1 00:00:07,298 --> 00:00:12,262 PEKIN, TSINGHUA UNIBERTSITATEA, 1966 2 00:00:13,304 --> 00:00:14,806 Desagerrarazi piztiak! 3 00:00:14,889 --> 00:00:17,100 Ezabatu munstro eta deabru guztiak! 4 00:00:22,355 --> 00:00:25,066 Bai! Kontrairaultzailea naiz! 5 00:00:25,150 --> 00:00:26,484 Arren, 6 00:00:26,568 --> 00:00:28,695 errehabilitazioa egingo dut! 7 00:00:32,365 --> 00:00:35,910 Akabatu kontrairaultzaileak! 8 00:00:35,994 --> 00:00:37,495 Atera hurrengoa. 9 00:00:48,715 --> 00:00:51,134 Errebolta justua da! Iraultza bidezkoa da! 10 00:00:51,217 --> 00:00:53,720 Errebolta justua da! Iraultza bidezkoa da! 11 00:01:05,440 --> 00:01:06,733 Aita... 12 00:01:08,693 --> 00:01:09,861 Ye Zhetai. 13 00:01:10,403 --> 00:01:14,741 Ez al zara unibertsitateko Fisika irakaslea? 14 00:01:17,494 --> 00:01:19,287 Zuk jakingo duzu. 15 00:01:20,455 --> 00:01:22,040 Nire ikaslea izan zara. 16 00:01:22,123 --> 00:01:23,083 Ondo portatu! 17 00:01:24,709 --> 00:01:25,585 Ye Zhetai. 18 00:01:25,668 --> 00:01:27,462 Zure Fisikako eskoletan, 19 00:01:27,545 --> 00:01:30,548 irakatsi al duzu erlatibitatearen teoria? 20 00:01:32,217 --> 00:01:35,178 Erlatibitatea fisikako oinarrizko teoria bat da. 21 00:01:35,845 --> 00:01:38,807 - Funtsezkoa da hori ikastea. - Gezurra! 22 00:01:39,390 --> 00:01:43,686 Einsteinek inperialista amerikarrei bonba atomikoa sortzen lagundu zien! 23 00:01:48,691 --> 00:01:50,318 Etor dadila bere emaztea. 24 00:01:50,401 --> 00:01:53,404 Benetako fisikaria da. Egia dakiena. 25 00:01:56,699 --> 00:01:57,700 Ama! 26 00:02:07,919 --> 00:02:09,003 Ye Zhetai! 27 00:02:09,796 --> 00:02:12,215 Gazte iraultzaileen laguntzarekin, 28 00:02:13,174 --> 00:02:15,135 nik argi ikusi dut. 29 00:02:15,218 --> 00:02:17,720 Jendearen alde egon nahi dut! 30 00:02:21,474 --> 00:02:23,017 Jaitsi burua, Ye Zhetai! 31 00:02:23,601 --> 00:02:24,811 Burua jaisteko! 32 00:02:26,187 --> 00:02:27,021 Makurtu! 33 00:02:27,605 --> 00:02:30,650 Ye Zhetai. Ezin duzu ukatu 34 00:02:30,733 --> 00:02:34,571 Big Bang teoria kontrairaultzailea irakatsi duzula. 35 00:02:35,238 --> 00:02:37,282 Dugun azalpenik probableena da 36 00:02:38,199 --> 00:02:41,870 unibertsoaren sorrerari buruz. 37 00:02:41,953 --> 00:02:43,246 Gezurra! 38 00:02:43,830 --> 00:02:46,583 Teoriak denboraren hasieraz espekulatzen du. 39 00:02:46,666 --> 00:02:48,126 Denboraren hasieraz? 40 00:02:49,752 --> 00:02:51,087 Zer zegoen aurretik? 41 00:02:51,171 --> 00:02:55,592 Jainkoak bete dezakeen hutsune bat uzten du. 42 00:02:58,720 --> 00:03:02,473 Jainkoa existitzen dela esan nahi duzu? 43 00:03:05,185 --> 00:03:09,606 Zientziak ez du ez bata ez bestea frogatu. 44 00:03:09,689 --> 00:03:11,733 Kanpora Ye Zhetai! 45 00:03:13,193 --> 00:03:15,612 Kanpora agintari akademikoak! 46 00:03:15,695 --> 00:03:17,739 Kanpora agintari akademikoak! 47 00:03:17,822 --> 00:03:20,158 Errebolta justua da! 48 00:03:23,494 --> 00:03:25,955 Iraultza bidezkoa da! 49 00:03:26,039 --> 00:03:29,250 Errebolta justua da, iraultza bidezkoa da! 50 00:04:28,476 --> 00:04:29,936 Askatu. 51 00:04:32,188 --> 00:04:33,648 Askatu! 52 00:05:21,946 --> 00:05:23,072 Ye Wenjie. 53 00:06:52,995 --> 00:06:56,499 {\an8}LONDRES, 2024 54 00:07:01,838 --> 00:07:04,257 POLIZIA - EZ SARTU 55 00:07:12,265 --> 00:07:15,393 Scotland Yardek laguntza eskaini du behingoz. 56 00:07:15,476 --> 00:07:17,478 Esku hartu behar dugula esan diet. 57 00:07:31,784 --> 00:07:33,369 Sadiq Mohammed doktorea. 58 00:07:33,453 --> 00:07:38,416 Karatxin jaio zen. Kosmologia eta fisika teorikoa ikasi zuen MITen. 59 00:07:39,917 --> 00:07:41,669 Agur gutun bitxia. 60 00:07:42,712 --> 00:07:44,422 Beste atzerako kontaketa bat. 61 00:07:50,094 --> 00:07:55,016 Apustu web-orri batean faboritoa zen fisikako Nobel saria irabazteko. 62 00:07:55,766 --> 00:07:59,187 - Horretarako ere apustuak daude? - Edozertarako, nagusi. 63 00:08:12,742 --> 00:08:16,537 Buruko gaitzik, suizidio ahaleginik edo antzekorik izan du? 64 00:08:16,621 --> 00:08:17,497 Ezer ez. 65 00:08:18,289 --> 00:08:19,207 Besteek bezala. 66 00:08:19,290 --> 00:08:22,460 ORAINDIK IKUSTEN DUT 67 00:08:34,388 --> 00:08:35,389 Kontxo. 68 00:08:44,815 --> 00:08:49,904 {\an8}OXFORD UNIBERTSITATEKO PARTIKULA-AZELERAGAILUA 69 00:09:14,929 --> 00:09:16,931 Banekien hemen egongo zinela. 70 00:09:17,974 --> 00:09:20,017 Argiak itzali arte, nagusi. 71 00:09:22,019 --> 00:09:24,730 Pantailari oso luze begiratuz gero, 72 00:09:25,565 --> 00:09:27,108 zerbait otuko zaidalakoan. 73 00:09:27,692 --> 00:09:32,113 - Proiektua bertan behera utzi dute. - Baina argindarra gauerdira arte dugu. 74 00:09:33,781 --> 00:09:36,409 Teoria politak alferrekoak direla zenioen. 75 00:09:36,492 --> 00:09:39,662 Esperimentuarekin bat ez badator, oker dago. 76 00:09:40,288 --> 00:09:42,498 Feynmanek esan zuela uste dut, bai. 77 00:09:42,582 --> 00:09:45,376 Esperimentuen arabera, gure teoriak oker daude. 78 00:09:46,043 --> 00:09:47,086 Guzti-guztiak. 79 00:09:47,169 --> 00:09:49,922 Azken 60 urteetako fisika guztia oker dago. 80 00:09:51,632 --> 00:09:53,217 Zientzia hondatu egin da. 81 00:10:07,523 --> 00:10:08,774 Ume bat zinen. 82 00:10:11,902 --> 00:10:13,779 Ez duzu hau botako, ezta? 83 00:10:14,572 --> 00:10:16,574 Saul, ez ezazu bota. 84 00:10:17,408 --> 00:10:21,871 Aukera asko dituzu etorkizuneko zientzian arrakasta izateko. 85 00:10:21,954 --> 00:10:23,414 Aukera galdu dut. 86 00:10:23,497 --> 00:10:27,585 "30 urte bete aurretik ez baduzu zientzian ekarpenik egiten, 87 00:10:27,668 --> 00:10:30,379 - ez duzu egingo". - Zenbat urte dituzu? 31? 88 00:10:30,463 --> 00:10:31,464 Hogeita hamabi. 89 00:10:32,590 --> 00:10:35,259 Einstein ez zegoen beti zuzen. 90 00:10:36,469 --> 00:10:39,138 Arazo hau zeuk baino ezin duzu ebatzi. 91 00:10:45,394 --> 00:10:46,979 - Saul. - Bai? 92 00:10:48,856 --> 00:10:50,524 Jainkoagan sinesten al duzu? 93 00:10:52,318 --> 00:10:53,778 Horretara heldu gara? 94 00:10:59,241 --> 00:11:01,744 Ez. Ez dut sinesten. 95 00:11:03,287 --> 00:11:06,457 Onartzen dut hau fisikako arau guztien aurka dagoela, 96 00:11:06,540 --> 00:11:09,460 baina ez du Jainkoaren existentzia frogatzen. 97 00:11:11,420 --> 00:11:12,672 Orduan, zer da? 98 00:12:18,404 --> 00:12:19,864 - Hara. - Hori ausardia. 99 00:12:23,159 --> 00:12:25,953 - Etxera eramango nauzu, ezta? - Beti bezala. 100 00:12:26,036 --> 00:12:27,204 - Salud. - Salud. 101 00:12:30,249 --> 00:12:31,375 Mila esker. 102 00:12:35,838 --> 00:12:38,257 Gure taberna kakaztu egin dela dirudi. 103 00:12:38,340 --> 00:12:42,178 Termodinamikako bigarren legearen arabera, dena kakazten da azkenean. 104 00:12:42,970 --> 00:12:45,848 Fisika kakaztu bada, tabernak ere kakaztuko dira. 105 00:12:45,931 --> 00:12:48,017 Azaldu zer gertatzen ari den. 106 00:12:49,143 --> 00:12:50,227 Ados. 107 00:12:50,311 --> 00:12:52,396 Abestiren bat kantatu nahi, neskak? 108 00:12:53,230 --> 00:12:55,107 - Ez. - Ez? Nola ezetz? 109 00:12:55,191 --> 00:12:56,567 Ez duzue abesten? 110 00:12:56,650 --> 00:12:58,360 - Ez. - Ondo da. 111 00:12:58,444 --> 00:13:00,404 Eta zer egiten duzue? 112 00:13:00,946 --> 00:13:03,574 Itxaron, ez esan. Utzi asmatzen. Ziurrenik... 113 00:13:03,657 --> 00:13:06,786 Polimero nanozuntz sintetikoak diseinatzen ditut. 114 00:13:07,661 --> 00:13:09,830 Fabrikatzeko enpresa bat eratu nuen 115 00:13:09,914 --> 00:13:13,667 medikuntzan, energian eta materialetan erabiltzeko. 116 00:13:16,086 --> 00:13:16,921 Eta... 117 00:13:17,004 --> 00:13:20,716 Ikertzailea naiz Imperial College-ko Fisika Teorikoan. 118 00:13:20,800 --> 00:13:25,304 Munduko partikula-azeleragailuen esperimentuen emaitzak aztertzen ditut. 119 00:13:27,014 --> 00:13:29,058 Oso ondo. Bai. 120 00:13:29,642 --> 00:13:31,644 - Rufus, zure txanda! - Bai, banoa! 121 00:13:31,727 --> 00:13:33,687 Ondo pasa. Agur. 122 00:13:37,024 --> 00:13:39,109 Zergatik daude denak kezkatuta? 123 00:13:40,569 --> 00:13:41,946 Duela hilabete edo, 124 00:13:42,029 --> 00:13:46,575 azeleragailu denak hasi ziren emaitza zentzugabeak ematen. 125 00:14:07,721 --> 00:14:09,139 Hori da, oso ondo! 126 00:14:10,683 --> 00:14:12,351 Lagundu kanpora erretzera. 127 00:14:12,434 --> 00:14:14,770 - Hilgarria da. - Hau entzutea ere bai. 128 00:14:20,985 --> 00:14:22,069 Hara. 129 00:14:23,654 --> 00:14:26,615 Saulek bidali zidan joan den astean Oxfordetik. 130 00:14:26,699 --> 00:14:30,077 Aspaldi ikasi nuen Partikulen Fisika, baina hau ezin da... 131 00:14:30,160 --> 00:14:32,162 Ez. Ezin da. 132 00:14:32,997 --> 00:14:34,999 Hackeatu egingo zuten agian. 133 00:14:35,541 --> 00:14:37,543 Munduko azeleragailu guztiak? 134 00:14:38,294 --> 00:14:40,796 CERNen kodea lerroz lerro aztertu dut, alferrik. 135 00:14:42,006 --> 00:14:45,217 Software nagusiko kodea? Zenbat lerro ditu? 136 00:14:45,301 --> 00:14:48,345 Asko, Auggie. Lerro zikin pila bat. 137 00:14:49,221 --> 00:14:51,056 Hardware-aren arazoa izango da. 138 00:14:51,599 --> 00:14:53,934 Iman dipolar, muoi-kamera, kalorimetro 139 00:14:54,018 --> 00:14:58,314 eta talkagailu den-denak lau aldiz aztertu dira, hemen eta Pekinen. 140 00:14:58,397 --> 00:15:00,232 Eta zer dio Saulek? 141 00:15:00,316 --> 00:15:02,109 Ezinezkoa dela dio. 142 00:15:03,193 --> 00:15:04,320 Eta zuk? 143 00:15:04,987 --> 00:15:07,698 Honek erakusten digu unibertsoaren jokaera. 144 00:15:07,781 --> 00:15:08,782 Eta hau? 145 00:15:09,867 --> 00:15:12,244 Aliziaren herrialde miresgarrian soilik. 146 00:15:20,210 --> 00:15:21,295 Orain deitzen dit. 147 00:15:21,378 --> 00:15:24,548 Hiru aldiz idatzi diot etortzeko, eta ez dit erantzun. 148 00:15:36,310 --> 00:15:37,937 Izorra dadila. 149 00:15:38,771 --> 00:15:40,773 Zer dituzue, 14 urte? 150 00:15:44,610 --> 00:15:47,112 Erantzun. Guztiz pipatuta egongo da. 151 00:15:49,156 --> 00:15:50,532 Lasai, erantzun. 152 00:15:52,993 --> 00:15:53,994 Aupa. 153 00:16:05,673 --> 00:16:07,716 - Aupa. - Hara, kaixo. 154 00:16:08,717 --> 00:16:10,010 Ikusten al duzu hori? 155 00:16:12,012 --> 00:16:12,972 Zer? 156 00:16:13,472 --> 00:16:14,390 Hori. 157 00:16:19,687 --> 00:16:20,813 Ondo al zaude? 158 00:16:39,039 --> 00:16:40,374 Auggie. 159 00:16:43,168 --> 00:16:45,254 Vera Yek bere buruaz beste egin du. 160 00:17:03,147 --> 00:17:05,190 VERA YE DOKTOREA 161 00:17:32,968 --> 00:17:35,304 {\an8}VERA YE-REN OMENEZ 162 00:17:37,681 --> 00:17:39,099 Jin ikusteko gogoz? 163 00:17:39,183 --> 00:17:42,102 Nahiago nuke beste egoera batean ikusi. 164 00:17:43,020 --> 00:17:44,480 Noiztik ez duzu ikusi? 165 00:17:44,563 --> 00:17:45,522 Ez dakit. 166 00:17:45,606 --> 00:17:48,650 Ez, zera. Ziur eguna ere gogoan duzula. 167 00:17:51,070 --> 00:17:52,404 Duela denbora asko. 168 00:17:53,822 --> 00:17:56,742 Gau osoan ezin izan dut begirik itxi. 169 00:17:56,825 --> 00:17:57,659 Zergatik ez? 170 00:17:59,161 --> 00:18:00,996 Ez dakit ba, Jack. Agian... 171 00:18:01,080 --> 00:18:03,332 Verak bere buruaz beste egin duelako? 172 00:18:08,462 --> 00:18:09,546 Topa Verari. 173 00:18:18,055 --> 00:18:19,306 Zu bai zu. 174 00:18:22,768 --> 00:18:24,186 Tekila usaina kentzeko. 175 00:18:24,269 --> 00:18:25,562 - Nahi duzu bat? - Ez. 176 00:18:25,646 --> 00:18:27,356 - Hartu bat. - Ez dut nahi. 177 00:18:27,439 --> 00:18:33,570 Nire zapore ezagunena da. Erresuma Batuan gehien saltzen diren hirugarren patatak. 178 00:18:33,654 --> 00:18:35,906 - Zorionak. - Harrapa ezak, Pringles. 179 00:18:41,954 --> 00:18:43,914 Badakizu Jinek mutil-laguna duela? 180 00:18:46,500 --> 00:18:47,501 Ez kezkatu. 181 00:18:48,961 --> 00:18:50,838 Babo hutsa izango da. 182 00:18:54,174 --> 00:18:55,175 Ondo zaude? 183 00:18:58,178 --> 00:18:59,596 Arraioa, Saul da. 184 00:19:00,305 --> 00:19:01,390 Zatoz agurtzera. 185 00:19:10,440 --> 00:19:11,441 Sentitzen dut. 186 00:19:11,984 --> 00:19:13,026 Bai, nik ere bai. 187 00:19:15,028 --> 00:19:16,738 Hau Prithviraj da. 188 00:19:16,822 --> 00:19:18,740 - Deitu Raj. - Urte askotarako. 189 00:19:20,826 --> 00:19:23,787 - Zer da hau? - Youtuben begiratuta saiatu naiz. 190 00:19:23,871 --> 00:19:26,248 Apker saridunak ez daki gorbata lotzen. 191 00:19:26,331 --> 00:19:29,960 Lord Kelvinek atomoak korapiloak zirela uste zuen. 192 00:19:30,043 --> 00:19:32,087 - A bai? - Eta uste zuen... 193 00:19:33,547 --> 00:19:34,798 Eskerrik asko. 194 00:19:34,882 --> 00:19:35,883 Auggie iritsi da? 195 00:19:35,966 --> 00:19:37,634 Berandu datorrela esan du. 196 00:19:43,056 --> 00:19:48,562 Tren hau Oxfordera hurbiltzen ari da, ibilbidearen azken geltokira. 197 00:19:49,062 --> 00:19:51,481 Mesedez, ez ahaztu gauza guztiak hartzea 198 00:19:51,565 --> 00:19:53,567 trenetik jaitsi aurretik. 199 00:20:31,146 --> 00:20:32,731 Asko sentitzen dut. 200 00:20:32,814 --> 00:20:34,691 Zure alaba asko maite genuen. 201 00:20:35,192 --> 00:20:36,693 Mila esker etortzeagatik. 202 00:20:43,492 --> 00:20:44,952 Jinek oso itxura ona du. 203 00:20:49,039 --> 00:20:51,625 Hara. Eta albokoak ere bai. 204 00:20:54,670 --> 00:20:56,129 - Zer? - Zoaz pikutara. 205 00:21:12,854 --> 00:21:13,855 - Aupa. - Aupa. 206 00:21:16,024 --> 00:21:17,067 Zer moduz zaude? 207 00:21:17,150 --> 00:21:18,360 Tira, badakizu... 208 00:21:19,486 --> 00:21:20,362 Bai. 209 00:21:28,620 --> 00:21:29,621 Kaixo. 210 00:21:36,878 --> 00:21:38,839 Joan zara neurologoarenera? 211 00:21:38,922 --> 00:21:39,923 Bai. 212 00:21:40,757 --> 00:21:42,050 Eta zer dio tipoak? 213 00:21:42,551 --> 00:21:44,928 - Emakumeak. - Emakumeak. Bai. Ene. 214 00:21:45,012 --> 00:21:46,430 Ez daki zer den. 215 00:21:47,139 --> 00:21:48,849 Baina oraindik ikusten duzu? 216 00:21:50,642 --> 00:21:51,601 Orain ere bai? 217 00:21:53,145 --> 00:21:54,730 Denbora guztian. 218 00:22:42,819 --> 00:22:43,779 Autoan etorri zara? 219 00:23:38,542 --> 00:23:39,751 Zer esan nahi zuen? 220 00:23:39,835 --> 00:23:42,963 "Jainkoagan sinesten duzu?". Galdera bitxia, ezta? 221 00:23:43,046 --> 00:23:45,966 Bai. Baina bitxiagoa da tankera salto egitea. 222 00:23:46,049 --> 00:23:47,259 Arraro zebilen? 223 00:23:47,342 --> 00:23:51,555 Ez dakit. Bai... Baina azkenaldian dena izan da arraroa. 224 00:23:51,638 --> 00:23:54,266 Proiektua bere haurtxoa zen. Itxi zutenean... 225 00:23:54,349 --> 00:23:55,475 Itxi al zuten? Ene. 226 00:23:55,559 --> 00:24:00,188 Ezin da hainbeste argindar erabili zentzugabeko emaitzak eskuratzen badira. 227 00:24:00,272 --> 00:24:03,733 Bai. Ez Oxforden bakarrik. Munduko azeleragailu guztietan. 228 00:24:03,817 --> 00:24:06,987 - Depresioa izango zuen. - Bai, baina suizidatzea... 229 00:24:07,070 --> 00:24:09,156 Giroa izorratu ohi zuen, esan egia. 230 00:24:09,239 --> 00:24:13,243 - Ez izan kaikua, Jack. - Ez. Begira zer dioen. Bere kutuna zinen. 231 00:24:13,326 --> 00:24:16,246 Ikerketa laguntzaile izango zintuen betiko. 232 00:24:16,329 --> 00:24:17,622 Besteoi hor konpon. 233 00:24:17,706 --> 00:24:20,333 Hara bestea. Zeuk utzi zenuen eta. 234 00:24:20,417 --> 00:24:26,047 Ikusiko duzue, akademiko nobleok, Auggie eta niregana diru eske zatoztenean. 235 00:24:26,131 --> 00:24:27,257 - Leloa. - Bai. 236 00:24:27,757 --> 00:24:31,720 Baietz, Auggie? Noiz burtsaratuko duzue enpresa? 237 00:24:34,973 --> 00:24:35,974 Auggie! 238 00:24:38,477 --> 00:24:41,021 Zera genioen... Zer izen du zure enpresak? 239 00:24:41,104 --> 00:24:43,064 Nanoteknologia Ikerketa Zentroa. 240 00:24:43,648 --> 00:24:46,651 Inoiz entzun dudan izenik aspergarriena da. 241 00:24:46,735 --> 00:24:49,196 Zure enpresa "Jacken Mokaduak" da eta. 242 00:24:49,279 --> 00:24:50,197 Ergel hori. 243 00:24:50,947 --> 00:24:52,699 Zer moduz doa irakasle lana? 244 00:24:53,283 --> 00:24:55,744 Ez dakit, egia esan... 245 00:24:55,827 --> 00:24:59,706 Klase bakoitzean ikasle bakar batek entzuten dit. 246 00:24:59,789 --> 00:25:02,209 Gainerakoak nahitaezkoa delako datoz. 247 00:25:02,292 --> 00:25:03,960 Denok ginen ikasle hori. 248 00:25:04,044 --> 00:25:05,086 Bai, egia da. 249 00:25:06,963 --> 00:25:10,133 Zuek biok haserre zaudete? Ala nahastuta? 250 00:25:12,511 --> 00:25:14,179 Haserre eta nahastuta! 251 00:25:14,262 --> 00:25:15,347 - Jack! - Aski da. 252 00:25:15,430 --> 00:25:17,557 Tira! Zuek ere jakin-mina duzue. 253 00:25:17,641 --> 00:25:22,103 Jack, maite zaitut, baina isildu ezean, sekulako muturrekoa emango dizut. 254 00:25:26,775 --> 00:25:28,610 Zigarro bat erretzera noa. 255 00:25:48,046 --> 00:25:49,172 Kaka. 256 00:25:55,303 --> 00:25:56,388 Lagunduko dizut? 257 00:26:06,523 --> 00:26:07,524 Eskerrik asko. 258 00:26:14,656 --> 00:26:15,657 Axola dizu? 259 00:26:22,706 --> 00:26:23,873 Zerua garbi dago. 260 00:26:26,001 --> 00:26:27,711 Eta izarrez betea. 261 00:26:28,503 --> 00:26:31,256 Ni hazi nintzen tokian gauero zegoen izartsu. 262 00:26:34,968 --> 00:26:36,469 Ez da erraza, ezta? 263 00:26:38,471 --> 00:26:41,099 Mundu zikin honetan pertsona bat izatea. 264 00:26:42,517 --> 00:26:44,561 Ulertzen dut zein zaila den. 265 00:26:46,021 --> 00:26:47,022 Ez dut uste. 266 00:26:48,231 --> 00:26:49,899 Baina ez galdu itxaropena. 267 00:26:51,526 --> 00:26:52,527 Benetan. 268 00:26:53,945 --> 00:26:55,488 Jaunak konponduko du. 269 00:26:58,575 --> 00:27:01,286 Entzun, oso atsegina dirudizu. 270 00:27:01,369 --> 00:27:02,996 Baina ez dut interesik. 271 00:27:06,374 --> 00:27:07,584 Zenbat gelditzen da? 272 00:27:11,296 --> 00:27:12,631 Atzerako kontaketan. 273 00:27:16,760 --> 00:27:19,554 Zenbat denbora gelditzen zaizu? 274 00:27:20,138 --> 00:27:21,598 Bi egun baino gutxiago? 275 00:27:22,307 --> 00:27:23,141 Bai? 276 00:27:24,059 --> 00:27:25,060 Ez da asko. 277 00:27:26,436 --> 00:27:28,521 Erraza da geldiaraztea. 278 00:27:29,689 --> 00:27:31,524 Zure lanari amaiera emanda. 279 00:27:32,567 --> 00:27:34,027 Akabo nanozuntzak. 280 00:27:34,611 --> 00:27:35,862 Itxi laborategia. 281 00:27:35,945 --> 00:27:36,946 Eta kito. 282 00:27:39,199 --> 00:27:41,576 - Nor zara? - Normala da susmoak izatea. 283 00:27:42,077 --> 00:27:43,078 Entzun ondo. 284 00:27:45,497 --> 00:27:48,041 Bihar, gauerdian, 285 00:27:48,833 --> 00:27:50,543 gauerdian puntuan, 286 00:27:51,836 --> 00:27:54,839 irten kanpora eta begiratu zerura. 287 00:27:57,634 --> 00:27:59,886 Unibertsoak egin dizu begi-keinurik? 288 00:28:05,892 --> 00:28:07,644 Bihar gauerdian. 289 00:28:12,232 --> 00:28:14,192 Ez duzu zerora iritsi nahi. 290 00:28:16,528 --> 00:28:18,571 Zeroan ez da gauza onik gertatzen. 291 00:28:23,576 --> 00:28:24,577 Aizu! 292 00:28:52,647 --> 00:28:57,235 {\an8}BARNE MONGOLIA, TXINA, 1967 293 00:30:01,674 --> 00:30:02,509 Zenbat urte? 294 00:30:09,307 --> 00:30:10,725 300 edo 400 ziurrenik. 295 00:30:14,729 --> 00:30:16,231 Ming dinastia ikusi zuen. 296 00:30:24,656 --> 00:30:31,120 Dagoeneko hausnartuko zenituen suntsiketa honek izango dituen ondorioak. 297 00:30:34,666 --> 00:30:36,668 Hori pentsatzea arriskutsua da. 298 00:30:37,836 --> 00:30:40,588 Ez dut esatekorik Ekoizpen Handia Egunkari rako. 299 00:30:42,715 --> 00:30:44,884 Ez dizut egunkarirako galdetzen. 300 00:30:44,968 --> 00:30:48,096 Bai Mulin naiz, kamarada bat. 301 00:30:53,268 --> 00:30:54,602 Hara gora igo naiz. 302 00:30:54,686 --> 00:30:57,272 Inork ez daki ateen atzean zer dagoen. 303 00:30:57,772 --> 00:31:00,900 Gerturatu ahala, bitxiago bilakatzen da. 304 00:31:00,984 --> 00:31:03,403 Bertako soldaduek ilea galdu dute. 305 00:31:03,903 --> 00:31:05,613 Ekaitzak sortzen dira. 306 00:31:06,489 --> 00:31:08,449 Animalien hotsak bitxiak dira. 307 00:31:14,706 --> 00:31:16,124 Ingelesez irakurtzen duzu? 308 00:31:27,093 --> 00:31:28,136 Silent Spring. 309 00:31:30,638 --> 00:31:33,141 Honek eragin handia izan du mendebaldean. 310 00:31:33,224 --> 00:31:36,311 Jendeak mundua pozoitzen duela kontatzen du. 311 00:31:36,394 --> 00:31:42,025 Suntsitzen jarraituz gero, etorkizunean zer izango dugun irakur dezakezu. 312 00:31:54,913 --> 00:32:01,628 "Berriz ere, gogorarazten digu naturan ezer ez dela bakarrik existitzen". 313 00:32:05,548 --> 00:32:07,508 Gorde zuk, irakurri nahi baduzu. 314 00:32:08,343 --> 00:32:09,427 Baina kontuz. 315 00:32:11,137 --> 00:32:12,472 Ez dezala inork ikusi. 316 00:34:44,707 --> 00:34:47,502 Song komandantea. Barkatu, ez zaitut ikusi. 317 00:34:58,137 --> 00:34:59,263 Hau galdu duzu? 318 00:35:01,224 --> 00:35:03,643 Non aurkitu duzu propaganda toxiko hau? 319 00:35:03,726 --> 00:35:04,811 Ez da nirea. 320 00:35:04,894 --> 00:35:06,187 Ingelesez dago. 321 00:35:06,854 --> 00:35:08,856 Zuk bakarrik dakizu ingelesez, ez? 322 00:35:12,318 --> 00:35:13,820 Hobe duzu egia esan. 323 00:35:18,783 --> 00:35:19,951 Ahaztu egin zait. 324 00:35:20,868 --> 00:35:22,370 Larrutik ordainduko duzu 325 00:35:23,079 --> 00:35:25,998 norbait babesten ari bazara. Norbaitek eman dizu! 326 00:35:31,546 --> 00:35:33,089 Eraman kuartel nagusira. 327 00:35:53,234 --> 00:35:57,113 Teng Lihua naiz, Bitarteko Herri Auzitegikoa. 328 00:35:58,447 --> 00:36:00,032 Noiztik zaude itxaroten? 329 00:36:08,833 --> 00:36:11,377 Noiztik dago berogailua su gabe? 330 00:36:11,460 --> 00:36:15,006 Wenjie txikia hotzak hilko da! Ekarri ikatza. 331 00:36:21,095 --> 00:36:23,764 Zu ikustea eskatu dut. Badakizu zergatik? 332 00:36:25,266 --> 00:36:29,478 Desohorez beteriko Ye Zhetai-ren alaba izateaz gain, 333 00:36:29,979 --> 00:36:31,647 bere ikaslerik onena zara. 334 00:36:32,148 --> 00:36:34,108 Alderdiko askoren begietan, 335 00:36:34,692 --> 00:36:38,279 konpongaitza zara, beraz. 336 00:36:40,448 --> 00:36:41,991 Baina ni ez nago ados. 337 00:36:42,074 --> 00:36:45,286 Ikasle zinenean, lorpen asko izan zenituen. 338 00:36:46,162 --> 00:36:48,122 Ez dut talentu hori galdu nahi. 339 00:36:51,876 --> 00:36:57,381 Paper hau sinatu eta politikako ikastaro bat egiten baduzu, 340 00:36:57,465 --> 00:36:59,467 Eraikuntza Taldera itzuliko zara. 341 00:37:01,677 --> 00:37:03,471 Irakurri nahiko nuke, mesedez. 342 00:37:06,641 --> 00:37:08,559 Fida zaitez nitaz. 343 00:37:08,643 --> 00:37:11,854 Agiri honek ez du liburu inperialistarekin zerikusirik. 344 00:37:30,414 --> 00:37:32,833 Nire aita hilda dago. 345 00:37:32,917 --> 00:37:37,838 Baina bere saileko asko oraindik ideia arriskutsuak zabaltzen ari dira. 346 00:37:38,631 --> 00:37:40,591 Ez dugu haien aurkako frogarik. 347 00:37:41,133 --> 00:37:44,095 Nire aita ez dut inoiz hauetako inorekin ikusi. 348 00:37:44,679 --> 00:37:46,180 Jartzen duena egia da. 349 00:37:46,764 --> 00:37:49,350 Zure amak ere sinatu du. 350 00:37:50,559 --> 00:37:52,812 Ikusten? Hemen. 351 00:37:55,189 --> 00:37:56,857 Ezin dut hau sinatu. 352 00:37:58,276 --> 00:37:59,402 Ez naiz lekuko bat. 353 00:38:00,319 --> 00:38:01,654 Ez baduzu sinatzen, 354 00:38:02,238 --> 00:38:05,032 Kontrol Militarreko Batzordeak auzipetuko zaitu. 355 00:38:05,533 --> 00:38:09,036 Eta ordurako, ezingo dizut lagundu. 356 00:38:16,585 --> 00:38:18,379 Ezin dut sinatu. 357 00:38:19,755 --> 00:38:21,299 Ez naiz lekuko bat. 358 00:38:47,325 --> 00:38:49,285 Urdanga egoskor hori. 359 00:39:13,934 --> 00:39:18,689 Sukarra duzu. Oraindik ez gara iritsi, egin lo. 360 00:40:06,070 --> 00:40:09,365 Lei Zhicheng naiz, Itsasertz Gorriko komisario politikoa. 361 00:40:09,448 --> 00:40:13,119 Hau Yang Weining da, Itsasertz Gorria baseko ingeniari burua. 362 00:40:13,202 --> 00:40:17,498 Ye Wenjie, artikulu honen idazlea zu zarela jartzen du. 363 00:40:19,166 --> 00:40:20,167 Bai. 364 00:40:23,796 --> 00:40:25,923 "Fase-mugen exijentzia..." 365 00:40:26,006 --> 00:40:28,217 Fase-mugen existentzia posiblea 366 00:40:28,300 --> 00:40:32,513 eguzkiaren erradiazio eremuan eta haien islapen ezaugarriak. 367 00:40:33,055 --> 00:40:34,932 Bai, neuk idatzi nuen. 368 00:40:35,015 --> 00:40:37,685 Zure jakintza duen norbait behar dugu. 369 00:40:37,768 --> 00:40:40,938 Batzordeak zuri aukera bat ematea erabaki du. 370 00:40:41,814 --> 00:40:44,483 Espetxean beharrean, hemen birgaitzeko. 371 00:40:44,984 --> 00:40:46,735 Hau base militarra da. 372 00:40:46,819 --> 00:40:49,530 Ikerketa honek maila goreneko segurtasuna du. 373 00:40:49,613 --> 00:40:53,033 Eta zure egoera kontuan hartuta, sartzen bazara, 374 00:40:53,909 --> 00:40:55,453 ez zara inoiz irtengo. 375 00:40:57,163 --> 00:40:58,539 Sartu nahi dut. 376 00:41:01,792 --> 00:41:04,086 Betiko geratuko naiz hemen. 377 00:41:31,155 --> 00:41:32,823 {\an8}"JAUREGI BELTZA" 378 00:41:32,907 --> 00:41:36,452 {\an8}INTELIGENTZIA ESTRATEGIKOAREN AGENTZIAREN KUARTEL NAGUSIA 379 00:41:36,535 --> 00:41:37,953 {\an8}LONDRES 380 00:41:53,427 --> 00:41:54,386 Bai? 381 00:41:54,470 --> 00:41:55,471 Aurrerapenik? 382 00:41:55,554 --> 00:41:57,932 Uste baino gehiago. Nahi baino gutxiago. 383 00:41:58,682 --> 00:42:00,976 Oxfordeko boskotearen berririk? 384 00:42:01,060 --> 00:42:04,522 Baliteke. Kamerek Salazarren irudi bitxiak grabatu zituzten 385 00:42:04,605 --> 00:42:07,066 {\an8}Vera Ye-ren hiletaren gauean. 386 00:42:07,942 --> 00:42:09,235 Evansi buruzkorik? 387 00:42:09,902 --> 00:42:13,364 1984tik ez dute apenas jendartean ikusi. 388 00:42:13,447 --> 00:42:18,327 Ez dute hari buruzkorik 42 urtez idatzi, aitaren petrolio enpresa jaso zuenetik. 389 00:42:18,410 --> 00:42:20,287 Nora joan zen helikopteroz? 390 00:42:20,371 --> 00:42:23,749 {\an8}Atlantikoan galdu genuen. Sateliteak arazo bat zuen. 391 00:42:24,625 --> 00:42:26,669 {\an8}Nire sateliteek ez dute arazorik. 392 00:42:27,920 --> 00:42:31,006 {\an8}Ondo da. Eta Teherangoari buruzkorik? 393 00:42:31,090 --> 00:42:32,591 Kasko distiratsu hori. 394 00:42:33,217 --> 00:42:35,844 Ez dakigu zer den, baina ezin gara hor sartu. 395 00:42:35,928 --> 00:42:39,223 - Ziur beste suizidio bat izan zela? - Ziur ez. 396 00:42:39,932 --> 00:42:43,310 Irandarrak ez dira asko laguntzen ari. 397 00:42:43,394 --> 00:42:48,857 Clarence, Scotland Yard, MI5 eta OSCT-tik kaleratu zaituzte. 398 00:42:48,941 --> 00:42:50,568 Errekorren bat hautsi duzu. 399 00:42:50,651 --> 00:42:52,778 Porrotarekin igotzeko dohaina dut. 400 00:42:52,861 --> 00:42:54,613 Orain ezin duzu porrot egin. 401 00:42:54,697 --> 00:42:56,448 Azken aukera duzu. 402 00:42:57,116 --> 00:42:58,534 Ez ezazu zapuztu. 403 00:43:00,578 --> 00:43:01,662 Eta ezin da erre. 404 00:43:33,319 --> 00:43:36,280 Eraman ezazu. Zuk izatea nahiko luke. 405 00:43:42,620 --> 00:43:44,038 Ez dut ulertzen. 406 00:43:46,332 --> 00:43:47,416 Saiatu naiz. 407 00:43:48,626 --> 00:43:53,380 Baina ez dut argitzea lortzen. Zergatik egingo zuen hori? 408 00:43:55,049 --> 00:43:56,133 Hori ez zen Vera. 409 00:43:57,134 --> 00:44:00,012 Lana... Gauzak ez zihoazen ondo. 410 00:44:00,929 --> 00:44:03,807 Badakit. Guztiok dugu arazo bera. 411 00:44:05,434 --> 00:44:10,606 Barkatu galdetzeagatik, baina utzi al zuen oharrik edo azalpenik? 412 00:44:11,690 --> 00:44:12,691 Ezer ez. 413 00:44:19,239 --> 00:44:21,158 Sauli Jainkoaz galdetu zion. 414 00:44:21,742 --> 00:44:22,868 Zuri galdetu zizun? 415 00:44:22,951 --> 00:44:24,244 Jainkoaz? 416 00:44:26,372 --> 00:44:29,667 Etxe honetan ez gara fededunak. Zientzialariak gara. 417 00:44:30,250 --> 00:44:32,503 Ezer bitxirik esan al zizun? 418 00:44:33,295 --> 00:44:35,422 Egin zuen ezer bitxirik? 419 00:44:40,135 --> 00:44:41,512 Bideojokoak. 420 00:44:42,221 --> 00:44:44,515 - Bideojoko batean aritzen zen. - Vera? 421 00:44:44,598 --> 00:44:46,517 Bai, asko gainera. 422 00:44:48,143 --> 00:44:49,144 Non dago? 423 00:44:57,736 --> 00:44:59,071 Bideojoko bat da hori? 424 00:45:00,197 --> 00:45:01,407 Non dago beste dena? 425 00:45:02,533 --> 00:45:03,701 Hori da dena. 426 00:45:07,204 --> 00:45:08,789 Zer-nolako jokoa da hau? 427 00:45:09,873 --> 00:45:10,916 Ez dakit. 428 00:45:12,626 --> 00:45:14,002 Nik Pong jokatzen nuen. 429 00:45:18,590 --> 00:45:20,884 - Eraman dezaket? - Jakina. 430 00:45:26,306 --> 00:45:27,558 Zu zara hori? 431 00:45:30,060 --> 00:45:33,105 Beste bizitza batean. Nire lehen lanean. 432 00:45:33,897 --> 00:45:35,149 Oso polit zaude. 433 00:45:36,191 --> 00:45:37,276 Hala nintzen. 434 00:45:38,610 --> 00:45:40,404 Denbora oso kabroia da. 435 00:46:01,425 --> 00:46:04,386 Hiru hilabete baino ez, eta lehen proba duzu. 436 00:46:04,470 --> 00:46:06,263 Zortekoa zara. 437 00:46:06,764 --> 00:46:09,141 Gehienek luze itxaron behar izaten dute. 438 00:46:09,725 --> 00:46:11,935 Zer probatuko dugu? Misilak? 439 00:46:13,187 --> 00:46:15,981 Denek dituzte misilak. 440 00:46:16,064 --> 00:46:21,820 Jomugaren koordinatuak: BN20197F. 441 00:46:21,904 --> 00:46:23,238 Egiaztatu dira. 442 00:46:23,322 --> 00:46:25,365 Transmisio proba hasteko hamar, 443 00:46:25,449 --> 00:46:30,204 bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bost, 444 00:46:30,287 --> 00:46:34,416 lau, hiru, bi, bat. 445 00:46:34,500 --> 00:46:35,876 Hasi transmisioa. 446 00:47:11,954 --> 00:47:13,497 Transmisioa burutu da. 447 00:47:14,081 --> 00:47:16,875 BN20197F. 448 00:47:20,128 --> 00:47:22,297 Horiek ziren jomugaren koordenatuak. 449 00:47:22,381 --> 00:47:24,216 Oroimen ona duzu. 450 00:47:26,301 --> 00:47:27,928 Zein da jomuga? 451 00:48:16,560 --> 00:48:17,561 Lehenengo maila. 452 00:49:23,669 --> 00:49:24,795 Zer ostia? 453 00:49:28,256 --> 00:49:30,717 Wadek kasko horietako bat nahi du. 454 00:49:30,801 --> 00:49:32,719 Lotura zuzena dutela uste du. 455 00:49:33,720 --> 00:49:35,514 Ikusi dugu hemen horrelakorik? 456 00:49:35,597 --> 00:49:36,974 Ez, oraingoz ez. 457 00:49:38,433 --> 00:49:41,019 - Zer gehiagok du lotura? - Mike Evansek. 458 00:49:41,103 --> 00:49:43,939 Bizikletako kasko horrek garestia dirudi. 459 00:49:44,022 --> 00:49:45,399 Evans aberatsa da. 460 00:49:45,482 --> 00:49:48,777 - Eta atzerako kontaketek? - Zientzialariei gertatutakoek. 461 00:49:48,860 --> 00:49:51,321 Zientzialariei gertatutako suizidioek. 462 00:49:51,405 --> 00:49:54,157 Zientzialariei gertatutako gauza bitxi denek. 463 00:49:54,241 --> 00:49:57,869 Zientzialariei gertatutako gauza bitxiekin lotutako jendeak. 464 00:49:57,953 --> 00:50:00,038 - Nork erabakitzen du hori? - Wadek. 465 00:50:00,122 --> 00:50:02,624 - Nork dio berak erabakitzeko? - Gobernuek. 466 00:50:02,708 --> 00:50:04,126 - Zeintzuk? - Gehienek. 467 00:50:04,209 --> 00:50:07,713 Ez zaie asko gustatzen zientzia hondatu den ideia hori. 468 00:50:07,796 --> 00:50:10,882 Ez dut ulertzen zientzia hondatzea zer den. 469 00:50:10,966 --> 00:50:14,052 Nik ere ez, baina ez du itxura onik. 470 00:50:17,347 --> 00:50:19,808 Eskerrak ez zaren zientzialaria. 471 00:50:19,891 --> 00:50:22,352 Zientzialaria izateko momentu txarra da. 472 00:50:25,939 --> 00:50:28,066 - Porru asko erre dituzu. - Bai. 473 00:50:28,150 --> 00:50:30,527 - Neurriak hartzeko etorri gara? - Ez. 474 00:50:31,111 --> 00:50:33,822 - Zertara etorri gara? - Ez da uste duzuna. 475 00:50:33,905 --> 00:50:36,158 - Ez dut ezer uste. - Bai. Ez da hori. 476 00:50:36,241 --> 00:50:38,994 Etortzeko eskatu didazu, eta hemen nago, 477 00:50:40,162 --> 00:50:44,291 ilargi gabeko gau honetan, toki polit honetan. 478 00:50:45,042 --> 00:50:48,086 Zu biribilgunez beterik eta ni frenorik gabe. 479 00:51:04,853 --> 00:51:06,772 Zer esan zizun neska arraroak? 480 00:51:06,855 --> 00:51:08,982 "Unibertsoak egin dizu begi-keinurik?". 481 00:51:10,192 --> 00:51:13,487 Gauerdian zerura begiratzeko esan eta hau eman zidan. 482 00:51:16,323 --> 00:51:18,950 Zereal kutxa batekoa da. Begiratu dut. 483 00:51:19,618 --> 00:51:21,495 1963an egin zuten azkenekoz. 484 00:51:23,580 --> 00:51:26,666 - Zer gertatzen zaizu? - Ez dut nahi zuk jakiterik. 485 00:51:27,250 --> 00:51:28,376 Berreste isuririk ez. 486 00:51:28,460 --> 00:51:32,089 Ikusi eta esan zer ikusten duzun, ezer ikusten baduzu. 487 00:51:32,172 --> 00:51:35,801 Zientzia, motel. Horregatik etorri zara, ados? 488 00:51:35,884 --> 00:51:37,427 Ulertu dut nire zeregina. 489 00:51:40,555 --> 00:51:42,182 Mila esker etortzeagatik. 490 00:51:50,023 --> 00:51:52,734 Morse kodea dirudi, baina ez da. 491 00:51:52,818 --> 00:51:55,487 - Morse kodea dakizu? - Txorakeria asko dakit. 492 00:51:57,405 --> 00:51:59,282 Toasty-O-Sters. 493 00:51:59,950 --> 00:52:02,953 Ez da oso izen ona. Izen hobea aurki dezaket. 494 00:52:03,036 --> 00:52:04,704 Probatu eta gero. 495 00:52:04,788 --> 00:52:08,458 Izenak jaten duzunean sentitzen duzuna adierazi beharko luke. 496 00:52:08,542 --> 00:52:11,002 Txigortua dago. Ez dakigu besterik... 497 00:52:11,086 --> 00:52:12,796 Isildu eta begiratu. 498 00:52:15,882 --> 00:52:17,259 Bi minutu gauerdirako. 499 00:52:24,015 --> 00:52:24,850 Eseri. 500 00:52:34,985 --> 00:52:39,197 Egingo dugunarekin ez daude denak ados, 501 00:52:39,281 --> 00:52:41,366 zure egoera politikoa dela eta. 502 00:52:42,033 --> 00:52:46,163 Yang injineru buruaren gomendioari jarraiki, 503 00:52:46,872 --> 00:52:47,914 erabaki dugu 504 00:52:47,998 --> 00:52:50,667 Itsasertz Gorria proiektua benetan zer den esatea. 505 00:52:56,631 --> 00:52:58,466 Izarrak argi-argi daude gaur. 506 00:52:58,550 --> 00:52:59,593 Bolatuta zaude. 507 00:53:00,510 --> 00:53:03,138 Bai, baina hala ere, 508 00:53:04,472 --> 00:53:05,807 oso argi daude. 509 00:53:11,813 --> 00:53:12,814 Saul. 510 00:53:20,030 --> 00:53:21,114 Ene Jainkoa. 511 00:53:21,907 --> 00:53:24,743 Itsasertz Gorria ez da armak probatzeko programa. 512 00:53:33,376 --> 00:53:34,211 Jarraitu. 513 00:53:35,545 --> 00:53:39,925 Sistemako emisioak modulatu egiten dira. 514 00:53:40,008 --> 00:53:43,553 Frekuentzia modulatzea ez da beharrezkoa arma sistemetan. 515 00:53:45,222 --> 00:53:46,348 Zuzen zaude. 516 00:53:47,182 --> 00:53:49,893 Ez da armagintzarako beharrezkoa. 517 00:53:50,894 --> 00:53:53,813 Baina komunikatzeko beharrezkoa da. 518 00:54:11,790 --> 00:54:13,792 Unibertsoa keinuka ikusten dut. 519 00:54:13,875 --> 00:54:15,335 Nola liteke? 520 00:54:15,418 --> 00:54:16,419 Ezinezkoa da. 521 00:54:30,976 --> 00:54:32,227 Kaka, kode bat da. 522 00:54:33,395 --> 00:54:34,562 Zer? 523 00:54:35,814 --> 00:54:37,232 Zer dio? 524 00:54:38,316 --> 00:54:39,317 Zer dio? 525 00:54:39,901 --> 00:54:41,194 Komunikatzeko? 526 00:54:42,362 --> 00:54:43,363 Norekin? 527 00:54:47,158 --> 00:54:50,287 Hor kanpoan dagoenarekin. 528 00:54:53,999 --> 00:54:54,958 Zer da hori? 529 00:54:56,251 --> 00:54:59,170 Hori, Clarence, gure etsaia da. 530 00:55:00,755 --> 00:55:03,550 Ez dira letrak. Zenbakiak dira. 531 00:55:03,633 --> 00:55:04,759 Zer zenbaki? 532 00:55:05,385 --> 00:55:09,264 Hamar, 34, zero, sei, 533 00:55:09,347 --> 00:55:16,354 bost, lau, hiru, bi, bat. 534 00:55:19,983 --> 00:55:25,071 DENBORALDI HONETAN 535 00:55:27,324 --> 00:55:29,993 Ez duzu jakin nahi izarrek zergatik egin zizuten dir-dir? 536 00:55:32,412 --> 00:55:34,914 Verak hau jokatzen zuen suizidatu aurretik. 537 00:55:37,208 --> 00:55:41,171 Zure misioa mundu honetako misterioa argitzea da. 538 00:55:43,048 --> 00:55:44,924 Gutako batek bizirauten badu, 539 00:55:46,051 --> 00:55:47,385 denok bizirauten dugu. 540 00:55:55,393 --> 00:55:57,395 Norbait dago honen atzean. 541 00:55:58,146 --> 00:55:59,647 Aurkitu behar dugu. 542 00:56:04,652 --> 00:56:07,155 Jauna, guk lagunduko dizuegu. 543 00:56:18,208 --> 00:56:21,252 Benetakoak direla uste dut. Eta honantz datozela. 544 00:58:24,000 --> 00:58:29,005 Azpitituluak: Ilargi G.