1 00:00:18,125 --> 00:00:19,000 Aizu, Eli… 2 00:00:19,750 --> 00:00:21,250 Eli? 3 00:00:23,333 --> 00:00:24,333 Eli! 4 00:00:26,041 --> 00:00:27,041 Eli! 5 00:00:28,500 --> 00:00:30,000 Entzuten didazu? 6 00:00:32,125 --> 00:00:33,750 Oxigenoa jarriko diot. 7 00:00:34,458 --> 00:00:36,791 Hartu arnasa sakon, bai? 8 00:00:53,375 --> 00:00:55,416 Hotz apur bat sentituko duzu. 9 00:01:52,625 --> 00:01:57,500 3. ATALA: KORRI, MUTIKO, KORRI! 10 00:02:17,125 --> 00:02:19,250 Ongi etorri berriz mundu errealera! 11 00:02:19,958 --> 00:02:21,041 Zer moduz bidaia? 12 00:02:23,500 --> 00:02:24,375 Ura! 13 00:02:26,291 --> 00:02:27,125 Ura. 14 00:02:39,333 --> 00:02:42,208 - Non nago? - Royal Brisbane ospitalean. 15 00:02:45,166 --> 00:02:49,791 - Hatza bere lekuan jarri didate? - Antza denez, ezinezkoa izan da. 16 00:02:54,458 --> 00:02:55,500 Non da ama? 17 00:02:56,875 --> 00:02:58,416 Galdekatzera eraman dute. 18 00:02:58,500 --> 00:03:01,708 Zure semeen osasunaz eta ongizateaz kezkatuko bazina… 19 00:03:01,791 --> 00:03:02,833 Eta Lyle? 20 00:03:03,708 --> 00:03:06,583 Ahaztu ezazu Lyle. Amak arduratu behar zaitu. 21 00:03:06,666 --> 00:03:08,708 Ziurrenik espetxean sartuko dute. 22 00:03:09,666 --> 00:03:12,291 Zergatik? Luzerako? 23 00:03:13,708 --> 00:03:16,541 Drogekin trafikatzeagatik, lau edo bost urte. 24 00:03:18,375 --> 00:03:21,666 Baina berak ez du ezer egin, Lyle eta biok izan gara. 25 00:03:22,666 --> 00:03:24,583 Bueno, ez da hori hark dioena. 26 00:03:25,500 --> 00:03:28,541 Amak ez du ezer egin, neuk joan behar dut espetxera. 27 00:03:28,625 --> 00:03:30,708 Kontuz zer eskatzen duzun! 28 00:03:30,791 --> 00:03:32,875 Eta Lyle eraman zuten morroiak? 29 00:03:32,958 --> 00:03:36,500 Ez dakit ezer horretaz, eta zeuk ere hobe ezer ez jakitea. 30 00:03:36,583 --> 00:03:38,041 Dena kontatuko diet, 31 00:03:38,125 --> 00:03:42,083 Bich Dangek hornitzen duela heroinaz hiria eta poliziak erosten dituela. 32 00:03:42,166 --> 00:03:43,708 Isildu zaitez behingoz! 33 00:03:43,791 --> 00:03:46,083 - Esango diet Ivanek… - Ixo. 34 00:03:46,166 --> 00:03:48,625 …Lyle bahitu duela eta hatza ebaki didala. 35 00:03:48,708 --> 00:03:50,833 Hori ez da amak kontatu diena. 36 00:03:51,500 --> 00:03:52,916 Zer esan die, ba? 37 00:03:53,708 --> 00:03:57,208 Zu eta Gus Star Wars-eko figurekin jolasten ari zinetela, 38 00:03:57,833 --> 00:04:00,375 Darth Vader erditik ebakitzea erabaki duzuela. 39 00:04:00,458 --> 00:04:03,791 Orduan Gusek aizkoraz kolpea jo eta hatza ebaki dizula, 40 00:04:03,875 --> 00:04:06,291 eta zorabiatuta, buruan kolpea hartu duela. 41 00:04:06,375 --> 00:04:07,375 Baina, Slim! 42 00:04:07,458 --> 00:04:10,166 Bueno, hori kontatu die amak behin eta berriro. 43 00:04:11,416 --> 00:04:12,250 Zergatik? 44 00:04:12,833 --> 00:04:16,416 Zu babesteko, eta orain nik hura babestu behar dut. 45 00:04:17,583 --> 00:04:18,708 Sinatu hemen. 46 00:04:18,791 --> 00:04:23,125 Gauza txarrak gertatzen zaizkie badakizun-horri-buruz hitz egiten dutenei. 47 00:04:23,208 --> 00:04:26,541 Eta ez norberari bakarrik, maite duzun jendeari ere bai. 48 00:04:26,625 --> 00:04:30,458 Baina hau ez dago ondo. Norbaiti kontatu behar diogu egia. 49 00:04:30,541 --> 00:04:33,875 Bai? Nori? Polizia ere tartean sartuta dago. 50 00:04:33,958 --> 00:04:36,958 - Ez dizu Lylek axola? - Bai, noski. 51 00:04:37,041 --> 00:04:39,916 Baina gehiago axola didazue zuk, Gusek eta amak. 52 00:04:40,000 --> 00:04:41,208 Entzun arretaz… 53 00:04:41,291 --> 00:04:42,958 Deitu poliziari norbaitek! 54 00:04:43,041 --> 00:04:47,250 Ez dakit zertan dabilen Lyle, baina ziur ez zaituztela nahasi nahi. 55 00:04:47,333 --> 00:04:51,083 Eta ezer ez esatea da Lyleri laguntzeko modurik onena. 56 00:04:52,666 --> 00:04:56,500 Laster Brennan doktorea etorriko da. Zer gertatu zaizun galdetuko dizu. 57 00:04:56,583 --> 00:05:00,458 Beraz, pentsa ezazu ondo zer esango diozun. 58 00:05:00,541 --> 00:05:05,125 Oker erabakiz gero, Lylez gain Gus eta ama ere galduko dituzu. 59 00:05:05,208 --> 00:05:06,958 Kartela buruz behera dago. 60 00:05:09,375 --> 00:05:12,125 Eta orain zure ama espetxean dagoela-eta, 61 00:05:12,208 --> 00:05:15,708 ez pentsa harengana iritsi ezin direnik. Ulertzen duzu? 62 00:05:18,166 --> 00:05:20,541 Pertsona ona izan nahi duzula esan duzu. 63 00:05:20,625 --> 00:05:22,083 Ba, hau proba bat da. 64 00:05:23,208 --> 00:05:26,916 Eta probak ez dira baliozkoak gainditzen zailak ez badira. 65 00:05:27,000 --> 00:05:28,416 Hauxe da zurea. 66 00:05:29,541 --> 00:05:32,958 - Gusekin hitz egin nahi dut. - Roberten etxean dago. 67 00:05:33,041 --> 00:05:35,291 Robertekin? Zergatik dago han? 68 00:05:35,875 --> 00:05:38,791 Zuen aita delako. Harenak ere bazarete. 69 00:05:38,875 --> 00:05:40,958 Kaka! Ez dugu urtetan hitz egin. 70 00:05:41,041 --> 00:05:43,583 - Eli! - Nork dio han egon behar dugula? 71 00:05:44,166 --> 00:05:45,875 Behingoz kasu egingo duzu? 72 00:05:48,250 --> 00:05:52,125 Eztul horrek ez du itxura onik, begiratu beharko zenuke. 73 00:05:52,208 --> 00:05:56,083 Ez. Bestela, medikuek ez didazue hiltzen utziko. 74 00:05:56,583 --> 00:05:58,416 Halliday naiz, familiaren laguna. 75 00:05:58,500 --> 00:06:01,250 Elik badu nora joanik alta ematen diogunean? 76 00:06:01,333 --> 00:06:03,166 - Ez. - Bai, aitaren etxera. 77 00:06:05,791 --> 00:06:07,291 Badut beste aukerarik? 78 00:06:07,375 --> 00:06:10,000 Mutiko zintzoa! Tira… 79 00:06:11,375 --> 00:06:12,916 Arropa ekarri dizut. 80 00:06:13,458 --> 00:06:14,916 Hogei dolar taxirako. 81 00:06:15,916 --> 00:06:18,708 Eta Boggo Road espetxeko lagunaren gutuna. 82 00:06:18,791 --> 00:06:22,416 Behar banauzu, deitu Gill-en likore-dendara. 83 00:06:22,916 --> 00:06:25,458 Esan Slim-entzako mezu bat duzula. 84 00:06:26,291 --> 00:06:27,125 Argi dago? 85 00:06:29,750 --> 00:06:30,583 Ondo, ba. 86 00:06:31,875 --> 00:06:32,875 Ondo. 87 00:06:37,666 --> 00:06:39,875 - Slim Halliday? Hori ez da…? - Zer? 88 00:06:39,958 --> 00:06:42,958 - Taxilaria hil zuena? - Slimek ez zuen hil. 89 00:06:44,333 --> 00:06:48,458 Dena dela, esaiozu bularreko erradiografia egin behar duela. 90 00:06:50,916 --> 00:06:54,375 Ea, ikus dezagun nola dagoen zure eskua. 91 00:06:55,166 --> 00:06:57,791 Hatz berezia galdu omen duzu. 92 00:06:57,875 --> 00:07:01,541 Tira, ea nola doan zauri hori. 93 00:07:05,375 --> 00:07:09,416 - Ezin didate berriro josi? - Ba, ez da erraza. 94 00:07:10,125 --> 00:07:13,125 Nerbioak berriro lotzea oso zaila da, 95 00:07:13,208 --> 00:07:16,500 eta berriz haztea lortzen baduzu ere, 96 00:07:16,583 --> 00:07:20,375 hatza artez eta zurrun geratzen da, konektatzeko zain beti. 97 00:07:20,458 --> 00:07:23,875 Ezertarako balio ez duen kako gogor batekin geratzen zara, 98 00:07:23,958 --> 00:07:25,916 traba baino egiten ez duena. 99 00:07:26,000 --> 00:07:28,750 Egia esateko, hobeto zaude hura gabe. 100 00:07:29,458 --> 00:07:31,500 Ebaki garbia egin dizute. 101 00:07:32,375 --> 00:07:34,416 Aizkora zorrotza, inondik ere. 102 00:07:36,333 --> 00:07:39,041 Lanpetuta gaude, Christopher. Zer nahi duzu? 103 00:07:39,125 --> 00:07:42,583 - Morfina gehiago. - Ezinezkoa da, dosia bikoiztu dizut. 104 00:07:42,666 --> 00:07:45,875 Hiltzen ari naiz eta morfinarekin zekena izango zara? 105 00:07:45,958 --> 00:07:47,666 Zoaz, Christopher. 106 00:07:47,750 --> 00:07:50,083 Eta itxi errezela. Gero joango naiz zugana. 107 00:07:55,166 --> 00:07:57,625 - Zer du? - Garuneko minbizia. 108 00:07:58,166 --> 00:08:01,250 - Hori latza da. - Bai, hala uste du berak ere. 109 00:08:02,708 --> 00:08:06,041 - Ezin diote ebakuntzarik egin? - Ez da hain erraza. 110 00:08:06,125 --> 00:08:09,791 Lehenik tumorea txikitu beharko genuke. 111 00:08:11,958 --> 00:08:12,791 Bueno, 112 00:08:14,125 --> 00:08:16,208 zer esaten ari zinen? 113 00:08:18,166 --> 00:08:22,250 Aizkoraz istripua izan eta anaiak ebaki dizula hatza? 114 00:08:24,708 --> 00:08:26,625 Bai, jolasten genbiltzan. 115 00:08:26,708 --> 00:08:32,125 Darth Vader exekutatzea erabaki genuen, Obi-Wan Kenobi hiltzeagatik. 116 00:08:32,208 --> 00:08:35,541 Zer? Obi-Wan Kenobi hilik dagoela uste al duzu? 117 00:08:35,625 --> 00:08:39,333 Laser-sablearekin eraso ondoren desagertu egin zen, beraz… 118 00:08:39,416 --> 00:08:41,666 Desagertzea eta hiltzea ez da berdina. 119 00:08:43,208 --> 00:08:44,208 Ez horixe. 120 00:08:48,833 --> 00:08:49,750 Tira. 121 00:08:50,750 --> 00:08:52,750 Erakutsiko didazu… 122 00:08:53,916 --> 00:08:56,083 nola eusten zenion Darth Vader-i? 123 00:09:01,000 --> 00:09:02,041 Honelaxe. 124 00:09:02,125 --> 00:09:04,666 Bale, eta orduan zure anaiak 125 00:09:05,625 --> 00:09:10,125 aizkorarekin kolpe latza jo zuen 126 00:09:10,208 --> 00:09:13,541 eta hatza ebaki zizun, garbi, artikulazio honetatik, 127 00:09:13,625 --> 00:09:16,750 ondoko hatzetan inolako kalterik eragin gabe? 128 00:09:22,000 --> 00:09:23,375 Ba, bai. 129 00:09:23,458 --> 00:09:26,375 Kontxo! Sekulako aizkorakada! 130 00:09:27,958 --> 00:09:31,750 Orduan ama etorri zen, odolean irristatu eta lurrera erori zen? 131 00:09:36,583 --> 00:09:40,291 Poliziei hala kontatu badie, hala izango da. 132 00:09:45,291 --> 00:09:49,375 Ziur zaude ez duzula ezer aldatu nahi 133 00:09:49,458 --> 00:09:51,625 kontatu didazun istorioan? 134 00:09:53,916 --> 00:09:56,708 Ez, halaxe gertatu zen. 135 00:09:56,791 --> 00:09:58,333 Bale, ondo da. 136 00:09:59,458 --> 00:10:01,833 Gero itzuliko naiz nola zauden ikustera, 137 00:10:01,916 --> 00:10:03,833 eta polizia bihar etorriko da. 138 00:10:03,916 --> 00:10:07,125 Tim Cotton detektibeak zurekin hitz egin nahi du. 139 00:10:12,333 --> 00:10:13,333 Ados. 140 00:10:18,000 --> 00:10:21,416 Errudun aitortuko du bere burua, beraz, ondo. 141 00:10:21,500 --> 00:10:24,250 Dirudienez, kideak ihes egin zuen. 142 00:10:27,625 --> 00:10:30,875 Bihar joango naiz umea bisitatzera. 143 00:10:31,375 --> 00:10:33,625 Eta ahoa itxita duela ziurtatzera. 144 00:10:42,666 --> 00:10:45,625 Kaixo! Egun on, polita! 145 00:11:01,416 --> 00:11:04,208 Amatxok ezingo zaitu babestu hemen. 146 00:11:08,708 --> 00:11:11,958 Alex laguna, barkatu idazkera traketsagatik. 147 00:11:12,041 --> 00:11:17,333 Baina bi egun daramatzat ospitalean, aizkora batekin istripua izan ondoren. 148 00:11:17,833 --> 00:11:22,500 Medikuek diote arin sendatzen ari naizela. Ebaki garbia izan delako, seguruenik. 149 00:11:22,583 --> 00:11:25,000 - Nori idazten diozu? - Lagun bati. 150 00:11:26,125 --> 00:11:27,833 Lagun bat Boggo Road-en 151 00:11:28,333 --> 00:11:31,750 - Zer? Txarra al da? - Zergatik dago kartzelan? 152 00:11:31,833 --> 00:11:34,000 Motorzale talde bateko kidea zen. 153 00:11:34,083 --> 00:11:37,208 Beraz, psikopata bat da eta badaki non bizi zaren. 154 00:11:37,291 --> 00:11:40,041 - Ez da oso zuhurra. - Lagunkoia ematen du gutunetan. 155 00:11:40,125 --> 00:11:43,875 - Psikopata hutsa izango da. - Motorzale asko ezagutzen dituzu? 156 00:11:43,958 --> 00:11:45,541 Nik ez, baina amak bai. 157 00:11:47,541 --> 00:11:52,500 - Garuneko minbizia omen duzu. - Eta? Orain minbizidunoi idatziko diguzu? 158 00:11:52,583 --> 00:11:54,583 Ez, zu bezalako astazakilak badira. 159 00:12:04,625 --> 00:12:06,375 - Christopher naiz. - Ni, Eli. 160 00:12:06,458 --> 00:12:07,750 Neska izena ematen du. 161 00:12:07,833 --> 00:12:10,333 Ba, ez da. Liburu batetik atera zuen aitak. 162 00:12:15,250 --> 00:12:17,416 Modu ezberdinak jartzeko eskatu diet, 163 00:12:17,500 --> 00:12:20,750 baina gehienak txikiak dira, eta hori ikusten dugu. 164 00:12:20,833 --> 00:12:24,666 Nahi dutena ikusi ahal izango dute geratzen zaien bizitzaldian. 165 00:12:24,750 --> 00:12:28,375 Ni, berriz, hiru hil barru hiko naiz, eta ezin Modu ezberdinak ikusi! 166 00:12:28,458 --> 00:12:30,791 Hiru hilabete? Benetan? 167 00:12:30,875 --> 00:12:34,666 Bai, ebaketa egin ezin badidate. Zer gertatu zaizu eskuan? 168 00:12:36,583 --> 00:12:37,583 Egia esatea nahi? 169 00:12:37,666 --> 00:12:41,500 Kia! Esadazu gezurra, beste guztiek bezala leku puta honetan. 170 00:12:42,000 --> 00:12:44,500 Ba, nire aitaordea droga trafikatzailea da, 171 00:12:45,000 --> 00:12:49,375 eta bere arduradunak hatza moztu dit labana zorrotz puta batekin. 172 00:12:49,458 --> 00:12:53,208 - Zergatik? - Aitaordeak droga osten omen diolako. 173 00:12:53,291 --> 00:12:54,208 Eta egia da? 174 00:12:55,041 --> 00:12:56,041 Ez dakit. 175 00:12:56,125 --> 00:12:59,666 - Eta non da orain zure aitaordea? - Ideiarik ere ez. 176 00:13:00,500 --> 00:13:03,750 Aurpegia txikitu eta arrastaka eraman zuten. 177 00:13:03,833 --> 00:13:07,458 Gero ama jo eta konorterik gabe utzi zuten, beraz… 178 00:13:08,458 --> 00:13:09,875 Jende gaiztoa, motel. 179 00:13:11,458 --> 00:13:12,291 Bai. 180 00:13:12,375 --> 00:13:16,750 Horregatik hemendik irten behar dut eta tratua egin bahitzaile horiekin. 181 00:13:16,833 --> 00:13:19,250 - Ez zara gezurretan ari, ezta? - Zergatik? 182 00:13:19,333 --> 00:13:21,916 Hiru hilabete barru hilda egongo zara eta. 183 00:13:27,750 --> 00:13:29,375 Nola egingo duzu ihes? 184 00:13:29,458 --> 00:13:32,000 Tearen orga ekartzen dutenean, 15:00etan, 185 00:13:32,083 --> 00:13:35,625 - maniobra nahasgarriren bat egingo dut. - Zer maniobra? 186 00:13:35,708 --> 00:13:38,666 Nire lagun Slimek, Boggo Roadetik ihes egiteko, 187 00:13:38,750 --> 00:13:42,083 koltxoi batzuei su eman zien zaintzaileak distraitzeko. 188 00:13:42,875 --> 00:13:46,000 Gero, teilatura igo eta horma gainditu behar zuen. 189 00:13:46,083 --> 00:13:47,750 Ondo atera zitzaion? 190 00:13:47,833 --> 00:13:49,750 Askatu, putakumea! 191 00:13:50,666 --> 00:13:53,166 Ez, orduan ez zuen lortu, baina ia-ia. 192 00:13:59,333 --> 00:14:02,916 Neuk distraituko ditut. Emadazu minutu bat. 193 00:14:24,583 --> 00:14:28,125 Beldurrezko filma telebistan! 194 00:14:28,208 --> 00:14:30,416 Beldurrezko filma telebistan! 195 00:14:30,500 --> 00:14:32,708 Christopher, lasaitu. 196 00:14:32,791 --> 00:14:35,500 Esan dizuet Modu ezberdinak ikusi nahi dudala. 197 00:14:35,583 --> 00:14:38,083 Utzi telebista lurrean. 198 00:14:38,166 --> 00:14:40,458 Neure onetik ateratzen nauzue! 199 00:15:20,000 --> 00:15:21,375 Nondik irten da hau? 200 00:15:22,541 --> 00:15:23,833 Umeen egongelatik. 201 00:15:26,750 --> 00:15:28,583 Telebista bat nire autoan! 202 00:15:31,083 --> 00:15:33,208 Zer ikuskizun antolatu duzue hemen? 203 00:15:46,916 --> 00:15:50,041 BAZTERTU DUTE DIPUTATUAREN AURKAKO USTELKERIA SALAKETA 204 00:16:04,708 --> 00:16:06,625 Hurrengo autobusa Darra-ra doa? 205 00:16:08,166 --> 00:16:09,791 Darra… 206 00:16:13,708 --> 00:16:15,083 Egin kosk eskuan! 207 00:16:15,166 --> 00:16:18,458 Tira, egidazu kosk eskuan ahal bezain gogor! 208 00:16:21,041 --> 00:16:23,250 Hozkada bat bakarrik, tira. 209 00:17:30,208 --> 00:17:33,041 Poliziek zure etxea arakatu dute, 210 00:17:33,125 --> 00:17:37,416 beraz, indarrez sartzea ez duzu aukerarik onena. 211 00:17:37,500 --> 00:17:38,791 Kaixo, Gene. 212 00:17:39,666 --> 00:17:41,541 Gauza bat hartu behar dut. 213 00:17:42,041 --> 00:17:46,083 Zalaparta handia izan zen aurrekoan. Zer gertatu zen? 214 00:17:49,500 --> 00:17:54,791 Gusek eta biok ekintza-figura bat erdibitzea erabaki genuen aizkorarekin, 215 00:17:55,666 --> 00:17:57,500 baina hark hatza ebaki zidan. 216 00:17:58,125 --> 00:17:59,166 Kontxo! 217 00:17:59,250 --> 00:18:01,750 Ba, nik leihotik begiratu nuenean 218 00:18:01,833 --> 00:18:06,291 ikusi nuen nola bi morroik Lyle arrastaka sartzen zuten auto batean. 219 00:18:06,375 --> 00:18:07,500 Poliziei esan diezu? 220 00:18:07,583 --> 00:18:09,583 - Bai noski. - Eta zer esan dizute? 221 00:18:09,666 --> 00:18:12,500 Ez kontatzeko beste inori, neure hobe beharrez. 222 00:18:14,208 --> 00:18:15,750 Bai, zentzuzkoa da. 223 00:18:16,583 --> 00:18:18,125 Lyleren berririk? 224 00:18:18,208 --> 00:18:21,791 Ez, baina aurkituko dut ezer txarrik gertatu baino lehen. 225 00:18:23,500 --> 00:18:25,750 Berandu samar horretarako, ezta? 226 00:18:27,208 --> 00:18:28,041 Bai. 227 00:18:29,750 --> 00:18:35,125 Hara, behin atzeko ateko giltza hau eman zidan gordetzeko. 228 00:18:36,583 --> 00:18:38,333 "Euria bada ere", esan zidan. 229 00:18:40,166 --> 00:18:41,750 - Orain ez da euririk. - Ez? 230 00:18:42,333 --> 00:18:45,791 Ba, nik esango nuke barra-barra ari duela. 231 00:18:49,250 --> 00:18:50,791 Nik ez zaitut ikusi, ados? 232 00:18:52,958 --> 00:18:53,916 Milesker, Gene. 233 00:19:24,458 --> 00:19:25,750 Lyle! 234 00:19:27,041 --> 00:19:28,083 Ama! 235 00:20:58,583 --> 00:20:59,416 Ez. 236 00:21:00,208 --> 00:21:02,250 Ez! Ez! 237 00:21:22,458 --> 00:21:23,333 Nor zara? 238 00:21:25,083 --> 00:21:27,041 Zertan zabiltza hor? 239 00:21:27,750 --> 00:21:32,291 - Lyleren gordeleku sekretua bilatzen. - Nola dakizu gordeleku sekretua zuela? 240 00:21:33,166 --> 00:21:35,291 Bueno, Ivan Krollek hala uste du. 241 00:21:35,375 --> 00:21:37,291 Horregatik moztu zidan hatza, 242 00:21:37,375 --> 00:21:40,000 guztiok beldurrak airean egotea nahi zuelako. 243 00:21:40,083 --> 00:21:44,375 Horregatik nagusiek ez didate laguntzen, eta ez dakit nondik hasi bilatzen. 244 00:21:44,458 --> 00:21:46,583 Eta ez dakit norekin ari naizen ere! 245 00:21:46,666 --> 00:21:50,916 Pentsa Lylen gordelekua aurkitzen duzula, zer egingo duzu? 246 00:21:51,916 --> 00:21:55,541 Ivan Krolli eskainiko diot, Lyle aske uztearen ordez. 247 00:21:56,041 --> 00:21:58,708 Eta norekin hitz egingo duzu Ivan aurkitzeko? 248 00:21:59,500 --> 00:22:01,583 - Poliziekin? - Pentsatu gehixeago. 249 00:22:02,083 --> 00:22:03,333 Bich Dangekin agian? 250 00:22:05,458 --> 00:22:08,250 - Zaindu zeure burua, Eli. - Itxaron. Ez! Zaude! 251 00:22:45,708 --> 00:22:47,083 Kaixo, nor da? 252 00:22:48,708 --> 00:22:50,208 Bich hor dago? 253 00:22:50,291 --> 00:22:52,833 Eli Bell naiz, Darren-en lagun bat. 254 00:22:53,541 --> 00:22:54,541 Unetxo bat. 255 00:23:00,041 --> 00:23:01,916 - Kaixo. - Kaixo. 256 00:23:02,000 --> 00:23:03,000 Zapatak. 257 00:23:07,625 --> 00:23:08,583 Zatoz nirekin. 258 00:23:13,041 --> 00:23:14,750 ZORIAREN GURPILA 259 00:23:14,833 --> 00:23:18,208 Eta hemen da Troy, gure endredatzaile kutuna. 260 00:23:18,291 --> 00:23:21,958 Eskerrik asko. Bai, hau Zoriaren Gurpila da. 261 00:23:22,041 --> 00:23:23,666 Eta sari bikainak ditugu. 262 00:23:23,750 --> 00:23:28,291 Hona gure leihakide maitagarriak, den-denak eramango dituztenak. 263 00:23:28,375 --> 00:23:29,958 Asko gustatzen zaigu sariak… 264 00:23:32,125 --> 00:23:33,666 Eli Bell. 265 00:23:34,625 --> 00:23:35,958 Zer nahi duzu? 266 00:23:36,041 --> 00:23:39,625 Behin esan zenidan zurekin hitz egitera etor nintekeela. 267 00:23:39,708 --> 00:23:42,708 - Laguntza behar dut. - Zikin zaude, ez hurbildu. 268 00:23:44,583 --> 00:23:49,000 Zergatik nahiko nuke zurekin hitz egin? Saldu egin nauzu eta. 269 00:23:49,083 --> 00:23:51,291 Nik? Nola saldu zaitut, ba? 270 00:23:51,375 --> 00:23:55,875 Zuk eta Lylek heroina aizundua saldu duzue, nirea dela esanez. 271 00:23:55,958 --> 00:24:00,166 Baina Bich Dang-en heroina % 100 garbia da. 272 00:24:00,750 --> 00:24:03,583 Orain Lylek nire izen ona hondatu du. 273 00:24:03,666 --> 00:24:06,500 Eta Dustin Vangek merkatu osoa bereganatu nahi du. 274 00:24:06,583 --> 00:24:09,000 Ziur naiz Lylek ez duela hori antolatu. 275 00:24:09,083 --> 00:24:13,125 Inork ez zuen Vietnamgo Gerra antolatu, baina gertatu egin zen. 276 00:24:13,666 --> 00:24:17,791 Nik ez nuen antolatu gurasoen ontzia hondoratzea, baina gertatu egin zen. 277 00:24:17,875 --> 00:24:21,375 Gauza puta asko gertatzen dira inork asmorik izan gabe. 278 00:24:23,750 --> 00:24:26,791 - Zer nahi duzu? - Ivan Krollekin hitz egin. 279 00:24:26,875 --> 00:24:29,958 Esango diozu hori nire partetik? Zure festan egon zen. 280 00:24:30,041 --> 00:24:31,625 Ez da nire arazoa. 281 00:24:32,208 --> 00:24:35,458 Ezta zurea ere, Lylek bezala bukatu nahi ez baduzu. 282 00:24:35,541 --> 00:24:39,333 - Zaude! Zer gertatu zaio Lyleri? - Ez dakit. 283 00:24:40,375 --> 00:24:43,875 Zuk lagundu egin behar zenidan, baina dena izorratu zenuen. 284 00:24:44,625 --> 00:24:46,958 Zoaz etxera, eta bainatu zaitez. 285 00:24:51,708 --> 00:24:53,166 Ez daukat etxerik. 286 00:24:57,083 --> 00:24:58,291 Ez da nire arazoa. 287 00:25:06,708 --> 00:25:10,166 …eta ikusgarria izateaz gainera, benetan azkar dabil! 288 00:25:10,250 --> 00:25:13,666 Gidatzen oso erraza da makina txiki zoragarria. 289 00:25:58,250 --> 00:25:59,083 Gus? 290 00:26:00,833 --> 00:26:01,875 Aupa, Eli. 291 00:26:11,083 --> 00:26:14,041 - Banekien azalduko zinela. - Oraindik hitz egiten duzu. 292 00:26:16,500 --> 00:26:17,541 Pozten naiz. 293 00:26:19,083 --> 00:26:23,166 - Zenbat denbora daramazu Roberten etxean? - Egun pare bat. 294 00:26:27,333 --> 00:26:29,041 - Barruan dago? - Kontuz! 295 00:26:29,125 --> 00:26:31,625 Edaten duenean burua nahasten zaio. 296 00:26:33,916 --> 00:26:36,458 - Zer da zarata hori? - Bera da, abesten. 297 00:26:36,958 --> 00:26:38,625 Oi, egizu bat nirekin… 298 00:26:48,041 --> 00:26:51,416 Zatoz nirekin, bai, bai, bai. 299 00:26:52,375 --> 00:26:54,541 Bai, bai, bai. 300 00:27:03,291 --> 00:27:04,125 Aita? 301 00:27:09,875 --> 00:27:11,000 Tira! 302 00:27:11,083 --> 00:27:13,000 Emadazu pixka bat… 303 00:27:22,208 --> 00:27:23,208 Ostia. 304 00:27:26,791 --> 00:27:28,291 Joder. 305 00:27:29,333 --> 00:27:30,666 Ondo zaude, aita? 306 00:27:38,666 --> 00:27:40,000 Eli naiz. 307 00:27:42,000 --> 00:27:42,875 Aita? 308 00:27:43,541 --> 00:27:44,708 Zerria! 309 00:27:48,125 --> 00:27:51,416 Aita! Ez, geldi! Eli da. 310 00:28:26,833 --> 00:28:29,708 Ez larritu, garagardoaren eragina da. 311 00:28:31,416 --> 00:28:35,541 Ez daki nor zaren. Edana ez dagoenean maitekorra da. 312 00:28:37,416 --> 00:28:39,583 - Lagun iezadazu eramaten. - Bai. 313 00:28:53,875 --> 00:28:56,125 Giltzarrapo zahar hau topatu nuen. 314 00:29:01,625 --> 00:29:05,750 - Badago ezer jatekorik? - Langabeziko diru guztia zurruterako da. 315 00:29:20,916 --> 00:29:22,875 Nik ez nuke horko ezer jango. 316 00:29:36,500 --> 00:29:40,750 - Praketakoa lokatza ala kaka da? - Ez, lokatza da. 317 00:29:41,500 --> 00:29:44,875 Sandakan kaleko tunelean ibili naiz Lyleren drogaren bila. 318 00:29:44,958 --> 00:29:47,208 Itzultzen badiegu, askatu egingo dute. 319 00:29:47,291 --> 00:29:48,250 Bidezkoa da. 320 00:29:48,333 --> 00:29:51,291 Kriminalen buruek ez dute horrela funtzionatzen. 321 00:29:56,125 --> 00:29:57,333 Hau sendatuko dizut. 322 00:29:58,250 --> 00:29:59,250 Zer moduz dago? 323 00:30:01,166 --> 00:30:03,333 Ondo. Min apur bat ematen dit. 324 00:30:03,416 --> 00:30:06,791 Egia esateko, uste dut dagoeneko Lyle hil dutela. 325 00:30:07,541 --> 00:30:11,833 - Nonbait lurperatuko zuten. - Tira, ezin dugu Lyle bazterrean utzi. 326 00:30:12,333 --> 00:30:16,583 Airean zerbait idazten hasi zen eraman baino lehen. Zer zen? 327 00:30:17,416 --> 00:30:19,666 "Maite zaituztet, QSLG". 328 00:30:20,333 --> 00:30:22,125 Zer arraio da QSLG? 329 00:30:22,208 --> 00:30:25,666 Orduantxe kolpatu zuten eta letrak balantzaka hasi ziren. 330 00:30:29,291 --> 00:30:30,458 Sentitzen dut, Eli. 331 00:30:35,416 --> 00:30:38,750 Etxea ikusi nahi duzu? Erakutsiko dizut. 332 00:30:40,708 --> 00:30:41,541 Noski. 333 00:30:53,625 --> 00:30:54,958 Hau liburutegia da. 334 00:30:56,541 --> 00:30:59,833 Denak irakurri dituela dio, eta ez da ezinezkoa, 335 00:31:01,166 --> 00:31:04,250 egunero hori baino ez baitu egiten, irakurri eta edan. 336 00:31:04,333 --> 00:31:06,125 Eta Sale of the Century ikusi. 337 00:31:17,583 --> 00:31:18,750 Gogoan dut hau. 338 00:31:42,666 --> 00:31:46,041 Ez daukagu mantarik, baina beroki honekin estal zaitezke. 339 00:31:54,791 --> 00:31:58,833 Lantegira deituko dut. Ivan Krollen aurpegia konpondu bazuten, 340 00:31:58,916 --> 00:32:01,291 jakingo dute non bizi den, ezta? 341 00:32:04,375 --> 00:32:09,083 Lehenik hitz egin dezagun Slimekin, ea berarekin egon gaitezkeen aldi batez. 342 00:32:09,166 --> 00:32:11,000 - Zer deritzozu? - Ondo. 343 00:32:13,750 --> 00:32:15,458 Ez utzi hitz egiteari, Gus. 344 00:33:39,625 --> 00:33:40,500 Kaixo? 345 00:33:44,166 --> 00:33:45,958 Gussie! 346 00:33:46,041 --> 00:33:46,916 Gus! 347 00:34:36,000 --> 00:34:36,875 Gus? 348 00:35:54,666 --> 00:35:55,500 Slim! 349 00:35:57,708 --> 00:36:00,958 Eli, Gus! Zer zabiltzate hemen? 350 00:36:01,041 --> 00:36:04,750 Elik uste du Ivan Kroll aurkitu dezakegula eta tratua eskaini. 351 00:36:04,833 --> 00:36:07,833 Hori ezinezkoa da, eta jada azaldu dizuet zergatik. 352 00:36:08,333 --> 00:36:09,791 Ahotsa berreskuratu duzu. 353 00:36:11,625 --> 00:36:15,166 - Joan zarete ama ikustera espetxera? - Oraindik ez. 354 00:36:15,250 --> 00:36:17,750 Gutaz arduratuko den heldu bat behar dugu. 355 00:36:17,833 --> 00:36:19,958 - Bai, Robert. - Zuk ezagutzen duzu? 356 00:36:20,041 --> 00:36:22,625 Alkoholiko hutsa da, eta haren etxea, zabortegia. 357 00:36:23,500 --> 00:36:25,291 Ba, hemen ezin zarete geratu. 358 00:36:25,375 --> 00:36:27,333 Zergatik ez? Ez zara gure laguna? 359 00:36:27,416 --> 00:36:30,458 Bai, baina Gizarte Zerbitzuetakoek eramango zaituzte. 360 00:36:30,541 --> 00:36:33,125 Ni ere eraman ninduten, eta ikusten duzue emaitza. 361 00:36:33,750 --> 00:36:36,500 Eta hemen ezkutatzen bagara harik eta… 362 00:36:37,541 --> 00:36:39,833 Harik eta zer? Harrapatuko zaituztete. 363 00:36:40,333 --> 00:36:44,166 Kriminal bat, polizia ustelak eta Hezkuntza Saila dituzue atzetik. 364 00:36:44,250 --> 00:36:46,416 Dena dakite, eta gupidagabeak dira. 365 00:36:47,375 --> 00:36:49,375 - Zer du txarrik Robertek? - Dena. 366 00:36:49,458 --> 00:36:51,291 Hasteko, oso aldakorra da. 367 00:36:51,375 --> 00:36:54,416 Eli lapurtzat hartu eta makila batekin eraso zion. 368 00:36:55,416 --> 00:36:58,916 Bai, bueno, mozkortzea eragotzi behar diozue. 369 00:36:59,500 --> 00:37:02,916 Eseri. Askaria emango dizuet eta bueltan eramango zaituztet. 370 00:37:03,000 --> 00:37:05,916 Putza! Bakarrik moldatuko gara. Tira, Gus, goazen. 371 00:37:06,416 --> 00:37:07,458 Eli. 372 00:37:08,291 --> 00:37:11,291 Ez zaitez muturtu, praktikoa izaten ari naiz. 373 00:37:11,375 --> 00:37:14,583 - Kakati hutsa zara. - Sistemak hala funtzionatzen du. 374 00:37:14,666 --> 00:37:18,666 Hala jarraituz gero, zure amak ez du berriz egunaren argia ikusiko. 375 00:37:18,750 --> 00:37:21,500 Zuok biok adopzioan emango zaituztete, 376 00:37:21,583 --> 00:37:24,083 eta ni pedofiloen zerrendan jarriko naute. 377 00:37:24,875 --> 00:37:28,625 - Har ezazue diru pixka bat behintzat. - Gorde zure diru puta! 378 00:37:28,708 --> 00:37:29,875 Gus, goazen. 379 00:37:32,458 --> 00:37:35,583 Orain hitz egiten duzula, ea zentzarazi dezakezun. 380 00:37:35,666 --> 00:37:37,208 Egunkarira joko dut. 381 00:37:37,291 --> 00:37:39,916 Caitlyn Spies-i kontatuko diot gertatu dena. 382 00:37:40,000 --> 00:37:43,625 Hanka sartze potoloa! Gauzak okertu egingo dituzu denontzat. 383 00:37:44,125 --> 00:37:45,791 Nola izan daitezke okerrago? 384 00:37:45,875 --> 00:37:48,583 Ama espetxeratu dute egin ez duen zerbaitengatik, 385 00:37:48,666 --> 00:37:52,500 eta gure aitaordea hiltzaile psikopata batek bahitu du. 386 00:37:52,583 --> 00:37:55,166 Poliziak erreformatorioan sartu nahi gaitu, 387 00:37:55,250 --> 00:37:58,708 eta aitak burua lehertu nahi dit aizkora baten kirtenarekin. 388 00:37:58,791 --> 00:38:02,750 Esadazu gauza horietatik okerragoa izan daitekeen bakar bat! 389 00:38:40,250 --> 00:38:41,083 Kaixo! 390 00:38:43,375 --> 00:38:44,500 Zer nahi duzu? 391 00:38:44,583 --> 00:38:47,041 Caitlynekin hitz egin… 392 00:38:47,125 --> 00:38:49,166 Sakatu botoia hitz egiteko. 393 00:38:52,500 --> 00:38:55,250 Eli Bell naiz. Caitlyn Spies ikusi nahi dut. 394 00:38:55,333 --> 00:38:56,500 Hitzordua duzu? 395 00:38:57,083 --> 00:39:00,416 - Ez, baina istorio bat dut harentzat. - Zer istorio? 396 00:39:01,041 --> 00:39:02,208 Istorio kriminala. 397 00:39:02,875 --> 00:39:05,333 - Lekukoa zara? - Ez, ni biktima naiz. 398 00:39:06,000 --> 00:39:08,541 Ba, Caitlyn azken orduko kontuekin dabil. 399 00:39:08,625 --> 00:39:12,250 Utzidazu izena eta telefono zenbakia, eta berak deituko dizu. 400 00:39:12,875 --> 00:39:16,000 Esaiozu elkarrizketa bat lor dezakedala Slim Hallidayrekin. 401 00:39:17,916 --> 00:39:18,875 Zaude apur bat. 402 00:39:22,125 --> 00:39:23,291 Kaixo, Caitlyn. 403 00:39:24,208 --> 00:39:26,750 Eli Bell delako bat dago atean. 404 00:39:26,833 --> 00:39:30,333 Slim Halliday elkarrizketatzea lor dezakeela esan du. 405 00:39:30,833 --> 00:39:31,708 Ados. 406 00:39:34,666 --> 00:39:36,708 Sartu, berehala etorriko da. 407 00:39:42,833 --> 00:39:44,666 Eseri hortxe, mesedez. 408 00:39:45,875 --> 00:39:47,541 Courier-Mail, esan? 409 00:39:47,625 --> 00:39:51,750 Eta berak deitzen badizu? Orain Broz jaunarekin batzartuta dago. 410 00:39:51,833 --> 00:39:54,125 - Bai, ongi. - Tea hartzera noa. 411 00:39:54,791 --> 00:39:57,375 Ongi. Bai, gero arte orduan. 412 00:40:22,708 --> 00:40:25,250 Nire zain zaude? 413 00:40:29,750 --> 00:40:30,666 Caitlyn naiz. 414 00:40:34,250 --> 00:40:35,166 Ni… 415 00:40:35,250 --> 00:40:38,250 Bai, ni zera… 416 00:40:39,291 --> 00:40:41,333 Zure izen osoa esango didazu? 417 00:40:41,833 --> 00:40:44,000 Zertarako jakin nahi duzu? 418 00:40:44,541 --> 00:40:47,500 Jertse bat egiten ari naiz eta inizialak jartzeko. 419 00:40:49,000 --> 00:40:50,208 Chris… 420 00:40:51,708 --> 00:40:52,708 Christopher. 421 00:40:54,666 --> 00:40:57,125 - Christopher Brain. - Ez zara Eli Bell? 422 00:40:58,875 --> 00:41:00,791 Hori esan diozu harrerakoari. 423 00:41:02,000 --> 00:41:03,375 Bai. 424 00:41:03,458 --> 00:41:06,583 - Eli Bell ipiniko dut, bale? - Ezin da anonimoa izan? 425 00:41:06,666 --> 00:41:09,625 - Zergatik? - Pertsona batzuk babestu behar ditut. 426 00:41:11,250 --> 00:41:14,708 Aipatuko dizudan kriminalak gauza izugarriak egiten ditu. 427 00:41:15,375 --> 00:41:17,791 Pertsona horiek Hallidayren lagunak dira? 428 00:41:17,875 --> 00:41:19,791 Ez. Askoz okerragoak. 429 00:41:22,083 --> 00:41:24,000 Honek badu zerikusirik zure eskuarekin? 430 00:41:24,083 --> 00:41:29,000 Bai, baina dena ondo ulertzeko, aste batzuk atzera egin behar dut. 431 00:41:29,083 --> 00:41:31,458 Aizu, Eli, mamira joko dugu zuzenean? 432 00:41:31,541 --> 00:41:34,250 Hanka tatuatu bat agertu da Brighton hondartzan, 433 00:41:34,750 --> 00:41:36,750 eta hori aztertu behar dut, baina… 434 00:41:38,208 --> 00:41:39,291 Ondo zaude? 435 00:41:41,000 --> 00:41:42,208 Zer tatuaje du? 436 00:41:42,833 --> 00:41:44,833 - Utzi sartzen! - Ene bada! 437 00:41:45,916 --> 00:41:50,125 Arraioa, Raymond Leary da. Helen, non da segurtasunekoa? 438 00:41:50,208 --> 00:41:51,625 Tea hartzera joan da. 439 00:41:51,708 --> 00:41:54,291 Mesedez, urrundu kristaletik, Leary jauna. 440 00:41:54,375 --> 00:41:57,208 Utzi sartzen! Badakit Broz jauna barruan dela. 441 00:41:57,291 --> 00:41:59,708 - Utzi sartzen! - Nor da Raymond Leary? 442 00:41:59,791 --> 00:42:02,625 Eraikitzaile bat. Bezero batek ez omen zion ordaindu 443 00:42:02,708 --> 00:42:05,000 eta porrot egin zuen. Emazteak, depresioak jota, 444 00:42:05,083 --> 00:42:07,833 bere burua hil zuen. Istorioa kontatzea nahi du. 445 00:42:07,916 --> 00:42:09,333 Utzidazue sartzen! 446 00:42:10,541 --> 00:42:11,375 Eta zergatik ez? 447 00:42:11,458 --> 00:42:14,041 Bere bezeroa, Broz jauna, akziodun nagusia delako, 448 00:42:14,125 --> 00:42:16,000 eta urruntze-agindua lortu duelako. 449 00:42:16,083 --> 00:42:17,041 Polizia? 450 00:42:17,125 --> 00:42:22,416 The Courier Maileko bulegotik deitzen dut. Gizon batek sarrerako atea apurtu nahi du. 451 00:42:28,125 --> 00:42:30,958 - Bere burua hilko du! - Ez, ez utzi sartzen. 452 00:42:32,416 --> 00:42:33,250 Leary jauna. 453 00:42:35,666 --> 00:42:38,791 Eli! Itzuli hona, Eli. 454 00:42:38,875 --> 00:42:42,458 Horrela ez duzu lagunik egingo. Uztazu, ez du zentzurik. 455 00:42:43,375 --> 00:42:45,125 - Aizu? - Kendu paretik, umea. 456 00:42:45,208 --> 00:42:47,125 Itzuli etxera eta idatzi gutuna. 457 00:42:47,208 --> 00:42:48,541 - Ez du zentzurik. - Eli… 458 00:42:49,125 --> 00:42:50,208 Kentzeko paretik! 459 00:42:56,000 --> 00:42:57,791 Helen, deitu anbulantziari! 460 00:42:59,375 --> 00:43:00,500 Eli, ondo zaude? 461 00:43:02,916 --> 00:43:04,916 Orain bere istorioa idatziko duzu? 462 00:43:05,458 --> 00:43:09,458 Egia esateko, ez dut uste. Istorio psikiatriko luzea du. 463 00:43:10,041 --> 00:43:11,791 Aipatu duzun hanka hori… 464 00:43:11,875 --> 00:43:13,541 Gizonezkoarena da, ezta? 465 00:43:13,625 --> 00:43:15,291 Eta emakume baten izena du. 466 00:43:16,833 --> 00:43:19,333 Poliziak ez du xehetasunik jakinarazi. 467 00:43:20,291 --> 00:43:21,708 Emakumearen izena Frankie da. 468 00:43:22,916 --> 00:43:25,916 - Bai, eta zuk nola dakizu hori? - Nire ama da. 469 00:43:28,708 --> 00:43:31,500 Atzera denok! Egin lekua. 470 00:43:33,083 --> 00:43:34,000 Zaude, Eli! 471 00:43:38,458 --> 00:43:39,666 Courier-Mail, bai esan? 472 00:43:46,333 --> 00:43:48,291 Barkatu korrika ateratzeagatik. 473 00:43:49,583 --> 00:43:50,666 Lasai, ez da ezer. 474 00:43:59,250 --> 00:44:03,791 Itsasoak pertsona baten hanka ekarri du Brighton Beach hondartzara, 475 00:44:04,708 --> 00:44:06,625 eta izen bat du tatuatua. 476 00:44:11,875 --> 00:44:13,041 Kaka. 477 00:44:13,750 --> 00:44:15,166 Ez du esan nahi hil dutenik. 478 00:44:17,375 --> 00:44:19,500 Baina zuzen zaude, ziurrenik bai. 479 00:44:28,541 --> 00:44:33,791 - Oraindik egunkarira jotzeko asmoa duzu? - Ez. Slimek arrazoi du. 480 00:44:35,041 --> 00:44:36,958 Onena isilik egotea da. 481 00:44:39,875 --> 00:44:41,333 Eta Roberti laguntzea, 482 00:44:41,833 --> 00:44:44,583 gauzak are gehiago okertu aurretik. 483 00:44:46,875 --> 00:44:48,416 Zu eta biok gaude, Gus. 484 00:44:50,375 --> 00:44:52,166 Inork ez digu lagunduko. 485 00:45:05,875 --> 00:45:07,000 - Brian? - Bai? 486 00:45:07,083 --> 00:45:09,583 Bisita batek zerbait kontatu dit arrastion, 487 00:45:09,666 --> 00:45:11,416 eta ikertu egin nahi nuke. 488 00:45:11,500 --> 00:45:12,500 Bai, arazorik ez. 489 00:45:12,583 --> 00:45:15,875 Baina joan aurretik, bada berririk marrazoaren hankaz? 490 00:45:15,958 --> 00:45:18,708 Zure lagun forentseak… 491 00:45:20,750 --> 00:45:22,708 hau bidali dizu lehentxeago. 492 00:45:29,458 --> 00:45:32,625 GIZON KAUKASOARRA - 30-40 URTE "FRANKIE" TATUATUTA 493 00:45:43,000 --> 00:45:45,000 TRENT DALTON-EN LIBURUAN OINARRITUA 494 00:47:47,000 --> 00:47:49,916 Azpitituluak: Josu Varela Lezeta