1 00:00:07,716 --> 00:00:13,847 {\an8}LONDRES, 1982 2 00:00:31,573 --> 00:00:32,407 Ye doktorea. 3 00:00:33,241 --> 00:00:34,367 Evans jauna. 4 00:00:40,957 --> 00:00:43,752 Esan behar dut ez nuela zutaz jakitea espero. 5 00:00:45,920 --> 00:00:47,797 Nitaz oroitzen zara behintzat. 6 00:00:48,298 --> 00:00:51,384 Jakina oroitzen naizela. Ez zara ahazten erraza. 7 00:00:51,968 --> 00:00:53,887 Astebeterako etorri naiz. 8 00:00:55,221 --> 00:00:56,681 Konferentzia batera. 9 00:00:56,765 --> 00:00:57,849 Astrofisikakoa. 10 00:00:58,767 --> 00:01:01,811 Tontor hartatik irtetea lortu zenuen orduan? 11 00:01:04,064 --> 00:01:05,732 Badakit zure aitarena. 12 00:01:06,983 --> 00:01:08,109 Ikertu egin nuen. 13 00:01:08,943 --> 00:01:10,987 Nik ere badakit zure aitarena. 14 00:01:12,072 --> 00:01:14,282 Haren petrolio-konpainia daramazu. 15 00:01:14,365 --> 00:01:18,495 Eta Mao hil da. Tsinghua Unibertsitateko irakaslea naiz. 16 00:01:20,997 --> 00:01:22,248 Dena aldatzen da. 17 00:01:23,416 --> 00:01:25,085 Niretzat ez da ezer aldatu. 18 00:01:25,585 --> 00:01:27,712 Shaanxin zegoen tipo bera naiz. 19 00:01:28,254 --> 00:01:30,381 Txabola hartan geratzea nuen betiko, 20 00:01:30,465 --> 00:01:33,760 ipar-mendebaldeko enararen subespezie bat salbatu nahian, 21 00:01:33,843 --> 00:01:37,305 edo eskura ditudan baliabideak erabiliz gehiago lortzea. 22 00:01:39,099 --> 00:01:41,226 Botereari aurka egin ahal izateko, 23 00:01:42,310 --> 00:01:45,021 boterea hartu behar da batzuetan. 24 00:01:46,231 --> 00:01:47,398 Ados nago. 25 00:01:49,567 --> 00:01:52,695 Eta, zehazki, nola egiten diozu aurka botereari? 26 00:01:56,991 --> 00:01:58,660 Zertarako idatzi zenidan? 27 00:02:01,329 --> 00:02:05,125 "Naturan ezer ez da bakarrik existitzen". 28 00:02:07,961 --> 00:02:11,297 Ez nekien honetaz norekin hitz egin. 29 00:02:13,675 --> 00:02:15,677 Zertaz hitz egin nahi duzu? 30 00:02:18,054 --> 00:02:19,597 Tontor hartan nengoela... 31 00:02:24,018 --> 00:02:25,311 zerbait egin nuen. 32 00:02:52,338 --> 00:02:55,425 Kaixo, duela ordubete eman didate alta. 33 00:02:55,967 --> 00:02:58,303 Ezin bazara etorri, idatzi mezu bat. 34 00:02:59,345 --> 00:03:01,556 Bestela, etorri, prest nago eta. 35 00:03:13,985 --> 00:03:14,986 Hara, aupa. 36 00:03:16,112 --> 00:03:17,030 Aupa. 37 00:03:18,573 --> 00:03:20,325 Oxforden zeundela uste nuen. 38 00:03:20,992 --> 00:03:21,951 Bai... 39 00:03:22,702 --> 00:03:23,703 Han nengoen. 40 00:03:25,413 --> 00:03:27,457 Ba ongi etorri. 41 00:03:28,625 --> 00:03:31,377 Jack duela ordubete edo ni jasotzekoa zen, 42 00:03:31,461 --> 00:03:33,838 baina txepelak ez du telefonoa hartzen. 43 00:03:36,174 --> 00:03:37,133 Ondo zaude? 44 00:03:41,804 --> 00:03:43,097 Zergatik etorri zara? 45 00:03:57,820 --> 00:03:59,656 Gelditu, gelditu hori. 46 00:04:04,744 --> 00:04:06,162 Ez nion utzi behar. 47 00:04:06,955 --> 00:04:08,915 Aizu. Ez da zure errua. 48 00:04:08,998 --> 00:04:11,292 Emakume bera izango da, ezta? 49 00:04:11,793 --> 00:04:13,294 Zigarroa piztu zidana. 50 00:04:13,378 --> 00:04:15,964 Aurrekoan bezala irudiak ezabatuko zituen. 51 00:04:16,047 --> 00:04:17,882 Edo harekin lankideren bat. 52 00:04:17,966 --> 00:04:19,092 Ba aurkitu ezazue. 53 00:04:19,717 --> 00:04:21,386 Ez al da hori zuen lana? 54 00:04:21,469 --> 00:04:25,223 Zure lagunaren etxe barruan eta kanpoan 18 kamera daude. 55 00:04:25,306 --> 00:04:27,475 Ez dago inon haren irudirik. 56 00:04:27,558 --> 00:04:29,102 Ez al da bitxia? 57 00:04:30,687 --> 00:04:33,564 Vera Yek bost jenio zituen Oxforden. 58 00:04:33,648 --> 00:04:35,692 Vera eta haren jenio bat hil dira. 59 00:04:36,859 --> 00:04:39,070 Gonbit bat. Hiru zirkulu dituena. 60 00:04:40,530 --> 00:04:42,573 Nola ostia dakizu zuk horretaz? 61 00:04:42,657 --> 00:04:43,658 Zer axola du? 62 00:04:57,297 --> 00:04:58,798 Interesgarria da, ezta? 63 00:04:59,841 --> 00:05:02,719 Zuk lana uztea eta zuk lan egitea nahi dute. 64 00:05:05,430 --> 00:05:09,142 Datorren hastean bilera bat dute elkartera ongietorria emateko. 65 00:05:09,726 --> 00:05:10,768 Berarekin noa. 66 00:05:10,852 --> 00:05:12,395 - Ez horixe. - Bai horixe. 67 00:05:12,478 --> 00:05:13,813 Ez horixe. 68 00:05:13,896 --> 00:05:15,189 Ez zaude gonbidatuta. 69 00:05:16,316 --> 00:05:18,234 Zuk aukeratu, Cheng doktorea. 70 00:05:19,068 --> 00:05:20,862 Etxera joan, doluan negar egin 71 00:05:20,945 --> 00:05:24,198 eta hil zen gauean egin zenuenaz bizitza osoa damutu, 72 00:05:25,408 --> 00:05:28,411 edo hura hil duten sasikumeak harrapatzen lagundu. 73 00:05:31,205 --> 00:05:32,790 Ez. 74 00:05:33,458 --> 00:05:34,625 Edan vodka. 75 00:05:34,709 --> 00:05:37,295 - Horiek hobeak dira. - Ez, edan vodka. 76 00:05:40,048 --> 00:05:41,132 Gogoz edan. 77 00:05:57,607 --> 00:05:59,359 Saiatu nintzen, benetan. 78 00:06:00,568 --> 00:06:02,070 Baina ez zen isiltzen. 79 00:06:02,612 --> 00:06:04,197 Harekin liskarra nahi zuen. 80 00:06:04,280 --> 00:06:06,741 Begirada bat bota nion, baina ez zen isildu. 81 00:06:06,824 --> 00:06:09,786 Lasai, Jin. Ezinezkoa zen Jack isilaraztea. 82 00:06:13,247 --> 00:06:14,791 Benetakoak direla uste dut. 83 00:06:16,167 --> 00:06:17,168 Nortzuk? 84 00:06:17,251 --> 00:06:18,669 San-Tiak. 85 00:06:18,753 --> 00:06:20,671 Eta honantz datozela uste dut. 86 00:06:21,547 --> 00:06:23,800 - Erokeria dirudi... - Ez da erokeria. 87 00:06:23,883 --> 00:06:25,760 Zentzuzko azalpen bakarra da. 88 00:06:26,427 --> 00:06:29,055 Ezin dugu gure teknologiarekin hori egin. 89 00:06:29,138 --> 00:06:30,264 Inork ezin du. 90 00:06:30,348 --> 00:06:33,893 Eta inork egin ezin duena egin bada... 91 00:06:35,895 --> 00:06:39,315 - Ez dakit estralurtarrei aurre egiten. - Nik ere ez. 92 00:06:39,399 --> 00:06:42,985 Baina haiekin lan egiten dutenak ez dira estralurtarrak. 93 00:06:43,569 --> 00:06:46,280 Eta bizitza osoa daramat gizakiei aurre egiten. 94 00:06:47,198 --> 00:06:48,324 Eta zuk ere bai. 95 00:07:02,839 --> 00:07:04,006 Berri onak ditugu. 96 00:07:04,590 --> 00:07:05,716 Aurkitu dugu. 97 00:07:06,884 --> 00:07:11,097 Panamax petrolio ontzia. 40 urte daramatza oliorik garraiatu gabe. 98 00:07:11,597 --> 00:07:14,058 Mila pertsona bizi daitezke bertan. 99 00:07:14,767 --> 00:07:15,935 Koordenatuak ditut. 100 00:07:16,018 --> 00:07:19,939 Mediterraneo itsasoan, Alexandriatik 200 milia iparralderantz. 101 00:07:20,857 --> 00:07:22,066 Esku hartuko dugu? 102 00:07:22,859 --> 00:07:23,860 Ez. 103 00:07:24,444 --> 00:07:25,403 Itxaron dezagun. 104 00:07:49,051 --> 00:07:50,052 Hola. 105 00:07:51,345 --> 00:07:53,222 Monsieur Evans. 106 00:07:53,306 --> 00:07:55,183 Gabrielle, bonjour. 107 00:07:55,266 --> 00:07:57,852 Chiang andereƱoak San-Tiez hitz egin digu. 108 00:07:57,935 --> 00:07:58,769 Bai? 109 00:07:58,853 --> 00:08:02,398 Gure Jauna ezagutzeko adina biziko al naiz? 110 00:08:02,982 --> 00:08:07,111 Iristen direnean gure Jaunak gu hemen egotea nahi badu, 111 00:08:07,695 --> 00:08:10,823 ahalbidetuko dute. 112 00:08:11,908 --> 00:08:14,035 Mirariak egiten dituzte. 113 00:08:14,535 --> 00:08:16,537 Eta bestela... 114 00:08:17,121 --> 00:08:19,165 Hori izango da onena, ezta? 115 00:08:19,248 --> 00:08:20,249 Bai. 116 00:08:20,833 --> 00:08:22,919 Txiki. Tira ba... 117 00:08:24,170 --> 00:08:27,673 Jauna, biharko Londreseko bilerarako azken zerrenda. 118 00:08:28,424 --> 00:08:31,302 - Zer gertatu da Rooneyrekin? - Ez zigun balio. 119 00:08:32,345 --> 00:08:33,513 Ados. 120 00:08:33,596 --> 00:08:34,430 Jauna. 121 00:08:35,640 --> 00:08:37,350 Igoko dugu segurtasuna? 122 00:08:37,433 --> 00:08:39,727 Jaunak ematen digu segurtasun guztia. 123 00:08:41,187 --> 00:08:42,188 Bai. 124 00:08:49,612 --> 00:08:50,696 Jauna? 125 00:08:52,031 --> 00:08:52,990 Bai. 126 00:08:53,074 --> 00:08:56,702 Jokoaren bitartez elkartuko diren kamarada berriak ditugu. 127 00:08:56,786 --> 00:09:00,248 - Biharko Londreseko bileran... - Badakite bilerari buruz. 128 00:09:02,250 --> 00:09:03,084 Nork? 129 00:09:03,167 --> 00:09:04,502 Zure etsaiek. 130 00:09:05,628 --> 00:09:07,046 Badakite non zauden. 131 00:09:07,838 --> 00:09:09,507 Zu ikusten ari dira orain. 132 00:09:14,554 --> 00:09:15,846 Ez beldurtu. 133 00:09:16,347 --> 00:09:17,974 Ez zaizu ezer gertatuko. 134 00:09:19,100 --> 00:09:20,518 Salbu zaudete. 135 00:09:21,561 --> 00:09:23,062 Guk babestuko zaituztegu. 136 00:09:25,898 --> 00:09:28,943 Hori da. Polita da zure irribarrea ikustea. 137 00:09:38,369 --> 00:09:40,162 Kaka zaharra. 138 00:09:40,246 --> 00:09:42,164 Zer esan duzu dela honen xedea? 139 00:09:44,000 --> 00:09:45,668 - Irabaztea. - Odoltsua da. 140 00:09:45,751 --> 00:09:48,879 Saihets-hezurrak txikitu dizkit eta bihotza kendu dit. 141 00:09:49,380 --> 00:09:52,216 - Bihotz Kentzailea da. - Zein polita. 142 00:09:53,050 --> 00:09:55,011 Lanik aurkitu duzu? 143 00:09:55,094 --> 00:09:55,928 Badut lana. 144 00:09:57,305 --> 00:09:59,140 - Zertan? - Sortzailea naiz. 145 00:09:59,223 --> 00:10:01,767 Hori ez da lana, ikasi duzun hitz bat da. 146 00:10:01,851 --> 00:10:04,312 Deuseza naizela uste duzu, baina ikusiko duzu. 147 00:10:04,395 --> 00:10:07,440 Ez dut deuseza zarenik uste. Alferrontzia baizik. 148 00:10:07,523 --> 00:10:11,068 Zuk etengabe lan egin duzu, eta ikusi zer lortu duzun. 149 00:10:12,278 --> 00:10:15,323 "Argiak ukitzen duen oro gure erreinua da". 150 00:10:17,325 --> 00:10:19,577 Nire lana ez da aberats bilakatzea. 151 00:10:20,119 --> 00:10:21,537 Jendea babestea baizik. 152 00:10:22,997 --> 00:10:24,707 Barregarria al da? 153 00:10:24,790 --> 00:10:25,625 Barkatu, aita. 154 00:10:25,708 --> 00:10:27,543 Baina poliziak ez dira heroiak. 155 00:10:27,627 --> 00:10:29,003 Ni ez naiz polizia. 156 00:10:29,086 --> 00:10:32,465 Gobernu disfuntzional bateko funtzionarioa zara. 157 00:10:34,383 --> 00:10:37,386 - Nork esan du hori? - Neuk pentsatu dut, aita. 158 00:10:37,470 --> 00:10:39,680 Badakit poliziari ez zaiola atsegin. 159 00:10:42,141 --> 00:10:42,975 Allyk esan du. 160 00:10:44,018 --> 00:10:45,311 Ally inozo hutsa da. 161 00:10:45,394 --> 00:10:49,148 Bi urtez hori badiozu ere, nire mutil-laguna da, beraz... 162 00:10:49,231 --> 00:10:51,192 Gustu txarra duzu mutilentzat. 163 00:10:51,275 --> 00:10:52,943 Nire amak zuen bezala. 164 00:11:00,284 --> 00:11:05,247 Aberastean etxea erosten dizudanean, galdetuko dizut deuseza naizen oraindik. 165 00:11:11,921 --> 00:11:14,465 Lehenik hobe duzu Bihotz Kentzailea akabatu. 166 00:11:14,548 --> 00:11:16,050 Ia lortu dut oraingoan. 167 00:11:33,192 --> 00:11:34,026 Aupa. 168 00:11:35,069 --> 00:11:36,153 Zer iruditzen? 169 00:11:37,905 --> 00:11:39,532 Bai, hori ondo dago. 170 00:11:40,032 --> 00:11:42,326 Bere amak hilkutxa itxia dela esan du. 171 00:11:52,586 --> 00:11:57,925 Bere familia iritsi aurretik hemengo zerbait kendu beharko al genuke? 172 00:11:58,759 --> 00:11:59,635 Adibidez? 173 00:12:00,761 --> 00:12:04,473 Ez dakit, sexu jostailuak, pilulak, 174 00:12:05,182 --> 00:12:08,853 pornografia klasikoa... Ez dakit, Jack Rooneyz ari gara. 175 00:12:10,312 --> 00:12:11,397 Ez dut uste. 176 00:12:14,567 --> 00:12:15,568 Ikusten? 177 00:12:17,820 --> 00:12:18,821 Esan dizut. 178 00:12:24,118 --> 00:12:26,412 Zer ote dago hemen? Eskuburdinak? 179 00:12:27,079 --> 00:12:28,080 Uzki-bolak? 180 00:13:19,006 --> 00:13:21,967 Datuak, ekuazioak, hipotesiak eta ereduak bai. 181 00:13:22,051 --> 00:13:24,470 Baina ez dakit hau egiten. 182 00:13:25,262 --> 00:13:27,348 Ez naiz espioia, edo zareten hori. 183 00:13:27,932 --> 00:13:29,683 Badakigu nora zoazen. 184 00:13:29,767 --> 00:13:32,353 Hurbil egongo gara, ikusten eta entzuten, 185 00:13:33,062 --> 00:13:34,814 salbu zaudela egiaztatzeko. 186 00:13:35,397 --> 00:13:38,275 Egin dezakezun onena elkarrizketak saihestea da. 187 00:13:38,359 --> 00:13:40,486 Ez hitz egin. Entzun. 188 00:13:41,195 --> 00:13:44,114 Informazioa jasotzera zoaz, ez aurka egitera. 189 00:13:44,198 --> 00:13:47,034 Gero eta denbora gehiago egon, hobeto. 190 00:13:47,117 --> 00:13:51,956 Sartu, informazioa jaso eta irten. Ez dute ezer susmatuko. 191 00:13:52,039 --> 00:13:53,457 Eta eraman poltsa bat. 192 00:13:53,958 --> 00:13:57,086 Arropa, hortzetako pasta... Bizpahiru egunerako. 193 00:13:57,670 --> 00:13:59,463 - Zergatik? - Badaezpada. 194 00:13:59,547 --> 00:14:02,800 - Zer gerta daiteke? - Etxera itzultzerik ez baduzu ere. 195 00:14:04,009 --> 00:14:05,553 Zergatik ez? 196 00:14:06,136 --> 00:14:08,138 Badakite non bizi zaren, doktore. 197 00:14:12,268 --> 00:14:14,103 "Haiek" esaten duzunean, 198 00:14:15,604 --> 00:14:17,273 nortaz ari zara? 199 00:14:19,775 --> 00:14:22,319 Estralurtarrekin harremanetan daude? 200 00:14:22,820 --> 00:14:26,866 Ez duzu Bizarzurigan sinetsi behar Gabonetako oparietan sinesteko. 201 00:14:29,410 --> 00:14:31,245 Bizarzurigan sinesten duzu? 202 00:14:39,169 --> 00:14:40,129 Ho, ho, ho. 203 00:15:13,245 --> 00:15:14,079 Bai? 204 00:15:14,663 --> 00:15:17,791 Tokira iristen zarenean, ez eraman mugikorra aldean. 205 00:15:17,875 --> 00:15:19,835 Ni jarraitzeko gai izango zara? 206 00:15:19,919 --> 00:15:21,795 Txantxetan ibiliko zara ba. 207 00:15:21,879 --> 00:15:22,713 Berde dago. 208 00:15:33,766 --> 00:15:36,477 Orduan, otso gaiztoari begiratu eta esan zion: 209 00:15:36,560 --> 00:15:39,188 "Amona, zein begi handiak dituzun". 210 00:15:39,271 --> 00:15:40,856 Ez dugu ulertzen. 211 00:15:41,857 --> 00:15:43,359 Zer ez duzue ulertzen? 212 00:15:44,109 --> 00:15:46,445 - Otsoak neska jan nahi du. - Bai. 213 00:15:47,488 --> 00:15:49,031 Neskak ez du hark jatea nahi. 214 00:15:49,782 --> 00:15:50,616 Ez. 215 00:15:51,200 --> 00:15:55,496 Orduan, zergatik geratzen da etxean, otsoak jan nahi duela baldin badaki? 216 00:15:55,579 --> 00:15:57,498 Ez daki hori. 217 00:15:57,998 --> 00:16:00,626 Otsoak amonaren itxura hartu du. 218 00:16:01,502 --> 00:16:02,795 Ez dugu ulertzen. 219 00:16:03,963 --> 00:16:06,173 Otsoak amonaren arropa jantzi du. 220 00:16:06,256 --> 00:16:10,135 Arropa horrekin, amonaren itxura dauka eta haren ahotsa jarri du. 221 00:16:11,512 --> 00:16:13,430 Baina ez da amona. 222 00:16:13,514 --> 00:16:14,515 Otsoa da. 223 00:16:14,598 --> 00:16:18,435 Bai, baina Txanogorritxok ez daki hori. 224 00:16:19,186 --> 00:16:21,522 Otsoa berarekin hitz egiten ari da? 225 00:16:22,272 --> 00:16:23,440 Bai. 226 00:16:24,608 --> 00:16:29,321 Bere asmoa neska jatea bada, zergatik ari da berarekin hizketan? 227 00:16:29,947 --> 00:16:31,740 Eta hitz egin ondoren, 228 00:16:31,824 --> 00:16:35,369 otsoaren asmoa zein den badaki, zergatik ez du ihes egin? 229 00:16:36,120 --> 00:16:40,374 Ez dakielako otsoaren asmoa zein den. 230 00:16:40,457 --> 00:16:43,085 Itxurak eginez asmoa ezkutatzen ari da. 231 00:16:43,877 --> 00:16:46,046 Ez dituzue asmoak inoiz ezkutatzen? 232 00:16:48,841 --> 00:16:50,217 Ez dugu ulertzen. 233 00:16:51,093 --> 00:16:55,723 Adibidez, gure atzetik dabiltzan zomorro horiek 234 00:16:55,806 --> 00:16:58,100 haien asmoak ezkutatzen ari dira, 235 00:16:58,183 --> 00:17:01,311 bestela, ez baitira guregana iritsiko. 236 00:17:03,897 --> 00:17:04,898 Zomorroak? 237 00:17:05,399 --> 00:17:06,400 Gure etsaiak. 238 00:17:07,067 --> 00:17:09,903 Inteligentzia atzetik genuela ohartarazi zenidan. 239 00:17:11,572 --> 00:17:16,994 "Zomorro" intsektu eta animalia txikiei ematen zaien izena da. 240 00:17:17,077 --> 00:17:19,705 - Zuen etsaiak gizatiarrak dira. - Bai. 241 00:17:19,788 --> 00:17:23,792 Bai, begira, hor egin dudana... 242 00:17:24,877 --> 00:17:26,712 Metafora bat erabili dut. 243 00:17:27,796 --> 00:17:31,884 Zomorro deitu diet, nolabait halakoak direlako. 244 00:17:32,384 --> 00:17:36,055 Amorragarriak, garrantzirik gabeak eta hiltzen errazak. 245 00:17:37,139 --> 00:17:41,060 Zapatarekin zapaltzen dituzun intsektuak bezalakoak. 246 00:17:44,646 --> 00:17:49,193 Ez duzue inoiz esaten egia ez den zerbait? Ez duzue gezurrik esaten? 247 00:17:50,861 --> 00:17:54,907 Dakiguna esaten dugu, esan beharrekoa esaten dugunean. 248 00:17:58,160 --> 00:18:00,662 Pentsamenduarekin komunikatzen zarete? 249 00:18:02,164 --> 00:18:06,418 Gu ukuiluko animaliak gara oraindik, elkarri karrankaka. 250 00:18:08,754 --> 00:18:11,423 Hori egiten duzue? Gezurrak esan? 251 00:18:12,257 --> 00:18:15,094 Gezurrik ez esaten saiatzen naiz, baina... 252 00:18:16,011 --> 00:18:16,970 Bai. 253 00:18:17,513 --> 00:18:21,308 Batzuetan, denok esaten dugu gezurren bat. 254 00:18:22,101 --> 00:18:24,436 Eta otsoa, gezurretan dabil orduan? 255 00:18:25,646 --> 00:18:28,273 Bai. Hala dirudi. 256 00:18:30,526 --> 00:18:32,402 Otsoarekin hitz egin nahi dugu. 257 00:18:34,446 --> 00:18:35,614 Zer? 258 00:18:35,697 --> 00:18:37,741 Amonaren etxean al dago oraindik? 259 00:18:37,825 --> 00:18:38,909 Non dago etxea? 260 00:18:40,744 --> 00:18:41,787 Basoan. 261 00:18:43,914 --> 00:18:44,998 Zein basotan? 262 00:18:45,749 --> 00:18:47,584 Zuen munduan baso asko daude. 263 00:18:47,668 --> 00:18:48,877 Ez, ez. 264 00:18:49,461 --> 00:18:52,965 Ez, ez da benetakoa. 265 00:18:54,508 --> 00:18:55,759 Ez dugu ulertzen. 266 00:18:55,843 --> 00:18:57,261 Ipuin bat da. 267 00:18:58,095 --> 00:19:01,849 Otsoa, amona, Txanogorritxo... 268 00:19:01,932 --> 00:19:03,392 ez dira egiazkoak. 269 00:19:06,103 --> 00:19:07,479 Orduan, ipuin hori, 270 00:19:08,480 --> 00:19:10,482 gezurti bati buruzko gezurra da? 271 00:19:11,859 --> 00:19:12,943 Bai. 272 00:19:14,069 --> 00:19:15,529 Hala dela ematen du. 273 00:19:21,243 --> 00:19:22,744 Pentsatu egin behar dugu. 274 00:19:28,792 --> 00:19:29,793 Jauna? 275 00:19:33,797 --> 00:19:34,798 Jauna? 276 00:19:37,217 --> 00:19:38,886 Uste dugu ulertu dugula. 277 00:19:41,889 --> 00:19:43,265 Ikusten? 278 00:19:44,016 --> 00:19:47,352 Horregatik behar gaituzu, Jauna. 279 00:19:48,729 --> 00:19:50,147 Laguntzeko. 280 00:19:51,190 --> 00:19:53,859 Gu hobeto ulertzen laguntzeko. 281 00:19:56,862 --> 00:19:59,489 Gezurtia egia esaten ez duena da. 282 00:19:59,990 --> 00:20:01,783 Gezurtiak ez dira fidatzekoak. 283 00:20:02,784 --> 00:20:04,828 Ezin gara gezurtiekin batera bizi. 284 00:20:05,913 --> 00:20:07,039 Jauna... 285 00:20:11,877 --> 00:20:12,878 Jauna? 286 00:20:15,130 --> 00:20:16,590 Beldur gara zuetaz. 287 00:20:21,428 --> 00:20:22,471 Jauna... 288 00:20:29,728 --> 00:20:31,188 Jauna, hor zaude? 289 00:20:34,274 --> 00:20:35,359 Jauna. 290 00:20:38,946 --> 00:20:40,572 Jauna, hor zaude? 291 00:22:28,597 --> 00:22:30,140 Ongi etorri, Cheng doktorea. 292 00:22:50,077 --> 00:22:51,703 Nora goaz zehazki? 293 00:22:52,996 --> 00:22:54,039 Bilerara. 294 00:22:54,664 --> 00:22:56,500 Zer egingo da bileran? 295 00:22:57,667 --> 00:23:00,379 Lasai. Gure Jauna arduratuko da guztiaz. 296 00:23:01,671 --> 00:23:02,672 "Gure Jauna"? 297 00:24:16,455 --> 00:24:17,456 Jin. 298 00:24:20,375 --> 00:24:21,835 Lortu duzu. Pozten naiz. 299 00:24:22,502 --> 00:24:23,503 Ni ere bai. 300 00:24:26,339 --> 00:24:28,216 Sentitzen dut zure lagunarena. 301 00:24:31,720 --> 00:24:34,347 - Ez nuen etortzea espero. - Ahotsa ezaguna zait. 302 00:24:34,431 --> 00:24:37,058 - Ez nuke galduko. - Hilerrian ezagutu nuen. 303 00:24:37,142 --> 00:24:39,394 - Bai. - Hasieratik ezagutzen gaitu. 304 00:24:39,478 --> 00:24:41,521 - Harrituta zaude? - Zergatik etorri zara? 305 00:24:41,605 --> 00:24:44,983 Unibertsoaren jokabidea ulertu nahi dut. 306 00:24:45,066 --> 00:24:46,735 Giltzarriak nahi ditut. 307 00:24:47,235 --> 00:24:49,821 Giltzarriak gure Jaunak bakarrik ditu. 308 00:24:50,489 --> 00:24:51,364 Bai. 309 00:24:52,365 --> 00:24:54,993 Gure Jaunak ematea espero dut. 310 00:24:56,411 --> 00:24:58,538 Badakit esatea bitxia dela hasieran. 311 00:24:58,622 --> 00:25:01,333 Ero erlijioso tankera ematen digu. 312 00:25:01,416 --> 00:25:04,336 Baina gure Jauna benetakoa da. 313 00:25:06,338 --> 00:25:10,258 Zure familia uholdeak eraman zuenetik, ez zaitu inork babestu. 314 00:25:11,051 --> 00:25:12,093 Orain bai. 315 00:25:13,178 --> 00:25:16,056 Txikia nintzenetik, hau izan da nire familia. 316 00:25:17,307 --> 00:25:19,643 Ohore bat da familiako parte izatea. 317 00:25:20,352 --> 00:25:23,313 Badakit nor poztuko den hori entzuteaz. 318 00:25:23,897 --> 00:25:25,440 Gure fundatzailea dator. 319 00:25:26,608 --> 00:25:29,027 Nola jaitsi da Evans ontzitik guk ikusi gabe? 320 00:25:29,110 --> 00:25:31,821 Nola ezabatu ditu neskak kameretako irudiak? 321 00:25:31,905 --> 00:25:34,074 - Entzun denok. - Abian jarriko gara? 322 00:25:34,157 --> 00:25:36,743 Ez, entzun dezagun. Baliteke zerbait aitortzea. 323 00:25:36,826 --> 00:25:39,204 Zoragarria da aurpegi zahar eta berriak ikustea. 324 00:25:40,247 --> 00:25:42,707 Guztiontzat oso gau berezia da. 325 00:25:42,791 --> 00:25:46,378 Zurrumurruak egiak dira. Beraz, hobe dut azkar isildu. 326 00:25:46,461 --> 00:25:50,507 Ohore bat da gure mugimenduaren fundatzailea aurkeztea, 327 00:25:51,174 --> 00:25:54,594 gure itxaropenaren arrazoia, gure salbazioaren zergatia. 328 00:25:55,595 --> 00:25:58,139 Eman ongietorria gure fundatzaileari... 329 00:26:00,392 --> 00:26:02,435 Ye Wenjie doktorea. 330 00:26:23,331 --> 00:26:26,501 Ongi etorri. Banekien etorriko zinela. 331 00:26:38,888 --> 00:26:42,142 Hiletatik ez dugu emakume honekin loturarik ikusi. 332 00:26:42,225 --> 00:26:43,810 Ez dugu ezer ikusi edo entzun, 333 00:26:43,893 --> 00:26:46,771 baina ikusten eta entzuten duguna kontrolatzen dute. 334 00:26:46,855 --> 00:26:49,274 Eta nolatan uzten digute hau entzuten? 335 00:26:56,364 --> 00:26:57,365 Eskerrik asko. 336 00:27:01,119 --> 00:27:06,541 Neska gaztea nintzenean, nire herrialdea txikituta ikusi nuen. 337 00:27:07,417 --> 00:27:09,794 Nire familia desegin zuten. 338 00:27:10,962 --> 00:27:12,839 Infernura bidali ninduten. 339 00:27:14,007 --> 00:27:17,510 Gizakiak ikusi nituen bata bestea zatitzen, 340 00:27:17,594 --> 00:27:19,971 pentsatu gabe bata bestea txikitzen, 341 00:27:20,055 --> 00:27:22,932 eta guztia aurrerapenaren izenean. 342 00:27:24,601 --> 00:27:26,144 Eta zer aldatu da? 343 00:27:26,686 --> 00:27:32,067 Oraindik bata bestea txikitzen dugu, baita gure mundua ere. 344 00:27:32,150 --> 00:27:35,028 Ez dugu salbatzerik. 345 00:27:35,862 --> 00:27:38,782 Baina ez gaude bakarrik. 346 00:27:39,658 --> 00:27:41,242 Hemendik lau argi-urtera, 347 00:27:41,326 --> 00:27:46,498 San-Tiek imajinatu ere ezin ditugun mirariak lortu dituzte, 348 00:27:46,581 --> 00:27:49,876 haien mundua kaosean murgilduta egon arren. 349 00:27:50,627 --> 00:27:55,882 Eta orain, jakinduria gurekin partekatzera datoz, 350 00:27:55,965 --> 00:28:00,053 nola biziraun eta aurrera egin irakastera. 351 00:28:00,553 --> 00:28:06,768 Abiadura izugarrian datoz honantz, baina mendeak beharko dituzte iristeko. 352 00:28:06,851 --> 00:28:08,561 Laurehun urte. 353 00:28:08,645 --> 00:28:10,146 Laurehun urte? 354 00:28:10,647 --> 00:28:14,234 - Espazioa handia da. - ...gure eginbeharra da. 355 00:28:14,317 --> 00:28:18,238 Gure haurrena eta haiek izango dituzten haurrena. 356 00:28:18,321 --> 00:28:21,408 Iristen direnerako, mundua prest izan behar dugu, 357 00:28:21,491 --> 00:28:24,786 eta gure ondorengoak ongietorria emateko prestatu. 358 00:28:31,251 --> 00:28:33,545 Gonbidatu denak iritsi direla uste dut. 359 00:28:33,628 --> 00:28:35,213 Eskerrak ematen dizkizuet. 360 00:28:36,172 --> 00:28:40,385 Mugimenduko nire bazkideak, Mike Evansek, eskerrak ematen dizkizue. 361 00:28:40,468 --> 00:28:44,013 Eta gure Jaunak, San-Tiek eskerrak ematen dizkizuete. 362 00:28:45,807 --> 00:28:49,602 Gure mundua emango diegu opari, 363 00:28:49,686 --> 00:28:53,022 guk egin ezin genuena egin dezaten 364 00:28:53,106 --> 00:28:56,651 eta egin duguna konpon dezaten... 365 00:28:58,653 --> 00:28:59,738 Lurrera denok! 366 00:29:00,905 --> 00:29:02,115 Kendu! 367 00:29:05,326 --> 00:29:06,411 Lurrera! 368 00:29:06,494 --> 00:29:07,537 Lurrera! 369 00:29:08,079 --> 00:29:08,955 Lurrera! 370 00:29:16,379 --> 00:29:17,464 Geldi! 371 00:29:18,923 --> 00:29:20,550 Ez ezazue aurka egin. 372 00:29:22,427 --> 00:29:26,890 Hau gertatu bada, gure Jaunaren nahia da. 373 00:29:28,224 --> 00:29:29,142 Mesedez. 374 00:29:29,225 --> 00:29:30,268 Eser zaitezte. 375 00:29:44,324 --> 00:29:46,993 Jaunak babestuko gaitu gure etsaiengandik. 376 00:30:09,766 --> 00:30:11,726 Tira, zatoz gurekin. 377 00:31:01,734 --> 00:31:03,361 Zatoz! 378 00:31:39,314 --> 00:31:40,398 Ondo zaude? 379 00:31:46,446 --> 00:31:47,530 Zer moduz zaude? 380 00:31:48,823 --> 00:31:51,868 Toki seguru batera eramango zaitugu. Auggie ere bai. 381 00:31:52,410 --> 00:31:54,454 Gertatutakoa argitu arte. 382 00:31:55,038 --> 00:31:57,957 Zortea izan duzu. Punteria txarrekoa naiz. 383 00:33:04,023 --> 00:33:06,109 IPUINAK 384 00:33:12,198 --> 00:33:14,951 WILL MAITEA, ZORIONAK TALDEKO ONENARI! 385 00:33:15,034 --> 00:33:18,830 EA GURE ISTORIOAK ALAIAGOAK DIREN. MAITASUNEZ, JIN 2015-10-6 386 00:33:43,521 --> 00:33:44,397 Bai? 387 00:33:44,897 --> 00:33:45,815 Aupa. 388 00:33:47,066 --> 00:33:48,067 Aupa. 389 00:33:50,028 --> 00:33:53,239 Ondo zauden galdetzeko deitu nahi nizun. 390 00:33:55,074 --> 00:33:56,075 Bai... 391 00:33:57,618 --> 00:33:58,619 ondo nago. 392 00:33:59,954 --> 00:34:06,252 Pentsatu dut, Jacken hiletaren ostean, opor batzuk hartu beharko genituzkeela. 393 00:34:07,545 --> 00:34:12,133 Hondartzan dagoen etxetxo bat alokatu dut, 394 00:34:12,216 --> 00:34:14,093 Seven Sisters inguruan. 395 00:34:14,177 --> 00:34:17,930 Ez dakit kanala ikusteko gogorik izango duzun, baina... 396 00:34:18,014 --> 00:34:19,265 Ideia ona da. 397 00:34:20,975 --> 00:34:22,769 Saul eta Auggie gonbidatuko ditut. 398 00:34:23,895 --> 00:34:25,855 Eta Raj, noski. 399 00:34:27,190 --> 00:34:29,400 Hobe da neskatxak bakarrik joatea. 400 00:34:30,401 --> 00:34:32,236 Basean dago bestela ere. 401 00:34:34,322 --> 00:34:37,492 Ea Auggiek paloma koktelak egiten dizkigun. 402 00:34:38,367 --> 00:34:40,078 Ondo legoke hondartzan edatea. 403 00:34:40,161 --> 00:34:42,747 Oskarbi dagoenean, Frantzia ikusten omen da. 404 00:34:45,333 --> 00:34:46,918 Autoan zoaz nonbaitera? 405 00:34:49,712 --> 00:34:50,713 Bai. 406 00:34:52,090 --> 00:34:53,091 Nora? 407 00:34:55,426 --> 00:34:57,595 Ez nago ziur. 408 00:34:58,971 --> 00:34:59,889 Toki seguru batera. 409 00:35:02,725 --> 00:35:03,726 Zer gertatzen da? 410 00:35:05,019 --> 00:35:07,313 Ezer ez. Ondo nago. Benetan. 411 00:35:07,396 --> 00:35:10,274 Jin, non zaude? Zure bila joango naiz. 412 00:35:14,070 --> 00:35:15,905 Zerbait esan behar dizut. 413 00:35:17,490 --> 00:35:20,701 Sekulako erokeria da, baina egia da. 414 00:35:21,702 --> 00:35:24,497 - Jin, zer gertatzen da? - Entzun, ados? 415 00:35:25,248 --> 00:35:29,127 Denok gaude sartuta. Zu, ni, Jack... 416 00:35:30,378 --> 00:35:31,379 Denok. 417 00:35:35,967 --> 00:35:37,760 Duela denbora asko hasi zen. 418 00:35:39,762 --> 00:35:41,347 Gu jaio aurretik. 419 00:35:44,559 --> 00:35:50,064 {\an8}OZEANO ATLANTIKOKO IPARRALDEA, 1984 420 00:36:01,450 --> 00:36:02,535 Zer iruditzen? 421 00:36:04,912 --> 00:36:07,373 Lagun zahar bat ikustea bezala. 422 00:36:12,378 --> 00:36:15,214 Hustu heliportua. 423 00:36:16,090 --> 00:36:17,550 Iristen ari da. 424 00:36:18,467 --> 00:36:21,095 {\an8}Hustu heliportua berehala. 425 00:36:21,179 --> 00:36:24,807 {\an8}AZKEN JUDIZIOA 426 00:36:42,992 --> 00:36:44,619 Ea. Kontuz irten. 427 00:36:44,702 --> 00:36:46,287 Bai. Aurrera, jauna. 428 00:36:46,370 --> 00:36:47,830 Kontuz irten. 429 00:36:54,962 --> 00:36:57,048 Oraingoan desberdina izango da. 430 00:36:58,257 --> 00:37:00,009 Gure ikerketa base propioa. 431 00:37:02,845 --> 00:37:03,971 Zergatik hemen? 432 00:37:05,598 --> 00:37:07,600 Ez dago ez mugarik ez politikarik. 433 00:37:08,809 --> 00:37:10,144 Interferentziarik ez. 434 00:37:18,069 --> 00:37:19,695 Gure transmisio zentroa. 435 00:37:25,201 --> 00:37:28,412 Zortzi urtera jaso nuen erantzuna azkenengo aldian. 436 00:37:29,121 --> 00:37:30,456 Denbora beharko du. 437 00:37:31,123 --> 00:37:33,751 Zurekin harremanetan jartzen saiatu gara. 438 00:37:33,834 --> 00:37:34,752 Zer? 439 00:37:34,835 --> 00:37:36,963 Zure mezua jaso zutenetik. 440 00:37:37,046 --> 00:37:39,882 Berriz erantzun zuten, baina basetik joan zinen. 441 00:37:43,678 --> 00:37:45,554 Garrantzia duzu haientzat. 442 00:37:46,347 --> 00:37:48,140 Guri buruz jakin nahi dute 443 00:37:48,224 --> 00:37:50,726 eta haiei buruz kontatu nahi digute. 444 00:37:51,435 --> 00:37:53,145 Denbora asko pasatu da. 445 00:37:56,607 --> 00:37:58,985 Batzuetan, ez dakit benetan gertatu zen. 446 00:38:00,778 --> 00:38:01,737 Benetakoa da. 447 00:38:04,490 --> 00:38:05,491 Badatoz. 448 00:38:09,287 --> 00:38:11,330 Itxaropena ekarri diguzu. 449 00:38:52,246 --> 00:38:53,622 Badakigu ontziarena. 450 00:39:01,255 --> 00:39:03,090 Zer dago Azken Judizioan? 451 00:39:03,674 --> 00:39:05,009 Zer da hain garrantzitsua? 452 00:39:05,092 --> 00:39:09,180 Bileran izan zaren bezain baldarra bazara, ez duzu inoiz jakingo. 453 00:39:09,263 --> 00:39:10,598 Harrapatu zaitugu, ez? 454 00:39:10,681 --> 00:39:12,516 Eta zergatik izan da hori? 455 00:39:13,100 --> 00:39:15,519 Haiek utzi dizuete ni harrapatzen. 456 00:39:16,020 --> 00:39:21,317 Izan dituzuen hildakoak ikusita, ez dut uste utzi diguzuelako izan denik. 457 00:39:21,400 --> 00:39:22,943 Guk ez. 458 00:39:23,027 --> 00:39:24,236 Haiek. 459 00:39:26,364 --> 00:39:29,450 Ez dakizu zertarako gai diren. 460 00:39:29,533 --> 00:39:33,788 Badakizula uste duzu, baina ez dakizu. 461 00:39:34,955 --> 00:39:36,791 Honantz datoz. 462 00:39:38,209 --> 00:39:40,920 Eta ezin duzu saihesteko ezer egin. 463 00:39:43,547 --> 00:39:45,216 Eta iristen direnean... 464 00:39:49,053 --> 00:39:51,555 eskerrak emango dituzu. 465 00:41:49,256 --> 00:41:54,261 Azpitituluak: Ilargi G.