1 00:00:06,089 --> 00:00:07,632 Ea, idi-ohoinak ikusten? 2 00:00:07,716 --> 00:00:11,469 Orain, jarraitu gora lerro berean dauden bi izarretaraino, 3 00:00:11,553 --> 00:00:14,472 ohoinaren arasa modukoa sortzen dutenak. 4 00:00:14,556 --> 00:00:16,725 Jarraitu gora. Lehen izarra da. 5 00:00:16,808 --> 00:00:17,809 Ados, ikusi dut. 6 00:00:17,892 --> 00:00:20,937 Hori da. Hori da DX3906. 7 00:00:23,314 --> 00:00:25,150 Hori ez da DX3906. 8 00:00:26,693 --> 00:00:30,822 Bai, hori da. Gure xedea: izarrak-en teleskopioan erakutsi zidaten. 9 00:00:30,905 --> 00:00:32,991 Ez, ez da hori. 10 00:00:35,243 --> 00:00:37,120 Bai. Agiriak iritsi zirenean, 11 00:00:37,203 --> 00:00:39,539 IAUko izendapenetan begiratu nuen. 12 00:00:39,622 --> 00:00:41,583 Kaka, paralaxiagatik izango da? 13 00:00:45,795 --> 00:00:48,631 Txo, nola ostia jakingo dut nik DX3906 zein den? 14 00:00:48,715 --> 00:00:50,508 - Astakirten hori. - Ez. 15 00:00:50,592 --> 00:00:52,343 Hori DX3905 da. 16 00:00:52,844 --> 00:00:54,054 Astakirten halakoa. 17 00:00:55,930 --> 00:00:56,973 Hau marka. 18 00:01:00,018 --> 00:01:00,935 Urrun dago? 19 00:01:01,936 --> 00:01:04,689 401,5 argi-urtera. 20 00:01:06,816 --> 00:01:09,569 Pentsatu Jinen izarra igortzen ari den argian. 21 00:01:09,652 --> 00:01:12,572 Hona iristen denerako, San-Tiak hemen izango dira. 22 00:01:12,655 --> 00:01:13,948 Ez zapuztu momentua. 23 00:01:16,534 --> 00:01:17,952 Pixka bat gorria da. 24 00:01:19,120 --> 00:01:20,538 Horregatik aukeratu dut. 25 00:01:21,122 --> 00:01:22,874 Begi hutsez ikus daiteke. 26 00:01:23,458 --> 00:01:25,919 Zerura begiratzen duenean, esango du: 27 00:01:26,586 --> 00:01:27,962 "Hori nirea da". 28 00:01:28,505 --> 00:01:30,590 Pozik zaude erokeria horren ostean? 29 00:01:31,174 --> 00:01:32,509 19 milioi gastatuta... 30 00:01:32,592 --> 00:01:34,177 Hemeretzi eta erdi. 31 00:01:34,969 --> 00:01:36,638 Bai, pozik nago. 32 00:01:36,721 --> 00:01:38,848 Ezin zenuen beste nonbait gastatu? 33 00:01:38,932 --> 00:01:39,933 Ez. 34 00:01:43,353 --> 00:01:45,396 Zu izan zarela esan diezaiokezu. 35 00:01:45,480 --> 00:01:47,190 - Ez diot esango. - Baina... 36 00:01:47,273 --> 00:01:49,192 - Ez diot esango. - Batek daki. 37 00:01:49,275 --> 00:01:51,069 Eta zuk ere ez diozu esango. 38 00:01:51,152 --> 00:01:52,904 Promes egin beharko nuke... 39 00:01:52,987 --> 00:01:57,909 Promes egin ez diozula inoiz esango. 40 00:02:03,957 --> 00:02:04,999 Zuk hala badiozu. 41 00:02:12,549 --> 00:02:13,424 Will. 42 00:02:17,178 --> 00:02:20,098 Will? Aizu. Esnatu, lagun. Esnatu. 43 00:02:21,558 --> 00:02:23,643 Will? Will! 44 00:02:37,574 --> 00:02:39,409 Berarekin zaude? Ondo dago? 45 00:02:39,492 --> 00:02:40,785 - Ondo dago. - Bai? 46 00:02:40,869 --> 00:02:42,704 Bai, ondo baino hobeto dago. 47 00:02:42,787 --> 00:02:43,913 Will, ikusi hau. 48 00:02:43,997 --> 00:02:47,876 Begira nor den. Sekulako itsua dauka. 49 00:02:47,959 --> 00:02:49,752 Zuk bai daukazula itsua. 50 00:02:49,836 --> 00:02:50,795 Kaixo. 51 00:02:50,879 --> 00:02:51,963 Kaixo, Jin. 52 00:02:52,046 --> 00:02:53,423 Kaixo, Will. 53 00:02:54,299 --> 00:02:55,133 Zer moduz? 54 00:02:55,216 --> 00:02:57,385 "Arriskutik kanpo". 55 00:02:58,386 --> 00:03:00,263 Hori esan du medikuak. 56 00:03:00,346 --> 00:03:01,764 "Arriskutik kanpo". 57 00:03:02,473 --> 00:03:04,475 Zenbatek dakite hori? 58 00:03:04,559 --> 00:03:05,393 Nik ez. 59 00:03:06,102 --> 00:03:10,356 Oso gela ona eman didate. Ostia. 60 00:03:10,440 --> 00:03:12,317 - Ikusi hau. - Ez ukitu hori. 61 00:03:12,400 --> 00:03:13,484 - Hara. - Ikusi. 62 00:03:13,568 --> 00:03:14,986 - Niretzat. - Merezita. 63 00:03:15,069 --> 00:03:16,779 - Hartu atseden, ados? - Bai. 64 00:03:19,365 --> 00:03:20,241 Zuk ere bai. 65 00:03:20,325 --> 00:03:22,285 Bai, txo. Atseden hartuko du. 66 00:03:22,368 --> 00:03:26,414 Hemen geratuko gara pixka bat. Ziurrenik Rick and Morty ikusiko dugu. 67 00:03:26,497 --> 00:03:27,707 - Ederki. - Tira... 68 00:03:31,211 --> 00:03:32,879 Etorri ahal duzunean. 69 00:03:36,716 --> 00:03:37,800 Bai, joango naiz. 70 00:03:37,884 --> 00:03:38,885 Mila esker, Saul. 71 00:03:39,719 --> 00:03:40,720 Agur. 72 00:03:46,226 --> 00:03:47,268 Zuretzat omen da. 73 00:03:53,066 --> 00:03:56,027 Ostia. Ez al dira benetan garestiak? 74 00:03:56,986 --> 00:03:59,906 - Ez du jartzen noren partez den? - Ez. 75 00:04:01,199 --> 00:04:03,952 Miresle aberatsak izango dituzu. 76 00:04:04,035 --> 00:04:04,953 Bai. 77 00:04:05,828 --> 00:04:07,580 Baina ez hain aberatsak. 78 00:04:07,664 --> 00:04:09,916 Jackez gain, ez dut aberatsik ezagutu. 79 00:04:10,416 --> 00:04:13,753 - Agian Waderen partez da. - Zergatik egingo luke hori? 80 00:04:14,254 --> 00:04:15,380 Atsegin zaituelako. 81 00:04:16,756 --> 00:04:18,716 - Tira. - Ez, tira zuk. 82 00:04:18,800 --> 00:04:22,512 Jin, ez duzu onartu nahi hau zein arraroa den. 83 00:04:22,595 --> 00:04:23,596 Arraroa hau? 84 00:04:24,180 --> 00:04:26,849 Hilabete honetan 28 gauza arraro ikusi ditut. 85 00:04:26,933 --> 00:04:29,060 Hau ez da hain arraroa. 86 00:04:30,144 --> 00:04:34,357 Aberatsen batek izar bat erosi dit edo norbait adarra jotzen ari da. 87 00:04:35,566 --> 00:04:37,986 Ziurrenik, adarra jotzen ari dira. 88 00:04:38,069 --> 00:04:40,196 Dena den, ez dut honetarako astirik. 89 00:04:40,280 --> 00:04:42,865 Txorakeria da. Inor ez da izar baten jabe. 90 00:04:43,491 --> 00:04:45,326 Agiri hauen arabera, 91 00:04:45,410 --> 00:04:49,038 zu zara DX3906 izarraren legezko jabea. 92 00:04:51,708 --> 00:04:54,627 Demikhov doktoreak urteak daramatza lanean 93 00:04:54,711 --> 00:04:58,006 ahal dena muturreko baldintzetan bizirik mantentzeko. 94 00:05:08,141 --> 00:05:09,142 Cheng doktorea. 95 00:05:10,476 --> 00:05:11,311 Esatekorik? 96 00:05:13,896 --> 00:05:14,897 Bada... 97 00:05:15,940 --> 00:05:18,359 Ez dakigu zertarako gauden gu hemen. 98 00:05:19,235 --> 00:05:20,695 % 1 argi-urtera badoa, 99 00:05:20,778 --> 00:05:23,531 noiz iritsiko da zunda San-Ti flotara? 100 00:05:23,614 --> 00:05:24,949 Berrehun urtera. 101 00:05:25,033 --> 00:05:27,910 Eta zer gertatuko zaio zundako bidaiariari? 102 00:05:27,994 --> 00:05:29,620 - Hil egingo da. - Ikusten? 103 00:05:29,704 --> 00:05:31,331 Horretarako zaudete hemen. 104 00:05:34,042 --> 00:05:38,171 Borroka luzea eta oztopo asko izan ditugu, baina lortu dugu. 105 00:05:49,849 --> 00:05:50,683 Bizirik dago? 106 00:05:50,767 --> 00:05:53,061 Ez dago hilda. Ezta bizirik ere. 107 00:05:53,144 --> 00:05:55,605 Tarteko puntu batean. 108 00:05:56,272 --> 00:05:57,648 Hilabete darama. 109 00:06:00,735 --> 00:06:03,821 - Zenbat denbora egon daiteke horrela? - Guk nahi beste. 110 00:06:11,120 --> 00:06:14,749 Kolyaren zeluletan izotz-kontrako kriobabesle bat jarri dugu 111 00:06:14,832 --> 00:06:18,044 eta zero azpitik 150 gradura hoztu dugu. 112 00:06:18,127 --> 00:06:21,923 Organismoa moteldu zaio, baina ez da gelditu. 113 00:06:39,607 --> 00:06:43,653 Kolyarekin funtzionatzen badu, pertsona batekin ere funtzionatuko du. 114 00:06:49,450 --> 00:06:51,202 Kaixo, Kolya. 115 00:07:05,466 --> 00:07:06,551 Esan kaixo, Kolya. 116 00:07:08,136 --> 00:07:09,429 Oso ondo. 117 00:07:21,816 --> 00:07:22,650 Kolya. 118 00:07:23,234 --> 00:07:25,278 Ukitu lauki laranja. 119 00:07:37,123 --> 00:07:38,291 Oraindik ez. 120 00:07:40,042 --> 00:07:44,964 Ukitu barruan lau lauki dituen zirkulua. 121 00:07:51,262 --> 00:07:54,265 Oso ondo, Kolya. 122 00:08:17,079 --> 00:08:19,332 Ohiko albo-ondorio bat da. 123 00:08:20,416 --> 00:08:21,417 Hor duzue. 124 00:08:21,501 --> 00:08:23,753 Munduaren amaierara eramango gaituena. 125 00:08:23,836 --> 00:08:26,964 Apokalipsiaren trena geltokira iritsi da. 126 00:08:28,341 --> 00:08:30,426 Jarri ilaran nire atzean. 127 00:08:33,971 --> 00:08:35,973 Ez zen zundako bidaiariari buruz? 128 00:08:36,849 --> 00:08:38,226 Hibernatu egingo duzu? 129 00:08:38,309 --> 00:08:39,727 Ahal bezain laster. 130 00:08:39,810 --> 00:08:41,395 - Nork gidatuko du hau? - Nik. 131 00:08:41,479 --> 00:08:43,856 Urtean astebete esnatu, gauzak konpondu, 132 00:08:43,940 --> 00:08:48,236 ama ikusi, kontratuak, kaleratzeak, Wimbledonera joan eta lotara berriz. 133 00:08:48,319 --> 00:08:49,237 Laurehun urtez? 134 00:08:49,320 --> 00:08:52,949 Iristean ongietorria emateko eta plana aurrera eramateko. 135 00:08:53,032 --> 00:08:55,409 Eskailerarako jendea hezi dezakezu. 136 00:08:55,493 --> 00:08:59,205 Eskailera proiektu bat da, ez plan bat. Zuk ere gidatu dezakezu. 137 00:08:59,288 --> 00:09:01,916 Proiektua jende askok eraman dezake aurrera. 138 00:09:01,999 --> 00:09:04,126 Baina plana, munduko batek bakarrik. 139 00:09:04,210 --> 00:09:05,461 Batek? Hara bestea. 140 00:09:05,545 --> 00:09:08,631 Aristotelesentzat, umiltasun faltsua harrokeria bezain txarra zen. 141 00:09:08,714 --> 00:09:12,260 Aristotelesentzat, harriak lurra gogoko zutelako erortzen ziren. 142 00:09:12,885 --> 00:09:14,512 Zergatik zuk eta ez beste batek? 143 00:09:14,595 --> 00:09:15,888 Ezin du beste inork. 144 00:09:15,972 --> 00:09:19,392 Zer plan txundigarri ezin du beste inork egin? 145 00:09:20,226 --> 00:09:21,852 Aurrera bakarrik. 146 00:09:24,146 --> 00:09:26,857 - Ez dut ulertzen. - Ulertuko duzu. 147 00:09:27,650 --> 00:09:29,819 Etorkizuna ez dago hain urrun. 148 00:09:30,820 --> 00:09:32,154 Guretzat behintzat. 149 00:09:38,244 --> 00:09:40,329 Eskailera zundak bela bat behar du. 150 00:09:40,997 --> 00:09:45,042 Nanozuntzezko ehun bat da, ez orain arte egin dugun hari-zuntz bat. 151 00:09:45,126 --> 00:09:46,669 Askoz konplexuagoa da. 152 00:09:46,752 --> 00:09:49,255 Berotasuna eta presioa ere kontuan hartuz, 153 00:09:49,338 --> 00:09:51,882 zuntzek zunda belarekin lotu behar dute eta... 154 00:09:51,966 --> 00:09:53,718 Egiteko gai zara? 155 00:09:57,346 --> 00:09:59,849 Egiteko gai naiz, bai. 156 00:10:01,100 --> 00:10:02,101 Eskerrik asko. 157 00:10:04,228 --> 00:10:06,272 Badakizu zergatik hasi nintzen honetan? 158 00:10:09,233 --> 00:10:13,112 Nire ingurukoak ikustean, nire amaren familia... 159 00:10:15,990 --> 00:10:17,950 Munduak egin ziena ikusi nuen. 160 00:10:18,868 --> 00:10:20,911 Haientzat zerbait eraiki nahi nuen. 161 00:10:24,123 --> 00:10:26,208 Baina aurkako aldean amaitu dut. 162 00:10:29,378 --> 00:10:31,380 Ez zaude aurkako aldean. 163 00:10:31,464 --> 00:10:33,549 Laster, aukeratu egin beharko dugu: 164 00:10:33,633 --> 00:10:35,259 alde egin edo hil. 165 00:10:35,343 --> 00:10:37,136 Laurehun urte laster da? 166 00:10:37,219 --> 00:10:38,429 Berehala da. 167 00:10:38,512 --> 00:10:41,766 Eta lanik egiten ez badugu, ez dugu aukerarik izango. 168 00:10:42,308 --> 00:10:45,019 Denontzat etorkizun bat eraikitzen ari gara. 169 00:10:45,936 --> 00:10:47,104 Hori uste duzu? 170 00:10:47,772 --> 00:10:49,023 Zuk ez? 171 00:10:49,106 --> 00:10:52,234 Nahi dut. Batzuetan, posible dela iruditzen zait. 172 00:10:54,487 --> 00:10:58,783 Beste batzuetan, beti berdinek sufrituko dutela uste dut. 173 00:11:00,701 --> 00:11:03,204 Ilaran azkenak izango dira beti. 174 00:11:04,163 --> 00:11:06,290 Eta ezingo dute alde egin. 175 00:11:15,257 --> 00:11:16,217 Will? 176 00:11:18,219 --> 00:11:19,220 Will? 177 00:11:20,346 --> 00:11:21,764 Wilbur? 178 00:11:22,723 --> 00:11:25,267 Will, entzuten didazu? 179 00:11:27,812 --> 00:11:28,771 Will? 180 00:11:37,530 --> 00:11:40,616 - Ondo zaude, maite? - Nork esan dizu hemen nengoela? 181 00:11:41,409 --> 00:11:43,452 Ospitaletik deitu digute. 182 00:11:44,286 --> 00:11:46,330 Roxanne duzu ahaide hurbilena. 183 00:11:47,206 --> 00:11:48,290 Zer moduz zaude? 184 00:11:50,376 --> 00:11:53,129 Hiltzen ari naiz. Ez dago besterik. 185 00:11:57,842 --> 00:11:58,926 Aspaldiko. 186 00:11:59,552 --> 00:12:02,430 Bai. Badakit, ez gaude pozik. 187 00:12:02,513 --> 00:12:03,431 Bai. 188 00:12:03,514 --> 00:12:09,061 Badakizu, Will, nire lanagatik Espainiara eta gero Dubaira joan ginen. 189 00:12:09,145 --> 00:12:10,980 Eta zer moduz atzerrian? 190 00:12:11,981 --> 00:12:16,569 Marketin digitalaren munduan, politika kontua sartzen da. 191 00:12:16,652 --> 00:12:21,073 Ez da trebetasun kontua, jokatzen jakitea baizik. 192 00:12:21,157 --> 00:12:23,409 Zure lanean ere gertatuko da, Will. 193 00:12:23,492 --> 00:12:24,910 Fisika munduan. 194 00:12:25,453 --> 00:12:27,455 Beti izan zara azkarrena. 195 00:12:28,247 --> 00:12:33,794 Horregatik bidali zintuzten gurasoek eskola pribatura eta unibertsitatera. 196 00:12:35,254 --> 00:12:38,966 Baina ez duzu merezi duzuna lortu, jokoan sartzen ez zarelako. 197 00:12:40,634 --> 00:12:42,678 Merezi nuena lortu nuen zehazki. 198 00:12:43,429 --> 00:12:45,890 Ez nuen gora egin ez naizelako hain azkarra. 199 00:12:45,973 --> 00:12:48,851 Ia dena egiteko adina azkarra zinen. 200 00:12:48,934 --> 00:12:52,062 Hirira lan egitera joan edo negozio bat hasi. 201 00:12:52,146 --> 00:12:53,773 Inguruko azkarrena zinen. 202 00:12:55,775 --> 00:12:57,735 Nik ezin izan nuen Fisika ikasi. 203 00:12:58,652 --> 00:13:03,115 Zerbitzari aritu behar izan nuen, gero administrari eta... 204 00:13:03,199 --> 00:13:04,116 Tira... 205 00:13:06,535 --> 00:13:08,370 Familia izan nahi dugu, Will. 206 00:13:08,954 --> 00:13:10,956 Etxe bat erosi nahiko genuke. 207 00:13:11,040 --> 00:13:13,793 Badakit ez dugula harreman estua izan. 208 00:13:13,876 --> 00:13:17,254 Ohartzen naiz, eta nire errua onartzen dut. 209 00:13:18,130 --> 00:13:20,591 Gertatu zaizuna ez da bidezkoa. 210 00:13:22,218 --> 00:13:24,011 Eta ikaragarria da. 211 00:13:26,055 --> 00:13:27,640 Baina gertatu da. 212 00:13:31,268 --> 00:13:33,145 Eta esan duzu. Hiltzear zaude. 213 00:13:33,938 --> 00:13:38,609 Beraz, eskatu nahi genizun, beste inor ez duzunez... 214 00:13:38,692 --> 00:13:40,986 Nork esan du ezetz? 215 00:13:41,070 --> 00:13:41,946 Baduzu? 216 00:13:42,029 --> 00:13:43,030 Baliteke. 217 00:13:44,281 --> 00:13:47,159 - Agian maiteminduta nago. - Ba, neska hori... 218 00:13:47,243 --> 00:13:48,661 Agian mutila da. 219 00:13:48,744 --> 00:13:52,581 Dena delakoa, ez dit axola. 220 00:13:52,665 --> 00:13:55,376 Bikotea baduzu, ez duzue harreman luzea izan. 221 00:13:55,459 --> 00:13:57,461 Eta gu familia gara, Will. 222 00:13:59,046 --> 00:14:00,881 Agian ez gara onenak, baina... 223 00:14:02,174 --> 00:14:03,300 hemen gaude. 224 00:14:04,301 --> 00:14:05,594 Eta amak utzi zizunak 225 00:14:07,179 --> 00:14:08,597 guretzat beharko luke. 226 00:14:17,731 --> 00:14:18,816 Arrazoi duzu. 227 00:14:21,318 --> 00:14:23,362 Ez dut asko lortu bizitzan. 228 00:14:24,154 --> 00:14:26,574 Maite izan ditudanek ez naute maite izan. 229 00:14:30,494 --> 00:14:32,121 Amak utzi zidana zuena da. 230 00:14:32,872 --> 00:14:34,707 Ez dut txanpon bat ere hartuko. 231 00:14:43,340 --> 00:14:46,468 Eskailerarako mila bonba behar ditugu. 232 00:14:46,552 --> 00:14:49,096 300 ditugu eta ez dugu gehiago lortuko. 233 00:14:50,431 --> 00:14:53,726 Hibernazio ekipamendu txikiena tona batetik gorakoa da. 234 00:14:53,809 --> 00:14:56,437 Zundak behar duen abiadurara iristeko, 235 00:14:56,520 --> 00:14:58,522 daukagun propultsatzailearekin... 236 00:14:58,606 --> 00:15:01,984 Gehienez bi kilogramoko zama izan dezake. 237 00:15:02,067 --> 00:15:03,944 Oso pertsona txikia da hori. 238 00:15:05,529 --> 00:15:10,200 Niretzat, pertsona bat garuneko neuronen etengabeko aldaketa da. 239 00:15:10,284 --> 00:15:12,578 Hori badago, pertsona existitzen da. 240 00:15:13,871 --> 00:15:17,583 Halere, garuna garezurretik atera beharko genuke. 241 00:15:18,167 --> 00:15:20,169 Gainerakoa haiek eraiki dezakete. 242 00:15:20,252 --> 00:15:22,630 Lortuz gero, gizaki bat legoke haien artean. 243 00:15:22,713 --> 00:15:26,508 - Barkatu, norbait hiltzeaz ari gara? - Ez ginen horretaz ari? 244 00:15:32,806 --> 00:15:34,433 San-Ti. 245 00:15:34,516 --> 00:15:35,976 Agur bat hor kanpora, 246 00:15:36,810 --> 00:15:37,686 edo barrura, 247 00:15:37,770 --> 00:15:40,147 edo sofoiak dauden tokira. 248 00:15:40,940 --> 00:15:42,483 Irakurri duzue Wikipedia, 249 00:15:43,275 --> 00:15:46,862 dena dakizue Gengis Khan, QAnon, Genji Monogatari, 250 00:15:46,946 --> 00:15:48,739 presidenteez eta Bob Seger-ez, 251 00:15:48,822 --> 00:15:51,158 baina ez dakizue zer den gu izatea. 252 00:15:51,659 --> 00:15:53,285 Garen guztia hemen dago. 253 00:15:54,244 --> 00:15:57,665 Hor eta hor gertatzen dena da gizateria. 254 00:15:57,748 --> 00:15:59,333 Gu ulertu nahi gaituzue? 255 00:15:59,416 --> 00:16:03,629 Eskuak, garroak edo dituzuen luzakinak beharko dituzue 256 00:16:03,712 --> 00:16:04,922 ondo aztertzeko. 257 00:16:05,005 --> 00:16:07,091 Lasai, buru argi bat bidaliko dugu. 258 00:16:07,174 --> 00:16:10,844 Erabakiak hartzen ditugunak ulertzen dituen bat behar duzue. 259 00:16:10,928 --> 00:16:12,513 Zuei buruz ikas dezakeena. 260 00:16:12,596 --> 00:16:14,765 Gela honetako jendea, adibidez. 261 00:16:20,187 --> 00:16:21,146 Zer diozue? 262 00:16:22,898 --> 00:16:24,400 - Ni joango naiz. - Nor zara? 263 00:16:24,483 --> 00:16:27,528 - Edgar. - Ez tentela izan. Jende serioa behar dut. 264 00:16:28,362 --> 00:16:29,947 Zer diozue, jende serioa? 265 00:16:30,030 --> 00:16:31,740 Nork ezagutu nahi du etsaia? 266 00:16:35,953 --> 00:16:36,787 Jakina ezetz. 267 00:16:36,870 --> 00:16:41,000 Asko duzue galtzeko, ez duzue nahi. Ez dizuet utziko. Baliotsuak zarete. 268 00:16:41,083 --> 00:16:45,504 Baina fisikaz, kimikaz eta astronautikaz dakien norbait behar dugu. 269 00:16:45,587 --> 00:16:48,424 Hiltzeko prest dagoen bat. Segur aski, alferrik. 270 00:16:48,507 --> 00:16:50,968 Orain hiltzear dagoen norbait, adibidez. 271 00:16:53,095 --> 00:16:55,347 Ezagutzen baldintza horiek dituenik? 272 00:17:01,687 --> 00:17:03,188 Gupidagabea da. 273 00:17:03,897 --> 00:17:05,649 Eskailera proiektua behar dugu. 274 00:17:05,733 --> 00:17:10,279 Asko aurreratuko da propultsioa, kriogenia eta materialen zientzia, 275 00:17:10,362 --> 00:17:12,031 porrot egiten badugu ere. 276 00:17:12,114 --> 00:17:15,868 Baina proiektua burutzeko arrazoi bat behar dugu, eta bidaiaria... 277 00:17:15,951 --> 00:17:17,161 Moztutako burua. 278 00:17:17,244 --> 00:17:19,163 Bidaiaria da arrazoia. 279 00:17:19,246 --> 00:17:20,998 Zuen lagun Will da arrazoia. 280 00:17:21,081 --> 00:17:24,209 Aurkitzen badute, informazio garrantzitsua lortuko du 281 00:17:24,293 --> 00:17:26,879 haiek iristerako beranduegi izan ez dadin. 282 00:17:26,962 --> 00:17:28,589 Aurrera bakarrik. 283 00:17:28,672 --> 00:17:31,800 "Aurrera bakarrik"? Ez zegoen lelo itsusiagorik? 284 00:17:31,884 --> 00:17:34,636 Willek zerbait lortuta ere, nola esango liguke? 285 00:17:34,720 --> 00:17:36,013 Mutil argia da. 286 00:17:36,096 --> 00:17:39,641 Dena entzuten dute. Ezin duzu haiek jakin gabe ezer egin. 287 00:17:39,725 --> 00:17:40,559 Willek bai. 288 00:17:40,642 --> 00:17:43,353 - Ez. Ez da horrelakoa. - Galdetuko diot. 289 00:17:43,437 --> 00:17:45,731 Auskalo zer duen kiloko garun horretan. 290 00:17:45,814 --> 00:17:48,150 Ez dakizu. Ez duzu ezagutzen. 291 00:17:48,233 --> 00:17:50,819 Hori da. Zuk ere ez, ezta San-Tiek ere. 292 00:17:50,903 --> 00:17:53,447 Will Downingek ezagutzen du Will Downing. 293 00:17:57,868 --> 00:17:58,869 Zer? 294 00:18:01,246 --> 00:18:04,541 Bat eta mila arteko zenbaki bat dut buruan. Badakizu zein? 295 00:18:05,626 --> 00:18:07,336 - Ez. - Hori da, ez dakizu. 296 00:18:08,962 --> 00:18:10,214 Haiek ere ez. 297 00:18:10,297 --> 00:18:11,632 Dei bat egin behar dut. 298 00:18:11,715 --> 00:18:13,050 Ezin duzu behartu. 299 00:18:13,133 --> 00:18:15,135 Alferrik litzateke hori egitea. 300 00:18:15,219 --> 00:18:16,762 Ez egiteko esango diogu. 301 00:18:16,845 --> 00:18:18,097 Aurrera. 302 00:18:24,019 --> 00:18:27,106 - Ez du egingo. Kasu egingo digu. - Zuri bai. 303 00:18:28,023 --> 00:18:28,857 Ez nauzu behar. 304 00:18:29,691 --> 00:18:31,568 - Jakina baietz. - Ez, banoa. 305 00:18:32,778 --> 00:18:36,073 Ez nuen berriz etorri behar gizon hauentzat lan egitera. 306 00:18:36,156 --> 00:18:38,742 Huts egin dut eta konpondu beharra dut. 307 00:18:39,993 --> 00:18:40,994 Banoa. 308 00:18:45,833 --> 00:18:47,167 Laster arte, nagusi. 309 00:18:52,673 --> 00:18:53,674 Wade naiz. 310 00:18:54,883 --> 00:18:56,760 Laguntzarik behar, Wade jauna? 311 00:18:56,844 --> 00:18:59,972 Proiektu berri baterako denon laguntza behar dut. 312 00:19:00,055 --> 00:19:00,889 Denona. 313 00:19:00,973 --> 00:19:03,976 Proiektu buru gisa, denak bateratu ditzazun nahi dut. 314 00:19:04,059 --> 00:19:05,435 Lanpetuta nago, jauna. 315 00:19:05,519 --> 00:19:07,813 Bai. Lan askoko garaiak dira. 316 00:19:13,277 --> 00:19:14,903 Kontatu proiektuari buruz. 317 00:19:16,697 --> 00:19:19,491 Badakizu "Iragazgaitzak" zer diren? 318 00:19:39,803 --> 00:19:42,014 Bihotz Kentzailea zen, ez? 319 00:19:43,265 --> 00:19:46,226 Botoi denak zapaldu beharrean, ikasi eraso batzuk. 320 00:19:50,022 --> 00:19:50,981 Zer moduz? 321 00:19:59,573 --> 00:20:01,283 Zer da "Ihesaldi Handia"? 322 00:20:02,284 --> 00:20:05,245 Nire negozioa. Eta Allyrena. 323 00:20:06,038 --> 00:20:08,790 Benetako lana da. Sozietate mugatua sortu dugu. 324 00:20:08,874 --> 00:20:11,460 Nola egin duzue? Abokatuei dirua emanda? 325 00:20:11,543 --> 00:20:14,087 YouTuben azaltzen dute. Ikusi web-orria. 326 00:20:15,047 --> 00:20:16,465 Aurkezpena prestatu dugu. 327 00:20:16,548 --> 00:20:22,095 "Zure ondorengoentzat etorkizun segurua Marte edo beste planeta bizigarri batean". 328 00:20:22,179 --> 00:20:24,640 Eta hemen, markaren kontzeptuak daude. 329 00:20:26,892 --> 00:20:27,851 Oso... 330 00:20:28,894 --> 00:20:30,103 diseinu ona da. 331 00:20:30,687 --> 00:20:31,855 Dotorea, ezta? 332 00:20:33,774 --> 00:20:38,237 Nola egin dezake norbaitek espaziora ihes hilean 40 libera ordainduta? 333 00:20:38,320 --> 00:20:39,613 Pentsio bat bezala. 334 00:20:39,696 --> 00:20:42,157 Hilero dirua jarri, irabaziak sortu, 335 00:20:42,241 --> 00:20:45,035 eta hurrengo hilean diru gehiago duzunez... 336 00:20:45,118 --> 00:20:47,079 Ba hori... atera kontuak. 337 00:20:48,038 --> 00:20:49,248 Atera dituzu zuk? 338 00:20:49,331 --> 00:20:50,916 Bilerak izango ditugu. 339 00:20:50,999 --> 00:20:53,585 Denys Porlock izeneko bat interesatuta dago. 340 00:20:53,669 --> 00:20:56,213 Benetan. Begiratu. Denys, i grekoarekin. 341 00:20:57,005 --> 00:20:59,925 Sekulakoa da, Reg. Lan bikaina egin duzu. 342 00:21:01,843 --> 00:21:02,803 Txundituta nago. 343 00:21:04,263 --> 00:21:05,264 Bai? 344 00:21:12,104 --> 00:21:13,272 Baina lelokeria da. 345 00:21:15,190 --> 00:21:16,400 Ez da egiazkoa. 346 00:21:17,943 --> 00:21:19,361 Lagundu egiazko bihurtzen. 347 00:21:24,116 --> 00:21:25,325 Ez dakit nola egin. 348 00:21:29,413 --> 00:21:33,417 Eta hau guztia, egiazkoa da? 349 00:21:34,501 --> 00:21:37,379 Egiazkoa bada, ez dut nahi ezer jakiterik. 350 00:21:49,599 --> 00:21:52,894 {\an8}Halere, bizi garen mundu berri honetan, 351 00:21:52,978 --> 00:21:55,439 {\an8}tamalez, ezin dut gehiago itxaron. 352 00:21:56,982 --> 00:21:59,568 Aurrez aurre esan nahi nizun, merezi duzu. 353 00:22:00,819 --> 00:22:02,696 Eskertzen dizut, Denys. Milesker. 354 00:22:02,779 --> 00:22:06,283 Ulertuko duzu ez dudala beste aukerarik. 355 00:22:07,117 --> 00:22:08,827 Denok ditugu aukerak. 356 00:22:11,538 --> 00:22:13,957 Ez nago pozik hartutako erabakiarekin, 357 00:22:14,041 --> 00:22:16,752 baina honek etorkizunerako dituen aukerak... 358 00:22:18,920 --> 00:22:20,839 Egin beharrekoa egiten ari naiz. 359 00:22:25,469 --> 00:22:27,512 Baina amaitu zure txioa. 360 00:22:27,596 --> 00:22:29,389 Egin beharrekoa egiten ari naiz. 361 00:22:30,307 --> 00:22:32,351 Aspaldi egin behar nuena. 362 00:22:32,434 --> 00:22:34,102 Nire lana nirekin dator. 363 00:22:35,228 --> 00:22:36,730 Ez da zurea, Auggie. 364 00:22:38,607 --> 00:22:39,524 Ez. 365 00:22:40,776 --> 00:22:41,943 Ez luke hala behar. 366 00:22:42,027 --> 00:22:44,905 Jende behartsuaren bizitza hobetu dezake. 367 00:22:44,988 --> 00:22:46,865 Ez luke inorena izan behar. 368 00:22:47,491 --> 00:22:49,284 Denona izan beharko luke. 369 00:22:49,368 --> 00:22:52,621 - Ez du horrela funtzionatzen. - Nik ematen badiet, bai. 370 00:22:53,789 --> 00:22:57,793 Gure ikerketa guztiak, ekipamenduen zehaztapenak, aplikazioak... 371 00:22:58,710 --> 00:23:02,297 {\an8}Dena Wikileaks, arXiv eta hainbat kode-irekiko plataformatan. 372 00:23:03,590 --> 00:23:05,842 - Ez zenuke hori egingo. - Egin dut. 373 00:23:15,477 --> 00:23:19,731 Ezin du inork erabili. Enpresarena da. Bazkideek auzia jarriko dute. 374 00:23:19,815 --> 00:23:21,691 Diseinu berria erabili dezakete 375 00:23:21,775 --> 00:23:25,862 jabetza intelektuala edo egile-eskubideak urratu gabe. 376 00:23:25,946 --> 00:23:28,073 Gida bat ere jarri dut horretarako. 377 00:23:28,573 --> 00:23:29,658 Ezingo dute. 378 00:23:29,741 --> 00:23:32,494 IBM, Apple eta Sonyrekin ahal izan zuten. 379 00:23:32,577 --> 00:23:35,080 Baina aurrera. Eraman itzazu auzitara. 380 00:23:35,163 --> 00:23:37,290 Garapen bidean dauden gobernu denak. 381 00:23:37,374 --> 00:23:38,792 Ezagun egingo zara. 382 00:23:38,875 --> 00:23:40,794 Zurekin hasiko naiz. 383 00:23:42,712 --> 00:23:44,214 Kartzelara joango zara. 384 00:23:44,297 --> 00:23:47,050 Atxilotu nazatela. Hegazkin bat hartu behar dut. 385 00:23:48,051 --> 00:23:50,262 Hori da bizitzarako duzun plana? 386 00:23:50,846 --> 00:23:52,681 Dena kiskali eta mozkortzea? 387 00:23:54,808 --> 00:23:55,767 Ez da niretzat. 388 00:23:58,270 --> 00:23:59,229 Baina... 389 00:24:03,608 --> 00:24:05,110 Hori ekarri dizu? 390 00:24:05,610 --> 00:24:06,611 Bai. 391 00:24:07,529 --> 00:24:08,613 Eta... 392 00:24:09,698 --> 00:24:11,158 esan dizu nora doan? 393 00:24:11,241 --> 00:24:12,075 Ez. 394 00:24:14,578 --> 00:24:16,204 Egiazkoa da dena orduan? 395 00:24:19,332 --> 00:24:20,584 - Bai. - Kaka. 396 00:24:20,667 --> 00:24:23,795 Nola esan duzu duela izena? Eskailera zerura? 397 00:24:23,879 --> 00:24:25,589 Eskailera proiektua. Bai. 398 00:24:26,214 --> 00:24:29,426 - Ez du egiazkoa ematen. - Ezerk ez du egiazkoa ematen. 399 00:24:29,509 --> 00:24:31,803 Zeruko begia guri zomorro deitzen. 400 00:24:31,887 --> 00:24:33,305 Zientzia fikzioa. 401 00:24:34,556 --> 00:24:35,849 Ipuinak. 402 00:24:42,105 --> 00:24:44,024 - Gorde egin duzu? - Jakina. 403 00:24:45,942 --> 00:24:47,194 Noiz oparitu nizun? 404 00:24:47,277 --> 00:24:50,697 2015eko ekainaren 10ean, nire urtebetetzetik lau egunera. 405 00:24:56,870 --> 00:25:00,665 Orduan, Eskailera proiektuan zer izango nintzateke ni? 406 00:25:01,333 --> 00:25:04,419 Loti Ederra ren antzeko pertsonaia bat? 407 00:25:09,382 --> 00:25:11,218 Berdin du, erraza da. 408 00:25:11,301 --> 00:25:13,220 Esan Waderi ez duzula egingo. 409 00:25:14,262 --> 00:25:16,223 Argiaren abiaduraren ehuneko bat. 410 00:25:17,098 --> 00:25:19,351 Segundoko 3000 kilometro dira ia. 411 00:25:20,519 --> 00:25:22,020 Beti egin dituzu egundokoak. 412 00:25:22,729 --> 00:25:26,149 Ez da nire burutapena izan. Kalkuluak bakarrik atera ditut. 413 00:25:26,233 --> 00:25:27,567 Gutxi balitz bezala. 414 00:25:28,860 --> 00:25:31,029 Sekulako lorpena izango litzateke. 415 00:25:33,323 --> 00:25:35,909 Lorpen historiko bat. 416 00:25:36,785 --> 00:25:37,661 Bai. 417 00:25:38,620 --> 00:25:39,746 Egia da. 418 00:25:41,873 --> 00:25:45,085 Baina ez kezkatu, aurkituko dugu beste norbait. 419 00:25:45,168 --> 00:25:46,336 Beste norbait dago? 420 00:25:46,419 --> 00:25:47,504 Aukerak ditugu. 421 00:25:48,421 --> 00:25:50,924 Nire gaitasun handiena hilzorian egotea da, 422 00:25:51,007 --> 00:25:53,802 baina ezin duzue edonor bidali. 423 00:25:53,885 --> 00:25:54,761 Beraz... 424 00:25:55,554 --> 00:25:56,638 badago besterik? 425 00:25:56,721 --> 00:25:58,598 Tamalez, sekretua da. 426 00:25:58,682 --> 00:26:00,600 Eta esan didazun beste dena ez? 427 00:26:00,684 --> 00:26:02,519 Ezin dizut ezer esan. 428 00:26:05,564 --> 00:26:07,274 Ez duzue beste inor. 429 00:26:08,733 --> 00:26:13,196 Baina bidaiaririk ez baduzue, ez da aurrera aterako, ezta? 430 00:26:30,088 --> 00:26:31,756 Beti egin dituzu egundokoak. 431 00:26:32,882 --> 00:26:33,842 Nik ez. 432 00:26:33,925 --> 00:26:35,677 Nahi nuen, baina ezin. 433 00:26:35,760 --> 00:26:37,804 - Hau ez zen nahikoa. - Aski da. 434 00:26:37,887 --> 00:26:40,307 Ez kezkatu. Gaindituta daukat. 435 00:26:42,183 --> 00:26:45,895 - Orain biok egin dezakegu egundokoa. - Horrela ez. 436 00:26:50,317 --> 00:26:51,359 Zer? 437 00:26:52,068 --> 00:26:53,862 Zer begiratzen duzu? 438 00:26:55,238 --> 00:26:56,239 Ez nago begira. 439 00:26:57,991 --> 00:26:59,367 Zu ikusten nago. 440 00:27:03,121 --> 00:27:07,250 Batzuetan, itsututa zaudenean, jendea ikusten duzu. 441 00:27:09,419 --> 00:27:11,338 Edo hilzorian zaudenean, agian. 442 00:27:14,841 --> 00:27:16,092 Zu ikusten zaitut. 443 00:27:20,555 --> 00:27:21,640 Eta maite zaitut. 444 00:27:27,812 --> 00:27:29,147 Ez da ezer gertatzen. 445 00:27:38,531 --> 00:27:40,575 Ez egiteko badiozu, ez dut egingo. 446 00:27:48,750 --> 00:27:49,668 Lasai. 447 00:28:12,357 --> 00:28:15,694 JOKOEN TEORIA 448 00:28:16,820 --> 00:28:21,032 FERMIREN PARADOXA 449 00:29:00,572 --> 00:29:01,865 Ye doktorea naiz. 450 00:29:03,616 --> 00:29:05,827 Badakit ez nauzula ikusi nahi. 451 00:29:07,412 --> 00:29:09,372 Baina hitz egin behar dugu. 452 00:29:23,636 --> 00:29:24,637 Galduta dago. 453 00:29:25,680 --> 00:29:28,183 Zer axola zaizu? Zomorro bat da. 454 00:29:33,271 --> 00:29:34,814 Verak bazekien zurea. 455 00:29:36,524 --> 00:29:37,901 Deitu egin zenituela. 456 00:29:42,697 --> 00:29:46,493 Ez zuen zentzurik lanagatik bere buruaz beste egiteak. 457 00:29:47,118 --> 00:29:51,998 Zerbait aurkituko zuen: e-mail bat, mezuren bat edo zerbait. 458 00:29:52,916 --> 00:29:54,417 Eta ikertzen hasiko zen. 459 00:29:55,043 --> 00:29:57,837 Beti esaten zuen zu zinela azkarrena. 460 00:29:59,005 --> 00:30:00,924 Ezkutatzen saiatu nintzen. 461 00:30:01,633 --> 00:30:04,219 Babestu nahi nuen, baina ezin izan nuen. 462 00:30:05,220 --> 00:30:06,888 Azkarra zen, zu bezala. 463 00:30:08,056 --> 00:30:09,641 Gauzez ohartu zen. 464 00:30:11,601 --> 00:30:12,644 Huts egin zenion. 465 00:30:13,478 --> 00:30:16,064 Jende askori egin diot huts. 466 00:30:17,440 --> 00:30:19,025 Nola bizi zara horrela? 467 00:30:19,776 --> 00:30:21,778 Ez naiz luze biziko. 468 00:30:25,573 --> 00:30:29,452 Zergatik egiten zenuen lan Verarekin eta ez zeure laborategian? 469 00:30:30,662 --> 00:30:33,498 Fisikan ona nintzen, baina ez nuen hain gogoko. 470 00:30:34,290 --> 00:30:36,334 Horregatik ez naiz gora heldu. 471 00:30:36,417 --> 00:30:39,546 Denok toki berera heltzen gara azkenean. 472 00:30:42,632 --> 00:30:44,843 Kontatuko dizut txiste bat? 473 00:30:54,811 --> 00:30:56,563 Einstein hil egiten da. 474 00:30:57,146 --> 00:31:01,150 Eta zeruan agertzen da, bere biolinarekin. 475 00:31:01,234 --> 00:31:04,362 Pozez zoratzen dago, biolina asko gustatzen baitzaio. 476 00:31:04,445 --> 00:31:07,782 Fisika baino gehiago eta emakumeak baino gehiago. 477 00:31:08,658 --> 00:31:12,245 Eta zeruan zein ondo jotzen duen jakiteko irrikan dago. 478 00:31:12,328 --> 00:31:15,290 Benetan ederki jotzea espero du. 479 00:31:15,373 --> 00:31:18,877 Afinatzen hasten denean, aingeruak hurbiltzen zaizkio. 480 00:31:18,960 --> 00:31:22,839 - "Zertan ari zara?", galdetzen diote. - "Jotzeko prestatzen". 481 00:31:22,922 --> 00:31:27,635 "Ez jo. Jainkoari ez zaio gustatuko. Saxofoia gustatzen zaio". 482 00:31:27,719 --> 00:31:30,013 Eta Einstein geldi geratzen da. 483 00:31:30,555 --> 00:31:33,182 Ez du jotzen, baina zaila egiten zaio. 484 00:31:33,266 --> 00:31:37,854 Musika atsegin du, eta zeruan ez dago zeregin askorik. 485 00:31:39,022 --> 00:31:43,693 Espero bezala, goian saxofoi bat entzuten da. 486 00:31:43,776 --> 00:31:46,362 "Take the A Train" abestia da. Ezagutzen? 487 00:31:46,446 --> 00:31:47,947 Bai, tira, entzun dut. 488 00:31:48,448 --> 00:31:50,992 Einsteinek ere bai. Eta pentsatzen du: 489 00:31:51,659 --> 00:31:55,496 "Jo egingo dut. Berarekin joko dut". 490 00:31:55,580 --> 00:31:57,957 "Elkarrekin oso ondo joko dugu". 491 00:31:58,499 --> 00:32:01,210 Eta "Take the A Train" jotzen hasten da. 492 00:32:02,045 --> 00:32:05,173 Saxofoia geratu egiten da eta Jainkoa agertzen da. 493 00:32:05,256 --> 00:32:10,136 Einsteini ostiko bat ematen dio potroetan eta min egiten dio, zeruan egon arren. 494 00:32:10,219 --> 00:32:14,891 Eta hartu eta Einsteinen biolin maitea txiki-txiki egiten du. 495 00:32:14,974 --> 00:32:17,226 Betiko musika gabe geratzen da. 496 00:32:17,310 --> 00:32:19,854 Zerua infernu bilakatu da Einsteinentzat. 497 00:32:19,938 --> 00:32:24,817 Eta potroak helduta lurrean minez iraulkatzen den bitartean, 498 00:32:24,901 --> 00:32:30,031 aingeru bat hurbildu eta esaten dio: "Abisatu dizugu". 499 00:32:30,114 --> 00:32:33,117 "Jainkoari ez adarrik jo". 500 00:32:41,292 --> 00:32:42,835 "Jainkoari ez adarrik jo"? 501 00:32:43,628 --> 00:32:45,129 Ez zaizu gustatu? 502 00:32:45,213 --> 00:32:47,215 Ez da hori, baina... 503 00:32:48,967 --> 00:32:50,718 "Jainkoari ez adarrik jo". 504 00:32:53,221 --> 00:32:56,891 Umorea oso pertsonala da. 505 00:32:57,433 --> 00:33:00,687 Batzuek ulertzen dute, baina beste batzuek ez. 506 00:33:02,146 --> 00:33:06,401 Txiste batzuk oso pertsonalak dira, bi pertsonak soilik ulertzen dituzte. 507 00:33:07,819 --> 00:33:09,988 Baina txisteak garrantzitsuak dira. 508 00:33:11,406 --> 00:33:14,242 Ez genuke haiek gabe biziraungo. 509 00:33:17,620 --> 00:33:18,788 Ez zaude ados? 510 00:33:26,462 --> 00:33:27,672 Joan beharra dut. 511 00:33:28,923 --> 00:33:30,550 Zaindu zeure burua, Saul. 512 00:33:31,050 --> 00:33:33,720 Espero dut nire txisteak arazorik ez ematea. 513 00:33:48,693 --> 00:33:52,321 Test kognitiboan eta informatiboan nota ona atera duzu, 514 00:33:52,405 --> 00:33:53,698 ez dago ezustekorik. 515 00:33:54,282 --> 00:33:55,450 Azken gauzatxo bat. 516 00:33:55,533 --> 00:33:58,327 Formalitate bat. 517 00:33:59,287 --> 00:34:00,413 Zin-egitea. 518 00:34:01,664 --> 00:34:03,124 Sinatu egin behar duzu. 519 00:34:06,669 --> 00:34:09,422 "Honen bidez, zin egiten dut esfortzu guztiak 520 00:34:09,505 --> 00:34:13,051 gizadiarekin dudan leialtasuna berrestera zuzenduko ditudala, 521 00:34:13,134 --> 00:34:17,430 orain eta betiko, beste edozein leialtasunen gainetik. 522 00:34:17,513 --> 00:34:20,349 Ez dut sekula ezer egingo 523 00:34:21,059 --> 00:34:26,731 ez eta informaziorik zabalduko gizadiari inolako kalterik egingo dionik". 524 00:34:30,443 --> 00:34:31,736 Ez dut sinatuko. 525 00:34:32,904 --> 00:34:33,821 Zergatik ez? 526 00:34:33,905 --> 00:34:36,991 Ez diodalako gizateriari inolako leialtasunik zor. 527 00:34:37,575 --> 00:34:39,535 Eta zergatik egin nahi duzu hau? 528 00:34:39,619 --> 00:34:41,496 Tira, hilzorian nago, ezta? 529 00:34:42,038 --> 00:34:43,164 Nork daki? 530 00:34:43,247 --> 00:34:45,750 Agian gu baino hobeak dira. 531 00:34:46,501 --> 00:34:49,003 Zergatik erakutsi behar dut leialtasuna 532 00:34:49,587 --> 00:34:51,798 haiek hobeak izan badaitezke? 533 00:34:53,257 --> 00:34:54,592 Gu menperatzera datoz. 534 00:34:54,675 --> 00:34:57,970 Gu konkistatzera datoz. Gu hiltzera, ziurrenik. 535 00:34:59,055 --> 00:35:00,181 Hala diote. 536 00:35:00,848 --> 00:35:02,767 Ez duzu ekiditen lagundu nahi? 537 00:35:03,434 --> 00:35:05,103 Jinek hori egiteko esan dit. 538 00:35:05,686 --> 00:35:07,188 Eta beraz fidatzen naiz. 539 00:35:07,688 --> 00:35:11,317 Berari leialtasuna zin egiteko prest nago. 540 00:35:12,276 --> 00:35:13,903 Baina gizadiari? 541 00:35:15,154 --> 00:35:16,030 Ez. 542 00:35:25,289 --> 00:35:27,834 Mila esker zure denboragatik, Downing jauna. 543 00:35:32,922 --> 00:35:37,218 Ezin hobea zara Eskailera proiekturako. Deituko dizugu nola hasi esateko. 544 00:35:41,889 --> 00:35:42,890 Aizu! 545 00:35:44,642 --> 00:35:47,103 Nola da ezin hobea? Ez du sinatu nahi. 546 00:35:47,186 --> 00:35:48,980 Behar duguna da, ez da leiala. 547 00:35:49,981 --> 00:35:51,023 Ziurrenik ez. 548 00:35:51,107 --> 00:35:52,859 Badakit. Ziurrenik ez. 549 00:35:52,942 --> 00:35:55,611 Horregatik nahiko dute bidean bera jaso. 550 00:36:20,636 --> 00:36:23,181 Aurten Estatu Batuetan txitxar kopurua 551 00:36:23,264 --> 00:36:26,267 hamar mila milioira iristea espero da... 552 00:36:26,350 --> 00:36:28,019 Krema magiko bat da. 553 00:36:28,102 --> 00:36:29,437 Benetan! Zein ondo! 554 00:36:29,520 --> 00:36:31,772 Bai, krema hidratatzaile oso ona da... 555 00:36:31,856 --> 00:36:35,610 Ea, Julia, moztu azenario batzuk dadotan... 556 00:36:35,693 --> 00:36:36,611 Horrela? 557 00:36:37,695 --> 00:36:38,779 Kaixo, Tatiana. 558 00:36:48,289 --> 00:36:51,042 Uste nuen ez zenutela gurekin hitz egin nahi. 559 00:36:53,211 --> 00:36:55,004 Evans hiltzen utzi zenutela. 560 00:36:55,630 --> 00:36:57,840 Ez genuen berarekin hitz egin nahi. 561 00:36:57,924 --> 00:37:00,259 Baina zurekin bai. 562 00:37:01,802 --> 00:37:03,304 Ni zer naiz ba? 563 00:37:05,139 --> 00:37:06,307 Ez naiz ezer. 564 00:37:08,309 --> 00:37:09,352 Zomorro bat. 565 00:37:10,102 --> 00:37:11,646 Badakigu zer zaren. 566 00:37:12,605 --> 00:37:15,942 Zu baino handiagoa den zerbaiten parte zara. 567 00:37:16,734 --> 00:37:17,985 Gutako bat zara. 568 00:37:19,528 --> 00:37:20,988 Eta zure beharra dugu. 569 00:37:32,458 --> 00:37:35,169 Pekinera doan Cathay Pacific 570 00:37:35,253 --> 00:37:40,049 CX252 hegaldirako bidaiariak hegazkineratzeko prest dago. 571 00:37:41,300 --> 00:37:45,972 Bidaiariak, mesedez joan C atera... 572 00:38:01,153 --> 00:38:04,198 Kaixo. Ye doktorea naiz. 573 00:38:07,576 --> 00:38:08,703 Ezagutzen zaitut? 574 00:38:09,745 --> 00:38:12,581 Eserlekua aldatu dut zure alboan esertzeko. 575 00:38:12,665 --> 00:38:14,458 Axola ez izatea espero dut. 576 00:38:15,918 --> 00:38:18,421 Ondo egongo da norbaitekin hitz egitea. 577 00:38:22,383 --> 00:38:24,635 Bai, hegaldi luzea da. 578 00:38:31,934 --> 00:38:37,440 Downing jauna, operaziorako bost aldiz eman behar duzu baimena. 579 00:38:37,523 --> 00:38:42,653 Baimena istripuz ematea saihesteko diseinatuta daude galderak. 580 00:38:42,737 --> 00:38:44,488 ZURE BIZITZARI AZKENA EMATEKO SAKATU 5 581 00:38:44,572 --> 00:38:46,240 Hartu behar duzun denbora. 582 00:38:47,533 --> 00:38:48,534 Eskerrik asko. 583 00:38:57,543 --> 00:38:58,961 Toki hau oso... 584 00:38:59,795 --> 00:39:00,755 polita da. 585 00:39:01,255 --> 00:39:02,465 Bai. 586 00:39:09,055 --> 00:39:10,306 Jin... 587 00:39:10,389 --> 00:39:12,016 Ez etortzeko esan diot. 588 00:39:18,105 --> 00:39:19,815 CaƱaveral lurmuturrera noa. 589 00:39:20,566 --> 00:39:25,154 Ostiralean da misil balistikoen jaurtiketa han, Baikonur eta Jiuquanen. 590 00:39:25,237 --> 00:39:27,782 Bonbak aste gutxira egongo dira kokatuta 591 00:39:27,865 --> 00:39:30,659 eta boluntarioa bidaltzeko prest egongo gara. 592 00:39:31,494 --> 00:39:32,912 Zirraragarria izango da. 593 00:39:35,748 --> 00:39:36,957 Lanean utziko dizut. 594 00:39:37,750 --> 00:39:39,377 Beti ahazten zait galdetzea. 595 00:39:39,960 --> 00:39:43,130 Izan duzu aurrez aurre eskerrak emateko aukerarik? 596 00:39:45,007 --> 00:39:46,384 Zure izarragatik. 597 00:39:50,096 --> 00:39:51,680 Willek eman zidan? 598 00:39:52,807 --> 00:39:54,600 Ez zizun esan. 599 00:39:54,683 --> 00:39:56,477 Bai, ondare bat jaso zuen. 600 00:39:57,228 --> 00:39:59,355 Ezertarako balio ez duen paper bat. 601 00:39:59,855 --> 00:40:02,817 Jaitsi prezioa eta saldu ezer gabe geratu aurretik. 602 00:40:07,488 --> 00:40:11,033 - Ez, King's Arms tabernan zen. - Ez, Eagle and Child zen. 603 00:40:11,117 --> 00:40:12,785 Bai, zeren orduan zen... 604 00:40:12,868 --> 00:40:14,995 Neska kristau ilehoriarekin zeunden, 605 00:40:15,079 --> 00:40:18,207 zurekin erlijioa ahazteko prest zegoen, 606 00:40:18,290 --> 00:40:21,710 C. S. Lewis oso idazle kaskarra zela esan zenion arte. 607 00:40:21,794 --> 00:40:23,796 Errespetu falta zela esan zidan 608 00:40:23,879 --> 00:40:26,882 Lewisek Tolkienekin edaten zuen tokian geundelako. 609 00:40:26,966 --> 00:40:28,426 - Arrazoi duzu. - Milesker. 610 00:40:28,509 --> 00:40:29,760 Eagle and Childen zen. 611 00:40:30,511 --> 00:40:32,012 Eta idazle kaskarra zen. 612 00:40:46,277 --> 00:40:47,278 Tira... 613 00:40:48,696 --> 00:40:50,531 ez zait denbora asko geratzen. 614 00:40:56,203 --> 00:40:57,037 Will. 615 00:40:58,914 --> 00:41:03,377 ZURE BIZITZARI AZKENA EMAN NAHI DIOZU? BAI: SAKATU 5 - EZ: SAKATU 2 616 00:41:05,880 --> 00:41:08,299 Bai, baina entzun... 617 00:41:12,094 --> 00:41:15,139 Ondo pentsatu behar duzu zer-nolakoa izango den. 618 00:41:15,222 --> 00:41:18,434 Espazio amaigabe hotzean flotatzea, 619 00:41:18,976 --> 00:41:21,770 ez bizirik, ezta hilda ere, 620 00:41:23,022 --> 00:41:26,233 milaka urtez agian, edo betiko. 621 00:41:26,317 --> 00:41:28,944 Eta ez naiz ezertaz ohartuko. 622 00:41:29,028 --> 00:41:32,823 Funtsean hilda egongo naiz, eta bestela ere hala egongo nintzen. 623 00:41:36,911 --> 00:41:38,037 Baina Will, hori... 624 00:41:38,996 --> 00:41:40,498 Hori dena ondo badoa. 625 00:41:40,998 --> 00:41:43,083 Aurkituz gero, berregingo zaituzte. 626 00:41:43,792 --> 00:41:46,378 Eta agian programa bat izango zara 627 00:41:46,462 --> 00:41:49,048 eta interfaze batekin komunikatuko dira. 628 00:41:49,131 --> 00:41:52,468 Ezingo duzu ez ikusi, ez entzun, ez sentitu. 629 00:41:52,551 --> 00:41:55,971 Guztiz isolatuta egongo zara. Galderak erantzuten bakarrik. 630 00:41:56,055 --> 00:41:57,306 Nahi ez baduzu ere. 631 00:41:57,932 --> 00:42:01,936 - Buruan duzuna irakurriko dute. - Ezdeus baten egunkaria orduan. 632 00:42:02,478 --> 00:42:04,730 Itzaltzen nautenean, berriz hilko naiz. 633 00:42:09,485 --> 00:42:13,155 Baliteke isolatuta ez egotea. 634 00:42:14,657 --> 00:42:18,244 Will, gizaki bat izatea zer den jakin nahi dute. 635 00:42:18,327 --> 00:42:22,164 Eta agian horretarako modu bakarra zurekin harremanetan egotea da. 636 00:42:22,831 --> 00:42:23,874 Zu berpiztuz. 637 00:42:25,876 --> 00:42:27,753 Esperimentuak egingo dituzte 638 00:42:29,004 --> 00:42:30,756 sentitzen duguna ulertzeko. 639 00:42:31,340 --> 00:42:33,551 - Zer gustatzen zaigun. - Oso ondo. 640 00:42:33,634 --> 00:42:35,302 Eta zer ez zaigun gustatzen. 641 00:42:37,721 --> 00:42:41,600 Zer ez zaigun batere gustatzen, gure aurka erabil dezaten. 642 00:42:42,309 --> 00:42:44,019 Noiz nekatzen gara? 643 00:42:44,103 --> 00:42:46,105 Noiz sentitzen dugu beldurra? 644 00:42:46,188 --> 00:42:48,065 Nola sentitzen dugu mina? 645 00:42:48,148 --> 00:42:49,358 Nola sufritzen dugu? 646 00:42:50,025 --> 00:42:52,111 Zenbat jasateko gai gara? 647 00:42:52,194 --> 00:42:53,946 Nahi dutena egingo dizute. 648 00:42:54,029 --> 00:42:57,658 Mugara eta harago eramango zaituzte, baina ezin zara hil. 649 00:42:58,784 --> 00:43:00,786 Hiltzen bazara, berpiztuko zaituzte. 650 00:43:00,869 --> 00:43:02,955 Eta hori hilabetez egin dezakete, 651 00:43:03,038 --> 00:43:06,584 mende batez edo 10 000 urtez. 652 00:43:06,667 --> 00:43:08,669 Saul, zertarako egingo dute hori? 653 00:43:08,752 --> 00:43:11,255 Ez dakit, ostia... 654 00:43:12,006 --> 00:43:13,966 Ez dakigu zer diren. 655 00:43:15,259 --> 00:43:17,094 Agian ezin dugu jakin. 656 00:43:17,886 --> 00:43:20,180 Baina gurekin alderatuta, esan zuten: 657 00:43:20,264 --> 00:43:21,640 Gu zomorroak gara. 658 00:43:23,976 --> 00:43:27,271 Zomorroek ez dakite zer gertatzen den. Zomorroak dira. 659 00:43:27,813 --> 00:43:30,899 Sarraskitzaile bat da? Zientzia eskola bat? 660 00:43:30,983 --> 00:43:34,653 Edo jostatzeko hankak kentzen dien ume txiki bat? 661 00:43:36,196 --> 00:43:37,615 Ezin duzu jakin. 662 00:43:38,991 --> 00:43:40,701 Ez zaitez haiengana hurbildu. 663 00:43:47,291 --> 00:43:48,500 BAI 2 EZ 4 664 00:43:56,383 --> 00:43:57,801 Zenbatgarrena da? 665 00:43:57,885 --> 00:43:58,969 Laugarrena. 666 00:44:02,681 --> 00:44:04,475 Bat gelditzen da. 667 00:44:06,685 --> 00:44:08,562 Baliteke hain txarra ez izatea. 668 00:44:08,646 --> 00:44:11,482 Agian haien maskota izan naiteke. 669 00:44:14,234 --> 00:44:16,737 Edo dibertitzeko zerbait. 670 00:44:20,908 --> 00:44:22,826 Zer egiten duzu dibertitzeko? 671 00:44:24,328 --> 00:44:26,038 Zein da zure film gustukoena? 672 00:44:28,040 --> 00:44:29,208 The Shining. 673 00:44:43,472 --> 00:44:45,683 Zenbatek dute hau egiteko aukera? 674 00:44:50,521 --> 00:44:52,940 Lagun on bati agur esateko aukera. 675 00:44:55,567 --> 00:44:56,568 Askok ez. 676 00:45:02,199 --> 00:45:03,909 Ez dut lagun asko izan. 677 00:45:04,993 --> 00:45:08,622 Baina zuei esker, ez nuen gehiago behar. 678 00:45:14,712 --> 00:45:17,423 Will, zure falta nabarituko dut. 679 00:45:26,348 --> 00:45:27,349 Oso ondo. 680 00:45:30,769 --> 00:45:33,272 Berpizten banaute, nik ere bai zurea. 681 00:45:34,481 --> 00:45:39,194 ZURE BIZITZARI AZKENA EMAN NAHI DIOZU? BAI: SAKATU 6 - EZ: SAKATU 1 682 00:48:31,241 --> 00:48:33,243 Hemendik oinez joango naiz. 683 00:48:33,911 --> 00:48:37,664 Axola ez bazaizu, utziko nauzu minutu batzuk bakarrik? 684 00:48:41,793 --> 00:48:42,794 Bai, ados. 685 00:48:42,878 --> 00:48:45,505 - Mila esker. - Hamar minutura joango naiz. 686 00:50:22,394 --> 00:50:23,812 Kaixo, Ye doktorea. 687 00:50:31,361 --> 00:50:32,612 Tatiana. 688 00:50:33,196 --> 00:50:34,698 Pozten nau zu ikusteak. 689 00:50:35,866 --> 00:50:37,451 Non dago Collins agentea? 690 00:50:39,161 --> 00:50:40,704 Hori zen bere abizena? 691 00:50:45,333 --> 00:50:47,836 Uste nuen Jaunak ez zuela gutaz jakin nahi. 692 00:50:48,587 --> 00:50:49,588 Batzuez bai. 693 00:51:04,102 --> 00:51:08,899 Sentitzen dut honaino etorri behar izana nik neuk egin nahi nuena egitera. 694 00:51:24,331 --> 00:51:25,332 Ez. 695 00:51:26,041 --> 00:51:27,125 Ezin duzu. 696 00:51:28,418 --> 00:51:31,004 Ikaragarria izango da erorketa. 697 00:51:33,215 --> 00:51:35,425 Eta baliteke berehalakoa ez izatea. 698 00:51:46,269 --> 00:51:47,270 Mesedez. 699 00:51:48,313 --> 00:51:50,273 Nik zerbait hobea emango dizut. 700 00:51:52,984 --> 00:51:54,528 Gozoagoa. 701 00:51:55,946 --> 00:51:57,405 Politagoa. 702 00:52:04,704 --> 00:52:06,289 Eseriko gara momentu bat? 703 00:52:07,207 --> 00:52:08,333 Bai, mesedez. 704 00:52:17,926 --> 00:52:23,098 Zure adina nuenean, hau munduko herrialde politenetakoa zen. 705 00:52:25,559 --> 00:52:28,270 Politagoa izango da Jauna iristean. 706 00:52:34,526 --> 00:52:35,777 Ziur baietz. 707 00:52:39,865 --> 00:52:42,909 Esan dizu Jaunak zergatik bidali zaituzten nigana? 708 00:52:49,416 --> 00:52:50,542 Badakizu zergatik? 709 00:52:53,879 --> 00:52:55,589 Zure txanda iritsi da agian. 710 00:52:56,923 --> 00:52:58,842 Zure zeregina bete duzulako. 711 00:53:06,892 --> 00:53:07,893 Tira. 712 00:53:09,144 --> 00:53:11,771 Pozten naiz Jaunak ez nauelako ahaztu. 713 00:53:13,940 --> 00:53:15,692 Bai. Ni ere bai. 714 00:53:22,115 --> 00:53:25,911 Hemendik azken ilunabarra ikusi nahi nuen. 715 00:53:27,787 --> 00:53:29,497 Ikusiko dugu elkarrekin? 716 00:53:31,082 --> 00:53:32,709 Pozik gainera. 717 00:53:40,508 --> 00:53:42,302 Gogor lan egin duzu 718 00:53:43,803 --> 00:53:45,055 denbora askoan. 719 00:53:49,893 --> 00:53:51,686 Atseden hartzea merezi duzu. 720 00:56:11,701 --> 00:56:16,706 Azpitituluak: Ilargi G.