1 00:00:56,083 --> 00:00:57,125 Lyle? 2 00:01:00,166 --> 00:01:01,125 Eli! 3 00:01:08,000 --> 00:01:08,833 Barkatu. 4 00:01:10,583 --> 00:01:11,750 Ezin naiz gelditu. 5 00:01:12,541 --> 00:01:14,541 Etorria aprobetxatu behar dut. 6 00:01:15,291 --> 00:01:17,250 Hilda zinela uste nuen. 7 00:01:20,583 --> 00:01:23,000 Zure bizitzaren parte izango naiz beti. 8 00:01:24,625 --> 00:01:26,333 Aldi baterako desagertu naiz. 9 00:01:27,666 --> 00:01:29,083 Eleberria idazteko. 10 00:01:41,208 --> 00:01:44,083 NON DA LYLE? 11 00:01:45,166 --> 00:01:46,000 Lyle? 12 00:01:48,250 --> 00:01:49,083 Lyle! 13 00:01:52,000 --> 00:01:52,875 Lyle! 14 00:01:54,958 --> 00:01:55,833 Lyle! 15 00:02:17,291 --> 00:02:20,125 6. ATALA: MUTIKOA LAN BILA DABIL 16 00:02:20,208 --> 00:02:22,208 NATURA HILA, APO ERRALDOIAREKIN 17 00:02:27,208 --> 00:02:29,208 Bermuda, gutuna. 18 00:02:43,791 --> 00:02:46,958 Alex adiskidea, Lau urte dira gutun-lagunak garela. 19 00:02:47,750 --> 00:02:49,458 Gauzak asko aldatu dira. 20 00:02:50,041 --> 00:02:53,750 Slim Hallydayk esaten zuenez, denbora da gauza guztien erantzuna. 21 00:02:54,541 --> 00:02:55,416 Tira! 22 00:02:56,583 --> 00:03:00,208 Denborak eta beste iktus batek eraman dute Bich Dang egoitza batera… 23 00:03:00,291 --> 00:03:01,666 Tira ba, jokatu. 24 00:03:01,750 --> 00:03:03,625 …eta haren seme Darren, kartzelara. 25 00:03:03,708 --> 00:03:06,333 DROGA TRAFIKATZAILEEN BURUA, HILKETAREN ERRUDUN 26 00:03:06,916 --> 00:03:11,166 Denborak ekarri du alkohol gutxiko garagardoa, eta aita lasaiago dabil. 27 00:03:11,791 --> 00:03:15,541 Denborak egin du Gus berritsuago, nahi eta ez nabarmentzeko beste. 28 00:03:16,166 --> 00:03:17,083 Eta azkenik, 29 00:03:18,125 --> 00:03:19,000 azkenik 30 00:03:19,750 --> 00:03:21,833 denborak atera du ama espetxetik. 31 00:03:21,916 --> 00:03:24,750 Sasoia da dirua atera eta amari etxe bat erosteko. 32 00:03:24,833 --> 00:03:26,041 Lagunidazu honekin. 33 00:03:41,458 --> 00:03:42,541 Arraioa! 34 00:03:43,250 --> 00:03:45,916 - Hementxe dago. - Mutilak? Zatozte, azkar. 35 00:03:57,583 --> 00:03:59,125 Amaren idazmakina zaharra. 36 00:04:00,166 --> 00:04:01,416 Tira, goazen. 37 00:04:05,208 --> 00:04:09,041 - Zer zabiltzate hor behean? - Amaren idazmakina zaharra topatu dut. 38 00:04:09,125 --> 00:04:11,958 Itzela! Tira, garbitu eskuak, afaria prest dago. 39 00:04:12,041 --> 00:04:14,541 Ez dut hoztea nahi. Ilarrak daude, Gus. 40 00:04:15,416 --> 00:04:18,416 Kendu hori hortik, mesedez, eta afal dezagun. 41 00:04:19,666 --> 00:04:21,875 - Eskerrik asko, aita. - Ez horregatik. 42 00:04:22,750 --> 00:04:25,625 Ilarrak gustatzen zaizkizu, e? Bihar egun handia da! 43 00:04:25,708 --> 00:04:29,166 Espetxean bilduko zarete harekin edo…? 44 00:04:29,250 --> 00:04:31,500 Ez, Morgninside-ra joango gara. 45 00:04:31,583 --> 00:04:32,916 Zer dago Morningside-n? 46 00:04:33,000 --> 00:04:35,583 Trantsizio-etxe bat. Mojek kudeatzen dute. 47 00:04:36,208 --> 00:04:38,666 Ongi. Autobuserako dirua behar duzue? 48 00:04:38,750 --> 00:04:42,125 Ez, berrehun irabazi ditugu autoen haizetakoak garbitzen. 49 00:04:42,208 --> 00:04:44,291 - Hara! Ongi ba. - Bai. 50 00:04:44,375 --> 00:04:45,916 Berrehun dolar? 51 00:04:46,000 --> 00:04:48,875 Ez duzue hainbeste behar, emadazue apur bat. 52 00:04:48,958 --> 00:04:50,791 Bai zera! Zuk baduzu zure dirua. 53 00:04:54,833 --> 00:04:56,083 - Hementxe? - Bai. 54 00:04:56,166 --> 00:04:59,958 JOEL-EN BOTIKA 55 00:05:02,583 --> 00:05:03,791 - Egun on. - Kaixo. 56 00:05:04,625 --> 00:05:06,791 Bonboiak emango dizkidazu, mesedez? 57 00:05:12,083 --> 00:05:14,583 - Eskerrik asko. - Bankua lapurtu duzu, ala? 58 00:05:14,666 --> 00:05:16,708 Droga trafikatzaile ohia naiz. 59 00:05:20,375 --> 00:05:23,708 Ilea orrazten jarraitzen baduzu, amak ez zaitu ezagutuko. 60 00:05:25,083 --> 00:05:27,125 Gure autobusa da. Azkar! 61 00:05:36,750 --> 00:05:37,708 Urduri zaude? 62 00:05:37,791 --> 00:05:40,625 Bai. Pixka bat bai, egia esateko. 63 00:05:41,541 --> 00:05:42,375 Zer ba? 64 00:05:43,041 --> 00:05:47,083 Denbora luzea joan da. Slimek zioen kartzelak aldatu egiten zaituela. 65 00:05:47,750 --> 00:05:52,666 - Aldatu, nola? Gure ama da. - Bai, baina gu ere aldatu egin gara. 66 00:05:53,375 --> 00:05:54,625 Oraindik maite gaitu. 67 00:05:55,875 --> 00:05:59,125 Artista handia izango zara, eta jada ongile heroia zara. 68 00:05:59,875 --> 00:06:01,458 Ni kazetaria izango naiz. 69 00:06:02,416 --> 00:06:04,958 Etxea erosi eta familia bat izango gara berriz. 70 00:06:10,000 --> 00:06:10,833 Zer? 71 00:06:11,500 --> 00:06:12,791 Ezer ez, baina… 72 00:06:12,875 --> 00:06:15,125 Uste duzu apur bat alaitu zaitezkeela? 73 00:06:16,083 --> 00:06:17,666 Bai. 74 00:06:26,291 --> 00:06:28,041 - Gero arte! - Agur. 75 00:06:32,000 --> 00:06:35,125 - Hori da, ezta? - Ez, hauxe da. 76 00:06:37,166 --> 00:06:40,750 - Hauetako lore bat hartuko dut? - Bai, zergatik ez? 77 00:06:43,916 --> 00:06:46,000 - Bai? - Kaixo. Eli naiz, eta hau, Gus. 78 00:06:46,083 --> 00:06:48,833 - Francis Bell ikustera gatoz. - Bai, zain dago. 79 00:06:49,875 --> 00:06:52,166 Loreak, e? Xarmagarria. 80 00:07:02,000 --> 00:07:05,125 Laugarren atea eskuinera, mutilak. 81 00:07:14,666 --> 00:07:15,500 Sartu. 82 00:07:31,958 --> 00:07:35,083 Ene! Handi egin zarete, gero! 83 00:07:38,458 --> 00:07:39,333 Kaixo, ama. 84 00:07:40,541 --> 00:07:41,708 Talde-besarkada? 85 00:07:48,625 --> 00:07:50,125 Zure hutsunea izan dugu. 86 00:07:53,458 --> 00:07:54,458 Latza izan da? 87 00:07:55,750 --> 00:07:58,166 Espetxea oso latza da berez. 88 00:07:59,291 --> 00:08:01,250 Baina izan dira une politak ere. 89 00:08:02,000 --> 00:08:03,875 Funtzionarioei adarra jotzen, 90 00:08:03,958 --> 00:08:06,875 gure zoritxarreko bizitzak elkarrekin partekatzen… 91 00:08:09,125 --> 00:08:12,125 Baina badakizue zein izan zen unerik gogoangarriena? 92 00:08:12,208 --> 00:08:13,916 Zein izan zen? 93 00:08:14,708 --> 00:08:19,916 Ume zoro hau espetxera sartu zenean bere ama ikustera Gabon egun batez. 94 00:08:21,333 --> 00:08:23,875 Oraindik ere sarri gogoratzen dira. 95 00:08:32,041 --> 00:08:33,958 - Galdera serio bat, ama. - Bota. 96 00:08:35,166 --> 00:08:37,416 Nora joan nahi duzu hemendik irtetean? 97 00:08:38,500 --> 00:08:41,791 Bueno, badut zerbait pentsatuta. 98 00:08:43,166 --> 00:08:44,750 Guk ere bai. 99 00:08:47,208 --> 00:08:49,375 Zuek lehenengo. 100 00:08:50,125 --> 00:08:53,458 Bueno, imajina ezazu diru nahikoa aurreztu dugula 101 00:08:54,375 --> 00:08:57,291 eta leku bat erreserbatu dugula The Gap-en. 102 00:08:57,375 --> 00:08:59,083 GLIZINEN BASETXEA THE GAP-EN 103 00:08:59,166 --> 00:09:00,000 The Gap-en? 104 00:09:00,666 --> 00:09:03,291 Nondik atera duzue hainbeste diru? 105 00:09:04,333 --> 00:09:05,875 Zuk imajina ezazu. 106 00:09:08,375 --> 00:09:10,583 Belardia eta lorategi handi bat. 107 00:09:10,666 --> 00:09:13,375 Kanpoan eser zintezke Campari bat hartzera. 108 00:09:19,375 --> 00:09:21,500 Eskertzen dizut benetan, Eli. 109 00:09:22,708 --> 00:09:25,791 Baina jada ez dut Campari hartzen, 110 00:09:25,875 --> 00:09:28,291 eta gainera, ideia hobea daukat, 111 00:09:29,000 --> 00:09:30,208 eta dena adostuta. 112 00:09:32,625 --> 00:09:33,875 Zer adostu duzu? 113 00:09:37,083 --> 00:09:39,041 Teddy Kallasekin bizitzera noa. 114 00:09:40,541 --> 00:09:42,708 Zer? Zergatik? 115 00:09:43,416 --> 00:09:44,250 Zergatik? 116 00:09:46,708 --> 00:09:47,708 Ez dakit… 117 00:09:49,541 --> 00:09:52,750 Suposatzen dut hartaz maitemindu naizela. 118 00:09:53,291 --> 00:09:56,708 Badakizu Lyle salatu zuela? Ivani salatu zion. 119 00:10:02,666 --> 00:10:05,416 - Darren Dangek esan dizu hori? - Bai, berak. 120 00:10:05,500 --> 00:10:07,041 Ba, ez zen horrela izan. 121 00:10:07,125 --> 00:10:10,208 Teddyk ez zuen zer ikusirik izan, horixe da egia. 122 00:10:15,166 --> 00:10:19,541 Asko arduratu da nitaz espetxean egon naizen bitartean. 123 00:10:19,625 --> 00:10:21,833 Pikutara Teddy eta kaka hau guztia! 124 00:10:25,041 --> 00:10:25,875 Joder. 125 00:10:28,833 --> 00:10:32,583 2000 $-engatik, zer fruta erabiltzen da hondamena adierazteko? 126 00:10:32,666 --> 00:10:33,833 Madaria. 127 00:10:34,333 --> 00:10:36,625 - Madaria, nik uste. - Zuzen! 128 00:10:36,708 --> 00:10:39,541 Atseden txiki bat eta berehala itzuliko gara. 129 00:10:53,666 --> 00:10:55,666 HAU IDEIA TXARRA DA 130 00:10:55,750 --> 00:10:58,000 Ezin dugu diru hori ukitu, amarentzat zen. 131 00:10:58,083 --> 00:10:58,916 Ez du nahi. 132 00:10:59,000 --> 00:11:01,083 - Autoa eros dezake. - Badu Teddyrena. 133 00:11:01,166 --> 00:11:04,000 - Zertan gastatuko dituzu 50 000 $? - Ez dakit. 134 00:11:04,791 --> 00:11:08,625 Inork igarriko ez duelakoan? Eta ez naiz poliziez ari. 135 00:11:09,333 --> 00:11:10,958 Diru hori arazo handia da. 136 00:11:36,458 --> 00:11:38,291 Lyle Orliken umea zara, ezta? 137 00:11:39,541 --> 00:11:40,958 Eta kobratu duzu, antza. 138 00:11:43,416 --> 00:11:46,375 Tim Cotton detektibea naiz. Hau libre dago? 139 00:11:47,166 --> 00:11:49,666 - Ez, okupatuta dago. - Laster joango naiz. 140 00:11:49,750 --> 00:11:52,875 Zorionak eman behar dizkizut. 141 00:11:54,041 --> 00:11:54,875 Zergatik? 142 00:11:55,625 --> 00:11:57,333 Ama espetxetik atera delako. 143 00:11:58,000 --> 00:12:02,041 Ederra da familia bat elkartzen eta bide zuzenari heltzen ikustea. 144 00:12:02,541 --> 00:12:04,375 Bide horri eutsi ahal badiote. 145 00:12:05,375 --> 00:12:09,958 Hori baita arriskurik handiena zurea bezalako familia batentzat. Ala? 146 00:12:10,041 --> 00:12:13,583 Behin alde iluneko bizimoduaren sariak ezagututa… 147 00:12:13,666 --> 00:12:15,125 Zuk ondo dakizu hori. 148 00:12:17,000 --> 00:12:20,583 - Ez dakit zer esan nahi duzun. - Ivan Krollen laguna zara. 149 00:12:21,375 --> 00:12:24,416 Festa batean ikusi zintuztedan Tytus Brozekin. 150 00:12:25,000 --> 00:12:28,916 - Jakingo duzu aitaordeari gertaturikoa. - Ikusten? Horretaz ari naiz. 151 00:12:29,000 --> 00:12:31,166 Ezin iragana ahaztu, 152 00:12:32,000 --> 00:12:33,750 arriskuarekin jolasten, 153 00:12:34,750 --> 00:12:36,416 zauritu zaituzten susmoa… 154 00:12:40,291 --> 00:12:42,000 Ahaztu hori guztia, gazte. 155 00:12:42,583 --> 00:12:44,916 Betiko! Eskertuko didazu. 156 00:12:48,750 --> 00:12:50,500 Eta alkohola ere urrun! 157 00:12:51,833 --> 00:12:54,041 Ez zaitut hankamotz ikusi nahi. 158 00:12:55,208 --> 00:12:57,000 Zure amak ere ez luke nahiko, 159 00:13:00,458 --> 00:13:02,625 jasan duen guztia jasan eta gero. 160 00:13:15,083 --> 00:13:16,125 Esnatu, Shells. 161 00:13:17,375 --> 00:13:18,625 Fisioa duzu gaur. 162 00:13:20,375 --> 00:13:22,083 Nola hobetuko zara, bestela? 163 00:13:22,750 --> 00:13:25,583 Muskulu-distrofia ez dabil horrela, ama. 164 00:13:25,666 --> 00:13:28,750 Ez inoiz esan "inoiz ez". Tira, altxa ipurdia, txiki! 165 00:13:28,833 --> 00:13:30,375 Jada ez ditut hiru urte. 166 00:13:32,833 --> 00:13:34,083 - Prest zaude? - Bai. 167 00:13:36,375 --> 00:13:37,208 Ondo. 168 00:13:42,166 --> 00:13:45,458 Gus arratsaldean etorriko da, cricketa zurekin ikustera. 169 00:13:45,541 --> 00:13:47,000 Aupa! 170 00:13:49,291 --> 00:13:54,083 Shelly, badakit etsigarria dela, eta etorkizuna iluna dela, 171 00:13:54,166 --> 00:13:58,541 baina besterik ez bada behintzat, ahalegindu niregatik, ados? 172 00:14:06,500 --> 00:14:09,625 Ez idazu ukatu itxaropena izateko eskubidea. 173 00:14:11,708 --> 00:14:15,333 Ze, orain, horixe da eusten nauen bakarra. 174 00:14:17,875 --> 00:14:20,291 Tira, har ezazu lasaigarri bat. 175 00:14:38,250 --> 00:14:42,000 HUFFMAN FAMILIARENTZAT, MAITE DITUEN BATEN PARTETIK - X 176 00:15:03,000 --> 00:15:06,666 Teddyk etxe bat eskaintzen digu guztioi. 177 00:15:07,625 --> 00:15:09,250 Ba al dugu aukera hoberik? 178 00:15:09,833 --> 00:15:11,666 Aitarenera ere etor zaitezke. 179 00:15:13,000 --> 00:15:14,875 Horrek ez luke funtzionatuko. 180 00:15:17,250 --> 00:15:18,166 Milesker. 181 00:15:23,125 --> 00:15:23,958 Robert… 182 00:15:25,916 --> 00:15:28,958 Ikusi duzu nolakoa den mozkortuta dagoenean. 183 00:15:29,041 --> 00:15:31,875 Eta hori ez da hazteko girorik egokiena. 184 00:15:31,958 --> 00:15:33,125 Gu han hazi gara. 185 00:15:33,208 --> 00:15:37,916 Teddyk Lyle maite zuen, eta lagundu egin nahi digu, Eli. 186 00:15:38,000 --> 00:15:42,500 Eta lanean hasi nahi baduzu, psikologiako ikastaroko tutore batek 187 00:15:42,583 --> 00:15:46,291 badu iloba bat The Courier-Mailen erreportari dabilena. 188 00:15:46,375 --> 00:15:47,416 "Erreportari". 189 00:15:48,000 --> 00:15:50,875 Bai. Esan dit sarri hartzen dituztela gazteak, 190 00:15:50,958 --> 00:15:54,416 eta erredakzio-buruarekin hitz egiteko. Izena idatzi dut. 191 00:15:54,500 --> 00:15:57,458 - Zergatik ez diozu deitzen? - Ez da hain erraza. 192 00:15:57,541 --> 00:16:03,333 Zoaz eta eskatu hitzordua. Bi minutu besterik ez duzu behar. 193 00:16:03,416 --> 00:16:07,666 - Orain ez dut lanik behar. - Tira! Denok behar dugu lana, Eli. 194 00:16:13,083 --> 00:16:14,500 Joan egin behar dut. 195 00:16:14,583 --> 00:16:16,666 Benetan? Jada etorri da? 196 00:16:17,291 --> 00:16:18,208 Mesedez. 197 00:16:19,125 --> 00:16:20,750 Familia bat izan gaitezke. 198 00:16:22,166 --> 00:16:24,208 Zoragarria izango litzateke. 199 00:16:32,958 --> 00:16:34,083 - Kaixo. - Kaixo. 200 00:16:36,375 --> 00:16:38,875 Aupa, motel, aspaldiko! 201 00:16:39,375 --> 00:16:42,000 - Bai. - Zure proposamena azaldu diot. 202 00:16:43,208 --> 00:16:46,375 - Mutilak gurekin etor daitezkeela. - Noski. Zergatik ez? 203 00:16:46,458 --> 00:16:50,125 Gonbidatuen gela garbitu eta ohe pare bat jarriko dizkizuegu. 204 00:16:50,208 --> 00:16:52,625 Eta ni kanpoan nagoenean, 205 00:16:52,708 --> 00:16:55,458 etxe osoa zuentzat, amarentzat eta zuretzat. 206 00:16:55,541 --> 00:16:57,958 Hala, nire ordez zainduko duzu ama, e? 207 00:17:01,166 --> 00:17:03,875 Pentsa ezazu. Tira, goazen. 208 00:17:08,708 --> 00:17:09,666 Pentsatu ondo. 209 00:17:24,208 --> 00:17:28,333 Australiak emaitza on bat lortu behar du test hauen azken egunean. 210 00:17:28,416 --> 00:17:30,916 Ea lortzen duten berreskuratzea 211 00:17:31,000 --> 00:17:33,458 aurreko egunetako nagusitasuna. 212 00:17:48,041 --> 00:17:51,250 Bikain harrapatu du pilota Richie Richardsonek. 213 00:17:52,208 --> 00:17:54,416 - Zer moduz zaude? - Izorratuta. 214 00:17:54,500 --> 00:17:56,375 …beste guztiengandik. 215 00:17:56,958 --> 00:17:58,875 Eta Geoff Marsh-ek badaki hori. 216 00:18:00,666 --> 00:18:01,833 Urrunegi joan zaio. 217 00:18:01,916 --> 00:18:06,541 Kaixo, amaren partez. Berarekin eta Teddyrekin joatea nahi du. 218 00:18:07,250 --> 00:18:08,125 Kaka zaharra! 219 00:18:12,416 --> 00:18:14,041 Teddyk arkume-hanka jaten du? 220 00:18:15,541 --> 00:18:19,166 - Zer ostia diozu? - Ondo jokatuta, Warriors. 221 00:18:21,416 --> 00:18:23,083 Hori bai jaurtiketa bikaina! 222 00:18:23,166 --> 00:18:24,875 Zer egin duzu gaur? 223 00:18:26,000 --> 00:18:27,083 Ongintza lanak. 224 00:18:27,583 --> 00:18:30,916 Eta bere azken jaurtiketa ertzetik pixka bat atera da… 225 00:18:31,000 --> 00:18:32,208 Tea nahi? 226 00:18:37,041 --> 00:18:40,416 - Kaixo, aita. Nola doa liburua? - Ondo, bai. 227 00:18:42,250 --> 00:18:45,625 - Kikara bat te? - Gustura, baina esnea galdu egin da. 228 00:18:45,708 --> 00:18:48,875 Gaur kukuak oso familia berezi bati jo dio 229 00:18:48,958 --> 00:18:51,041 Brisbaneko hego-mendebaldean. 230 00:18:51,541 --> 00:18:52,833 Garagardoa ez, ordea! 231 00:18:52,916 --> 00:18:58,000 Tessa Huffman ama ezkongabeak 70 000 $ behar zituen 232 00:18:58,083 --> 00:19:02,666 muskulu-distrofia duen bere alaba Shellyri bizitza errazteko. 233 00:19:02,750 --> 00:19:08,000 Azken lau urtean Institutuak 15 000 $ biltzea lortu du. 234 00:19:08,083 --> 00:19:10,541 Baina gaur goizean mirari bat gertatu da. 235 00:19:11,208 --> 00:19:15,166 Tessa eta Shelly Huffmanek istorio harrigarri hau kontatuko digute. 236 00:19:15,250 --> 00:19:20,041 - Tessa, nola aurkitu duzu dirua? - Atea ireki dut egunkaria hartzeko eta… 237 00:19:21,166 --> 00:19:23,416 hantxe ikusi dut pakete bat. 238 00:19:23,500 --> 00:19:25,833 - Ez genekien barruan zer zegoen. - Ez? 239 00:19:26,666 --> 00:19:30,250 Zerri zikina! Nire dirua oparitu duzu? 240 00:19:30,333 --> 00:19:33,416 Baina zer ostia gertatzen zaizu zuri? 241 00:19:34,041 --> 00:19:35,166 Zoaz pikutara, Gus. 242 00:19:37,333 --> 00:19:38,166 Pikutara! 243 00:19:38,958 --> 00:19:41,375 Zoaz popatik hartzera, kabroi alua! 244 00:19:41,458 --> 00:19:42,333 Mutilak! 245 00:19:43,916 --> 00:19:45,333 - Mutilak… - Alua! 246 00:19:45,416 --> 00:19:46,458 Ostia! 247 00:19:46,541 --> 00:19:48,041 Kontuz! 248 00:19:48,541 --> 00:19:50,416 - Popatik! - Lasai, aizue. 249 00:19:50,500 --> 00:19:51,750 Izorratu egin gaitu. 250 00:19:51,833 --> 00:19:54,125 Izorratu duzuena nire ardilarru berria da. 251 00:19:54,208 --> 00:19:56,125 Gorde indarrak dojorako! 252 00:19:57,083 --> 00:19:58,125 Demontre! 253 00:19:58,208 --> 00:19:59,875 Shelly, baduzu mezuren bat… 254 00:19:59,958 --> 00:20:02,125 Kaka pila batean nahastuko gintuzun, 255 00:20:03,125 --> 00:20:04,833 Ezin nuen arrisku hori onartu 256 00:20:05,583 --> 00:20:08,208 Edozein zarela ere, maite zaitut. 257 00:20:09,708 --> 00:20:12,333 Eta konexioa itzultzen dizuet estudiora. 258 00:20:12,416 --> 00:20:16,666 Istorio horrek bihotza hunkitu ez badizu, ez dakit zerk hunki zaitzakeen. 259 00:20:21,041 --> 00:20:23,041 - Kaixo. - Courier-Mail. Bai, esan? 260 00:20:23,791 --> 00:20:25,791 Eskerrik asko, emango diot mezua. 261 00:20:28,458 --> 00:20:31,291 - Brian Robertson ikustera nator. - Zure zain dago? 262 00:20:31,375 --> 00:20:34,333 - Idatzi egin diot. - Eta erantzun dizu? 263 00:20:34,916 --> 00:20:35,875 Ez, oraindik ez. 264 00:20:36,500 --> 00:20:40,375 - Zertarako ikusi nahi duzu? - Praktikak egin nahi ditut. 265 00:20:40,458 --> 00:20:44,833 Eskaera-epea duela hiru hilabete itxi zen. Itzul zaitez datorren urtean. 266 00:20:44,916 --> 00:20:46,083 - Baina… - Zer? 267 00:20:47,250 --> 00:20:49,500 Ba, egin behar ditudala, bestela… 268 00:20:51,708 --> 00:20:54,333 Gogoratzen naiz. Eskua bendatua zuen mutila zara, 269 00:20:54,416 --> 00:20:57,125 zoro hari atearen kontra jotzea eragotzi ziona. 270 00:20:57,208 --> 00:20:58,125 Eta? 271 00:20:58,708 --> 00:21:01,500 Ezin dizut sartzen utzi inola ere. 272 00:21:02,541 --> 00:21:06,083 Baina ezin dizut eragotzi aparkalekuan egotea 20:00ak aldera. 273 00:21:06,166 --> 00:21:07,208 Zer gertatzen da, ba? 274 00:21:07,958 --> 00:21:11,500 Orduan irteten dela nagusia lanetik, baina ez esan nik esan dizudala. 275 00:21:12,166 --> 00:21:15,875 Courier-Mail. Zer sailarekin? Eskerrik asko. 276 00:21:16,791 --> 00:21:19,416 Barkatu, beste gauza bat. Non aparkatzen du? 277 00:21:20,291 --> 00:21:22,750 - Kazetaria izan nahi duzu? - Ahal dela. 278 00:21:23,250 --> 00:21:25,875 Ba, hasi zaitez ikertzen zein aparkalekuk dauka 279 00:21:25,958 --> 00:21:28,000 erredaktore-buruaren izena idatzita. 280 00:21:29,000 --> 00:21:31,791 POLITIKAKO ERREPORTARI-BURUARENTZAT GORDETAKO APARKALEKUA 281 00:21:55,666 --> 00:21:56,666 Robertson jauna? 282 00:21:58,041 --> 00:21:59,625 Bai, zer? 283 00:21:59,708 --> 00:22:02,041 Eli Bell naiz, gauza pare bat galdetu nahi dizkizut… 284 00:22:02,125 --> 00:22:06,416 Itxaron! Nondik atera duzu halako gorbata itsusi zatarra? 285 00:22:06,500 --> 00:22:09,833 Aitak esan dit hitzak maite dituzunez agian hunkituko zaituela. 286 00:22:10,791 --> 00:22:13,583 - Zure aita ezagutzen dut? - Ez dut uste. 287 00:22:13,666 --> 00:22:18,208 Eta bistan da ez nauela ezagutzen. Hitzak gorroto ditut, amesgaiztoa dira. 288 00:22:18,708 --> 00:22:22,125 - Baliatu nazazu. - Zertarako? Moda iragarki baterako ez! 289 00:22:22,208 --> 00:22:24,958 - Praktikak zuekin egiteko. - Datorren urtean. 290 00:22:25,041 --> 00:22:28,000 - Baina azaroan deituko dira. - Otsailean gaude. 291 00:22:28,083 --> 00:22:31,458 Edo hiru hil berandu zatoz edo bederatzi hil aurretik. 292 00:22:31,541 --> 00:22:32,583 Istorio bat daukatt. 293 00:22:36,958 --> 00:22:38,416 Bale, kontaidazu azkar. 294 00:22:38,500 --> 00:22:41,666 Baina hiru hitzetan laburtu ezin bada, ez dugu izenbururik. 295 00:22:41,750 --> 00:22:43,541 "John Lennon tirokatua". 296 00:22:44,291 --> 00:22:45,875 "Irakek Iran inbaditu du". 297 00:22:45,958 --> 00:22:47,208 "Ironia hil da?" 298 00:22:48,750 --> 00:22:50,250 - Bueno… - Hitz bat. 299 00:22:50,750 --> 00:22:54,291 - Hori ikuspegiaren araberakoa… - Itzul zaitez azaroan. 300 00:23:19,958 --> 00:23:22,875 Lehen nasan dagoen trena Caboolture-ra doa. 301 00:23:22,958 --> 00:23:26,000 Bowen Hills-en eta Eagle Junction-en gelditzen da. 302 00:23:30,541 --> 00:23:31,458 Caitlyn Spies? 303 00:23:35,250 --> 00:23:36,416 Eli Bell naiz. 304 00:23:39,583 --> 00:23:42,333 Hara! Ez zaitut ezagutu. 305 00:23:46,041 --> 00:23:48,541 Nire trena da. Egongo gara hurrengo batean. 306 00:23:51,375 --> 00:23:52,375 Ateak ixten. 307 00:23:52,458 --> 00:23:53,416 Nirea ere bada. 308 00:23:55,041 --> 00:23:57,333 - Caboolture-ra zoaz? - Handik hurbil. 309 00:23:58,625 --> 00:24:01,791 - Axola dizu esertzea? - Zure etxean zaude. 310 00:24:04,791 --> 00:24:07,041 Zertara etorri zara hirigunera? 311 00:24:07,791 --> 00:24:10,708 Zure nagusiarekin hitz egitera, praktikaldia egiteko. 312 00:24:12,250 --> 00:24:14,750 Badakizu epea azaroan irekitzen dela, ezta? 313 00:24:15,500 --> 00:24:16,333 Hala esan dit. 314 00:24:17,375 --> 00:24:19,583 Hiru hitzen proba egin dizu? 315 00:24:21,166 --> 00:24:22,500 Ba, bai. 316 00:24:23,291 --> 00:24:25,583 Beti egiten die hasiberriei. 317 00:24:26,666 --> 00:24:28,625 Gogoan dut aurkeztu nintzenean. 318 00:24:28,708 --> 00:24:32,541 Nire izaera hiru hitzetan laburbiltzeko esan zidan. 319 00:24:33,791 --> 00:24:34,958 Zer esan zenion? 320 00:24:37,291 --> 00:24:38,958 "Sakoneraino heltzen naiz". 321 00:24:39,625 --> 00:24:40,500 Nolatan? 322 00:24:43,708 --> 00:24:46,541 Gauzen zergatia jakin behar dudalako beti. 323 00:24:49,291 --> 00:24:50,125 Zer ba? 324 00:24:50,708 --> 00:24:51,791 Bueno, ba… 325 00:24:53,958 --> 00:24:56,541 Zortzi urte nituela hil zitzaidan ama, 326 00:24:57,833 --> 00:25:00,958 eta galdera asko erantzun gabe utzi zizkidan. 327 00:25:02,666 --> 00:25:05,458 Zergatik? Noren errua da? 328 00:25:07,041 --> 00:25:09,625 Jainkorik baldin bada, zergatik hura, 329 00:25:09,708 --> 00:25:13,250 hainbeste jende gaizto munduan libre dabilenean? 330 00:25:18,125 --> 00:25:19,750 Egunkarian agertu zinenean, 331 00:25:21,041 --> 00:25:25,041 aitaordearen istorioa kontatzen hasi zinen, baina alde egin zenuen. 332 00:25:26,958 --> 00:25:30,666 Poliziek oraindik ikerketa pean dagoela besterik ez dute esaten. 333 00:25:30,750 --> 00:25:32,041 Behin kontatu zenuen 334 00:25:32,125 --> 00:25:35,041 nola polizia batzuek kriminalak babesten dituzten 335 00:25:35,125 --> 00:25:39,125 trafikanteak arrastoan sar ditzaten. Eta irabaziak banantzen dituzte. 336 00:25:42,083 --> 00:25:44,791 Zein kriminalek hil zuen zure aitaordea? 337 00:25:46,166 --> 00:25:48,916 Ama espetxetik irten berri da, 338 00:25:49,000 --> 00:25:52,041 eta orain egonkortasuna eta segurtasuna nahi ditu. 339 00:25:52,125 --> 00:25:54,583 Ez dut kaka guztia harrotu nahi. 340 00:25:55,500 --> 00:25:58,666 Batzuetan ona da, ba, kaka harrotzea. 341 00:26:00,708 --> 00:26:02,208 Ez, nire esperientziatik. 342 00:26:03,125 --> 00:26:05,625 Batzuetan hobe da bere horretan uztea. 343 00:26:09,083 --> 00:26:11,708 Erantzunak Bich Dang-ek izango ditu. 344 00:26:12,458 --> 00:26:16,416 Gaixorik dago, baina badaki gorpuak non dauden 345 00:26:16,500 --> 00:26:17,625 eta beste guztia. 346 00:26:20,833 --> 00:26:23,166 Hobe nire izena ez aipatzea. 347 00:26:24,666 --> 00:26:25,500 Ongi. 348 00:26:27,000 --> 00:26:29,083 Eagle Junction. Shorncliffe-ra doazenek… 349 00:26:29,166 --> 00:26:30,791 Hemen jaisten naiz. 350 00:26:30,875 --> 00:26:32,541 …trenez aldatu behar dute. 351 00:26:37,458 --> 00:26:41,208 - Ez zara Caboolturetik hurbil bizi, ezta? - Ez, Darra-n. 352 00:26:41,875 --> 00:26:44,791 Baina lasai, Northgate-n aldatuko dut trena. 353 00:26:45,291 --> 00:26:46,125 Ongi. 354 00:26:48,458 --> 00:26:49,291 Hartu. 355 00:26:50,833 --> 00:26:54,458 Aholku bat emango dizut. Egunkariako idatzi nahi baduzu, 356 00:26:54,541 --> 00:26:56,625 idatzi ezazu egunkarirako. 357 00:26:57,291 --> 00:27:01,333 Aurkitu zerbait hain harrigarria, ezingo dutela argitaratu gabe utzi. 358 00:27:02,375 --> 00:27:04,166 Ondo. Pentsatuko dut. 359 00:27:16,083 --> 00:27:19,833 Alex laguna, ea oraingoan baldintzapekoa ematen dizuten. 360 00:27:20,958 --> 00:27:23,541 Kazetari gisa lanean hastea ez da erraza, 361 00:27:23,625 --> 00:27:25,416 baina aholku onak jaso ditut. 362 00:27:26,416 --> 00:27:30,583 Amak berarekin eta Teddyrekin joatea nahi du astebetez. 363 00:27:30,666 --> 00:27:32,625 AItak joateko dio, haren onerako. 364 00:27:33,166 --> 00:27:35,166 Gussie, aspaldiko! 365 00:27:35,250 --> 00:27:37,625 Zer moduz zaude? 366 00:27:37,708 --> 00:27:38,541 Eli. 367 00:27:41,041 --> 00:27:42,666 Zer deritzozue, e? 368 00:27:42,750 --> 00:27:43,958 Goazen. 369 00:27:44,041 --> 00:27:46,708 Utzi poltsak barruan eta zatozte atzealdera. 370 00:27:46,791 --> 00:27:51,125 Zerbait erakutsi nahi dizuet. Izugarri gustatuko zaizue. Etorri! 371 00:27:53,458 --> 00:27:54,875 Kaixo, ama. Zer moduz? 372 00:27:55,916 --> 00:27:56,791 Izan atsegina. 373 00:27:59,791 --> 00:28:01,208 Hau egongela da. 374 00:28:01,708 --> 00:28:03,916 Kung fu-ko film mordoa, Gussie! 375 00:28:04,708 --> 00:28:08,083 Hemen jarri dugu zuon logela. 376 00:28:09,291 --> 00:28:12,083 - Argi ederra du goizetan. - Bai. 377 00:28:13,375 --> 00:28:14,666 Tira, utzi poltsak. 378 00:28:14,750 --> 00:28:18,791 Hauek… nire amarenak ziren. 379 00:28:19,875 --> 00:28:23,541 Oso bereziak dira. Agian dirutza balioko dute. 380 00:28:24,500 --> 00:28:27,583 Goazen, zerbait erakutsi nahi dizuet. 381 00:28:27,666 --> 00:28:30,666 Hemen dutxa dago, ondo etorriko zaizue. 382 00:28:30,750 --> 00:28:33,250 Hau sukaldea da. Baina ez da gure eremua. 383 00:28:33,333 --> 00:28:34,333 Ezta, mutilak? 384 00:28:35,375 --> 00:28:37,708 Eta horra nire txikitxoak. 385 00:28:37,791 --> 00:28:41,833 Hori Arku da, eta beste hori, Gezi. 386 00:28:41,916 --> 00:28:43,666 Harrapatzen duzue? 387 00:28:45,083 --> 00:28:48,750 Kaixo, txiki, zer moduz hago? Zertan habil hor, e? 388 00:28:50,416 --> 00:28:53,833 Tira, lasai. Zatozte, hurbildu hona. 389 00:28:55,166 --> 00:28:58,875 Zer deritzozue horri? 390 00:29:03,250 --> 00:29:05,791 Kenworth K100 kamioia. 391 00:29:07,458 --> 00:29:08,875 Tira, erakutsiko dizuet. 392 00:29:09,541 --> 00:29:13,958 Gussie, zu igo beste atetik. Kontuz atearekin! Irekitzea kostatzen da. 393 00:29:17,041 --> 00:29:19,375 Zer deritzozue, e? 394 00:29:19,458 --> 00:29:23,333 Aire egokitua, CB irratia… Zatoz, Eli, igo. 395 00:29:23,875 --> 00:29:24,708 Ez, ondo nago. 396 00:29:25,958 --> 00:29:28,500 Bale, nahi duzuna. Begira honi. 397 00:29:31,916 --> 00:29:33,125 Kaixo, Marlon. 398 00:29:35,208 --> 00:29:36,791 Hemen Teddy Kallas. Hor zaude? 399 00:29:37,541 --> 00:29:41,208 Fitz? Bada inor belarriak zabalik? 400 00:29:43,708 --> 00:29:47,000 Batzuetan, CB irratian inork erantzuten ez duenean, 401 00:29:47,083 --> 00:29:49,083 Lylerekin hitz egiten dut. 402 00:29:50,416 --> 00:29:54,791 - Bai, neure irudimenean. - Eta zertaz hitz egiten diozu? 403 00:29:55,791 --> 00:29:59,458 Elkarrekin ibili ginen garaiez. 404 00:30:00,541 --> 00:30:01,500 Umetako kontuak. 405 00:30:06,958 --> 00:30:08,875 Nire lagunik onena zen. 406 00:30:16,875 --> 00:30:20,500 Dang andrea? Caitlyn Spies naiz. 407 00:30:21,583 --> 00:30:24,041 Galdera pare bat egin nahi dizkizut. 408 00:30:27,375 --> 00:30:29,916 Ezagutzen duzu Lyle Orlik? 409 00:30:31,875 --> 00:30:33,125 Zu ezagutzen zaitut. 410 00:30:34,833 --> 00:30:37,041 Egunkariko erreportaria zara. 411 00:30:38,791 --> 00:30:41,083 Hau ez da segurua niretzat. 412 00:30:42,541 --> 00:30:44,416 Nork gehiago daki hemen zaudela? 413 00:30:45,833 --> 00:30:47,750 - Inork ez. - Ez ba! 414 00:30:49,750 --> 00:30:51,541 Hil egin nahi naute. 415 00:30:52,083 --> 00:30:52,916 Nork? 416 00:30:53,000 --> 00:30:53,958 Denek. 417 00:30:59,666 --> 00:31:01,500 - Hori ez da egia. - Bai! 418 00:31:03,291 --> 00:31:05,833 Gehiegi dakidalako. 419 00:31:06,541 --> 00:31:09,583 Bueno, ba, kontaidazu niri. 420 00:31:12,375 --> 00:31:14,916 Badakit zuek nola jarduten duzuen. 421 00:31:15,541 --> 00:31:17,708 Istorioagatik dirua irabazten duzue, 422 00:31:17,791 --> 00:31:21,375 eta ondorioak beste gaixo batek jasaten ditu. 423 00:31:22,875 --> 00:31:27,041 Eta ez dizue axola! Trafikatzaileak baino okerragoak zarete. 424 00:31:28,041 --> 00:31:30,541 Lyle Orlik-i buruz hitz egin nahi dut. 425 00:31:30,625 --> 00:31:33,166 Ez duzu ezer jakin beharrik. 426 00:31:34,125 --> 00:31:35,291 Ez dut hitz egingo. 427 00:31:40,208 --> 00:31:41,041 Ondo. 428 00:31:49,541 --> 00:31:50,375 Bueno, ba… 429 00:31:52,083 --> 00:31:53,500 Iritzia aldatzen baduzu… 430 00:32:04,166 --> 00:32:07,833 Nire berri duzun hurrengoan ziurrenik hilda egongo naiz. 431 00:32:28,625 --> 00:32:32,833 - Eta? Gustatu zaizue Rain Man? - Bai, asko. 432 00:32:35,000 --> 00:32:38,458 Uste duzu zure anaia ere halako gauzak egiteko gai dela? 433 00:32:38,541 --> 00:32:40,916 Alegia, zotz pila bat ikusita 434 00:32:41,000 --> 00:32:43,750 gauza da zehazki zenbat dauden esateko? 435 00:32:43,833 --> 00:32:46,833 Bera ez da autista, Teddy. Hitz gutxikoa baino ez. 436 00:32:47,375 --> 00:32:48,875 Ez al da antzekoa? 437 00:32:48,958 --> 00:32:51,625 Eskolan onena zen, Unibertsitatera joan zitekeen. 438 00:32:51,708 --> 00:32:55,750 Bai, baina horretarako gehiago hitz egin beharko luke, ezta? 439 00:32:56,250 --> 00:33:00,333 - Nahi duenean hitz egiten du. - Eta zergatik ez dit hitz egiten niri? 440 00:33:02,541 --> 00:33:03,541 Itxaron, Gussie. 441 00:33:04,958 --> 00:33:06,083 Zergatik ez? 442 00:33:11,041 --> 00:33:13,583 - Lyle saldu zenuela uste duelako. - Eli! 443 00:33:16,250 --> 00:33:18,750 Lasai, ez dakit zer esan duen ere. 444 00:33:23,916 --> 00:33:25,333 Zer esan duzu? 445 00:33:26,541 --> 00:33:29,458 Gure aitaordea saldu zenuela amarekin geratzeko. 446 00:33:29,541 --> 00:33:31,083 Eli, nahikoa da. 447 00:34:23,875 --> 00:34:26,250 Ez zenuen hori esan behar, Eli. 448 00:34:27,083 --> 00:34:28,625 Nola dakizu ez dela egia? 449 00:34:29,791 --> 00:34:31,583 Lehenago ere azaldu dizut. 450 00:34:33,791 --> 00:34:35,833 Zoaz barrura eta eskatu barkamena. 451 00:34:38,666 --> 00:34:40,208 Ez du hori esan nahi izan. 452 00:34:40,291 --> 00:34:43,916 Nola ezetz? Entzun diozu. Denok entzun diogu. 453 00:34:44,000 --> 00:34:46,333 Kalean zeuden guztiek entzun diote. 454 00:34:46,416 --> 00:34:49,208 Horrek ez nau salatari bihurtzen! Nik ez dut salatu. 455 00:34:49,291 --> 00:34:51,291 Ez dut inoiz Lyle salatu. 456 00:34:51,375 --> 00:34:56,166 Droga bere kabuz mozten ari zen, eta norbait konturatu eta salatuko zuen. 457 00:34:56,250 --> 00:34:59,208 - Baina zergatik da nire errua? - Azalduko diot… 458 00:34:59,291 --> 00:35:00,833 Azalduko diozula? 459 00:35:00,916 --> 00:35:04,750 Ez dut teilatupe honetan hartuko, nire gurasoen teilatupean, 460 00:35:04,833 --> 00:35:07,125 salatari deitzen nauen inor. 461 00:35:07,208 --> 00:35:10,791 Nire lagunik onena salatu nuela? Hori da espero dezakeguna? 462 00:35:10,875 --> 00:35:14,583 Nik badut beste teoria bat, Bizarzuri putak salatu zuela! 463 00:35:17,250 --> 00:35:18,458 Egun on, loti. 464 00:35:22,958 --> 00:35:25,083 - Nora zoaz? - Kanpora. 465 00:35:25,625 --> 00:35:28,583 Arkume-hanka egingo dut afaltzeko, zure gogokoena. 466 00:35:28,666 --> 00:35:30,291 Itzuli seietarako, mesedez. 467 00:35:32,750 --> 00:35:33,708 Baliteke. 468 00:35:42,333 --> 00:35:43,166 Egun on. 469 00:35:54,041 --> 00:35:55,166 Jaten hasiko gara? 470 00:35:56,166 --> 00:35:58,125 Itxaron minutu pare bat gehiago. 471 00:36:28,916 --> 00:36:30,916 Garagardoa duzu hozkailuan. 472 00:36:53,375 --> 00:36:55,375 Badakizu benetako arazoa zein den? 473 00:36:57,791 --> 00:36:59,166 Dena barkatzen diozula. 474 00:37:02,250 --> 00:37:06,166 Ez hitz egiteko kontu horrekin bere aita alua bezain zoro bihurtu da. 475 00:37:06,250 --> 00:37:07,625 Jan ezazu afaria, Teddy. 476 00:37:07,708 --> 00:37:10,583 Erantzun ahal badu, zergatik ez du erantzuten? 477 00:37:12,208 --> 00:37:15,000 Erantzun ahal baduzu, zergatik ez duzu erantzuten? 478 00:37:15,083 --> 00:37:17,083 Eta nork bizi nahi du 479 00:37:17,166 --> 00:37:21,000 aintzira batera botaz hil egin nahi izan zaituen eroarekin? 480 00:37:23,708 --> 00:37:26,083 Aitak paniko-krisia izan zuen. 481 00:37:26,166 --> 00:37:28,083 Gezurti hutsa da, Eli. 482 00:37:28,750 --> 00:37:32,000 - Eta zu putakumea zara, sinesten baduzu. - Nahikoa da. 483 00:37:32,083 --> 00:37:34,958 Ez, ez da! Zoazte popatik hartzera denok! 484 00:37:35,041 --> 00:37:39,291 Hau nire amaren mahaia da, eta hark bere arauak zituen. 485 00:37:39,875 --> 00:37:43,708 Beraz, altxa nire mahai putatik eta zoazte popatik hartzera. 486 00:37:43,791 --> 00:37:47,208 - Hartu zuen platerak, mutilak… - Ez! 487 00:37:48,750 --> 00:37:50,666 Ez! Utzi hortxe! 488 00:37:50,750 --> 00:37:52,875 Ez ukitu ezer! Eta zu, eseri. 489 00:37:54,875 --> 00:37:55,875 Arku! 490 00:37:57,000 --> 00:37:58,750 Gezi! Etorri hona. 491 00:37:58,833 --> 00:38:00,208 Zatozte, politak. 492 00:38:00,291 --> 00:38:04,125 Bai, zoazte pikutara! Alde hemendik oraintxe, ostia! 493 00:38:04,208 --> 00:38:06,583 Familiak bakarrik jaten du mahai honetan. 494 00:38:08,041 --> 00:38:10,708 Hori duk eta! Begira honi. 495 00:38:10,791 --> 00:38:13,625 Arkume-hanka gozoak! Jan itzak. 496 00:38:13,708 --> 00:38:15,791 Hi ere gora! Oso ondo. 497 00:38:15,875 --> 00:38:18,166 Gozo zeudek, ezta? Tira, Gezi, har ezak hau. 498 00:38:18,250 --> 00:38:21,708 - Hori duk eta, bai. Txikitu! - Goazen, ama. 499 00:38:21,791 --> 00:38:23,833 Txakur ona! 500 00:38:23,916 --> 00:38:24,750 Ama… 501 00:38:24,833 --> 00:38:27,958 Ederra da ahoa itxita dakien norbait izatea etxean, 502 00:38:28,041 --> 00:38:31,375 eta jaten ematen dion eskuari kosk egiten ez diona! 503 00:38:31,458 --> 00:38:33,875 Tira, jan! Dena zuentzat da eta. 504 00:38:33,958 --> 00:38:35,916 - Ama? - Holaxe, segi. 505 00:38:38,208 --> 00:38:39,166 Zer ostia…? 506 00:38:39,958 --> 00:38:41,333 Zer ostia izan da hori? 507 00:38:45,625 --> 00:38:47,083 Amarenak ziren. 508 00:38:53,375 --> 00:38:54,250 Frankie. 509 00:38:56,208 --> 00:38:57,041 Ez. 510 00:38:57,750 --> 00:38:58,833 Ez ezazu egin. 511 00:39:00,750 --> 00:39:01,916 - Ez! - Geldi! 512 00:39:06,458 --> 00:39:07,291 Utzi bakean. 513 00:39:10,166 --> 00:39:11,500 Eraso! Eutsiezue hor! 514 00:39:15,583 --> 00:39:17,166 Puta zikina! 515 00:39:24,500 --> 00:39:25,541 Alua! 516 00:39:32,583 --> 00:39:33,416 Kanpora! 517 00:39:41,500 --> 00:39:42,708 Orain ikusiko duzu. 518 00:39:44,208 --> 00:39:45,875 Zatoz hona! 519 00:39:46,833 --> 00:39:47,666 Zatoz! 520 00:39:52,291 --> 00:39:53,416 Egarri zara? Edan! 521 00:40:01,250 --> 00:40:02,291 - Ama? - Ama! 522 00:40:03,083 --> 00:40:04,000 Ama. 523 00:40:07,875 --> 00:40:11,083 Hartu zuen gauzak, bagoaz hemendik. 524 00:40:47,333 --> 00:40:48,166 Bai, esan? 525 00:40:48,916 --> 00:40:50,541 Aita, ni naiz. 526 00:40:52,708 --> 00:40:53,583 Edanda zaude? 527 00:40:56,333 --> 00:40:59,000 Amak leku bat behar du. Etxera eraman dezaket? 528 00:41:00,083 --> 00:41:03,791 Zer gertatu zaio, ba, Freddy… ez… Teddyrenean? 529 00:41:03,875 --> 00:41:07,000 Hura ama hiltzen saiatu da, eta orain ez du nora joan. 530 00:41:07,541 --> 00:41:10,458 - Eta egoitza? - Moja jubilatuak baino ez daude. 531 00:41:10,541 --> 00:41:13,125 Teddy bertara joan eta bere zulora eramango du. 532 00:41:13,208 --> 00:41:16,625 Beharbada hona ere etorriko da bila. 533 00:41:16,708 --> 00:41:19,833 - Hori bururatu zaizu? - Baina gu gaude babesteko. 534 00:41:22,375 --> 00:41:23,208 Aita? 535 00:41:24,416 --> 00:41:26,541 Gauza asko dira, motel. 536 00:41:30,500 --> 00:41:31,333 Aita? 537 00:41:44,083 --> 00:41:45,958 Baietz esan du. 538 00:42:15,750 --> 00:42:16,875 Gabon. 539 00:42:23,458 --> 00:42:24,541 Eskerrik asko. 540 00:42:25,666 --> 00:42:26,791 Bai, ondo da. 541 00:42:27,583 --> 00:42:28,458 Mutilak. 542 00:42:41,375 --> 00:42:43,125 Han… da. 543 00:42:50,500 --> 00:42:55,666 Hau zure gela izan daiteke txukuntzen dugunean. 544 00:42:56,458 --> 00:42:58,333 Egongelan ondo egongo naiz. 545 00:42:58,416 --> 00:43:03,708 Dena dela, garbitu egingo dugu eta zeure lekua izango duzu. 546 00:43:08,625 --> 00:43:09,666 Tira. 547 00:43:17,291 --> 00:43:18,250 Barkatu. 548 00:43:19,416 --> 00:43:21,333 Zauri bat duzu ezpainean. 549 00:43:22,500 --> 00:43:23,458 Sendatuko da. 550 00:43:27,333 --> 00:43:30,000 - Neuk hartuko dut. - Ez, Teddy izan liteke. 551 00:43:30,500 --> 00:43:31,333 Lasai. 552 00:43:32,916 --> 00:43:33,791 Bai, esan? 553 00:43:34,500 --> 00:43:36,083 Jarri zure amarekin. 554 00:43:36,166 --> 00:43:38,833 - Nor da? - Zure amarekin jarriko didazu? 555 00:43:39,416 --> 00:43:40,291 Emadazu. 556 00:43:40,916 --> 00:43:43,541 Zer zati ez duzu ulertu? 557 00:43:43,625 --> 00:43:46,750 - Ez naiz itzuliko. - Ez, Frankie. 558 00:43:47,333 --> 00:43:50,333 Etxe honetara hurbiltzen bazara, burua txikituko dizugu. 559 00:43:50,416 --> 00:43:51,500 - Lasai, Eli… - Pardon? 560 00:43:51,583 --> 00:43:54,833 Ez dut ondo entzun. Zer egingo didazu zehazki, Eli? 561 00:43:55,333 --> 00:43:59,125 - Esaiozu poliziara deituko dugula. - Amak poliziara deitu du. 562 00:43:59,208 --> 00:44:00,500 Ez, ez du deitu. 563 00:44:00,583 --> 00:44:03,458 Zure aita ergel inozoari entzun diot esaten! 564 00:44:03,541 --> 00:44:05,166 Nik ere entzun zaitut! 565 00:44:05,250 --> 00:44:07,875 Dena entzun dut, Teddy, beraz, kontuz ibili. 566 00:44:08,458 --> 00:44:10,166 Eta amak salaketa jarri dizu. 567 00:44:10,750 --> 00:44:13,708 Bai zera! Potroak, Eli! Esaiozu bere bila noala. 568 00:44:13,791 --> 00:44:15,083 Zoaz pikutara, alua! 569 00:44:15,666 --> 00:44:18,291 Beisboleko batea eramango dut, Eli. 570 00:44:18,375 --> 00:44:22,000 Ekarri pilotak ere, hemen familia osoa gaude-eta zure zain. 571 00:44:38,625 --> 00:44:42,708 Fitz, Marlon, Motorzale! Bada inor entzuten? 572 00:44:46,166 --> 00:44:47,000 Ez. 573 00:44:47,625 --> 00:44:49,458 Hona batea. Hartu. 574 00:44:55,000 --> 00:44:56,875 Hau ere bai. Eta arratoien tranpak. 575 00:44:56,958 --> 00:44:57,875 Nireak. 576 00:45:01,083 --> 00:45:04,250 Jar ezazu koipezko tranpa bat lurrean. 577 00:45:04,333 --> 00:45:06,541 - Gora noa, ados? - Bai, segi. 578 00:45:14,375 --> 00:45:18,291 Hasteko, erresistentzia pasiboa egingo dugu. 579 00:45:18,375 --> 00:45:20,750 Horrek huts egiten badu, prest gaude. 580 00:45:44,833 --> 00:45:46,000 Aizkoraren kirtena. 581 00:45:48,791 --> 00:45:49,708 Milesker. 582 00:46:14,958 --> 00:46:16,083 Nor da hori? 583 00:46:30,041 --> 00:46:31,666 Frankie! 584 00:46:33,541 --> 00:46:36,666 Etxera eramatera etorri naiz. Atera ipurdia hortik! 585 00:46:38,666 --> 00:46:41,000 Ez naiz zurekin itzuliko, Teddy. 586 00:46:41,083 --> 00:46:43,166 Aukera galdu duzu eta bukatu da. 587 00:46:43,250 --> 00:46:46,583 Ez! Neuk esango dut noiz bukatu den. 588 00:46:46,666 --> 00:46:47,875 Ospa hemendik! 589 00:46:47,958 --> 00:46:50,958 Irten gure lorategitik poliziei deitu baino lehen. 590 00:47:06,208 --> 00:47:08,833 Beren lorategitik alde egiteko eskatu dizute. 591 00:47:12,083 --> 00:47:12,958 Zoaz pikutara! 592 00:47:17,458 --> 00:47:19,291 Nor arraio zara zu? 593 00:47:19,375 --> 00:47:22,166 Alex Bermuda, The Rebels taldekoen sarjentua. 594 00:47:22,250 --> 00:47:23,666 Ondo zaude, Teddy? 595 00:47:23,750 --> 00:47:26,916 Entzudazu ondo! Har ezazu kaka pila hori 596 00:47:27,000 --> 00:47:29,333 eta bota ezazu atera den zulora. 597 00:47:29,416 --> 00:47:33,083 Eta esnatzen denean, esaiozu hemen bereak egin duela. 598 00:47:33,166 --> 00:47:35,916 Ez dadila sekula ere itzuli, aditu duzu? 599 00:47:36,833 --> 00:47:38,291 - Bai, jauna. - Goazen. 600 00:47:39,458 --> 00:47:40,291 Esnatu, aizu! 601 00:47:40,375 --> 00:47:41,750 Heldu besotik, tira. 602 00:47:41,833 --> 00:47:45,416 Altxa ezazu. Hori da. Orain goazen hemendik. 603 00:47:58,250 --> 00:48:00,666 Hori da herrialde honen arazoa! 604 00:48:01,541 --> 00:48:04,750 Uste dute indarkeria dela arazoak konpontzeko modu bakarra. 605 00:48:04,833 --> 00:48:07,208 - Zu Eli izango zara. - Eta zu, Alex Bermuda. 606 00:48:07,291 --> 00:48:08,625 Zer moduz, lagun? 607 00:48:08,708 --> 00:48:10,541 Zerbait hartu nahi duzu? 608 00:48:11,583 --> 00:48:14,833 - Gustura hartuko nuke tea. - Ura irakiten jarriko dut. 609 00:48:15,666 --> 00:48:16,500 Zatoz. 610 00:48:37,000 --> 00:48:37,833 Ida? 611 00:48:40,583 --> 00:48:42,041 Gela polita eman dizute. 612 00:48:45,833 --> 00:48:49,458 - Horiek Tytusek bidali dizkizu. - Oso gizon adeitsua. 613 00:48:49,541 --> 00:48:51,958 Bai. Aukera eskaintzeko esan dit. 614 00:48:52,958 --> 00:48:54,875 Burkoa edo xiringa. 615 00:48:59,791 --> 00:49:01,333 Xiringa nahiago. 616 00:49:03,000 --> 00:49:06,416 - Antzinako garaietan bezala. - Haiek garaiak, haiek! 617 00:49:06,500 --> 00:49:07,750 Orain negoziorik ez, 618 00:49:08,666 --> 00:49:09,666 dirurik ez, 619 00:49:10,833 --> 00:49:11,958 eta semerik ere ez. 620 00:49:13,291 --> 00:49:15,041 Zergatik borrokatu? 621 00:49:15,625 --> 00:49:18,083 Hala ulertuko zenuela esan du Tytusek. 622 00:49:28,000 --> 00:49:32,083 Egiten ari den ikerketa erokeria hutsa da. 623 00:49:33,750 --> 00:49:36,208 Ez dakit, gu ez gara zientzialariak. 624 00:49:36,291 --> 00:49:37,291 Hura ere ez. 625 00:49:48,208 --> 00:49:49,666 Zoaz lasai. 626 00:49:54,291 --> 00:49:55,875 Apur batean geratuko naiz. 627 00:49:57,375 --> 00:49:58,708 Ziurtatzeko bakarrik. 628 00:50:03,666 --> 00:50:04,666 Oso ondo. 629 00:50:46,000 --> 00:50:49,541 Mezu bat utzi dizute erantzungailuan, "Dena garbi, agindu bezala". 630 00:50:51,458 --> 00:50:52,541 Milesker, Sophie. 631 00:50:56,666 --> 00:51:00,125 Ipar-ekialdeko Asiarekin bizikidetza ekonomikoa izan nahi badugu, 632 00:51:00,208 --> 00:51:03,958 hurrengo hamarkadan industriari laguntzak kendu behar zaizkio. 633 00:51:04,041 --> 00:51:07,041 Azken orduko albisteak. Bich Dang emakume ezaguna 634 00:51:07,125 --> 00:51:09,625 hilda topatu dute Brunswick Heads egoitzan, 635 00:51:09,708 --> 00:51:12,083 kausa naturalengatik, itxuraz. 636 00:51:12,166 --> 00:51:14,833 Poliziak dio ez dagoela baldintza susmagarririk. 637 00:51:14,916 --> 00:51:15,916 Hartu beste bat. 638 00:51:16,000 --> 00:51:17,083 Eskerrik asko. 639 00:51:20,416 --> 00:51:23,500 Zeuk edo ezagutzen duzun norbaitek indarkeria jasan badu, 640 00:51:23,583 --> 00:51:27,250 hemen aurkituko duzu laguntza: wannatalkaboutit.com 641 00:51:32,375 --> 00:51:34,333 TRENT DALTON-EN LIBURUAN OINARRITUA 642 00:53:36,375 --> 00:53:39,291 Azpitituluak: Josu Varela Lezeta