Motel, zer zabiltza? - Arrazoi dudala frogatzen! 223 00:16:21,751 --> 00:16:23,376 Bat egin nahi duzu? 224 00:16:27,126 --> 00:16:29,084 Nkwashi jauna? 225 00:16:29,168 --> 00:16:31,376 Hemen al zaude, Nkwashi? 226 00:16:33,001 --> 00:16:34,043 Ez dago hemen. 227 00:16:34,126 --> 00:16:37,918 Baina… nola? Sartzen ikusi dut. 228 00:16:38,001 --> 00:16:41,793 Esan nizun. Kea! 229 00:16:45,501 --> 00:16:49,501 Zure teoriaren errautsetatik dator hemengo ke bakarra. 230 00:16:49,584 --> 00:16:53,334 Horrek ez du ezer frogatzen. Akaso base sekretua du komunean. 231 00:16:53,418 --> 00:16:55,418 Goazen. Harrapatuko gaitu! 232 00:16:57,834 --> 00:16:59,834 Begira! Mona! 233 00:16:59,918 --> 00:17:01,543 Baobab zuhaitza. 234 00:17:02,501 --> 00:17:03,626 Desagertu da! 235 00:17:03,709 --> 00:17:05,709 Nik uste dudana uste duzu? 236 00:17:05,793 --> 00:17:07,709 - Nkwachusi. - Hatzorlegi. 237 00:17:08,793 --> 00:17:13,209 Bale, arrazoi duzu. Hatzorlegi doktorea. 238 00:17:13,793 --> 00:17:15,751 Goazen nesken bila! 239 00:17:18,584 --> 00:17:20,043 Gure baobaba! 240 00:17:20,126 --> 00:17:22,126 Hatzorlegiren eraso berri bat. 241 00:17:22,209 --> 00:17:23,918 Baina zergatik eskolan? 242 00:17:24,001 --> 00:17:27,793 Bizitza errealean erabiliko ez dituen gauzak ikasteko. 243 00:17:29,084 --> 00:17:33,001 Esan dizuet. Nkwashi Chusi da 244 00:17:33,084 --> 00:17:35,834 eta bilauekin lan egiten ari da! 245 00:17:38,959 --> 00:17:40,376 Jarraituko diogu. 246 00:17:42,334 --> 00:17:44,543 Motrailurik gabe ez dut hau xehatuko. 247 00:17:44,626 --> 00:17:47,126 Ama K junior, itzulpena, mesedez. 248 00:17:47,209 --> 00:17:48,709 Super Laurak, aurrera! 249 00:17:56,168 --> 00:17:58,459 Chusi Arrano Maltzurra. 250 00:18:00,293 --> 00:18:01,918 Izango al da… 251 00:18:04,418 --> 00:18:06,834 Nkwachusi? 252 00:18:06,918 --> 00:18:09,584 Ama K! Jantziak aktibatu dituzte. 253 00:18:09,668 --> 00:18:12,459 Biorritmoen arabera, borrokatzera doaz. 254 00:18:13,043 --> 00:18:17,668 Eta ni dronerik gabe! T.O.M.I., eman koordenatuak. 255 00:18:23,876 --> 00:18:26,626 Nkwashi jauna! Muji byepi mwane? 256 00:18:26,709 --> 00:18:27,751 Bulongontu mwane. 257 00:18:27,834 --> 00:18:29,626 Pozten nau zu ikusteak. 258 00:18:29,709 --> 00:18:32,334 Nolatan hemen? Ez al duzu eskolan egon behar? 259 00:18:32,918 --> 00:18:36,001 Eskolako kontu baterako etorri naiz. 260 00:18:39,126 --> 00:18:41,501 Zer dabil meategi zaharrean? 261 00:18:41,584 --> 00:18:43,293 Laster jakingo dugu. 262 00:18:44,376 --> 00:18:48,876 Ama K, uste dut Chitik hobe lukeela boluntariotza uztea. 263 00:18:48,959 --> 00:18:51,168 Boluntariotza utzi? 264 00:18:51,751 --> 00:18:52,834 Nkwashi jauna. 265 00:18:52,918 --> 00:18:56,168 Ba al dago beste arrazoirik? 266 00:18:56,251 --> 00:18:58,668 Umeek eskolan dute tokia, ezta? 267 00:18:59,251 --> 00:19:01,376 Temwe eskolan dago, ezta? 268 00:19:01,959 --> 00:19:02,793 Bai? 269 00:19:03,293 --> 00:19:10,126 Jauna, txistu egin nahi baduzu, ez zimurtu ezpainak soilik. Egin putz. 270 00:19:14,418 --> 00:19:17,084 Aurkitu nauzue. Oso ondo. 271 00:19:17,793 --> 00:19:20,334 Hansel eta Gretel irakurri duzu? 272 00:19:20,834 --> 00:19:23,376 Ezin zenuen janaria utzi arrasto gisa? 273 00:19:23,459 --> 00:19:26,918 Apuntatuta. Txaparrarentzako mokaduak hurrengoan. 274 00:19:28,918 --> 00:19:33,126 Baina honakoan jostailu bat ekarri dizuet. 275 00:19:34,793 --> 00:19:36,543 Belarra du eskuan! 276 00:19:36,626 --> 00:19:39,418 T-Mlilo, ez dugu egoera barregarria. 277 00:19:41,584 --> 00:19:43,043 Esaten ari naiz 278 00:19:43,126 --> 00:19:48,626 agian Temwerentzat ona izango dela eskolaz kanpoko jarduerak uztea 279 00:19:48,709 --> 00:19:51,251 eskolan zentratzeko. Dirudienez… 280 00:19:51,334 --> 00:19:55,584 GPS koordenatuen arabera, Lusakako meategi zaharrean daude. 281 00:19:55,668 --> 00:19:57,043 … distraituta dago. 282 00:19:57,126 --> 00:19:58,251 Bai? 283 00:19:58,334 --> 00:20:02,293 Nkwashi gaztea ekartzen dit gogora. 284 00:20:02,376 --> 00:20:06,043 Kementsua. Bizia. Baina arreta gabea. 285 00:20:06,626 --> 00:20:08,834 Oraindik zabiltza arreta galduta? 286 00:20:09,543 --> 00:20:13,001 Edo xede zehatzen bat duzu buruan? 287 00:20:14,126 --> 00:20:16,334 Temweri laguntzea dut xede. 288 00:20:17,168 --> 00:20:21,543 Benetan lagundu nahi badiozu, Zeta eta Komana izango ditu gidari on. 289 00:20:21,626 --> 00:20:26,668 Asko laguntzen dit. Behar dut haren… gaitasuna. 290 00:20:26,751 --> 00:20:28,084 Gaitasuna? 291 00:20:28,168 --> 00:20:34,168 Inork baino hobeto jakin beharko zenuke txikienek gogor astintzen dutela! 292 00:20:53,793 --> 00:20:55,459 Zer ari da gertatzen? 293 00:20:56,084 --> 00:20:57,376 Makila! 294 00:20:57,959 --> 00:20:59,001 Ene! 295 00:21:00,293 --> 00:21:02,709 Armarik gabe ez zarete hain superrak. 296 00:21:02,793 --> 00:21:06,126 - Eta orain zer? - Hartu babesa! Bizkor! 297 00:21:09,501 --> 00:21:11,376 Kalteak super jantzietan. 298 00:21:15,209 --> 00:21:16,793 Bateria agortzear. 299 00:21:17,293 --> 00:21:20,251 Zer egin diezu? Zera, "diozu". 300 00:21:20,334 --> 00:21:21,876 Zer esan nahi duzu? 301 00:21:22,459 --> 00:21:28,209 Jantziak desgaitzen. Bost, lau, hiru, bi, bat. 302 00:21:28,293 --> 00:21:31,543 Lau neskatila txiki baino ez zarete. 303 00:21:33,709 --> 00:21:35,959 Eskolan geratu behar zenuten! 304 00:21:36,459 --> 00:21:38,584 Zer ari zaigu gertatzen? 305 00:21:47,001 --> 00:21:50,126 Nire planak gauzatzen ari dira azkenean. 306 00:21:50,209 --> 00:21:52,376 Neskak baztertuta, 307 00:21:53,376 --> 00:21:55,668 Lusaka nirea izango da. 308 00:23:17,043 --> 00:23:19,959 Azpitituluak: BeLarra