1 00:00:14,848 --> 00:00:17,142 Kontralmiranteak esan dit hemen zeundela. 2 00:00:18,351 --> 00:00:21,396 - Arazoren bat, jauna? - Lehen aldiz zara flota-buru? 3 00:00:21,896 --> 00:00:23,231 Zer gertatzen da? 4 00:00:23,314 --> 00:00:26,234 Argi esango dizut. Lehen aldiz zara flota-buru. 5 00:00:26,317 --> 00:00:29,029 Royal Naval College-ko ikasle onena izan zara, 6 00:00:29,112 --> 00:00:30,864 azken hamar urtetako onena. 7 00:00:30,947 --> 00:00:33,450 Cannon almiranteak liluragarria zarela dio. 8 00:00:33,533 --> 00:00:35,452 Jauna, MI5erako gizon bila ari... 9 00:00:35,535 --> 00:00:37,954 Ez dut MI5erako lan egiten. Zer diozu? 10 00:00:38,788 --> 00:00:40,790 - Zeri buruz, jauna? - Horri buruz. 11 00:00:42,667 --> 00:00:46,504 Uretako suntsitzaile handiena, PAAMS aire defentsa, radarrik onena. 12 00:00:46,588 --> 00:00:49,299 Ez dut prentsa-oharrik nahi, zure ustea baizik. 13 00:00:49,382 --> 00:00:51,968 Nire ustez, ez nago zure agindupean, jauna. 14 00:00:53,094 --> 00:00:56,765 Uste dut ez dudala zertan zure galderei erantzun, jauna. 15 00:00:56,848 --> 00:01:00,310 Zergatik uste duzu Govaneraino etorri naizela zure bila? 16 00:01:00,393 --> 00:01:03,021 Oso lanpetuta nago, baina orduak pasa ditut 17 00:01:03,104 --> 00:01:06,691 aginduak ematen dizkizuenekin, zure irakasleekin 18 00:01:06,775 --> 00:01:09,277 eta itsasontzietako xelebreekin hizketan. 19 00:01:09,360 --> 00:01:10,820 Horiek lausenguak, jauna. 20 00:01:11,321 --> 00:01:15,325 Baina ezin dut kontuzko operazioez ezezagunekin hitz egin. 21 00:01:15,867 --> 00:01:20,747 Identifikazio agiria eskatzea zenuen nor eta nongoa naizen jakiteko. 22 00:01:20,830 --> 00:01:22,165 Baina eskatuz gero, 23 00:01:22,248 --> 00:01:26,169 argi geratuko zait marinako guztiak bezain txepela zarela. 24 00:01:27,796 --> 00:01:29,255 Agiria erakutsiko, jauna? 25 00:01:43,061 --> 00:01:46,815 Ontzi hau XX. mendeko gatazketarako diseinatu zen, Wade jauna. 26 00:01:47,482 --> 00:01:50,902 Garestiegia da gobernuz kanpokoen gatazka asimetrikoentzat. 27 00:01:50,985 --> 00:01:55,990 Ez dago munizio merkerako egokitua eta 4000 litro gasolio behar ditu orduko. 28 00:01:56,074 --> 00:02:01,371 Mila milioi libera banitu marinarako, milaka drone erosiko nituzke honen ordez. 29 00:02:07,877 --> 00:02:11,381 - Zergatik sartu zinen marinan? - Herrialdea defendatzeko. 30 00:02:12,090 --> 00:02:14,884 Gauza garrantzitsuago baterako behar zaitut. 31 00:02:31,818 --> 00:02:34,612 Laurehun urte barru iritsiko direla esan zenuen. 32 00:02:36,156 --> 00:02:39,450 - Nola dakizu atseginak izango diren? - Atseginak? 33 00:02:39,534 --> 00:02:45,331 Normalean, teknologia aurreratua dutenek atzeratuago daudenekin topo egiten badute, 34 00:02:45,915 --> 00:02:48,209 atzeratuago daudenek galtzen dute. 35 00:02:50,920 --> 00:02:52,172 Polizia zintzoa zara? 36 00:02:53,006 --> 00:02:54,174 Batzuen arabera. 37 00:02:55,049 --> 00:02:56,301 Non dago gaiztoa? 38 00:02:57,385 --> 00:02:58,303 Ikusten. 39 00:03:01,514 --> 00:03:06,352 1977ko abuztuaren 15ean, E. T.-k etxera deitu zuen. 40 00:03:09,731 --> 00:03:13,109 - Estralurtarrek erantzun egin zizuten? - Bai. 41 00:03:13,193 --> 00:03:16,613 San-Tien entzuleak nire mezua jaso zuen. 42 00:03:17,322 --> 00:03:22,035 Eta San-Ti horrek esan zizun ez egiteko. 43 00:03:22,118 --> 00:03:24,913 "Txarra izango da zuentzat". Baina egin zenuen. 44 00:03:24,996 --> 00:03:26,539 - Bai. - Zergatik? 45 00:03:27,999 --> 00:03:34,088 Gure zibilizazioak jada ezin dituelako ditugun arazoak konpondu. 46 00:03:50,104 --> 00:03:53,191 Gutxienez hamar ezkutuko agente daude gu zaintzen. 47 00:03:53,691 --> 00:03:54,859 Ez dira nahikoak. 48 00:03:54,943 --> 00:03:56,861 Gure bila dabiltzala uste duzu? 49 00:03:58,238 --> 00:04:00,490 Polizia eraman nuen haiengana, beraz... 50 00:04:01,449 --> 00:04:02,450 bai. 51 00:04:13,002 --> 00:04:14,963 Ziur hainbeste hartu nahi duzula? 52 00:04:15,046 --> 00:04:16,422 - Antsietaterako. - Bai. 53 00:04:16,506 --> 00:04:17,966 - Antsietatea dut... - Bai. 54 00:04:18,049 --> 00:04:20,301 Hil nahi gaituzte. Estralurtarrek ere bai. 55 00:04:20,385 --> 00:04:22,845 Badakit, baina ez dira gozokiak. 56 00:04:22,929 --> 00:04:25,598 Auggie, maite zaitut, baina zoaz pikutara. 57 00:04:27,892 --> 00:04:30,728 Honengatik utzi genion elkarrekin bizitzeari. 58 00:04:30,812 --> 00:04:33,564 Utzi bakean pilulak eta mueslia jaten, tentela. 59 00:04:36,693 --> 00:04:40,863 Zergatik ez gaitu Rajek babesten bere uniforme lerdengarriarekin? 60 00:04:41,823 --> 00:04:43,950 Misio sekretu batean omen dago. 61 00:04:45,785 --> 00:04:49,163 Astean behin ikusten dut. Ez dakit zertan dabilen. 62 00:04:51,332 --> 00:04:53,167 Veraren amarena ere ez nuen espero. 63 00:04:55,586 --> 00:04:59,507 Oxforden gan guo patatak prestatzen zizkidan herrimina nuenean. 64 00:05:01,009 --> 00:05:03,011 Izeba zahar eta atsegintzat nuen. 65 00:05:04,929 --> 00:05:06,222 Kaka zaharra. 66 00:05:10,435 --> 00:05:12,145 Betidanik ezagutzen gaitu. 67 00:05:12,228 --> 00:05:13,229 Bai. 68 00:05:13,313 --> 00:05:16,899 Haien esku gaude zera bezala... Hariak badituzte ba? 69 00:05:16,983 --> 00:05:18,067 - Nola... - Txotxongiloak? 70 00:05:18,151 --> 00:05:20,611 Txotxongiloak. Nola ahaztu zait hitza? 71 00:05:25,074 --> 00:05:27,493 Ez dut txotxongilo bat izan nahi. 72 00:05:28,411 --> 00:05:31,914 Orduan, estralurtarrak garaituko ditugu? 73 00:05:32,457 --> 00:05:35,668 Astakeria dirudi horrela esaten duzunean. 74 00:05:40,131 --> 00:05:42,342 Noiz arte egon beharko dugu hemen? 75 00:05:43,051 --> 00:05:44,052 Ez dakit. 76 00:05:45,428 --> 00:05:47,388 Segurua den arte, ziurrenik. 77 00:05:47,472 --> 00:05:50,391 - Eta noiz izango da segurua? - Ez dakit. 78 00:05:51,851 --> 00:05:53,853 Jenioa izateko, ez dakizu asko. 79 00:06:02,528 --> 00:06:05,823 - Polizia zintzoarekin denbora gehiago? - Tea? Kafea? 80 00:06:14,999 --> 00:06:17,418 Esan didazun guztia egia dela dirudi. 81 00:06:18,711 --> 00:06:20,213 Asko lagundu diguzu. 82 00:06:25,093 --> 00:06:26,135 Zergatik? 83 00:06:26,219 --> 00:06:28,721 Jaunak ni harrapatzen utzi zizuen. 84 00:06:28,805 --> 00:06:32,475 Beraz, jada ez naiz baliagarria. Beraz, 85 00:06:33,142 --> 00:06:35,311 nik dakidana ez da arriskutsua. 86 00:06:36,396 --> 00:06:37,980 Mindu egiten zaitu? 87 00:06:38,564 --> 00:06:42,151 Garrantzia dudala sinetsi nahi nuke, jakina. 88 00:06:42,235 --> 00:06:45,405 Harrotasuna dut. Zuk ere izango duzu. 89 00:06:45,947 --> 00:06:47,657 Agertzen ez baduzu ere. 90 00:06:48,491 --> 00:06:50,827 Baina nik jada ez dut axola. 91 00:06:50,910 --> 00:06:52,620 Zuk ere ez duzu axola. 92 00:06:52,703 --> 00:06:55,248 Hau ikusten ari direnek ere ez dute axola. 93 00:06:56,416 --> 00:06:58,876 Axola duen bakarra hau da: 94 00:06:58,960 --> 00:07:01,087 Honantz datoz. 95 00:07:02,588 --> 00:07:04,006 Eta Evansek? 96 00:07:04,966 --> 00:07:06,884 Jaunari axola dio oraindik? 97 00:07:06,968 --> 00:07:08,010 Ez dakit. 98 00:07:08,511 --> 00:07:10,972 Veraren aita dela uste dugu. 99 00:07:12,473 --> 00:07:14,684 Biologikoki soilik. 100 00:07:15,852 --> 00:07:17,520 Egia ezkutatu zenion. 101 00:07:17,603 --> 00:07:18,563 Bai. 102 00:07:18,646 --> 00:07:19,480 Zergatik? 103 00:07:19,564 --> 00:07:21,232 Ez zelako indartsua. 104 00:07:21,315 --> 00:07:23,568 Hura babesten saiatu zinen, 105 00:07:24,193 --> 00:07:26,237 baina ez zen ondo irten, ezta? 106 00:07:29,198 --> 00:07:31,576 Agian zu ez zara polizia zintzoa. 107 00:07:35,830 --> 00:07:37,206 Evansek esango zion? 108 00:07:37,790 --> 00:07:39,375 Ez zuen ezagutu. 109 00:07:39,459 --> 00:07:42,628 Ikusi zuen lehen aldian hilkutxan zegoen. 110 00:07:44,547 --> 00:07:46,466 Eta ni aita txarra nintzelakoan. 111 00:07:46,549 --> 00:07:48,301 Baietz esango nuke. 112 00:07:51,762 --> 00:07:55,975 Jin Chengi burukoa eman zenionean, Verarena zela esan zenion. 113 00:07:56,684 --> 00:07:57,768 Gezurra esan nion. 114 00:07:58,394 --> 00:08:00,146 Zertarako nahi zenuen Cheng? 115 00:08:00,813 --> 00:08:04,942 Bere belaunaldiko fisikari trebeena izateko gai zen. 116 00:08:05,026 --> 00:08:06,360 Zu baino hobea? 117 00:08:07,320 --> 00:08:08,154 Ez. 118 00:08:11,782 --> 00:08:15,036 - Ulertzen ez dugun gauza bat dago. - Bat bakarrik? 119 00:08:15,912 --> 00:08:18,289 Lau urte behar ditu irrati seinale batek 120 00:08:18,372 --> 00:08:21,250 gure planetatik haien planetara iristeko, ezta? 121 00:08:22,210 --> 00:08:24,253 Eta beste lau erantzuna jasotzeko. 122 00:08:24,337 --> 00:08:29,175 Baina ikusten dugunez, Evansek ontzi batean pasatzen du denbora, 123 00:08:29,258 --> 00:08:30,384 Azken Judizioan. 124 00:08:30,468 --> 00:08:32,136 Zertan ari da? 125 00:08:32,720 --> 00:08:34,722 Zortzi urte erantzunari itxaroten? 126 00:08:35,223 --> 00:08:36,432 Ez. 127 00:08:36,516 --> 00:08:41,145 Ergela naiz, ez dut ikasketarik, baina horrek ez du zentzurik. Non eta... 128 00:08:42,313 --> 00:08:43,272 Non eta...? 129 00:08:43,356 --> 00:08:45,816 Komunikatzeko era arinago bat ez dagoen. 130 00:08:46,526 --> 00:08:49,195 Baina ezinezkoa da argia baino arinagoa izatea. 131 00:08:51,113 --> 00:08:53,115 Ezinezkoa guretzat. 132 00:08:59,997 --> 00:09:05,503 Etorkizuna nolakoa den erakutsi nahi nizuke. 133 00:09:06,629 --> 00:09:09,840 Hogei libera zuk uste bezain zoragarria izan ezetz! 134 00:09:14,136 --> 00:09:16,681 Historiako ikasle ona zarela uste duzu? 135 00:09:17,181 --> 00:09:19,559 Ez da nire ikasgai onena. 136 00:09:20,768 --> 00:09:22,144 Ez nintzen ikasle ona. 137 00:09:22,645 --> 00:09:26,315 Zure DNA aztertu duzu? Zure arbasoak ikertu dituzu? 138 00:09:26,399 --> 00:09:27,733 Nik bai. 139 00:09:28,442 --> 00:09:29,652 Badakizu zer naizen? 140 00:09:29,735 --> 00:09:30,945 Erdi txakala? 141 00:09:31,445 --> 00:09:33,614 Europar nahasketa. Aspergarria oso. 142 00:09:34,115 --> 00:09:36,784 Hau izan ezik: ehuneko bat mongoliarra naiz. 143 00:09:36,867 --> 00:09:38,786 Anaiak gara ia. 144 00:09:40,121 --> 00:09:42,832 Badakizu hauek zer diren? Burdinazko estribuak. 145 00:09:42,915 --> 00:09:44,834 Mila urte dituzte ia. 146 00:09:46,669 --> 00:09:47,587 Begiratu. 147 00:09:49,297 --> 00:09:52,383 Gengis Khanen armada izan zen erabiltzen lehena. 148 00:09:52,466 --> 00:09:54,969 Zaldian borrokan etsaiak baino hobeak ziren. 149 00:09:55,052 --> 00:09:58,973 Mundua menderatu eta izorratu zuten. Horregatik naiz % 1 mongoliarra. 150 00:09:59,056 --> 00:10:01,601 Zenbat balio dute 1000 urteko estribuek? 151 00:10:01,684 --> 00:10:04,937 Ez dakit. Lagun txinatar batek oparitu zidan. 152 00:10:05,021 --> 00:10:08,232 - Lagun txinatar arrakastatsuago batek. - Argi dago. 153 00:10:10,484 --> 00:10:12,653 Ondo aritu zara atsoarekin. 154 00:10:13,154 --> 00:10:14,739 Ez da ezer ezkutatzen ari. 155 00:10:15,323 --> 00:10:17,742 Bere ustez, jada ez du axola. 156 00:10:18,284 --> 00:10:19,660 Gutxietsi egiten gaitu. 157 00:10:20,620 --> 00:10:22,622 Hori edo izorratuta gaude. 158 00:10:24,290 --> 00:10:28,210 Evansek San-Tiekin izandako komunikazioen grabaketak baditu... 159 00:10:28,294 --> 00:10:29,295 Gordeta ditu. 160 00:10:29,378 --> 00:10:31,964 Jaunaren hitza da haientzat, Biblia bezala. 161 00:10:32,048 --> 00:10:33,633 Biblia hori behar dugu. 162 00:10:33,716 --> 00:10:36,677 Xelebre hauen inguruko dena jakin behar dugu. 163 00:10:36,761 --> 00:10:40,848 400 urte ditugu plan bat burutzeko, baina informazio dena behar dugu. 164 00:10:40,931 --> 00:10:43,434 Nolako estribuak dituzten jakin behar dugu. 165 00:10:43,517 --> 00:10:44,518 Hori da. 166 00:10:46,729 --> 00:10:50,399 Bahiketa operazio bat da, baina bahitua disko gogor bat da, 167 00:10:50,483 --> 00:10:52,943 edo grabaketak gordetzen dituzten gailua. 168 00:10:54,111 --> 00:10:58,407 Azken Judizioan dago. Toki seguru bakarra da. 169 00:10:58,491 --> 00:11:00,076 Abian jarri behar gara. 170 00:11:00,660 --> 00:11:02,036 Zaila izango da. 171 00:11:02,119 --> 00:11:05,373 Auskalo zenbat jende dagoen ontzian. 1000tik gora agian. 172 00:11:05,456 --> 00:11:07,124 Gizateriaren traidoreak. 173 00:11:07,625 --> 00:11:08,459 Eta haurrak. 174 00:11:08,542 --> 00:11:11,504 Tamalgarria da gurasoek espezieari traizio egitea. 175 00:11:11,587 --> 00:11:12,880 Baina hala da. 176 00:11:12,963 --> 00:11:17,176 Nola indargabetuko ditugu bidaiariak datuek kalterik izan gabe? 177 00:11:18,260 --> 00:11:22,807 Indar bereziak badituzu buruan, sarraski hutsa izango da, bi aldeentzat. 178 00:11:23,391 --> 00:11:27,061 Eta disko gogorra suntsituko dute gureak iritsi aurretik. 179 00:11:27,144 --> 00:11:28,312 Bai, ahaztu hori. 180 00:11:28,396 --> 00:11:32,108 Misilekin ere behar duguna suntsitzeko arriskua dago. 181 00:11:32,817 --> 00:11:36,362 Gasak aukera bat dira, baina ontziak aireztapen asko du. 182 00:11:36,445 --> 00:11:37,988 Utzi ideia kaka horiek. 183 00:11:38,072 --> 00:11:40,199 Barkatu. Ideia on bat nahi? 184 00:11:42,284 --> 00:11:43,327 Entzun ondo. 185 00:11:43,411 --> 00:11:48,374 Azken Judizioak datorren hilabeterako Panamako Kanalean toki bat erreserbatu du. 186 00:12:00,761 --> 00:12:05,725 - Adoretsu daude, egoera kontuan hartuta. - Adoretsu agertzen dira zure aurrean. 187 00:12:05,808 --> 00:12:08,185 - Jendea kezkatuta dago. - Jakina. 188 00:12:09,437 --> 00:12:12,565 Batzuek lagunak dituzte espetxean. Edo desagertuta. 189 00:12:14,024 --> 00:12:16,902 Horrelako momentu batek fedea probatzen du. 190 00:12:16,986 --> 00:12:19,155 Zure fedea probatu duzu? 191 00:12:20,823 --> 00:12:24,034 Jauna guri begira zegoela uste genuen. 192 00:12:24,869 --> 00:12:28,706 Gure espezieak asmatu dituen jainko mitikoek ez bezala, 193 00:12:28,789 --> 00:12:30,833 gure Jaunak benetan ikusten gaitu. 194 00:12:30,916 --> 00:12:32,960 Baina Ingalaterrako sarekada... 195 00:12:34,044 --> 00:12:35,171 Ez dut ulertzen. 196 00:12:35,254 --> 00:12:36,797 Katu bat duzu, ezta? 197 00:12:37,298 --> 00:12:40,885 Zure katuak ba al daki zergatik gauden Atlantikoan? 198 00:12:41,385 --> 00:12:42,762 Barkatu... 199 00:12:42,845 --> 00:12:45,055 Egunero hitz egiten dut Jaunarekin. 200 00:12:45,681 --> 00:12:47,600 Sarekada ez da ustekabea izan. 201 00:12:48,350 --> 00:12:52,521 Hori gertatuko zela uste duzu, hori gertatzea nahi izan ez balute? 202 00:12:53,773 --> 00:12:54,607 Ez. 203 00:12:55,316 --> 00:12:58,861 Ingalaterrako kamaradak harrapatu edo hil badituzte, 204 00:12:59,403 --> 00:13:01,155 Jaunak hala nahi zuelako da. 205 00:13:01,238 --> 00:13:02,782 Bai. Bai, jakina. 206 00:13:03,866 --> 00:13:05,659 Afalorduan ikusiko zaitut. 207 00:13:14,293 --> 00:13:15,461 Jauna, 208 00:13:17,379 --> 00:13:20,549 isiltasun hau zure nahia dela ulertzen dudan arren, 209 00:13:21,050 --> 00:13:23,010 zure zerbitzura nago oraindik. 210 00:13:24,887 --> 00:13:27,056 Zure zerbitzura gaude oraindik. 211 00:13:29,767 --> 00:13:31,602 Ez dizugu gezurrik esan, Jauna. 212 00:13:33,395 --> 00:13:34,396 Inoiz ez. 213 00:13:37,441 --> 00:13:38,317 Mesedez. 214 00:13:39,777 --> 00:13:41,487 Mesedez, hitz egin gurekin. 215 00:13:44,448 --> 00:13:45,574 Mesedez, ene Jauna. 216 00:13:49,119 --> 00:13:51,789 Zehatz-zehatza da objektua datatzeko. 217 00:13:51,872 --> 00:13:54,291 Fabergéren onena XX. mendeko... 218 00:13:54,375 --> 00:13:56,377 - Bai. - Garaian autoa, telefonoa, 219 00:13:56,460 --> 00:13:59,547 elektrizitatea zegoen. Eta badugu honako hau ere... 220 00:13:59,630 --> 00:14:01,507 - Oso ona da. - Kaka! Arraioa. 221 00:14:01,590 --> 00:14:04,510 - Zergatik sartu zara isilean? - Milioi bat libera. 222 00:14:05,386 --> 00:14:06,345 Spoilerra. 223 00:14:06,428 --> 00:14:10,933 Supermerkatuan egon naiz. Janari txarra ematen dizuete, ezta? 224 00:14:11,600 --> 00:14:13,894 Jack hil zuen urdanga aurkitu duzue? 225 00:14:13,978 --> 00:14:16,105 Ez. Oraindik ez. 226 00:14:17,273 --> 00:14:20,985 Jende horrek sekretuak ontzi handi batean gordetzen ditu. 227 00:14:21,569 --> 00:14:24,071 Eta sekretu horiek aurkitzeko, 228 00:14:24,154 --> 00:14:27,199 nanozuntzen produkzioa berrabiarazi behar duzu. 229 00:14:29,410 --> 00:14:30,286 Zer? 230 00:14:31,078 --> 00:14:34,248 - Jackentzat justizia nahi? - Bai, zure lana da hori. 231 00:14:34,331 --> 00:14:37,751 - Lanera itzuli zaitezen nahi dut. - Erraza da zuretzat. 232 00:14:37,835 --> 00:14:39,795 Ez duzu denbora bonba bat buruan. 233 00:14:39,879 --> 00:14:42,673 Beldur zara. Badakit. Arrazoiak dituzu egoteko. 234 00:14:42,756 --> 00:14:45,676 Baina sasikume horiek gelditzeko aukera bakarra da 235 00:14:45,759 --> 00:14:47,636 eta zure laguntza behar dut. 236 00:14:47,720 --> 00:14:51,056 Zergatik? Zertan lagunduko dute nire nanozuntzek? 237 00:14:51,140 --> 00:14:52,850 Ezin dizut esan. 238 00:14:52,933 --> 00:14:54,894 Zutaz fidatu behar naiz? 239 00:14:56,145 --> 00:14:57,146 Bai. 240 00:15:30,220 --> 00:15:31,096 Zigarro bat? 241 00:15:31,680 --> 00:15:34,391 - Hemen ezin da erre. - Errieta egingo didate. 242 00:15:35,476 --> 00:15:36,810 Ez du lagunduko. 243 00:15:36,894 --> 00:15:39,897 Eta kanpoko agenteek ere ez. Badakizu hori, ezta? 244 00:15:39,980 --> 00:15:43,609 Lau argi-urtera daudenak erretinan irudiak jartzeko gai dira. 245 00:15:43,692 --> 00:15:46,362 Pistoladun gizonek ezin naute babestu. 246 00:15:46,445 --> 00:15:48,906 Jack ez zuten estralurtarrek hil. 247 00:15:48,989 --> 00:15:51,283 Jainko maitea. Trago bat behar dut. 248 00:15:55,287 --> 00:15:56,330 Hara. 249 00:15:56,872 --> 00:15:58,916 - Usadio zaharrean. - Halakoa naiz. 250 00:16:00,918 --> 00:16:01,794 Zer da hau? 251 00:16:01,877 --> 00:16:02,878 Whiskia. 252 00:16:06,131 --> 00:16:07,174 Hau nazka. 253 00:16:07,257 --> 00:16:08,926 Ona garestia da niretzat. 254 00:18:00,662 --> 00:18:01,789 Zenbakiak. 255 00:18:02,289 --> 00:18:03,832 Zergatik ez dira itzuli? 256 00:18:05,250 --> 00:18:08,337 Uste dut Jaunak jende-taldea babesteari utzi diola. 257 00:18:10,130 --> 00:18:13,425 Jaun-andreak, Varma komandanteak zuek aukeratu zaituzte. 258 00:18:14,760 --> 00:18:18,680 Itsas armadako ingeniari trebeenak zarete, eta hori bada zerbait. 259 00:18:20,182 --> 00:18:23,685 Zer ari da uniforme gabeko Dublineko bat zuei aginduak ematen? 260 00:18:24,603 --> 00:18:26,605 Lehen aldia izango da, ezta? 261 00:18:27,606 --> 00:18:30,692 Sei egun dituzue ingeniaritza proiektu bat burutzeko. 262 00:18:30,776 --> 00:18:34,488 Lortzen baduzue, ez da dominarik edo esker onik egongo, 263 00:18:35,114 --> 00:18:36,156 ezta osperik ere. 264 00:18:36,740 --> 00:18:40,702 Baina hurrengo sei egunak zuen bizitzako garrantzitsuenak dira. 265 00:18:41,870 --> 00:18:43,455 Ez izorratu. 266 00:18:44,206 --> 00:18:46,291 Kabroia da benetan, ezta? 267 00:18:47,334 --> 00:18:48,335 Benetan? 268 00:18:48,418 --> 00:18:49,795 Hartu motxilak. Bagoaz. 269 00:18:49,878 --> 00:18:53,882 Ez zaizu bitxia iruditzen misioaren buru Jinen mutil-laguna izatea? 270 00:18:53,966 --> 00:18:55,717 Egiten duen dena da bitxia. 271 00:18:58,595 --> 00:18:59,972 Zu ez al zoaz? 272 00:19:00,055 --> 00:19:02,266 - Gaitasuna falta zait. - Gaitasunak daude? 273 00:19:04,434 --> 00:19:07,896 Duela asko, hilketa batean inspektore-burua nintzen. 274 00:19:09,731 --> 00:19:12,609 Mexikar batek emaztea labar batetik bota zuen. 275 00:19:12,693 --> 00:19:13,652 Nola bukatu zuen? 276 00:19:16,697 --> 00:19:17,781 Tek-hila. 277 00:19:43,682 --> 00:19:47,060 Aupa, Saul. Aupa, ezezagun. 278 00:19:47,144 --> 00:19:48,103 Kaixo, lagun. 279 00:19:48,812 --> 00:19:49,813 Zer moduz? 280 00:19:49,897 --> 00:19:51,106 Bada, ondo. 281 00:19:51,899 --> 00:19:52,774 Ondo. 282 00:19:53,859 --> 00:19:56,778 Pugh jaunak ekarri nau honaino. 283 00:19:56,862 --> 00:20:00,908 Downing jauna. Selwin Pugh naiz, Jack Rooneyren estatuko abokatua. 284 00:20:01,950 --> 00:20:04,786 Barkatu oporretan eragozteagatik, baina presa du, 285 00:20:04,870 --> 00:20:07,122 testamentu-egikaritzea kontuan izanda. 286 00:20:08,457 --> 00:20:10,042 Hori hitz bat da benetan? 287 00:20:10,125 --> 00:20:11,793 Bada, bai. 288 00:20:15,005 --> 00:20:17,007 Barkatu, oso pipatuta nago. 289 00:20:17,716 --> 00:20:22,804 Nire bezeroak, Rooney jauna zenak, bere ondareen erdiak utzi dizkizu. 290 00:20:22,888 --> 00:20:25,891 Zergak kentzen badizkiogu, guztira... 291 00:20:25,974 --> 00:20:27,935 ia 20 milioi libera dira. 292 00:20:31,230 --> 00:20:33,690 Agiriak sinatu eta bidali ondoren, 293 00:20:33,774 --> 00:20:37,110 zure laguntza beharko dugu gordailua non egin jakiteko. 294 00:20:39,529 --> 00:20:42,115 - Sinatzen duela egiaztatuko dut. - Milesker. 295 00:20:42,199 --> 00:20:43,867 Ni banoa, orduan. 296 00:20:44,910 --> 00:20:45,911 Eskerrik asko. 297 00:20:57,756 --> 00:20:58,757 Kaka. 298 00:21:01,009 --> 00:21:02,010 Nahi duzu? 299 00:21:03,428 --> 00:21:05,597 Badakizu Jackek zer nahiko lukeen. 300 00:21:06,223 --> 00:21:09,309 Munduko onkologorik eta tratamendurik onenak aurkitu... 301 00:21:09,393 --> 00:21:11,895 - Berandu da. - Aukera bat da. Nola dakizu? 302 00:21:11,979 --> 00:21:14,940 Bigarren iritzia eskatu dut, Saul. Ez naiz inozoa. 303 00:21:16,275 --> 00:21:17,776 Gehiegi zabaldu da. 304 00:21:22,698 --> 00:21:28,078 Geratzen zaidan denbora ez dut pasa nahi orratz eta eskaner artean. 305 00:21:28,161 --> 00:21:31,790 Egin nahi dudana zeruari begiratzea da, ulertzen? 306 00:21:35,377 --> 00:21:36,670 Janari ona jan. 307 00:21:37,296 --> 00:21:40,674 Aste ederrak igaro dena zailtzen hasi aurretik. 308 00:21:42,968 --> 00:21:43,969 Ulertzen dut. 309 00:21:46,596 --> 00:21:48,181 Nik ere hori egingo nuke. 310 00:21:55,022 --> 00:21:57,274 - Gose zara? - Goseak hiltzen nago. 311 00:21:58,275 --> 00:22:01,278 Enpanadak dituen denda bat dago hemendik hurbil. 312 00:22:02,321 --> 00:22:03,864 Enpanadak itzelak dira. 313 00:22:04,531 --> 00:22:06,825 Bost milioi erosteko adina dugu. 314 00:22:13,623 --> 00:22:19,296 {\an8}CULEBRA EBAKIA, PANAMA 315 00:22:23,633 --> 00:22:25,218 Bizkarra, lehen urpekaria. 316 00:22:25,302 --> 00:22:28,597 Istriborreko dibidietak jartzen ari gara. 317 00:22:28,680 --> 00:22:31,433 Jasota. Ababor aldeko zutabea iritsi da. 318 00:22:31,516 --> 00:22:34,853 Ababorreko zuntzak hamar minutu barru konektatuko ditugu. 319 00:22:40,317 --> 00:22:43,153 Zuntzak guztiz tenkatuta daudenean, kendu xaflak. 320 00:22:43,236 --> 00:22:44,571 Kontuz ibili. 321 00:22:46,073 --> 00:22:49,034 Zahartu behar da nanozuntz aparatua jarri aurretik. 322 00:22:49,117 --> 00:22:52,913 Beste oxido geruza bat. 30 urte balitu bezala, ados? 323 00:22:55,874 --> 00:22:57,125 Ondo doa dena? 324 00:22:57,209 --> 00:22:58,126 Bai, jauna. 325 00:22:58,210 --> 00:23:00,420 Azken Judiziora arte 26 ordu ditugu. 326 00:23:06,718 --> 00:23:07,719 Ondo? 327 00:23:08,470 --> 00:23:09,471 Ondo nago. 328 00:23:10,597 --> 00:23:13,475 Ez dakit Varma komandantea gai izango den. 329 00:23:13,558 --> 00:23:14,684 Aztertu bere lana. 330 00:23:17,562 --> 00:23:19,272 Zenbat jende dago ontzian? 331 00:23:19,815 --> 00:23:20,816 Ez dakigu. 332 00:23:21,858 --> 00:23:23,777 Kanaleko Autoritateko norbait? 333 00:23:23,860 --> 00:23:24,778 Ontzizaina. 334 00:23:24,861 --> 00:23:28,073 Pazifikoraino ontzia eraman behar du. 335 00:23:28,156 --> 00:23:29,408 Ezin al dugu... 336 00:23:29,491 --> 00:23:31,868 Ezin diogu nolabait jakinarazi? 337 00:23:32,494 --> 00:23:34,746 Zenbat hil ziren kanal hau eraikitzen? 338 00:23:35,622 --> 00:23:36,832 Inork ez daki. 339 00:23:36,915 --> 00:23:39,501 Bost eta 20 000 artean hil zirela uste da. 340 00:23:39,584 --> 00:23:41,878 Malariak edo sukar horiak jota gehienak. 341 00:23:41,962 --> 00:23:44,923 Lur-jausiak, dinamita istripuak eta itotakoez gain. 342 00:23:45,006 --> 00:23:48,844 Tamalgarria zen, baina kabroi horiek ez ziren amaitu arte gelditu. 343 00:23:49,344 --> 00:23:51,388 Zer da garrantzitsuagoa, 344 00:23:51,471 --> 00:23:56,184 kanal bat ala gure mundua menperatzera datozen etsaiak garaitzea? 345 00:24:04,776 --> 00:24:07,487 Ez naiz beraz fio. Aztertu bere lana ondo. 346 00:24:17,998 --> 00:24:20,000 Zenbat pertsona daude ontzian? 347 00:24:22,169 --> 00:24:23,253 Ez dakit. 348 00:24:23,336 --> 00:24:24,713 Itsas armadakoa zara. 349 00:24:25,630 --> 00:24:28,175 Ontzia nolakoa eta zenbatekoa den dakizu. 350 00:24:28,258 --> 00:24:31,219 Ez da armadakoa, moldatutako petrolio ontzia da. 351 00:24:31,845 --> 00:24:34,890 Sistemak automatikoak badira, jende gutxi egon daiteke. 352 00:24:34,973 --> 00:24:36,516 Zuk zenbat uste duzu? 353 00:24:36,600 --> 00:24:37,851 Ez dakit. 354 00:24:37,934 --> 00:24:39,478 Agian ez da ondo irtengo. 355 00:24:39,561 --> 00:24:41,271 Zergatik ez? 356 00:24:41,354 --> 00:24:44,232 Ez dugu inoiz hain zuntz luzerik egin. 357 00:24:44,316 --> 00:24:47,569 Ez ditugu urpean aztertu. Ez dakigu euskarriek eutsiko... 358 00:24:47,652 --> 00:24:49,112 Euskarriek eutsiko dute. 359 00:24:53,450 --> 00:24:55,160 Zuk hori nahi duzu. 360 00:24:55,243 --> 00:24:56,578 Jakina nahi dudala. 361 00:24:56,661 --> 00:24:59,581 Zenbat jende hilko dugun ez jakin arren? 362 00:24:59,664 --> 00:25:04,336 Ez dakizu ezer haiei buruz. Nor diren, zer izen duten edo hiltzea merezi duten. 363 00:25:04,419 --> 00:25:06,171 Badakit garrantzitsua dela. 364 00:25:06,254 --> 00:25:08,131 - Bestela ez ziren ariko... - Nor? 365 00:25:08,215 --> 00:25:10,884 Wade? Nor arraio da Wade? Nor da bere nagusia? 366 00:25:10,967 --> 00:25:14,054 Arrazoia jakin gabe ezezagunak hiltzea agindu digute 367 00:25:14,137 --> 00:25:16,473 eta lasai asko gelditzen zara? 368 00:25:25,440 --> 00:25:26,775 Ez naiz zu bezalakoa. 369 00:25:27,859 --> 00:25:29,069 Ez nuen hau onartu. 370 00:25:31,404 --> 00:25:33,907 Hau nik baino hobeto ulertzen duzu. 371 00:25:34,950 --> 00:25:36,201 Militarra zara. 372 00:25:37,869 --> 00:25:40,080 Zer uste duzu gertatzen ari dela? 373 00:25:43,166 --> 00:25:44,834 Gerran gaudela uste dut. 374 00:26:25,166 --> 00:26:26,543 Hori da azkena. Hasi. 375 00:26:27,335 --> 00:26:29,546 Charlie, Charlie, bat. Aurrera denok. 376 00:26:29,629 --> 00:26:31,965 Aurrera, Charlie, Charlie, bat. Bagoaz. 377 00:26:33,675 --> 00:26:35,468 Hiru-bat egiaztatzen. 378 00:26:59,909 --> 00:27:00,910 Ondo zaude? 379 00:27:08,960 --> 00:27:10,211 Badator. 380 00:27:45,246 --> 00:27:46,373 Hori da. 381 00:28:36,381 --> 00:28:37,757 Ez dabil. 382 00:28:44,389 --> 00:28:45,640 Zergatik ez dabil? 383 00:28:48,935 --> 00:28:49,936 Badabil. 384 00:29:17,756 --> 00:29:18,757 Ikusi! 385 00:29:23,928 --> 00:29:24,763 Ikusi! 386 00:29:44,073 --> 00:29:45,366 Zer izan da hori? 387 00:29:45,450 --> 00:29:48,036 Ez dakit. Sute-simulakroa al dugu? 388 00:30:32,330 --> 00:30:33,414 Azkar! 389 00:30:55,353 --> 00:30:56,396 Felix! 390 00:31:03,319 --> 00:31:04,487 Erasopean gaude? 391 00:31:07,240 --> 00:31:08,241 Jauna! 392 00:31:42,734 --> 00:31:44,152 Barkatu, Jauna. 393 00:31:59,083 --> 00:32:00,460 ...itxaron argibideei. 394 00:33:50,194 --> 00:33:52,363 Zorionak, Salazar doktorea. 395 00:35:20,243 --> 00:35:22,954 Wade jauna, Varma komandantea, aurkitu dugu. 396 00:35:32,588 --> 00:35:33,589 Eskerrik asko. 397 00:36:33,608 --> 00:36:36,235 - Ezer ez? - Bi aste bakarrik pasatu dira. 398 00:36:36,319 --> 00:36:37,320 Bakarrik? 399 00:36:37,403 --> 00:36:38,613 Esan nion Waderi. 400 00:36:39,363 --> 00:36:40,573 Kasurik ere ez. 401 00:36:41,282 --> 00:36:44,702 Zenbat denbora behar da? Pentsatu gabe, gutxi gorabehera. 402 00:36:45,578 --> 00:36:49,665 Kriptografia kuantikoa gurea baino 20 urte aurreratuago badago, 403 00:36:49,749 --> 00:36:52,084 batez beste... 404 00:36:52,585 --> 00:36:54,754 3,8 bilioi urte. 405 00:36:54,837 --> 00:36:55,922 Joan pikutara. 406 00:36:56,797 --> 00:36:58,674 Zorte askorekin, 407 00:36:58,758 --> 00:37:00,718 3800 milioi urte. 408 00:37:06,515 --> 00:37:07,683 Ezin duzu ireki? 409 00:37:08,559 --> 00:37:11,520 - Ireki? - Barruan begiratu. Agian zerbait dago. 410 00:37:11,604 --> 00:37:13,439 Ez dut irekiko. 411 00:37:13,522 --> 00:37:16,567 Daturik ezin baduzue atera, ez du ezertarako balio. 412 00:37:16,651 --> 00:37:18,444 Lehen esan dizudan bezala, 413 00:37:18,527 --> 00:37:21,030 indar basatiko kriptografiak ez du... 414 00:37:27,787 --> 00:37:28,829 Zer gertatu da? 415 00:37:30,706 --> 00:37:31,916 Ireki egin da. 416 00:37:32,959 --> 00:37:34,043 Ez duzu ezer egin. 417 00:37:34,835 --> 00:37:37,797 Guk barruan dagoena ikustea nahi dutelako ireki dute. 418 00:37:40,466 --> 00:37:44,387 28 gigabyte testu eta multimedia-artxibo? 419 00:37:45,096 --> 00:37:48,849 - Nire mugikorrak gehiago du. - Zureak agian ez. 420 00:37:50,268 --> 00:37:51,435 Zer da hau? 421 00:37:55,731 --> 00:37:57,733 Ez dut artxibo formatua ezagutzen. 422 00:38:02,446 --> 00:38:03,990 Ehun petabyte ditu. 423 00:38:04,824 --> 00:38:09,662 - Ez dakit horrek zer esan nahi duen. - Ehun milioi gigabyte dira. 424 00:38:12,164 --> 00:38:14,041 Nire mugikorrak baino gehiago. 425 00:38:15,376 --> 00:38:18,296 Egin duen hotsa ez litzaizuke gustatuko. 426 00:38:18,379 --> 00:38:21,632 Jainkoak arbelean atzamarka egingo balu bezala. 427 00:38:22,967 --> 00:38:25,011 Tira, nire doluminak. 428 00:38:25,094 --> 00:38:27,888 Baina uste dut etxean ez zuela asko laguntzen. 429 00:38:30,891 --> 00:38:35,813 Zure laguntxoek erakundea desegiten eta zu harrapatzen utzi zigutela diozu. 430 00:38:36,647 --> 00:38:38,399 Hau egiten ere utzi digute? 431 00:38:39,191 --> 00:38:40,526 - Bai. - Zergatik? 432 00:38:41,027 --> 00:38:44,989 Zergatik utzi digute ontzia txikitzen eta zure mutil-laguna hiltzen? 433 00:38:45,781 --> 00:38:49,076 Ez naiz gai haien arrazoiak ulertzeko. 434 00:38:49,160 --> 00:38:50,369 Ez dio axola. 435 00:38:51,579 --> 00:38:54,749 Badakit gu guregandik salbatzera datozela. 436 00:38:54,832 --> 00:38:56,792 Ahal duten bakarrak dira. 437 00:38:57,376 --> 00:39:01,505 Kontuz dakizunarekin. Hor hasten dira jendearen arazoak. 438 00:39:01,589 --> 00:39:06,218 Nik ere badakit zerbait, eta horrekin kontuz ibiltzeko esan dizut. 439 00:39:06,302 --> 00:39:09,388 Baina uste dut dakidana jakin nahiko zenukeela. 440 00:39:09,889 --> 00:39:11,891 Nire sinesmena suntsitu nahi duzu, 441 00:39:11,974 --> 00:39:15,811 baina zu baino indartsuagoa da, haiek zu baino indartsuagoak dira. 442 00:39:15,895 --> 00:39:19,148 "Jakin" esatetik "sinesmen"-era pasatu zara, baina tira. 443 00:39:19,231 --> 00:39:20,191 Fedea ona da. 444 00:39:20,274 --> 00:39:23,527 Nik ere fedea dut. Iristen direnean, akabatuko ditugula. 445 00:39:24,028 --> 00:39:28,366 Zure fedea barregarriagoa da zuri nirea iruditzen zaizuna baino. 446 00:39:28,449 --> 00:39:30,326 Baina dakidanagatik da. 447 00:39:30,409 --> 00:39:32,203 Esan dizut duela minutu erdi. 448 00:39:32,995 --> 00:39:34,205 Jakin nahiko duzu. 449 00:39:34,997 --> 00:39:38,209 Zergatik utzi digute ontzia txikitzen, jendea hiltzen, 450 00:39:38,292 --> 00:39:40,836 festa eteten eta zu atxilotzen, adibidez? 451 00:39:41,337 --> 00:39:43,005 Atxilotuta nago? 452 00:39:43,089 --> 00:39:44,882 Zer delitu egin dut ba? 453 00:39:49,136 --> 00:39:50,179 Zer da hori? 454 00:39:50,763 --> 00:39:54,642 Hau? Azken Judizioan aurkitu dugu. 455 00:39:54,725 --> 00:39:58,020 Shakespeareri baino gehiago kosta zaigu elkarrizketa bat. 456 00:39:58,562 --> 00:40:02,316 Evans eta Jaunaren arteko elkarrizketen grabaketak dira. Tori. 457 00:40:03,275 --> 00:40:06,404 Zati onenak jarri ditugu. Entzun itzazu. 458 00:40:06,487 --> 00:40:08,823 Ikusi zure espazioko lagunak zer diren 459 00:40:08,906 --> 00:40:10,741 eta zer uste duten zuei buruz. 460 00:40:12,910 --> 00:40:15,162 Kontuz ibili dakizunarekin. 461 00:40:15,955 --> 00:40:17,748 Hor hasten dira arazoak eta. 462 00:40:36,684 --> 00:40:41,063 Ez duzue inoiz esaten egia ez den zerbait? Ez duzue gezurrik esaten? 463 00:40:43,232 --> 00:40:45,443 Hori egiten duzue? Gezurrak esan? 464 00:40:46,152 --> 00:40:49,113 Gezurrik ez esaten saiatzen naiz, baina bai. 465 00:40:49,196 --> 00:40:53,117 Batzuetan, denok esaten dugu gezurren bat. 466 00:40:56,203 --> 00:40:57,913 Uste dugu ulertu dugula. 467 00:41:00,833 --> 00:41:03,335 Gezurtia egia esaten ez duena da. 468 00:41:05,504 --> 00:41:07,423 Gezurtiak ez dira fidatzekoak. 469 00:41:08,924 --> 00:41:11,135 Ezin gara gezurtiekin batera bizi. 470 00:41:14,221 --> 00:41:15,639 Beldur gara zuetaz. 471 00:41:18,976 --> 00:41:19,935 Jauna? 472 00:41:23,647 --> 00:41:24,648 Jauna? 473 00:41:27,610 --> 00:41:29,320 Jauna, hor zaude? 474 00:41:39,121 --> 00:41:41,790 Augustina Salazar naiz. Orain ezin dut... 475 00:41:46,837 --> 00:41:49,340 Raj naiz, utzi mezua seinalea eta gero. 476 00:41:50,174 --> 00:41:51,175 Kaka. 477 00:41:56,347 --> 00:41:57,515 Zer ostia? 478 00:41:58,682 --> 00:42:00,601 - Zertara zatoz? - Zu jasotzera. 479 00:42:01,393 --> 00:42:02,353 Zer? Zertarako? 480 00:42:02,436 --> 00:42:05,648 Jende asko pozik legoke nagusiak lanera eramango balitu. 481 00:42:05,731 --> 00:42:07,149 Ez zara nire nagusia. 482 00:42:08,859 --> 00:42:09,860 Aizu. 483 00:42:15,866 --> 00:42:20,079 Varma komandanteak esan dit beste dimentsio batzuk ulertzen dituzula. 484 00:42:20,162 --> 00:42:21,330 Rajekin egon zara? 485 00:42:21,413 --> 00:42:24,792 Egun osoa. Nire langile guztiekin egoten naiz. 486 00:42:24,875 --> 00:42:26,377 Itsas armadan dago eta. 487 00:42:26,460 --> 00:42:28,921 Ingalaterrako erregea bakarrik du nagusi. 488 00:42:29,004 --> 00:42:31,131 Ez dizu esan niretzat lanean dabilela? 489 00:42:31,215 --> 00:42:33,384 - Ederki. - Sinetsi egin behar dizut? 490 00:42:34,885 --> 00:42:36,262 Beste dimentsio batzuk. 491 00:42:37,096 --> 00:42:40,140 Varma komandantearekin horretaz hitz egin omen duzu. 492 00:42:41,475 --> 00:42:42,518 Hori esan dizu? 493 00:42:42,601 --> 00:42:44,979 Beste dimentsio batzuen jakitun zara? 494 00:42:45,062 --> 00:42:48,857 Inor ez da horren jakitun. Hiru dimentsio garatu ditugu, ez hamar. 495 00:42:51,402 --> 00:42:54,905 Jakin dezakeguna kontuan hartuta, bai, jakituna naiz. 496 00:42:55,698 --> 00:42:58,659 Zure mutil-lagunaren azken misioaren emaitzen arabera, 497 00:42:58,742 --> 00:43:01,203 jakinduria mota hori beharko dugu. 498 00:43:01,287 --> 00:43:03,289 Nik ez dakit ezer azken misioaz. 499 00:43:03,372 --> 00:43:06,125 Ez dut harekin hitz egitea lortu. Non zegoen? 500 00:43:07,543 --> 00:43:08,627 Oso astuna zara. 501 00:43:09,962 --> 00:43:11,964 - Astuna ni? - Eta errepikakorra. 502 00:43:12,047 --> 00:43:14,466 - Hobe da niretzat lan ez egitea. - Ba ez. 503 00:43:14,550 --> 00:43:15,676 Ados, zuk erabaki. 504 00:43:20,973 --> 00:43:23,100 Zer jakin nahi duzu dimentsioez? 505 00:43:23,183 --> 00:43:25,811 "Sofoi"hitza ezagun egiten zaizu? 506 00:43:28,230 --> 00:43:29,857 Zerbait erakutsi nahi digute. 507 00:43:29,940 --> 00:43:32,693 - Zer? - Ez dakigu. Ez du inork ikusi. 508 00:43:32,776 --> 00:43:33,944 Ikusi du inork? 509 00:43:34,028 --> 00:43:35,195 Ez, jauna. 510 00:43:42,536 --> 00:43:44,204 Jokoaren beste maila bat da? 511 00:43:44,288 --> 00:43:45,289 Baliteke. 512 00:43:47,791 --> 00:43:48,792 Zer egingo dugu? 513 00:43:48,876 --> 00:43:51,670 Prest egon gauza benetan bitxietarako. 514 00:43:51,754 --> 00:43:52,713 Hori diote. 515 00:43:52,796 --> 00:43:54,506 Ez, benetan bitxiak dira. 516 00:43:55,007 --> 00:43:56,216 Moldatuko naiz. 517 00:43:57,134 --> 00:44:00,095 Hobeto esanda, zer egin behar dut? 518 00:44:00,763 --> 00:44:01,680 Jantzi. 519 00:44:02,222 --> 00:44:05,184 - Eta kito? - Zerbait erakutsi nahi digutela diozu. 520 00:44:05,267 --> 00:44:07,186 Nahi badute, funtzionatuko du. 521 00:44:07,936 --> 00:44:08,937 Ea, bada. 522 00:44:18,197 --> 00:44:19,448 Zer ostia? 523 00:44:20,908 --> 00:44:21,909 Bai. 524 00:44:26,622 --> 00:44:29,750 - Nola dakite zer daramagun jantzita? - Ez dakit. 525 00:44:53,774 --> 00:44:54,775 Nor da hau? 526 00:44:55,984 --> 00:44:58,779 AA. Edo haietako bat agian. 527 00:44:59,863 --> 00:45:00,948 Gure antza dute? 528 00:45:01,031 --> 00:45:03,033 Ez dugu inongo antzik. 529 00:45:03,659 --> 00:45:05,452 Hau zuen onerako sortu dugu. 530 00:45:05,536 --> 00:45:07,413 Zer itxura duzue egiatan? 531 00:45:07,496 --> 00:45:08,997 Ez litzaizueke gustatuko. 532 00:45:09,707 --> 00:45:11,750 Zertara ekarri gaituzu hona? 533 00:45:11,834 --> 00:45:13,711 Gureak egin duela esateko. 534 00:45:14,586 --> 00:45:16,296 Gure espeziea galduko dela. 535 00:45:17,214 --> 00:45:18,298 Zergatik? 536 00:45:18,382 --> 00:45:20,592 Zenbat denbora behar dugu Lurrera iristeko? 537 00:45:20,676 --> 00:45:22,177 Laurehun urte. 538 00:45:22,970 --> 00:45:24,680 Horregatik galduko da. 539 00:45:26,140 --> 00:45:29,393 Gizakiek 100 000 urte daramatzate bizirik. 540 00:45:30,144 --> 00:45:33,564 Eta denbora gehiena, tximinoen antzekoak zineten. 541 00:45:34,106 --> 00:45:36,358 Noiz hasi zineten nekazaritzan? 542 00:45:36,442 --> 00:45:38,652 Utzi tontakeriak eta esan. 543 00:45:38,736 --> 00:45:42,406 90 000 urte behar izan zenuten ehizatik nekazaritzara pasatzeko. 544 00:45:42,990 --> 00:45:46,660 Ondoren, zenbat denbora behar izan zenuten industrian hasteko? 545 00:45:47,161 --> 00:45:48,620 Hamar mila urte inguru. 546 00:45:49,329 --> 00:45:50,622 Energia nuklearrerako? 547 00:45:51,123 --> 00:45:52,624 Berrehun urte. 548 00:45:52,708 --> 00:45:56,378 - Ordenagailuak? Informazioaren Aroa? - Berrogeita hamar urte. 549 00:45:56,962 --> 00:45:58,922 Eta zenbat behar izan genuen guk 550 00:45:59,006 --> 00:46:02,259 ehizatik nekazaritzara, nekazaritzatik industriara 551 00:46:02,342 --> 00:46:04,511 eta energia nuklearrera pasatzeko? 552 00:46:05,262 --> 00:46:06,430 Askoz gehiago. 553 00:46:09,183 --> 00:46:10,809 Gure planeta egonkorra da. 554 00:46:10,893 --> 00:46:14,688 Ez dugu hondamendi handirik. Ez dugu hutsetik hasi behar izan. 555 00:46:14,772 --> 00:46:17,733 Baina haiek bai. Suntsitu dituzten bakoitzean. 556 00:46:17,816 --> 00:46:20,652 Laurehun urte beharko ditugu zuengana iristeko. 557 00:46:21,320 --> 00:46:24,865 Ordurako, gu baino askoz aurreratuago egongo zarete. 558 00:46:24,948 --> 00:46:28,452 Gure flota suntsituko duzue, eta gero, gure mundua ere bai, 559 00:46:28,535 --> 00:46:30,871 berriro mehatxatu ez zaitzategun. 560 00:46:32,206 --> 00:46:33,999 Hau ez da konkista bat. 561 00:46:34,082 --> 00:46:35,542 Hilketa prozesio bat da. 562 00:46:36,084 --> 00:46:38,504 Gu indargabetzeko modu bat aurkitu ezean. 563 00:46:39,880 --> 00:46:41,799 Garatzen jarraitzen ez uzteko. 564 00:46:43,091 --> 00:46:43,926 Aurkitu duzue? 565 00:46:44,009 --> 00:46:45,010 Bai. 566 00:46:46,261 --> 00:46:48,055 Zuen zientzia hilko dugu. 567 00:46:49,473 --> 00:46:51,308 Gure sofoien laguntzarekin. 568 00:46:51,809 --> 00:46:52,810 Zer da sofoi bat? 569 00:46:53,310 --> 00:46:54,728 Protoi bat. 570 00:46:55,437 --> 00:46:57,773 Sentitzen duen ordenagailu bilakatu dugu. 571 00:46:57,856 --> 00:47:00,484 Ezin da hain ordenagailu txikia egin. 572 00:47:01,360 --> 00:47:02,319 Ezinezkoa da. 573 00:47:02,402 --> 00:47:03,987 Ezinezkoa zuentzat. 574 00:47:05,572 --> 00:47:09,326 Unibertsoak guk hartutako hiru dimentsioak baino gehiago ditu. 575 00:47:09,952 --> 00:47:10,911 Gordeta daude, 576 00:47:11,495 --> 00:47:14,039 hain estututa, ezen ezin ditugun ikusi. 577 00:47:15,332 --> 00:47:18,085 Baina azalerazteko teknologia dugu. 578 00:47:21,255 --> 00:47:26,260 Imajinatu ezin dituzuen energiak batu eta protoi bakar batean sartzen ditugu. 579 00:47:29,721 --> 00:47:32,057 Eta gainerako dimentsioak azaleraztean... 580 00:47:34,309 --> 00:47:37,938 Protoi txikiena ere handi bilakatzen da. 581 00:48:03,005 --> 00:48:05,883 Gogo bat mundu bat bezain handi bilakatzen dugu. 582 00:48:14,099 --> 00:48:16,435 Sofoi, esna zaude? 583 00:48:16,935 --> 00:48:18,604 Esna eta adi. 584 00:48:18,687 --> 00:48:20,898 Ulertzen dut nire zeregina. 585 00:48:20,981 --> 00:48:23,609 Lehengo tamainara itzultzeko prest nago. 586 00:48:23,692 --> 00:48:25,068 Aurrera, mesedez. 587 00:48:35,287 --> 00:48:38,582 Baliabide guztiak erabilita, lau sofoi sortu ditugu. 588 00:48:39,333 --> 00:48:40,542 Bi pare. 589 00:48:41,793 --> 00:48:46,256 Pare bakoitza elkarri lotuta dago, maila kuantikoan konektatuta. 590 00:48:46,965 --> 00:48:48,717 Guk bi ditugu. 591 00:48:50,344 --> 00:48:52,596 Eta beste biak zuengana bidali ditugu. 592 00:48:54,014 --> 00:48:58,769 Ikusten eta entzuten dutena aldi berean ikusten eta entzuten dugu guk. 593 00:48:58,852 --> 00:49:01,355 Argi-urteetako aldea badute ere. 594 00:49:03,565 --> 00:49:06,193 Protoi batek ia ez du masarik. 595 00:49:06,777 --> 00:49:09,821 Erraza da bizkortzea ia argiaren abiadura izan arte. 596 00:49:09,905 --> 00:49:11,365 Zuek ere ahal duzue. 597 00:49:12,115 --> 00:49:14,660 Hilabeteak daramatzate zuen eguzki sisteman. 598 00:49:15,911 --> 00:49:17,537 Zuen mundura bidali ditugu, 599 00:49:19,081 --> 00:49:23,835 jakintsuenek errealitatearen oinarriak aztertzen dituzten tokietara. 600 00:49:30,175 --> 00:49:33,261 Eta garaitu gaitzakeen zientzia suntsituko dugu. 601 00:49:36,515 --> 00:49:39,559 Zuen galderen erantzunak zentzugabe bilakatuko dira. 602 00:49:43,647 --> 00:49:46,650 Unibertsoa misterio bat izango da zuentzat betiko. 603 00:49:48,527 --> 00:49:52,364 Egiak eman ordez, mirariak ematen dizkizuegu. 604 00:49:55,283 --> 00:49:57,619 Zuen mundua ilusioez biltzen dugu. 605 00:50:00,497 --> 00:50:03,166 Zuek ikustea nahi duguna erakusten dizuegu. 606 00:50:07,129 --> 00:50:09,715 Toki guztietan gaude, nonahi. 607 00:50:09,798 --> 00:50:12,884 Beti begiratzen, zuen sekretuez jabetzen. 608 00:50:12,968 --> 00:50:14,594 Zuen gezurrak ezagutzen. 609 00:50:15,262 --> 00:50:17,639 Berriz beldur izaten irakatsiko dizuegu. 610 00:51:02,809 --> 00:51:04,728 Eguzki izpien pean, 611 00:51:04,811 --> 00:51:11,443 bere bizitzan mundua hirutan baino gehiagotan zirkumnabigatu dezake. 612 00:51:40,680 --> 00:51:43,683 ZOMORROAK ZARETE 613 00:51:46,353 --> 00:51:52,275 ZOMORROAK ZARETE 614 00:51:55,529 --> 00:51:57,322 ZOMORROAK ZARETE 615 00:52:01,118 --> 00:52:03,620 ZOMORROAK ZARETE 616 00:52:05,247 --> 00:52:08,667 ZOMORROAK ZARETE 617 00:52:11,962 --> 00:52:16,341 ZOMORROAK ZARETE 618 00:52:42,909 --> 00:52:46,246 ZOMORROAK ZARETE 619 00:55:55,477 --> 00:56:00,482 Azpitituluak: Ilargi G.