1 00:00:38,375 --> 00:00:42,125 35 GARAIPEN, 46 POLE POSITION ETA HIRU MUNDUKO TXAPELKETAREN OSTEAN, 2 00:00:42,208 --> 00:00:46,458 SENNAK MCLARENGO TRAJE GORRIA UTZI ETA TRATUA ITXI DU WILLIAMSEKIN. 3 00:00:46,541 --> 00:00:51,333 Ikusgarria! Denbora hobetu du beste atal batean! 4 00:00:51,416 --> 00:00:55,666 Eta Ayrton Sennak behin-behineko polea lortu du. 5 00:00:55,750 --> 00:00:57,125 Itzuli harrigarria… 6 00:00:57,208 --> 00:00:58,375 IMOLA, ITALIA 1994 7 00:00:58,458 --> 00:01:01,500 OSTIRALA LASTERKETA BAINO BI EGUN LEHENAGO 8 00:01:07,958 --> 00:01:11,166 Lan bikaina, Ayrton. Pole positiona oraingoz. 9 00:01:11,250 --> 00:01:12,750 Ez dago autoa gidatzerik. 10 00:01:14,250 --> 00:01:16,958 Badakizu ez genuela araudi berrirako sortu. 11 00:01:17,791 --> 00:01:19,375 - Denbora behar… - Badakit. 12 00:01:19,458 --> 00:01:21,666 Aurten oraindik ez dugu punturik lortu. 13 00:01:23,250 --> 00:01:25,250 Andrew, ez dut berarekin hitz egin. 14 00:01:25,875 --> 00:01:29,166 Ez dugu harremanik izan artikulu hori idatzi nuenetik. 15 00:01:29,916 --> 00:01:31,666 Urteak igaro dira, bai, baina… 16 00:01:32,541 --> 00:01:36,625 Bada, frantses erretiratuak zazpitan irabazi bazuen alfonbra magikoarekin, 17 00:01:36,708 --> 00:01:39,708 Sennak gutxienez 16 lasterketa irabaziko zituzkeen iaz. 18 00:01:43,625 --> 00:01:45,500 Berriz deituko dizut. Ados. 19 00:01:48,458 --> 00:01:53,166 Ez kezkatu, Laura. Baduzu arrazoi apur bat. 20 00:01:53,250 --> 00:01:57,000 Baina zazpi lasterketa eta txapelketa irabazi nituen. 21 00:01:57,083 --> 00:01:58,166 Sennaren aurka. 22 00:01:59,333 --> 00:02:01,500 - Ez dago gaizki, ezta? - Ez. 23 00:02:04,375 --> 00:02:07,375 Esan, nola ari da frantses erretiratu hau 24 00:02:07,458 --> 00:02:08,750 boxen alde honetan? 25 00:02:11,166 --> 00:02:12,291 Etorkizuna duzu. 26 00:02:15,166 --> 00:02:16,000 Oso ona. 27 00:02:18,541 --> 00:02:21,458 JORDANEKO PILOTU BRASILDARRA 28 00:02:21,541 --> 00:02:24,166 - Zer moduz, nagusi? - Kaixo, Rubens? 29 00:02:24,250 --> 00:02:25,750 - Zer moduz? - Denbora ona. 30 00:02:25,833 --> 00:02:28,625 Bai, baina hobea izan zitekeen. 31 00:02:30,083 --> 00:02:32,791 Autoak ez du laguntzen. Pistak, are gutxiago. 32 00:02:32,875 --> 00:02:34,583 Rally bat dirudi, ezta? 33 00:02:34,666 --> 00:02:35,875 Latza da. 34 00:02:35,958 --> 00:02:39,125 Tira, zorte on. Ea lehen postua kentzen didazun. 35 00:03:04,291 --> 00:03:06,125 Kabinarekin eskuak jotzen dituzu? 36 00:03:10,750 --> 00:03:14,250 McLarenetik Williamsera joan zinen berriz txapelduna izateko. 37 00:03:14,333 --> 00:03:16,625 Baina Williams ez da espero zenuena. 38 00:03:16,708 --> 00:03:17,875 Elkarrizketa bat da? 39 00:03:19,625 --> 00:03:23,083 Zuri buruzko artikulua idazten ari naiz. Zure karrerari buruzkoa. 40 00:03:24,416 --> 00:03:25,500 Kartetatik hasita. 41 00:03:28,791 --> 00:03:30,291 Kartak hasiera ona dira. 42 00:03:31,625 --> 00:03:34,333 Baina zergatik hitz egin eredu txar bati buruz? 43 00:03:36,708 --> 00:03:39,541 Motorren urruma entzuten hazi nintzen Norfolken. 44 00:03:42,291 --> 00:03:44,416 Banekien noiz zeunden zu pistan. 45 00:03:51,416 --> 00:03:52,875 Bereizten jakingo duzu. 46 00:03:56,375 --> 00:03:57,583 Abantaila bidegabea? 47 00:03:58,625 --> 00:03:59,708 Zu zara kazetaria. 48 00:04:00,375 --> 00:04:04,250 Araudia aldatu dute. Laguntza elektronikoak debekatu dituzte. 49 00:04:05,791 --> 00:04:07,583 - Zure kalterako? - Ez. 50 00:04:07,666 --> 00:04:09,708 Mundu guztiaren kalterako. 51 00:04:09,791 --> 00:04:11,083 Benetton barne? 52 00:04:12,208 --> 00:04:15,083 Zure aurkariak badu eta zuk ez. Ez da bidezkoa. 53 00:04:15,166 --> 00:04:17,083 Kontua ez da galtzea edo irabaztea. 54 00:04:17,166 --> 00:04:18,875 - Galtzen zoaz. - Berdin du. 55 00:04:19,625 --> 00:04:22,625 Laguntza elektronikoek segurtasuna ere hobetzen dute. 56 00:04:22,708 --> 00:04:26,250 Oinarrizkoa dena, bereziki ihes gunerik gabeko pista desorekatuan. 57 00:04:26,333 --> 00:04:27,583 Arriskutsuegia da. 58 00:04:27,666 --> 00:04:29,666 Baina parte hartuko duzu. 59 00:04:29,750 --> 00:04:31,708 - Irabazi nahi dut. - Hogei puntura? 60 00:04:34,125 --> 00:04:35,666 Lasterketa gehiago daude. 61 00:04:45,333 --> 00:04:48,166 Rubens Barrichellok istripu bortitza izan du 62 00:04:48,250 --> 00:04:51,416 225 km orduko abiaduran Variante Bassan. 63 00:04:52,333 --> 00:04:55,416 Istripu handia izan da, baliteke larria izatea. 64 00:04:55,500 --> 00:04:58,083 Pilotu brasildarrak istripu larria izan du… 65 00:05:10,625 --> 00:05:14,166 Oraindik ez dugu informaziorik Rubens Barrichelloren egoeraz. 66 00:05:14,250 --> 00:05:16,500 Jordaneko pilotuaz arduratzen ari dira 67 00:05:16,583 --> 00:05:20,625 Sid Watkins 1 Formulako mediku nagusia eta bere taldea. 68 00:05:28,791 --> 00:05:29,708 Non dago Rubens? 69 00:05:33,958 --> 00:05:34,875 Sid! 70 00:07:02,250 --> 00:07:05,500 6. ATALA DENBORA 71 00:07:23,541 --> 00:07:26,875 LARRIALDIETAKO SARRERA 72 00:07:43,875 --> 00:07:46,583 FIA-KO MEDIKU NAGUSIA 73 00:07:47,833 --> 00:07:48,958 Zer moduz, nagusi? 74 00:07:50,625 --> 00:07:52,125 Zer moduz zaude, Rubens? 75 00:07:52,208 --> 00:07:55,291 Variante Bassa bosgarren martxan hartzen saiatu naiz. 76 00:07:56,750 --> 00:07:57,708 Akats bat izan da. 77 00:07:59,000 --> 00:08:00,250 Ez da zure errua izan. 78 00:08:01,958 --> 00:08:02,791 Osatuko da. 79 00:08:06,375 --> 00:08:10,250 Zorionez, pilotu brasildarrak ez du kalte larriagorik jaso. 80 00:08:11,208 --> 00:08:13,250 Sailkapeneko azken eguna da Imolan. 81 00:08:13,333 --> 00:08:15,291 LARUNBATA LASTERKETA AURREKO EGUNA 82 00:08:15,375 --> 00:08:19,083 Pilotuen azken aukera da irteera-parrillan leku hobea lortzeko. 83 00:09:04,875 --> 00:09:05,791 Kaixo. 84 00:09:05,875 --> 00:09:07,208 - Badago Niki? - Ez. 85 00:09:07,291 --> 00:09:08,375 Ayrton! 86 00:09:09,041 --> 00:09:10,875 - Rubens ikusi duzu? - Bai. 87 00:09:10,958 --> 00:09:12,291 MCLARENGO PILOTUA 88 00:09:12,375 --> 00:09:14,166 Shockean dago. Baina osatuko da. 89 00:09:14,250 --> 00:09:16,166 - Bihar parte hartuko du? - Ez. 90 00:09:16,250 --> 00:09:17,583 Susto ederra hartu dugu. 91 00:09:18,208 --> 00:09:20,416 Baina gertatu ez balitz bezala ari dira. 92 00:09:21,041 --> 00:09:22,583 Ikuskizunaren parte da. 93 00:09:23,500 --> 00:09:25,958 Gogoratzen Bergerrek hemen izan zuen istripua? 94 00:09:26,458 --> 00:09:27,875 Su hartu zuen. 95 00:09:27,958 --> 00:09:30,833 Lasterketa bertan behera utzi zuten orduan? Ez. 96 00:09:31,416 --> 00:09:35,041 Eta Donnellyk duela urte batzuk istripua izan zuenean? Ez. 97 00:09:35,125 --> 00:09:36,541 Edo Niki ia hil zenean. 98 00:09:37,750 --> 00:09:40,708 Hala funtzionatzen du. Bihar lasterketa ospatuko da. 99 00:09:40,791 --> 00:09:41,916 Noski. 100 00:09:42,875 --> 00:09:45,375 Gu garelako pistan daudenak, ez haiek. 101 00:09:45,458 --> 00:09:48,250 Nik parte hartzeagatik ordaintzen dut. Ez da merkea. 102 00:09:49,250 --> 00:09:50,875 Joan beharra dut. 103 00:09:59,083 --> 00:10:00,541 Niki aurkitu behar dut. 104 00:10:01,083 --> 00:10:02,000 Gero arte. 105 00:10:02,708 --> 00:10:04,375 Ikusi duzu pista? 106 00:10:05,041 --> 00:10:06,541 Asfaltoa kaka hutsa da. 107 00:10:07,750 --> 00:10:10,041 Bihurguneetan bakarrik zolatu dute. 108 00:10:10,125 --> 00:10:14,750 Bai, eta Rubensi egotziko diote errua. Kordoiak hain altu egonda ere. 109 00:10:15,416 --> 00:10:16,416 Niki. 110 00:10:17,916 --> 00:10:20,458 Pilotuen sindikatua berrezarri behar dugu. 111 00:10:20,541 --> 00:10:22,708 MUNDUKO TXAPELDUNA HIRUTAN FERRARIKO AHOLKULARIA 112 00:10:22,791 --> 00:10:24,458 Zu izan behar duzu presidentea. 113 00:10:26,125 --> 00:10:29,041 "Politikarien erabaki ergelen ondorioa". 114 00:10:30,000 --> 00:10:33,208 Zuk zeuk esan zenuen Suzukako prentsaurrekoan. 115 00:10:33,291 --> 00:10:34,333 Ayrton, 116 00:10:35,125 --> 00:10:36,708 akzio gizona zara. 117 00:10:37,500 --> 00:10:38,750 Zintzoa zara. 118 00:10:38,833 --> 00:10:40,625 Eta 1976an egin zenuena? 119 00:10:42,083 --> 00:10:43,958 Lasterketa lehen itzulian utzi. 120 00:10:44,041 --> 00:10:46,000 Urte horretan jasandakoaren ostean? 121 00:10:47,541 --> 00:10:48,541 Ez. 122 00:10:49,750 --> 00:10:51,541 Ez nuen bizia arriskatu nahi. 123 00:10:52,916 --> 00:10:55,708 Batzuetan guk erabaki behar dugu parte hartuko dugun. 124 00:10:55,791 --> 00:10:56,833 Ez haiek. 125 00:10:59,708 --> 00:11:01,166 Ez naiz inoiz damutu. 126 00:11:04,750 --> 00:11:05,958 Mila esker. 127 00:11:17,666 --> 00:11:19,416 Hilabete daramagu honekin. 128 00:11:19,500 --> 00:11:22,208 Zergatik ez dugu konfigurazio egokia aurkitu? 129 00:11:22,291 --> 00:11:24,666 Interlagos eta Okayamako datuak dituzue. 130 00:11:24,750 --> 00:11:25,875 - Ezta? - Bai. 131 00:11:25,958 --> 00:11:27,333 Aldaketa egiten badugu, 132 00:11:27,416 --> 00:11:31,083 oreka irabazi, baina karga aerodinamikoa galduko dugu. 133 00:11:31,166 --> 00:11:34,666 - Oreka eman, eta kito. - Astiro joango da bihurguneetan. 134 00:11:35,416 --> 00:11:36,750 Autoa iragarrezina da. 135 00:11:37,583 --> 00:11:40,041 Baliteke zibarena egitea, Brasilen bezala. 136 00:11:40,666 --> 00:11:44,375 Lasterketa bukatzen ez badut, orduan bai joango naizela astiro. 137 00:11:45,833 --> 00:11:47,250 Ondo aterako da. 138 00:11:52,666 --> 00:11:53,541 Ados, aurrera. 139 00:11:54,291 --> 00:11:55,708 Jainko maitea! 140 00:11:55,791 --> 00:11:57,166 Hori bai istripu itsusia! 141 00:11:57,666 --> 00:12:00,291 - Simtek MTVko Roland Ratzenbergerrek… - Kaka. 142 00:12:00,375 --> 00:12:03,625 …Villeneuve bihurgunean atzeko aleroia galdu duela dirudi. 143 00:12:03,708 --> 00:12:05,333 Ziztu bizian egin du talka! 144 00:12:05,833 --> 00:12:07,833 Isiltasuna da nagusi Imolan. 145 00:12:08,583 --> 00:12:10,750 Simtek autoa txiki-txiki eginda dago. 146 00:12:28,583 --> 00:12:29,708 MEDIKUA 147 00:12:58,791 --> 00:13:01,625 MTV SIMTEK FORDEKO BOXAK RATZENBERGERREN TALDEA 148 00:13:01,708 --> 00:13:03,041 - Atzera. - Baina… 149 00:13:03,125 --> 00:13:04,666 Andereño! Mesedez, orain ez. 150 00:13:04,750 --> 00:13:06,000 Ayrton! 151 00:13:17,666 --> 00:13:21,500 Frank, Damon. Mutilak, bukatu da entrenamendua. 152 00:13:21,583 --> 00:13:22,708 Itxi ditzagun boxak. 153 00:13:23,291 --> 00:13:24,625 WILLIAMSEKO 2. PILOTUA 154 00:13:24,708 --> 00:13:28,250 Damon. Jarri kaskoa eta sartu auto arraioan. 155 00:13:28,333 --> 00:13:30,875 - Ez da zure erabakia, Frank. - Zurea bai, ala? 156 00:13:31,916 --> 00:13:33,375 Nire taldea da, Ayrton! 157 00:13:33,458 --> 00:13:35,541 Ez naiz gaur pistara itzuliko. 158 00:13:37,625 --> 00:13:39,708 Agian ez dut bihar parte hartuko. 159 00:13:41,166 --> 00:13:42,666 Ikusi duzu Ratzenberger? 160 00:13:50,625 --> 00:13:52,958 Ondo da, bukatu dugu. Gaurkoz! 161 00:13:56,166 --> 00:14:00,458 Ez dut kontrola galtzea nahi biharko pilotuentzako bileran. 162 00:14:08,041 --> 00:14:11,500 Galvão, ziur naiz pilotu denek nabari dezaketela 163 00:14:11,583 --> 00:14:13,500 Ratzenbergerren mina. 164 00:14:14,166 --> 00:14:16,458 Ni bezain zorionekoa izatea espero dut. 165 00:14:16,541 --> 00:14:18,833 Ez dugu informazio ofizialik oraindik, 166 00:14:18,916 --> 00:14:22,125 baian, zoritxarrez, pantailan ikusi dugunaren arabera, 167 00:14:22,208 --> 00:14:23,875 larri dagoela dirudi. 168 00:14:26,583 --> 00:14:29,250 Williams ez da gaur pistara itzuliko. 169 00:14:29,333 --> 00:14:32,500 Ziur naiz erabaki horrekin zerikusia izan duela Sennak, 170 00:14:32,583 --> 00:14:35,500 istripuaren tokira joan dena pilotuen ordezkari gisa… 171 00:14:35,583 --> 00:14:37,208 Benetton ere kanpo dago. 172 00:14:37,291 --> 00:14:39,625 Benetton ere kanpo dagoela jakin dugu. 173 00:14:39,708 --> 00:14:43,416 Benettonek jakinarazi berri du ez direla pistara itzuliko. 174 00:14:43,500 --> 00:14:44,750 Schumacher eta Sennak, 175 00:14:44,833 --> 00:14:47,416 denboraldi honetako lehiakide nagusiak, 176 00:14:47,500 --> 00:14:49,375 lehia alde batera utzi dute, 177 00:14:49,458 --> 00:14:52,666 eta ez dira sailkapen denbora hobetzen saiatuko. 178 00:14:56,666 --> 00:14:59,083 1982ko Villeneuveren istripua ikusi nuen. 179 00:15:00,125 --> 00:15:01,208 Nik ere bai. 180 00:15:01,708 --> 00:15:02,791 F2000n nengoen. 181 00:15:04,208 --> 00:15:05,250 Ume bat nintzen. 182 00:15:06,125 --> 00:15:10,291 Hurrengo egunean, pistara joan nintzen. Ez zitzaidan uztea bururatu. 183 00:15:15,125 --> 00:15:16,875 Baina gertatu dena gaizki dago. 184 00:15:18,166 --> 00:15:21,833 Rubens eta Ratzenbergerrekin gertatutakoa ezin da errepikatu. 185 00:15:22,750 --> 00:15:26,625 Dena dago gaizki. Autoak, araudia, pista hau… 186 00:15:26,708 --> 00:15:29,666 Nikik pilotuen sindikatua berrezartzeaz hitz egin dit. 187 00:15:29,750 --> 00:15:31,958 Bai. Berarekin hitz egin nuen. 188 00:15:32,833 --> 00:15:36,791 Presidentea izan beharko nukeela dio. Baina ez da niretzako lana. 189 00:15:38,416 --> 00:15:39,791 Zu izan beharko zinateke. 190 00:15:44,500 --> 00:15:48,041 Presidente aparta izango nintzateke. Onena, agian. 191 00:15:49,208 --> 00:15:53,333 Baina, beti bezala, Niki zaharra zuzen dago. Zu izan beharko zinateke. 192 00:15:54,375 --> 00:15:56,208 Ume bat zinela hasi zinenez, 193 00:15:56,291 --> 00:15:58,583 orain beste inork baino gehiago dakizu. 194 00:15:59,833 --> 00:16:02,208 Eta begira zer gertatu den gaur, Ayrton. 195 00:16:02,291 --> 00:16:04,291 Zuk geldiarazi duzu sailkapena. 196 00:16:05,500 --> 00:16:08,458 Orain Federazioak zigortu nahi nau. Berriro. 197 00:16:09,333 --> 00:16:11,958 Gainera, txapelketan hogei puntu atzerago noa. 198 00:16:12,458 --> 00:16:15,416 - Ezin dut hori ahaztu irabazi nahi badut. - Bai, baina… 199 00:16:15,500 --> 00:16:17,916 Ez zaude Schumacherren baldintza beretan. 200 00:16:18,000 --> 00:16:18,875 - Ez. - Ez. 201 00:16:19,583 --> 00:16:21,000 Laguntza elektronikoak… 202 00:16:22,333 --> 00:16:25,875 Lotsagarria izan da araudia besterik gabe aldatzea. 203 00:16:26,833 --> 00:16:29,958 Autoak ez daude elektronikarik ez erabiltzeko eginak. 204 00:16:30,041 --> 00:16:31,791 Ez dakite zein arriskutsua den. 205 00:16:31,875 --> 00:16:32,875 Badakite. 206 00:16:34,416 --> 00:16:35,416 Badakite. 207 00:16:36,291 --> 00:16:39,208 Iaz laguntza elektronikoekin lehiatu nintzen. 208 00:16:39,291 --> 00:16:41,875 Orduan ez zituen araudiak debekatzen, noski. 209 00:16:44,000 --> 00:16:46,333 Aurten irabazteko aukera izango zenukeen. 210 00:16:47,166 --> 00:16:50,125 Baina alfonbra magikoa kendu dizute. 211 00:16:50,208 --> 00:16:51,458 Haiek eta zuk. 212 00:16:51,541 --> 00:16:53,208 - Nik? - Bai. 213 00:16:53,708 --> 00:16:57,333 Zure betoa dela eta ez nintzen zurekin aritu iaz. 214 00:16:57,416 --> 00:16:58,375 Gezurra. 215 00:16:59,125 --> 00:17:00,375 Badakizu egia dela. 216 00:17:01,333 --> 00:17:04,083 1988an ere betoa jarri behar nizun McLarenen. 217 00:17:09,375 --> 00:17:10,791 Itzuli beharko zenuke. 218 00:17:13,333 --> 00:17:17,375 Atsegin nuen zure aurka irabaztea. Horren mira dut. 219 00:17:19,375 --> 00:17:21,833 Ez, ezin naiz itzuli. 220 00:17:21,916 --> 00:17:23,125 Lan berria dut. 221 00:17:23,708 --> 00:17:26,250 Telebistan kritikatu behar zaitut. 222 00:17:28,208 --> 00:17:29,750 Ez, nahi dudana… 223 00:17:30,333 --> 00:17:32,416 Nahi dudana da familiarekin egotea. 224 00:17:33,791 --> 00:17:37,291 Dena bukatzen da. Saihetsezina da. 225 00:17:41,541 --> 00:17:44,666 Eta zu zer? Zer plan duzu erretiratzen zarenerako? 226 00:17:45,875 --> 00:17:47,000 Ez naiz erretiratuko. 227 00:17:54,375 --> 00:17:58,625 Arrebak hezkuntzan oinarritutako institutua sortzen lagunduko dit. 228 00:17:58,708 --> 00:18:02,875 Brasilgo umeek aukera gehiago behar dituzte… 229 00:18:02,958 --> 00:18:04,500 Orduan tipo jatorra zara? 230 00:18:05,416 --> 00:18:06,791 Nirekin izan ezik? 231 00:18:15,375 --> 00:18:18,166 Pilotuen sindikatuarekin lagunduko dizut. 232 00:18:19,916 --> 00:18:20,916 Mila esker. 233 00:18:21,416 --> 00:18:23,375 Joateko ordua. 234 00:18:55,291 --> 00:19:00,833 Kirol komunikabideetako handikiak iragarri du ohorez gobernatuko duela. 235 00:19:00,916 --> 00:19:03,625 Negozioa salduko duen galdetu diotenean, 236 00:19:03,708 --> 00:19:05,291 politikan zentratzeko… 237 00:19:05,375 --> 00:19:08,000 21. IZULIAN BIKOTEA BATERA SARTU ZEN BOXETAN 238 00:19:09,625 --> 00:19:12,708 SENNA TXAPELDUN: EREDU TXARRA? 239 00:19:14,916 --> 00:19:17,500 1990EAN GALDERA BAT PLANTEATU NUEN ARTIKULU BATEAN: 240 00:19:17,583 --> 00:19:18,916 EREDU TXARRA DA SENNA? 241 00:19:23,541 --> 00:19:26,250 Erantzuna ezetz da. 242 00:19:27,208 --> 00:19:29,041 Berri tragikoak ditugu… 243 00:19:29,125 --> 00:19:31,833 PILOTU GISA DARAMATZAN 30 URTEETAN AYRTON SENNA… 244 00:19:31,916 --> 00:19:33,833 Ratzenberger hiltzat jo dute 245 00:19:33,916 --> 00:19:36,541 ospitalera heldu eta zortzi minutura. 246 00:19:36,625 --> 00:19:39,083 Pilotu austriarra hil arren, 247 00:19:39,166 --> 00:19:43,166 komisarioek berretsi dute biharko lasterketa ospatuko dela. 248 00:19:43,875 --> 00:19:47,541 Hamabi urte ziren pilotu bat sari nagusi batean hiltzen ez zela, 249 00:19:47,625 --> 00:19:49,375 Riccardo Paletti italiarra… 250 00:19:49,958 --> 00:19:51,541 Istripua ikusi dut. 251 00:19:52,125 --> 00:19:55,458 - Beldurgarria izan da. - Saiatu ez kezkatzen, ados? 252 00:19:55,958 --> 00:19:58,041 Hemendik Lisboara noa zuzenean. 253 00:19:58,125 --> 00:19:59,916 Heldu, eta horra joango naiz. 254 00:20:00,708 --> 00:20:03,000 - Musu bat. Bihar arte. - Musu bat, Dri. 255 00:20:03,083 --> 00:20:04,250 Zure mira dut. 256 00:20:14,791 --> 00:20:17,250 Adriane beldurtuta dago. 257 00:20:19,291 --> 00:20:22,083 Rubinhoren istripuak kezkatuta zeukan, baina orain… 258 00:20:23,291 --> 00:20:25,291 Denok gaude beldurtuta. 259 00:20:27,333 --> 00:20:28,208 Eta zu? 260 00:20:29,458 --> 00:20:30,500 Zer egingo duzu? 261 00:20:31,250 --> 00:20:33,000 Hogeita hamalau urte ditut. 262 00:20:33,500 --> 00:20:34,875 Ez naiz jada umea. 263 00:20:36,250 --> 00:20:39,208 Ezin dut gertatu ez balitz bezala burua makurtu. 264 00:20:40,208 --> 00:20:41,625 Ez duzu inoiz egiten. 265 00:20:44,333 --> 00:20:46,500 Bueno, gora noa. 266 00:20:46,583 --> 00:20:48,041 Begira, gringoa etorri da. 267 00:20:48,625 --> 00:20:49,875 Istorio bila. 268 00:20:49,958 --> 00:20:53,291 Ez, ez dakit bere logela zenbakia. Hemen utzi nahi diot. 269 00:20:53,375 --> 00:20:54,375 Gabon. 270 00:20:54,958 --> 00:20:56,916 Giltzak, mesedez. 271 00:20:58,375 --> 00:21:00,708 - Ez duzu amore ematen. - Zuk bai, ala? 272 00:21:01,666 --> 00:21:02,875 - Mila esker. - Bai. 273 00:21:02,958 --> 00:21:06,500 Baina galdera bat dut zure karrerari buruzko artikulurako. 274 00:21:06,583 --> 00:21:07,666 Bat bakarrik. 275 00:21:08,708 --> 00:21:10,375 Galdera zintan dago. 276 00:21:28,291 --> 00:21:30,833 Ez parte hartzea gogoan hartu dut lehen aldiz. 277 00:21:32,000 --> 00:21:34,333 Beco, Tolemanen hasi zinenean, 278 00:21:34,833 --> 00:21:37,416 1 Formula bateko txapelduna bilakatu, 279 00:21:37,500 --> 00:21:38,958 eta utziko zenuela zenion. 280 00:21:39,458 --> 00:21:40,958 Banekien ez zenuela utziko. 281 00:21:41,458 --> 00:21:43,125 Pilotua zara. 282 00:21:43,708 --> 00:21:44,875 Beti izan zara. 283 00:21:45,625 --> 00:21:47,625 Baina hori baino gehiago zara. 284 00:21:48,125 --> 00:21:49,208 Askoz gehiago. 285 00:21:50,625 --> 00:21:51,583 Aditu? 286 00:21:53,291 --> 00:21:54,875 - Milesker, ama. - Seme? 287 00:21:54,958 --> 00:21:56,750 Kaixo, aita. Hor zeunden? 288 00:21:56,833 --> 00:21:59,166 Zure ahotsa entzun nahi nuen. Eta autoa? 289 00:22:01,208 --> 00:22:02,208 Zera… 290 00:22:03,541 --> 00:22:05,875 - Hobetzen ari gara. - Oso ondo. 291 00:22:07,208 --> 00:22:08,500 Ez arazotan sartu, seme. 292 00:22:09,541 --> 00:22:11,041 Ez arazotan sartu, aita. 293 00:22:12,625 --> 00:22:13,458 Beco… 294 00:22:16,458 --> 00:22:18,833 Munduko piloturik onena zara. 295 00:22:18,916 --> 00:22:20,875 Ez duzu ezer frogatu beharrik. 296 00:22:21,916 --> 00:22:24,791 Egizu zuzena iruditzen zaizuna, beti bezala. 297 00:22:27,166 --> 00:22:28,208 Gabon. 298 00:22:30,375 --> 00:22:31,625 Gabon, aita. 299 00:22:46,375 --> 00:22:50,208 1994KO MAIATZAREN 1A 300 00:22:58,916 --> 00:23:02,833 LASTERKETA EGUNA 301 00:23:19,666 --> 00:23:21,583 Denok gaude… 302 00:23:22,708 --> 00:23:25,666 oso atsekabetuta gertatutakoarekin. 303 00:23:28,000 --> 00:23:30,208 Horrelako tragediari aurre egitea… 304 00:23:31,750 --> 00:23:32,833 ez da erraza. 305 00:23:33,833 --> 00:23:35,375 Gutako bat galdu dugu. 306 00:23:36,083 --> 00:23:37,416 Roland Ratzenberger. 307 00:23:37,500 --> 00:23:40,916 FIA-KO PRESIDENTEA JEAN MARIE BALESTREREN ONDORENGOA 308 00:23:41,000 --> 00:23:44,666 Baina segurtasun arau guztiak bete direla ziurtatzen dizuet. 309 00:23:44,750 --> 00:23:47,000 Iaz presidente izendatu nindutenetik, 310 00:23:47,083 --> 00:23:49,958 segurtasun neurriak handitu ditugu 311 00:23:50,041 --> 00:23:52,291 eta aldaketa garrantzitsuak egin dira. 312 00:23:52,791 --> 00:23:53,791 Baina… 313 00:23:55,916 --> 00:23:58,083 arriskua beti dago hor. 314 00:23:59,625 --> 00:24:01,291 Ez gara inozoak. 315 00:24:02,541 --> 00:24:06,083 Onerako edo txarrerako, hau da gure kirola. 316 00:24:07,208 --> 00:24:10,291 Entzun, egoera zaila dela ulertzen dut, 317 00:24:10,375 --> 00:24:11,958 baina jarraitu behar dugu. 318 00:24:12,625 --> 00:24:16,750 Hori dela eta, gaurko lasterketarekin aurrera jarraitzea erabaki dugu. 319 00:24:18,375 --> 00:24:21,625 Aukera egokia dela uste dut, egoera honetan. 320 00:24:21,708 --> 00:24:25,875 Akats bat izango litzateke arauak aldatzea 321 00:24:25,958 --> 00:24:29,166 gertatutako gertutik aztertu gabe. 322 00:24:30,000 --> 00:24:31,125 Ondo da… 323 00:24:31,208 --> 00:24:33,541 Berriz hasteko prozedurari dagokionez, 324 00:24:33,625 --> 00:24:36,583 laguntzaileek badute arazo teknikoaren berri… 325 00:24:59,416 --> 00:25:01,750 - Biok argitu nahi dugu egia… - Max. 326 00:25:02,708 --> 00:25:04,416 Oraintxe noa. 327 00:25:05,125 --> 00:25:06,666 Ayrton, laguntzarik behar? 328 00:25:09,041 --> 00:25:11,458 Badakit automobilismoa arriskutsua dela. 329 00:25:12,625 --> 00:25:15,333 Baina segurtasuna bermatzen saiatu behar dugu. 330 00:25:16,416 --> 00:25:17,958 Eta arau berriekin ez… 331 00:25:18,041 --> 00:25:21,083 Taldeek eta pilotuek aldaketak onartu zituzten iaz. 332 00:25:21,166 --> 00:25:22,291 Utzi bukatzen. 333 00:25:23,000 --> 00:25:25,083 Mesedez, ez gaude jada bilera gelan. 334 00:25:25,166 --> 00:25:27,541 Bakarrik gaude. Ados? 335 00:25:29,083 --> 00:25:31,416 - Zer nahi duzu? - Pilotuak entzutea. 336 00:25:31,500 --> 00:25:33,208 - Entzun ditugu. - Ez da egia. 337 00:25:33,916 --> 00:25:36,916 Okayamatik daramagu arazoak aipatzen. 338 00:25:37,000 --> 00:25:38,500 Lehenagotik, egia esan. 339 00:25:39,375 --> 00:25:44,166 Eta zenbat istripu, istripu larri, gertatu ziren urte hasieran? 340 00:25:44,250 --> 00:25:48,375 Lehto, Hill, Alesi. Eta orain Barrichello eta Ratzenberger. 341 00:25:48,458 --> 00:25:50,958 Araudia kritikatzen duzu, baina zu zara 342 00:25:51,041 --> 00:25:53,916 behin eta berriro arauak hausten dituena. 343 00:25:54,000 --> 00:25:54,958 Gogoratu 344 00:25:55,458 --> 00:25:58,250 bi lasterketako zigorra duzula iazko jokaeragatik. 345 00:25:59,708 --> 00:26:01,416 Zer proposatzen duzu? 346 00:26:01,500 --> 00:26:02,708 Lasterketa atzeratzea. 347 00:26:04,333 --> 00:26:07,208 Bertan behera uztea heriotza hau ez ahazteko. 348 00:26:08,375 --> 00:26:10,500 Lasterketa ospatu egingo da, Ayrton. 349 00:26:12,291 --> 00:26:14,541 Ez dago inor parte hartzera behartuta. 350 00:26:19,291 --> 00:26:24,875 MTV SIMTEK FORDEKO BOXAK RATZENBERGERREN TALDEA 351 00:26:33,666 --> 00:26:34,916 Zauri hauek… 352 00:26:35,875 --> 00:26:37,750 Ez dira sendatzen. 353 00:26:37,833 --> 00:26:40,083 Zur parte bilakatu dira. 354 00:26:41,125 --> 00:26:42,000 Bai. 355 00:26:43,500 --> 00:26:46,208 Bolantean egindako aldaketek ez dute lagundu. 356 00:26:46,708 --> 00:26:50,458 Eskuak kabinaren kontra urratzen ditut etengabe. 357 00:26:55,416 --> 00:26:57,250 Lagundu ahal izan banu… 358 00:26:58,583 --> 00:26:59,416 Ayrton, 359 00:27:00,375 --> 00:27:02,916 bizitza bat salbatu duzu jada pistan. 360 00:27:04,208 --> 00:27:08,250 Comas hemen dago gaur 1992an egin zenuenari esker. 361 00:27:08,916 --> 00:27:13,041 Eta bizitza bat salbatzea… gauza harrigarria da. 362 00:27:14,041 --> 00:27:15,500 Zuk egunero egiten duzu. 363 00:27:16,000 --> 00:27:17,333 Tamalez, ez. 364 00:27:18,916 --> 00:27:20,583 Hainbat galdu ditut. 365 00:27:24,750 --> 00:27:29,541 Hiru aldiz munduko txapelduna eta 1 Formulako piloturik azkarrena zara. 366 00:27:30,541 --> 00:27:31,875 Zer gehiago behar duzu? 367 00:27:35,041 --> 00:27:36,166 Entzun. 368 00:27:37,083 --> 00:27:39,708 Zergatik ez dugu uzten arrantzan joateko? 369 00:27:40,625 --> 00:27:42,666 Oporretan egiten dugun bezala. 370 00:27:43,541 --> 00:27:46,500 Arrantzan joan edo nahi duzuna egin dezakegu. 371 00:27:47,583 --> 00:27:49,583 Neskarentzako denbora izango duzu. 372 00:27:49,666 --> 00:27:50,708 Zer diozu? 373 00:28:00,750 --> 00:28:02,208 Ezin dut utzi, Sid. 374 00:28:12,958 --> 00:28:16,583 Utzi ezin baduzu, hobe duzu jarraitzeko arrazoi ona izan. 375 00:28:47,833 --> 00:28:50,916 Zure 30 urteko karreraz idazten hasi nintzenean, 376 00:28:51,000 --> 00:28:53,500 hasieratik hastea erabaki nuen, kartetatik. 377 00:28:55,916 --> 00:28:59,250 Baina uste dut oraina aztertzeko garaia dela. 378 00:28:59,333 --> 00:29:00,708 Etorkizunari begira. 379 00:29:02,750 --> 00:29:05,166 Aitak egindako karta jaso eta 30 urtera, 380 00:29:06,041 --> 00:29:10,083 1 Formulan hamar urte eman eta hiru munduko titulu irabazi ostean, 381 00:29:11,208 --> 00:29:12,875 zergatik jarraitzen duzu? 382 00:29:15,791 --> 00:29:16,791 Ayrton. 383 00:29:21,458 --> 00:29:22,833 Hau da nahi zenuena? 384 00:29:24,166 --> 00:29:25,166 Askoz politagoa da 385 00:29:25,250 --> 00:29:27,625 zuk daramazun trapu berde-horia baino. 386 00:29:27,708 --> 00:29:28,708 Mila esker. 387 00:29:29,333 --> 00:29:31,583 Ez didazu zertarako nahi duzun esango? 388 00:29:34,166 --> 00:29:36,375 Haien arreta erakartzeko era bakarra da. 389 00:29:38,458 --> 00:29:41,708 Lasterketa irabazi eta bandera podiumera eramango dut. 390 00:29:42,833 --> 00:29:44,666 Ratzenbergerrengatik egingo dut. 391 00:29:47,166 --> 00:29:48,708 Gauza bat esango dizut. 392 00:29:49,333 --> 00:29:51,458 Ferrariren eskaintza onartzen baduzu, 393 00:29:52,625 --> 00:29:54,250 ohorea izango da denontzat. 394 00:29:54,333 --> 00:29:55,500 Ezin dut, Niki. 395 00:29:56,458 --> 00:29:57,666 Gerhardengatik. 396 00:29:58,541 --> 00:30:00,916 Lehen pilotua izateko bere aukera da. 397 00:30:01,000 --> 00:30:03,708 - Ezin diot lekua kendu berriz. - Bai zera. 398 00:30:04,500 --> 00:30:06,333 Ez zaitut gaur txalotuko. 399 00:30:07,333 --> 00:30:08,375 Baina zorte on. 400 00:30:10,875 --> 00:30:11,708 Geldi! 401 00:30:11,791 --> 00:30:13,958 Aizue, geldi! Ezin dut gehiago. 402 00:30:14,041 --> 00:30:16,625 Bruno, Paula! Korrika ibiliko bazarete, kanpora! 403 00:30:16,708 --> 00:30:18,958 Ez dute lasterketa hasi arte jarriko? 404 00:30:19,041 --> 00:30:20,708 Umeak aztoratuta dabiltza gaur. 405 00:30:20,791 --> 00:30:23,416 Gogoratzen duzu Becok adin hori zuenean, Zaza? 406 00:30:23,500 --> 00:30:24,833 Ipurtarina zen oso. 407 00:30:27,458 --> 00:30:30,208 Zuzenean gaude Brasil osoarentzat, 408 00:30:30,291 --> 00:30:32,041 Imolako Sari Nagusian, 409 00:30:32,125 --> 00:30:35,666 1994ko denboraldiko hirugarren lasterketa. 410 00:30:41,750 --> 00:30:43,416 Senna polean hasiko da. 411 00:30:43,500 --> 00:30:46,291 Bere lehen garaipenaren bila dabil, ez du puntuatu 412 00:30:46,375 --> 00:30:47,625 lehen bi lasterketetan, 413 00:30:47,708 --> 00:30:50,333 Benettoneko Schumacherrek irabazi zituenak. 414 00:31:09,708 --> 00:31:11,458 - Laura Harrison? - Bai. 415 00:31:11,958 --> 00:31:12,958 Ayrtonen partez. 416 00:31:13,541 --> 00:31:14,500 Mila esker. 417 00:32:06,041 --> 00:32:09,666 Ayrton Sennarekin ari gara irratian, pistatik zuzenean. 418 00:32:09,750 --> 00:32:11,708 Kaixo, Ayrton! 419 00:32:11,791 --> 00:32:14,708 Uste duzu gaur Imolan lasterketa ona izango duzula? 420 00:32:15,291 --> 00:32:18,416 Denok lasterketa ona izatea espero dut. 421 00:32:18,500 --> 00:32:20,750 Eta momentu hau baliatu nahi dut 422 00:32:20,833 --> 00:32:22,083 kaixo esateko 423 00:32:22,791 --> 00:32:24,625 nire lagun minari, Alaini. 424 00:32:25,208 --> 00:32:26,416 Zurekin dagoena. 425 00:32:27,125 --> 00:32:28,125 Zure mira dugu. 426 00:32:35,541 --> 00:32:36,500 Estuago. 427 00:33:13,958 --> 00:33:16,708 Alain, Sennarekin hitz egin duzu lasterketa aurretik? 428 00:33:16,791 --> 00:33:19,000 Bai, berarekin hitz egin dut 429 00:33:19,083 --> 00:33:22,166 eta pistaren egoerak kezkatzen du. 430 00:33:22,250 --> 00:33:25,250 Eta berarekin bat nator. 431 00:34:12,166 --> 00:34:14,333 Beste istripu larri bat Imolan. 432 00:34:14,416 --> 00:34:17,541 Pedro Lamyren Lotusa suntsituta dago. 433 00:34:18,125 --> 00:34:20,125 Istripua hasieran. Lamy eta Lehto. 434 00:34:20,208 --> 00:34:21,958 Segurtasun autoa sartuko da. 435 00:34:22,041 --> 00:34:23,208 Larria da? 436 00:34:23,291 --> 00:34:27,333 Lamyren autoko bi pneumatiko hesi gainetik jendetzara erori dira. 437 00:34:27,416 --> 00:34:29,833 Ondo daude. 438 00:34:29,916 --> 00:34:32,375 Oso asteburu arriskutsua izan da Imolan. 439 00:34:35,000 --> 00:34:37,916 Pista garbiketa. Bi itzuli berriz hasteko. 440 00:34:53,958 --> 00:34:55,250 Zuk agintzen duzu. 441 00:34:56,000 --> 00:34:58,041 Baina autoak hitz egiten dizu. 442 00:34:59,333 --> 00:35:01,416 Bolanteak direkzio zutabea mugitzen du, 443 00:35:01,500 --> 00:35:03,666 gurpilak lurrean birarazten dituena. 444 00:35:04,666 --> 00:35:06,125 Ezkerrera eta eskuinera. 445 00:35:07,791 --> 00:35:09,041 Hortaz, seme, 446 00:35:09,125 --> 00:35:11,458 zure eskua ere lurra ukitzen ari da. 447 00:35:11,541 --> 00:35:13,541 Lurzorua, asfaltoa. 448 00:35:14,208 --> 00:35:15,458 Nabaritu. 449 00:35:40,416 --> 00:35:42,000 Segurtasun autoak bukatu du. 450 00:36:03,416 --> 00:36:06,125 Sennak polea lortu zuen lehen bi lasterketetan, 451 00:36:06,208 --> 00:36:09,458 baina Schumacherrek biak irabazi zituen eta irabazten doa. 452 00:36:10,166 --> 00:36:13,291 Gaur, Imolan, Senna lehen postuan hasi da berriz, 453 00:36:13,375 --> 00:36:15,625 eta bere lidergoa mantendu nahian dabil 454 00:36:15,708 --> 00:36:17,166 alemaniarraren aurka. 455 00:36:18,208 --> 00:36:20,125 Senna zuzenera heltzen ari da. 456 00:36:20,208 --> 00:36:21,958 Sei itzuli bukatuta! 457 00:36:26,416 --> 00:36:28,875 Bere Renault motorra bizkorrago joatea nahi du 458 00:36:28,958 --> 00:36:30,833 Schumacherren Ford motorra baino. 459 00:36:44,125 --> 00:36:46,250 Pistako zatirik azkarrena da. 460 00:36:46,333 --> 00:36:49,458 330 km orduko abiadura hartuko dute! 461 00:36:52,375 --> 00:36:54,041 Sennak istripu larria izan du! 462 00:36:58,166 --> 00:36:59,875 Ayrton Sennak… 463 00:37:01,291 --> 00:37:03,458 oso istripu larria izan du. 464 00:37:04,583 --> 00:37:07,708 Sennak istripu bat izan du Tamburello bihurgunean. 465 00:37:07,791 --> 00:37:09,541 Ezin izan du biratu. 466 00:37:09,625 --> 00:37:11,291 Pistatik atera da… 467 00:37:11,375 --> 00:37:13,583 …eta hormaren kontra talka egin du. 468 00:37:16,208 --> 00:37:19,875 Pistatik atera da, istripu larria gertatu da Imolan. 469 00:37:19,958 --> 00:37:22,041 …Boloniako ospitalera… 470 00:37:23,375 --> 00:37:24,916 …ospitalera eraman dute… 471 00:37:25,000 --> 00:37:26,875 Senna oso larri dago. 472 00:37:26,958 --> 00:37:30,625 Jaso dugun informazioaren arabera Senna… 473 00:37:30,708 --> 00:37:32,041 …oso larri dago. 474 00:37:36,458 --> 00:37:39,833 Ayrton Senna da Silva hil da. 475 00:37:40,416 --> 00:37:44,291 Hori da Boloniako ospitaletik jaso dugun 476 00:37:44,375 --> 00:37:45,625 informazio ofiziala. 477 00:37:47,083 --> 00:37:50,333 Inoiz eman behar ez izatea espero genuen berria. 478 00:37:51,000 --> 00:37:54,208 Ayrton Senna hil da. 479 00:38:00,875 --> 00:38:03,666 Ayrton Senna inoiz izandako politurik onena zen, 480 00:38:03,750 --> 00:38:05,541 1 Formulako historian. 481 00:38:05,625 --> 00:38:09,666 Kirol honetan nagusi izan da ia alderdi guztietan, 482 00:38:09,750 --> 00:38:13,750 pilotu harrigarria izateaz gain, pertsona harrigarria zen. 483 00:38:13,833 --> 00:38:18,250 Arratsaldeko 14:16etan Ayrton Senna zendu da Imolako zirkuituan. 484 00:38:18,333 --> 00:38:20,875 1 Formulako historiako piloturik onenetarikoa. 485 00:38:20,958 --> 00:38:23,250 Asteburu tragikoa 1 Formulan, 486 00:38:23,333 --> 00:38:27,083 Ayrton Senna pilotu brasildarra istripu larrian hil da. 487 00:38:27,166 --> 00:38:28,875 Istripua ikusi nuenean… 488 00:38:30,458 --> 00:38:33,500 Ezin izan nuen lanarekin jarraitu. 489 00:38:33,583 --> 00:38:37,666 Gaur, Brasilek agur esaten dio idolo handi bati, Ayrton Sennari. 490 00:38:38,375 --> 00:38:42,291 Hiru aldiz munduko txapelduna izateaz gain, benetako heroia zen. 491 00:38:42,916 --> 00:38:45,875 Eta Brasilgo bandera harro altxatu zuen 492 00:38:45,958 --> 00:38:47,333 podium handienetan. 493 00:38:48,291 --> 00:38:51,583 1 Formulak bere izen garrantzitsuenetariko bat galdu du. 494 00:38:52,291 --> 00:38:55,791 Eta igandeek distira galdu dute herrialde osoarentzat. 495 00:38:55,875 --> 00:38:57,875 Ole, ole, ole, ola. 496 00:38:57,958 --> 00:39:01,541 Senna, Senna. 497 00:39:01,625 --> 00:39:05,041 Ole, ole, ole, ola. 498 00:39:05,125 --> 00:39:07,333 Senna, Senna. 499 00:39:07,416 --> 00:39:08,916 SENNA BETIKO MAITE ZAITUGU 500 00:39:09,000 --> 00:39:10,875 SENNA BETI GOMUTAN 501 00:39:44,166 --> 00:39:46,791 SENNA: DENBORAZ HARATAGO 502 00:39:56,541 --> 00:39:57,791 Pilotua naiz. 503 00:39:59,833 --> 00:40:03,125 Uste dut auto batean igo aurretik ere, 504 00:40:03,708 --> 00:40:06,083 banekiela gidatzeko jaioa nintzela. 505 00:40:07,750 --> 00:40:11,083 Txikitatik iruditu zait mundua astiroegi doala. 506 00:40:13,416 --> 00:40:15,916 Gauzak beste era batera ulertuko banitu bezala. 507 00:40:16,666 --> 00:40:18,333 Bereziki denbora. 508 00:40:19,666 --> 00:40:22,750 Amak dio ez nuela ibiltzen ikasi, 509 00:40:22,833 --> 00:40:24,625 baizik eta korrika egiten. 510 00:40:26,000 --> 00:40:27,750 "Ipurtarin" esaten zidan. 511 00:40:30,791 --> 00:40:34,625 Orduan, egun batean, aitak egindako autora igo nintzen. 512 00:40:38,166 --> 00:40:41,291 Eta orduan aurkitu nuen neure burua. 513 00:40:43,625 --> 00:40:46,750 Ni bakarrik nengoen, autoa… 514 00:40:47,791 --> 00:40:49,125 eta pista. 515 00:40:50,750 --> 00:40:52,041 Ni eta denbora bakarrik. 516 00:40:56,375 --> 00:40:58,833 Hala da. Pilotua naiz. 517 00:40:59,875 --> 00:41:03,916 Eta pilotu bat beti borrokatzen da denboraren aurka. 518 00:41:05,333 --> 00:41:06,958 Baina ez bakarrik. 519 00:41:08,625 --> 00:41:10,875 Sekulako sentsazioa da. 520 00:41:12,083 --> 00:41:14,458 Abentura, adrenalina. 521 00:41:16,541 --> 00:41:17,833 Benetako lasterketa. 522 00:41:20,708 --> 00:41:27,125 Mutiko bat nintzenean, lasterketak nire kabuz irabazi nahi nituen. 523 00:41:29,333 --> 00:41:32,375 Baina lasterketetan 20 urte eman ostean, 524 00:41:34,250 --> 00:41:36,333 bakarrik irabazi ezin dela ikasi dut. 525 00:41:40,458 --> 00:41:42,083 Horregatik ez dut utzi. 526 00:41:43,833 --> 00:41:48,333 Nire autoan nagoenean, badakidalako ez nagoela inoiz bakarrik. 527 00:42:21,166 --> 00:42:24,833 Zorionekoa naiz. Oso bizitza ona izan dut beti. 528 00:42:25,583 --> 00:42:30,708 Baina daukadan guztia dedikaziori eta jarraikitasunari esker lortu dut… 529 00:42:33,541 --> 00:42:36,541 eta nire helburuak lortzeko desira handiari esker. 530 00:42:36,625 --> 00:42:40,125 Irabazteko desira. Bizitzan irabazteko desira, ez pilotu gisa. 531 00:42:41,000 --> 00:42:44,208 Eta hau ikusten ari zareten guztioi 532 00:42:45,125 --> 00:42:48,458 esan nahi dizuet, edonor zaretela ere, 533 00:42:48,541 --> 00:42:53,541 bizitzan duzuen egoera dena dela, 534 00:42:54,125 --> 00:42:57,125 maila sozial altuenetik baxuenera, 535 00:42:57,208 --> 00:43:01,000 izan beti xede indarra eta determinazioa. 536 00:43:01,750 --> 00:43:04,583 Egin ezazue beti dena maitasunez, 537 00:43:04,666 --> 00:43:06,625 Jainkoarengan fedea izanik, 538 00:43:06,708 --> 00:43:08,416 eta egun batean lortuko duzue. 539 00:43:08,500 --> 00:43:10,375 Era batean edo bestean. 540 00:43:52,333 --> 00:43:54,000 Emaitza bera izango dugu? 541 00:43:54,083 --> 00:43:55,458 - Txapelketan? - Ez. 542 00:43:55,541 --> 00:43:57,291 - Kaka. - Irabazle bakarra dago. 543 00:44:29,083 --> 00:44:30,583 Etorri hona, aita. 544 00:45:00,375 --> 00:45:03,708 Zale handia naiz! Pozarren nago. 545 00:45:43,083 --> 00:45:45,750 Ole, ole, ole, ola. 546 00:45:45,833 --> 00:45:48,458 Senna, Senna. 547 00:45:48,541 --> 00:45:51,458 Ole, ole, ole, ola… 548 00:45:52,125 --> 00:45:55,041 Roland Ratzenberger eta Ayrton Senna zendu ostean, 549 00:45:55,125 --> 00:45:57,166 pilotuek sindikatu bat sortu zuten 550 00:45:57,250 --> 00:45:59,291 1 Formulan segurtasuna bermatzeko. 551 00:45:59,375 --> 00:46:02,833 Hurrengo 20 urteetan, ez zen istripu hilgarririk egon. 552 00:46:04,500 --> 00:46:08,333 Ayrton Sennaren familiak Ayrton Senna Institutua sortu zuen 553 00:46:08,416 --> 00:46:10,958 heziketaren bidez biziak aldatzeko. 554 00:46:11,041 --> 00:46:12,666 1994an sortu zenetik, 555 00:46:12,750 --> 00:46:15,916 36 milioi ume eta gazte baino gehiago lagundu ditu 556 00:46:16,000 --> 00:46:18,125 Brasilgo 3000 hiri baino gehiagotan. 557 00:56:25,708 --> 00:56:30,708 Azpitituluak: Leire Chertudi