1 00:00:06,168 --> 00:00:10,709 NETFLIX-EN TELESAILA 2 00:00:12,876 --> 00:00:13,918 Tira ba! 3 00:00:14,543 --> 00:00:15,543 Mugi! 4 00:00:19,209 --> 00:00:20,501 Ez itxaron! 5 00:00:33,084 --> 00:00:34,334 Zer da gauza hori? 6 00:00:36,543 --> 00:00:38,751 Hilda dago. Dedio, eskerrak. 7 00:00:38,834 --> 00:00:40,793 Hau gure mundua ote da? 8 00:00:40,876 --> 00:00:41,876 Horra hor. 9 00:00:42,793 --> 00:00:43,918 Xin'trea. 10 00:00:44,918 --> 00:00:46,168 Hurbildu gara, bai. 11 00:00:49,543 --> 00:00:51,043 Igortzen duen energia 12 00:00:51,126 --> 00:00:53,751 Balorren piztiaren mundukoarena bezalakoa da. 13 00:00:54,793 --> 00:00:56,709 Gurean sartzen ari den energia. 14 00:00:56,793 --> 00:00:58,084 Ekin diezaiogun ba. 15 00:01:08,751 --> 00:01:09,793 Ipotx bat. 16 00:01:10,793 --> 00:01:12,834 Jatordua du, ostia! 17 00:01:12,918 --> 00:01:14,501 Dibinitate-perretxikoak. 18 00:01:14,584 --> 00:01:16,834 Ez nago arrailduta, elfo txerri hori. 19 00:01:17,876 --> 00:01:18,751 Hara! 20 00:01:21,043 --> 00:01:21,918 Balorren piztia. 21 00:01:23,084 --> 00:01:24,293 Ederra egin dugu. 22 00:01:24,376 --> 00:01:25,959 Zatozte nirekin. 23 00:01:44,168 --> 00:01:47,043 Nola irensten zintuzten ikusi nahi nuen, 24 00:01:47,126 --> 00:01:50,459 baina Gwenek esan dit bereziak zaretela nolabait. 25 00:01:50,543 --> 00:01:51,376 Gwen? 26 00:01:55,126 --> 00:01:55,959 Gwen. 27 00:01:57,959 --> 00:01:59,251 Arrazoi du. 28 00:01:59,834 --> 00:02:01,876 Elfoak ez ohi ditut goraipatzen, 29 00:02:01,959 --> 00:02:03,834 baina ohorea da zuek elikatzea. 30 00:02:04,709 --> 00:02:07,209 Ehun soldadu hil ei zenituzten Daédwóde-n, 31 00:02:07,293 --> 00:02:10,876 Urrezko Inperioko alproja putek ipotxon bankua erre zutenean. 32 00:02:10,959 --> 00:02:12,209 Gutxi gorabehera. 33 00:02:12,834 --> 00:02:14,334 Zuek bai zuek. 34 00:02:15,501 --> 00:02:17,418 Alauda sonatua dago gure artean. 35 00:02:17,501 --> 00:02:19,168 Baxuagoa zinelakoan nengoen. 36 00:02:19,251 --> 00:02:21,418 Tira, ez da zure errua. 37 00:02:21,501 --> 00:02:24,084 Balentriak abestiak baino famatuagoak dira. 38 00:02:24,168 --> 00:02:26,876 Laurogei asasino hil ei zenituen 39 00:02:26,959 --> 00:02:29,876 Inis Dubh-en, esku eta hortz hutsez. 40 00:02:31,793 --> 00:02:33,376 Gehiago izan ziren. 41 00:02:34,084 --> 00:02:34,959 Banekien! 42 00:02:35,459 --> 00:02:36,584 Eseri! 43 00:02:36,668 --> 00:02:37,584 Mesedez. 44 00:02:39,084 --> 00:02:40,293 Eskerrik asko. 45 00:02:40,376 --> 00:02:42,459 Luzaroan ez dugu ezer berorik jan. 46 00:02:42,543 --> 00:02:46,084 Aitak zioen partekatutako janaria askoz gozoagoa dela. 47 00:02:46,168 --> 00:02:48,126 Toki polita duzu, Meldof. 48 00:02:48,959 --> 00:02:49,959 Ea, 49 00:02:51,459 --> 00:02:52,501 egia da orduan? 50 00:02:53,793 --> 00:02:55,751 Enperatriza hiltzeko plana duzue? 51 00:02:55,834 --> 00:02:57,793 Ez da plana. Egin egingo dugu. 52 00:02:57,876 --> 00:02:59,959 Haize-orratza baino eroago zaudete. 53 00:03:00,543 --> 00:03:04,751 Itzel! Altxa daitezela iskanbilaren jainkoak zuen mesedetan. 54 00:03:05,793 --> 00:03:11,543 Xin'trea ez da pagotxa baina, eta badirudi ez duzuela sekulako armada. 55 00:03:11,626 --> 00:03:12,709 Ez dio axola. 56 00:03:13,376 --> 00:03:14,834 Txakur Klanekoa da bera. 57 00:03:14,918 --> 00:03:16,293 Sarrera sekretua ezagutzen du. 58 00:03:16,834 --> 00:03:20,418 Enperatriza hiltzeko, lehenik munstroa hil beharko. 59 00:03:20,501 --> 00:03:23,209 Badakizue jendea lurrun bilaka dezakeela? 60 00:03:23,293 --> 00:03:25,209 Gylfen di-da erraustu ei zuen. 61 00:03:25,793 --> 00:03:27,793 Egia esan, ez dakigu nola akabatu. 62 00:03:27,876 --> 00:03:30,668 Munstro txikiago bat ozta-ozta saihestu dugu. 63 00:03:30,751 --> 00:03:32,709 Pozoitutako ardiak jateko emanda? 64 00:03:36,334 --> 00:03:37,293 Halakorik. 65 00:03:38,209 --> 00:03:39,043 Ideia ona da. 66 00:03:39,126 --> 00:03:42,001 Gure piztia sor dezakegu, bestea hil dezan. 67 00:03:43,501 --> 00:03:44,709 Nola? 68 00:03:45,668 --> 00:03:48,126 Atariko izakiaren bihotzaz eratuko dugu. 69 00:03:48,959 --> 00:03:52,209 Oso magia… berezia behar da, baina munstroa eta ni 70 00:03:53,668 --> 00:03:55,043 batu gaitezke. 71 00:03:57,001 --> 00:03:59,584 Erregosian ez dut dibinitaterik jarri. 72 00:04:00,293 --> 00:04:03,418 - Munstroa eta zu batu? - Horixe berori. 73 00:04:03,501 --> 00:04:08,501 Piztiaren funts biologikoa eta nirea uztartuko ditut indartsuago bilakatzeko. 74 00:04:10,084 --> 00:04:12,918 Nahikoa izango da agian Balorren piztia hiltzeko. 75 00:04:17,043 --> 00:04:18,584 Ezin dut bakarrik lortu. 76 00:04:24,501 --> 00:04:25,376 Berriz ez! 77 00:04:27,709 --> 00:04:28,668 Berriz ez… 78 00:04:45,334 --> 00:04:50,168 Uste nuen gauzak konpontzeko itzuli zinela. 79 00:04:55,418 --> 00:04:59,876 Badakit… ez naizela erabat itzuli ama zendu zenetik. 80 00:04:59,959 --> 00:05:01,543 Ez zintugun onartu behar. 81 00:05:12,668 --> 00:05:15,251 Ez diot inori gertatutakoa kontatu. 82 00:05:17,668 --> 00:05:20,543 Beharbada oroitzapena baztertuz gero-- 83 00:05:20,626 --> 00:05:23,001 Ezin duzu baztertu. Ni saiatu naiz. 84 00:05:29,584 --> 00:05:32,084 - Egin geniona-- - Salbatu nahi genuen. 85 00:05:32,168 --> 00:05:33,501 Hil egin zen, Syndril. 86 00:05:33,584 --> 00:05:34,959 Eta berpiztu genuen. 87 00:05:35,043 --> 00:05:37,001 Berpiztu genuena, dena zela ere, 88 00:05:38,251 --> 00:05:39,626 ez zen bera. 89 00:05:42,543 --> 00:05:45,543 Hil egin zen, eta hobe genuen halaxe utzi. 90 00:05:49,001 --> 00:05:49,918 Badakit… 91 00:05:52,959 --> 00:05:56,584 Badakit ez dudala zure laguntza eskatzeko eskubiderik. 92 00:05:57,168 --> 00:06:01,376 Baina piztia eta egoera ikaragarri hau nire errua dira. 93 00:06:02,584 --> 00:06:06,668 - Zure laguntza gabe, munduarenak egin du. - Ba buka dadila mundua. 94 00:06:35,876 --> 00:06:38,209 Lortu dut ia, Solryth. 95 00:06:39,709 --> 00:06:41,668 Biziraun behar dut, besterik ez. 96 00:07:31,959 --> 00:07:33,751 Elfo eta piztia hibridoa 97 00:07:34,293 --> 00:07:36,293 zertzekotan, ezin zara zu izan. 98 00:07:37,251 --> 00:07:39,834 Gerlaria izan behar du, ez magoa. 99 00:07:39,918 --> 00:07:41,084 Gutariko bat. 100 00:07:43,001 --> 00:07:46,251 Eutsi planari. Suntsitu monolitoa guk piztia hil ostean. 101 00:07:46,334 --> 00:07:48,001 Ez zenukete erritua jasango. 102 00:07:49,751 --> 00:07:53,043 Hala balitz ere, zeuen burua erabat galduko zenukete. 103 00:07:53,626 --> 00:07:58,126 Nerbio eta tendoi guztiak zeharo hondatuko litzaizkizueke. 104 00:07:58,918 --> 00:08:02,334 Transformazioa luzea eta arras mingarria izango da. 105 00:08:02,418 --> 00:08:05,293 Ithlinneren arabera, "Bi izanda ere, batuko dira biak". 106 00:08:06,084 --> 00:08:07,001 Berriro ere. 107 00:08:07,084 --> 00:08:09,876 Nik egingo dut. Patua dut. 108 00:08:09,959 --> 00:08:11,501 Doala pikutara patua. 109 00:08:11,584 --> 00:08:13,334 Baduzue erabakitzeko astia. 110 00:08:14,418 --> 00:08:16,834 Prestaketak gau osoa beharko du. 111 00:08:16,918 --> 00:08:20,626 Koban baditugu feainnewedd loreak, baina mandragora-sustraia, 112 00:08:20,709 --> 00:08:23,376 irabelarra eta gorpu-asuna ere beharko ditut. 113 00:08:24,001 --> 00:08:27,793 - Baita monolitoko piztiaren bihotza ere. - Belarrak nire kontu. 114 00:08:27,876 --> 00:08:29,626 Ezin diozu laga. 115 00:08:30,834 --> 00:08:32,918 Neskak nahi duena egiten du. 116 00:08:34,668 --> 00:08:35,709 Ondo dakit hori. 117 00:08:40,168 --> 00:08:41,251 Ezin zara zu izan. 118 00:08:42,501 --> 00:08:43,334 Bai gero. 119 00:08:43,418 --> 00:08:46,126 Ume gaixo baten profezia leloagatik? 120 00:08:46,209 --> 00:08:48,209 Piztiarik ez zegoenean zen leloa. 121 00:08:49,626 --> 00:08:51,501 Ez da profezia soilik. 122 00:08:53,751 --> 00:08:55,251 Bekatuak garbituko ditut. 123 00:08:56,001 --> 00:08:57,209 Zacaréren lainoan, 124 00:08:57,293 --> 00:09:00,418 oroitu nuen familia bat hil nuela erregearen izenean. 125 00:09:01,959 --> 00:09:03,959 Gauza okerragoak ere egin nituen. 126 00:09:04,043 --> 00:09:06,834 Denok egin ditugu halakoak klanaren izenean. 127 00:09:06,918 --> 00:09:09,918 Musika zabaltzeak dena garbituko zuelakoan nengoen. 128 00:09:10,834 --> 00:09:13,626 Ez da aski. Neure burua sakrifikatzea dut bidea. 129 00:09:13,709 --> 00:09:14,543 Ez! 130 00:09:16,709 --> 00:09:18,584 Itxaropena dakarkiozu munduari. 131 00:09:19,418 --> 00:09:20,418 Ikusi egin dut. 132 00:09:22,209 --> 00:09:23,334 Nik zera dakarkiot… 133 00:09:25,168 --> 00:09:26,209 Heriotza. 134 00:09:28,543 --> 00:09:29,876 Bizi behar duzu, Éile. 135 00:09:31,543 --> 00:09:32,668 Ez kezkatu. 136 00:09:40,501 --> 00:09:42,418 Nire abestiak kantatzen dituzte. 137 00:09:58,793 --> 00:10:00,293 Nork edango du elixirra? 138 00:10:03,001 --> 00:10:04,251 Nik neuk. 139 00:10:11,918 --> 00:10:14,209 Bihar hilko naiz ziur asko. Badakizue. 140 00:10:17,584 --> 00:10:20,334 Eta nire beila zer, putaseme triste horiek? 141 00:10:20,418 --> 00:10:21,376 Beila! 142 00:10:21,959 --> 00:10:24,126 Biba! Kaben zotz… 143 00:10:26,084 --> 00:10:28,043 Nondik atera duzu hau guztia? 144 00:10:28,126 --> 00:10:30,126 Baso ziztrinean bizi banaiz ere, 145 00:10:30,209 --> 00:10:33,376 zibilizazioaren erak ez ditut alde batera utzi. 146 00:10:39,709 --> 00:10:40,626 Perretxikorik? 147 00:10:43,668 --> 00:10:44,668 Edan nirekin. 148 00:11:08,876 --> 00:11:10,626 Arauak asmatzen zabiltzate. 149 00:11:10,709 --> 00:11:13,043 Ez didazue esan jokaldi hori posible dela. 150 00:11:13,126 --> 00:11:14,626 Ez al zinen aditua? 151 00:11:16,126 --> 00:11:17,168 Nik banatuko ditut. 152 00:11:17,251 --> 00:11:20,209 Utziko diogu tranpa egiten? Txarto sentitzen naiz. 153 00:11:20,293 --> 00:11:21,543 Galduko luke halere. 154 00:11:23,376 --> 00:11:26,876 Titi-upel batean jausiz gero, zinbela eskuratuko zenuke. 155 00:11:32,543 --> 00:11:35,918 - Ez duzu edango? - Erne egon beharko da norbait. 156 00:11:36,834 --> 00:11:41,459 Syndrilen magiak eragina badu ere, jauregian sartzeko era beharko dugu. 157 00:11:42,043 --> 00:11:43,918 Nolakoa da sarbide sekretua? 158 00:11:48,293 --> 00:11:50,168 Ez dago sarbide sekreturik. 159 00:11:51,376 --> 00:11:52,668 Hala izan balitz, 160 00:11:52,751 --> 00:11:55,251 nik neuk itxiko nukeen betiko. 161 00:11:55,334 --> 00:11:58,459 Xin'treako harresia borrokatuz zeharkatu beharko dugu 162 00:11:58,959 --> 00:12:00,459 mertzenariorik gabe? 163 00:12:00,959 --> 00:12:02,334 Inprobisatuko dugu. 164 00:12:04,709 --> 00:12:09,709 Ergel gehiago jasan beharko ez dudala uste dudanean, beste bat azaltzen zait. 165 00:12:31,501 --> 00:12:35,001 Oso ondo, Avallac'h maisua. Ireki dezakezu atari bat? 166 00:12:35,501 --> 00:12:37,126 Nik uste baietz. 167 00:12:37,209 --> 00:12:39,751 Teorian gai naiz, baina ez dut jakingo 168 00:12:39,834 --> 00:12:41,584 egin egiten dudan arte. Ea-- 169 00:12:42,376 --> 00:12:43,793 Lapurra! 170 00:12:44,709 --> 00:12:47,709 Niri lapurtu ahal didazula uste zenuen benetan? 171 00:12:47,793 --> 00:12:48,959 Laga bakean! 172 00:12:50,418 --> 00:12:53,334 Itxaron zure txandari. Laster iritsiko da. 173 00:12:53,918 --> 00:12:57,626 Esan, mutil, gaztaroko harrokeria ala ergelkeria hutsa ote? 174 00:12:59,084 --> 00:13:01,084 Azkar egingo dugu? Ala gazpipertu? 175 00:13:04,293 --> 00:13:05,501 Gazpiper dezagun ba. 176 00:13:06,584 --> 00:13:09,459 Ikusi duzu inoiz larrututako ergela? 177 00:13:13,543 --> 00:13:15,584 Beste munduetara joan nahi duzu? 178 00:13:16,584 --> 00:13:18,668 Hegan egiten ikasi beharko. 179 00:13:20,168 --> 00:13:21,168 Balor! 180 00:13:24,751 --> 00:13:26,334 Aurrera. Hil egingo dut. 181 00:13:35,751 --> 00:13:36,584 Ez. 182 00:13:41,959 --> 00:13:42,959 Sentitzen dut. 183 00:13:47,001 --> 00:13:49,959 Deitu medikurik onenari. Ezin dugu galdu. 184 00:13:53,626 --> 00:13:55,376 Ziria sartu dizu. 185 00:14:05,709 --> 00:14:06,543 Tira, 186 00:14:08,168 --> 00:14:09,709 zergatik du izena mailuak? 187 00:14:12,001 --> 00:14:12,959 Gwen. 188 00:14:14,543 --> 00:14:18,793 Munduko ipotxik zintzoena zen. 189 00:14:20,501 --> 00:14:22,918 Buia pare tzarra zuen. 190 00:14:23,876 --> 00:14:25,626 Zeta-antzeko bizarra ere bai. 191 00:14:26,584 --> 00:14:29,084 Jeloskor nengoen. Ezin dut bizarrik eduki. 192 00:14:29,168 --> 00:14:32,043 Errege batek ipurdia garbitu ezin duen bezala. 193 00:14:33,834 --> 00:14:35,043 Tira, 194 00:14:35,626 --> 00:14:38,876 erabat… maiteminduta nengoen berarekin. 195 00:14:40,334 --> 00:14:42,209 Bizitzako egunik zoriontsuenak. 196 00:14:44,918 --> 00:14:45,918 Zer gertatu zen? 197 00:14:48,293 --> 00:14:49,293 Betikoa. 198 00:14:51,209 --> 00:14:54,584 Soldadu elfoek kanpalekuari eraso zioten ehizan nengoela. 199 00:14:55,709 --> 00:14:57,418 Gwen biluzik topatu nuen. 200 00:14:57,501 --> 00:15:02,043 Xin'treako txerriek erraiak atera zizkioten. 201 00:15:02,126 --> 00:15:02,959 Sentitzen dut. 202 00:15:04,084 --> 00:15:05,793 Ez zara ohiko elfoa. 203 00:15:05,876 --> 00:15:08,584 Normalean ez diozue ipotxei barkamena eskatzen. 204 00:15:10,918 --> 00:15:11,793 Eta tira… 205 00:15:15,293 --> 00:15:19,293 Koreth mendietara igo nintzen. Mea egokia topatu nuen, 206 00:15:19,376 --> 00:15:23,418 baita urtu ere. Gwen maitearen errautsak gehitu nizkion. 207 00:15:25,709 --> 00:15:29,043 Eta gero Gwen eta biok ehizari ekin genion. 208 00:15:35,209 --> 00:15:36,584 Ikusi zuten azken gauza 209 00:15:37,876 --> 00:15:40,418 Gwenen izena izan zen, justizia bila. 210 00:15:43,501 --> 00:15:45,043 Ez dut haserretuko orduan. 211 00:15:49,584 --> 00:15:51,793 - Zu eta magoa… - Bai? 212 00:15:53,376 --> 00:15:54,626 Nola elkartu zineten? 213 00:15:55,126 --> 00:15:57,543 Tira, istorio luzea da. 214 00:15:58,918 --> 00:16:01,001 Luzeak dira benetan merezi dutenak. 215 00:16:02,209 --> 00:16:05,668 Behinola magoaren lainoetan erori nintzen… 216 00:16:09,793 --> 00:16:12,543 eta nik egindako guztia ikusi zuen… 217 00:16:15,584 --> 00:16:18,209 munduan zabaldutako zitalkeria osoa. 218 00:16:21,918 --> 00:16:24,418 Eta nolabait zera ikusi zuen… 219 00:16:29,834 --> 00:16:30,876 nire alde ona. 220 00:16:34,793 --> 00:16:39,126 Eta merezi gabeko adeitasunaz hasi zen nire arima osatzen. 221 00:16:50,668 --> 00:16:52,418 Hori bai istorio bikaina. 222 00:16:55,543 --> 00:16:59,751 Goizeko argia dakusa 223 00:16:59,834 --> 00:17:03,293 Erroi-ilean orratza darama 224 00:17:04,959 --> 00:17:07,001 Ezpain biribilduak ditu 225 00:17:07,959 --> 00:17:11,626 Zin egin dute Bizia elkarrekin emango dutela 226 00:17:11,709 --> 00:17:15,168 Lotutako bi maitale 227 00:17:15,251 --> 00:17:18,709 Neguko egunsentiaren argipean 228 00:17:21,334 --> 00:17:23,834 Gerraren zaborra 229 00:17:23,918 --> 00:17:27,709 Ibarra bipiltzen ari da 230 00:17:30,251 --> 00:17:33,084 Geratu nirekin, maitale hori 231 00:17:33,168 --> 00:17:36,834 Bihotza kezkaz gainezka dut 232 00:17:36,918 --> 00:17:39,251 Geratu nirekin, maitale hori 233 00:17:39,334 --> 00:17:41,751 Mugak erretzen ari dira 234 00:17:41,834 --> 00:17:45,001 Eta gerrak 235 00:17:45,084 --> 00:17:48,793 Biziki aldendu nahi zaitu niregandik 236 00:17:48,876 --> 00:17:51,043 Sakon-sakon lurperatu gura zaitu 237 00:17:51,126 --> 00:17:54,709 Azpian, lur-lurrean 238 00:17:55,543 --> 00:17:58,334 Zatoz nirekin, maitale hori 239 00:17:58,418 --> 00:18:01,168 Nire bihotzak kartsu dirau 240 00:18:03,793 --> 00:18:05,751 Zatoz nirekin, maitale hori 241 00:18:05,834 --> 00:18:08,376 Zure jaiogabea irrikan duzu 242 00:18:08,459 --> 00:18:11,543 Arima irrikan dut 243 00:18:11,626 --> 00:18:15,001 Ibai nahasia sentitu gura dute 244 00:18:17,293 --> 00:18:20,209 Berriz batuko garenaren grina dugu 245 00:18:20,293 --> 00:18:24,501 Datorren mundu amaigabean 246 00:18:38,084 --> 00:18:40,793 Zatoz nirekin, maitale hori… 247 00:18:40,876 --> 00:18:42,959 Jainkoarren, mesedez. 248 00:18:44,543 --> 00:18:47,043 Bihotza aldatzen… 249 00:18:47,126 --> 00:18:49,168 Geldi, abestia zapuzten zabiltza. 250 00:18:49,251 --> 00:18:53,084 Sentitu ibai hotza, nahasita dator 251 00:18:53,168 --> 00:18:56,043 Berriz batuko garenaren grina… 252 00:18:56,126 --> 00:18:57,584 Hala kantatzen dut? 253 00:18:58,876 --> 00:18:59,959 Milesker. 254 00:19:06,001 --> 00:19:08,168 Aparteko dohaina duzu. 255 00:19:10,376 --> 00:19:12,668 Pentsatu duzu zer egingo duzun 256 00:19:13,709 --> 00:19:15,334 bizirauten badugu? 257 00:19:20,376 --> 00:19:21,668 Ez dakit. 258 00:19:24,376 --> 00:19:25,793 Nik ez dut dohainik. 259 00:19:28,043 --> 00:19:29,834 Tira, bai: jendea hiltzea eta… 260 00:19:32,126 --> 00:19:33,709 neure burua desondratzea. 261 00:19:38,043 --> 00:19:39,126 Auskalo. 262 00:19:39,918 --> 00:19:42,251 Izar desberdinen pean jaio izan bagina, 263 00:19:42,334 --> 00:19:46,168 ume normala izango nintzatekeen, eta ez nintzateke… 264 00:19:48,793 --> 00:19:49,709 halakoa izango. 265 00:19:55,751 --> 00:19:59,709 Eta zu Merwynekin ezkondutako txerrizaina izango zinatekeen. 266 00:20:01,126 --> 00:20:02,834 Hogei umemokorekin. 267 00:20:07,043 --> 00:20:08,043 Ez. 268 00:20:12,293 --> 00:20:13,626 Merwynekin izandakoa 269 00:20:15,418 --> 00:20:16,334 ez zen erreala. 270 00:20:23,001 --> 00:20:24,084 Izarrak izar. 271 00:20:32,709 --> 00:20:35,251 Ai, izar beraren pean jaio izan bagina… 272 00:20:40,209 --> 00:20:41,084 Bai. 273 00:20:46,834 --> 00:20:47,876 Ez nazazu ahaztu. 274 00:21:35,209 --> 00:21:36,168 Ez! 275 00:21:38,126 --> 00:21:40,584 - Ez! - Zeharo indartsua da! 276 00:21:40,668 --> 00:21:43,334 Geldi ezazu. Neu izan behar nintzen. 277 00:21:43,418 --> 00:21:46,959 Lehen elixirra edan du jada. Geldituz gero, hilko da. 278 00:21:49,418 --> 00:21:50,751 - Lot ezazue! - Fjall! 279 00:21:51,584 --> 00:21:52,751 Hemen naiz. 280 00:21:52,834 --> 00:21:54,793 Neu naiz! Hemen nauzu. 281 00:21:56,209 --> 00:21:57,043 Kaka. 282 00:22:01,376 --> 00:22:04,418 - Dena leheneratzeko moduren bat dago? - Ez, ez-- 283 00:22:05,209 --> 00:22:06,084 Mesedez! 284 00:22:07,834 --> 00:22:09,168 Jarraitu behar dugu. 285 00:22:10,168 --> 00:22:11,001 Eutsiozue. 286 00:22:17,668 --> 00:22:19,793 Irentsi! 287 00:22:31,668 --> 00:22:36,209 Belar-Probak Fjall erabat inarrosten zirauela, 288 00:22:36,293 --> 00:22:39,918 enperatriz gaztea bere anbizioa zertzeko zorian zen: 289 00:22:40,001 --> 00:22:42,793 beste munduen giltza bereganatzea. 290 00:22:42,876 --> 00:22:43,793 Komandanteburu. 291 00:22:44,501 --> 00:22:46,918 Avallac'h maisua, prest zaude? 292 00:22:47,001 --> 00:22:48,084 Jakina. 293 00:22:49,084 --> 00:22:49,918 Unetxo bat. 294 00:23:12,501 --> 00:23:13,584 Alferrik gabiltza. 295 00:23:15,043 --> 00:23:15,876 Balor behar dugu. 296 00:23:16,584 --> 00:23:19,126 Ataririk gabe, ezin mundu berria konkistatu. 297 00:23:19,209 --> 00:23:20,876 Mundurik gabe, janaririk ez. 298 00:23:20,959 --> 00:23:24,168 - Matxinada piztuko da. - Balor baztertu berri dugu. 299 00:23:24,251 --> 00:23:25,751 Ez du nahiko, 300 00:23:25,834 --> 00:23:27,459 baina konbentzituko dut. 301 00:23:27,543 --> 00:23:30,584 Ez, nahiago du zigor dezagun. 302 00:23:30,668 --> 00:23:34,001 Nahiago du hil ohorea galtzea baino. Utzi nire kontu. 303 00:23:34,793 --> 00:23:36,418 Prestatu esplorazio-taldea. 304 00:23:37,043 --> 00:23:38,334 Prest egongo naiz. 305 00:23:46,918 --> 00:23:48,334 Asko luzatuko da? 306 00:23:48,418 --> 00:23:52,376 Egin dugun guztia prozesuaren mamirako prestatzeko izan da. 307 00:23:54,209 --> 00:23:56,209 Prozesua ez da hasi oraindik? 308 00:23:56,876 --> 00:23:57,876 Hobe duzue joan. 309 00:23:58,376 --> 00:24:00,751 Baliteke kontua asko okertzea. 310 00:24:00,834 --> 00:24:04,501 Ondo dakit zer den norbait munstro bilakatzen ikustea. 311 00:24:07,043 --> 00:24:08,751 Egin egin beharrekoa. 312 00:24:10,751 --> 00:24:12,334 Ni ez noa inora. 313 00:24:13,918 --> 00:24:14,959 Irekiozu ahoa. 314 00:24:37,251 --> 00:24:38,251 Prest dago. 315 00:24:46,709 --> 00:24:47,709 Fjall. 316 00:24:49,126 --> 00:24:51,376 Orain hasi ezean, hil egingo da. 317 00:24:58,168 --> 00:24:59,126 Aurrera. 318 00:25:04,334 --> 00:25:06,876 Amalur hori, aditu ene eskaria. 319 00:25:09,209 --> 00:25:12,209 Itsasoen ama hori, emadazu zure boterea. 320 00:25:12,293 --> 00:25:15,001 Izarren ama hori, emadazu zure boterea. 321 00:25:15,084 --> 00:25:18,668 Ikusezin ororen ama hori, emadazu zure boterea. 322 00:25:19,501 --> 00:25:22,334 Itsasoen ama hori, emadazu zure boterea. 323 00:25:22,418 --> 00:25:25,584 Izarren ama hori, emadazu zure boterea. 324 00:25:25,668 --> 00:25:30,126 Amalur hori, aditu ene eskaria. Emadazu zure boterea. 325 00:25:33,376 --> 00:25:36,376 Itsasoen ama hori, emadazu zure boterea. 326 00:25:36,459 --> 00:25:39,626 Izarren ama hori, emadazu zure boterea. 327 00:26:31,543 --> 00:26:32,459 Ene… 328 00:26:34,584 --> 00:26:35,543 joan zaigu. 329 00:26:38,918 --> 00:26:40,126 Zinez sentitzen dut. 330 00:27:13,959 --> 00:27:14,876 Tortura da. 331 00:27:16,001 --> 00:27:18,334 Ez zaudete hainbeste oinazerako prest. 332 00:27:18,834 --> 00:27:21,834 Elfook ipotxek baino askoz gehiago jasan dezakegu. 333 00:27:23,543 --> 00:27:24,376 Ez da izango? 334 00:27:25,459 --> 00:27:26,459 Elfo-iritzia da. 335 00:27:28,084 --> 00:27:32,001 Zutarrek belaunaldiak daramatzate gu zigortzen. 336 00:27:32,084 --> 00:27:36,334 Inoiz ulertuko ez duzun sufrikarioa eta oinazea jasan ditugu. 337 00:27:36,418 --> 00:27:37,334 Bai baina… 338 00:27:38,418 --> 00:27:40,543 aspaldiko kontuak dira. Ez naiz-- 339 00:27:40,626 --> 00:27:41,626 Ez zara zu izan? 340 00:27:44,043 --> 00:27:46,834 Zure mundua gure hezurren gainean dago eraikita. 341 00:27:52,626 --> 00:27:55,001 Monolitoei "zakil-dorre" esaten diet 342 00:27:56,834 --> 00:28:00,584 gure arbasoek lurra emankor bihurtzeko lurperatu zituztelako. 343 00:28:02,918 --> 00:28:03,918 Sakratuak dira. 344 00:28:05,418 --> 00:28:08,543 Eta elfoek lohitu egin dituzte berriz ere. 345 00:28:10,043 --> 00:28:12,168 Normala da goseteen gorakada. 346 00:28:13,584 --> 00:28:17,043 Begira, nik ez dizut esandakoa ukatuko. 347 00:28:20,376 --> 00:28:22,959 Benetan uste duzu enperatriza hilko duzula? 348 00:28:24,584 --> 00:28:25,751 Bai ba, plana dugu. 349 00:28:29,043 --> 00:28:30,334 Batuko natzaizue. 350 00:28:33,334 --> 00:28:35,668 Zergatik lagundu elfo kuadrillari? 351 00:28:36,876 --> 00:28:39,668 Hau gure artean eta zeruen artean gera dadila… 352 00:28:43,168 --> 00:28:44,376 Hutsik nagoelako. 353 00:28:48,751 --> 00:28:53,043 Gwen laidotu zuten guztiak ehizatu eta hil ditut jada. 354 00:28:55,668 --> 00:28:57,126 Orain ez dut besterik, 355 00:28:58,334 --> 00:29:01,001 harekin batuko nauen azken misioa baino. 356 00:29:02,334 --> 00:29:05,918 Azken hats loriatsua izango dut. 357 00:29:06,876 --> 00:29:08,376 Pozik hartuko zaitugu. 358 00:29:09,418 --> 00:29:10,501 Baita Gwen ere. 359 00:29:13,209 --> 00:29:14,834 Sukaldaria behar dugu. 360 00:29:22,959 --> 00:29:23,876 Non da Scían? 361 00:29:49,668 --> 00:29:50,668 Geldi hor! 362 00:29:51,959 --> 00:29:53,918 Zer darabilzu Xin'trean? 363 00:29:57,209 --> 00:29:59,418 Enperatrizarentzako informazioa dut. 364 00:30:02,959 --> 00:30:03,793 Aurrera! 365 00:30:32,501 --> 00:30:33,418 Marka horiek 366 00:30:34,293 --> 00:30:35,709 Mamu Tribukoak ote dira? 367 00:30:36,459 --> 00:30:40,293 Tolomast Gaztearen liburuetan azaltzen dira. Ez al zinen-- 368 00:30:40,376 --> 00:30:43,793 Azkena naiz, zure aitari esker. 369 00:30:44,668 --> 00:30:46,418 Egoera bestelakoa balitz, 370 00:30:46,501 --> 00:30:48,376 atoan hilko zintuzket. 371 00:30:48,459 --> 00:30:49,334 Itxaron. 372 00:30:51,584 --> 00:30:54,793 Egoera bestelakoa balitz, saiatuko zinateke behintzat. 373 00:31:00,543 --> 00:31:02,084 Ea, zer esan nahi didazu? 374 00:31:02,834 --> 00:31:05,751 Badakit Fjall Harribihotz non dagoen. 375 00:31:06,334 --> 00:31:07,626 Bizirik dago? 376 00:31:07,709 --> 00:31:09,668 Azkenengoz ikusi nuenean bai. 377 00:31:10,209 --> 00:31:13,251 Harekin eta Bele neskarekin batera etorri naiz. 378 00:31:13,334 --> 00:31:16,543 Ezpata-Ama nau. Nitaz fidatzen da. 379 00:31:16,626 --> 00:31:18,501 Eta orain traizionatuko duzu? 380 00:31:18,584 --> 00:31:21,626 Zuk ere familia saldu ei zenuen, ezta? 381 00:31:22,584 --> 00:31:26,709 Fjallen truke, 50 000 oir. Aurrez. Alauda 20 000 izango dira. 382 00:31:27,876 --> 00:31:29,209 Ez du hainbeste balio. 383 00:31:29,293 --> 00:31:32,709 Jendearen ahotsa duzu. 384 00:31:33,959 --> 00:31:37,084 Gainera, bihotza lapurtu dio Fjalli. 385 00:31:39,001 --> 00:31:40,376 - Ados. - Ez dut bukatu. 386 00:31:40,918 --> 00:31:42,459 Fjallen truk, 387 00:31:43,584 --> 00:31:46,918 tribuaren ezpata sakratua itzuliko didazu. 388 00:31:47,626 --> 00:31:49,293 Arima-Segatzailea, alegia. 389 00:31:50,668 --> 00:31:54,543 Azkenik, Urrezko Inperioaren 50 soldadu beharko ditut 390 00:31:54,626 --> 00:31:56,876 Fjall bizirik ekarri ahal izateko. 391 00:31:56,959 --> 00:31:59,709 Nik uste baina ez duela zurekin elkartu nahi. 392 00:31:59,793 --> 00:32:01,501 Zuk nahi bezala ez behintzat. 393 00:32:03,084 --> 00:32:04,376 - Entzun duzu. - Bai! 394 00:32:11,668 --> 00:32:12,668 Fjall. 395 00:32:19,209 --> 00:32:20,126 Neu naiz. 396 00:32:27,709 --> 00:32:30,376 Odola… usain diezazuket. 397 00:32:31,584 --> 00:32:34,084 Den-dena suntsitu nahi dut. 398 00:32:40,251 --> 00:32:41,168 Lasai. 399 00:32:43,584 --> 00:32:47,334 Entzun. Gainerakoak kanpoan daude. Zu eta biok gaude hemen. 400 00:33:11,168 --> 00:33:12,459 Sentitzen dut. 401 00:33:15,918 --> 00:33:17,876 Ateraldi polita izan duzu, ostia. 402 00:33:24,251 --> 00:33:25,709 Hil zarela pentsatu dut. 403 00:33:29,459 --> 00:33:30,626 Jasanezina gertatu zait. 404 00:34:53,876 --> 00:34:55,209 Zugatik hilko nintzateke. 405 00:35:07,293 --> 00:35:08,334 Nigatik hil zara. 406 00:35:18,376 --> 00:35:21,209 Umeak alferrik sakrifikatu ditugu. 407 00:35:21,293 --> 00:35:24,668 Zergatik ez du eraginik izan? 408 00:35:24,751 --> 00:35:28,168 Zer gehiago behar du ba? 409 00:35:30,543 --> 00:35:32,626 Zinezko sakrifizioa barrutik dator. 410 00:35:35,543 --> 00:35:37,376 Ulertu dut zer esan nahi zuen. 411 00:35:39,751 --> 00:35:40,751 Beranduegi baina. 412 00:35:56,084 --> 00:35:57,168 Mintza gaitezen. 413 00:36:02,251 --> 00:36:03,668 Ez dago honen beharrik. 414 00:36:05,459 --> 00:36:10,043 Dimeritiozko ziega mago tematiak entzerratzeko eraiki nuen. 415 00:36:11,126 --> 00:36:12,543 Euren magia ezerezteko. 416 00:36:13,501 --> 00:36:16,084 Biluzik eta indargabe senti zitezen. 417 00:36:18,251 --> 00:36:19,501 Eta orain hemen naiz. 418 00:36:20,709 --> 00:36:22,418 Botererik gabe, biluzik. 419 00:36:23,668 --> 00:36:26,334 Enperatriz tematiaren aginduz. 420 00:36:29,126 --> 00:36:30,918 Askatzeko bidea duzu baina: 421 00:36:32,126 --> 00:36:34,293 gertatu baliagarri enperatrizari. 422 00:36:35,668 --> 00:36:38,418 Itzaltxoak ezin izan du ataria ireki, ezta? 423 00:36:41,668 --> 00:36:42,709 Ez. 424 00:36:44,959 --> 00:36:46,293 Argiro esango dizut: 425 00:36:47,834 --> 00:36:50,043 niri men eginez gero, 426 00:36:50,126 --> 00:36:51,584 absolbitu egingo zaitut 427 00:36:51,668 --> 00:36:54,043 eta titulua leheneratuko dizut. 428 00:36:54,126 --> 00:36:55,418 Lagundu dizut jada. 429 00:36:56,959 --> 00:36:58,293 Eta begira non nagoen. 430 00:36:59,584 --> 00:37:01,168 Liskarrean hasi ginen, 431 00:37:02,501 --> 00:37:05,459 baina gauza handiak lortu ditugu elkarrekin, 432 00:37:06,668 --> 00:37:10,459 Elfook bandera bakarra dugu. Beste munduak konkistatuko ditugu. 433 00:37:10,543 --> 00:37:12,084 Nire ideiei esker. 434 00:37:12,168 --> 00:37:13,709 Bai, eta estimatzen dizut. 435 00:37:17,126 --> 00:37:19,293 Zorriak baino setatsuagoak gara. 436 00:37:21,418 --> 00:37:22,293 Ene, 437 00:37:23,334 --> 00:37:25,459 zergatik ote gaude horren urruti? 438 00:37:25,543 --> 00:37:27,793 - Errespetu kontua da. - Errespetua? 439 00:37:28,501 --> 00:37:31,709 Balor, zuretzat lotu beharreko printzesa naiz. 440 00:37:31,793 --> 00:37:35,459 Ni saltzea, erabiltzea edo baztertzea baino ez zenuen buruan. 441 00:37:35,543 --> 00:37:39,376 Eta zuretzat tokiz kanpoko xume goranahia baino ez naiz. 442 00:37:40,459 --> 00:37:42,251 Hori zeure irudipena da. 443 00:37:44,043 --> 00:37:46,459 Niretzat berebiziko jenioa zara. 444 00:37:46,543 --> 00:37:50,793 Zure gaitasuna aitak esleitutako zeregintxoa baino harago doa. 445 00:37:52,209 --> 00:37:54,376 Ni era berean uler nazazu. 446 00:37:58,293 --> 00:38:02,959 Buka dadila liskartxoa. Molda dezagun elkarrekin elfoon etorkizuna. 447 00:38:04,584 --> 00:38:06,793 Badago hau baino zerbait hobea. Ziur. 448 00:38:08,918 --> 00:38:09,793 Bai. 449 00:38:12,668 --> 00:38:13,668 Elkarrekin ba. 450 00:38:15,001 --> 00:38:18,876 Fenrik ere askatu behar duzu. Ikastun gisa behar dut oraindik. 451 00:38:21,251 --> 00:38:22,251 Jakina. 452 00:38:22,751 --> 00:38:26,209 Ez fidatu ematxarraz. 453 00:38:28,293 --> 00:38:30,834 Bihotz-bihotzez eskertzen dizu. 454 00:38:38,001 --> 00:38:39,001 Guardia! 455 00:38:43,126 --> 00:38:44,126 Aska itzazu. 456 00:38:50,543 --> 00:38:54,251 Baso baztertu puta osoa arakatu dut. Nire behorra ez dago. 457 00:38:54,334 --> 00:38:56,251 - Eraman egin du. - Nork? 458 00:38:56,334 --> 00:38:57,293 Scíanek. 459 00:38:59,126 --> 00:39:01,793 Ez du zentzurik. Zergatik joango zen ba? 460 00:39:02,626 --> 00:39:03,626 Ezer esan gabe. 461 00:39:03,709 --> 00:39:07,626 Misio suizida bati erantzun praktikoa eman dio agian. 462 00:39:08,459 --> 00:39:11,501 Ez dago jauregirako sarrera sekreturik. 463 00:39:12,209 --> 00:39:15,709 Fjallek egia esan dionean, aurpegi polita jarri du. 464 00:39:15,793 --> 00:39:17,209 - Ene-- - Itzuli da. 465 00:39:24,418 --> 00:39:25,793 Esploratzen ibili naiz. 466 00:39:26,668 --> 00:39:27,543 Dena garbi. 467 00:39:27,626 --> 00:39:31,834 Ehiztari baten bidexkak estaliko gaitu Xin'trearaino. 468 00:39:31,918 --> 00:39:32,959 Ideia ona. 469 00:39:37,959 --> 00:39:39,168 Ez zara aldatu. 470 00:39:41,084 --> 00:39:42,293 Ez du eraginik izan? 471 00:39:42,376 --> 00:39:43,376 Bai. 472 00:39:45,126 --> 00:39:46,126 Baina ez nigan. 473 00:39:49,293 --> 00:39:53,918 Kobatik atera zen Fjall ez zen koban sartu zen pertsona bera. 474 00:39:54,709 --> 00:39:59,376 Bere inguruko airea erabat aldatu zen. Gerlariek inoiz sentitu gabeko mudatzea. 475 00:40:03,209 --> 00:40:04,126 Inoiz ikusi gabekoa. 476 00:40:12,168 --> 00:40:13,501 Ez dago txarto. 477 00:40:13,584 --> 00:40:16,959 Has gaitezen ba. Ez dezagun denborarik galdu. 478 00:40:24,043 --> 00:40:25,251 Azkar ba, Meldof. 479 00:40:25,334 --> 00:40:28,209 Utziozu ba patxadaz txiza egiten. Halakorik. 480 00:40:29,668 --> 00:40:31,251 Hurbil gaude. 481 00:40:31,334 --> 00:40:34,751 Ehiztariaren Xin'treako bidexka tontorra pasata dago. 482 00:40:35,626 --> 00:40:37,126 Ze ostia? 483 00:40:37,209 --> 00:40:38,459 Bide itsua. 484 00:40:43,043 --> 00:40:44,918 Non putatik datoz hauek? 485 00:41:06,543 --> 00:41:07,459 Zer dabil? 486 00:41:10,084 --> 00:41:11,126 Ez. 487 00:41:15,751 --> 00:41:17,709 Ederra egin dugu. 488 00:41:19,918 --> 00:41:21,168 Formazioa! 489 00:41:22,334 --> 00:41:23,793 Ez laga atzetik sartzen! 490 00:41:24,793 --> 00:41:25,918 Eutsi posizioari! 491 00:41:29,876 --> 00:41:31,709 Geldi! Prestatu ezpatak. 492 00:41:32,418 --> 00:41:35,251 Scían, zer zabiltza ba? 493 00:42:04,251 --> 00:42:05,626 Hori bai artelana. 494 00:42:06,751 --> 00:42:09,043 Kirikino odolduak dirudite. 495 00:42:09,126 --> 00:42:11,751 Ezazu nire planez berriz duda egin, Uthrok. 496 00:42:11,834 --> 00:42:13,168 Ezagutzen duzu? 497 00:42:13,251 --> 00:42:14,501 Gure alde daude? 498 00:42:15,668 --> 00:42:16,751 Irabazi dugu? 499 00:42:17,376 --> 00:42:18,501 Oraindik ez. 500 00:42:25,293 --> 00:42:26,459 Barkatu, Gwen. 501 00:42:27,709 --> 00:42:29,876 Apur bat jeloskor jartzen da. 502 00:42:43,668 --> 00:42:48,168 Bele Klaneko Éile, hau Uthrok Potro Bakar duzu. 503 00:42:49,126 --> 00:42:50,376 Ezizena baino ez da. 504 00:42:50,876 --> 00:42:53,626 Kristorenak dira. Bi granada erraldoi dirudite. 505 00:42:53,709 --> 00:42:54,709 Ea, galdeiozu. 506 00:42:54,793 --> 00:42:55,793 Aizu. 507 00:42:58,459 --> 00:43:00,709 Ezidazu hala begiratu. 508 00:43:00,793 --> 00:43:04,251 Kontinenteko ezpata denak dituzu atzetik, sariaren bila. 509 00:43:04,834 --> 00:43:07,376 Ahultasuna indar bilakatu dut, 510 00:43:07,459 --> 00:43:11,293 eta airez lortu ditugu hirirako sarbidea 511 00:43:12,084 --> 00:43:14,084 eta mertzenarioak. 512 00:43:19,376 --> 00:43:22,751 Zazpiek lortuak zituzten beharrezko ezpatak. 513 00:43:22,834 --> 00:43:24,501 Bazuten aukerarik. 514 00:43:25,668 --> 00:43:28,126 Hori bai, Fjall infiltratu behar zuten 515 00:43:28,209 --> 00:43:31,459 bere barneko piztiak kontrola erabat erdietsi aurretik. 516 00:43:35,293 --> 00:43:38,001 Hirian sartutakoan, ireki ale-biltegiak. 517 00:43:38,084 --> 00:43:41,043 Piztu matxinada. Urrundu soldaduak jauregitik. 518 00:43:41,126 --> 00:43:44,584 Fjall erabiliko dut tronura hurbiltzeko. Piztia hilko du. 519 00:43:44,668 --> 00:43:46,793 Monolitoa Zacaré eta bion esku. 520 00:43:47,501 --> 00:43:48,584 Merwyn nire kontu. 521 00:43:52,293 --> 00:43:53,793 Hemen gara berriz, Gwen. 522 00:43:54,293 --> 00:43:55,584 Laster arte, maitea. 523 00:43:57,584 --> 00:44:01,959 Lehenengo hiltzen banaiz, galdetuko diozu ea lagun elfoa mendekatuko duen? 524 00:44:03,668 --> 00:44:04,876 Poz-pozik egingo du. 525 00:44:17,043 --> 00:44:19,001 Ez diegu ziria sartuko. 526 00:44:20,668 --> 00:44:22,209 Badakite nor garen. 527 00:44:22,293 --> 00:44:23,459 Eutsi. 528 00:44:25,168 --> 00:44:27,584 - Egiozu aurre. - Saiatzen ari naiz. 529 00:44:27,668 --> 00:44:28,751 Entzun. 530 00:44:40,293 --> 00:44:41,793 Gorde nire ahotsa zugan. 531 00:44:43,334 --> 00:44:44,293 Eutsiozu 532 00:44:45,584 --> 00:44:48,918 piztia parez pare duzun arte. 533 00:45:00,126 --> 00:45:01,126 Ea ba. 534 00:45:02,626 --> 00:45:04,709 Izorra dezagun inperioa. 535 00:45:12,584 --> 00:45:16,501 Goizeko argia dakusa 536 00:45:16,584 --> 00:45:20,918 Erroi-ilean orratza darama 537 00:45:22,334 --> 00:45:24,543 Ezpain biribilduak ditu 538 00:45:25,334 --> 00:45:29,043 Zin egin dute Bizia elkarrekin emango dutela 539 00:45:29,126 --> 00:45:32,584 Lotutako bi maitale 540 00:45:32,668 --> 00:45:36,626 Neguko egunsentiaren argipean 541 00:45:38,126 --> 00:45:40,834 Gerraren zaborra 542 00:45:40,918 --> 00:45:44,668 Ibarra bipiltzen ari da 543 00:45:47,418 --> 00:45:50,251 Geratu nirekin, maitale hori 544 00:45:50,334 --> 00:45:54,334 Bihotza kezkaz gainezka dut 545 00:45:55,334 --> 00:45:57,793 Geratu nirekin, maitale hori 546 00:45:57,876 --> 00:46:00,584 Mugak erretzen ari dira 547 00:46:00,668 --> 00:46:03,709 Eta gerrak 548 00:46:03,793 --> 00:46:07,668 Biziki aldendu nahi zaitu niregandik 549 00:46:09,876 --> 00:46:15,084 Sakon-sakon lurperatu gura zaitu 550 00:46:16,959 --> 00:46:19,834 Ibai alboan itxaroten dio 551 00:46:19,918 --> 00:46:23,459 Maitalearen mamuari 552 00:46:25,043 --> 00:46:27,668 Bere errunaldia dauka 553 00:46:27,751 --> 00:46:30,084 Laster izango da ama 554 00:46:30,168 --> 00:46:33,126 Hildakoen oihartzunek 555 00:46:33,209 --> 00:46:36,918 Goizeko lanbroa astintzen dute 556 00:46:38,334 --> 00:46:40,834 Etxera bidearen bila ari dira 557 00:46:40,918 --> 00:46:44,293 Egiazko maitasun-muxuaren bila 558 00:46:46,584 --> 00:46:49,418 Zatoz nirekin, maitale hori 559 00:46:49,501 --> 00:46:53,168 Zure jaiogabea irrikan duzu 560 00:46:55,626 --> 00:46:57,584 Zatoz nirekin, maitale hori 561 00:46:57,668 --> 00:47:00,459 Nire bihotzak kartsu dirau 562 00:47:00,543 --> 00:47:03,626 Arima irrikan dut 563 00:47:03,709 --> 00:47:07,251 Ibai nahasia sentitu gura dute 564 00:47:10,709 --> 00:47:13,459 Berriz batuko garenaren grina dugu 565 00:47:13,543 --> 00:47:17,709 Datorren mundu amaigabean 566 00:47:19,668 --> 00:47:22,626 Berriz batuko garenaren grina dugu 567 00:47:22,709 --> 00:47:26,626 Datorren mundu amaigabean 568 00:48:26,793 --> 00:48:32,293 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte