1 00:00:23,920 --> 00:00:25,960 ARAZO PRIBATUA 2 00:00:28,320 --> 00:00:29,320 Gora! 3 00:00:34,640 --> 00:00:35,480 Gora! 4 00:00:45,400 --> 00:00:47,360 Gaur, poztasunez betetzen nau 5 00:00:48,120 --> 00:00:51,160 merezimendu zibilaren domina hau emateak 6 00:00:51,760 --> 00:00:52,920 Hector Hugo jaunari. 7 00:00:54,200 --> 00:00:56,440 Lagun ausart eta agurgarriaz gain, 8 00:00:57,440 --> 00:01:00,280 Quiroga familiako kidea da bera. 9 00:01:01,440 --> 00:01:04,400 Berari esker, hiltzailea harrapatu ahal izan dugu. 10 00:01:04,440 --> 00:01:07,280 Ziur aitaren zerbitzupean emandako 30 urteetan, 11 00:01:07,360 --> 00:01:10,760 guztien ongizatea garrantzitsuena dela ikasi zuela. 12 00:01:11,520 --> 00:01:15,200 Zorionak, Hector. Zuri esker, hiria lasai egon daiteke. 13 00:01:21,280 --> 00:01:23,200 Eskerrik asko. 14 00:01:25,720 --> 00:01:28,320 Hunkituta nago. 15 00:01:28,880 --> 00:01:29,800 Merci. 16 00:01:29,880 --> 00:01:35,640 Zalantzarik gabe, zure aita, Alfonso Quiroga jauna, 17 00:01:35,720 --> 00:01:38,400 eredu bat izan zen niretzat, 18 00:01:38,480 --> 00:01:43,240 polizia bezala eta, batez ere, pertsona bezala. 19 00:01:44,680 --> 00:01:47,960 Eta ziur nago gaur hemen egongo balitz, 20 00:01:48,040 --> 00:01:50,600 oso harro sentituko litzatekeela, 21 00:01:50,680 --> 00:01:53,560 ez bakarrik nitaz, baita... 22 00:01:56,600 --> 00:01:58,360 Marina andereñoaz ere. 23 00:02:01,200 --> 00:02:06,040 Marina Quiroga andereñoa inoiz ezagutu dudan emakumerik ausartena da. 24 00:02:07,360 --> 00:02:10,560 Eta gaur domina hau jaso dut 25 00:02:11,360 --> 00:02:12,880 berari esker. 26 00:02:13,480 --> 00:02:18,120 Zu gabe, hau guztia ez zitekeen posible izango. 27 00:02:21,880 --> 00:02:25,040 Domina hau zurea ere bada. 28 00:02:25,800 --> 00:02:27,760 Gora! 29 00:02:31,520 --> 00:02:33,040 Gora! 30 00:02:42,960 --> 00:02:47,720 Bai... Guztiok dakigu Marina saltsa guztietan sartzen dela. 31 00:02:49,320 --> 00:02:50,560 Zortea duzu, Hector, 32 00:02:50,640 --> 00:02:53,520 nire izendapena ez zitzaion interesgarria iruditu. 33 00:02:53,600 --> 00:02:56,360 Agian zuk familia argazkia lortuko duzu. 34 00:02:58,040 --> 00:02:59,480 Eta orain, jaun-andreok, 35 00:02:59,560 --> 00:03:02,160 mila esker zure hitzaldiagatik, Hector. 36 00:03:02,240 --> 00:03:05,840 Mila esker beti bezain ederra egoteagatik, Marina. 37 00:03:05,920 --> 00:03:08,080 -Ramon? Non zaude, Ramon? -Hemen. 38 00:03:08,160 --> 00:03:10,600 Ez dezala gaur dendetara ihes egin. 39 00:03:10,680 --> 00:03:12,880 Eta orain, jaun-andreak, 40 00:03:12,960 --> 00:03:16,520 topa egin dezagun, azkenik hiri segurua garelako berriro. 41 00:03:18,760 --> 00:03:20,840 -Topa. -Topa. 42 00:03:25,560 --> 00:03:26,880 Doilor hutsa da. 43 00:03:26,960 --> 00:03:29,200 Ez iezaiozu jaramonik egin. 44 00:03:29,280 --> 00:03:32,440 -Guztien aurrean makurrarazi nau. -Saiatu da. 45 00:03:32,520 --> 00:03:34,720 Egunen batean gauza pare bat 46 00:03:34,800 --> 00:03:37,360 kontatuko ditut komisario jaunari buruz. 47 00:03:37,440 --> 00:03:41,920 Egun horretan, bertan nagoela ziurtatu, zu txalotu ahal izateko. 48 00:03:45,160 --> 00:03:46,920 Eskerrik asko. 49 00:03:48,880 --> 00:03:50,840 Oso harro nago nire lagun minaz. 50 00:03:52,960 --> 00:03:53,840 Besarkada bat? 51 00:03:58,000 --> 00:04:00,640 Barkatu, komisarioa. 52 00:04:02,640 --> 00:04:03,720 Non dago? 53 00:04:03,800 --> 00:04:06,440 -Orain abisatu gaituzte. -Zer dakizu? 54 00:04:09,320 --> 00:04:11,120 Geratu hemen. Oraintxe nator. 55 00:04:11,880 --> 00:04:13,680 Nor zen Candidoren arduraduna? 56 00:04:13,760 --> 00:04:16,120 -Zaintza aldaketan gertatu zen. -Benetan? 57 00:04:16,200 --> 00:04:18,760 Alboko ziegako presoak zerbait ikusi zuen. 58 00:04:19,640 --> 00:04:22,480 -Galdekatu duzue? -Aginduen zain gaude. 59 00:04:22,560 --> 00:04:23,640 Neuk egingo dut. 60 00:04:23,720 --> 00:04:25,880 Geratu hemen. Ez esan ezer. 61 00:04:25,920 --> 00:04:28,440 Ez eten jaia. Cabanillas, goazen. 62 00:04:31,080 --> 00:04:32,720 Zer nahi duzu, andereñoa? 63 00:04:33,880 --> 00:04:36,200 Zein dotore zauden gaur, inspektorea. 64 00:04:36,240 --> 00:04:38,600 Ez diote maiz zibil bati domina ematen 65 00:04:38,680 --> 00:04:41,880 serieko hiltzaile bat harrapatzeagatik. 66 00:04:42,480 --> 00:04:43,320 Egia da. 67 00:04:44,000 --> 00:04:46,920 Ez digutelako laguntzen uzten. Zibilei, diot. 68 00:04:47,560 --> 00:04:48,440 Noski. 69 00:04:48,520 --> 00:04:51,600 Nire neba presaka nora joan den jakin nahiko nuke, 70 00:04:51,680 --> 00:04:53,120 ezin didazue esan, ezta? 71 00:04:53,200 --> 00:04:56,480 Ba, egia esan, gaur ez gaude lanean. 72 00:04:56,560 --> 00:04:57,920 Baina nahi baduzu, 73 00:04:58,000 --> 00:05:00,600 dantzatzera gonbidatuko zaitugu, andereñoa. 74 00:05:01,160 --> 00:05:04,240 Ausarta zara, inspektorea, baina ez zaitut gogoko. 75 00:05:04,320 --> 00:05:05,360 Marina! 76 00:05:06,040 --> 00:05:07,000 Banoa! 77 00:05:10,320 --> 00:05:13,240 Nire amari esan beharko nioke Arturo joan dela. 78 00:05:14,520 --> 00:05:17,200 Hara. Komunean dago, ezta? 79 00:05:18,680 --> 00:05:21,360 Ondo da. Mesedea zor didazue. Kontatu. 80 00:05:21,480 --> 00:05:23,720 Zergatik joan da festatik presaka? 81 00:05:23,800 --> 00:05:25,720 Marina, zertan zabiltza? 82 00:05:25,800 --> 00:05:27,160 Banoa, ama! 83 00:05:28,560 --> 00:05:29,640 Marina! 84 00:05:30,640 --> 00:05:32,720 Joan baino lehen titulua nahi dut. 85 00:05:32,800 --> 00:05:33,840 Marina! 86 00:05:52,520 --> 00:05:53,640 Bira. 87 00:05:55,040 --> 00:05:57,160 Barkatu, berriro zapaldu zaitut. 88 00:05:58,720 --> 00:05:59,720 Eskerrik asko. 89 00:06:00,720 --> 00:06:01,920 -Agur. -Ramon. 90 00:06:02,680 --> 00:06:03,520 Asuncion andrea. 91 00:06:13,200 --> 00:06:15,440 Oina birrindu dit madarikatu horrek. 92 00:06:25,200 --> 00:06:27,680 Zerbait kontatu behar dizut, baina hemen ez. 93 00:06:28,280 --> 00:06:29,520 Behean itxarongo dut. 94 00:06:29,600 --> 00:06:30,680 Nor, ni? 95 00:06:37,000 --> 00:06:39,320 Aizu, Lourditas, non dago Hector? 96 00:06:39,840 --> 00:06:40,800 Hor dago. 97 00:06:42,520 --> 00:06:44,400 Zoriontzen ari dira. 98 00:06:46,760 --> 00:06:49,240 Nire ama badator, esan kanpoan nagoela. 99 00:06:49,320 --> 00:06:51,600 Ez! Hobeto ezer esaten ez baduzu. 100 00:07:03,720 --> 00:07:04,840 Kaixo? 101 00:07:07,320 --> 00:07:08,440 Castaño! 102 00:07:10,320 --> 00:07:11,720 Kaixo? 103 00:07:11,800 --> 00:07:12,640 Kaixo! 104 00:07:14,640 --> 00:07:16,600 Ikaratu nahi ninduzun? 105 00:07:16,680 --> 00:07:19,400 Barkatu, hobe elkarrekin ikusten ez bagaituzte. 106 00:07:19,920 --> 00:07:21,880 Noski. Zure ospea ezagutzen dut. 107 00:07:21,960 --> 00:07:24,320 Eta Zarco inspektoreak... 108 00:07:24,400 --> 00:07:25,960 Ez dezala hau jakin. 109 00:07:26,040 --> 00:07:28,240 Hara, zelako talde-lan ona. 110 00:07:29,400 --> 00:07:32,200 Ez ditut ekitaldi sozial hauek gustuko. 111 00:07:32,920 --> 00:07:35,560 Txalo bila dabiltzan gizon gehiegi. 112 00:07:36,040 --> 00:07:37,760 Komisarian txarragoa da. 113 00:07:37,840 --> 00:07:41,040 Bertan ez daukagu xanpainarik ezta kanaperik. 114 00:07:43,400 --> 00:07:44,400 Hortaz? 115 00:07:46,600 --> 00:07:50,560 Domina zuri ematea eskatu nuen, baina Arturok ez zuen onartu. 116 00:07:50,640 --> 00:07:52,240 Hori egin zenuen? 117 00:07:52,320 --> 00:07:54,760 Zure meritua begien bistakoa da. 118 00:07:55,480 --> 00:07:57,800 Bai. Tamalez, emakumea naiz, ezta? 119 00:07:57,880 --> 00:07:59,480 Ba, ez. 120 00:08:00,280 --> 00:08:03,960 Hori beragatik zara hain liluragarria. 121 00:08:04,960 --> 00:08:08,160 Eta zure adimen eta ausardiagatik. 122 00:08:08,240 --> 00:08:09,880 Zer nahi duzu, Castaño? 123 00:08:09,960 --> 00:08:12,120 Goazen harira. 124 00:08:12,200 --> 00:08:15,600 Nik neba nora joan den jakin besterik ez dut nahi. 125 00:08:17,000 --> 00:08:18,160 Pena da. 126 00:08:23,520 --> 00:08:26,440 Candido Exposito urkatuta topatu dute ziegan. 127 00:08:27,840 --> 00:08:28,680 Nola? 128 00:08:30,760 --> 00:08:33,200 -Suizidatu da? -Nik ez dut hori esan. 129 00:08:33,280 --> 00:08:36,720 Gertatu aurretik, norbait sartzen ikusi zuen lekukoa dugu. 130 00:08:36,760 --> 00:08:38,080 Hil egin dute? 131 00:08:39,320 --> 00:08:42,320 Elkarrekin baino ez dugu hiltzailea topatuko. 132 00:08:44,640 --> 00:08:46,640 Kamera irentsaraziko diot! 133 00:08:49,960 --> 00:08:52,160 Ez joan! Gehiago jakin behar dut. 134 00:08:52,760 --> 00:08:55,080 Goazen toki pribatuago batera. 135 00:08:56,160 --> 00:08:58,480 -Nora? -Nire etxera, 22:00etan. 136 00:08:59,400 --> 00:09:00,360 Saiakera ona. 137 00:09:00,440 --> 00:09:02,720 Ez nabil zu seduzitu nahian. 138 00:09:02,760 --> 00:09:06,040 Baina kontatu behar dizudana ezin du inork entzun. 139 00:09:06,840 --> 00:09:08,360 Emadazu pista bat. 140 00:09:08,440 --> 00:09:11,000 -Angela, Sugar... -Ezagutzen dut. 141 00:09:11,720 --> 00:09:14,120 Candido atxilotu eta hamar ordura, 142 00:09:14,200 --> 00:09:17,520 ermakume baten gorpua agertu zen Finisterreko hondartzan. 143 00:09:18,120 --> 00:09:22,240 Lepoa moztu zioten eta lili-lorea zeukan bularrean irarrita. 144 00:09:25,320 --> 00:09:26,840 Nire etxean, 22:00etan. 145 00:09:44,880 --> 00:09:46,160 Jarraitu erritmoa. 146 00:09:46,240 --> 00:09:48,200 Bai, anderea, saiatzen naiz. 147 00:09:48,280 --> 00:09:50,520 Tira, horrela. 148 00:09:52,040 --> 00:09:53,760 Hori da. Jarraitu. 149 00:09:53,840 --> 00:09:55,040 Jarraitu erritmoa. 150 00:09:55,120 --> 00:09:57,040 -Saiatzen naiz, anderea. -Horrela. 151 00:09:57,120 --> 00:09:58,760 -Heldu eskutik. -Bai. 152 00:10:01,240 --> 00:10:02,520 Dantzatzen ari gara. 153 00:10:03,960 --> 00:10:05,200 Maitea. 154 00:10:05,280 --> 00:10:06,520 Jarraitu, Hector. 155 00:10:06,640 --> 00:10:09,360 Begira. Entzun, gertuago, ez dut hozka egiten. 156 00:10:09,440 --> 00:10:11,040 Hara! Tira! 157 00:10:11,760 --> 00:10:14,640 Zera... momentu bat irten nahi dut. 158 00:10:14,760 --> 00:10:17,120 -Jainkoarren! -Barkatu, anderea... 159 00:10:17,200 --> 00:10:19,520 Nora joango zara? Geratu nirekin. 160 00:10:20,360 --> 00:10:24,880 ITSAS ELKARTEA 161 00:10:25,360 --> 00:10:27,280 Esango didazu nora goazen? 162 00:10:27,360 --> 00:10:28,440 Ikusiko duzu. 163 00:10:31,640 --> 00:10:35,200 Castañoren etxera noa 22:00etan, pista berriak dauzkala dio. 164 00:10:35,280 --> 00:10:37,720 Baina egia diola frogatu beharra daukat. 165 00:10:37,760 --> 00:10:38,640 Bihurgunea! 166 00:10:41,520 --> 00:10:44,400 Baina gizona andrezale bat da, eta arriskutsua. 167 00:10:44,480 --> 00:10:46,600 Ezin zara bere etxera joan. 168 00:10:46,640 --> 00:10:50,280 Ez da bisita soziala, Hector. Hiltzailearekin zerikusia du. 169 00:10:50,360 --> 00:10:54,240 Baina kasua ebatzi dute jada. Nire domina, gogoratzen? 170 00:10:54,320 --> 00:10:57,160 Nire nebak domina arinegi eman dizula uste dut. 171 00:10:57,240 --> 00:10:58,960 Candido suizidatu egin da. 172 00:10:59,040 --> 00:10:59,880 Bihurgunea! 173 00:11:02,440 --> 00:11:04,400 Suizidatu egin da? 174 00:11:05,920 --> 00:11:07,800 Angelaren gorpua hondartzan, 175 00:11:07,880 --> 00:11:10,880 lepoa moztuta eta lili-lorea bularrean topatu dute. 176 00:11:10,960 --> 00:11:14,640 Baina ezinezkoa da, hiltzailea harrapatu genuen. 177 00:11:14,720 --> 00:11:16,120 Horri buruz ari naiz. 178 00:11:16,200 --> 00:11:18,640 Edo Candidok laguntza izan zuen, 179 00:11:18,720 --> 00:11:20,480 edo hildakoa ez da Angela. 180 00:11:20,560 --> 00:11:21,600 Frenatu! 181 00:11:23,600 --> 00:11:24,960 Egiaztatu egingo dugu. 182 00:11:25,760 --> 00:11:28,160 Akabatuko nauzu. 183 00:11:29,400 --> 00:11:30,320 Astiro. 184 00:11:37,160 --> 00:11:38,400 Kaixo! 185 00:11:38,480 --> 00:11:40,040 Marina? 186 00:11:40,120 --> 00:11:41,600 Ezin zarete hemen egon. 187 00:11:41,680 --> 00:11:44,200 Hori dioten bakoitzean 20 pezeta emanez gero, 188 00:11:44,280 --> 00:11:45,560 aberatsak ginateke. 189 00:11:45,640 --> 00:11:49,120 -Hondartzan topatutako neska da? -Zer dakizu horri buruz? 190 00:11:49,200 --> 00:11:51,400 Marina, hau ez da txantxa bat. 191 00:11:51,480 --> 00:11:53,520 -Joan zaitezte. -Ricardo, 192 00:11:53,600 --> 00:11:55,240 aitak ez zeukan sekreturik. 193 00:11:55,320 --> 00:11:58,480 Beti joaten nintzen berarekin. Autoan itxaroten nuen. 194 00:11:58,560 --> 00:12:01,160 -Ni ez naiz desberdina. -Bera komisarioa zen. 195 00:12:09,360 --> 00:12:10,600 Bera da. 196 00:13:11,320 --> 00:13:12,240 Sar naiteke? 197 00:13:26,480 --> 00:13:27,360 Marina... 198 00:13:29,640 --> 00:13:33,680 Huts egindako lehenengo kasua, bihotzean iltzatzen da betiko. 199 00:13:34,240 --> 00:13:35,720 Hori zioen zure aitak. 200 00:13:37,960 --> 00:13:41,120 Ahal genuen guztia egin dugu. 201 00:13:42,120 --> 00:13:42,960 Ez. 202 00:13:44,560 --> 00:13:45,920 Guztia ez. 203 00:13:47,240 --> 00:13:49,240 Castañoren etxera joan behar gara. 204 00:13:49,320 --> 00:13:51,040 Hiltzailea aske dago. 205 00:13:51,680 --> 00:13:54,920 Candidok portura joan baino lehen hil zuen. 206 00:13:55,000 --> 00:13:56,800 Ez, ez zuen denborarik izan. 207 00:13:56,880 --> 00:13:58,840 Gorpua Finisterren agertu zen. 208 00:14:00,560 --> 00:14:03,080 Candido soldatapeko hiltzailea zen. 209 00:14:03,680 --> 00:14:07,040 -Zer esan nahi duzu? -Gu nahasteko kontratatu zutela. 210 00:14:07,880 --> 00:14:11,480 Agian, poliziak benetako hiltzailea inguratuta zeukan, 211 00:14:11,560 --> 00:14:14,200 eta horrek sikario bat kontratatu zuen. 212 00:14:14,280 --> 00:14:17,040 -Sikario bat... -Ez. 213 00:14:18,280 --> 00:14:20,360 Ez gara Castañoren etxera joango. 214 00:14:20,840 --> 00:14:21,680 Nola? 215 00:14:23,320 --> 00:14:25,120 Kontuz ibili behar gara. 216 00:14:25,200 --> 00:14:30,280 Arriskatu baino lehen, zati guztiak berriro aztertu behar ditugu. 217 00:14:36,280 --> 00:14:37,760 Dominagatik diozu hau? 218 00:14:40,520 --> 00:14:41,360 Nola? 219 00:14:42,360 --> 00:14:44,880 Egoa ase duzu. Beste guztiak bost. 220 00:14:46,440 --> 00:14:47,800 Nola esan dezakezu hori? 221 00:14:51,960 --> 00:14:53,480 Hori bidegabekoa da. 222 00:14:56,640 --> 00:14:59,440 Hector, emakume batek bizirik jarraitzen du. 223 00:14:59,520 --> 00:15:00,840 Ez naiz geldituko. 224 00:15:01,680 --> 00:15:03,760 Axola ez badizu, aldatzera noa. 225 00:15:11,520 --> 00:15:12,520 Barkatu. 226 00:16:50,360 --> 00:16:51,200 Kaixo? 227 00:17:00,000 --> 00:17:01,320 Barkatu. 228 00:17:02,320 --> 00:17:04,440 Hau jabetza pribatua da. 229 00:17:05,480 --> 00:17:07,720 Hitzordua daukat inspektorearekin. 230 00:17:09,000 --> 00:17:10,440 Quiroga andereñoa. 231 00:17:11,000 --> 00:17:11,800 Bai. 232 00:17:14,040 --> 00:17:14,880 Jarrai nazazu. 233 00:17:34,320 --> 00:17:37,000 -Puntualtasuna maite dut. -Eta nik harira joatea. 234 00:17:39,800 --> 00:17:42,080 Hara, ez nuen afaria espero. 235 00:17:42,160 --> 00:17:45,080 Niretzat lana eta gozamena ez dira bateraezinak. 236 00:17:45,200 --> 00:17:47,760 Ordu honetan afaldu ohi dut. 237 00:17:48,320 --> 00:17:49,720 Lagunduko nauzu? 238 00:17:49,800 --> 00:17:51,920 Ez nekien jauregi bat zeneukala. 239 00:17:52,000 --> 00:17:54,640 Ez da nirea, baizik eta nire emaztearena. 240 00:17:54,720 --> 00:17:56,320 -Ezkonduta zaude? -Alargun. 241 00:17:57,400 --> 00:17:59,440 -Hara, sentitzen dut. -Nik ez. 242 00:18:01,800 --> 00:18:05,440 Ezkontza porrot bat izan zen hasieratik. 243 00:18:05,520 --> 00:18:08,320 Topa egin dezagun horregatik. Mila esker, Simon. 244 00:18:14,400 --> 00:18:18,400 Candidori buruz esan nizuna egia dela jakingo duzu jada. 245 00:18:18,480 --> 00:18:19,760 Zein da zure teoria? 246 00:18:19,800 --> 00:18:22,320 Candidok norbaitentzat lan egiten zuela, 247 00:18:22,440 --> 00:18:26,520 eta horrek, salatuko zuen beldurrez, akabatu egin zuela. 248 00:18:26,560 --> 00:18:29,440 Ziegan sartzeko aukera zuen norbaitek. 249 00:18:29,520 --> 00:18:30,800 Hori da. 250 00:18:30,920 --> 00:18:32,560 Polizia bat, seguruenik. 251 00:18:33,480 --> 00:18:34,800 Seguruenik, bai. 252 00:18:38,000 --> 00:18:40,560 Eta zergatik etorrarazi nauzu? 253 00:18:42,480 --> 00:18:44,160 Nire planak kontatzeko. 254 00:18:53,400 --> 00:18:56,320 Festa bat ospatuko dut etxean, festa berezi bat. 255 00:18:57,400 --> 00:19:00,000 domina gozalekuan egiten zirenen modukoa. 256 00:19:00,080 --> 00:19:01,160 Zertarako? 257 00:19:01,720 --> 00:19:05,800 Hiltzaileak harrapatu ez duen prostitutaren berragertzea izango da. 258 00:19:05,880 --> 00:19:08,080 -Margo? -Margo, bai. 259 00:19:08,800 --> 00:19:09,760 Ezagutzen duzu? 260 00:19:10,760 --> 00:19:13,680 Bai, ezagutzen dut, baina ez dakit non dagoen. 261 00:19:14,280 --> 00:19:16,000 Horregatik behar zaitut. 262 00:19:16,080 --> 00:19:20,480 Emakume aparta hiltzaile aparta harrapatzeko. 263 00:19:20,560 --> 00:19:24,160 Ez nauzu nire dohainagatik behar, Margo ordezkatzeko baizik. 264 00:19:24,240 --> 00:19:25,440 Neska azkarra zara. 265 00:19:27,560 --> 00:19:30,520 -Ez dauka zentzurik. -Gorpuzkera berdina duzu. 266 00:19:30,560 --> 00:19:33,320 Argala zara, bular tinkoa duzu... 267 00:19:33,440 --> 00:19:34,680 Kontuz ibili. 268 00:19:34,760 --> 00:19:38,160 Esan dizut, niretzat lana eta gozamena ez dira bateraezinak. 269 00:19:38,720 --> 00:19:41,080 Ileorde bat lortu beharko genuke, 270 00:19:41,160 --> 00:19:44,720 bere soinekoetako bat eta bere paradisuko hegazti mozorroa, 271 00:19:44,800 --> 00:19:47,240 festa handietan zeramana. 272 00:19:47,320 --> 00:19:48,680 Zer deritzo nire nebak? 273 00:19:50,080 --> 00:19:53,160 Zure nebak ez daki, eta ez du ezer ez jakingo. 274 00:19:54,080 --> 00:19:57,080 Ego handiegia dauka aitortzeko akats bat izan dela 275 00:19:57,200 --> 00:20:01,320 herritar bati domina ematea oraindik kasu erdia ebatzi barik duenean. 276 00:20:05,520 --> 00:20:07,800 Zergatik zeramatzaten mozorroak? 277 00:20:08,720 --> 00:20:12,080 Gonbidatuen intimitatea babesteko. 278 00:20:14,000 --> 00:20:16,560 Momentu berezietan baino ez zituzten kentzen. 279 00:20:18,240 --> 00:20:22,800 Polizia izateaz gain, ohiko bezeroa zara Uraren gozalekuan. 280 00:20:23,760 --> 00:20:28,080 Agian Margok ihes egin zizun eta orain bera bezala mozorratu nahi nauzu 281 00:20:28,160 --> 00:20:30,240 zure buru gaixoan plana bukatzeko. 282 00:20:37,040 --> 00:20:40,800 Aitortu beharra daukat, ideia ona izango litzatekeela... 283 00:20:49,520 --> 00:20:51,760 Hiltzailea banintz, noski. 284 00:20:54,720 --> 00:20:57,640 Beldurtuta zaudela dirudi. 285 00:21:00,160 --> 00:21:02,200 Gizonek ez naute inoiz beldurtu. 286 00:21:17,640 --> 00:21:19,680 Jesus. Zorabiatuta nago. 287 00:21:22,400 --> 00:21:25,280 Zer egin didazu? Drogatu nauzu? 288 00:21:25,320 --> 00:21:27,560 Aska nazazu. 289 00:21:29,280 --> 00:21:30,720 -Hector! -Goazen. 290 00:21:31,400 --> 00:21:32,560 Hector! 291 00:21:32,680 --> 00:21:33,920 Hemendik. 292 00:21:34,000 --> 00:21:35,040 Itxaron. 293 00:21:38,520 --> 00:21:39,560 Hector. 294 00:21:39,640 --> 00:21:41,440 Hemendik dela uste duzu? 295 00:21:42,240 --> 00:21:46,440 Jauregitxo hauek guztiek irteera bat izan ohi dute atzealdean. 296 00:22:06,600 --> 00:22:07,440 Birjinak. 297 00:22:09,600 --> 00:22:10,840 Birjinak dira! 298 00:22:10,920 --> 00:22:15,480 Haragiaren bekatuarekin bukatu nahi duen polizia katoliko sutsua. 299 00:22:16,920 --> 00:22:19,160 -Horregatik lili-lorea. -Bai. 300 00:22:19,760 --> 00:22:22,720 Bere biktimak hil baino lehen purifikatzen zituen. 301 00:22:22,800 --> 00:22:24,880 Zerbaiten bila ala? 302 00:22:30,240 --> 00:22:32,320 Bai, irteera. 303 00:22:32,400 --> 00:22:35,200 Zure moral makurra besterik ez dugu aurkitu. 304 00:22:36,280 --> 00:22:39,920 Tamalez, ez zenuen opiazeoei diedan erresistentziaren berri. 305 00:22:40,600 --> 00:22:42,960 Zer izan da? Ezpainetako hori, ezta? 306 00:22:43,040 --> 00:22:46,200 Ez dakit. Karmengo Ama Birjinaren miraria agian. 307 00:22:48,800 --> 00:22:52,640 Ez badugu elkarrekin lan egiten, ez dugu hiltzailea harrapatuko. 308 00:22:53,400 --> 00:22:56,400 Ez egin kasurik, gezurretan dabil. 309 00:22:56,480 --> 00:23:00,200 Ez, ez nabil gezurretan. Honekin guztiarekin bukatu nahi dut. 310 00:23:00,280 --> 00:23:03,440 Emakume gehiagorik hil ez ditzaten. 311 00:23:06,080 --> 00:23:08,920 Nik Margo ordezkatuz hiltzailea erakarri nahi du. 312 00:23:09,440 --> 00:23:12,000 -Nola? -Margo ordezkatzen badu bakarrik 313 00:23:12,080 --> 00:23:13,920 erakarriko dugu hiltzailea. 314 00:23:14,480 --> 00:23:16,320 Baina arriskuan jarriko zenuke. 315 00:23:16,400 --> 00:23:19,920 Horretarako gaude zu eta biok. Bera babesteko. 316 00:23:22,120 --> 00:23:28,120 Polizia infiltratu baten lana egiteko aukera eskaintzen ari natzaio. 317 00:23:28,800 --> 00:23:31,440 Edozein poliziaren ametsa da. 318 00:23:32,280 --> 00:23:33,120 Ez. 319 00:23:34,440 --> 00:23:35,360 Pentsa ezazu. 320 00:23:38,200 --> 00:23:39,080 Ondo da. 321 00:23:39,840 --> 00:23:42,600 Baina planaren xehetasunak jakin nahi ditut, 322 00:23:42,680 --> 00:23:44,600 eta gehiagok babestuko naute. 323 00:23:49,960 --> 00:23:50,840 Begira. 324 00:23:51,360 --> 00:23:52,400 Hara! 325 00:23:53,920 --> 00:23:54,840 Egun on! 326 00:23:56,120 --> 00:23:57,520 Ez duzu lotsarik. 327 00:23:57,600 --> 00:23:59,600 Zer diozu? Ez dut ezer egin. 328 00:23:59,680 --> 00:24:01,040 Begira, zelako lotsa! 329 00:24:01,120 --> 00:24:02,840 "Marina Quirogaren maitalea"? 330 00:24:02,960 --> 00:24:04,400 Tira... Barkatu? 331 00:24:04,480 --> 00:24:06,200 Mesedez! Hizketan geunden. 332 00:24:06,280 --> 00:24:09,840 Hizketan? Guztiz gor dagoen Edelmira izekoa ere 333 00:24:09,920 --> 00:24:12,800 ez da hainbeste gerturatzen hitz egiteko. 334 00:24:12,880 --> 00:24:15,960 -Eta zure neba pertsona publikoa da. -Hara! 335 00:24:16,040 --> 00:24:19,840 Badakigu nori esker sartu den egunkari ziztrin hau etxean. 336 00:24:19,920 --> 00:24:21,720 Zure amak jakin behar zuen. 337 00:24:21,840 --> 00:24:24,600 Entzun, ama. Kazetari hau sentsazionalista da. 338 00:24:24,680 --> 00:24:27,440 Castañok isilpeko zerbait kontatu zidan, 339 00:24:27,520 --> 00:24:29,640 ezin zidan hori oihuka esan. 340 00:24:29,720 --> 00:24:32,360 Zuen baimenarekin, erosketak egitera noa. 341 00:24:32,440 --> 00:24:34,880 -Hori egin dezaket, ezta, ama? -Bai. 342 00:24:42,360 --> 00:24:43,680 Haserre jarraitzen duzu? 343 00:24:47,160 --> 00:24:50,520 Tentela izan nintzen, ez dakit zergatik esan nuen hori. 344 00:24:52,400 --> 00:24:53,880 Asko sentitzen dut, Hector. 345 00:24:58,120 --> 00:25:00,760 Domina partekatu nahi nuela aitortzen dut. 346 00:25:01,360 --> 00:25:03,800 Baina, egia da, nigatik izan ez balitz, 347 00:25:03,880 --> 00:25:06,280 hiltzaileak ihes egingo zuela. 348 00:25:06,360 --> 00:25:10,000 Harrokeria apur horrek ederki ematen dizu. 349 00:25:10,640 --> 00:25:12,320 Irribarre bat, azkenik. 350 00:25:12,400 --> 00:25:15,560 Ez dizut berriro horrelakorik esaten utziko. 351 00:25:15,640 --> 00:25:19,040 Ez da errepikatuko. Hurrengo domina nirea izango da. 352 00:25:21,240 --> 00:25:23,000 Jasanezina zara. 353 00:25:25,760 --> 00:25:26,960 Hor dago. 354 00:25:28,760 --> 00:25:31,840 Momentu bat, banoa. Banoa. 355 00:25:37,880 --> 00:25:39,960 Beti bezain ederra zaude. 356 00:25:42,200 --> 00:25:43,120 Hector. 357 00:25:44,080 --> 00:25:45,120 Milagros. 358 00:25:46,880 --> 00:25:49,240 Ahaztua ninduzula uste nuen, madarikatua. 359 00:25:51,920 --> 00:25:54,160 Utzi berokiaren barrualdea ikusten. 360 00:25:56,520 --> 00:25:58,640 Gauza batzuk ez dira inoiz aldatzen. 361 00:25:59,440 --> 00:26:01,480 Gizon hau ustekabez beterik dago. 362 00:26:02,040 --> 00:26:02,880 Badakit. 363 00:26:04,440 --> 00:26:06,880 Marina Quiroga andereñoa, bere aita... 364 00:26:06,960 --> 00:26:11,160 Alfonso Quiroga berbera zen. 365 00:26:11,720 --> 00:26:13,720 Nire aita ezagutzen zenuen? 366 00:26:13,800 --> 00:26:16,720 Berari esker jarraitzen dut bizirik. 367 00:26:16,800 --> 00:26:21,520 Esan daiteke, askok ez dutela ezberdina den norbait onartzen. 368 00:26:22,240 --> 00:26:27,600 Gaur gauean festa bat daukagu, eta itxuraldatu beharra dugu. 369 00:26:27,680 --> 00:26:28,920 Ulertzen dut. 370 00:26:29,920 --> 00:26:32,040 Leku aproposera etorri zarete. 371 00:26:32,560 --> 00:26:34,240 Etorri hemendik, Marina. 372 00:26:34,920 --> 00:26:38,160 Hau benetako lagunei baino ez diet erakusten. 373 00:26:49,800 --> 00:26:50,640 Eskerrik asko. 374 00:26:52,720 --> 00:26:55,040 Hau da preseski bilatzen ari ginena. 375 00:26:55,120 --> 00:26:57,520 Antzekoak ditut beste koloreetan, 376 00:26:57,600 --> 00:27:01,040 baina hau oso berezia zen norbaiten omenean dut hemen. 377 00:27:01,120 --> 00:27:02,560 Eta zuretzat, Hector? 378 00:27:02,640 --> 00:27:05,200 -Zer? -Agian honelako zerbait. Begira. 379 00:27:06,000 --> 00:27:08,200 Barkatu, dei bat egin dezaket? 380 00:27:08,760 --> 00:27:10,000 Pablo deituko dut. 381 00:27:10,080 --> 00:27:11,120 Très bien. 382 00:27:11,200 --> 00:27:13,800 -Telefonoa? -Atzealdean. 383 00:27:13,920 --> 00:27:15,080 Eskerrik asko. 384 00:27:15,160 --> 00:27:19,400 -Hector, begira. -Bai, horrekin doan zerbait. 385 00:27:19,480 --> 00:27:20,760 Honekin? 386 00:27:20,840 --> 00:27:22,560 Ezin gara presoaz fidatu. 387 00:27:22,640 --> 00:27:26,240 "Deabruak ito zuen", zer esan nahiko du horrekin? 388 00:27:27,000 --> 00:27:29,480 Nik uste dut presoak badakiela zer dioen. 389 00:27:29,560 --> 00:27:31,440 -Eta zuk zertan zabiltzan? -Nola? 390 00:27:31,520 --> 00:27:33,280 Marina egunkarian agertu da. 391 00:27:33,360 --> 00:27:36,160 Ez dut dama bati buruz isilpean hitz egiten. 392 00:27:36,240 --> 00:27:37,560 Edukazio onekoa naiz. 393 00:27:37,640 --> 00:27:39,560 Kontuz, ni ez naiz hainbeste. 394 00:27:39,640 --> 00:27:41,920 Muturreko neurriak hartu ditzaket. 395 00:27:42,000 --> 00:27:43,920 Zure lanean eragina badute ere. 396 00:27:44,000 --> 00:27:46,080 -Mehatxuka ari zara? -Ez. 397 00:27:46,160 --> 00:27:48,920 Nire arreba lasai uzteko abisu bat da. 398 00:27:50,120 --> 00:27:52,320 Cabanillas, laborategira. 399 00:27:55,600 --> 00:27:57,360 Zarco. Kaixo. 400 00:27:58,440 --> 00:28:00,640 Zarco inspektorea. Zer nahi duzu? 401 00:28:00,720 --> 00:28:02,560 Pablo, Marina naiz. 402 00:28:02,640 --> 00:28:04,840 -Andereñoa. -Mesede bat behar dut. 403 00:28:04,920 --> 00:28:08,560 Polizia-artxiboetan begiratu Castañori buruz zerbait dagoen. 404 00:28:09,040 --> 00:28:10,000 Hara. 405 00:28:10,120 --> 00:28:12,160 Gauean geratu gara zerbaitetarako. 406 00:28:12,240 --> 00:28:14,680 -Zertarako? -Pablo, zentratu zaitez. 407 00:28:14,760 --> 00:28:18,200 Bere ibilbidea dioen bezain kutsugabea den jakin behar dut. 408 00:28:18,280 --> 00:28:19,440 Oso ondo. 409 00:28:20,360 --> 00:28:21,800 Eta zerbait badago? 410 00:28:21,880 --> 00:28:24,640 Joan bere etxera 22:00etan mozorro batekin. 411 00:28:24,720 --> 00:28:27,720 Uraren gozolekuen moduko festa bat egingo du. 412 00:28:27,800 --> 00:28:29,720 Nola? Zoratu egin zara? 413 00:28:29,800 --> 00:28:31,000 Joan beharra dut. 414 00:28:31,840 --> 00:28:33,920 Ez, Marina! Marina, entzun... 415 00:28:40,160 --> 00:28:43,240 MARINA QUIROGAREN MAITALEA? 416 00:29:08,640 --> 00:29:10,560 Nire ama pozik egongo litzateke. 417 00:29:10,640 --> 00:29:12,560 Aberatsa eta fededuna, ezin hobea. 418 00:29:12,640 --> 00:29:15,760 Seduktorea eta iluna. Drakula kondea da. 419 00:29:16,760 --> 00:29:19,320 -Benetan diot, andereñoa. -Baita nik ere. 420 00:29:19,400 --> 00:29:23,520 Hilezkor bihurtuko banindu hiltzailea harrapatuko nuke. 421 00:29:24,800 --> 00:29:26,160 Zein dotore zauden! 422 00:29:29,880 --> 00:29:31,840 Mozorroak ekarriko ditut. 423 00:29:52,320 --> 00:29:53,480 Ondo zaude? 424 00:29:53,560 --> 00:29:55,680 Ez dizute atea jotzen irakatsi? 425 00:29:56,480 --> 00:29:59,520 Utzi kexatzeari eta emadazu eskua. 426 00:30:03,560 --> 00:30:05,640 Badirudi oraindik ez zaudela prest. 427 00:30:06,320 --> 00:30:08,480 Ezin dut kortsea lotu. 428 00:30:08,560 --> 00:30:10,160 Ezin dut arnasarik hartu. 429 00:30:10,840 --> 00:30:13,720 Emakume hauek meritu handia dute. 430 00:30:16,160 --> 00:30:17,160 Hartu arnasa. 431 00:30:20,880 --> 00:30:24,280 -Ez, ezin dut. -Lasaitu Quiroga andereñoa. 432 00:30:31,680 --> 00:30:32,960 Prest zaude. 433 00:30:42,840 --> 00:30:44,160 Zer jakin duzu? 434 00:30:44,920 --> 00:30:48,320 Ziegan norbait sartzen ikusi zuela dioen lekukoa dugu... 435 00:30:48,400 --> 00:30:49,240 Eta? 436 00:30:50,440 --> 00:30:54,480 Eta deabruak berak ito zuela dio. 437 00:30:56,520 --> 00:31:00,920 Gure hiltzaileak adarrak eta buztana dauzkala diozu? 438 00:31:03,440 --> 00:31:04,280 Ez. 439 00:31:05,520 --> 00:31:10,800 Diodana da, hau egin zuena, benetako basapiztia dela. 440 00:31:12,360 --> 00:31:13,320 Prest? 441 00:31:15,280 --> 00:31:17,080 Eskalinatan itxarongo zaitut. 442 00:31:28,560 --> 00:31:29,400 Ondo zaude? 443 00:31:30,240 --> 00:31:31,800 Nola? Bai. 444 00:31:31,880 --> 00:31:33,160 Soinekoa, mesedez. 445 00:31:33,240 --> 00:31:35,480 Seguru sentitzen ez bazara, ez egin. 446 00:31:36,280 --> 00:31:38,840 Nire aitak ez luke orain amore emango. 447 00:31:38,920 --> 00:31:41,960 Andereñoa, ez duzu ezer frogatu behar. 448 00:31:43,240 --> 00:31:44,160 Egin nahi dut. 449 00:31:54,280 --> 00:31:55,360 Plana gogoratzen? 450 00:31:57,240 --> 00:31:58,120 Prest nago. 451 00:32:31,600 --> 00:32:32,520 Lasai. 452 00:32:42,760 --> 00:32:45,800 Pailazo mozorroa daramaten gizonak nireak dira. 453 00:32:45,880 --> 00:32:47,560 Mozorro berdina daramate. 454 00:32:48,080 --> 00:32:51,040 Ez hitz egin inorekin ezagutu ez zaitzaten. 455 00:32:51,120 --> 00:32:54,000 Egon lasai, zu babesteko gaude hemen. 456 00:33:00,720 --> 00:33:01,560 Zorte on. 457 00:33:14,520 --> 00:33:17,720 Deabruak berak ito zuen. 458 00:33:21,000 --> 00:33:24,800 Hector, hiltzaileak deabru mozorroa zeraman Candido hil zuenean. 459 00:33:24,880 --> 00:33:27,320 -Nola? -Zoroa zuzen zegoen. 460 00:33:27,400 --> 00:33:29,520 Zaindu deabru mozorroa daramatenak. 461 00:33:29,600 --> 00:33:31,360 -Bera izan litezke. -Noski. 462 00:35:08,480 --> 00:35:12,160 -Atzamarra moztu didazu ia! -Pablo, zergatik zaude hemen? 463 00:35:12,280 --> 00:35:13,440 Estali aurpegia. 464 00:35:15,920 --> 00:35:16,880 Disimulatu. 465 00:35:17,920 --> 00:35:21,200 -Non dago Marina? -Marina Margo bezala jantzi da, 466 00:35:21,320 --> 00:35:24,600 koadroko emakumea, hiltzailea harrapatzeko. 467 00:35:24,640 --> 00:35:26,640 Nola? Hau erokeria bat da. 468 00:35:27,320 --> 00:35:30,280 Castaño bere emaztearen heriotzagatik ikertu zuten. 469 00:35:30,360 --> 00:35:31,280 Mon dieu. 470 00:35:31,360 --> 00:35:32,960 Marina topatu behar dugu. 471 00:35:33,040 --> 00:35:34,760 Hiltzailea izan daiteke. 472 00:35:34,840 --> 00:35:35,760 Goazen! 473 00:35:44,360 --> 00:35:45,440 Seinalea da. 474 00:35:49,960 --> 00:35:52,680 Eskaintza. Margoren eskaintza! 475 00:35:52,800 --> 00:35:54,840 Barkatu. Sentitzen dut. 476 00:35:57,480 --> 00:35:58,800 Hemendik. 477 00:36:12,480 --> 00:36:14,680 Lagunak, 478 00:36:14,800 --> 00:36:18,200 askok nabaritu dugu Uraren gozalekuaren galera, 479 00:36:18,320 --> 00:36:20,280 eta bere emakume ederrena. 480 00:36:21,120 --> 00:36:23,880 Amaiera beldurgarria izan duten emakume horiek 481 00:36:23,960 --> 00:36:25,640 omentzen ditugu gaur. 482 00:36:25,760 --> 00:36:29,200 Ospatu dezagun oraindik gozatu dezakegula 483 00:36:31,880 --> 00:36:33,160 Margo ederraz. 484 00:36:35,920 --> 00:36:37,840 Gaur gauean, 485 00:36:38,760 --> 00:36:43,280 Margok Uraren gauei betirako agur esango die. 486 00:36:44,760 --> 00:36:46,160 Hortik atera behar dugu. 487 00:36:46,880 --> 00:36:47,800 Margo... 488 00:36:49,200 --> 00:36:50,360 Joan zaitezke. 489 00:36:52,160 --> 00:36:55,120 Fidatu. Lasai. 490 00:37:17,360 --> 00:37:19,200 -Andereñoa! -Jerome. 491 00:37:19,320 --> 00:37:21,800 Enkantea hasi da. 492 00:37:29,800 --> 00:37:32,480 10 mila pezetako eskaintzarekin hasiko gara... 493 00:37:32,560 --> 00:37:34,640 -Goazen. -...bere azken gauagatik. 494 00:37:34,760 --> 00:37:39,040 Azkenaldiko emakumerik desiratuena! 495 00:37:39,120 --> 00:37:39,960 10.000! 496 00:37:59,280 --> 00:38:01,760 18.000, 19.000? 497 00:38:01,840 --> 00:38:03,200 21.000 pezeta! 498 00:38:03,320 --> 00:38:07,080 Margoren azken gauagatik. Gehiago? 23.000 entzun dut? 499 00:38:07,160 --> 00:38:11,920 24.000? 26.000 pezeta? Atzealdeko jaunak, ederto. 500 00:38:12,000 --> 00:38:13,280 27.000! 501 00:38:13,360 --> 00:38:17,160 28.000 Margoren azken gau ahaztezinagatik. 502 00:38:17,280 --> 00:38:20,040 29.000 pezeta jaunarentzat! 503 00:38:20,120 --> 00:38:23,880 -Nik! -30.000 pezeta. 504 00:40:10,160 --> 00:40:11,160 Bizkor! 505 00:40:11,200 --> 00:40:13,000 Hemen! Begira! 506 00:40:13,080 --> 00:40:15,000 Castañoren gizonetako bat da. 507 00:40:15,080 --> 00:40:16,440 Andereñoa! 508 00:40:46,640 --> 00:40:47,880 Marina. 509 00:40:56,760 --> 00:41:01,560 ARAZO PRIBATUA 4. KAPITULUA: MOZORRO-DANTZALDIA 510 00:43:05,400 --> 00:43:07,400 Azpitituluak: Leire Chertudi 511 00:43:07,480 --> 00:43:09,480 Ikuskatzaile kreatiboa: Ilargi G.