1 00:00:23,875 --> 00:00:26,041 - Jaunok… - Eskerrik asko. 2 00:00:27,750 --> 00:00:30,125 Oroitzapen liburuan idatzi nahi duzue? 3 00:00:30,708 --> 00:00:31,541 Nik bai. 4 00:01:02,958 --> 00:01:07,041 Espetxean eman zuen denbora luzean Slimek beti aldarrikatu zuen 5 00:01:07,125 --> 00:01:10,708 bera errugabea zela, ez zuela egin egotzi zioten krimena. 6 00:01:10,791 --> 00:01:14,208 Baina, era berean, zigor hura merezi zuela uste zuen 7 00:01:14,291 --> 00:01:18,250 iraganean egin eta zigortu gabe geratutako hainbat gaiztakeriagatik. 8 00:01:19,041 --> 00:01:22,083 "Bukatu zure denbora, hark zurekin bukatu baino lehen", 9 00:01:22,750 --> 00:01:25,000 epitafio horixe aukeratu zuen. 10 00:01:26,083 --> 00:01:30,083 Eta uste dut esan nahi duela inork ez dugula bizitza egiten 11 00:01:30,166 --> 00:01:34,500 lotsatzeko modukoak diren ekintza batzuk egin gabe. 12 00:01:35,375 --> 00:01:39,250 Baina bizi garen bitartean, badugu astia 13 00:01:39,333 --> 00:01:41,333 bekatu horiek zuzentzeko. 14 00:01:41,416 --> 00:01:44,958 Orain Slimen abesti kutunetako bat kantatuko dugu. 15 00:01:48,833 --> 00:01:51,375 Behar bazaitut, 16 00:01:51,458 --> 00:01:54,208 niregana etorriko zara? 17 00:01:55,166 --> 00:01:57,500 Niregana etorriko zara 18 00:01:58,166 --> 00:02:00,541 eta nire mina arinduko duzu? 19 00:02:02,250 --> 00:02:04,750 Egunsentia galduko duzu, 20 00:02:05,333 --> 00:02:08,250 begiak ixten badituzu. 21 00:02:08,916 --> 00:02:13,541 Horrek bihotza erdibituko dit. 22 00:02:26,500 --> 00:02:29,541 5. ATALA: MUTIKOA IHESI DOA 23 00:02:29,625 --> 00:02:31,416 "NATURA HILA" LOREEKIN 24 00:02:42,791 --> 00:02:43,666 Barkatu! 25 00:02:46,125 --> 00:02:49,375 - Zu George Masoumi zara. - Bai. Nor zara zu? 26 00:02:50,375 --> 00:02:53,791 Eli Bell. Slimek esan zidan lagunduko zenidala. 27 00:02:54,791 --> 00:02:57,000 Slim hilda dago. Lagundu, zertan? 28 00:02:57,083 --> 00:02:59,916 Amari pakete bat helarazi nahi diot Boggo Road espetxera. 29 00:03:00,000 --> 00:03:02,125 Barkatu, ez dakit ezer horretaz. 30 00:03:02,208 --> 00:03:04,750 Gabonetarako beharko dituen gauza batzuk. 31 00:03:04,833 --> 00:03:07,458 Fruta-saltzailea naiz, nik fruta banatzen dut. 32 00:03:07,541 --> 00:03:08,708 Ondo ordainduko dizut. 33 00:03:08,791 --> 00:03:12,250 Bueno, ba, jateko zerbait behar baduzu, badakizu non nagoen. 34 00:03:17,000 --> 00:03:18,000 Eli. 35 00:03:18,833 --> 00:03:20,000 Kaixo. 36 00:03:20,708 --> 00:03:25,291 Zure bila ibili naiz aspaldion. Hemen aurkituko zintudala uste nuen. 37 00:03:25,375 --> 00:03:28,125 Zuzen zeunden tatuajeaz. 38 00:03:29,458 --> 00:03:32,250 Badakit aitaordea desagertuta dagoela eta ama, espetxean. 39 00:03:33,166 --> 00:03:35,083 Istorio bat zenuela esan zenidan. 40 00:03:36,208 --> 00:03:38,000 Gizon ikaragarri gaiztoez. 41 00:03:38,083 --> 00:03:41,166 Bai, baina iritziz aldatu naiz… neurri batean. 42 00:03:42,250 --> 00:03:45,916 Guztiek esaten didate hobe dela isilik gordetzea… gauza batzuk. 43 00:03:46,000 --> 00:03:50,041 Beraz, horixe egingo dut, oraingoz. 44 00:03:50,125 --> 00:03:54,500 Ohartzen zara inork ezer esaten ez badu, gaiztoek beti irabazten dutela? 45 00:03:56,416 --> 00:03:58,375 Edonola ere beti irabazten dute. 46 00:03:58,458 --> 00:04:00,000 Hurrengo batean agian, e? 47 00:04:00,708 --> 00:04:01,541 Ondo. 48 00:04:03,041 --> 00:04:05,750 Baina hots egidazu, nahi duzunean. 49 00:04:10,375 --> 00:04:11,875 Irudi hau eman didate. 50 00:04:27,500 --> 00:04:28,333 Aizu! 51 00:04:28,416 --> 00:04:30,333 Zer da kaka hau guztia, Txilintxo? 52 00:04:30,416 --> 00:04:32,375 Itzulidazu hori, garrantzitsua da. 53 00:04:32,458 --> 00:04:34,416 - Pasadazu. - Uztazue! 54 00:04:34,500 --> 00:04:35,916 Berreskuratu nahi duzu? 55 00:04:36,875 --> 00:04:37,916 - Lasaitu. - Utzi! 56 00:04:39,291 --> 00:04:40,708 Tira, emadazue. 57 00:04:43,333 --> 00:04:44,166 Inozoa! 58 00:04:45,750 --> 00:04:46,791 - Ez! - Itzela. 59 00:04:47,541 --> 00:04:48,875 - Ondo ibili. - Agur. 60 00:04:50,916 --> 00:04:51,916 Ai, ez. 61 00:05:03,375 --> 00:05:05,750 Muskulu-distrofia ikertzeko dirua biltzen gabiltza. 62 00:05:05,833 --> 00:05:07,083 Hori daukazu? 63 00:05:07,166 --> 00:05:10,083 70 000 $ lortzen baditugu, arrapalak jarriko dituzte 64 00:05:10,166 --> 00:05:11,458 eta eskolara joango naiz. 65 00:05:11,541 --> 00:05:14,375 Hirurogeita hamar mila dolar? Arrapala asko dira. 66 00:05:14,458 --> 00:05:17,083 Ume asko dira ibili ezin direnak. 67 00:05:19,541 --> 00:05:22,541 - Zenbat bildu duzue jada? - Bi mila, gehiena jaian. 68 00:05:22,625 --> 00:05:24,625 Alegia, ia ezer ez. 69 00:05:24,708 --> 00:05:27,416 Hamarrekoa ematen badiguzu, 2010 izango ditugu. 70 00:05:30,041 --> 00:05:31,166 Bale ba. 71 00:05:32,333 --> 00:05:33,958 Gabonak dira eta. 72 00:05:34,041 --> 00:05:37,500 A, eta alferrik joango zarete 14ra. Zeken hutsa da. 73 00:05:48,750 --> 00:05:50,375 Zergatik laguntzen didazu? 74 00:05:51,041 --> 00:05:52,416 Gogoko zaitudalako. 75 00:05:52,500 --> 00:05:55,416 Askoz ere gauza dibertigarriagoak daude egiteko. 76 00:05:55,500 --> 00:05:57,875 Ume normalek bezala autobus geltokiak txikitzea? 77 00:05:59,666 --> 00:06:03,666 Zer moduz nagusien pixoihalak aldatzea? Hori izango baita hurrengoa. 78 00:06:04,166 --> 00:06:05,833 Hori ere helduko da noizbait. 79 00:06:06,833 --> 00:06:09,416 Eta ondoren, hiltzen ikusiko nauzu. 80 00:06:10,333 --> 00:06:13,791 Guztiok hilko gara, Shells. Eta zu beti izan zara aurreratua. 81 00:06:19,375 --> 00:06:21,750 - Nirekin oheratu nahi duzu. - Ez. 82 00:06:21,833 --> 00:06:23,166 Pixoihalengatik egiten dut. 83 00:06:44,125 --> 00:06:47,208 GEORGE MASOUMI FRUTA-SALTZAILEA 84 00:06:56,375 --> 00:06:57,208 George? 85 00:07:03,125 --> 00:07:04,666 Hona utzi ninduzun dirua. 86 00:07:08,125 --> 00:07:09,000 Amarentzat. 87 00:07:15,125 --> 00:07:16,208 Hartu, ba. 88 00:07:18,291 --> 00:07:19,125 Eta ospa! 89 00:07:38,125 --> 00:07:39,375 Zenbat atera duzu? 90 00:07:40,041 --> 00:07:41,125 Berrehun bat. 91 00:07:45,666 --> 00:07:47,333 Lan ona egiten ari zara. 92 00:07:48,708 --> 00:07:50,541 Ez duzu uste nik ere…? 93 00:07:52,166 --> 00:07:53,166 Txantxetan! 94 00:07:53,666 --> 00:07:56,875 - Ez ahaztu eskolako lanak egitea, e! - Ez, lasai. 95 00:08:01,875 --> 00:08:04,166 Oraindik ez dago amaren berririk? 96 00:08:04,250 --> 00:08:05,208 Ez. 97 00:08:16,916 --> 00:08:20,500 Eramango zintuzketet, ahalko banu. Benetan, baina… 98 00:08:21,791 --> 00:08:23,583 oroitzapen gehiegi dira. 99 00:08:24,666 --> 00:08:27,666 Zuk ez hitz egitea ere nire errua dela uste du. 100 00:08:27,750 --> 00:08:29,791 - Ez da egia. - Bai, bada. 101 00:08:30,333 --> 00:08:31,833 Ni ere errudun sentitzen naiz. 102 00:08:34,166 --> 00:08:37,125 - Amak uste du garuna hondatu nizula. - Nire garuna ondo dago. 103 00:08:39,083 --> 00:08:41,250 Ondo dakit nik hori. 104 00:08:42,250 --> 00:08:43,458 Ondo dagoela. 105 00:08:46,000 --> 00:08:47,416 Nirea ere hala balego! 106 00:08:49,125 --> 00:08:50,916 Denok ditugu geure borrokak. 107 00:08:54,250 --> 00:08:55,083 Bai. 108 00:09:08,583 --> 00:09:10,958 Frankie, pakete bat dago zuretzat. 109 00:09:36,500 --> 00:09:37,666 AMARENTZAKO KANTUAK 110 00:09:57,791 --> 00:10:00,500 Kaixo, ama. Aspalditik ari natzaizu idazten, 111 00:10:00,583 --> 00:10:03,458 baina gure gutunak ez zaizkizu heltzen. 112 00:10:03,541 --> 00:10:05,208 Ondo egotea espero dut. 113 00:10:05,291 --> 00:10:07,208 Kasetean denetarik nahasi dugu, 114 00:10:07,291 --> 00:10:09,583 hala, musika izango duzu Gabonak arte. 115 00:10:09,666 --> 00:10:12,875 Idatziguzu, jakin dezagun ondo zaudela eta hau ondo jaso duzula. 116 00:11:00,916 --> 00:11:01,750 Txilintxo! 117 00:11:04,208 --> 00:11:05,333 Aspaldiko. 118 00:11:07,000 --> 00:11:07,916 Kaixo, Darren. 119 00:11:11,750 --> 00:11:14,041 Zertan ibili zara? 120 00:11:14,625 --> 00:11:16,750 Ez duzu deitzen, ez duzu idazten… 121 00:11:16,833 --> 00:11:20,166 Badakizu, beti bezala, aitari zurrutetik urrun eusten, 122 00:11:21,583 --> 00:11:23,416 Bobby Linette-ren abusuak jasaten… 123 00:11:23,958 --> 00:11:26,291 - Ergela da. - Lagunak zinetela uste nuen. 124 00:11:26,375 --> 00:11:28,083 Lagunak ergelak izan daitezke. 125 00:11:28,166 --> 00:11:32,333 - Esango diozu bakean uzteko? - Esaiozu zeuk, nik ergelagoak ditut eta. 126 00:11:33,666 --> 00:11:35,833 - Badakizu nire amarena? - Ez. 127 00:11:36,958 --> 00:11:39,750 Buruko isuria-edo izan du, ozta-ozta ibil daiteke. 128 00:11:40,250 --> 00:11:41,500 Hara, sentitzen dut. 129 00:11:42,208 --> 00:11:43,666 Zeharo amorratuta dago. 130 00:11:43,750 --> 00:11:47,000 Negozioa neure gain hartu dut. Eta hori ere ez du gogoko. 131 00:11:50,750 --> 00:11:53,291 Zertan zaudete hemen, Funworld-en atzealdean? 132 00:11:53,875 --> 00:11:57,125 Zulo hau Dustin Vang-ena da. Indarrez ari da 133 00:11:57,208 --> 00:12:00,208 - amaren negozioa bereganatu nahian. - Zer negozio? 134 00:12:00,291 --> 00:12:02,958 Landare apaingarriena. Zer ostia uste duzu zuk? 135 00:12:03,791 --> 00:12:06,333 Oraindik nola ikaratu pentsatzen ari naiz. 136 00:12:06,416 --> 00:12:10,000 - Negoziatzen ahalegindu zara? - Putakume handi bat da, Eli. 137 00:12:11,250 --> 00:12:14,208 Kabroi horiek indarkeria baino ez dute ulertzen. 138 00:12:15,375 --> 00:12:16,625 Bobby Linyette ere tartean. 139 00:12:18,916 --> 00:12:21,458 - Aurkitu duzu Lyleren erreserba? - Ez. 140 00:12:22,875 --> 00:12:24,208 Norbaitek eramango zuen. 141 00:12:27,000 --> 00:12:29,416 Nik ez, hori uste baduzu. 142 00:12:30,125 --> 00:12:32,083 Amak esan dizu zer gertatu zaion Lyleri? 143 00:12:32,166 --> 00:12:33,541 Nola jakingo du? 144 00:12:33,625 --> 00:12:36,916 Zure ama zen inportatzailea, eta Ivan Kroll, gainbegiralea. 145 00:12:37,000 --> 00:12:39,791 Esan didatenez, lagunak saldu zuen zure aita. 146 00:12:39,875 --> 00:12:42,166 - Eta Ivan Krollek burutu zuen. - Zer lagun? 147 00:12:42,750 --> 00:12:44,875 Zure amaren inguruan zebilena beti. 148 00:12:46,083 --> 00:12:47,125 Teddy Kallas? 149 00:12:47,958 --> 00:12:50,125 Arratoia beti ibiltzen da gaztaren ondoan. 150 00:12:55,458 --> 00:12:56,958 Eli, berandu da. 151 00:12:58,375 --> 00:12:59,291 Eli! 152 00:13:12,875 --> 00:13:15,000 - Uste dut hasi direla. - Banoa. 153 00:13:26,833 --> 00:13:30,291 Motxila polita, Eli. Amak espetxean egin dizu? 154 00:13:35,083 --> 00:13:37,125 Hara, ituan bete-betean! 155 00:13:53,583 --> 00:13:55,791 - Ostra! - Eli Bobby astintzen ari da. 156 00:13:55,875 --> 00:13:58,541 Utzi bakean edo hil egingo zaitut, aditzen? 157 00:13:58,625 --> 00:14:01,666 Hilda zaude, Bobby. Akabatu egingo zaitut! 158 00:14:01,750 --> 00:14:03,291 Eli, uztazu. Goazen. 159 00:14:04,833 --> 00:14:05,875 Askatu! 160 00:14:06,500 --> 00:14:08,416 - Joder! - Aska nazazu. 161 00:14:08,500 --> 00:14:10,416 Nazkatu naiz kaka puta honekin! 162 00:14:10,500 --> 00:14:12,500 Ez naiz gehiago Don Zintzo jauna izango! 163 00:14:12,583 --> 00:14:15,000 - Ez naiz zintzoa izango! - Ez du merezi. 164 00:14:15,083 --> 00:14:16,208 Inoiz gehiago ez! 165 00:14:18,125 --> 00:14:23,041 "Azkenean, bi egunez bota naute etxera, egoera berezia kontuan hartuta". 166 00:14:23,833 --> 00:14:27,041 "Gabonetako oporrak datoz, beraz, ez dut hutsunea igarriko". 167 00:14:28,000 --> 00:14:30,583 "Esan zenidan beharbada Psikologia ikasiko zenuela, 168 00:14:30,666 --> 00:14:33,208 eta gaiari buruzko liburu bat aurkitu dut aitaren pilan". 169 00:14:33,791 --> 00:14:37,375 "Kezkatuta naukazu, ama, ez diguzulako idazten". 170 00:14:37,458 --> 00:14:41,083 "Esaguzu ondo ote zauden, mesedez. Maite zaitugu, ama". 171 00:14:41,166 --> 00:14:44,041 "Eta kontatzen ari gara etxeratzeko falta diren egunak". 172 00:14:44,541 --> 00:14:48,375 "1541 lo, itzultzeko". Bai. 173 00:14:50,083 --> 00:14:50,958 Frankie? 174 00:14:52,208 --> 00:14:53,458 Entzuten duzu hau? 175 00:14:54,833 --> 00:14:55,708 Frankie! 176 00:14:56,708 --> 00:14:59,250 Nekatzen bazara, esadazu eta gelditu egingo gara. 177 00:14:59,333 --> 00:15:00,583 - Bai. - Ongi. 178 00:15:05,125 --> 00:15:07,458 Eli, bultza bizkarretik. Eskerrik asko. 179 00:15:09,000 --> 00:15:10,958 Barkatu, puzkerra bota dizut. 180 00:15:11,541 --> 00:15:13,625 Sua bart piztu zen. 181 00:15:13,708 --> 00:15:17,375 Ez da bizirik galdu, baina sabotajea izan daiteke. 182 00:15:17,458 --> 00:15:20,500 Kontu handiz aukeratu behar dugu non jarri. 183 00:15:20,583 --> 00:15:26,208 Ez eguzkiaren argirik, ez haize lasterrik. 184 00:15:26,291 --> 00:15:27,125 Zergatik ez? 185 00:15:27,625 --> 00:15:32,083 Henry oso arima delikatua delako. Javako pikondo bat da. 186 00:15:32,166 --> 00:15:34,166 Eta nahigabetuz gero, negar egingo du. 187 00:15:34,250 --> 00:15:37,666 Aukera izan bezain laster, negarrez hasiko da. 188 00:15:37,750 --> 00:15:40,666 - Gure laguntxo Eli bezala. - Ni ez! 189 00:15:40,750 --> 00:15:43,625 Tira! Gogoz ematen zenion negarrari txikia zinenean. 190 00:15:43,708 --> 00:15:45,125 Harrigarria zu gogoratzea! 191 00:15:46,291 --> 00:15:49,875 Bai. Bueno, apaindu dezagun, e? 192 00:15:50,750 --> 00:15:52,125 Hau zeuk ipini. 193 00:15:53,000 --> 00:15:53,833 Aurrera. 194 00:15:55,208 --> 00:15:56,541 Hori da, segi! 195 00:15:58,041 --> 00:16:01,958 Oso polita. Eta hau, hemen goian. 196 00:16:03,125 --> 00:16:07,000 Ukitu sakratua emateko. Listo! Ederra, ezta? 197 00:16:07,083 --> 00:16:09,791 Oinaldean opariak utziko ditugu, filmetan bezala. 198 00:16:09,875 --> 00:16:12,666 - Opariak erosi diguzu? - Ez. 199 00:16:12,750 --> 00:16:15,208 Baina ideia bat daukat. 200 00:16:16,000 --> 00:16:19,250 Vinnie's-ek emandako Eguberri saskia gaur arratsaldean helduko da. 201 00:16:19,333 --> 00:16:22,500 Gauza onak ekartzen ditu. Urdaiazpikoa, anana zukua, 202 00:16:22,583 --> 00:16:23,958 erregalizak… 203 00:16:25,541 --> 00:16:30,208 Pentsatu dut liburu pilatik bana aukeratu dezakegula, 204 00:16:30,291 --> 00:16:32,708 paperean bildu eta elkarrentzat opari gisa jarri. 205 00:16:32,791 --> 00:16:34,500 Bueno, ez edozein liburu, noski. 206 00:16:34,583 --> 00:16:36,916 Irakurtzen egon zaren bat agian, 207 00:16:37,000 --> 00:16:39,750 edo besteari gustatuko zaiola uste duzuna. 208 00:16:39,833 --> 00:16:43,875 Tira, gure izenak jarri ditut paperetan. Har ezazue bana. 209 00:16:46,166 --> 00:16:47,041 Zein tokatu zaizu? 210 00:16:47,916 --> 00:16:50,125 Gusek niretzat aukeratu beharko du bat, 211 00:16:50,208 --> 00:16:53,375 nik Elirentzat, eta Elik Gusentzat. 212 00:16:53,958 --> 00:16:56,958 Eseri egingo gara eta zukua edango dugu, erregalizak jan, 213 00:16:57,041 --> 00:16:59,250 eta garagardoa, eta elkarrekin irakurriko dugu. 214 00:16:59,333 --> 00:17:01,666 Eta zer du ezberdinik beste egun baten aldean? 215 00:17:01,750 --> 00:17:02,708 Gabonak direla. 216 00:17:03,750 --> 00:17:05,000 Eta zer? 217 00:17:05,083 --> 00:17:07,708 Ilusioz itxaroten ditugu, ezta? 218 00:17:08,666 --> 00:17:12,333 Jakina, Gabonak dira eta. Nola ez? 219 00:17:12,416 --> 00:17:13,833 Bai, hori da jarrera. 220 00:17:14,583 --> 00:17:15,416 Oso ondo. 221 00:17:19,666 --> 00:17:22,083 Alex laguna, Gabonak dira ia, 222 00:17:22,166 --> 00:17:24,375 eta oraindik ez dugu amaren berririk. 223 00:17:24,458 --> 00:17:26,416 Ez dut gehiago itxarongo. 224 00:17:26,500 --> 00:17:28,708 Erabaki drastikoak hartzeko ordua da. 225 00:17:32,875 --> 00:17:33,708 Kaixo, George. 226 00:17:35,166 --> 00:17:38,125 - Zu berriro! - Amak zerbait bidali du? 227 00:17:39,625 --> 00:17:40,500 Sentitzen dut. 228 00:17:43,083 --> 00:17:46,125 - Galdera bat dut. - Bota ba, lanpetuta nago. 229 00:17:46,750 --> 00:17:49,291 Zein da inoiz espetxean sartu duzun gauzarik handiena? 230 00:17:50,625 --> 00:17:52,083 Zer tamainatakoa izango liteke? 231 00:17:53,000 --> 00:17:53,833 Nire bestekoa. 232 00:17:58,291 --> 00:17:59,166 Ahaztu ezazu. 233 00:17:59,250 --> 00:18:02,500 Espetxetik ihes egitea zigortuta dago, baina nork dio ezin zarela sartu? 234 00:18:02,583 --> 00:18:05,000 Inork ez, inor ez delako hain ergela. 235 00:18:05,083 --> 00:18:06,708 Baina eta inor prest balego? 236 00:18:08,041 --> 00:18:09,791 Tira, zoaz. Ez dut egingo. 237 00:18:11,958 --> 00:18:13,291 Slimekin zorretan zeunden. 238 00:18:13,375 --> 00:18:16,291 Espetxean zure anaiari lagundu zion ataka larrian zegoenean. 239 00:18:17,250 --> 00:18:18,541 Egia da. 240 00:18:18,625 --> 00:18:20,833 Bestela, ez zen bizirik aterako. 241 00:18:21,708 --> 00:18:22,875 Ez, seguruenik ez. 242 00:18:22,958 --> 00:18:25,083 Ba, orain nire ama da barroteen atzean dagoena, 243 00:18:25,166 --> 00:18:29,125 eta kezkatuta nago, ez dakit bizirik aterako ote den. 244 00:18:29,708 --> 00:18:31,958 Gabonetan ere ez da gurekin egongo. 245 00:18:34,833 --> 00:18:38,375 Berriz hasiko da heroina hartzen eta agian gaindosia hartuko du. 246 00:18:41,916 --> 00:18:46,458 Horregatik ikusi behar dut, zenbat axola zaigun erakusteko. 247 00:18:48,666 --> 00:18:51,625 Eta aurrerantzean gauzak konponduko direla esateko. 248 00:18:57,041 --> 00:18:58,708 - Ez dakit, motel. - Hara… 249 00:18:59,875 --> 00:19:01,666 Badakit mesede handia dela. 250 00:19:03,416 --> 00:19:07,166 Baina ez didazu niri egingo, Slimi baizik. 251 00:19:38,000 --> 00:19:40,666 GUS-ENTZAT ELI-REN PARTETIK 252 00:19:53,125 --> 00:19:55,583 ELI-RENTZAT AITAREN PARTETIK 253 00:20:03,833 --> 00:20:06,666 ELI BELL HAREN HISTORIA 254 00:20:20,291 --> 00:20:22,083 Esan genuen ez zenuela hori egingo. 255 00:20:24,291 --> 00:20:27,208 Ama da, Gus, egin egin behar dut. 256 00:20:27,291 --> 00:20:28,750 Eta atxilotzen bazaituzte? 257 00:20:28,833 --> 00:20:30,458 Harrapatu egin beharko naute. 258 00:20:30,541 --> 00:20:32,250 Espetxea da, Eli. 259 00:20:32,333 --> 00:20:35,375 Inor ihesi ez joatea da euren egitekoa. 260 00:20:35,958 --> 00:20:38,541 Hormara igotzen lepoa hausten ez baduzu behintzat! 261 00:20:39,250 --> 00:20:42,083 - Hori gertatuko al da? - Ez dakit. 262 00:20:43,875 --> 00:20:45,833 Baina ergelkeria dela uste dut. 263 00:20:46,583 --> 00:20:47,541 Opaidazu zortea. 264 00:20:59,500 --> 00:21:02,125 Entzun, edozer gertatuta ere, 265 00:21:02,208 --> 00:21:04,625 zu egon isilik eta itxaron. 266 00:21:06,041 --> 00:21:07,291 - Ados. - Ongi. 267 00:21:07,375 --> 00:21:08,250 Eguberri on. 268 00:21:52,875 --> 00:21:55,375 H.M. EMAKUMEENTZAKO ESPETXEA 269 00:22:04,958 --> 00:22:06,875 BISITARIAK 270 00:22:08,458 --> 00:22:09,541 Georgie! 271 00:22:10,500 --> 00:22:12,958 Adi denok! Fruta-banatzailea dator. 272 00:22:14,166 --> 00:22:18,375 Kaixo, lagun! Hartu hau. Ez zara ezer ezkutatzen ari, ezta? 273 00:22:23,750 --> 00:22:25,750 Zuk arakatu ezazu azpialdea. 274 00:22:39,666 --> 00:22:40,791 Sartu barruraino! 275 00:22:52,666 --> 00:22:54,875 Ahuakateak! Sinetsi dezakezu? 276 00:22:55,041 --> 00:22:58,208 Gereziak, meloia… Puta hauek nik baino hobeto jaten dute. 277 00:22:58,291 --> 00:23:00,833 Eta zuk baino hobeto miazkatzen dute! 278 00:23:00,916 --> 00:23:02,000 Horrexegatik. 279 00:23:02,083 --> 00:23:05,916 - Utzi Georgieri sartzen. Ostia! - Ongi, George. 280 00:23:09,833 --> 00:23:10,958 Sar zaitezke. 281 00:23:16,250 --> 00:23:19,250 Ongi, George, sakatu! Irten hemendik. 282 00:23:20,291 --> 00:23:21,625 Utziozue irteten. 283 00:23:57,166 --> 00:23:58,291 Estu samar, e? 284 00:23:58,375 --> 00:24:01,625 - Atera nahi duzu? - Bai. Eskua emango didazu? 285 00:24:07,625 --> 00:24:08,500 Bernie naiz. 286 00:24:09,250 --> 00:24:10,250 Eli. 287 00:24:10,333 --> 00:24:12,125 Laguntzeko esan dit Georgek. 288 00:24:12,208 --> 00:24:15,791 - Aspalditik ezagutzen duzu? - Bai. Baina ez dakit noiztik. 289 00:24:15,875 --> 00:24:18,791 Lehen aldia da halako txorakeria bat egiten duena. 290 00:24:20,583 --> 00:24:21,916 Zahartzaroa izango da. 291 00:24:23,583 --> 00:24:26,916 - Hemen prestatzen duzu jatekoa? - Bernieren bistroa! 292 00:24:28,166 --> 00:24:30,958 Menua mugatua da, baina bezeroak beti gehiegi. 293 00:24:31,041 --> 00:24:33,208 Ama ikustera joan naiteke? 294 00:24:33,291 --> 00:24:36,625 Aizu, oraindik ez al zara jabetu non zauden? 295 00:24:36,708 --> 00:24:39,916 Hau ez da hotela! Emakumeen espetxe batean zaude. 296 00:24:40,000 --> 00:24:43,458 Hemen ez dago ez telefonorik ez harrerako zerbitzaririk. 297 00:24:49,958 --> 00:24:53,708 Salbazio-armadakoak dira. Denak jangelan daude, ikusten. 298 00:24:54,333 --> 00:24:56,625 - Eta zu ez? - Ez horixe! 299 00:24:57,208 --> 00:24:59,958 Ereserkiak gorroto ditut. Misiolaria naiz. 300 00:25:00,541 --> 00:25:03,166 Pikutara Gabonak eta gabon-kantak, 301 00:25:03,250 --> 00:25:06,500 eta pikutara haiek gabon-kanta putak abesten! 302 00:25:07,083 --> 00:25:09,500 - Bernie! - Hemen gaude, Deb. 303 00:25:12,625 --> 00:25:13,750 Frankieren semea da? 304 00:25:13,833 --> 00:25:17,125 Ez dakit. Gurdi bete ume daukat hor kanpoan! 305 00:25:18,041 --> 00:25:20,875 Hara bestea! Frankierekin etortzekoa zinen. 306 00:25:20,958 --> 00:25:23,291 Baina gelara joan da eta atea itxi du. 307 00:25:23,375 --> 00:25:25,833 Funtzionarioak bakean uzteko esan dit. 308 00:25:26,791 --> 00:25:27,666 Kaixo. 309 00:25:29,166 --> 00:25:30,000 Debbie naiz. 310 00:25:32,416 --> 00:25:34,291 Ama drogen mendean dago berriz? 311 00:25:42,125 --> 00:25:45,083 Hara, oso leku iluna da hau, gazte. 312 00:25:45,166 --> 00:25:47,041 Ez du askorik jaten, 313 00:25:47,125 --> 00:25:50,666 eta ez dut gogoratzen azkenekoz noiz atera zen 15:00etan patiora. 314 00:25:50,750 --> 00:25:52,333 Jakin dezazun. 315 00:25:56,958 --> 00:25:58,375 Nigatik aterako da. 316 00:25:59,666 --> 00:26:03,500 Gabonetan gertatzen dira mirariak, ezta? Eraman nazazu harengana. 317 00:26:03,583 --> 00:26:06,041 Nire ahotsa entzun eta atea irekiko du. 318 00:26:06,125 --> 00:26:09,958 Bai, eta funtzionarioak etorriko dira. Baina hor konpon! 319 00:26:15,000 --> 00:26:16,958 Tira ba, sartu barrura. 320 00:26:19,333 --> 00:26:21,250 Zer? Zabor artean? 321 00:26:21,875 --> 00:26:23,125 Bai, sar zaitez. 322 00:26:26,250 --> 00:26:28,833 Orain egon isilik eta itxaron. 323 00:26:42,750 --> 00:26:46,625 Hemen utziko zaitut, baina… harrapatzen bazaituzte, nork ekarri zaitu? 324 00:26:47,208 --> 00:26:49,250 Uste dut emakume zuri bat izan dela. 325 00:26:49,333 --> 00:26:50,958 Eta nola sartu zara hemen? 326 00:26:51,041 --> 00:26:52,875 Kamioi baten azpialdean. 327 00:26:52,958 --> 00:26:54,000 Zer kamioi? 328 00:26:54,083 --> 00:26:56,500 Ez dakit, presoak zekartzan. 329 00:26:57,416 --> 00:26:58,250 Ondo. 330 00:26:59,458 --> 00:27:03,833 Hemendik aurrera bakarrik zaude. Bost ate aurrerago dago, B25ean. 331 00:27:34,750 --> 00:27:37,208 Ama! 332 00:27:42,708 --> 00:27:43,583 Ama? 333 00:27:47,750 --> 00:27:48,583 Ama. 334 00:27:50,833 --> 00:27:52,875 Ni naiz, Eli. 335 00:27:55,916 --> 00:27:58,291 Ireki atea, ama. 336 00:27:59,875 --> 00:28:01,208 Ez da amets bat. 337 00:28:03,083 --> 00:28:05,250 Ama! Ireki atea. 338 00:28:09,500 --> 00:28:13,708 Agur, Ruby Tuesday, 339 00:28:14,208 --> 00:28:17,083 Nork jarriko lizuke izen bat? 340 00:28:18,250 --> 00:28:22,166 Egun bakoitzarekin aldatzen zara, 341 00:28:23,666 --> 00:28:25,625 Zure hutsunea izango dut. 342 00:28:28,916 --> 00:28:30,041 Ama, ireki atea. 343 00:28:49,125 --> 00:28:50,416 Eguberri on, ama. 344 00:28:51,458 --> 00:28:52,500 Talde-besarkada! 345 00:29:02,500 --> 00:29:04,916 - Benetakoa zara? - Bai noski, ama. 346 00:29:07,958 --> 00:29:09,458 Besoak argaldu zaizkizu. 347 00:29:11,291 --> 00:29:14,916 Drogak utzi behar dituzu. Dena konponduko da, ama. 348 00:29:15,500 --> 00:29:17,458 Gusek esan dit, eta dena daki. 349 00:29:18,125 --> 00:29:19,708 Zuk eutsi, bale? 350 00:29:19,791 --> 00:29:21,916 Lyleren gordelekua aurkituko dugu, 351 00:29:22,000 --> 00:29:24,083 droga saldu eta dirua gordeko dugu, 352 00:29:24,166 --> 00:29:26,250 zuretzat bizileku hobe bat erosteko. 353 00:29:26,333 --> 00:29:27,791 Ez dut ezer behar. 354 00:29:30,083 --> 00:29:32,833 Zu eta Gus behar zaituztet, besterik ez. 355 00:29:35,583 --> 00:29:37,541 Dena zoragarria izango da, ama. 356 00:29:37,625 --> 00:29:40,958 Unibertsitatera itzuli ahalko zara, edo Institutuko tabernan lan egin, 357 00:29:41,041 --> 00:29:42,666 nahi duzuna. 358 00:29:44,416 --> 00:29:45,583 Ene, Eli. 359 00:29:48,083 --> 00:29:50,416 Nire ume amestu ederra! 360 00:29:50,500 --> 00:29:54,125 Ez da ametsa, ama. Sinetsi baino ez duzu egin behar. 361 00:29:54,208 --> 00:29:55,750 Sinetsi gugan! 362 00:29:57,833 --> 00:30:02,041 Sinesten dut zuengan. Beti sinetsi dut eta sinetsiko dut. 363 00:30:03,166 --> 00:30:04,708 Begiratu niri eta esan ezazu. 364 00:30:06,833 --> 00:30:09,416 Baina zer ostia…? 365 00:30:09,500 --> 00:30:12,208 Ez haserretu, Laura. Zer gertatzen da hor? 366 00:30:12,291 --> 00:30:16,208 Zer haurtzaindegi klase da hau? Printzesak bisitak har ditzake bere gelan? 367 00:30:16,291 --> 00:30:18,958 - Baina zer kristo diozu? - Joan egin behar dut. 368 00:30:19,041 --> 00:30:22,000 Hau gaindituko dugu. Haiek baino indartsuagoak gara. 369 00:30:25,416 --> 00:30:27,708 Azkar! Ihesi doa. 370 00:30:27,791 --> 00:30:28,958 Kaka zaharra! 371 00:30:36,166 --> 00:30:37,833 Geldi! Zatoz hona, umea! 372 00:30:44,250 --> 00:30:45,708 Etorri hona! 373 00:30:48,958 --> 00:30:51,000 Harrapatu, mahai azpian dago. 374 00:30:53,416 --> 00:30:54,625 Helduiozu! 375 00:31:02,583 --> 00:31:04,208 - Azkar! - Agur, andereñoak. 376 00:31:11,541 --> 00:31:13,166 Zatoz hona, umemokoa! 377 00:31:16,458 --> 00:31:17,291 Eguberri on! 378 00:31:17,375 --> 00:31:19,541 - Zertan zabiltza hemen? - Amari laguntzen. 379 00:31:24,333 --> 00:31:25,375 Hemendik irten da. 380 00:31:29,416 --> 00:31:31,333 Itzuli hona oraintxe! 381 00:31:31,958 --> 00:31:34,750 Larrialdia! Ihesaldi bat dugu sukaldeko B gunean. 382 00:31:34,833 --> 00:31:35,833 Zatozte! 383 00:31:36,375 --> 00:31:38,125 - Giltza bat daukat. - Proba ezazu. 384 00:31:38,208 --> 00:31:40,750 - Utzidazu niri. - Ez izan inozoa! Itxaron. 385 00:31:40,833 --> 00:31:42,208 Ekar ezazue hotzeko zizela! 386 00:31:42,291 --> 00:31:43,625 - Tira! - Azkar. 387 00:31:43,708 --> 00:31:46,083 Hemendik igaro zaitezke? Uztazu lurrean. 388 00:31:46,166 --> 00:31:47,791 Ez du funtzionatuko! 389 00:31:53,916 --> 00:31:56,041 - Ez duzu lortuko. - Inola ere ez. 390 00:31:56,125 --> 00:31:57,833 - Goazen kanpotik. - Azkar. 391 00:32:08,083 --> 00:32:12,500 - Ez izan ergela, ez dio eutsiko. - Jaitsi hortik, min hartu baino lehen! 392 00:32:16,208 --> 00:32:19,500 Eman amore, umea. Inozoa zara? Ez dio eutsiko! 393 00:32:20,000 --> 00:32:21,625 - Jaitsi zaitez. - Egin kasu. 394 00:32:23,125 --> 00:32:25,625 Kaka zaharra! 395 00:32:38,000 --> 00:32:39,333 Slim! 396 00:32:40,500 --> 00:32:42,291 Lyle! 397 00:32:43,791 --> 00:32:45,125 Slim! 398 00:32:46,208 --> 00:32:48,083 Lyle! 399 00:32:56,708 --> 00:32:59,041 Ezin dizute entzun, oraindik hilda ez bazaude. 400 00:32:59,625 --> 00:33:01,333 Eta nola entzuten dizut zuri? 401 00:33:02,916 --> 00:33:04,750 Ni ere ez nago hilda, antza. 402 00:33:14,375 --> 00:33:16,333 - Nola dago? - Oraindik ez dakit. 403 00:33:17,041 --> 00:33:19,958 Hodia kendu diogu eta berez ari da arnasa hartzen. 404 00:33:21,041 --> 00:33:23,958 Ez dugu kaltea jakingo konortea berreskuratu arte. 405 00:33:26,583 --> 00:33:27,416 Christopher? 406 00:33:29,958 --> 00:33:31,375 Zu berriro ez! 407 00:33:32,750 --> 00:33:33,958 Zer moduz zaude? 408 00:33:34,791 --> 00:33:36,666 Izorratuta, noski. 409 00:33:36,750 --> 00:33:38,583 Eskuin eskua mugitu dezakezu? 410 00:33:45,375 --> 00:33:49,000 Ahuakate bati hazia nola, hala kendu dizute tumore osoa. 411 00:33:49,583 --> 00:33:52,416 Orain baliteke guztiz sendatzea. 412 00:33:52,500 --> 00:33:53,333 Egiatan? 413 00:33:54,291 --> 00:33:56,666 Jainkoaren seinale bat izan daiteke. 414 00:33:56,750 --> 00:33:58,291 Ez dut Jainkoan sinesten. 415 00:33:58,375 --> 00:34:01,250 Ba, argi dago hark zugan sinesten duela. 416 00:34:03,458 --> 00:34:04,500 Eguberri on. 417 00:34:09,916 --> 00:34:11,583 MODU EZBERDINAK 418 00:34:18,791 --> 00:34:21,708 - Frankie Bellen semea da. - Buruan kolpea hartu du? 419 00:34:21,791 --> 00:34:24,791 Zer axola dio? Kontua da, zer egingo dugu berarekin? 420 00:34:24,875 --> 00:34:27,541 Hau jakiten bada, agur Gabonetako baimenak! 421 00:34:27,625 --> 00:34:30,791 - Baita zaintzaileenak ere! - Nik ez diot inori esango. 422 00:34:33,250 --> 00:34:34,750 Hobe duzu. 423 00:34:36,291 --> 00:34:38,916 Badakizu zer gertatzen zaien traba egiten digutenei? 424 00:34:39,000 --> 00:34:42,208 Slim Hallidayk kontatu zidan egin zenioten guztia. 425 00:34:42,291 --> 00:34:44,625 Astintzea, ur-txorrotekin bustitzea, 426 00:34:45,583 --> 00:34:46,958 mukiak jatekoan, 427 00:34:47,041 --> 00:34:49,916 zuloan astebete ematea mantarik gabe… 428 00:34:50,000 --> 00:34:51,625 Eta hala ere sartu egin zara. 429 00:34:52,541 --> 00:34:54,041 Amak ez zidan erantzuten. 430 00:34:55,958 --> 00:34:58,333 A ze aitzakia inozoa! Nola sartu zara? 431 00:34:59,000 --> 00:35:03,166 Salbazio-armadakoekin. Haien furgoira igo eta korukoa naizela esan diet denei. 432 00:35:07,125 --> 00:35:10,666 Zer egingo didazue? 433 00:35:10,750 --> 00:35:14,041 - Oraindik ez dugu erabaki. - Ba, utzidazue joaten. 434 00:35:14,125 --> 00:35:17,250 - Salatu gaitzakezu. - Ez, presoen kodearen arabera. 435 00:35:17,333 --> 00:35:21,041 - Kideek ez dute elkar salatzen. - Zu ez zara gure kidea. 436 00:35:21,125 --> 00:35:24,958 Izan ere, gure gainean erori zarelako ekarri zaitugu hona. 437 00:35:25,708 --> 00:35:27,625 Benetan ezagutu zenuen Slim? 438 00:35:28,625 --> 00:35:30,541 Bai. Eta zuk? 439 00:35:30,625 --> 00:35:33,250 Nik ere bai. Lastima hil egin izana. 440 00:35:33,958 --> 00:35:36,500 Hallidayren jauzia errepikatzen saiatu zara. 441 00:35:36,583 --> 00:35:37,625 Hori zen asmoa. 442 00:35:37,708 --> 00:35:40,625 - Eta harrapatua izanez gero? - Tratua eskaintzea. 443 00:35:40,708 --> 00:35:44,583 Utzi joaten eta ez dut ezer esango. Eta baimendu bisitak amari. 444 00:35:44,666 --> 00:35:47,791 - Ez zaude tratuak egiteko moduan. - Aski da. 445 00:35:48,875 --> 00:35:49,875 Gabonak dira. 446 00:35:51,833 --> 00:35:55,041 Bernierekin hitz egingo dut, ea ideiaren bat ote duen. 447 00:36:03,083 --> 00:36:07,083 SEI ASTE GEROAGO 448 00:36:09,750 --> 00:36:12,708 Psikologiako liburuan irakurri dut nola errazagoa den 449 00:36:12,791 --> 00:36:15,375 ezagun zaizunarekin maitemintzea. 450 00:36:15,458 --> 00:36:19,500 Beraz, zenbat eta gehiago egon elkarrekin, orduan eta aukera gehiago gustatzeko. 451 00:36:19,583 --> 00:36:22,500 Benetan? Niri kontrakoa gertatzen zait. 452 00:36:24,333 --> 00:36:27,791 Frankie Bell, bisita bat duzu, bisitarien gelan. 453 00:36:35,166 --> 00:36:36,750 Bederatzigarren mahaian. 454 00:36:41,791 --> 00:36:42,666 Kaixo, Teddy. 455 00:36:43,625 --> 00:36:44,500 Frankie. 456 00:36:45,541 --> 00:36:47,625 Itxura ona duzu. Jantzi berria da? 457 00:36:48,666 --> 00:36:49,625 Trapu zahar hau? 458 00:36:49,708 --> 00:36:52,125 Zaku batean ere ondo emango zenuke. 459 00:36:52,916 --> 00:36:54,416 Eta hau ez al da antzekoa? 460 00:36:55,125 --> 00:36:58,041 Zerbait polita erosi beharko dizut azpian janzteko. 461 00:37:06,750 --> 00:37:08,125 Sentitzen dut Lylerena. 462 00:37:11,583 --> 00:37:13,791 Zuk ezin zenuen ezer egin, Teddy. 463 00:37:13,875 --> 00:37:17,375 Agian gogorrago borrokatu nintekeen. 464 00:37:19,958 --> 00:37:23,166 Baina ez nuen nahi zuri ezer gertatzerik, inola ere. 465 00:37:25,333 --> 00:37:26,833 Guztia iragana da jada. 466 00:37:28,291 --> 00:37:30,500 Eskertzen dizut bisitatzea, Teddy. 467 00:37:31,000 --> 00:37:33,625 Beti izan zara berezia niretzat, Frankie. 468 00:37:36,250 --> 00:37:39,541 Zeozer egin badezaket zure bizimodua hemen errazteko, 469 00:37:39,625 --> 00:37:40,708 esadazu. 470 00:37:40,791 --> 00:37:42,208 Ni ondo nago. 471 00:37:42,291 --> 00:37:45,208 Baina aldian behin semeak ikustera joan zintezke. 472 00:37:45,916 --> 00:37:50,791 Bai, bueno, izan ere, pare bat bider joan naiz dagoeneko. 473 00:37:50,875 --> 00:37:54,750 Ez zeuden etxean. Baina berriro joango naiz, oso urrun ez nabilenean. 474 00:37:57,666 --> 00:37:59,250 Gizon ona zara, Teddy. 475 00:38:05,750 --> 00:38:08,583 Baina ez iezaiezu esan hona etortzen naizela. 476 00:38:08,666 --> 00:38:14,208 Ez nuke nahi pentsatzerik inori lekua kentzen ari naizela edo… 477 00:38:14,291 --> 00:38:16,041 - Ez arduratu horregatik. - Ez? 478 00:38:16,125 --> 00:38:19,333 Ez, beti eskertzen da lagun baten aurpegia ikustea. 479 00:38:22,666 --> 00:38:24,666 Hau poza zu ikustea, Frankie. 480 00:38:25,958 --> 00:38:28,041 - Ukipenik ez! - Ez gara ukitzen ari. 481 00:38:30,583 --> 00:38:33,250 Ez dugu elkar ukitu. Ukitzen ikusi gaituzu? 482 00:38:40,166 --> 00:38:42,625 Zer du horrek? Hilekoa edo? 483 00:38:47,291 --> 00:38:49,916 Bueno, itzuliko naiz, bai? 484 00:38:51,416 --> 00:38:54,625 - Milesker, Teddy. - Ez da ezer. 485 00:39:07,291 --> 00:39:09,875 Funworld-eko jabea Dustin Vang da. 486 00:39:09,958 --> 00:39:12,541 Diotenez, Sidneytik inportatzen du materiala. 487 00:39:12,625 --> 00:39:16,583 Susmagarri nagusia gazte hau da, bertoko inportatzaile Bich Dang-en semea, 488 00:39:16,666 --> 00:39:19,833 Bich oraintsu erretiratu da, osasun arazoengatik. 489 00:39:19,916 --> 00:39:22,208 Ematen du bi talde hauen arteko gatazka 490 00:39:22,291 --> 00:39:24,000 gogortu egin dela. 491 00:39:24,083 --> 00:39:26,416 Gerra irekia bihurtzen bada, agian azkenean 492 00:39:26,500 --> 00:39:29,458 Dustin Vang auzipetuko dute iraganeko krimenengatik. 493 00:39:29,541 --> 00:39:31,291 Hauxe, esate baterako. 494 00:39:31,875 --> 00:39:34,875 Hori, lekukoren bat bizirik gelditzen baldin bada. 495 00:39:36,458 --> 00:39:39,916 Eta ez dakigu tartean beste jokalaririk ote dagoen. 496 00:39:41,041 --> 00:39:44,583 Jeffrey, "adberbiorik ez" diodanean, ez dut adjektibo gehiago esan nahi. 497 00:39:44,666 --> 00:39:47,083 Mugi, aizue, laurak dira eta! 498 00:39:49,791 --> 00:39:50,958 Alex laguna, 499 00:39:51,041 --> 00:39:53,833 Amak drogak utzi ditu eta askoz hobeto dago. 500 00:39:54,500 --> 00:39:56,541 Gusek eta biok lan txikiak hartuko ditugu, 501 00:39:56,625 --> 00:40:00,458 dirua aurreratzeko, irteten denean amak etxe txukun bat izan dezan. 502 00:40:04,666 --> 00:40:07,250 Lyleren txokoaren bila jarraitu behar dugu, 503 00:40:07,333 --> 00:40:10,541 ea saltzeko zerbait dagoen. Ulertzen duzu, ezta? 504 00:41:37,708 --> 00:41:39,500 Lagundu iezadazu honekin. 505 00:41:46,791 --> 00:41:48,458 Zer deritzozu honi? 506 00:41:50,041 --> 00:41:50,875 Ez dakit, ba. 507 00:41:53,333 --> 00:41:55,125 QLD KIROLAK ETA LARRUZKO GAIAK 508 00:41:55,208 --> 00:41:56,333 Itxaron, begiratu honi. 509 00:41:57,958 --> 00:42:00,416 Q, S, 510 00:42:00,500 --> 00:42:03,125 L, G. 511 00:42:05,583 --> 00:42:07,125 Zer esaten dio? 512 00:42:15,208 --> 00:42:16,041 Zaude. 513 00:42:29,666 --> 00:42:31,458 Demontre, Batman! 514 00:42:58,833 --> 00:42:59,750 Listo. 515 00:43:05,708 --> 00:43:07,000 Ene bada! 516 00:43:24,791 --> 00:43:27,750 - Zenbat balio dezake? - Guztiak? Ehun mila edo. 517 00:43:27,833 --> 00:43:29,500 Eta zer egingo dugu? 518 00:43:30,250 --> 00:43:32,625 Saldu, noski. Darren Dang-i. 519 00:43:33,500 --> 00:43:34,750 Eta amari etxea erosi. 520 00:43:34,833 --> 00:43:37,750 Ezkutatu dezagun. Ama lau urte barru aterako da. 521 00:43:37,833 --> 00:43:40,791 Bai, baina Darren hemen inguruan ibiliko da orduan? 522 00:43:40,875 --> 00:43:43,000 Ez dut uste hain luze biziko denik. 523 00:43:43,083 --> 00:43:44,875 Martxa honetan, zu ere ez. 524 00:43:46,333 --> 00:43:48,166 Ez dakidan zerbait dakizu, ala? 525 00:43:48,958 --> 00:43:52,541 Gauza asko dakizkit, baina puskak bakarrik ikusten ditut. 526 00:43:53,250 --> 00:43:55,583 Esaterako? Esadazu. 527 00:44:03,250 --> 00:44:04,875 Gosaria prest dago. 528 00:44:24,208 --> 00:44:26,666 - Zer nahi duzu? - Kaixo, Eli Bell naiz. 529 00:44:27,541 --> 00:44:30,625 Darren-en eskolako laguna naiz. 530 00:44:31,291 --> 00:44:34,541 Agian interesatuko zaion merkantzia dakart. 531 00:44:36,666 --> 00:44:40,166 Hauxe da merkantzia dakarren mutikoa, zure ikaskidea. 532 00:44:40,750 --> 00:44:41,625 Mugi. 533 00:44:46,291 --> 00:44:48,833 Kia, ez dut sekula ikusi. 534 00:44:48,916 --> 00:44:50,250 Zer diozu, baina? 535 00:44:54,708 --> 00:44:56,375 Zer dakarren begiratuko dut. 536 00:45:04,041 --> 00:45:05,125 Nor zara? 537 00:45:05,208 --> 00:45:07,041 Ni, Txilintxo. 538 00:45:10,250 --> 00:45:12,291 Uste dut BTK taldeko espioia dela. 539 00:45:13,625 --> 00:45:16,958 - 5T-koa behintzat ez da. - Ez baitakit 5T zer den ere! 540 00:45:18,500 --> 00:45:19,625 Neu naiz 5T. 541 00:45:21,875 --> 00:45:22,958 Hauxe da 5T. 542 00:45:28,083 --> 00:45:31,416 Maitasuna, dirua, kartzela, bekatua, mendekua. 543 00:45:35,250 --> 00:45:38,166 Gurekin bat egin nahi? Geure tatuatzaileak dauzkagu. 544 00:45:41,583 --> 00:45:42,750 Utzi pentsatzen. 545 00:45:44,916 --> 00:45:46,250 Nor da papardo hau? 546 00:45:46,333 --> 00:45:47,791 Ez du errespeturik. 547 00:45:59,083 --> 00:46:01,958 Betiko Txilintxo! Kaka egin duzu gainean? 548 00:46:03,208 --> 00:46:04,083 Bai. 549 00:46:12,541 --> 00:46:15,250 Zenbat nahi duzu merkantziaren truke? 550 00:46:15,333 --> 00:46:16,833 Kalitate handikoa da. 551 00:46:17,541 --> 00:46:20,041 Denbora honetan balioa handitu da. 552 00:46:21,333 --> 00:46:22,541 Zer ostia…? 553 00:46:25,041 --> 00:46:26,958 Dusting Van eta beretarrak etorri dira. 554 00:46:27,041 --> 00:46:28,250 Sartzen utzi diezu? 555 00:46:28,333 --> 00:46:31,708 Kamioiarekin ateen kontra jo du. Etxea erreko duela dio. 556 00:46:31,791 --> 00:46:33,625 - Armak dituzte. - Goazen. 557 00:46:33,708 --> 00:46:37,083 Esan nizun Funworld erretzea ideia txarra zela. 558 00:46:38,125 --> 00:46:39,666 Gorde hori guztia. 559 00:46:44,625 --> 00:46:46,583 - Zer da? - 50 000 $. Hartu edo utzi. 560 00:46:46,666 --> 00:46:49,500 - Oraindik ez dugu negoziatu. - Bai, kito. 561 00:46:49,583 --> 00:46:52,208 Sydneyko putakumeek merkatua kendu nahi digute. 562 00:46:55,291 --> 00:46:56,708 Zeri begira zaude? 563 00:46:58,291 --> 00:46:59,416 Matxetea? 564 00:46:59,500 --> 00:47:01,375 Zer? Ez horixe. 565 00:47:03,125 --> 00:47:04,041 Hartu nahi duzuna. 566 00:47:04,625 --> 00:47:06,333 Hil ditzagun! 567 00:47:24,791 --> 00:47:27,583 - Hesia izorratu duzu. - Hori zure arazorik txikiena da. 568 00:47:27,666 --> 00:47:29,625 Zuen etxea suntsitu ondoren, 569 00:47:29,708 --> 00:47:32,333 zakila moztu eta ipurtzulotik sartuko dizut. 570 00:47:32,416 --> 00:47:33,916 Ni barrura joango naiz. 571 00:47:34,958 --> 00:47:36,416 Oso orijinala! 572 00:47:36,500 --> 00:47:40,083 Oraintxe ez bazoazte, aurpegia tatuatuko dizut eskrotoan 573 00:47:40,166 --> 00:47:43,083 eta zure amari bidaliko diot, txotxongilo gisa erabil dezan. 574 00:47:46,041 --> 00:47:46,916 Hil itzazue! 575 00:47:47,000 --> 00:47:49,083 Itxaron, mesedez! 576 00:47:49,166 --> 00:47:51,916 Zuek ez nauzue ezagutzen, ezta nik zuek ere. 577 00:47:52,500 --> 00:47:54,708 baina ataka honetan uste dut 578 00:47:54,791 --> 00:47:57,583 beste ikuspegi bat oso lagungarria izan daitekeela. 579 00:47:58,125 --> 00:47:59,291 Adarra jotzen? 580 00:47:59,375 --> 00:48:02,583 Nire aitona-amonak II. Mundu Gerrako errefuxiatuak ziren. 581 00:48:04,291 --> 00:48:07,916 Gerratik ihesi, haiek bezala beste asko etorri ziren Darrara. 582 00:48:08,000 --> 00:48:10,625 Zuen gurasoek istorio bera kontatuko dizuete. 583 00:48:10,708 --> 00:48:12,833 Guztiok gara kanpotar hemen, 584 00:48:12,916 --> 00:48:15,208 baina orain, hau etxea da guztiontzat. 585 00:48:15,291 --> 00:48:17,250 Beraz, utz itzazue armak 586 00:48:17,333 --> 00:48:20,166 eta konpon dezagun hau senideak bagina bezala, 587 00:48:20,250 --> 00:48:23,500 lorategian eserita eta garagardoa eta batata eskuetan. 588 00:48:27,541 --> 00:48:29,875 Nor izango da bostekoa ematen lehena? 589 00:48:34,208 --> 00:48:35,083 Hil itzazue! 590 00:48:35,958 --> 00:48:37,208 Ene ama! 591 00:49:56,083 --> 00:49:57,083 Eli? 592 00:50:05,333 --> 00:50:07,000 Esadazu tomate saltsa dela. 593 00:50:08,000 --> 00:50:10,333 Ez, oraingoan odola da. 594 00:50:11,291 --> 00:50:13,708 Jode, zer gertatu da? 595 00:50:15,416 --> 00:50:17,833 Begira ezazu poltsan 596 00:50:27,083 --> 00:50:30,875 Berrogeita hamar mila dolar. Amari etxea erosteko. 597 00:50:34,166 --> 00:50:35,083 Lortu dugu. 598 00:51:01,083 --> 00:51:02,083 Ama maitea, 599 00:51:02,166 --> 00:51:04,416 Aitortu behar dut Gusek arrazoi zuela. 600 00:51:05,083 --> 00:51:07,583 Berak esan bezala atera da dena. 601 00:51:07,666 --> 00:51:11,333 Lyleren gauza zahar batzuk aurkitu eta saldu egin ditugu, 602 00:51:11,416 --> 00:51:13,416 eta aita kozinatzen ikasten ari da. 603 00:51:13,500 --> 00:51:15,291 Barrundatzen duzue usain gozoa? 604 00:51:22,791 --> 00:51:25,833 1381 lo baino ez. 605 00:51:25,916 --> 00:51:28,083 Antzina bezala izango da. 606 00:51:28,166 --> 00:51:29,958 Edo hobea, hitzematen dizut. 607 00:51:34,458 --> 00:51:38,000 DRUMMOND ETXEAK ATE IREKIEN JARDUNALDIA 608 00:51:43,041 --> 00:51:44,333 Usaintzen duzue? 609 00:51:45,000 --> 00:51:47,250 Ba, itxura are hobea du. 610 00:51:47,333 --> 00:51:50,250 Ai, ai! Jode! Ostia! 611 00:51:50,791 --> 00:51:51,958 Ondo zaude? 612 00:51:53,583 --> 00:51:55,458 Bai, ni oso ondo. 613 00:51:55,541 --> 00:51:58,625 Baina pastela, izorratuta. Gozoa egongo da, hala ere. 614 00:52:00,041 --> 00:52:01,958 Txakurrari eman behar genioke. 615 00:52:05,125 --> 00:52:06,875 TXAKURRARENTZAKO AFARIA 616 00:52:30,708 --> 00:52:32,375 Lau Eguberri barru, kalean. 617 00:52:33,041 --> 00:52:34,708 Hamazazpi urte izango ditut. 618 00:53:16,708 --> 00:53:18,708 TRENT DALTON-EN LIBURUAN OINARRITUA 619 00:55:24,000 --> 00:55:25,875 Azpitituluak: Josu Varela Lezeta