1 00:00:23,720 --> 00:00:25,920 ARAZO PRIBATUA 2 00:00:26,000 --> 00:00:29,120 Galdera bat, komisario jauna, mesedez! 3 00:00:30,240 --> 00:00:33,480 Aurrekaririk gabeko operatiboa zabaldu dugu, 4 00:00:33,560 --> 00:00:35,600 baina lanerako denbora behar dugu. 5 00:00:35,680 --> 00:00:38,240 Une honetan, konfidentzialtasuna behar dugu. 6 00:00:38,320 --> 00:00:40,720 Mesedez, izan konfiantza poliziarengan. 7 00:00:40,760 --> 00:00:42,520 Hori eskatzea bidezkoa al da 8 00:00:42,600 --> 00:00:45,680 serieko hiltzailea aske zegoela ezkutatu ondoren? 9 00:00:45,760 --> 00:00:49,040 Denbora hori ezinbestekoa izan da gure lana egiteko, 10 00:00:49,120 --> 00:00:50,960 hiltzaileari aldea ateratzeko. 11 00:00:51,040 --> 00:00:54,440 Zuri esker galdu dugun aldea, Anaïs. 12 00:00:54,520 --> 00:00:55,760 Komisarioa, mesedez! 13 00:01:04,680 --> 00:01:06,840 "Poliziak ez du hiltzailea atzitu". 14 00:01:07,280 --> 00:01:09,240 Zelako iskanbila sortu den. 15 00:01:09,280 --> 00:01:11,720 Zelako iskanbila sortu dugun. 16 00:01:11,800 --> 00:01:13,880 Zer zabiltzate txutxu-mutxuka? 17 00:01:14,440 --> 00:01:15,760 Zer diozu, ama? 18 00:01:15,840 --> 00:01:17,800 -Ezkutatu hau. -Baina... 19 00:01:19,000 --> 00:01:20,200 Ez dezala ikusi. 20 00:01:20,280 --> 00:01:23,520 Poliziarena izateko pisuak itxura ona daukala nioen. 21 00:01:23,600 --> 00:01:25,200 40 urtez izan zen polizia, 22 00:01:25,280 --> 00:01:29,440 eta zure aitak ez zuen inoiz gu hiritik ateratzeko beharrik sentitu. 23 00:01:29,520 --> 00:01:30,760 Egun bat ere ez. 24 00:01:30,840 --> 00:01:32,200 -Hector! -Anderea. 25 00:01:32,280 --> 00:01:34,240 Ezin naiz baldintza hauetan bizi. 26 00:01:34,320 --> 00:01:36,360 Ezin ditut funtsezko gauzak aurkitu. 27 00:01:36,440 --> 00:01:37,680 Non dago nire arropa? 28 00:01:38,240 --> 00:01:41,280 Eta nire gurutzegramak? Kopatxo bat behar dut. 29 00:01:41,360 --> 00:01:45,360 Ez kezkatu, anderea. Garbitzaileak heltzear daude. 30 00:01:45,440 --> 00:01:47,800 Eta zure kopatxoari dagokionez, 31 00:01:47,880 --> 00:01:53,480 hemen Carmiña anderearen gerezi-likore apurtxo bat har dezakezu. 32 00:01:55,320 --> 00:01:58,760 Bota, bota, beldurrik gabe, oso egun zaila da gaurkoa. 33 00:01:58,840 --> 00:02:00,320 Bete ezazu. 34 00:02:00,400 --> 00:02:01,560 Zein gozoa. 35 00:02:02,640 --> 00:02:04,480 Gosaria nahi duzu? 36 00:02:04,560 --> 00:02:07,800 Ez, gosaririk ez, oso egun zaila da gaurkoa. Gero. 37 00:02:08,480 --> 00:02:09,840 -Barkatu. -Mila esker. 38 00:02:14,240 --> 00:02:16,680 Komisaria erdiak hor jarraitzen du? 39 00:02:16,760 --> 00:02:19,160 Arturok ni zelatatu beharrean, 40 00:02:19,280 --> 00:02:22,440 Candido bilatuko balu, atxilotuta egongo litzateke jada. 41 00:02:22,560 --> 00:02:23,400 Zer da hau? 42 00:02:24,160 --> 00:02:28,160 Baina batzuetan ez da beharrezkoa etxetik ateratzea aurrera egiteko. 43 00:02:31,160 --> 00:02:32,760 -Badaukazu? -Bai. 44 00:02:33,720 --> 00:02:34,880 Hemen utzi nuen. 45 00:02:35,760 --> 00:02:37,160 -Primeran. -Begira. 46 00:02:38,040 --> 00:02:38,960 Probatu duzu? 47 00:02:39,040 --> 00:02:43,720 Gor geratzen naizela alde batera utzita, ederki dabil. 48 00:02:43,800 --> 00:02:47,640 Poliziaren frekuentzia hor egongo bagina bezala entzuten da. 49 00:02:49,120 --> 00:02:51,560 -Eta zer jakin duzu? -Erokeria bat da. 50 00:02:51,640 --> 00:02:55,240 Orain mundu guztiak dio kaletik berarekin gurutzatu zela. 51 00:02:55,320 --> 00:02:59,720 "Nire auzokoa da. Nire etxeko jabea da. Nire nagusia da". 52 00:02:59,800 --> 00:03:02,440 Bere amaginarreba zela zioenik ere bazen. 53 00:03:03,280 --> 00:03:05,680 -Hau da? -Amaginarreba? 54 00:03:05,760 --> 00:03:08,000 Nola? Ez. Gakoa. Begira. 55 00:03:08,080 --> 00:03:09,880 "Erdialdeko ostatu batean 56 00:03:09,960 --> 00:03:11,960 atezainak duela bi aste ikusi zuen. 57 00:03:12,040 --> 00:03:13,440 Esku distiratsuak zituen". 58 00:03:13,520 --> 00:03:15,800 Begira. 59 00:03:17,240 --> 00:03:18,080 Ikusten duzu? 60 00:03:18,800 --> 00:03:22,200 Egunak daramatzat ahalegin handiz igurzten, baina ez doa. 61 00:03:22,280 --> 00:03:25,120 Badagoela pentsatu, ispiluan begiratu eta... 62 00:03:25,200 --> 00:03:26,120 Distiratxoa. 63 00:03:26,200 --> 00:03:27,960 Gero beste bat eta beste bat. 64 00:03:28,480 --> 00:03:30,920 Hiltzailea antzokiko jostuna zen, bera zen 65 00:03:31,000 --> 00:03:32,000 josten zituena... 66 00:03:32,080 --> 00:03:33,600 Koristen jantziak. 67 00:03:33,680 --> 00:03:36,120 Zure bila sartzean neramana bezalakoak. 68 00:03:37,040 --> 00:03:38,040 Voilà. 69 00:03:38,120 --> 00:03:41,200 Ea... Erreginaordearen pasabidea, 23. 70 00:03:42,280 --> 00:03:46,080 Baina orain ezin zara hemendik atera. Zu zaintzen ari dira. 71 00:03:47,080 --> 00:03:49,000 Egia da. Bahituta nago. 72 00:03:49,080 --> 00:03:50,440 -Hau... -Andereñoa. 73 00:03:50,520 --> 00:03:52,720 Ezin gara gure onetik atera. 74 00:03:52,800 --> 00:03:54,560 Horrela ez dugu ezer lortuko. 75 00:03:57,160 --> 00:03:58,480 Ni joango naiz. 76 00:04:00,040 --> 00:04:03,320 Zer? Zergatik joan zaitezke zu eta ni ez? 77 00:04:03,400 --> 00:04:07,120 Goizero erosketak egitera nor ateratzen dela uste duzu? 78 00:04:07,680 --> 00:04:09,360 Etxezaina baino ez naiz. 79 00:04:09,440 --> 00:04:14,040 Erosketetarako orgarekin banoa, ez du inork ezer susmatuko. 80 00:04:14,920 --> 00:04:18,240 Ez dakit, Hector. Eta berriro zauritzen bazaituzte? 81 00:04:18,320 --> 00:04:19,960 Ezin zara bakarrik joan. 82 00:04:20,440 --> 00:04:21,360 Utzi saiatzen. 83 00:04:22,360 --> 00:04:23,720 Non dago aitaren plaka? 84 00:04:24,240 --> 00:04:27,600 Bi auto nahi ditut atean eguneko 24 orduetan. 85 00:04:27,680 --> 00:04:29,200 Tira, eman zigarro bat. 86 00:04:29,240 --> 00:04:30,800 -Aprobetxategi! -Tira. 87 00:04:30,880 --> 00:04:33,720 Ematen dizudan azkena da. Beti zaude eske. 88 00:04:38,360 --> 00:04:42,000 Andereñoa, egin dituzun erokeria guztietatik, 89 00:04:42,080 --> 00:04:43,680 hau da handiena. 90 00:04:44,360 --> 00:04:46,040 Eutsiko duela uste duzu? 91 00:04:47,040 --> 00:04:50,520 Noski. 400 hari baino gehiago ditu. 92 00:04:50,600 --> 00:04:54,200 Baina ez nau maindirea apurtzeak kezkatzen, 93 00:04:54,240 --> 00:04:55,440 zure buruak baizik. 94 00:04:55,520 --> 00:04:57,240 Eutsiozu gogor. 95 00:04:57,360 --> 00:05:02,040 Tutueriari eutsiko diot. Hau bizitza-asegurua baino ez da. 96 00:05:02,760 --> 00:05:03,880 Mon Dieu. 97 00:05:05,360 --> 00:05:07,040 Dena ondo aterako da. 98 00:05:11,040 --> 00:05:13,360 Dena ondo aterako da. 99 00:05:14,440 --> 00:05:15,520 Ez! 100 00:05:38,520 --> 00:05:39,480 Hector. 101 00:05:46,720 --> 00:05:47,560 Egun on. 102 00:05:49,080 --> 00:05:50,000 Marina? 103 00:05:52,080 --> 00:05:54,640 Hector Hugo, polizia agentea. 104 00:05:57,200 --> 00:05:59,960 Hector Hugo, polizia agentea. 105 00:06:01,640 --> 00:06:04,080 Hector Hugo, polizia agentea. 106 00:06:04,600 --> 00:06:07,960 Candido Expositori buruz galdetzera etorri naiz. 107 00:06:08,520 --> 00:06:11,640 Eskerrak etorri zaren, agentea. Ez dut lorik egin 108 00:06:11,720 --> 00:06:14,000 egunkarian ikusi nuenetik. 109 00:06:14,080 --> 00:06:17,600 Aurpegi bitxia zeukan. Ez ahazteko modukoa. 110 00:06:17,680 --> 00:06:19,680 Eta berarekin hitz egin nuenez... 111 00:06:19,760 --> 00:06:20,880 Hitz egin zenuten? 112 00:06:20,960 --> 00:06:22,320 Pixka bat, bai. 113 00:06:23,560 --> 00:06:26,480 Jainkoak eman zidan miopia dela eta, 114 00:06:26,560 --> 00:06:29,000 mesfidatia izan ohi naiz, ulertzen? 115 00:06:29,080 --> 00:06:32,240 Bera horko izkina horretan zegoen, 116 00:06:32,320 --> 00:06:36,120 tente-tente, nire atalondora begira. 117 00:06:37,440 --> 00:06:43,040 Hor egon zen ordu bat, bi ordu, bost ordu, gutxienez. 118 00:06:43,120 --> 00:06:44,680 Eta pentsatu nuen, 119 00:06:44,760 --> 00:06:47,000 "Chusa, hau ez da normala". 120 00:06:47,640 --> 00:06:49,120 Ez zelako normala. 121 00:06:49,960 --> 00:06:54,000 Eta noski, ondo ikusi nahi nuen lasai gelditzeko. 122 00:06:54,080 --> 00:06:58,160 Hortaz, erratza pasatzen hasi nintzen, 123 00:06:59,680 --> 00:07:03,080 pixkanaka-pixkanaka gerturatuz. 124 00:07:03,720 --> 00:07:04,960 Eta bat-batean, 125 00:07:05,040 --> 00:07:07,800 kolpea eman zidan sorbaldan, galdezka. 126 00:07:07,880 --> 00:07:11,720 Orduan ikusi nuen eskuetan puntu distiratsuak zituela. 127 00:07:12,480 --> 00:07:13,320 Eta hori. 128 00:07:13,400 --> 00:07:15,240 3.A-ko andreagatik galdetu zidan. 129 00:07:15,320 --> 00:07:18,320 Eta, nor bizi da 3.a A-n? 130 00:07:19,200 --> 00:07:22,400 Emilia delako bat. Duela hilabete bat heldu zen. 131 00:07:22,480 --> 00:07:23,920 Oraintxe gogoratu dut, 132 00:07:24,000 --> 00:07:26,400 herenegun eman behar zidan alokairua. 133 00:07:26,480 --> 00:07:30,520 Hobe atea ixten badut, isilean zatoz eta. 134 00:07:34,240 --> 00:07:36,720 Goazen ikustera zergatik ez didan ordaindu. 135 00:07:42,880 --> 00:07:46,120 Aizu, ordainsaria emango didate, ezta? 136 00:07:46,200 --> 00:07:47,680 Egia esan, 137 00:07:47,760 --> 00:07:50,080 ez didate nahikoa ordaintzen. 138 00:07:52,360 --> 00:07:54,280 Polizia deitu beharko genuke. 139 00:07:54,360 --> 00:07:56,040 Ez al zara zu polizia? 140 00:07:56,120 --> 00:07:59,240 Polizia gehiago diot. Askoz gehiago. 141 00:08:05,400 --> 00:08:06,400 Kaixo? 142 00:08:09,360 --> 00:08:10,800 Ene, ez. 143 00:08:15,280 --> 00:08:18,440 -Ez da ezer, ziur nago. -Bai. Seguruenik. 144 00:08:18,520 --> 00:08:21,120 -Tira, goazen. Tira. -Bai. 145 00:08:32,280 --> 00:08:33,520 Barkatu. 146 00:08:35,720 --> 00:08:38,000 Irratia piztuta utzi dute. 147 00:08:52,640 --> 00:08:55,480 -Bai? -Topatu dugu. 148 00:08:55,520 --> 00:08:57,360 Baina hilda dago. 149 00:08:57,440 --> 00:09:00,400 -Oraintxe noa. -Ez, ezta pentsatu ere. 150 00:09:00,480 --> 00:09:03,960 Barruan nago jada eta misioa arriskuan jarriko duzu. 151 00:09:04,040 --> 00:09:06,080 Pultsua hartu diozu, hilda dago? 152 00:09:06,160 --> 00:09:09,640 Ez dut uste beharrezkoa denik. Kolore gris ia beltza du, 153 00:09:09,720 --> 00:09:11,960 ez dirudi oso osasungarria. 154 00:09:12,080 --> 00:09:14,360 Zergatik emakume zahar bat oraingoan? 155 00:09:15,040 --> 00:09:18,040 Ez duzu lili-lorea aipatu, markatuta dauka? 156 00:09:18,120 --> 00:09:20,640 Arroparekin ez zaio ondo ikusten. 157 00:09:21,600 --> 00:09:22,440 Biluztu. 158 00:09:22,960 --> 00:09:25,520 Jainkoarren, atso gaixo bat da. 159 00:09:26,240 --> 00:09:30,280 Hector, bere heriotzak beste biktimekin lotura duen jakin behar dugu. 160 00:09:30,760 --> 00:09:32,240 Chusa, Chusa. 161 00:09:32,320 --> 00:09:35,040 -Doministiku! -Atezainaren izena da. 162 00:09:35,120 --> 00:09:37,080 -Nola? -Chusa, forentsea da. 163 00:09:37,160 --> 00:09:40,640 Gure lotura izan behar zara 164 00:09:40,720 --> 00:09:43,360 nik gorpua aztertzen dudan bitartean. 165 00:09:44,120 --> 00:09:47,000 Chusa Malpica, zure esanetara. 166 00:09:47,080 --> 00:09:48,000 Esan. 167 00:09:48,080 --> 00:09:51,720 Pastora Luna naiz, polizia zerbitzuko forentsea. 168 00:09:52,640 --> 00:09:53,840 Gorpuaren ondoan dago? 169 00:09:54,840 --> 00:09:56,400 Bai, anderea. Hor dago. 170 00:09:56,480 --> 00:10:00,520 -Arropa kendu diezaiola. -Kendu iezaiozu arropa. 171 00:10:05,600 --> 00:10:06,640 Lorea daukagu. 172 00:10:06,760 --> 00:10:09,000 -Zer? -Errepikatu esan dudana. 173 00:10:09,080 --> 00:10:10,520 Lorea daukagu. 174 00:10:11,480 --> 00:10:12,880 Lorea daukagu. 175 00:10:15,520 --> 00:10:18,320 Esaiozu objektu pertsonalak arakatzeko. 176 00:10:18,400 --> 00:10:22,120 Armairuak, tiraderak, berarena izan litekeen edozer arakatzeko. 177 00:10:22,200 --> 00:10:27,760 Begiratu poltsikoetan krisketik, apaingarririk edo besterik duen. 178 00:10:29,880 --> 00:10:32,160 Ezkontza-eraztuna baino ez dauka, 179 00:10:32,760 --> 00:10:33,880 baina trabatuta. 180 00:10:40,880 --> 00:10:41,760 Hector? 181 00:10:45,880 --> 00:10:47,720 Telefonoa, mesedez. 182 00:10:49,000 --> 00:10:50,040 Andereñoa, 183 00:10:50,120 --> 00:10:54,600 hildakoari zuzendutako postal bat dago hemen helbide berri batekin. 184 00:10:55,280 --> 00:10:58,880 Andereñoa, polizia deitu behar dugula uste dut. 185 00:11:00,000 --> 00:11:02,320 Ez, polizia ez. 186 00:11:02,800 --> 00:11:04,080 Polizia jakin bat. 187 00:11:05,680 --> 00:11:08,440 Gorpua hotzari esker ondo kontserbatu da, 188 00:11:08,520 --> 00:11:11,920 baina emakumea gutxienez duela bi aste hil zutela dirudi. 189 00:11:12,440 --> 00:11:16,280 Ziur egoteko, azterketen emaitza itxaron beharko dugu. 190 00:11:16,360 --> 00:11:17,840 Bueno, ederto. 191 00:11:18,760 --> 00:11:21,640 -Eskerrik asko, Ricardo jauna. -Goazen. 192 00:11:23,960 --> 00:11:28,360 -Hor ezkutaturik geratu behar zara. -Bularreko ikurra ikusi behar dut. 193 00:11:28,440 --> 00:11:30,760 Arazoak izango ditut ikusten bazaituzte! 194 00:11:30,840 --> 00:11:32,560 -Ezkutatu! -Zarco inspektorea? 195 00:11:33,800 --> 00:11:34,640 Jauna. 196 00:11:35,320 --> 00:11:38,960 Zarco, zorionak eman behar dizkizut. 197 00:11:40,480 --> 00:11:42,440 -Ondo zaude? -Bai. 198 00:11:42,520 --> 00:11:46,440 Uste nuen oraindik nirekin haserre zeundela gertatutakoagatik... 199 00:11:46,520 --> 00:11:47,840 -Nire arrebarena? -Bai. 200 00:11:47,920 --> 00:11:49,960 Nire arrebarenak ez du izenik. 201 00:11:50,040 --> 00:11:52,120 Emakumeek bizitza zailtzen digute. 202 00:11:53,360 --> 00:11:56,440 Gaur hiltzailearen aztarna berriak ditugu zuri esker. 203 00:11:56,520 --> 00:11:57,360 Tira... 204 00:11:57,440 --> 00:11:59,360 Esan, nola aurkitu duzu pista 205 00:11:59,440 --> 00:12:01,520 jaso ditugun dei guztien artean? 206 00:12:01,600 --> 00:12:03,840 Zorte ona izan dudala dirudi. 207 00:12:03,920 --> 00:12:07,240 Ez izan apala. Onenak izan nahi ditut inguruan. 208 00:12:08,040 --> 00:12:11,720 -Nola gertatu zen? -Deia 11:00etan jaso genuen... 209 00:12:24,240 --> 00:12:27,600 Lagundu beharko zintudala pentsatu dut, inspektorea. 210 00:12:27,680 --> 00:12:28,600 Berandu zatoz. 211 00:12:29,600 --> 00:12:32,840 -Surik behar? -Ez, nik ez... 212 00:12:36,720 --> 00:12:37,800 Gorde dezakezu. 213 00:12:40,880 --> 00:12:43,560 -Eskerrik asko. -Tira, zor nizun. 214 00:12:44,400 --> 00:12:47,320 Zu komisarian bilurturik uztea itsusia izan zen. 215 00:12:47,400 --> 00:12:50,280 Hara, ez nuen horrelakorik espero. 216 00:12:50,360 --> 00:12:51,560 Barkamen eske? 217 00:12:55,160 --> 00:12:58,120 Elkarrekin lan egin dezagun deitu zaitut. 218 00:12:58,640 --> 00:13:00,880 Ez. Zer? Ez, ez, ez. 219 00:13:01,000 --> 00:13:03,240 -Ezin duzu... -Bai, ahal dut. 220 00:13:03,800 --> 00:13:06,760 Ez naiz geldituko zorigaiztoko hori atxilotu arte. 221 00:13:07,840 --> 00:13:12,280 Gainera, ikusi duzun bezala, ez zaituztet behar. 222 00:13:13,200 --> 00:13:17,120 Ez bagaituzu behar, zergatik egin nahi duzu lan nirekin? 223 00:13:17,200 --> 00:13:18,440 Aldizkako kontua da. 224 00:13:19,360 --> 00:13:20,360 Noski. 225 00:13:21,200 --> 00:13:23,920 -Planik baduzu? -Noiz ez dut planik eduki? 226 00:13:25,680 --> 00:13:27,960 Pisu honen zaintza hartu behar duzu. 227 00:13:29,120 --> 00:13:31,480 Ez. Zu ateratzeko arriskatu naiz jada, 228 00:13:31,560 --> 00:13:33,560 -Ez da beti ondo aterako. -Pablo! 229 00:13:34,040 --> 00:13:35,960 Bizitzak salbatuko zenituzke. 230 00:13:41,920 --> 00:13:43,080 Nola egingo genuke? 231 00:13:44,080 --> 00:13:45,000 Tratua onartzen? 232 00:13:47,400 --> 00:13:48,320 Bai. 233 00:13:48,400 --> 00:13:50,560 -Marina, afaltzera! -Banoa! 234 00:13:52,160 --> 00:13:55,400 -Noiz elkartuko gara berriro? -Nirekin ibili nahi duzu? 235 00:13:58,240 --> 00:14:03,000 -Bihar 9:00etan etxeko atean. -Bururatu zaizuna kontatu behar didazu. 236 00:14:03,080 --> 00:14:04,320 Gabon. 237 00:14:04,920 --> 00:14:06,000 Gabon. 238 00:14:14,000 --> 00:14:17,080 Jesar daitezela, Lourditas, oraintxe nator. 239 00:14:24,520 --> 00:14:25,440 Ideia ona. 240 00:14:26,360 --> 00:14:28,680 Afaria uztea eta postrearekin hastea. 241 00:14:30,480 --> 00:14:31,440 Dasta dezaket? 242 00:14:36,680 --> 00:14:38,600 Nik ere ez dut afarirako gogorik. 243 00:14:43,960 --> 00:14:45,720 Ez didazu ezer esango? 244 00:14:45,800 --> 00:14:49,680 Arturo, ni egon beharko nintzateke zurekin haserre. 245 00:14:50,320 --> 00:14:52,880 Amarekin bakarrik utzi nauzu 24 orduz. 246 00:14:53,440 --> 00:14:55,880 Aitak zioen. Gogoratzen duzu? 247 00:14:55,960 --> 00:14:57,160 "Ama giltzaperatuta, 248 00:14:57,240 --> 00:15:00,080 -Zigorrik txarrena". -"Zigorrik txarrena": 249 00:15:00,840 --> 00:15:03,400 Gogoratzen duzu zelan haserretzen zinen 250 00:15:03,480 --> 00:15:06,960 -Zure panpinak marrazten nituenean? -Bildumakoak zirelako. 251 00:15:07,880 --> 00:15:10,840 Zein umek jolasten du panpinen bilduma egitera? 252 00:15:10,920 --> 00:15:11,760 Nik. 253 00:15:16,200 --> 00:15:18,600 Marina, zer nahi duzu bizitzan? 254 00:15:20,120 --> 00:15:22,240 Benetan galdetzen dizut. 255 00:15:24,040 --> 00:15:27,160 Ez dakidalako zurekin nola jokatu errespetatu nazazun. 256 00:15:27,840 --> 00:15:30,760 Familia zoragarria duzu, oparitutako bizitza, 257 00:15:31,800 --> 00:15:33,800 gizon aberatsak zure atzetik. 258 00:15:34,640 --> 00:15:36,840 Rosak zure laguna izan nahi zuen. 259 00:15:38,200 --> 00:15:41,280 Ez al duzu ikusten gauzak zailtzen dizkiguzula? 260 00:15:45,080 --> 00:15:46,800 Nik zailtzen dizkizuet zuei? 261 00:15:49,760 --> 00:15:50,600 Arturo, 262 00:15:51,760 --> 00:15:54,680 zure amets guztiei uko egin behar izatea da zaila. 263 00:15:57,280 --> 00:16:00,040 Izan nahi zenuen polizia ez zarela onartzea, 264 00:16:01,200 --> 00:16:05,000 ezkondu egin beharko zarela pertsona bitxia ez izateko, 265 00:16:05,840 --> 00:16:09,760 era jakin batean bizi beharko duzula emakumea izateagatik. 266 00:16:12,880 --> 00:16:14,920 Ez dut bizitzan ezer nahi. 267 00:16:15,880 --> 00:16:17,840 Nahi dudana naizena izatea da. 268 00:16:19,880 --> 00:16:22,080 Uste dut une batez pentsatuko bazenu, 269 00:16:22,800 --> 00:16:25,600 nor den bidegabekoa norekin ulertuko zenukeela. 270 00:16:37,960 --> 00:16:39,800 Ez dut afalduko. Ez dut goserik. 271 00:17:31,040 --> 00:17:32,320 Jainkoarren... 272 00:17:34,000 --> 00:17:35,200 Jaunak! 273 00:17:35,280 --> 00:17:36,680 Ez genekien zentozela. 274 00:17:36,760 --> 00:17:38,320 Zaintzaz arduratuko naiz. 275 00:17:38,400 --> 00:17:41,960 Asuncion anderea etxera joan da eta Ramirezek lagundu dio. 276 00:17:42,040 --> 00:17:44,240 Hori da. Oraintxe atera dira, jauna. 277 00:17:44,320 --> 00:17:47,280 Ederto. Zaintza egingo dut. Joan errondak egitera. 278 00:17:47,880 --> 00:17:50,720 Jaunak! Mesedez, batu gauzak. Tira! 279 00:17:51,960 --> 00:17:54,480 Anderea kexu da gure atzera-aurrerengatik. 280 00:17:54,560 --> 00:17:56,080 Ezin da errepikatu. 281 00:17:56,200 --> 00:17:57,560 Aiurri txarrekoa da. 282 00:17:57,640 --> 00:17:59,520 Bai, familia kontua da. 283 00:17:59,560 --> 00:18:02,200 Gosaltzera joan zaitezkete nagiak ateratzeko. 284 00:18:02,280 --> 00:18:03,560 -Mila esker. -Jauna. 285 00:18:05,400 --> 00:18:08,040 -Urrun utzi duzu autoa? -Zer? Nora goaz? 286 00:18:08,080 --> 00:18:11,040 -Joatea kostatu zaie. -Ez genuen hau hitzartu. 287 00:18:11,080 --> 00:18:13,560 Marina andereñoa ezin igarrizkoa da. 288 00:18:14,080 --> 00:18:16,160 -Bera ere badator? -Ez nizun esan? 289 00:18:16,240 --> 00:18:17,400 Talde bat gara. 290 00:18:17,480 --> 00:18:21,520 -Fidatzeagatik merezi dut, andereñoa. -Berriro ere formaltasunekin? 291 00:18:22,520 --> 00:18:23,640 Pardon. 292 00:18:23,720 --> 00:18:24,960 Tira, goazen. 293 00:18:25,040 --> 00:18:28,880 -Eta ostatuko emakumea? -Bere izena Emilia Bouzas zen. 294 00:18:28,960 --> 00:18:33,520 65 urte zituen eta Arnau Berioren alarguna zen, 1934an hildako sarjentua. 295 00:18:33,560 --> 00:18:37,680 -Ez dauka beste biktimekin zerikusirik. -Ez dirudi prostituta zenik. 296 00:18:37,760 --> 00:18:39,440 Hilabete zeraman ostatuan. 297 00:18:39,520 --> 00:18:42,480 Atezainak dio Candido baino ez zuela ikusi. 298 00:18:42,560 --> 00:18:45,160 -Zer dio forentseak? -Lepoa moztu zioten. 299 00:18:45,240 --> 00:18:47,320 Lorea hil ondoren irarri zioten. 300 00:18:47,440 --> 00:18:51,080 Gorpuak beste kasuetan baino indarkeria marka gehiago zeuzkan. 301 00:18:51,200 --> 00:18:54,200 Ankerra izan zen. Pertsonala dela adierazi lezake. 302 00:18:54,280 --> 00:18:56,960 Edo besteek baino gehiago borrokatu zuela. 303 00:18:57,480 --> 00:18:58,720 Liluragarria. 304 00:18:58,800 --> 00:19:01,800 Bai. Liluragarria, bai. 305 00:19:02,920 --> 00:19:04,320 Kasuari buruz ari naiz. 306 00:19:06,760 --> 00:19:09,960 Bai, kasua, noski. Nora goazen esango didazue, mesedez? 307 00:19:10,040 --> 00:19:14,800 Ostatura joan baino lehen, hildakoa non bizi zen bilatzera. 308 00:19:15,640 --> 00:19:18,320 Krimenaren eszenan frogak lapurtzen? 309 00:19:18,440 --> 00:19:19,320 Pablo, arren. 310 00:19:19,400 --> 00:19:21,080 Kontaiozu nola gertatu zen. 311 00:19:21,160 --> 00:19:23,680 Froga niregana etorri zela esan genezake. 312 00:19:33,200 --> 00:19:34,440 Ez dago inor. 313 00:19:35,640 --> 00:19:38,560 Badakit, etxea arakatzeko agindu bat behar dugu, 314 00:19:38,640 --> 00:19:40,480 zure lana arriskuan dago... 315 00:19:44,760 --> 00:19:47,480 Tira, demagun lapurtzera sartu direla. 316 00:19:47,560 --> 00:19:51,280 Argi dago andereñoa influentzia txarra dela. 317 00:19:56,040 --> 00:19:57,480 Zelako etxea. 318 00:19:58,160 --> 00:20:01,480 Hemen bizi zen behe-mailako militar baten alarguna? 319 00:20:07,080 --> 00:20:09,960 Zergatik joan zen ostatura honelako etxearekin? 320 00:20:10,040 --> 00:20:12,480 Gu pisu ezkutuan gauden arrazoi beragatik. 321 00:20:13,320 --> 00:20:15,440 Hiltzailearengandik babesteko. 322 00:20:17,880 --> 00:20:19,320 Ez zaitez harritu. 323 00:20:19,400 --> 00:20:21,560 Hectorrek etxean daramatzan urteekin, 324 00:20:21,680 --> 00:20:24,560 gu biok baino polizia-eskarmentu handiagoa du. 325 00:20:46,520 --> 00:20:47,400 Kaixo? 326 00:20:50,200 --> 00:20:51,320 Ba al dago norbait? 327 00:20:54,040 --> 00:20:55,080 Kaixo? 328 00:20:56,000 --> 00:20:58,200 Uste dut, atea bota ondoren, 329 00:20:58,280 --> 00:21:00,560 norbait egongo balitz, jakingo... 330 00:21:14,400 --> 00:21:17,880 Andereñoa, usain hau ostatuan zegoenaren antzekoa da. 331 00:21:32,280 --> 00:21:33,480 Geldi, polizia! 332 00:21:42,400 --> 00:21:44,320 Korrika aterako zinetela zirudien. 333 00:21:45,720 --> 00:21:48,000 Janariak asteak daramatza hemen. 334 00:21:48,960 --> 00:21:51,040 Arakatu dezagun etxe osoa. 335 00:22:02,720 --> 00:22:05,800 -Gauza interesgarririk topatu duzu? -Hezetasuna. 336 00:22:05,880 --> 00:22:08,760 -Usaintzen duzu, andereñoa? -Itsasoa gertu dago. 337 00:22:08,840 --> 00:22:10,160 Normala da, ezta? 338 00:22:11,080 --> 00:22:16,080 Urteetan zehar, hezetasunaren aurka aritu naiz behin baino gehiagotan, 339 00:22:16,560 --> 00:22:20,200 eta itsasoa gertu egon arren, usain hau ez da normala. 340 00:22:44,200 --> 00:22:45,840 Ezin dugu gehiagorik egin. 341 00:22:45,920 --> 00:22:47,400 Konbinazioko sarraila da, 342 00:22:47,480 --> 00:22:50,160 artillariek atea lehertu beharko dute. 343 00:22:50,240 --> 00:22:51,600 Utzidazu saiatzen. 344 00:22:53,920 --> 00:22:55,040 Eskerrik asko. 345 00:22:58,680 --> 00:22:59,880 Oraintxe nator. 346 00:23:16,320 --> 00:23:17,440 Eskerrik asko. 347 00:23:17,520 --> 00:23:19,360 Estetoskopio bat. 348 00:23:20,160 --> 00:23:21,040 Eutsi hau. 349 00:23:21,120 --> 00:23:23,840 -Kutxa gotorrak irekitzen dakizu? -Zuk ez? 350 00:23:25,360 --> 00:23:27,840 Ez zizun nire aitak hau irakatsi? 351 00:23:27,920 --> 00:23:29,560 9,3 segundo. 352 00:23:29,640 --> 00:23:32,440 Azken zortzi urteetako denborarik onena. 353 00:23:33,240 --> 00:23:35,280 9,1 segundo. 354 00:23:35,360 --> 00:23:38,320 Eskerrak akademian ez zutela emakumerik onartzen. 355 00:23:54,760 --> 00:23:58,520 Zure amak esango lukeen bezala: "Jesus, Maria eta Jose". 356 00:23:58,600 --> 00:24:01,520 Hemen barruan beste askok gozatu dutela dirudi. 357 00:24:04,080 --> 00:24:06,080 Zer zeukan emakume horrek hemen? 358 00:24:06,160 --> 00:24:08,280 Azaldu egin beharko dizut, benetan? 359 00:24:08,360 --> 00:24:11,280 Meublé antzeko bat dirudi. 360 00:24:12,480 --> 00:24:15,960 Militarren alargun askok, pentsio hain baxua izanda, 361 00:24:16,040 --> 00:24:20,880 -Bat zabaltzen zuten senarra hiltzean. -Eskerrak polizia familiakoa naizen. 362 00:24:20,960 --> 00:24:22,920 Zure amak ez luke hau egingo. 363 00:24:23,000 --> 00:24:26,120 Emilia Bouzasek ez zeukan negoziorik bere izenean. 364 00:24:26,600 --> 00:24:28,920 Gainera, meublé-ak askoz apalagoak dira. 365 00:24:29,480 --> 00:24:31,600 Ez dut uste hau legala denik. 366 00:24:33,240 --> 00:24:35,480 Bezero garrantzitsuak izango zituen 367 00:24:35,560 --> 00:24:37,440 ate blindatuaz ezkutatzeko. 368 00:24:37,520 --> 00:24:38,720 Argi dago, bai. 369 00:24:39,240 --> 00:24:42,840 Agian hildako emakumeek Emiliarentzat lan egiten zuten hemen. 370 00:24:43,760 --> 00:24:46,120 Baina nola garamatza horrek hiltzailera? 371 00:24:50,520 --> 00:24:51,600 Momentu bat. 372 00:24:52,560 --> 00:24:53,880 Hemen, zatozte. 373 00:24:58,120 --> 00:24:59,480 Ikusi duzue koadroa? 374 00:25:01,600 --> 00:25:02,840 Ezagutzen duzue? 375 00:25:03,640 --> 00:25:05,880 Hori Julia da, lehen biktima. 376 00:25:06,720 --> 00:25:07,720 Bikain, Hector. 377 00:25:08,280 --> 00:25:11,800 Etxezain on batek ez ditu xehetasunak ahazten. 378 00:25:11,880 --> 00:25:14,360 Eta hau Manoli da, beste biktima bat. 379 00:25:15,280 --> 00:25:17,800 Eta nor dira bi emakume hauek? 380 00:25:18,360 --> 00:25:20,840 Ez dakit, baina arriskuan daude, seguru. 381 00:25:20,920 --> 00:25:22,040 Hau ezagutzen dut. 382 00:25:22,840 --> 00:25:26,480 Bai, bere izena Angela da, baina Sugar ezizena du. 383 00:25:26,560 --> 00:25:29,520 Emakumeen Auzoko ezagunenetakoa da. 384 00:25:29,600 --> 00:25:32,400 -Emakumeen auzoa? -Zuk ez duzu hor... 385 00:25:32,480 --> 00:25:36,000 Ez. Barkatu. Ezagutzen dut, baina ez dut horrela ezagutzen, 386 00:25:36,080 --> 00:25:39,440 tatuajea gogoratzen dut. Hainbat aldiz atxilotu dut. 387 00:25:39,520 --> 00:25:41,840 Hiltzaileak baino lehenago aurkitu behar dugu. 388 00:25:41,920 --> 00:25:45,240 -Bai. Goazen. -Itxaron, Pablo. 389 00:25:45,880 --> 00:25:49,840 Ezin zara etorri. Ezagutzen zaitu. Atxilotu egin duzu. 390 00:25:49,920 --> 00:25:51,520 Ezin dugu atentziorik eman. 391 00:25:53,120 --> 00:25:53,960 Ondo da. 392 00:25:54,960 --> 00:25:57,040 -Arma beharko duzue. -Baina... 393 00:25:57,120 --> 00:25:59,800 Auzoa arriskutsua da. Autoan itxarongo dut. 394 00:25:59,880 --> 00:26:01,680 Ez dakizu nola pozten nauen. 395 00:26:01,760 --> 00:26:03,280 Andereñoa, jaitsi ezazu! 396 00:26:04,240 --> 00:26:05,440 Kontrolpean daukat. 397 00:26:11,800 --> 00:26:12,880 Goazen, Hector. 398 00:26:27,080 --> 00:26:28,800 Nora goaz? 399 00:26:28,880 --> 00:26:30,920 Lagunduko digun norbait ikustera. 400 00:26:47,280 --> 00:26:48,600 Carmucha anderea. 401 00:26:50,400 --> 00:26:52,680 Marina, aspaldiko. 402 00:26:52,760 --> 00:26:54,680 -Zer moduz? -Ondo. 403 00:26:54,760 --> 00:26:57,000 -Itxura ona duzu. -Tira, betikoa. 404 00:26:57,840 --> 00:27:01,320 Toni! Toni, atera, Marina etorri da. 405 00:27:06,480 --> 00:27:09,960 -Nor da gizona? -Inportazioan aritzen den lagun bat. 406 00:27:10,040 --> 00:27:12,560 -Lagun bat? -Zuk ez duzu lagunik, Hector? 407 00:27:12,640 --> 00:27:14,360 Zureak bezalakoak ez. 408 00:27:14,440 --> 00:27:15,360 Aupa, Marina. 409 00:27:16,280 --> 00:27:18,640 Beste egunean kezkatuta utzi ninduzun. 410 00:27:19,280 --> 00:27:21,040 -Zelan zabiltza? -Lanpetuta. 411 00:27:22,240 --> 00:27:25,200 -Orduan ez... -Emakume baten bila nabil, Angela. 412 00:27:25,280 --> 00:27:28,680 Ile beltza, oso ederra eta dirudienez oso ona bere lanean. 413 00:27:29,720 --> 00:27:31,000 Sugar? 414 00:27:31,080 --> 00:27:32,360 Hori bera. 415 00:27:34,840 --> 00:27:37,520 Zer gertatzen da? Istiluetan sartu da? 416 00:27:38,280 --> 00:27:41,160 Arriskuan dago. Portuko emakumea bezala. 417 00:27:44,520 --> 00:27:46,920 Dei batzuk egingo ditut. Itxaron hemen. 418 00:27:49,880 --> 00:27:50,760 Lagun bat? 419 00:28:03,560 --> 00:28:05,080 Zuei buruz galdetu du. 420 00:28:07,280 --> 00:28:08,360 Ondo da. 421 00:28:08,440 --> 00:28:11,360 Ez dut zalantzan jartzen gizon atletiko hori 422 00:28:11,440 --> 00:28:13,400 bere lanean aparta denik, 423 00:28:13,480 --> 00:28:18,960 -Baina esaten duen guztiaz fidatzea... -Begira, bi kanpaien etxea da. 424 00:28:19,680 --> 00:28:21,520 Fidatu zaitez, hau da lekua. 425 00:28:23,800 --> 00:28:25,840 -Aska nazazue! -Hector! 426 00:28:26,320 --> 00:28:27,760 Aska nazazue! 427 00:28:29,920 --> 00:28:30,920 Edota? 428 00:28:37,560 --> 00:28:39,400 Quiroga andereñoa. 429 00:28:39,480 --> 00:28:41,600 Hau topatu dugu zure maletan. 430 00:28:41,680 --> 00:28:45,760 Hara. Neska aberatsak su-armekin jolasten du. 431 00:28:49,360 --> 00:28:51,400 -Sugar? -Hori bera. 432 00:28:52,000 --> 00:28:54,720 Gorroto dut kuxkuxeroak nire bizitzan sartzea. 433 00:28:56,000 --> 00:28:57,800 Zergatik zabiltzate nire bila? 434 00:28:57,880 --> 00:29:00,880 Emilia Bouzasen etxean dagoen koadroa ikusi dugu. 435 00:29:00,960 --> 00:29:03,560 Candido Expositorengandik ezkutatzen ari zara. 436 00:29:03,640 --> 00:29:04,480 Eta... 437 00:29:05,120 --> 00:29:08,200 Zu eta zure lankidea salbatzen saiatuko gara. 438 00:29:08,280 --> 00:29:10,720 Andereñoak egia dioela zin degizut. 439 00:29:15,080 --> 00:29:16,200 Askatu itzazue. 440 00:29:21,120 --> 00:29:23,120 -Zer jakin nahi duzue? -Dena. 441 00:29:23,200 --> 00:29:25,080 Esan dezakezun guztia neskei, 442 00:29:25,160 --> 00:29:27,600 hiltzaileari, eta meublé-ari buruz. 443 00:29:30,000 --> 00:29:31,880 -Uraren etxea. -Nola? 444 00:29:31,960 --> 00:29:34,520 Hori zen Emiliaren meublé-aren izena. 445 00:29:34,600 --> 00:29:35,840 Uraren etxea. 446 00:29:37,800 --> 00:29:41,840 Ez zen meublé arrunta. Onenek bakarrik egiten genuen lan han. 447 00:29:41,920 --> 00:29:44,120 Jai paregabeak ospatzen ziren. 448 00:29:45,240 --> 00:29:49,000 Bezeroak nortzuk ziren jakingo bazenu, ilea laztuko litzaizuke. 449 00:29:49,080 --> 00:29:51,080 Hori da jakin behar dudana. 450 00:29:51,160 --> 00:29:53,840 Ziur nago zerbait ikusi edo entzun zenutela, 451 00:29:53,920 --> 00:29:55,760 horregatik hil nahi zaituztete. 452 00:29:55,840 --> 00:29:58,280 Sinetsi behar nauzu, arriskuan zaudete. 453 00:29:58,360 --> 00:30:00,920 Candidok besteak hil ditu, ezkutatu zaitez! 454 00:30:01,040 --> 00:30:02,880 Zure bila datoz! Kontuz! 455 00:30:06,000 --> 00:30:07,000 Kontuz! 456 00:30:32,200 --> 00:30:33,480 Tira! Bizkor! 457 00:30:34,240 --> 00:30:35,400 Geldi! 458 00:30:35,480 --> 00:30:37,400 -Ni arduratuko naiz. -Geldi! 459 00:30:40,320 --> 00:30:41,200 Gelditu! 460 00:31:10,520 --> 00:31:11,720 Pablo! 461 00:31:12,360 --> 00:31:13,640 Pablo! 462 00:31:16,760 --> 00:31:18,000 Pablo! 463 00:31:18,080 --> 00:31:19,800 -Pablo, ondo zaude? -Bai. 464 00:31:25,760 --> 00:31:27,120 Porturantz doa. 465 00:31:27,720 --> 00:31:29,200 Goazen! Goazen! 466 00:31:38,000 --> 00:31:40,160 Bero dago. Ezin da urrun egon. 467 00:31:40,240 --> 00:31:44,160 -Laguntza eskatu behar dugu. -Azkenik, sen on apur bat. Eskerrak. 468 00:31:44,240 --> 00:31:46,560 -Ez, ez dago denborarik. -Hor! 469 00:31:48,000 --> 00:31:49,840 Eta laguntza? 470 00:31:55,320 --> 00:31:57,880 -Banatu egin behar gara. -Nola? 471 00:31:57,960 --> 00:32:00,320 Irteerak estali, bestela ihes egingo du. 472 00:32:00,400 --> 00:32:02,840 Gure burua estali behar dugu, ez irteerak. 473 00:32:02,920 --> 00:32:05,040 Horrek ideia hobea dirudi. 474 00:32:05,120 --> 00:32:06,560 Goazen. Hortik. 475 00:32:06,640 --> 00:32:08,080 Hortik. 476 00:32:25,400 --> 00:32:26,520 Geldi! 477 00:33:15,280 --> 00:33:16,120 Geldi! 478 00:34:21,480 --> 00:34:22,440 Marina! 479 00:34:23,000 --> 00:34:25,120 Ondo nago. 480 00:35:29,960 --> 00:35:32,160 Marina! 481 00:36:31,000 --> 00:36:33,400 Ondo zaude? Marina. 482 00:36:34,840 --> 00:36:36,760 Ondo zaude? 483 00:36:42,360 --> 00:36:43,320 Eskerrik asko. 484 00:37:03,400 --> 00:37:04,200 Ondo zaude? 485 00:37:27,920 --> 00:37:29,480 Laguntza! 486 00:37:40,120 --> 00:37:44,760 ARAZO PRIBATUA 3. KAPITULUA: ETXE URDINA 487 00:39:48,640 --> 00:39:50,640 Azpitituluak: Leire Chertudi 488 00:39:50,680 --> 00:39:52,680 Ikuskatzaile kreatiboa: Ilargi G.