1 00:00:05,965 --> 00:00:08,509 ATAL HONETAN SUIZIDIOAREN GAIA IRUDIKATZEN DA. 2 00:00:08,592 --> 00:00:09,927 ZUHURTZIAZ JOKATU. 3 00:00:10,136 --> 00:00:12,221 AURREKO ATALETAN... 4 00:00:12,430 --> 00:00:15,599 Hemen dituzu mataza erauzteko ikerketaren emaitzak. 5 00:00:15,683 --> 00:00:16,600 Zein itsusia. 6 00:00:16,767 --> 00:00:19,937 Ikerketa bat iritsi zait, oso grafikoa da. 7 00:00:20,020 --> 00:00:21,272 Neskak hil dituzte. 8 00:00:21,439 --> 00:00:24,567 "Txostenak dio gobernuak emakumeak torturatu dituela". 9 00:00:24,650 --> 00:00:27,862 Ohartzen zara nire karrera ere arriskuan jarri duzula? 10 00:00:27,945 --> 00:00:31,323 Hori da benetan kezkatzen zaituena, zure karrera politikoa. 11 00:00:31,490 --> 00:00:34,368 Jainkoarren. Ez dakit nor demontre zaren ere. 12 00:00:34,452 --> 00:00:37,580 -Sentitu zara inoiz zure azalean deseroso? -Bai. Egunero. 13 00:00:40,666 --> 00:00:43,377 Sentitu duzu? Sekulako kalanbrea izan da. 14 00:00:43,461 --> 00:00:45,129 Ederra zara. 15 00:00:45,212 --> 00:00:48,090 -Nik egin dezaket. Zergatik ez du nahi? -Lasaitu. 16 00:00:50,134 --> 00:00:53,846 -Mugi. Azkar. -Ene bada! 17 00:00:54,346 --> 00:00:56,891 Egin benetan sinesten duzun zeozer. 18 00:00:56,974 --> 00:00:57,808 Nor zara? 19 00:00:58,976 --> 00:01:02,855 Gure betebehar sakratua babesa da. Erakutsi nork agintzen duen. 20 00:01:02,938 --> 00:01:04,482 -Zer da hori? -Urbandox. 21 00:01:04,565 --> 00:01:05,941 Zure ama kritikatzen du. 22 00:01:06,025 --> 00:01:07,902 Nahi dut. Eman ahal didazu? 23 00:01:13,073 --> 00:01:15,785 Azken urteetako seinaleek argi utzi dute 24 00:01:16,076 --> 00:01:19,205 ahaztu egin dugula gizona izatearen esanahia. 25 00:01:19,872 --> 00:01:24,668 Zergatik bizi garen gorputz hauetan. Gorputz handi eta indartsuagoetan. 26 00:01:25,628 --> 00:01:27,922 Gizadian dugun gure funtzioa. 27 00:01:28,672 --> 00:01:32,259 Gizonak ehiztariak ziren. Benetako gerretan borrokatzen ziren. 28 00:01:32,343 --> 00:01:36,180 Baina uneren batean, bizia erraztu egin zen. Bigundu egin ginen. 29 00:01:36,847 --> 00:01:40,851 Hortik dator gaixotasun hau, mutazio hau. 30 00:01:40,935 --> 00:01:42,895 Gizadiari hau gertatu zaio, 31 00:01:43,062 --> 00:01:46,732 gizonoi indartsuak nola izan ahaztu zaigulako. 32 00:01:46,982 --> 00:01:50,527 Gure etxeak eta gure emakumeak nola babestu ahaztu dugu. 33 00:01:51,027 --> 00:01:54,448 Ondorioz, hau garatu dute, beren buruak babesteko. 34 00:01:55,157 --> 00:01:57,701 Bigundu egin gara, nagitu, galduta gaude. 35 00:01:57,993 --> 00:02:01,038 Azpisugeek boterea kendu digute, guk aurre egin gabe. 36 00:02:01,497 --> 00:02:03,499 Kentzen utzi diegu. 37 00:02:05,501 --> 00:02:06,961 Baina berreskura dezakegu. 38 00:02:08,127 --> 00:02:12,132 Nire hitza duzue, lagunak. Erpina berriz geureganatu dezakegu. 39 00:02:12,508 --> 00:02:14,802 Eta gizadiaren onerako egin behar dugu. 40 00:02:16,262 --> 00:02:19,890 Gurea den tokia erreklamatu behar dugu, nola edo hala. 41 00:02:21,725 --> 00:02:23,853 Benetako botereaz ari naiz. 42 00:02:25,062 --> 00:02:26,564 Ez trikimailu magikoez. 43 00:02:27,523 --> 00:02:30,276 Ez hatz txinpartatsuez. 44 00:02:30,693 --> 00:02:33,863 Neskek ez dakite borrokan. Ez dute zer eginik balen aurka. 45 00:02:34,238 --> 00:02:37,908 Botere hau dute? Ba, ederto. 46 00:02:39,285 --> 00:02:43,289 Guk benetako armak ditugu. Eta badakigu nola erabiltzen diren. 47 00:03:00,681 --> 00:03:01,765 Kaka. 48 00:03:08,898 --> 00:03:10,274 Txundigarria. 49 00:03:11,609 --> 00:03:13,444 -Margot. -Bai. 50 00:03:14,570 --> 00:03:17,323 Kaixo. Beste praka batzuk hartu nahi nituen. 51 00:03:30,002 --> 00:03:33,881 Hemen egin dezakezu lo, nahi baduzu. 52 00:03:35,925 --> 00:03:38,761 Bueno, zuk nahi al duzu? 53 00:03:38,886 --> 00:03:41,764 Ez didazu aurreko gauetik hitzik egin. 54 00:03:41,847 --> 00:03:45,392 Tira, orain hitz egiten ari naiz. 55 00:03:55,027 --> 00:03:58,072 -Hau gehiegizkoa da. -Bai, badakit. 56 00:03:58,989 --> 00:04:01,283 -Hitz egin duzu abokatuarekin? -Bai. 57 00:04:01,367 --> 00:04:04,787 Nire izena agertzen bada, akabo. Zigor zibila ziurra da. 58 00:04:04,870 --> 00:04:07,790 Edo federala ziurrenik, isilpeko dokumentua delako. 59 00:04:07,873 --> 00:04:09,541 Baliteke kartzelara joatea. 60 00:04:09,625 --> 00:04:12,628 Baina hori Declanek saltzen banau. Ez da pasako. 61 00:04:12,711 --> 00:04:14,797 Nolatan zaude horren ziur? 62 00:04:14,880 --> 00:04:17,466 Declan kabroi bat da. Zergatik zaude hain ziur? 63 00:04:17,548 --> 00:04:21,178 -Utzi nire kontu. Zaude lasai. -Ados, lasai nago orduan. 64 00:04:21,261 --> 00:04:23,389 -Zeure kontu. -Bai, lasai. 65 00:04:24,723 --> 00:04:28,769 Barkamena ere eskatuko didazu? 66 00:04:28,894 --> 00:04:31,981 Jainkoarren. Hasi gara. Ez dut barkamenik eskatuko. 67 00:04:32,064 --> 00:04:34,566 -Gure lanak arriskatu dituzu. -Zuzen jokatuz. 68 00:04:34,650 --> 00:04:37,444 Etxea eta familia arriskatu dituzu niri esan gabe. 69 00:04:37,528 --> 00:04:40,239 Zuzen jokatzea axola zitzaizun lehen. 70 00:04:40,322 --> 00:04:43,409 -Gogoratzen? -Zutaz fidatzen nintzen orduan. 71 00:04:44,409 --> 00:04:45,411 Hori ez da bidezkoa. 72 00:04:46,203 --> 00:04:50,582 -Ados? Ez. Nitaz fio zaitezke. -"Nor da hau?" pentsatzen dut etengabe. 73 00:04:51,207 --> 00:04:55,129 Nor naizen? Zure senarra naiz. Nor zara zu? 74 00:04:55,295 --> 00:04:59,008 Lan garrantzitsua duen norbait, eta dirudienez, ezin dut aipatu. 75 00:04:59,091 --> 00:05:02,553 Ongi da. Ez dut jakin nahi, ados? Ez dut nahi. 76 00:05:02,636 --> 00:05:06,473 Nik ere lana dudalako. Eta hori ere oso garrantzitsua da. 77 00:05:06,557 --> 00:05:08,100 Mila esker galdetzeagatik. 78 00:05:23,198 --> 00:05:25,409 -Neska... -Ez dugu zapatez eztabaidatuko. 79 00:05:25,492 --> 00:05:28,370 Alkatea naiz eta arautzen dut, hemendik aurrera, 80 00:05:28,454 --> 00:05:31,665 ez dela nire zapatez ezer ere eztabaidatuko. 81 00:05:31,957 --> 00:05:33,542 Ados. Kontuan hartuko dut. 82 00:05:34,418 --> 00:05:37,796 Ez dut itxura aldaketa gustuko, baina energia berria bai. 83 00:05:38,505 --> 00:05:40,007 Zer duzu? 84 00:05:42,134 --> 00:05:45,387 Ez. Margot, ez duzu egin. 85 00:05:46,513 --> 00:05:48,265 Ba bai. Egin dut. 86 00:05:51,602 --> 00:05:52,519 Kaka. 87 00:05:57,941 --> 00:06:00,944 -Egundokoa da. -Ezin dut sinetsi. 88 00:06:01,070 --> 00:06:04,782 -Zer zenuen buruan? -Gazteago nago. Maratoia egiteko moduan. 89 00:06:04,865 --> 00:06:08,077 Dena distiratsuagoa eta arinagoa da. Lasai arnasten dut. 90 00:06:08,327 --> 00:06:11,663 Kaletik noanean, pentsatzen dut: "Kendu nire bidetik". 91 00:06:11,747 --> 00:06:12,581 Ongi da. 92 00:06:13,082 --> 00:06:16,460 Zuk ere nahi al duzu? Ziurrenik eman diezazuket. 93 00:06:16,543 --> 00:06:20,339 Ezta pentsatu ere. Jaio nintzenetik sufritu dut diskriminazioa. 94 00:06:20,422 --> 00:06:23,717 Jendeak zeharka begiratzea da falta zaidan bakarra. 95 00:06:24,218 --> 00:06:26,929 -Edo kaleratua izatea. -Ez dute inor kaleratuko. 96 00:06:27,596 --> 00:06:32,183 Bai horixe. Horretan ari dira jada. Kristen telebistako aurkezlea? 97 00:06:32,308 --> 00:06:35,354 -Goizeko saiokoa? -Kaleratu egin dute edukitzeagatik. 98 00:06:35,437 --> 00:06:38,190 Ezin dute. Ez da legala. Diskriminazioa da. 99 00:06:38,273 --> 00:06:42,653 Baina hau isilpean mantendu behar dugu. Kontrolpean eduki. 100 00:06:49,243 --> 00:06:52,663 -Nik lanpostua uztea nahi duzu? -Ez zinateke ausartuko. 101 00:06:52,746 --> 00:06:53,956 Ez nazazu behartu. 102 00:07:05,008 --> 00:07:07,010 Aizu. 103 00:07:09,972 --> 00:07:13,809 Kaixo. Ndudi naiz. Une honetan lanpetuta nago, utzi mezu bat. 104 00:07:14,977 --> 00:07:16,520 Kaixo, Ndudi maitea. 105 00:07:17,062 --> 00:07:21,692 Aizu, entzun. Ojo jauna bueltan da. Ezkontzan zu ikustea espero dut. 106 00:07:21,942 --> 00:07:24,069 Zanku dantzako nire bikotea zara. 107 00:07:32,786 --> 00:07:34,663 Bai, denbora asko pasa da. 108 00:07:35,747 --> 00:07:37,916 Ondo legoke elkar ikustea. 109 00:07:39,918 --> 00:07:43,547 -Omo, arazoetan gaude. Goazen. -Ez didazu kaixo ere esango? 110 00:07:43,630 --> 00:07:45,716 -Ez dugu luzez elkar ikusi. -Mugi. 111 00:07:45,799 --> 00:07:46,758 Zer gertatu da? 112 00:07:46,884 --> 00:07:47,718 Barkatu. 113 00:07:48,385 --> 00:07:51,889 Ez duzu ezkondu nahi badaukalako? Benetan? 114 00:07:51,972 --> 00:07:55,683 Nola izango naiz etxeko gizona neska deskarga bat emateko gai bada? 115 00:07:56,685 --> 00:07:58,937 Ez dakizu nolakoa den probatu arte. 116 00:07:59,688 --> 00:08:02,649 Hamar urte horregatik pikutara bidaliko dituzu? 117 00:08:02,774 --> 00:08:05,986 -Gezurrez jositako hamar urte. -Hiru hilabeteko kontua da. 118 00:08:06,570 --> 00:08:08,780 Ez dugu inoiz sekreturik eduki. Sekula. 119 00:08:09,364 --> 00:08:10,199 Wale. 120 00:08:10,282 --> 00:08:12,117 Entzun diotsudana. 121 00:08:12,868 --> 00:08:17,414 Dena handizkatzen ari zara. Badakizu zer den arazoa? 122 00:08:17,664 --> 00:08:19,750 Mumu neskak dituzula gustuko. 123 00:08:20,125 --> 00:08:20,959 Tuntunak? 124 00:08:21,084 --> 00:08:22,920 Zuri piperbeltza jaurtitzeko gai da. 125 00:08:23,003 --> 00:08:26,423 -Lasaitu. -Kontuz diozunarekin. 126 00:08:26,506 --> 00:08:28,759 -Inork ez du Fisayo mumu deitu. -Ez. 127 00:08:28,842 --> 00:08:31,303 Entzun, Riaden nengoenean... 128 00:08:31,386 --> 00:08:34,222 Entzun arretaz kazetari internazionalari. 129 00:08:36,183 --> 00:08:38,352 -Milesker. -Anaia maiteak. 130 00:08:38,559 --> 00:08:41,063 -Dami. -Edari bila noa. 131 00:08:41,480 --> 00:08:46,026 Entzun. Gauza izugarriak ikusi ditut. Hau ez da sexu-jostailu bat. 132 00:08:46,318 --> 00:08:49,404 Eta ez da zure emaztegaia uzteko moduko arrazoi bat. 133 00:08:49,488 --> 00:08:53,116 Hau etorkizuna da. Zortea dugu hau bizitzen ari garelako. 134 00:08:54,868 --> 00:08:57,871 Berdintasuna ekarri dezake. 135 00:08:59,331 --> 00:09:03,293 Nola izango da batek eskuetan elektrizitatea edukitzea berdintasuna? 136 00:09:03,502 --> 00:09:05,379 Ez al gara berdinak jada? 137 00:09:05,462 --> 00:09:09,091 Wale, begiratu zeure buruari. Zure besoen tamainari. 138 00:09:10,008 --> 00:09:13,220 -Joz gero, neskak ez du zer eginik. -Ez nuke egingo! 139 00:09:13,887 --> 00:09:15,305 Deskargarik eman dizu? 140 00:09:19,101 --> 00:09:22,396 Ez nekien Emakumeen Eskubideen Jauna zinenik. 141 00:09:22,479 --> 00:09:25,107 Errudun sentitzen da Ndudiri gertatutakoagatik. 142 00:09:26,525 --> 00:09:27,359 Zoaz pikutara. 143 00:09:29,778 --> 00:09:32,572 Zertan ari zara? Eztei-gauerako da hori. 144 00:09:34,324 --> 00:09:35,617 Zoratu zara ala? 145 00:09:38,120 --> 00:09:39,538 Barkatu. 146 00:09:42,082 --> 00:09:44,251 -Eseri eta lasaitu zaitez. -Kaka. 147 00:09:45,752 --> 00:09:46,962 Konponduko dugu. Tori. 148 00:09:50,674 --> 00:09:52,968 Wale. Wale. 149 00:09:54,011 --> 00:09:55,012 Nora joan da? 150 00:10:35,969 --> 00:10:36,887 Amen. 151 00:10:40,098 --> 00:10:41,600 Asko sentitzen dut. 152 00:10:54,321 --> 00:10:59,576 Sentitzen dut zure amarena. Eta orain, hau. 153 00:11:04,122 --> 00:11:05,332 Nik ere sentitzen dut. 154 00:11:09,211 --> 00:11:12,464 -Zuen amak ez dit hitz egin nahi. -Bai, zaila da beretzat. 155 00:11:12,547 --> 00:11:16,051 Ez da nire errua bera haurdun zegoela Bernie amarekin oheratzea. 156 00:11:16,134 --> 00:11:20,764 Aitari galdetu nion zergatik ginen adin berekoak, eta zakur bat erosi zidan. 157 00:11:21,348 --> 00:11:22,349 Nola ez. 158 00:11:26,686 --> 00:11:28,188 Zeozer esan diezazuket? 159 00:11:29,064 --> 00:11:31,316 -Jakina. -Ezin dut gehiago. 160 00:11:32,609 --> 00:11:34,778 Ez dut negozioan egon nahi. 161 00:11:34,861 --> 00:11:37,030 -Unira noanean, kito. -Ez hori esan. 162 00:11:37,322 --> 00:11:39,408 Bakea nahi dut, Rox. 163 00:11:45,664 --> 00:11:47,332 Beti izan zara ardi beltza. 164 00:11:51,128 --> 00:11:53,547 Ricky lausengari horrek aita gurtzen du. 165 00:11:56,091 --> 00:11:57,801 -Terry txepel samarra zen. -Bai. 166 00:11:58,343 --> 00:12:00,345 Asko maite dut, baina egia da. 167 00:12:01,847 --> 00:12:03,181 Bai, arrazoi duzu. 168 00:12:03,390 --> 00:12:06,518 Eta zu, nire bikia, ikaskide aberaskumez inguratuta. 169 00:12:06,601 --> 00:12:09,688 -Ez naiz aberaskumea. -Irakurtzea atsegin duzu, Dal! 170 00:12:14,943 --> 00:12:17,529 -Zeozer galdetu ahal dizut? -Noski, bota. 171 00:12:17,612 --> 00:12:20,073 Nola sentitu zinen tipo hori hil zenuenean? 172 00:12:27,497 --> 00:12:28,415 Ondo. 173 00:12:49,728 --> 00:12:51,438 Gaur oso guapa zaude. 174 00:13:05,160 --> 00:13:07,829 -Zer? -Ezer ez. 175 00:13:09,831 --> 00:13:10,790 Ados. 176 00:13:24,012 --> 00:13:25,430 Ez dizut minik emango. 177 00:13:36,608 --> 00:13:37,484 Jos, itxaron. 178 00:13:45,825 --> 00:13:46,826 Gelditu gaitezke? 179 00:13:48,286 --> 00:13:50,705 Gelditu. Jos, gelditzeko. 180 00:13:51,998 --> 00:13:53,333 -Ai ama. -Kaka. 181 00:13:53,542 --> 00:13:55,460 Barkatu. 182 00:13:58,838 --> 00:14:00,465 Tori. Hartu hau. 183 00:14:03,760 --> 00:14:07,305 -Zer arraio, Ryan? -Gelditzeko esan dizut. 184 00:14:08,598 --> 00:14:10,433 Jos, gustuko zaitut. 185 00:14:10,517 --> 00:14:12,852 Baina ez dut aparkaleku batean egin nahi. 186 00:14:12,936 --> 00:14:14,980 Karenekin komunean egin zenuen. 187 00:14:15,981 --> 00:14:17,941 Jos, dena aldatu da orain. 188 00:14:19,317 --> 00:14:22,737 Jos, ez da hori. Jos. 189 00:14:35,250 --> 00:14:36,126 Zer arraio? 190 00:14:37,711 --> 00:14:40,046 Gorroto mezuak dira. Denak. 191 00:14:40,171 --> 00:14:43,216 Segurtasunekoak ez du inoiz horrelakorik ikusi. 192 00:14:43,300 --> 00:14:45,844 Hogei urte daramatza lanean. 193 00:14:45,927 --> 00:14:50,640 -Ba bere ametsak betetzeko gaude hemen. -Badakizu hau zer den? 194 00:14:55,145 --> 00:14:57,188 -Zakur kaka bat? -Zakur kaka freskoa. 195 00:14:57,397 --> 00:15:01,318 -Denetarik duen emakumearentzat. -Ez egin barre. Ohartarazi nizun. 196 00:15:01,401 --> 00:15:06,364 Zoroak ez zirikatzeko esan nizun. Herio-mehatxuak daude. 197 00:15:08,617 --> 00:15:10,160 "Urbandox zuzen dago. 198 00:15:10,243 --> 00:15:14,539 Urdanga txinpartatsu bat zara eta zeureak babestu besterik ez duzu nahi. 199 00:15:14,623 --> 00:15:18,043 -Plantxa bero bat sartuko...". -Ados, ulertu dut. 200 00:15:18,126 --> 00:15:20,920 OED probak egiten ari dira. Denoi egingo digute. 201 00:15:21,046 --> 00:15:24,716 Zer? Ez. Ez da posible. Ez da legala. 202 00:15:24,799 --> 00:15:29,929 Legala da estatu osoan ezarritako osasun larrialdiaren ondorioz egiten bada, 203 00:15:30,013 --> 00:15:35,560 duela lauzpabost minutu ofizialki adierazi dudana. 204 00:15:38,730 --> 00:15:42,108 Kaixo. Etortzea erabaki dut jada ez baitugu hitzordurik. 205 00:15:42,859 --> 00:15:44,444 -Daniel. -Bota politak. 206 00:15:44,527 --> 00:15:48,573 Ez itzazu aipatu ere egin. Hitz egiten utziko dizuet. 207 00:15:57,248 --> 00:16:00,126 Ezin dugu hau egin. Pribatutasuna urratzea da. 208 00:16:00,210 --> 00:16:03,588 Ez, datuak biltzeko da. Lantokia hobeto antolatzeko, 209 00:16:03,672 --> 00:16:06,174 jendea babesteko, oinarridun ebaluazioen bidez 210 00:16:06,257 --> 00:16:08,718 jardunbide eta politika egokienak ezartzeko. 211 00:16:08,802 --> 00:16:09,886 Jardunbide egokiak? 212 00:16:09,969 --> 00:16:13,973 Zuk eta beste nork erabakiko du OEDa duten emakumeentzako egokiena? 213 00:16:14,057 --> 00:16:17,977 Ez gara OEDa duten guztiez ari, gobernuan daudenez bakarrik. 214 00:16:18,061 --> 00:16:22,107 Ene Jainkoa. Hau inbaditzailea eta ezmorala da, ez da etikoa. 215 00:16:22,190 --> 00:16:25,485 Aizu, lasaitu. Zerrenda bat besterik ez dut nahi. 216 00:16:25,568 --> 00:16:26,736 Horrekin hasiko zara. 217 00:16:26,820 --> 00:16:31,991 Baina biok dakigu zerrenda hori emakumeak kaleratzeko arma bihurtu daitekeela. 218 00:16:32,200 --> 00:16:34,285 Ez dut nire taldean onartuko. 219 00:16:37,580 --> 00:16:40,458 Proba egiteari uko egin ahal diozue. 220 00:16:43,294 --> 00:16:46,297 Etxera joan zaitezkete. Soldatarik gabe. Zeuk erabaki. 221 00:16:52,637 --> 00:16:56,182 Bota politak dira. Ondo ematen dizute. 222 00:17:00,937 --> 00:17:04,022 Putasemea. Kabroia. Ez dut onartuko. 223 00:17:04,190 --> 00:17:06,984 -Badaukadala esango diot. -Margot. 224 00:17:07,068 --> 00:17:09,695 Ezin nau kaleratu. Funtzionario hautatua naiz. 225 00:17:09,779 --> 00:17:14,742 Zure lanpostua mantendu edo berriz hautatua izan nahi baduzu, 226 00:17:14,826 --> 00:17:16,493 ez kontatu. 227 00:17:17,162 --> 00:17:20,290 Inkesten arabera, jendea ez dago prest. 228 00:17:23,167 --> 00:17:26,628 Pentsatu. Zergatik uste duzu egin duela Dandonek hau orain? 229 00:17:27,297 --> 00:17:30,467 Mehatxu bat zarelako beretzat. 230 00:17:31,176 --> 00:17:34,095 Estatu osoan zeu zara 231 00:17:34,179 --> 00:17:37,390 bere senaturako tokia arriskuan jarri dezakeen bakarra. 232 00:17:37,474 --> 00:17:39,225 Eta zeuk daukazula uste du. 233 00:17:39,309 --> 00:17:42,562 Hau dena zu alboratzeko erabiltzen ari da. 234 00:17:45,356 --> 00:17:50,487 Ongi da. Zer egingo dut? 235 00:17:50,612 --> 00:17:52,572 Ikus dezagun. Hemen dio makinak 236 00:17:52,655 --> 00:17:55,450 gorputzera korronte elektrikoa bidaltzen duela. 237 00:17:55,533 --> 00:17:57,243 Ene. Erdi Aroko metodoa da. 238 00:17:57,327 --> 00:17:58,953 Mataza puxika bat bezala bete 239 00:17:59,037 --> 00:18:01,956 eta makinak nahigabeko deskarga bat eragiten du. 240 00:18:02,040 --> 00:18:04,459 -Nola ekidingo dut? -Ene bada. 241 00:18:04,542 --> 00:18:07,045 Ia ez dago informaziorik. Teknologia berria da. 242 00:18:07,128 --> 00:18:08,671 Beraz, akastuna izan daiteke. 243 00:18:08,755 --> 00:18:12,425 Mina kontrolpean izateko teknikak daude, arnasa sakon hartzea... 244 00:18:12,550 --> 00:18:15,011 Batek Lamaze metodoa erabiliz gainditu zuen. 245 00:18:24,103 --> 00:18:27,565 Ongi. Beraz, mina kontrolatzeko teknikak eta arnasa hartzea. 246 00:18:28,817 --> 00:18:32,362 Erditzea eta haurtzaroko traumekin alderatuta, 247 00:18:34,864 --> 00:18:35,907 erraza izango da. 248 00:18:41,120 --> 00:18:43,122 Alkate. Eseri, mesedez. 249 00:18:52,799 --> 00:18:57,136 Hasi aurretik, taupada-markagailurik edo barneko gailu medikorik daramazu? 250 00:18:57,804 --> 00:18:59,514 Ez duzu galdetzeko baimenik. 251 00:19:00,890 --> 00:19:04,519 Makinak gailu mediko batzuen funtzionamenduan eragin dezake. 252 00:19:05,937 --> 00:19:08,106 Ez, ez daramat gailurik. 253 00:19:09,023 --> 00:19:11,025 Badakit intrusibo samarra dela. 254 00:19:11,818 --> 00:19:15,488 Neuk ere proba egin dut lehen. Badakit beldurgarria dirudiela. 255 00:19:15,572 --> 00:19:17,115 Oso lanpetuta nago. 256 00:19:18,199 --> 00:19:20,660 Ados. Azkar egingo dugu. 257 00:19:21,202 --> 00:19:25,623 Aurrean dudana OEDa aurkitzeko gailua da. Mataza detektatzen du. 258 00:19:25,707 --> 00:19:28,001 Indar elektriko estatikoa, edo OEDa. 259 00:19:28,751 --> 00:19:32,088 Emaitza positiboa izan daiteke daukazula ez jakin arren. 260 00:19:32,171 --> 00:19:35,008 Emaitzak gobernadorearen bulegora bidaliko dira 261 00:19:35,091 --> 00:19:36,968 eta beste estatuko bulegoetara. 262 00:19:37,260 --> 00:19:38,177 Eskua emango? 263 00:19:45,685 --> 00:19:49,814 Proba egiteko, korronte elektrikoa bidaliko dugu zure gorputzera. 264 00:19:49,898 --> 00:19:53,902 Kilimak senti ditzakezu, giharrak mugitzen edo tentsioa, 265 00:19:53,985 --> 00:19:55,653 zorabioa, nekea. 266 00:19:55,737 --> 00:19:58,031 Nolatan egin dezakezu hau? 267 00:19:59,824 --> 00:20:04,162 Emaitzen eraginez asaldatzen bazara, laguntza eskatu dezakezu. 268 00:20:05,038 --> 00:20:05,872 Prest? 269 00:20:18,134 --> 00:20:20,303 Ez dut ezer sentitzen. Badabil? 270 00:20:20,386 --> 00:20:21,804 Zaude lasai. 271 00:20:30,605 --> 00:20:31,689 Zer ari zara idazten? 272 00:20:31,773 --> 00:20:35,276 Mesedez, ez hitz egin proba egin bitartean. Mila esker. 273 00:21:16,359 --> 00:21:17,193 Listo. 274 00:21:21,197 --> 00:21:22,657 Listo? Amaitu dugu? 275 00:21:22,824 --> 00:21:25,284 Bai. Gainditu duzu. 276 00:21:33,835 --> 00:21:35,628 Hauteskundeetan ikusi arte. 277 00:21:46,347 --> 00:21:47,890 Aire freskoa behar dut. 278 00:22:54,207 --> 00:22:58,169 Ezkailu Eskarlata? Benetan? Hori da bururatu zitzaizun onena? 279 00:22:58,586 --> 00:23:01,255 Neska izen bat da, despistatzeko. 280 00:23:02,090 --> 00:23:05,510 Eta egia esan, zutaz barre egin nahi nuen. 281 00:23:10,473 --> 00:23:11,849 Ez dakit ba, Dec. 282 00:23:13,643 --> 00:23:14,894 Presioa izugarria da. 283 00:23:15,895 --> 00:23:18,231 -Honekin lotzen banaute... -Inola ere ez. 284 00:23:18,606 --> 00:23:20,900 Ez diet zure izena emango. Ondo dakizu. 285 00:23:24,195 --> 00:23:26,656 Entzun. Istorio ona da. 286 00:23:27,990 --> 00:23:30,201 Karpatoetara noa ikerketak egitera. 287 00:23:30,326 --> 00:23:31,869 Ederto. 288 00:23:31,953 --> 00:23:36,249 Mundua korrituko duzu, heroi bat izan, ziurrenik Pulitzer saria jaso, 289 00:23:36,332 --> 00:23:39,210 eta bitartean, ni zigortuta biziko naiz betiko. 290 00:23:40,628 --> 00:23:43,923 -Emaztea oraindik haserre dago? -Haserre gutxi esatea da. 291 00:23:44,298 --> 00:23:47,385 Uste nuen horrelako zeozer salatzearen aldekoa zela. 292 00:23:47,468 --> 00:23:50,388 Lehen bai. Orain politikak axola dio soilik. 293 00:23:51,389 --> 00:23:55,393 Nola hitz egiten didan entzun beharko zenuke. Hori, hitz egiten badit. 294 00:23:56,936 --> 00:24:01,190 Inoiz ez dut emakume boteretsu, anbiziotsu batekin egoteko arazorik izan. 295 00:24:02,024 --> 00:24:04,819 -Bere lana oso garrantzitsua da. -Baina? 296 00:24:06,737 --> 00:24:09,574 Baina hau gehiegizkoa da. 297 00:24:12,577 --> 00:24:16,289 Pentsatu umeetan. Herio-mehatxuak etengabe jasotzen ditugu. 298 00:24:16,372 --> 00:24:20,418 Nire alabak ezin ditu bere urtebetetze txartelak ireki ere egin. 299 00:24:20,501 --> 00:24:25,506 Aldi baterako da. Inor ez da protagonista betiko. 300 00:24:26,215 --> 00:24:30,261 Ospea galduko du eta bikote terapiara joango zarete. 301 00:24:30,344 --> 00:24:34,223 Oporretan joango zarete koktelak edan eta hondartzan etzatera. 302 00:24:35,266 --> 00:24:37,185 Ez dakit, Dec. Hau desberdina da. 303 00:24:37,894 --> 00:24:40,479 -Jarri beste bat. -Mundua aldatzen ari da... 304 00:24:40,563 --> 00:24:43,608 -Ez. Nahikoa edan duzu. -Eta Margot ere bai. 305 00:24:44,567 --> 00:24:45,776 Eman edari madarikatua. 306 00:24:46,027 --> 00:24:49,322 Mike, ezin dut. Gizon jator hauei traba egiten diezu. 307 00:24:49,864 --> 00:24:51,365 Garagardo bat, urdanga hori. 308 00:24:52,700 --> 00:24:54,118 Tira, nahikoa da. 309 00:24:56,162 --> 00:25:00,958 Hamar segundo dituzu hemendik alde egiteko. Hamar. Bederatzi. Zortzi. 310 00:25:03,294 --> 00:25:06,714 Orain maila berean gaude, ezta, Hatz Txinpartatsu Andrea? 311 00:25:06,797 --> 00:25:09,175 Zu baino handiago naiz. Indartsuagoa. 312 00:25:09,800 --> 00:25:13,721 -Eta elektrokutatu zaitzaket. -Ziur baietz. Baina lasaitu zaitez. 313 00:25:13,804 --> 00:25:14,639 Tira. 314 00:25:14,722 --> 00:25:17,683 Mehatxu egin dit. Ikusi duzue. Defendatzen ari naiz. 315 00:25:17,767 --> 00:25:20,603 -Lasai, motel. -Mike, goazen kanpora lasaitzera. 316 00:25:20,686 --> 00:25:23,397 -Hurrengoa, nire kontu. -Mehatxu egin dit. 317 00:25:23,522 --> 00:25:26,525 Erpinean zaudela uste duzu? Ez horixe. Ikasiko duzu. 318 00:25:26,609 --> 00:25:28,277 -Urbandox zuzen dago. -Tira. 319 00:25:28,361 --> 00:25:29,904 Agur, bai, Mike. 320 00:25:52,885 --> 00:25:54,428 Eman edozer, mesedez. 321 00:26:08,734 --> 00:26:11,320 GOBERNU ABERATSEK ESKUAK GARBITU DITUZTE EGILEA: DECLAN BLEASE 322 00:26:20,997 --> 00:26:22,999 Aizu, guapo. 323 00:26:23,082 --> 00:26:24,041 Barkatu. 324 00:26:36,762 --> 00:26:40,516 Tunde Ojo famatua Lasgidin dago bueltan. 325 00:26:40,641 --> 00:26:42,143 -Ez naiz famatua. -Ezetz? 326 00:26:42,893 --> 00:26:46,022 Sare sozialetan profil baieztatuak dituzu. 327 00:26:46,689 --> 00:26:47,857 Arrakastatsu hori. 328 00:26:53,529 --> 00:26:57,533 -Nahi zenuena lortu duzu. -Ez, dena ez. 329 00:26:59,076 --> 00:27:01,746 Zerbait edan nahi duzu? Denbora daukagu. 330 00:27:04,623 --> 00:27:06,584 Neska oso txikia da. Egia esan, 331 00:27:06,667 --> 00:27:09,337 ez nau harritzen Walek ezkondu nahi ez izateak. 332 00:27:09,420 --> 00:27:11,964 Beti izan da mutil gihartsu baina indargabea. 333 00:27:12,715 --> 00:27:15,634 Badakizu egia dela. Erraz sentitzen da mehatxatuta. 334 00:27:15,760 --> 00:27:18,929 Heldua dela sinetsarazi nahi digu, baina ume bat da. 335 00:27:19,138 --> 00:27:22,350 Orain sentibera da. Ezin dugu gizonok sentimendurik eduki? 336 00:27:24,810 --> 00:27:28,230 Bere mundua guztiz aldatu da. Izan pazientzia apur bat. 337 00:27:34,987 --> 00:27:35,905 Zelan Riaden? 338 00:27:37,865 --> 00:27:38,783 Ba... 339 00:27:41,619 --> 00:27:42,536 gori-gorian. 340 00:27:47,917 --> 00:27:48,876 Aldatu egin zaitu. 341 00:27:51,837 --> 00:27:53,464 Bizia aldatzeko modukoa da. 342 00:27:54,882 --> 00:27:56,592 OEDak ekarritako askatasuna. 343 00:27:58,260 --> 00:28:01,222 Ez dut inoiz horren ahizpatasun indartsurik ikusi. 344 00:28:02,056 --> 00:28:04,058 Ez duzu hemen ahizpatasunik ikusi? 345 00:28:06,727 --> 00:28:10,564 Ez. Nirekin bertan egon behar zenuen. 346 00:28:10,773 --> 00:28:16,654 Jakin zugatik joan nintzela. Gau hartan esan zenidanagatik. 347 00:28:17,738 --> 00:28:21,367 Zuzen zeunden. Ode pribilegiatu bat nintzen. 348 00:28:24,453 --> 00:28:26,038 Nirekin etorri behar zenuen. 349 00:28:28,707 --> 00:28:32,044 Jakin ez arren, egitekoa nuen hemen ere. 350 00:28:33,921 --> 00:28:35,423 Zer egiten ibili zara? 351 00:28:37,091 --> 00:28:38,008 Koalizioa. 352 00:28:39,260 --> 00:28:42,346 Nigeria sendatu nahi dugu. 353 00:28:43,931 --> 00:28:48,936 Zaindu dezatela beste herriek beren burua. Beti egiten duten bezala. 354 00:28:49,019 --> 00:28:52,356 -Haien akzioek gugan eragina dute. -Indartzen bagara, ez. 355 00:28:52,440 --> 00:28:55,401 -Munduak ez du horrela funtzionatzen. -Aldatu egin da. 356 00:28:56,819 --> 00:29:00,865 Benetako matriarkatu bat sortzeko aukera dugu. 357 00:29:03,033 --> 00:29:06,454 Gizonen ustelkeriak sortutako hondamena desegiteko. 358 00:29:16,505 --> 00:29:17,506 Zure mira dut. 359 00:29:20,176 --> 00:29:21,427 Ez dut zure errukia nahi. 360 00:29:21,760 --> 00:29:25,097 -Baina Ndudi. Ez... -Beste zerbait nahi dut. 361 00:30:30,538 --> 00:30:34,917 -Badaukazu? -Zuk zer uste duzu, Tunde? 362 00:31:00,484 --> 00:31:03,862 Idatzi ezazu. Zure bidaietako bizipenak argitaratu. 363 00:31:06,156 --> 00:31:07,491 Eta nora joango naiz? 364 00:31:10,911 --> 00:31:11,787 Edonora. 365 00:31:22,673 --> 00:31:23,632 Zatoz nirekin. 366 00:31:27,344 --> 00:31:28,387 Hemen dut lana. 367 00:31:48,115 --> 00:31:49,658 -Ezkontza aurrera doa? -Bai. 368 00:31:49,742 --> 00:31:50,576 Kaka. 369 00:31:58,208 --> 00:31:59,376 Utzi bakean. 370 00:32:00,336 --> 00:32:02,588 Ni naiz. Mattyk ireki dit atea. 371 00:32:24,902 --> 00:32:25,736 Kaixo. 372 00:32:28,864 --> 00:32:32,493 -Sentitzen dut. -Ez, nik sentitzen dut. 373 00:32:32,576 --> 00:32:38,582 Ez nizun oihu egin behar. Ez dut nire OEDa kontrolatzen. 374 00:32:38,832 --> 00:32:44,380 Batzuetan zoratu eta nire gorputza kontrolatzen du. 375 00:32:46,548 --> 00:32:49,927 Ulertzen dut zuretzat beldurgarria izatea. 376 00:32:50,886 --> 00:32:53,764 Ez da hori. Zure botereak ez nau izutzen, Jos. 377 00:32:55,599 --> 00:32:59,978 Orduan, zergatik ez zenuen nahi... 378 00:33:00,062 --> 00:33:02,022 Zeozer kontatu behar dizut. 379 00:33:11,281 --> 00:33:14,910 Intersexuala naiz. 380 00:33:15,452 --> 00:33:17,496 Biekin jaio nintzen. 381 00:33:19,498 --> 00:33:25,295 Umetan ebakuntza izan nuen, mutila naiz. Mutil moduan identifikatzen naiz. 382 00:33:30,008 --> 00:33:30,843 Ongi da. 383 00:33:33,345 --> 00:33:34,179 Ados. 384 00:33:36,682 --> 00:33:42,396 Zarena zarela gustuko zaitut. 385 00:33:43,439 --> 00:33:45,816 Zeu zaitut gustuko. 386 00:33:46,191 --> 00:33:49,570 Eta edonola ere, gustuko izango zaitut. 387 00:33:50,571 --> 00:33:52,364 -Ulertzen? -Bai. 388 00:33:55,159 --> 00:33:56,076 Hori espero dut. 389 00:34:17,054 --> 00:34:18,348 Zer arraio? 390 00:34:21,935 --> 00:34:25,856 -Nola da posible? -Estrogeno maila altuak ditut. 391 00:34:27,274 --> 00:34:30,444 Uste dut horregatik egin dezakedala hau. 392 00:34:36,699 --> 00:34:38,034 Noiztik eduki duzu? 393 00:34:40,788 --> 00:34:44,416 Institutuko armairuan kalanbrea eman zenidanetik. 394 00:34:44,875 --> 00:34:48,670 Zoratzen ari nintzela uste nuen, baina ez omen naiz bakarra. 395 00:34:51,255 --> 00:34:56,469 Orduan elkarrekin egon garen denbora guztian zehar eduki duzu? 396 00:34:57,429 --> 00:35:00,140 Neskak klasetik kaleratu zituztenean ere bai? 397 00:35:00,265 --> 00:35:04,353 Nirea edukitzeagatik gaizki pasa dut, baina zuk ere bazeneukan. 398 00:35:05,437 --> 00:35:08,649 Ez nuen inork jakiterik nahi. 399 00:35:08,732 --> 00:35:10,692 Nire amak bizia arriskatu du. 400 00:35:11,693 --> 00:35:16,615 Mataza duen jendea defendatzeagatik mehatxuak jasotzen ditu egunero. 401 00:35:16,698 --> 00:35:20,452 -Eta zuk zeurea ezkutatu duzu. -Jos, OEDa duen mutil bat naiz. 402 00:35:21,370 --> 00:35:24,748 Ikusi dituzu mataza erauzi dieten neska horien artikuluak? 403 00:35:24,832 --> 00:35:28,335 -Pentsatu zer egingo didaten niri. -Ez diezu denei esan behar. 404 00:35:28,418 --> 00:35:31,129 Baina niri bai. Zure neska-laguna naiz. 405 00:35:31,213 --> 00:35:32,756 Orain ari naiz kontatzen. 406 00:35:33,590 --> 00:35:37,803 Eta hala ere, nire gorputza da. Ez dizut ezer azaldu behar. 407 00:35:39,555 --> 00:35:40,430 Badakizu zer? 408 00:35:43,851 --> 00:35:44,935 Amaitu da. 409 00:35:48,105 --> 00:35:49,064 Zer? 410 00:36:00,701 --> 00:36:01,577 Kaka. 411 00:36:04,121 --> 00:36:05,747 Darrell? Dal? 412 00:36:08,417 --> 00:36:09,751 Irten egin da. 413 00:36:19,761 --> 00:36:21,555 Ez pentsatu izutzen nauzunik. 414 00:36:23,390 --> 00:36:26,476 -Eman egin ahal dizut, Barbara. -Ez dut nahi. 415 00:36:28,729 --> 00:36:32,232 -Agian seguruago sentiaraziko dizu. -Ez dudala nahi. 416 00:36:34,192 --> 00:36:35,694 -Ulertzen duzu? -Ongi da. 417 00:36:35,777 --> 00:36:39,489 Ez, ez dago ongi. Ez horixe. Nire semea hil duzu! 418 00:36:40,032 --> 00:36:44,536 Bera babesteko ahal nuena egin dut. Eta orain zu etorri eta hil egin duzu. 419 00:36:44,620 --> 00:36:46,872 Baina bost axola dizu. 420 00:36:46,955 --> 00:36:49,625 -Hori ez da egia. -Nire semea zen. 421 00:36:49,958 --> 00:36:51,460 Babestu behar nuen. 422 00:36:51,668 --> 00:36:53,629 -Sentitzen dut. -Hemen behar dut. 423 00:36:53,962 --> 00:36:57,966 -Terry maite nuen. Nire neba zen. -Ez zen zure neba! 424 00:36:58,050 --> 00:37:00,761 Ez zeukan zurekin zerikusirik! Nirea zen! 425 00:37:00,928 --> 00:37:03,388 Tira. Lasaitu. 426 00:37:03,472 --> 00:37:06,433 Tira. Lasaitu, maitea. 427 00:37:09,102 --> 00:37:09,937 Ados? 428 00:37:10,020 --> 00:37:12,606 Goazen. Lasai. Te bat hartuko dugu. 429 00:37:14,566 --> 00:37:16,234 Lasaitu. 430 00:37:18,445 --> 00:37:19,780 Zatoz nirekin. 431 00:37:22,449 --> 00:37:23,784 Garbitu sudurreko odola. 432 00:37:28,747 --> 00:37:31,708 Errieta egin nahi badidazu, egizu orain. 433 00:37:59,987 --> 00:38:03,573 Nire doluminak. Auto istripu bat. Lazgarria. 434 00:38:04,408 --> 00:38:08,328 -Mutil gaixoa. -Bai. Lazgarria da. 435 00:38:10,288 --> 00:38:12,708 Baduzu harririk niretzat? 436 00:38:13,083 --> 00:38:16,795 -Aurrekoak ordaintzeke dituzu oraindik. -Noski, diruaren bila noa. 437 00:38:37,232 --> 00:38:40,736 -Zer da hau? -Erdia. Beste erdia laster emango dizut. 438 00:38:40,819 --> 00:38:43,780 -Berriz hasiko gara? -Ez, kontua da... 439 00:38:43,947 --> 00:38:47,659 Entzun. Zer da kontua? Zer? 440 00:38:51,538 --> 00:38:53,707 Ados, ulertu dut. 441 00:38:53,790 --> 00:38:56,209 Rox, elektrokutatu ezazu. 442 00:38:58,712 --> 00:38:59,546 Mugi. 443 00:38:59,629 --> 00:39:03,133 Lasai. Ez dut hil nahi. Eman apur bat soilik. 444 00:39:03,925 --> 00:39:04,760 Ez. 445 00:39:04,843 --> 00:39:06,636 -Bernie. -Egizu. 446 00:39:07,345 --> 00:39:09,639 -Ez dut nahi. -"Ez dut nahi". 447 00:39:10,891 --> 00:39:14,186 "Ez dut nahi". Zoaz infernura! Umemoko halakoa. 448 00:39:20,192 --> 00:39:21,651 Orain koldartu egin zara? 449 00:39:26,031 --> 00:39:29,701 Ulertu dut. Ez nuen horrela egin behar, baina ez naiz damutzen. 450 00:39:29,785 --> 00:39:31,787 -Nola? -Tipo horrek nire ama hil zuen. 451 00:39:33,413 --> 00:39:36,541 -Adarra jotzen ala? -Terry ez zen nire erruz hil. 452 00:39:37,375 --> 00:39:38,502 Zorte txarra izan zen. 453 00:39:40,212 --> 00:39:43,298 -Ez behartu, Roxy. -Etortzea bere erabakia izan zen. 454 00:39:43,381 --> 00:39:46,551 Arma berak atera zuen. Bazekiten zertara joan nintzen. 455 00:39:48,762 --> 00:39:53,141 Nahikoa da, Rox. Ados? Ez nazazu behartu. 456 00:39:53,225 --> 00:39:54,059 Edo zer. 457 00:39:54,142 --> 00:39:56,937 -Ez ni behartzeko! -Edo zer? 458 00:40:13,912 --> 00:40:14,913 Zer moduz eguna? 459 00:40:21,378 --> 00:40:24,256 Ederto. Itzel, bai. 460 00:40:26,091 --> 00:40:27,384 Milesker galdetzeagatik. 461 00:40:29,177 --> 00:40:31,096 Jos, eta zu, zer moduz? 462 00:40:32,806 --> 00:40:34,599 Ez dut hitz egin nahi. 463 00:40:35,517 --> 00:40:36,351 Ados. 464 00:40:37,894 --> 00:40:39,938 -Matty? -Dibortziatu egingo zarete? 465 00:40:40,188 --> 00:40:45,277 -Zer? Ez. -Ez. Tira. Zergatik diozu hori? 466 00:40:45,360 --> 00:40:49,614 -Mahaian elkarrekin afaltzen ari garelako. -Familiek egiten dutena da. 467 00:40:49,698 --> 00:40:52,159 -Guk ez. -Azken aldian ez, bestela, bai. 468 00:40:53,160 --> 00:40:55,162 -Arraroa da. -Arrazoi du. 469 00:40:57,455 --> 00:41:01,501 Hannahren gurasoak banatu egin ziren eta bi Eguberri ditu orain. 470 00:41:02,085 --> 00:41:05,630 -Eta opari piloa. -Nahikoa. Ez gara dibortziatuko. 471 00:41:05,922 --> 00:41:10,760 Elkarrekin eseri eta distrakziorik ez edukitzea nahi nuen. 472 00:41:12,012 --> 00:41:17,893 Erabaki profesional handia hartu dut gaur, 473 00:41:18,560 --> 00:41:20,604 eta familian eragina izango du. 474 00:41:23,982 --> 00:41:26,193 Senaturako hautagaia izango naiz. 475 00:41:28,570 --> 00:41:30,363 -Zorionak. -Eskerrik asko. 476 00:41:37,704 --> 00:41:40,916 Itzel. Zein ondo. Zutaz harro nago. 477 00:41:41,458 --> 00:41:44,669 -Badakit gogor lanean ari zarela. -Ez duzu nire botoa. 478 00:41:45,337 --> 00:41:49,507 -Tira, Matty. Zure ama da. -Ezin duzu bozkatu. 15 urte dituzu. 479 00:41:49,591 --> 00:41:52,052 Zergatik, Matty? Ulertzen lagunduko didazu? 480 00:41:52,135 --> 00:41:55,764 Zertarako? Gizonen iritziak jada bost axola du. 481 00:41:56,056 --> 00:41:59,809 -Jakina axola duela. -Gizon eta emakumeek euren tokia dute. 482 00:41:59,893 --> 00:42:01,519 -Zer? -Dena alderantziz dago. 483 00:42:01,603 --> 00:42:04,773 Baita familia honetan ere. Aitak kozinatzen du. Zuk ez. 484 00:42:05,315 --> 00:42:08,026 Hobeto kozinatzen duelako eta gustuko duelako. 485 00:42:08,109 --> 00:42:09,110 Gustuko dut, bai. 486 00:42:09,194 --> 00:42:11,988 Gaitasunen arabera banatzen dugu taldeko lana. 487 00:42:12,280 --> 00:42:14,908 Irendu egiten duzu. Eta berak onartu egiten du. 488 00:42:17,327 --> 00:42:21,498 Hori ez da egia. Non ikasi duzu hitz hori? 489 00:42:21,623 --> 00:42:24,376 -Urbandoxen? -Urbandox entzuten duzu? 490 00:42:24,751 --> 00:42:27,420 -Gorroto gaitu. -Ez, ez dago zuekin ados. 491 00:42:27,504 --> 00:42:31,883 -Ez dugu ados egon behar. Libreak gara. -Txorakeriak esaten ari zara. 492 00:42:31,967 --> 00:42:33,885 -Tira, nahikoa da. -Zer? 493 00:42:34,010 --> 00:42:36,888 Ikusten? Ez duzue nire iritzia nahi. Inork ez. 494 00:42:39,933 --> 00:42:42,602 -Berarekin hitz egingo dut. -Ez. Neu joango naiz. 495 00:42:52,320 --> 00:42:56,449 Amaitu da bilera? Sofan jatera joan naiteke? 496 00:42:58,785 --> 00:43:00,287 Jakina. Zoaz. 497 00:43:13,550 --> 00:43:16,720 Kanpora irten nahi duzu nirekin? 498 00:43:21,224 --> 00:43:24,394 Goazen, pikutara dena. Baina azken aldia da. 499 00:43:24,978 --> 00:43:26,021 Jakina. 500 00:43:34,112 --> 00:43:34,946 Milesker. 501 00:43:40,035 --> 00:43:41,244 Nire botoa duzu. 502 00:43:43,246 --> 00:43:44,581 Askorako balio ez arren. 503 00:43:46,124 --> 00:43:49,210 Benetan? Ez duzu uste aurkeztea erokeria bat dela? 504 00:43:51,546 --> 00:43:53,506 Gure alde dagoen norbait behar dugu. 505 00:43:54,132 --> 00:43:57,761 Jendeak ez luke hau duela esateko beldurrik izan behar. 506 00:43:59,763 --> 00:44:01,097 Dena hankaz gora dago. 507 00:44:04,684 --> 00:44:08,146 Dandonek lanean proba egin digu gaur. Gainditu egin dut. 508 00:44:08,813 --> 00:44:14,319 Antza denez, ondoeza kontrolatzeko gaitasun izugarria dut. 509 00:44:15,570 --> 00:44:18,865 Ongi da. Baina zer gertatuko da daukazula jakiten dutenean? 510 00:44:20,950 --> 00:44:22,452 Aitari esan diozu? 511 00:44:26,373 --> 00:44:29,376 -Esan egin behar diozu. -Badakit. Baina oraindik ez. 512 00:44:29,834 --> 00:44:33,922 Inor ez da senatura OEDarekin iritsiko. Ez diot presio hori gehitu nahi. 513 00:44:34,005 --> 00:44:37,050 Prentsaurrekoetan egongo da. Ez du gezurrik esan beharko. 514 00:44:37,425 --> 00:44:38,802 Nik bai, ordea? 515 00:44:40,428 --> 00:44:42,472 Jos, sentitzen dut. 516 00:44:48,353 --> 00:44:52,857 Zintzoa iruditu ez arren, batzuetan gezurra esan behar diezu maite dituzunei. 517 00:44:53,400 --> 00:44:54,526 Haiek babesteko. 518 00:44:56,277 --> 00:45:00,824 Guk OEDa edukita, are garrantzitsuagoa da irabaztea. Ezin dut... 519 00:45:03,743 --> 00:45:06,287 Batek daki Dandonek senatuan egingo lukeena. 520 00:45:10,500 --> 00:45:11,334 Ulertzen dut. 521 00:45:20,468 --> 00:45:24,681 Gainera, aita oso txarra da gezurrak esaten. 522 00:45:25,014 --> 00:45:29,644 Ez da ezusteko sorpresa bat emateko gai ere. Beti kontatzen du. 523 00:45:44,284 --> 00:45:45,743 Hauteskundeak arte da. 524 00:45:49,664 --> 00:45:50,665 Ez dut kontatuko. 525 00:46:06,973 --> 00:46:09,100 Hatz txinpartatsuen taldea gara. 526 00:46:14,189 --> 00:46:16,524 Ez. Ez. 527 00:46:25,492 --> 00:46:28,244 Dandon gobernadoreak eskolak banatuko ditu. 528 00:46:28,411 --> 00:46:31,456 Neskak etxetik ikastera behartuko ditu. 529 00:46:31,706 --> 00:46:34,083 Historian zehar ikasi dugu, 530 00:46:34,167 --> 00:46:37,921 eta nazio honetako auzitegiek jakinduriaz erabaki dute 531 00:46:38,004 --> 00:46:40,298 gu banatzea ez dela berdintasuna. 532 00:46:44,010 --> 00:46:46,971 Eta nik dudan jakinduria xumearen arabera, 533 00:46:47,055 --> 00:46:48,681 ama eta gizakia izanik, 534 00:46:49,098 --> 00:46:53,603 hobeak gara elkarrekin gaudenean. 535 00:46:53,686 --> 00:46:57,857 Ekitatea eta komunitatea ditugunean ardatz. 536 00:47:02,612 --> 00:47:03,821 Ez dakit zuek, 537 00:47:03,905 --> 00:47:08,493 baina nik ez dut nahi nire alabek nik borrokatutako gatazka berak 538 00:47:08,868 --> 00:47:10,912 borrokatzen jarraitu behar izatea. 539 00:47:11,120 --> 00:47:15,041 Nire amak borrokatu zuena. Nire amaren amak borrokatu zuena. 540 00:47:15,124 --> 00:47:17,502 Ama Naturak nahikoa dela erabaki du. 541 00:47:21,923 --> 00:47:24,175 Botere hau garapena da. 542 00:47:24,384 --> 00:47:27,804 Berriz hasteko aukera bat da, 543 00:47:27,971 --> 00:47:30,473 gizartea berrantolatzeko aukera bat. 544 00:47:30,765 --> 00:47:33,851 Boterea era bidezkoagoan banatzeko. 545 00:47:40,525 --> 00:47:44,988 Horregatik, ni, Margot Cleary-Lopez, zuen alkatea, 546 00:47:46,114 --> 00:47:47,448 senatura aurkeztuko naiz. 547 00:48:00,628 --> 00:48:01,629 Hau gerra da. 548 00:48:04,507 --> 00:48:08,094 Gurea dena erreklamatzeko gerra. Jaiotzatik gurea dena. 549 00:48:16,978 --> 00:48:20,982 Gizadia izan beharko litzatekeena erreklamatzeko guda. 550 00:48:26,404 --> 00:48:29,115 Mundua eten eta entzunarazteko ordua da. 551 00:48:35,038 --> 00:48:36,956 Suari suarekin aurre egiteko ordua. 552 00:48:39,167 --> 00:48:40,001 Lurrera! 553 00:50:49,422 --> 00:50:51,466 HURRENGO ATALEAN... 554 00:50:51,674 --> 00:50:54,969 Emakumeak nagusi diren toki batera joan zaitezen behar dut. 555 00:50:55,052 --> 00:50:57,472 Honek nagusia dirudi. 556 00:50:57,555 --> 00:51:01,559 Esan nire ahizpari aldaketa datorrela eta alde bat hautatu behar duela. 557 00:51:01,768 --> 00:51:03,728 Bitxi bat erosi dizut. 558 00:51:04,312 --> 00:51:07,732 Seme-alaba zaharrena eta gazteena elkarlanean ikusi nahi ditut. 559 00:51:07,815 --> 00:51:09,942 Badakizu aita txantxetan ari dela, ezta? 560 00:51:10,026 --> 00:51:12,779 Elkar ezagutzen dugu? Zure aurpegia ezaguna zait. 561 00:51:13,154 --> 00:51:14,280 Ez dizut beldurrik. 562 00:51:14,614 --> 00:51:17,533 Nor zaren argitu eta bueltan bidaliko zaitut. 563 00:51:17,617 --> 00:51:20,703 Arrazoi du. Gezurti hutsa naiz. Hiltzaile bat naiz. 564 00:51:21,037 --> 00:51:22,038 Azpitituluak: GarbiƱe Ugarte Gracianteparaluceta 565 00:51:22,163 --> 00:51:23,164 Ikuskatzailea Ilargi G.