1 00:00:18,059 --> 00:00:23,440 {\an8}IKERKETA NUKLEARRERAKO EUROPAKO KONTSEILUA (CERN) 2 00:00:23,523 --> 00:00:25,734 {\an8}SUITZA 3 00:00:30,613 --> 00:00:34,826 CERNen hilabete latza daramagu. Proiektu asko bertan behera geratu dira. 4 00:00:34,909 --> 00:00:37,495 Schmidt doktorea oso triste zegoen. 5 00:00:41,082 --> 00:00:44,502 Azken bi hilabetean 30 bat zientzialari hil dira. 6 00:00:44,586 --> 00:00:45,545 Hogeita hamabi. 7 00:00:46,463 --> 00:00:49,340 Ez da indarkeria zantzurik eta ez da inor sartu. 8 00:00:49,841 --> 00:00:52,177 Baina suizidio arraroa da, ezta? 9 00:00:54,846 --> 00:00:57,766 Oppenheimerren maitalea ere horrela hil zen. 10 00:00:58,266 --> 00:01:00,185 Belauniko, burua uretan sartuta. 11 00:01:01,227 --> 00:01:03,063 Batzuek hil zutela uste dute. 12 00:01:05,356 --> 00:01:09,277 Agian bazekien munduari nolako oinazea zetorkion. 13 00:01:21,623 --> 00:01:23,958 Ikusi zer gorde zuen kutxa gotorrean. 14 00:01:42,727 --> 00:01:44,604 Kaixo, laztana. 15 00:01:45,897 --> 00:01:48,566 Zutaz gauza asko entzun dut. 16 00:02:03,039 --> 00:02:05,291 Belauniko, bainuontzian burua sartuta? 17 00:02:05,375 --> 00:02:06,918 CERNeko lagunak esan dit. 18 00:02:07,001 --> 00:02:08,128 Nola da posible? 19 00:02:08,211 --> 00:02:09,963 Pilula asko hartuta. 20 00:02:10,046 --> 00:02:13,716 - Garai txarra da fisikari teorikoentzat. - Eta aplikatuentzat. 21 00:02:13,800 --> 00:02:15,593 Eta kosmologoentzat. Ezta? 22 00:02:15,677 --> 00:02:18,012 - Ez zen bat kosmologoa? - Nongo bat? 23 00:02:18,096 --> 00:02:20,140 Suizidatu direnetako bat. 24 00:02:20,223 --> 00:02:22,225 Espero dut kutsakorra ez izatea. 25 00:02:23,309 --> 00:02:27,647 Ikusten zenituen zenbakiak berriz ikusi dituzu? 26 00:02:28,231 --> 00:02:29,399 Ez, desagertu dira. 27 00:02:29,899 --> 00:02:31,151 Nire lana ere bai. 28 00:02:37,615 --> 00:02:41,119 Vodkahabia. Milioi erdi saldu dut azken hiruhilekoan. 29 00:02:44,164 --> 00:02:45,081 Non da komuna? 30 00:02:45,165 --> 00:02:48,585 Zuk aukeratu, baina goian komun japoniarra dago. 31 00:02:48,668 --> 00:02:49,502 Automatikoa. 32 00:02:49,586 --> 00:02:50,545 Mila esker. 33 00:02:53,381 --> 00:02:55,300 Tira ba. Zer nahi duzue zuek? 34 00:02:57,594 --> 00:02:59,554 Baduzu Cheddar Biribil gehiago? 35 00:02:59,637 --> 00:03:00,722 Kiribilak. 36 00:03:01,431 --> 00:03:02,557 Cheddar Kiribilak. 37 00:03:02,640 --> 00:03:05,393 Erakutsiko dizuet garajean daukadan guztia? 38 00:03:05,476 --> 00:03:06,311 Itzel. 39 00:03:25,496 --> 00:03:26,748 Zer diote? 40 00:03:27,248 --> 00:03:28,458 Ziurrenik ezer ez. 41 00:03:28,958 --> 00:03:30,835 Zerbait bai, seguru. 42 00:03:30,919 --> 00:03:33,296 Rick Boyumek irakatsi zigun Animalien Portaeran. 43 00:03:33,379 --> 00:03:36,049 Mesedez. Zientzia zehatzetan nuen burua. 44 00:03:36,966 --> 00:03:38,843 - Orain ere bai. - Zuretzat okerrago. 45 00:03:38,927 --> 00:03:41,554 Boyum izan dudan irakasle onena zen. 46 00:03:41,638 --> 00:03:42,680 Barkatu, Vera. 47 00:03:44,599 --> 00:03:48,978 Txorien kantuak bi gauzetara laburbildu daitezkeela zioen. 48 00:03:49,479 --> 00:03:51,689 "Ni, ni" edo "ernaldu, ernaldu". 49 00:03:51,773 --> 00:03:55,068 Edo agian "nirea, nirea" edo "ernaldu, ernaldu" zen. 50 00:03:55,151 --> 00:03:58,238 Ez dut gogoratzen, baina ernalketaz zen. 51 00:04:00,323 --> 00:04:03,451 Pentsatu. Gazteren batentzat, zu zara Rick Boyum. 52 00:04:04,702 --> 00:04:07,580 Baina fisikari buruzkoa. Askoz hobeto da. 53 00:04:11,417 --> 00:04:13,336 Klaseak emateari utziko diot. 54 00:04:15,338 --> 00:04:16,339 Zer? 55 00:04:17,632 --> 00:04:18,466 Zergatik? 56 00:04:20,468 --> 00:04:22,971 Bizitza dena jakitea baino gehiago da. 57 00:04:23,972 --> 00:04:24,973 Ez dut uste. 58 00:04:26,307 --> 00:04:28,518 Laguntxo hauek ikustea, adibidez. 59 00:04:29,435 --> 00:04:31,020 Gogoko dut begira egotea. 60 00:04:31,104 --> 00:04:34,941 Zer egiten ari diren jakin behar al duzu ikustea gogoko izateko? 61 00:04:35,024 --> 00:04:36,150 Bai, nik bai. 62 00:04:38,486 --> 00:04:40,071 Goazen txoriak ikustera. 63 00:04:40,154 --> 00:04:42,031 Patagoniara edo joan gaitezke. 64 00:04:42,657 --> 00:04:44,075 Toki itzelen batera. 65 00:04:44,158 --> 00:04:46,244 Jackek ordainduko du dena. 66 00:04:46,327 --> 00:04:49,080 Zer iruditzen? Ingalaterratik irten gaitezke. 67 00:04:49,163 --> 00:04:51,249 Txorien bideak esploratzeko. 68 00:04:53,293 --> 00:04:54,377 Egunen batean. 69 00:04:58,006 --> 00:05:00,008 Oraindik eginbeharrak ditut hemen. 70 00:05:14,731 --> 00:05:15,982 Hau da hau. 71 00:05:19,068 --> 00:05:20,069 Ene, Jack. 72 00:05:53,811 --> 00:05:55,146 Zer da hau? 73 00:06:06,115 --> 00:06:07,450 Ez zaitugu gonbidatu. 74 00:06:11,371 --> 00:06:12,830 - Jack. - ...zapore batzuk. 75 00:06:12,914 --> 00:06:14,082 Zer arraio da hau? 76 00:06:14,165 --> 00:06:17,585 - Ez utzi hatz markarik. - Emakume batek lepoa moztu dit. 77 00:06:17,668 --> 00:06:18,836 Jokatu egin duzu? 78 00:06:18,920 --> 00:06:20,713 Erdi Aroan nengoen. 79 00:06:20,797 --> 00:06:22,256 Tudor Aroan. Ez da aro... 80 00:06:22,340 --> 00:06:24,550 Nire zentzu guztiak zeuden bertan. 81 00:06:24,634 --> 00:06:26,761 Gaztelu bat ikusi dut, haizea sentitu... 82 00:06:26,844 --> 00:06:30,098 Jendea usaindu dezakezu. Ez usaindu Henrike VIII.a. 83 00:06:30,181 --> 00:06:34,185 - Jendea hidratatzea okerragoa da. - Biluziak ikusteaz nazkatzeraino... 84 00:06:34,268 --> 00:06:35,353 Jokatzen ari zara? 85 00:06:37,563 --> 00:06:39,357 Ye doktoreak Verarena eman zidan. 86 00:06:39,440 --> 00:06:42,235 Verak hau jokatzen zuen suizidatu aurretik? 87 00:06:42,318 --> 00:06:43,945 Eta orain zuk jokatzen duzu? 88 00:06:44,028 --> 00:06:46,406 Suizidatzeko gogoa ematen duen bakarra 89 00:06:46,489 --> 00:06:49,826 "salbatu, salbatu" dioen neska mukizua da. 90 00:06:49,909 --> 00:06:53,371 - Salbatu behar duzu. - Ez, eguzkia nola dabilen jakin behar da. 91 00:06:53,454 --> 00:06:56,707 - Jokatzen duzunean han dago. - Zer ostia duzue buruan? 92 00:06:58,334 --> 00:07:00,378 Ez dugu halako teknologiarik. 93 00:07:00,461 --> 00:07:01,963 Nondik dator hau? 94 00:07:02,046 --> 00:07:03,297 Aizu, ene. 95 00:07:03,381 --> 00:07:05,216 Garunean sartzen zaizu hori. 96 00:07:05,299 --> 00:07:08,970 Zuk etxean Alexa ere ez duzu nahi eta hori jokatzen ari zara? 97 00:07:09,053 --> 00:07:10,388 Ez, ez jantzi. 98 00:07:10,471 --> 00:07:11,639 Ez dut jantziko. 99 00:07:11,722 --> 00:07:15,601 Ezpatadun andreak lepoa moztuko dizu. Gonbidapen gabe ezin da jokatu. 100 00:07:15,685 --> 00:07:17,353 Nork gonbidatu zaitu zu? 101 00:07:18,688 --> 00:07:19,814 Ez dakit. 102 00:07:21,315 --> 00:07:24,360 Gau batean etxera iristean hor aurkitu nuen. 103 00:07:24,861 --> 00:07:27,530 Etxera sartu eta hori utzi zuten? 104 00:07:27,613 --> 00:07:30,616 Eta buruan jartzea ideia ona zela pentsatu zenuen? 105 00:07:30,700 --> 00:07:33,077 Azken belaunaldiko segurtasuna daukat. 106 00:07:33,161 --> 00:07:36,414 Kamera denak begiratu ditut. Ez da inor sartzen ikusten. 107 00:07:36,497 --> 00:07:38,291 Ez al da kezkagarria? 108 00:07:38,374 --> 00:07:42,628 Irudiak ezabatu zituzten unibertsoak keinu egingo zidala esan zidatenean ere. 109 00:07:42,712 --> 00:07:46,591 Ez alderatu fenomeno kosmiko batekin. Ez da gauza bera. 110 00:07:46,674 --> 00:07:47,925 Modu batean bai. 111 00:07:48,968 --> 00:07:52,180 Izarrak, Auggieren atzerako kontaketa, bideojokoa... 112 00:07:52,972 --> 00:07:56,767 Errealitatea dirudien errealitate birtuala da dena. 113 00:07:57,268 --> 00:08:00,271 Ados, prodijio hori. Eta nor dago honen atzean? 114 00:08:00,855 --> 00:08:02,899 - Hori ez da nire saila. - Saul. 115 00:08:03,566 --> 00:08:05,943 Hamar segundo gehiago pentsatzen baduzu? 116 00:08:10,072 --> 00:08:14,577 Interfaze neuronala bada, zentzumen guztiak kontrolatu ditzake. 117 00:08:14,660 --> 00:08:17,538 Garunera sartzen dena eta irteten dena ere bai. 118 00:08:18,831 --> 00:08:21,250 Eta maila horretako kontrola badu, 119 00:08:22,001 --> 00:08:23,628 Vera ez zegoen bere baitan. 120 00:08:24,921 --> 00:08:26,631 Ez zen nik ezagutzen nuena. 121 00:08:26,714 --> 00:08:31,135 Posible da tramankulu honek nolabait bere burua manipulatzea? 122 00:08:33,012 --> 00:08:34,347 Nik ez nuke ukituko. 123 00:08:34,430 --> 00:08:38,893 - Ez dut neure buruaz beste egingo. - Nik ere ez. Nire bizitza itzela da. 124 00:08:39,477 --> 00:08:41,270 Hitzeman ez duzuela jokatuko. 125 00:08:44,941 --> 00:08:45,983 Mesedez. 126 00:08:51,239 --> 00:08:53,115 Ados. Ongi da. 127 00:08:54,700 --> 00:08:55,868 Ez dugu jokatuko. 128 00:08:56,994 --> 00:09:00,790 Ezpatadunak hurrengo zibilizazioa zientziarekin salbatzeko dio. 129 00:09:00,873 --> 00:09:05,044 Hurrengo aro egonkorra iragarri behar dugu eta zenbat iraungo duen. 130 00:09:09,090 --> 00:09:11,342 Ene! Zenbat aritu zara jokatzen? 131 00:09:13,719 --> 00:09:17,473 Joan pikutara, ikastun halakoa. Arbela duzu etxean? 132 00:09:17,557 --> 00:09:20,393 Nire lana da. Zuk litxarreriak dituzu. 133 00:09:20,476 --> 00:09:24,397 - Arbela ezin da jan pipatuta zaudenean. - Rooney, arreta jarri. 134 00:09:24,480 --> 00:09:26,566 Hauek jokatutako aldiak dira. 135 00:09:27,441 --> 00:09:29,151 Eta nola galdu nuen: 136 00:09:29,235 --> 00:09:32,071 Izoztuta, izoztuta, erreta, itota... 137 00:09:32,154 --> 00:09:33,406 - Bai. - ...izoztuta... 138 00:09:33,489 --> 00:09:37,034 Txarra zarela esango nuke, baina nik ez dut hobeto jokatu. 139 00:09:37,660 --> 00:09:41,080 Goi-indize hauek eguzkiaren mugimenduarenak dira. 140 00:09:41,664 --> 00:09:45,334 - Ez dut eredurik ikusten. - Hori da. Eta eredurik ez badago? 141 00:09:46,127 --> 00:09:47,670 Ideia erradikal bat dut. 142 00:09:48,462 --> 00:09:50,756 Baina laguntzaile bat beharko dut... 143 00:09:51,882 --> 00:09:52,717 Francis Bacon. 144 00:09:52,800 --> 00:09:53,718 Francis Bacon. 145 00:09:53,801 --> 00:09:56,304 Ados, zu zara nagusia, ikasle garaian bezala. 146 00:09:56,387 --> 00:09:57,388 Ondo da. 147 00:10:08,482 --> 00:10:09,609 Bigarren maila. 148 00:10:15,740 --> 00:10:17,241 Ederki. Francis Bacon. 149 00:10:17,325 --> 00:10:19,493 Bai. Bi jokalari jokoan. 150 00:10:20,953 --> 00:10:23,497 Ingalaterra berriro. Nire jokoan zaude? 151 00:10:23,581 --> 00:10:26,042 Txo, 12 urte daramatzat Ingalaterran. 152 00:10:26,125 --> 00:10:28,878 Biok ezagutzen duguna jarriko zuen jokoak. 153 00:10:30,630 --> 00:10:32,465 Jokoak hori jakitea ez da ona. 154 00:10:33,549 --> 00:10:35,926 Nire bilaketak ez ikustea espero dut. 155 00:10:36,010 --> 00:10:39,180 Tartan puzker egiten duen neska bat badago, kontuz. 156 00:10:40,222 --> 00:10:41,223 Koperniko! 157 00:10:41,849 --> 00:10:42,850 Francis jauna. 158 00:10:46,729 --> 00:10:49,482 - Mundua salbatzera zatoz? - Hori espero dut. 159 00:10:50,316 --> 00:10:51,651 Azkar ibili. 160 00:10:51,734 --> 00:10:53,569 Aita santua erabakitzear dago. 161 00:10:53,653 --> 00:10:55,780 - Aita santua? - Mila esker. Goazen. 162 00:10:56,280 --> 00:11:00,618 Barkatu aurrekoagatik, eta horren aurrekoagatik. Aurreko denengatik. 163 00:11:00,701 --> 00:11:02,078 Denak gogoratzen ditut. 164 00:11:07,416 --> 00:11:08,501 Denak? 165 00:11:09,502 --> 00:11:10,961 Hil naizen aldi denak. 166 00:11:12,505 --> 00:11:13,756 Azkar ibili. 167 00:11:14,256 --> 00:11:15,424 Bai, goazen. 168 00:11:22,264 --> 00:11:25,101 - Mila esker. - Oraingoan salbatuko nauzu, ezta? 169 00:11:25,851 --> 00:11:27,436 Nola irabaziko dugu? 170 00:11:27,520 --> 00:11:30,022 Esango didazu zer ideia erradikal duzun? 171 00:11:30,106 --> 00:11:31,482 Grazia galduko du. 172 00:11:36,696 --> 00:11:37,822 Berandu zatozte. 173 00:11:38,614 --> 00:11:40,491 Nire erabakia ematear nengoen. 174 00:11:40,991 --> 00:11:43,119 Barkatu, berorren... 175 00:11:44,912 --> 00:11:45,913 Nola da? 176 00:11:46,706 --> 00:11:49,375 Santutasuna. Gregorio aita santua. 177 00:11:49,458 --> 00:11:50,584 Santu... Bai. 178 00:11:50,668 --> 00:11:53,087 Barkatu. Francis Bacon nauzu. 179 00:11:53,170 --> 00:11:54,130 Ni Koperniko. 180 00:11:54,213 --> 00:11:58,092 Biotako batek eguzkiaren jarrera azaltzeko proposamenik badu, 181 00:11:58,175 --> 00:12:00,010 kontuan hartuko dut. 182 00:12:00,094 --> 00:12:01,679 Baina argi ibili, 183 00:12:01,762 --> 00:12:05,975 Aristotelesek eta Galileok proposamen sendoa egin dute eta. 184 00:12:12,064 --> 00:12:13,107 Santutasuna, 185 00:12:14,275 --> 00:12:18,779 Eguzkiak itxuraz dituen neurriak eta argitasunak begiratu ditut, 186 00:12:19,655 --> 00:12:21,240 eta ez datoz bat. 187 00:12:21,323 --> 00:12:26,746 Bigarrenik, eguzkia planeta honetatik urrundu egin da, oso denbora gutxian. 188 00:12:26,829 --> 00:12:30,458 Zeruko gorputz bat baino gehiago dagoela ere ohartu naiz, 189 00:12:30,541 --> 00:12:35,629 planeta bat izateko argiegiak, atzeko izar finkoen arabera mugitzen. 190 00:12:35,713 --> 00:12:39,425 Ikusitakoa azaltzeko modu bakarra dago. 191 00:12:39,508 --> 00:12:44,472 Planeta hau hiru gorputzeko eguzki sistema batean dagoela. 192 00:12:46,182 --> 00:12:49,393 Arraioa. Hori da erantzuna. 193 00:12:52,688 --> 00:12:56,984 Planetak eguzki baten inguruan orbita egonkorrean bira egiten duenean, 194 00:12:57,067 --> 00:12:58,611 aro egonkorra dugu. 195 00:12:59,236 --> 00:13:03,032 Baina beste eguzki batek planeta erakartzen duenean, 196 00:13:03,699 --> 00:13:07,870 hiru eguzkien grabitazio-eremuetan sartzen gara. 197 00:13:07,953 --> 00:13:09,622 Hori da aro kaotikoa. 198 00:13:10,581 --> 00:13:11,832 Txorakeriak. 199 00:13:11,916 --> 00:13:14,877 Santutasuna, gure proposamena onartzear zeunden. 200 00:13:14,960 --> 00:13:15,961 Isildu! 201 00:13:18,798 --> 00:13:20,549 Nahikoa entzun dut. 202 00:13:24,386 --> 00:13:25,429 Erre ezazue. 203 00:13:25,513 --> 00:13:26,597 Ez. Entzun, ez. 204 00:13:26,680 --> 00:13:28,474 - Zer? - Arrazoi du. Frogak ditu. 205 00:13:28,557 --> 00:13:30,810 Itxaron. Erantzun zuzena eman dizut! 206 00:13:31,727 --> 00:13:34,939 Hereje hori. Hiltzera kondenatzen zaitut. 207 00:13:35,022 --> 00:13:37,107 - Arrazoi du! - Aurre egin! 208 00:13:37,191 --> 00:13:39,318 Zentzua duen teoria bakarra da! 209 00:13:39,401 --> 00:13:42,363 - Zoaz pikutara, Koperniko! - Erantzun zuzena da! 210 00:13:44,949 --> 00:13:45,950 Aska ezazue! 211 00:13:46,033 --> 00:13:47,368 Ez, ez! 212 00:13:55,000 --> 00:13:56,168 Koperniko! 213 00:13:57,461 --> 00:13:59,630 Hiru eguzki daude zeruan! 214 00:13:59,713 --> 00:14:01,257 Munduaren amaiera da! 215 00:14:02,383 --> 00:14:04,093 Munduaren amaiera da! 216 00:14:06,554 --> 00:14:07,847 Koperniko! 217 00:14:08,472 --> 00:14:09,348 Salba nazazu! 218 00:14:09,431 --> 00:14:11,058 Koperniko, mesedez! 219 00:14:15,145 --> 00:14:16,897 Goazen, Jin! Goazen! 220 00:14:16,981 --> 00:14:17,940 Itxaron! 221 00:14:44,133 --> 00:14:45,718 Zergatik ez gara gu hil? 222 00:14:46,927 --> 00:14:48,262 Zuzen geundelako. 223 00:15:10,284 --> 00:15:15,372 152. zibilizazioa hiru eguzkiko egun batek suntsitu zuen. 224 00:15:15,456 --> 00:15:20,669 Baina zibilizazio honetan, aurkitu duzue izar-sistemaren oinarrizko egitura. 225 00:15:21,837 --> 00:15:24,548 Jokoa hirugarren mailan sartu da. 226 00:15:30,930 --> 00:15:33,140 Bideojokoak gustatzen, Clarence? 227 00:15:34,141 --> 00:15:36,060 Txikia nintzenean jokatzen nuen. 228 00:15:36,143 --> 00:15:41,649 Romance of the Three Kingdoms, Jet Set Willy ZX Spectrum ordenagailuan, 229 00:15:41,732 --> 00:15:43,776 Strip Poker Commodore... 230 00:15:43,859 --> 00:15:46,195 Besteekin alderatuta, nolakoa da hau? 231 00:15:46,278 --> 00:15:48,322 Chengek eta Rooneyk diotenagatik, 232 00:15:48,405 --> 00:15:50,824 etxeko lan mordo bat egin behar dira. 233 00:15:51,408 --> 00:15:55,037 Neurriak, ekuazioak, grafikoak, analisia... 234 00:15:55,621 --> 00:15:59,041 Fikziozko planeta baten eguzkiak mugitzen diren moduaz. 235 00:15:59,124 --> 00:16:00,584 Eguzkiak? Pluralean? 236 00:16:00,668 --> 00:16:04,546 Bai. Eta neska txiki bat dago salbatu behar dutena, 237 00:16:04,630 --> 00:16:08,008 edo Chengek salbatu nahi duena, baina beti huts egiten du. 238 00:16:08,842 --> 00:16:11,387 Hori da joko itxura ematen dion bakarra. 239 00:16:11,470 --> 00:16:13,347 Ingeniaritzak zer dio honetaz? 240 00:16:13,430 --> 00:16:17,935 Ez dute erabiltzea lortu, baina zati interesgarriak aurkitu dituzte. 241 00:16:18,018 --> 00:16:20,270 Erretina eskanerra dauka, 242 00:16:20,354 --> 00:16:25,859 oxigeno neurgailua eta datu biometrikoak biltzeko garuneko uhinen sentsorea. 243 00:16:25,943 --> 00:16:29,530 Jokatzen duzunean, beste aldean zurekin jokatzen ari dira. 244 00:16:30,406 --> 00:16:32,408 Errekrutatzeko balio du. 245 00:16:32,491 --> 00:16:34,576 Pertsona argienen bila ari dira. 246 00:16:34,660 --> 00:16:37,454 Bai, baina zertarako errekrutatzeko? 247 00:16:44,336 --> 00:16:45,462 Kaka. 248 00:16:48,007 --> 00:16:48,966 Kaixo. 249 00:16:49,049 --> 00:16:50,259 Kaixo. 250 00:16:51,093 --> 00:16:53,220 Lagunekin irten zarela uste nuen. 251 00:16:53,303 --> 00:16:54,888 Goizeko hirurak dira. 252 00:16:56,181 --> 00:16:57,683 Barkatu, laztana... 253 00:16:58,475 --> 00:17:02,980 - Jackekin jokatzen nenbilen. - Badakit. Jokotik irten da. 254 00:17:03,564 --> 00:17:05,232 Ene, barkatu nahaspila. 255 00:17:06,400 --> 00:17:09,403 Zu iritsi aurretik dena jasotzekoa nintzen... 256 00:17:10,404 --> 00:17:12,698 Lanik ez duzunean, galdu egiten zara. 257 00:17:12,781 --> 00:17:16,994 Lanean zereginik ez dagoenez, oporrak hartu ditut. 258 00:17:18,162 --> 00:17:19,621 Hauek ez dira oporrak. 259 00:17:24,084 --> 00:17:25,461 Afaria atzeratu nahi? 260 00:17:26,879 --> 00:17:28,088 Zer? Ez. 261 00:17:28,714 --> 00:17:29,798 Zergatik? 262 00:17:29,882 --> 00:17:32,468 Nire gurasoak ezagutzeko beldurrez zaude. 263 00:17:32,551 --> 00:17:34,219 Beldurrez ez. 264 00:17:36,096 --> 00:17:37,264 Irrikan nago. 265 00:17:37,806 --> 00:17:39,349 - Bai? - Bai. 266 00:17:42,728 --> 00:17:44,271 Gustuko izango zaituzte. 267 00:17:44,354 --> 00:17:45,939 Izan zu zeu, ados? 268 00:17:47,858 --> 00:17:50,319 Baina lasai hartu zientziari buruzkoak. 269 00:17:51,195 --> 00:17:55,074 Hauteman ezinezko dimentsioak daude, hiru dimentsiokoak garelako. 270 00:17:55,157 --> 00:17:58,994 Adibidez, urrunetik begiratuta, ogi hau zirkulu lau bat da, ezta? 271 00:17:59,078 --> 00:18:02,956 Baina gertutik lodiera ikusten da, beste dimentsio bat. 272 00:18:03,040 --> 00:18:04,041 Txundigarria, ez? 273 00:18:04,124 --> 00:18:07,961 Eta zer ezkutatzen du dimentsio horrek? Zirkulu lau gehiago. 274 00:18:08,045 --> 00:18:11,590 Eta geruza horiek geruza gehiago dituzte, 275 00:18:11,673 --> 00:18:13,884 unibertso bat hozkada bakoitzean. 276 00:18:16,470 --> 00:18:19,181 Baina teoria da hori. 277 00:18:19,264 --> 00:18:21,975 Teorikoki, unibertso oso bat jan dut oraintxe. 278 00:18:23,727 --> 00:18:25,479 Eta gozo-gozoa dago, andrea. 279 00:18:27,523 --> 00:18:29,066 Fisikari bikaina zara. 280 00:18:29,149 --> 00:18:31,318 Zure gurasoak harro egongo dira. 281 00:18:33,070 --> 00:18:35,656 Ideia osoa txundigarria dela uste dut. 282 00:18:36,490 --> 00:18:37,449 Kontatu gehiago. 283 00:18:37,533 --> 00:18:39,535 Ez dago beharrik. 284 00:18:39,618 --> 00:18:43,455 - Zuk ez duzu curry dendaz aritu nahi, ez? - Kargileko gerraz bai. 285 00:18:43,539 --> 00:18:45,457 - Berriz ez. - Aurrera, aita. 286 00:18:45,541 --> 00:18:47,584 Kargileko gerra derrigorra da. 287 00:18:47,668 --> 00:18:51,922 Zu umetxoa zinenean, Indiako armadan nengoen. 288 00:18:52,005 --> 00:18:54,591 Pelotoi baten kapitaina nintzen Himalaian. 289 00:18:54,675 --> 00:18:57,761 Han airea oso fina da, 290 00:18:57,845 --> 00:19:01,390 eta nire soldaduak hipoxiak jota hiltzear zeuden. 291 00:19:04,351 --> 00:19:09,606 Etsaien kanpamentu bat zegoen 100 metrora, baina amildegi bat igo behar zen. 292 00:19:10,482 --> 00:19:14,111 Ez nuen beste aukerarik izotzean eskalatzea baino. 293 00:19:14,194 --> 00:19:17,823 Eta gora iritsi nintzenean, hilarena egin nuen. 294 00:19:18,407 --> 00:19:21,994 Hilarena egin bakarrik ez, hiltzear nengoen. 295 00:19:24,037 --> 00:19:29,334 Baina han geratu nintzen, izozten, Pakistango soldaduak iritsi arte. 296 00:19:29,418 --> 00:19:32,671 Orduan jaurti nuen granada. 297 00:19:34,882 --> 00:19:36,091 Denak hil nituen. 298 00:19:38,051 --> 00:19:42,764 Kanpamentutik oxigenoa eta bizigaiak hartu eta nire gizonengana itzuli nintzen. 299 00:19:46,977 --> 00:19:48,520 Denok irten ginen bizirik. 300 00:19:52,774 --> 00:19:53,692 Hara. 301 00:19:53,775 --> 00:19:58,238 Garaipen txiki horrek gatazkaren oreka aldatu zuen, 302 00:19:58,864 --> 00:20:01,200 eta aitak Param Vir Chakra jaso zuen. 303 00:20:01,283 --> 00:20:03,785 Indiako domina militarrik garrantzitsuena. 304 00:20:03,869 --> 00:20:04,870 Tira... 305 00:20:05,913 --> 00:20:08,207 Baina ezin da domina jan, hai, nah? 306 00:20:09,291 --> 00:20:12,377 Erresuma Batukoei ez zaie axola Indian egindakoa. 307 00:20:14,922 --> 00:20:18,675 Jinek irabazi du ohore zibilik handiena. 308 00:20:18,759 --> 00:20:20,636 Gure familiaren afaria jasatea. 309 00:20:21,136 --> 00:20:22,471 Topa Jini. 310 00:20:22,554 --> 00:20:23,388 Topa Jini. 311 00:20:23,472 --> 00:20:25,057 - Topa Jini. - Topa Jini. 312 00:20:35,734 --> 00:20:37,736 Hepa. Hemen dago eta. 313 00:20:38,362 --> 00:20:39,529 Gure mutila. 314 00:20:40,364 --> 00:20:42,699 Zer moduz? Ondo karrakatu dute? 315 00:20:42,783 --> 00:20:46,662 Ez zenuten zertan etorri. Deliriorik ez dudanean, banoa. 316 00:20:46,745 --> 00:20:47,746 Dilaudid? 317 00:20:48,914 --> 00:20:50,165 Deliriorik. 318 00:20:50,249 --> 00:20:51,166 Ez ezazu... 319 00:20:53,710 --> 00:20:55,295 Orduan ondo joan da, ezta? 320 00:20:55,379 --> 00:20:56,964 Bai, ederki. 321 00:20:57,047 --> 00:20:59,007 Lo nengoela hitz egin dugu. 322 00:20:59,716 --> 00:21:00,842 "Dugu"? 323 00:21:00,926 --> 00:21:02,636 Bai, minbiziak eta nik. 324 00:21:03,679 --> 00:21:06,139 Ondo da. Metafora bat da hori? 325 00:21:06,223 --> 00:21:08,809 Ez. Hitz egin dugu. 326 00:21:08,892 --> 00:21:13,397 Dirudienez, minbizia ez da izatez maltzurra. 327 00:21:13,897 --> 00:21:17,651 Bizitzeko toki baten bila dabil soilik, 328 00:21:17,734 --> 00:21:19,820 denok bezala, ezta? 329 00:21:19,903 --> 00:21:21,280 Umeekin batera. 330 00:21:21,363 --> 00:21:25,242 Eta ulertzekoa da, baina esan diot: "Ez zait ondo iruditzen, 331 00:21:25,325 --> 00:21:30,122 nire gorputza behar baitut orain. Ezin zara hemen sartu". 332 00:21:30,205 --> 00:21:32,082 Baina akordio bat egin dugu. 333 00:21:32,833 --> 00:21:36,128 Pankreako izkina txiki batean gera daiteke, 334 00:21:36,211 --> 00:21:37,921 eta beste dena niretzat. 335 00:21:38,630 --> 00:21:40,549 Jini esan behar zenion. 336 00:21:40,632 --> 00:21:41,800 Badaki. 337 00:21:43,260 --> 00:21:45,012 Neurri batean badaki. 338 00:21:46,346 --> 00:21:49,516 Eta mutil hori gainetik kendu behar diozue. 339 00:21:52,060 --> 00:21:54,021 Nor? Raj? 340 00:21:54,104 --> 00:21:55,814 Beti irri egiten du, ezta? 341 00:21:55,897 --> 00:21:57,107 Beti adiskidetsu. 342 00:21:57,607 --> 00:21:58,859 Heriotza da. 343 00:21:59,693 --> 00:22:01,528 Anabasa da. 344 00:22:04,448 --> 00:22:05,949 Txapel barregarria duzu. 345 00:22:15,167 --> 00:22:17,711 Bai? Ohartuko ez zinela uste nuen. 346 00:22:19,588 --> 00:22:20,756 Non dago zurea? 347 00:22:22,924 --> 00:22:24,509 Senari jarraitzen diot. 348 00:22:24,593 --> 00:22:26,511 Ez dit inoiz hutsik egin, 349 00:22:27,471 --> 00:22:28,722 ezkontzan izan ezik. 350 00:22:29,723 --> 00:22:31,850 Zorrotz ospea duzu, 351 00:22:33,185 --> 00:22:35,103 eta metodoak sendoa dirudi. 352 00:22:35,187 --> 00:22:36,188 Hala da. 353 00:22:36,271 --> 00:22:38,774 Nanozuntzarentzat zenituen aplikazioak. 354 00:22:39,274 --> 00:22:42,778 Uraren filtrazioa, ehun ingeniaritza, karbonoaren atzematea... 355 00:22:42,861 --> 00:22:44,404 Oraindik fedea dut. 356 00:22:46,656 --> 00:22:49,034 Orduan ulertuko duzu zur eta lur egotea 357 00:22:49,659 --> 00:22:51,870 txosna osoa ixtea erabaki duzunean. 358 00:22:52,371 --> 00:22:56,249 Aldi baterako da, denbora behar dut ingeniaritza egiaztatzeko. 359 00:22:59,086 --> 00:23:02,214 Esan egia, Salazar doktorea. Zer da ez dakidana? 360 00:23:02,297 --> 00:23:04,383 Merkatuan lehenak izango gara 361 00:23:04,466 --> 00:23:07,177 nanozuntz teknologia paregabe honekin, 362 00:23:08,345 --> 00:23:10,013 baina frenatu egin duzu. 363 00:23:10,514 --> 00:23:11,473 Zergatik? 364 00:23:11,973 --> 00:23:15,352 Zientzialari onenak ditugu alorreko lan bikainena egiten. 365 00:23:15,435 --> 00:23:17,312 Zientzialarien burua izan ezik, 366 00:23:18,688 --> 00:23:21,024 krisi bat izaten ari dela dirudi eta. 367 00:23:23,860 --> 00:23:26,863 Zorionez, proiektua amaieraraino eraman duzunez, 368 00:23:26,947 --> 00:23:29,908 guk geuk piztuko dugu berriz, 369 00:23:29,991 --> 00:23:31,910 ezezkoarekin jarraitzen baduzu. 370 00:23:40,335 --> 00:23:42,379 Ni gabe ez du funtzionatuko. 371 00:23:42,462 --> 00:23:45,549 Orduan, Jainkoarren, egin zientzialari buruaren lana. 372 00:23:45,632 --> 00:23:50,345 Ehunka langile eta milaka milioi pertsona lagunduko ditugu gure nanozuntzekin. 373 00:23:51,805 --> 00:23:54,099 Ez dut zakarra izan nahi, 374 00:23:54,182 --> 00:23:58,437 baina ez ahaztu zure lan-baimena gure esku dagoela. 375 00:23:58,520 --> 00:24:02,732 Ezin zara herrialde honetan geratu lan-baimena izanda lanean ez bazaude. 376 00:24:03,233 --> 00:24:05,402 Ezin da hori egin, kontxo. 377 00:25:12,511 --> 00:25:13,553 Gelditu. 378 00:25:14,346 --> 00:25:15,680 Gelditu. Gelditu! 379 00:25:33,365 --> 00:25:35,867 Hartu telefonoa, ostia. 380 00:25:44,334 --> 00:25:45,168 Kaixo. 381 00:25:45,252 --> 00:25:47,587 Kaixo. Atzerako kontaketa itzuli da. 382 00:25:49,005 --> 00:25:50,006 Zer? 383 00:25:50,590 --> 00:25:52,842 Erreakzio ganbera piztean itzuli da. 384 00:25:52,926 --> 00:25:55,762 Zenbakiak ikusi ditut eta ez dakit zergatik. 385 00:25:55,845 --> 00:25:57,597 Zergatik? Itzali zenuen. 386 00:25:57,681 --> 00:25:59,182 Jakina itzali nuela. 387 00:25:59,266 --> 00:26:03,728 - Zergatik piztu duzu berriz, Auggie? - Benetakoa zen ikusi behar nuelako. 388 00:26:03,812 --> 00:26:05,814 Benetakoa da. Biok ikusi dugu. 389 00:26:06,982 --> 00:26:08,858 Konponduko dugu. 390 00:26:08,942 --> 00:26:15,073 Uste dut badakidala zientzialariek zergatik egiten duten beren buruaz beste. 391 00:26:15,156 --> 00:26:16,491 Ez esan hori. 392 00:26:16,575 --> 00:26:18,827 Ez dut ezer egingo, baina... 393 00:26:19,369 --> 00:26:21,162 Etor zaitezke hona? 394 00:26:21,246 --> 00:26:22,289 Bai, jakina. 395 00:26:22,372 --> 00:26:23,707 Laborategian zaude? 396 00:26:24,374 --> 00:26:25,250 Non zaude zu? 397 00:26:26,126 --> 00:26:27,752 Etxean... Etxean nago. 398 00:26:28,378 --> 00:26:29,588 Nora zoaz? 399 00:26:31,840 --> 00:26:33,174 Norbaitekin zaude? 400 00:26:35,594 --> 00:26:38,972 - Oraintxe noa. Berehala naiz hor. - Norbaitekin zaude. 401 00:26:39,055 --> 00:26:42,517 Auggie, banoa, ahal bezain laster noa eta... 402 00:26:48,773 --> 00:26:50,108 Lanpetuta zaude? Utzi. 403 00:26:50,942 --> 00:26:52,235 Ez zeunden Rajekin? 404 00:26:52,319 --> 00:26:54,696 Neska-lagunak utzi zaituela esan diot. 405 00:26:54,779 --> 00:26:57,115 - Ez dut neska-lagunik. - Ez da izango! 406 00:26:57,616 --> 00:26:58,908 Non duzu burukoa? 407 00:27:01,286 --> 00:27:02,287 Hirugarren maila. 408 00:27:04,623 --> 00:27:06,374 Non ote gaude? 409 00:27:07,208 --> 00:27:09,002 Shangdu dela uste dut. 410 00:27:09,794 --> 00:27:11,796 - Badu beste izen bat... - Xanadu. 411 00:27:12,297 --> 00:27:15,175 Kublai Khanek sortu zuen gozamenerako kupula. 412 00:27:19,638 --> 00:27:22,223 Ea. Hiru izarreko sistema bat dela dakigu 413 00:27:22,307 --> 00:27:25,977 eta ezin ditugula haien mugimenduak denbora luzez iragarri. 414 00:27:26,061 --> 00:27:27,687 Ohiko hiru gorputzen arazoa. 415 00:27:27,771 --> 00:27:30,982 Jakina da ez duela konponbiderik. 416 00:27:31,066 --> 00:27:33,735 Metroan zerbait bururatu ez bazaizu. 417 00:27:33,818 --> 00:27:34,944 Begira. 418 00:27:35,028 --> 00:27:36,196 Hortxe dago. 419 00:27:40,283 --> 00:27:41,284 Kaixo. 420 00:27:42,118 --> 00:27:43,662 Ezin dugu hitz egin. 421 00:27:44,788 --> 00:27:46,164 Ulertzen dut. 422 00:27:46,247 --> 00:27:47,666 Armadan zaude. 423 00:27:48,375 --> 00:27:50,585 Oraingoan salbatuko zaitugu. 424 00:27:51,795 --> 00:27:53,505 Beste aldi guztietan bezala? 425 00:27:53,588 --> 00:27:54,589 Tira. 426 00:27:55,674 --> 00:27:57,467 - Jokoa hemendik da. - Itxaron. 427 00:27:57,550 --> 00:27:59,636 Aukera gutxi geratzen zaizkizu. 428 00:27:59,719 --> 00:28:02,222 Laster mundua betiko amaituko da. 429 00:28:13,566 --> 00:28:15,985 Khan Handia, hemen dituzu 430 00:28:16,069 --> 00:28:18,697 Koperniko eta Sir Francis Bacon. 431 00:28:22,283 --> 00:28:23,785 Hara besteak. 432 00:28:23,868 --> 00:28:26,996 Gure konponbidea erakustear geunden, Khan Handia. 433 00:28:27,080 --> 00:28:29,457 Lasai, dena ondo doa. 434 00:28:29,541 --> 00:28:32,419 Baina iritsi berriek badute beste proposamenik? 435 00:28:33,503 --> 00:28:34,421 Badugu? 436 00:28:34,921 --> 00:28:38,299 Tira, Khan Handia, arazo hau konponezina dela uste dugu. 437 00:28:38,383 --> 00:28:39,509 Kasurik ez, orduan. 438 00:28:39,592 --> 00:28:42,595 Ea Isaac Newton eta Turing irakasleak zer dioten. 439 00:28:42,679 --> 00:28:45,473 Hurrengorako zerbait ikasiko duzue agian. 440 00:28:45,557 --> 00:28:51,229 "Kalkulua" deituriko zientzia garatu dut eguzkien mugimenduak iragartzeko. 441 00:28:51,312 --> 00:28:57,193 Eta kalkulu horiek gizakiekin eratutako abako handiarekin egiten dira. 442 00:29:11,791 --> 00:29:13,418 Zenbat soldadu daude? 443 00:29:14,294 --> 00:29:15,920 Hogeita hamar milioi. 444 00:29:16,463 --> 00:29:18,548 Ez dira matematikariak, jakina, 445 00:29:18,631 --> 00:29:23,428 baina denek dakite bandera bat eusten, nola edo hala. 446 00:29:23,928 --> 00:29:26,055 Batak eta zeroak. 447 00:29:27,307 --> 00:29:28,892 Gizaki-ordenagailu bat. 448 00:29:29,517 --> 00:29:32,103 Has gaitezken kalkuluekin. 449 00:29:32,187 --> 00:29:34,439 Noiz izango da hurrengo aro kaotikoa? 450 00:29:34,522 --> 00:29:36,399 Berehala, Khan Handia. 451 00:29:39,444 --> 00:29:42,947 Aurrera eguzkiaren orbitaren kalkulu softwarea, 452 00:29:43,031 --> 00:29:46,201 Hiru Gorputz 1.0. 453 00:30:02,842 --> 00:30:03,885 Ene. 454 00:30:06,054 --> 00:30:08,181 Irabazle bat dagoela ematen du. 455 00:30:08,264 --> 00:30:09,265 Itxaron. 456 00:30:25,907 --> 00:30:26,991 Jauregira! 457 00:30:46,177 --> 00:30:48,555 Zer dio zure gizaki abakoak? 458 00:30:49,931 --> 00:30:52,350 Aro kaotikoa hiru egun barru hasiko da. 459 00:30:52,433 --> 00:30:54,352 Zortzi hilabete iraungo ditu, 460 00:30:54,435 --> 00:30:57,772 eta ondoren, 10 000 urteko aro egonkorra izango dugu. 461 00:30:59,649 --> 00:31:02,861 Soldaduak! Deshidratatu! 462 00:31:02,944 --> 00:31:06,656 Zortzi hilabete eta hiru egunez! 463 00:31:09,576 --> 00:31:13,496 Ondo da, zortzi hilabete eta hiru egun. 464 00:31:26,593 --> 00:31:27,969 Aro egonkorra berriro. 465 00:31:32,307 --> 00:31:33,766 Zenbat denbora pasa da? 466 00:31:34,684 --> 00:31:37,186 Zortzi hilabete eta hiru egun, zehazki. 467 00:31:38,938 --> 00:31:42,984 Khan Handia, ikusi duzu gure ordenagailua zein ona den. 468 00:31:43,067 --> 00:31:44,068 Irabazi dugu. 469 00:31:47,655 --> 00:31:48,865 Ezin da izan. 470 00:31:49,824 --> 00:31:52,452 - Argitu dute? - Fisika modernoa ez dator bat. 471 00:31:52,535 --> 00:31:54,787 Hiru gorputzen parametroak behar dira. 472 00:31:54,871 --> 00:31:57,749 Isildu, troll halakoa. Ordenagailua ondo dabil. 473 00:31:57,832 --> 00:32:01,336 - Kalkuluek ez dute iraungo. - Isildu! Guardiak. 474 00:32:09,302 --> 00:32:10,178 Irakin itzazue. 475 00:32:10,762 --> 00:32:11,930 Ez. Ez, itxaron. 476 00:32:12,013 --> 00:32:13,306 - Itxaron. - Zaude. 477 00:32:13,389 --> 00:32:15,016 - Kendu! - Ez zaude zuzen. 478 00:32:15,099 --> 00:32:17,226 Ez dut azaltzeko aukerarik izan. 479 00:32:17,310 --> 00:32:18,645 - Oker dago. - Pikutara! 480 00:32:18,728 --> 00:32:20,939 - Kalkuluak ez dira zuzenak! - Kaka! 481 00:32:28,821 --> 00:32:29,781 Kaka! 482 00:32:29,864 --> 00:32:31,658 Hiltzen saiatzen ari dira! 483 00:32:31,741 --> 00:32:33,618 Akabo joko madarikatu hau! 484 00:32:33,701 --> 00:32:34,661 Arreta jarri! 485 00:32:34,744 --> 00:32:36,287 Buruan dago! Ondo gaude! 486 00:32:52,595 --> 00:32:54,722 Khan Handia, gelditu neska. 487 00:32:54,806 --> 00:32:57,517 Bera da. Baina hau gure jokoa da. 488 00:32:57,600 --> 00:32:58,810 Ikusi, Khan Handia! 489 00:33:05,316 --> 00:33:06,484 Lerrokatu egin dira. 490 00:33:07,402 --> 00:33:08,569 Sizigia bat. 491 00:33:08,653 --> 00:33:11,114 Eta? Eklipse bat sortu dute. 492 00:33:11,197 --> 00:33:13,658 Planeta ez dago lehen baino beroago. 493 00:33:15,159 --> 00:33:17,161 Zer gertatu zaio nire armadari? 494 00:33:26,546 --> 00:33:30,008 Planeta hiru eguzkien grabitazio indarren pean dago. 495 00:33:31,592 --> 00:33:32,427 Ez! 496 00:33:50,153 --> 00:33:52,572 Gezur-zulo halakoak! Zuek biok! 497 00:33:57,910 --> 00:33:59,495 Lagundu! Koperniko! 498 00:34:00,621 --> 00:34:01,831 - Ez. Ez! - Lagundu! 499 00:34:05,043 --> 00:34:05,918 - Lagundu! - Ez! 500 00:34:06,002 --> 00:34:07,628 Geldi hor! 501 00:34:08,713 --> 00:34:09,630 Ez! 502 00:34:16,262 --> 00:34:20,975 Ezin da hiru gorputzen arazoa konpondu. Gure zeregina jendea salbatzea da. 503 00:34:21,059 --> 00:34:23,269 Kondeak biziraute kontua zela zioen. 504 00:34:23,352 --> 00:34:26,898 Hori da jokoaren xedea, haiei bizirauten laguntzea. 505 00:34:26,981 --> 00:34:30,068 Nola egingo dugu hori? Hemen ezin du ezerk biziraun. 506 00:34:53,132 --> 00:34:59,972 184. zibilizazioa hiru eguzkiko sizigiaren grabitate indarrek suntsitu dute. 507 00:35:00,056 --> 00:35:04,685 Baina zibilizazio honetan, jokoaren benetako xedea argitu duzue. 508 00:35:05,186 --> 00:35:07,355 Laugarren mailan sartu zarete. 509 00:35:29,085 --> 00:35:30,086 Aurrera. 510 00:35:31,921 --> 00:35:32,922 Evans jauna. 511 00:35:33,589 --> 00:35:34,423 Felix. 512 00:35:34,507 --> 00:35:37,844 Seigarren Eremurako bi hautagai berri ditugu. 513 00:35:37,927 --> 00:35:42,265 Emakumezkoa, Koperniko, Jarraitzaile gaztearen zalea da. 514 00:35:42,765 --> 00:35:44,267 Ez naiz harritzen. 515 00:35:44,350 --> 00:35:47,478 Ikertu ditzagun biak Londreseko bilerarako. 516 00:35:47,562 --> 00:35:48,521 Jauna. 517 00:35:54,986 --> 00:35:57,029 Barkatu, ene Jauna. 518 00:35:58,156 --> 00:35:59,157 Ea, bada. 519 00:36:01,117 --> 00:36:02,118 Non nengoen? 520 00:36:03,786 --> 00:36:04,829 A, bai. 521 00:36:06,455 --> 00:36:08,958 Hansel eta Gretel ipuinarekin. 522 00:36:10,084 --> 00:36:13,880 Hansel, mutila, beldurrez zegoela esan duzu, baina neska ezetz. 523 00:36:13,963 --> 00:36:15,214 Une hartan ez. 524 00:36:15,715 --> 00:36:18,634 Baina zergatik zegoen bat beldurrez eta bestea ez? 525 00:36:18,718 --> 00:36:21,512 Bakoitzak beldurra bere kabuz sentitzen al du? 526 00:36:22,013 --> 00:36:24,432 Banakoari dagokion emozio bat da, bai. 527 00:36:25,141 --> 00:36:28,060 Guk beldurra batera sentitzen dugu. 528 00:36:29,145 --> 00:36:31,230 Gure arbasoek ere bai. 529 00:36:31,939 --> 00:36:34,984 Ezkutatuz biziraun zuten ugaztun txikiak ziren. 530 00:36:35,067 --> 00:36:37,445 Baina beldurra izateari utzi diozue. 531 00:36:37,945 --> 00:36:39,363 Zergatik diozu hori? 532 00:36:40,072 --> 00:36:44,952 Beste planeta batekin harremanetan jartzea espezie lotsati baten burutapena da? 533 00:36:45,995 --> 00:36:47,914 Espezie batena ez. Ez, Jauna. 534 00:36:48,623 --> 00:36:49,540 Emakume batena. 535 00:36:50,374 --> 00:36:53,085 Emakume beldurgabe eta paregabe batena. 536 00:36:53,169 --> 00:36:55,296 Badaude gizaki beldurgabe gehiago? 537 00:36:55,963 --> 00:36:57,882 Batzuetan agertzen dira batzuk. 538 00:36:57,965 --> 00:37:02,678 Eta besteentzat eredu balira bezala miresten ditugu askotan. 539 00:37:08,684 --> 00:37:11,562 Beldurrik gabe, espeziea desagertu egin daiteke. 540 00:37:12,230 --> 00:37:14,899 Zuen arbasoek beldurgabeei jarraitu izan baliete, 541 00:37:15,691 --> 00:37:17,109 ez zinatekete existituko. 542 00:37:18,402 --> 00:37:20,947 Gizakiek beldurra izaten ikasi behar dute. 543 00:37:23,366 --> 00:37:24,825 Irakatsiko diegu orduan. 544 00:37:48,099 --> 00:37:50,935 KOPERNIKO - LAUGARREN MAILARA GONBITA GAUR 22:00ETAN 545 00:37:54,272 --> 00:37:55,481 Erakutsi gonbita. 546 00:38:28,556 --> 00:38:31,434 Cheng doktorea, Rooney jauna. 547 00:38:32,393 --> 00:38:33,602 Zorionak. 548 00:38:34,854 --> 00:38:38,024 Erresuma Batuan honaino iritsi diren bakarrak zarete. 549 00:38:47,199 --> 00:38:50,119 Zuen lanak txundituta utzi gaitu. 550 00:38:50,202 --> 00:38:56,250 Jauna, jokoaren parametroak aurkitzeko zure laguntza funtsezkoa izan da. 551 00:38:56,334 --> 00:38:58,044 Eta kideari emandako babesa. 552 00:38:58,127 --> 00:38:59,211 Eskerrik asko. 553 00:38:59,754 --> 00:39:01,922 Eta zuk, Cheng doktorea, 554 00:39:02,006 --> 00:39:05,801 sorterria hiru gorputzeko sistemaren parte dela ohartu zara. 555 00:39:05,885 --> 00:39:10,556 Beste jokalari batzuk ere ohartu dira, baina zuk zerk axola duen ulertu duzu. 556 00:39:10,639 --> 00:39:13,768 Planetak ez, pertsonek baizik. 557 00:39:14,435 --> 00:39:15,936 Larritasuna ulertu duzu. 558 00:39:16,437 --> 00:39:20,274 Zure zinguluko kortexaren aktibitatea inoiz ikusi dugun altuena da. 559 00:39:21,650 --> 00:39:23,527 Entzun. Horri buruz. 560 00:39:23,611 --> 00:39:28,157 Interfaze hau... Ez dago horrelakorik beste inon. 561 00:39:28,699 --> 00:39:31,994 Ez da belaunaldi bat. Bost belaunaldi aurreratuta dago. 562 00:39:32,578 --> 00:39:33,996 Nor zarete benetan? 563 00:39:34,705 --> 00:39:38,084 Galdera horien erantzunak laugarren mailan dituzue zain. 564 00:39:40,002 --> 00:39:41,462 Prest zaudetenean. 565 00:40:02,024 --> 00:40:03,025 Laugarren maila. 566 00:40:06,237 --> 00:40:07,613 Basamortua da. 567 00:40:14,537 --> 00:40:15,538 Cheng doktorea. 568 00:40:16,038 --> 00:40:16,997 Rooney jauna. 569 00:40:17,581 --> 00:40:18,707 Lortu duzue. 570 00:40:20,167 --> 00:40:21,502 Zuzen zeunden. 571 00:40:21,585 --> 00:40:24,672 Hiru gorputzeko arazoak ez du konponbiderik. 572 00:40:35,766 --> 00:40:39,979 Ez dago hiru gorputzen jokabidea luze iragar dezakeen ordenagailurik. 573 00:40:43,524 --> 00:40:48,154 Zeruan hiru eguzki badaude, zibilizazio guztiek amaitzen dute kaosean. 574 00:40:49,905 --> 00:40:53,534 Azkenean, beti dago aurre egin ezin diogun hondamendiren bat. 575 00:40:54,118 --> 00:40:56,287 Gure planeta bitan zatituko da, 576 00:40:57,121 --> 00:40:59,165 eguzki batek erakarriko du 577 00:40:59,248 --> 00:41:01,459 edo espazioan galduko da betiko. 578 00:41:10,801 --> 00:41:13,387 Eta planeta hondamendira behartuta badago, 579 00:41:14,263 --> 00:41:15,723 zer konponbide dago? 580 00:41:16,807 --> 00:41:17,808 Ihes egitea. 581 00:41:18,893 --> 00:41:21,228 - Etxe berri bat bilatzea. - Hori da. 582 00:41:21,312 --> 00:41:24,732 Bizirauteko dugun aukera bakarra beste norabait joatea da. 583 00:41:25,649 --> 00:41:28,319 Zuen mundura etortzeko gonbita jaso genuenean, 584 00:41:28,402 --> 00:41:30,196 bagenekien nora joan. 585 00:41:35,993 --> 00:41:38,954 Mila espazio-ontziko flota bat sortu dugu. 586 00:41:40,998 --> 00:41:44,460 9478. zibilizazioaren azken itxaropena da. 587 00:41:46,629 --> 00:41:48,172 Eta bidean dira. 588 00:41:58,182 --> 00:42:00,226 Gehienok hemen geratu behar dugu. 589 00:42:00,726 --> 00:42:01,977 Ez da ezer gertatzen. 590 00:42:04,313 --> 00:42:07,525 Gutako batek bizirauten badu, denok bizirauten dugu. 591 00:42:09,026 --> 00:42:11,529 Ongietorria emango diguzue, ezta? 592 00:42:14,657 --> 00:42:16,575 Zuen laguntza gabe, ezingo dugu. 593 00:42:24,083 --> 00:42:25,876 Zuek ezagutzeko irrikan gaude. 594 00:42:43,143 --> 00:42:47,356 Ez dut ondo ulertzen. Benetakoak direla esan nahi duzue? 595 00:42:47,940 --> 00:42:49,441 San-Ti deitzen diegu. 596 00:42:50,693 --> 00:42:53,696 Haiekin harremanetan jarri zen lehena Txinakoa zen. 597 00:42:53,779 --> 00:42:57,283 - "San ti ren" edo "hiru gorputzekoak". - "Hiru gorputzekoak" txineraz. 598 00:42:58,200 --> 00:43:00,286 Eta San-Ti ren horiek... 599 00:43:00,369 --> 00:43:02,788 Honantz datoz orain? 600 00:43:02,871 --> 00:43:06,000 Hiru gorputzeko izar sistema ezegonkor batetik datoz. 601 00:43:06,709 --> 00:43:09,962 Lau argi-urtera daude, gero eta hurbilago. 602 00:43:10,546 --> 00:43:13,757 Teknologia hau sortu dute haien egoera guri azaltzeko. 603 00:43:13,841 --> 00:43:15,801 Itxura hori dute? Gure antzekoa? 604 00:43:16,302 --> 00:43:17,803 Moldaketak egin ditugu. 605 00:43:18,345 --> 00:43:19,555 Zuen onerako. 606 00:43:20,139 --> 00:43:23,350 Orduan, joko hau estralurtarrek diseinatu dute? 607 00:43:23,434 --> 00:43:26,854 Zeuk esan duzu teknologia 100 urte aurreratuta dagoela. 608 00:43:26,937 --> 00:43:30,024 Bai, noski. AA itzela. 609 00:43:30,107 --> 00:43:32,651 Ezpatadunarena eta neskatxoarena. 610 00:43:32,735 --> 00:43:33,569 Baina tira. 611 00:43:33,652 --> 00:43:36,071 Eta partikula-azeleragailuak eta izarrak? 612 00:43:36,155 --> 00:43:38,490 Tira, Jin. Iruzur bat da. 613 00:43:38,991 --> 00:43:41,619 Baliteke hau izatea dagoen azalpen bakarra. 614 00:43:41,702 --> 00:43:45,039 Azalpen arruntena ez al da izaten onena? Ockhamen labana. 615 00:43:45,122 --> 00:43:47,249 Zuk merezi duzu Ockhamen labana. 616 00:43:47,333 --> 00:43:51,420 Ero honek bideojokoak gogoko dituen aberats baten dirua nahi du. 617 00:43:51,503 --> 00:43:52,963 Ez dugu dirurik nahi. 618 00:43:53,047 --> 00:43:54,089 Nahikoa dugu. 619 00:43:55,174 --> 00:43:57,301 Nahi baduzue, joan zaitezkete. 620 00:43:57,384 --> 00:43:59,762 Ados. Mila esker. Goazen, Jin. 621 00:44:00,346 --> 00:44:03,182 Zaude, Rooney. Ez duzu gehiago jakin nahi? 622 00:44:03,265 --> 00:44:06,685 Tira. Hau erokeria hutsa da. Estralurtarrez ari da. 623 00:44:08,145 --> 00:44:09,521 Gera gaitezen. 624 00:44:13,192 --> 00:44:15,569 Ados. Ondo da. Badakizu zer? 625 00:44:15,653 --> 00:44:18,489 Zuk pentsatu. Zentzatzen zarenean, zatoz tabernara. 626 00:44:18,572 --> 00:44:21,033 Ez, Rooney. Jack. 627 00:44:21,617 --> 00:44:22,618 Jack! 628 00:44:28,415 --> 00:44:30,084 Bilera bat izango dugu 629 00:44:30,167 --> 00:44:33,379 zurekin eta munduko laugarren mailako irabazleekin 630 00:44:33,462 --> 00:44:35,506 erakundera ongietorria emateko. 631 00:44:42,221 --> 00:44:43,555 AZAROAK 8 19:00ETAN 632 00:44:46,517 --> 00:44:49,061 Jakingo duzu San-Tiak nola sentitzen diren. 633 00:44:49,144 --> 00:44:52,022 Zuk ere sorterria utzi behar izan zenuen, ezta? 634 00:44:54,608 --> 00:44:55,943 Hubeiko uholdeengatik. 635 00:44:57,111 --> 00:44:59,029 Zeelanda Berrira joan aurretik. 636 00:45:01,699 --> 00:45:03,283 Nola dakizu hori? 637 00:45:05,744 --> 00:45:07,246 Zer gogoratzen duzu? 638 00:45:09,164 --> 00:45:10,666 Asko ez. Txikia nintzen. 639 00:45:17,840 --> 00:45:22,511 Gauaren erdian nire etxea urak eraman zuela gogoratzen dut. 640 00:45:23,429 --> 00:45:28,308 Gurasoek heldu eta ate baten markora igo nindutela. 641 00:45:32,604 --> 00:45:35,274 Ur-lasterrek gurasoak eraman zituztela. 642 00:45:39,069 --> 00:45:42,281 Besterik ez. Hori izan zen ikusi nituen azken aldia. 643 00:45:45,159 --> 00:45:46,577 Zure barnean bizi dira. 644 00:45:50,664 --> 00:45:52,332 Zuk biziraun baduzu, 645 00:45:53,876 --> 00:45:55,294 haiek ere biziraun dute. 646 00:45:59,506 --> 00:46:01,592 Denok egon gara galduta noizbait. 647 00:46:03,385 --> 00:46:04,386 Ongi etorri. 648 00:46:07,139 --> 00:46:09,099 Izan gaitezen kamaradak. 649 00:46:46,845 --> 00:46:50,808 WADE CHENG ETXEAN DAGO. ETA ROONEY? 650 00:46:50,891 --> 00:46:53,143 ORAINTXE IRITSI DA. 651 00:46:53,227 --> 00:46:54,853 OHERATU DADIN ZAIN NAGO. 652 00:47:17,042 --> 00:47:19,002 Kaka zaharra. 653 00:47:22,756 --> 00:47:24,258 Vodafone nazkagarria. 654 00:48:10,137 --> 00:48:11,805 Nori deitu nahi diozu? 655 00:48:18,020 --> 00:48:19,354 Kontuz ibili. 656 00:48:20,522 --> 00:48:22,316 {\an8}Kamerak ditut gela guztietan. 657 00:48:23,066 --> 00:48:24,151 Badakit. 658 00:48:26,653 --> 00:48:28,196 Joan nintekeela esan duzu. 659 00:48:28,280 --> 00:48:29,323 Bai. 660 00:48:33,785 --> 00:48:35,329 Aski da. Ospa nire... 661 00:48:45,672 --> 00:48:46,506 Kendu! 662 00:48:48,675 --> 00:48:50,761 Jokatzen jarraitu baino ez zenuen. 663 00:51:15,363 --> 00:51:20,368 Azpitituluak: Ilargi G.