1 00:00:06,209 --> 00:00:07,834 Prest daukat saiakera berria. 2 00:00:07,918 --> 00:00:08,751 AURREKO ATALETAN 3 00:00:09,376 --> 00:00:10,209 Ez! 4 00:00:10,293 --> 00:00:11,709 Pozoitu egin zaituzte. 5 00:00:11,793 --> 00:00:13,251 -Larria da? -Oso larria. 6 00:00:13,376 --> 00:00:15,001 Dorretxora eramango zaitugu. 7 00:00:15,084 --> 00:00:16,793 Ihes egiterakoan eroriko zen. 8 00:00:16,876 --> 00:00:18,543 Ahaztu gorpua. Testamentua duzu. 9 00:00:18,668 --> 00:00:20,418 -Bai. -Ni izendatzen nau. 10 00:00:20,501 --> 00:00:23,834 Aurkitu Lady Jane Grey eta bere senar mozkorra. Hil itzazu. 11 00:00:23,918 --> 00:00:27,959 Badakizu zein den etiar eta veritiarren arteko ezkontzen zigorra? 12 00:00:28,043 --> 00:00:29,584 Esaten badut, hilko gaituzte. 13 00:00:29,668 --> 00:00:30,751 Lasai. 14 00:00:31,543 --> 00:00:34,043 Guardia bikaina izango zara, Hodgkins. 15 00:00:34,084 --> 00:00:35,334 Honela, jauna? 16 00:00:40,793 --> 00:00:41,793 Dibortzioa nahi dut. 17 00:00:42,709 --> 00:00:45,876 Zerbait aitortu behar dizut. Eduardo hilda dago jada. 18 00:00:45,959 --> 00:00:47,751 Horrek erregina bihurtzen zaitu. 19 00:00:47,834 --> 00:00:49,168 Bai, hala da. 20 00:00:49,251 --> 00:00:51,459 Gizonak Errege guardiakoak ziren. 21 00:00:51,543 --> 00:00:53,334 Zergatik hil nahi gintuzten? 22 00:00:53,418 --> 00:00:55,209 Lord Seymour, testamentua. 23 00:00:55,293 --> 00:00:57,793 Eduardo erregearen testamentua dut. 24 00:00:57,876 --> 00:01:00,376 Berorren gorentasunak oinordeko izendatu zaitu. 25 00:01:00,459 --> 00:01:02,959 Gora Jane erregina. 26 00:01:45,834 --> 00:01:48,668 Hona hemen Ingalaterrako monarka berria, 27 00:01:48,751 --> 00:01:50,376 Jane Grey erregina. 28 00:01:51,459 --> 00:01:53,918 Eta bere senarra, Guildford Dudley. 29 00:01:55,251 --> 00:01:58,626 Egia bihurtutako ametsa izango al da bikotearentzat? 30 00:01:58,709 --> 00:02:01,001 Edo amesgaizto itsusi bat? 31 00:02:02,834 --> 00:02:06,251 Ziur naiz dena primeran aterako dela. 32 00:02:09,168 --> 00:02:12,793 NIRE ERREGINA JANE 33 00:02:18,334 --> 00:02:19,334 Gorentasuna. 34 00:02:19,418 --> 00:02:20,834 Gorentasuna. 35 00:02:20,918 --> 00:02:22,376 Gorentasuna. 36 00:02:22,459 --> 00:02:23,418 Gorentasuna. 37 00:02:23,501 --> 00:02:24,459 Gorentasuna. 38 00:02:25,126 --> 00:02:25,959 Gorentasuna. 39 00:02:27,418 --> 00:02:28,501 Gorentasuna. 40 00:02:30,751 --> 00:02:32,001 Gorentasuna. 41 00:02:32,793 --> 00:02:33,751 Gorentasuna. 42 00:02:34,751 --> 00:02:36,001 Gorentasuna. 43 00:02:40,793 --> 00:02:42,501 -Gorentasuna. -Gorentasuna. 44 00:02:47,668 --> 00:02:49,418 "Gorentasuna" deitu behar dizut? 45 00:02:50,668 --> 00:02:53,126 Ez, zuk Jane dei nazakezu. Ez da ezer aldatu. 46 00:02:53,209 --> 00:02:54,543 Dena aldatu da. 47 00:02:54,668 --> 00:02:58,418 Hemendik aurrera, "berorren gorentasuna" deitu behar dugu, 48 00:03:00,626 --> 00:03:01,626 edo "erregina". 49 00:03:04,334 --> 00:03:05,584 Berorren gorentasuna. 50 00:03:06,293 --> 00:03:08,501 Jane zur eta lur zegoen. 51 00:03:08,584 --> 00:03:11,918 Baina amak halako errespetua eta begirunea erakustea 52 00:03:12,001 --> 00:03:14,376 erokeria hutsa da. 53 00:03:20,793 --> 00:03:22,376 Zergatik eman diozu koroa? 54 00:03:22,459 --> 00:03:24,459 Testamentua zenuela esan zenidan. 55 00:03:24,543 --> 00:03:26,084 Banuen testamentu bat. 56 00:03:26,168 --> 00:03:27,418 Entzun, konponduko dut. 57 00:03:30,876 --> 00:03:33,459 Aitatxoren jantziak ederki ematen dizu. 58 00:03:34,043 --> 00:03:35,668 Aitatxoren lehenalaba naiz. 59 00:03:35,751 --> 00:03:37,293 Eduardoren aurretik nengoen. 60 00:03:38,584 --> 00:03:40,709 Neska bat dago azkenik tronuan, 61 00:03:42,251 --> 00:03:43,959 baina Jane Grey arraioa da! 62 00:03:45,126 --> 00:03:46,334 Izena ere kaskarra du. 63 00:03:49,543 --> 00:03:52,084 Nik neuk hil beharko dut. 64 00:03:52,876 --> 00:03:57,293 Benetan? Nola? Esan. 65 00:03:57,376 --> 00:03:59,793 Ez. Dena izorratuko duzu berriz. 66 00:03:59,876 --> 00:04:02,334 -Maria, ez nazazu alde batera utzi. -Ez. 67 00:04:04,001 --> 00:04:07,084 Espiatu egingo ditut. Denok dauzkagu sekretuak. 68 00:04:07,168 --> 00:04:09,209 Herria haien aurka jarriko dugu. 69 00:04:10,626 --> 00:04:12,334 Ene maitea. 70 00:04:12,418 --> 00:04:17,918 Laster, tronua nirea izango da eta zu nire erregea. 71 00:04:18,543 --> 00:04:22,500 Eta odolgarbiko gure haur veritiarrek milaka urtez gobernatuko dute. 72 00:04:22,584 --> 00:04:24,125 -Bai. -Bai? 73 00:04:28,000 --> 00:04:29,875 -Emadazu zure zooko giltza. -Zer? 74 00:04:29,959 --> 00:04:32,668 Zooko giltza! Eman berehala! 75 00:04:42,000 --> 00:04:43,334 Erregina esnatu da. 76 00:04:48,375 --> 00:04:49,209 Non nago... 77 00:04:51,625 --> 00:04:53,209 Eduardoren ohea da? 78 00:04:56,875 --> 00:04:57,875 Eta bere tunika. 79 00:04:57,959 --> 00:05:00,668 Zurea da orain, berorren gorentasuna. 80 00:05:04,126 --> 00:05:05,334 Ondoezik nago. 81 00:05:06,293 --> 00:05:08,584 Denak kanpora! Bizkor! 82 00:05:12,126 --> 00:05:14,751 Ez ohi dugu atsekabea berehala nabaritzen, 83 00:05:15,709 --> 00:05:17,209 baizik eta apurka-apurka, 84 00:05:17,834 --> 00:05:21,293 munduko ajerik goibelena bezala. 85 00:05:23,959 --> 00:05:25,418 Zergatik egin dit hau? 86 00:05:28,000 --> 00:05:30,084 Abisatu gabe, beti bezala. 87 00:05:31,250 --> 00:05:32,875 Zergatik aukeratu nau ni? 88 00:05:34,500 --> 00:05:35,918 Jakizu, 89 00:05:37,168 --> 00:05:40,375 berorren gorentasunak estimu handia zizula. 90 00:05:41,209 --> 00:05:42,168 Nik ere maite nuen. 91 00:05:43,209 --> 00:05:45,375 Amaieran berarekin egon izan banintz... 92 00:05:46,584 --> 00:05:47,750 Laguntzeko. 93 00:05:48,834 --> 00:05:52,293 Mezulariak esan zidan bere burua leihotik behera bota zuela. 94 00:05:53,500 --> 00:05:54,543 Egia al da? 95 00:05:57,000 --> 00:06:01,376 Pozoiak eragindako amets-sukarrak jota omen zegoen. 96 00:06:02,376 --> 00:06:07,209 Antza denez, pixkanaka-pixkanaka pozoitu zuen Lord Dudleyk. 97 00:06:07,959 --> 00:06:08,793 Adarra jotzen? 98 00:06:09,876 --> 00:06:14,501 Ez. Lord Dudley atxilotuta dago erregearen hilketagatik. 99 00:06:15,126 --> 00:06:19,834 Zergatik ez zeunden berarekin hil zenean? 100 00:06:21,584 --> 00:06:24,793 Bakarrik egon nahi zuen Ipar dorretxoan. 101 00:06:26,875 --> 00:06:31,418 Ipar dorretxo hotz eta hezean egon nahi zuen Eduardok? 102 00:06:33,918 --> 00:06:35,084 Ez dut sinesten. 103 00:06:38,125 --> 00:06:39,168 Nik ere ez. 104 00:06:46,209 --> 00:06:49,168 Izango ote da hiltzailea bere aitaginarreba? 105 00:06:49,250 --> 00:06:51,459 Erokeria hutsa da. 106 00:06:51,543 --> 00:06:53,668 Baina bera izan ez bada, nor izan da? 107 00:06:54,250 --> 00:06:55,709 "Nork" izan da? 108 00:06:56,250 --> 00:06:57,959 Ez. Nor izan da? 109 00:07:29,668 --> 00:07:30,500 Guildford. 110 00:07:32,125 --> 00:07:33,084 Ondo zaude? 111 00:07:35,543 --> 00:07:36,918 Ondo esan beharko. Zu? 112 00:07:38,793 --> 00:07:39,625 Berdin. 113 00:07:39,709 --> 00:07:43,625 Ingelesek ez dute gogoko benetan sentitzen dutena aitortzea. 114 00:07:45,375 --> 00:07:47,043 Barkatu atzerapena... 115 00:07:47,125 --> 00:07:48,334 Aita ikustera joan zara? 116 00:07:49,459 --> 00:07:51,125 Errugabea dela zin egiten du. 117 00:07:52,459 --> 00:07:53,875 Errugabea dela uste duzu? 118 00:07:54,875 --> 00:07:57,584 Aitak Coventryko dukea Irlandara erbesteratu zuen 119 00:07:57,668 --> 00:07:59,250 parpailagilea lapurtzeko. 120 00:08:01,126 --> 00:08:04,293 Azpikari hutsa da, baina ez da hiltzaile bat. 121 00:08:04,376 --> 00:08:05,584 Jane, zin degizut. 122 00:08:06,709 --> 00:08:07,668 Norbait bada. 123 00:08:08,709 --> 00:08:11,001 Eta gu hiltzen ere saiatu zen. 124 00:08:13,834 --> 00:08:16,043 Erruduna aurkitu behar dut. Zor diot. 125 00:08:16,125 --> 00:08:17,334 Aurkituko dugu. 126 00:08:19,084 --> 00:08:20,043 Eguzkia aterako da. 127 00:08:21,000 --> 00:08:22,250 Zu geratzea nahiko nuke. 128 00:08:24,209 --> 00:08:25,293 Sentikor jarri da... 129 00:08:27,293 --> 00:08:29,418 Jane Grey menderaezina? 130 00:08:30,625 --> 00:08:34,333 Sentibera jarri da Guildford Dudley zentzakaitza? 131 00:08:41,708 --> 00:08:42,833 Ezin dugu hau egin. 132 00:08:43,875 --> 00:08:44,708 Badakit. 133 00:08:48,043 --> 00:08:49,751 Kontuz ibili behar dugu, Jane. 134 00:08:50,293 --> 00:08:51,668 Leku hau arriskutsua da. 135 00:09:06,293 --> 00:09:08,959 Egun on! Esnatu. 136 00:09:09,043 --> 00:09:10,793 Zure lehen eguna erregina gisa. 137 00:09:10,876 --> 00:09:12,751 Tira! Erresuma zain duzu. 138 00:09:13,626 --> 00:09:16,418 Egun on, ama. Charles. 139 00:09:21,876 --> 00:09:23,668 A zer zortea duen Janek. 140 00:09:25,334 --> 00:09:27,001 Nahitaez egin behar dugu hau? 141 00:09:27,084 --> 00:09:28,334 Ez dut arroparik behar. 142 00:09:28,418 --> 00:09:30,251 Bai horixe. Erregina zara. 143 00:09:30,834 --> 00:09:34,126 Erregina itxura ez baduzu, jendeak ez zaitu aintzat hartuko. 144 00:09:34,208 --> 00:09:39,126 Henrike erregeak hainbeste bitxi zeramatzan, ezen dirdira egiten zuen. 145 00:09:39,668 --> 00:09:41,418 Ez al duzu dirdira egin nahi? 146 00:09:41,501 --> 00:09:44,126 Ados. Soineko berdea, mesedez. 147 00:09:47,958 --> 00:09:51,833 Handitasunez ospatuko dugu zure koroatzea. 148 00:09:51,918 --> 00:09:54,626 Oturuntzak, desfileak, torneoak. 149 00:09:54,708 --> 00:09:58,208 Gantzutzeko olioa eskatuko dut makila eta zetroari distira emateko. 150 00:09:58,293 --> 00:10:00,251 Gutxi, labainkor gera ez daitezen. 151 00:10:00,334 --> 00:10:01,793 Baina dirdira egingo dute. 152 00:10:01,876 --> 00:10:02,793 Zoragarri. 153 00:10:02,876 --> 00:10:03,751 Zein ederra. 154 00:10:05,043 --> 00:10:06,751 Eta ezkontza-eraztun hau? 155 00:10:06,834 --> 00:10:08,876 Amak Leicesterrekin ezkondu zuen. 156 00:10:08,959 --> 00:10:09,793 Zer? 157 00:10:10,959 --> 00:10:12,001 Gezurti hutsa zara! 158 00:10:12,084 --> 00:10:14,001 -Hil da. Lasai. -Hil da. Lasai. 159 00:10:14,084 --> 00:10:16,876 Eta haserre erantzun baino lehen, 160 00:10:16,959 --> 00:10:19,126 gogoan hartu, niri esker, 161 00:10:19,209 --> 00:10:21,709 aberats eta zoriontsu biziko garela. Beraz... 162 00:10:21,793 --> 00:10:24,751 Luze joko du honek? Kontseiluarekin hitz egin behar dut. 163 00:10:24,834 --> 00:10:26,126 Lord Dudleyri buruz? 164 00:10:26,709 --> 00:10:28,543 Guildforden ustez, errugabea da. 165 00:10:28,626 --> 00:10:31,293 Dudleytarrek beti uste dute senidea errugabea dela, 166 00:10:31,376 --> 00:10:33,208 baina beti hiltzen dute. 167 00:10:33,293 --> 00:10:36,083 Eduardok ez luke gizon errugabe bat hilko. 168 00:10:36,668 --> 00:10:37,583 Jantzi behar dut. 169 00:10:37,668 --> 00:10:39,583 -Jane, nire aholkua nahi? -Ez! 170 00:10:39,668 --> 00:10:42,751 Lasai agertu behar duzu, dena kontrolpean bazenu bezala. 171 00:10:42,876 --> 00:10:46,958 Margarita Anjoukoak zioen bezala: "Bizi orainean". 172 00:10:47,043 --> 00:10:48,751 Senarra ez zegoen burutik sano, 173 00:10:48,833 --> 00:10:51,251 ez dakit zer ikusi zion, zerbait bai, antza. 174 00:10:51,668 --> 00:10:54,876 Nabari dadila erregina zarela. 175 00:10:54,958 --> 00:10:56,043 Ez kezkatu. 176 00:10:56,918 --> 00:10:58,543 Katherine, hori ez da zurea! 177 00:11:01,209 --> 00:11:04,668 Katilu bat sagar berde eta fresko 178 00:11:04,751 --> 00:11:07,168 nahi dut egunero, orbain marroirik gabe. 179 00:11:08,209 --> 00:11:11,543 Gosaltzeko klarete espainiarrik onena nahi dut, 180 00:11:11,626 --> 00:11:14,001 eta bazkaltzeko riesling alemaniarra. 181 00:11:14,418 --> 00:11:15,418 Heldu gara! 182 00:11:18,668 --> 00:11:20,459 Atea ez da bakarrik irekiko. 183 00:11:29,751 --> 00:11:30,584 Bai. 184 00:11:31,834 --> 00:11:33,543 Bai, honekin moldatuko naiz. 185 00:11:34,083 --> 00:11:35,833 Tira, ospa. 186 00:11:39,708 --> 00:11:40,543 Lortu dut. 187 00:11:49,708 --> 00:11:52,418 Janek erregina plantak egin nahi ditu. 188 00:11:52,501 --> 00:11:54,208 Baina, zera... 189 00:11:54,293 --> 00:11:55,793 Ikusi dituzue ergel hauek? 190 00:11:56,418 --> 00:11:58,333 Errugabea naiz! 191 00:11:58,418 --> 00:12:02,209 Gorentasuna, errukia eskatzen dizut belauniko eta agonian! 192 00:12:02,293 --> 00:12:04,126 Nirea bai agonia. 193 00:12:04,918 --> 00:12:07,834 Ez begiratu horrela, negarti biraogile hori. 194 00:12:08,209 --> 00:12:10,251 Sudurreko ileak ikusten dizkizut. 195 00:12:10,334 --> 00:12:13,751 Dudley, tofana zure poltsikoan zegoen. 196 00:12:14,376 --> 00:12:16,334 Azaldu zergatik. Agindu bat da! 197 00:12:17,168 --> 00:12:21,418 Benetan uste al duzu hondatuko nukeela 198 00:12:21,501 --> 00:12:25,418 ilegurizko kapa veneziarra poltsikoa emanez 199 00:12:25,501 --> 00:12:28,584 berunezko pozoi kutxa batekin? Zera... 200 00:12:28,668 --> 00:12:30,501 Orduan nola heldu zen horra? 201 00:12:30,584 --> 00:12:33,043 Gorentasuna, arren, aztertu gertatutakoa. 202 00:12:33,626 --> 00:12:35,543 Ziria sartu dizu. 203 00:12:35,626 --> 00:12:37,708 Erregearen heriotzaren ondorioz, 204 00:12:37,793 --> 00:12:40,251 Lord Dudleyren ondorengoak gobernatuko du. 205 00:12:40,543 --> 00:12:42,458 Ipso facto. 206 00:12:42,958 --> 00:12:45,376 Bazituen bitartekoak, arrazoia, 207 00:12:46,083 --> 00:12:48,958 eta erregearen aholkulari gisa, aukera. 208 00:12:49,043 --> 00:12:50,708 Eta lekuko bat dut. 209 00:12:50,793 --> 00:12:51,833 Zer lekuko? 210 00:12:51,918 --> 00:12:52,793 Zer lekuko? 211 00:12:53,668 --> 00:12:54,668 Nire sukaldaria. 212 00:12:54,751 --> 00:12:55,876 Sukaldaria! 213 00:12:55,958 --> 00:12:58,833 Lord Dudley janaria pozoitzen ikusi zuen. 214 00:12:58,918 --> 00:13:01,834 Gezurra! 215 00:13:05,084 --> 00:13:06,209 Ergel arraioa! 216 00:13:06,293 --> 00:13:08,501 Historiako beste lider askok bezala, 217 00:13:08,584 --> 00:13:14,168 arazoz beteriko administrazio bat jarauntsi duela ohartu da Jane... 218 00:13:14,251 --> 00:13:15,251 Charles. 219 00:13:15,376 --> 00:13:16,959 ...erresuma zatikatu batean. 220 00:13:17,043 --> 00:13:18,251 Beste nolabait esanda... 221 00:13:18,334 --> 00:13:19,168 Charles. 222 00:13:20,459 --> 00:13:21,543 ...kaka-nahaste bat. 223 00:13:22,168 --> 00:13:23,501 Aurkitu sukaldaria. 224 00:13:27,543 --> 00:13:30,751 Ziur zaude Santu Guztien Egunaren bezperan izan zela? 225 00:13:30,834 --> 00:13:34,001 Jakina. Eguna zutik eman nuen sukaldean, 226 00:13:34,083 --> 00:13:36,126 gauean sudurreko odoljarioa izan nuen, 227 00:13:36,208 --> 00:13:39,126 eta jarioa eteteko, ogi puska bila joan nintzen, 228 00:13:39,208 --> 00:13:40,458 trikimailu ona da. 229 00:13:41,251 --> 00:13:43,458 -Orduan ikusi nuen tipoa. -Lord Dudley. 230 00:13:44,208 --> 00:13:45,583 Hori da. Bera. 231 00:13:45,668 --> 00:13:48,168 Erregearen lapikokoan hauts zuria botatzen. 232 00:13:49,583 --> 00:13:51,251 Ekarri jauregiko liburu nagusia. 233 00:13:54,168 --> 00:13:56,918 Nola dakizu pozoia zela? Ikusi zenuen? 234 00:13:58,458 --> 00:14:01,626 Bai, katilu batean zuen. 235 00:14:02,918 --> 00:14:04,126 Zer-nolako katiluan? 236 00:14:04,209 --> 00:14:07,626 Urre-kolorekoa zen. Bai. Dirdiratsua. 237 00:14:07,709 --> 00:14:10,001 Urre-koloreko katilua. Ez kutxa bat. 238 00:14:10,459 --> 00:14:14,334 Bai. Ekialdeko diseinua zuen. 239 00:14:15,168 --> 00:14:17,918 Ekialdekoa? Txinakoa? 240 00:14:18,918 --> 00:14:21,543 Norwich ekialdekoa. 241 00:14:22,376 --> 00:14:23,709 Ederra da sasoi honetan. 242 00:14:23,793 --> 00:14:26,001 Beste galderarik, gorentasuna? 243 00:14:28,459 --> 00:14:29,459 Ez, mila esker. 244 00:14:29,543 --> 00:14:30,793 Ez da ezer, gorentasuna. 245 00:14:31,418 --> 00:14:32,376 Beste gauza bat. 246 00:14:33,708 --> 00:14:36,376 Hemen dio ez zenuela egun horretan lan egin. 247 00:14:39,833 --> 00:14:41,708 Tipo hori 248 00:14:41,793 --> 00:14:44,083 eta hautsa... 249 00:14:44,168 --> 00:14:46,418 Ez zara trebea gezurrak esaten. 250 00:14:47,333 --> 00:14:48,876 Askatu Lord Dudley berehala. 251 00:14:49,376 --> 00:14:50,376 Zergatik egin duzu? 252 00:14:51,168 --> 00:14:52,626 Behartu edo erosi zaituzte? 253 00:14:53,833 --> 00:14:54,918 Erantzun! 254 00:14:55,293 --> 00:14:58,668 Gogoratu testigantza faltsua emateak dakarren zigorra 255 00:14:58,751 --> 00:15:00,668 begiak ateratzea dela. 256 00:15:01,626 --> 00:15:02,626 Koilara batekin. 257 00:15:03,543 --> 00:15:05,584 Behartu edo erosi zaituzte? 258 00:15:08,209 --> 00:15:09,293 Esan behingoz! 259 00:15:12,918 --> 00:15:14,251 Harrapatu! 260 00:15:16,001 --> 00:15:18,001 Piztia. Harrapatu! 261 00:15:19,709 --> 00:15:20,626 Jainko maitea. 262 00:15:22,876 --> 00:15:23,959 Piztia! 263 00:15:24,959 --> 00:15:26,876 Sukaldaria etiarra zen? 264 00:15:26,959 --> 00:15:29,001 Bai. Ezpataz zeharkatu dut! 265 00:15:29,668 --> 00:15:31,168 Ez horregatik, gorentasuna. 266 00:15:31,251 --> 00:15:34,918 Seymour, ezin duzu jendea besterik gabe hil. Emakume hori... 267 00:15:35,001 --> 00:15:36,251 Emakumea ez. Piztia. 268 00:15:36,333 --> 00:15:38,876 Badirudi Dudley errugabea dela. 269 00:15:38,958 --> 00:15:41,458 Sukaldaria zen pozoitzailea. Dena asmatu zuen. 270 00:15:41,543 --> 00:15:42,668 Lan bikaina. 271 00:15:53,668 --> 00:15:55,668 A zer kiratsa! 272 00:15:58,001 --> 00:15:59,751 Piztia higuingarriak. 273 00:16:08,209 --> 00:16:09,751 -Hori da. -Gorentasuna. 274 00:16:13,293 --> 00:16:19,168 Askatasuna eta ondasunak emango dizkizut 275 00:16:19,251 --> 00:16:23,668 mesede txiki baten truke. 276 00:16:23,751 --> 00:16:28,209 Ondo baderitzozu, sartu kutxan. 277 00:16:28,293 --> 00:16:32,751 Edo itxaron hemen Lord Seymour itzuli arte 278 00:16:32,833 --> 00:16:35,708 esperimentu berria antolatzera. 279 00:16:35,793 --> 00:16:36,751 Zuk ikusi. 280 00:16:42,126 --> 00:16:44,876 Lasai. Gaua heldu da ia. 281 00:16:44,958 --> 00:16:46,626 Salbu egongo zara hemen. 282 00:16:46,708 --> 00:16:49,001 Ukuilu berria handiagoa da. 283 00:16:49,376 --> 00:16:52,333 Lekua atondu dut eroso egon zaitezen, jauna. 284 00:16:52,418 --> 00:16:55,376 Zaude. "Jauna" deitu diozu zaldiari? 285 00:16:58,918 --> 00:17:01,668 Lord Seymour, "Luma" esan dut. 286 00:17:02,543 --> 00:17:03,626 Luma deitzen da. 287 00:17:03,709 --> 00:17:04,793 Korri. 288 00:17:06,668 --> 00:17:10,293 Ez utzi zaldia aske. Jainko maitea. 289 00:17:10,376 --> 00:17:12,001 Nik lotuko dut. 290 00:17:12,126 --> 00:17:16,958 Dudley arraioak zaldizainak kaleratu dituela entzun dut. 291 00:17:17,043 --> 00:17:18,626 Zer dela eta? 292 00:17:18,708 --> 00:17:21,583 Dudleytarrek bazeuzkaten zaldizainak. 293 00:17:21,668 --> 00:17:23,876 Eta erreginaren agindua izan zen, jauna. 294 00:17:25,751 --> 00:17:27,168 Norena da ohe hau? 295 00:17:29,334 --> 00:17:31,876 Eta norenak dira arropa hauek? 296 00:17:33,001 --> 00:17:36,418 -Nireak, jauna. -Bai zera. Hau belusezkoa da. 297 00:17:39,376 --> 00:17:41,043 Zure jaunarenak behar dute. 298 00:17:41,709 --> 00:17:44,418 Azalpen bakarra du honek. 299 00:17:50,959 --> 00:17:56,001 Erreginak bere ohetik bota du jada 300 00:17:56,084 --> 00:17:57,876 Guildford Dudley. 301 00:17:59,209 --> 00:18:00,626 Egia da, jauna. 302 00:18:01,293 --> 00:18:02,626 Kanpora lagunduko dizut. 303 00:18:03,376 --> 00:18:04,876 Entzun duzu sukaldariarena? 304 00:18:05,876 --> 00:18:08,668 Ziur naiz piztia gehiago daudela inguruotan. 305 00:18:09,501 --> 00:18:11,709 Bai? Eman dezagun bueltatxo bat. 306 00:18:15,876 --> 00:18:17,126 Ezpata. 307 00:18:17,209 --> 00:18:19,709 Egunen batean burua ahaztuko dut. 308 00:18:28,293 --> 00:18:29,501 Zaldiak... 309 00:18:30,209 --> 00:18:32,168 apatxdun arratoiak baino ez dira. 310 00:18:46,751 --> 00:18:47,918 Trago bat behar dut. 311 00:18:52,668 --> 00:18:54,126 Petunia? 312 00:18:54,209 --> 00:18:57,043 Petunia! Petunia, non zaude? 313 00:18:58,668 --> 00:19:00,834 Gauza bat lapurtu zenuen. 314 00:19:02,418 --> 00:19:03,501 Ez eman minik. 315 00:19:04,501 --> 00:19:06,293 Tenteltzat hartu gaituzu? 316 00:19:07,668 --> 00:19:08,626 Testamentua 317 00:19:10,084 --> 00:19:11,001 lapurtu zenuen. 318 00:19:13,334 --> 00:19:15,459 Eduardok aukeratzeko eskubidea zuen. 319 00:19:15,543 --> 00:19:17,334 Ematxar iruzurti hori. 320 00:19:18,793 --> 00:19:20,251 Mesedez, aska ezazu. 321 00:19:21,001 --> 00:19:23,876 Txakur honek zure ahizpak baino gehiago axola dizu. 322 00:19:23,959 --> 00:19:28,334 Ez. Maria, arren. Barka nazazu. Sentitzen dut. 323 00:19:29,376 --> 00:19:30,751 Ordaindu beharko didazu. 324 00:19:31,959 --> 00:19:33,834 Ados. Zin degizut. 325 00:19:34,751 --> 00:19:36,043 Horko kutxa hori. 326 00:19:37,168 --> 00:19:38,543 Zer dago barruan? 327 00:19:38,626 --> 00:19:40,418 Horrek ez du axola. 328 00:19:41,334 --> 00:19:43,959 Eraman Jane erreginaren gelara gaur gauean. 329 00:19:44,668 --> 00:19:45,876 Ez ireki, 330 00:19:47,126 --> 00:19:48,209 eta ez esan inori. 331 00:19:54,459 --> 00:19:58,668 Hara. Monteagle baroisak, edo hobeto esanda, 332 00:19:58,751 --> 00:20:02,876 lizunkeriaren baroisak, erreginaren dama izan nahi du. 333 00:20:02,959 --> 00:20:04,959 Utziko diozue zarata ateratzeari? 334 00:20:05,043 --> 00:20:06,626 Lady Somerset. 335 00:20:06,709 --> 00:20:09,584 Janek Francesek adina gozatu nahiko luke 336 00:20:09,668 --> 00:20:10,709 koipekeriaz. 337 00:20:10,793 --> 00:20:11,668 Zer ordu da? 338 00:20:11,751 --> 00:20:14,126 "Zorionak". Hitz luzea da berarentzat. 339 00:20:14,209 --> 00:20:16,584 Badakizue zer deitu zidan ezkondu nintzenean? 340 00:20:16,668 --> 00:20:20,209 "Amore ematen ez dakien iruzurgile aseezina". 341 00:20:20,293 --> 00:20:22,459 Nor da iruzurgilea orain, ematxar? 342 00:20:22,543 --> 00:20:24,751 Ahizpak izango dira nire damak. 343 00:20:24,834 --> 00:20:26,043 Bai! Izan naiteke? 344 00:20:26,126 --> 00:20:26,959 Bai, ados. 345 00:20:27,043 --> 00:20:28,084 Eta ni? 346 00:20:28,168 --> 00:20:29,751 Zuretzat beste plan bat daukat. 347 00:20:33,959 --> 00:20:34,793 Gorentasuna. 348 00:20:35,418 --> 00:20:36,251 Isa. 349 00:20:36,918 --> 00:20:38,501 Hauek ekartzea otu zait. 350 00:20:38,959 --> 00:20:40,709 Liburuek beti alaitzen naute. 351 00:20:41,459 --> 00:20:43,293 -Mila esker, Isa. -Ez horregatik. 352 00:20:43,376 --> 00:20:44,834 Zaude. 353 00:20:44,918 --> 00:20:47,334 Gera zaitez. Hartu trago bat nirekin. 354 00:20:48,334 --> 00:20:51,709 Eduardoren alde topa egin eta gorteaz hitz egin dezakegu. 355 00:20:51,793 --> 00:20:53,959 Gustura oso, gorentasuna. 356 00:20:55,918 --> 00:20:58,001 Neba tranpati hutsa zen kartetan. 357 00:20:58,084 --> 00:20:59,751 Bai! Eta harrapatzen zenuenean, 358 00:20:59,834 --> 00:21:02,543 algara bota eta berriz jokatzeko eskatzen zizun. 359 00:21:02,626 --> 00:21:04,709 Eta zaila da senideei ezetz esatea. 360 00:21:05,876 --> 00:21:09,043 Isa, lagunak al ziren Lord Seymour eta Eduardo? 361 00:21:09,834 --> 00:21:12,376 Errege izatearen arazoetako bat, 362 00:21:12,459 --> 00:21:15,543 eskubide jainkotiarra eta botere absolutua 363 00:21:15,626 --> 00:21:17,876 jaraunstearen kontuaz gain, 364 00:21:17,959 --> 00:21:20,209 leialtasuna ziurtzat jo ezin izatea da. 365 00:21:20,293 --> 00:21:21,834 Aholkulariena ere ez. 366 00:21:23,876 --> 00:21:27,251 Isa, atsekabetu egin zaitu Eduardori buruz mintzatzeak? 367 00:21:30,584 --> 00:21:31,584 Bere mira dut. 368 00:21:37,709 --> 00:21:38,793 Nik ere bai. 369 00:21:40,209 --> 00:21:43,293 Pozten naiz zu hemen egoteaz eta Eduardok zu aukeratu izanaz. 370 00:21:44,459 --> 00:21:46,209 Botereari dagokionez, 371 00:21:46,293 --> 00:21:48,251 Isidoro Sibilakoaren gogoetak 372 00:21:48,334 --> 00:21:49,793 gogoko ditut. 373 00:21:51,251 --> 00:21:52,459 Joan beharra dut. 374 00:21:55,001 --> 00:21:55,959 Isa printzesa. 375 00:21:56,918 --> 00:21:58,543 -Guildford. -Jane. 376 00:22:02,834 --> 00:22:03,668 Prest? 377 00:22:08,126 --> 00:22:09,709 -Seymour da erruduna. -Zer? 378 00:22:10,251 --> 00:22:13,043 Eduardo pozoitu zuen eta gu hiltzen saiatu zen. 379 00:22:14,668 --> 00:22:16,584 -Baduzu frogarik? -Oraindik ez. 380 00:22:17,418 --> 00:22:20,043 Lekukoa galdekatzen ari nintzenean, 381 00:22:20,126 --> 00:22:22,543 Seymourri begira zegoen guztiz ikaraturik. 382 00:22:23,418 --> 00:22:27,209 Eta gero, alde egin eta etiar bihurtu da. 383 00:22:28,876 --> 00:22:30,001 Eta hil egin dute. 384 00:22:30,626 --> 00:22:32,709 Besterik gabe. Huskeria balitz bezala. 385 00:22:38,376 --> 00:22:39,876 Hitz egin behar dugu. 386 00:22:43,543 --> 00:22:45,293 Egoera larria da. 387 00:22:45,584 --> 00:22:49,334 Egoera berriak akordioan duen eragina eztabaidatu behar dugu. 388 00:22:49,418 --> 00:22:52,043 Nik sendabidea nahi dut eta zuk dibortzioa, 389 00:22:52,126 --> 00:22:54,168 beraz, kontua zera da, 390 00:22:54,251 --> 00:22:55,376 beteko duzu akordioa? 391 00:22:56,293 --> 00:22:57,168 Bai. 392 00:22:57,251 --> 00:22:58,751 Baina arazo larriagoak ditugu. 393 00:22:58,834 --> 00:23:03,084 Jane, hemen nagoen bitartean, zama bat izango naiz. 394 00:23:03,168 --> 00:23:06,626 Zuretzat, aitarentzat eta neure buruarentzat. Ulertu ezazu. 395 00:23:06,709 --> 00:23:07,543 Ulertzen dut. 396 00:23:07,626 --> 00:23:09,876 -Egizu zerbait. -Lanpetuta ibili naiz. 397 00:23:09,959 --> 00:23:11,001 Ez dut ezer aurkitu. 398 00:23:11,334 --> 00:23:13,126 Ez zinen ba zientzialaria? 399 00:23:13,209 --> 00:23:15,584 Jakin-min aseezina omen zenuen. 400 00:23:15,668 --> 00:23:18,293 -Eta hala da. -Amore eman duzula dirudi. 401 00:23:18,376 --> 00:23:20,668 Ez dut inoiz amore ematen. 402 00:23:20,751 --> 00:23:21,709 -Ez, ala? -Ez. 403 00:23:21,793 --> 00:23:22,626 -Benetan? -Bai. 404 00:23:22,709 --> 00:23:23,626 Bada, frogatu. 405 00:23:39,751 --> 00:23:41,668 Barkatu. Badakit ez duzula nahi. 406 00:23:42,959 --> 00:23:43,793 Hobe dut joan. 407 00:23:44,876 --> 00:23:45,876 Ideia bikaina. 408 00:24:14,501 --> 00:24:15,751 Guildford. 409 00:24:15,834 --> 00:24:17,834 Aita, kaixo. 410 00:24:17,918 --> 00:24:19,126 Nonbaitera zoaz? 411 00:24:19,876 --> 00:24:22,501 Emazteaz nazkatu zara jada? 412 00:24:22,584 --> 00:24:23,626 Akats bat izan da. 413 00:24:24,334 --> 00:24:26,043 Ezin nau lagundu, zuk esan bezala, 414 00:24:26,126 --> 00:24:27,918 eta hemen arriskuan nago. 415 00:24:28,001 --> 00:24:29,043 Florentziara noa. 416 00:24:29,126 --> 00:24:30,959 Liburutegi batean lagun nazakeen 417 00:24:31,043 --> 00:24:33,043 Asisko San Frantziskoren gutuna dago... 418 00:24:33,126 --> 00:24:35,834 Tontolapiko hori? Ez zuen ideia onik izan. 419 00:24:35,918 --> 00:24:38,751 Ezin naiz hemen geratu. Ezinezkoa da. 420 00:24:38,834 --> 00:24:41,418 Zer esan dizut beti? Ezer ez da ezinezkoa. 421 00:24:41,501 --> 00:24:44,751 Begira niri. Hiltzera zigortu ninduten, eta bizirik nago. 422 00:24:44,834 --> 00:24:46,209 Zure emazteari esker. 423 00:24:47,918 --> 00:24:51,251 Ene mutila. Zure etorkizunaz hitz egin behar dugu. 424 00:24:51,334 --> 00:24:52,543 Tira, eser zaitez. 425 00:24:57,918 --> 00:25:00,668 Janek errege izendatu behar zaitu. 426 00:25:03,751 --> 00:25:05,084 Txantxetan ari zara? 427 00:25:05,168 --> 00:25:07,209 Ezkontide gisa ez zara inor. 428 00:25:07,293 --> 00:25:10,168 Senar polita baino ez zara. 429 00:25:10,959 --> 00:25:16,293 Baina errege gisa, boterea izango duzu zeure burua babestu 430 00:25:16,376 --> 00:25:17,834 eta sendabidea bilatzeko. 431 00:25:18,334 --> 00:25:22,709 Nahi beste denbora eta bitarteko erabil ditzakezu aurkitzeko. 432 00:25:23,418 --> 00:25:26,626 Eta egun zoriontsu hori heldu arte, salbu egongo zara, 433 00:25:26,709 --> 00:25:29,626 koroa jantzita, tronuan. 434 00:25:34,918 --> 00:25:35,751 Zer? 435 00:25:36,501 --> 00:25:38,543 Ezkontza ez zen nire onerako. 436 00:25:39,584 --> 00:25:42,168 Erreinuagatik zen. Zure onerako. 437 00:25:42,251 --> 00:25:44,543 Ondo da. Munstro bat al naiz 438 00:25:44,626 --> 00:25:47,001 semea errege izatea nahi izateagatik? 439 00:25:47,084 --> 00:25:51,334 Gure familiaren izena behingoz garbitu nahi izateagatik? 440 00:25:51,418 --> 00:25:53,459 Entzun, egia esan, Guildford, 441 00:25:54,001 --> 00:25:57,793 diru eta energia asko xahutu dut, 442 00:25:57,876 --> 00:26:00,543 legea hautsi eta arriskuan jarri dut familia, 443 00:26:00,626 --> 00:26:04,001 zure sekretua ezkutatu eta zu bizirik mantentzeko. 444 00:26:05,251 --> 00:26:08,418 Eta hau baino ez dizut trukean eskatu. 445 00:26:10,043 --> 00:26:14,793 Zure tarak ez zaitu zertan 446 00:26:15,376 --> 00:26:16,876 geldiarazi behar. 447 00:26:37,251 --> 00:26:41,001 Kontuz, Pet. Larrasugearen hozkada hilgarria da. 448 00:26:52,709 --> 00:26:53,543 Milesker! 449 00:26:54,084 --> 00:26:54,918 Etiarra! 450 00:26:56,501 --> 00:26:58,334 -Petunia. -Ez izutu. 451 00:26:59,626 --> 00:27:02,084 Mila esker Mariarengandik salbatzeagatik. 452 00:27:03,501 --> 00:27:06,043 Sentitzen dut zure anaia babestu ezin izana. 453 00:27:07,751 --> 00:27:09,001 Laguntzen saiatu zinen? 454 00:27:09,084 --> 00:27:10,793 Bai, baina huts egin nuen. 455 00:27:12,459 --> 00:27:13,418 Kontadazu dena. 456 00:27:26,751 --> 00:27:28,418 Orain, Phillips? 457 00:27:32,459 --> 00:27:34,209 Aurrera, Hodgkins. 458 00:27:34,834 --> 00:27:35,668 Hori da. 459 00:27:42,668 --> 00:27:48,126 Ametsak misterio bat dira, baina argigarriak izan daitezke. 460 00:27:49,126 --> 00:27:53,418 Nor da Errege guardiaren zuzendaria? 461 00:27:55,376 --> 00:27:56,334 Lord Seymour? 462 00:28:13,876 --> 00:28:14,834 Nik irabazi dut. 463 00:28:27,543 --> 00:28:28,959 Berorren gorentasuna. 464 00:28:29,043 --> 00:28:30,001 Lord Seymour. 465 00:28:30,959 --> 00:28:32,751 Errege guardien zerrenda behar dut. 466 00:28:33,668 --> 00:28:35,168 Izenen zerrenda, ahal dela. 467 00:28:35,251 --> 00:28:36,084 Jakina. 468 00:28:38,834 --> 00:28:39,876 Zergatik? 469 00:28:39,959 --> 00:28:42,626 Guardia gehiago gehitu nahi dituzu? 470 00:28:42,751 --> 00:28:44,126 Zertarako? 471 00:28:45,501 --> 00:28:47,793 Banaketa legeak betearazten dituzte, 472 00:28:49,084 --> 00:28:53,376 halakorik gabe, piztien parean bizi beharko genuke. 473 00:28:54,209 --> 00:28:57,626 Errege guardia guztien zerrenda, berorren gorentasuna. 474 00:28:58,293 --> 00:28:59,126 Hemen duzu. 475 00:29:02,793 --> 00:29:04,584 Azpisuge arraioa. 476 00:29:05,834 --> 00:29:08,293 Ups! Zeinen traketsa naizen. 477 00:29:11,418 --> 00:29:13,459 Pikutara plana. 478 00:29:20,959 --> 00:29:24,543 Lord Seymour. Afari bat ospatuko dut gaur. 479 00:29:24,626 --> 00:29:25,459 Benetan? 480 00:29:27,334 --> 00:29:28,168 Benetan? 481 00:29:29,168 --> 00:29:30,668 Zu etortzea espero dut. 482 00:29:35,334 --> 00:29:36,501 Afaria? 483 00:29:41,293 --> 00:29:43,876 Benetan? Janek afari bat ospatuko du? 484 00:29:43,959 --> 00:29:45,126 Hori pentsatu dut nik. 485 00:29:47,709 --> 00:29:48,959 Non dago txakurra? 486 00:29:49,043 --> 00:29:49,876 Ene, bera da. 487 00:29:49,959 --> 00:29:53,709 Hurrengoan kapela bat egingo dut txakurtxo horrekin! 488 00:29:53,793 --> 00:29:54,918 Isa. 489 00:29:55,001 --> 00:29:57,501 Ez dizu minik emango. Zin degizut. Zoaz. 490 00:30:01,501 --> 00:30:03,543 Ahizpa. Lord Seymour. 491 00:30:03,626 --> 00:30:05,876 Ahizpa. Zer gertatu da? 492 00:30:06,959 --> 00:30:08,001 Sugea hilda zegoen. 493 00:30:09,709 --> 00:30:10,751 Hilda? 494 00:30:10,834 --> 00:30:14,793 Bai, ez zuen kutxan aire nahikoa izango. 495 00:30:15,834 --> 00:30:17,584 Baina dena den, hilda zegoen. 496 00:30:19,751 --> 00:30:20,709 Lastima. 497 00:30:21,459 --> 00:30:24,084 Oso opari polita zen Janerentzat. 498 00:30:25,668 --> 00:30:27,626 Natur-zientziak oso gogoko ditu. 499 00:30:29,918 --> 00:30:33,751 Bihotza, piztia aukeratzen utzi behar zenidan. 500 00:30:34,376 --> 00:30:36,668 Sugeak oso ahulak dira. 501 00:30:36,751 --> 00:30:40,209 Ez. Ahizpa ezagutzen dut. Gezurra esan dit. 502 00:30:40,793 --> 00:30:41,918 Isak ez du kemenik 503 00:30:42,001 --> 00:30:44,334 gorteko eskakizun delikatuetarako. 504 00:30:44,418 --> 00:30:45,501 Hilketaz ari zara? 505 00:30:45,584 --> 00:30:49,001 Bai. Ekarridazu tofana apur bat gaurko afari handirako. 506 00:30:49,084 --> 00:30:50,293 Jane Grey gaur hilko da. 507 00:30:57,293 --> 00:30:59,293 Ahaztuko dugu gertatutakoa? 508 00:30:59,376 --> 00:31:01,418 Ahaztuta dago jada. 509 00:31:01,501 --> 00:31:02,793 -Lagun. -Kaixo, maitea... 510 00:31:02,876 --> 00:31:06,543 Orain ez! Lagunok, ene alabak, erreginak, 511 00:31:06,626 --> 00:31:09,584 ongietorria ematen dizue. 512 00:31:09,668 --> 00:31:10,626 Plazer bat da. 513 00:31:11,626 --> 00:31:13,668 Ene erregina maitea, 514 00:31:13,751 --> 00:31:17,001 nola ordaindu diezazuket zure adimen paregabe 515 00:31:17,084 --> 00:31:19,543 eta leialtasunagatik? 516 00:31:19,626 --> 00:31:22,293 Daukadan guztia zurea da. 517 00:31:22,376 --> 00:31:23,626 Ea, tragotxo bat. 518 00:31:24,459 --> 00:31:26,043 -Jane. -Guildford. 519 00:31:26,126 --> 00:31:27,793 Ez dut nahi liskartuta egoterik. 520 00:31:27,876 --> 00:31:28,918 Hain zara abila. 521 00:31:29,001 --> 00:31:30,376 Mila esker, zu ere bai. 522 00:31:30,459 --> 00:31:32,084 Hitzemadazu saiatuko zarela. 523 00:31:32,168 --> 00:31:35,668 Saiatuko naiz. Bitarteko guztiak baliatuko ditut, 524 00:31:35,751 --> 00:31:38,293 Eduardoren hiltzailea aurkitu eta zigortutakoan. 525 00:31:38,376 --> 00:31:39,209 Mila esker. 526 00:31:40,001 --> 00:31:41,876 Nola doa bilaketa? 527 00:31:41,959 --> 00:31:43,751 Laster ikusiko duzu. 528 00:31:43,834 --> 00:31:44,959 Jakin-mina dut. 529 00:31:59,459 --> 00:32:01,209 Larruzko karpeta, zinta gorriduna, 530 00:32:01,293 --> 00:32:04,501 eta Janeren arabera, giltza aurkituko dugu... 531 00:32:04,584 --> 00:32:05,876 Arrosadun kutxan. 532 00:32:11,126 --> 00:32:12,043 Ez dago ezer. 533 00:32:12,584 --> 00:32:14,293 Non dago? Arraioa! 534 00:32:19,418 --> 00:32:21,293 Ohorea da zuen erregina izatea. 535 00:32:22,793 --> 00:32:24,584 Badakit denok babestuko nauzuela, 536 00:32:25,459 --> 00:32:28,751 nire lehengusu maitea babestu zenuten bezala. 537 00:32:30,376 --> 00:32:32,168 Gorentasuna, esan nahi nizun... 538 00:32:32,251 --> 00:32:34,626 Une egokiaren zain egon naiz 539 00:32:34,709 --> 00:32:35,959 zorionak emateko. 540 00:32:36,793 --> 00:32:38,126 Mila esker, printzesa. 541 00:32:38,209 --> 00:32:40,251 Gaztainak ipurtzulotik. 542 00:32:40,709 --> 00:32:43,084 -Harrigarria. -"Gaztainak ipurtzulotik"? 543 00:32:44,334 --> 00:32:46,834 Horri esker gainditu nuen barizela. 544 00:32:46,918 --> 00:32:49,668 Bada, barizelaz ari bagara, 545 00:32:49,751 --> 00:32:52,584 Swanageko Simon lehengusua aipatu behar. 546 00:32:54,793 --> 00:32:57,334 Guildford, zatoz bihar nirekin ehizan. 547 00:32:57,418 --> 00:32:58,584 Egunsentian, aukeran. 548 00:32:59,459 --> 00:33:02,918 Bihar goizean ehizatuko dudan gauza bakarra burukoa izango da. 549 00:33:03,001 --> 00:33:07,376 Nola ez. Mozkor eta alproja famari eutsi behar. 550 00:33:07,459 --> 00:33:10,334 Zentzakaitza da, eta horregatik gustuko dugu. 551 00:33:11,459 --> 00:33:13,418 Ez du daukan ospe txarra merezi. 552 00:33:13,501 --> 00:33:14,584 Bai. 553 00:33:14,668 --> 00:33:17,084 Esan, zer da egunean zehar egiten duzuna? 554 00:33:19,668 --> 00:33:20,918 Jakin nahiko nuke. 555 00:33:21,626 --> 00:33:22,626 Bada, zera... 556 00:33:22,709 --> 00:33:25,418 Nik gehiago jakin nahiko nuke sukaldariaz. 557 00:33:26,584 --> 00:33:29,376 Bitxia da sukaldariak erregea pozoitu izana. 558 00:33:29,459 --> 00:33:31,709 Zergatik pozoituko zuen? 559 00:33:31,793 --> 00:33:34,584 Piztiek veritiarrak gorroto dituztelako. 560 00:33:35,084 --> 00:33:36,793 Egin dezagun topa. 561 00:33:36,876 --> 00:33:38,251 Ideia bikaina. 562 00:33:40,751 --> 00:33:42,709 Bai. Mila esker, Lord Seymour. 563 00:33:45,084 --> 00:33:46,043 Ondo da, 564 00:33:46,126 --> 00:33:47,834 gure erregina argiari, 565 00:33:49,001 --> 00:33:51,418 gure arteko etiarra aurkitzeagatik. 566 00:33:51,918 --> 00:33:54,293 Gortean etiar bat zegoelako zurrumurrua zegoen, 567 00:33:55,376 --> 00:33:57,376 beraz, bihotzez eskertzen dizut. 568 00:34:05,793 --> 00:34:07,001 Egon, hitz batzuk... 569 00:34:08,584 --> 00:34:12,918 Hitz batzuk esan nahi ditut oso harro nagoelako 570 00:34:14,709 --> 00:34:15,834 neure buruaz. 571 00:34:17,668 --> 00:34:19,293 Lasai, ni arduratuko naiz. 572 00:34:22,876 --> 00:34:25,626 -Non ikasi duzu hori? -Ixo, lanean ari naiz. 573 00:34:26,709 --> 00:34:30,543 Zera, senarrik gabe hiru alaba haztea 574 00:34:30,626 --> 00:34:35,126 erronka handia izan da, eta lan bikaina egin dut. 575 00:34:37,751 --> 00:34:39,751 -Orain, lehenalaba erregina da. -Ama. 576 00:34:39,834 --> 00:34:43,543 Nire maman maitea bezala, Frantziako erregina izan zena. 577 00:34:43,959 --> 00:34:45,084 Zazpi astez soilik. 578 00:34:45,501 --> 00:34:46,459 Amei! 579 00:34:49,418 --> 00:34:53,668 Hara, ama bakarra naiz hemen. 580 00:34:54,668 --> 00:34:55,501 Ai. 581 00:34:56,584 --> 00:34:57,418 Edan. 582 00:34:59,918 --> 00:35:02,376 Ez, dena emateko prest behar zaitut. 583 00:35:03,168 --> 00:35:04,293 Niri! 584 00:35:07,751 --> 00:35:10,668 Barkatu. Sentitzen dut! 585 00:35:10,751 --> 00:35:11,793 Lasai, ergel hori. 586 00:35:11,876 --> 00:35:13,001 Dena izorratzen duzu. 587 00:35:29,334 --> 00:35:31,001 Ez zeneukan zertan ni defendatu. 588 00:35:31,084 --> 00:35:32,751 Luze daramat hau egiten. 589 00:35:32,834 --> 00:35:34,209 Nola jasan dezakezu? 590 00:35:34,293 --> 00:35:35,543 Bost axola zer dioten. 591 00:35:35,626 --> 00:35:37,918 Maite ditudanek badakite nolakoa naizen. 592 00:35:39,001 --> 00:35:41,001 Bai. Zer daukagu hemen? 593 00:35:42,001 --> 00:35:45,084 Gutunak dirudite. Baina kode bat erabili dute idazteko. 594 00:35:45,918 --> 00:35:48,584 Beraz, argi dago zerbait ezkutatu nahi zutela. 595 00:35:50,626 --> 00:35:54,376 Ez da Atbash metodoa. Ezta ordezkapen zifratua ere. 596 00:35:55,751 --> 00:35:56,918 Alberti zifratua da. 597 00:35:57,001 --> 00:35:58,084 Zer? 598 00:35:58,168 --> 00:36:00,876 Arameraz jakin ez arren, ez naiz guztiz ergela. 599 00:36:02,918 --> 00:36:03,959 Zatoz. 600 00:36:10,501 --> 00:36:11,543 Ondo da. 601 00:36:15,084 --> 00:36:16,126 Hemen dago. 602 00:36:17,251 --> 00:36:18,293 Zifratu gurpila da. 603 00:36:22,418 --> 00:36:23,626 Nola lortu duzu? 604 00:36:23,709 --> 00:36:26,918 Henrike erregeak erabiltzen zuen erromatar enperadorearekin 605 00:36:27,001 --> 00:36:28,668 bere dibortzioaz hitz egiteko. 606 00:36:29,168 --> 00:36:33,251 Bere aholkulariei irakatsi zien, eta nire aitak niri. 607 00:36:33,834 --> 00:36:36,751 Orduan Seymourrek ere badaki. Argia zara benetan. 608 00:36:37,459 --> 00:36:38,543 Bai horixe. 609 00:36:45,709 --> 00:36:47,918 Satin zurizko gauak 610 00:36:48,876 --> 00:36:51,793 amaigabeak dira. 611 00:36:52,834 --> 00:36:55,959 Idatzi ditudan gutunak 612 00:36:56,043 --> 00:36:58,168 bidaltzeko asmorik gabe. 613 00:36:59,918 --> 00:37:03,084 Behar nuen edertasuna. 614 00:37:03,168 --> 00:37:05,584 Ene begien aurrean. 615 00:37:06,793 --> 00:37:09,543 Egia zer den 616 00:37:09,626 --> 00:37:12,209 ez dakit jada. 617 00:37:12,293 --> 00:37:14,751 Maite zaitudalako. 618 00:37:15,918 --> 00:37:18,209 Bai, maite zaitut. 619 00:37:18,293 --> 00:37:20,876 Benetan maite zaitut. 620 00:37:20,959 --> 00:37:23,126 Bai... 621 00:37:24,543 --> 00:37:27,001 Nire atera etortzeko esan dizut. 622 00:37:27,084 --> 00:37:28,709 Zaldunen moduko keinua da. 623 00:37:28,793 --> 00:37:31,418 Keinuak eta zaldunak gorroto ditut. 624 00:37:31,501 --> 00:37:33,793 Frances, ene maitea. 625 00:37:33,876 --> 00:37:35,793 Pozik lo egiten dut gauero 626 00:37:35,876 --> 00:37:38,584 ardoak eragindako gure gorputz biluziei buruzko 627 00:37:39,543 --> 00:37:40,584 ametsei esker. 628 00:37:40,668 --> 00:37:41,793 Jainkoarren. 629 00:37:44,293 --> 00:37:48,334 Ezkonduko zara nirekin bizitza elkarrekin emateko? 630 00:37:50,126 --> 00:37:51,168 Ez! 631 00:37:51,251 --> 00:37:52,584 Baina maite zaitut. 632 00:37:52,668 --> 00:37:55,501 Ez nauzu maite. 633 00:37:55,584 --> 00:37:58,418 Ez dut senarrik behar, baina behar banu ere, 634 00:37:58,501 --> 00:38:00,584 ez zintuzket aukeratuko. 635 00:38:00,668 --> 00:38:01,709 Zergatik? 636 00:38:02,293 --> 00:38:06,043 Stan, ez zara ezkongai ona. 637 00:38:06,126 --> 00:38:10,084 Banaiz. Senar leiala izango nintzateke. 638 00:38:10,834 --> 00:38:12,459 Hori egia balitz, 639 00:38:12,543 --> 00:38:16,251 zure aitak eta biok Jane zurekin ezkonduko genuen, 640 00:38:16,334 --> 00:38:17,959 ez Guildfordekin. 641 00:38:18,043 --> 00:38:22,459 Bada, hori ergelkeria hutsa izan zen kontuan hartuta Guildford zera dela... 642 00:38:24,209 --> 00:38:25,834 Zer da Guildford? 643 00:38:27,043 --> 00:38:28,959 -Ezer ez. -Zer da? 644 00:38:29,043 --> 00:38:32,209 Klamidiadun alproja hutsa. 645 00:38:32,293 --> 00:38:34,251 Berriz ikusi nahi banauzu, 646 00:38:34,793 --> 00:38:38,126 dena kontatuko didazu, oraintxe. 647 00:38:42,501 --> 00:38:44,876 Zergatik ez diozu Francesi pozoia edaten utzi? 648 00:38:44,959 --> 00:38:45,876 Gustuko duzu? 649 00:38:47,501 --> 00:38:50,876 Hilketek arrazoi bat behar dutelako. 650 00:38:51,793 --> 00:38:53,626 Bai! 651 00:39:03,668 --> 00:39:05,084 Lotsabako zikin horiek. 652 00:39:05,209 --> 00:39:07,418 Zer egingo ote dute egunean zehar? 653 00:39:07,501 --> 00:39:08,918 Maitaleen jolasak. 654 00:39:10,293 --> 00:39:12,709 Mesedez, askatuko nauzu, laztantxo? 655 00:39:12,793 --> 00:39:13,876 Zerbait darabilte. 656 00:39:14,501 --> 00:39:15,626 Badago zerbait bitxia. 657 00:39:16,251 --> 00:39:18,876 Mendebaldeko ukuiluetako zaldizainak bota dituzte. 658 00:39:19,501 --> 00:39:20,459 Janek aginduta. 659 00:39:21,501 --> 00:39:22,334 Janek aginduta? 660 00:39:22,793 --> 00:39:24,626 Zer dabil mendebaldeko ukuiluetan? 661 00:39:24,709 --> 00:39:26,626 Azkura daukat belarrian. 662 00:39:28,626 --> 00:39:32,251 Zerbait bitxia gertatzen ari da eta argitu egingo dut. 663 00:39:41,793 --> 00:39:45,043 Egunsentia heltzear dagoela, gure deskodetzaileek ez dute 664 00:39:45,126 --> 00:39:47,876 Seymour erruduna dela frogatzeko ezer aurkitu. 665 00:39:48,709 --> 00:39:50,334 Horren ordez aurkitu dutena... 666 00:39:50,918 --> 00:39:53,876 "Potxotxa bero daukat irrikan nagoelako 667 00:39:53,959 --> 00:39:58,001 zure ipurmasailak berriz astintzeko. Laster arte, Maria". 668 00:39:58,626 --> 00:40:00,001 Seymourri idatzi dizkio. 669 00:40:00,626 --> 00:40:01,793 Zeinen lizunak. 670 00:40:01,876 --> 00:40:02,793 Entzun. 671 00:40:04,293 --> 00:40:07,168 "Florentziako hiritar gehienak ez bezala, 672 00:40:07,793 --> 00:40:11,626 zure Alargungilea lan bikaina egiten ari da". 673 00:40:12,668 --> 00:40:14,376 Bere zakilaz ariko da? 674 00:40:16,709 --> 00:40:19,459 Zaude. Ez da bere zakilaz ari, pozoiaz baizik. 675 00:40:20,959 --> 00:40:23,584 "Alargungile florentziarra" tofana da. 676 00:40:24,501 --> 00:40:27,751 -Eduardo hil zuen pozoia da. -Elkarrekin hil zuten. 677 00:40:31,209 --> 00:40:32,793 Mariak maite zuela uste nuen. 678 00:40:35,918 --> 00:40:37,293 Ene, oso inozoa naiz. 679 00:40:39,668 --> 00:40:42,501 Jendea berekoia eta etsigarria da. 680 00:40:45,543 --> 00:40:47,501 Kontseilua bilerara deituko dut. 681 00:40:47,584 --> 00:40:48,876 Goazen zure aitarengana. 682 00:40:49,834 --> 00:40:51,001 Eguzkia aterako da. 683 00:41:00,501 --> 00:41:01,793 Kontuz ibili. 684 00:41:16,043 --> 00:41:16,876 Maria. 685 00:41:18,293 --> 00:41:21,626 Jane erregina. Mendebaldeko ukuiluetatik zatoz? 686 00:41:21,709 --> 00:41:22,793 Hara noa ni ere. 687 00:41:22,876 --> 00:41:25,418 Ez! Zaude, ezin duzu hara joan. 688 00:41:26,709 --> 00:41:29,209 Ez? Ezin dut joan? 689 00:41:30,918 --> 00:41:32,209 Zergatik ez? 690 00:41:32,293 --> 00:41:33,501 Zeren eta... 691 00:41:33,584 --> 00:41:36,584 Noizbait, emakume orok hartzen du 692 00:41:36,668 --> 00:41:39,293 segituan damutuko zaion erabaki bat, 693 00:41:39,376 --> 00:41:41,001 izuak bultzatuta. 694 00:41:41,084 --> 00:41:44,501 Janeren kasuan, une hori heldu da. 695 00:41:44,959 --> 00:41:46,168 Zuk hil zenuen Eduardo. 696 00:41:48,793 --> 00:41:49,626 Frogak ditut. 697 00:42:08,084 --> 00:42:09,751 Eman gutun arraioa! 698 00:42:23,418 --> 00:42:26,043 Zu ez zara erregina. 699 00:42:27,709 --> 00:42:29,751 Abdikatu edo hil, Jane. 700 00:42:30,626 --> 00:42:33,043 Abdikatu edo hil! 701 00:43:45,959 --> 00:43:49,293 Francesek badaki Guildforden sekretua. 702 00:43:50,668 --> 00:43:53,418 Mariak badaki Janek bere sekretua dakiela. 703 00:43:55,543 --> 00:43:58,168 Nik ere badut sekretu bat. 704 00:43:58,251 --> 00:44:02,334 Intriga handitzeko asmoarekin ezkutatu dudan informazioa. 705 00:44:02,418 --> 00:44:06,209 Edo beste era batera esanda, gidoi bira bat. 706 00:44:06,293 --> 00:44:09,209 Eduardo bizirik dago. 707 00:44:10,543 --> 00:44:11,668 Bizirik! 708 00:45:59,584 --> 00:46:01,584 Azpitituluak: Leire Chertudi 709 00:46:01,668 --> 00:46:03,668 Ikuskatzailea: Ilargi G.