1 00:00:09,384 --> 00:00:11,761 Ez dago hau bezalako mundurik, 2 00:00:12,262 --> 00:00:16,141 misterioz eta arriskuez josita, 3 00:00:16,683 --> 00:00:20,437 itsaso zabaletan zehar sakabanaturiko ehunka uhartez betea. 4 00:00:24,899 --> 00:00:29,696 Euren legeen arabera bizi diren horiek itsaso hauek zeharkatzen dituzte. 5 00:00:30,864 --> 00:00:33,783 Askatasuna eta abentura, euren bandera. 6 00:00:34,701 --> 00:00:38,455 Piraten mundua da! 7 00:00:41,666 --> 00:00:44,502 Pirateria gure munduko gaitza da. 8 00:00:45,211 --> 00:00:50,091 {\an8}Gizatxar zital eta doilorrek kaosa erein dute gure itsasoetan. 9 00:00:50,592 --> 00:00:53,970 {\an8}Baina Itsas Armadak, Munduko Gobernuaren izenean, 10 00:00:54,054 --> 00:00:56,931 zuen segurtasunaren alde lan egiten du. 11 00:00:58,391 --> 00:01:02,520 Gaur, gure helburuan aurrerapauso handia eman dugu. 12 00:01:04,272 --> 00:01:05,648 Gold Roger… 13 00:01:06,691 --> 00:01:09,444 piraten errege delako hori, 14 00:01:09,527 --> 00:01:11,196 harrapatu dugu. 15 00:01:12,113 --> 00:01:15,116 Bere erregealdi izugarriaren amaiera heldu da. 16 00:01:15,200 --> 00:01:17,243 {\an8}Bakea berrezarri behar da. 17 00:01:18,119 --> 00:01:24,250 {\an8}Bere ildoa jarraitu nahi duten inozoek abisutzat har dezaten hau. 18 00:01:26,461 --> 00:01:30,757 Gold Roger, heriotza zigorrera kondenatu zaituzte 19 00:01:32,133 --> 00:01:34,260 honako delituengatik: pirateria, 20 00:01:34,886 --> 00:01:35,929 lapurreta, 21 00:01:36,554 --> 00:01:39,599 eta Munduko Gobernuaren aurkako konspirazioa. 22 00:01:39,682 --> 00:01:41,976 - Hil aurreko hitzik? - Bai. 23 00:01:42,477 --> 00:01:45,480 Hau kenduko didazu? Azkura ematen dit. 24 00:01:47,232 --> 00:01:48,608 Ohartarazi nizun. 25 00:01:50,819 --> 00:01:52,946 Hau da zure ordaina. 26 00:01:53,029 --> 00:01:54,906 Halaxe da, almiranteordea. 27 00:01:54,989 --> 00:01:57,700 Eta denekin partekatuko dut. 28 00:01:59,452 --> 00:02:01,538 Munduko Gobernuaren aginduaz… 29 00:02:04,249 --> 00:02:05,875 zure bizitza 30 00:02:07,210 --> 00:02:08,044 amaitutzat… 31 00:02:08,128 --> 00:02:12,006 - Piraten erregea, non da altxorra? - Esaguzu non gorde duzun! 32 00:02:20,140 --> 00:02:23,059 Nire altxorra non dagoen jakin nahi? 33 00:02:23,643 --> 00:02:24,519 Esango dizuet. 34 00:02:25,186 --> 00:02:26,396 Dirua, 35 00:02:27,397 --> 00:02:28,314 ospea 36 00:02:29,607 --> 00:02:30,483 eta boterea. 37 00:02:31,151 --> 00:02:33,361 Mundu honetan dena lortu dut. 38 00:02:36,239 --> 00:02:37,532 Izan aske. 39 00:02:38,158 --> 00:02:39,367 Itsasoratu! 40 00:02:39,951 --> 00:02:42,412 Nire altxorra har dezakezue. 41 00:03:18,907 --> 00:03:23,328 Gold Rogerren azken hitzek mundua betiko aldatu zuten. 42 00:03:24,454 --> 00:03:25,997 Garai berri bat hasi zen: 43 00:03:26,748 --> 00:03:29,000 Piraten Aro Handia. 44 00:03:29,709 --> 00:03:31,836 Eta horrelaxe, lau itsasoetan zehar 45 00:03:31,920 --> 00:03:34,631 altxor ezkutua aurkitzeko lasterketa hasi zen. 46 00:03:36,174 --> 00:03:37,467 One Piece altxorra. 47 00:03:51,231 --> 00:03:52,482 {\an8}Txikitatik, 48 00:03:52,982 --> 00:03:56,277 {\an8}Shanksek piraten abenturak kontatu izan dizkit. 49 00:03:56,361 --> 00:03:59,030 Itsasoa deika izan dut. 50 00:04:00,490 --> 00:04:04,994 Tira, deika-deika ez, ezin dudalako igeri egin, 51 00:04:06,287 --> 00:04:07,622 baina ulertzen didazu. 52 00:04:08,331 --> 00:04:10,750 Nire ametsaren bila noa. 53 00:04:12,085 --> 00:04:13,419 One Piece-a aurkitu, 54 00:04:14,796 --> 00:04:19,467 eta piraten erregea bihurtuko naiz! 55 00:04:22,762 --> 00:04:24,264 Tripulazio leiala beharko dut. 56 00:04:25,390 --> 00:04:27,100 Hamar lagun aski izango dira. 57 00:04:28,226 --> 00:04:30,853 Tira, hamar lagun eta txori bat. 58 00:04:32,146 --> 00:04:35,316 Ez da erraza izango. Itsasoa oso zabala da. 59 00:04:36,109 --> 00:04:37,485 Eta arriskutsu samarra. 60 00:04:40,238 --> 00:04:41,281 Zer diozu? 61 00:04:42,573 --> 00:04:43,658 Bazatoz nirekin? 62 00:04:51,207 --> 00:04:52,083 Matxinada. 63 00:05:08,766 --> 00:05:09,767 Ai, ene. 64 00:05:10,685 --> 00:05:11,894 Eta lehen eguna da. 65 00:05:33,958 --> 00:05:35,376 Kanoiak kargatu! 66 00:05:37,587 --> 00:05:39,547 Tiro! 67 00:05:47,555 --> 00:05:48,389 Tiro! 68 00:05:55,229 --> 00:05:56,981 Hartu dena! 69 00:05:59,734 --> 00:06:01,861 {\an8}HIL ALA BIZIRIK ALVIDA: BOST MILIOI BERRY 70 00:06:03,196 --> 00:06:04,864 Tripulazioa utzi nire kontu. 71 00:06:05,365 --> 00:06:07,533 Beldurra zer den erakutsiko diegu. 72 00:06:07,617 --> 00:06:08,618 Zure esanetara! 73 00:06:09,452 --> 00:06:11,162 Hori duk! Eman egurra! 74 00:06:42,985 --> 00:06:46,322 Non da Roronoa Zoro pirata-ehiztaria? 75 00:06:46,406 --> 00:06:48,324 Ez ukatu zeuen ontzian zegoenik. 76 00:06:50,159 --> 00:06:53,955 Sixis uharterako txartela erosi zuen. Hortik aurrera, ez dakit. 77 00:06:54,038 --> 00:06:58,418 Gezurra! Zoro nire bila ibiliko da. Nor ni baino duinagorik? 78 00:06:59,419 --> 00:07:01,963 Piraten ordainsarien zerrenda bat zuen. 79 00:07:02,046 --> 00:07:03,506 Eta ni lehena nintzen. 80 00:07:03,589 --> 00:07:06,134 Egia esan, zure izena ez zen agertzen. 81 00:07:09,554 --> 00:07:10,471 Ez! 82 00:07:13,224 --> 00:07:15,935 - Koby, garbitu hau. - Bai, Alvida kapitaina! 83 00:07:19,730 --> 00:07:22,442 Nor da itsasoetako piratarik handiena? 84 00:07:22,525 --> 00:07:25,445 Alvida kapitaina, noski! 85 00:07:53,514 --> 00:07:54,348 Nor dabil hor? 86 00:08:06,068 --> 00:08:06,903 Ez! 87 00:08:09,071 --> 00:08:09,906 Isil zaitez! 88 00:08:14,952 --> 00:08:16,120 Ez nazazu hil. 89 00:08:16,621 --> 00:08:19,207 Lasai. 90 00:08:19,290 --> 00:08:21,709 Ez zaitut hilko, ados? 91 00:08:22,460 --> 00:08:25,213 Baina isilik egon behar duzu. 92 00:08:25,296 --> 00:08:26,756 Lehenengo eta behin… 93 00:08:28,341 --> 00:08:30,927 - Baduzu jatekorik? - Nola? 94 00:08:31,719 --> 00:08:32,887 Goseak hilda nago. 95 00:08:33,638 --> 00:08:36,265 Alvidak ez dit jaten uzten berak amaitu arte. 96 00:08:36,849 --> 00:08:38,559 - Alvida? - Bere ontzia da. 97 00:08:39,894 --> 00:08:42,688 - Pirata talde baten kapitaina da. - Bikain! 98 00:08:42,772 --> 00:08:44,106 - A, bai? - Noski! 99 00:08:44,190 --> 00:08:45,691 Ni ere pirata naiz-eta. 100 00:08:46,484 --> 00:08:47,860 Ez dirudizu pirata bat. 101 00:08:49,153 --> 00:08:51,656 - Nolakoak dira, ba? - Zabor hutsa. 102 00:08:52,823 --> 00:08:54,408 Lapurrak eta hiltzaileak. 103 00:08:55,409 --> 00:08:56,911 Ez nik ezagutu ditudanak. 104 00:09:11,592 --> 00:09:13,427 Shanks. Itzuli da! 105 00:09:22,353 --> 00:09:25,147 {\an8}HAIZERROTA HERRIA, HAMAR URTE LEHENAGO 106 00:09:28,651 --> 00:09:30,444 Haizea bezain azkar, lagunok! 107 00:09:30,528 --> 00:09:33,072 Iluntzerako mertxanteen eskuetan behar dute. 108 00:09:33,155 --> 00:09:35,449 Marinel zikinek gu aurkitu aurretik. 109 00:09:35,533 --> 00:09:39,245 Kontuz honekin, Roux. Harrapakin osoa baino gehiago balio du. 110 00:09:39,328 --> 00:09:40,246 Bai, kapitaina. 111 00:09:40,329 --> 00:09:42,707 Imajinatu arkume izterra dela. Ez zaizu eroriko. 112 00:09:47,920 --> 00:09:49,672 - Tori. - Ekarri, kapitaina. 113 00:09:50,673 --> 00:09:52,717 Luffy! Zu noiz agertuko zain nengoen. 114 00:09:52,800 --> 00:09:56,053 Gure lehorreko triku kutunena harrera egitera etorri da. 115 00:09:56,846 --> 00:09:57,680 Zelan, txiki? 116 00:09:57,763 --> 00:10:00,266 Ni ez naiz trikua, pirata baizik! 117 00:10:01,934 --> 00:10:04,520 Benetan ari naiz. Prest nago zuekin joateko. 118 00:10:05,396 --> 00:10:07,148 Itsasoa ez da ume-jolasa. 119 00:10:07,815 --> 00:10:10,943 Arriskutsua da. Begira bestela nire aurpegi urratuari. 120 00:10:11,027 --> 00:10:13,946 Egin dezaket, Shanks. Zin degizut. 121 00:10:14,864 --> 00:10:15,781 Ez zaude prest. 122 00:10:16,365 --> 00:10:18,367 Baietz ba, eta erakutsiko dizut! 123 00:10:22,038 --> 00:10:25,916 Ez gogorregi izan. Umeak ez du familiarik, bakarrik dago munduan. 124 00:10:26,000 --> 00:10:28,961 Hobe gaur umea kopetilun egotea, bihar hilda baino. 125 00:10:29,462 --> 00:10:30,921 Amai dezagun lana. 126 00:10:31,589 --> 00:10:33,466 - Trago bat behar dugu. - Bai, kapitaina. 127 00:10:34,383 --> 00:10:35,301 Eta bainua. 128 00:10:35,843 --> 00:10:36,677 Shanks! 129 00:10:39,639 --> 00:10:41,974 Bota hori min hartu baino lehen. 130 00:10:42,058 --> 00:10:45,436 Min hartzeak ez nau izutzen, eta frogatuko dizut! 131 00:10:50,024 --> 00:10:50,858 Luffy! 132 00:10:52,777 --> 00:10:56,113 Ez dut ulertzen. Zergatik nahiko luke inork pirata izan? 133 00:10:57,365 --> 00:10:58,866 Sekulakoa da-eta. 134 00:10:59,492 --> 00:11:01,786 Haizearen laztana bizkarrean, 135 00:11:01,869 --> 00:11:03,287 kresal usaina airean, 136 00:11:04,288 --> 00:11:05,998 tripulazio leiala alboan. 137 00:11:06,957 --> 00:11:08,751 Auskalo zer gertatuko den. 138 00:11:10,169 --> 00:11:13,631 Hitz batean, askatasuna. 139 00:11:14,131 --> 00:11:16,509 Alvidaren ontzian ez dago askatasunik. 140 00:11:17,218 --> 00:11:19,762 Noiz jan eta lo egin agintzen dit. 141 00:11:21,263 --> 00:11:23,432 Oineko azazkalak margotzen dizkiot. 142 00:11:23,516 --> 00:11:26,769 - Ihes egin eta kito! - Alvidaren atzaparretatik, ezinezkoa. 143 00:11:26,852 --> 00:11:28,270 Ez lidake joaten utziko. 144 00:11:28,854 --> 00:11:31,357 Ez utzi inori zure nahiak zapaltzen. 145 00:11:32,566 --> 00:11:37,238 Bestela, ez nukeen sekula herria utziko One Piece-a aurkitzeko asmoz. 146 00:11:38,781 --> 00:11:40,574 Gold Rogerren altxorra? 147 00:11:40,658 --> 00:11:44,036 Guztiz ezinezkoa da. Pirata guztiak bere bila dabiltza. 148 00:11:44,620 --> 00:11:46,372 Zergatik ez dut ba nik aurkituko? 149 00:11:46,872 --> 00:11:49,583 Hemendik atera bezain pronto, Marra Handira abiatuko naiz. 150 00:11:50,793 --> 00:11:52,169 Piraten hilobia. 151 00:11:52,753 --> 00:11:56,382 Ehun metroko olatuak, birrinduko zaituzten itsas piztiak. 152 00:11:57,341 --> 00:12:00,177 Inor ez da Marra Handitik itzultzen. 153 00:12:00,261 --> 00:12:01,721 Bai zirraragarria. 154 00:12:05,015 --> 00:12:05,850 Ez da izango! 155 00:12:06,892 --> 00:12:09,395 Itsas piztia horietako bat da? 156 00:12:09,478 --> 00:12:10,980 Alvida zurrungaka ari da. 157 00:12:11,063 --> 00:12:13,441 Hemendik atera nahi baduzu, hau duzu aukera. 158 00:12:18,946 --> 00:12:20,781 Txalupak popan daude. 159 00:12:39,091 --> 00:12:41,177 - Beharko dut. - Iparrerantz jo. 160 00:12:41,260 --> 00:12:45,097 - Egun batzuetan lehorrera helduko zara. - Norantz dago iparra? 161 00:12:47,141 --> 00:12:49,143 Zer arraio darabilzue hor? 162 00:12:54,106 --> 00:12:56,066 - Zer da hau? - Azaldu dezaket. 163 00:12:56,150 --> 00:12:59,028 Sari-ehiztari bati saldu ez nauzu ba? 164 00:12:59,111 --> 00:13:00,154 Ez da hori. 165 00:13:00,237 --> 00:13:03,032 Eta zu, itxura mengel horrekin, ez dirudi Zoro zarenik. 166 00:13:03,115 --> 00:13:04,825 Monkey D. Luffy naiz. 167 00:13:04,909 --> 00:13:06,035 Ez zaitut ezagutzen. 168 00:13:06,118 --> 00:13:09,872 Ba, gogora ezazu izena, piraten erregea izango naiz-eta. 169 00:13:12,917 --> 00:13:14,835 Iritsi berria zara. E, txikito? 170 00:13:14,919 --> 00:13:19,298 Nor da lau itsasoetako piratarik handiena? 171 00:13:19,381 --> 00:13:22,092 - Alvida kapitaina! - Alvida kapitaina! 172 00:13:25,513 --> 00:13:27,473 Ez zaitut entzun, Koby. 173 00:13:28,349 --> 00:13:30,267 Nor da piratarik handiena? 174 00:13:32,478 --> 00:13:34,730 Erantzun, zomorro negarti hori. 175 00:13:34,814 --> 00:13:37,608 Ez dizu erantzungo. Koby bere buruaren jabe da. 176 00:13:38,609 --> 00:13:40,486 - Ixo. - Oker zaude. 177 00:13:41,195 --> 00:13:43,531 Neurea da, eta hala izango da beti. 178 00:13:44,156 --> 00:13:45,783 Niri ez dit hori esan. 179 00:13:47,952 --> 00:13:49,453 Maltzurra zinela esan du. 180 00:13:50,287 --> 00:13:51,163 Krudela. 181 00:13:51,664 --> 00:13:53,499 Eta manati bat bezain tuntuna! 182 00:13:53,582 --> 00:13:54,959 Ez da egia, kapitaina! 183 00:14:22,194 --> 00:14:23,696 Zer munstro mota zara zu? 184 00:14:24,822 --> 00:14:25,865 Gomazkoa. 185 00:14:53,976 --> 00:14:56,979 Zu! Hau dena zure errua da! 186 00:15:05,237 --> 00:15:06,280 Aski da. 187 00:15:08,073 --> 00:15:09,742 Goma-gomazko… 188 00:15:12,453 --> 00:15:14,121 Pistola! 189 00:15:22,338 --> 00:15:24,173 Beste inork arazorik Kobyrekin? 190 00:15:24,798 --> 00:15:27,176 - Ez, jauna. - Ez. 191 00:15:28,469 --> 00:15:33,223 Goazen, ba. Txalupa bat beharko dugu, eta egun batzuetarako nahikoa janari. 192 00:15:34,433 --> 00:15:35,684 - Ni? - Bai, ba! 193 00:15:36,518 --> 00:15:38,312 Nirekin zatoz, ezta? 194 00:16:17,768 --> 00:16:19,019 Utzi ezkutatzeari. 195 00:16:21,271 --> 00:16:25,275 Jendea santutegietara etortzen da galdu dituztenei kandelak jartzera. 196 00:16:27,653 --> 00:16:28,737 Zureak norentzat dira? 197 00:16:30,531 --> 00:16:33,242 Hau aspaldi ezagutzen nuen norbaitentzat. 198 00:16:33,826 --> 00:16:34,910 Eta bestea? 199 00:16:36,996 --> 00:16:39,289 Hiru egun daramatzazu nire atzetik. 200 00:16:43,711 --> 00:16:46,714 - Zer nahi duzu? - Lord Zazpi dei nazazu. 201 00:16:46,797 --> 00:16:49,800 Barroko Taldearen ordezkaria nauzu. 202 00:16:49,883 --> 00:16:53,595 Zure abilezia bereziak interesatzen zaizkigu, 203 00:16:53,679 --> 00:16:55,764 Roronoa Zoro pirata-ehiztaria. 204 00:16:56,724 --> 00:16:59,435 Zer zarete, hiltzaile talde bat edo? 205 00:17:00,019 --> 00:17:03,439 Askoz gehiago. 206 00:17:03,522 --> 00:17:07,109 Ohore handia da gure kide izateko gonbita jasotzea. 207 00:17:07,609 --> 00:17:09,445 Badut neure gauzatxoa martxan. 208 00:17:12,573 --> 00:17:16,535 Gure kide gisa are garaiezinagoa eta beldurgarriagoa izango zinake. 209 00:17:16,618 --> 00:17:20,372 Tatuajea ere eskaintzarekin dator? Bat zenbakia dut gogoko. 210 00:17:24,501 --> 00:17:26,920 Barroko taldeari uko egin, 211 00:17:27,004 --> 00:17:28,797 eta bizia galduko duzu. 212 00:17:29,381 --> 00:17:31,133 Hain serio arituko balira, 213 00:17:31,216 --> 00:17:33,802 zazpigarrena baino hoberik bidaliko zuten. 214 00:18:37,908 --> 00:18:41,745 A zer aurpegia jarri duen Alvidak! Inork ez dio sekula aurre egin. 215 00:18:41,829 --> 00:18:44,790 - Ez zuen zu zirikatzeko eskubiderik. - Nola luzatu zara? 216 00:18:47,084 --> 00:18:48,794 Istorio luzea da. 217 00:18:51,880 --> 00:18:56,009 - Behintzat begia ondo dago. - Begira apuntatu, baina huts egin dut. 218 00:18:59,847 --> 00:19:02,057 - Ez al zinen indartsua? - Eta banaiz! 219 00:19:02,141 --> 00:19:05,811 Ez josi ondo, orbain ikusgarria geratzea nahi dut. 220 00:19:05,894 --> 00:19:07,855 Orbainak ez du pertsona egiten. 221 00:19:08,564 --> 00:19:11,775 Dakarren lezioak bai, ordea. Eta hauxe ez duzu irabazi. 222 00:19:11,859 --> 00:19:15,529 Bada, utzi irabazten. Munduko piratarik onena izango naiz. 223 00:19:16,280 --> 00:19:20,450 Hil ala bizirik karteleko aurpegia praktikatzen aritu naiz. 224 00:19:23,912 --> 00:19:26,915 Egunen batean kopeta hori karteletan egongo da, bai. 225 00:19:28,876 --> 00:19:32,004 Baina ez zaude prest. Eta nire ontziak badu aingura. 226 00:19:32,588 --> 00:19:33,797 Ez naiz aingura bat. 227 00:19:35,716 --> 00:19:37,092 {\an8}AINGURA 228 00:19:41,263 --> 00:19:42,514 Shanks txatxu alaena. 229 00:19:44,558 --> 00:19:45,684 Altxor txatxua! 230 00:20:35,567 --> 00:20:36,944 Tori, kapitaina. 231 00:20:42,407 --> 00:20:44,034 Daukazun whiskirik onena. 232 00:20:48,205 --> 00:20:49,873 Ez zaigu whiskirik gelditzen. 233 00:20:49,957 --> 00:20:51,291 Geure errua, adiskide. 234 00:20:51,375 --> 00:20:55,504 Ospakizun giroan gaude eta bodega osoa hustu dugu, baina… 235 00:20:58,257 --> 00:20:59,967 agian honek konpentsatuko du. 236 00:21:05,472 --> 00:21:07,099 Zertarako balioko digu hau? 237 00:21:07,766 --> 00:21:08,892 Edateko. 238 00:21:20,696 --> 00:21:22,030 Begira nola utzi duzun dena. 239 00:21:23,740 --> 00:21:25,158 Makino, baduzu lanbasik? 240 00:21:42,551 --> 00:21:44,469 Garbitzea gustuko duzu, ezta? 241 00:21:47,264 --> 00:21:50,892 Goazen, gizonak, benetako taberna bat aurkituko dugu. 242 00:21:55,772 --> 00:21:58,108 - Seko utzi zaitu! - "Baduzu lanbasik"? 243 00:22:02,321 --> 00:22:03,989 Zergatik egiten duzue barre? 244 00:22:04,698 --> 00:22:06,950 Nolatan utzi diozu zu horrela makurtzen? 245 00:22:07,034 --> 00:22:08,869 Botila bat baino ez dit bota. 246 00:22:08,952 --> 00:22:12,622 Aurre egin behar zenion! Zergatik ez duzu astindu? 247 00:22:15,250 --> 00:22:17,169 Dena ezin da indarkeriaz konpondu. 248 00:22:17,252 --> 00:22:20,672 Gizonak indartsua izan behar du, baina baita prestua ere. 249 00:22:20,756 --> 00:22:22,174 Ez zara benetako gizona. 250 00:22:23,508 --> 00:22:24,843 Oilobusti hutsa zara. 251 00:22:25,886 --> 00:22:26,720 Ikusten? 252 00:22:27,763 --> 00:22:29,181 Oraindik ez zaude prest. 253 00:22:29,681 --> 00:22:30,557 Zaude, Luffy. 254 00:22:38,315 --> 00:22:39,566 Luffy! 255 00:22:47,157 --> 00:22:48,283 Zer egin duzu? 256 00:22:52,496 --> 00:22:54,081 Deabruaren fruitua jan zenuen? 257 00:22:54,164 --> 00:22:55,665 Tutik ere ez bainekien. 258 00:22:56,792 --> 00:22:59,961 Gomazko Fruitua zen eta gomazkoa bihurtu nintzen. 259 00:23:06,676 --> 00:23:07,594 Eta orain, zer? 260 00:23:08,637 --> 00:23:11,556 - Badugu norabideren bat? - Helmuga bat dugu. 261 00:23:11,640 --> 00:23:12,808 Hurrengo geltokia, 262 00:23:13,850 --> 00:23:14,768 Marra Handia! 263 00:23:14,851 --> 00:23:16,186 Badakizu hara iristen? 264 00:23:18,688 --> 00:23:21,566 Ez dakizu nabigatzen. Maparik ere ez duzu! 265 00:23:22,526 --> 00:23:23,402 Arrazoi duzu. 266 00:23:25,237 --> 00:23:26,738 Maparen bat ostuko dugu. 267 00:23:27,447 --> 00:23:31,201 Damutzen hasia naiz. Ez nuen Alvida utzi behar. 268 00:23:32,994 --> 00:23:37,332 Koby, oraintxe bertan, edozer gauza egin ahal bazenu, 269 00:23:38,500 --> 00:23:39,584 zer egingo zenuke? 270 00:23:41,211 --> 00:23:42,337 Bada gauza bat… 271 00:23:44,589 --> 00:23:45,424 Ergelkeria bat da. 272 00:23:51,304 --> 00:23:53,515 - Zertara etorri da hori? - Ergela zarelako. 273 00:23:54,474 --> 00:23:55,851 Bota, ba. 274 00:24:01,398 --> 00:24:02,274 Ba… 275 00:24:05,026 --> 00:24:06,570 Beti sartu nahi izan dut… 276 00:24:10,866 --> 00:24:11,700 Itsas Armadan. 277 00:24:15,454 --> 00:24:16,830 Txiki-txikitatik. 278 00:24:18,248 --> 00:24:21,334 Euren buruak babestu ezin dutenak babestu nahi ditut. 279 00:24:26,715 --> 00:24:28,175 Txorakeria hutsa da. 280 00:24:28,258 --> 00:24:29,801 Hori bada zure nahia, 281 00:24:31,428 --> 00:24:32,929 bete beharko zenuke. 282 00:24:35,807 --> 00:24:36,892 Lagunduko dizut. 283 00:24:37,726 --> 00:24:40,395 - Apenas ezagutzen nauzu. - Batera bazkaldu dugu. 284 00:24:41,897 --> 00:24:44,483 Eta Itsas Armadan sartzea zure ametsa bada… 285 00:24:46,610 --> 00:24:48,069 niretzat nahikoa da. 286 00:24:49,613 --> 00:24:50,447 Tira, ba. 287 00:24:52,032 --> 00:24:55,869 Norabidea markatuko duzu Itsas Armadaren hurrengo basera. 288 00:24:55,952 --> 00:24:56,995 Nik mapa lortu, 289 00:24:58,497 --> 00:25:00,916 eta zuk izena emango duzu. Itzel! 290 00:25:02,125 --> 00:25:05,545 Bueno, lo kuluxka bat hartuko dut orain. 291 00:25:05,629 --> 00:25:09,966 Eromen hutsa da basera joan eta Marra Handiaren mapa bat eskatzea! 292 00:25:10,050 --> 00:25:11,092 Lasai. 293 00:25:12,677 --> 00:25:13,803 Diskretua naiz. 294 00:25:18,099 --> 00:25:20,810 Noski, oso. 295 00:25:24,064 --> 00:25:28,318 {\an8}EKIALDEKO ITSASOKO BESTE TOKI BATEAN 296 00:25:44,209 --> 00:25:46,711 Norbait dago txalupan. Hurbil gaitezen. 297 00:25:47,295 --> 00:25:48,213 Lagundu! 298 00:25:50,507 --> 00:25:51,341 Ura… 299 00:25:51,424 --> 00:25:54,553 Zorionekoa zu, polit hori. Geuk lagunduko dizugu. 300 00:25:54,636 --> 00:25:57,305 Piratek eraso ziguten. 301 00:25:57,389 --> 00:26:00,267 Ozta-ozta atera naiz bizirik. 302 00:26:00,350 --> 00:26:01,434 Piratak, diozu? 303 00:26:01,518 --> 00:26:03,061 Pilo bat daude, antza. 304 00:26:03,144 --> 00:26:06,147 Maltzurrak dira oso. Eskerrak guk aurkitu zaitugun. 305 00:26:09,276 --> 00:26:11,570 Zer duzu hor? Guretzako da? 306 00:26:11,653 --> 00:26:17,158 Ez, mesedez. Hau da geratzen zaidan guztia. 307 00:26:17,242 --> 00:26:19,494 Bizitza salbatzeagatik ordain justua. 308 00:26:27,210 --> 00:26:28,962 Baina, zer demontre? 309 00:26:30,755 --> 00:26:34,050 Barkatu, mutilak. Eskerrik asko laguntzagatik! 310 00:27:02,245 --> 00:27:06,166 {\an8}SHELLS HIRIA, ITSAS ARMADAKO 153. DIBISIOA 311 00:27:16,593 --> 00:27:17,761 {\an8}HIL ALA BIZIRIK BELLAMY 312 00:27:17,844 --> 00:27:20,930 Ez nekien hainbeste pirata zeudenik! 313 00:27:21,014 --> 00:27:24,559 Marra Handiko piratak askoz maltzurragoak dira. Izugarria da. 314 00:27:25,101 --> 00:27:27,937 Bai, ezta? 315 00:27:29,397 --> 00:27:30,774 Eta nire kartela? 316 00:27:33,860 --> 00:27:37,989 Base horretan sartzeko modu bakarra dago. 317 00:27:39,240 --> 00:27:41,826 Eta ez da sabela hutsik. 318 00:27:42,911 --> 00:27:43,745 Zatoz. 319 00:27:54,798 --> 00:27:56,132 Eskatutakoa jaso dugu. 320 00:27:57,133 --> 00:28:00,220 Zenbat eta gehiago, hobe. Burua elikatu beharra dago. 321 00:28:01,930 --> 00:28:07,018 Ikus dezagun. Atetik sartzerik ez badut, 322 00:28:07,852 --> 00:28:12,816 beharbada, hegan eginez sar ninteke! 323 00:28:12,899 --> 00:28:15,026 Txori bati eutsiz edo. 324 00:28:15,110 --> 00:28:16,486 Erokeria hutsa da hori. 325 00:28:18,279 --> 00:28:19,364 Baxuago hitz egin. 326 00:28:30,875 --> 00:28:32,711 Bat niretzat eta beste bat honentzat. 327 00:28:32,794 --> 00:28:34,045 Egun zaila izan du. 328 00:28:50,854 --> 00:28:53,398 Aupa, trago bat nire kontura? 329 00:28:54,816 --> 00:28:55,650 Altuegia zara. 330 00:29:04,659 --> 00:29:05,618 Rona gustuko? 331 00:29:06,327 --> 00:29:09,330 Noski, edonork bezainbeste. 332 00:29:09,873 --> 00:29:11,499 Zuri galdetu dizut. 333 00:29:15,879 --> 00:29:18,506 - Zer da hori? - Arroz bolak, zuretzat dira. 334 00:29:18,590 --> 00:29:21,509 Zeuk egin dituzu? Zer da gauza marroi hori? 335 00:29:21,593 --> 00:29:23,845 Txokolatea, gozoagoa egiten du dena. 336 00:29:23,928 --> 00:29:24,763 Rika? 337 00:29:26,723 --> 00:29:29,309 Ume ergel halakoa. 338 00:29:33,146 --> 00:29:36,608 - Begiratu nondik zoazen! - Rika, barkamena eskatu. 339 00:29:36,691 --> 00:29:40,361 Asko sentitzen dut. 340 00:29:40,445 --> 00:29:43,239 "Asko sentitzen dut"! 341 00:29:44,824 --> 00:29:46,910 Hurrengoan ez naiz hain atsegina izango. 342 00:29:48,328 --> 00:29:49,704 Janaria lurrera bota didazu. 343 00:30:02,050 --> 00:30:02,967 Oso gozoa. 344 00:30:11,351 --> 00:30:12,602 Orain zuk, hartu bat. 345 00:30:13,937 --> 00:30:15,605 Eta eskatu barkamena umeari. 346 00:30:20,109 --> 00:30:21,319 Badakizu nor naizen? 347 00:30:24,155 --> 00:30:26,366 Tximadun marinel inozo bat. 348 00:30:30,787 --> 00:30:31,955 Ez egin hori. 349 00:30:32,664 --> 00:30:34,624 Harroputz hori. Hiru ezpata? 350 00:30:36,709 --> 00:30:37,877 Nik bakarrarekin aski. 351 00:30:39,546 --> 00:30:40,380 Ados. 352 00:30:42,215 --> 00:30:43,591 Baina min hartuko duzu. 353 00:31:39,981 --> 00:31:42,317 Kontxo, borrokalari ona da. 354 00:31:49,073 --> 00:31:52,285 Ez atera ezpata erabiltzeko prest ez bazaude. 355 00:31:52,368 --> 00:31:55,747 Ez nazazu hil. Nire aitak nahi duzuna emango dizu. 356 00:31:55,830 --> 00:31:56,915 Nor da zure aita? 357 00:31:56,998 --> 00:31:57,999 Morgan kapitaina. 358 00:31:58,833 --> 00:32:00,418 Base honetako burua. 359 00:32:02,462 --> 00:32:03,796 Dirua zor dit. 360 00:32:08,927 --> 00:32:12,430 Lau marinel erizaindegira bidali omen dituzu. 361 00:32:15,141 --> 00:32:17,393 Eta ezpata bakar bat atera gabe. 362 00:32:18,478 --> 00:32:19,687 Harrigarria benetan. 363 00:32:20,188 --> 00:32:21,898 Ez nuen dena zerri eginda utzi nahi. 364 00:32:21,981 --> 00:32:23,983 Roronoa Zoro. 365 00:32:24,067 --> 00:32:25,193 Deabrua berbera. 366 00:32:27,779 --> 00:32:30,907 Ekialdeko Itsasoko pirata-ehiztaririk beldurgarriena. 367 00:32:31,991 --> 00:32:34,327 Zure ospeak ez du engainatzen. 368 00:32:34,410 --> 00:32:36,913 Axola ez bazaizu, dirua hartu eta joango naiz. 369 00:32:36,996 --> 00:32:38,748 Zure saria jasoko duzu, 370 00:32:39,248 --> 00:32:41,000 baina marinel bat erasotzeak 371 00:32:41,084 --> 00:32:43,962 patioan zintzilik zazpi eguneko zigorra dakar. 372 00:32:44,921 --> 00:32:46,255 Ez janaririk, ez urik. 373 00:32:46,839 --> 00:32:47,924 Atxilotu nazazu. 374 00:32:48,508 --> 00:32:50,385 Zure seme kaiku hori hilko dut lehena. 375 00:32:50,468 --> 00:32:53,012 Aizu! Ez utzi niri horrela hitz egiten! 376 00:32:56,766 --> 00:32:58,893 Gogoko zaitut. 377 00:33:00,520 --> 00:33:04,565 Elkar lan egin beharko genuke. 378 00:33:12,490 --> 00:33:14,826 Marinel bikaina izango zinake. 379 00:33:17,829 --> 00:33:20,289 Neure afera dut martxan. 380 00:33:20,373 --> 00:33:23,001 Ez dut mozorroetara jolasteko astirik. 381 00:33:26,462 --> 00:33:29,132 Lastima zu bezalako talentuzko gizona galtzea. 382 00:33:30,633 --> 00:33:35,221 Behin berria zabalduta, ezingo duzu base bakar batean ere saririk ordaindu. 383 00:33:35,304 --> 00:33:36,139 Beraz, 384 00:33:37,265 --> 00:33:38,641 zer hautatuko duzu? 385 00:33:41,144 --> 00:33:42,270 Ibilbide berri bat? 386 00:33:45,565 --> 00:33:46,399 Ala patioa? 387 00:33:49,360 --> 00:33:50,403 Astebete? 388 00:33:54,365 --> 00:33:56,075 Lo egin nezake. 389 00:34:00,163 --> 00:34:01,998 Ezin dut borroka burutik kendu. 390 00:34:03,958 --> 00:34:05,877 Tipo hura izugarria zen. 391 00:34:07,462 --> 00:34:09,130 Eta hirugarren ezpata? 392 00:34:09,630 --> 00:34:12,592 Nola eusten du? 393 00:34:13,968 --> 00:34:14,802 Ez. 394 00:34:17,013 --> 00:34:20,016 Neskatxa marineletatik babestu behar izan du. 395 00:34:20,641 --> 00:34:22,685 Neska babestu behar luketenengandik. 396 00:34:23,269 --> 00:34:24,687 Ez du inolako zentzurik. 397 00:34:24,771 --> 00:34:28,107 Pirata zintzoak eta gaiztoak badaude, 398 00:34:29,567 --> 00:34:32,236 marinel zintzoak eta gaiztoak ere egongo dira. 399 00:34:36,574 --> 00:34:38,159 Zintzoetakoa izango zara. 400 00:34:39,702 --> 00:34:41,370 Agian Alvidak arrazoi zuen. 401 00:34:43,998 --> 00:34:45,750 Tutik ere ez dakit munduaz. 402 00:34:45,833 --> 00:34:47,376 Gatibu zintuen, ordea. 403 00:34:48,252 --> 00:34:50,088 Baina banekien nor nintzen. 404 00:34:50,171 --> 00:34:51,714 Eta orain ez. 405 00:34:55,176 --> 00:34:56,094 Koby. 406 00:34:59,388 --> 00:35:00,223 Koby! 407 00:35:01,849 --> 00:35:04,769 Basean sartu behar naiz mapa aurkitzeko, 408 00:35:04,852 --> 00:35:06,395 eta laguntza beharko dut. 409 00:35:08,064 --> 00:35:10,566 Itsas Armadari lapurtzeko? 410 00:35:10,650 --> 00:35:12,068 Ez, noski. 411 00:35:14,403 --> 00:35:15,905 Zer deritzozu 412 00:35:17,073 --> 00:35:18,491 ontzia prestatzen baduzu? 413 00:35:18,574 --> 00:35:20,368 Gai izango zara? 414 00:35:20,993 --> 00:35:21,953 Baietz uste dut. 415 00:35:22,620 --> 00:35:23,788 Zein da zure plana? 416 00:35:27,917 --> 00:35:29,377 Oraindik ez dut erabaki. 417 00:35:35,383 --> 00:35:37,093 Goiz zoragarria, ez da hala? 418 00:35:38,219 --> 00:35:41,222 Beroegia niretzat, ordea. 419 00:35:43,307 --> 00:35:45,601 Deabru handia. 420 00:35:47,937 --> 00:35:50,940 Patioan zigortu duten txakurtxo gaizto bat dirudizu. 421 00:35:52,775 --> 00:35:55,945 Zer, txakurtxo, trukoren bat erakutsiko didazu? 422 00:35:57,113 --> 00:35:58,489 Eseri eta erregutu. 423 00:36:01,534 --> 00:36:02,451 Uztazu lurrean. 424 00:36:07,248 --> 00:36:09,584 Zer du hain berezia ezpata zahar honek? 425 00:36:12,128 --> 00:36:13,838 Gozatu astebete honetaz. 426 00:36:13,921 --> 00:36:16,007 Hemendik ateratzen naizenean, 427 00:36:17,049 --> 00:36:18,634 erreguka zeu hasiko zara-eta. 428 00:36:18,718 --> 00:36:19,886 Hemendik atera? 429 00:36:22,305 --> 00:36:24,640 Aitak joaten utziko zaituelakoan? 430 00:36:25,391 --> 00:36:29,228 Hemen bertan hilko zara. 431 00:36:42,658 --> 00:36:45,494 ITSAS ARMADAKO 153. DIBISIOA 432 00:36:50,041 --> 00:36:51,792 MARINELA 433 00:37:14,148 --> 00:37:15,274 Bira! 434 00:37:20,529 --> 00:37:22,740 Hara, tabernako tipoa zara. 435 00:37:23,991 --> 00:37:27,536 - Alde hemendik. - Horixe nahiko nuke nik. 436 00:37:28,621 --> 00:37:30,539 Basean sartu nahi dut. 437 00:37:31,207 --> 00:37:34,627 Borrokatzen ikusi zaitut. Nola lortu dute zu atxilotzea? 438 00:37:34,710 --> 00:37:35,544 Ez dute lortu. 439 00:37:38,381 --> 00:37:39,465 Amore eman dut. 440 00:37:40,299 --> 00:37:41,509 Erabaki interesgarria. 441 00:37:42,677 --> 00:37:44,512 Zure arrazoiak izango zenituen. 442 00:37:45,054 --> 00:37:46,555 Zer jakingo duzu zuk nitaz? 443 00:37:46,639 --> 00:37:50,101 Bart neskato hura marinelengandik babestu zenuen. 444 00:37:52,103 --> 00:37:53,229 Tipo zintzoa zara. 445 00:37:54,146 --> 00:37:57,900 Roronoa Zoro naiz, pirata-ehiztaria. 446 00:37:57,984 --> 00:38:00,778 Ni Monkey D. Luffy naiz, 447 00:38:01,404 --> 00:38:03,322 eta piraten erregea izango naiz. 448 00:38:03,406 --> 00:38:06,617 Nire tripulazioan sartu beharko zenuke. 449 00:38:11,080 --> 00:38:13,499 Zurekin piratetara jolastuko naizelakoan? 450 00:38:13,582 --> 00:38:15,001 Borrokalari aparta zara. 451 00:38:16,210 --> 00:38:18,296 Talde bikaina osatuko genuke. 452 00:38:18,963 --> 00:38:20,756 Zu bezalakoak hiltzen ditut. 453 00:38:21,799 --> 00:38:24,218 Pirata-ehiztaria naiz. 454 00:38:24,302 --> 00:38:25,678 Hala diozu behin eta berriz, 455 00:38:26,304 --> 00:38:27,722 baina hori al da dena? 456 00:38:30,266 --> 00:38:31,600 Ez duzu beste nahirik? 457 00:38:40,526 --> 00:38:43,612 Aspaldi norbaiti zin egin nion… 458 00:38:46,782 --> 00:38:49,201 munduko ezpatari onena izango nintzela. 459 00:38:50,745 --> 00:38:51,662 Harrigarria. 460 00:38:59,920 --> 00:39:02,298 Askatu arren, ez naiz zure taldera batuko. 461 00:39:02,381 --> 00:39:03,215 Ongi. 462 00:39:05,051 --> 00:39:07,678 Serio ari naiz, ez dizut ezer zor. 463 00:39:08,596 --> 00:39:12,391 Denbora galtzen ari zara hemen zintzilika 464 00:39:13,893 --> 00:39:15,811 kanpoan xede bat baduzu. 465 00:39:19,815 --> 00:39:21,192 Zorte on ezpatari kontuarekin. 466 00:39:22,485 --> 00:39:24,612 Hau itxiko duzu gero? 467 00:39:31,952 --> 00:39:32,787 Eskerrik asko! 468 00:39:40,711 --> 00:39:41,837 EKIALDEKO ITSASOA 469 00:39:53,849 --> 00:39:57,061 Aizu! Ez zenuke hemen egon behar. 470 00:39:58,396 --> 00:40:02,608 Morgan kapitainak Marra Handiaren mapa baten bila bidali nau. 471 00:40:03,192 --> 00:40:06,404 Nola liteke hori? Marra Handiaren mapa guztiak 472 00:40:06,487 --> 00:40:08,489 bere bulegoan gordeta daude. 473 00:40:08,572 --> 00:40:12,743 Aginduak dira. Baina Morgan Aizkora-beso dudan jarri nahi baduzu, zeuk ikusi. 474 00:40:15,371 --> 00:40:19,208 Aizu, hemen ez dugu Marra Handiaren maparik, ezta? 475 00:40:19,291 --> 00:40:20,751 Ez, ez dugu ezer jaso. 476 00:40:23,963 --> 00:40:27,216 Joño, tabernako neska. 477 00:40:28,175 --> 00:40:29,969 Uniformea ostu zidana. 478 00:40:45,776 --> 00:40:46,735 Ongi. 479 00:40:47,486 --> 00:40:48,362 Ez da larria. 480 00:41:15,973 --> 00:41:18,809 Ei, ez, utzi hori. 481 00:41:18,893 --> 00:41:21,854 Itsas Armadaren basean sartzeagatik atxilotuta zaude. 482 00:41:23,063 --> 00:41:26,567 Zeure burua atxilotu beharko duzu, ez baitzara marinela. 483 00:41:27,067 --> 00:41:27,943 Banaiz. 484 00:41:28,027 --> 00:41:29,778 Ez horixe. 485 00:41:29,862 --> 00:41:31,113 Den-dena entzun dut. 486 00:41:31,655 --> 00:41:35,201 Tipo horren uniformea ostu, eta nire maparen bila zabiltza. 487 00:41:35,951 --> 00:41:36,994 Zure mapa? 488 00:41:37,077 --> 00:41:38,913 Bai. Nire Marra Handiaren mapa. 489 00:41:38,996 --> 00:41:41,040 Neurea da eta ez naiz hura gabe joango. 490 00:41:41,123 --> 00:41:42,208 Ba, zeuk ikusi. 491 00:41:44,043 --> 00:41:46,629 Geldi, itzuli hona! 492 00:41:48,714 --> 00:41:50,674 Ba al dakizu zertan ari zaren? 493 00:41:51,175 --> 00:41:55,262 Morgan horren bulegoa bilatzen. Mapa hortxe dago, ezta? 494 00:41:57,348 --> 00:41:58,349 Ulertuta! 495 00:42:20,412 --> 00:42:21,872 Hori al da zure plana? 496 00:42:21,956 --> 00:42:25,209 Aizkora-besoren bulegoan sartu eta mapa eskatzea? 497 00:42:25,709 --> 00:42:29,713 Auskalo, astindu beharko dut agian. Nondik datorkio ezizena? 498 00:42:29,797 --> 00:42:33,551 Basetik paseatzen jarraitzen baduzu, biok harrapatuko gaituzte. 499 00:42:33,634 --> 00:42:35,010 Plan bat behar dugu. 500 00:42:41,725 --> 00:42:42,643 Aizkora besoa! 501 00:43:27,521 --> 00:43:29,023 Hil egingo nauzu? 502 00:43:29,607 --> 00:43:33,527 Ez, zerbait okerragoa dut buruan. 503 00:43:34,778 --> 00:43:38,198 Jauna, preso hau kalabozora eramaten ari naiz. 504 00:43:38,282 --> 00:43:40,701 Gazteak istilua sortu du plazan. 505 00:43:41,201 --> 00:43:42,119 Bai. 506 00:43:42,703 --> 00:43:43,537 Presoa naiz. 507 00:43:43,621 --> 00:43:45,831 Ez zaitut ezagutzen. 508 00:43:45,914 --> 00:43:48,709 77. dibisiotik transferitu berri naute. 509 00:43:50,878 --> 00:43:52,838 Zure izena, soldadu? 510 00:43:53,464 --> 00:43:54,298 Nami, jauna. 511 00:43:54,840 --> 00:43:58,510 Zure agindupean aritzeko eskatu nuen. 512 00:44:02,222 --> 00:44:03,223 Erabaki zuhurra. 513 00:44:04,558 --> 00:44:06,352 Gauza handiak espero ditut zugandik. 514 00:44:06,852 --> 00:44:10,230 Bai. Nami sekulakoa da! 515 00:44:12,941 --> 00:44:16,695 Hau da, sekulako astakiloa. 516 00:44:18,113 --> 00:44:19,657 Marinelak gorroto ditut. 517 00:44:24,328 --> 00:44:25,162 Jarraitu. 518 00:44:32,711 --> 00:44:35,964 Itzela izan da. Onar ezazu talde ona egiten dugula. 519 00:44:36,048 --> 00:44:37,174 Ez gara talde bat. 520 00:44:38,300 --> 00:44:39,343 Zuk hala badiozu. 521 00:44:40,761 --> 00:44:43,931 Morroi horren bulegoan sartzeko moduren bat aurkitu behar dugu. 522 00:44:48,519 --> 00:44:49,895 Bere giltzak dira? 523 00:44:51,730 --> 00:44:52,815 Nola egin duzu? 524 00:44:54,483 --> 00:44:55,526 Lapurra naiz. 525 00:44:58,529 --> 00:45:00,698 Lapur bikaina zara, 526 00:45:00,781 --> 00:45:02,449 eta antzezle ona ere. 527 00:45:03,409 --> 00:45:05,494 Nire taldera batu nahi duzu? 528 00:45:08,580 --> 00:45:13,043 Argi eta garbi esango dizut: ez naiz zurekin inora joango. 529 00:45:13,752 --> 00:45:16,130 Piratak gorroto ditut. 530 00:45:18,841 --> 00:45:21,051 Oraindik ez nauzulako ezagutu. 531 00:45:43,657 --> 00:45:45,951 Morroi honek asko maite du bere burua. 532 00:45:46,034 --> 00:45:49,121 Mapa aurkituko dut. Hemen ez bazeunde bezala. 533 00:45:49,788 --> 00:45:51,331 Baina hemen nago. 534 00:45:52,791 --> 00:45:55,252 Dena den, zertarako nahi duzu mapa? 535 00:45:57,671 --> 00:46:01,133 One Piece-a aurkitu eta piraten erregea izateko. 536 00:46:01,216 --> 00:46:03,051 - A, noski. - Zer? 537 00:46:03,135 --> 00:46:06,221 Inozo guztiek altxor horrekin amesten dute. 538 00:46:06,305 --> 00:46:09,558 Zerbaitetan sinesten duzue, zer den ezagutu ez arren. 539 00:46:09,641 --> 00:46:10,768 Ba, bai. 540 00:46:10,851 --> 00:46:11,977 Zuk ez, ala? 541 00:46:14,688 --> 00:46:16,732 Zergatik erabaki zenuen lapurra izatea? 542 00:46:18,609 --> 00:46:20,068 Ez nuen erabaki. 543 00:46:20,152 --> 00:46:23,238 Jateko premia larria duzunean, edozer egiten duzu. 544 00:46:24,239 --> 00:46:27,618 Bai, ez dago janaria baino gauza garrantzitsuagorik. 545 00:46:27,701 --> 00:46:29,453 Bilatu mapa, mesedez. 546 00:46:50,182 --> 00:46:52,351 Zer gertatu da hemen? 547 00:46:52,434 --> 00:46:55,562 Piratak, basean. Erasopean gaude! 548 00:46:55,646 --> 00:46:57,439 Piratak? 549 00:46:57,523 --> 00:47:01,151 Emakume ile laranja, marinel uniformearekin. 550 00:47:01,860 --> 00:47:04,238 Marra Handiaren mapa lapurtu nahi zuen. 551 00:47:05,447 --> 00:47:07,783 Giltzak! Piztu alarma. 552 00:47:13,789 --> 00:47:15,791 Hemen gaudela ohartu ote dira? 553 00:47:16,333 --> 00:47:20,295 Ez, mapa baten bila dabiltzan beste lapur eta pirata baten atzetik doaz. 554 00:47:21,004 --> 00:47:22,548 Kontxo, aukera txikia zen. 555 00:47:26,426 --> 00:47:27,261 Txantxa zen. 556 00:47:29,805 --> 00:47:31,849 Arinago lan egin beharko duzu. 557 00:47:36,436 --> 00:47:37,271 Ireki atea! 558 00:47:37,896 --> 00:47:40,941 Itsas Armadako 153. dibisioaren agindu bat da! 559 00:47:42,276 --> 00:47:44,862 - Bizkor, mesedez! - Presaka ezin dut egin! 560 00:47:46,446 --> 00:47:47,531 Ideia bat dut. 561 00:47:54,162 --> 00:47:56,248 - Hau zen zure ideia? - Bai. 562 00:48:24,401 --> 00:48:25,611 Nola egin duzu hori? 563 00:49:40,602 --> 00:49:44,856 - Tabernako mozkor hura zara. - Pozten nau hain ahaztezina izateak. 564 00:49:46,191 --> 00:49:49,111 Iruzurtia, pirata-ehiztaria eta gatibua. 565 00:49:50,028 --> 00:49:53,198 Joño, hirurak elkarlanean. 566 00:49:53,281 --> 00:49:55,701 Bai, talde bat gara! 567 00:49:55,784 --> 00:49:57,577 - Ez horixe. - Bai zera. 568 00:49:58,078 --> 00:50:01,248 Ez dago ihes egin didan etsairik. 569 00:50:02,624 --> 00:50:05,043 Katubeltz Piratak garaitu nituen. 570 00:50:05,877 --> 00:50:09,548 Kuro Mila Planekoa atzeman nuen. 571 00:50:09,631 --> 00:50:14,761 Eta Shells hiria Ekialdeko Itsasoko labezomorroetatik babesten dut. 572 00:51:44,184 --> 00:51:47,562 Ez da aizkora bakarrik. Bere gorputz guztia arma bat da. 573 00:51:48,855 --> 00:51:51,191 Nik goitik, zuk azpitik. 574 00:52:18,385 --> 00:52:20,095 Ahoarekin eusten du. 575 00:52:46,288 --> 00:52:48,665 Goma-gomazko Zigorra! 576 00:53:01,428 --> 00:53:03,388 - Goma-gomazko Zigorra? - Bai, ba! 577 00:53:04,097 --> 00:53:06,933 Borrokalari handiek erasoak oihukatzen dituzte. 578 00:53:07,434 --> 00:53:08,310 Bai zera. 579 00:53:08,393 --> 00:53:11,646 Barkatu une polita eten beharra, baina kutxa hemendik atera behar dugu. 580 00:53:11,730 --> 00:53:15,275 Agian sokaren bat erabiliz edo. 581 00:53:17,986 --> 00:53:19,321 Horrek ere balioko du. 582 00:53:35,378 --> 00:53:37,839 - Kontuz horrekin! - Bai, noski. 583 00:53:38,465 --> 00:53:41,051 A, ez. Ez zara nire nagusia. 584 00:53:41,134 --> 00:53:43,678 Tentsio pixka bat nabari da taldean. 585 00:53:43,762 --> 00:53:44,888 Ez gara talde bat! 586 00:53:46,640 --> 00:53:49,893 - Ezin naiz nire laguna gabe joan. - Itsas Armada bidean da. 587 00:53:50,769 --> 00:53:54,189 Itsas Armada hemen da. Eta atxilotuta zaudete. 588 00:53:59,611 --> 00:54:01,279 Zer dira txima horiek? 589 00:54:01,863 --> 00:54:03,281 Bai, nire errua. 590 00:54:05,325 --> 00:54:07,285 Ez niri barre egin, gero! 591 00:54:07,369 --> 00:54:10,372 Hirurak atxilotu eta aitarengana eramango zaituztet. 592 00:54:11,206 --> 00:54:14,668 Heroitzat hartuko naute. Auskalo, agian domina eta guzti… 593 00:54:16,878 --> 00:54:18,880 - Koby? - Hau mina! 594 00:54:19,673 --> 00:54:21,591 Eta hau zirrara. 595 00:54:22,342 --> 00:54:25,929 Ez dut azaltzeko astirik, baina ihes egin behar dugu. 596 00:54:26,846 --> 00:54:28,181 Hemen geratuko naiz. 597 00:54:33,728 --> 00:54:34,688 Ziur zaude? 598 00:54:34,771 --> 00:54:37,482 Elkar ezagutu baino lehen, ez nuen ez hitzik ez botorik. 599 00:54:39,901 --> 00:54:41,611 Orain nahi dudana egingo dut. 600 00:54:42,988 --> 00:54:43,989 Marinela izango naiz. 601 00:54:44,072 --> 00:54:46,908 Euren burua babestu ezin dutenak babestuko ditut. 602 00:54:50,287 --> 00:54:52,372 Gerora, agian etsai bihurtuko gara. 603 00:54:53,248 --> 00:54:54,165 Baina oraingoz… 604 00:54:56,209 --> 00:54:57,294 lagunak gara. 605 00:55:55,018 --> 00:55:55,894 Garp hizketan. 606 00:55:59,689 --> 00:56:00,982 Piratak, diozu? 607 00:56:04,903 --> 00:56:06,821 Shells hiriko basea eraso dute? 608 00:56:09,491 --> 00:56:10,909 Zer hartu dute? 609 00:56:11,493 --> 00:56:12,994 Armak? Urrea? 610 00:56:32,639 --> 00:56:33,723 Plan aldaketa. 611 00:56:35,392 --> 00:56:36,726 Shells hirira goaz. 612 00:56:37,977 --> 00:56:39,687 Barroko Taldearen aztarnarik? 613 00:56:42,148 --> 00:56:44,901 Aspalditik gabiltza horien atzetik. Hau desberdina da. 614 00:56:47,570 --> 00:56:50,990 Marra Handiaren mapa bat lapurtu dute. 615 00:56:53,493 --> 00:56:55,578 Lasto-kapeladun pirata bat izan da. 616 00:57:07,674 --> 00:57:10,844 Piratak ziren, kapitaina, gu bezala. 617 00:57:11,761 --> 00:57:13,054 Mapa hartu dute. 618 00:57:14,264 --> 00:57:16,349 Eta ez dituzu gelditu. 619 00:57:16,850 --> 00:57:19,102 Ezin izan dut. Hiru ziren. 620 00:57:19,769 --> 00:57:22,272 Ziur aski hilabeteak zeramatzaten erasoa planeatzen. 621 00:57:36,244 --> 00:57:38,496 {\an8}HIL ALA BIZIRIK BUGGY: 15 MILIOI BERRY 622 00:57:42,333 --> 00:57:45,295 Neure mapa da. 623 00:57:47,005 --> 00:57:48,923 Eta berreskuratuko dut. 624 00:57:52,469 --> 00:57:54,179 Hil egin behar baditut ere. 625 00:58:16,242 --> 00:58:18,077 Nire lehen harrapakina da. 626 00:58:18,995 --> 00:58:20,330 DENBORALDI HONETAN 627 00:58:20,413 --> 00:58:22,707 Hemendik aurrera, bidaia lasai bat izango dugu. 628 00:58:25,418 --> 00:58:27,128 Gure taldeak dena jasan dezake. 629 00:58:28,713 --> 00:58:30,757 Etsaiak egin ditugu nonahi. 630 00:58:33,384 --> 00:58:36,221 Ekialdeko Itsasoa menderatuko dut! 631 00:58:37,889 --> 00:58:40,058 Preso gaude. Plan bat behar dugu. 632 00:58:42,977 --> 00:58:44,145 Primeran joan da. 633 00:58:46,731 --> 00:58:49,108 Arlongek herria hilko du! 634 00:58:52,111 --> 00:58:53,363 Namik erabakia hartu du. 635 00:58:57,784 --> 00:59:00,787 Guk elkar zaintzen dugu beti. 636 00:59:05,208 --> 00:59:07,877 Beraz, hauek dira Lastotxapel Piratak. 637 00:59:13,341 --> 00:59:15,260 ATAL GUZTIAK ESKURAGARRI 638 01:01:56,254 --> 01:02:00,425 Azpitituluak: Loinaz C. A.