1 00:00:06,047 --> 00:00:08,133 Ez dakigu zer itxura duten ere. 2 00:00:08,216 --> 00:00:11,011 Garaitu dezakegu imajinatu ezin dugun etsai bat? 3 00:00:11,094 --> 00:00:12,929 Imajina dezakegu, jakina. 4 00:00:13,013 --> 00:00:17,225 Imajinatzen ditut, baina agian galdera nagusia ez da hori. 5 00:00:17,308 --> 00:00:22,522 Galdera ez da guk nola garai ditzakegun, baizik eta gure ondorengoek. 6 00:00:22,605 --> 00:00:25,442 Gure seme-alaben seme-alabek, belaunaldi askora. 7 00:00:25,525 --> 00:00:27,777 - Hau entzun behar dugu? - ...ez da nola. 8 00:00:27,861 --> 00:00:30,030 Aditu batzuek galdetzen dutena... 9 00:00:31,781 --> 00:00:33,491 Ez al da etsigarria? 10 00:00:34,868 --> 00:00:35,744 Zer? 11 00:00:36,244 --> 00:00:37,454 "Zer?". 12 00:00:37,537 --> 00:00:39,414 Estralurtarrak egotea. 13 00:00:39,497 --> 00:00:41,166 Estralurtarren inbasioa. 14 00:00:42,125 --> 00:00:44,836 - Zomorroak garela diote. - Agian bagara. 15 00:00:45,462 --> 00:00:47,130 Ni ez naiz zomorro bat. 16 00:00:49,299 --> 00:00:51,342 Askorekin oheratzen zara, ezta? 17 00:00:52,927 --> 00:00:53,887 Zer ba? 18 00:00:53,970 --> 00:00:55,638 Nire izena gogoratzen? 19 00:00:57,515 --> 00:00:58,475 Jakina. 20 00:01:02,062 --> 00:01:04,189 Bai. Uber bat eskatuko didazu? 21 00:01:06,399 --> 00:01:07,400 Saul. 22 00:01:12,072 --> 00:01:14,240 Duela 400 urte, nire arbasoak 23 00:01:14,324 --> 00:01:16,201 Afrikan zeuden, ezta? Gehienak. 24 00:01:16,284 --> 00:01:18,536 Imajinatzen zuten nire mundua? Ez. 25 00:01:18,620 --> 00:01:22,248 Zergatik kezkatu behar naiz ni 400 urtera egongo den munduaz? 26 00:01:22,332 --> 00:01:23,875 Ezin dut ezer egin. 27 00:01:23,958 --> 00:01:27,295 Arbaso guztiek hori uste izan balute, ez geundeke hemen. 28 00:01:27,378 --> 00:01:28,296 - Benetan? - Bai. 29 00:01:28,379 --> 00:01:31,299 Uste duzu duela 400 urte Irlandako soro batean... 30 00:01:31,382 --> 00:01:32,759 - Ez naiz irlandarra. - Tira. 31 00:01:32,842 --> 00:01:36,262 Uste duzu kezkatuta zeudela haien birbiloben birbilobek 32 00:01:36,346 --> 00:01:37,680 zer egingo ote zuten? 33 00:01:37,764 --> 00:01:40,391 Primeran. Ados. Ziniko hutsa zara. 34 00:01:40,475 --> 00:01:42,519 - Jartzen du non dagoen? - Bi minutura. 35 00:01:42,602 --> 00:01:44,187 Nik ez dut haurrik izango. 36 00:01:44,270 --> 00:01:47,690 Nire leinua nirekin amaitzen da. Ez nau etorkizunak kezkatzen. 37 00:01:47,774 --> 00:01:51,820 Munduan pertsona gehiago daude. Ohartzen zara, ezta? 38 00:01:51,903 --> 00:01:55,073 Ni, adibidez. Umeak nahi ditut. Geroak kezkatzen nau. 39 00:01:55,156 --> 00:01:56,866 Jakina, ondo dago hori. 40 00:01:56,950 --> 00:02:00,411 Eskerrik asko, nire izena oroitzen ez duen jakintsua. 41 00:02:01,871 --> 00:02:03,498 Eta ume bat izaten baduzu? 42 00:02:04,290 --> 00:02:07,794 Hark ere ume bat badu, gizateria desagertu egingo da azkenean. 43 00:02:07,877 --> 00:02:11,714 - Ez dugu estralurtarrez kezkatu beharko. - A zer bi minutu luze. 44 00:02:11,798 --> 00:02:13,758 Hurbil dago. Prius gris bat da. 45 00:02:14,259 --> 00:02:15,218 Kontuz! 46 00:02:43,997 --> 00:02:44,998 Nora. 47 00:03:17,280 --> 00:03:18,948 Sentitzen dut Norarena. 48 00:03:20,116 --> 00:03:21,284 Lagun onak zineten? 49 00:03:23,953 --> 00:03:24,954 Polizia zara? 50 00:03:25,538 --> 00:03:26,956 Ez erabat, ez. 51 00:03:28,291 --> 00:03:30,168 Atxilotuta nago? 52 00:03:30,251 --> 00:03:33,755 Zergatik egon behar zenuke atxilotuta? Legea hautsi duzu? 53 00:03:34,756 --> 00:03:38,009 Tira, lasaitu. Auggieren lagun zahar bat naiz. 54 00:03:38,092 --> 00:03:39,636 Ezagutzen dut Jin. 55 00:03:40,136 --> 00:03:43,223 Tamalez, badakit Jack eta Willi zer gertatu zitzaien. 56 00:03:43,306 --> 00:03:45,141 Urte gogorra izaten ari zarete. 57 00:03:45,808 --> 00:03:50,063 Zertaz hitz egin zenuen hilerrian Ye Wenjierekin? 58 00:03:51,397 --> 00:03:53,608 - Zer ostia da hau? - Begira. 59 00:03:53,691 --> 00:03:57,612 Ye Wenjie norbaitekin elkartu zen atzerrira joan aurretik. Zurekin. 60 00:03:57,695 --> 00:04:00,031 Hiru egun geroago, Txinan hil zuten. 61 00:04:00,114 --> 00:04:01,950 - Zer? - Nire agente batekin. 62 00:04:02,033 --> 00:04:03,076 Ye Wenjie hil da? 63 00:04:03,159 --> 00:04:05,078 Hil egin zuten, bai. 64 00:04:05,161 --> 00:04:06,913 Eta zu hiltzen saiatu dira. 65 00:04:06,996 --> 00:04:09,707 Ez dira ni hiltzen saiatu. Istripu bat izan da. 66 00:04:09,791 --> 00:04:13,211 Nora harrapatu duen autoa autonomoa zen. 67 00:04:14,003 --> 00:04:15,213 Ez zuen gidaririk. 68 00:04:15,296 --> 00:04:16,923 Badakit autonomoa zer den. 69 00:04:17,006 --> 00:04:20,343 Kalean talka egin duten bi autoak autonomoak ziren. 70 00:04:20,426 --> 00:04:23,638 Arrazoiak ditugu pentsatzeko norbaitek edo zerbaitek 71 00:04:23,721 --> 00:04:26,641 hiru auto horien ordenagailuak hackeatu dituela 72 00:04:26,724 --> 00:04:28,226 istripua izan aurretik. 73 00:04:28,309 --> 00:04:31,646 Eta itua zu zinela pentsatzeko arrazoiak ere baditugu. 74 00:04:32,230 --> 00:04:33,481 Nor dira "haiek"? 75 00:04:34,524 --> 00:04:36,693 Hor dago koxka, ezta? 76 00:04:36,776 --> 00:04:40,863 Monopatinean zihoan mutikoak jo zintuelako salbatu zara. 77 00:04:40,947 --> 00:04:42,991 Ez dut ezer ulertzen. 78 00:04:43,574 --> 00:04:44,701 Arrazoiz. 79 00:04:51,582 --> 00:04:52,709 Bost minutu, jauna. 80 00:04:56,212 --> 00:04:57,463 Jantzi ezazu. 81 00:04:57,547 --> 00:04:58,631 Balen aurkakoa da. 82 00:05:59,233 --> 00:06:01,319 Ez didazu esango zer gertatzen den? 83 00:06:01,986 --> 00:06:05,365 Gure lana zu helbidera segurtasunez eramatea da. 84 00:06:06,449 --> 00:06:07,784 Zer helbide? 85 00:06:08,284 --> 00:06:10,995 Heltzen garenean azalduko dizute dena. 86 00:06:14,957 --> 00:06:16,834 Noraren familiari deitu diozue? 87 00:06:19,712 --> 00:06:23,091 Istripu izugarri batean hil dela esan diegu gurasoei. 88 00:06:23,674 --> 00:06:25,176 Baina ez da egia. 89 00:06:25,259 --> 00:06:28,179 Zu ezagutzea istripu izugarria izan zen. 90 00:06:29,472 --> 00:06:31,265 Lo-kuluxka bat egingo dut. 91 00:06:31,349 --> 00:06:33,309 Zuk ere egin beharko zenuke. 92 00:06:34,685 --> 00:06:36,312 Egun handia duzu aurretik. 93 00:07:24,527 --> 00:07:27,280 Eskailera kapsulan hazi hauek sartu nahi ditut. 94 00:07:34,704 --> 00:07:35,830 Artoa. 95 00:07:36,622 --> 00:07:37,665 Garia. 96 00:07:39,041 --> 00:07:40,376 Txilea da hau? 97 00:07:40,460 --> 00:07:42,670 - Pikantea gustatzen zaio. - Ez. 98 00:07:43,546 --> 00:07:45,256 Zergatik ez? 18 gramo dira. 99 00:07:45,339 --> 00:07:48,259 Kapsulako miligramo den-denak kontatzen ari gara. 100 00:07:48,342 --> 00:07:49,677 Ondo dakizu. 101 00:07:49,760 --> 00:07:52,972 - Garunak 18 gramo gehiago izan ditzake. - Baina ez ditu. 102 00:07:53,055 --> 00:07:56,517 Pisua igo eta ontziaren abiadura jaisten bada, 103 00:07:56,601 --> 00:07:58,895 etsaiarengana geroago iritsiko gara. 104 00:07:58,978 --> 00:08:00,605 Zuk zeuk esan zenuen. 105 00:08:00,688 --> 00:08:02,732 Gainera, garun bat baino ez da. 106 00:08:02,815 --> 00:08:05,318 Ez du ez ahorik, ez urdailik. Zer axola du? 107 00:08:06,569 --> 00:08:08,946 Botere gehiago duen bati eskatuko diot. 108 00:08:09,030 --> 00:08:11,365 - Ez duzu inor ezagutzen. - Lana utziko dut. 109 00:08:11,449 --> 00:08:12,992 - Ez. - Ezin duzu galarazi. 110 00:08:13,075 --> 00:08:15,745 Egia da, ezin dut. Baina ez duzu utziko. 111 00:08:15,828 --> 00:08:19,332 Orain planeta babesteko zientziek bakarrik dituzte funtsak. 112 00:08:19,415 --> 00:08:22,251 Ez baduzu zientzialaria izan nahi, ospa. 113 00:08:24,962 --> 00:08:28,633 Eskailera proiektuko buruak Cañaveraleko jaurtiketara goaz. 114 00:08:29,759 --> 00:08:31,260 Toki bat gordeko dizut. 115 00:08:39,769 --> 00:08:45,024 EZ EZAZU HARTZA ESNATU 116 00:08:52,657 --> 00:08:53,783 Egin duzu lorik? 117 00:09:09,882 --> 00:09:11,175 Ongi etorri etxera. 118 00:09:20,226 --> 00:09:21,394 Durand jauna. 119 00:09:21,978 --> 00:09:24,730 Sebastian Kent naiz. Ohore bat da zu ezagutzea. 120 00:09:24,814 --> 00:09:26,732 Badakit egun gogorra izan duzula. 121 00:09:26,816 --> 00:09:29,485 Hemendik aurrera gauzak erraztea espero dut. 122 00:09:29,569 --> 00:09:32,154 Zu zara zer gertatzen den esango didana? 123 00:09:32,238 --> 00:09:34,240 Ez dut hori egiteko baimenik, 124 00:09:34,323 --> 00:09:36,951 baina zuzeneko informazioa izango duzu, benetan. 125 00:09:37,034 --> 00:09:38,661 Zatoz nirekin, mesedez. 126 00:10:06,147 --> 00:10:08,107 Egon zara Nazio Batuetan, jauna? 127 00:10:10,943 --> 00:10:12,403 Eskolako txangoan. 128 00:10:30,713 --> 00:10:31,797 Jasota. Garbi! 129 00:10:46,270 --> 00:10:47,730 Meditazio gela. 130 00:10:48,731 --> 00:10:50,941 Dag Hammarskjöldek eraikiarazi zuen 131 00:10:51,025 --> 00:10:54,945 krisialdien erdian bakea aurkitu ahal izateko. 132 00:10:56,238 --> 00:10:59,200 Traje bat ekarri dizut zeremonia aurretik janzteko. 133 00:10:59,283 --> 00:11:01,077 Neurria iritzira aukeratu dut. 134 00:11:01,160 --> 00:11:03,454 - Jantzi egokia dauka. - Zer zeremonia? 135 00:11:03,537 --> 00:11:07,375 Momentu erabakigarria da. Proiektua munduari aurkeztuko diogu. 136 00:11:07,458 --> 00:11:10,586 Nik dakidala, ni nago bere segurtasunaren ardurapean. 137 00:11:10,670 --> 00:11:12,213 Eta jantzi egokia dauka. 138 00:11:14,215 --> 00:11:15,174 Ederki orduan. 139 00:11:15,257 --> 00:11:16,926 Gainera, berandu gabiltza. 140 00:11:17,009 --> 00:11:18,427 Zer zeremonia? 141 00:11:19,345 --> 00:11:23,182 Planetaren Defentsaren Kontseiluaren laugarren bilera honetan, 142 00:11:23,265 --> 00:11:26,185 gai-zerrendako azken puntura iritsi gara. 143 00:11:26,769 --> 00:11:29,730 Iragazgaitzak proiektuaren berri ematea. 144 00:11:30,398 --> 00:11:31,857 Gerran gaude. 145 00:11:32,608 --> 00:11:34,860 Iristeko mendeak behar badituzte ere, 146 00:11:34,944 --> 00:11:38,197 San-Tiek gerra deklaratu digutenez, 147 00:11:38,280 --> 00:11:40,366 geure burua defendatu behar dugu. 148 00:11:40,866 --> 00:11:44,412 Haientzat liburu ireki bat gara, nahi dutenean irakurri dezaketena. 149 00:11:44,495 --> 00:11:47,498 Gizateriak ez du sekreturik. 150 00:11:48,457 --> 00:11:51,460 Bilera guztiak, elkarrizketa denak 151 00:11:51,544 --> 00:11:53,713 eta ordenagailu ororen memoria. 152 00:11:54,547 --> 00:11:58,467 Sofoiek nahi dutena ikusi eta entzun dezakete, 153 00:11:58,551 --> 00:12:00,553 nahi duten guztietan. 154 00:12:00,636 --> 00:12:03,889 Espioi ikusezin ezin hobeak dira. 155 00:12:04,557 --> 00:12:08,728 Gu baino askoz boteretsuagoa den etsai bat dugu aurrean. 156 00:12:09,603 --> 00:12:11,897 Zomorroak garela uste duen etsai bat. 157 00:12:11,981 --> 00:12:15,109 Gure mugimendu denak ikusten dituen etsai bat. 158 00:12:15,192 --> 00:12:16,152 Beraz... 159 00:12:17,236 --> 00:12:18,738 Nola garaituko ditugu? 160 00:12:19,697 --> 00:12:23,451 Nola ezkutatuko diogu zerbait dena ikusten duen arerio bati, 161 00:12:24,326 --> 00:12:26,328 oraintxe gu ikusten ari den bati? 162 00:12:27,538 --> 00:12:30,666 Baina lehen esan dudana ez da guztiz egia. 163 00:12:32,209 --> 00:12:34,920 Gizateriak baditu sekretuak oraindik. 164 00:12:35,004 --> 00:12:39,425 Sofoiek ahalmen handia dute, baina ez dira ahalguztidunak. 165 00:12:40,509 --> 00:12:43,804 Ezin dute buruan daukaguna ikusi. 166 00:12:44,388 --> 00:12:48,434 Hau da Iragazgaitzak izeneko proiektuaren oinarria. 167 00:12:49,059 --> 00:12:54,940 Hiru pertsona aukeratu ditugu estrategiak antolatu eta zuzentzeko. 168 00:12:55,024 --> 00:12:59,361 Buruan bakarrik garatuko dituzte planak, 169 00:12:59,445 --> 00:13:04,825 eta ez dituzte inorekin partekatuko hasteko momentua izan arte. 170 00:13:06,202 --> 00:13:08,329 Iragazgaitzak deituko diegu, 171 00:13:08,412 --> 00:13:12,249 antzina budistek meditatzen zutenei ematen zieten izenagatik. 172 00:13:12,833 --> 00:13:16,796 Iragazgaitzek ahalmen handia izango dute 173 00:13:16,879 --> 00:13:20,424 eta baliabide guztiak erabiltzeko baimena izango dute. 174 00:13:21,300 --> 00:13:24,887 Nazioarteko legerik hausten ez duten bitartean, 175 00:13:24,970 --> 00:13:30,392 Iragazgaitzek ez dute ekintzarik edo aginterik azaldu behar, 176 00:13:30,476 --> 00:13:35,397 duten jokaera ulertezina izan badaiteke ere. 177 00:13:36,398 --> 00:13:40,027 Orain, zuekin, Nazio Batuen izenean, 178 00:13:40,110 --> 00:13:44,698 lehen Iragazgaitza: Hou Bolin jenerala. 179 00:13:47,576 --> 00:13:53,415 Mundu osoan dira ezagunak Hou jeneralak historia militarraz idatzitako liburuak. 180 00:13:53,958 --> 00:13:55,751 Erakutsi du trebea dela 181 00:13:55,835 --> 00:14:00,005 gatazkak irabazteko eta amaiera baketsua lortzeko lanetan. 182 00:14:01,507 --> 00:14:05,636 Bigarren Iragazgaitza Leyla Ariç katedraduna da. 183 00:14:06,595 --> 00:14:11,016 Leyla Ariç ISISen aurka Raqqan egindako lanagatik nabarmendu zen. 184 00:14:11,517 --> 00:14:17,982 Eskarmentu handia du borroka asimetrikoak eramaten eta irabazten. 185 00:14:19,233 --> 00:14:22,820 Eta azkenik, hirugarren Iragazgaitza. 186 00:14:23,612 --> 00:14:24,697 Saul Durand. 187 00:14:33,289 --> 00:14:35,958 Durand jauna, aurrera, mesedez. 188 00:14:39,795 --> 00:14:41,839 Saul Durand. 189 00:14:49,638 --> 00:14:51,932 Oxforden ikasi zuen fisikari honek 190 00:14:52,016 --> 00:14:56,353 munduko aditurik adimentsuenekin ikasi du. 191 00:14:59,398 --> 00:15:02,484 Hiru pertsona hauek aukeratu ditugu 192 00:15:02,568 --> 00:15:06,238 gizadiaren historiako misiorik garrantzitsuenerako. 193 00:15:06,739 --> 00:15:08,782 Erantzukizun handi honekin, 194 00:15:09,366 --> 00:15:12,286 urteak bakarrik pasatu beharko dituzte, 195 00:15:12,369 --> 00:15:15,623 ezagutzen dituztenei bizkarra emanez. 196 00:15:17,666 --> 00:15:20,502 Gizaki guztien izenean, 197 00:15:20,586 --> 00:15:25,174 gure errespetu handienarekin eskerrak ematen dizkizuet. 198 00:15:26,216 --> 00:15:27,593 Oker zabiltzate. 199 00:15:27,676 --> 00:15:29,011 Baliteke. 200 00:15:29,094 --> 00:15:31,430 Ez dugu jakingo ordua iritsi arte. 201 00:15:31,513 --> 00:15:34,892 Honek ez du zentzurik. Maila baxuko ikertzailea naiz. 202 00:15:34,975 --> 00:15:37,269 Leyla Ariç heroi bat da. 203 00:15:37,353 --> 00:15:39,772 Ikasleek bere posterrak dituzte logelan. 204 00:15:39,855 --> 00:15:41,607 Baina ni? Zergatik? 205 00:15:41,690 --> 00:15:46,028 Ez ezazu ahaztu, Durand jauna, gu ikusten ari direla. 206 00:15:46,111 --> 00:15:50,407 Batez ere orain, etsaia begira izango duzu beti. 207 00:15:51,116 --> 00:15:53,786 Zergatik aukeratu zaitugun? 208 00:15:53,869 --> 00:15:56,372 Esan dezagun etsaiak badakiela zergatik. 209 00:15:57,331 --> 00:16:00,084 - Ez naiz berezia. - Haiek baietz uste dute. 210 00:16:00,167 --> 00:16:02,169 "Haiek"? Etsaiek? 211 00:16:02,252 --> 00:16:05,839 Inork ez dit galdetu hau nahi dudan. Ez didate ezer azaldu. 212 00:16:05,923 --> 00:16:08,467 - Galdetu izanez gero, etorriko zinen? - Ez. 213 00:16:08,550 --> 00:16:10,177 Horregatik ez dizugu galdetu. 214 00:16:10,761 --> 00:16:12,930 - Uko egiten diot. - Zure esku dago. 215 00:16:18,435 --> 00:16:21,063 Uko egiten diot Iragazgaitz izateari. 216 00:16:21,981 --> 00:16:25,275 Iragazgaitzen ahalmen guztiei uko egiten diet. 217 00:16:25,776 --> 00:16:27,736 Ez dut egingo, ados? 218 00:16:27,820 --> 00:16:29,363 Okerrekoa aukeratu duzue. 219 00:16:31,156 --> 00:16:32,157 Ados. 220 00:16:32,700 --> 00:16:34,034 Ulertzen dut. 221 00:16:36,328 --> 00:16:37,913 Joan naiteke orduan? 222 00:16:38,789 --> 00:16:40,499 Nahi duzuna egin dezakezu. 223 00:17:09,153 --> 00:17:12,865 Arriskutsua izan daiteke irtetea. Bizkartzainei deituko diet. 224 00:17:12,948 --> 00:17:14,491 - Ez dut nahi. - Jauna. 225 00:17:14,575 --> 00:17:16,160 Ez naiz Iragazgaitz bat. 226 00:17:16,702 --> 00:17:19,747 Ez naiz Iragazgaitza izango. Atxilotuta ez banago, 227 00:17:19,830 --> 00:17:21,165 alde egin nahi dut. 228 00:17:21,707 --> 00:17:22,541 Bakarrik. 229 00:17:24,752 --> 00:17:27,046 Durand jaunak dioena egin behar dugu. 230 00:17:27,129 --> 00:17:28,505 Arauak argiak dira. 231 00:17:31,091 --> 00:17:32,843 Utzi zurekin irteten behinik. 232 00:17:33,469 --> 00:17:34,470 Ez. 233 00:18:05,417 --> 00:18:07,753 Deitu anbulantziari segituan. 234 00:18:08,962 --> 00:18:12,758 Ondo egongo zara. Arnasa hartu, besterik ez, ados? 235 00:18:13,258 --> 00:18:14,927 Hartu eta bota. 236 00:18:15,010 --> 00:18:18,305 Tira. Hori da. 237 00:18:18,388 --> 00:18:20,390 Oso ondo. 238 00:18:23,560 --> 00:18:25,896 Ez gehiegi, ez gutxiegi. 239 00:18:26,396 --> 00:18:29,149 Urrearrain japoniarrak nituen txikitan, lasai. 240 00:18:29,233 --> 00:18:31,693 Edgar, ez dadila hil, ados? 241 00:18:32,194 --> 00:18:33,195 Ados. 242 00:18:34,404 --> 00:18:35,322 Eskerrik asko. 243 00:18:36,698 --> 00:18:37,699 Zorte on. 244 00:19:22,786 --> 00:19:23,787 Bai? 245 00:19:26,248 --> 00:19:27,249 Gaizki dago? 246 00:19:29,376 --> 00:19:30,377 Ados. 247 00:19:32,379 --> 00:19:33,380 Ados. 248 00:19:35,007 --> 00:19:38,177 Ados, Clarence, ez dadila berriz halakorik gertatu. 249 00:19:44,266 --> 00:19:47,394 Inoiz baino txitxar gehiago ditugu aurten. 250 00:19:47,477 --> 00:19:50,814 Zientzialarien arabera, Lurraren berotzearekin lotuta dago. 251 00:19:50,898 --> 00:19:54,067 Nekazariak kezkatuta daude ezin dutelako uzta babestu. 252 00:19:54,151 --> 00:19:59,489 Adituek diotenez, hektarea bakoitzeko hiru milioi intsektu egon daitezke. 253 00:19:59,573 --> 00:20:00,824 Aizu. 254 00:20:01,825 --> 00:20:03,285 Zertan ari zara? 255 00:20:08,081 --> 00:20:09,208 Zer moduz zaude? 256 00:20:11,376 --> 00:20:15,130 Saihets-hezur bat apurtuta eta barne-odoljario apur bat duzu. 257 00:20:15,631 --> 00:20:19,259 Ez dago gaizki, frankotiratzaile baten bala izateko. 258 00:20:19,927 --> 00:20:21,053 Salbatu egin nauzu. 259 00:20:21,136 --> 00:20:23,931 Balen aurkako jantziak salbatu zaitu. 260 00:20:24,848 --> 00:20:26,099 Nik hanka sartu dut. 261 00:20:26,600 --> 00:20:28,560 Nire lana zu zaintzea da. 262 00:20:28,644 --> 00:20:31,396 Hemen bazaude, ez dut nire lana ondo egin. 263 00:20:31,480 --> 00:20:32,940 Ez, nire errua izan da. 264 00:20:33,523 --> 00:20:35,859 Ez dizut ni babesten utzi. 265 00:20:37,110 --> 00:20:38,820 Orain utziko didazu? 266 00:20:40,864 --> 00:20:41,865 Eskerrik asko. 267 00:20:45,535 --> 00:20:47,704 Poliziak tiratzailea harrapatu du. 268 00:20:49,623 --> 00:20:50,707 Asko egongo dira. 269 00:20:51,708 --> 00:20:52,960 Ikusi nahi dut. 270 00:20:54,002 --> 00:20:56,546 Zu hiltzen saiatu dena ikusi nahi duzu? 271 00:20:56,630 --> 00:20:57,631 Zergatik? 272 00:20:59,508 --> 00:21:00,801 Etsaia ezagutzeko. 273 00:21:02,344 --> 00:21:03,470 Sun Tzuk zioen hori? 274 00:21:05,138 --> 00:21:07,140 Ez dakit. Ni Manchesterrekoa naiz. 275 00:21:08,892 --> 00:21:10,102 Hura ikusi nahi dut. 276 00:21:12,521 --> 00:21:14,356 Ez da nire saila. 277 00:21:14,856 --> 00:21:18,986 Segurtasunaz arduratzen naiz, ez hiltzaileekin bilerak antolatzeaz. 278 00:21:22,864 --> 00:21:24,241 Galdetuko diot norbaiti. 279 00:21:25,367 --> 00:21:26,368 Mila esker. 280 00:21:27,160 --> 00:21:29,162 Iragazgaitza zara. 281 00:21:29,246 --> 00:21:30,872 Zure esanak aginduak dira. 282 00:21:30,956 --> 00:21:33,208 Bai, baina ez naiz Iragazgaitza. 283 00:21:34,793 --> 00:21:36,211 Uko egin diot. 284 00:21:39,506 --> 00:21:41,883 Denok egingo didazue irritxo hori orain? 285 00:21:43,010 --> 00:21:43,969 Zer irritxo? 286 00:21:45,012 --> 00:21:48,515 Niri buruz esan ezin duzuen zerbait jakingo bazenute bezala. 287 00:21:49,474 --> 00:21:53,687 Edo nik esan ezin dudan zerbait dakidala uste bazenute bezala. 288 00:22:21,757 --> 00:22:22,591 Zaude. 289 00:22:23,759 --> 00:22:24,968 Zer demontre duzu? 290 00:22:25,635 --> 00:22:28,430 Badakit erokeria dela orain kalkuluak errepasatzea... 291 00:22:28,513 --> 00:22:30,807 Ni utzi eta esatea ahaztu zaizu, edo... 292 00:22:30,891 --> 00:22:34,144 ...izorratuta gaude. Akabo. Alferrik izango da. 293 00:22:35,562 --> 00:22:36,688 Ez dut ulertzen. 294 00:22:36,772 --> 00:22:38,565 Detonazio bakoitzaren unea. 295 00:22:38,648 --> 00:22:40,859 Ez dut ulertzen gurekin zer gertatu den. 296 00:22:45,364 --> 00:22:47,657 Ez, orain ezin dut. 297 00:22:47,741 --> 00:22:49,659 - Bai, Jin, ahal duzu. - Ez. 298 00:22:49,743 --> 00:22:52,287 Bost ordu dituzu eta hegazkin batean gaude. 299 00:22:55,624 --> 00:22:56,666 Willengatik da? 300 00:22:56,750 --> 00:22:58,710 Jakina Willengatik dela. 301 00:22:59,378 --> 00:23:02,089 Bere bizitzako azken asteak kendu dizkiot. 302 00:23:02,172 --> 00:23:05,217 Eta orain espaziora doa frogatu gabeko misio batean. 303 00:23:05,300 --> 00:23:07,719 Auskalo plataformatik irteteko gai den. 304 00:23:07,803 --> 00:23:10,806 Badakizu zein konplexua den hau? Ulertzen duzu ezer? 305 00:23:10,889 --> 00:23:12,599 - Bai... - Espaziora iritsita ere, 306 00:23:12,682 --> 00:23:16,144 erradiazio bela une zehatz batean hedatu behar da. 307 00:23:16,228 --> 00:23:18,939 Eta gero, 300 bonba atomiko igaro behar ditu 308 00:23:19,022 --> 00:23:21,608 une zehatz batean eta toki zehatz batean. 309 00:23:21,691 --> 00:23:24,486 Orratz batean haria 300 aldiz sartzea bezala da, 310 00:23:24,569 --> 00:23:27,072 segundoko ehunka kilometrora zoazela. 311 00:23:27,155 --> 00:23:28,532 Ikusi ditut diagramak... 312 00:23:28,615 --> 00:23:31,701 Kapsulak ezin du kalterik izan 300 eztandaren ostean. 313 00:23:31,785 --> 00:23:34,079 - Iristeko aukerak... - Ez da bera. 314 00:23:35,247 --> 00:23:36,206 Zer? 315 00:23:36,706 --> 00:23:37,958 "Bera" esaten duzu... 316 00:23:38,792 --> 00:23:40,127 Baina ez da Will. 317 00:23:41,420 --> 00:23:42,629 Will hilda dago. 318 00:23:42,712 --> 00:23:43,964 Ez dago hilda. 319 00:23:44,840 --> 00:23:49,553 Bere garuna bizirik dago. Zero azpitik 150 gradura. 320 00:23:49,636 --> 00:23:50,846 Jin... 321 00:23:50,929 --> 00:23:52,431 San-Tiek jasotzen badute, 322 00:23:52,514 --> 00:23:56,143 haien teknologiarekin erraz berregingo diote gorputza. 323 00:23:56,226 --> 00:23:57,602 Zenbat aukera daude? 324 00:24:00,730 --> 00:24:01,731 Ez da ezinezkoa. 325 00:24:05,277 --> 00:24:06,278 Maite zenuen. 326 00:24:10,073 --> 00:24:11,241 Maite dut. 327 00:24:11,825 --> 00:24:13,034 Bizirik dago. 328 00:24:16,079 --> 00:24:17,706 Ondo ateratzea espero dut. 329 00:24:19,541 --> 00:24:20,542 Benetan. 330 00:24:42,856 --> 00:24:46,526 Gaur mundu osoak galdera bera du buruan. 331 00:24:46,610 --> 00:24:49,446 Nor da Saul Durand eta zergatik... 332 00:24:58,955 --> 00:25:00,248 Bakarrik utziko? 333 00:25:07,923 --> 00:25:09,341 Hemen geratuko naiz. 334 00:25:09,841 --> 00:25:11,843 Gizon honek badaki zertan ari den. 335 00:25:15,722 --> 00:25:18,808 - Zer duzu aurpegian? - Atxilotzean aurka egin nien. 336 00:25:20,227 --> 00:25:21,186 Zaurituta zaude? 337 00:25:22,312 --> 00:25:23,313 Ondo nago. 338 00:25:23,980 --> 00:25:24,981 Barkatu. 339 00:25:27,984 --> 00:25:30,028 Fusil batekin egin zenidan tiro. 340 00:25:31,029 --> 00:25:31,988 "Barkatu"? 341 00:25:32,072 --> 00:25:35,033 Barkatu buruan tiro ez egiteagatik. 342 00:25:36,535 --> 00:25:38,537 Misioa bete izango nuke. 343 00:25:39,037 --> 00:25:42,040 - Eta zu zuretik libratuko zinateke. - Libratu naiz. 344 00:25:42,123 --> 00:25:43,833 Esan nion idazkari nagusiari. 345 00:25:43,917 --> 00:25:46,253 Iragazgaitz karguari uko egin diot. 346 00:25:47,087 --> 00:25:49,256 Zure nagusiek hiltzaile bat galdu dute. 347 00:25:50,632 --> 00:25:51,758 Dibertigarria zara. 348 00:25:52,926 --> 00:25:54,761 Egia esaten ari naiz. 349 00:25:55,845 --> 00:25:57,305 Argia zarela uste duzu? 350 00:25:58,515 --> 00:25:59,933 Ez da zure errua. 351 00:26:00,892 --> 00:26:04,104 Nik ere argia nintzela uste nuen egia jakin aurretik. 352 00:26:05,105 --> 00:26:06,106 Zer egia? 353 00:26:06,982 --> 00:26:11,820 Nire nagusiak direla diozu, baina zure nagusiak ere badira. 354 00:26:12,988 --> 00:26:17,033 Hain nagusiak badira, zer axola zaie hilda edo bizirik nagoen? 355 00:26:17,951 --> 00:26:18,952 Ez dakit. 356 00:26:21,162 --> 00:26:23,248 Ezezagun bat hiltzen saiatu zara 357 00:26:23,331 --> 00:26:25,917 estralurtar ezezagun batzuek aginduta. 358 00:26:26,418 --> 00:26:27,460 Zergatik? 359 00:26:28,253 --> 00:26:30,213 Zer demontre duzu buruan? 360 00:26:34,551 --> 00:26:37,470 Jaunaren armadako soldadu bat naiz. 361 00:26:59,659 --> 00:27:02,329 - Aizu, zaude. - Ondo nago. 362 00:27:04,456 --> 00:27:05,957 Non egiten duzu lan? 363 00:27:06,791 --> 00:27:10,086 Lehen MI5en. Gero SIAn. 364 00:27:10,170 --> 00:27:11,755 Orain PDFn. 365 00:27:11,838 --> 00:27:13,089 Ez, gaizki ari naiz. 366 00:27:13,590 --> 00:27:14,883 PDA? 367 00:27:14,966 --> 00:27:16,009 P... 368 00:27:16,092 --> 00:27:17,886 - Letrak dira. - Zein da zure lana? 369 00:27:17,969 --> 00:27:20,472 Orain? Zu babestea. 370 00:27:20,555 --> 00:27:23,475 Azken bi egunetan birritan saiatu dira zu hiltzen. 371 00:27:23,558 --> 00:27:26,144 Alde egin nahi dut. Etxera joan nahi dut. 372 00:27:27,312 --> 00:27:28,188 Ados. 373 00:27:28,897 --> 00:27:31,566 Bidaien kontua Kentek darama. Itxaron. 374 00:27:36,321 --> 00:27:39,699 Durand jauna, pozten naiz zutik ikusteaz. Zer moduz? 375 00:27:41,368 --> 00:27:42,494 Zein da zure lana? 376 00:27:42,577 --> 00:27:45,705 Planetaren Defentsaren Kontseiluarekin bitartekoa naiz. 377 00:27:45,789 --> 00:27:46,665 PDC. 378 00:27:47,248 --> 00:27:48,750 Bitartekoa? 379 00:27:48,833 --> 00:27:49,918 Bai, jauna. 380 00:27:50,001 --> 00:27:51,920 Baina ni ez naiz Iragazgaitza. 381 00:27:52,003 --> 00:27:53,254 Jakina ezetz, jauna. 382 00:27:53,838 --> 00:27:57,509 Iragazgaitzak proiektua gauza jakina da orain, ezta? 383 00:27:57,592 --> 00:27:59,636 Bai. Mundu denak daki. 384 00:28:00,303 --> 00:28:03,473 Eta badakite Iragazgaitz izateari uko egin diodala. 385 00:28:03,556 --> 00:28:05,850 Bai, jakinarazpenean agertu zen. 386 00:28:05,934 --> 00:28:07,060 Zer agertu zen? 387 00:28:07,143 --> 00:28:10,188 "Nazio Batuen ezohiko bilera amaitu zenean, 388 00:28:10,271 --> 00:28:14,734 Saul Durandek Iragazgaitz karguari eta misioari uko egin zion". 389 00:28:15,276 --> 00:28:17,112 Eta zergatik zaude hemen? 390 00:28:17,195 --> 00:28:19,322 Zure bitartekoa naiz. 391 00:28:24,411 --> 00:28:26,955 Barkatu, baina badirudi ez dugula... 392 00:28:27,455 --> 00:28:28,915 elkar ulertzen. 393 00:28:32,627 --> 00:28:34,546 Ez naiz Iragazgaitz bat. 394 00:28:34,629 --> 00:28:35,547 Ez, jauna. 395 00:28:35,630 --> 00:28:37,006 Uko egin diot. 396 00:28:37,090 --> 00:28:38,091 Bai. 397 00:28:48,059 --> 00:28:50,103 Idazkari nagusia ikusi nahi dut. 398 00:28:50,603 --> 00:28:52,272 Zure zain dago. 399 00:28:55,817 --> 00:28:57,152 Etxera joan nahi dut. 400 00:28:58,236 --> 00:28:59,529 Hau ez da nire saila, 401 00:28:59,612 --> 00:29:03,616 baina ez dut uste segurtasun baldintzak betetzen dituenik. 402 00:29:03,700 --> 00:29:06,953 Ez naiz Iragazgaitz bat. Zertarako behar dut segurtasuna? 403 00:29:07,036 --> 00:29:11,249 Ez du axola benetan Iragazgaitz bat zaren edo ez. 404 00:29:11,332 --> 00:29:14,544 Axola duena jendeak uste duena da. 405 00:29:15,211 --> 00:29:16,504 Eta beste izakiek. 406 00:29:18,882 --> 00:29:21,384 - Orain gu ikusten daudela uste duzu? - Bai. 407 00:29:22,010 --> 00:29:24,971 Orduan jakingo dute lanari uko egin diodala. 408 00:29:26,306 --> 00:29:27,724 Baliteke. 409 00:29:27,807 --> 00:29:28,933 Baliteke? 410 00:29:29,684 --> 00:29:32,771 Iragazgaitz baten lana sekretua da, 411 00:29:32,854 --> 00:29:34,856 buruan gertatzen da. 412 00:29:35,356 --> 00:29:37,400 Ez dakit buruan zer daukazun. 413 00:29:37,484 --> 00:29:38,401 Haiek ere ez. 414 00:29:38,485 --> 00:29:40,153 Ez dut lan hau egin nahi. 415 00:29:40,236 --> 00:29:43,156 - Ulertzekoa da. Izugarria da. - Zergatik aukeratu naute? 416 00:29:43,239 --> 00:29:46,826 Ez esan etsaia begira dagoela, bost axola dit eta. 417 00:29:46,910 --> 00:29:49,621 Behin bakarrik egin dut borrokan, 418 00:29:49,704 --> 00:29:52,707 hamabi urterekin Khari Shaversek jo ninduenean. 419 00:29:52,791 --> 00:29:57,003 Ez dakit estralurtarrei nola aurre egin. 420 00:29:57,086 --> 00:30:00,381 Eta oraindik 400 urte beharko dute iristeko, beraz... 421 00:30:01,341 --> 00:30:04,427 Zergatik ez gara denok porru bat erreta lasaitzen? 422 00:30:04,511 --> 00:30:06,596 Ordurako denok hilda egongo gara. 423 00:30:06,679 --> 00:30:10,016 Horixe bera pentsatu dut askotan, 424 00:30:10,099 --> 00:30:13,853 baina gure ondorengoei zor diegu haiengatik borroka egitea. 425 00:30:13,937 --> 00:30:15,605 Zergatik aukeratu ninduten? 426 00:30:16,314 --> 00:30:17,816 - Inork ez daki. - Zer? 427 00:30:17,899 --> 00:30:19,484 Inork ez daki. 428 00:30:19,567 --> 00:30:21,986 Arrazoiren bat egongo da ni aukeratzeko 429 00:30:22,487 --> 00:30:25,031 munduko 8000 milioi pertsonaren artean. 430 00:30:25,114 --> 00:30:27,534 Bai, baina zeharkako arrazoia da. 431 00:30:28,326 --> 00:30:30,703 Inork ez du benetako arrazoia ezagutzen. 432 00:30:31,412 --> 00:30:33,540 Zeuk aurkitu beharko duzu erantzuna. 433 00:30:33,623 --> 00:30:35,750 Zer esan nahi du horrek? 434 00:30:36,459 --> 00:30:38,545 Bizitza hondatu didazue 435 00:30:38,628 --> 00:30:40,964 eta ergelkeria hau da esango didazuna? 436 00:30:41,047 --> 00:30:43,132 Sentitzen dut, benetan. 437 00:30:44,884 --> 00:30:46,761 Zein da zuzeneko arrazoia? 438 00:30:47,595 --> 00:30:50,306 Unea iristen denean jakingo duzu. 439 00:30:50,890 --> 00:30:54,477 Plazera izan da zurekin hitz egitea, Durand jauna. 440 00:30:56,312 --> 00:30:59,774 Hemendik aurrera, Kent jauna arduratuko da behar duzunaz. 441 00:31:01,234 --> 00:31:05,029 Zurekin asko arriskatzen ari gara. 442 00:31:05,905 --> 00:31:09,659 Ez naiz biziko merezi izan duen ikusteko, 443 00:31:10,243 --> 00:31:12,161 baina hala izatea espero dut. 444 00:31:26,259 --> 00:31:27,176 Kent jauna. 445 00:31:27,677 --> 00:31:28,636 Bai, jauna? 446 00:31:28,720 --> 00:31:33,224 Nire laguna espaziora jaurtiko dute bihar. Agur esan nahi diot. 447 00:31:34,100 --> 00:31:35,476 Jakina, Durand jauna. 448 00:33:05,233 --> 00:33:08,069 GUTAKO BATEK BIZIRAUTEN BADU, DENOK BIZIRAUNGO DUGU. 449 00:34:29,317 --> 00:34:32,445 Kapsula finkatuta. Zamaren telemetria normala. 450 00:34:33,196 --> 00:34:35,531 Modulua zigilatuta, jaurtitzeko prest. 451 00:34:36,032 --> 00:34:38,910 Egiaztatu da 300 bonben egoera. 452 00:34:38,993 --> 00:34:41,704 Unitate guztiak zundaren ibilbiderako kokatuta. 453 00:34:43,164 --> 00:34:47,460 Dena prest dago jaurtiketarako. Atzerako kontaketa hasiko dugu. 454 00:34:52,673 --> 00:34:54,050 Hemezortzi gramo. 455 00:34:55,802 --> 00:34:56,844 Zer? 456 00:34:56,928 --> 00:35:00,223 Bere gorputza klonatzerik badute, kopiatuko dituzte haziak. 457 00:35:01,099 --> 00:35:02,975 Ez dadila gosez egon. 458 00:35:03,059 --> 00:35:04,227 Sartu egin dituzu? 459 00:35:04,310 --> 00:35:07,897 Garia, artoa, ilarrak eta txilea. 460 00:35:08,773 --> 00:35:10,483 Pikantea atsegin omen du. 461 00:35:10,983 --> 00:35:12,485 Hamabost segundo. 462 00:35:13,069 --> 00:35:14,821 Zergatik aldatu duzu iritziz? 463 00:35:16,906 --> 00:35:19,117 Hamar, bederatzi, 464 00:35:19,200 --> 00:35:22,286 zortzi, zazpi, sei, 465 00:35:22,370 --> 00:35:24,539 bost, lau, 466 00:35:24,622 --> 00:35:27,917 hiru, bi, bat. 467 00:36:32,273 --> 00:36:33,274 Saul. 468 00:36:39,947 --> 00:36:40,865 Barkatu. 469 00:36:41,365 --> 00:36:43,075 Hemen egotea segurua da? 470 00:36:43,159 --> 00:36:44,410 Balen aurkakoa da. 471 00:36:44,493 --> 00:36:45,328 Hara. 472 00:36:48,623 --> 00:36:49,916 Will espazioan dago? 473 00:36:51,042 --> 00:36:53,794 Ia. Exosferan dago. 474 00:36:56,005 --> 00:36:57,882 - Zortea izan duzu. - Badakit. 475 00:36:57,965 --> 00:36:59,675 Hilda ikusi nahi dute. 476 00:36:59,759 --> 00:37:02,136 Horregatik dakigu baliotsua dela. 477 00:37:02,929 --> 00:37:04,597 Nire etsaiaren etsaia da. 478 00:37:05,181 --> 00:37:08,768 Betiko egongo zara mutil horrekin lotuta. Konforme zaude? 479 00:37:08,851 --> 00:37:11,312 - Badut beste aukerarik? - Ez. 480 00:37:11,395 --> 00:37:12,730 Ba konforme nago. 481 00:37:16,108 --> 00:37:18,236 Aupa. Pozten naiz ondo ikusteaz. 482 00:37:18,319 --> 00:37:19,487 Eskerrik asko. 483 00:37:19,987 --> 00:37:23,783 Ordu pare bat ditugu kapsula lehen eztandara iritsi arte. 484 00:37:24,825 --> 00:37:25,952 Kanpora irten nahi? 485 00:37:46,138 --> 00:37:48,099 Alde guztietara jarraitzen zaitu? 486 00:37:49,267 --> 00:37:50,601 Lanaren nekeak dira. 487 00:37:59,986 --> 00:38:01,737 Gogoratzen duela urtebete 488 00:38:02,321 --> 00:38:05,616 genituen kezkez kezkatuta geundela? 489 00:38:08,786 --> 00:38:11,539 Denboran atzera egin eta zaplada bat jasoko nuke. 490 00:38:15,668 --> 00:38:19,338 Jeneral txinatar bat, gerrako heroi kurdu bat 491 00:38:20,006 --> 00:38:21,340 eta Saul Durand? 492 00:38:21,424 --> 00:38:22,425 Halakorik! 493 00:38:22,967 --> 00:38:24,760 Erokeria hutsa da. 494 00:38:24,844 --> 00:38:27,305 - Ez dakizu zergatik hautatu zaituzten? - Ez. 495 00:38:27,930 --> 00:38:29,181 Baina ideia bat dut. 496 00:38:36,897 --> 00:38:38,607 Ez, txorakeria bat da. 497 00:38:44,947 --> 00:38:46,574 Auggierekin hitz egin duzu? 498 00:38:47,908 --> 00:38:49,452 Ez. Zer ba? Ondo dago? 499 00:38:51,162 --> 00:38:52,955 Ez zaio Willena gustatu. 500 00:38:54,582 --> 00:38:56,208 Niri ere ez zait gustatzen. 501 00:38:56,709 --> 00:38:57,918 Bere aukera izan da. 502 00:38:59,837 --> 00:39:01,672 Zuregatik edozer egingo luke. 503 00:39:04,675 --> 00:39:06,344 Txora-txora eginda zenuen. 504 00:39:09,430 --> 00:39:11,557 - Barkatu, ez zaitut mindu nahi... - Ez. 505 00:39:11,640 --> 00:39:12,641 Hala zen. 506 00:39:13,768 --> 00:39:16,062 Hala maite nauen norbait nahiko nuke. 507 00:39:19,357 --> 00:39:20,983 Agian badago norbait. 508 00:39:42,421 --> 00:39:45,800 {\an8}SAN LUIS POTOSI, MEXIKO 509 00:39:46,300 --> 00:39:49,220 Nanozuntz hauek dena filtratzen dute? 510 00:39:50,179 --> 00:39:51,514 Bai, den-dena. 511 00:39:51,597 --> 00:39:56,519 Pestizidak, parasitoak, bakterioak, birusak, algak, metal astunak... 512 00:39:56,602 --> 00:39:57,937 Zer gehiago duzue? 513 00:39:58,646 --> 00:40:00,481 Filtro onak ditugu dagoeneko. 514 00:40:01,607 --> 00:40:05,778 Filtro onak bazenituzte, ez zenukete disenteria epidemiarik izango. 515 00:40:09,865 --> 00:40:11,033 Zenbat mikroi? 516 00:40:11,575 --> 00:40:13,327 Zero koma zero bat nanometro. 517 00:40:13,411 --> 00:40:19,041 Hau da, 0,00001 mikroi. 518 00:40:20,459 --> 00:40:24,046 Ondo estutzen baduzu, nik egiaztatu eta gero, 519 00:40:27,758 --> 00:40:29,343 epidemia amaitu egingo da. 520 00:40:30,094 --> 00:40:32,054 Harrigarria dirudi. 521 00:40:33,055 --> 00:40:34,098 Barkatu. 522 00:40:43,732 --> 00:40:44,817 Tira, bada. 523 00:40:45,526 --> 00:40:48,362 Berriketan jarraitu nahi ala probatu egingo dugu? 524 00:41:20,478 --> 00:41:23,230 Prest egon propultsatzaileak bereizteko. 525 00:41:30,696 --> 00:41:34,909 Propultsatzaileen eiekzioa hastera doa. Hamar, bederatzi, zortzi, 526 00:41:35,534 --> 00:41:37,411 zazpi, sei, 527 00:41:37,495 --> 00:41:43,209 bost, lau, hiru, bi, bat. 528 00:41:48,631 --> 00:41:52,301 Bat, bi, hiru eta lau propultsatzaileak egoki jaurti dira. 529 00:41:52,384 --> 00:41:54,762 Baieztapen telemetrikoaren zain 530 00:41:54,845 --> 00:41:57,765 bela zabaldu eta leherketa nuklearrak hasteko. 531 00:42:57,992 --> 00:43:00,369 Bela egoki zabaldu dela baieztatu da. 532 00:43:00,452 --> 00:43:03,706 Eztanda nuklearren bidezko azelerazioa berehalakoa da. 533 00:43:06,667 --> 00:43:07,710 Auggiek egin du. 534 00:43:08,502 --> 00:43:09,795 Kontxo. 535 00:43:12,756 --> 00:43:14,967 Lehen eztanda nuklearra hastear dago. 536 00:43:19,054 --> 00:43:21,056 Eztanda hastear dago. Hamar, 537 00:43:21,140 --> 00:43:25,728 bederatzi, zortzi, zazpi, sei, 538 00:43:25,811 --> 00:43:27,563 bost, lau, 539 00:43:28,188 --> 00:43:31,233 hiru, bi, bat. 540 00:43:43,329 --> 00:43:45,122 Lehen eztanda arrakastatsua. 541 00:43:45,205 --> 00:43:49,418 Nabigazioaren arabera, kapsula segundoko 57 kilometrora doa. 542 00:43:51,295 --> 00:43:57,551 Bigarren eztanda hastera doa. Bost, lau, hiru, bi, bat. 543 00:44:05,351 --> 00:44:07,519 Telemetria egokia bigarren eztandan. 544 00:44:07,603 --> 00:44:10,356 Abiadura segundoko 68 kilometrokoa da. 545 00:44:10,439 --> 00:44:11,899 Will hegan doa. 546 00:44:12,691 --> 00:44:18,781 Hirugarren eztanda hastera doa. Bost, lau, hiru, bi, bat. 547 00:44:24,453 --> 00:44:26,455 Hirugarren eztanda arrakastatsua. 548 00:44:26,538 --> 00:44:28,957 Abiadura segundoko 80 kilometrokoa da. 549 00:44:29,041 --> 00:44:32,336 Ontzitik jasotako telemetria eta tenperatura egokiak dira. 550 00:44:32,419 --> 00:44:35,172 Potentzia-marjina positiboa erakusten du. 551 00:45:06,662 --> 00:45:09,331 Adi, anomalia bat izan dugu. 552 00:45:09,415 --> 00:45:12,376 Aurreikusitako ibilbidetik desbideratu da. 553 00:45:13,001 --> 00:45:15,254 Egiaztatu beharra dago. 554 00:45:15,337 --> 00:45:16,672 GNC-ko operadorea, 555 00:45:17,339 --> 00:45:20,217 egiaztatuko dituzu datu hauek Green Bankekoekin? 556 00:45:20,300 --> 00:45:21,510 Inklinazioa... 557 00:45:21,593 --> 00:45:24,096 Baieztatu dezakezu hori IMUko datuekin? 558 00:47:09,910 --> 00:47:13,705 Ez dut ideiarik ere, baina Hou Bolin da. Hori nahi badu, lortu. 559 00:47:14,206 --> 00:47:16,875 Jakina, Wade jauna. Berehala egingo dugu. 560 00:47:38,730 --> 00:47:40,983 Hegaldi ona izatea espero dugu, jauna. 561 00:47:43,318 --> 00:47:47,906 Sentitzen dugu Eskailera proiektuarena. Downing jauna ezagutu nahi genuen. 562 00:47:49,032 --> 00:47:52,995 Zu ere ezagutu nahi zaitugu, hibernazio teknologia ondo badoa. 563 00:47:53,662 --> 00:47:55,831 Gizakiak oso ahulak zarete. 564 00:48:10,178 --> 00:48:14,016 Niri begira bazaudete, zerbait egingo nuen ondo. 565 00:48:14,641 --> 00:48:17,394 Bai, buruzagi gogorra zara. 566 00:48:18,186 --> 00:48:21,565 Jakin ezazu iristen garenean zuretzat tokia izango dugula. 567 00:48:22,900 --> 00:48:24,484 Gure planaren parte zara. 568 00:48:38,498 --> 00:48:40,250 Beti egongo gara zurekin. 569 00:48:40,834 --> 00:48:44,755 Gela batean sartzen zarenerako, zure zain egongo gara han. 570 00:48:45,339 --> 00:48:48,592 Eta zuk ikustea nahi duguna ikusiko duzu. 571 00:48:50,886 --> 00:48:52,346 Hiltzen zaren arte. 572 00:49:30,676 --> 00:49:33,345 Noiz arte egongo da han goian flotatzen? 573 00:49:36,056 --> 00:49:37,891 Hartu duen norabidea ikusita, 574 00:49:38,558 --> 00:49:41,228 sei mila urtera beste izar batera iritsiko da. 575 00:49:41,311 --> 00:49:43,772 Baina ez da grabitazio-putzura eroriko. 576 00:49:44,272 --> 00:49:47,859 Bost milioi urte edo beharko ditu Esne Bidetik alde egiteko. 577 00:49:49,820 --> 00:49:52,990 A zer arima herratu parea. 578 00:49:53,073 --> 00:49:56,743 Ez alamenik eman. Ez dut Henrike V.aren tontakeriarik nahi. 579 00:49:58,704 --> 00:50:01,123 Henrike V.aren papera egin nuen eskolan. 580 00:50:01,957 --> 00:50:05,127 Benetan. Ikasle egunkarian goraipamenak izan nituen. 581 00:50:05,836 --> 00:50:10,298 Deprimitzea erreakzio egokia da batzuetan munduan zerbait gertatzen denean. 582 00:50:10,382 --> 00:50:11,383 Baita zera ere. 583 00:50:12,342 --> 00:50:15,595 Bataila batzuk galtzeagatik gerran amore emango duzu? 584 00:50:16,304 --> 00:50:17,389 Ez duzu ulertzen. 585 00:50:18,515 --> 00:50:22,853 Wadek esan dit gizakiak lortu duen abiadurarik azkarrena dela. 586 00:50:23,895 --> 00:50:25,063 Porrota izan da. 587 00:50:26,356 --> 00:50:28,358 Ikusi dituzue gerrako filmetan 588 00:50:28,442 --> 00:50:31,820 hegazkin-ontzietatik botatzen dituzten hegazkinak? 589 00:50:32,946 --> 00:50:35,657 Badakizue zenbat hil ziren ondo egin arte? 590 00:50:35,741 --> 00:50:39,745 Baina San-Tiak baino hainbat milioi aldiz motelagoak gara. 591 00:50:39,828 --> 00:50:43,749 Motelak gara, ergelak gara eta erraz hiltzen gara. 592 00:50:45,792 --> 00:50:46,960 Zomorroak gara. 593 00:50:50,297 --> 00:50:52,382 Goazen autoan buelta bat ematera. 594 00:50:54,593 --> 00:50:56,428 - Ez dut joan nahi. - Goazen. 595 00:51:23,497 --> 00:51:24,623 Ekarri rona. 596 00:51:45,602 --> 00:51:47,312 Zomorroak gorroto ditugu. 597 00:51:48,230 --> 00:51:50,690 Haiez libratu nahi izan dugu beti. 598 00:51:50,774 --> 00:51:53,026 Hegazkinetatik pestizidak isuri 599 00:51:53,110 --> 00:51:55,237 eta lurrean pozoia jartzen dugu 600 00:51:55,320 --> 00:51:56,947 esterilizatzen saiatzeko. 601 00:51:57,030 --> 00:51:59,616 Jo, txikitu eta zapaldu egiten ditugu. 602 00:52:00,242 --> 00:52:01,409 Begiratu ingurura. 603 00:52:03,453 --> 00:52:05,122 Ez dute alde egingo. 604 00:52:15,549 --> 00:52:16,675 Topa zomorroei. 605 00:52:27,811 --> 00:52:28,895 Itzul gaitezen. 606 00:52:29,396 --> 00:52:30,730 Lan asko dugu egiteko. 607 00:54:45,448 --> 00:54:50,453 Azpitituluak: Ilargi G.